View
1
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
HEMEN FUNTSEZKOA LANGAI
Lehen Hezkuntzarako 6. mailarako Funtsezkoa Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, diseinatu eta gauzaturiko talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:
TESTUA ETA EDIZIOA Idoia Aranberri García
IRUDIAK Alex Macho Enrique Morente Javi Kintana
EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona Jon Ander Rojo García
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona
LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero
Euskara6 LEH
EN
HEZ
KU
NTZ
A
Zer da Funtsezkoa?
Iristear da 6. mailako ikasturtearen amaiera, eta horrekin batera, baita Lehen Hezkuntzaren amaiera ere. Azken sei urte hauetan asko ikasi duzu, eta oso urrun daude Lehen Hezkuntzako lehen urteak: idazten, problema matematikoak ebazten, natura ezagutzen, mapak interpretatzen, historiara gerturatzen... hasi zireneko urte haiek.
Orain, beste urrats txiki bat besterik ez den arren, oso une garrantzitsu bat heldu da. Oporretatik itzulitakoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) hasiko duzu: erronka berria, bai zuretzat, bai eta zure ikaskideentzat ere. Heldu egin zarela sentituko duzu, desberdin sentituko zara.
Liburu honen orrialdeetan, ikasketa- eta ikaskuntza-urte hauetan landutako eduki garrantzitsuena aurkituko duzu, ezinbestekoena: Jakin behar duzuna eta Egiten jakin behar duzuna. Liburu honetara jo dezakezu ikasitakoa berrikusteko edota trebatu eta prestatzeko. Gainera, edukiak laburtuta daudenez, oso erraza egingo zaizu funtsezkoa gogoratzea. Egin proba eta ikusiko duzu! Ez galdu zure aukera!
Eta, noski, gogoratu aurrera zoazela zeure gaitasunak garatzeko bidean.
3
Aurkibidea Lexikoa
JAKIN BEHAR DUZUNA
Hiztegia 6
Hitzen esanahia 6
Hitzen osaera 8
EGITEN JAKIN BEHAR DUZUNA
Hitzen esanahia bereiztea eta ongi erabiltzea 10
Hitzak osatzeko bideak ezagutzea eta zuzen erabiltzea 11
Gramatika
JAKIN BEHAR DUZUNA
Izena 12
Izenordaina 12
Mugatzaileak 13
Zenbatzaileak 14
Adjektiboak 14
Deklinabidea 15
Aditza 23
Adberbioak 25
Perpausa 32
EGITEN JAKIN BEHAR DUZUNA
Izen motak bereiztea eta zuzen erabiltzea 38
Izenordain motak bereiztea eta zuzen erabiltzea 38
Mugatzaileak bereiztea eta behar den gisan erabiltzea 39
Zenbatzaile motak bereiztea eta zuzen erabiltzea 40
Adjektiboak bereiztea eta era egokian erabiltzea 40
4
Deklinabide-kasuak ezagutzea eta zuzen erabiltzea 41
Aditza bereiztea eta adizkiak zuzen erabiltzea 42
Aditzondo motak bereiztea eta behar den gisan erabiltzea 44
Perpausaren egitura ezagutzea, perpausak modu zuzenean eratzea eta perpaus motak bereiztea 44
Ortografia
JAKIN BEHAR DUZUNA
Letra larria 46
S, z eta x txistukariak 46
Ts, tz eta tx txistukariak 46
A itsatsia 47
H letraren erabilera 47
Ba- aurrizkia 47
R eta rr 48
Ñ, ll, tt, dd 48
Puntua eta bi puntuak 48
Koma 49
Puntua eta koma 49
Etenpuntuak 49
Marra elkarrizketan 49
Marrarekin idatzi behar diren hitzak 50
Loturik eta bereiz idatzi behar diren hitzak 50
Orduen idazkera 51
Zenbakien idazkera 51
Bait- partikula 51
EGITEN JAKIN BEHAR DUZUNA
Letra larria behar denetan erabiltzea 52
Txistukariak bereiztea eta zuzen erabiltzea 52
A itsatsidun hitzak bereiztea eta zuzen erabiltzea 52
H letra zuzen erabiltzea 53
Ba- aurrizkiaren erabilera ezagutzea 54
Letra bereziak noiz erabili jakitea 54
Puntuazio-zeinuak zuzen erabiltzea 55
Orduak eta zenbakiak idatziz zuzen ematea 57
Literatura
JAKIN BEHAR DUZUNA
Testu literarioak 58
Antzerkia 59
Testu narratiboak 59
Poesia 60
Literatura-baliabideak 61
Bertsolaritza 62
Literatura-testuak 63
EGITEN JAKIN BEHAR DUZUNA
Literatura-testuak aztertzea 64
Testu tipologia
JAKIN BEHAR DUZUNA
Testu motak 66
EGITEN JAKIN BEHAR DUZUNA
Testu mota desberdinak ezagutzea eta sortzea 70
5
Hiztegia
Hiztegian hizkuntza bateko hitzak eta haien esanahiak bil- tzen dira ordena alfabetikoan.
