View
9
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
BIoTA TAILERRAK BIODIBERTSITATE ETA
BIOSFERAREN INGURUKO TAILERRAK
2019KO AZKEN TXOSTENA
EQUINOCCIO NATURA S.C.
2
BIoTA tailerrak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu ditu Ingurugelarekin
koordinazioan eta Equinoccio Natura SC sozietateak diseinatu eta eman ditu.
Proiektu horren helburu nagusia naturaren ingurumen-heziketa eta–
partaidetza sustatzea eta ingurumenarekin errespetutsuak diren ohiturak
sortzea da.
Natura (biodibertsitatea, geodibertsitatea eta paisaia) eta biosfera
(ingurumen eta pertsonen arteko elkarrekintza positiboa) dira tailer horietako
gai nagusiak. Bizkaiko ikastetxeetako lehen hezkuntzako mailak izan dira
hartzaileak (6-12 urte bitarteko haurrak). 2019. urtean zehar garatu diren
tailer horiek doakoak izan dira ikastetxeentzako eta zentro/maila bakoitzeko
doako bi tailer eskaini dira gehienez.
Tailerrak bi orduko iraupena izan du eta bi zatitan banatu da:
1) Hitzaldia ikasgelan, aurkezpen batekin eta laguntzeko material didaktikoekin.
1) Ikastetxetik gertuko toki edo ingurune batean ibilbide gidatua.
Tailerrak era ludiko eta parte-hartzailean ezagutzeko eta ikasteko antolatu
dira. Taldeek zentroan edo haren inguruan jarduera praktikoren bat egiteko
bideratuta daude. Aurrez zentroarekin hitz egin da, bere errealitateari edo
interesari egokitzeko.
Ikastetxe bakoitzak aukeratu du tailerrerako hizkuntza, euskara edo
gaztelera. Eta bi tailer desberdinen artean aukeratu ahal izan dute:
1. Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra.
1. Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra.
Guztira 90 tailer egin dira, eta 46 ikastetxek hartu dute parte. Tailerrak
martxoaren 12a eta ekainaren 19a bitartean egin dira. “Hiri eta landa
eremuko biodibertsitate-tailerra” 49 aldiz egin da eta “Landa-ingurunea
ikertzeko eta ezagutzeko tailerra” 41 aldiz. Gaztelaniaz tailer bat egin da eta
gainerako guztiak euskaraz egin dira.
Egin diren 90 tailerretatik 70 ikastetxe publikoetan izan dira eta 20 ikastetxe
pribatuetan edo itunpeko ikastetxeetan. Gainera, tailer horietatik 38 Eskolako
Agenda 21 programaren partaide diren ikastetxeetan egin dira.
3
Guztira, 1.791 haurrek hartu dute parte; batez beste 19,9 haur izan dira tailer
bakoitzean. Guztira, 122 irakasle aritu dira.
Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak Ikasleak 1791 866 925
Guztira Emakumezkoak Gizonezkoak Irakasleak 122 93 29
4
Ondoko taulan gauzatu diren tailerrak zehazten dira.
Data Ordua Tallera Maila Hizkun. Ikastetxea publ. prib. EA21 Udalerria
12-mar 9:00 Ikerketa 5-6 Eusk CEIP ING. JOSE ORBEGOZO GOROSTIDI HLHI 1 0 BILBAO
13-mar 9:00 Ikerketa 3-4 Eusk CEIP ING. JOSE ORBEGOZO GOROSTIDI HLHI 1 0 BILBAO
13-mar 9:00 Biodibertsitat 3-4 Cast CEIP SAN IGNACIO HLHI 1 1 GETXO
14-mar 9:00 Biodibertsitat 3-4 Eusk CEIP SAN IGNACIO HLHI 1 1 GETXO
14-mar 9:00 Ikerketa 5 Eusk CEIP MARKONZAGA HLHI 1 0 SESTAO
14-mar 11:00 Ikerketa 5 Eusk CEIP MARKONZAGA HLHI 1 0 SESTAO
15-mar 9:00 Ikerketa 1 Eusk CEIP LA ESCONTRILLA HLHI 1 0 TRAPAGARAN
15-mar 11:00 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP LA ESCONTRILLA HLHI 1 0 TRAPAGARAN
20-mar 9:00 Ikerketa 4-5-6 Eusk CEIP ELEJABARRI HLHI 1 0 BILBAO
