12
JUAN KRUZ IGERABIDE Tradiziozko literaturaren garrantzia haurren literatura-curriculumean. Euskararen altxorrak eta gabeziak. 0) Sarrera Hala zioen Aresti hain gureak, hain maisu jardutea gustatzen zitzaion hark: Munduan beste asko lez artaburuan oskolez, atzo aspertu nintzaden maisuez eta eskolez. Ez dira, ordea, maisu-maistrez eta eskolez aspertzeko garaiak, maisu-maistrak eta eskolak garesti jartzen ari zaizkigun denbora hauetan. Ez dira maisu-maistrez eta eskolez aspertzeko garaiak, maisu-maistrak berak maisutzaren oztopoez asper-asper eginik dauden denbora hauetan. Ez dira maisu-maistrez eta eskolez aspertzeko garaiak edota artaburu oskolak irensteko garaiak. Aitzitik, maisu-maistrok eta eskolak elkarlanean asperduratik irteteko garaiak dira. Hil ala biziko kontua bihurtzen ari da hori. Eta ez dut uste gehiegikeriak esaten ari naizenik. Literatura ote dugu ba salbazio? Hori ere ez dut uste. Zer leku du ba literaturak maisu- maistrengan eta eskoletan? Zer egin dezake ba literaturak maisu-maistrez eta eskolez? Ezer gutxi noski; bistakoa da. Orduan, zertarako ba literatura? Konparazio baten bidez azalduko dut neure ikuspegia: eman dezagun, konparazio batera, txokolate puska bat jatea maite dugula bazkal ostean; horixe eskatzen gorputzak, horixe ematen guk. Jakina, gure eguneroko elikaduran bitaminak, mineralak eta proteinak ziurtaturik, zertarako nahi dugu ba txokolate puska hori, elikadura egoki bat izanez gero soberan dugu eta? Baina pusketa horixe nahi bazkalondo oro, dasta horrekintxe hasi nahi arratsaldea, goxamen  punttu hori eman nahi gorputz handik eta hemendik jipoitu honi. Literatura txokolate zatiño batekin parekatzea ere!, botako dit literatura maite duen norbaitek, sumindurik, agian neure alter egoak berak. Eta errietan hasiko zait gogor: Ez al dakizu literaturak hasi zuela gizakiaren jakintza; zehatzago esanda, poesiak biltzen zuela lehen zibilizazioen jakinduria guztia, hala historia, nola legeak, nola artea, nola zientzia, nola sineste-sistema osoa?, ez al dakizu ikertzaile askok hizkuntzaren sorreran berean jartzen dutela poesia, ondo sustraituriko hipotesi batean oinarriturik; izan ere, lehen hitzak erantzun emozional hutsak izan bide ziren, harri aroan zeuden zenbait gizarte aztertu dituztenek aurkitu dutenez?, ez al dakizu, artaburu-oskol horrek, literaturak bildu izan duela planeta honetako kulturen mundu-ikuspegia?, ez al dakizu lehen erlijio-liburuak eta lehen filosofia-testuak  poesia hutsa direla?, ez al dakizu munduaren ikuspegi zaharkituak hankaz gora jarri behar izan direnean ere literatura aurren buruan ibili dela, filosofiarekin, zientziarekin eta beste arteekin bekoz beko?, ez al dakizu literatura erabili izan dutela giza komunitateek beren mundu-ikuspegia osatzeko nahiz ingurumenera egokitzeko, eta baliabide behinenetako bat izan dela giza harremanak eratzeko, historia baino sakonago joz, literaturak bildu baititu egokitzapen horretan gauzatu diren ideiak, arauak, sentimenduak eta irizpideak?, ez al dakizu giza psikeak literaturan duela oinarri sakonetako bat, edo, alderantziz, literatura giza  psikearen barruraino heltzen dela?, nola bestela bilakatu dira giza psikearen arketipo  pertsonaia literarioak, nola bestela egiten dugu bat Txano Gorritxoren errugabetasun arriskutsuarekin eta harekin batera esnatzen gara inozotasunetik otsoaren letaginen zorrotzaren zorrotzaz jabetzen garenean?, nola bestela egiten dugu bat Jostun Ausartaren

1. Eguna (J.K. Igerabide)

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 1/12

JUAN KRUZ IGERABIDE

Tradiziozko literaturaren garrantzia haurren literatura-curriculumean. Euskararen altxorrak eta gabeziak.

