Aiatolen lurraldeko “gurutzatuak” · Irango autoritate nagusiak. Julfa Berriko kaleek dozena...

Preview:

Citation preview

indarrez ekarri zituztela pertsia-rrek. Edonola, denak bat datozgauza batean: hona iritsitako arme-niarrak (150.000 inguru) zetazkooihalen artisautzan eta arkitektu-ran bikainak ziren.

“Gure arbasoen herria, Julfa,Najitxevanen dago gaur egun,Azerbaijanen menpe. Ehunka, iamila urte zituzten hilobiak eta eliza-txoak suntsitu dituzte, ez omen daezer gelditzen”, kexu da Tigranpentsioduna. Armeniarren eta aze-rien arteko gatazka amaigabeakberebiziko hondamendia sorrarazidu bi aldeetan. Tigranen herriki-deek garbiketa etnikoari ekin ziotenKaukasoko Nagorno Karabajen90eko hamarkadan (ikus ARGIAn,2097. zenbakian). Antza, azeriek

- T E R M O M E T R O A -- T E R M O M E T R O A -

ITXURA BATEZ, ez dago Julfa Berriaauzoa Esfahango kale arruntetatikbereizten duen ezaugarririk. Zeru-rantz begiratzerakoan, alabaina,minareteek ez, gurutzeek apainduri-ko kupulak ikus daitezke. Armenia-rrak iritsi zirenetik egon dira zutik,komunitate bitxiari babesa ematenluzez, eta itzala besterik ez azkenurteotan.

“Armeniarrok musulmanak beza-la bizi gara Iranen. Igandetan lanegin behar dugu, Lege Islamikoenmenpe gaude”, dio Esfahango uni-bertsitateko ikasle honek. Debekuakdebeku, Eguberriak eta Aste Santua“behar bezala ospatzen” uzten dieGobernuak. Antza, nolabaiteko tole-rantzia erakusten du, oraindik ere,Irango autoritate nagusiak.

Julfa Berriko kaleek dozena bateliza ezkutatzen dituzte, bai etaarmeniar erizain eskola, eta Leheneta Bigarren Hezkuntzako armeniarikastetxeak. Aldi berean, armeniargenozidioaren urteurrena oroitzekoafixak ohikoak dira jatetxe eta den-detan. Emakumeek derrigorrezkoadute beloa, jakina, baina askoz erekolore biziagoez estaltzen dute ilea.

Zalantzarik gabe, armeniaridentitatearen bihotza Esfahanen,eta Iran osoan, Vankeko katedralada. XVII. mendean eraiki zuteniparraldetik etorritako armenia-rrek. Irandarrek diote OtomandarInperiotik ihesi iritsi zirela; arme-niarrek, aldiz, esaten dute eurenjatorriko herria (Julfa) suntsitu eta

eredu bera jarraitu dute Najitxevan-go eskualdean.

Tamalez, Julfa Berriaren “urrez-ko” urteak ere joanak dira. IraultzaIslamiarra 1979an nagusitu ondoren,Esfahango armeniar diaspora nabar-men hasi zen jaisten. Armeniar askokAEBetara, Kanadara eta Europara jodute jada. Julfa Berrian gelditzea era-baki dutenak Armeniari begira bizidira. Roland dugu horietako bat:“Etsita nago Gobernu honekin etagutxitan jarraitzen dut Irango aktua-litatea. Nahiago ditut Armeniakosatelite bidezko albistegiak aiatolenpropaganda baino”, kexu da frantsesirakasle hau. Etxean Yerevandik eka-rritako koinaka duela dio, begi-keinubatez. Horixe bere desafioa hainbes-te gorroto dituen aiatolei. n

Etsita daude Esfahan hiriko armeniarrak. Aldaketa noiz iritsiko, hautagai erreformazaleari eman zioten bozka 2009an. Baina aldaketarik ez dator,

eta gutxitzen doa, azkar eta etengabe, Iranen 400 urte bizirik iraun duen komunitatea.

Esfahango armeniarrak

44 2010EKO URTARRILAREN 17A

Aiatolen lurraldeko “gurutzatuak”

Vankeko katedrala Irango armeniarren identitatearen bihotza da.

