View
233
Download
5
Category
Preview:
DESCRIPTION
2008-2009 aldizkariak
Citation preview
Puntako teknologi duen anbulantzia medikali-
zatua erosi du Bermeoko Udalak Gurutze Gorria-
rentzat. 57.000 euroko kostua izan du Xabier Le-
garreta alkatearen ustez “herriarentzako oso beha-
rrezkoa den” zerbitzu hori erosteak .Hala ere, 19-
.000 euroko diru laguntza izan dutela ere adierazi
dute .
Gurutze Gorriko arduradunen esanetan “ZIU
mugikor baten moduko ekipazioa dauka , medi-
kua izatea baino ez du falta” , gehituta. Ibilgailu
berri hori erosteko arrazoia aurrekoak epea amai-
tuta zuela izan da: hau
da, anbulantziak zortzi
urte oro aldatu egin be-
har direla azaldu dute.
Kostua handia dela
azaldu eta erosteko
gestio lanak Udalak
egin dituela esan dute.
AAAA
UUUU
RRRR
KKKK
IIII
BBBB
IIII
DDDD
EEEE
AAAA
AGURRA
1-Aurkibidea.
2-Elkarrizketa.
3-Olentzero.
4-Lumaren kilima.
5-Lumaren kilima.
6-Txiki -txoko.
7-Txiki -txoko.
8-Amara Berri Sarea.
9-Bermeoko toponimia.
10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak
Bermeon, 2008ko abenduaren 19an
Anbulantzia medikalizatua erosi du UdalakAnbulantzia medikalizatua erosi du UdalakAnbulantzia medikalizatua erosi du UdalakAnbulantzia medikalizatua erosi du Udalak
10. zenbakia
Kaixo lagunok !!!:
Irakurtzeko eta diberti-
tzeko prest?
Aldizkaria hau egin dugu-
nak Ouali Omar, Almike
Latxaga, Nahia Mujika,
Ziortza Olalde, Ander
Gutiérrez eta Jose Ola-
etxea gara.
Asko kostatu zaigu aldiz-
kari hau egitea baina
asko dibertitu gara eta
asko ikasi dugu.
Zuen gustukoa izatea es-
pero dugu.
ERREDAKTOREAK
Busturialdeko Hitza
2
1-Nortzuk osatzen duzue taldea?
Nerea Garayk , Bingen Campanok, Iker Monterok , Aritz Bilbaok ,
Irati Gangoitik , Ziortza Olaldek , Nagore Fernandezek , Maider
Berriozabalgoitiak , Eneko Ucínek eta Andoni Garcíak osatzen
dugu taldea.
2-Nor da atezaina?
Hiru gara : Iker Montero, Andoni García eta Nagore Fernández
baina jokalari moduan ere jokatzen dugu.
3-Nola deitzen da talde?
San Frantzisko 6.
4-Nor da zuen entrenatzailea?
Leti.
5-Pozik al zaudete?
Bai, oso pozik .
6-Non entrenatzen duzue?
Eskolako gimnasioan.
7-Zenbat partidu jokatu duzue orain arte? Eta zenbat irabazi
duzue?
5 partidu jokatu ditugu, hiru berdinketa eta bi irabazi ditugu.
8-Non jokatzen dituzue partiduak?
Gorlizen , Mundakan eta Bermeo.
9-Zein da zuen taktika?
Ekipoan jokatzen dugu eta horrela izaten da gure taktika.
10-Hurrengo urtean ere jarraituko duzue kirol hau praktika-
tzen?
Bai, dudarik gabe.
Eskolan eskubaloira jokatzen duten bi talde daude. Guk 6.mailako
taldekoengana joan gara elkarrizketa hau egitera.
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera.
Aditu duenean Jesus jaio dela,
lasterka etorri da berri ematera.
Horra horra, gure Olentzero,
pipa ortzian duela, eserita dago.
Kapoiak ere baitu arrautzatxoekin,
bihar merendatzeko, botila ardoakin.
3
4
Bazen behin txakur txiki bat, Beltza zuena izena. Bere jabea Mi-
kel zen. Ile gorria eta peka asko zituen. Oso lanpetuta zegoen beti
eskolako lanak egiten eta Beltzarekin denbora gutxi igarotzen zuen.
Egun batean Beltzak Mikeli esan zion :
-Mikel aspertuta nago! Egunero jolasteko prest nago baina denok
presaka eta lanpetuta zabiltzate. Etxe barruan bakarrik nago gaue-
raino. Ez daukat lagunik! Bakarrik nago!
Eta Mikelek erantzun zion :
-Beltza, nik ezin dut ezer egin, niri ere lagunekin jolasean egotea gus-
tuko litzaidake baina ezin dut. Aita eta ama ere lanera joan behar
dira. Halakoa da bizitza! Eta orain eskolara joan behar dut.
4
Beltza oso triste gelditu zen eta inor konturatu gabe atea ireki eta
ihes egin zuen.
-Inor ez banau maite ni banoa hemendik -esan zuen Beltzak kaletik zi-
hoala . Herriko bazter guztietatik ibili eta gero konturatu zen jende
guztia okupatuta zegoela eta inork ez zitzaiola kasurik egiten eta
bere benetako laguna eta maitatzen zuena Mikel zela, orduan etxera
bueltatzea erabaki zuen.
