View
234
Download
4
Category
Preview:
Citation preview
GORPUTZ
HEZKUNTZA
D.B.H.-ko 2.
Maila
VERA CRUZ
Irakaslea: JAVIER QUEREJAZU GAMAZO
IZEN - ABIZENAK: ______________________________________
MAILA: ___________
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 2
GORPUTZ-HEZKUNTZA ARLOKO ARAUAK - DBH
Irakaslea : JAVIER QUEREJAZU GAMAZO
Ikastetxeko portaera, puntualitatea eta abarrezko arauez gain, hauexek dira arlo
honetan espezifikoki errespetatu beharrekoak:
JANZKERA:
Ikastetxeko kirol arropa (txandala, kamiseta eta zapatilak).
Ilea jasota (luzea bada)
Erlojurik ez
DUTXA:
Saio bakoitzeko azken 10 edo 15 minutuak dutxa hartzeko dira. Toaila eta
sandaliak beharrezkoak dituzu.
Dutxa hartzea erabat derrigorrezkoa da denontzat. Dutxa ez hartzeko arrazoiren
bat balego, gurasoek edo medikuak sinatutako egiaztagiri bat beharko zenuke.
Goiko bi arauak betetzen ez badituzu ezin duzu saioetan parte hartu,
beraz, apunteak hartu eta bukaeran irakasleari eman beharko dizkiozu..
KIROL MATERIALA
Irakasleak emango du baimena kirol materiala noiz, nola eta zertarako erabiltzeko,
baimenik gabe ezin da erabili eta.
Denon ardura da materiala ondo erabili eta zaintzea. Dutxetara joan baino lehen,
erabilitako guztia jaso egin behar da.
MIN HARTUAK
Min hartuek ere, lesioa edo mina azaltzen duen egiaztagiri bat ekarri beharko dute,
gurasoek edo medikuak sinatu ondoren. Hauek apunteak hartu eta bukaeran irakasleari
eman beharko dizkiote.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
JARRERA eta eguneroko lana %30a
AZTERKETA PRAKTIKOA %40a
AZTERKETA TEORIKOA %30a
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 3
AURKIBIDEA
1.- BEROKETA
2. - GIZAKIAREN GORPUTZA eta JARDUERA
FISIKOA
3.- OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK eta
OSAGARRIZKO GAITASUN FISIKOAK
4.- NOLA NEURTU GAITASUN FISIKOAK
5- FUTBOLA
6.- MAHAI-TENISA
7.- ORIENTAZIOA
8.- BADMINTONA
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 4
1.- BEROKETA
Iaz ikasi genuen beroketa zer zen; badakigu zertarako den, zeintzuk diren bere
zatiak eta zer nolako motak dauden
Aurten oinarrizko gauza batzuk ikasiko ditugu beroketa on bat egiteko.
HAUXE HARTUKO DUGU KONTUAN:
Iraupena: 10/15 minutu gutxi gora behera.
Intentsitatea: apala, progresiboki. Bihotz-taupadak 120 eta 140 bitartean izango
ditugu.
Errepikapenak: 10/15 aldiz ariketa bakoitza.
Atsedenaldiak: saihestu, ez egin.
Gorputzeko atalak: gorputzeko giharrik handienak ( besoko, bizkarrako eta
hanketako giharrak ) eta giltzadurak ( eskumuturrak, sorbaldak, lepoa, aldakak,
belaunak eta orkatilak ) berotu behar ditugu
BEROKETA EGITEKO MODUAK
BEROKETA DINAMIKOA: Ariketek lekualdaketak dakartzate beraikein.
Adibidez: lasterketak, jauziak, biraketak, …
BEROKETA ESTATIKOA: Ariketetan ez dago lekualdaketarik.
Adibidez: luzatze-ariketak ( luzaketak ).
JOLAS-BEROKETA: Jolasak, dantzak,… gerorako ahalegina prestatzeko.
NAHASTE-BEROKETA: Aurreko moduak nahastearen ondorioz ( intantsitatea
pixkanaka areagotu behar dugu).
Betiko ariketez gain, saiatu ariketa berriak asmatzen.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 5
2. - GIZAKIAREN GORPUTZA
eta
JARDUERA FISIKOA
Ahaleginak nola kontrolatu ikasten.
Zure egoera fisikoa entrenatuz hobetzen
dela badakizu, jada. Kurtso honetan, ariketa
bakoitzak zer nolako intentsitatea duen ikasiko
dugu. Horren ondorioz, zure jarduera fisikoa
kontrolatu ahal izango duzu.
Entrenatzeko, ariketetako bi oinarrizko
ezaugarri hartu behar dituzu:
1. Ariketa KOPURUA (edo volumena).
Neurketa: Distantzia ( Km / m ) edo denbora ( min ).
2. Ariketaren INTENTSITATEA ( edo kalitatea ).
Neurketa: 2.1.) Arnas erritmoa edo 2.2.) Bihotz-taupadak (Oso
garrantzitsua)
Adidide bat ikusiko dugu:
Astearteko Gorputz Hezkuntzako saioan: 20 minutu egon zara korrikan.
Ostegunekoan: 10 minutu egon zara korrikan.
Zein da ariketa kopuru gehien duena?... Zalantzarik gabe, Asteartekoa, baina
Ostegunekoa askoz ere intentsuagoa izan zitekeen, azkarrago korrika egin bazenu.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 6
2.1.- ARNAS ERRITMOA
Denok badakigu arnas egiten dugun frekuentziarekin dela. Gogoratu arnasketa
zer den: Arnasketa = Arnas hartzea + haize ematea.
Geldirik egonda, normalean iztaten dugun arnas errtitmoa minutuko 12 edo 13
arnasketakoa da, eta 6 litro aire erabiltzen dira.
Nahiko zaila da zure arnas erritmoa kontrolatzea jarduera fisikoa burutzen ari
zaren bitartean baina gomendio honi egin diezaiokezu kasu: korrika egitean erritmo
eroso bat hartu, honek esan nahi du, ahalegin handirik gabe hitz egin dezakezula.
Korrika egiten bukatu bezain laster etzan egitea ez da komeni, presio arteriala
gehiegi jaitsi liteke eta zorabia gintezke.
2.2.- BIHOTZ-TAUPADAK
Bihotz-taupadak ezinbestekoak dira gure bihotza nola egiten duen lan jakiteko.
Aldi berean, oso erbilgarria da zure ariketa fisikoaren intentsitatea jakiteko, egia esan,
modurik onena da. Hori dela eta, bihotz-taupadak noizbehinka neurtzea oso
gomendigarria da. Gaur egun pultsometroak erabiltzen dituzte kirolariek.
AKTIBITATE ZONA
Aktibitate Zona hauxe da: zure egoera fisikoan hobekuntza lortzeko entrenatu
behar duzunarekin intensitatea da. Intentsitate honen behetik ez dago hobekuntzarik,
eta honen gainetk, zure osasunerako arriskutsua daiteke.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 7
BIHOTZ-ERRITMO MAXIMOA ( B.E.M. ) zure bihotzak minutuko taupada
gehien egin dezakeen kopurua da.
