Generoa eta bertsolaritza

Preview:

Citation preview

+

BERTSOLARITZABegirada feminista bat

+

+Orain arte…

Bertso-eskoletan:Bertso eskoletako emaitza gara: elkarrekin hezi. Neska eta mutilak gaitasun desberdinekin bertso eskolara. Ez da bereziki

landu: denak patroi berarekin. Jendaurreko arazoak: lotsa, hitzaren garrantzia, auto-segurtasuna,

nabarmentzea… Perfekzionistak autodestrukzioraino: 15, 16 urterekin utzi etab.

Ezaugarri jakin batzuk genituenak egin dugu bide. Kasualitatez? Besterik onartu zitekeen? Maskulinotzat jotzen diren ezaugarriak baloratu oholtzan: indarra,

erantzuteko gaitasuna, ahots indartsua, segurtasuna...

+

GORPUTZA:

“Arraterena gorputz sendoa da, irmoa, pieza batekoa, eta horrek euskal kulturan sustraitzen laguntzen dio (...), bere gorpuzkera bat dator bertsolaritzaren gorpuztasunarekin. Baina, era berean, kultura horrekiko desafioa ere bada, kulturaren beraren barnetik egiten dena. Nire argudio nagusia da gorputzak oinarrizko papera jokatu duela gizonezkoen munduan –bertsolaritzan, kasu- ausartu diren emakumeen presentzian eta zilegitzean, eta oro har euskal gizartean”

Arrate: La corporeidad como reto cultural, Esteban, Mari Luz (2004) “Antropologia del cuerpo: genero, itinerarios corporales, identidad y cambio”. Ediciones bellaterra

+

+ Plazan

Kontestua: Bertsolariak (hasieran): beste harreman bat euren artean, beti aipamena

“neska bat dugu gaur…” Bertso giroa: gizon helduen giroa. Paternalismoa… Oso rol jakinetan beti Kuriositate bezala ibili gara/gaituzte Diskrim. positiboa deitzean bai, baloratzean ez.

Errekonoizimendua: hiru aldiz on, behin ona izateko.

Etxean: 14-15 urte, bertso munduan hara hona, ezagun egiten…

+Plaza “Plaza espazio publikoaren sinbolo den aldetik, onarpenaren sinboloa ere bada,

esistitzearena, nor izatearena, ikusgarri izatearena. Plazaren zentrua boterearen gunea da; zure ahotsak mikrofonoa izatea modukoa da plazaren zentrua. Ertzekoak ez du bozgorailurik. Baina, ertzean bada ere plazan badago, edo badabil, jalgi den seinale, baden seinale, sarri ikusi nahi ez bada ere.” (Maialen Lujanbio. Plazatik plazera)

Ia plaza ez da soilikplazagizonenanahiz ta oraindik badenplaza, gizonena

“Plazako bertsolaritza gizonezkoek eta gizonezkoen eran egituraturiko jarduna da” (Estitxu Eizagirre)

“Plazako egungo joko arauekin irabaztera ere iritsi dira emakumeak. Baina topaketetan bildutako emakumeen inpresioa da, oholtzara igotakoan euren balio femeninoak direla behean uzten dituztenak, eta maskulinoak markatuz igotzen direla” (Estitxu Eizagirre)

+Besamotzaren besoa “Nik ezin dut bertsolari izan”

Ez dakit gizonezkoak imitatzen

Ez dauzkat oholtzan behar diren ezaugarriak: segurtasuna, arrazoi sendoa, konfiantza, “zapalkuntza”, erantzun azkarra, grazia

Nire ezaugarriak: kezkak, zalantzak, beldurrak, galderak, ezinak, lider izateko konplexua (harrotasuna), seriotasuna

Gai handi eta unibertsalak ez zaizkit hainbeste interesatzen: politika, gizartea, kultura, kirola…

Nola egin geure bidea, bertso saioetan ia beti emakume bakarra baginen? Ni-aren eraikuntza oso ahula

Gizonezkoek “onartzen” gintuzten:

leku egiten ziguten beren munduan baina, lekurik egiten zioten gure munduari?

+Nolakoa izango litzateke bertsolaritza emakumeek garatu izan balute?

