View
13
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
NAFARROAKOHITZA
BERRIA-KO DISEINU TALDEA
Iruñeko Udalak ez du berritu Arrosadiko ijito errumaniarrak artatzeko Yoar elkartearekin iaz sinatu zuenkontratuabTaldeak salatu du erabakia hartu dutela baloraziorik egin eta azalpenik eman gabe b 2-3
Hegan egin nahi,eta ezin
Pirinioak Herrien hustearenaurkako neurriak eskatzeko,
elkarretaratzeak egin dituzte
5Antiespezismoa Animalienaldeko ekintzaileak mintzatu dira
Lizarrako topaketa feministetan
4Ostirala
2019ko urriaren 11X. urtea416. zenbakia
www.nafarroa.hitza.eusnafarroa@hitza.eus
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko urriaren 11Astekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Az a l p e n i keman gabe.Iruñeko Uda-lak, bere ka-buz, bertanbehera utzi du
Yoar elkartearekin zuen akor-dioa, Arrosadiko migratzaile ijitoerrumaniarrak artatzekoa. Iazkourrian sinatu zuten kontratua ko-lektibo horrek eta orduan JosebaAsironek (EH Bildu) zuzentzenzuen udal gobernuak. Urte bate-rako zen, bertze urtebetez luza-tzeko aukerarekin. Lehen hama-bi hilabeteak pasatuta, hutseanutzi du Enrique Maia (NavarraSuma) buru duen oraingo udalak.Unicef Nazio Batuen Haurren
Laguntzarako Funtsak haurrenlagun izendatu zuen Iruñea, urta-rrilean. Hiriko agintariek Arrosa-diko eta Azpilagañako umeekinkezka handirik ote duten zalan-tzan jarri dute Yoar elkarteko ki-deek, ordea, taldeak auzo horie-tako haur eta gazteekin egitenduen lan guztia gelditu baita ko-lokan, udalarekin zuten kontra-tua bertan behera gelditu etagero.Yoar elkarteko arduradunek
argi dute arretaren kalitateak be-hera eginen duela, eta behera egi-nen duela, halaber, beren progra-metan hartu ahal izanen dituztenpertsonen kopuruak. Kontratuaez berritzeak ekarri baitu, jada,hilaren 17tik aurrera, hiru pertso-na gutxiago ariko direla laneantaldean.«Ez digute azaldu zein den
kontratua ez berritzeko arrazoia;programari buruzko ebaluaziorikez dute egin; ez digute emaitzen
berri eskatu; ez dute bertze alter-natibarik jarri mahai gainean. Be-har zen zerbitzu bat kendu dute,bertze deus eskaini gabe». Horixesalatu du Yoar elkarteko kideZahira Iturbidek. «Gerta zitekee-la bagenekien, baina, hala etaguztiz ere, ezustean hartu gaitugertatu denak», erantsi du.Yoar 1996. urtetik ari da Iruñe-
ko Arrosadia eta Azpilagaña au-zoetan lanean, haur eta gaztee-kin. «Auzo horietako herritarreksortutako elkarte bat da; kezkazuten haurtzaroarekin eta hau-rren eskubideekin, eta arlo horre-tan eragiteko hasi ziren lanean»,azaldu du Iturbidek. Talde txikiaziren, hasieran, baina gora egindu inplikatu diren pertsonen ko-puruak, eta horrek ekarri du Yoarelkarteko kideen lan esparrua za-baltzea.Egoitza Arrosadian du, auzoko
zentroan. «Auzo konplexua da»,Yoar taldeko kideek erran dute-nez. «Migratzaile anitz bizi dirahemen. Bertze toki anitzetan bai-no merkeagoak dira hemen etxe-bizitzak, eta horrek jendea eraka-rri du». Auzoaren egunerokoa-ren bilakaerak eragin ditualdaketak, bai eta gatazkak ere,hainbatetan. Arrosadiko auzokozentroko paretetan ere agertuizan dira ijito errumaniarren aur-kako pintaketak, adibidez.Egoerak piztu du Yoar elkarte-
ko eta bertze hainbat kolektibota-ko kideen kezka; bai eta udalare-na ere. Ondorioz, auzoko egoerariburuzko diagnosia egin zuten hi-riko agintariek, eta mahai gaine-an jarri zituzten datuak, iaz: Arro-sadiko biztanleen %34 daude po-brezia edo bazterketa arriskuan;kopurua anitzez handiagoa da bi-
Iruñeko Udalak, bere kabuz, bertanbehera utzi du Yoar elkartearekin iaztikzuen kontratua, migratzaile ijitoerrumaniarrak artatzekoa. Kolektibohorrek haur eta gazteekin egiten du lan.
Dagoenakendu, etadeus ez jarri
Yoar elkarteko kideak, Arrosadiko auzoko zentroan duten egoitzaren kanpoko aldean. IÑIGO URIZ / FOKU
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Astekoa
Alfabetatze ikastaroak egin dituzte, bertzeak bertze, emakume ijito errumaniarrekin . IÑIGO URIZ / FOKU
Aisialdiarekin lotutako jarduerak ere garatzen dituzte Yoar elkarteko kideek. YOAR
zilagun migratzaileen artean:
%68. Eta 15 urte baino gutxiago
duten migratzaileen egoera da la-
rriena, ikerketak agerian utzi
duenez, %47 bazterketa egoeran
baitira.
