View
334
Download
5
Category
Preview:
DESCRIPTION
idatzizko ulermena eta ahozkotasuna 1 ziklo
Citation preview
TZA, TZE, TZI, TZO, TZU
Tza, tza, tza
pasatzen dut erratza.
Tze, tze, tze gela nago garbitzen.
Tzi, tzi, tzi mantala dut jantzi.
Tzo, tzo, tzo zikindu nintzen atzo.
Tzu,tzu,tzu dantzan tzun pan tzun!
AKERRA
Akerrak adarrak okerrak ditu,
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.
RIS-RAS
Ris-ras, ris-ras paperak urratzen has.
Ris-ras, ris-ras, paperontzira doaz.
BITXILORE
Bitxilore lore bitxi
Patxi Pitxi Bitxilore
batzen biltzen zortzi lore.
MARIGORRINGO
Marigorringo txurigorringo bihar eguzkia
ala euria egingo?
EURIA
Tantarik tanta
euriak kanta,
hodeiak zutik
eta erreka etzanda!
MARTIN BONBIN
Martin bonbin errege eta sorgin
tipula eta gazta Martin, ipurdi latza.
ORRATZA
Harriola marriola
orratza da zorrotza
zizta gaitza hari txarra
tira bira
zirrin zarran
eta zast!
ZIRRIN-ZARRAN
Zirrin-zarran zirrin-zarran Mattin zozo zerran.
AXALA-MAXALA
Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin.
Kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia,tortila,pastela... jan.
ERRAMUN ETA ERROMAN
Erramun eta Erroman, bat kopetilun, bestea broman.
Erroman eta Erramun,
bat Artajonan, bestea Ondarrun.
DOROTEO, TEODORO
Doroteo, Teodoro, bata zoro, bestea ero.
Batixta eta Bixente, bata eserita, bestea tente.
DANA, DANA, DANA
Dana, dana, dana. Jaione eta ama.
Dena, dena, dena. Sartu dira dendan.
Dina, dina, dina. Oihal bat urdina.
Dona, dona, dona. Jaioneren gona.
Duna, duna, duna. Dotore txukuna.
LETREN TIOBIBOA
Aaa! Arrak erre.
Eee! Errek irri.
Iii! Irrik orro.
Ooo! Orrok ulu.
Uuu! Uluk arra.
ABEL
Abelek bala balu? Abelen bala bele bila.
BESTEA
Bestea!
Bestea eta hestea,
kiratsa eta pestea, ahuntzaren odolostea.
EZ ESAN, BAI ESAN
Ez esan, bai esan, ez dakit zer esan.
Igandeko dantzaria, ez esan, bai esan, herriko erretore jauna zan.
Hura zan, bera zan, hala zan, herriko erretore jauna zan.
HALA ETA HALATSU
Hala eta halatsu, berdinak ez, bai berdintsu.
Hau, hori eta bestea, zakurraren odolostea.
Hau, hori eta hura, gure poz denak putzura.
NON ERREKA
Non erreka, han errota.
Non errota, han irina.
Non irina, han opila.
Non opila, han labea.
Non labea, han sua.
Non sua, han kea.
Non kea, han tximinia.
APIRILA BIRIBILA
Apirila, biribila, zerria zerritegian hila!
Ezta hila! Bada hila!
Buztana badabila. Hola izan dadila.
KANPAIAK
Tilin-talan! Tilin-talan ogia nahi dut jan.
Tan-talantan! Tan-talantan ebakita jan!
TXIRIN TXANKETAN
Txirin txanketan, txirin txanketan,
Ondarrun nabil.
Txirin txanketan, txirin txanketan,
zer egiten?
Txirin txanketan, txirin txanketan,
makailatxoa ekartzen.
Txirin txanketan, txirin txanketan,
makailatxoa norentzako?
Txirin txanketan, txirin txanketan,
guztion artean jateko.
PATXI PUTXI IBARGUTXI
- Hemen bizi al da Patxi Putxi Ibargutxi? - Hemen hiru Patxi Putxi Ibargutxi bizi dira:
Goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoa, erdiko Patxi Putxi Ibargutxi goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren azpikoa, eta beheko Patxi Putxi Ibargutxi goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren Patxi Putxi Ibargutxi erdikoaren azpikoa.
- Horiek Patxi Putxi Ibargutxi asko, dira.
- Horiek ez dira Patxi Putxi Ibargutxi asko, ez Patxi Putxi Ibargutxi gutxi, horiek hiru Patxi Putxi Ibargutxi besterik ez dira.
ZERUAN, ZERUEN
- Zeruan, zeruen,
pozik dago kuku beltz.
- Soroan, soroen,
Maritxu eta Manuel.
- Mendian, mendien,
larra jaten bi aker.
SAGARRA SEGERRE
Sagarra segerre, sigirri sogorro su.
Zabala zebele, zibili zobolo zu.
Makala mekele, mikili mikolo mu.
IKER ANKERRA
Iker ankerraren
aker okerrak
ezkerreko hanka
okerturik dakar.
PINIPLINPAUXA
Pinpilinpauxa kalaputxi
txintxinpalo txiribiri
txiripitona maripanpalona
atxiamatxia atximitxi
tximeleta txiripiri
mitxeleta txalaputxi
ez dituzu, ez, izen gutxi.
ZIRI TXURI
Ziri txuri sartu zuri,
zuri sartu ziri txuri.
MARTIN AKERRAMAKERRA
Martin Akerramakerrakoren
aker adar okerra baino
aker adar okerragorik ez dut ikusi nik.
ZAZPI ZORRI
Zurezko zubi azpian
zazpi zorri zahar
zirri-mirri sarri.
ABIZEN LUZEA
Ezetz errepikatu honako abizen luzea!
Iturriberrigorrigoikoerrotakoetxea
LAPURRA
Urrezko harri bakarra
lapurrak harrapatu eta arin-arin urrun eroan.
Recommended