View
8
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
F-K1: 6. GAIA: ERREAKZIO KIMIKOAK.-
ARIKETEN EBAZPENAK (12-16).- MUGATZAILEA
12.- Potasio ioduroak berun(II) nitratoarekin erreakzionatzen duenean, hauspeakin
hori bat ( berun(II) ioduroa) eta beste substantzia bat eratzen dira. KI-tan 3 M
den disoluzio baten 25 mL eta Pb(NO3)2-tan 4 M den disoluzio baten 15 ml
nahasten baditugu, kalkulatu hauspeakin horiaren zer kantitate sortuko den.
Em: 17, 29 g hauspeakin
F-K1: 6. GAIA: ERREAKZIO KIMIKOAK.-
ARIKETEN EBAZPENAK (12-16).- MUGATZAILEA
13.- Kadmioak azido nitrikoarekin erreakzionatzen du, eta kadmio nitratoa eta
hidrogenoa ematen ditu. 8 g kadmiok 60 mL HNO3-rekin (1,5 M) erreakzioatu
dute. Zer hidrogeno bolumen lortuko da gehienez, 0°C-an eta 1 atm-ko presioan
neurtuta? Emaitza: 1 L
F-K1: 6. GAIA: ERREAKZIO KIMIKOAK.-
ARIKETEN EBAZPENAK (12-16).- MUGATZAILEA
14.- P4-ak (g) Cl2-arekin (g) erreakzionatu, eta PCl3-a (g) sortzen da. Cl2-a
baldintza estandarretan duen 15 L-ko ontzi batean, 20 g fosforo sartu dira
erreakzioa gertatzeko baldintzetan.
a) Zenbat fosforo trikloruro lor daitezke gehienez? ( 0,441 mol)
b) Kalkulatu zer presio egingo duen fosforo trikloruro horrek, 15 L-ko ontzi
batean 50°C-ko tenperaturan jasotzen bada. (0,778 atm)
Gas idealen legea
F-K1: 6. GAIA: ERREAKZIO KIMIKOAK.-
ARIKETEN EBAZPENAK (12-16).- MUGATZAILEA
15.- Kaltzio kloruroak sodio karbonatoarekin erreakzionatzen duenean, kaltzio
karbonatoko hauspeakin zuri bat lortzen da, eta beste substantzia bat. Na2CO3-
tan 5 M den disoluzio baten 20 mL eta CaCl2-tan 4 M den beste disoluzio baten 30
mL nahasten badira, kalkulatu zer CaCO3 kantitatea lortuko den erreakzioaren
ondorioz.
Em:10 g
F-K1: 6. GAIA: ERREAKZIO KIMIKOAK.-
ARIKETEN EBAZPENAK (12-16).- MUGATZAILEA
16.- Aluminioak azido sulfurikoarekin erreakzionatzen du, eta aluminio sulfatoa eta
hidrogenoa eratzen da. 500 mg aluminok H2SO4-tan 1,25 M den disoluzio baten 40
mL-rekin erreakzionatu dute. Zenbat gramo hidrogeno lortu dira gehienez?
Em:56 mg
Recommended