View
26
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
kli! kla! birzikla! ikasleentzako lehiaketa kli! kla! birzikla!
eta orain...beste urrats bat
lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloaketa derrigorrezko bigarren hezkuntza
Irakaslearen koadernoa eta ikasleentzako fitxak
Pilak Elektronika
Olio erabiliakpneumatikoak
Botikaketxetresna Elektrikoak
Ehun-gaiakLorezaintza
eta orain...
beste urrats bat
gehiago eta hobeto
birziklatzeko
Irakaslearen koadernoa etaikasleentzako fitxak
lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloaketa Derrigorrezko bigarren hezkuntza
kli! kla! birzikla! ikasleentzako lehiaketa kli! kla! birzikla!
© BIZKAIKO FORU ALDUNDIA (BFA)Argitaratzailea:Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro eta Lurralde Ekintza SailaRekalde zumarkalea, 30 - 48009 BILBO - Tel.: 94 406 77 00
Koordinazioa:Joseba García Elizburu
Diseinua eta maketazioa:Iniciativas Ambientales
Irudiak eta argazkiak:DFB/BFA - Gabinorte S.L. - Juan Sánchez - Iniciativas Ambientales.
Euskara: Jose Morales
L.G.: BI 261-03
Inprimatzea:Estudios Gráficos ZURE
Argitalpena:2002ko abendua
OHARRA: Gidaliburu honetako informazioa Bizkaiko HHSen Behatokiak emandako azken datuei dagokie. Datu horiek2001ekoak dira.
bir
!kli
!
!
kla
klazi
PAPER BIRZIKLATUA
Esku artean daukazun koaderno honen helburua zureikastetxeko ikasleekin lan didaktiko jakin bat egitea da: gure hiri-hondakinsolidoek sortzen duten arazoa minimizatzea.
Aurreko edizioetan bezalaxe, oraingo honetan ere arazoakazaltzeari baino garrantzi handiagoa emango diogu irtenbideakbilatzeari. Batez ere, gure jarreren zergatiak eta ondorioak hausnartzeneta sakon aztertzen saiatuko gara, pertsonabakoitzak bere egiten dituen etaingurumena errespetatzenduten ohiturak sustatzeko.Alderdi horrek garrantzihandia du eta gurehezkuntza-curriculumarenfuntsezko helburua da.Gainera, kontuan izan beharda heziketa-garaiangazteekin egiten denlanak berebizikogarrantzia duela: haiekdira biharko helduak, etahezkuntzak eragin handia izango du haien jokabidean.
“Ingurumenaz benetan hezteko, ez da aski egitateakezagutzea: pentsatzearen, sentitzearen eta jardutearen artekoelkarrekintza behar da." (Gowin)
Lehiaketaren aurreko edizioetan hasitako lanari jarraipenaemateko asmoz, oraingoan sakon aztertuko ditugu etxeko bestehondakin batzuk: etxetresna elektrikoak, pilak, telefono mugigarriak,disketeak, ordenagailuak eta abar. Hondakin horiek gero eta ugariagoakdira gure etxeetan, ez dira jasotzen ez edukiontzi berdean (beira), ezhorian (ontziak eta bilgarriak), ez urdinean (papera eta kartoia), baina ezinditugu bota janari-hondarrekin batera zarama poltsa arruntera.
Ikasleei hondakinei buruzko ikuspegi berri bat ematensaiatuko gara, berreskuratzea oinarritzat harturik. Izan ere, hondakinguztiek eta, zehazki, aurten landuko ditugunek balio handia dute, baiekonomiari dagokionez eta bai ingurumenaren aldetik: zenbait gaibirziklatzean energia eta lehengai asko aurrezten dira eta, gainera, gurebizitzan oso baliagarriak diren produktu berriak sortzen dira.
bir
!kli
!
!
kla
klazi
7
1.Sarrera
bir
!kli
!
!
kla
klazi
8
2.KANPAINAREN HARTZAILEAK
3.NOLA ERABILI MATERIAL HAU
derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzakoikasleei zuzendua da, eta irakaslearen zereginaizango da hemen azaltzen dena lehiaketan partehartuko duten ikasleen hezkuntza-mailara egokitzea.Lan hori errazteko, adin askotarako egokia denmateriala prestatu dugu, hainbat proposamenarekin.Material horretan adierazitako hezkuntza-dinamikeiikasleek eta irakasleek ematen dieten erantzunarenarabera zehaztuko da batzuen eta besteen artekodesberdintasuna.
Lehen esan dugun bezala, koaderno hauirakasleentzat egin dugu, eta bi zati nagusiditu: atal teorikoa eta lan-saioak. Atalteorikoan hiri-hondakin solidoei buruzkooinarrizko kontzeptuak azaltzen ditugu. Lan-saioen atalean, berriz, hainbat jardueraproposatzen ditugu, ikasleekin egitekoak.Irakasleak, egokien deritzon moduan, hiri-hondakin solidoei buruzko informazioa etadatuak emango dizkie ikasleei, koadernohonetako "marko teorikoan" jasoditugunak zein berak bere kabuz bildudituenak.
