View
8
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
Jardunaldi teknikoak 2 Ibilbideak 3
Banbua, Panpa Lezka eta Mimosa 4 Fallopia, Tximeleten Lorea eta
Sasiakazia 5
Udal Foroak 6-8 Ikasturteko zenbait ekintza in-
teresgarri 9-15
Eskolako Agenda 21 proiektua 2006-2007 urtea geroztik hasi zen martxan
Nerbioi-Ibaizabalgo eskualdean. Aurtengoa HAMAIKAGARREN edizioa izan
da eta Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduñako
10 ikastetxek hartu dute parte.
2016-2017 ikasturterako ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEAK gaia landu da.
Buletin honen bitartez ikasturteko lana eta ekintzarik esanguratsuenak
nabarmendu nahi ditugu.
Eskolako Agenda 21 Nerbioi Eskolako Agenda 21 Nerbioi
Ibaizabal 2016Ibaizabal 2016--2017 2017
Aurkibidea
ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEAK
BULETIN DIGITALA 11Zb. Ekainak 30
2
1. Zer da espezie exotiko bat?
2. Eta espezie inbaditzaile bat?
3. Zer nolako kalteak eragin ditzakete ingu-
rugiroan, ekonomian edota giza osasunean?
4. Zure inguruan landare edo animali inba-
ditzaileak topa ditzakezu?
5. Espezie inbaditzaileak pertsonok ekartzen
ditugu gure jardueren ondorioz. Nahita
eta nahi gabeko sarbideen adibide batzuk
jarri.
6. Zein da espezie inbaditzaile bat geldia-
razteko momentu aproposena?
7. Espezie inbaditzaileen kontra gure egune-
rokotasunean egin ditzakegun hainbat eki-
men daude. Zein izan litezke?
8. Jardunaldian ikasi eta ateratako ondo-
rioak kontutan hartuta zer eskatu die-
zaiokegu Udalari espezie exotiko inba-
ditzaileen egoera ekidin eta edo murriz-
teko gure herrian?
JARDUNALDI TEKNIKOAK
Lehendabizi gelan ikasi:
Ikastetxeek bide ezberdinak erabili dituzte Jardunaldi teknikoko emaitzak
ikastetxeetan zabaltzeko (Txoko berdeak, web orriak, blogak, eta abar.)
NERBIOI-IBAIZABALGO IKASTETXEETAKO 600
IKASLEK HARTU DUTE PARTE ESPEZIE EXOTIKO
INBADITZAILEEN INGURUAN ANTOLATUTAKO
JARDUNALDI TEKNIKOETAN ETA IBILBIDEETAN.
Otsailean zehar eskualdeko hamar ikastetxetako 350 ikaslek hainbat gauza
ikasi dituzte:
3
HERRI IBILBIDEAK
Ondoren lekua aztertu:
Espezie exotiko inbaditzaileak zer eta zeintzuk diren behin ikasi ondoren,
martxoan zehar 250 ikaslek ibilbideak egin dituzte eskola inguruetako espe-
zieak identifikatzeko.
Bi orduko ibilbide hauen bitartez ikastetxe inguruan dauden espezie inba-
ditzaileak ezagutzeko aukera izan dute. Aztertutako espezieak ondorengoak izan
dira: Sasi akazia, Tximeleten lorea, Panpa lezka, Fallopia Japonikoa, Mimosa,
Bidens Aurea, Kañabera eta Banbua.
4
.
Oso azkar hazten den belarra da. Hala
ere, ez dauka belar itxura, zuhaitz
txiki batena baizik. Gainera, oso
sustrai sakonak izaten ditu.
Korea, Txina eta beste hainbat Ekial-
deko herrietatik dator.
Ekialdean banbua erabiltzen da etxeak
egiteko. Bestalde, banbua jan daite-
ke, eta panda artzak ezezik, jendeak
ere jaten du.
Hemen nagusiki ortuetan erabiltzen
da.
Hego Amerikan du bere jatorria.
Europan 1775 eta 1862 artean sartu
zuten.
Lorea, lehorra dagoenean, apainga-
rri gisa erabiltzen da.
Landare txikiak oso sentiberak
dira hotzarekin.
Zona hezeetan zehar edo uraren
ibilbidean zehar sakabanatzen da.
Mimosa, Acacia generoko zuhaitz
espezie bat da, jatorria Austra-
lia hego-ekialdean dauka.
Azkar hazten den hosto iraun-
korreko zuhaitza da mimosa. 10 m
garai izan daiteke, eta adaburua
irregularra du.
Ibilbideetan ikusitako zenbait espezieen
ezaugarriak, ikasleen hitzetan:
5
.
Asiatik dator.
Hostoak obalatua eta zabalak dira 7-
14 cm-ko luzera eta 5-12 cm-ko zaba-
lera.