0) Sarrera

Hala zioen Aresti hain gureak, hain maisu jardutea gustatzen zitzaion hark:

Munduan beste asko lez

artaburuan oskolez,atzo aspertu nintzaden

maisuez eta eskolez.

Ez dira, ordea, maisu-maistrez eta eskolez aspertzeko garaiak, maisu-maistrak eta eskolak 

garesti jartzen ari zaizkigun denbora hauetan. Ez dira maisu-maistrez eta eskolez aspertzeko

garaiak, maisu-maistrak berak maisutzaren oztopoez asper-asper eginik dauden denbora

hauetan. Ez dira maisu-maistrez eta eskolez aspertzeko garaiak edota artaburu oskolak irensteko garaiak. Aitzitik, maisu-maistrok eta eskolak elkarlanean asperduratik irteteko

garaiak dira. Hil ala biziko kontua bihurtzen ari da hori. Eta ez dut uste gehiegikeriak esaten

ari naizenik.Literatura ote dugu ba salbazio? Hori ere ez dut uste. Zer leku du ba literaturak maisu-

maistrengan eta eskoletan? Zer egin dezake ba literaturak maisu-maistrez eta eskolez? Ezer gutxi noski; bistakoa da.

Orduan, zertarako ba literatura? Konparazio baten bidez azalduko dut neure ikuspegia: eman

dezagun, konparazio batera, txokolate puska bat jatea maite dugula bazkal ostean; horixe

eskatzen gorputzak, horixe ematen guk. Jakina, gure eguneroko elikaduran bitaminak,

mineralak eta proteinak ziurtaturik, zertarako nahi dugu ba txokolate puska hori, elikadura

egoki bat izanez gero soberan dugu eta?

Baina pusketa horixe nahi bazkalondo oro, dasta horrekintxe hasi nahi arratsaldea, goxamen

 punttu hori eman nahi gorputz handik eta hemendik jipoitu honi.Literatura txokolate zatiño batekin parekatzea ere!, botako dit literatura maite duen norbaitek,

sumindurik, agian neure alter egoak berak. Eta errietan hasiko zait gogor: Ez al dakizuliteraturak hasi zuela gizakiaren jakintza; zehatzago esanda, poesiak biltzen zuela lehen

zibilizazioen jakinduria guztia, hala historia, nola legeak, nola artea, nola zientzia, nola

sineste-sistema osoa?, ez al dakizu ikertzaile askok hizkuntzaren sorreran berean jartzen

dutela poesia, ondo sustraituriko hipotesi batean oinarriturik; izan ere, lehen hitzak erantzun

emozional hutsak izan bide ziren, harri aroan zeuden zenbait gizarte aztertu dituztenek aurkitu

dutenez?, ez al dakizu, artaburu-oskol horrek, literaturak bildu izan duela planeta honetakokulturen mundu-ikuspegia?, ez al dakizu lehen erlijio-liburuak eta lehen filosofia-testuak 

 poesia hutsa direla?, ez al dakizu munduaren ikuspegi zaharkituak hankaz gora jarri behar izan direnean ere literatura aurren buruan ibili dela, filosofiarekin, zientziarekin eta beste

arteekin bekoz beko?, ez al dakizu literatura erabili izan dutela giza komunitateek beren

mundu-ikuspegia osatzeko nahiz ingurumenera egokitzeko, eta baliabide behinenetako batizan dela giza harremanak eratzeko, historia baino sakonago joz, literaturak bildu baititu

egokitzapen horretan gauzatu diren ideiak, arauak, sentimenduak eta irizpideak?, ez al dakizugiza psikeak literaturan duela oinarri sakonetako bat, edo, alderantziz, literatura giza

 psikearen barruraino heltzen dela?, nola bestela bilakatu dira giza psikearen arketipo

 pertsonaia literarioak, nola bestela egiten dugu bat Txano Gorritxoren errugabetasun

arriskutsuarekin eta harekin batera esnatzen gara inozotasunetik otsoaren letaginenzorrotzaren zorrotzaz jabetzen garenean?, nola bestela egiten dugu bat Jostun Ausartaren