Bakoitzaren B.E.M. jakiteko formula hau erabil dezakegu:
B.E.M.= 220 – zure adina.
Normalean ez da beharrezkoa zure B.E.M.-ra iristea, gogoratu zure egoera
fisikoa hobetzeko modurik onena AKTIBITATE ZONAn entrenatzea dela, hau da, 140
eta 160 m.b.t.-ren artean.
Aktibitate Zonaz gain badaude beste intentsitate motak:
Goi-Erdi Intentsitateko ariketa egin nahi baduzu, erabili formula hau:
M.C.F. x 0´85
Adibidez: 13 urtekoa bazara, zure B.E.M. = 207, beraz, zure Goi-Erdi intentsitateko
ariketak 175 minutuko taupadakoak dira.
Behe-Erdi Intentsitateko ariketa egin nahi baduzu, erabili beste formula hau::
M.C.F. x 0´65
Adibide bera: 13 urtekoa izanda = 135 m.b.t.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 8
3.- OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK
eta OSAGARRIZKO GAITASUN FISIKOAK
INDARRA
OINARRIZKO
GAITSUN ERRESISTENTZIA POTENTZIA
FISIKOAK
On.G.F.
ABIADURA
MALGUTASUNA
BIZKORTASUNA
OSAGARRIZKO
GAITASUN KOORDINAZIOA
FISIKOAK
Os.K.F.
OREKA
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 9
3.1.-ERRESISTENTZIA
Gogoratu jarduera fisiko luzeak eusteko gaitasuna dela.
Hauexek dira entrenatzearen onurak:
Osasun fisikoa:
Erresistentzia entrenatzearen ondorioz, bihotzak erosoago egiten du lan,
indartsuago bihurtzen da eta taupadak eta arnas erritmoa murrizten dira. Hau da,
sistema kardiobaskularrak eta arnas apararuak eraginkortasun handiagorekin
egiten dute lan. Erresistentzia entrenatzen baduzu energia gehiago nabarituko
duzu eguneroko lanei aurre egiteko ( ikasteko, jolasteko, aisialdirako, ...).
Koipea eta kolesterola eliminatzen dituzu.
Osasun mentala:
Arazoei aurre egiten laguntzen dizu.
Ahalegin guztiek helburu bat izan behar dute, bestela denbora xahutuko duzu.
Burua fresko mantentzen baduzu irudimenezko pertsona bat izango zara.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 10
3.2. - ERRESISTENTZIA MOTAK
Bi erresistentzia mota daude, egiten dugun ariketako intentsitatearen arabera.
Aldi berean, intentsitatearen arabera, giharretara ailegatzen den oxigenoa nahikoa da
edo ez da nahikoa izango ariketa egiteko behar dugun energia lortzeko.
ERRESISTENTZIA AEROBIKOA: Intentsitatea baxua da, orduan, giharretara
ailegatzen den oxigenoa nahikoa da ariketak eskatzen duen energia lortzeko. Esan
dugunez, intentsitate baxuetako edo ertainetako ariketak dira, beraz, denbora luze egon
gaitezke ariketa egiten.
Adibidez: korrika egitea, igeri egitea, txirrindularitza... ( b.m.t.: 140 / 160 ).
Sistema kardiobaskularra eta arnas aparatua hobetuko dituzu.
Nerabeentzako erresistentzia egokiena aerobikoa da.
ERRESISTENTZIA ANAEROBIKOA: : Intentsitatea altua da, orduan,
giharretara ailegatzen den oxigenoa ez da nahikoa ariketak eskatzen duen energia
lortzeko. Beraz, organismoak beste bide batzuk ere erabiltzen ditu energia lortzeko,
baina berehala bukatzen dira eta ezin gara jasan denbora luze ariketa egiten jarraitzen.
Adibidez: edozein ariketa motza eta intentsoa; lasterketak (400 m), esprintak,
igeri egitea ( 50 m )… ( b.m.t. 180 ).
Ahalegin intentsoak jasateko gaitasuna hobetuko dugu.
Erresistentzia anaerobikoa ez da batere ona edo egokia nerabeentzat.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 11
3.3.- INDARRA
Iaz ikasi genuenez, kanpoko erresistentziari edo pisu bati aurre egiteko gaitasuna
da.
Indarra entrenatzearekin batera, hau lortzen dugu:
Gihar-tonu handiago ( giharrak hobeto uzkurtzen ditugu eta ukitzen baditugu
gogorrago daude).
Giharrak uzkurtzeko gaitasuna hobetzen da.
Hori dela eta, eguneroko lanak energia gehiagoz egiten ditugu, batez ere, kirolak
edota gorputz hezkuntza saioak.
Goikoa, honen ondorioa da:
Tendoiak handitu egiten dira.
Giharrak handitu egten dira. ( Hipertrofia ).
Giharren uzkurtu eta erlaxatzeko gaitasuna hobetzen dugu.
Giharretan dagoen eneregia areagotzen da.
INDARRA MOTAK:
1. Indar Maximoa: Erresistentzia ( edo pisua ) handien gainditzeko gaitasuna.
Adibidez: Harrijasotzea.
2. Indar - Abiadura (edo Indar Explosiboa): Erresistentzia ( pisua ) arina ahalik
eta azkarren gainditzeko gaitasuna.
Adibidez: Jauziak, edozein jaurtiketa, (xabalina-jaurtiketa, ... ).
3. Indar-Iraunkorra: Indar-mugimenduak egiten jasateko gaitasuna. Ez pisua,
ezta abiadura ere maximoak dira.
Adibidez: Arraunketa, txirrindularitza, kayak, …
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 12
3.4.- ABIADURA
Gogoratzen duzu? Abiadura mugimendu ahalik eta azkarren egiteko gaitasuna
da.
Segundo-ehunen batzuk hobetzeak entrenamendu gogorrak eta ohikoak eskatzen
ditu.
Saio egokien ondorioz, hauexek dira gorputzan sortzen diren aldaketak:
1. Giharrak askoz ere azkarrago uzkurtzen dira.
2. Indarra eta abiadura aldi berean entrenatuz, giharrak handitko dira.
3. Mugimendu motzak eta azkarrak egiteko giharretan dagoen energia handituko
da.
ABIADURA MOTAK:
ERREAKZIO-ABIADURA: Seinale bati azkar erantzuteko gaitasuna.
Normalean erreflexuak deitzen diegu.
Adibidez: Atezaina jaurtiketa bati erantzuten dionean, atletismo irteera
batean, ...
KEINU-ABIADURA: Keinu bat ahalik eta azkarren egiteko gaitasuna. Ez
dago seinalerik ezta lekualdaketarik ere.
Adibidez: Xabalina-jautzaileak, boxeolariak, …
MUGIMENDU-ABIADURA: Distantzia bat ahalik eta azkarren betetzeko
gaitasuna.