Loreak txikiak, zuriak edo beige ko-
lorekoak ditu. Loraketa udaren amaie-
ran eta udazkenaren hasieran dauka.
Txinatik dator.
Infloreszentzia batek 40.000 hazi
sortu ditzake.
Landare hauek itzal asko sortzen
dute eta espezie autoktonoen haz-
kundea zailtzen dute.
Bere loreak tximeleteei asko gus-
tatzen zaizkie, hau da, elikatzeko
erabiltzen dute.
Ibilbideetan ikusitako zenbait espezieen
ezaugarriak, ikasleen hitzetan:
Ameriketako Estatu Batuetatik da-
tor.
Bai hostoak eta baita haziak ere,
pozoitsuak dira.
Loraldia: Martxotik uztailera arte
izaten da.
FOROAK: Ikusi eta ikasitakoaren ondorioak Udalari aurkezteko topagune
ezin hobeak!
ARRIGORRIAGA UGAO-MIRABALLES
ETXEBARRI
ARRIGORRIAGA ETXEBARRI
UGAO MIRABALLES URDUÑA
GALDAKAO
6
UDAL FOROETAKO PROPOSAMENAK 2016-2017
Arrigorriaga
Landare inbaditzaileak erre, moztu edo pozoia bota landare inbaditzailee-
kin amaitzeko. Bakteria batzuk sortu pozoi moduan, espezie horiekin amai-
tzeko.
Espezie exotikoak jaten dituzten animaliak ekarri.
Animali exotikoak gure ingurunean askatzea debekatu kartelen bitartez.
Espezie inbaditzaileak dauden eremuak mugatu eta ahal den neurrian hauek
desagerrarazi.
Ingurunea birsortu bertako espeziekin.
Tailerrak egin kontzientziatzeko.
Etxebarri
Kanpaina informatiboak martxan jarri herritarrak kontzientziatzeko eta es-
pezie inbaditzaileak ezagutu ditzaten.
Telefono informatibo bat jarri herritarren galderak erantzuteko eta baita
espezie inbaditzaileak ikustean abisua eman ahal izateko.
Herritik zehar, eta batez ere, espezie inbaditzaileak dauden lekuetan pa-
nel informatiboak instalatu.
Inguruko herrien artean antolatu ekimen bateratuak martxan jartzeko.
Espezie inbaditzaileak kentzeko jardunaldiak antolatu. Era berean, bertako
landare eta zuhaitzak landatu ingurunea birsortzeko.
Galdakao
Herriko lorategietan bertakoak diren landareak ipini eta inbaditzailea
izan daiteken landaredia ekidin. Nahiz eta landarea polita izan inbadi-
tzailea bada kaleetan ez jarri.
Behin sartuta dagoenean, espezie inbaditzailea kontrolatu eta/edo desage-
rrarazi eta ingurunea birsortzeko
Landare exotiko berri bat ateratzen den bakoitzean Udalak kontrolatzea.
Landare exotikoak kentzeko talde bat sortu. Taldea sortzeko bi aukera
daude: boluntarioez sortutako taldea eta/edo Udal aurrekontuko diru par-
tida bat bideratu herrian langabezian daudenak kontratatzeko eta espezie
inbaditzaileak kentzeko lanetan ibili daitezen.
Kontrol biologiko eta kimikoak egin espezie exotiko inbaditzaileen au-
rrean: landareen kasuan sustraietatik ateratzea lehene-
tsi eta animalien kasuan harrapatu eta gune kontrolatu-
etara eraman (egokitze momentuan desagerraraztea) 7
UDAL FOROETAKO PROPOSAMENAK 2016-2017
Ugao-Miraballes
Informazio kanpainak abiarazi herritarrak kontzientziatzeko eta espezie
inbaditzaileak zeintzuk diren erakusteko.
Baso eta errekak garbitzeko ekimenak antolatzen jarraitu. Inbaditzaileak
kendu (Tximeleten lorea, Panpako lezka, Sasiakazia, Fallopia japonica) eta
bertako ekosistemak birsortu bertako zuhaitzak landatuz.
Informazio telefono bat jarri.
Urduña
Erreka eta baso inguruak garbitu, espezie inbaditzaileak kendu eta berta-
koak landatu.
Kanpaina informatiboak martxan jarri herritarrak kontzientziatzeko.
Isunak jarri espezie inbaditzaileak askatzen dituztenentzat edo ,kontrolik
gabe, euren etxe inguruetan landatuta dituztenentzat.
