View
1
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
EUSKARA ZERBITZUAK 2014an
EGINDAKO LANAREN INGURUKO TXOSTENA
ESEP, GETXOKO III. EUSKARA PLAN NAGUSIA ONARTUTA
Getxoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzak 2013ko uztailean onartu zuen ESEP, Euskara Sustatzeko
Ekintza Plana. Getxoko ESEPek datozen urteotako hizkuntza plangintza gidatu nahi du eta euskararen
erabilera areagotzea du xede nagusitzat. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana aurrera eramateko 330
jarduera (kanpainak, tailerrak, jardunaldiak, Euskara Saria, sentsibilizazio ekitaldiak…) aurreikusten ditu
Udalak.
Euskaldunen ehunekoak nabarmen egin du gora
azken 25 urteotan Getxon: 1981ean %9,9koa zen
eta 2011n, ordea, %27,1koa. Euskara kalean
erabiltzen dutenak, aldiz, %9,2 dira. Hortaz, eta
ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak
egin behar diren arren, ezagutzaren eta
erabileraren arteko aldea murrizteko bidean, plan
berri honen helburu nagusia euskararen erabilera
indartzea izango da.
ERABILERA PLANA ETA TREBAKUNTZA
ESEPen esparru estrategikoen barruan Administrazioa izeneko esparrua aurreikusten da. Kontuan
hartuta esparru honetan jaso beharrekoa bete betean bat datorrela Udalean Euskararen Erabilera
Sustatzeko Planarekin, parekatu egin dira Udalean Euskararen Erabilera Sustatzeko IV. Plana 2013-2016
eta ESEPen bigarren helburu estrategikoko Administrazioa atala.
TREBAKUNTZA
ESEPek Administrazioa atalean jasotzen duena garatzeko Euskara Zerbitzuan lanean jarraitzen dute Udal
Euskaltegiko irakasle bi trebatzaile lanetan. Hona hemen trebakuntzaren lanaren isla txikitxo bat:
TREBAGAIAK (langileak)
2010-11 2011-12 2012-13 2013-14
GUZTIRA 16 32 49 49
K℡℡℡℡NTSULT@K
2011 2012 2013 2014ko uztailera arte
(barne)
Guztira 415 538 449 396
“BIZI” GETXOKO UDALEAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA
SAREA
Udaleko langileen artean euskara gehiago
erabiltzeko ahalegina da SAREA. Hainbat
langilek euren artean euskaraz
komunikatzeko konpromisoa hartu dute.
Langile horiei, modu desberdinetan BIZI
logoa jarri zaie:
� BIZI logoa Intranetean; telefono eta e-
posta bilatzailean BIZI logoa jarri zaie
sarekideei.
� Sarekideek posta elektronikoz bidaltzen
dituzten mezuetan BIZI logoa agertzen
da honako esaldi honekin: Euskaraz
komunikatzeko konpromisoa hartu dut.
Nahi baduzu, euskaraz.
HIZKUNTZEN elkarBIZItza GETXO
KIROLAK-EN
Getxo Kirolak-ek bai udarako eta baita
negurako ere aurten egin dituen
eskaintzetan zenbait ikastaro BIZI
ikurrarekin agertzen dira. BIZI
ikurrarekin agertzen diren ikastaroak
euskaraz izango dira nagusiki eta
hizkuntza menperatzen ez duten umeei
arreta pertsonalizatua eskainiko zaie.
Hizkuntzen elkarBIZItza bilatzen dugu.
BIZI ikurra daukaten jardueretan aritu eta arituko diren entrenatzaileei formazioa eskaini zaie.
IRAKASKUNTZA
IKASGEHI batzordea
Ikastetxeekin eta gurasoen elkarteekin koordinatzeko sortu zen batzordeak 3 BILERA burutu ditu 2013-
14 ikasturtean.
