View
217
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
BIZKAIKOHITZA
IÑIG
O U
RIZ
/ FO
KU
Bizkaian 66.587 etxe huts daude, eta 30.543 familia etxea lortu guran b Elkartzen-ek agerian utzi ditubizilekua lortzeko zailtasunak b Haren hitzetan, langile batek 100 urte behar ditu etxea erosteko b 2-3
Ezin eskuratuta
Alonsotegi Futbol zelaiarenlanetan ere EAJko ordezkariek
iruzurra egin zuten aztertzen ari dira
8Elkarrizketa Arkaitz Zarragaksalatu du isuna jarri diotela
euskaraz aritzeko eskatzeagatik
5Ostirala
2018ko irailaren 14aIX. urtea366. zenbakia
www.bizkaia.hitza.eusbizkaia@hitza.eus
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko irailaren 14aAstekoa
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Bihar beteko dira hamar urteLehman Brothers inbertsio ban-kuak porrot egin zuenetik. AEBe-tako astindu hura mundu osorazabaldu zen. Orduan lehertu zenkrisi ekonomikoak eten eginzuen goranzko joera etengabeanari ziren etxebizitzen prezioenigoera. Burbuilak ezin izan ziongehiago eutsi, eta, orduz geroztik,etxebizitzen salneurria apaltzekojoera hasi zen. 2016an, behea jozuen. Prezioak ez daude edono-ren esku, hala ere. Alokairuarenprezioetan gorakada nabarmenagertatu da, gainera, azken urtee-tan. Batez beste, 970,6 euroan ko-katu da Bizkaiko alokairu librea-ren prezioa. Hala jakinarazi duoraintsu Etxebizitzaren Behato-kiak. Etxe berrien prezioari dago-kionez, metro koadroa 3.239 eu-roan dago, batez beste. Eskubidesozialen aldeko Elkartzen elkar-teak salatu du «ezinezkoa» delaetxebizitza bat alokatu edo eros-tea langileek duten erosahalme-nari erreparatuta. Etxebizitza es-kubidea ezin dela bermatu, hori-xe utzi du argi elkarteak egindakoazterketak: «75 eta 105 urte arte-an beharko genituzke etxebizitzabat erosteko». Hala adierazi duRegina Maiztegi Elkartzen elkar-teko kideak.Soldatak, erosahalmena eta
prezioak. Horiek dira herritar xu-meen ekuazioan nekez bat dato-zen aldagaiak. Espainiako Estatis-tika Institutuaren arabera, 2012azgeroztik lehen igoera erreala izanzuten iaz Araba, Bizkai eta Gipuz-koako soldatek: hilean, 2.128 eu-roko soldatak dituzte, batez beste,
lurraldeotako herritarrek. Kopu-ru horrek atzean duen errealita-tea bestelakoa da, ordea. Izan ere,estatistikek eta batez besteko ba-lioek ezkutuan gordetzen direnaldaera ugari izaten dituzte. Sol-datei dagokienez, bistakoa da as-koz langile gehiagok jasotzen du-tela batez besteko kopuru horibaino diru gutxiago. Gehien ko-bratzen dutenek batezbestekotikduten aldea askoz handiagoa da.Hori azaltzeko, Elkartzenek go-gora ekarri du Eustatek 2017koazaroan argitaratu zuen 2015ekoPertsonen eta Familien Errenta-ren Estatistika. «Txosten horrekerakusten duenez, Araba, Bizkaieta Gipuzkoako biztanleen%60,1ek batez besteko errentabaino diru sarrera txikiagoak di-tuzte, edo ez du inolako diru sa-rrerarik. Hain zuzen, 18 urtekoedo hortik gorako biztanleen%12,5ek ez dute inolako errenta-rik jasotzen. Aurrez aurre, biztan-leen %11,8k batez besteko erren-taren bikoitza jasotzen dute».Sektore desberdinen arteko al-
deaz gain, emakumeen eta gizo-nen artekoa ere jarri du mahaigainean Maiztegik: «Emakume-on urteko batez besteko errentagizonena baino 10.000 euro txi-kiagoa da». Datu horiek agerrarazita, zen-
baki hotzek atzean errealitategordina ezkutatzen dute. EuskoJaurlaritzak Etxebizitzaren GidaPlanean egindako diagnosian ja-soa du alokairu babestuko etxebi-zitzak eskuratu nahi dituzteneksoldataren %30a bideratuko du-tela hori ordaintzera. Datu horioinarri hartuta, herritarrek etxe-bizitza eskuratzeko dituzten zail-
tasunak azaleratu ditu Elkartze-nek. Lanean dihardutenak, lane-an aritu arren «miseriatik ezin ir-tenik dabiltzan pertsonak», lan-gabeak, laguntzak jasotzendituztenak zein ez dituztenakkontuan hartuta, Araba, Bizkaieta Gipuzkoako urteko batez bes-teko errenta 14.400 euro ingu-ruan kokatu du Maiztegik: «Gurezorpetzeko ahalmena 395 euroizanik [diru sarreren %30], ezi-nezkoa da etxebizitza erosi edoalokatzea».Arazoa are larriagoa da 18 eta 34
urte artean dituztenentzat:«Gaur egungo soldatek %122,8igo beharko lukete alokairu librebatera sartu ahal izateko. Egoerahori bera are okerragoa da ema-kumeentzat: emakumeen solda-tek %143,3 igo beharko lukete. Etazer esan 18 eta 24 urte artekoensoldatei buruz: %245,10eko igoe-ra beharko lukete».Diru sarrera nahikorik ez izate
horrek hainbat pertsonari —bere-ziki gazteei— bizitza independen-tea egiteko zailtasunak sortzen
dizkie. «Pobrezia eta ongizaterikgabeko egoerak ezkutatzen dirazailtasun horien atzean. Arazookpertsona horien jatorrizko etxee-tan gorderik geratzen baitira».Eusko Jaurlaritzak osatutako Po-brezia eta Gizarte Desberdintasu-nei buruzko Inkestaren arabera,2016an etxe independente berribat osatu nahi zuten 137.840 per-tsonetatik 113.623k ezin izan zu-ten, diru-sarrera txikiegiak izate-agatik.Egoera horri aurre egiteko,
gero eta gehiago dira laguntzakeskatu behar dituzten herrita-rrak. 2018ko urtarrilean 15.375 gi-zonek eta 21.654 emakumek jasozuten, Bizkaian, Diru sarrerakBermatzeko Errenta (DSBE).Etxebizitzarako osagarri gisa16.542k eskatu zuten. Soldata etabeharrizanei dagokienez, andre-en eta gizonen arteko aldea geroeta handiagoa dela azaldu du El-kartzenek. Bestalde, DSBE urta-rrilean jaso zutenen %65,8 he-mengoak edo Espainiako norta-sun agiria duten herritarrak izan
Etxebizitzaeskubidea,noraezeanElkartzen elkarteak salatu du langileei«ezinezkoa» zaiela etxe bat lortzeab Politika publikoen gabeziaz aritu da:Bizkaian, 66.587 etxe huts daude, eta30.543 sendi etxe baten beharrean
%35BIZILEKU BABESTU KALIFIKA-
ZIOA BETIKO DUTEN ETXEAK
Etxebizitza babestuen kopurua
handia bada ere, urteekin deskali-
fikatu egin dira asko. Bizkaian,
%35 dira behin betiko kalifikazioa
dutenak: 19.354.
Etxe libre bihurtu direnak.
22.811 etxek galdu dute babestu
kalifikazioa. 2017an, beste
13.128ren kalifikazioa iraungi zen.
160AMETZOLAN EGINGO DITUZ-
TEN GAZTEENTZAKO ETXEAK
Bilboko Udalak 25 eta 60 metro
koadro arteko babes ofizialeko
160 etxebizitza egingo ditu Ame-
tzolan. Gazteentzako etxeok alo-
kairuan eskainiko dituzte.
Bi fase.Lehen fasean, 66 etxe
egingo dituzte, eta datorren urte-
rako bukatuko dute.
Bataz beste 970,6 euroan kokatu
da alokairu librearen prezioa
Bizkaian. IÑIGO URIZ / FOKU
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Astekoa
dira. «Horrek erabat gezurtatzen
du migratzaileen aurkako dis-
kurtso xenofobo eta arrazisten oi-
narria».
Etxe hutsakAzpiegitura arazorik ez dago
etxebizitza bat eskuratu nahiko
luketen herritarrek berau lortze-
ko. Bizkaian, 541.178 etxe daude,
eta horietatik 66.587, hutsik dau-
de. Hala jaso du Etxebizitzaren
Gida Planak. Lurraldean bertan
30.543 pertsona edota sendi dau-
de etxebizitza baten beharrean.
Hala ondorioztatu du 2017ko
Etxebizitza Beharrei eta Eskariari
buruzko Inkestak. Datuon aurre-
an, Maiztegik uste du argi dagoela
irtenbidea badagoela. «Irtenbi-
dea emateko gogoak behar dira».
Elkarteak uste du administra-
zio publikoek ez dutela bide ho-
rretan laguntzeko baliabiderik ja-
rri. Etxebizitza pribatuen ondoan,
babestutako etxebizitzak eskain-
tzen dituzte Eusko Jaurlaritzak
zein zenbait udalek. Behatokia-
ren txostenaren arabera, babes-
tutako etxebizitzen alokairua
egonkor mantentzen da. Hala ere,
ELAk ekainean aurkeztu zuen
txosten bat ekarri du gogora El-
kartzeneko kideak: «2008an ba-
bes sozialeko alokairuaren batez-
bestekoa 194,1 euro zen. 2017an,
aldiz, 329,1era igo da: %69,5eko
igoera izan du. Zenbat igo dira sol-
datak? Eta KPIa? Lotsagarria da.
Gehiago igo da etxebizitza babes-
tuen prezioa libreena baino».
Alokatzea, garestiagoJabetza pribatuaren aldean, El-
kartzenek argi dauka: alokairua
bultzatzearen aldeko apustua
egin du. «Gaur egun egoera oso
larria da, garestiagoa delako alo-
kairua etxebizitza libre bat eros-
tea baino». Etxebideren helbu-
ruek ere bide hori marrazten
dute. Ekintzek, ordea, bestelakoa.
Gaindegiak gazteen emantzi-
paziorako zailtasunei buruz api-
rilean egindako ikerketa baten
arabera, krisiaren lehenengo ur-
teetan etxebizitza salerosketen
uzkurtzeak alokairuzko etxebizi-
tzen garestitzea eragin zuen, eta,
ordutik, prezioak nahikoa egon-
kor mantendu dira. Hala, hilero
soldata finkoa eta epe luzera begi-
rakoa duenarentzat eskuraga-
rriagoa da, 2014az geroztik, etxe-
bizitza bat jabetzan eskuratzea
alokairuan bizitzea baino. Hori ez
dago denen eskura, ordea.
Etxebizitza Gida Planaren ara-
bera, alokairura bideratzen diren
etxebizitzak gutxiengoa dira:
«Eskaintzak, gainera, ez dio
erantzuten goraka ari den eska-
riari». Bizkaian, etxebizitza par-
kearen %9 dago okupatuta
alokairu erregimenean, txosten
beraren arabera. 5.046, Jaurlari-
tzaren hainbat programa zein
udalek eskainitakoak dira.
Erabaki politikoek bultzatuta-
ko joera da aipatutakoa, Maiztegi-
ren ustez: «Erakunde publikoek
alokairu sozialera bideratu be-
harko lituzkete dituzten etxebizi-
tza guztiak eta hemendik aurrera
eraikiko dituzten guztiak. Eta,
nola ez, garaia da merka-
tu libreko errentak mu-
gatzeko. Horretarako,
ezinbestekoa da esku-
hartze publikoa. Baina
instituzioen politika ka-
pitalaren metatze eten-
gabearen logikaren mo-
rroia da».
Baieztapen hori egite-
ko arrazoiak ere eman
ditu. Besteak beste, «Alokabide-
ren bidez ez dute alokairuen pre-
zioan eragiteko inolako asmorik,
eta bitartean diru publikoa esku
pribatuetara bideratzen dute. Ho-
rrez gain, Etxebideren bidez eros-
keta bultzatzen dute».
2013 eta 2016 arteko Etxebizitza
Planak aurreikusia zuen Araba
Bizkai eta Gipuzkoan promozio
berriko 3.950 etxebizitza alokai-
rura bideratzea eta, 4.050, sal-
mentara. Lehenengoari dagokio-
nez, 941 gauzatu zituzten. Aitzi-
tik, salmentara 4.767 bideratu
zituzten. Alokairuaren helburua,
beraz, %23,8an gauzatu zuten, eta
salmentari zegokiona, %117,7an.
Hori guztia, nahiz eta bere datuek
argi erakusten duten alokairua
dela herritarrek gehien eskatzen
dutena: 2017 hasieran, Etxebiden
izena emanda zeuden eskatzaile
guztien %83k alokairua nahi zu-
ten. Bizkaian, 26.364k eskatu zu-
ten alokairua eta 5.573k, erostea.