Formak, edukiak, doinuak,keinuak,lekuak, giroak,orduak, hizkerak,gaiak, tonuak, umorea, jarrerak…

Emakumetasunaren kontzientzia (positiboa)

Emakumetasuna: aukera

+TALDEA Ezinbestekoa: gazte taldea, berrikuntza tematikoa, estetikoa…

ASKIZU

GENERO TALDEA...

Hamaika Bertute

Bertso-udalekuak

Belaunaldi aldaketak

+Kontzientzia hartzea

Neutrotik (maskulino unibertsaletik) femenino singularrera Denok hasten gara bertsotan neutroak garela pentsatuz Hizkuntza, hitzak, umorea, plaza, bertsolariak, entzuleak... EZ DIRA

NEUTROAK Femeninoaren ikusezintasuna “Los iguales las identicas” / ordezkagarritasuna EMAKUMERA BATUA

+Izar iheskorrak

Itxaro Borda:

“Nik bertsoak idazten nituen gehienbat, kantatu ere bai, baina ez ausart, beti nire herabekeriarengatik. Garai haietan, 1970eko hamarkada hartan ez zen emazterik ez neskarik bertso munduan, eta beraz, idatziz bai, Marijan Minaberrik ere egiten zituen Herrian bertsoak nik bezala, baina plazetan oso laster harrapatzen genituen halako belarrondoko batzuk, gogorrak, eta uste dut batzuetan belarrondoko haiek umiliatzaileak zirela. Beharbada, ez nahita, beharbada irri egiteko, baina bere burua mundu honetan aurrera atera nahi duenarentzat umiliatzaileak suertatzen dira halako belarrondokoak, eta enetako uste dut hala gertatu zela. Eta gero, energia asko behar nuen jendearen aitzinean agertzeko, eta hori ezinezkoa zen, errazago da

bakartasunean idaztea.”

+

Ainhoa Agirreazaldegi:

“Nekatu egin nintzen. Harreman maskulinoak ziren eta uste dut konturatu gabe urrutiratzen joan nintzela. Ez zen erabaki kontzientea izan baina ni ez nintzen beteta sentitzen: burua izugarrizko maratoi batean ariko balitz bezala baina bihotza hutsik, eta ez nuen orekarik topatzen. Azkenerako, ia nahi gabe, distantzia hartu nuen, sinesteraino nik oholtzan ezingo nuela nire lekurik topatu eta elkar ondo ulertuko genuen bertsokiderik ere ez nuela topatuko. Poliki-poliki emakume dexente joan dira desagertzen, orain nitaz ari naiz, baina printzipioz gaitasunak zituen edo teknikoki ondo funtzionatzen zuen emakume talde handi xamarra desagertu zen nirekin batera. Haiek ere, seguru asko, ez zuten beren burua topatu harreman sare hartan. Bertsolaritza bizitzeko modu asko daudenez, beste gauza batzuk egiten hasi nintzen, ikerketaren alorrean gehiago. Kontua da, nonbaiten egokitzen ez zarenean sekula ez dakizula zenbateraino den zure gaitasun eza eta zenbateraino den sistemaren akatsa, baina jende asko desagertu da benetan bere gaitasunak zein ziren jakin aurretik, gizonezkoak ere bai, baina emakumeak asko, emakumerik gehienak.”

+

+Neutrotik femenino singularrerago bidean, non kokatzen dira emakume bertsolariak? Zenbat singularitate daude?

Drag king-en belaunaldia (Lujanbio, Arozena, Ibarra, Agirre...): Bertsolari izaera onartu zitzaien gizonek bezala egiten bazekitela demostratu zutelako...

baina ia emakume izaera ukatzearen truke.(“ze ondo, gaur egungo emakume bertsolariek emakumeak ematen duzue")(“honek bai, honek bi potro dauzka!”)

Bertsolariek eurek ezaugarri femeninoak leuntzen eta maskulinoak indartzen zituzten taulara agertzeko.

Entzuleen epaia: ikusten ari naizen hori ez da benetako bertsolaria edo ez da benetako emakumea

Drag king Drag queen

+ Panpinen belaunaldia (Amuriza, Uria, Arzallus, Alberdi, Martin...):

Hobeto sartzen dira belarritik/begitik... Politikoki politak. Trabarik egiten ez dutenak. Desiragarriak. Neurtuak.

Hauek benetako emakumeak dira, baina benetako bertsolariak?