8 lan-saio proposatzen ditugu. Saiobakoitzak bere helburuak ditu, eta jarduerabat edo gehiago proposatzen dira helburuok lortzeko.
Material didaktiko honen osagarri, aurtengo lehiaketarako aukeratu ditugunhondakin solido horiek gaika biltzeko eta berreskuratzeko instalazioak ikusterajoateko aukera ematen dugu.
Irakasleek marko teorikoko datuak eta informazioak eman ahal dizkiete ikasleei,nahi beste eta egokien deritzoten moduan (arbelean idatziz, orrialde batzukfotokopiatuz...).
Kanpaina
Ondoren, ikasgelarako lan-dinamika bat proposatzen dizuegu, 8 saiotanbanaturik. Lan-saio horietan, lehiaketaren edukien inguruko hainbatjarduera egingo ditugu. Dena dela, lehiaketan parte hartuko duten neska-mutilak adin desberdinetakoak direnez eta talde bakoitzak bere interesakdituenez, irakasleak bere taldera egokituko ditu jarduerak, informazioaeta lan-dinamika. Beraz, saio hauek ikasgelako lanerako orientabideakbaino ez dira.
1. saioa: Kontzeptu orokorrak
HELBURUA
� Nozio orokorrak lantzea eta sortzen dugun zaramaren kontzientziahartzea.
A PROPOSAMENA: albisTEENhORMa-IRUDIa
Albiste-taula berezi bat jarriko dugu,ingurumenari eta hondakinei buruzkoalbisteak erakusteko. Kartelak, egunkari-zatiak eta argazkiak ipin daitezke.
B PROPOSAMENA:KALKULU MATEMATIKO
BATZUK
Kontuan izanda 1 m3 zaramak180 kg inguru pisatzen duelaeta guk, batez beste,
pertsonako eta eguneko 1,09 kg zabor sortzen ditugula, kalkulatu zenbategun beharko diren ikasle bakoitzaren etxea sabairaino zaramazbetetzeko.
Zaramaren batez besteko dentsitatea 0,2 kg/dm3 bada, zenbatekobolumena okupatzen du Bizkaian egun batean sortutako zaramak?(Bizkaian 1.125.000 pertsona bizi gara).
bir
!kli
!
!
kla
klazi
4.IKASGELAKO LANA
9
bir
!kli
!
!
kla
klazi
Ikasgelaren bolumena kalkulatuta, jakin daiteke astebetean zenbat aldizbeteko litzatekeen ikastetxeko ikasleek sortutako zarama-kopuruarekin?
Kalkula itzazu zure udalerrian urtebetean sortzen den zaramaren pisua etabolumena. Zuena bezalako zenbat ikasgela beteko lirateke zaramahorrekin? Zarama hori guztia bertikalean jarriko bagenu, eraikin batenitxuran, eta solairu bakoitzean 4 ikasgela baleude, zenbat solairu betekolituzkete hondakin horiek guztiek? Zenbateko altuera izango lukeeraikinak?
2. saioa: Gure zaramaren suntsipen naturala
HELBURUA
� Naturaren errealitatera hurbiltzea, zaramaren deskonposizio-mailadesberdinak aztertzea eta denboran izandako aldaketak ezagutzea.
A PROPOSAMENA: NATURAKO BIRZIKLAPENA
Kopuru bat hartuko dugu etxean sortzen ditugun zarama-mota hauetakobakoitzetik: plastikoak, beira, metalak, paperak, trapuak eta janari-hondarrak. Inguruko lursail batean 6 karratu markatuko ditugu, denaktamaina berekoak (50 cm alde bakoitzean), zarama-mota bakoitzerakobat.
Materialak lurperatuko ditugu, bakoitza bere karratuan eta ia lurrarenarrasean. Astebete edo hamabost egun igarotakoan, lursailera itzulikogara (ados jarriko gara, denok denbora-tarte bera uzteko).
Orduan, lan hauek egingo ditugu:
.- Lurperatutako materialetan kanpotik ikusten diren ezaugarriak idatzi.Materialak deskribatu.
.- Karratu bakoitzetik lur-eskutada bat hartu eta lurrak alderatu, humusekoanimalia txikien kopuruan eta motan desberdintasunik dagoen ikusteko.Deskribatu eta marraztu. 1. fitxa erabili ahal dugu lagungarri gisa.
10
bir
!kli
!
!
kla
klazi
Hori egindakoan, datuak ikaskideei jakinaraziko dizkiegu, ondorio garbirikdagoen eztabaidatzeko:
.- Badago desberdintasunik hondakin-moten artean?
.- Zein motatako materialak birziklatzen dira ondoen?.- Landa-inguruetan simaurra erabili ohi da soroak ongarritzeko; gurelursailean gertatutakoak badu zerikusirik horrekin?
B PROPOSAMENA: EUSKAL BASERRIA ORAIN DELA MENDE BI
Irakaslearen laguntzaz, "Euskal baserrikosubsistentzia-ekonomiaren eskema"koadroaz hitz egingo dugu (ikus 2. fitxa).