Errealitate horri aurre egiteko
baliabideak urriak izan dira.
Diagnosiak berak nabarmendu
zuen bazterketa egoeran ziren
pertsonak gizarteratzeko progra-
marik ez zegoela auzoan. Yoar el-
karteak, hain zuzen ere, behin eta
berriz eskatu ditu baliabideak eta
auzoan eragiteko tresnak, azken
urteotan.
2016. urtean, azkenean, elkar-
teak eta Iruñeko Udalak hitzar-
mena sinatu zuten. «Udalak bere
gain hartu zuen prebentzioa lan-
tzeko zerbitzu bat jartzeko ardu-
ra; bertze hainbat auzotan ere ba-
dira gisa horretako programak.
Udalak, hain zuzen ere, auzo el-
karteen bitartez hasi zen preben-
tziorako lan hori egiten», erran
dute Yoar elkarteko kideek.
Arrosadiko eta Azpilagañako
haur eta gazte guztiekin lan egin
izan dute taldeko arduradunek,
baina Europa ekialdeko migra-
tzaileen etorrerak aldatu egin ditu
Yoar elkarteko kideen dinami-
kak, azken urteotan: «Ijito erru-
maniarrek behar eta ezaugarri
bereziak dituzte, eta horrek eka-
rri du haiek artatzeko ahaleginak
gure zerbitzuetatik kanpo utzi
izana bertze erabiltzaile anitz»,
azaldu du Itxaso Arangurenek.
Hau da, Yoar taldeak ijito erru-
maniarren kolektiboa artatzeko
bideratu behar izan ditu baliabide
anitz, eta, ondorioz, bertze lan es-
parruak bazter utzi behar izan di-
tuzte. «Ezin izan baitugu dena
egin».
Arreta osoa«Ijito errumaniarrek arreta han-
dia behar dute; gobernuak ere
esku hartu beharko luke, gure us-
tez, esparru guztietan eragin ahal
izateko. Badira, adibidez, eskolan
inoiz egon ez diren hamahiru ur-
teko nerabeak. Egungo hezkun-
tza sistema ez da gai gazte horiek
hartzeko. Egoerak okerrera baino
ez du egiten pertsona horiek arre-
ta osoa jasotzen ez badute». Hori-
xe nabarmendu nahi izan du
Itxaso Arangurenek, egin beha-
rreko lana zenbaterainokoa den
azaltzeko.
2018. urtean, bertze urrats bat
egin zuen Iruñeko Udalak lan ho-
rretan laguntzeko. «Guk egiten
genuen lana sendotu beharrean,
bertze proiektu bat jarri zuen
udalak martxan, biziki-
detza lantzeko», erran
du Iturbidek.
Prebentzioa lantzeko
programa batekin eta bi-
zikidetza lantzeko beste
batekin, ontzat eman
dute Yoar taldeko kideek
azken urtean egindako
lana. Lantaldea sendotu
ahal izan dute, eta eskura
izan dituzten baliabideekin, arre-
ta hobetu. «Ijito errumaniarrak
artatzen hasi ginenean, kolektibo
horretakoak ez ziren erabiltzaile-
en kopuruak behera egin zuen
nabarmen; egoera hori aldatzea
lortu dugu». Azken urtean, lau-
rehun erabiltzaile inguru izan
ditu Yoar elkarteak; haietatik 108
ziren ijito errumaniarrak: 59
adingabe, eta hamasei inguru 18
eta 25 urte bitartekoak. «Hel-
duen artean, gehienak emaku-
meak izan dira». Bertzeak bertze,
alfabetatze programetan parte
hartu dute Yoar taldeko kideek.
Programa horietan bitartekari
lana egin duten hainbat emaku-
me errumaniar ijito ere aritu dira.
Datozen hilabeteotarako ikas-
taroak prest zituen jada Yoar el-
karteak, Iruñeko Udalaren eraba-
kiaren berri jaso zuenean. Kontra-
tua ez berritzeak ekarri du, ondo-
rioz, ikastaro horiek guztiak ber-
tan behera uztea: «Denak beteta
zeuden; jendeak badu parte har-
tzeko gogoa eta interesa, eta ez du-
te ulertzen zergatik ezin izanen
duten egin. Guretzat, zaila da azal-
tzea udalak hartu duen erabakia,
guk ere ez baitugu inolako azalpe-
nik jaso», erran du Iturbidek.
Eneko Elizari eta Marta Taber-
nero aritu dira, azken hilabeteo-
tan, udalarekin adostutako bizi-
kidetza programan lanean. Hila-
ren 17tik aurrera, lanik gabe
geldituko dira. «Tristuraz hartu
dugu berria, baina larriena ez da
gure egoera; guk eginen dugu au-
rrera. Arazoa da jende anitz geldi-
tuko dela behar duen arreta jaso
gabe», nabarmendu du Eneko
Elizarik.