Adibidez: 100 metroko sprinta, 50 m igerilekuan, futbolari baten sprinta,
…
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 13
Lotu ezkerreko zutabea eskuinaldekoarekin:
Mago bat, karta trikimailu batean ERREAKZIO-ABIADURA
Cowboy bat, duelu bat irabazteko MUGIMENDU-ABIADURA
Lehoi batengandik ihes egiteko KEINU-ABIADURA
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 14
3.5.- MALGUTASUNA
Gogoratu mugimendu zabalak egiteko gaitasuna dela.
Gure malgutasuna giltzadur-mugikortasunaren eta gihar-elastikotasunaren
menpe dago:
MALGUTASUNA = GILTZADUR-MUGIKORTASUNA + GIHAR-ELASTIKOTASUNA
Baina, zer dira?
GILTZADUR-MUGIKORTASUNA: giltzadur bakoitzak zer-nolako
mugimenduak egin ditzakeen zehazten du.
Adibidez:
- Buru-hezurrek ez dute mugikortasunik.
- Bizkar-hezurrak mugikortasun mugatua dauka.
- Sorbaldek edo eskumuturrek mugikortasun zabala daukate.
GIHAR-ELASTIKOTASUNA: Giharrek luzatzeko eta hasierako posiziora
bueltatzeko daukaten gaitasuna da.
Malgutasuna kirol eta mugimendu guztietan beharrezkoa da, egia esan, kirol
batzuetan behar-beharrezkoa. Imajinatu dantzari bat malgutasunarik gabe!
Bukatzeko, aipatu behar dugu min-hartuta egoteko posibilitatea nabarmen
murrizten duzula malgutasuna entrenetuz.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 15
MALGUTASUNA MOTAK:
1. Luzatze-ariketa estatikoak: Oso mugimendu motela eta progresiboa egingo
dugu luzatze-posizioa lortu arte. Behin lortuta, 10 edo 15 segundu jasango dugu
posizio hori. Luzaketa egiten duzun bitartean ez duzu minik sentitu behar,
tentsioa besterik ez. Oso egokiak dira beroketan egiteko.
2. Luzatze-ariketa dinamikoak: Normalean “erreboteak” deitzen diegu.
Luzatze-posizioa azkar hartuko dugu, egia esan, gorputz-adarra jaurtiko bagenu
bezalakoa da. Gogoratu hau ez dugu egin behar giharrak bero-bero egon arte,
beraz, ez dira batere egokiak beroketan.
Batez ere, giltzadur-mugikortasuna hobetzen dugu.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 16
4.- NOLA NEURTU GAITASUN FISIKOAK
4.1.- ZERGATIK NEURTZEN DITUGU?
Egia esan, denbora guztian neurtzen ari gara kirol arloan. Jokuak hori dakar
berekin. Beheko mailetan markagailuari begira besterik ez dugu egin behar, adibidez,
futboleko edo badmintoneko partida batean. Markagailuak zein taldek edo jokalarik
puntu gehien lortu duen erakusten digu.
Partida asko jokatzen ditugunean, zein taldek irabazi duen gehien edo zein talde
hobetu den gehien egiaztatu dezakegu.
Beste maila batean entrenamendu mota bakoitzak zer nolako ondorioak dituen
egiazta dezakegu. Horren ondorioz, entrenamendurik egokiena erabaki dezakegu.
Beste hitzetan, edozein aspektu fisikoa neur daiteke test egokiak erabiliz gero.
Posiblea da zeintzuk diren gehien entrenatu behar diren hutsuneak
identifikatzea, entrenamenduak hasi baino lehen, kirolari bati gaitasun fisikoak neurtzen
badizkiogu. Test horiek errepikatuz zer nolako entrenamenduak duen eragina
egiaztatuko dugu, hau da, progresioa.
Oso garrantzitsua da test bakoitzak zer neurtzen duen jakitea. Hau balitatea
deitzen da. Adibidez, besoetako indarra neurtzeko test batek ez du derrigorrez
hanketakoak ere neurtuko. Jakin behar dugu zehatz-mehatz zer ari garen neurtzen.
Test bat burutu ondoren, emaitza batzuk ateratzen ditugu. Emaitz horiei data
deitzen zaie. Data arreta handiz ikasi behar da baliotasuna ez duten ondorioak ez
ateratzeko. Ikasketa horri analisia deitzen zaio, eta honen ondorioz, konklusioak
ditugu.
Test guztiek arautegi bat izaten dute, beti modu berean egiteko, bestela ez
lukete baliotasunik izango, konparaketak ezinezkoak izango ziren eta.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 17
4.2- NOLA BURUTZEN DITUGU TESTAK? ZER ESATEN DIGU DATA-K?
Test protokoloa
Test bat burutzen den bakoitzean modu egokian egin behar da. Test egiteko
modu zuzena Test Protokoloa deitzen da, hau da, test bakoitzak duen arutegia. Arauak
betetzen es badira, emaitzak es dira baliogarriak, beraz, ezin ditugu beste emaitzekin
konparatu ezta ondorioak atera ere.
Data-ren baliotasuna
Beste kirolariekin edo kirolariak berak izandako emaitzekin konparatu ahal
arren, emaitzak indikatiboak direla kontuan hartu behar dugu. Ez dugu ahaztu behar,
pertsonak garela eta eragin askok parte har luketela.
ESKOLAN EGITEN DITUZUN TESTAK
1.- LUZERA-JAUZIA ( STANDING LONG JUMP )
Geldirik egonda, pertsona marra baten atzetik dago
zutik. Oinak eta belaunak elkarturik izanda,
saiatuko da aurrerako jauzi bat egiten. Besoak erabil
ditzake inpultsoa hartzeko. Orpoek seinalatuko dute
marrarainoko distantzia.
2.- ESERI-ETA-LUZATU TESTA ( SIT-AND-REACH TEST )
Pertsona lurrean esertzen da, hankak zuzen eta oinak
makurtuta, aurrean kutxa ( edo banku ) bat du eta.
Eskuekin kutxa ukitiko du. Pixkanaka aurrera luzatuko
ditu bi eskuak kutxaren zehar, belaunak zuzen
mantenduz.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 18
3.- COURSE NAVETTE TESTa
Test honetan, pertsonak bi marren artean egin behar du korrika. Bi marrak 20
metrotara daude eta zapaldu behar dira CD batek “beep” bat egiten duen bakoitzean.
Test aurrera doan neurrian “beep”en arteko denbora murrizten da. Pertsonak “beep”en
erritmoa mantendu ezin duenean, testa bukatutzat ematen da, eta CD-k esandako
azkenengo marka dugu.
4.- SPRINTAK
Abiadura oso erraz neurtzen da. Egin behar dugun gauza bakarra, distantzia bat
adostea da. Behin hori eginda pertsonak distantzia hori bete beharko du. Dena den,
emaitzak erabil ahal izateko, gomendagarria da existitzen diren test batzuk burutzea,
emaitzak erraz interpretatzen dira eta. Adibidez: 100 metrotako lasterketa.
