View
3
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
A t a r r a b i a k o P i l a t e g i t i k I r o z k o z u b i r a i n o
5
Ibilbideak Atarrabiako Pilategian du hasiera, eta, Ultzama ibaiaren ertzetik, San AndresErrotara joan behar da. Han, ibai parkeko adar bat hartu behar da, Arga ibaian goraIrozko zubiraino iristen dena. Ibilbide erosoa da, eta eskualdeko ibai ondare historikokozatirik aberatsenetako bat hartzen du. Atarrabiak, Uhartek eta Esteribarko herriekberen garapenaren zati handi bat ibaien bizitasun eta aberastasunari zor diete.
I B I L A L D I O S A S U N G A R R I A KI R U Ñ E R R I K O I B A I P A R K E K O O N D A R E H I S T O R I K O A
Egun, ibai parkeko informaziorakoeta ingurumen heziketarako zentroada, eta pilategiko mekanismohidraulikoaren berreraikuntzazehatz bat ikus daiteke martxanbertan. Solairu nagusian ibai
parkearen gaineko erakusketa iraunkor bat dago, eta panelak,maketak eta ikus-entzunezkoak ditu. Lehen solairuan, berriz,hitzaldiak eta aldi baterako erakusketak egiten dituzte.
Atarrabiako Pilategia0. km
Denboran zehar, zenbait asmamen hidraulikoren bidez, urarenenergia baliatu dute leku honetan. XII. mendean irin errota bat egonzen bertan, eta 1544an handitu egin zuten trapu pilategi bat jarrita.Gero, taberna, erregaliz errota eta larruak ontzeko tailerra izanzen. XIX. mendearen erdialdeaz geroztik, papera egiteko egur pastaegiten zen fabrika bat izan zen.
Ibilbidea Atarrabiako
Pilategian hasiko dugu.Abiatu eta berehala ibaia igarobehar dugu Arreko Hirutasun
Santuko zubi historikotik.Beste ertzean, ibaiarenibilbideari jarraituko diogu,Uharterantz.
Erdi Aroko zubia da, beharbada, XII. mendekoa. Komunikazioengune historiko batean dago, Iruñerriko sakonunea eta Baztan etamugako mendateak lotzen dituen gunean. Donejakue bidearenBaztango eta Frantziako adarrak elkartzen dira bertan. XVIII.mendean eraberritu eta handitu zuten. Hirugarren karlistaldian(1872-1874), erdiko arkua suntsitu zuten eta 1960ko hamarkadanberreraiki.
1
1
At a r ra b i a ko P i l a t e g i t i k I r o z ko z u b i ra i n o
2
2
Arreko Hirutasun Santuko zubia2
Nafarroako Foru Orokorreanzubiaren aipua ageri da (XIII.mendea), hilketaren bat gertatuzgero, iruindarrekdesadostasunak erabakitzekoerabili behar zuten toki moduan.1545ean egindako berritze lanbatzuei buruzko dokumentuakdaude. Ebakitako egurra igarotzeagatik ordaindu beharreko sariakobratzen zen azken lekua zen Ultzama ibaian. Hasieran zirkulu erdikobi arku zituen, eta gero betoizko batzuk jarrita handitu zuten.
1541ean atarrabiarrek eta uhartearrek elkarrekineraiki zuten irin errota hornitzen zuen presak. Hainbatmendean eta XIX. mendearen erdialdea arte,alokatzeko sistema tradizionalaren bidez ustiatu zen
errota. Gero, Alzugarayren irin fabrika, indarretxea eta Esparzarenbiltegia izan zen.Egun, ibai parkeko informaziorako eta ingurumen heziketarakozentroa da, eta erakusketak, maketak, tailerrak eta bisita gidatuakeskaintzen ditu. Era berean, aisialdirako eta topaketarako guneada, Donejakue bideko erromesak, paseatzaileak eta herritarrak, orohar, hartzen dituena. Kanpoaldean, multzo hidrauliko zaharberrituaikus dezakegu (presa, ubidea eta zentrala), eta kafetegian egongaitezke eta udan terrazan.
San Andres zubia (Atarrabia)0,9. km
1,07. km
Lurpeko pasabide bat igaro etaberehala, gure eskuineanDorraburuko zubia agertukozaigu, eta, bidetik doi-doi ehunmetro desbideratzen bagara,Dorraburuko presa .
Erdi Arokoa jatorriz, oinezkoek bakarrik erabiltzen dute. 1343ko agiribatean aipatua dago lehen aldiz. Agirien arabera. XVI. mendetikXVIII.era berrikuntzak egin zizkioten. Ugalaldea eta Artadiburuazubiekin batera, Uharteko zubirik zaharrena da. Zirkulu erdiko bi arkueta branka bakarra du.