Pobretze faktoreaEtxebizitza eskubidea ezin ber-
matu izanak eragina du gizarte-
an. Hala uste du Elkartzenek:
«Gaur egun etxebizitza pobretze
faktore garrantzitsuena da».
Gazteen kasua dago, batetik.
«Gazte askok ezinezkoa dute bi-
zitza independente bat egitea.
Horrek arazo larriak sortzen ditu:
aukeratzen ez diren bizitza
proiektuetara behartuta egotea –
gurasoekin bizitzera, etxea parte-
katzera, bikotekidean mende
egotera –; norbere irudi distor-
tsionatua sortzea – galtzaile gisa
ikustea –; belaunaldi berriak
mendekotasunera kateatzea, ka-
lean pobrezian geratzeko izua he-
datzea errealitatea ez borrokatze-
ko eta eskaintzen dizkiguten ogi
apurrak onartzeko».
Beste aldean etxebizitza lortzea
badutenak kokatu arren, gabezia
izugarriei egin behar diete aurre:
«Diru-sarreren ehuneko handi
bat etxebizitza ordaintzera bide-
ratu behar dute eta horrek, gabe-
ziak sortzen dizkie. Besteak beste,
berogailua edo argia ez jartzea
edota elikadura orekatu bat ezin
eramatea».
Egoera hori guztia iraultzeko
irtenbidea etxebizitza merkatua-
ren logikatik kanpo ateratzea da,
Maiztegiren ustez, «eskubide so-
ziala den heinean». Dagoena bai-
no gehiago eraikitzeak etxebizi-
tzaren arazoa ez duela konpon-
duko dio. «Kontrakoa, baizik,
egungo egoera larriaren arrazoia
izan baita. Etxebizitza hutsa
xahuketa soziala, ekonomikoa
eta ekologikoa da». Etxebizitza
hutsak erabili egin behar dira.
Hala uste du berak. Etxeok alo-
kairu sozialeko etxebizitza parke
publiko baten parte izatera pasa-
tu behar dutela argi du. Horrez
gain, «alokairuen prezioak mu-
gatu behar dira, babestutakoak
zein merkatu librekoak». Elkar-
tzenen ustez, «alokairuen pre-
zioek ez lukete errentariaren diru
sarreren %15 gainditu beharko».
Alokairura bideratzen diren etxeak gutxiengoa dira. MARISOL RAMIREZ / FOKU
«Garaia da merkatu librekoerrentak mugatzeko.Horretarako, ezinbestekoa daesku hartze publikoa»Regina MaiztegiElkartzen elkarteko kidea
‘‘
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Zodiakoa
Kaprikorniok oso hotz
jokatu dezake asko-
tan, baina maite di-
tuenekin ezberdina
da. Ondo egin duzu hartutako
erabakiarekin, Akuario, eutsi
horri. Piscis, zuk inbidiak gaindi-
tzen hasi behar duzu. Aries, hase-
rrealdietan oso krudela zara,
zaindu itzazu lagunak. Oso zaila
da zuretzat, Tauro, baina pertso-
na horri barkatu egin behar dio-
zu. Gemini, zure urduritasunak
inguruko denak euren onetik
ateratzen ditu. Kontrola itzazu
umore aldaketa horiek, Cancer.
Leo, ondo doakizu lanean, agin-
tzeko jaio zara. Ez fidatu zure
amorante berriaz, Virgo. Libra,
zuk ez duzu ongi hautatu. Mani-
pulatzaile hutsa zara, Eskorpio.
Bizitza eredu hori benetan ko-
meni al zaizu, Sagitario?
Zer dio zureak? Trankil, ez
daukate inongo seriotasun astro-
logikorik, neronek asmatuak
dira denak. Baina ziur nago zeu-
rea bilatzen egon zarela, eta gero
sinetsi/gutxietsiariketa mentala
jarriko zenuela martxan: gustu-
ko duzuna sinetsi eta interesa-
tzen ez zaizuna baztertu eta ho-
roskopoa den kontu absurdo eta
inozoa gutxietsi, zeure burua
kritikatuz irakurri izanagatik,
eta batez ere nolabaiteko beldur
baten hondarrak geratu zaizki-
zulako barruan.Ea nork jakin
behar duen zutaz zuk baino
gehiago! Hum!
Jokaera orokortua dela uste
dut, eta horregatik jokatuko
nuke ez dela zodiakoaren ira-
kurketara bakarrik mugatzen
sinetsi/gutxietsibanaketarena.
Eta honek asko esango luke gu-
taz, edozein pitonisak baino
gehiago. Zure liburuak kritika
onak jaso dituela? Noski, arrazoia
dute, sinetsiko ez dut ba! Zure
kontzertua kaka bat izan dela?
Hori ideiarik ere ez daukan jen-
deak esaten du, ez dakite musi-
kaz ezer. Oso pertsona jatorra za-
rela diotela? Zelan ez, hauek bai
jakin. Ez duela zurekin ezer nahi
esan dizula? Pf, beti izan da gizajo
bat, nik bai ez dudala nahi bera-
rekin.
Eta horrela auskalo zenbat ur-
tetan zeharreko geure buruaren
idealizazio ariketa konstante bat,
gustatzen zaizkigun piezak auke-
ratu eta haiek bakarrik erabiliz
gure deskribapenetan. Bizirau-
penerako teknika bat izan daite-
ke, baina ingurukoek zutaz di-
tuzten pertzepzio ezberdinekin
txoke bat izateko aukerak uga-
riak dira, eta mingarriak, dena ez
baita aldizkarien azkeneko
orrialdea pasatzea bezain erraza.
Probatu al duzue inoiz zuen ho-
roskopoa lagunen aurrean ira-
kurtzearena? Imajinatu, «Virgo
berekoia da», «Akuario inuzente
xamarra da», «Leo harroa da»…
dioen partean zuk barrutik «bai
zera!» pentsatzea, baina zure la-
gunek txintik ez esatea, ez uka-
tzea, edo agian begirada konpli-
zeren bat ere gurutzatzea.
Aste honetan Piscisi gertatuko
zaio nortasun-agirirako argazkia
ateratzera joango dela, eta hogei
inguru atera beharko dizkiotela,
bakar batek ere ez duelako kon-
bentzitzen. Denetan ikusiko du
akatsen bat, eta lotsatu egingo da
argazkilariari azaltzen ez duela
bere buruaren idealizaziorik aur-
kitzen irudietan. Hark «ba nik
horrela ikusten zaitut» esango
dio, eta horrek zer pentsatua
emango dio Piscisi, beharbada
zerbait idatziko du. Baina 2028.
urtera arte ez dituzte onartuko
selfieak NANetan.
Gertatuko zaionortasun-agirirakoargazkia ateratzera
joango dela, eta hogeiinguru aterako
dizkiotela, bakarbatek ere ez duelako
konbentzitzen.Denetan ikusiko du
akatsen bat
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez di-
tuzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-abi-
zenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18-3.C, 48001 Bizkaia. Eskutitzak
Internet bidez bidali nahi izateko-
tan, igorri helbide honetara:
bizkaia@hitza.eus.
%
Irudia b Ubide
Auzolanean margotu dute, komunitatea sortzekoBiztanleen herenaren parte hartzearekin, etxola bat margotu dute Ubiden, elkarlanean: herriaren sarreran, Undurraga eta Legutioko urtegiak batzen
dituen Sei Prima putzua gordetzen duen eraikina. Irantzu Lekuek zuzendu du proiektua, eta, haren esanetan, euskara, generoa eta parte hartzea uz-
tartu dituzte elkarlanarekin. Komunitate sentimendua indartzeko esperientzia aberatsa izan dela eta, gustura daude bai artista bera eta bai egitas-
moa sustatu duen Ubideko Udala. Horma irudirako gaiak aukeratu ez ezik, margotu ere guztien artean egin dute 174 herritarreko herrian. UBIDEKO UDALA
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aIritzia
TAO zerbitzuaBilbo guztirazabaldu nahi dute
BILBO bAlfonso Gil Bilboko Mu-
gikortasun zinegotziak jakinarazi
duenez, TAO zerbitzua Bilbo guz-
tira zabaltzea aztertzen ari da
udala. Besteak beste, Abusun,
Uribarrin, Zorrotzan eta San Ig-
nazion ere aparkatzeko ordain-
keta zerbitzua ezartzea aztertzen
ari da. Abuztuan, TAO zerbitzu-
rik egon ez zenean, sistema beha-
rrezkoa dela agerian geratu zela
esanez argudiatu du asmoa.
Irekita dagoKameratoian izenaemateko epea
LEKEITIO bUrriaren 6 eta 7an
egingo da Kameratoia, Lekeition.
Parte hartzaileek 24 ordu izango
dituzte euskarazko film laburrak
egiteko, eta, Lekeition bertan, la-
nerako zein lotarako lekua izan-
go dute. kameratoia.eusweb
orrian eman behar da izena parte
hartzeko, irailaren 24ra arte.
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Hizkuntz eskubideak urratu diz-kiotela eta, suminduta dago Ar-kaitz Zarraga (Bilbo, 1972). Halako«erasoak» eragozteko, euskara-ren ordenantza eskatu dio Bilbo-ko Udalari.Aste Nagusiko txosnak des-
muntatzeko egunean liskarra
izan zenuen udaltzain batekin.
Zer gertatu zen?
Desmuntatzen aritu eta autoantxosnetatik ateratzen ari nintzela,udaltzain batek geldiarazi nin-duen. Zebra-bidearen gainetikpasatu nintzela esan zidan. Txos-nen muntaketa eta desmuntaketaegunetan trafikoa murriztua da-go, eta konpartsakideok txartelberezi bat dugu handik ibili ahalizateko. Azaldu nion hori, baime-na genuela, eta egunero erabiligenuela arazorik gabe. Nik euska-raz egiten nion, berak erdaraz. Etaharrotu egin zitzaidan. Nik esannion: «Bat: lehenengo, lasaitu. Bi:nik esplikatuko dizut zergatikegin dudan hori. Eta hiru: nirekineuskaraz egin». Orduan haserre-tu zen erabat, eta esan zidan bereeskubidea zela bi hizkuntza ofi-zialetako batean erantzutea. Nikjakinarazi nion eskubideen sub-jektua, kasu horretan, ni nintzela;bera administrazioa dela, hiz-kuntz eskubideen subjektua ninintzela eta nire erabakia zela ad-ministrazioarekin euskaraz ari-tzea; beraz, mesedez, euskarazegiteko. Berak orduan esan zidanautoa aparkatzeko, eta isunak jar-tzeko errezeta liburu hori aterazuen. Eta orduantxe okertu zenerabat bere jarrera.Hasieran, ustez autoarekin gaiz-
ki egindako maniobra bategatik
jo zuen zuregana, baina azkene-
rako bi isun jarri zizkizun.
Adierazi zidan bi denuntzia jarri-ko zizkidala: bata trafiko kontua-gatik, eta bestea autoritatea ezerrespetatzeagatik. Errespeturik
ezarena harrigarria egin zitzai-dan, egia esan.Zergatik errespetu eza?
Euskaraz artatua izateko eskubi-de osoa dudala aldarrikatu nuela-ko, argi eta garbi. Gero hainbatdokumentu eskatu zizkidan. Nikesan nion eman beharrekoakemango nizkiola, baina, adibidez,hasi zen eskatzen aseguruaren or-dainagiria. Nik azaldu nion legeaaldatu zutela, hori dagoeneko ezdela eraman beharrik, eta ez nue-la. Agiriak, ere, gidatzekoa etaNANa eskatu zizkidan; gidatzeko-arekin nahikoa zuen ni identifi-katzeko, eta bestea ez neukan,baina tematu egin zen... Hala ere,hizkuntzagatik egotzi zidanerrespetu falta. Harrigarria da:udaltzain batek, administrazioa-ren ordezkari batek, isuna jarri diteuskaraz aritu nahi izateagatik. Beraz, euskarazko harremana
eskatzeagatik hasi zen guztia?
Bai, bai. Izan ere, autoa aparkatze-ko eta autoan sartzeko agindu zi-dan adierazi nionean euskarazaritzea nire eskubidea zela eta ho-ri errespetatu behar zuela. Antzeko beste egoerarik gerta-
tu zaizu lehenago?
Txosnetan ez. Tira, gertatu izandira diskriminazioak; Hau PittuHau konpartsakoa naiz ni, etakonpartsan beti egon gara alda-rrikatzen jai eremuan hizkuntzeskubideak errespeta daitezela.Gure helburua hori da, eta euska-raz bizitzeko bideak jartzea; bainaeraso hain argirik niri behintzatez zait sekula pasatu. Azkenean jarri zizkizuten isu-
nak?
Berak baietz esan zidan. Galdetuzidan ea sinatuko nituen, eta ezetzesan nion. Oraindik ez ditut jaso,baina iritsiko zaizkidala adierazizidan. Zergatik uste duzu gertatzen di-
rela halakoak?