«Ez dakigu zer eginen dugun;
gure lan guztia berrantolatu be-
har dugu. Ezin izanen dugu lehen
egiten genuen guztia egin». Ego-
erak kezka sortu die Yoar taldeko
kideei; eta, batez ere, ezintasun
sentipena. «Zergatik hartu du
udalak hartu duen erabakia? guri
ez digute azaldu. Nork bere anali-
sia egin dezala».
Bilera bat eskatu dute auzoko
hainbat elkartek, baina ez dute
erantzunik jaso. Ijito errumania-
rrak artatzen dituztenen Roma
Sareko kideek ere idatziz egin
dute eskaera, baina haiei ere ez
diete deus erantzun.
Aurrera egin nahi dute Yoar
taldeko kideek, bidea maldan
gora dutela ederki jakin arren.
Halere, Arrosadian eta Azpila-
gañan elkar ezagutu nahi duten
bizilagunen ondoan jarraitu nahi
dute, argi baitute hori dela biziki-
detzaren gako nagusietako bat:
ondoan dagoena ezagutzea. Gisa
horretako zubi lana sendotu nahi
dute, hitzarmenik gabe zaila dela
jakin arren.
1996an sortu zuten Yoar; auzoelkarteek garatu dute taldea,Arrosadiko eta Azpilagañakohaurrak artatzeko asmoz
Datozen hilabeteotarakoikastaroak prest eta betetazituzten, baina bertan beherautzi behar izan dituzte
Edurne Elizondo Iruñea
Lizarratik, Durangora.Bide hori eginen duEuskal Herriko mu-gimendu feministak,datozen asteotan.
Aurreko asteburuan, neska gaz-teen topaketak egin zituzten Liza-rran, Egin dezagun topa lelope-an; eta azaroaren 1, 2 eta 3an, Euskal Herriko V. Jardunaldi Fe-ministak eginen dituzte, Duran-gon (Bizkaia), Salda badago izen-burupean. Lizarran izan zirenAntsoain Antiespezista taldekoMaddi Azkoiti eta Saioa Miranda,eta Durangora ere joanen dira;hara ailegatu aurretik, Bilbon egi-nen dute geldialdia, azaroaren1ean, Nor kolektiboak eta EuskalHerriko bertze hamaika talde an-tiespezistak antolatu duten mani-festazioan parte hartzeko. Esku-tik heldu diote elkarri feminis-moak eta antiespezismoak.«Feminismoak antiespezista
izan behar du, eta antiespezismo-ak feminista». Mezu hori nabar-mendu dute Azkoitik eta Miran-dak. Are gehiago erran dute:«Kontua ez da zapalkuntzak al-deratzea; kontua da zapalkuntza
horiek nola eta zer argudiorengainean egituratzen diren azter-tzea, esparru horretan antzekota-sun handiak daudelako», azaldudu Azkoitik. Mirandak adibidebat erantsi du: «Androzentris-moa eta antropozentrismoa pare-koak izan daitezke egiturari soeginez gero, bi kasuetan irizpidearbitrarioak daudelako babestenduten zapalkuntzaren atzean».
Feminismoaz eta antiespezis-moaz, androzentrismoaz eta an-tropozentrismoaz aritu dira An-tsoain Antiespezistako bi kideak,hain zuzen ere, Lizarran egindakoneska gazteen topaketetan. Es-kertu dute aukera, eta, eskertudute, batez ere, topaketetako an-tolatzaileek egin izana animalienaskapenaren aldeko borroka po-litikoaren auzia mahai gainean
jartzeko urratsa. «Ez genuen gukproposatu; gaiaz mintzatzera joa-teko eskatu ziguten. Interesabada, eta Lizarran argi gelditu da.Jende asko etorri da hitzaldira,neska oso gazte asko».