ESKOLORDUZ KANPOKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK
Bederatzigarren urtez ipini dugu martxan deialdi hau. 2014ko deialdian, 2014-15 ikasturtean garatuko
diren 151 proiektu lagundu ditugu, eta laguntzetan 32.000 euro banatu ditugu. Laguntza hauek bitan
banatzen dira: Eskola orduz kanpoko jarduerengatik 28.000 euro ematen ditugu eta 4.000 euskararen
eguna euskal astea eta antzekoak antolatzeagatik. Guztira 150 proiektu lagundu dira. 2014-15
ikasturterako guraso elkarte eta ikastetxeek aurkeztutako laguntza eskaeren artean azpimarratzea
merezi dute ondorengoek:
� Egonaldiak eta asteburu pasak
� Udalekuak
� Iraileko udaleku irekiak
� Robotika jarduerak
� Zeinu hizkuntza
Baloratzen dena:
� Proiektuak integralak izatea
� Euskaran murgiltzea sustatzea
� Ikasleek ekar ditzaketen hizkuntza-defizitak
gutxitzea helburu izatea
� Ahozkotasuna lantzea
� Berritzailea izatea
Kontuan hartzen da
� Bakoitzak egiten duen inbertsioa
� Ekimenaren iraupena
� Ume kopurua
GEHI AKADEMIAK
Euskarazko zerbitzua eskaintzen duten akademien berri eman
dugu. Ume, gazte zein heldu getxoztarrok badugu herrian bertan
hainbat ekintza euskaraz egin ahal izateko aukera: aholkularitza
psikopedagogikoa, eskola-laguntza, musika, dantza, eskulanak,
pintura-tailerrak, euskara-ikastaroak, etab. Horien guztien berri
izateko, liburuxka hau prestatu dugu, eskaintza euskaraz duten
akademien eta zentroen gaineko informazioa biltzen duena.
Aurten aholkularitza psikopedagogikoa euskaraz eskaintzen duten
8 akademia berri sartu dira katalogoan. 2- 18 urte bitartekoei
eskutitza bidali zitzaien etxera esanez Udaleko web gunean
kontsulta zezaketela katalogoa.
Arestian jorratutakoez gain, zubi lan handia egiten da Getxon sortzen diren ekimenak ikastetxe eta
institutuetara zabaltzen. Aipamena merezi dutenak hauexek dira:
� BERBABANDA izeneko ekitaldia Euskararen Nazioarteko Egunean.
� ARGIHIZKIAK erakusketaren berri eman genuen institutuetan.
� BOOK TRAILER txapelketaren berri institutuetan.
� BEHARSAREA: ikastetxeekin elkarlanean panel berezi batzuk jarri ditugu ikastetxeetan,
15 egunetik behin eguneratzen diren panelak hain zuzen.
� AKADEMIAK EUSKARAZ Getxoko ikastetxe guztietan.
� GEHITU KULTURA eta GEHITU KIROLA egitasmoen berri.
FAMILIA
TRANSMISIO KANPAINA
EMAIOZU EUSKARA (jaioberriak) kanpainarekin jarraitu dugu; 2014. urtean
626 familiak jaso du Udalak bidaltzen duena.
SENDI EGITASMOA
SENDIk hazten jarraitzen du: Guztira 1.507 lagunek hartu dute parte
ekintzetan.
�Tailerrak: 20 eskaini dira eta 28 egin dira. 1.301 lagun egon dira.
�Olgetan euskaraz eta Hazibideak proiektuak: 206 lagun.
TRANSMISIO KULTURALA: EUSKAL KANTA ETA BERTSOLARITZA KLASEAK
IKASTETXEETAN
Udalak euskal kanta klaseak eta bertsolaritza klaseak eskaintzen dizkie
herriko ikastetxeei eskola orduetan. 2014-15 ikasturtean 1.017 ikaslek jasoko
dituzte klase hauek:
� Euskal kanta klaseak: 452 ikasle.
� Bertsolaritza 565 ikasle. Horietatik 270 ikasle DBH 1ekoak dira.
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoak
zortzi ataletan: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika pro-
duktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Eskutitza bidali diegu Getxon 0tik 16 urtera bitarteko
haur eta gazte guztiei. Iaz bezala aurten eskutitza baino ez dugu etxeetara bidali.
UME EUSKALTEGIAK.
Ekimen honen bidez Getxoko umeei euskara hobetzeko ikastaroak eskaini zaizkie era oso ludikoan.