Uste dut Bilboko Udalean ez direlabehar diren neurriak jartzen. Adi-
bidez, Hau Pittu Hau eta euskal-gintzako beste hainbat talderenaldarrikapen historikoa da euska-raren udal ordenantza ezartzeaBilbon. Horrek nolabait babesaemango liguke euskaldunoi gurehizkuntz eskubideak errespeta-tzeko. Baina udalak ez du orain-dik onartu, eta askotan esan du ezdela behar. Harrigarria egiten zai-gu euskararen Bilboaipatzen du-tela, gu garenean euskararen or-denantzarik ez duen herri baka-rretakoa. Euskararen ingurukoaldarriak ikuspegi folkloriko ba-tetik hartzen badira, halakoakgertatzeko bidea egiten da. Bilboko Udalak bat egin du, adi-
bidez, Euskaraldiarekin. Kontra-
esana iruditzen zaizu?
Izugarrizko kontraesana da. AsteNagusiko ostegunean, Aburtokahalegin itzela egin zuen Euska-raldia bultzatzeko argazkian le-hen lerroan egoteko, baina gerohorrelakoak gertatzea ahalbide-tzen du.Zer aldarrikatzen duzu horren
aurrean, ordenantza egitea?
Bai, euskararen ordenantza egindadila. Eta, bestetik, batez ere jen-dearekin harremanean daudenherri langileei nolabaiteko ikasta-roak eta protokoloak ezartzea, ja-kin dezaten zeintzuk diren hiz-kuntz eskubideak eta zelan erres-petatu behar dituzten. Esan behardut udaltzain horrek, 1.052. udal-tzainak, ulertu ulertzen zidalaeuskaraz; baina berak adierazi zi-dan ez zuela nahi. Larria irudituzitzaidan. Borondate eza zen eta,kasu horretan, euskaldunon es-kubideak errespetatu behar zi-tuen administrazioaren ordezka-ria den heinean. Uste duzu herritarrek errazegi
onartzen dituztela halako jarre-
rak?
Egia da halakoetan guztiok eran-tzungo bagenu eta tente jarri,gauzak zerbait aldatuko lirateke-ela. Baina ezin zaigu eskatu eus-
kaldunoi beti liskarrean egoteaeta horrelako jarrera irmo batieustea, batez ere autoritatea poli-zia denean. Euskaraz bizi nahi iza-tea gatazka iturri bat da beti, etaherri erakundeei eskatu beharzaiena da hori samurtzen lagun-tzea. Eta jendeari eskatuko nioketinko mantentzea ahal den neu-rrian, ulertuta beti ez dela posible.Nik egun hartan txarto pasatunuen, eta sentsazioa neukan kon-tatu egin behar nuela gertatu zi-tzaidan hori. Gero, harritu eginnau eduki duen oihartzunak, etahorrek erakusten du jendeak ba-duela horrekin sentiberatasunaeta euskaraz bizitzeko gogoa. Bai-na askotan ez da erraza. Gauregun, ematen du berdintasuneangaudela, baina oso-oso urrungaude berdintasunetik. Eta kon-tatu eta gero izan dudan elkarta-sun uholdea azpimarratu nahikonuke; izugarria izan da. Jende as-ko jarri da nirekin harremanetan,eta Bilboko Konpartsen babesaere sentitu dut; konpartsa askore-na, banaka, eta Bilboko Konpar-tsen Koordinakundearen elkarta-suna. Eta badakit gaia mugitukodutela. Salatu duzu gaizkile bat bazina
bezala sentiarazi zintuztela.
Bai, hala da. Nik eskatzen dut Bil-boko Udalak nirekin harremanaeuskaraz izatea, eta horregatikoso txarto hitz egin zidan agente-
ak, eta isun bat horregatik zelaadierazi zidan, hain zuzen erres-petu faltatzat hartzen zuelako. Baduzu salaketaren bat jartzeko
asmorik?
Udalean jarri dut salaketa, baitaElebiden eta Behatokian ere, etabadut asmoa Segurtasun Sailekoarduradunarekin egoteko. Taldepolitikoren bat nirekin harrema-netan jarri da babesa emateko, etanahiko nuke eurekin hitz egin. Bi-dea egingo dut, eta helegitea jarri-ko dut isunak heltzen direnean.Uste dut ez dagoela inolako arra-zoirik ez isun baterako ez bestera-ko.Uste duzu honek balioko duela
hausnarketa pizteko edo hala-
koak eragozteko bide bat haste-
ko?
Pentsatu nahi dut baietz, kontuanhartuta zenbat jendek idatzi di-dan, zenbat jendek deitu didan,zelako erreakzioak egon diren sa-re sozialetan eta zelan zenbait tal-dek ikusi duten bestelako neu-rriak behar direla Bilboko hiz-kuntz politikan. Gauza gutxi egi-ten da folkloretik harago, hutsa-ren hurrengoa, eta esango nukehonek aktibaziorako balioko due-la behintzat; honek, eta beste gau-za batzuk ere bai. Halakoak askogertatzen dira. Pentsatzen dut bi-dea emango duela gertatzen direnbeste batzuk ere salatzeko. Espe-rantza hori dut.
«Udaltzain batek isuna jarri dit euskarazaritu nahi izateagatik»
Arkaitz Zarraga b Euskaltzalea
Aste Nagusia amaitu eta biharamunean, Bilboko udaltzain batek salaketa jarri zion Zarragari «errespetu eza» argudiatuta. Euskarazegiteko eskatu izana jo zuen errespetu faltatzat 1.052 udaltzainak.
ARITZ LOIOLA / FOKU
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Berbetan
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Gutxienez ehun umetatik batek
autismoa du. Baina badira porta-
eraren bestelako nahasmenak ere
kognizioaren garapenari erasaten
diotenak. Horiek dituzten umeek
hezkuntza premia bereziak di-
tuzte. Administrazioak horiei au-
rre egiteko baliabideak eskaini
beharko lizkieke. Legeak eskubi-
de hori aitortzen die. Hain zuzen,
hainbat arlotako gabeziak edo de-
sabantailak konpentsatzeko be-
har dituzten laguntzak jasotzeko
eskubidea aurreikusten du lege-
ak. Bereziki, hezkuntza premia
bereziak dituzten ikasleentzat.
Paperean bai, behintzat. Erreali-
tatean eskubide horiek ez dizkie-
tela bermatzen salatu du Raquel
Garciak. Lagundu NEE Enkarterri
elkarteko presidentea da. Ume
bakoitzari dagokion premia ase-
tzeko baliabideak eskatu ditu. Eta
informazio osatua familientzat.
Hezkuntza premia bereziak di-
tuzten ikasleen tratamenduan,
inklusioaren aldeko apustua egin
dute azken urteetan adituek. Eta
legeak ere bide hori urratu du.
Jaurlaritzak gai horren inguruan
onartutako dekretu batek dio
hezkuntza premia bereziak di-
tuzten ikasleek beren beharren
araberako arreta jaso beharko
dutela matrikulatuta dauden
ikastetxean, ikastetxearen berez-
ko baliabideekin eta Hezkuntza
Administrazioak ikastetxearen
esku jarri dituen baliabideekin.
Baliabide horiek murrizteaz gain,
daudenik ere ez dutela jakinaraz-
ten salatu du Lagundu NEE En-
karterri elkarteko presidenteak.
Egoera horri aurre egiteko eratu
zuen elkartea. Gaur egun, 40 fa-
milia inguruk osatzen dute.
Garciak uste du sistema ez da-
goela prestatuta eta trebatuta era
horretako beharrak dituzten
umeei arreta eskaintzeko. Ume
horiek ikastetxeetako ohiko gele-
tan eskolatzeko behar beste pro-
fesionalik ez duela bermatzen ad-
ministrazioak. «Mutikoek, bere-
ziki, izaera oldarkorra edo dis-
ruptiboa izan ohi dute. Hazi aha-
la, indar handia hartzen dute. Eta,
fisikoki txikia den tekniko espe-
zialista laguntzaile batek, adibi-
dez, nekez maneiatu ahalko du
haserrealdi bat duen era horreta-
ko gaztetxo bat».
Jo, liztua bota, gauzak jaurti
edo apurtzeko joera izan ohi dute
ume horietako askok. «Baina ez
dute kalte egiteko nahirik». Eta
askotan, egokia ez den portaera
batengatik, korridorera bidaltzen
dituzte zenbait irakaslek. «Ohiko
jarduera da». Beste askotan, ego-
era kontrolatu ezin dutela-eta,
gurasoei deitzen diete, umea jaso
dezaten.
Apnabi bezalako irabazi asmo-
rik gabeko elkarteetara bidera-
tzea izaten da beste aukeretako
bat. Heziketa berezia ematen
dute zentro horietan. Garciaren
ustez, «ez dira egoitza egokiak
umeak egunero han egoteko».
Erdibideko konponbidea da
berea bezalako kasuetarako
eskatu duena. Izan ere, barru-
barrutik ezagutzen ditu Garciak
arlo horretan dauden gabeziak.
Hiru alaba ditu. Txikienak 6 urte
ditu, eta autismoa eta hiperakti-
bitatea ditu. Bere kabuz aurkitu
behar izan du gela egonkorrak
deritzenak eskatzeko eskubidea
duela. Ohiko ikastetxe batean
eskaintzen dituzte gela horiek,
eta, gehienez, bost ikasle egon
daitezke gelako, irakasle eta
laguntzaile trebatu banarekin.
Gose greba bat egiteko meha-
txuaren ostean onartu zion eska-
era Jaurlaritzak. Alabak astelehe-
nean hasi zuen ikasturte berria
bertan. «Ume askok dauka gela
egonkor baterako eskubidea.
Inork ez dit eskaini niri, nik eska-
tu dudan arte».
Ume bakoitzaren beharra az-
tertu eta dagokion laguntzari bu-
ruz erabakitzeko orduan ere ga-
beziak antzeman ditu. «Ez dago
baliabiderik ume horiei beha-
rrezko laguntza eskaintzeko».
Elkartearen indarra baliatuta, da-
gozkien eskubideak bermatzea
lortu ahalko dutela sinetsita dago.
«Familiek euren eskubideak exi-
jitu behar dituzte. Ez dute izan be-
har beldurrik».
Hezkuntza premia berezia dutenumeen beharrak, bete gabeLagundu NEE Enkarterri elkarteak salatu du Jaurlaritzak ez duela eskaintzen beharrezkobaliabiderik ume horien gabeziak behar bezala asetzeko b Informazio falta ere salatu du
Familiek euren eskubideak exijitzeko beldurra galdu behar dutela uste du Lagundu NEE Enkarterriko presidente Raquel Garciak. JON URBE / FOKU
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aGaiak
Ume askok dauka gela egonkor baterakoeskubidea. Inork ez diteskaini niri, nik eskatududan arte»Raquel Garcia Lagundu NEE Enkarterriko presidentea
‘‘
Natalia Salazar Orbe Larrabetzu
Txorierriko mankomunitateak
aldatu egin du errefus ere esaten
zaion hondakinen atala pisatzeko
sistema, eta, jasotako datuen ara-
bera, herri bakoitzarentzako
kuota berriak onartu ditu. Uztai-
lean hartutako erabaki horren
arabera, orain arte baino
18.922,80 euro gehiago ordaindu
beharko lituzke Larrabetzuko
Udalak urtean, hiri hondakin so-
lidoen bilketaren truke. Pisatze
sistema aldatzearekin konforme
agertu da Larrabetzuko Udala;
baita, datuek hala badiote, gehia-
go ordaintzearekin ere. Baina da-
tuak oker daudela uste du, eta be-
rrikusteko eskatu dio mankomu-
nitateari. Horrek onartu berri du
berriz aztertzeko eskaera.
Eskualdeko sei herriren hon-
dakinen bilketa kudeatzen du
mankomunitateak: Derio, Larra-
betzu, Lezama, Loiu, Sondika eta
Zamudio. Azken sei urteetan,
udal bakoitzak sortzen zuen hon-
dakin kopurua kalkulatzeko, ur-
tean bi astez pisatzen zituzten
edukiontziak, horretarako ka-
mioi bereziak hartuta, propio.
Datu horiek oinarri hartuta, herri
bakoitzari ordaindu beharreko
zenbatekoa ezarria zioten.
Joan den uztailean, mankomu-
nitateko zuzendaritzak erabaki
zuen aldatzea udal bakoitzak sor-
tzen duen hondakin kilo kopurua
kalkulatzeko sistema. Igotz Lopez
presidenteak eman ditu xeheta-
sunak. Bi kamioi erosi dituzte, eta
pisatzeko sistema jarri diete. Ho-
rrez gain, dituzten beste bi ka-
mioietan ere jarri dute sistema
hori. Hala, egunero egingo dituz-
te pisaldiak. «Orain, beraz, datu
gehiago eta zehatzagoak ditugu».
Europako Batasuneko proiektu
baten barruan dago sistema be-
rria. Kontua da Larrabetzuko
Udalak uste duela teknikariek ja-
sotako datuekin osatu duten
txostena ez dela zuzena. %12 ga-
restitu zaio kuota herri horri.