Guk hauxe erabiliko dugu: “5m x 10” testa.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 19
5.- FUTBOLA
5.1.- FUTBOLA ULERTZEN
Kolore desberdinetako kamisetak jantzita, bi taldek partidu bat jokatzen dute baloi
borobil bat erabiliz.
Talde bakoitzak hamika jokalari ditu, haietako bat atezaina da.
Ezin da partidu ofizial bat hasi, bi taldetako batek zazpi jokalari edo gutxiago
baditu.
Talde batek hiru aldaketa gehienez egin ditzake partidu batean.
Zazpi jokalari egon daitezke aulkian zelaira sartzeko prest, beraz, hamazortzi
jokalari guztira joan daitezke partidu bat jolastera.
Partiduek 90 minutu irauten dute, 45eko bi zatitan jolastuta.
Taldearen helburua ( partiduak irabazteko ) arerioak sartzen dituen baino gol bat
gehiago sartzea da.
Jokalariek gol bat sartzeko arerioaren atean baloi osoa sartu behar dute, hau da, gol-
marra, zutoin eta langaren arteko gunea zeharkatuz.
Jokalariek ezin dituzte besoak edo eskuak erabili.
Baloia alboko edo ondoko marratik ateratzen denean eta epaileak txistu egiten duen
bakoitzean jokoa gelditzen da
Partidu bakoitzean epaile bat eta bi marrazain daude.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 20
5.2.- FUTBOL ZELAIETAKO NEURRIAK
Futbol zelaiak laukizuzena izan behar du. Luzeera zabalera baino luzeagoa
izanez.
Luzeera: 90 metrotik 120 metrotara.
Zabalera: 45 metrotik 90 metrotara.
Zelaia marra zuriz mugatuta
dago. Marrak, markatzen duten
esparruan barne daude. Bi marra
luzeenei alboko marrak deitzen
zaie eta bi marra motzeenak, hau da,
ateak dauden marrak, ondoko
marrak dira. Erdian dagoen marra
erdiko marra da.
Penalti areak zelaietako muturretan daude eta haien barne, txikiagoak direnak,
gol areak aurkitzen ditugu. Penalti puntua atetik 11 metrotara dago.
Ateak ondoko marren erdian kokatuta egon behar dira.
Ateek bi zutoin dauzkate, batetik bestera 7,32 metro dago. Zutabeak langaren
bidez elkarturik daude. Langa lurretik 2,44 metrotara dago. Bai zutabeek bai langak
zuriak izan behar dute.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 21
5.3.- ARAUAK
KORNERRA – Talde defendatzaileak baloia bere ondoko marratik botatzen
duenean adierazten den jaurtiketa zuzena. Arerioak korner areatik atera behar du
jaurtiketa hori.
FALTA – Edozein arau betetzen ez denean epaileak falta adieraziko du. Falta
adierazi ondoren arerioak jaurtiketa zuzena, ez zuzeneko jaurtiketa edo penaltia izango
du ondorio.
EZ ZUZENEKO JAURTIKETA – Falta gertatzen den tokian adierazten den
jaurtiketa da. Ezin da gola sartu taldekideren batek ukitzen ez badu baloia, hau da, ezin
da gola zuzena sartu. Jokoz kanpo gertatzen denean edo kontaktu gabeko edo oso
kontaktu gutxiko faltek, ez zuzeneko jaurtiketa dute ondorio.
JAURTIKETA ZUZENA– Falta gertatzen den tokian adierazten den jaurtiketa
da. Baina kasu honetan jaurtiketa ateratzean gola sar daiteke beste inork baloia ukitu
behar gabe. Arerioari heltzea, zangotraba jartzea, bultzatzea edo bere gain jauzi egitea
adierazten dira jaurtiketa zuezenaren bitartez. Hau da, falta larri edo arriskutsuenak.
PENALTIA – Penalti area barruan gertatzen diren falta gehienek penalti dute
ondorio. Atetik 11 metrtoara jaurtiketa batean datza.
ATEKO SAKEA – Arerioak gure
ondoko marratik baloia botatzen duenean
ateko sakea adierazten da. Atezainak baloiari
oinez jo behar dio gol areatik eta taldekideek
ezin dute baloia ukitu penalti areatik kanpo
egon arte. Jaurtiketa zuzena da.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 22
JOKOZ KANPO – askok ulertu ez arren,
arau hau ez da batere ulergaitza. Gauza gutxi izan
behar duzu kontuan ondo ulertzeko.
Pase bat egiteko momentuan baloia
jasotzen duen aurrelaria
baloia eta
atezaina eta defendatzaile bat
ondoko marratik baino gertuago badago, jokoz
kanpo adierazten da.
Jokoz kanpo adieraziz gero, arerioak ez zuzeneko
jaurtiketa du ondorio.
ALBOKO SAKEA – Arerioak alboko marratik baloia botatzen duenean alboko
sakea adierazten da gure alde. Alboko sakea baloia bi eskuez buruaren gainetik jaurtiz
ateratzen da.
TXARTEL HORIA – Falta arriskutsua egiten denean, baloia eskuarekin nahita
ukitzen denenan edota gola sartzeko jokaldi argi bat mozten denean txartel horia
adierazten zaio falta egin duen jokalariari.
TXARTEL GORRIA – Partidu batean jokalari batek bi txartel hori pilatzen
baditu, txartel gorria izango du ondorio. Falta oso arriskutsua denean edota gola
sartzeko moztu duen jolkaldia oso argia denenan txartel
gorria zuzena izan daiteke.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 23
5.4.- OINARRIZKO FUTBOL POSIZIOAK
ATEZAINA – Atearen aurrean kokatutako jokalaria da. Bere helburua beste
taldeak golik ez sartzea da, horretarako, area barruan egonda, gorputz osoa erabil
dezake jaurtiketak gelditzeko. Eskuak eta besoak erabil ditzakeen jokalari bakarra da.
DEFENDATZAILEAK – Atzeko herenean kokatzen dira. Bere helburua
arerioek golik ez sartzea da, haiek jaurtiketarik ez egitea saiatuz. Normalean 3, 4 edo 5
izaten dira.
ERDILARIAK – Erdiko herenean kokatzen dira, defendatzaile eta aurrelarien
artean. Haien lanak baloia atzetik aurrera eramatean datza, baloia kontrolatu eta paseak
egitearen bitartez. Areriok hori ez egitea ere saiatzen dira. Normalean 3, 4 edo 5 izaten
dira.
AURRELARIAK – Aurreko herenean kokatzen diren jokalariak dira. Haien
ardura jaurtiketak eta golak sartzea da. Normalean 1, 2 edo 3 izaten dira.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 24
5.5.- POSIZIO ESPEZIFIKOAK
LIBREA – Koberturak egiten dituen defendatzailea, hau da, aurrelaria
defendatzailengandik ihes egin duenenan berak hartzen dio erreleboa.
ZENTRALA – Area aurrean kokatzen diren defendatzaileak dira. Oso sendoak
eta baloia kentzeko trebetasuna izan ohi dute.
ERDILARI DEFENDATZAILEA – Zentralen aurrean dagoen jokalaria da.