8
9
EKORDEZK
ARIAK OS
ATU ETA
TXOKO BE
RDEAK AT
ONDU
IKASTURTEKO ZENBAIT EKINTZA INTERESGARRI
10
Tailer honekin bakoitzak bere nezeserra prestatu dugu bertako landare ga-
rrantsitzuenak erabiliz (salbia,kalendula,kamomila, eta abar), aintzinako
erremedioak egiten ikasi dugu:
-Hortzetarako pasta.
-Ezpainetarako zein sudur ingururako balsamoa.
-Krema hidratantea.
-Erredurentzako kalendulazko ukendua.
ANDRA MARI BHI
Sendabelar tailerrak
11
.
Urduñako ikastetxean beste urteetan bezala, negutegian garai desberdinetako
produktuak erein, landatu eta jaso ditugu.
ORDUÑA HLHI Urduñan garaian garaikoa
UGAO-MIRABALLES HLHI
Espezie inbaditzaileak “Click-atu”
Hainbeste hilabete espezie inbaditzaileen inguruan gauza batzuk entzunda,bazen
ordua ikusteko ea egia den gure inguruan bizi direla. Horretarako, familiei
argazki lehiaketa zabaldu genien. Lehiaketak arrakasta handia ez zeukala
ikusita, geletan bultzatzea erabaki genuen umeak animatzeko.
Hauek izan dira argazki lehiaketako irabazleak, ZORIONAK!
12
BENGOETXE BHI
Bankalak handitu ditugu ikastetxean. 2. mailako ikasle guztiok bizi dugu ortu-
ko esperientzia. Ortuaren kudeaketaz arduratu gara: garbitu, ongarritu, landa-
tu eta ureztatu.
Ortu ekologikoa
ELEXALDE BHI
DBH 1 mailako ikasleok kaskabel eta amilotxentzat txorietxeak egin ditugu eta
bertako espezieak ezagutzeko joko elektriko bat ere egin dugu.
Teknologia proiektuaren barruan, DBH 2. mailako ikasleok eguzki labe bat egin
dugu.
Txorietxeak, eguzki labea eta jokoak.
13
Gizarte Zientzietako EKIko 3.Unitateak ikasleei “Izan Zaitez Munduan Ikusi
Nahi Duzun Aldaketa / Be The Change You Wish To See In The World” proposatzen
die “Sentitu-Pentsatu-Ekin”metodologia jarraituta, hau da; nahiz eta gazte
izan, arazo baten aurrean benetako hausnarketa egin ondoren, posible da ir-
tenbideren bat aurkitzea. Bideoa ikusi ondoren, ikasleok berehala nahi izan
dugu zerbait egin, ondorioz, Gorputz Hezkuntzako irakasleari proposatu genion
Balasporteko baloiak erostea. Balasport, Eskoziako kooperatiba berri bat da
eta bidezko merkataritzako baloiak saltzen ditu.
Gure eguneroko klase praktikoetan sortzen ditugun kartoi, brickak eta tapoi
hondakinekin produktu berriak ekoizten ditugu. Hauek iraunkorrak izateaz
gain, sormena sustatzen dute: billeteroak, tabletentzako fundak, poltsak edo
karpetak apunteak eramateko.
OSTALARITZA ESKOLA
Sormen iraunkorra
EGUZKIBEGI IKASTOLA
Bidezko merkataritzako baloiak
14
GALDAKAOKO HHI
Literatur lehiaketa Aurtengo leloa: “Aniztasuna-Aberastasuna”
Badira urte batzuk Galdakaoko Helduen Hezkuntza ikastetxean ikasleen idatz-
sormena lantzeko Liteatur Idazlan Saioak antolatzen ditugula. Aurten ere, jar-
dun honi ekin diogu ikasleen parte hartzea bultzatzeko asmoz.
Eskolako talde guztiek hartu dugu parte eta hizkuntza ezberdinetan aurkeztu
ditugu lanak: gazteleraz, euskaraz, ingeleraz, frantsesaz, arabieraz, e.a.
Egindako lanak lehiaketaren Blogean aurkitu daitezke.
http://certamenliterariocepagaldakaohhi2017.blogspot.
com.es/
http://ea21arrigorriaga.blogspot.com.es/
ARRIGORRIAGA BHI
Blog berria martxan!
Arrigorriagako institutoan Eskolako Agenda 21eko Blog berria martxan ipini dugu. Hemen, Eskolako Agenda 21aren inguruan egindako gure lan guztiak
zintzilikatzen ditugu.
15
.
ANDRA MARI BHI
BENGOETXE BHI
ELEXALDE BHI
OSTALARITZA ESKOLA
EGUZKIBEGI IKASTOLA
GALDAKAOKO HHI
ARRIGORRIAGA BHI
ESKERRIKASKO DANOI
EGINDAKO LANAGATIK!
Parte hartutako ikastetxeak:
UGAO-MIRABALLES HLHI
ORDUÑA HLHI
Recommended