View
0
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
EG OU NN
2019KO ABENDUAREN 2 - 5
A B E N D U A L D I A
2019KO ABENDUAREN 2-5
ASTELEHENA , ABENDUAK 2
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
➢ Ez al zaizu zenbaitetan gertatzen egunak, asteak eta
hilabeteak “pasa” egiten direla eta bizitzeko eta
gozatzeko aukerarik ez izatearen sentsazioa edukitzea?
➢ Hain azkar bizi gara ezen bizitzak ihes egiten digun.
Horregatik komeni zaigu “gelditzea”, denbora hartzea
bizitzen ari garena eta nola bizitzen ari garen
hausnartzeko.
➢ Ikusi bideoa
https://aprendemosjuntos.elpais.com/especial/aprender-a-vivir-en-el-presente-alvaro-
neil-biciclown/
➢ Ba al duzu denborarik “pausari” emateko eta bizitza
zein ederra den sentitu ahal izateko?
ABENDUALDIA garai egokia
izan daiteke “pausari” eman
eta zure bizitza nola doan
pentsatzeko eta bizitzen ari
zarenak betetzen eta asetzen
zaituen hausnartzeko. Ez
bazaizu gustatzen… ALDATU!
OTOITZAOinaze handia dago gure garai
honetan, samina eta bidegabekeria
asko dago. Esnarazi, Jauna, gure
bihotza interesatua bihurtu baita,
ahaztu egin baitzaio zer den
behartsuari doan eskainitako
maitasuna.
Esnarazi, Jauna, gure zoriontasun-
grina, dibertsio galkorretan erori
baikara.
Esnarazi, Jauna, gure pertsona osoa
Zu antzemateko begiak irekita
ditugula bakarrik ibili baitaiteke
bidea.
AITAREN ETA
SEMEAREN
ETA ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
AS T EART EA , ABEND UAK 3
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
OPARI GERTATZEN DIREN HITZAK➢ “Xumearen indarra”. Hori dugu aurtengo goiburua.
➢ Zer-nolako indarra eta eragina duten garrantzi
gutxikoak iruditzen zaizkigun hainbat zeinu txikik!
➢ Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=E7Y1jqF02L8
➢Hitz batek, zeinu batek… eguna
aldarazi egin diezaiokete pertsona bati.
Ez al zaizu zuri ere gauza bera gertatzen
zurekin egiten dutenean, ala?
OPARI GERTATZEN DIREN HITZAKIzan ezazu “hitzen” bat edo “zeinuren”
bat (txikia bada ere) inguruko
pertsonekin (gurasoak, anaia-arrebak,
aitona-amonak, irakasleak, ikaskideak,
lagunak…)
…baina, batez ere…
…haserre zauden, harremanetan jartzea
kostatu, jasan ez dezakezun, begitan
hartuta duzun pertsona horrekin.
OTOITZAJainko Aita,
Eskerrak ondoan jarri dizkidazun
pertsonengatik:
ESKERRAK gurasoengatik.
ESKERRAK anaia-arrebengatik.
ESKERRAK aitona-amonengatik.
ESKERRAK lagunengatik.
ESKERRAK irakasleengatik.
Nire inguruan gaizki pasatzen aritu
daitezkeen pertsonen alde eskatu
nahi dizut bereziki.
Lagun iezadazu hitz gozoren bat,
zeinu maitagarriren bat edukitzen
inguruko pertsonekin.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA➢ Gaur, abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO
EGUNA ospatzen dugu.
➢ Hizkuntza da herri baten nortasunaren ezaugarririk
nagusiena. Hizkuntzarik gabe ez da herririk.
➢ Euskaldunak euskara+dun gara. Gure herriak aurrera
egin dezan nahi badugu, ezinbestekoa dugu hizkuntzak
aurrera egitea.
➢ Herri txikia gara. Gaur egungo globalizazio orokorrak
hizkuntza nagusiak lehenesten ditu: ingelesa, espainiera,
txinera…). Baina txikiak izanik, gure hizkuntzak badu leku
munduan eta guk geuk saiatu behar dugu leku hori
egiten.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA➢ Ikusi bideoa
https://youtu.be/oosGvlfpqT4
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez
dakitenek ikasten ez dutelako,
dakigunok hitz egiten ez dugulako
baizik”. (J.A. Artze)
➢ Saia zaitez (gaur gutxienez) euskaraz egiten,
euskaraz bizitzen. Sentitu harro zure
hizkuntzarekin, hori baita gure herriaren
altxorrik preziatuena.
OTOITZAGure herri txiki eta maitatu honen
alde eskatzen dizugu gaur, Jauna.
Eskerrak hain zoragarria egin
duzulako.
Eskerrak bertako mendi, ibar, herri
hiri eta biztanleengatik.
Egizu harro sentitu gaitezela herri
honetako herritar garelako eta saia
gaitezela hurrengo belaunaldiei ere
herri garbia, zaindua eskaintzen.
Aurrera egin dezala gure
hizkuntzak bera baita gure
herriaren ezaugarririk nagusiena.
Saia gaitezela denok zaintzen,
erabiltzen eta bizirauten.
AITAREN ETA
SEMEAREN
ETA ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
ASTEA ZKENA , ABENDUAK 4
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
POSIBLE OTE DA BESTE BIDERIK? ➢ Mundu kontsumistan bizi gara. Gainean ditugu,
paradoxikoki, hori areagotu egiten duten egunak.