Defendatzea da bere helbururik garrantzitsuena baina baloia ateratzen ere laguntzen du.
ANTOLATZAILEA – Erdilari honen helburua argi dago: bere taldearen
jokaldiak antolatu. Baloia nori, nora eta nola pasatzea erabaki behar du ahalik eta aukera
argienak sortzeko.
MEDIA PUNTA – Aurrelarien atzetik kokatzen den jokalaria da. Bere lana
aurrelariei gola baino lehen azkenengo pasea ematea da.
HEGALARIAK – Alboko banden ondoan kokatzen diren aurrelariak dira,
Normalean oso azkarrak dira defendatzaileak atzean uzteko, segituan, zentroak egiteko.
PUNTA – Arerioaren arean egoten da. Paseak errematea ( golak sartzea ) da
bere lana.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 25
5.6.- PASEA
Pasea egiteko teknika on bat izatea ezinbestekoa da baloiaren jabetza izateko eta
jokoa kontrolatzeko. Bazenekien oinetako atal asko erabil ditzakezula paseak egiteko?
Paseak funtsezkoak dira esparrua ondo aprobetxatzeko.
Badaude hamabi azal oinetan paseak egiteko, sei oin bakoitzean. BARNEKOA,
KANPOKOA, OINBULARRA, OIN-ZOLA, ORPOA eta OIN-MUTURRA
Pase motzak eta zehatzak egiteko modurik onena oinetako barnekoa erabiltzea
da, hau da, oinen barneko azal laua erabiliz.
Kanpokoa aldetara pasatzeko erabiltzen da, oinbularra pase luzeak egiteko,
oin-zola baloia kontrolatzeko, orpoa atzera pasatzeko eta oin-muturra jaurtiketak
egiteko erabiltzen da.
Barnekoa erabiltzea pasatzeko modurik seguruena da.
Honelako pase bat egiteko, baloia ez ostikatuko duen oina
baloiaren alboan jarri eta bestearekin, atzetik aurrera eramanez,
kolpeatu baloia oinaren barneko azal laua erabiliz. Jarraitu
mugimenduari oina aurrera eramanez.
Kanpokoa erabiltzea oso antzekoa da. Orain ez
duzu hainbeste baloira hurbildu behar, baina oin bat
baloiaren ondoan jartzen jarraitu behar duzu,
separatuxeago. Beste oinaren punta pixka bat jaitsi eta
kanpoko azal laua erabiliz jo baloiari alde horretara.
Bi pase mota hauek pase zehatzak eta motzak egiteko dira, ez dira pase sendoak.
Beraz, ez arduratu oso urrun ailegatzen ez baduzu.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 26
Oinbularra erbiliz gero, pase luzea egin nahi dugula esan nahi du. Egia esan,
hau da pase sendo bat egiteko modurik onena. Boteko lokarriak erbiliz jo behar diogu
baloiari. Teknika berdina da, baina oraingoan, oin-punta behera begira, orkatila ezarri
eta gogor joko diogu baloiari. Baloia altxatu nahi izanez gero, oin-punta baloipean sartu
behar dugu.
Orokorrean, lau mota pase daude:
Pase luzeak
Pase motzak
Lurretik
Eta airetik
Badadue zenbait eragin, kontuan hartu behar direnak, pase on bat egiteko.
Hauxek dira:
Pasatzeko teknikarik aproposena aukeratu.
Pasearen helburua argi izan.
Paseko Timing-a. Noiz?.
Pasearen abiadura eta potentzia.
Pasearen zehaztasuna.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 27
5.7.- NORA BEGIRATU BALOIA OINETAN DUZUNEAN
BEGIAK NORA BIDERATU
Baloia oinetan duzunean eta defendatzailea kentzeko asmotan aurrean duzunean,
begiak bere aldaketara bideratu behar dituzu, horrela, bai bera bai baloia ikusi
ahal izango dituzu. Nohizbehinka burua altxatu ere taldekideak ikusteko.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 28
6.- MAHAI-TENISA
6.1.- EKIPAMENDUA
Pala edozein neurri eta pisukoa izan daiteke. Alde batetik
gorria eta bestetik beltza izan behar du.
Mahaiak 275 zm-ko luzera eta 152 zm-ko
zabalera du eta lurretik 76 zentimetrotara dago. Marra
zuri batek mugatuta dago eta beste batek zeharkatzen
du mahaiaren luzera. Sareak mahaia erditik zatitzen du
eta 15 zm-ko altuera du. Ofíziala izateko 15 zm. atera
behar du alboetatik .
Pilota laranja edo zuria izan daiteke, segun eta zer
nolako argia egon aretoan edota jokalarien lehentasunak.
Pilotak erostekotan komeni zaizu kalitate onenetarikoak
erostea. Pilotek dauzkaten izarrek kalitatea adierzten dute, 3
izarrekoak onenak izanez. Pilota onek gehiago irahuten dute
eta hobeto egiten dute bote.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 29
6.2.- BANAKAKO PARTIDETAKO ARAUAK
1. Partida bakoitzak hiru joko ditu. Partida bat irabazteko bi joko irabazi behar dugu
eta joko bat irabazteko 21 puntu egin behar dugu. 20-na berdinketa bat egotekotan 2
puntuko aldea lortu behar dugu jokoa irabazteko.
2. BOST puntuero sakatzaileaz aldatu behar dugu, 20-na
berdinketa egon izan ezik, kasu honetan, puntu guztietan
aldatuko dugu sakea.
3. Sakea mahai atzetik egin behar da. Pilota jokoan jartzeko esku
batez airera botako dugu palaz jotzeko. Pilotak gure mahai zatian
egin behar du bote, sare gainetik pasa eta arerioaren mahai zatian bote egiten bukatu
behar du. Arerioak bueltatu behar du pilota sare gainetik sakatzailearen mahai zatira.
Horrela jarraituko du jokaldia batek huts egin arte, beraz, besteak egin du puntua.
6.3.- BINAKAKO PARTIDETAKO ARAUAK
1. Partida bakoitzak hiru joko ditu. Partida bat irabazteko bi joko irabazi behar dugu
eta joko bat irabazteko 21 puntu egin behar dugu. 20-na berdinketa bat egotekotan
2 puntuko aldea lortu behar dugu jokoa irabazteko
2. Txanpon bat bota eta gero, bikote batek
aukeratuko du aldea edo sakea. Aldea
aukeratzen badu, bestea hasiko da
sakatzen eta alderantziz.
3. Sakatzen duen bikoteak aukeratuko du lehenengo sakatzailea eta beste bikoteak
errestoa egiten duena ere aukeratuko du.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 30
4. Banakako partiduetan bezala BOST puntuero sakatzaileaz aldatu behar dugu. Bost
puntu horiek egin ondoren, errestoak egiten ari zenari sakatzea tokatuko zaio,
eta sakatzaile ohiaren bikotekidea errestoak egiten duena izango da. Sekuentzia
honek partida bukatu arte jarraituko du edo 20-na berdinketa egotekotan, kasu
honetan, puntuero egingo dira aldaketak baten batek irabazi arte.