Gero, familian ikerlan bat egiteko eskatukodiegu ikasleei. Zehazki, familiako zaharrenei inkesta bat egiteko esangodiegu (aitona-amonei, esaterako). Honelako galderak egingo dizkiete:
AKAROAKZizareak eta beste animalia txiki
batzuk jaten dituzte
ARMIARMAKIntsektuak eta beste animalia
batzuk jaten dituzte
BARRASKILOAKHostoak, perretxikoak eta orbela
jaten dituzte
EHUNZANGOAKAnimalia txikiak jaten dituzte
KUKURUTXAKOrbela jaten dute
KOLENBOLOAKBakterioak, onddoak edo usteltzen
ari diren animaliak jaten dituzte
INURRIAKLandareak eta animalia txikiak
jaten dituzte
KAKALARDO-LARBAKLandareak, gorotzak edo animalia
txikiak jaten dituzte
EULI-LARBAKBizirik dauden edo usteltzen ari
diren landareak jaten dituzte
ZIZAREAKBakterioak, onddoak eta usteltzen
ari den orbela jaten dituzte
MILAZANGOAKUsteltzen ari diren landareak jaten
dituzte
11
bir
!kli
!
!
kla
klazi
.- Ikaslearen adina zutenean, landan, herri batean hala hirian biziziren?
.- Nolakoa zen etxea?
.- Nondik ateratzen zuten bizibidea? Gurasoek bazuten abererik,baratzerik edota sororik?
.- Zer jan ohi zuten? Zer jaten zuten egun berezietan?
.- Zer egiten zuten janari-hondarrekin?
.- Ontziratutako produktu asko erabiltzen zituzten? Produktuaamaitutakoan, zer egiten zuten ontziarekin?
.- Lurra lantzen bazuten, nolako ongarriak erabiltzen zituzten?
.- Nola jokatzen zuten euli, eltxo eta bestelako intsektuen kontra?
.- Nola joaten ziren leku batetik bestera?.- Zer egiten zuten zaramarekin?
Ikerlana amaitutakoan, ikasgelan azalduko dituzte emaitzak, garai hartakobizimoduak eta kontsumo-ohiturak aztertzeko eta gaur egungoekinalderatzeko.
3. saioa: Beste hondakin batzuk
HELBURUA
� Guk geuk sortzen ditugun hondakinakberrerabiltzeko eta birziklatzekoaukerei buruz lehendik dakigunaazaltzea.
A PROPOSAMENA: ZER DAKIGU? AZTER DEZAGUNGEURE ERREALITATEA
Egun batean sortzen ditugun zaborrenzerrenda egin. Ikusiko duzunez, inguruan dauzkazunmaterial guztiak hondakin bihurtzen dira zahartzen direnean,apurtzen direnean, modatik pasatuta gelditzen direnean eta abar. Zaramabihurtzen dira.
12
bir
!kli
!
!
kla
klazi
Lehen bateratze-lanean, segur aski, papererako, beirarako, ontzietarakoeta gainerako hondakinetarako edukiontzietan uzten diren hondakinakaipatuko dituzte. Orduan, kontsumo-ondasun berriak ere kontuanhartzeko esango diegu (lehiaketa honetan landu ditugunak, alegia).Gehienetan, ez ditugu erlazionatzen gure hiri-hondakin solidoekin, bainahaiek ere etxeko zarama dira.
Inguruan dauzkagun materialen bizialdia kalkulatuko dugu. Esaterako,zenbat iraungo du jantzita daramagun arropak? Zer egiten dugu arropazaharrarekin? Nork aldatu du telebista azken urte honetan? Zer egin dutezaharrarekin? Zenbatek daukate walkmana? Zenbatek telefonomugigarria? Nolako pilak erabiltzen dituzte? Noizik noizera aldatzendituzte? Berdinak dira aparatu guztietako pilak? Baliagarriak izateari uztendiotenean jendeak gauza horiekin egiten duenari buruzko iritzia ematekoeskatuko diegu ikasleei. Zer egiten dugu guk?
Helburua gogoeta eginaraztea da, eta bakoitzak hasieran dituen ideieiburuz hitz egitea. Amaieran, ona litzateke berriro ere gogoeta egitea etahorretaz mintzatzea, ikasgelako lanaren ondotik barneratu dituztenkontzeptuak azal ditzaten.
B PROPOSAMENA: arduratu ZAITEZ!
3. fitxaren kopia bana emango diegu ikasleei. Fitxa horretan komiki batdago. Garbi da pertsonaia nagusia eta, beheko aldean, 13 testu daude,biñeta bakoitzeko bat. Biñeta bakoitzean dagokion testua jarri behardugu.
4. saioa: Geure pilak kargatu
HELBURUA
� Pilen erabilerari buruzko zalantza batzuk argitzea eta produktu horiekoso toxikoak direla konturatzea.