+Emakume bertsolarien ekarpena

Behatzaile legitimoahhhhhhhhhhhh vs.hhhhhhhhhhhhhhhhh

Legitimitaterik gabeko behatzaile irrazionala

Egaña, Sarasua eta Gartziaren teorian bertsolaria behatzaile legitimoa da:

Arrazoia, oratoria eta komunikazioa ditu tresna.

“Egixe da neuk ikusi dodalako”

+ Lujanbiok (eta emakume bertsolari gehienek) emozioak, barne-bizitza eta enpatia ditu tresna, beraz, legitimitate gabeko behatzaile irrazionala da.

“Egixe da neuk sentitu dodalako” / “Ez dakit egixe dan baina neuk behintzat sentitu dot”

DIKOTOMIA –genero sistemarekin lotuta-

+

“emakume emozionalak arriskutsuak dira, indartsuak bezain kontrolaezinak direlako”

EMOZIOA POLITIKOA DAPERTSONALA POLITIKOA DA

Ama birjina vs. Maria Magdalena

Emakume transmisorea vs. Emakume traidorea

Ze kantaera, ze gorpuzkera, ze hizkera, ze izaera espero da emakume bertsolariarengandik?

EMAKUME NEURTUA (Logom)Lotsagabea bai, lotsagabeegia ez

Kontundentea bai, kontundenteegia ezAusarta bai, ausartegia ez

+ Ardatz horizontalean bakarrik ez, bertikalean ere badaude hutsuneak

Emakume bertsolariak

Unibertsitariak, intelektualak-Klase ertain-altukoak-Gazteak-Ofizio liberalak: irakasleak, artistak…

Posizio horretatik, nola marrazten ditugu etxekoandreak, putak, auzo pobreetako emakumeak, super-merkatuetako kajerak, ile-apaindegian prentsa arrosa irakurtzen dutenak, baserritarrak, amak, amonak...

(hau gizonezkoengan ere gertatzen da, baina aniztasuna handixeagoa da)  

+Imaginatzen bertsotan?

+Nola irudikatu da (euskal) emakumea bertsotan? Gema Lasartek argitaratu berri duen tesia: Protagonista

femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean. (Bertsotan oraindik ikertzeke)

 Nolako amak, nolako alabak, nolako neska-lagunak, nolako ahizpak, amonak... marraztu ditugu?

+Euskal Herrian, orain, zer da “bertsolari normala” izatea?

KANONA

Gizonezkoa, gipuzkoarra, ezker abertzalekoa, heterosexuala, klase-ertain altukoa, intelektuala...

“Kanona ez du gizonezko batek sortzen: 4 gizonezkok sortzen dute: AUTOREAK (bertsolariak), MERKATUAK (antolatzaileak, managerrak, editorialak...), KRITIKARIAK (epaileak eta kritikariek) eta IRAKASLEAK (Transmisoreak)”

Josune Muñoz

+Zenbat emakume!!!!

+Emakume hitzak asko okupatzen du…Gaia: zu, Ainhoa, pilotaria zara eta partida bat jokatu behar duzun bakoitzean kandela bat jartzen dio Uxue amonak Ama Birijinari. Azkenaldian, ez duzu partida bakar bat ere irabazten.

 

Gaia: Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz zure seme-alabek, beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur, maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. 

+ Pertzepzioa eta errealitatea ez datoz bat

+ Ongi kostatako gailurra:

+Hemendik aurrera, zer?

“Pertsonak gauza bakarra erabaki behar du: kosmosa aliatua ala etsaia den”.

+Nola eraiki? Norantz eraiki?

Egoskortu: irudikatzeko + mamitzeko

Emozioak sortu >>> Publikoa hezi >>> Perzibitzeko belarriak irekita

BI NORANTZA:

Komunitate feministetatik komunitate kulturalari egindako ekarpenak (emakumeok plazara...)Komunitate kultural konkretu baten barrenetik hedatzen diren diskurtso feministak (Skolastika, Sareinak...)

Lan pertsonala, autore lana, autoreen ekarpenak Bertsozale Elkartetik: Genero Taldea + sortu litezkeenak BITARTEKARI ESPEZIALIZATUAK: diskurtso, ikuspegi feminista edo

anti-sexista barneratua duten epaile, kazetari, kritikari, irakasle, gai-jartzaile, antolatzaile eta entzuleen beharra

+MAITE DITUT DENAK

+

Mila esker zuen arretagatik!!!

Recommended