20-mar 9:00 Biodibertsitat 4 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI
21-mar 9:00 Biodibertsitat 4 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI
21-mar 9:30 Ikerketa 6 Eusk CPI ERETZA BERRI IPI 1 1 SODUPE-GÜEÑES
21-mar 11:30 Ikerketa 6 Eusk CPI ERETZA BERRI IPI 1 1 SODUPE-GÜEÑES
22-mar 10:00 Biodibertsitat 5 Eusk CPEIPS TRUEBA DE ARTXANDA HLBHIP 1 1 BILBAO
22-mar 12:00 Biodibertsitat 5 Eusk CPEIPS TRUEBA DE ARTXANDA HLBHIP 1 1 BILBAO
22-mar 9:00 Ikerketa 1 Eusk CEIP MAESTRA EMILIA ZUZA BRUN HLHI 1 1 SANTURTZI
22-mar 11:00 Ikerketa 1 Eusk CEIP MAESTRA EMILIA ZUZA BRUN HLHI 1 1 SANTURTZI
25-mar 9:00 Ikerketa 5 Eusk CPEIPS SAN PEDRO APOSTOL HLBHIP 1 1 BILBAO
25-mar 9:00 Biodibertsitat 3-4 Eusk CEIP URREGARAI HLHI 1 1 AULESTI
26-mar 9:00 Biodibertsitat 5-6 Eusk CEIP URREGARAI HLHI 1 1 AULESTI
26-mar 9:45 Ikerketa 4 Eusk CPEIPS JESÚS MARÍA HLBHIP 1 0 BILBAO
27-mar 9:45 Ikerketa 4 Eusk CPEIPS JESÚS MARÍA HLBHIP 1 0 BILBAO
5
27-mar 9:00 Biodibertsitat 1-2-3 Eusk CEIP ELEJABARRI HLHI 1 0 BILBAO
28-mar 9:00 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP ZALDUPE HLHI 1 1 ONDARROA
28-mar 9:00 Ikerketa 4 Eusk CPEPS LOURDESKO AMA LBHIP 1 0 ELORRIO
29-mar 9:00 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP ZALDUPE HLHI 1 1 ONDARROA
29-mar 9:00 Ikerketa 6 Eusk CPEPS LOURDESKO AMA LBHIP 1 0 ELORRIO
01-apr 9:00 Biodibertsitat 6 Eusk CEIP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ HLHI 1 0 BARAKALDO
01-apr 9:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ALONSOTEGI HLHI 1 1 ALONSOTEGI
02-apr 9:00 Ikerketa 1 Eusk CEIP ALONSOTEGI HLHI 1 1 ALONSOTEGI
02-apr 9:00 Biodibertsitat 3 Eusk CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI 1 0 BILBAO
03-apr 9:00 Biodibertsitat 3 Eusk CPEIPS SAN PEDRO APOSTOL HLBHIP 1 1 BILBAO
04-apr 9:00 Biodibertsitat 3 Eusk CEIP GABRIEL ARESTI HLHI 1 0 BILBAO
05-apr 9:00 Biodibertsitat 3 Eusk CEIP GABRIEL ARESTI HLHI 1 0 BILBAO
08-apr 9:00 Biodibertsitat 4 Eusk CEIP LEARRETA-MARKINA HLHI 1 0 BERRIZ 09-apr 9:00 Biodibertsitat 4 Eusk CEIP LEARRETA-MARKINA HLHI 1 0 BERRIZ 10-apr 9:00 Biodibertsitat 1-2-3 Eusk CEIP MANUELA ZUBIZARRETA HLHI 1 0 ETXEBARRIA 11-apr 9:00 Biodibertsitat 4-5-6 Eusk CEIP MANUELA ZUBIZARRETA HLHI 1 0 ETXEBARRIA 12-apr 9:00 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP BASURTO HLHI 1 0 BILBAO 12-apr 11:00 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP BASURTO HLHI 1 0 BILBAO 29-apr 9:00 Biodibertsitat 4 Eusk CPEIPS SEBER ALTUBE IKASTOLA HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO 30-apr 9:00 Biodibertsitat 4 Eusk CPEIPS SEBER ALTUBE IKASTOLA HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO 02-mai 10:00 Ikerketa 1-2-3 Eusk CEIP ISPASTER HLHI 1 1 ISPASTER 02-mai 9:00 Biodibertsitat 3 Eusk CEIP ZABALARRA HLHI 1 0 DURANGO 03-mai 9:00 Biodibertsitat 3 Eusk CEIP ZABALARRA HLHI 1 0 DURANGO 03-mai 9:00 Ikerketa 2 Eusk CPEIPS STA. MARÍA DEL SOCORRO HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO 06-mai 9:00 Biodibertsitat 2 Eusk CPI JUAN B. EGUSKIZA MEABE IPI 1 0 LEMOA 06-mai 11:00 Biodibertsitat 2 Eusk CPI JUAN B. EGUSKIZA MEABE IPI 1 0 LEMOA 06-mai 10:00 Ikerketa 5 Eusk CEIP BERRIATUA HLHI 1 1 BERRIATUA
6