A PROPOSAMENA: PILA PILOA
Guztion artean, pilekin funtzionatzen duten aparatuak aipatuko ditugu.Gutxienez, 15 edo 20 aparatu desberdinen zerrenda egitea lortu behardugu. Gero, aparatu horietatik guztietatik, pilekin funtzionatzeaz gainkorronte elektrikora konektatu ahal direnak aipatuko ditugu.13
bir
!kli
!
!
kla
klazi
Aparatu guztiak banan-banan errepasatu, eta erabili ohi ditugunak edo,behintzat, etxean dauzkagunak aipatuko ditugu. Pilen ordez sareelektrikoa erabili ahal badugu, zer aukeratzen dugu? Nola erabiltzen duguaparatu bakoitza? Zergatik?
B PROPOSAMENA: MOTA GUZTIETAKOAK
Mota guztietako pilak ekarriko ditugu ikasgelara. Etxean eskatu ahalditugu. Ikasle bakoitzak bi edo hiru pila desberdin ekarri behar ditugutxienez. Badaezpada ere, irakasleak gutxienez mota bakoitzeko pilabat ekarriko du, beren karkasa eta bilgarriekin.
Pilak sailkatuko ditugu eta pilan bertan zein bilgarrian ageri diren izenaketa espezifikazioak aztertuko ditugu. Pilak sailkatzen laguntzeko, 4. fitxakosailkapen-koadroaren kopia bana eman ahal diegu ikasleei.
5. saioa: Materia organikoarekin esperimentatu
HELBURUA
� Materia organikoaren deskonposizioa behatzea eta nola birziklatu ahalden aztertzea.
A PROPOSAMENA: KONPOSTA EGITEA
Bakterioek materia organikoa oxigenoarekin deskonposatzen dutenean(hartzidura aerobioa), konposta sortzen da.
Ikastetxean horretarako leku egokiren bat badago, konpost-meta batprestatu ahal dugu. Hau egin behar dugu:
1.- Inguru guztian zuloak dituen bidoi edokutxa bat jarriko dugu eskolako baratzekoedo jolastokiko bazter ospel batean.
º14
bir
!kli
!
!
kla
klazi
2.- Bidoian materia organikoa sartuko dugu(hostoak, adarrak, paperak, belarra etajanari-hondarrak), hainbat geruzatan, bainazapaldu gabe, oxigenaturik egon dadin.Gutxienez metro eta erdiko meta egin behardugu.
3.- Nitrogeno-iturri bat gehitu ahal dugu:ongarria, arrain-irina, animalien gorotzak (ahalizanez gero, hegaztienak edo untxienak) etaabar.
4.- Noizeanbehin ur apur
bat botako dugu, beti heze egondadin.
5.- Hilabete batzuk igarotakoan (4 edo 6, materia organiko motarenarabera, giroko tenperaturaren arabera eta abar), hondakinakkonpost bihurtuko dira, eta lorategia, lore-ontziak edo eskolakobaratzea ongarritzeko erabil dezakegu.
Materia organikoa deskonposatzen den bitartean kiratsa aditzen badugu,ez dago ondo aireztaturik.
15
bir
!kli
!
!
kla
klazi
B PROPOSAMENA: GLOBO-BIDAIA
Bakterioek materia organikoa oxigenorik gabe deskonposatzendutenean (hartzidura anaerobioa), metanoa eta ura sortzen dira.
Materiala: materia organikoa, litro bateko botila bat, globo bat eta ura.
Prozedura:1.- Botilaren hiru laurden materia organikoz bete.2.- Ur apur bat gehitu eta botilaren ahoan globoa jarri, airea atera
ez dadin.3.- Egunero botilari eragin, deskonposizio-prozesua errazteko.4.- Prozesu horretan askatzen den metanoa globoan bilduko da.
Egun batzuen buruan, globoa beteta egongo da eta, metanoaairea baino arinagoa denez, gora igoko da.
Prozesu horretan usain txarrak sortzen dira. Metanoz betetako globoabotilatik bereiztean adituko ditugu. Kontuz ibili behar dugu, metanoa gassukoia da eta.
6. saioa: Hondakin baten balorizazioa
HELBURUA
� Hondakinak tratatu beharraren kontzientzia hartzea eta gizartemodernoetako produkzio-zikloaren atal garrantzitsua direla ohartzea.
A PROPOSAMENA: XABOIAREN FABRIKAZIO-PROZESUA
Xaboiak garrantzi handiko papera jokatzen du gure higiene-ohituretan.Merkatuan garbigarriak azaldu baino askoz ere lehenago, gure amonekolio erabilia aprobetxatzen zuten xaboia egiteko. Horrek argi erakustenduenez, inolako kontrolik gabe botatzen baditugu, hondakinek kutsadurasor dezakete, baina lehengai bezala erabili ahal ditugu beste produktubatzuk fabrikatzeko. Halaxe gertatzen da garbiguneetan jasotzen denolioarekin.
16
bir
!kli
!
