View
232
Download
0
Category
Preview:
DESCRIPTION
BAGak publikatutako gazte buletinaren 6. alea
Citation preview
GURE ESKUBIDEEN ALDEKO MOBILIZAZIOAKETENGABE
(BIZKARTZE)
Otsailean manifestazio erraldoi
bat burutu zen Bilbon
murrizketa sozialen,
langabeziaren,
prekarietatearen. . . kontra.
Mobil izazio horretan hego
Euskal Herri osoko eragile
sozial eta sindikal ezberdinak
parte hartu genuen: ikasleen,
langileen. . . herritar guztion
eskubideak defendatzeko
azken finean. Hilabete bat
beranduago greba orokorra
burutu genuen hego Euskal
Herrian batez ere lan
erreformaren kontra. Lan
erreforma horren ondorioz,
langileek urte askotan zehar
borrokaren bidez lortutako
eskubide asko galdu genituen:
kaleratzea merkeagoa da,
enpresarioak lan baldintzak
bere kabuz aldatu ahal ditu. . .
lan prekarioa bultzatuz azken
finean.
Hilabeteak pasatu dira eta
murrizketa sozialak aurrera
jarraitu dute: hezkuntzan,
osasunean. . . Gobernuak krisia
eta azken finean sistema
kapital istak eragin duen egoera
ekonomikoaren ondorioak guk
ordaintzea nahi du. Horren
aurrean mobil izazioek aurrera
jarraitu dute, horren adibidea
Maiatzaren 20 Bilbon eta
Gasteizen eta 26an Iruñean eta
Donostian eragile sozialek
burututako mobil izazioak.
Baina ez hauek bakarrik
egunero egiten diren
prentsaurrekoak,
kontzentrazioak, sektoreetako
grebak, borrokaldiak. . .
Herri honek argi eta garbi utzi
du beti, eraso guztien aurrean
borrokatzen jarraituko duela
bere eskubide guztien alde eta
nola ez justizia sozial baten
alde.
Hurrengo hilabeteetan horrela
izango da erasoak jarraituko
dutelako eta herritarron
eskubideak zapalduak izango
direlako gero eta gehiago; gero
eta langabezi gehiago izango
dugu, murrizketak areagotuko
dira, prekarietateak gora egiten
jarraituko du. . . Egoera honen
aurrean irtenbide bakarra dago,
mobil izazioa eta sistema
aldatzea.
Ekainaren 9an daukagu
egutegian markatuta, besteak
beste. 9an Ezkerraldeko
martxa burutuko da murrizketa
sozialen, langabeziaren, gastu
mil itarren. . . aurka, 1 2:00etan
Sestaoko kasko plazatik
Barakaldora heldu arte.
Azpimarratu behar dugu
Ezkerraldean krisiaren
ondorioak oso gogorrak izaten
hari direla: langabezi tasa
altuenetarikoa duen eskualdea
da (21 .000 pertsona azken
datuen arabera), 42.000
pertsonek lan prekarioa dute,
51 .500 pertsonek hilabetea
ondo bukatzeko. . . Hau
gertatzen den bitartean gastu
mil itarrak oso altuak dira.
Horregatik 9an denok
Sestaora.
KUADRILEN ARTEKO TOPAKETAAISIALDI EREDU ASKATZAILEEN ALDE
(BIZKARTZE)
Barakaldon aisialdi eta kultur
eredu indibidual ista, kontsumista,
diskoteka eta drogaz gainezka
jartzean oinarrituta dagoena. . .
inposatzen digu sistemak.
Baina gazteok eta herriko
koadri lak horri buelta emateko
tresna eta alternatiba guztiak
kaleratzeko prest gaude. Bide
horretan Bagatzako eta beste
auzoetako hainbat lonja eta
koadri la bi ltzen hasi ziren
alternatibak sortzeko. Horren
ondorioz, Bagatzako jaietan
hainbat ekimen antolatu zituzten:
Futbitotxapelketa, ral lypoteoa. . .
Baina biltze horien ekimen
garrantzitsuena Maiatzaren 5ean
izan zen: Koadri la egunean.
Maiatzaren 5ean Koadri la eta
lonja hauek egun osoko egitaraua
antolatu zuten. Eguna goizean
hasi zen, Beurkoko eroskiaren
ondoan dagoen plazan. Eguna
txupinazoarekin eta lehiaketa
gastronomikoekin hasi zen.