07-mai 09:30 Biodibertsitat 1 Eusk CEIP CONCHA HLHI 1 1 KARRANTZA HARANA 07-mai 11:25 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP CONCHA HLHI 1 1 KARRANTZA HARANA 08-mai 9:00 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP TOMÁS CAMACHO HLHI 1 0 BILBAO 08-mai 11:00 Biodibertsitat 1 Eusk CEIP TOMÁS CAMACHO HLHI 1 0 BILBAO 08-mai 10:00 Ikerketa 4-5 Eusk OSOTU LANBARRI 1 0 ZIERBENA 09-mai 9:00 Biodibertsitat 1 Eusk CPEIPS STA. MARÍA DEL SOCORRO HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO 10-mai 10:00 Biodibertsitat 4-5-6 Eusk CEIP ISPASTER HLHI 1 1 ISPASTER 10-mai 11:00 Ikerketa 5-6 Eusk CEIP ZELAIETA HLHI 1 1 ABADIÑO 14-mai 10:00 Biodibertsitat 1-2-3 Eusk OSOTU LANBARRI 1 0 ZIERBENA 14-mai 8:45 Ikerketa 4 Eusk CPEIPS EGUZKIBEGI IKASTOLA HLBHIP 1 1 GALDAKAO 15-mai 8:45 Ikerketa 4 Eusk CPEIPS EGUZKIBEGI IKASTOLA HLBHIP 1 1 GALDAKAO 15-mai 9:00 Biodibertsitat 5 Eusk CEIP ZURBARAN HLHI 1 1 BILBAO
16-mai 9:00 Biodibertsitat 5 Eusk CEIP ZURBARAN HLHI 1 1 BILBAO
16-mai 9:30 Ikerketa 3-4 Eusk CEIP LEARRETA-MARKINA HLHI 1 0 MALLABIA
20-mai 9:00 Biodibertsitat 3-4 Eusk CEIP APERRIBAI HLHI 1 0 GALDAKAO
21-mai 9:00 Ikerketa 1 Eusk CEIP APERRIBAI HLHI 1 0 GALDAKAO
21-mai 9:30 Biodibertsitat 1-2 Eusk CEIP LEARRETA-MARKINA HLHI 1 0 MALLABIA
22-mai 9:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ALTZAGA IKASTOLA HLHI 1 0 LEIOA
28-mai 9:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ALTZAGA IKASTOLA HLHI 1 0 LEIOA
29-mai 9:00 Biodibertsitat 1-2 Eusk CEIP BIRJINETXE HLHI 1 0 BILBAO
31-mai 9:20 Ikerketa 1-2-3 Eusk CEIP LAUKIZKO LAUAXETA HLHI 1 0 LAUKIZ
31-mai 11:05 Ikerketa 4-5-6 Eusk CEIP LAUKIZKO LAUAXETA HLHI 1 0 LAUKIZ
03-eka 9:00 Biodibertsitat 4 Eusk CEIP SIETE CAMPAS-ZORROZGOITI HLHI 1 0 BILBAO
03-eka 9:30 Ikerketa 1-2-3 Eusk CEIP MONTORRE HLHI 1 1 GAUTEGIZ ARTEAGA
04-eka 9:30 Biodibertsitat 4-5-6 Eusk CEIP MONTORRE HLHI 1 1 GAUTEGIZ ARTEAGA
04-eka 9:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ZIPIRIÑE HLHI 1 0 SOPELANA
04-eka
un
11:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ZIPIRIÑE HLHI 1 0 SOPELANA
7
05-eka 9:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP SERANTES HLHI 1 1 SANTURTZI
05-eka 11:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP SERANTES HLHI 1 1 SANTURTZI
06-eka 9:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ZIPIRIÑE HLHI 1 0 SOPELANA
06-eka 11:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ZIPIRIÑE HLHI 1 0 SOPELANA
06-eka 9:00 Biodibertsitat 1 Eusk CEIP SRA. VDA. DE EPALZA HLHI 1 0 BILBAO
07-eka 9:00 Biodibertsitat 1 Eusk CEIP SRA. VDA. DE EPALZA HLHI 1 0 BILBAO
07-eka 9:00 Ikerketa 2 Eusk CEIP ZIPIRIÑE HLHI 1 0 SOPELANA
10-eka 9:00 Ikerketa 3 Eusk CEIP BIRJINETXE HLHI 1 0 BILBAO
14-eka 9:30 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP UNKINA HLHI 1 0 GALDAKAO
17-eka 9:00 Ikerketa 3 Eusk CPEIPS ALAZNE HLBHIP 1 1 BARAKALDO
17-eka 11:30 Ikerketa 3 Eusk CPEIPS ALAZNE HLBHIP 1 1 BARAKALDO
18-eka 9:00 Biodibertsitat 5 Eusk CPEIPS SAN JOSE-HH. CARMELITAS HLBHIP 1 1 SANTURTZI
18-eka 11:00 Biodibertsitat 5 Eusk CPEIPS SAN JOSE-HH. CARMELITAS HLBHIP 1 1 SANTURTZI
19-eka 9:30 Biodibertsitat 2 Eusk CEIP UNKINA HLHI 1 0 GALDAKAO
Salbuespen gisa, 5 tailer egin dira Sopelako Zipiriñe Ikastetxean. Izan ere, ikasle asko dauden ikastetxea da: 5 gela eta 100
ikasletik gora mailako.