5. Jokalariek ezin dute bi aldiz jarraian pilota bueltatu, beraz, alternatiboki jo behar
diote pilotari, bestela falta izango da eta puntua beste taldearentzat izango da.
6. Joko bat bukatu eta gero beste mahai aldea aldatuko dira bikoteak eta sakatzen hasi
den bikotea errestoak egiten hasiko da.
Aholkua: Mahai-tenisean jolastean oso garrantzitsua da oreka mantentzea.
Erabili esku librea gorputza orekatzeko. Ireki ezazu hega moduan eta hurrengo
kolperako prest egongo zara inolako arazorik.
Zer da ACE bat? Errestoa egiten duenak pilota ukitu ere ezin izan duenean.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 31
6.4.- PALARI HELDUERA
“Shakehands” deritzon helduera ezagunena eta egokiena da mahai-tenisean
lehenengo urratsak ematen ari garenean.
Palari hatzamar guztiek heltzen die eta denok heldulekurekiko perpendikular
daude. Hatz erakusle beste hatzamar dauden kontrako aldean dago, zuzen, eta palako
behealdeko goma ukituz. Hatz lodia makurtuta dago beste hirurak bezala, heldulekua
inguratzeko.
Helduera naturala sentitu behar da. Gogorregi heltzen badiogu ezin izango
dugu eskumuturraren mugimendua erabili, beste aldetik, indar eskasez heltzen badiogu
kontrola galtzen dugu eta pala ihes egin diezaiokegu.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 32
7.- ORIENTAZIOA
7.1.- ZER DA MAPA?
Mapa goitik ikusitako lurraren irudikapena da. Hegazkin batetik ateratako
argazkiak bezala, mapa batek eremua adierazten du eta horretarako ikurrez baliatzen da.
Gauzen tamainua, norabidea eta haien arteko distantzia adierazten du.
Mapak Lurraren eremu txiki baten ezaugarriak adierazten ditu. Kontua da, paper
txiki batez adieraztuta daudela ezugarri asko eta gurekin eramtea oso erraza da.
Argi izan behar dugu mapa Lurraren eremu baten argazki bat ez dela. Mapak
argazkiak erakutsi ezin dituen ezaugarri asko adierazten ditu, ikurrei esker.
Mapak mende askotan zehar erabili dira eta mapak egiten dituzten pertsonak
kartografoak dira.
Mapen helbururik garrantzitsuena KOKAPENA adieraztea da, hau da, gauzak
zehatz-mehatz non dauden erakustea. Mapa guztien ezaugarria bi lekuren arteko
distantzia adierazten dutela da.
Hainbat mota mapa dago. Mapek ezin dituzte eremu baten gauza guztiak
adierazi, hori dela eta, mapa mota bakoitzak bere asmoa du.
Mapa mota desberdinek eremu
berari buruzko gauza desberdin
adierazten dituzte. Adibidez, mugak
adierazteko mapek ez lukete erliebea
adieraztuko. Badaude ere eguraldia
adierzteko mapak, turistikoak,
errepideetakoak, …
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 33
7.2.- MAPA MOTAK
Ikusi duzu inoiz turistaren bat hiritik ibiltzeko mapa bat erabiliz? Mapak askotan
erabiltzen dira. Badaude mapa mota asko.
Zenbait mapek eguraldia adierazten dute, beste askok errepideak edo erliebea.
Mapa bakoitzak zer adierazten digun jakiten ikastea beharrezko tresna da. Hurrengo
lerroetan hiru taldetan pilatuko ditugu mapak.
Mapa fisikoak: ezaugarri naturalak adierazten dizkigutenak ( mendiak, ibaiak,
itsasoak, uharteak, … )
Mapa kulturalak: gizakiak sortu dituen ezaugarriak adierazten digutenak:
errepideak, hiriak, museoak, gasolindegiak, muga politikoak, …
Mapa Kartografikoak ( sestra kurbadunak ): eremu baten ezaugarri txikienak
adierazten dizkigutenak, hori dela eta, haien eskalak oso txikiak dira:
1 : 2.000 1 : 5.000 edo 1 : 10.000
Mapa kartografikoak ikur askoz baliatzen dira ezaugarri txikienak adierazteko.
Ikurren esanahiak eta mapa ulertzeko gainezko informazioa lauki batean daude, lauki
hori, legenda deitzen da. Ikurrak, erabilitako koloreak eta gainontzeko kodeak hemen
azaltzen dira. Funtsezkoa da legenda erabiltzea mapa ulertzeko.
Askotan, ikurrek adierazi nahi dutenaren antza daukate. Adibidez, hegazkin baten
bidez aireportua adieraz daiteke edo kolore urdina ura adieraziko da
Mapak erabiltzeko, ezinbestekoa da irakurtzen ( ulertzen ) jakitea. Mapa baten
hizkuntza ulertuz gero, oso erraz aurkituko dugu adierazten duen edozein leku.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 34
7.3.- NOLA MUGITU MAPA BAT ESKUETAN
Gogoratu mapen helburua gauzen
kokapena adierztea dela. Baina erreferentziak
hartzen ez badira kokapenak erlatiboak dira.
Erreferentziak hartzeko aholku honi jarraitu
behar diozu:
MAPA ERABILTZEN ARI
ZARENEAN ZURE NORABIDEA ALDA
DEZAKEZU BAINA MAPA POSIZIO
BERBERAN EGON BEHAR DU.
INOIZ EZ BIRATU MAPA,
MANTENDU EREMUAREN ARABERA.
Beste hitzetan, zu biratu zaitezke baina inoiz ez biratu mapa!
7.4.- IPAR-GEZIA
Mapa topografiko guztietan Ipar-Gezia agertuko da.
Ipar-Geaziak iparra non dagoen adierazten du eta mapa
orientazio horren arabera eginda dagoela adierazten du.
Horregatik, askotan mapak okertuta daudela iruditzen zaigu.
Ipar-Geziaren helburua orientatzea da. Maparen
informazioa eta ikurrak beti egongo dira Iparraren arabera
idatzita, hau da, Iparra beti goian.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 35
7.5.- ESKALA
Mapek nondik edo non lekuak daudenez gain zenbat metrotara dauden ere
adierazi dezakete, baina hori asmatzeko ESKALAK erabiltzen jakin behar dugu.
Mapan irudikatutakoaren neurri mailari deitzen zaio eskala, hau da,
errealitateak duen neurriaren eta mapan adierazitakoaren arteko erlazioa da.
Horrek esan nahi du errealitateko unitate bat mapan adierazitakoaren unitate
baten balio berekoa dela.
Beraz, 1 : 10.000 eskala batek hauxe esan nahi du: mapako zentimetro bat,
errealitatean 10.000 zentimetro dira.