Esanahiaz gain, hiztegietan bestelako informazioa ematen da hitzei buruz, hala nola, zein motatakoak diren, nolako ezaugarriak dituzten, zein esapide edo esalditan agertzen diren edo zein euskalkitakoak diren.
Hiztegiaren erabilera
Hiztegia erabiltzean, honako ezaugarriak kontuan hartzea komeni da:
Hitzak alfabetikoki ordenaturik daude. Bi hitz letra berberarekin hasiz gero, hurrengo letrari erreparatu behar diogu hiztegian lehenago zein agertuko den jakiteko. Hasi-erako letra biak berdinak badira, aldiz, hirugarrenari erreparatu beharko diogu, eta horrela hurrenez hurren.
Izenak eta izenondoak mugagabean ageri dira beti hiztegian (etxe, polit). Aditzen kasuan, partizipioa ageri da (egin, apurtu, erosi…).
Hitz batek esanahi bat baino gehiago edukiz gero, esanahi bakoitzaren aurrean zenbaki bat ageri da.
Hiztegi motak
Hiztegi mota desberdinak daude, hitzei buruz ematen duten informazioaren arabera: hiztegi orokorra edo arrunta (hizkuntza baten hitzak biltzen ditu, esanahi guztiekin), hiztegi entziklopedikoa (hiztegi arrunteko hitzez gaiz, lekuen, pertsonaien eta abar-ren izenak biltzen ditu eta haiei buruzko informazioa ematen du), sinonimo eta anto-nimoen hiztegia (hitz bakoitzak dituen sinonimoak eta antonimoak adierazten ditu), hizkuntza hiztegia (beste hizkuntza batean, hitz baliokidea adierazten du), eta abar.
Gaur egun Interneten ere kontsultatu ahal dira sarean dauden hiztegiak.
Hitzen esanahia
Hizkuntza bateko hitzek lotura mota anitz izan dezakete elkarren artean, esanahiari erreparatuz gero.
Hitz sinonimoak
Esanahi bera duten hitzak sinonimoak dira. Sinonimoak erabi-liz, ez dugu hitz bera errepikatu behar eta gure hizkera abera-tsago egiten dugu. Adibidez, eskutitz eta gutun hitzak sinoni-moak dira.
JAKIN BEHAR DUZUNA
eskutitz = gutun
6
Hitz antonimoak
Aurkako esanahia duten hitzak antonimoak dira. Adibidez, azkar eta poliki hitzek kontrako esanahiak dituzte eta antonimoak dira.
Hitz polisemikoak
Hitz polisemikoek adiera edo esanahi bat baino gehiago dute. Adibidez, adar hitza polisemikoa da.
Hitz homonimoak
Itxuraz eta ahoskeraz berdinak edo berdintsuak diren hitzak hitzak homonimoak dira. Hitzek, berdinak izan arren, esanahi guztiz desberdina dute. Adibidez, garai (ize-na) eta garai (izenondoa) hitz homonimoak dira.
Hitz paronimoak
Elkarren antza duten hitzak hitz paronimoak dira. Antz handia izanik ere, haietan bokal bat edo kontsonante bat desberdina da. Hitzok, gainera, guztiz desberdinak dira esanahi aldetik. Adibidez, hots eta hotz hitzak paronimoak dira eta baita asmo, asto eta asko hitzak ere.
Maileguak
Beste hizkuntzaren batetik hartutako hitzak dira maileguak. Mailegu batzuek euskararen tankera hartu dute, adibidez: eliza, greba, telebista. Beste batzuk, ordea, hartu eta diren-direnean gorde dira, adibidez: robot, kiwi, futbol.
Onomatopeiak
Hotsak adierazteko erabiltzen diren hitzak dira. Norma-lean, hotsak imitatuz sortzen dira. Adibidez: kukurruku, danba, zaunk… Haietatik batzuetan izenak sortzen dira: danbateko, korrokada, zaplazteko…
LEXIKOA
adar iz 1. Zenbait animaliaren buruko luzakina. 2. Zuhaitzaren besoa. 3. Musika-tresna.
garai izond altua, luzea.
garai iz. Zerbait egiteko unea, sasoia.
Kukurruku!
7
Hitzen esanahia
1 Lotu sinonimoak eta idatzi alboan antonimoak. Hitzak ezagutzen ez badituzu, bilatu hiztegian.
gaitz triste eskerga zail erraz
hits adoretsu
zital handi
bipil gaizto
2 Berridatzi esaldiak. Jarri lehor hitzaren ordez antzeko esanahia duena.
Izerdiz blai nengoen eta elastiko lehorra jantzi nuen.
Basamortuko lur lehorrak ez du inolako fruiturik ematen.
Itsasontzia urriaren bian iritsi zen lehorrera.
Ez dut inoiz ezagutu Mikel bezain mutil lehorrik.