Page 2: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 2/12

kontzientziaren piztuerarekin, edo babarrun landarean gora igorik bulkada psikiko

erraldoiekin topo egin eta haietatik zazpi legoako oinetakoez ihes egitearekin, betiere bulkadahorien altxorra eskuraturik?, nola bestela hunkitzen gaitu oraindik ere Kixote batek, edo

Hamlet batek, edo Otelok, edo Madame Bovaryk, ez bada gure barruan txertaturik ditugulako

haien burubideak, gure barrutik jaiotzen direlako egunero-egunero, edozein denbora eta

lekutan?, ez al dakizu literatura arbuiatzen dutenek ere beren burua literaturaren arketipoz beterik dutela, literaturako istorio eta motibo asko eta asko handik edo hemendik irristatzen

zaizkiela, bururik itxienak izanik ere?, ukatu egingo al didazu, txokolatezale horrek, forma

literarioak emozio eta bizipenak adierazteko eredu eta baliabide direla, eta seguruenik 

literaturan eta artean aurkitzen dugula emozioen adierazpenaren gailurra?Oraindik ere literatura txokolate zati baten pare jartzen jarraitu nahi duzu? Ez da harritzekoa

zure jarrera hori halere, literaturagileok zeuok ari baitzarete aspaldion literatura fribolizatzen, plazer hustzat hartzen, traszendentzia oro ukatzen, garrantzia kentzen eta kentzen, zeuon

 buruaren protagonismoari izan ezik noski. Zu ere horietakoa zaitugu, beraz, zeure idazleño-

irudiari mesede egiten diozulakoan? Txokolate zati batekin zatozkigu zeure zerño hori

saltzera?

Utzi txokolate zati hori, eta esan ezazu zerbait ganorazkoa, proposatu nola txertatukozenukeen literatura hezkuntza-curriculumean, ahozko tradizioa barne, irakurle zorrotz eta

landu hori hezi eta motibatzeko, ez plazer hutsagatik, baina bai plazerez, ez jakinduria orokor 

 bat lortzeko, baina bai jakinduriaz eta zuhurtziaz, ez zuk egiten duzuna besarkada bat bainogarrantzitsuagoa dela usterik edo giza harremanak eta emozioak ordezkatu dituzula usterik,

 baina bai sentipenez, emozioz eta gizatasunez.Fini errieta. Orain zure txanda da.

1) Ahozko tradiziotik abiatu

Alter egoaren halako zaparrada entzun eta gero, eta txokolatea debeku dudanez, irudi hori

alde batera utzi, eta beste irudi batekin saiatuko naiz. Zaku bete hauts hartuko dut irudi gisa.

Honela hasten da gure tradizioko ipuin bat: Mendi urruneko etxe txiki batean, anai-arreba bi

 bizi ziren, hautsa bildu eta hautsa bildu, huraxe zuten-eta lanbidea. Zaku handi bat zuten, eta

haraxe biltzen zuten harrapatzen zuten hauts guztia, harantza eta honantza zebiltzan bitartean.Gure mundu hau ere zaku bete hauts ote den nago; informazioa dugu hautsa, eta pilatzea eta

 pilatzea da gure gizartearen ahalegin zoroa.Eta kutsatu da eskola, gizartearen ispilu baita, eta zaku-hautsa bete eta bete jarduten du. Eta,

noski, literatura ere hautsa da, eta ahozko tradizioa ere hautsa da, hots, beste informazio bat

gehiago, hezkuntza-programak elikatzeko.