San Andres Errota (Atarrabia)eta Dorraburuko presa (Uharte)
Dorraburuko zubia (Uharte)
3
4
5
5
At a r ra b i a ko P i l a t e g i t i k I r o z ko z u b i ra i n o
3
3
4
Errepidea igaro behar daSan Andres zubiaren .
Errepidea igaro eta berehala,San Andres Errotako
aurrealdea dugu. Handik metrogutxira, ibai parkeko adarrenbidegurutzea dago. Uharterantzdoana hartu behar dugu, Argaibaiaren ertzetik.
Kontuz txirrindulariok!
Erabili oinezkoentzakoigarobidea eta semaforoa.
4
Zokoako presa (Uharte)eta Olazko errota-indarretxea
2,0. km
3,4. km
4,4. km
Zokoako presa silarriz eraikia dago eta, handik, ura hartzen zenbaratzeak ureztatzeko eta Olazko errotara eramateko.Errota hartan, gero, indarretxe bat jarri zuten. Presa-errotamultzoa Erdi Arokoa da eta, XIII. mendetik aurrera, dokumentatuadago. Garai batean, baziren zurezko zubi txikiak hornikuntza-ubidea gurutzatzeko.
Europako Foroaren eraikin bitxiaatzean utzi eta gutxira, ibaigaineko bi begiratokitatikZokoako presa ikusiko dugu,Olazko errota-indarretxea
urez hornitzen zuena.
XVIII. mendean datatua da, baina jatorriz Erdi Arokoa dirudi. 1550ekoagiri batean aipatuta dago lehen aldiz, enborrei saria kobratzekoeskubidea aitortu zitzaionean. Zirkulu erdiko bi arku ditu erdian,eta bi txikiago alboetan. Urari goiti, brankak ditu. Zubitik hurbilUharteko garbitzaileak aritzen ziren.
7
8
7
8
At a r ra b i a ko P i l a t e g i t i k I r o z ko z u b i ra i n o
4
Baratze sail batzuk inguratuondoren, Uharte eta Aretakoindustrialdea lotzen dituenerrepidea igaroko dugu.Toki horretan, Artadiburua
zubia dago, errepide horrenpasabidea baita.
6
Ugalaldea zubia (Uharte)
Uharteko baratze gune handiakzeharkatu ondoren, Ugalaldea
zubira iritsiko gara eta harenarku baten azpitik igaroko gara.
Kontuz, txirrindulariok!
Igarobide arriskutsua daaldapa handia delako etaez delako ezer ikusten.
Kalbarioko zubia ere esaten zaio eta Humilladeroko zubia ere ba.Erdi Aroan eraikia, zirkulu erdiko hiru arku ditu, eta, urari goiti, bibranka. 1550ean, ibaian behera etortzen ziren enborrei saria kobratzenzien. Agirien arabera, 1652an, berrikuntza lanak egin zituzten. XVIII.mendean ere bai, garrantzitsuagoak, eta egungo itxura eman zioten.
Artadiburua zubia (Uharte)6
7
Irozko presa eta Zabaldikakoerrota-indarretxea (Esteribar)
4,5. km
6,9. km
Harrizko presa Irozko dermioan dago eta, ubide baten bitartez,Zabaldikako indarretxea elikatzen du. Indarretxea antzinako irinerrota baten gainean eraikita dago, XIX. mendeaz geroztik agerida agirietan, eta, makinen artean, Francis turbina dago. Indarretxeajardunean da.
Ibaia Zabaldikako zubi
zaharretik igaro eta besteertzetik gora jarraituko dugu.
Erromanikoa jatorriz, hiru arku zorrotz eta horma harriz egindakobi branka ditu, biak ere triangeluarrak. 1550ean, zubisaria kobratzenzitzaien enbor-garraiatzaileei. Agirien arabera, 1662an, berrikuntzalan nabarmena egin zuten, 410 dukatetan. Zubitik hurbil, 1982an,berri bat eraiki zuten errepidea igarotzeko.
10
11
11
At a r ra b i a ko P i l a t e g i t i k I r o z ko z u b i ra i n o
5
Eskuinetara Atondoa presa
ikusiko dugu, berezko ur-jauzibaten gainean eraikitakoa.Uhaldian ikusgarria da. Handikgutxira, oinzubi batek besteertzera eramango gaitu.
9
Zabaldikako zubi zaharra (Esteribar)
Kontuz, txirrindulariok!
Presak berezko ur-jauzi bat baliatzen du eta, jatorriz, X. mendekoada. Nafarroako agirietan jasotako presa eta errota aipamenikzaharrenetakoa da. Geroztik, mendez mende, hainbat irin errota hornitu ditu urez eta, ondotik, irin lantegi batzuk ere bai(Yoldi eta Huici). Presako ura hartzen da Uharteko baratzeakaspaldidanik ureztatzen dituzten ubideetara eramateko.