Hain zuzen, hilean 1.576,90 euro
gehiago ordaindu beharko dizkio
mankomunitateari. Denera, ur-
tero, 172.813 euro ordaindu be-
harko ditu, mankomunitateak
uztailean onartu zituen kuota be-
rrien arabera. Datuek atentzioa
eman zietenez, azalpenak eskatu
zizkioten Lopez presidenteari.
Uztailaren 2ko Ogasun, Barne
Gai eta Zerbitzuen Batzordean
proposatu zuen EAJk igoera hori.
Hurrengo astean onartu zuen
mankomunitateak, osoko bilku-
ran, EAJren botoekin. Hilaren 9a
zen. Handik bi egunera jaso zi-
tuen Larrabetzuko Udalak datu
gutxi batzuk. Hain zuzen, urtarri-
lari, otsailari eta martxoari zegoz-
kien pisatze datuak. Ordurako,
ordea, onartuta zegoen herri ba-
koitzaren kuota. Hori dela eta, in-
formazio falta salatu du Iñigo
Gaztelu Larrabetzuko alkateak.
«Ez da bidezkoa batzorde batera
deitzea eta daturik eman gabe
esatea sistema berriaren ondorioz
kuota igoko dutela. Eta hurrengo
asteko osoko bilkuran proposa-
men hori onartzea».
Datu deigarriakKuota berriak onartu ostean iritsi
zitzaizkien txosten teknikoari bu-
ruzko datuak. Sakon aztertzeko
denbora gehiago behar bazuten
ere, berehala eman zieten aten-
tzioa zenbait datuk: «Batetik,
txostenean udalerrian ez dauden
hogei edukiontzi agertzen dira».
Baina bereziki deigarria iruditu
zitzaien Lezamak, Larrabetzuk
baino ia 400 biztanle gehiago iza-
nik, hark baino %30 hondakin
gutxiago sortzea hiri ingurunean.
2017ko mankomunitatearen da-
tuek ere erakusten dute hilero ia
6.000 kilo gehiago jaso zituztela
Lezaman Larrabetzun baino —hil
batzuetan gutxiago, eta beste ba-
tzuetan gehiago—.
Datuok ikusita uztailean ber-
tan batzartu ziren Txorierriko
Mankomunitateko presidentea-
rekin, zituzten zalantzak argitze
aldera. «Bera ere harrituta geratu
zen Lezamarekin egin genuen al-
deraketa ikustean. Zabor gutxia-
go sortzea ez zitzaion iruditu logi-
koa. Aztertuko zuela esan zi-
gun». Hala ere, joan den astera
arte ez dute izan beste albisterik.
Orduan baieztatu zien Lopezek
datuak berriz aztertuko dituztela;
baita pisaldi berrien datuak kon-
tuan hartuko dituztela ere.
Erantzuna «ontzat» eman du
Gazteluk. «Mankomunitateko
presidenteak onartu du, behin-
tzat, zerbait arraroa badagoela.
Izan ere, Larrabetzuko EAJk, pre-
sidentearen alderdi berekoa iza-
nik, ontzat emana zuen kuoten
igoera».
Gauza bakarra eskatu dio alka-
teak mankomunitateari: «Irail
bukaeran, datu berriak eskuan
dituztenean, batzar bat egin deza-
tela azalpenak emateko». Orain
arteko prozesuan informazio fal-
ta sumatu du eta. Kuota berriak
presaka onartu zituztela uste du.
Mankomunitatearen kuota be-
rriak indarrean daude, ofizialki,
uztailaz geroztik. Hala ere, Lope-
zek esan du «berrikusten» ari di-
rela. «Datuak txarto badaude, ez
dugu izango inolako arazorik al-
datzeko». Eta sistema berriaren
onurak goraipatu ditu. Hari es-
ker, «kamioi bakoitzak egun,
ordu jakin batean eta edukiontzi
zehatz batean zenbat kilo zabor
jaso duen jakingo dugu; egune-
ro». Horrek zaborraren bilakae-
rari buruzko datuak emango diz-
kie; baita egunen araberako bil-
ketari buruzko informazioa ere.
Txorierrin zabor kuota ezartzeko
sistema berriak eztabaida sortu du
Errefusaren pisatze sistema aldatu du mankomunitateak, eta kuota berriak onartubDatuakoker daudela uste du Larrabetzuko Udalak, eta mankomunitateak berriz aztertuko ditu
Eskualdean jasotako errefusa Bilboko Zabalgarbi errauste plantara eramaten dute. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Gipuzkoakozaborra jasotzenhasi da Zabalgarbi
RGipuzkoako hiri honda-
kin solidoak hartzen ha-
sia da Bilboko Zabalgarbi
errauste planta. Astelehenaz
geroztik egunero iristen dira
errefus hondakin deritzenez be-
tetako hamar kamioi zabor. Gi-
puzkoako 5.000 tona zabor ja-
soko ditu hilean.
Aurreko astean hasi zituzten
proba saioak, eta, orain, ja-
rraian ari dira egiten garraiook.
Gipuzkoako eta Bizkaiko foru
aldundiek akordioa adostu zu-
ten horretarako.
Hondakin horiek erre ostean,
errautsak Bilboko Artigas za-
bortegira jaurtiko dituzte.
Gipuzkoako agintariek azal-
du dute Zubietako errauste
plantak datorren urteko urri
edo azaro aldera hartuko ditue-
la herrialdeko zaborrak.
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Gaiak
Natalia Salazar Orbe Alonsotegi
Alfonbra altxatu eta azpian gor-
detako hautsaren antzera ari dira
ateratzen Alonsotegiko aurreko
udal agintarien kudeaketan izan-
dako irregulartasunen zantzuak.
Orain, futbol zelaia eraikitzeko
lanak eta kostuak daude epailea-
ren jomugan.
Hamabi urte egin behar da
atzera afera horren sorburura
iristeko. 2006ko azaroan inaugu-
ratu zuten Bazteitako futbol ze-
laia. Handik hiru urtera, gabezia
batzuk hobetzeko lanak egin zi-
tuen udalak. Denera, 3,2 milioi
euro inbertitu zituen zelaia mar-
txan jartzeko; hasieran aurreiku-
sitako kostua baino 1,5 milioi
gehiago. Orain, futbol zelaiak ga-
beziak eta hutsuneak dituela on-
dorioztatu du auditoretza egin
duen enpresa independenteak.
Araudia ez du betetzen
Azterketa horrek agerian utzi ditu
zelaiak dituen gabeziak. Besteak
beste, ez ditu betetzen suteen
kontrako araudiak aurreikusita-
koak; ezta irisgarritasun eta ingu-
rumen araudiak aurreikusitako-
ak ere. Izan ere, ur hondakinak
kontrolik gabe jaurtitzen ditu Ka-
daguaren ibaiadar batera. Arau
horiek guztiak indarrean zeuden
eraikina egin zutenean. Aurkitu-
tako gabezien adibide batzuk bes-
terik ez dira. Eta horiek guztiak
konpontzeko 1,04 milioi euro be-
harko direla aurreikusi du enpre-
sak.
Legearen arabera, zelaiaren
obren berme aldia amaitu gabe
dagoela uste du azterketa egin
duen Eptisa enpresak. Hala ere,
zail iritzi dio enpresa eraikitzaile-
ak konponketen kostua bere gain
hartzeari. Lanen zuzendaritza eta
arkitektura taldearen erantzuki-
zuna ere jarri ditu mahai gainean
Eptisak, akatsik gehienen izaerari
erreparatuta. Horrez gainera,
obra zuzendariak egiazkotasunik
ez zuen txostena egin zuela ondo-
rioztatu du.
Azken hori, Alonsotegi Eraikiz
deritzon kasuaren barruan pro-
zesatu duten arkitektoetako bat
da. Epaileak uste du balitekeela
hainbat delitu gauzatu izana. EH
Bilduk hainbat salaketa egin ditu
haren kontra. Besteak beste, obra
ziurtagiri faltsuak egitea eta bera
parte zen enpresa gauzatzen ari
zen proiektuen aldeko erabakiak
hartu izana egotzi diote.
Koalizioak berak eskatu zuen
Bazteitako zelaiaren auditoretza
egiteko. Eta, lehenengoz, EAJko
egungo alkate Joseba Urbietak
babestu egin zuen alderdikideak
izan zituen aurreko udaleko kide-
en lana aztertzeko mozioa.
Auzibideak abiatuta
Udaleko hainbat ordezkari jeltza-
lek sortu zuten Alonsotegi Eraikiz
plataforma, herriko higiezinak
kudeatzeko. Haren kudeaketa sa-
latu zuen EH Bilduk, 2014an, el-
kartea desegin eta hark utzitako
zorra udalak hartu baitzuen bere
gain: 4,1 milioi euro. Elkarte publi-
ko horretako proiektu handiene-
tako bat izan zen futbol zelaiarena.
Joan den uztailean auzia epai-
tzeko prozedura abiatu zuen
epaileak. Udaleko sei kide epaitu-
ko dituzte: Gabino Martinez de
Arenaza —1999tik 2007ra bitarte
EAJko alkatea izan zen, eta Turis-
mo Saileko zuzendari lanetan jar-
dun du aldundian 2007 eta 2016.
urteen artean—; Aitor Santieste-
ban Aldama —2007tik 2011. urtera
bitartean izan zen Alonsotegiko
alkatea, orduan ere EAJ alderdiko
ordezkari gisa—; Alberto Zulueta
udal arkitektoa; eta Irkus Palacio,
Ainhoa Varona eta Iratxe Larrin-
gan lege aholkulariak. Diru publi-
koa oker erabiltzea, iruzur egitea
eta kargua beraien intereserako
erabiltzea egotzi diete Alonsotegi-
ko bi alkate ohiei, udal arkitekto-
ari eta lege aholkulariei.
2008ko uholdeek eragindako
kalteak konpontzeko udalak ja-
sotako diru laguntzen kudeaketa-
gatik ere 2011-2015 arteko alkatea
ikertzen ari da Barakaldoko auzi-
tegia. Lanak egiteko 600.000 euro
eman zizkion aldundiak. Diru ho-
ri hainbat enpresatan banatu
zuen Jose Luis Erezuma alkateak,
baina lanak ez zituzten egin.
Iruzur lupa, Alonsotegi gainean2006ko azaroan inauguratu zuten futbol zelaiaren lanak ere aztertzen ari da epaileabAurreikusi baino 1,5 milioi euro garestiago atera zen, eta orain hainbat gabezia ditu
Alonsotegiko herritarrek ustelkeriaren aurka egindako protestetako bat ageri da irudian. JABIER ETXEBARRIA
8BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko irailaren 14aGaiak
Peru Azpillaga Bilbo
Helburu zehatz batekin jaio zen
2015ean Open Arms Gobernuz
Kanpoko Erakundea: Mediterra-
neo itsasoa gurutzatzeko ahalegi-
nean itotzen diren pertsonei bizia
salbatzea. Grezian abiatu zuten
bidaia, eta, hiru urteko jarduna-
ren ostean, 59.395 pertsona erres-
katatu dituzte. Horretarako,
mundu osoko boluntarioen la-
guntza izaten dute; baita Euskal
Herrikoena ere.
Adibidez, Bilboko lagun talde
batek, euren ekarpena egiteko as-
moarekin, kontzertua antolatu
du, gaur bertarako, Shake areto-
an. Egitasmoaren irabazi guztiak
Open Arms erakundearen mese-
detan izango dira. Guztira, hamar
talde arituko dira; besteak beste,
The Bribones Blues Band, Supe-
ralfa, Was edota The Renegados
taldeak.
Elkartasuna adierazteko ekital-
diak egiten dituztenez gain, badi-
ra Open Arms erakundearen
erreskate lanetan zuzenean ari di-
renak ere. Xabier Aranburu da
horietako bat: «Gure helburua
pertsonak laguntzea da, eta traba
guztiak gaindituz helburua lor-
tzen dugunean, sekulako sentsa-
zioa da, benetan betegarria, eta
egindako guztiak merezi izan
duela ulertzen duzu». Aranbu-
ruk zenbait urte daramatza itsa-
soko erreskateak egiten eta hain-
bat espediziotan parte hartzen.
Esperientzia «gogorra bezain
aberasgarria» dela aitortu du, eta
salatu «biziki kezkatzen dutela»
egun zenbait gobernuk hartutako
jarrerek.
Open Armseko itsasontziek
Mediterraneora egiten dituzten
bidaietan hogei bat lagun aritzen
direla azaldu du, eta, oro har, hiru
taldetan banatzen direla. Batetik,
talde profesionala, hots, itsason-
tziaren funtzionamenduaz ardu-
ratzen den tripulazioa: kapitaina,
ofiziala, mekanikoak, etab. «Bes-
tetik, erreskatea egiten dugunon
taldea: patroiak, erreskatatzaile-
ak, medikuak eta erizainak». Az-
kenik, logistikara bideratutako
taldea dago, kozinatzeaz eta bes-
telako azpiegitura kontuez ardu-
ratzen dena.