Elkar elikatu
Durangoko Euskal Herriko V.Jardunaldi Feministetan ere iza-nen du toki bat antiespezismoa-ren inguruko gogoetak; Nor ko-lektiboko bozeramaile MaialenSagues ariko da gaiaz, azaroaren2an. Euskal Herriko mugimenduantiespezistak apustu garbia egindu egungo gizartean indarreandiren botere sistemen aurka bategiteko. «Zapalkuntza baten kontrako
borrokak ezin du beste zapalkun-tza bat justifikatu», erran du Mi-randak. Bat egin du Azkoitik.Azaldu du feminismoaren esku-tik ailegatu zela antiespezismora,sare sozialen bidez ezagututakoekintzaileen bidez, hain zuzenere. «Ezin dut imajinatu feminis-moa antiespezismorik gabe, eztaalderantziz ere, antiespezismoafeminismorik gabe». Uztartuditu bi borrokak. Mirandak erebai. Antiespezismoak mugimen-
du feministatik zer ikasi baduelauste du Antsoain Antiespezistataldeko kideak: «Feminismoakbide luzeagoa egin du; aurrera-pauso asko eman dira, eta estrate-gia asko jarri dira mahai gainean;hortik tresna asko har dezakegu,eta erabili antiespezismoaren es-parruan».Azkoitik eta Mirandak badakite
anitzi kosta egiten zaiela gizakiekespezismoan duten rol zapaltzai-lea onartzea. Emakumeak diraheteropatriarkatuak zapaltzenduen subjektua; espezismoarenkasuan, berriz, gizakiak dira za-paltzaile. «Borroka feministatikaldarrikatzen dugu gizonezkoekberen pribilegioak berrikusi be-har dituztela, eta beren jarrera za-paltzaileak bazter utzi. Guk ere,emakumeok, gauza bera egin be-har dugu parte har dezakegungainerako zapalkuntza guztie-tan», erran du Azkoitik.Antiespezismoak animalien
askapena jarri nahi du erdigune-an, eta, ondorioz, mugimenduhorretako ekintzaileek gizakizbertzeko animalien «aliatu» izanbehar dutela erantsi du Miran-dak: «Gizakiz besteko animaliekere badute erresistentziarako gai-tasuna; guri aliatu rola dagokigu.Ez gara gu borroka honetako pro-tagonista».Gogoeta horiek guztiak parte-
katu dituzte Antsoain Antiespe-zista taldeko kideek Lizarrako to-paketetan bat egin zuten feminis-ta guztiekin. Urriaren 5ean emanzuten hitzaldia, eta, egun berean,azaroaren 1ean Bilbon bigarrenezeginen duen manifestaziora dei-tzeko agerraldia egin zuen Norkolektiboak, protesta babestuduten gainerako talde antiespe-zistekin. Zehazki, Antsoain An-tiespezista, Tafalla Antiespezista,Arkanbele, Bezala, LiberazioOrroa, Inurri Antiespezista, Gas-teizko Talde Antiespezista, Aske-kintza eta Durangaldea Antiespe-zista kolektiboek egin dute batmanifestazioarekin. 17:00etanhasiko da, Unamuno plazan.Han izanen dira Azkoiti eta Mi-
randa. Taldea iazko udan sortu,eta azaroaren 1eko manifestazioaegin eta gero sendotu zuten, hainzuzen ere. Geroztik, gainerakoherri mugimenduen babesa lortudutela azaldu dute ekintzaileek.«Taldeko kideak beste hainbatkolektibotako militante ere baga-ra, eta horrek asko erraztu dugure lana». Gazte mugimendukoeta mugimendu feministako kideere badira ekintzaile antiespezis-tak, bertzeak bertze. «Lortu dugukolektibo horiek antiespezismoaborroka politiko gisa onartzea;horixe baita», bukatu dute.
Toki bat izan du gizakiz bertzeko animalien askapena helburu duen mugimendupolitikoari buruzko gogoetak, Lizarran egin berri duten neska gazteen topaketan.
Feministak eta antiespezistak
Iazko azaroaren 1ean Bilbon egindako manifestazio antiespezista. NOR
Laurehun emakumek baino gehiagok egin dute bat, Lizarran JUANAN RUIZ / FOKU
4NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko urriaren 11Gaiak
Kattalin Barber Iruñea
Arazoak, desore-
kak eta gabeziak.
Nafarroako ekial-
deko Pirinioetako
biztanleek «poli-
tika eta neurri zehatzak» eskatu
dituzte eskualdea egituratzeko.
Horretarako, bost minutuko la-
nuztea egin zuten, joan den osti-
ralean, Otsagabian, Erronkarin
eta beste hainbat herritan bildu-
tako dozenaka herritarrek.
«Despopulazioaren aurkako
estatu ituna nahi dugu». Mikel
Aoizen hitzak dira; zaraitzuarrak
aski ongi ezagutzen du Pirinioe-
tako egoera. Espainiako hainbat
elkartek deitu zuten elkarretara-
tzera, eta Pirinioetako kolektibo-
ek bat egin zuten.
Ez da aldarrikapen berria. Hiru
elkarte ari dira elkarlanean men-
dialdean: Zaraitzun eta Nabasko-
zen, Bizirik Gaude; Aezkoan eta
Erroibarren, Pirinioan Lan eta
Bizi; eta Erronkarin, Txantxalan.
Hiru elkarteak orain dela bi
urte hasi ziren Nafarroako Parla-
mentuarekin lanean, eta bertako
talde guztiek onartu zuten Piri-
nioen inguruko txostena egitea.
Agirian, eskualdeko biztanleek
dituzten arazoak eta gabeziak
jaso dituzte, bai eta gobernuaren
borondatea neurriak hartzeko
ere. Hala ere, gaia «mugitu gabe»
dagoela ohartarazi du Aoizek.
«Sei hilabete daramagu aurrera-
pausorik eman gabe; bitartean,
jendea badoa». Basamortu de-
mografikoaren kontzeptua izan
du hizpide Aoizek; kilometro ko-
adro bakoitzeko sei biztanle bai-
no gutxiago bizi diren guneak
dira. «Pirinioetako egoera da
hori; neurriak behar ditugu».