!
kla
klazi
Xaboia geuk egitea zein erraza den ikusteko, egin dezagun jarduera hau:
Materiala:.- Sukaldeko olio erabilia (250 cm3).- Ura (250 cm3).- Soda (sodio hidroxidoa) (50 gr). Kontuz!.- Sukaldeko gatza
Prozedura:1.- Soda 100 cm3 ur berotan disolbatuko dugu
(Kontuz ibili! Betaurrekoak eta gomazkoeskularruak erabili,begiak eta azala sodakaustikotik babesteko).
2.- Soda-disoluzioaoliora isuriko dugu,nahasturari makilabatez eraginez, astiroeta beti berdin.
3.- Nahastura gogortzen bada, ur apur batbotako dugu, mugitzeari utzi gabe.
4.- Oso krema lodia lortzen dugunean, geldirik utziko duguapur batez.
5.- Badaukagu xaboia, baina "gazitu" egingo dugu, geldituden soda kentzeko eta, horrela, kalitatea hobetzeko.Horretarako, ur berotan gatz askodisolbatuko dugu, xaboia beste ontzibatean sartu eta ur bero gazia ontzihorretara isuriko dugu. Nahasteariondo eragin, eta geldirik utziko duguzenbait orduz, uraren gainean xaboi-geruza solidoa eratu arte.
17
B PROPOSAMENA: BIRZIKLAPENA ETABALORIZAZIOA
Eskema honetan hiri-hondakin solidoen birziklapen eta balorizazio faseaikus dezakegu produkzio-zikloaren barruan:
5. fitxan eskema hori jaso dugu, fotokopiatzeko eta ikasleei emateko.Produkzio-zikloko puntu bakoitza osatzeko eskatuko diegu, laburki etaberen hitzak erabiliz. Gero, horretaz hitz egingo dugu.
bir
!kli
!
!
kla
klazi
1- LEHENGAIAKAberastasuna eta baliabide naturalak berenhorretan, landu gabe.
2- ENERGIALehengai batzuek (batez ere erregaiek) indarrasortzeko eta mekanismoak mugiarazteko dutenahalmena.
3- INBERTSIOA ETA TEKNOLOGIA Lehengaiekin produktuak egiteko beharrezkoakdiren baliabide eta instalazioak.
4- PRODUKTUAKLehengaiak, erabiltzeko eta kontsumitzekoondasun material bihurturik.
5 KONTSUMOAProduktuetatik ateratzen den balioa.
6 HONDAKINAKProduktuak erabili edo kontsumitu ondoren botaedo baztertzen diren hondarrak.
7- HONDAKINDEGIAHondakinak ezertarako ere aprobetxatu gabedeuseztatzeko uzten diren lekua.
8 INBERTSIOA ETA TEKNOLOGIAHondakinetatik ahalik eta baliorik handienaateratzeko beharrezkoak diren baliabide etainstalazioak.
9 ENERGIA BERRESKURATUAHondakinak erraustuz energia berreskuratzekoinstalazioetan lortzen den energia.
10 MATERIAL BERRESKURATUAKBirziklapen-prozesuaren bidez hondakinetatiklortzen diren materialak. Berriro sartzen diraprodukzio-prozesuan, haiekin produktu berriakegiteko.
BALORIZAZIOA BIRZIKLAPENA
INBERTSIOA ETA TEKNOLOGIAINBERTSIOA ETA TEKNOLOGIA
HONDAKINAKKONTSUMOA
HONDAKINDEGIA
PRODUKTUAK
ENERGIA ENERGIABERRESKURATUA
MATERIALBERRESKURATUAK
LEHENGAIAK
18
bir
!kli
!
!
kla
klazi
7. saioa: Goazen ikertzera, goazen ikustera
HELBURUA
� Hondakinak tratatu beharraren kontzientzia hartzea.
A PROPOSAMENA: AUTO-HILERRIA
Segur aski, autoak desegiteko lekurenbat eta tailer mekaniko batzuk daudeikastetxetik hurbil. Autoak desegitekolekuetara gehiago ezin erabildaitezkeen autoak eramaten dira, etatailer mekanikoetara, berriz, azterketaedo konponketaren bat behardutenak.
Autoak, egunero erabiltzen ditugun beste gauza batzuk bezalaxe, "erabilieta botatzekoak" dira gaur egun. Autoetatik zer hondakin lortzen direneta bakoitza nola erabiltzen den ikertuko dugu.
1.- Autoa badaukate, gurasoei galdetuko diegu zenbat aldiz aldatu duten.Bakoitzak jaso duen informazioa ikaskideek lortu dutenarekinalderatuko du. Gaur egun, zenbatekoa da auto baten batez bestekobizialdia? Eta zenbatekoa zen lehengo autoena? Adineko jendearigaldetuko diogu.
2.- Tailer mekaniko batean galdetuko dugu zer egiten duten olioerabiliarekin, pneumatiko zaharrekin, bateria hondatuekin eta abar.
3. Autoak desegiteko leku bateko arduradunari ere galdera asko eginahal dizkiogu:
.- Zer-nolako piezak berreskuratzen dira berriro erabiltzeko?