«Dena dela, hiru taldeok, talde
bakarra osatzen dugu; 40 metro
eskas dituen itsasontzi batean
mugitzen gara, eta, nolabait esa-
teko, azkenean denok laguntzen
diogu elkarri». Erreskate lanetan
ibiltzen dena sukaldean ere ari-
tzen da, eta sukaldaria, erreskate
lanetan. Arrazoitu duenez, erres-
kate egun normal batean 200 eta
300 pertsona inguru salba daitez-
ke; «azkenean, barkuan goazen
20 pertsonek, 300 pertsona zain-
du behar ditugu. Gainera, kasu
gehienetan, pertsona horien ego-
era larria izaten da. Talde lanik
gabe, ez dago aurrera egiterik».
Erreskatea da, beraz, Aranbu-
ruren eginbehar nagusia, eta,
esandakoaren arabera, ez da ze-
regin batere erraza: «Jada lurrean
edota lurretik gertu egiten dire-
nean konplikatuak dira, baina
itsaso zabalean egiten direnean
are gehiago». Horretaz gain,
erreskatearen inguruan sortzen
diren beste arazo batzuk ere «are
presio handiagoa» sortzen dutela
baieztatu du. «Arlo burokratiko-
ak eta politikoak presio handia
egiten badigute, are gogorragoa
da». Hala ere, azkenean hori guz-
tia gainditu eta euren helburua
lortzen dutenean, hots, pertsonei
laguntza ematea lortzen dutene-
an, «beteta» sentitzen direla na-
barmendu du: «Egon daitezkeen
harri guztiek jada ez dute inporta.
Gogorra da oso; fisikoki bainoago,
hainbeste sufritu duten pertsona
horien bizitzak eta istorioak eza-
gutzea, haurtxoak begirada gal-
duarekin ikustea... hori da gogo-
rrena; baina, behin helburua lor-
tuta, buelta ematen diogu».
Mediterraneo itsasoko egoera
azken urteetan asko gaiztotu dela
ohartarazi du Aranburuk. Gaine-
ra, orain, hutsune handia sortu
dela azpimarratu du. «Jakin ba-
dakigu zer gertatzen ari zaien
Afrika iparraldetik, batez ere Li-
biako kostaldetik, zuzenean itsa-
soratzen diren pertsona horiei:
itotzen ari dira». Orain, ordea ja-
da ez dago lekukorik, ez dago han
gertatzen denaz informatu eta la-
guntza eman dezakeen inor. Ita-
liak eta Maltak beraien portueta-
ko ateak itxi dizkiete gobernuz
kanpoko erakunde guztiei, eta,
beraz, edozein laguntza mota ere
ekidin egin dute. «Egoera oso la-
rria da. Libian, Tripoli inguruan
eta, ika-mika latzak daude, eta
presioa asko handitu omen da,
Nazio Batuen Erakundeak esaten
duenaren arabera; baina, jada han
ez dagoenez gobernuz kanpoko
erakunderik, lekuko falta dago».
Itsasartera bideanZailtasunak zailtasun, Open
Arms erakundeak uretan inor ito
ez dadin ahal duen guztia egiten
jarraituko duela plazaratu du.
Horretarako, Espainiako Gober-
nuarekin harremanetan jarri
dira, jakitun Alborango itsasoan
eta Gibraltarko itsasartean ere ba-
dagoela itotzen ari den jendea.
«Mediterraneo zentralean egoera
larria da, baina han aritzea oso
konplikatu bilakatu da, eta, gau-
zak guztiz aldatzen ez diren bitar-
tean, oso zaila ikusten dugu han
lan egitea».
Hori guzti hori ikusita, herrita-
rrei zuzendu zaie Aranburu: «Le-
henik eta behin, garrantzitsuena
ez ahaztea da, gizarteak argi iza-
tea hor arazo bat dagoela, eta egu-
nero bizitza hobe bat lortu nahian
euren bizitza arriskuan jartzen
duten pertsonak daudela». Babe-
sa ere behar dutela dio, eta ez soi-
lik ekonomikoa. Gobernuz kan-
poko erakundeek egiten dituzten
ekitaldietan parte hartzea fun-
tsezkoa dela nabarmendu du:
«Laguntza ekonomikoaz gain,
kontzientziazioa eta jarduera so-
ziala egitea».
Musika, bizitzaren mesedetanOpen Arms elkartea diruz laguntzeko, kontzertua egingo dute gaur Bilboko Shake aretoan
Open Arms erakundearen itsasontzia, Bartzelonako portuan sartzen. TONI ALBIR
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Gaiak
meotarra kide den One Team tal-deko lau euskaldun. Bost egune-tan goi mailako kirola egin daite-keela erakutsi zuten denek aladenek Umbriako proban. Bizkai-ko Diabetes Cero elkarteko kide-ak ere bertan izan zirela azaldudu Iturrizagak.Kirolarekin diabetesa kontro-
latzen ikastea izan zen probarenhelburuetako bat. «Kirolaribakoitzak bere gorputza ezagu-tzen du, eta metodo desberdinakerabiltzen ditu intsulina kontro-latzeko. Nire kasuan, esaterako,boligrafo baten bidez kontrola-tzen dut momentuan gorputzeandaukadan intsulina. Bestebatzuek, berriz, sentsore berezibat erabiltzen dute horretarako.Ezagutza desberdinak jaso dituguItalian egindako proban».
Zein metodo eta dieta egin be-har dituzten aztertzeko eta plani-fikazioa beharrezkoa dela «ohar-tarazteko» balio izan zuen Italia-ko probak Iturrizagarentzat:«Garrantzitsuena gaixotasunariburuzko ezagutza handitzea izanda».Laguntasunarekin eta lurral-
deekiko mugak gaindituz, dene-tariko probak burutu zituztenItalian. Lehenengo egunean, trai-la egin zuten; bigarrenean etahirugarrenean, berriz, bizikletaprobak izan zituzten aukeran.Azken egunetan, denetariko pro-bak izan zituzten, bai bizikletazegiteko, bai korrika egiteko. One Team taldearekin egon
zen Italian bermeotarra, diabeti-koentzako bost eguneko probe-tan. Hala ere, azaldu du ohikoprobetan ere beste taldekidebatzuen laguntza izaten dutela.«Taldeak maratoi erdietako etamaratoietako anoetan egitenduten lanari esker buka ditzaketlasterketak. Probetako anoetandiabetikoek beharrezko ditugunproduktuak jartzen dituzte». Urte osoko egutegia du aurre-
tiaz planifikatutako kirol probe-kin markatuta bermeotarrak.Handik eta hemendik ibiltzen da,eta horrela jarraituko du, gustu-ko duena egiten. Helburuakzehaztuz eta horiek gaindituzdabil orain sei urtetik, lasterketanaritzeko hurrengo eguna zeinizango den esperoan. Begiz jotadaukan hurrengoa, Bilbokomaratoia da: «Helburuak gaindidaitezkeela erakusteko besteproba bat».
Ane Maruri Aransolo Bermeo
Mugak gaindi-tzeko daude.Arazoak dene-tarikoak izandaitezke, eta
noiznahi eta nonahi agertzendira. Baina oztopo horiek adorea-rekin eta ausardiarekin gaindi-tzen dituzten hainbat eta hainbatpertsona daude; mugak gaindi-tzeko prest agertu, eta horrelaegiten dutenak.Diabetesa da gaur egungo gi-
zartean aurki daitekeen gaixota-sunetako bat. Gaixotasuna izateaeta gustuko ekintzak bateratzeaezinezkoa dela uste dute askoketa askok; baina ez da beti horrelaizaten. Ez, behintzat, Gorka Itu-rrizaga (Bermeo, 1985) bermeota-rraren kasuan.Txikitatik medikuek diagnosti-
katu dituzten diabetikoak daude.Baita gazte direla gaixotasunadaukatela ohartu direnak ere.Baina badaude nagusi izanda dia-betesaren sintomak izaten dituz-tenak. Iturrizagaren kasuan, orain sei
urte ohartu zen diabetikoa zela,27 urterekin. Ondorioz, bere bizi-tzan «ordura arte kontrolatugabe» zituen hainbat alorrez ar-duratu beharra dauka gaur egun;hau da, gorputzaren beharriza-nak hobeto ezagutu behar ditu.Txikitatik kirola egin izan du
Iturrizagak; futbolean eta laster-ketetan parte hartu izan du.«Onuragarria» izan da hori Itu-rrizagarentzat, diabetikoa izandakirola eta dieta egitea funtsezkoabaita; bizitza osasuntsua izatea,
alegia. Hala ere, azaldu du intsuli-naren isuria gehiago aztertu be-har duela kirola egitean, eta az-ken sei urteetan hori nola eginikasi duela. Kirola egiteko bere gorputzak
«nola funtzionatzen duen» jaki-tea beharrezkoa dela dio: «Ezin-bestekoa da diabetesa daukanpertsona bakoitzak bere buruaondo ezagutzea eta helburuakpixkanaka lortuz joatea». Gorputza ondo kontrolatzen
ikasten bada denetariko kirolprobak egin daitezkeela gehitu duIturrizagak: «10 kilometrokoproba laburrak egin daitezke, bai
eta 60 kilometroko mendiko bizi-kleta lasterketak ere». Entrenamenduaren arabera
zer jan behar den eta zer ez erekontuan dauka: «Jendeak ustedu azukrea ez janda dena egindadagoela, baina karbohidratoakdira kontrolatu beharrekoak. Zu-kuak eta azukreak akzio arinadaukate, baina badaude iraupenluzeagokoak ere. Dena jan deza-kegu, baina noiz jan behar dugunezagutzea da garrantzitsuena». Bizitza osasuntsua darama Itu-
rrizagak, kirola bere eguneroko-tasuna da-eta. Urte osoan hainbatprobatan parte hartzen du ber-
Diabetesa dutenek beharrezkoa dute beraien gorputza eta gaixotasuna ezagutzea. Horilortuz gero, mugak gainditu eta edozein kirol proba egiteko gai direla erakutsi dute.
Helburuak lor daitezke
One Team taldeko euskaldunak eta Bizkaiko Diabetes Cero elkarteko kideak, Italiako proban. GORKA ITURRIZAGA
meotarrak, eta hurrengoa dato-rren hileko Bilboko proba izangoda. Gero atseden hartuko dueladio, «hurrengo denboraldia hasibitartean». Orduan, gainera,mendiko lasterketak egin nahi di-tuela dio.
Italiako probaDiabetesa ez da inolako mugaIturrizagarentzat, eta goi mailakokirola egin daitekeela erakutsizuten abuztu bukaeran 1.000diabetikok Umbria Training Cen-ter proban (Italia). Bertara hama-sei herrialdetako delegazioakjoan ziren, eta horien artean, ber-
Diabetikoentzatnorberaren gorputzaezagutzea, kirola egiteaeta dieta egoki bat izateaezinbestekoak dira
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aGaiak
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Gaiak
Peru Azpillaga
Folk musikaren uholdeak Bizkaia
blaituko du asteburu honetan.
Gurean ohikoak ez badira ere,
folk musikaren doinuek Ermuko
eta Getxoko kaleak hartuko di-
tuzte Folkez Blai eta Getxo Folk
jaialdien bidez. Urteak darama-
tzate bi udalerriek folk jaialdi ho-
riek antolatzen, eta, musika estilo
bera jorratzen badute ere, oso
bestelakoak dira. Bata, folk talde-
en lehiaketa bat da, eta Euskal
Herriko edota Kataluniako, Gali-
ziako eta Espainiako talde gonbi-
datuekin osatzen du egitaraua.
Bestea, ordainpeko eta doako
kontzertuekin antolatutako jaial-
dia da, Euskal Herriko zein nazio-
arteko taldeak biltzen dituena.
Hala ere, bada lotzen dituen
ezaugarri bat. Urtero, Ermuko
Folkez Blai lehiaketako irabazle-
ak, hurrengo edizioko talde gon-
bidatu modura jardun ez ezik,
Folk Getxon ere jotzen du; aurten,
halaxe egingo du Gipuzkoako
Ghost Number & His Tipsy Gyp-
sies taldeak.
Ermuko Folkez Blai lehiaketa
herriko folk taldeek eta udalak
martxan jarritako proiektua da.
Haren helburua da folk musika
sustatzea eta hedatzea, eta,
horretarako, oinarrira jo eta talde
hasiberriei aukera bat eskaintzen
die. Lehiaketak bi fase izaten ditu,
eta irabazleak 3.000 euroko saria
jasotzen du. Aurten, hamahiru-
garren edizioa izango du. Lehe-
nengo fasean, taldeek beraien
grabazioak bidaltzen dituzte, eta,
horiek entzun ostean, epai-
mahiak sei talde aukeratzen ditu
bigarren faserako.
Talde horiek, irailaren bigarren
astean antolatzen den jaialdian
jotzen dute –aurten, gaurtik,
igandera–, beste talde gonbidatu
batzuekin eta aurreko edizioko
irabazlearekin batera. Lehiaketa-
ko taldeek 45 minutu eta ordube-
te bitarteko kontzertua eman be-
har dute, eta, igandean, azken
emanaldiaren ostean iragartzen
da nor izan den irabazlea. Tokiko
bertako taldeek ez dute parte har-
tzen lehiaketan, baina bai antola-
kuntzan eta epaile lanetan.
