View
6
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
1. SARRERA
Unitate didaktiko hau DBHko 3. eta 4. mailetako Teknologiako oinarrizko curriculum-diseinuko kontrolari
eta robotikari buruzko eduki-blokea lantzeko diseinatu da. Ikasleentzat material interaktibo eta
motibagarria da eta roboten funtzionamendua eta aplikazioak ezagutzen lagunduko die. Unitate honek
kontrolaren eta robotikaren mundura hurreratuko ditu ikasleak. Ordenagailuaz baliatuko dira
programatzeko eta kontrolatzeko, eta robotak diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte.
Unitatearen helburua roboten arkitektura eta funtzionamendua ezagutzea baino haratago doa. Ikasleek
zenbait trebetasun landu dezaten nahi da: ikertzekoak, esperimentatzekoak, arazoak konpontzekoak eta
inguruko aldaketei arrakastaz erantzutekoak. Horrek guztiak sormena eta pentsamendua garatzen
lagunduko die.
2. HELBURUAK
Sistema automatikoen eboluzioa ezagutzea.
Roboten arkitektura eta funtzionamendua ezagutu eta ulertzea.
Arazoak konpontzeko eta modu sortzailean pentsatzeko trebetasunak garatzea.
Programazio-lengoaiak erabiltzeko hastapenak ezagutzea.
Mekanika, elektrizitatea, elektronika, fisika eta geometria ikertzea eta horien ezaguera praktikara
eramatea.
Robotikak egungo gizarteari egiten dion ekarpena ulertu eta balioestea
3. EDUKIAK
KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
Automatizazioa Robot motak bereizi.
Makina automatikoen eta roboten aplikazioak ezagutzeko jakin-mina agertu.
Robotizazioa Kaptadore eta eragingailu motak bereizi.
Automatizazioa eta robotika egungo gizartean modu kritikoan balioetsi.
Kontrol-sistemak Robotak programatu. Teknologia arduraz eta zentzuz erabili.
Begizta irekiko eta begizta itxiko kontrol-sistemak
Eguneroko sistema teknikoetan automatismoak ezagutu.
Laborategiko tresnak eta elektronika erabiltzeko orduan, segurtasun-arauak bete.
Roboten arkitektura: kaptadoreak, eragingailuak, armazoia
Sistema elektriko eta mekanikoak dituzten robot sinpleak diseinatu eta eraiki.
Arduratsu jokatu talde-lanean eta parte hartu.
Roboten aplikazioak
4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA
Jarraian, sekuentzia didaktikoa antolatuko dugu denbora kontuan hartuta. Dena dela, irakasleak
baliabideen taula du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez
erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.
SEKUENTZIA BALIABIDEAK DENBORA
1. Zer ikasiko dugu?
Sarrera – Ba al zenekien…?
Kontzeptu-mapa
Ikertu - Webquest 2 ordu
2. Ikasi eta
esperimentatu
AUTOMATIZAZIOA
Automatizazioa – animazioak / ariketak 1 ordu
KONTROL-SISTEMAK
Elementuak – ariketak
Tipologia – bideoa / ariketak
2 ordu
ROBOTIKA
Arkitektura - bideoa / ariketak
Aplikazioak - bideoa / ariketak
2 ordu
3. Konpondu arazoak Lehenengo atala: bideoak /ariketak
Bigarren atala: Ni, robota (Webquest) 4 ordu
4. Diseinatu eta
eraikin Proiektua
5 ordu
5. Ebaluaketa Autoebaluazioa
Laguntzarako ariketak 1 ordu
17 ordu
5. METODOLOGIA
NOLA DABILTZA?
Unitatea hasteko, ideia orokorrak ematen dira gaia aurkezteko eta ahalegina egiten da ikasleek
landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko. Garrantzi handikoa da ikasleei
erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari direna beren inguru hurbilarekin eta zertarako balio
dien eguneroko bizimoduan.
Ikasleei galdera batzuk proposatzen zaizkie hausnartzeko eta ikaskideekin komentatzeko.
Gero, ikasleek klaseko blogean konklusioak argitaratu behar dituzte.
KONTZEPTUZKO MAPA
Unitatearen hasieran, laguntzaileak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala,
hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea
kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei unitateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia
metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.
IKERTU – WEBQUEST
Gainera, urrats batzuen bidez, lankidetzan ikertzeko ariketa bat egitea proposatzen da. Ariketa
horretan, ikasleak informazioa bilatu behar du Interneten, informazioa hautatu eta laburtu
behar du, ikaskideekin eztabaidatu behar du eta, azkenik, azken emaitza diseinatzeko talde-
lanean jardun behar du
IKASI ETA ESPERIMENTATU
Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilula laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik
aipagarriena nabarmentzeko. Asmoa da ikasleek gaiko ideia nagusiak zein diren jakitea eta
horiek barneratzea. Batzuetan pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta
datoz.
Unitatean zehar banaka nahiz taldeka egiteko zenbait jarduera proposatzen dira. Ariketa
batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, beste batzuk ikertzeko, beste batzuk nork
bere kasa ikasteko eta beste batzuk elkarlanean egiteko. Askotariko jarduerak dira, hainbat
ikasketa lortzeko, eta guztien xedea unitateko edukiak ulertzea eta bereganatzea da.
KONPONDU ARAZOAK
Arazo zailagoak ere proposatzen dira, ikasleek ikasitakoa praktikan jar dezaten eta, batez ere,
zenbait gaitasun landu ditzaten, hala nola arazoen konponketa, arrazoibide logikoa,
informazioaren bilaketa eta talde-lana.
DISEINATU ETA ERAIKIN
Unitatearen amaieran, proiektu global bat aurkezten da unitatean landutako kontzeptuak
aplikatzeko.
Unitateko fase honen helburua da ikasleek praktikan jartzea ikasitako guztia, benetako
testuinguru batean; teknologia berrietan hartuz doazen trebetasuna erakustea, eta
lankidetzan lan egitea.
BETE DIREN HELBURUAK
Azkenik, ikasleak zenbat ikasi duen jakiteko eta edukiak birpasatzeko, bi ariketa proposatzen
dira:
LANEN ERREGISTRO-TAULA: ikasleak unitatea amaitzeko eta espero diren helburuak lortzeko
zer egin duen eta zer duen egiteko jakin dezan.
AUTOEBALUAZIOA: Unitateko oinarrizko kontzeptuei buruzko autoebaluazioa.
Recommended