.- Jende asko etortzen da pieza bila?
.- Zein pieza doaz zuzenean txatarrera?
.- Zer desberdintasun dago autoak desegiteko lekuetako piezen eta piezaberrien artean?
.- Autoak zein egoeratan heltzen dira desegiteko lekura? Baten bat erabiltzekomoduan dago oraindik? Zein motatako autoak dira ugarienak?
.- Zer egiten dute pneumatikoekin? Beirekin? Autoetan gelditzen denolioarekin? Balazta-likidoekin? Eta abar. Galdetuko dugu ea jasotzen dituzten,ea birziklatzera bidaltzen dituzten.
Imajina dezagun zeinen hondakin-kopuru izugarria sor daitekeenhegazkinen edo petrolio-ontzien hilerri batean.
J.A. G
ascó
n
19
bir
!kli
!
!
kla
klazi
B PROPOSAMENA: GARBIGUNEA
Zoaz garbigune hurbil batera, esan arduradunariikastetxeko neska-mutil batzuk garbigunea ikusteraeta hondakinak uztera joango direla eta galdetuzein den egunik egokiena.
Bisita egin baino lehen, ikasgelan azaldukodugu garbiguneak zer diren eta zer-nolakohondakinak utzi ahal diren bertan. Ikasleeieskatuko diegu zarama gaika biltzeko (etxean,ikastetxean...) eta, sailkatu ondoren, garbiguneraeramateko eta hondakin-mota bakoitza dagokionlekuan uzteko. Jasotzen zailak diren edo non utzibehar diren ez dakigun hondakinak biltzensaiatuko gara. Esaterako, ikastetxeak sukaldeabadauka, olio erabilia hartuko dugugarbigunera eramateko.
8. saioa: Sortzaileak gara
HELBURUA
� Hiri-hondakin solidoen inguruan literatur sormena garatzea.
A PROPOSAMENA: ZORROZTU ZURE ASMAMENA
Landu ditugun ideietakoren bat laburbiltzen duen mezu bat asmatukodugu. Halaxe egin dute hainbat pertsona ospetsuk, eta haien esaldiak gaihorri buruzko erreferentzia ideologikoak dira orain. 6. fitxan esaldihorietako batzuk bildu ditugu. Ikasleei banatu ahal dizkiegu, haiei buruzhitz egiteko.
Zein da zure aipua? Ikasgelan asmatutako aipuak gehituko dizkiogufitxako zerrendari. Aukeran, fitxan jasota daudenak komentatu ahal ditugu,esaldi bakoitza nola interpretatzen dugun jakiteko.
20
bir
!kli
!
!
kla
klazi
B PROPOSAMENA: BERTSO-SORTAK
5 bertsoko poema bat egingo dugu.
Etxeko zaramarekin zerikusia duen hitz bataukeratuko dugu, eta pertsona bakoitzakbere poema sortuko du, honela:
.- Lehen bertsoa: aukeratutako hitza.
.- Bigarren bertsoa: lehena deskribatzen duten hitzbi.
.- Hirugarren bertsoa: aukeratutako hitzaren eginkizuna azaltzen duten hiru hitz.
.- Laugarren bertsoa: haren aldera sentitzen dutena adierazten duten hitz bi.
.- Bosgarren bertsoa: lehenaren antzeko esanahia duen hitz bat.
Pertsona bakoitzak idatzi duena irakurriko du. Bost laguneko taldetan ereegin ahal dugu jarduera hau. Kasu horretan, bosten artean egingo dutepoema, bakoitzak bertso bat idatziz.
C PROPOSAMENA: ESKOLAKOEGUNKARIA
dela, komunikazio-euskarri honetan jaso nahi ditugun jarduera guztienlagungarri gisa erabil dezakegu, jarduerak amaitu baino lehen ere.
Aurtengo Kli! Kla! Birzikla! lehiaketaren inguruko lanak erakusteko lekuaizango da egunkaria. Orobat, ikastetxeko beste ikasgelekiko elkarlanabideratzeko tresna izan daiteke.
Paper birziklatua erabiliko dugu eskolako egunkaria egiteko, eta kontuanizango ditugu berrerabiltzearekin eta birziklatzearekin zerikusia dutenalderdi guztiak (ohar eta zirriborroetarako orri birziklatuak erabilikoditugu, alde batetik idatzita egon arren; elkarrizketetarako eskukograbagailuak erabiliko ditugu, pilarik egokienekin...).
Talde batzuk sortu beharko ditugu egunkaria egituratzeko:
* Artxibo eta dokumentazio taldea* Ikerkuntza taldea* Erredakzio taldea
EdukiontziaBilketa, Ontzia
Edukitzea, Gordetzea, HautatzeaAurrerabidea, Garbitasuna
Biltzailea
21
Jarduerak amaitutakoan komeni da jarduera hau egitea. Dena
NNAATTUURRAAKKOO BBIIRRZZIIKKLLAAPPEENNAA
Landareek lurreko ura eta gatz mineralak erabiltzen dituzte: sustraiekinxurgatu, zurtoinean gora eraman eta materia organiko bihurtzen dituzte
hostoetan.