Etorkizuna bermatu
Herriak ez husteko, bizi kalitatea
bermatzea eskatu du Aoizek. Ara-
zo zehatzak ditu Pirinioak: osa-
sun arloan, esaterako, urtebete
daramatzate guardiako farmazia-
rik gabe. «Horrek arazoak sor-
tzen ditu norbait gaixotzean».
Etxebizitzarik eza bada beste
arrazoi bat biztanleek herrietatik
alde egiteko. Horregatik eskatu
du Aoizek alokairu sozialeko
etxebizitzak sustatzea eta udala-
renak direnak egokitzea. «Zaila
da norbaitek etxea aurkitzea he-
men; aldi berean, etxeen erdiak
baino gehiago hutsik daude».
Herrian bizi nahi dutenentzat
«erraztasunak ematea» oso ga-
rrantzitsua dela dio Aoizek, arlo
administratiboan oztopoak
saihesteko. «Nafarroako beste
eremu batzuekin alderatuz oso
bestelakoa delako gure errealita-
tea; adibidez, hezkuntza ratioak
ezartzeko orduan, errealitate hori
kontuan izan behar da». Legeak
tokian tokira egokitzeko eskatu
dute.
Urteotan lortu dutena ere izan
du hizpide Aoizek. Zuntz optikoa
ezarri dute, adibidez. Horrez gain,
landa eremua «ahalduntzea» al-
darrikatu dute. «Ematen du hiria
dela bizi eredurik onena, eta baz-
tertu egin da herriko bizitza. Ho-
rren aldeko apustua egin behar
dugu». Egungo egoera kontuan
izanda «etorkizuna bermatzea»
zaila dela esan du, baina bertan
bizi nahi dutela berretsi du.
Nafarroako ekialdeko Pirinioetako herriak ez husteko,«lehenbailehen» neurriak hartzera deitu dute bertakobiztanleek; egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute hainbatherritan, Pirinioetan lan egin eta bizi nahi dutela aldarrikatzeko.
Herrien alde egindakoapustua berretsi dute
Ostiralean elkarretaratzea egin zuten Erronkarin. TXANTXALANHorma irudi bat egin dute Zaraitzuko herritarrek, han bizi nahi dutela aldarrikatzeko. BIZIRIK GAUDE
5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko urriaren 11 Gaiak
RHURBILDU ETA LAUAmets ArangurenArrieta
EreduAz
Telefono dei batek ate-rarazi nau kontserba-torioko mediatekatik.Gorde gabeko zenba-
kia da. Astelehena da, hamarordu daramat kontserbatorioan,eta eguneko azken klasean sar-tzear nago. —Bai?…Eskegi, eta ahoan irribarre bat
dudala hasi naiz gauzak biltzen.Berandu nabil.—Amets! –Maite hurbildu zait–.
Zer moduz?—Ongi, ongi, zu?
—Joe, pozik ematen duzu.—Bai, dei bat jaso berri dut… Zalantzati nago, kontatu ala ez,
izan ere, Faltzesko 23 urteko la-guna da Maite, A ereduan ibilita-koa… Merezi du kontatzea…? Tira,saiatuko naiz, zergatik ez?—Kontua da BERRIAegunkariak
eskualdekako gehigarriak atera-tzen dituela astero, NafarroakoHitzahemen. Mobida da, ez dakitzerbait entzun duzun, duela biz-pahiru aste bertako kolaboratzai-leetako bat hil egin zela… (‘Aber, Amets, zer ari zara
kontatzen? Apenas ezagutzen
zenuen zuk, nola ezagutuko duhonek…’, pentsatu dut nire baita-rako.Baztango idazle eta bertsolari…—Jon. —Esan dit Maitek nik
esaldia bukatu aitzin-.‘Bai…’ harritu eta lotsatua atera
zait.—Bua, hau pena jakin genue-
nean… Euskara irakasle izan ge-nuen txikitan eskolan, Faltzesen. Bera izan zen, Urkorekin, besteeuskara irakaslearekin batera,Faltzesko euskararen egunarensortzaile. Eta horren harira, esko-laz kanpoko gazte askorekin ere izan zuen harremana. Arrakastaitzela izan du gure herrian euska-raren egunak urte luzez, orainpixka bat gain behera badago ere.Garai hartan, inguruko herri guztietako jendea biltzen zen Fal-tzesera egun horretan, kristona
montatzen zen. Egia esan, errefe-rentzialtasuna lortu zuen Erribe-ran. Gogoan dut, irakasle ona iza-teaz gain, irakasle berri-gazte-guapo tipikoa zela Jon, badakizu… ikasle guztiek maiteduten horietakoa. Euskara mai-tatzen irakatsi zigun, eta ni, per-tsonalki, markatu ninduen. Zerpena…Ez dut jakin zer esan. Irentsi behar izan ditut nire
pentsamenduak, eta poliki egindugu Maitek eta biok mediateka-tik 03 gelarako bidea. Maite hiz-ketan. Ni isilik gelditu naiz, etaadi.Ezjakintasunetik miresmene-
rako 30 metroko bidaia motzabezain sakona.Begira, Jon, zenbat gauza kabi-
tzen den zu bezalako hutsune ba-tean.