Koadri lak beraien trebetasuna
erakutsi zuten torti l la eta paellak
egiten, hau guztia musikarekin
girotua, jakina.
Euria hasizenean material guztia
Beurko berrian dauden aterpetara
eraman zen, baina jai giroa
horretan jarraitu zuen. Bazkari
ostean Mus txapelketa eta jokoak
hasi ziren. Aipatu beharra dago,
horrelako momentu
batean,munizipalak agertu zirela
eta azalpenak eskatu zituztela
(hobe beste tokietara joatea,
benetako arazoak sortzen
dituztenak) baina arazorik gabe
jarraitu ahal izan zen
programaketarekin. Egunaren
bukaeran Revolta Permanent rap
taldearen kontzertua eta jaia izan
genituen sagardotegian.
ARRAZAKERIA BULTZATZEN DUTENEI
MESPRETXURIK HANDIENA!
Orain aste batzuk ,hitz lotsagarriak
entzun behar izan genituen
Basagoitiren eskutik. Zehatz meats: “
Las ayudas sociales para todos pero
primero para los de casa”.
Ulertezina egiten zait 201 2.urtean
horrelako hitzak entzun behar izanak,
honek argi uzten du nolakoa den gure
politikarien gehiengoa eta gure
jendartearen zati bat, izan ere, hitz
ustel hauek gutxi batzuk jarri dute
zalantzan eta gutxi batzuk izan gara
txarto ikusi ditugunak. Etorkinak ez
dira pertsonak gure eskubide berdinak
izateko ala?
Bestetik, harritzen nau zelako memoria
txarra daukagun herri honetan. Ez
dugu oroitzen gehiengoak etorkinak
garela? Gure gurasoek Galiziakoak,
Andaluziakoak, Gaztelakoak direla?.
Bizimodu hobe bat eskuratzeko etorri
ziren eta haien kultura gure kulturaren
gainetik nagusitu egin zen herri
askotan, nahiz eta agian ez zen haien
errua izan gure kultura
ezagutaraztea,maitatzea eta besteekin
enpatizatzea guztion esku dagoelako,
guztiok moldatu behar garelako
aldaketetara eta kultura ezberdinetako
pertsonetara.
Honekin esan nahi dudana da haiekin
ez zela egon ez jarrera xenofoborik ez
arrazistarik, agian gure azal kolore
berdina zutelako ego guztiok hizkuntza
komun bat genuelako, ez genuen
zalantzan jarri lan postu bat
eskuratzera etortzen ziren edo
lapurtzera, ez genuen zalantzan jarri
gu bezalako lanpostuak merezi
zituzten ala ez, ez genuen zalantzan
jarri hezkuntza eskubidea zuten ala ez,
ez genuen zalantzan jarri diru-
laguntzak jasotzeko aukera zuten ala
ez, baina batez ere, ez genuen
zalantzan jarri osasun txartela izateko
eskubidea zuten ala ez, egun
gertatzen ari den bezala.
Gauza hauek ekidetzeko
kulturartekotasunean bizitzen ikastea
ezinbestekoa da, baina egia esanda
nola ikasiko dugu “gure adibide” izan
behar direnak horrelako deklarazioak
egiten badituzte?
Amaitzeko, soil ik esatea haiek sortu
duten krisi ekonomiko latz hau herri
honetan bizi garenok pairatzen dugula
zuzenean, baina batez ere herri
honetara bizi baldintza hobeak
eskuratzera etorri direnak.
ELKARRIZKETA: NAZIOEN MUNDUA:GURE ESKU DAGO!
Zer da Nazioen Mundua
kolektiboa?
Herritarrez sortu eta osatutako
talde bat da, herri
mugimenduan kokatzen dena.
Bere helburua, bakarra:
herritarrok geure etorkizunaren
inguruan erabakitzeko
daukagun eskubidea
gizarteratzea. Nazio Batuen
Erakundeak eskubide hori bere
eginda dauka.
Zeintzuk izan dira orain arte
egindako lana eta ekimenak?