Beharraren arabera, neurri desberdinetako eskalak erabil daitezke:
1:1.000.000, hegazkin-pilotuaren mapan
1:250.000 auto-gidariaren mapan
1:100.000 txirrindulariaren mapan
1:50.000 edo 1:25.000 mendizalearen mapan
1:10.000 orientazio lasterkariaren mapan
Eskala numerikoaz gain, eskala grafikoak ere erabiltzen dira:
Eskalaren neurria normalean legendan aurkituko dugu. Gogoratu berari
erreparatzea ezinbestekoa dela distantziak kalkulatzeko.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 36
7.5.1.- DISTANTZIAK NOLA KALKULATU:
Jarraitu 4 urrats hauek:
1. Maparen ESKALA AURKITU.
2. Erabili ERREGELA bat mapako bi lekuren arteko distantzia neurtzeko. Bidea
zuzena ez bada haria erabil dezakezu. (Distantzia zentimetrotan neurtu omen
duzu )
3. Erregelarekin neurtu duzun distantzia eskalako izendatzailez BIDERKATU.
Beste hitzetan, mapako distantzia bider eskala.
4. BIHURTU emaitza unitate egokienetara, normalean metroak edo kilometroak.
Orain erabili eskalak:
Zenbat metrotara daude bi puntu, A eta B, 1:8000 eskalako mapan bertan haien
arteko distantzia 5 zentimetrokoa bada?
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 37
7.6.- ZER DA ERLIEBEA?
Demagun oporretan zaudela eta alboko mendietatik ibilbide bat egin nahi
duzula. Eskuetan daukazun mapak ibilbide zuzen bat adierazten du eta egiten hasi zara.
Bat-batean, sanka bat! Zer gertatu ote da? Okertu zara? Ba ez, zure mapak ez zuela
erliebea adierazten gerta litekeen akats bakarra da.
Erlibea ulertzea derrigorrezkoa da ibilbide bat edo beste bat aukeratzeko.
Askotan komeni zaigu ibilbide luzeena motzena baino egitea, askoz lauago delako edo
motzak dituen aldapak igoezinak direlako.
Erliebea Lurraren eremuko Naturak eragindako edoizen ezaugarri da.
Honen barne mendiak, lautadak, lakuak, etab. daude. Ez daude Gizakiak
eragindako ezaugurriak, esaterako, hiriak, errepideak edo urtegiak.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 38
7.7.- SESTRA KURBAK. ZER DIRA?
Mapa topografikoek sestra kurben
bitartez erliebea adierazten dute.
Sestra kurba altitude berean dauden
puntu guztiak lotzen dituen marra da. Denak
batera, mapari hirugarren dimentsio bat ematen
diote.
Sestra kurba batetik hurrengoraino igotzen
den distantzia konstantea da. Distantzia konstante
horri ekidistantzia deitzen zaio.
Beraz, Sestra Kurba batetik
hurrengoraino igotzen edo jaisten dugun
distantzia konstante hori, ekidistantzia
da.
Mapa bakoitzak bere ekidistantzia
adieraziko du.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 39
Mapa topografikoek erliebea identifikatzen Setra Kurben bitartez lagunduko
dizu. Begira beheko irudimenei.
Beraz, ekidistantzia eta sestra kurbei ezker bi ondorio hauek ateratzen
ditzakegu:
Sestra kurbak oso hurbil daudenean, eremua aldapatsua da.
Baina sestra kurbak separatuta daudenean, eremua laua da..
Praktikan jarri:
Zein da mendiko altuera?
Altuera ____ metrokoa da.
Zenbat metro ibili behar dugu
zuzen igotzeko?
Eskala 1 : 15.000
Ekidistantzia 5m
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 40
Lotu profil bakoitza dagokion sestra kurbarekin:
SESTRA KURBAK PROFILAK
1 2 3 4 5 6 7 8
Berriro saiatu:
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 41
7.8.- IPARRORRATZA. ZATIAK eta ERABILERA.
Lehenik eta behin, norabideak zeintzuk diren
ikasi behar dugu:
Iparra ( I )
Ekialdea, Sortaldea ( E )
Hegoaldea ( H )
Mendebaldea, Sartaldea ( M )
IPARRORRATZAREN ZATIAK:
NOLA ERABILI:
Lehenik eta behin, mapan non gauden ( A ) eta nora joan nahi dugun ( B ) jakin
behar dugu, bestela denbora xahutuko dugu.
1. A eta B ELKARTU,
iparrorratzako erregelaren
bitartez.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 42
2. Linboa biratu Iparra markatzen
duen orratz imantatuaren gainean
geratu arte.
3. Biratu mapa eta
iparrorratza aldi berean,
mapako iparra eta
iparrorratzakoa
lerrokatuta egon arte.
4. Jarraiozu iparrorratzak markatzen duen
norabideari eta B puntura ailegatuko zara.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 43
8.- BADMINTONA
8.1.- BADMINTONAREN HISTORA
Orain dela gutxi Kirol Olimpikoa
bihurtu den arren,Badmintoek oso historia
luzea du. Badmintonean azpalditik jokatu da,
egia esan, bere jaiotza orain dela bi urte mila
baino gehiago sortu zen Aintzinako Grezian,
Indian eta Txinan. Badmintonak
Gloucestershireko Badminton House
deritzonetik hartu zuen bere izena; hor
azpalditik jolastu da badmintonean eta gaur egun hor bertan topatzen dugu
Badmintoneko Nazioarteko Fedarazioa.
Aipatutako Federazioak bederatzi bazkide besterik ez zuen hasiera batean:
kanada, Dinamarka, Inglaterra, Frantzia, Irlanda, Holanda, Zelanda Berria, Eskotzia eta
Gales. Dena den, bazkideen kopurua nabarmenki areagotu zen Badminton kirol
olimpikoa izan eta gero, Bartzelonako Olimpiadetan. Kirol honen garapena aurrera eta
aurrera doa, eta gaur egungo 142 bazkideak haziko dira segur aski.
8.2.- ZER DA BADMINTONA?
Ez dugu asko entzun badmintonari buruz Euskal
Erkidegoan, beste kirol askoz ezagunagoak badauade eta,
futbola ala saskibaloia, hain zuzen ere. Baina munduko beste
alde batzuetan, badmintonak bere ezparrua du, jokalari
profesionalak ezagunak dira eta jendeak sarritan praktikatzen du.
Hala eta guztiz ere, badmintona oso kirol dibertigarria da eta kirolaz gozatzeko
oso saio gutxi behar dira, oso erraza da eta. Honetaz gain, gure osasunarako erabat
egokia da, batez ere, sistema kardiobaskularra eta trebetasuna hobetzeko. Eta ez ahaztu
taldeka jolasten dela, beraz, lagunak egiteko aukera paregabekoa duzu.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 44
Badmintonean jokatzeko erraketa bana behar dugu, luma bat sare baten gainetik
arerioaren zatira pasatzeko.
8.3. - OINARRIZKO ARAUAK
8.3.1. - BADMINTON - PISTA. 13.40 x 6.10 metroko laukizuzen bat da. 4 zm-ko
zabalerako marrek marraztuta dago eta mugatzen duten ezparruan barne daude.
Banakako partidetan, barneko alboko-marrek mugatzen dute zelaia.