Begira, Jon, zenbatgauza kabitzen denzu bezalako hutsune
batean
Irudia b Iruñea
Zubi lana, sakabanaketaren aurkaSare plataformak 600 lagun bildu zituen larunbatean, Iruñean, sakabanaketa politikaren kontrako protestan.
Egoera konpontzeko, «ezberdinen arteko» zubiak eraikitzeko beharra nabarmendu zuten plataformako kide-
ek, eta, asmo hori irudikatzeko, Oblatuen zubia eta Santa Engraziako zubia lotzeko giza katea egin zuten. 350
metro daude Arga ibaiaren gaineko bi zubion artean. «Ea gaurkoak balio duen presoak etxeratzeko. Beharrez-
koa bada hau mila aldiz egitea, bada, egingo dugu», erran zuten parte hartzaileek. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11Iritzia
Ehunka arrain agertu dira hilda, Alhamaibaiko ura hartzen duen putzu batean
CORELLA bEhunka arrain hil dira Corellan, Alhama ibaiko ura har-tzen duen putzu batean. Basozainak eta Foruzaingoa ari dira ikertzenzer gertatu den, baina litekeena da uraren oxigenorik ezak eragin iza-na animalion heriotza. Hori da orain mahai gainean dagoen hipotesinagusia. Corellako Udaleko basozainak joan den urriaren 2an ohartuziren arrainen «ezohiko jokabideaz»; putzu bazterrean pilatzen ari zi-rela konturatu ziren. Gobernuko basozainei eman zieten abisua, bainajoan zirenean ezin izan zuten deus egin, eta ehunka arrain hilik aurki-tu zituzten.
%59,6LANGABEEN ARTEAN ZENBAT DIREN EMAKUME
Nafarroan 30.437 pertsona daude langabezian, iraileko datuen arabera,
eta horietatik %59,6 emakumezkoak dira. Emakumeen artean %12,3 da
langabezia tasa, eta gizonezkoen artean, berriz, %5,7. Bertzalde, urtea
hasi zenetik egin diren kontratuen %93 baino gehiago izan dira behin-
behinekoak.
Haserrea eragin du Zudaire itsu usteazakusatu zuten polizia absolbitu izanak
ATARRABIA b Herritarrak karrikara atera ziren larunbatean, AingeruZudaire itsu uzteaz akusatu zuten polizia absolbitu izana salatzeko.2012. urtean, murrizketen aurkako greba batean, Espainiako Poliziakbotatako gomazko pilotakada batek zauritu zuen Zudaire, eta begi bateko ikusmena galdu zuen. Orain, gertakari hartatik sei urtera, Nafarroako Auzitegi Probintzialak ebatzi du baietz, pilotakada batek«itsu» utzi zuela Zudaire. Polizia bat auzipetu zuten lesioak eragitea-gatik, baina absolbitu egin dute, tiro nork egin zuen frogatu ezin izandelako.
«Klima larrialdi bati egin behar diogu aurre, etagure betebeharra da bat egiteagauzak aldatzea xede duenborrokarekin»
Juan Gutierrez RuizNafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidentea
MUSIKA
ALTSASUErkudengo Ama abesbatza.
bBihar, 19:30ean, Iortia kultur etxean.
ATARRABIAReincidentes
eta Josetxu Piperrak.
bGaur, 21:30ean, Totem aretoan.
ATARRABIAKilimak, Ezetaerre
eta El Sonido de la Metralla .
bGaur, 00:00etan, txosnetan.
ATARRABIABufalo River Band.
bBihar,23:30ean, Antso VI.a plazan.
IRUÑEANafarroako Orkestra
Sinfonikoa.
bGaur, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEAPaco Ibañez.
bGaur, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEAThe Offensive, Still Mad,
A Deshoras, Nakama Planet eta
Pensamiento Aleatorio.
bGaur, 20:30ean, Zentralen.
IRUÑEANai Barghouti.
bBihar, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEAAbba The New Experience.bBihar, 21:30ean, Zentralen.
IRUÑEAJohn Mayall.
b Igandean, 20:00etan, Zentralen.
IRUÑEANafarroako Orkestra
Sinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan,
Baluarten.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEABertsokabi sariketa:
Etxahun Azkarraga, Patxi Castillo,
Joanes Illarregi, Mikel Lasarte,
Endika Legarra eta Sarai Robles.
bOstegunean, 19:00etan,
Mendillorriko Antzaran.
ANTZERKIA
ALTSASULogela Multimedia:Drag-e uraren bila.
b Igandean, 17:00etan, Iortian.
ANTSOAINDemode Quartet:
Epa txiki!.
b Igandean, 18:00etan, antzokian.
ATARRABIADetritus Teatrus:
Ovarios verdes fritos.
bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
BERIAINProducciones Maestras:
Loco desatino.
bGaur, 21:00etan, kultur etxean.