3 Sailkatu eremu semantiko bereko hitzak koadernoan eta esan zein eremu semantikokoak diren.
sardexka espartin ganibet abarka
eskalapoi azpil txinal burruntzali
4 Bilatu esaldi hauetako hitz homonimoak eta azaldu esanahia.
Ogia guri dagoen? Esan guri, den-dena jan dugu-eta!
Hemendik hur dagoen toki batean hartu ditut hur hauek guztiak.
Pila zahar pila bat eraman genituen birziklatzera.
5 Kopiatu esaldiak eta osatu hitz egokiekin.
Arropak eta pijama jantzi nuen ohera joateko.
Derioko trena berandu zen eta bete-beteta zetorren.
Gaiari buruz zein duzun jakin nahi nuke .
Jonek karteltxo bat dio Anderri bizkarrean.
6 Aldatu letra bakarra hitzei, hitz paronimoak osatzeko. Idatzi hiruna hitz.
izan izar, ezar, asto asmo, ,
gari , , ziri , ,
EGITEN JAKIN BEHAR DUZUNA
zakar
siku
antzu
lur
erantzi / erantsi iritsi / iritzi
10
7 Adierazi. Hauetatik zein ez dira begi hitzaren familiakoak?
bidegabe bideo bideratu bidet
adierazpide bidezko bidaide
Bilatu hiztegian eta eman bide hitzaren familiakoen esanahia zure hitzez.
8 Adierazi zein den esapide hauen esanahia.
begitan hartu aukeratu amorrua hartu adi begiratu
begikoa izan zortea izan makarrak eduki gustukoa izan
begirik ez bildu lorik ez egin gaizki begiratu itsuturik egon
Hitzen osaera
9 Osatu hitz elkartuak emandakoekin eta laukikoekin. Egiaztatu hiztegiarekin.
ipurdi toki
bide punta
esku ordu
etxe beso
10 Lotu atzizki egokiak emandako hitzei, hitz eratorriak sortzeko.
ume -keria / -kuntza / -koi / -zale / -tar / -tasun / -tsu
bizi -gabe / -garri / -le / -tzaile / -garri / -dun / -gai
diru -koi / -tsu / -tza / -zale / -lari / -dun / -gile
ikusi -kizun / -lari / -le / -men / -garri / -tasun / -tegi
11 Osatu jatorria adierazten duten hitzak leku-izenei -tar, -ar edo -dar erantsiz.
Lurra Lekeitio Paris Londres
Europa Kuba Holanda Iruñea
Euskal Herria Txina Senegal auzoa
12 Idatzi hitz eratorriak emandakoei -ari, -e, -tzaile, gin, -gile egile-atzizkiak erantsiz.
galdu bizar antzeztu
irabazi agindu kantatu
irakatsi iruzur harri
ogi jokatu hil
LEXIKOA
argi
jan
motz
11
JAKIN BEHAR DUZUNA
Izena
Izenak pertsonak, animaliak, landareak sentimenduak eta gauzak aipatzeko erabiltzen ditugun hitzak dira. Adibidez: neska, katua, bizkar-zorroa.
Izen motak
Izen bizidunak eta bizigabeak.
– Izen bizidunak izaki bizidunak, hots, pertsonak eta animaliak (landareak ez) ai-patzeko erabiltzen ditugu. Adibidez: katua, neska, aita.
– Izen bizigabeak beste guztiak aipatzeko erabiltzen ditugu. Adibidez: lorea, tresna.
Izen arruntak eta bereziak.
– Izen arruntak multzo bateko pertsona, gauza, animalia edo leku guztiak adie-razteko erabiltzen dira. Letra xehez idazten dira. Adibidez: txakurra, umea, herria.
– Izen bereziak pertsona, gauza, animalia edo leku bereziak adierazteko erabiltzen dira. Letra larriz hasten dira. Adibidez: Pintto, Amaia, Lekeitio.
Izen zenbakarriak eta zenbakaitzak.
– Izen zenbakarriak zenbatu egin daitezke. Adibidez: etxe bat, bi ardi.
– Izen zenbakaitzak ezin dira zen-batu. Adibidez: esnea, gosea.
Izen neurgarriak eta neurgaitzak.
– Izen neurgarriak neurtu egin dai-tezke. Adibidez: bi kilo irin, hiru me-tro soka.
– Izen neurgaitzak ezin dira neurtu. Adibidez: gose handia, haize zakarra.
Izenordaina
Izenordainak izenaren ordez agertzen diren hitzak dira. Adibidez: ni, norbait.
Izenordain motak
Pertsona-izenordainak. Pertsona zehazten dute eta bi motatakoak dira: arruntak eta indartuak. Pertsona izenordain indartuak aditzaren aurrean eta ere hitzaren aurrean erabili ohi dira.
Nik (arrunta) ez dut kristala hautsi; zeuk (indartua) hautsi duzu.
BIZIDUNA BIZIGABEA
IZENA
BEREZIA ARRUNTA
ZENBAKAITZA
NEURGARRIA
ZENBAKARRIA
NEURGAITZA
12
GRAMATIKA
Izenordain zehaztugabeak. Ez dute nori edo zeri buruz ari garen zehazten. Hauek dira: inor / ezer, norbait / zerbait, edonor / edozer, edozein… Inor eta ezer galdere-tan eta ezezko esaldietan erabiltzen dira.