Getxon hiru zentro daude umeei euskara klaseak eskaintzen dizkietenak: Getxon Sustraiak elkartea,
Algortan Algortako Uztarri elkartea eta Areetan Areetako Uztarri elkartea. 2014an ume euskaltegi
hauetan 161 ume aritu dira euskara ikasten.
ETORKINAK ETA EUSKARA
MARTXA INTERKULTURALA
Entre Amigos-Lagun Artean elkartearen laguntzarekin,
III.Martxa Interkulturala antolatu genuen Urkiolako Natur
Parkera. Helburua jatorri eta kultura askotariko pertsonak
batzea zen helburua eta euskal kultura ezagutzera ematea,
Getxon ordezkaturik dauden mundu mailako bestelako
kulturekin uztartzeko. Autobusa bete egin genuen, 55 lagun.
BIZILAGUNAK EKIMENA
Bertako familiak eta norbanakoak atzerritik etorritako
familiekin elkartu eta azaroaren 23an elkarrekin bazkaltzea
helburu zuen egitasmoa da. Elkartze horietako bakoitzean,
bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat
izan dira. EGIZU buru belarri sartuta dago, ahalik eta familia
euskaldun gehien lortzeko eta familia euskaldun horiek
euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa ere emateko
etorkinei. Guztira, 130 pertsonek hartu zuten parte antolatu
ziren 15 bazkaritan.
AISAtik HASTAPEN IKASTAROetara
2014-15 ikasturteari begira berrikuntza bat jarri dugu martxan; benetako integrazioa lortu nahian AISA
ikastaroak baztertu eta hastapen ikastaroak eskaini ditugu bai bertokoentzat eta baita etorkinentzat ere;
ikastaroak denontzat dira, 120 ordukoak, urrian hasi eta ekainean amaituta. Bi talde sortu dira eta
horietan bertokoak eta etorkinak nahastuta daude: guztira, 27 ikasle, horietatik 10 dira jatorri
atzerritarra dutenak.
EGIZU ETA PLATAFORMA
2014an, Getxoko EGIZU elkarteak eta Getxoko Etorkinen Plataformak (Getxoko Udaleko Euskara
Zerbitzuaren eta Immigrazio Zerbitzuaren babesarekin) egitarau bat adostu dute euskara eta euskal
kulturaren inguruko jarduerak antolatzeko. Hona hemen, urte osoan zehar martxan jarritakoak:
� Familientzako euskarazko joko eta abestien tailerra.
� Txangoa Bizkaiko Kostara.
� San Juan munduan.
� Toponimia ibilbidea
� Kulturarteko paellak
� Euskal gastronomia tailerra
HELDUEN EUSKALDUNTZEA
MATRIKULAZIO SUSTATZEKO KANPAINA
GETXOBERRI BEREZIA. GETXOBERRI berezi honen bidez
herritarrak animatu nahi izan ditugu euskaltegietan izena
eman dezaten. Argitalpen honek helburu hauek izan ditu:
� Getxon dauden euskaltegien inguruko informazioa eman.
� Eskaintza berezien gaineko informazioa eman:
DENDAKETAN, AISA, BERBALAGUNA eta abar.
� Udalak ematen dituen diru-laguntzen gaineko informazioa
eman herritarrei.
Getxoberri Getxoko postontzi guztietan sartzen da (16.000
postontzi inguru); horretaz gain 4.000 ale gehiago egin ditugu
Getxoko leku publikoetan, denda eta tabernetan uzteko.
SELFIE LEHIAKETA. Selfia eta euskaltegien aldeko esaldia botatzen
zutenen artean sakelako telefono mugikor bi zozketatu genituen.
Ez zuen arrakasta handirik izan.
GRAFITIA: San Juan festa aprobetxatuta grafiti erraldoia egin
genuen getxotarrak euskara ikastera animatzeko; euskaltegien
udako eskaintzaren berri emateko aprobetxatu genuen.
EMAN IZENA GETXOKO EUSKALTEGIETAN. Esku-orriak eta kartelak banatu genituen getxotarrak
euskara ikastera animatzeko, euskaltegien eskaintzaren berri emateko eta Udalak dituen diru-laguntzei
buruzko informazioa emateko.