ANALISIA ETA GALDEKETEN EMAITZEN BALIOESPENA
Ingurumenari eta Biosferari buruzko tailerrek harrera ona izan dute ikasle eta
irakasleen artean, modu ludiko batean ikasi ahal izan baitute gure gertuko
ingurunean izaki bizidunak eta prozesu biologikoak aurki ditzakegula. Horri
esker, ingurumen-arazoen kontzientzia handiagoa izan dezakete eta gugandik
hasita ingurumena nola hobetu dezakegun ikas dezakete.
Ebaluazioak aztertu ostean, esan dezakegu tailerrak eskaintzeko ekimena oso
arrakastatsua izan dela. Eskatutako tailer-kopuruari buruz zeuden
aurreikuspenak bete dira. Ebaluazioak, ikasle zein irakasleenak, oso onak izan
dira, eta beraz, tailerrek oso balorazio ona jaso dute. 2018. urteko
balorazioekin alderatuta aurtengoak hobeak izan dira, eta horrek pentsarazten
digu tailerretan egindako aldaketek oso harrera ona izan dutela.
Oro har, tailerreko parte-hartzaileek, ikasle zein irakasleek, jarduera
amaitzean “tailerra motza izan da, batik bat ibilbidea” adierazi dute. Gure
esperientziak esaten digu tailerra gustatu zaiela eta egindako dinamika guztiei
erreparatu dietela, eta horrenbestez, ez direla aspertu; horrek eragin die
tailerra motza izan denaren sentsazioa.
Irakasle eta ikasleen inkesten puntuazioak aztertu ostean, ez da aurkitu
desberdintasun handirik “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra” eta
“Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra”ren artean. Puntuazioak
altuak eta antzekoak izan dira bi tailerretan, baina monitoreak edo
hezitzaileak puntuazio altuagoa jaso du batean. Hori positiboki baloratu dugu,
eta gure lanerako metodoa egokia dela egiaztatzen digu. Tailerrak burutzen
dituzten hezitzaileek prestakuntza egokia izan behar dute hainbat gaitan, eta
esperientzia izan behar dute taldeetara eta klima-baldintzetara egokitzeko.
Garrantzitsua da, bestalde, sortu daitezkeen desegokitasunak gainditzeko
gaitasuna izatea; esate baterako, abiarazteko denbora asko behar duen
ordenagailuak sortzen dituen arazoak konpontzea tailerraren helburuei eta
dinamikei kalte egin gabe. Jarduera osoan zehar, gogoa, lasaitasuna eta arazo
eta erronkei aurre egiteko gaitasuna transmititu eta erakutsi behar dute.
Alderdi horiek guztiek bat egiten dute modu praktikoan, horiek modu
dibertigarrian ikasi eta ikertu daitezkeela erakusteko. Helburu hori erdiesteko
beharrezkoa da ikasleek tailerrean aktiboki parte hartzea; ez dira ikusle soilak
izan behar.
Oro har, partaideak (irakasle zein ikasleek) harritu egin dira Naturarekin
elkarrekintza izateak onurak eta zenbait hezkuntza-aukera ekartzen dizkigula,
baita hiriko ingurunean ere. Materialak eta fitxak erabiltzeak, ikasgelan nahiz
ibilbidean, tailerra modu parte-hartzaile, hezigarri eta dibertigarri batean
garatzea ahalbidetzen digu. Tailer horietarako proposatutako helburuak bete
ahal izateko, hezitzaileek Naturari lotutako hainbat gaien ezagutza zabala
dute, eta ikastetxeen aniztasunera eta ikasleen adinera egokitu ahal izateko
prestakuntza. Tailerra burutzerakoan hezitzaileak ez dira soilik ezagutzak
hedatzeaz arduratzen. Helburu nagusia parte-hartzaile guztiek Naturara
gerturatzeko eta harekin harremanak edukitzeko modua aldatzea da. Halaber,
izaki bizidun guztienganako errespetua sustatu nahi da, horretarako, gizakia
sistema bizi eta konplexu baten parte dela ulertu behar dute. Horrez gain,
bizitzaren aspektu guztietako aniztasuna ezagutu eta onartu dute. Modu
horretan, irakasleenganako eta ikaskideenganako errespetua sustatzea bilatu
da.