Badabil, bide horretan, irakaskuntzaren arloan, gero eta kezka handiago bat ahozko

adierazpenaz. Batik bat kezkaturik gaude gazteak beren artean euskaraz mintzatzen ez

direlako. Hutsune hori betetzeko, informazioa falta zaie, eta informazio hori eskaini behar diegu, ahalik eta modu aberatsenean. Gainera, uste dugu, ahozkotasunaren informazioa gaur 

egungo hizkuntza-pragmatika landutik atera behar dugula eta komunikabideetako oratoriamodernoa erakutsi gazteei; batek edo bestek onartzen du ahozko tradizioak ere mesede ekar 

lezakeela lan horretan, eta informazio hori gehitu beharra dagoela. Palakada hauts eder bat

 prestatu behar dugu zakurako.Baina palakada horrek, bere horretan, ez du eraginik, emaitza egokirik. Izan ere, azter 

dezagun pixka bat ahozkotasuna, eta ikusiko dugu zerbait bizia dela, bat-batekotasunarilotuaa, instituzionalizatzeak ito egiten duena, bizitasun horrek etengabeko hausturak eragiten

 baititu. Ahozkotasunak gizarte biziaren eragin-jokoak adierazi behar ditu; bestela, jai du.

Gazteen eta giza taldeen adierazpen zuzena ez bada, ez du indarrik, ez du bizirik. Eta, aldi

 berean, oso malgua izan behar du, norbanakoaren sormen-bulkadak ez itotzeko; ezen, taldeak norbanakoaren sormena aldez edo moldez jaten duenean, ahozkotasunaren indarra zurrundu

Page 3: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 3/12

egiten da, ito. Ondorioz, ahozkotasunaren ezaugarri nagusia buru-askatasuna da (ez gaude

Platonen garaian, non ahozko tradizioa buru-askapenaren oztopo bihurturik baitzegoen etahorregatik gorrotatzen baitzuen poesia; gaur egun, ordea, gauzak oso alderantzikatu

direlakoan nago); buru-askatasuna da ahozkotasunaren ezaugarri oinarrizkoa, eta ez erretorika

eta oratoria. Sartu zaku betean eskua, atera eskukada bat hauts, eta bota gora. Hori da buru-

askatasuna, nolabait esateko… errietan aritu zaidan alter ego horrek baimena ematen badit.Baina, gora botatako hauts hori, besterik gabe, haize-kolpe batek barreiatzen eta

desagerrarazten du berehala.

Ahozkotasunak, buru-askatasunarekin batera sustrai sendoak behar ditu, haizeak daraman

hauts bihur ez dadin. Sustraiak tradizioan daude, altxor gisa ulertuta, eta ez erremediorik gabegorde behar diren ohitura multzo gisa. Ahozkotasun aberats bat landu nahi badugu, tradiziorik 

gabe jai dugu. Zergatik? Hutsetik ez delako adierazpide sendorik jaiotzen, gizakiak milakaurtean landu dituelako bere psikearen gorabeherak adierazten dituzten forma literarioak,

ahozkoak sorburuan eta idatzizkoak gero.

Sormena, oinarri sendorik gabe, jolas hutsal bihurtzen da. Beraz, aldez edo moldez, ahozko

tradizioarekiko zubiak eraikitzea onuragarria da. Baina, hor, katramila bat eratzen da; har 

ditzakegu Azkue, Aita Donostia, Barandiaran, Satrustegi, Cerquand eta nahi beste iturri, etagerta lekiguke iturri horiek bere horretan agortzea; gerta lekiguke, eta gertatu zaigu behin

 baino gehiagotan. Izan ere, ahozko tradizioa informazioa baino zerbait gehiago da, zaku bete

hauts baino zerbait gehiago. Informazio ondo antolatua eskaintze hutsak ez du aberasten besterik gabe ahozkotasun bizi bat. Hots, didaktika nagusitzen denean, ahozkotasunaren indar 

 bizia ito egiten da; eta literatura idatziarekin ere antzeko zerbait gertatzen delakoan nago, nirealter egoaren baimenarekin.

