01. energia

Preview:

Citation preview

ENERGIA

Zer da energia?

Energia gure inguruan gertatzen diran aldaketen erantzulea da.Leku guztietan dago, baina orokorrean ezin dogu ikusi.Mota bateko energia beste energia mota bat bihurtu daiteke.Adb: energia elektrikoa argi energia bihurtzen da bonbilla bat piztean.

ENERGIA MOTAK

Energia mekanikoa:mogitzen dagoan objetuek daukien energia da.

Argi energia: gorputz askok argi moduan igorten dabena da.

Bero energia: gorputzek bero moduan igorten dabena da.

Energia kimikoa: substantzia askotan batzen dan energia da.

Energia nuklearra: substantzia askotik lortzen da.

Energia elektrikoa: etxeetan gehien erabiltzen dan energia da.

ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK

(Ez agortu eta ez kutsatu) · Eguzki panelen bidez eguzki energia lortu daikegu.

.· Aerosolgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa aprobetxatzen dogu.

· Presen eta urtegien bidez ura batu, eta gero, garaiera jakin batetik isurten da uraren mogimendua aprobetxatzeko.. · Instalazio mareomotrizen bidez itsasgorako eta itsasberako ur masen mogimendua eta olatuena erabili daiteke. · Biomasea: materia organikoa tratatuz energia lortzen da eta energia hori energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke.

ENERGIA ITURRI EZ BARRIZTAGARRIAK

(Kutsatu eta agortu)· Petrolioa gehien erabiltzen dan iturri energia da. Petroliotik abiatuta, erregai asko lortzen dira eta plastikoak fabrikatzen dira.

· Ikatza erabiliz zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.

· Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabiltzen da.

· Zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik energia nuklearra lortzen da.

· Lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia geotermikoa lortzen da.

GAUR EGUNGO MUNDUA ETA ENERGIA ITURRIAK

· Energia konbentzionala iturri ez-barriztagarrietatik lortua izaten da, modu nagusian.Gaur egun baliabide horreek kontsumitzen gabilzan erritmoa apaltzen ez badogu, urte gitxian agortu egingo dira.

· Energia alternatiboek ez dabe kutsatzen eta ez dira agortzen.

ENERGIAK INGURUMENEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK

· Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, paisaia hondatu egiten da.

· Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jartzen dabez inguruko animaliak

· Erregaiak erretean, substanzia kutsagarri asko igorten dira atmosferara, eta era askotako kalteak eragiten dabez.

· Zentral nukearrek karbono dioxido gitxi igorten dabe, baina hondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen dabez.

EKINTZA KOLEKTIBOAK

· Energia garbia lortzeko, energia alternatiboen erabilerea bultzatu behar dogu.

· Energia eraginkortasuna hobetzen eta energia hobeto aprobetxatzen ahalegindu behar gara.

· Energia aurreztu behar dogu informazino kanpainen bidez.

BANAKAKO EKINTZAK· Kontsumo gitxiko bonbillak erabiltzea.

· Argiak eta makinak erabiltzen ez doguzanean amatatzea.

· Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean bakarrik erabiltzea.

·Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartzea.

· Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltzea.

·Gure udalak edo herriko alkarteek sustatutako kanpainetan parte hartzea.

EGILEA: NAIA LOPEZ

Recommended