DIRULAGUNTZAK EUSKALTEGIEI ETA UZTARRI EUSKALTEGIEI
Deialdi bidez Getxoko Udalak 12.000 euro banatu ditu euskaltegien eta Uztarri izeneko euskaltegien
artean:
� Euskaltegi homologatuak: 16 urtetik gorako ikasleei klaseak ematen dizkieten Getxoko euskaltegiak:
Lauaxeta AEK Euskaltegia eta J. A. Agirre Euskaltegia.
� Ume-euskaltegiak: 16 urtetik beherako ikasleentzat: Areetako, Algortako eta Getxoko Uztarri
euskaltegiak.
EGIZU laguntzen jarraitzen dugu
BERBALAGUNA: EGIZUren egitasmorik ezagunena eta arrakastatsuena: urte
hauetan ehunka lagunek hartu izan dute parte. 2014an ere hazi egin da
ostera ere: 270 lagun, 28 taldetan. Astean behin, tabernan, kalean, parkean,
plazan euskaraz berba egiteko elkartzen dira, giro lasai eta atseginean.
KULTUR JARDUERAK: BERBALAGUNA egitasmoaz gain, aurten, 75 jarduera
antolatu dituzte eta 2.359 pertsonak hartu du parte jarduera horietan.
Tailerrak, bakarrizketak, tailerrak, berbatxangoak, egun pasak… dira
antolatzen diren jardueren adibideak.
GAZTE SALTSA, KIROLA EUSKARAZ: helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da,
horretarako aisialdia eta kirola esparru ezin hobeak ditugu eragiteko. Yoga, mendi-irteerak, asteburuko
eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona.
UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa: guztira, 10 jarduera eta 250 pertsona. Hauek dira aurten
parte hartu duten idazleak: Mikel Taberna, Jon Sarasua, Garbiñe Ubeda, Aingeru Epaltza, Fredi Paia,
Itxaro Borda, Mikel Etxaburu eta Lander Garro. Idazleen hitzaldiez gain, azpimarratzekoa da
ARGIHIZKIAK izeneko lehiaketa eta erakusketa.
EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK (2014 URTE NATURALEKO DATUAK)
1.- GETXOTARREN HIZKUNTZA GAITASUNA AREAGOTZEA HELBURU DUTEN DIRULAGUNTZAK
EUSKARA IKASTEKO LAGUNTZAK GETXOTARRENTZAT - Onartutako eskaerak: 294 diruz lagundu direnak
- Ukatutako eskaerak: 28ri ezezkoa eman zaie baldintzaren bat ez betetzeagatik
- Ez kudeatutako eskaerak: 31 (HABEren diru-laguntzen ebazpenaren zain…)
353 eskaera
EUSKARA IKASTEKO LAGUNTZAK UDALETXEKO ETA BERE AUTONOMIADUN
ERAKUNDEETAKO LANGILEENTZAT ETA ZINEGOTZIENTZAT - Onartutako eskaerak: 6
- Ukatutako eskaerak: 2 eskaera
8 eskaera
GUZTIRA 361 eskaera
2.- EUSKARAREN ERABILERA ERRAZTEA HELBURU DUTEN LAGUNTZAK ETA ZERBITZUAK
AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI AGIRIA LORTZEKO EUSKARAZKO
IKASTAROETARAKO BEKAK - Onartutako eskaerak: 2
2 eskaera
ERROTULUAK, TOLDOAK ETA IBILGAILU KOMERTZIALAK EUSKARAZ IPINTZEKO - Onartutako eskaerak: 14
- Ez kudeatutako eskaerak: 5 (Sarrera-data dela eta, ezin ziren kudeatu)
19 eskaera (20 errotulu, 18
euskara hutsez)
LAGUNTZAK GIDABAIMENA ATERATZEKO AZTERKETA EUSKARAZ EGITEKO - Onartutako eskaerak: 42
- Ukatutako eskaerak: 1
- Ez kudeatutako eskaerak: 5 (sarrera-data dela eta, ezin ziren kudeatu)
48 eskaera
ITZULPEN ZERBITZUA: gehi@getxo.net 935 eskaera 1.317 orrialde
68 elkarte-
establezimenduk
eskatuta
LAGUNTZAK GETXOKO ELKARTEEI EKITALDI PUBLIKOETAKO AURKEZPENAK
EUSKARAZ EGITEKO
12 aurkezpen (16 aurkezpen-
ekintza)
GUZTIRA 1.016 ESKAERA
111.972,5 EURO 89.006,27 € (diru-laguntzak) + 6.941,77 € (aurkezpenak) + 16.024,46 € (itzulpenak)
1.377 eskaera
kudeatuta
AISIA
“KUKUPRAKA” LUDOTEKA 2013-14
Areetako Eskoletako plazan dago ludoteka; Euskara Zerbitzuak
kudeatzen du. Zerbitzua ume gehiagori eman nahian hiru
txanda antolatzen ditugu:
� 5 eta 6 urte bitarteko umeak ASTELEHEN,
ASTEAZKEN eta OSTEGUNETAN joan ahal dira,
17:00etatik 20:00etara.