Tailer hauen esperientziak gizakiak naturarekiko duen deserrotzea agerian
jartzen du. Aspalditik beren plangintzan beste izaki bizidunekin harremana
izateak izan dezaken onurak kontuan hartzen ez dituzten hiri eta herrietan
bizi gara. Hala ere, pentsamendu-korronte berriak sortu dira, zeinak uste
duten aldaketak egin daitezkeela ekosistemen mesedetan; aldaketa horiek
gure bizitzan zuzenean eragingo lukete. Tailer horien bidez Naturarekiko
errespetuarekin lotutako ideiak sustatzen ditugu, ideia horiek ohitura
jasangarriak izan daitezen eta ingurumena errespetatu dezaten.
10
IRAKASLEEN EBALUAZIOA
Tailerra amaitu ostean, irakasleei inkesta labur bat betetzeko aukera eman
zaie. Horrez gain, internet bidez inkesta osoago bat ere bidali zaie.
Tailerra amaitutakoan paperean bete duten inkestak 2018an internet bidez
egin zen inkestaren galdera berak eduki ditu.
Lehenik eta behin honako hau baloratu dute:
• Jardueraren antolaketa
• Hezitzailearen lana
• Jardueraren edukiak
• Ibilbidea
Gero, tailerrak honako helburu hauek bete dituen ala ez baloratu dute:
• Ingurumen-arazoak ezagutzea
• Ingurumena eta ohitura aproposak zaintzeko jarrera lortzea
Balorazioak 1 - 5 bitartekoak dira.
Guztira Biodibertsitat. Ikerketa
2019 2018 2019 2018 2019 2018
Jardueraren antolaketa 4,68 4,41 4,69 4,46 4,68 4,32
Hezitzailearen lana 4,84 4,76 4,89 4,76 4,79 4,77
Jardueraren edukiak 4,60 4,29 4,58 4,44 4,63 4,00
Ibilbidea 4,49 4,26 4,41 4,36 4,58 4,09
Ingurumen-arazoak ezagutzea 4,43 4,05 4,34 4,31 4,54 3,60
Ingurumena eta ohitura aproposak zaintzeko jarrera lortzea
4,49 4,25 4,47 4,47 4,51 3,85
Horrez gain, Internet bidez ere inkesta bat betetzeko aukera eman zaie
irakasleei. Lehenik eta behin honako hau baloratu dute:
• Jardueraren antolaketa (izen-ematea, epeak, ...)
• Hezitzailearen lana
• Jardueraren edukiak eta dinamikak
11
• Ibilbidearen edukiak eta materialak
• Zer zailtasun-maila izan du tailerrak? (baxua, egokia edo altua)
• Zer iruditu zaizu ibilbidea? (eskasa, nahikoa edo luzea)
Ondoren honako helburu hauek bete direnez ebaluatu dute:
• Ingurumen-arazoak ezagutzea
• Ingurumena zaintzeko eta ohitura egokiak hartzeko jarrera hartzea
Amaitzeko, honako galdera hauek egin zaizkie:
• Deialdia berriz egiten bada, baduzue asmorik tailerrean parte hartzeko eskaeraaurkezteko? (Bai, ez edo beharbada).
• Tailerraren alderdi positiborik nabarmendu nahi duzu?
• Tailerrean zehar arazorik izan duzu?
Azkenik, iradokizunak egiteko eta tailerrari buruzko iritziak emateko aukera
eman zaie, edukiak eta jarduerak hobetu edo beren beharretara egokitu ahal
izateko.
Emaitzak:
Internet bidezko inkesta 36 ikastetxetako 40 irakaslek erantzun dute; 52
tailerri buruz izan dira. Balorazioak 1 - 5 bitartekoak dira.
Guztira Biodibertsitat. Ikerketa Jardueraren antolaketa 4,48 4,53 4,41 Hezitzailearen lana 4,71 4,72 4,70 Jardueraren edukiak 4,27 4,19 4,37 Ibilbidea 4,19 4,12 4,27 Ingurumen-arazoak ezagutzea 4,11 3,95 4,30 Ingurumena eta ohitura aproposak zaintzeko jarrera lortzea
4,27 4,16 4,41
12
Zer zailtasun-maila izan du tailerrak?
Guztira
Baxua 3 5,8% Egokia 46 88,4% Eskasa 3 5,8%
Biodibertsitatea Baxua 0 Egokia 28 97,1% Eskasa 1 2,9%
Ikerketa Baxua 3 13,0% Egokia 18 78,3% Eskasa 2 8,7%
Zer iruditu zaizu ibilbidea?