Norbaitek zerbait egin beharko du, egoera konpontzeko.
Izenordain bihurkariak. Egilea eta hartzailea pertsona bera direnean erabiltzen dira.
Goizero nik (egilea) neure burua (hartzailea) ikusten dut ispiluan.
Izenordain elkarkariak. Bi pertsonen arteko harremana eta eragina adierazten dute.
Neska-mutilek elkar ikusi dute parkean eta elkarrekin ari dira saskibaloian.
Mugatzaileak
Mugatzaileek izena zehazten dute. Bi mugatzai-le mota daude: artikulua eta erakusleak. Biak izenaren atzean jartzen dira eta ezin dira batera erabili.
Artikulua izenari lotuta doa. Bere markak dira: -a singularrerako eta -ak pluralerako.
Ekarri ogia eta arrautzak.
Erakusleek izenak mugatzen dituzte, espazioan zein denboran hurbil, erdibidean ala urrun dauden adieraziz. Singularrean hau, hori, hura erabiltzen dira; pluralean hauek, horiek, haiek.
Horko uraza horiek gure ortukoak dira.
Izenak mugatzailerik ez badu, mugagabea dela diogu:
Zein jaki gustatzen zaizu zuri?
PERTSONA IZ. ZEHAZTUGABEAK BIHURKARIAK ELKARKARIAK
IZENORDAINAK
ARRUNTAK INDARTUAK
nihi
huraguzu
zuekhaiek
neuheuberageuzeu
zeuekberaiek
norbaitedonor, nornahi
inorezer,
edozerzerbait…
neure buruaheure buruabere buruageure buruazeure buruazeuen buruaberen burua
elkar
hau
hori
hura
13
Izena
1 Irakurri testua eta bilatu bertan ageri diren izenak.
Lagun bila
Kaixo, neska-mutilok! Andere naiz eta hamabi urte ditut. Tolosan bizi naiz nire gurasoekin eta ahizparekin. Poz handia ematen dit zuek ezagutzeak! Izan ere, nire lagunen zerrenda luzatu nahi dut, metro erdikoa izan arte…
2 Sailkatu testuko izenak motaren arabera.
3 Bete esaldietako hutsuneak, parentesi arteko hitzak egoki ordenatuz.
Bizkotxoa egiteko behar da. (azukre / erdi / kilo)
Orhi mendia da. ( metro / 2017 / luze)
Lagun guztien artean edan genituen. (hiru / freskagarri / botila)
Pareta margotzeko, beharko dituzu gutxienez. (pintura / litro / bi)
4 Aukeratu zuzena eta kopiatu esaldiak koadernoan.
Gose asko / handia daukagu! Zer dago bazkaltzeko?
Gaur eguzkia dago eta jende mordoa / itzela dabil kalean.
Ez eraman kapela kalera, haize asko / zakarra dabil-eta.
Kaixo, aspaldiko! Denbora piloa / luzea neraman zu ikusi gabe!
Izenordaina
5 Kopiatu esaldiak eta bete hutsuneak pertsona-izenordain egokiekin.
arrautzak ekarri dituzu dendatik, baina tortilla prestatu dut.
Bizkotxoa egitea oso erraza da, ere egin dezakezue erraz asko.
Lan guztia egin dugu, ez duzue ezertan lagundu.
badakigu zer gertatu den, baina ez dizugu esango.
EGITEN JAKIN BEHAR DUZUNA
BIZIDUNA / BIZIGABEA BEREZIA / ARRUNTA
ZENBAKARRIA / ZENBAKAITZA NEURGARRIA / NEURGAITZA
guk geuk
zuk zuek
neuk
zeuek
38
6 Berridatzi esaldiak izenordain bihurkariak erabiliz.
Gizakiok natura zergatik hondatzen dugun galdetzen diot sarritan .
Gurasoek egunero esaten didate: zain ezazu ondo .
Neba beti dago itxura aldatzen. Dirudienez ez dago pozik .
Zuek arduratu behar duzue, gu arduratzen garen moduan.
7 Berridatzi esaldiak izenordain elkarkariak erabiliz, adibidean bezala.
Nik maite zaitut eta zuk ni maite nauzu. Guk elkar maite dugu.
Zu nire ondoan eseri zara eta ni zure ondoan.
Jonek Miren agurtu du eta Mirenek ere Jon agurtu du.
Zure gurasoek ez dituzte nire gurasoak ezagutzen, ezta nireek zureak ere.
Osabak ez du auzokoarekin hitz egiten, ezta auzokoak osabarekin ere.
8 Osatu elkarrizketa koadernoan, izenordain zehaztugabeak erabiliz.
Beldurrak airean
–Ai, ama! Zer zarata izan da hori? Uste dut dabilela hemen!
–Nik ez dut entzun eta ez dut uste hemen dabilenik. Zure irudipenak dira!