� 7 eta 9 urte bitarteko umeak ASTEARTE eta
OSTEGUNETAN joan ahal dira, 17:00etatik
20:00etara.
� 10 eta 11 urte bitarteko umeak LARUNBATETAN
joan ahal dira, 17:00etatik 20:00etara.
ASISTENTZIA
DATUAK
Zenbat egunetan izan
dute aukera
Bazkideek zenbat aldiz
erabili dute zerbitzua
Bataz
bestekoa
1. txanda (5-6 urte) 100 egun 1.429 aldiz 14,2 ume egunean
2. txanda (7-9 urte) 66 egun 887 aldiz 13,4 ume egunean
3. txanda (10-11 urte) 35 egun 426 aldiz 12,1 ume egunean
Ludoteka, oporraldietan, bazkideek ez ezik ez bazkideek ere erabili dezakete; oporraldietan doakoa da.
LUDOTEKA
OPORRALDIETAN
Zenbat egunetan
zabalik
Zenbat aldiz erabili da
zerbitzua
Eguneko erabiltzaileen
bataz bestekoa
GABONETAN 6 99 aldiz 16,5
ASTE SANTUAN 7 199 aldiz 28,5
UDAN 47 1.415 aldiz 30,1
GUZTIRA 262 egunetan egon da
zabalik Ludoteka
4.455 aldiz erabili
dute umeek
Bataz beste
17 ume
BAPIRUKE
Aisialdi ekintzak euskara hutsez antolatzen dituen BAPIRUKEri diru-laguntza ematen jarraitzen dugu.
Guztira, 530 umek hartu dute parte. Arrakastatsuena Udalekuek izaten jarraitzen dute. Bapiruke
egitasmoaren barruan antolatu diren ekintzen zerrenda:
1. Kolonia irekiak Aste Santuko oporretan
2. Irrien Lagunen aterpetxera asteburu pasa
3. Udaleku irekiak
4. Surf ikastaroa
5. Magi Klown ikuskizuna
6. Kolonia irekiak Gabonetako oporretan
UDALEKUAK
Gazteria Zerbitzuak antolatzen baditu ere Euskara Zerbitzutik antolaketan laguntzen jarraitzen dugu.
Udaleku hauetan hasiera hasieratik jarri zen hizkuntza irizpidea.
KIROLA
GEHITU KIROLA PROGRAMA
Gehitu Kirola egitasmoa 2004an jaio zen; harrez geroztik asko aldatu da kirol elkarteen mundua; hori
dela eta 2014an GEHITU KIROLA programaren azterketa egin dugu. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak
Gehitu Kirola egitasmoaren baitan hitzarmengintzan oinarritutako metodologiaren emaitzak eguneratu
eta udalerriko kirol elkarteekin bilduz, hauek euren baitan euskararen erabilera sustatu nahi izan dugu.
Emaitza nagusien laburpentxoa doa ondoren:
Udalak zuen kirol elkarteen zerrendan 59 kirol elkarte ageri ziren; denekin jarri gara harremanetan.