Atondoa presa (Uharte)9
6,5. km
Bideak aldapa laburra bainapikoa egiten du, bihurgunea etaguzti, Zabaldikako errota-
indarretxearen eraikinarenondoan. Ubide batek Irozko
presako ura hartu etaeraikineraino eramaten du.
10
10
Iturgaizko zubia ere esaten zaio, erromanikoa da eta XII. mendeaneraiki zuten, Donejakue bidean bertan. Aldamenean, MontserratAma Birjinaren baseliza desagertua, antzinako San Migel ospitaleaeta egun erorita dagoen errota zahar bat zeuden. Erdian, arkuhandia du, beheratua, eta hiru txikiago aldeetan, hirurak ere zirkuluerdikoak. 1550ean, enborrei zubisaria kobratzen zitzaien.
Irozko zubia (Esteribar)12
12Irozko zubira eta zelaira iritsigara. Ibai parkearen amaiera da,bai eta gure ibilbidearena ere.Erromes bidea da.
8,2. km
At a r ra b i a ko P i l a t e g i t i k I r o z ko z u b i ra i n o
6
San
Andr
eser
rota
Dorr
abur
uko
zubi
aAr
tadi
buru
azu
bia
Ola
zko
erro
ta-
inda
rret
xea
Zoko
ako
pres
a
Uga
lald
eazu
bia
Aton
doa
pres
a
Zaba
ldik
ako
erro
ta-i
ndar
retx
ea
Zaba
ldik
ako
zubi
zah
arra
Iroz
kopr
esa
Iroz
ko z
ubia
12
10
10
11
9 8
77
65
4
Ata
rra
bia
ko
Pilate
gik
ik Iro
zko
zu
bir
ain
o
Atar
rabi
ako
pila
tegi
a1
2H
irut
asun
Sant
uko
zubi
a
San
Andr
eszu
bia
3
- Ata
rrab
iako
pila
teg
ia
050
0m1k
m10
0mIbai
Par
keko
Info
rmaz
io Z
entr
oak
- S
an A
nd
res
Err
ota
Ibila
ldi p
rop
osa
tua
Ibilb
ider
a jo
atek
o B
US
gel
toki
aG
orr
ait
z
Ola
tz
L4 U
hart
erak
o lu
z
L23
L4
L7
L4 U
hart
erak
o lu
z
Atarrabiako Pilategitik Irozko zubiraino (Esteribar), ibai parketik.
8
FITXA TEKNIKOA
8,2 km (16,4 km joan-etorria).
Oinez eta bizikletaz.
Oso txikia, ibilbidea laua eta zolatua baita.
Oinez: hiru ordu eta laurden.Bizikletaz: ordu eta berrogeita bost minutu.
Adin guztiak.
Hiri garraioak pasealekura iristea errazten digu. Pasealekuarenmuturretatik gertuen dauden geralekuak:
• L 23. Geralekua: Olloki (kontuz ibili behar da, errepidea igaro beharbaita parkera sartzeko)
• L 7. Geralekua: Atarrabia, Bidaburua kalea, 4
• L 4. Geralekua: Atarrabia, Serapio Huici kalea, 8.aren parean
• L 4. Uharterako luzapena. Geralekua: Atarrabia, San Andres kalea, 4
• L 4. Uharterako luzapena. Geralekua: Uharte, Zubiarte kalea, 28
ESKUALDEKO IBAI PARKEKO ONDARE HISTORIKOAAtarrabiako Pilategitik Irozko zubiraino
AUTOBUSA
Ibilbidea:
Distantzia:
Paseoa egiteko aukera:
Zailtasuna:
Denbora, gutxigorabehera (joan-etorrirako)
Gomendatutako adina:
Larunbat, igande eta jaiegunetan.- Udako ordutegia (martxoko azken igandea eta urriko azken larunbata artean): 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 12:00, 13:00, 18:00 eta 19:00etan.
- Neguko ordutegia (urriko azken igandea eta martxoko azken larunbata artean): 11:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak: 12:00 eta 13:00etan.
Helduen eta ikasleen taldeentzako bisitak hitzartzeko, aurretik erreserba egin behar da.
Itxita dago urtarrilaren 1ean, uztailaren 6 eta 7an, eta abenduaren 24, 25 eta 31n.
Argibideak eta erreserbak: 901 502 503 — www.mcp.es
ATARRABIAKO PILATEGIAIbai parkeko informaziorako eta ingurumen heziketarako zentroa
Bisitak:
SARRERA DOAKOA
Recommended