Ahozko genero ugarietan, azter daitezke erabili izan diren teknika formalak eta esanahia

antolatzeko moduak, eta teknika horiek irakatsi. Manuel Lekuonak, Juan Mari Lekuonak eta

 beste zenbait kritikarik landu dituzte gurean halako eskuliburu gisako batzuk; Espainiako

literaturan, beste zenbaiten artean, Ana Pelegrinen edo Antonio Almodovarren lanak aipa

genitzake, Euskal Herriarekin izan duten harremanagatik besterik ez bada. Baina iruditzen zait

teknika bigarren mailan jorratu beharreko zerbait dela, horren aurretik motibazio bat dagoela,

esan behar bat, adierazi nahi bat, zirrara bat, zerbait adieraztera bultzatzen gaituena, emozio bat, adierazpide bila dabilena. Eta ahozko tradizioa halako zirrarez betea dago, gizakiaren

oinarrizko emozioak adierazteko mila modu eskaintzen baitizkigu, bizi-biziak.

Hasperena habil hoa (txori baten pare)

Maiteñoaren bortalat

Habil eta erran iro

 Nik igortzen haidala

Bihotzian sar hakioHura eni bezala.

Teknika aldetik zoragarria da pieza hori; edukiari dagokionez, hasperena, emozioaren

adierazpen sotilenetakoa, maitearen bihotzaren erdira bidaltzen da. Maitasun unibertsalaren

 joan-etorria, helduon esklusiba ez dena, haurrek ere txiki-txikitandik bizitzen dutena. Txoriaaipatu gabe, hasperena metaforizatu egiten da, hegaldi bihurtu, eta hegaldiaren ondoren,

 jomuga dago, maitearen bihotza; ustezko txori hori gezi ere izan baitaiteke, Erosen geziantzinakoa. Estrofaren 8-7 kadentzia, doinuarekin batera hain dago ongi eratua, non formak 

 berak ere hegaldi horren erritmoan jartzen baikaitu, maitasunaren txoriaren baitan alegia.

Forma eta teknika horiek ikas ditzakegu, bai, baina oinarrian hor barruan ageri den emozio

unibertsal horretaz elikatu gaberik eragiketa hotza bihurtuko zaigu, bizirik gabea. Umeak,ordea, eta areago gazte maiteminduak, behin eta berriz biziko du sentipen hori, eta tradizio

Page 4: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 4/12

 batek elikatzen badu, auskalo zer adierazpen sortuko zaizkion eztarritik bere emozioak 

adierazterako. Zeinek ez du sentitu, ‘maite zaitut’ baino areago, emozioari hitz zehatzagoak  jartzeko beharra? Horretan, denok gara poeta eta denok gara ume, poesiaren eta umetasunaren

zentzurik zabalenean noski. Zerbaitegatik Erosek haur itxura du, eta hegalak ditu, aingeru

 batek bezala, eta gezi arriskutsuak nahiz ahalmen izugarria, deabru batek bezala.

Barne-zirrarekin loturiko ahozkotasunak eragiten du hizkuntza baten erabilera estetikoaren

 beharra eguneroko bizitzan. Eta lotura hori eratzeko moduetako bat (ez bakarra, ez

garrantzitsuena ere agian, baina bai eragin handikoa) literatura da, eta, sustraietara jota,

ahozko literatura.Modu zabalean ulerturik, ahozko literatura jaiotzatik beretik ingurunearekin eta munduarekin

sortzen dugun harremanaren adierazle da: haur guztiek entzuten dituzte amaren edo zaintzenduenaren ahotik sehaska kantak, jolas-kantak, ipuinak; eta horiek literatura dira; ahozkoan

dute abiapuntu eta liburuetan barna hedatzen eta aberasten dira, irudi artistikoarekin lotura

osatuz (belarritik begirako bidea eginez).