–Bada, nik entzun dut! Eta mamua bada? Ai, ene! emango nuke etxean egotearren!
Mugatzaileak
9 Kopiatu esaldiak eta bete hutsuneak artikulu egokiekin.
Plastikako irakasle badaki guraize nork ezkutatu dituen.
Nire praka bakero zulo daukate poltsikoan.
Auzoko andre txirrin jo digu goizean goiz.
Mateko koaderno eta betaurreko etxean ahaztu zaizkit.
10 Aukeratu erakusle zuzenak eta berridatzi esaldiak.
Horko traste hauek / horiek botatzeko dira; hango horiek / haiek, gordetzeko.
Hemengo zuhaitz hau / honek ez du hostorik, horko hori / horrek, bai.
Ez ditut sekula ahaztuko duela bi urteko opor zoragarri haiek / horiek.
Kutxa hortan / horretan kromoak daude eta hartan / haretan, berriz, puxtarriak.
GRAMATIKA
-a-ak
-ek
39
Letra larria Letra larria idazten dugun edozeren hasieran erabili
behar da, bai eta puntuazio-marka hauen ondoren ere: puntua, galde- edo harridura-marka eta eten-pun-tuak.
Letra larria izen bereziekin ere erabili behar da: per- tsona-izenak, animalia-izenak, leku-izenak, erakunde-izenak, jaiegun eta entzute handiko izenak, astronomia-izenak, ikasgaiak, sarien izenak…
Ander, India, Eusko Jaurlaritza, Maiatzaren Bata,
Eguberriak, Lur planeta, Literatura, Nobel saria…
S, z eta x txistukariak Hitz batetik sortzen diren hitzak jatorrizkoa bezala idazten dira:
ikasi: ikasle, ikasgela; izen: izendegi, abizen; xukatu: xukadera…
Aditz laguntzaileak z letraz idazten dira: naiz, dizut, zaizkizue, zitzaidan…
Hitzei balio adierazkorra emateko erabiltzen da x letra:
gozo / goxo, musu / muxu…
ZEREZ? eta ZERTAZ? galderei erantzuten dieten hitzak z letraz amaitzen dira:
autoz, oinez, zutaz, lagunez…
S letraz idazten dira -tasun atzizkia duten hitzak: maitasun, alaitasun, gaitasun…
Z letraz idazten dira -zale, -kizun eta -ezin atzizkidun hitzak:
musikazale, eginkizun, amaiezin…
X letraz idazten dira -xka atzizkidun hitzak: liburuxka, herrixka, berdexka…
Ts, tz eta tx txistukariak Hitz hasieran, tx idazten da beti: txorizo, txistorra, txokolate, txolarre, txapela…
Hitz amaieran, ts eta tz erabiltzen dira gehienetan. Tx oso gutxitan azaltzen da:
legatz, sahats, zuhaitz, huts… ; apatx, txepetx, ipotx…
Tz letraz idazten dira -kuntza, -tza, -tzaile eta -gaitz atzizkiak dituzten hitzak:
hizkuntza, jendetza, harri-jasotzaile, ulergaitz…
Ts letraz idazten dira -tsu atzizkidun hitzak: berritsu, euritsu, jakintsu…
Tx letraz idazten dira -txo atzizkia duten hitzak: mokadutxo, etxetxo…
JAKIN BEHAR DUZUNA
46
A itsatsia
Zenbait hitz -a letraz amaitzen dira, baina amaierako -a hori ez da artikulua, hitza-rena baizik. Hitz horiek -a itsatsia dute.
gauza, anaia, balea, eskola, aitona, koroa, panpina, erregina, botila, burdina…
Jatorrizko erdaran a letraz amaitutako guztiek -a itsatsia dute euskaraz ere:
politika, arma, arropa, lupa, pertsona…
Atzizki batzuek ere -a itsatsia dute :-kada, -dura, -kera, -keria, -keta, -gintza, -kuntza, -tza.
katilukada, kutsadura, astakeria, azterketa, ikaskuntza, heriotza…
Hitzaren amaieran -ia duten zenbait hitzek (familia, geografia…) eta beste sei hitzek (natura, literatura, kultura, burdina, hizkuntza, eliza) amaierako -a letra gal dezakete beste hitz batekin elkartzean.
literatur lehiaketa agentzia edo literatura-lehiaketa , hizkuntz gaitasuna edo hiz-kuntza-gaitasuna, ortografi arauak edo ortografia-arauak…
H letraren erabilera
Bokalez hasten diren zenbakiek h dute hasieran, ehun zenbakiak izan ezik, h bi bokalen artean baitu.
hiru, hamar, hamahiru, hogei, hogeita hamabost…
Erakusleak eta haietatik sortutako hitzak h letraz idazten dira.
hau, horiek, hura, horietan, hartatik, horietara…
Bi bokal berdinen artean h jartzen da gehienetan.
zahar, ohol, zuhur, mihi, ahate, mehe…
Hiru bokal elkarren segidan agertuz gero, h tartekatzen da.
oihan, leiho, oihu, lehia…
Hitanoari (Hi formari) dagozkion aditzak h letraz idazten dira beti:
haiz, hintzen, hago, hengoen…
Ba- aurrizkia
Ba- aurrizkia aditzari loturik idatzi behar da.
