View
5
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
1
ASKORENAHALEGINARI ESKER,PERTSONA HONEK
ZURE ESKUBIDE BERBERAKDITU ORAIN
DENOK GARA HERRITARRAK. INOR EZ ETXERIK GABE
ETXERIK GABEKO PERTSONEN KANPAINA, 2010-2015
SECRETARÍA GENERAL DEPOLÍTICA SOCIAL Y CONSUMO
DIRECCIÓN GENERALDE POLÍTICA SOCIAL,DE LAS FAMILIASY DE LA INFANCIA
MINISTERIODE SANIDAD, POLÍTICA SOCIALE IGUALDAD
GOBIERNODE ESPAÑA
fePshFederación de entidades de apoyo
a las Personas sin hogar
XARXA D’ATENCIÓ
A PERSONESSENSE LLAR
Laguntzaileak:
2 0 1 1 k o A Z A R O A R E N 2 7 a
E T X E R I K G A B E K O E N E G U N ACáritas
Diocesana de BilbaoBilboko Elizbarrutikoa
2
32
izanHerritarra
ESKUBIDEAK DIRA, EZ OPARIAK
GUZTIONAK DIRA, EZ BAKARRIK NIREAK
EDONOLA (krisia tartean egon ala ez),
ETA EDONON
Nazioarte eta nazio mailako arau askok babes maila gorenean kokatzen dute pertsonaren duintasuna eta bere oinarrizko eskubideen garapen osoa: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, gure Europako Gizarte Gutunak, Lisboako Hitzarmenak (Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna eta Oinarrizko Giza Eskubideen eta Askatasunen Babeserako Hitzarmena berretsi eta bere egiten dituenak), Espainiako Konstituzioak eta Autonomia Estatutuek.
Bizitzarako, pertsonaren duintasunerako, askatasunerako, osasunerako, hezkuntza eta orientaziorako, berdintasunerako, enplegurako, parte-hartzeko, hezkuntzarako, etxebizitzarako, eta abarrerako eskubideak. 2011. urte honetan, eskubide batzuei zehatzago begiratuko diegu. Izan ere, herritar gisa babestuta, integratuta, parte-hartzaile, ikusgarri sentiarazten gaituzte:
• “Pertsona orok du eskubidea gizarte-ongizateko zerbitzuen onurez baliatzeko”.
• “Pertsona orok du eskubidea pobreziatik eta gizarte-bazterketatik babesteko”.
• “Pertsona orok du eskubidea bere datuak babesteko”.
• “Pertsona orok du eskubidea administrazio ona edukitzeko”.
• “Pertsona orok du eskubidea epaileen eta auzitegien zaintza eraginkorra izateko”.
4 54
Eta, beraz,:
• Ez daukat hezteko aukerarik.
• Hartzen nauten leku guztietan nire datuak eskatzen dizkidate.
• Ez ditudan hainbat eta hainbat paper ere bai, osasun txartela eskuratzeko.
• Etxerik ez dudanez, ez didate uzten erroldatzen.
• Espetxetik noraezean irteten naiz, gizarte zerbitzu batera “bideratu” gabe.
• Ez dut sekula ikusten neure abokatua.
• Ez ditut ulertzen ematen dizkidaten agiriak.
IKUSEZINANAIZ
6 76
Andrew-ren omenezko kale-ekitaldi txikia, 2010eko abenduaren 18 an Cadizen hildakoa.
2011ko urtarrilean, Europako Eskualdeen Batzordeak IRIZPEN bat kaleratu du. Bertan Estatu kideentzako eta Europar Batasunarentzako berarentzako 46 aholku jasotzen dira “etxerik gabeko pertsonen arazoaren aurka egiteko”
• Irizpenak dioenez, etxerik gabeko pertsonen arazoa pobreziaren eta gizarte-bazterketaren muturreko adibidea da eta, ondorioz, arreta handia eskaini behar zaio, EBk babesaren eta gizarteratzearen inguruan duen estrategiaren barruan. Ez da onargarria Europar Batasunean hainbeste jende egotea etxerik gabe.
• Era berean, aipatzen du askoz hobeto ulertu behar dela zergatik sortzen den etxerik gabeko pertsonen arazoa, eta zein mekanismori esker mantentzen den. Oinarri horretatik abiatuta baino ezingo dira hartu neurri eraginkorrak ekintza politikoaren alor guztietan.
• Irizpenaren arabera, etxerik gabeko pertsonen arazoaren aurka egiteko mobilizatu behar diren politika ugariak eta agintari politikoen arteko ardura-banaketa dira irtenbidea zailtzen duten arazo nagusiak. Eraginkorrak izateko, etxerik gabeko pertsonen arazoaren aurkako borrokak bere baitan hartu behar ditu, bereziki, hirigintza-politika, etxebizitzen eraikuntza, gizarte-politika, enplegua eta osasuna, buruko osasuna barne. Helburua zera da: hitzarmen-bidezko eta lurraldekako jarduketak bultzatzea etxebizitza finantzatzeaz arduratzen diren agintarien, hirigintza-baimenak ematen dituzten agintarien eta gizarte-laguntzako baliabideak kudeatzen dituzten agintarien artean.