� Horietatik, 45 dira kirol elkarte gisa dihardutenak.
� Zerrendan ageri zirenetatik 7 desagertu egin dira.
� Eta 7 ez dira kirol elkarte gisa aritzen (ikastetxeak dira, enpresak… ).
Kirol elkarte gisa dihardutenen artean:
� 45 elkarte horietatik 39k adierazi du
hitzarmena izenpetzeko borondatea
� 5 elkarteren erantzunaren zain gaude.
� 2 elkartek ez dute izenpetu nahi.
Kirol elkarte gisa diharduten 45 kirol elkarteen
artean, 33 dira ume eta gazteekin dihardutenak.
Hizkuntza gaitasunari begira, begirale eta entrenatzaileen %75,5 euskalduna da.
Begiraleak eta entrenatzaileak umeei zuzentzean zaizkienean nola egiten duten galdetu diegu:
� Dena edo gehiena gaztelaniaz: %22,2
� Ele bietara: %29,6
� Dena edo gehiena euskaraz: %25,9
� Ez daki/ez du erantzuten: %22,22
ENTRENATZAILE EUSKALDUNENTZAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA
2014an ere GETXO KIROLAKek argitaratzen duen diru-laguntzen deialdiaren barruan sartuta joan dira
ildo bat gehiago lez. Hauxe da 2014ko DEIALDIAREN BALANTZEA
� Getxoko 16 kirol elkartek jasoko dute diru-laguntza
� Guztira 54 kirol entrenatzaile eta begirale izango dira deialdiak jasotzen dituen baldintzak bete
dituztenak eta horien jardunagatik jasoko dute euren elkartek dirulaguntza.
� Guztira, 16.000 euro banatu ditu Getxo Kirola-ek elkarteetan.
� Entrenamenduetara joan gara JARRAIPENA egitera. Hauek dira emaitzen laburpena:
� Azaroa eta abendu bitarte egindako jarraipenetan emaitza txarrak lortu genituen oro
har kirol esparru guztietan: 47 jarraipen egin ziren guztira. Horietatik, 7 erabat
euskaraz izan ziren, 9 batez ere euskaraz, 9 bietara, 21 batez ere gazteleraz eta 1
erabat gazteleraz.
PASA BALOIA EUSKARARI KIMET SPORT enpresarekin elkarlanean kategoria guztietako entrenamendu guztiak prestatzeko. Aurten,
hizkuntza portaerei buruzko formazio saioak eskaini dizkiegu entrenatzaileei; saio hauen bidez,
entrenatzaileei tresnak eman nahi dizkiegu taldeetan euskararen erabilera sustatu dezaten. Guztira, 20
entrenatzaile egon ziren formazio saioetan.
GEHITU KIROLA egitasmoaren barruan elkarteei zerbitzuak eskaintzen jarraitu dugu: itzulpenak,
aurkezle euskaldunak, euskara ikasteko diru-laguntzak…
MERKATARITZA
GEHI EUSKARA MERKATARITZARA EGITASMOA
Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen egitasmoarekin
jarraitzen dugu. Egitasmo honen barruan zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen zaizkie merkatariei. Hona
hemen datu batzuk:
2013 2014
KARTELAK 99 66
ITZULPENAK 980 912
ERROTULUAK 12 20
EUSKARRIAK 60 80
GUZTIRA 1.151 1.078
ERROTULAZIO ENPRESAK
Getxoko 9 errotulazio enpresarekin hitzarmenak izenpetu ditugu. Kanpainaren eraginez 20 errotulu eta
toldo (19 diru-laguntza) izan dira diruz lagundutakoak.
2009 2010 2011 2012 2013 2014
Diru-laguntzak eurotan 2.424,36€ 7.886,87€ 4.183,16€ 3.420€ 3.488€ 3.790€
GETXonEGIN ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa
GETXonEGIN V. PINTXO LEHIAKETA
Getxoko 49 tabernak eta jatetxek hartu zuten parte
Getxoko Udalak antolatutako GetxOnegin! pintxo
lehiaketaren V. edizioan. Bi asteburutan ospatu zen eta
Euskara Zerbitzuaren eta, lehenengo aldiz, Getxolanen
bitartez jarri zen martxan.