Eskozian eta Katalunian bina
aldiz egon gara, harremanak
landu eta beste esperientzia
batzuk ezagutzeko. EHn berriz,
batez ere Goierri eskualdean
aritu gara. Dena den, 201 0eko
urrian, Euskal Herri mailako
egun osoko jaialdia antolatu
genuen, Ordizian. Ekintza
guztien helburua erabakitze
eskubidearen inguruan
herritarran sentsibi l izatu eta
aktibatzea da, herritarron
topagunea bihurtzeko. Dena
den, dirua lortzeko ekintzak ere
antolatu izan ditugu.
Zelan ikusten dituzue
naziorik gabeko nazioen
egoera eta
autodeterminazioa
gauzatzeko aukerak?
Aukerak...?
Ez gabiltza autodeterminazio
eskubidea aldarrikatzen, ez
gara hori inori eskatzen ari.
Herritar guztiei adierazi nahi
diegu dagoeneko badaukagula
eskubide hori, baina ez dugula
erabiltzen eta gure esku
dagoela erabiltzea.
Ekainaren 9an egun osoko
jaialdia antolatuko duzue,
zein da egun horren
helburua eta egitaraua?
GURE ESKU DAGO izango da
ekainaren 9ko festaren leloa
eta horixe da helarazi nahi
dugun ideia. Hasieratik herri
ekimen honek horri eman dio
garrantzia, alegia, pol itikari
profesionalek zer egingo zain
egon gabe, guk badugula
gaitasuna egoera aldatzeko,
bideratzeko, hobetzeko.
Aurreko bi urteetan Larraitzen
egin dugu festa hau, antolaketa
aldetik-eta xumeagoa izan
dena, aurten GAZTA ZATI BAT
dokumentalaren oihartzunari
esker jende gehiagorengana
iristeko aukera dugunez, jaialdi
handiagoa antolatu dugu.
Helburua sentsibi l itate
ezberdinetako herritarren
topagune izatea erabakitzeko
eskubidea, elkar ezagutza,
elkarlana, eta gainera giro
onean. Goizetik musika izango
da kalean, eguerdian herri-
bazkaria izango da frontoian,
arratsaldean FLASHMOB
jendetsua izango da,
ESKUETAN abestia aukeratu
dugu horretarako, Pirritx eta
Porrotxen laguntzaz, sagardo
dastaketa ondoren eta gauean
LAUROBA eta ESNE BELTZA
taldeak izango dira plazan.
Beraz, uste dugu,
Goierritarrentzat ez ezik, beste
edozein txokotako
jendearentzat ere gustagarria
izan daitekeela.
NAZIO BAT SELEKZIO BAT
(BIZKARTZE)
Ekainean gizonezko futboleko
Eurokopari hasiera emango
diote. Beste behin ere naziorik
gabeko hainbat herriok ukatua
izango dugu bertan parte
hartzeko eskubidea: Euskal
Herria, Herrialde Katalanak,
Galiza. . . beste askoekin batera.
Berriro ere euskaldunoi
lehiatzeko aukera ukatzen
zaigu.
Estatuek betiko gauzak
errepikatzen dituzte behin eta
berriz: estaturik gabe ezin
dugula parte hartu, l iga propioa
ez izateak ukatzen digu aukera
parte hartzeko, legeak ez
digula uzten. . . Beno
azkenaldian entzun dugu nola
konstituzionalak baimena
ematen digun nazioarteko
txapelketetan parte hartzeko,
espainiar selekzioak parte
hartzen ez badu.
Gogoratu behar da kirol
federazioak erakunde pribatuak
direla beraien estatutu eta
arauekin. Honek esan nahi du
federazioa dela erabakitzen
duenak nor onartzen duen eta
nor ez. Gauza oso erreza da
espainiar lege batek ez duela
ezer esaterik FIFA-ren arauetan
esate baterako.
Honek esan nahi du
ofizialtasuna irabazteko
nazioarteko federazioetako
bazkideen asanbladetan
gehiengoa lortu behar dugula.
Bertan dago borroka, lortu
behar dugu espainiar eta
frantziar federazioen ukazioa
gutxiengoa izatea eta
gainontzeko federazioek,
geurea onartzea. Horregatik
bide horretan ezinezkoa da
pausuak ematea: negoziazioan,
kaleetan, partidu eta txapelketa
propioak sortzen. . . eta gehien
bat federazio nazionalak
sortzeko pausuak ematen.
Recommended