Tradizio handiko jaialdiaJaialdi heldua da Folk Getxo,
baita klasikoa ere musika estilo
horren zaleentzat. Eta ez da
gutxiagorako, sortu zenetik 34
urte baitaramatza folkaren hazia
Bizkaiko lurraldean ereiten.
Horretarako, urtero-urtero, bai
Euskal Herriko, bai nazioarteko
taldeek osatutako egitarau opa-
roa atontzen du, mota guztietako
erritmoak bilduz. Lau egunez,
beraz, hamar kontzertu hartuko
ditu Areetako Geltokia plazan,
eta, horretaz gain, lankidetza eta
kulturen arteko aniztasuna bul-
tzatzen dituzten zenbait ekitaldi
izango dira.
Kontzertuen plazan bertan, El-
kartasun unea deituriko azoka
egongo da, Gobernuz Kanpoko
Erakundeen eta zenbait elkarte-
ren mota guztietako postuekin.
Ibaiondo kalean, berriz, zenbait
herritako eskulangintza produk-
tuen azoka egongo da goizez eta
arratsaldez, eta, Erromoko Santa
Eugenia plazan, zenbait herritako
platerak dastatu ahal izango dira
Munduko Terraza gune-
an.
Asteburua borobiltze-
ko eta musika herritar
guztien belarrietara era-
mateko, kale banden
desfileak egongo dira egunero,
bai Areetan eta baita Erromon
ere. Era berean, herriko txikienek
Hortzmuga taldearen Juleantzer-
kia ikusi ahalko dute, igandean,
12:30ean.
Folk musikak Getxo eta Ermuko
kaleak beteko ditu asteburuan
Atzo hasi eta igandera arte luzatuko dira Ermuko Folkez Blai lehiaketa eta Folk Getxojaialdia b Biek mota eta jatorri askotako zuzeneko musika eskainiko dute asteburu osoan
The Ghost Number & His Tipsy Gypsies taldea izan zen Folkez Blai lehiaketako aurreko edizioko irabazlea. THE GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES
FOLKEZ BLAI
Gaur hasi, eta igandean amai-
tuko da Ermuko Folkez Blai
jaialdia. Lehiaketako sei talde
finalistez gain, bost talde gon-
bidatu ere arituko dira.
Gaur
18:30.Timbakada (Nafarroa).
19:45.Kolme Katu (Araba).
21:00.Ghost Number & His
Tipsy Gypsies (Gipuzkoa).
Talde gonbidatua.
Bihar
18:30.Tundra (Errioxa, Espai-
nia).
19:45.Samaruas (Coruña, Ga-
lizia).
21:00.Alos Quartet, Oreka TX
eta Aukeran dantza konpainia
(Euskal Herria). Gonbidatuak.
Etzi
13:00.Vanesa Muela (Valla-
dolid, Espainia). Gonbidatua.
FOLK GETXO
Getxoko folk jaialdian bi mota-
tako emanaldiak izango dira.
Batetik, ordainpeko saioak,
eta, bestetik, doakoak. Kon-
tzertu guztiak Areetako Gelto-
ki plazan izango dira.
ORDAINPEKO SAIOAK
Gaur
20:30.Kataluniatik, Txarango;
eta gonbidatuak, Euskal Herri-
tik: Pello Reparaz (Vendetta),
Xabi Solano (Esne Beltza) eta
Zuriñe Hidalgo (Hesian). Sa-
rrera, 10 euroan.
Bihar
20:30.Eleftheria Arvanitaki
(Grezia). Sarrera, 20 euroan.
Etzi
20:30.Fairport Convention
(Ingalaterra), 15 euroan.
DOAKO SAIOAK
Gaur
18:30.Manuel Luna (Canta-
bria, Espainia).
23:00.Sherpah (Katalunia).
Bihar
18:30.Lulavai (Galizia).
23:00.Nogen (Gipuzkoa).
Etzi
18:30.Ghost Number & His
Tipsy Gypsies (Gipuzkoa).
EGUNEROKO EKINTZAK
Elkartasun Gunea.Elkarteen
postuak. Goizez eta arratsal-
dez, Areetako Geltokia plazan.
Munduko eskulanen azoka.
Eskulangintza produktuak.
Goizez eta arratsaldez.
Munduko terraza.Zenbait
herritako gastronomia. Arra-
tsaldez, Santa Eugenia plazan.
Folkez Blai lehiaketako taldeirabazleak, hurrengo edizioanjardun ez ezik, Folk Getxojaialdian ere hartzen du parte
Peru Azpillaga Bilbo
Sua piztu da Gor-beiaren tonto-rrean, eta ada-rraren soinuakdurundi egin dubailaran. Ostera,
egoera errepikatu egin da Koli-tzan, eta baita Oizen ere; adarra-ren deiadarra lau haizeetara za-baldu da, Bizkaiko lurraldean ze-har. Hori ikusi eta berehala, argiapiztu da Ganekogorta eta Sollube-ko tontorretan, eta durundak biz-kaitar guztien belarriak hartu di-tu; hurrengo ilargi aldaketan, Ba-tzar Nagusiak izango dira. Halaxe egiten zuten XV. eta
XVI. mendeetan Bizkaiko Jaure-rriko Batzar Nagusietarako deial-dia, eta geroztik bost mendi horieideiadar mendiak deitu zaie. Aste-buru honetan, ehun bat lagunekkorrika lotuko dituzte bost men-diak Deiadar Xtreme lasterketa-ren bidez; bi egun baino gehiagoemango dituzte korrika, guztira200 kilometroko ibilbide gorabe-heratsua osatuko. Lehenengoedizioa izango da aurten, eta au-rrerantzean bi urtean behin egi-tea da antolatzaileen asmoa.
XVII. mendean desagertu zendeiadar mendien tradizioa, deiaermitetako kanpaien bidez egitenhasi zelako. 2004an, ordea, Biz-kaiko Batzar Nagusiak berrezarrizireneko 25. urteurrena ospatze-ko, aldundiak tradizioa berresku-
ratzea erabaki zuen. Geroztik, ur-tero oroitzapen martxa bat anto-latu dute deiadar mendietako ba-tera, bertan deialdia antzezteko.Hala, adarraren deiadarra urteroitzuli da tradizioz jositako Bizkai-ko bost mendietako bakoitzera.
Tradizioak bultzatuta, TrailSport 52 mendi klubeko lagunbatzuei deiadar mendi guztiaklotuko zituen lasterketa antola-tzea otu zitzaien. Jakinda mendilasterketek egun zer arrakastaduten, konturatu ziren Bizkaian
ez zegoela mota horretako lehia-keta luzerik, eta, horrenbestez,Deiadar Xtreme sortzea erabakizuten. Gernika-Lumoko batzaretxetik abiatuko da lasterketa,arbolaren oinetatik, eta beste bibatzar etxeak ere bisitatuko ditubost deiadar mendietara bidean:Gerediagakoa eta Avellanedakoa.Horrez gain, bi parke natural,biosfera erreserba bat, hamarmendilerro, 27 gailur eta 32 uda-lerri ere zeharkatu beharkodituzte korrikalariek.Deiadar mendiak ez ziren
kasualitatez hautatu, eta lurraldeosoan estrategikoki banatutadaude. Bizkai osoa hartzen duenmendi-gerrikoa osatzen dute, etaesaten da deiadar mendi bakoi-tzaren tontorretik beste laurakikusten direla. Gainera, bakoitzaJaurerriko Merindade batekoazen, eta egun ere eskualde des-berdinetakoak dira denak: Koli-tza (883 metro) Enkarterrikoa,Ganekogorta (999) Bilbo Handi-koa, Gorbeia (1.482) Arratia-Ner-bioi eskualdekoa, Oiz (1.026)Durangaldea eta Lea-Artibaikoaeta Sollube (684) Uribe eta Bustu-rialdea eskualdekoa, hain zuzenere. Hala, tradizioaren oinatzei
Gaur hasi eta igandean amaituko da Deiadar Xtreme ultratrail lasterketa. Izena eman duten ehunkorrikalariek bost deiadar mendiak lotuko dituzte, 200 kilometroko ibilbidea osatuz. LasterketakGernikan izango ditu hasiera eta helmuga, eta antolatzaileek ibilbide motzagoak ere atondu dituzte.
Tradizioaren oinatzei segika
Bost deiadar mendiak lotuko ditu Deiadar Xtreme ultratrail lasterketak. DEIADAR XTREME
ITURRIA: DEIADAR XTREME
DEIADAR LASTERKETAK
Maratoia
45 km
Traila
Ultratraila
Luzera
2.200 m
Desnibela
105 km
Luzera
5.200 m
Desnibela
200 km
Luzera
11.000 m
Desnibela
1.500
1.000
500
1.500
1.000
500
1.500
1.000
500
GanekogortaKolitzaEretza
Sollube
Sollube
Maiaga Katillotxu
Sollube
Katillotxu AtxarreKosnoaga
Gorbeia
SaibiOiz
Oiz
Illuntzar
Kanpona
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a
Proposamena
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Proposamena
jarraituz, Deiadar Xtreme mendilasterketak Bizkaia osoa zeharka-tuko du, eta lurraldearen paisaiaaskotarikoen eredu argia bilaka-tuko da.
Ibilbide bat baino gehiagoDena dela, 200 kilometrokoultratraila pertsona gutxibatzuen eskura dagoen ibilbideada. Horregatik, antolatzaileekbeste bi ibilbide motzago antolatudituzte: 105 kilometroko DeiadarUltra lasterketa, deiadar mendie-tako bi zeharkatuko dituena –Sollube eta Oiz–, eta baita 45
kilometroko Deiadar Maratoiaere, Sollubera joan-etorria egingoduena. Ibilbide guztiak zirkula-rrak izango dira, eta Gernikanizango dituzte irteera eta helmu-ga. Datu teknikoei dagokienez,
Deiadar Xtreme lasterketako ibil-bideak 22.000 metroko desnibelmetatua izango du, hamasei hor-nidura postu eta atsedenerako bigune. Gaur bertan abiatuko da,10:00etan, eta lasterkariek 56ordu izango dituzte gehienez ibil-bide osoa egiteko. Deiadar Ultralasterketa ere gaur abiatuko da,baina 24:00etan; ibilbideak10.400 metroko desnibel meta-tua du, eta 9 hornidura postu etaatsedenerako gune bat izangoditu. Korrikalariek 25 ordu izan-go dituzte lasterketa osatzeko.Azkenik, Deiadar Maratoia igan-dean abiatuko da, 09:00etan.Ibilbideak sei hornidura postuizango ditu, eta parte hartzaileekbederatzi orduan egin beharkodute.Horrez gain, bost martxa anto-
latu dituzte deiadar mendi bakoi-tzaren gailurrera. Martxak laster-ketaren burua baino lehenhelduko dira tontorretara, etalehiakideak animatzea izangodute helburu. Hori dela eta, bimartxa gauez izango dira. Giroasortzeko, adarrak ere joko dituz-te, urteroko mendi martxan egi-ten den bezala. Gaur goizeanigoko dira Sollubera, arratsaldezKolitzara eta larunbat arratsalde-an Oizera. Ganekogorta eta Gor-beia mendiak, berriz, gauez igokodituzte.
Peru Azpillaga Bilbo
Urte asko daramatza Oihan Ar-zuak mendi lasterketen mun-duan murgilduta. Mota guztieta-ko lasterketetan ibilia da, eta,egun duten arrakasta ikusita, las-terketa propio bat antolatzea otuzitzaion mendi taldeko lagunekinbatera. Bizkaian iraupen luzekomendi lasterketarik ez zegoelaikusita, Deiadar Xtreme ultratrai-la antolatzen hasi ziren: bost deia-dar mendiak lotzen dituen 200 ki-lometroko lasterketa. Geroztik,lepo ibili dira xehetasun eta egin-behar guztiak atontzen.Gaur bertan abiatuko da hain-
beste lan eskatu dien lasterketa,eta, oraingoan korrika ibiliko ezden arren, mota horretako laster-keta bat egitea zer den azaldu dioBizkaiko Hitza-ri.Nolatan otu zitzaizuen Bizkaian
halako lasterketa bat antola-
tzea?
Gure mendi taldean (Trail Sport52 mendi kluba), ultratrailen osozaleak izan gara beti, eta gauregun boommoduko bat dago las-terketa horien inguruan. Euskal
Herrian badaude halako lasterke-ta batzuk egon, baina Bizkaian ezzegoen gisako probarik. Horrega-tik erabaki genuen ultratrail batantolatzea, eta, hori osatzeko,deiadar mendi guztiak zeharka-tzea otu zitzaigun.Zergatik hartu dituzue deiadar
mendiak ardatz modura?