Landareek arnastean eta hostoak, loreak, fruituak eta abar erortzean,materia organiko hori lurrera itzultzen da.
Animaliak eta landareak hiltzen direnean, materia organiko asko itzultzenda lurrera eta orbela osatzen du.
Geruza horretan animalia asko bizi eta elikatzen dira, batez ereartropodoak eta harrak. Animalia horiek hondarrak txikitu eta birrindu
egiten dituzte. Lurreko onddo eta bakterioek zati txiki horiekdeskonposatu eta CO2 bihurtzen dituzte eta gatz mineralak askatzendituzte. Landareek CO2 behar dute fotosintesia egiteko, eta gatz
mineralak elikatzeko.
Gure baserrietako simaurtegietan antzeko zerbait gertatzen da: abereengorotzak, azpian jartzen dieten lastoarekin eta beste hondakin organikobatzuekin nahasita, mikroorganismoek hartzitzen dituzte eta ongarri
organiko bihurtzen dira.
bir
!kli!
!
kla
klazi
1. FITXA
AKAROAKZizareak eta beste animalia txiki
batzuk jaten dituzte
ARMIARMAKIntsektuak eta beste animalia
batzuk jaten dituzte
BARRASKILOAKHostoak, perretxikoak eta orbela
jaten dituzte
EHUNZANGOAKAnimalia txikiak jaten dituzte
KUKURUTXAKOrbela jaten dute
KOLENBOLOAKBakterioak, onddoak edo usteltzen
ari diren animaliak jaten dituzte
INURRIAKLandareak eta animalia txikiak
jaten dituzte
KAKALARDO-LARBAKLandareak, gorotzak edo animalia
txikiak jaten dituzte
EULI-LARBAKBizirik dauden edo usteltzen ari
diren landareak jaten dituzte
ZIZAREAKBakterioak, onddoak eta usteltzen
ari den orbela jaten dituzte
MILAZANGOAKUsteltzen ari diren landareak jaten
dituzte
22
bir
!kli!
!
kla
klazi
2. FITXA
EEUUSSKKAALL BBAASSEERRRRIIAA OORRAAIINN DDEELLAA MMEENNDDEE BBII
ERREGAIA ETXEA TALOAK
OGIA
ARTOA
GARIA
PATATAKSOROAK
KAROBIA
SAGARDOAHONDARRAKTXERRIAK
EZKURRAK
BASOAKOTALURRAK
IRATZE-LEKUAKOTADIAK AZPIAK
ABERE-TALDEAK
SIMAURRA
BARATZEAGAZTA
ESNEA
BELARRA ETA SARALEA
GOROTZAK BELARDIAK
FRUTA-ARBOLAK
SAGARRA
GIZA ELIKADURA
EZTIA
ERLAUNTZAK
ERLEAK
GAZTAINAK
EUSKAL BASERRIKO SUBSISTENTZIA-EKONOMIAREN ESKEMA (XIX. MENDEA)
Mikel del Regueroren “Ecología y consumo” liburutik hartua.Montena aula. Madril, 1990.
23
bir
!kli!
!
kla
klazi
3. FITXA
AARRDDUURRAATTUU ZZAAIITTEEZZ!!
BBIIÑÑEETTEETTAAKKOO TTEESSTTUUAAKK
Esaterako: aparatua korronte elektrikora konektatu ahal bada,zergatik erabili pilak?
Zergatik sartu zarama-poltsan edukiontzira eraman ahal dena?
Zergatik bota konpon daitekeena?
Gainera… Zergatik ez dugu kontuan hartzen hainbestezaramarekin kalte handia egiten diogula naturari?
Kilo bat egunean zarama asko da, ez duzu uste?
Baina, zenbat jende arduratzen da kontsumitzean sortzen duenzaramaz?
Batzuetan ezinbestekoa da
Baina askotan ez da beharrezkoa... Eta, gainera, garestia da
Arduratu zaitez!
Ikusten duzunez, asko egin daiteke neke handirik gabe
Zaramaren kontu honi usain txarra hartzen diot…
Zergatik bota beste batzuentzat baliagarria izan daitekeena?
Arduragabekeriaz eta neurririk gabe kontsumitzen da
OORRDDEENNAA((ZZkkaa..))
24
MMoottaa gguuzzttiieettaakkooaakk
PPiillaa--mmoottaakk HHoobbeettooeezzaagguuttzzeekkoo EEdduukkii ttooxxiikkooaa MMoottaa AArrrriisskkuuaa
PPiillaa ttxxiikkii,, bbiirriibbiilleettaa zzaappaallaakk,,bboottooiieennaannttzzeekkooaakk
PPiillaahhaannddiiaaggooaakk,,zziilliinnddrriikkooaakkeeddoo kkuuttxxaa--ffoorrmmaakkooaakk
Honelakomarkak
dauzkate: (+),Hg, M, Mercury
Merkurioa
Merkurioa
Kadmioa
Botoi-pilak
Pila alkalinoak(edo manganesodioxidozkoak)
Pila kargagarriak(edo
nikel-kadmiometagailuak)
Gatzezko pilak(edo
zink-ikatzezkoak,lehorrak edoestandarrak)
Pila berdeak(edo ekologikoakedo biopilak)
Erne! Merkurio oxidozegindako botoi-pila
batzuetako metal toxikoenedukia pilaren pisuaren
%30 da. Litiozko botoi-pilek ez daukate
merkuriorik. Badaezpadaere, ez bota inoiz
botoi-pilarik zaramara.