CINTRUENIGONacho Vilar Prod.:
Hamelingo txirularia.
bBihar, 18:00etan, Avenidan.
IRUÑEA Pentacion: Perfectos
desconocidos.
bBihar eta etzi, 20:00etan, Gaiarre
antzokian.
IRURTZUNTxalo: Rita.
b Igandean, 19:00etan, kultur
etxean.
MUETZZirika Zirkus: Va de cine.
bBihar, 18:00etan, kiroldegian.
ULTZAMAXabi Flamarique ipuin
kontalaria.
bBihar, 16:30ean, Lizasoko Orgiko
basoan.
DANTZA
TAFALLADantzaz: Growing young.
bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
VIANAFueradeleje: ¿Quién teme
al lobo feroz?
bEtzi, 18:00etan, kultur etxean.
BERTZELAKOAK
IRUÑEAWallay filma.
bAsteartean, 19:30ean, Iturramako
Civivoxean.
IRUÑEAAfter Cage jaialdia.
bAsteartean, 20:00etan, Gaiarren.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 11 Agenda
Diskurtso horri eman diote ba-
besa oraingo sententziek?
Euskara gutxietsi egin dute; ustedut sententziek eragin dutenarrisku nagusia dela, gaur egun,Nafarroakoa bertakoa ez den edo-zein hizkuntza euskararen gaine-tik jarri dutela. Hori da esaten aridirena. Legeak ez du esaten eus-kara meritutzat ezin dela hartueremu mistoan eta ez-euskaldu-nean. Beste gauza bat da batzuekzer irakurketa egiten dituzten.Maria Txibitek, adibidez, esan duadministrazioko lanpostu askokolokan direla. Ni ez naiz jurista,baina ez dut uste irakurketa horizuzena denik. Euskararen aurkakoen inposi-
zioaren ideiari bidea eman diote
epaileek oraingo ebazpenekin?
Bai. Inposizioaren ideia zabaltze-ko erabili dituzte hedabideak,erabili dute parlamentua. Inposi-
zioaz mintzatzen dira, jakinik ereeuskaldunok garela bazterketasufritzen dugunak, administra-zioak bere betebeharra bere eskuhartzen ez duelako: hiritarren es-kubideak bermatzekoa, alegia.Inposizio bakarra kontrakoa da:euskara hutsean ez dago deus;beti ele biz behar du. Norbanakobatek hasten badu harremanaadministrazioarekin euskaraz,zergatik jaso behar du erantzunaele biz? Ez da gauza bera gerta-tzen gaztelaniaz jotzen duguneanadministraziora. Hor ikusten dabazterketa non dagoen, eta inpo-sizioa zein den. Epaiak hiritarreneskubideak aipatzen ditu, baina,aldi berean, eskubide horiek mu-gatzen eta urratzen ditu.Tokiaren araberakoak direlako
eskubide horiek?
Hori da. Baina, eskubideak hirita-rronak badira, ez al du bost axola
non gauden? Eskubidea gureabada, ez genuke galdu beharkogauden tokiaren arabera. Kontra-esan handia dago hor, eta nire us-tez auzi larria da. Eskubidea hiri-tarrena bada, epaiak berak dioenbezala, esan beharko luketeegungo euskararen legea bazter-tzailea dela, eta konstituzioarenaurkakoa; ezberdintasunak ezar-tzen dituelako eskubideetan, bizizaren tokiaren arabera.Aurreko legegintzaldian galdu
zen zonifikazioaren oztopoa
gainditzeko aukera bat?
Beste helduleku bat izanen genu-ke; halere, zonifikaziorik gabekolegeak dituzten beste hainbat to-kitan ere izan dituzte arazoak, in-terpretazioak egiten direlako beti.Baina, noski, zonifikazioak larrituegiten du egoera. Ausardia faltaizan da, nire ustez, aurreko lege-gintzaldian. Zailtasun handiak
bazirela badakit, iritzi eta sentsi-bilitate ezberdineko taldeak zeu-delako, baina iruditzen zait ba-tzuentzat hizkuntza eskubideakbigarren mailako eskubideak di-rela. Batzuek, oraindik ere, ezdute onartu herritarrok hizkun-tza eskubideak ditugula. Legea ezda aldatu, eta, ondorioz, legezzailtasun gehiago ditugu edozeraldaketa defendatzeko.Hizkuntza ez da lehentasuna
izan?
Hartu diren neurriak azken mo-mentuan hartu dira. Zailtasunakbadaudela badakit, gauzak ongiaztertu behar direla, baina ustedut gehiago eta lehenago mugitubehar zutela martxan jartzeko.Gaia utziz joan dira. Euskalgin-tzan ari garenon ustez, gainera,hartu diren neurriak eskasak izandira. Hartu dituzten neurriak ezdira izan eskubideen bermatzaile.Guretzat eskasa zen horretan ereatzera egin dute; egoerak txarreraegin du.Sozialistak dira orain gobernu-
ko buru. Zer espero duzu?