Amua erabiltzen ez baduzu, ez duzu arrainik harrapatuko. Bai, badakit.
Salbuespen bat bada, ordea. Ba-ren eta aditzaren artean beste hitzen bat (ote, al, omen…) sartuz gero, bereiz idatzi behar da.
Ba ote dago ogirik etxean ? Bai, badago.
ORTOGRAFIA
47
Testu literarioak
Literatura arte mota bat da, pintura eta eskultura bezala. Hala izanik, edertasuna sortzea da literatura-ren helburua. Testu literarioek, beraz, edertasuna sortzea eta irakurleengan zirrara eta gozamena era-gitea dute helburu. Hori lortzeko, idazleek hitzak aukeratu eta elkarren artean josten dituzte, zenbait baliabide berezi erabiliz. Hizkuntza erabiltzeko modu berezi horri hizkuntza literario deritzo.
Prosa eta olerkia
Testu literarioak prosaz edo olerki-forman idatzita egon daitezke.
Prosazko testuak lerro luzetan eta paragrafotan antolatzen dira. Hitz lauz idatzi daude.
Olerkiak, aldiz, lerro laburretan idazten dira eta lerro horiek ahapalditan biltzen dira. Olerkiek, gai-nera, errima izaten dute gehienetan. Neurtitzez idatzita daude.
Genero literarioak
Literaturan hiru genero nagusi daude: kontakizuna edo genero narratiboa, poesia edo genero lirikoa eta antzerkia.
Testu narratiboak hitz lauz idatzita daude, olerkiak neurtitzez idatzita daude eta, antzerkia, berriz, elkar-rizketen bidez ematen da.
Literatura motak
Bi literatura mota daude: ahozko literatura eta ida-tzizko literatura.
Ahozko literatura zaharragoa da idatzia baino. Due-la urte asko sortu zen, ahoz gehienetan, eta ahoz aho igaro da mendetan zehar, egun batean norbaitek idatziz jaso duen arte. Euskal ahozko literatura oso aberatsa da.
Idatzizko literatura ahozkoa baino berriagoa da. Euskal Herrian nahiko berandu hasi zen. Euskarazko lehen liburua 1545. urtean plazaratu zen eta Bernat Etxeparek idatzi zuen.
JAKIN BEHAR DUZUNA
PROSA OLERKIA
TESTU LITERARIOAK
NARRATIBOA
Kontakizunak
LIRIKOA
olerkiak
ANTZERKIA
Antzezlanak
GENERO LITERARIOAK
AHOZKOA IDATZIZKOA
LITERATURA MOTAK
58
Antzerkia
Antzezlanak jendaurrean antzezteko idazten dira berez, eta, hori dela-eta, ezaugarri berezi batzuk dituzte. Elkarrizketa eran idatzita daude, hitz lauz zein neurtitzez.
Antzezlanetan ez dago gertakarien berri ematen duen kontalaririk, pertsonaien hitzen eta ekintzen bidez adierazten da hori.
Elkarrizketak eta akotazioak
Elkarrizketek osatzen dute antzezlanaren zati nagusia. Pertsonaien izenak letra larriz agertzen dira haiek esan beharrekoaren aurrean.
Akotazioak elkarrizketan tartekatzen dira, dekoratuei, jantziei, antzezteko moduari nahiz ekintzei buruzko oharrak egiteko. Akotazioak parentesi artean edo beste letra molde batez ageri dira testuan.
Antzezlanen egitura
Antzezlanak ekitalditan banatzen dira, eta ekitaldiak eszenatan.
Ekitaldia antzezlanaren zati nagusietako bakoitza da. Ekitaldi bakoitzaren amaieran atsedenaldia egin ohi da.
Eszena bakoitzean pertsonaia berek parte hartzen dute eta leku berean gertatzen da.
Testu narratiboak
Testu narratiboetan edo kontakizunetan asmatutako nahiz benetako gertakariak kontatzen dira. Hitz lauz idatzita egoten dira.
Kontakizunetan kontalaria arduratzen da gertatzen dena kontatzeaz. Kontalaria na-rrazioko pertsonaia bat izan daiteke edo, bestela, istoriotik kanpo egon daiteke.
Ipuina
Ipuina prosaz edo hitz lauz idatzitako kontakizun la-burra da, pertsonaia batzuei jazotako gertaerak konta-tzen dituena. Ipuinetako gertakizunak modu labur eta trinkoan eta ordena kronologikoan aurkezten dira.
Egitura aldetik ipuinek hiru atal izaten dituzte: hasiera, korapiloa eta amaiera.
Hasieran, ipuina non eta noiz gertatu den azaltzen da, eta pertsonaiak eta ekintza nagusia aurkezten dira.
Korapiloan ekintza nagusiaren ondorioak azaltzen dira.
Amaieran, arazoaren konponbidea azaltzen da.