Helburuak dira euskara uztartzea langile eta bezeroen
artean, euskara kalitate gehigarritzat hartzea, irudi
gastronomikoa indartzea, eta gure udalerriko pintxo-
eskaintzari zabalkundea ematea.
Aurrekoetan bezala, pintxoak dastatzen zituztenek horiek baloratzeaz gain, euskaraz piropo bat ere
idatzi ahal izan zuten. Guztira, 6.141 boto txartel jaso ziren asteburu bietan.
OSPATU ETA OROITU
Inprenta eta liburu-dendekin elkarlanean OSPATU ETA OROITU ekimenarekin jarraitzen dugu.
DENDAKETAN ikastaroa
� 07-08 ikasturtean talde bat, 10 dendari J. A. Agirre euskaltegian
� 08-09 ikasturtean 16 dendari J. A. Agirre euskaltegian
� 09-10 ikasturtean 11 dendari J. A. Agirre euskaltegian
� 10-11 ikasturtean 9 dendari J. A. Agirre euskaltegian
� 11-12 ikasturtean 15 dendari J. A. Agirre euskaltegian
� 12-13 ikasturtean FADURA OSTALARITZAko 15 langile, Faduran bertan.
� 13-14 ikasturtean: ez zen talderik sortu.
� 14-15 ikasturtean: aurten ere ez da talderik sortu.
GIDABAIMENA EUSKARAZ
2014an 47 gazte getxoztarrek egin du azterketa teorikoa euskaraz;
iaz baino 4 gazte gehiago. Hona hemen bilakaera:
� 2010: gazte 1
� 2011: 25 gazte
� 2012: 60 gazte
� 2013: 43 gazte
� 2014: 47 gazte
CORPUSA eta GETXOKO EUSKARA
TOPONIMIA IBILBIDEAK
TOPONIMIA IBILBIDEEkin jarraitu dugu; maiatza eta ekainean
eskaini ditugu ikastetxeetako ume eta gazteentzat,
euskaltegietan ari diren ikasleentzat eta interesa duen edozein
herritarrentzat.
2014an, guztira, 800 pertsona inguruk hartu du parte egindako ibilbideetan. Gehienak eskoletako
ikasleak izan dira.
KULTURA
GEHITU KULTURA
Ekintzak euskaraz egitera animatu ditugu urte osoan zehar, baina elkarteen izaera heterogeneoa
kontuan hartuta, oso zaila da guztientzat eskaintza berdina egitea.
Euskara planak aisialdi elkarteetan. Haur eta gazteekin lan egiten duten elkarteetan euskara planak
egiten aritu gara ikasturte honetan. Hiru elkartek parte hartu dute lan honetan. Planak oraindik bukatu
gabe daude, baina 2015. urterako bukatuta egongo dira. Jai batzordeei euskarazko eskaintza handitzeko
baliabideak eskaini dizkiegu eta jaiak hurbildu ahala, beharrizanen inguruan hitz egin dugu baita jaietako
hizkuntza paisaiaz ere: kartela euskaraz, seinalizazioa euskaraz… Gainontzeko elkarteen planak:
jarraipen lana egin dugu.
Begirale ikastaroa: gero eta zailagoa da Getxon taldea sortzea; hori dela eta guregana hurbildu diren
gazteak Bilboko taldeetara bideratu ditugu.
GEHITU KULTURA egitasmoaren barruan elkarteei
zerbitzuak eskaintzen jarraitu dugu: itzulpenak, aurkezle
euskaldunak, euskara ikasteko diru-laguntzak…
EUSKAL KULTURAREN JARDUNALDIAK. Hamaseigarren
ediziora iritsi dira.
OLENTZERO. Batzordeek antolatutako ekintzak diruz
laguntzeko 16.360 euro bideratu ditu Udalak. Ekintzei
zabalkundea ematea ere Udalaren lana izan da.
SAN JOAN batzordeari ere laguntza ematen zaio (1.000 euro).
BERTSOLARITZA: ALBE diruz laguntzen jarraitzen dugu.