Etxera zihoala katu batekin topo egin zuen.
-Aupa, zer moduz? Nola deitzen zara?-galdetu zion Beltzak
-Mixino da nire izena. Aspertuta nago, ez ditut lagunik eta ez dakit
nora joan , orain dela asko etxetik alde egin nuen – erantzun zion ka-
tuak.
-Nik baneukan etxe dotore eta familia jator bat, baina aspertuta
nengoenez alde egin dut gaur goizean baina bueltatzea bururatu zait,
nire benetako laguna Mikel dela konturatu naiz eta.
-Eskerrak arin konturatu zarela – esan zion Mixinok.- Gainera zure
laguna ere triste egongo da. Zenbat gustatuko litzaidake zure lagun
hori ezagutzea !
-Badakizu gauza bat? Nik uste dut Mikelek gustura hartuko zaituela
gure etxean, etorriko zinateke?-galdetu zion Beltzak
-Bai, bai zurekin joango naiz.
Etxera heldu zirenean Mikelek
atea zabaldu eta esan zien :
-Beltza non egon zara? Oso triste
egon naiz eta nor da katu hori?
-Barkatu, ez da berriro gertatuko,
asko maite zaitut. Hau nire lagun
berri bat da , Mixino du izena. Gu-
rekin gelditu daiteke? Ez dauka
nora joan.
-Noski baietz! Denok lagun onak
izango gara- erantzun zuen Mike-
lek eta denak jolasean hasi ziren.
Jon Goirizelaia 2.zikloa 5
6
Kontalaria: Peio Esnaola
Rosalin: Itziar Olondo
Krabelin: Cristian González
Hego Urdina: June Gaubeca
Patula: Unbelin Aranburu
Basoaren erdian bi loretxo bizi omen ziren, zein baino zein po-
litagoa. Batak Rosalin zuen izena eta besteak Krabelin. Egun
batean inguru horretatik tximeleta eder bat agertu zen Hego
Urdin izenekoa.
Egunak joan eta egunak etorri hirurak poz-pozik eta algaraz
pasatzen zituzten, baina egun batean loretxo ondoan, lurpetik
lore maltzur bat azaldu zitzaien, eta honek Hego Urdin jan
nahi zuen baina...
Maider Correcher 2. maila
Igor Garmendia 2 maila
7
8
http://www.bermeo.org/toponimia/ 9
Talako mendebaldeko aldean, Talabidearen ertzean dago etxe hau. Itxura
berezia dauka etxe honek, hiri barruko etxe gotikoaren taxua, hain zuzen.
Baina kontua da, kale inguruan egon beharrean, kanpo zabalean dagoela eta,
beste etxe batzuei atxikita.
Etxe honi buruzko idatzizko berri askorik ez dago. Zaila egiten da, bene-
tan erdi-aroko etxea izan daitekeenik pentsatzea. XVIII. mende bukaeran
edo XIX.aren hasieran eraikitako etxe erromantikoa dela ematen du.
AHOZKOA
<<Talako etzié>> <<Póntzonekue>>
“Izerdi lamatan dau!”
Izerdi asko dariola esateko, “izerdi
lamatan dauela” dinogu.
OSTIRALA 19
GOAZEN MUSIKALAREN EMONALDIA Nestor Bastarretxea aretoan arratsaldeko 6:00
eta 8:00etan.
ZAPATUA 20
-SASKIBALOIA Bermeo — Mungialde Areneko kiroldegian goizeko 11:30ean.
-IX. GABON POSTAL LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
Nestor Basterretxea aretoan eguerdiko ordu 1:00ean Antolatzailea: Eleizalde ikastola
-FUTBOL 5 Bermeo - Abadiño lagun , Areneko kiroldegian arratsaldeko 5:00etan
-KIROL ERAKUSTALDIA (Areneko udal kiroldegian jarduten diren kirol taldeak ) eta
2008.urteko kirolari nabariei HARREREA ARTZA frontoian arratsaldeko 5:00etatik au-
rrera
-SASKIBALOIA Bermeo — Parque Bilbao, Areneko kiroldegian arratsaldeko 6:00etan
-KONTZERTUA GABONAK ROCK FEST. OST (Bermeo), THE RIFF TRUCKERS (Gernika),
SATIVA (Bilbo), BULLETS OF MISERY (Gernika), OKASIENTES (Bermeo) eta DJak (Palas,
kuku eta Jontxu ) Hermanuetako kapilan gaueko 9:00etan SARRERAK:5€ Antolatzai-
leak:Gaste plana eta La kapilla elkartea *Bertaratutakoen artean gitarra elektriko bat zoz-
ketatuko da!!
DOMEKA 21
-MENDI URTEKEREA Gorbeia eta bazkaria (1481m) Antolatzailea: Sollube 707 Mendizale
taldea.
NOCHES DE
TORMENTA
AEB-Dramea
Aktoreak:Richard
Gere, Diane Lane,
Mae Whitman.
Zuzendaria:George
C.Wolfe.
LEPEL
-Alemania-abenturak
Aktoreak:Loes Luka,
Carice Van Houten,
Barry Atsma.
Zuzendariak:Willel
vae de Sande Bak-
chuyzen. “Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta
Recommended