Ez nau gehiegi kezkatzen sozialis-tek zer eginen duten. Gehienetanez dira agertu eskubideak berma-tzearen alde. Orain kontua da go-bernuan direla, eta gobernuandauden beste taldeek beste iritzibat dutela. Nik uste dut Nafarroa-ko Gobernuak helegitea aurkeztubeharko lukeela. Gobernuak de-kretu bat onartu zuen, eta, orain,gobernuari dagokio dekretu horiaurrera eramateko ahaleginakegitea. Bestalde, uste dut gober-nuak segitu behar duela departa-mentuetako euskara planak ga-ratzen. Halere, ez dakit zenbate-raino diren prest PSNkoak etagobernuan diren besteak gai ho-netan hordagoa jotzeko. Ez dakitzenbateraino den euskara lehen-tasuna haientzat guztientzat.Ez duzu konfiantza handirik?
Badakit politikan egoera baldin-tzatzen duten beste auzi asko ba-direla, baina zenbateraino da le-hentasuna? Hori da kontua. Ara-zoak larriak dira, berehalakoerantzuna behar dute, baina ezdituzte lehentasun gisa hartzen.Zer erantzun eman beharko luke
euskalgintzak?
Normala da amorrua sentitzea,eta ongi dago manifestazio bategitea gure haserrea agertzeko,baina egin dezakegun urratsikgarrantzitsuena da euskara ikas-tea eta erabiltzea. Administrazio-ak baliabideak jarri beharko li-tuzke denek hizkuntza ikasteko.Errespetuaz hitz egiten dute, bai-na errespetua haientzat da goitidagoena ez molestatzea. Niretzaterrespetua da ulertzen ez duenakahalegina egitea ulertzeko.
«Inposizio bakarrakontrakoa da: euskarahutsean ez dago deus»
Sagrario Aleman b Euskalgintzako kidea
Aurreko gobernuak onartutako Euskararen dekretuak kontrako bi sententziajaso ditu, eta edukiz hustu dute. Ebazpenek herritarren eskubideak aipatu bai,baina, aldi berean, mugatu egiten dituztela salatu du Alemanek.
IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko urriaren 11
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus bnafarroa@hitza.eus
Edurne Elizondo Iruñea
Euskararen alde aritu da beti Sa-grario Aleman (Etxaleku, 1952).Euskaldun anitzek sentitu dutenhaserre bera sentitu du, Nafarro-an hizkuntzaren aurkako azkenerasoa ikusita. Erantzunak zeinbehar duen argi du: hizkuntzaikasi eta erabili.Azken urteotako kolperik gogo-
rrena izan da oraingoa?
Gogorra da, baina ez nuke esanengogorrena; gogorrena izan zenEuskararen legea bera, eta legehori nola interpretatu dutenbehin eta berriz: beti eskubideakurratzeko, eta ez errespetatzeko.Oraingoa egun oroko kontu batda, neurri handi batean.Amorru handia eragin du, hale-
re, euskaldunen artean.
Uste dut eragin fisikoa ere izanduela oraingo eraso honek gure-gan. Gorputzak ere sumatzen du;nik, behintzat, bai. Ez da bakarrikarlo arrazionalean eta sentimen-duen alorrean eragina duen zer-bait; eragin fisikoa ere badu.Oraingo egoeraren oinarria, be-
raz, legez ezarritako zonifika-
zioa da, zure ustez?
Legea onartu zenetik, batzuenikuspuntua zen lege txarra edo ezhain ona izanagatik ere, aurreraegiten ahal zela. Eta egia da; lege-rik gabe ere, gauza asko egitenahal dira, borondatea eta gogoabadira. Administrazioak uste ba-du bere betebeharra dela bertakohizkuntza zaintzea, garatzea etasustatzea —legeak bere helburue-tan zehazten duen bezala—, ho-rretarako borondatea badu, egindezake gauza asko. Borondateak,baina, huts egin du, eta, legeakadministrazioa gauza gutxitarabehartzen badu ere, beti interpre-tatu izan da modu murriztaile ba-tean: halaxe egin dute epaileek,aurkeztutako helegiteen bidetik;eta halaxe egin du gobernuak be-rak, bere dekretuetan eta eraba-kietan. Legeak, berez, ez baitudeus debekatzen. Baina beti uler-tu izan da baietz, debekatzen zue-la. Adibidez, hezkuntzan.Eremu ez-euskaldunaz eta D
ereduaz ari zara?
Bai. Ematen zuen gure hizkuntzaeskubideak aldarrikatzen ditugu-nok ere sinetsi genuela legeak de-bekatzen zigula D eredua ezartzeaeremu ez-euskaldunean. Legeakez zuen hori esaten, baina hain-beste aldiz errepikatu digute ere-mu ez-euskaldunean eskola ezinzela euskaraz izan, ezen sinetsiegin baitugu debeku hori bazego-ela. Egun oroko politika bilakatudute hori, egun oroko diskurtso;eta diskurtso horrek, azkenean,guztiak konbentzitu gaitu.
Recommended