LITERATURA
HASIERA
KORAPILOA
AMAIERA
IPUINAREN EGITURA
59
Testu motak
Egunero, ahoz nahiz idatziz komunikatzeko, testu mota asko erabil-tzen ditugu, adierazi nahi dugunaren arabera.
Kalean eta eskolan ere, testu mota ugari aurkitzen ditugu: testulibu-ruetako azalpenak, literatura-testuak, egunkarietako albisteak, auto-bus-geltokietako iragarkiak….
Testu horiek guztiek ezaugarri bereziak dituzte.
Narrazio-testuak
Narrazio-testuetan, literarioak izan ala ez, denbora tarte batean gertatzen diren ekin- tzak kontatzen dira ordena kronologikoan. Horrelako testuek egitura finkoa izaten dute: sarrera, gertaera eta bukaera izaten dute.
Sarreran nondik norakoak aurkezten dira.
Gertaerari dagokion atalean, luze-zabal ematen da gertatutakoaren berri.
Bukaeran nola amaitu den azaltzen da.
Narrazio-testuak hauek dira, besteak beste: ipuina, eleberria, kondaira, txistea, bio-grafia (narrazio-testu literarioak), eta baita albistea, erreportajea, gutuna, komikiak (narrazio-testu ez literarioak), eta abar.
Deskribapen-testuak
Deskribapen-testuetan pertsona, animalia, gauza edota leku baten ezaugarri nagusien berri azaltzen da, hots, nolakoak diren adierazten da.
Deskribapenak egiteko orduan, garrantzitsua da ordena bat jarraitzea. Oro har, honako teknikaren bat erabiltzen da:
Orokorretik zehatzera (edo alderantziz). Pertsonen, animalien eta objektuen deskri-bapena egiteko erabiltzen da, batik bat. Deskribatzen ari garenaren aurkezpen orokorra egitean eta gero xehetasunak ematean datza. Edo, alderantziz eginez gero, xehetasunen batetik hasita, ezauga-rri orokorrenak adieraztean.
Aurretik atzera (edo alderantziz). Lekuak, argazkiak, koadroak… deskribatzeko era-biltzen da teknika hau. Aurrean edo age-riko tokian ikusten dena deskribatzean da- tza, atzean dagoena deskribatzera pasa- tzeko. Edo alderantziz: atzekotik hastean, agerikoenera pasatzeko.
JAKIN BEHAR DUZUNA
Ikuspegia oso ederra zen. Aurreko aldean erreka
zegoen, soroz inguraturik.Atzean mendi garaiak
zeuden, eta haien magalean, herri txiki bat.
66
Azalpen-testuak
Azalpen-testuetan gertakizunen edo fenomenoen azalpen objektiboa egiten da, gaiari edo fenomenoari buruz zerbait edo ezer ez dakien hartzaile batentzat. Horrelako testuetan, antolaketa logikoa eta azalpen analitikoa gailentzen dira.
Azalpen-testuek hiru zati nagusi izaten dituzte: sarrera, azalpenaren garapena eta ondorioa.
Sarreran testuan azalduko den gaia aurkezten da.
Azalpenaren garapenean gaiari buruzko kontzeptuak argitzen dira eta datuak ematen dira, besteak beste. Hau da zati luzeena.
Ondorioan azaldutakoaren laburpen gisakoa egiten da.
Azalpen-testuetan, zenbaitetan, grafikoak, eskemak edota marrazkiak erabiltzen dira, are argiagoak izateko.
Hona hemen zenbait azalpen testu: oharra, gonbita, arauak, testuliburuetako azalpe-nak, gida turistikoak, mapak, definizioak…
Jarraibide-testuak
Jarraibide-testuetan ekintzaren bat gauzatzeko aginduak, argibideak edo orien-tabideak ematen dira. Informazioa era objektibo eta argian ematen da, ordena logiko bati jarraiki.
Egituraren aldetik, sekuentzietan antolaturik egoten dira jarraibide-testuak, denbo-raren arabera. Hori horrela izanik, oso arrunta da zenbakiak edota ordenaren berri ematen duten hitzak (lehenik, ondoren, azkenik…) erabiltzea, urratsak markatzeko.
Batzuetan planoak eta marrazkiak ere erabiltzen dira, argiagoak izateko asmoz.
Hona hemen zenbait jarraibide-testu: sukaldaritza-errezeta, ibilbideak, prozedura adi-erazteko testuak, argibideak…
TESTU-TIPOLOGIA
GAZTA ETA INTXAUR ENTSALADA
ENTSALADA NOLA EGIN
Lehenik, uraza ondo-ondo garbitu eta txikitu egin behar dugu.
Ondoren, gazta zatituko dugu eta intxaurrak zurituko ditugu eta urazarekin nahastuko ditugu.
Jarraian, olioa, ozpina edo limoia eta gatza bota behar zaizkio entsaladari.
Azkenik, dena polito aurkeztuko dugu, azpil batean.