Karlos Zurutuza

- T E R M O M E T R O A -E s f a h a n g o a r m e n i a r r a k

452010EKO URTARRILAREN 17A

Babeslea: Hondarribiko Udala

1905ean eraiki zen Julfa Berrikomuseoa, Vank katedralaren albo-an. Sasoi guztietako artefaktuezgain, 700 eskuizkribu eta 1.000liburu zahar gorde dira. Horieta-ko batzuk X. mendean idatzita-koak dira, hizkuntza aberatsbezain ezezagunaren adierazlebikainak. Levon Abelianek maki-na bat orduz hitz egin lezakeberak zaintzen dituen altxorrez.Guk berez harribitxia den komu-nitateri buruz galdetu diogu.

Julfa, zuen arbasoen herria,txikitu ostean, komunitateosoa hartu eta Julfa Berriraekarri zuen Sha Abbas enpe-radoreak XVII. mendean. Zer-gatik?Batetik, armeniarrok nekazarinahiz artisau bikainak izan ohigara. Bien gabezia zegoen ordukoIranen, eta Sha Abbasek pentsa-tu zuen herrialdeko ekonomia bul-tzatu zezakeela horrela. Bestetik,Iran (Pertsia orduan) zetarenekoizle handia zen. Armeniarrontrebeziaz, otomandarrak zetarenmerkatutik at utziko zituelakoanzegoen enperadorea.

Dena ekonomia hutsagatik,beraz?Funtsean bai. Enperadoreak Per-tsia Erdi Arotik atera eta XVII.mendera eraman nahi zuen. Kris-tauak garenez, armeniarrok zubi-lana egin genezakeen Mendebal-deko potentziekin, batez ereIndiako zetaren negozioan murgil-

tzen ziren herrialdeekin. Nolanahi,bazegoen ekonomikoa ez zen fak-torea: Abbasek safaviden fanatis-moa leundu nahi zuen gure bidez.

Zenbat armeniar daude Iranen?XX. mendean milioi bat armeniarei zeuden; gaur egun, 200.000baino ez. Kopurua azkar eta eten-gabe ari da jaisten. Talde handie-na Teheranen dago, 60.000 dira.Esfahangoa komunitate historikoaden arren, 8.000 besterik ez gara.

Zerk bereizten zaituzte Irangogainerako nazioengandik?Oso herri txikia gara. Azeriak,esaterako, hogei milioi inguru diraIranen, kurduak zazpi milioi, balu-txeak bi… Hein batean, gure bizi-

raupenaren sekretuetako batherri txikia izatea izan da, Tehe-ranentzat ez baikara inoizmehatxu izango. Horri esker,gure eliza eta elkarteak izateazgain, eskolak eta argitalpenakere baditugu Iranen.

Eta gainontzeko armeniarren-gandik?Amerikan eta Europan bizi direnarmeniarren arbasoek Anatolia-tik ihes egin zuten XX. mendehasieran, turkiarrek genozidioa-ri ekin ziotenean. Mendebalde-ko armenieraz hitz egiten etaantzinako alfabetoz idaztendute; izan ere, Anatolia, ekial-deko eskualde hari, “Mendebal-deko Armenia” deitu ohi diogu.Iranen, ordea, ekialdeko arme-

nieraz mintzo gara, egungo Arme-nia, Georgia eta Errusian erabil-tzen den hizkuntzan. Baina azkenherrialde horietan ez bezala, gukantzinako alfabetoa erabiltzendugu idazterakoan. Ekialdeko hiz-kera eta Mendebaldeko alfabetoa“nahasten” ditugun armeniarbakarrak gara.

Ez al da Julfa Berria armeniarghetto hutsa bilakatu?Musulmanengandik banatutabizi gara, gure kultura zaintzea-rren. Gure gizartetik kanpokoharreman oro komertzialak dira,ez besterik. 400 urtez bizi izangara hemen. Zaila izango denarren, gureari eusten saiatubehar dugu.

LEVON ABELIAN

Julfa Berriko museoko zuzendaria

«Gure biziraupenaren sekretuetako bat herri txikia izatea izan da»

Recommended