Horiek literatura dira, bai, guztiok (gehiago edo gutxiago) erabiltzen dugun literatura,

oinarrizko harreman afektiboak adierazteko; beharrekin loturiko literatura dira. Ez da kontutraszendentea, jolasetik gehiago du, baina barru-barruraino sartzen da, eta horrek berebiziko

lekua ematen dio gizakiaren psikean. Hortik abiaturik lantzen da ahozkotasuna eta

hizkuntzaren sena, pertsonaren psikean txertaturik, pertsonaren bizipenekin estuki loturik, ezinformazio huts gisa, ez forma huts gisa, baizik eta norberaren izatean erroturik; hortik 

sortzen da hizkuntza bat erabiltzeko behar emozionala, aurrez pentsatu beharrik gabe etaideologia batek bultzatu beharrik gabe, berez irteten da, hizkuntzaren senez, hizkuntzari

 buruzko oinarrizko maitasunez. Gainerako hizkuntza intelektual hotza arbuiatzera ez nator,

ezta gutxiagorik ere, baina, oinarrizko hizkera afektibo hori gabe, jai du ahozkotasuna

aberasteko ahaleginak, bizitzatik urruntzen baita.

Baratxuriren ipuina kontatuko dizuet orain. Badirudi gaur egungo errealitatetik urrun dagoela

 baserri-giroko kontakizun hori. Baina hor barruan dauden zirrarak gaur egun-egunekoak dira.Edozein ume baratxuri sentitzen da gurasoek eta familiek munduan irauteko bizi duten

 borrokan. Eta Baratxurik izutzen dituen lapurrak… tira, oso erraz lotzen da metafora horigaur egungo gertaera zenbaitekin. Haur orok, Baratxurik bezala, etxera urrea ekarri nahi luke;

familian ikusten dituen arazoak magiaz konpondu nahi lituzke, eta ahalmen horretan uste

handia du haur txikiak, eta hazixeagook ere hor nonbait.

Baratxuri

Behin batean, aita, ama eta alaba bizi ziren baserrian.

Alabari, txikietan txiki baitzen, Baratxuri deitzen zioten.Behin, aitari bazkaria igo behar zion mendira Baratxurik, baina beldurra ematen zion bakarrik 

 joateak. Orduan, astoaren belarrian bidali zuen amak, astoak bai baitzekien bidea.

Aitari bazkaria eraman, eta, etxera bueltan zetorrela, lapur batzuen hizketa entzun zuen bidean. Ostutako gauzak banatzen ari ziren:

 –Hau niretzat, hori hiretzat, beste hori hiretzat…Eta Baratxurik galdetu zuen astoaren belarritik:

 –Eta niretzat?

Lapurrak, ahots hura entzunda, izutu egin ziren, baina, inor ageri ez zenez, beren lanean

 jarraitu zuten:

Page 5: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 5/12

 –Hau niretzat, hori hiretzat, beste hori hiretzat… (bide batez esanda, Europako banku zentrala

ematen dute)Eta Baratxurik bigarren aldiz:

 –Eta niretzat?

Lapurrak oraingoan are gehiago ikaratu ziren, eta ihesi abiatu ere bai, baina, atzetik inor ez

zutela ikusirik, berriro beren gauzetara itzuli ziren: –Hau niretzat, hori hiretzat, beste hori hiretzat…

Baratxurik hirugarren aldiz:

 –Eta niretzat?

Lapurrak, han sorgin gaiztoren bat zebilela sinetsita, ihesari eman zioten, zein baino zein.Baratxurik, orduan, lapurren gauzak asto gainean jarri, eta etxera ekarri zituen. Aurrerantzean,

etxe hartan ez zen urrerik faltatu.

Ahozko tradizioa bizitzako oinarrizko beharrekin eta emozioekin loturik dago, bai.

Aski baliabide ba ote dugu tradizio hori hedatzeko eta gaurko errealitatean txertatzeko?