IPARRA GALDU GABE izeneko JARDUNALDIAK antolatu ditugu 2014an, bi urtez behin antolatzeko hartu
genuen erabakiari jarraituz.
EUSKARA SARIA
GOBELA IKASTOLAK jaso zuen Argia Ereiten Euskara Saria
abenduaren 2an ospatu zen ekitaldian. Getxoko Udalak
euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko
zereginetan nabarmentzen diren Getxoko erakunde, elkarte
edo pertsonak goraipatzen ditu Sariarekin. Bosgarren
edizioan saria izan da 50. urteurrena ospatuko duen Gobela
Ikastolarentzat, urte hauetan guztietan egindako lanagatik.
KOMUNIKABIDEAK
� Uk aldizkaria laguntzen jarraitzen dugu
� UKBERRI.NET egunkari digitala laguntzen jarraitzen dugu
EUSKALGINTZA
ELKARTEA EGITARAUA
ALGORTAKO
BERTSO ESKOLA
33.600 euroko
diru-laguntza.
1- Bertso eskola martxan mantentzea.
2- Bertso jaialdiak antolatzea: a. ABRA SARIKETA: bertsolari gazteentzako bat-bateko sariketa.
b. BERTSO-AFARI TEMATIKOA.
c. BALKOITIK BALKOIRA: buruz-buruko bertso-desafioa
d. BERTSO JAIALDI MUNDIALA: bertso-jaialdi esperimentala
e. BERTSOZ JAIRIK JAI: bertso jaialdiak Getxoko jaietan
f. BIHOTZA GAZTE: bertsolari beteranoen jaialdia.
g. BERTSO IKUSKIZUNA: ikuskizun berezia Euskara Jardunaldien barruan.
h. AHOBIEN GALA: bertso-urteari amaiera emateko bertso jaialdi berezia
UK ALDIZKARIA
48.081 euroko
diru-laguntza.
• 2014an, gutxienez, 19 ale argitaratzea.
• Getxorako eta Uribe Kostarako, 3.000 aleko tirada ziurtatzen du UK-k.
• Ale guztietan Getxoko herriari buruzko lau orrialdeko informazioa.
• UK aldizkaria Getxoko Udal liburutegietan, kultur etxeetan, kiroldegietan,
ikastetxeetan eta harpidetza egiten duten getxoztarren artean.
• UKagenda elektronikoa sortzen eta zabaltzen jarraitzea.
EGIZU
33.600 euroko
diru-laguntza.
• Berbalaguna eta Kultur Jarduerak
• Kirola euskaraz!
� Mendi taldea
� Iraupen eskia
� Bizikleta taldea
� Pala eta padel taldeak.
� Gurpil gaineko irristaketa.
� Yoga ikastaroa.
� Dantza garaikidea
• UKITX: Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa
� Idazleak gurean.
� Liburuak barra-barra
� ARGIHIZKIAK testu laburren lehiaketa
• KLISKA inforria. Kliskak euskaraz bizi ahal izateko baliabideen berri
ematen die berbalagunei eta Getxoko euskaldunei.
• Beharsarea. Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak
behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean.
BIZARRA LEPOAN
66.240 euroko
diru-laguntza.
• GEHITU KULTURA egitasmoaren dinamizazio lanak
� Kultur elkarteekin bildu eta hitzarmenaren dinamizazio lanak egin.
� Aisialdi elkarteekin lanean jarraitu, jarraipen lana egin eta aholku
eman.
� Udalak eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuen berri eman.
• GEHITU KIROLA egitasmoaren dinamizazio lanak
� Kirol elkarteekin bildu eta hitzarmenaren dinamizazio lanak egin.
� Kirol elkarteekin lanean jarraitu, jarraipen lana egin eta aholku eman.
� Udalak eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuen berri eman.
• BAPIRUKE egitasmoa:
� APIRILA- Aste santuko koloniak
� MAIATZA- Asteburu pasa
� EKAINA- Udaleku irekiak
� UZTAILA- Udaleku irekiak
� ABUZTUA- Surf ikastaroa
� URRIA-AZAROA- Umeentzako jarduerak
� ABENDUA- Bapigabonak: Gabonetako koloniak
Recommended