➢ Black friday famatuak emango dio hasiera gehiegizko
kontsumoari, erosi… erosi… eta erosi…
ibiltzeko deiari.
➢ Beharrezkoa ote da? Badirudi dirua xahutzen ez
badugu, kontsumitzen eta erosten ez badugu ez
dagoela ez jairik ez ospakizunik. Saiatzen dira, bai,
konpainia handiak (eta ez handiak ere) jakinarazten.
➢Autoak, koloniak, jostailuak, janaria, kolonia gehiago,
turroiak… dena familiak biltzearekin, giro
“selektoarekin”, bakearekin, armonia giroarekin…
apainduta, noski.
POSIBLE OTE DA BESTE BIDERIK? ➢ Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=E1kMDwQXYnc&list=PLKdEB
ECH_q_BQIAlCdACQdrJX8KC40q8Z&index=8
➢ Ez gaitezke gizartearen trenetik jaitsi, jakina…
BAINA… agian, geldiarazi dezakegu
kontsumismoaren abiadura. PENTSATU!
“Ez zuten ostatuan lekurik.
Horregatik, aska batean erditu
behar izan zuen Mariak”.
OTOITZAJesus,
Zu xume jaio zinen eta gu
“handitasunaren handitasunez”
saiatzen gara ospatzen.
Zuk xume bizitzera deitzen gaituzu
eta gu “gero eta gauza gehiago
izaten” ahalegintzen gara.
Zuk xumeak eta behartsuak onartu
eta laguntzera gonbidatzen gaituzu
eta guk “ez ikusiarena” egiten dugu.
Zuk zorionekoa deitu duzu
behartsua zuregan aurkitzen baitu
aberastasunik handiena. Guk
aberastasunak pilatzen ditugu eta,
barnean, erabat behartsu gara.
AITAREN ETA
SEMEAREN
ETA ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
OSTEGUNA , ABENDUAK 5
AITAREN ETA
SEMEAREN ETA
ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
ITXAROPENAREN AMA➢ Inork jakin bazuen ITXAROTEN, bidea prestatzen,
Jainkoarekin fidatzen eta bere salbazio-planari
BAIEZKOA ematen… MARIA izan zen.
➢ Ez zitzaion erraza gertatuko… sinesgaitza
baitzirudien Jainkoak proposatu zion plana. Bera zen
Jesus ekartzeko “aukeratua”.
➢ Baina ausarta izan zen, FIDATU egin zen eta
BAIEZKOA eman zion, “gerta dadila zuk esaten
duzun bezala”.
➢ Era zoragarrian kontatzen digu datorren igandeko
ebanjelioak. Lk 1, 26-38
Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak Nazaret izeneko
Galileako herri batera, birjina batengana. Dabiden
etxeko Joserekin hitzemana zegoen birjina eta Maria
zuen izena. Aingeruak, haren etxean sartuta, esan zion:
«Poztu zaitez, graziaz bete hori, Jauna
zurekin.»
Ikaratu egin zen Maria hitz haiek entzutean, eta
pentsatzen jarri zen zer ote zitekeen halako agur
hura. Aingeruak orduan: «Ez izan beldurrik, Jainkoaren
ederra aurkitu duzu. Sabelean sortu eta semea
izango duzu eta Jesus ezarriko diozu izen.
Handia izango da, Goi-Goikoaren Seme deituko dute
eta Jainko Jaunak Haren aita Daviden errege-aulkia
emango dio. Jakoben etxean errege izango da beti eta
Haren erregetzak ez du azkenik izango.»
Mariak orduan aingeruari: «Nola daiteke
hori? Nik ez baitut ezagutzen gizonik»
Aingeruak: «Espiritu Santua jaitsiko da
zuregana eta Goi-Goikoaren indarrak
bere itzalpean hartuko zaitu; zuregandik
jaioko den Santua Jainkoaren Seme deituko
dute. Hara, zure ahaide Isabel ere, bere
zaharrean, haurdun dago; eta agorra omen
zena seigarren hilabetean aurkitzen da,
Jainkoarentzat ez baita ezer ezinik.»
Mariak erantzun zuen: «Hona ni hemen,
Jaunaren zerbitzaria; gerta dadila diozun
bezala. »
Orduan aingeruak utzi egin zuen.
ITXAROPENAREN AMA➢ Ikusi bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=08pHOmoS26I
OTOITZAMaria, eskerrak sinestu zenuelako,
Jainkoarekin fidatu zinelako, itxaron
egin zenuelako, bizitza
“enredatzen” utzi zeniolako
Jainkoari eta bere salbazio-plana
zugan bete zedin eskaini zeniolako.
Eskerrak, ama ona bezala,
zenbaitetan ulertzen ez bazenuen
ere, eta gurutzean josita ikusi
behar izan bazenuen ere, zure
Semearen ondoan egon zinelako
bizitza osoan.
Lagun iezaguzu Jainkoarekin
fidatzen, BAI esaten, zure
Semearen zain egoten eta bere
ereduari jarraituz bizitzen.
AITAREN ETA
SEMEAREN
ETA ESPIRITU
SANTUAREN
IZENEAN
Recommended