Guztira Eskasa 13 27,1% Nahikoa 35 72,9% Luzea 0
Biodibertsitatea Eskasa 7 26,9% Nahikoa 19 73,1% Luzea 0
Ikerketa Eskasa 6 27,3% Nahikoa 16 72,7% Luzea 0
Deialdia berriz egiten bada, baduzue asmorik tailerrean parte hartzeko eskaera aurkezteko?
Guztira
Bai 43 82,7% Ez 1 1,9% Beharbada 8 15,4%
Biodibertsitatea Bai 26 89,7% Ez 0 Beharbada 3 10,3%
Ikerketa Bai 17 74,0% Ez 1 4,3% Beharbada 5 21,7%
“Tailerraren alderdi positiborik nabarmendu nahi duzu?” galderak honako
erantzun hauek jaso ditu:
• Azalpenak
• Hezitzailearen jardun hurbila.
• Ibilbidea oso interesgarria eta motibagarria izan zen baina denbora
gutxi, agian barrukoa laburbildu eta kanpokoa luzatzea ondo egongo
litzateke.
13
• Tailerrean lan egin zituzten gauzak interesgarriak ziren eta
hezitzaileak oso ondo azaldu zituen.
• Ibilbidea
• Hezitzailearen lan bikaina
• Ekintza ezberdinak izaera oso positibotzat ematen dugu.
• Ikasleek oso gustura eta gogoz parte hartu zuten.
• Hegaztiak nabarmentzea
• Etorritako irakasleak oso egokiak,
• Hezitzailearen lan bikaina. Gazte jatorra eta umeekiko hurbila.
• Momentua ikasteko gaitasuna.
• Umeengan sortutako motibazioa
• Haien ingurua ezagutu dute
• GAIA
• Hezitzailearen jarrera bikaina izan da.
• Gelan landutako alde teorikoa praktikara eramateko aukera
• Gaia interesgarria da.
• Aukera izan dugu gure naturako proiektuari bultzadatxoa emateko
• Ikasleen interesa indartu egin da
• Etorritako irakasleak oso egokiak,
• MONITOREAREN JARRERA ONA
• Hezitzailearen jarrera ezin hobea eta umeekiko hurbiltasuna.
• Arduradunaren ezagupen maila oso ona, bai eta euskara maila ere.
Ikasleak maneiatzeko eduki duen trebetasuna ere aipatzekoa izan
daiteke. Ikasleak, orokorrean, oso gustura egon dira.
“Tailerrean zehar arazorik izan duzu?” galderak honako erantzun hauek jaso
ditu:
• Euria egin zuenez talde batekin ibilbidea laburra geratu zen.
• Eguraldia oso petrala izan da.
• Denbora eskasa geratu zen.
• Hasieran geure arazo teknologiko bat.
• 2.zikloko ikasleek egindako ibilbidea luzeegia izan zen, gero denbora
gutxi izan zuten tailerra garatzeko.
• Egun aproposa aurkitzeko, bestela ez!
14
• Ez, gura partetik ez. Oso ondo egokitu gara zuen ordutegiarekin eta
gure ikasle kopuruarekin.
• Ibilbidea ez genuen egin (jolastokira bakarrik atera ginen), euri pixkat
egiten zuelako. Gu ohituta gaude edozein eguraldirekin irteerak
egitera, eta alderdi hau eskasa izan zen guretzat.
Azken iruzkin hori Zierbenako Osotu Lanbarri ikastetxeak egin du Landa-
ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerrean. Hobeto ulertzeko,
komenigarria da aipatzea hezitzaileak ezin izan zuela egin ibilbidea
behar bezala, taldearen arduradun zen irakasleak jolas-orduko ordu
erdia errespetatu behar zutela esan baitzion. Horrenbestez, behin
ibilbidea hasi ostean 30 minutuz gelditu behar izan zuten, ondoren
berriz klasera itzuli eta gero berriz kanpora irten ibilbidearekin
jarraitzeko. Horrek ibilbidea behar bezala egitea eragotzi zuen, nahiz
eta hezitzailea 20 minutu gehiagoz geratu ikastetxean. Horren arrazoia
ez zen euria izan, nahiz eta hala ulertu daitekeen balorazioan,
hezitzaileak euria egin arren ibilbidea egingo zela aipatu baitzuen
gelan, baina azkenean ez zen guztiz burutu ibilbidea aurrez aipatutako
arrazoiagatik.
Honako iradokizun hauek jaso dira:
• Kanpo lanari denbora gehiago ematea ondo legoke.
• Agian teoria gutxiago eta ibilbiderako denbora gehiago eman
• Egun gehiago iraun beharko zuen.
• Hurrengo deialdiari begira tailerra luzatu bai ala bai, hiru ordukoa
gutxienez edo bi egunetan banatu. Hezitzailearen lana ezin hobea,
nabaritzen zaio aditua dela horretan eta oso erraz transmititzen die
umeei. Ikasleek oso balorazio ona egin dute ere.