Kontuz! Gehiago irautendute, baina merkurioa
daukate (botoi-pilek bainogutxiago, hori bai). Gaur
egun, merkuriorikgabekoak ere badaude.Ez bota inoiz zaramara.
Metagailuak dira eta,agortzen direnean,
eguzki-kargagailuekin edoelektrikoekin birkargatu
ahal dira. Batzuen kadmio-edukia %15ekoada, baina beste batzuek
batere ez daukate. Ez bota inoiz zaramara.
Zink-ikatzezko pila lehortradizionalak dira.
Teknologikoki xumeakdira eta gehienek ez
daukate metal astunik (ezkadmiorik ez merkuriorik).Ondo erantzuten dutekontsumo egonkor
apaleko aparatuetan. Ezdira besteak bezain
arriskutsuak.
Kadmiorik eta merkuriorikgabeak. Arrisku gutxikoak.Metal astunik gabekoalternatiba berria dirabotoi-pilarik behar ezduten aparatuetarako.
Honelakomarkakdauzkate:Alkaline,
Alkali-Mangan
Honelakomarkakdauzkate:
kargagarriak,NI-Cd,
Nikel-Cadmiun
Honelakomarkakdauzkate:Erabileraanitzekoa
Honelakomarkakdauzkate:merkuriorikgabea,
kadmiorikgabea
bir
!kli!
!
kla
klazi
4. FITXA
PPiillaakk iiddeennttiiffiikkaattzzeekkoo ttaauullaa
25
bir
!kli!
!
kla
klazi
5. FITXA
BBiirrzziikkllaappeennaa eettaa bbaalloorriizzaazziiooaa
1- LEHENGAIAK....................................................................................................................................................................................................................................
2- ENERGIA................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
3- INBERTSIOA ETA TEKNOLOGIA ................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
4- PRODUKTUAK ................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
5- KONTSUMOA....................................................................................................................................................................................................................................
6- HONDAKINAK....................................................................................................................................................................................................................................
7- HONDAKINDEGIA....................................................................................................................................................................................................................................
8- INBERTSIOA ETA TEKNOLOGIA................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
9- ENERGIA BERRESKURATUA....................................................................................................................................................................................................................................
10- MATERIAL BERRESKURATUAK....................................................................................................................................................................................................................................
HHIIRRII--HHOONNDDAAKKIINN SSOOLLIIDDOOEENNBBIIRRZZIIKKLLAAPPEENNAA EETTAA BBAALLOORRIIZZAAZZIIOOAABBIIRRZZIIKKLLAAPPEENNAA EETTAA BBAALLOORRIIZZAAZZIIOOAA
PPRROODDUUKKZZIIOO--ZZIIKKLLOOAANN
BALORIZAZIOA BIRZIKLAPENA
INBERTSIOA ETA TEKNOLOGIAINBERTSIOA ETA TEKNOLOGIA
HONDAKINAKKONTSUMOA
HONDAKINDEGIA
PRODUKTUAK
ENERGIA ENERGIABERRESKURATUA
MATERIALBERRESKURATUAK
LEHENGAIAK
26
bir
!kli!
!
kla
klazi
7
6. FITXA
ZZoorrrroozzttuu zzuurree aassmmaammeennaa
� "Gutxi egitekotan hobe ezer ez egin: ez dago hori pentsatzea bainohutsegite handiagorik" (Edmun Burke)
� "Lurra ez da gure gurasoen ondarea, gure seme-alaben maileguabaizik" (Indiarren gogoeta)
� "Igelak ez du bere putzuko ur guztia edaten" (Txinatarren esaerazaharra)
� "Bizi zaitez xumetasunez beste batzuk bizi ahal izateko" (Ghandi)
� "Aberatsa beharrezko gauzak dituena da, eta ez aurkitzen duen guztiabotatzen duena" (Anonimoa)
� "Aldaketa handiak erabaki txikiek eragiten dituzte" (Anonimoa)
Zein da zure aipua? Idatz itzazu zuk zeuk asmatutakomezu bi
1.- ………………………………………………………….......................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
2.- ………………………………………………………….......................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
2
eutsigarritasuna
kontserbazioa
elkartasuna
aprobetxamendua
ingurumena
osasuna
birziklapena
etorkizuna
Bizkaiko ForuAldundiaIngurugiro eta Lurralde Ekintza Saila
Diputación Foralde Bizkaia Departamento de Medio Ambiente y Acción Territorial
Recommended