Beti pentsatu izan dugu lasterketabatek nolabaiteko kutsu kultural
edo historikoa izan behar duela;hots, ibilbideak nolabaiteko zen-tzua izatea, eta ez egitea egite hu-tsagatik. Deiadar mendiek loturahistoriko handia dute Bizkaiare-kin, bertatik deitzen baitzen Ba-tzar Nagusietara, eta horretarakoestrategikoki aukeratuta daude,Bizkaiko lurralde guztia hartzenbaitute. Hala, ibilbidea egiteko iaBizkaia osoa gurutzatu behar da,eta, beraz, gure geografia eta pai-saiaren isla argia izango da laster-keta.
Nolakoa da bi egun baino gehia-
go iraun dezakeen lasterketa lu-
ze batean parte hartzea?
Nik beti diot, lasterketa bat baino-ago, abentura pertsonal bat dela.Lehenengoak 30 bat ordu beharizaten ditu ibilbidea osorik egite-ko, eta azkenengoak, berriz, ia 60;hots, bi gau. Denbora asko, beraz,eta azkenean gauza mordoa pasa-tzen zaizkizu burutik, eta lagunak
egiten dituzu bidean; ba-tzuek zurekin egiten di-tuzte kilometro batzuk,gero horiek utzi eta bestebatzuk hartu; momentutxarrak ere badituzu, uz-
teko gogoak; gero, bat-batean,oso ondo zaude... Oso esperientzia berezia da, or-
duan.
Bai; azken finean, bidaia txiki batdira halako lasterketak, eta ho-rrek zaletasuna sortzen du. Jen-deak hori bizitzen duenean, mugaigarotzea zer den dakienean, igualmomentuan esaten du «ez dutberriro halakorik egingo», bainagero berriz hasten zaio grina hori;abentura pertsonala da, ez soiliklasterketa bat.
Beraz, lasterketa luzeak horre-
gatik dira hain arrakastatsuak?
Bai, harrapatu egiten du. Arrisku-tsua ere bada, batzuk bost eta ha-mar kilometroko lasterketak egi-tetik ultratrail bat egitera pasa-tzen baitira. Baina egia da ultra-trailkontzeptua lasterketakon-tzeptutik askoz harago doala:lehia alde batera utzi, eta erronkapertsonala bihurtzen da.Korrikalaria izanda, zer iruditu
zaizu antolakuntza lanetan ari-
tzea?
Oso konplexua da; ni korrikalarianaiz, eta beti diot antolatzea korri-ka egitea baino askoz zailagoa de-la: ibilbidea asmatzea, neurtzea,berrikustea, jendearekin harre-manetan jartzea, baimenak,deiak... Horrez gain, bakoitzakbere lana eta bizitza ditu, eta zailada dena uztartu ahal izatea.Lasterketa munduko jendea in-
plikatu egin da antolaketan?
Mendi taldean sei bat gabiltza,baina gero 200 boluntario bainogehiagoren laguntza jaso dugu.Mendi talde batzuk asko inplikatudira eta haien esparru osoa haiekbete dute, beste leku batzuetan ezhainbeste, eta guk lotu behar izanditugu. Baina orokorrean bai; ialasterkari baino boluntario gehia-go daude.Beraz, dena izango duzue jada
prest.
Bai, orain azkenengo detaileak ze-hazten ari gara, ibilbidean garbi-keta lanak egiten, laguntzen digu-ten mendi taldeen artean markakbanatzen, udaletxe batzuekin az-ken detaileak konpontzen; azkenegun hauek nahiko estresaga-rriak izaten dira. Adibidez, abuz-tuan amaitu zen izena ematekoepea, eta ehun parte hartzaile in-guru izango dira lasterketa bakoi-tzean. Horrez gain, mendi mar-txak ere egongo dira.Kanpotik ere etorriko da jen-
dea?
Euskaldunak dira parte hartzailegehienak. Hala ere, Espainiatiketa Frantziatik ere etorriko da ba-tzuk, baina nahiko lokala izangoda. Gainera, Urdaibai inguruanizanda, inguruko jende askokeman du izena.Zer eskainiko dute deiadar men-
dien gailurretara antolatutako
martxek?
Urtero egiten diren ibilaldienantzekoak izango dira. Nolabaitesanda, aurreneko korrikalariakigarotzen diren unean, martxakojendea ere gailurretan egotea daideia, korrikalariak animatzeko.Adarrak ere izango ditugu, giroasortzeko eta emozio puntu batemateko. Gainera martxa batzukgauez izango dira eta horrekxarma berezia emango dio.
«‘Ultratrail’ kontzeptua‘lasterketa’ kontzeptutikaskoz harago doa»
Oihan Arzua b Deiadar Xtreme lasterketaren antolatzailea
Oihan Arzua Deiadar Xtreme ultratraila antolatzen ari da mendi taldekolagunekin batera. Bizkaian zegoen hutsune bat betetzeko asmoarekin,kutsu historiko eta kulturala duen lasterketa bat osatzea erabaki dute.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
«Halako lasterketak bidaiatxiki bat dira, eta horrekzaletasuna sortzen du;abentura pertsonala da»
Deiadar mendietatikadarra joz eta sua piztuzBatzar Nagusietarakodeia egiten zenXV. eta XVI. mendeetan
200 kilometroko mendi lasterketaz gain,beste bi iblbide antolatu ditutze, 105 eta 45 kilometrokoak
MUSIKA
ARTEAGALizzies, On
eta Penadas por la Ley.
bGaur, 22:30ean, plazan.
ARTEAGAArratia Kantuan:
Pantxoa Karrere, Gontzal Mendibil,
Bihotz Gorospe, Juantxu Urkiaga,
Iker Diez, Pauline eta Juliette, Pello
Artabe, Juanpa Agirre, Juanma
Labandibar, Esti eta Olatz, eta
Ibon Iza.
bBihar, 20:30ean, plazan.
ARTEAGATximeleta taldea.
bBihar, 00:00etan, plazan.
BARAKALDOFalling Black.
bGaur, 20:30ean, El Tubon.
BARAKALDOLos Buhos.
bGaur, 21:30ean, Federico
Garcia Lorca plazan.
BARAKALDORevolta Permanent
eta Unholy Covers.
bGaur, 22:00etan, San Luis plazan.
BARAKALDOLove the Tuenti’s:
Safri Duo, Sylver, Lasgo, La Luna,
Ian Van Dahl, Fragma ft. Tess,
Jessy Marvin & Andrea Prezioso,
Anneke Van Hoof, Dee Dee,
Noyze, Clublanders, Tess, Orion
ft. Caitlin, Tss Proyect ft Irantzu eta
Barthezz y XTM ft. Annia.
bBihar, 19:00etan, Bizkaia Arenan.
BARAKALDODiablo Cuney.
bBihar, 20:00etan, Riojana Rocken.
BARAKALDOLos Cheddars
eta Nasti de Plasti.
bBihar, 20:00etan, Tubon.
BARAKALDOKnives eta Ballard.
bBihar, 20:30ean, Mendigon.
BARAKALDONight Demon
eta Etorkizun Beltza.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Mendigon.
BARRIKAVenice.
bGaur, 20:00etan, Golfo Norten.
BERMEOSakatu elektrotxaranga:
poteo musikatua.
bGaur, 20:00etan, txosnetatik
Alde Zaharrera.
BERMEOThe Hammer Killers
eta Zea Mays.
bGaur, 22:00etan, Lameran.
BERMEOLeire, Willis Drummond
eta DJ Gatazka.
bBihar, 22:30ean, Lameran.
BERMEOThe Cry.
bOstegunean, 21:00etan,
Beleza Malandran.
BERRIZTierra Hostil, Worth It,
Blame, Stronger Together, Issuna,
Norkzer, Home eta Sasha Green.
bBihar, 18:00etan, Hiltegixe
gaztetxean.
BILBOSin Mala Intencion.
bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOUdal Musika Banda.
bGaur, 19:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBORafa Aceves Trio.
bGaur, 19:30ean, La Riberan.
BILBOThe Bribones Blues Band,
Superalfa, WAS, The Renegados,
Lorelei Green, Discofagia Band,
Smile, Dada, Mr. Chase eta
DJ Santo.
bGaur, 20:00etan, Shaken.
BILBOSaltimbankya, Next Step,
Perretual Night eta Mise en Abyme.
bGaur, 20:00etan, Bilborocken.
BILBOEkiza.
bGaur, 20:00etan, Biran.
BILBOCycle.
bGaur, 21:00etan, Stage Liven.
BILBOLuna eta Buffalo.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOStereorocks: Matias
Aguayo eta Les Alsborregach.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBOElsa Garcia & Israel
Santamaria Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBO Jose Vital El Caramelo
eta Laura Vital: De buena rama.
bBihar, 20:00etan, Bidebarrietako
liburutegian.
BILBO1991 eta Codigo de Salto.
bBihar, 20:30ean, Shaken.
BILBOOssyris eta Ad Eternum.
bBihar, 21:00etan, Stage Liven.
BILBOTako.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBODama eta Anestesia.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOMikel Uraken.
bBihar, 00:00etan, La Riberan.
BILBORafa Aceves Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOThis Frontier Needs
Heroes.
b Igandean, 13:00etan Residencen,
eta 18:00etan Coppolan.
BILBOThe Hillbilly Moonshiners.
b Igandean, 13:30ean,
Itsas Museoko zabalgunean.
BILBO Joan Manuel Serrat.
b Igandean, 19:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOPerota Chingo: Aguas.
bAsteartean, 20:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOThe Cavemen.
bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.
BILBOArnau Griso.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Fnac-en.
BILBO Jared James Nichols.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Itsas Museoan.
BILBODylan Le Blanc eta Nicole
Atkins.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOOddisse.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Stage Liven.
BILBOBeñat Goiti eta Adrian Puck
DJ: Isturitzetik Etiopian barrena.
bOstegunean, 19:30ean, Biran.
BILBOPurple Vellocet, Yo Gerard,
Lady Banana eta Laverge.
bOstegunean, 20:00etan,
Bilborocken.
BILBOThe Asteroid Nº4.
bOstegunean, 20:15ean,
Kafe Antzokian.
BILBODel Bromham eta Austin
Slack.
bOstegunean, 21:00etan,
La Nuben.
BILBOAinara LeGardon.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBONazca.
bOstegunean, 21:30ean,
Azkenan.
DURANGOEl Puto Ben
eta El Coco y el Cangrejo.
bBihar, 23:00etan, Plateruenan.
ELORRIOSan Martin de Sotrondio
abesbatza.
bBihar, 20:00etan, Santa Anako
kaperan.
ERMUATimbakada, Kolme Katu
eta Ghost Number & His Tipsy
Gypsies.
bGaur, 18:30ean,
Orbe Kardinalaren plazan.
ERMUATundra, Samaruas,
Alos Quartet, Oreka TX eta
Aukeran dantza konpainia.
bBihar, 18:30ean,
Orbe Kardinalaren plazan.
ERMUAVanesa Muela.
b Igandean, 13:00etan,
Orbe Kardinalaren plazan.
ERMUABesarabia eta La Kabhala.
b Igandean, 18:30ean,
Orbe Kardinalaren plazan.
GALDAKAODa Capo musika
banda.
bGaur, 13:30ean, Kurtzeko plazan.
GALDAKAOMr. Pongo Band
eta Eskorzo.
bGaur, 22:30ean, Ardantza
Lehendakariaren parkean.
GALDAKAOTxokoinedituak,
El Drogas eta Oxabi.
bBihar, 22:30ean, Ardantza
Lehendakariaren parkean.
GALDAKAOUdal txistularien
alardea.
b Igandean, 13:00etan, Kurtzeko
plazan.
GERNIKA-LUMOGorpuzkingz,
Kaleko Urdangak eta Erasoka.
bBihar, 22:00etan, Iparragirren.
GETXOManuel Luna.
bGaur, 18:30ean, Areetako Geltokia
plazan.
GETXOTxarango & Gonbidatuak.
bGaur, 20:30ean, Areetako
Geltokia plazan.
GETXOEven Mud.
bGaur, 22:30ean, Zear Biden.
Galdakao b Santakurtz jaiak
Musika, dantza eta antzerkia, noiznahiSantakurtzak azken txanpan sartu dira Galdakaon, baina asteburu luzea dago musikaz, dantzaz eta antzerkiaz
gozatzeko. Ardantza Lehendakariaren parkean, Eskorzo eta Mr. Pongo Band ariko dira gaur, eta El Drogas,
Txokoinedituak eta Oxabi bihar. Antzerkian ere, ugaria da eskaintza: Hortzmuga, Mama Crea, Deabru Beltzak
—argazkian—, Asier Bilbao, La Baldufa, Oihulari Klown... Eta dantza saioak, berriz, nonahi eta noiznahi izango
dira igandera bitartean. Nabarmentzeko, Oinkari eta Hika taldeen Sagartu, bihar arratsaldean. DEABRU BELTZAK
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aAgenda
GETXOSherpah.
bGaur, 23:00etan, Areetako
Geltokia plazan.
GETXOTridents Cover Trio.
bGaur, 23:30ean, El Comercion.
GETXOLulavai.
bBihar, 18:30ean, Areetako Geltokia
plazan.
GETXOLost Preachers.
bBihar, 20:00etan, Ereagako
txiringitoan.