• Tailerraren iraupena luzatzea.
• Ibilbidetxoa zertxobait luzatzea posiblea balitz
• Ondo eta ikasleentzako mailara egokia.
• 1.MAILARAKO LUZEEGI IRUDITU ZAIZKIGU AZALPENAK ETA
GEODIBERTSITATE HITZA ADIBIDEZ, ZAILEGIA BAINA MONITOREAREN
LANA PRIMERAKOA, UMEAk oso pozik egon dira
• Ibilbidea aldez aurretik ezagutzea eta leku aberasgarri batera joatea.
Denbora gehiago ibilbidea egiteko.
15
• Aurten izan da lehen aldiz entzun dudala Ingurugelan posible zela
horrelako tailerra egiteko. Zuzenean bidali informazioa hurrengo urtean
apuntatzeko. Primeran egon dira ikasleak. Hala ere, zuen feedback-a
ere entzun nahi genuke!
• Zaila da animalien aztarnak topatzea. Agian arduradunak lehenago etorri eta aztarnak kokatu ibilbidean ikasleek topa ditzaten. Honek suposatuko luke tailerrak denbora gehiago irautea, noski. Oro har, pozik geratu gara.
• Laburregia izan da, edukiak ondo lantzeko eta barneratzeko.
Hezitzailea saiatu da moldatzen eta aldatzen taldera egokitzera, baina
batzuetan bere tonua altuegia izan da, nire ustez
• Gure ikaslegoa ez dago oihuetara ohituta, ikasleek berba gehiegi egiten
dutenean edo isiltasuna behar denean, ahotsa goratzeak urduriago
jartzen ditu. Hurrengo batean, gidariak bolumen baxuago batekin hitz
egitea eskertuko genuke. Jardueretan mugimendu edo jarduera
aldaketa gehiago eskatzen dute ikasleek 45 minutu eserita egotea
luzeegi egin zitzaien. Aztarnaren jarduera egiteko aukeratutako
espazioa txikiegia zen eta ume askok ezin izan zuten ondo ikusi.
Azken bi iradokizunak Zierbenako Osotu Lanbarri ikastetxeak egin ditu
Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerrean. Eskertzekoa da
irakasleek Internet bidez inkesta betetzeko minutu batzuk hartu izana.
Horregatik, tailer honen garapenean gehiago zehaztu nahiko genuke.
Oso talde geldikorra zen, uneoro hizketan aritzen ziren eta ez zuten
isiltasuna mantentzen hezitzaileak esandakoa entzuteko, eta taldearen
arduradun zen irakasleak ez zuen esku hartu; horrenbestez,
hezitzaileak ahotsa altxatu behar izan zuen zenbait unetan, ikasleek
entzun ahal izan zezaten. 45 minutu eserita egoteari dagokionez, hori
ez da guztiz zuzena. Talde geldikorra zenez, ez zuten arreta gehiegi
jartzen, eta horregatik, hezitzaileak zenbait jolas egin zituen gelan;
beraz, jarduera horiek egiteko ikasleak zenbait bider altxatu behar izan
ziren eserlekuetatik. Azkenik, aurrez ere azaldu da irakasleak 30
minutuko jolas-ordua errespetatzea erabaki izanak eragotzi zuela
ibilbidea behar bezala egitea. Ondorioz, ezin izan zuten eskola-
esparrutik irten, eta horrenbestez, ezinezkoa izan zen lokatza eta
animalien oinatzak topatzea eskola barruan.
16
Txangoei buruzko atalean inkestetan izandako puntuazioak irakasleek txango
luzeagoak nahi izatearekin egiten dute bat. Batik bat, hirigunearen barru-
barruan ikastetxeetan gertatu da hori, gertuko inguruneak ez baitu
ahalbidetzen txango luzeagoa egitea eta eskolaren inguruetara mugatu behar
izan baitira.
17
IKASLEEN EBALUATZEA
Ikasleek tailerrak baloratu dituzte tailerrak amaitu ostean bete duten
galdetegi sinple baten bitartez. Parte-hartzaileen asebetze-maila ebaluatzeko
erabili den galdetegi sinple hori diana formakoa izan da. Galdetegi horretan,
tailerra oso gustukoa izan bada, dianaren erdian (5 puntu) gurutze bat eginez
puntuatzen da; geroz eta gutxiago gustatu bazaie, erdigunetik are eta
urrunago egingo dute gurutzea. Tailerren gaia, tailerrean garatu diren
jarduerak eta hezitzailea baloratu dira.
Galdetegi baten adibidea:
Emaitzak: (1tik 5era bitarteko balorazioak).