• Irizpidearen ustez, borrokatu egin behar da etxe-gabezia pertsonaren beraren kontua delako ustea. hala, arazoaren kausen ñabardura egin eta gizarteari dakarzkion ondorioak aztertzen ditu. gauzak horrela, ñabardura gehiago dituen beste irudi bat sortzeko neurriak ezarri behar ditu batzordeak.
• Izan ere, etxerik gabeko pertsonen egoerak pertsonari lotutako oinarrizko jabariari eragiten dionez, pertsonaren oinarrizko eskubideen, duintasunaren eta bere bizitzaz erabakitzeko eskubidearen aurka doa.
Argazkia: Bifocal Estudios.
8 98
ETXERIK GABEDAUDEN
PERTSONEKEGUNERO BIZI DUTE
EXTREMA Y COTIDIANAPOBREZIAREN ETA
GIZARTE-BAZTERKETARENMUTURREKO EGOERA.
HORREGATIK,DISKRIMINATUTA ETA
BAZTERTUTABIZI DIRA.
Etxerik gabe dauden pertsonek bizi duten estigmaren, diskriminazioaren eta bazterketaren ondorioz, “pertsona ez-duinak” dira gizartearen aurrean. Bizi duten diskriminazioak mugatu egiten die oinarrizko eskubideak eskuratzeko aukera. Askotan, etxerik gabeko pertsonak gizarte-zerbitzuetara, udaletxera, kontsumitzaileen bulegoetara, epaitegietara, etab. joaten direnean, baztertu egiten dituzte euren itxuraren edo jokabidearen ondorioz, kontuan hartu gabe zer gizarte-egoera jasaten duten edo eragiten zaien. Gizartean ere, gutako bakoitzaren aldetik, gauza bera gertatzen da.
Sarri askotan, baztertutako pertsonei eurei egozten zaie euren egoera (“horrela bizitzea aukeratu dute”) eta gizarte-erantzun egokiagoak jasotzeko laguntza ukatzen zaie. Etxerik gabeko pertsonen egoerak eta gaixotasunak hain daude presente gure gizartean, ohitu egin gara kalean lotan ikustera, bakarrik hizketan, gaixorik… Nolabait onartu egin dugu ez dagoela sendatzerik, inor ez da haietaz arduratzen eta euren egoerarekiko sentiberatasuna galdu dugu. Ikusezinak dira.
Funtsezkoa da etxerik gabeko pertsonen eskubideak zaintzea. Premia bat da, ez luxua, eta kontua ez da “gehiengoaren eskubideak” “gutxiengoaren eskubideen aurka” egotea. Herri batek ahulenak nola tratatzen dituen ikusiz, giza eskubideak nola hartzen dituen antzeman daiteke.
KALTEA
DISKRIMINAZIOA
ESTIGMAGIZA ESKUBIDEAK GALTZEA
Ideia
Ekintza
Jarrera
Emaitza
Eragiten duLegitimatzen du
Eragiten duBideratzen du
10 1110
Gaixotasunaren eta txirotasunaren estigma.
Alkohol-eta droga-kontsumoaren estigma.
Zikinkeriaren eta utzikeriaren estigma.
Buruko gaixotasunaren estigma.
• Ez diegu begietara begiratzen. Beldurra ematen digute.
• Ez dugu pazientziarik euren segurtasun-gabeziaren edo zalantzen aurrean.
• Pentsatzen dugu, oker, oparitu egiten zaizkiela gizarte-laguntza eta -arreta, laguntza medikua eta psikologikoa. Alabaina, euren eskubideak dira.
• Ez diegu entzuten, arretarik egiten eta laguntzen herritarrentzako arretan.
KALEAK ESTIGMAZ JOSTEN DITU
PERTSONAK
Eta ETXERIK GABE DAUDEN PERTSONAK BAZTERTZERA eramaten gaitu:
Etxerik gabe dagoen pertsona izateak ez dit kentzen pertsona
izatearen duintasunaren izpirik ere
eta beste edozein herritarren pareko eskubideak ditut
Arreta, Informazioa eta laguntza jasotzezo
Parkeetan ibiltzea, herriko
eta hiriko eserlekuetan
eseri eta atsedena hartzea.