GETXOElephanteria Arvanitaki.
bBihar, 20:30ean, Areetako
Geltokia plazan.
GETXONogen.
bBihar, 23:00etan, Areetako
Geltokia plazan.
GETXOMoonshakers.
b Igandean, 13:00etan, Ereagako
txiringitoan.
GETXOLuhartz.
b Igandean, 18:00etan, San Nikolas
plazan.
GETXOGhost Number & His Tipsy
Gypsis.
b Igandean, 18:30ean, Areetako
Geltokia plazan.
GETXOFairport Convention.
b Igandean, 20:30ean, Areetako
Geltokia plazan.
GETXOMarban eta Rufus.
bOstegunean, 20:00etan,
Azkorriko Fanfalokan.
GUEÑESGuda Dantza, Hesian eta Gora Herria.
bGaur, 23:00etan, jaigunean.
KARRANTZASu Ta Gar.
bBihar, 00:00etan, El Suceson.
LARRABETZULiher eta Hiru Leike.
b Igandean, 18:30ean, Hori Bai
gaztetxean.
LEZAMABroken Izotz.
bGaur, 00:00etan, plazan.
MARKINA-XEMEIN Josu Bergara
eta Akorde Txikiak.
bBihar, 20:00etan, Uhagonen.
MUNGIAHiri Galduak.
bBihar, 22:30ean, Zubikoan.
PLENTZIA Ibon Belandia
eta Supreme.
bGaur, 20:00etan, Ontziola plazan.
PLENTZIASiracustica eta
Marta Uriona.
bBihar, 20:00etan, Ontziola
plazan.
PLENTZIAX-Talin eta Elley.
b Igandean, 18:00etan, Ontziola
plazan.
PORTUGALETELos Cojones eta Dulce Castigo.
bGaur, 22:00etan, La Rantxe
plazan.
PORTUGALETELos Retumbers
eta Eh, Mertxe.
bBihar, 21:00etan, Arana
tabernan.
SONDIKAXabi Aburruzaga,
Gorantzaileak taldearekin.
bBihar, 20:30ean, Larrabarrena
parkean.
SONDIKAGovernors eta Meridian.
bBihar, 23:00etan, plazan.
SOPELASonic Trash eta Pomeray.
bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzean.
SOPELARed Clover.
bBihar, 20:00etan, Gardokiko
talaian.
SOPELAFaltons eta D-Tox.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzean.
URDULIZThe Cool Clown Clan,Chalwa Band eta Ze Esatek.
bGaur, 22:30ean, Elortzako jaietan.
ANTZERKIA
BALMASEDAAntifaz: No hay
ladrón que por bien no venga.
bBihar, 20:00etan, Klaret antzokian.
BERRIZGanso & Cia: Babo Royal.bGaur, 18:00etan, Elizondon.
BILBOChe y Moche: El funeral.
bGaur, 19:30ean, Arriaga
antzokian.
BILBOLander Otaola: Yo soy
Pichichi.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Pabilioi 6
aretoan.
BILBOThe Funamviolistas:
Contraescena.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBONimu Cia: Ni pies ni cabeza.
b Igandean, 12:00etan, Arabellako
plazan.
BILBOTrapu Zaharra: Sefiní.
b Igandean, 18:00etan,
Olabeagako ermitan.
GALDAKAOTraperistak: kale
animazioa.
bGaur, 13:00etan, Santi Brouard
plazan; 18:00etan, Kurtzeko plazan,
eta 21:00etan, Iturrondo plazan.
GALDAKAOHortzmuga: Jule.
bGaur, 17:00etan, Santi Brouard
plazan.
GALDAKAOMama Crea:
Kale gorrian.
bGaur, 19:00etan, Berezikoetxeko
plazan.
GALDAKAODeabru Beltzak:
Su à Feu.
bGaur, 23:00etan, Santi Brouard
plazan hasita.
GALDAKAOAsier Bilbao:
Eusko Kabareta.
bGaur, 23:00etan, Kurtzeko plazan.
GALDAKAOLa Baldufa: Zepellin.
bBihar, 17:00etan, Santi Brouard
plazan hasita.
GALDAKAOOihulari: Trostan.
b Igandean, 18:00etan,
Santi Brouard plazan.
GETXOHortzmuga: Jule.
bBihar, 12:30ean, Santa Eugenian.
SANTURTZILa Trocola: Emportats.bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.
DANTZA
BILBOAdriana Bilbao: Hierro.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, La Fundicion aretoan.
BILBOSara Baras: Sombras.
bDatorren asteazkenetik igandera,
19:30ean, Arriaga antzokian.
Arteaga b Merkartea azoka
Arratia osoa, kantuanMerkartea azokaren bezperan, Lizzies, On eta Penadas por la Ley taldeen
kontzertua izango da, gaur, Arteagako plazan. Eta bihar, Arratia Kantuan
emanaldia: Pantxoa Karrere, Gontzal Mendibil —argazkian—, Bihotz Go-
rospe, Juantxu Urkiaga eta beste, dantzari eta guzti. IMANOL OTEGI / FOKU
BILBOVictor Ullate Balleta.
bDatorren ostegunetik igandera,
19:30ean, Campos Eliseos aretoan.
GALDAKAOBizkaiko sokadantza.
bGaur, 12:30ean, Zabaletako
plazan.
GALDAKAODantza alardea.
bGaur, 20:00etan, Kurtzeko plazan.
GALDAKAOLarrain dantza.
bBihar, 13:30ean, Iturrondo plazan.
GALDAKAOOinkari & Hika:
Sagartu.
bBihar, 19:30ean, Santi Brouard
plazan.
GETXOHitzaren Jantza.
b Igandean, 11:00etatik 14:30era,
Algortako kale eta plazetan.
SONDIKAGorantzaileak taldea.
b Igandean, 18:00etan,
Larrabarrena parkean.
BERTSOLARITZA
ARTEAGABertso poteoa: Oihana
Iguaran eta Maialen Lujanbio.
bBihar, 12:30ean, Merkartean.
BERMEOOihana Bartra, Iratxe
Ibarra eta Jone Uria.
b Igandean, 13:00etan, Gaztelu
plazan.
GALDAKAOBertso bazkaria:
Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia.
bBihar, 15:00etan, Kurtzeko plazan.
GERNIKA-LUMOBerso afaria:
Andoni Egaña eta Unai Iturriaga.
bGaur, 21:00etan, Zimela jatetxean.
GETXOOihana Iguaran, Josu
Landeta eta Itxaso Paya.
b Igandean, 16:30ean, San Nikolas
plazan.
JATABEBertso omenaldia:
Aitor Esteban eta Asier Legarreta.
bGaur, 14:30ean, Ibaiondon.
ONDARROA Igor Elortza, Onintza
Enbeita eta Kike Amonarriz:
Jakinduriek mundue erreko dau
bertsozientzia emanaldia.
bOstegunean, 18:30ean, Beikozinin.
OTXANDIOBertso poteoa:
Igor Elortza eta Maialen Lujanbio.
bGaur, 20:00etan, kalez kale.
HITZALDIAK
BILBOSantos Zunzunegi:
Bergman eta melankolia.
bGaur, 18:00etan, Bilbo Arten.
BILBOMaria Uriarte, Javier Arnaiz
eta Jose Fernandez de la Sota:
Hitz zubi batmahaingurua.
bAstelehenean, 20:00etan, BBK
aretoan.
BILBORafa Ugalde eta Pako Aristi.
bAsteartean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBernardo Atxaga eta
Mariasun Landa: Fikzioaren iturriak.
bAsteartean, 19:30ean,
Bidebarrietako liburutegi nagusian.
BILBOCarlos Aurtenetxe eta
Juan Manuel Uria: Harri eta zerua.
bAsteartean, 20:00etan, BBK
aretoan.
BILBO Javier Corcobado: Hitzaren
zarata.
bOstegunean, 20:00etan, BBK
aretoan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
SOPELASurfeko film laburrak
eta Secrets of Desert Point.
bOstegunean, 20:30ean,
Udaletxeko plazan.
BESTELAKOAK
ARTEAGA Imanol Ituiño magoa.
bGaur, 17:00etan, kultur etxean.
BERMEOEls Dimonis de Morella.
bBihar, 20:00etan, San Juan
Portaletik.
BILBOGalatea taldea: Mud
emakumea ikuskizun poetikoa.
bAsteazkenean, 20:00etan, BBK
aretoan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Agenda
Aitziber Laskibar Lizarribar
Ia hiru metro lodi eta ia
zortzi metro altu den ha-
rresia da Muskizko Muña-
toiz gaztelura doanak le-
henik aurrez aurre topa-
tuko duena. Norbaitek harresia
gaindituko balu, zuloa aurkituko
luke beste aldean, inguru guztian.
Beste harresi bat ere igaro behar
da erdigunean dagoen eraikin na-
gusira heltzeko, eta dorre horren
hormak ere metro bete baino lo-
diagoak dira. XIV. eta XV. mende-
etan eraikitako egoitzaren behe-
ko solairuak ez zuen ez aterik ez
leihorik. Hermetikoa zen eraikina
erabat. Irazgaitza. Borrokarako
egoitza gisa eraikia dirudi, baina
etxebizitza izan zen, Lope Garcia
Salazarren bizilekua. Hori bai,
kanpoko zein etxe barruko bo-
rrokek odolez bustitako bizile-
kua.
Bizkaiko gaztelu bakartzat
jotzen da, eta Euskal Herriko
konplexuena dela diote adituek.
Monumentu historiko artistiko
izendatu zuten Muñatoiz gazte-
lua 1940. urtean, eta, 2001ean,
kultura ondasun. Barrutik ikus-
tea, hala ere, ez da erraza, itxita
egoten baita. Udaran izaten da
hartarako aukera, iganderoko
bisita gidatuetan. Hain zuzen,
etzi goizean izango da hartarako
azken aukera: 3,5 euroren truke
parte har daiteke bisitan, aurrez
629-27 15 16 telefono zenbakian
ordua hartuta.
Eraikin multzoaren erdigunea,
dorrea, 1339an eraiki zuten Gar-
cia Salazarren arbasoek, eta gero-
ra egin zuten harresia, 1359an.
Borrokalaria izan zen familia, eta,
Lopek berak 16 urterekin hartu
zuen lehenengoz ezpata, gudara-
ko. Borroka, liskar eta eraso arte-
an bizi izan zen beti. Bai beste lei-
nuen aurkako borroketan, bai
etxe barruko liskarretan. Hil ere
bere gazteluan hil zen, baina se-
meak giltzapetuta eta pozoituta.
Guda mota guztietan berbera
izan zen arrazoia: botere gosea.
Bandoen arteko borroken ga-
raian, Bizkaiko leinurik garran-
tzitsuenetako bateko kide zen
Lope; ahaide nagusia, gainera.
Oinaztarren aldeko bandokide
nagusietakoa izan zen Bizkaian,
eta ordaindu zuen hori: bandoen
bortizkeria apaltzeko helburuz,
Cadizko Jimena de la Fronterara
erbesteratu zuten.
Sukarrak jota zela, hiru urtera,
zigorra barkatu zion erregeak, eta
etxera itzuli zen Lope. Baina bo-
rrokak ez ziren eten, batez ere
etxe barrukoak. Oinordekotza
lehia izan zen, hain zuzen, men-
dean hartu zuena. Borrokan hil
zuten anaia baten semeari eman
nahi zion berak oinordetza, baina
oraindik bizi zitzaion Joan semea
ez zegoen hori onartzeko prest.
Berak nahi zuen aitaren boterea,
eta Joana Butroi Muxika amak ere
semearen alde egin zuen, sena-
rraren nahia baztertuta. Senar-
emazteen haustura ekarri zuen
horrek.
1470ean, Joanek, aita setiatu,
eta preso hartu zuen Muñatoizko
dorretxean bertan. Urteak egin
zituen giltzapetuta, eta, ihes egi-
ten saiatu zela eta, Portugaleten
zuen bere beste dorretxera era-
man zuten. Han hil zen, 1476an,
preso, oinordekoek pozoituta.
Hala ere, beste zerbaitegatik da
ezaguna Lope Garcia Salazar:
Bizkaiko lehen kronikaritzat jo-
tzen delako. Bere idatziengatik
ezagutzen da garaiko Bizkaiko
historia.
Bizkaiko «benetako» gaztelu bakarra da Muskizko Muñatoiz. Leinu borrokengaraian eraikia, oinaztarren ahaide nagusi Lope Garcia Salazarren egoitza izan zen.Etxe barruko botere lehiak hil zuen Bizkaiko lehen kronista, preso, pozoituta.
Leinu borroken gotorleku
Bisita gidatuen programaren barruan, igandean izango da gaztelua ezagutzeko azken aukera. BIZKAIKO HITZA
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko irailaren 14a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus bbizkaia@hitza.eus
sBIZKAIA MAITE
Duen egituragatik eta dituen harresiengatik, «benetako gaztelutzat»
jotzen da Muñatoiz. BIZKAIKO HITZA
Recommended