GUZTIRA Biodivertsitat. Ikerketa
2019 2018 2019 2018 2019 2018
Gaia 4,71 4,44 4,64 4,40 4,75 4,52
Jarduerak 4,77 4,41 4,74 4,38 4,80 4,46
Monitorea 4,85 4,57 4,81 4,53 4,91 4,65
18
TAILERETAN ERABILITAKO MATERIALAK
Ikasle eta irakasleek oso ondo baloratu dituzte gelan zein ibilbidean
erabilitako materialak eta fitxak. Material horiek tailerra parte-hartzaileago,
hezigarriago eta dibertigarriago egiteko tresna bat dira.
Tailerrean erabili diren materialen adibidea: fosilak eta burdin-mineralak.
Tailerrean erabili diren materialen adibideak: urubi-egapropila, erbi-gorotza
eta igeltsuzko katu-oinatza.
19
Honako hau da “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerrean” ikasleei eman zaien fitxa:
20
Honako hau da “Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerrean” ikasleei
eman zaien fitxa:
21
PROPOSATURIKO JARDUERA OSAGARRIAK
BIoTA tailerretan parte hartu ostean, irakasle zein ikasleak natura ikertzeko
eta ebaluatzeko ibilbideak eta lanak egitera animatzea da tailer horien
helburuetako bat.
Lan hori errazte aldera, tailerra amaitu ostean, hainbat proposamen bidali
zaizkie, horiek praktikan jar ditzaten edo, proposamen horiek ikusita, beraien
interesetarako aproposagoa den antzeko zerbait diseinatu dezaten. Hori,
arazorik gabe egin ahalko dute, izan ere, tailerrean (gelako hitzaldian zein
ibilbidean) landu diren dinamikak dira. Ikastetxe bakoitzari informazio hau
bidali zaio posta elektroniko bidez:
• Ornitho.eus plataforman parte hartzeko informazioa
• beraiek diseinatzen dituzten ibilbideetan betetzeko fitxa
Ornitho.eus plataformaren inguruko informazioa hau bidali zaie:
22
Gainera, eskainitako tailer bakoitzera egokitutako proposamen/fitxa bat
prestatu da, antzekoak eta oso sinpleak. Bestalde, tailerrak eman dituen
hezitzaileak jarduera osagarri horien helburuak azaldu zituen tailerra eman
zuten egunean.
“Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra” burutu zuten mailei bi
aukeradun fitxa bat bidali zaie:
• landare exotiko inbaditzaileen jarraipena egitea (Cortaderia selloana
eta Buddleja davidii).
• enara azpizurien (Delichon urbicum) habien (koloniak) jarraipena
egitea.
Aukera bat edo biak egin ditzakete edo fitxa beren beharrizanetara egokitu
dezakete, oso sinpleak baitira.
“Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerreko” jarduera osagarrietarako
fitxa:
23
“Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra” burutu zuten mailei bi
aukeradun fitxa bat bidali zaie:
• landare exotiko inbaditzaileen jarraipena egitea (Cortaderia selloana
eta Buddleja davidii). “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-
tailerrean” bezala.
• faunaren jarraipena egitea arrasto eta oinatzen bilaketaren bidez.
Era berean, aukera bat edo biak egin ditzakete edo fitxa beren
beharrizanetara egokitu dezakete, oso sinpleak baitira.
“Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerreko” jarduera
osagarrietarako fitxa:
24
JARDUNBIDE EGOKIEN MOTXILA BERDEA
BIoTA tailerrak amaitzeko beste material osagarri bat egin da eta tailerrean
parte hartu duten ikastetxe guztiei bidali zaie. Material horrek “Jardunbide
egokien motxila berdea” izena jaso du eta natura-ingurunearekiko ohitura
jasangarriak eta errespetutsuak sustatzea da bere helburua.
Beren inguruan aurkitu ditzaketen 3 ingurumen-arazoren inguruko informazio
biltzen du:
a. Kristalera handiak eta hegaztientzako kolpe arriskua.
b. Zuhaitz oso gazteak dituzten edo zuhaitzik ez duten parkeak eta
lorategiak.
a. Espezie inbaditzaileak: animalia eta landare espezie inbaditzaileak.
Aurretik aipaturiko arazoei irtenbidea emateko zenbait aholku azaltzen dira
jarraian.
Arazo horietako bat edo batzuk detektatu direnean, irakasleak eskuliburuko
gomendioak erabili ahal izango ditu ikasleen artean eztabaida sor dadin,
irtenbideak bila ditzaten eta naturaren aldeko ingurumen jardunbide egokiak
diren jarduerak proposa ditzaten.
LAN HONEN EGILEAK:
Begoña Valcárcel
Sergio de Juan
Mikel Yarza
Izaskun Sarasketa
Recommended