Osasun txartela, nortasun agiri nazionala, pasaportea, liburutegiko
txartela… edukitzea
Erroldatzea
12 1312
Indarrean dagoen legeriak ezartzen du herri batean bizi den edozein pertsonak ERROLDATUTA egon behar duela. Azpi-etxebizitza batean, karabana batean edo kobazulo batean bizi arren, eremu horiek etxebizitza baliogarriak izan behar dute erroldarako, kokapena zehazteko aukera ematen badute.Are gehiago, inolako etxebizitzarik ez duten pertsonen kasuan, itxurazko etxebizitzatzat ezar daiteke udaleko Gizarte Zerbitzuek tramitatu eta zehaztutako edozein (Gizarte Zerbitzuen egoitza bera, aterpea, zentroa, erresidentzia-udalarena edo beste gizarte-erakunderen batena-...).
Erroldatuta ez egotearen ondorioz, herritarren eskubide asko kaltetuta gertatzen dira: adibidez, parte-hartze politikorako eskubidea edo beste gizarte-eskubide batzuk, batez ere, osasun-txartela eskuratzea edo etxebizitzarako politika publikoetan sartzea.
BAINA ERROLDATZEKOESKUBIDEA DUT
Ez dut etxe duinik bizi izateko. Ez dut enplegurik, eta bizirauteko ia bitartekorik ere.
Argazkia: MIGUEL ÁNGEL BERNAL, etxerik gabe dauden pertsonak.
14 1514
“Kartoi horren azpian zu bezalako pertsona bat bizi da; izan bada, eta errudun- eta lotsa-sentimendua aldatu nahi du, ardura-sentimendua izateko. Pertsona horrek hainbat oztopori aurre egin behar die egunero-egunero, hala nola burokraziari eta administrazio-mugapenei, gizartearen tratu txarrei, bitarteko ekonomiko ezari, eta garraio publikoan ibiltzeko ezintasunari, hain zuzen ez dutelako bitarteko ekonomikorik. Azken batean, aurrera egiteko geure borroka galgatzen dituzten hainbat eta hainbat oztopo ditugu. Eta ezin duzue pentsatu ere egin zer egin behar dugun egunero jana eta enplegua bilatzeko, eta profesionalekin hitzorduetara joateko. Ez al da posible doako garraio publikoa eskaintzea baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei? Borrokan jarraitzen dugu, ez dugu etsitzen eta ate-joka jarraitzen dugu nonbait erroldatu eta, horri esker, hainbat oinarrizko gizarte-eskubide eskuratu ahal izateko, hala nola, osasun-zentro batean osasun-arreta jasotzea eta Gizarte Zerbitzu Orokorretan gizarte-arreta jasotzea. Baina, ezin digute aitortu erroldatutako egoteko
Argazkiak: BIFOCAL ESTUDIOS eta JM BULPE
ETXERIK GABEKOEN EGUNEKO MANIFESTUtik aterata. 2010eko azaroaren 28an, Solen, Madrilen.
16
ZER ESKATZENDUGU?Administrazio publikoei• Bereziki tokiko administrazioei eskatzen diegu, erroldatze-eskaerak
ahalik eta eraginkortasun eta koordinazio handienaz burutzea etxerik ez duten edo azpi-etxeetan bizi diren pertsonentzat. Izan ere, hori funtsezkoa da osasun-publikoa edo beste oinarrizko eskubide batzuk eskuratzeko.
• Hiri-altzarien edo aisialdirako altzarien plangintza egitean, pertsonak eremu publikoetan eroso egotea galarazten duten altzarien inguruko azterketa egitea eskatzen dugu (aulkiak edo harriak eserlekuen ordez, etab.).
• Eraikuntza publikoetan, ospitaleetan, epaitegietan eta abarretan, gizartean baztertuta dauden pertsonentzako arreta-puntu berezia egotea eskatzen dugu.
• 2015era arte bereziki eskatuko dugu gure herrian etxerik gabe dauden milaka pertsonei bideratutako politika sendoak garatzea.
KomunikabideeiAurten ere, etxerik gabe dauden pertsonen egoerarekiko sentiberatasuna, eta gizartea sentsibilizatzen lanean jarraitzeko eskatuko diegu. Ez gizarte-estigmei.
Geure buruariGeure buruari eskatzen diogu ulertzea ez daudela eskubideak guretzat, eta opariak pobrezian dauden pertsonentzat. Guztiok pertsonak gara eta, beraz, eskubide berberak ditugu.
fePshFederación de entidades de apoyo
a las Personas sin hogar
XARXA D’ATENCIÓ
A PERSONESSENSE LLAR
Laguntzaileak:
CáritasDiocesana de Bilbao
Bilboko Elizbarrutikoa
SECRETARÍA GENERAL DEPOLÍTICA SOCIAL Y CONSUMO
DIRECCIÓN GENERALDE POLÍTICA SOCIAL,DE LAS FAMILIASY DE LA INFANCIA
MINISTERIODE SANIDAD, POLÍTICA SOCIALE IGUALDAD
GOBIERNODE ESPAÑA
Jarrai gaitzazu en “Nadie Sin Hogar” taldean eta en “@NadieSinHogar”en
Recommended