OSAGAIAK
uraza
gazta
intxaurrak
olioa
ozpina edo limoia
gatza
67
Argudio-testuak
Argudio-testuetan egileak gai bati buruzko ideia edo iritzi baten alde edo kontra egiten du (tesia) eta arrazoiak ematen ditu (argudioak) bere ideia edo iritzia justifi-katzeko nahiz hartzaileak konbentzitzeko. Hori horrela izanik, argudio-testuetan ger-taera, arazo, ideia edo iritzi baten aldeko edo kontrako arrazoi ugari agertzen dira. Oso garrantzitsua da tesiaren eta argudioen artean erlazioa egotea eta modu egokian garatzea.
Argudio-testuek hiru zati nagusi izaten dituzte: sarrera, garapena eta ondorioa.
Sarreran testua zeri buruzkoa den, hots, testuaren gaia azaltzen da.
Garapenean tesia aurkezten da eta haren aldeko arrazoiak ematen dira, ordenan.
Ondorioan tesia zein den berriz ere aipatu eta justifikatu egiten da, labur-labur, hau da, garapenaren laburpen gisakoa egiten da
Argudio-testuetan, zenbaitetan, adituen aipuak, erreferentziak eta abar erabiltzen ditu egileak, bere tesia indartzeko.
Hona hemen zenbait argudio-testu: iritzi-gutuna, iritzi-artikulua, iruzkina, eztabaida, kazetaritza-elkarrizketa…
Publizitate-testuak
Publizitate-testuen helburua hartzaileak zerbait egitera bultzatzea da: zerbait eros-tea, lekuren batera joatea, jokabide jakin bat hartzea… Publizitate-testuak egunkari eta aldizkarietan, irratian, telebistan, Interneten, kaleko iragarkietan eta erakundeen kanpainetan aurkitzen ditugu.
Publizitate-testuetan iragartzen duten produktu, leku nahiz jokabideari buruzko infor-mazioa ageri da eta produktu hori erosteko, leku hori bisitatzeko nahiz jokabide hori hartzeko arrazoiak aurkezten dira. Helburua lortzeko, testu eta irudi erakargarriak era-biltzen dira.
Publizitate-testuetan leloak erabiltzen dira. Leloa esaldi labur bat izaten da, oso esan-guratsua eta gogoratzen erraza.
JAKIN BEHAR DUZUNA
LELOA Distira, horz zurienak zureak izango dira.
Irribarre polita izan nahi duzu? Hortz zuriak izan nahi dituzu?
Erabili, Distira hortz-pasta.
68
Kazetaritza-testuak
Kazetaritza-testuak komunikabideetan agertzen di-renak dira: irratian, egunkari eta aldizkarietan, telebis-tan, interneten… Testu hauen helburua gaurkotasu-na duen gairen bati buruzko informazioa ematea da.
Kazetaritza-testu ohiko edo ezagunenak albistea, iritzi-artikulua eta elkarrizketa dira.
Albisteak duela gutxiko gertakari bat azaltzen du modu laburrean. Normalean, albis-tean lehenik informazio garrantzitsuena ematen da eta gero xehetasunak azaltzen dira. Albisteak honako bost galderei erantzun ohi die: Zer gertatu da? Noiz gertatu da? Non gertatu da? Nork egin du edo nori gertatu zaio? Zergatik gertatu da?
Bestalde, albisteek izenburua, sarreratxoa, testua eta argazkiak izan ohi dituzte,
– Izenburuan gaiaren berri ematen digu, modu erakargarrian, irakurtzen edo entzuten jarraitzeko gogoa pizteko.
– Sarreratxoak testuan zehar azalduko den ideia nagusia erakutsi ohi digu.
– Testuan goian aipatutako bost galderei erantzuten zaie, hots, gertatutako-aren berri ematen da.
Iritzi-artikuluan egileak gertatu berri den albiste bati buruzko iritzia edo eguneroko-tasuna duen gai bati buruzko iritzia ematen du. Batzuetan, bere iritziaz gain, infor-mazio objektiboagoa ere ematen du egileak.
Elkarrizketan kazetariaren eta pertsonaia ezagun baten arteko solasaldia biltzen da. Normalean, elkarrizketak bi zati nagusi izaten ditu: aurkezpena eta galde-erantzunak.
– Aurkezpenean elkarrizketatuari buruzko datuak ematen dira (nor den, non jaio den, zergatik den ezaguna, zertan diharduen…).
– Galde-erantzunetan kazetariak pertsonaiari eginiko galderak eta hark emandako erantzunak biltzen dira.
TESTU-TIPOLOGIA
KILOMETRO BATEKO ETXE-ORRATZA
Saudi Arabian eraikiko dute munduko etxe-orratz altuena.
1.000 metroko luzera izango du Yeddah-n, Sau-di Arabiako bigarren hiririk handienean, erai-kiko duten munduko etxe-orratzik altuenak. Kingdom Tower izango du izena, eta jatorrizko proiektuan 1.500 metroko eraikina altxatu nahi zuten arren, segurtasun-eragozpenak tarteko, kilometroko altuera izango du azkenean.
69
Recommended