Binakako partidetan, aldiz, kanpokoek.
8.3.2. - SAREA. 1.5 metroko altuera.
8.3.3. - LUMA. 5 gramoko pisua du gutxi gora behera. Lumetakoa edo nylonkoa
eginda izan daiteke.
8.3.4. - ERRAKETA.
8.3.5. - ARAUAK ETA PUNTUAZIOA.
Partidak banakoak ala binakakoak izan daitezke. Partida bat irabazteko bi joko
irabazteko beharra dugu.
ADI!!! Puntu bat lortzeko sakea berreskuratu behar dugu lehenik eta behin, hau
da, guk ateratako jokaldi bat galtzen badugu, sakea galtzen dugu, baina ez puntua.
Jokoak 15 puntutara jokatzen dira. 14 puntuko berdinketa bat gertatzekotan, 14
puntu lehen lortu zituenak aukera bat hartu behar du: 15 edo 17 puntuetan bukatzea.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 45
Partidako hasierako sakea eskubiko aldetik egingo da diagonalki kontrako
areara.
Sakea zein aldetik egiten den jakiteko geure markagailuari erreparatu behar
diogu, hau da, geure markagailua bikoitia bada (2,4,6,…) eskubiko aldetik egingo dugu,
beste kasu guztietan ezkerreko aldetik.
KOKAPENAK SAKEA EGITEKO MOMENTUETAN
BANAKAKOETAN – Sakatzailearen markagailua bikoitia (2,4,…) bada,
sakatzailea eskubiko aldean dago. Bakoitia bada (1,3,…), ordez, ezkerrekoatik.
8.3.6.- SAKEA
Lehen irakurri dugunez, sakatzaileak eta
errestoa egiten duenak diagonalki kontrako kokapenak
dituzte. Sakea egiterakoan falta ez egiteko,
inpaktuko momentuan, bai erraketak bai lumak,
sakatzailearen gerritik behera egon behar dute.
8.3.7.- FALTA ARRUNTAK
Sakea zuzena ez bada ( gerritik gora ).
Sakatzerakoan luma ukitzen ez badugu.
Jokaldi baten bitartean luma pistako kanpokaldean erortzen daba, sarearen
behetik badoa, sabaia, arropa edo gorputza ukitzen badu.
Jokalariak sarea ukitzen badu, arerioaren pista zapaltzen badu edo bere
espazioan erraketa sartzen badu.
Lumari bi aldiz jarraian jotzen bazaio.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 46
8.4.- NOLA HARTU ERRAKETA
Badaude erraketa hartzeko bi modu desberdin, bata ala bestea erabiliko dugu
luma datorkigun aldetik kontuan izatearen arabera:
ESKUBIKO HELTZEA
Erraketa zuzen hartzeko mugimendu
oso erraz bat egitea dugu: Jarri erraketa
lurreari perpendikularra eta posizio horretan,
heldu erraketari hatzamar guztiak itxiz. Hatz
lodia erakusle eta besteen artean kokatuko
da. Hatz erakuslea luzatuta mantenduko
dugu.
EZKERREKO HELTZEA
Oraingoan hatz lodia ez dago
erakusle eta besteen artean, eta luzatuta izan
behar duguna hatz lodia da, ez erakuslea.
Hatz lodia heldulekuarekiko erabat
paraleloa dago.
8.5. - LUMARI EMATEKO
Badmintonean aritzeko erabat
derrigorrezkoa dugu eskumuturraren
mugimenduak erabiltzea, batez ere, lumako
abiadura eta norabidea azkenengo momentuan
aldatzeko. Ez dugu gorputz osoa erabiliko.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 47
8.6.- KOKAPENA eta POSIZIOA
Badmintona oso kirol azkarra da, beraz,
kokapen on bat mantentzea premiazkoa da luma
guztietara ailegatu ahal izateko. Honetaz gain ia
oin-puntetan egongo gara ahalik eta lehenago
mugitu ahal izateko.
8.7. - OINARRIZKO ERDIKO KOKAPENA
Jokaldi edo mugimendu guztien
ondoren, jokalariak pista erdira joatea saiatu
behar du. Pista erdia, erdiko marran dago,
gutxi gora behera sakeko aurreko-marratik 1,5
metro batera.
Kokapen honek honela du izena:
“OINARRIZKO ERDIKO KOKAPENA”.
Normalean, hor mantentzen bagara, pistako
bazter guztietara helduko gara oin bat besterik
ez mugitzearekin.
OEK-etik eta oin bat bakarrik mugitzearekin defendatzen dugun esparrua “
ZIRKULU SEGURUA” deitzen da. Gune honetatik kanpora doazen lumei emateko bi
oinak mugitu behar dira.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 48
8.7.1.- ESTRATEGIA BADMINTONEAN
1. Bueltatu OEK-era mugimendu guztiak egin eta gero.
2. Prest egon norabide guztietara mugitzeko.
3. Eman lumari buru gainetik ahal dituzun aldi
guztietan
4. Mugitu luma arerioaren pistatik nekatu eta
bere Zirkulu Segurutik ateratzeko.
5. Helburu bat izan lumari ematen diozun bakoitzean
Beste hitzetan, mugiarazi arerioa pistako lau bazterretik eta mantendu saretik urrun,
atzeko marratik hurbil. Askoz errazagoa da luma bueltatzea atzetik datorrenean.
8.8.- SAKEA
Badmintonean, sakea akzio defentsiboa da.
Lumari ematen dion besoa aurrerantz botako dugu. Beste eskuak luma askatuko
du. Inpaktua gerriak eta belaunen artean izango da.
GORPUTZ HEZKUNTZA DBH 2. 14 / 15
VERA CRUZ Ikastetxea – Gasteiz 49
8.9.- OINARRIZKO KOLPEAK
Badaude lau kolpe mota: GLOBOA, DRIVEA, DEJADA eta ERREMATEA.
Kolpe guztiak bai eskubiko,
bai ezkerreko heltzearekin egin
daitezke. Gakoa kolpeko
azkenengo momentua bada, hau
da, momentu horretan eskumuturra
baliatuz aukeratuko dugu geure
asmoa eta gure mugimendua.
Honen ondorioz, arerioak ez du
azkenengo momentura arte geure
asmoa jakingo.
1. GLOBOA: kolpe hau arruntena da eta eraso-kolpe edo babes-kolpea izan
daiteke, arerio mugitzeko lehenengo kasuan edo denbora irabazteko bigarrenean.
2. DEJADA: Kolpe hau motela eta finoa da. Luma saretik oso hurbil eroriko da.
3. ERREMATEA: Indartsua eta beherantz egindako kolpea da.
4. DRIVEA: Lurreari paraleloko norabidea hartuko du lumak, batez ere, arerioa
lehenbailehen pasatzeko.
GLOBOA: norabide luzea eta altua. DEF/OF
DEJADA: saretik hurbil. OF
ERREMATEA: azkarra eta beherantz. OF
DRIVEA: norabide luzea eta zuzena. DEF/OF
Recommended