Aski bai, sobera inoiz ez. Ahozko tradizio nahiko aberatsa du euskarak, eskualde askotan

oraindik bizi-zantzuak ere badituena. Badira sehaska-kantak, badira jolas-kantak, badirasentipenak adierazteko kantak, igarkizunak, ipuin miresgarriak, umorezko ipuinak…; bada

altxorrik; eta horri laguntzeko, idatziz ere sortu da gaur egun mota ugaritako literatura, eta

itzuli ere itzuli da. Ez dago aitzakiarik.Bertsolaritza ere hor dago, ahozko tradizioko genero bat, oso arrakastatsua, eskola-giroan

txertatua. Alabaina, bi kontu adierazi nahi nituzke bertsolaritzari buruz, labur-labur, ez baitahitzaldi honetako gaia:

Batetik, ahozko tradizioko generoen artean beste bat baino ez da bertsolaritza, eta beste

genero horiek maila bertsuan landu beharrekoak dira irakaskuntzan, eta ez dut uste hori

gertatzen denik.

Bestetik, bertsolaritzaren aro berrian, teknikak berebiziko garrantzia hartu du, eta

erakusleihora jauzi egin gu, bertsolariak bere trebezia teknikoa erakusteko leihora. Zer 

esanari nola esana (bertsoa nola taxutu) alde handiz gailentzen zaiolakoan nago.

2) Literatura idatzia: eredu estetikoen bila

Gaur egun, eskolaren eginkizun nagusia, hizkuntzari dagokionez, idazten eta irakurtzen

erakustea da, eta bizpahiru hizkuntza lantzea. Literatura horren zerbitzura egon izan da eta

dago, adibide egoki eta motibagarri gisa. Azken aldi honetan, giza baliotan heztearen

morrontza ere hartu du, garai batean pedagogia moralaren zerbitzuan jarri ohi zen bezala.

Hasiera batean, ez dut ezer horren kontra, egia baita literatura izan ohi dela, oro har,

hizkuntzaren agerpenik landuena eta aberatsena, eta pertsonaia eta egoerak ongi landuz gerogizarteko gatazka eta kinka etikoak hortxe agertzen direla.

Tamalez, ordea, literaturaren esparru bakarra horixe izan ohi da hezkuntzan, eta literaturak duen ahalbiderik indartsuena galtzen da horrela, hein handi batean: askatasunean eta helburu

estetikoz edo plazer hutsez irakurtzea edo ahozko testuak entzutea. Horiek psikearen barruan

 berez egiten duten lana egile askok ikuspuntu ugaritatik aztertu dute, eta hortxe dago testuhorien eraginik iraultzaileena, zeren burua askatasun bidean jartzera bultzatzen baitute,

imaginazioa askatzen, sormena suspertzen, sentikortasun estetikoa eta filosofikoa pizten, baina betiere berez, testuarekiko harreman intimoan; berez-berez egiten du lana literatura

onak, eta lan hori ezin da programatu, bakoitzari modu eta erritmo berezian eragiten baitio.

Horregatik behar ditugu debaldeko espazioak eta debaldeko denbora-tarteak hala eskoletan

nola liburutegietan. Liburutegietan gero eta ugariagoak dira tarte horiek; baina eskoletan ere behar dira, literaturaren eta artearen eragin magikoa haur guztiengana irits dadin.

Page 6: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 6/12

Horrek ez du zerikusirik gerora literaturazale edota futbolzale irtetearekin. Gerora, norberak 

hautatuko ditu bere zaletasunak, eta idazleok eta irakurzaleok gure gizate-eremuak sortu edomantendu beharko ditugu. Baina, hezkuntza-sistemak, irakurtzen eta idazten erakusteaz

gainera, gozamen estetikorako aukerak ere bideratu behar lituzke, besterik ez bada oso

onuragarriak direlako psikea bizkortzeko, adimena bizkortzeko, sentikortasuna bizkortzeko.

Egia da gaur egun garrantzi handia ematen zaiela irakurketa bultzatzeko plangintzei; helburunagusia haurrak irakurzaletzea da. Izan ere, ikertzaile ugarik erakutsi dute haur irakurzalearen

garapena asko aberasten dela liburuekin harremanetan.

Baina irakurzaletze hori hankamotz gera ez dadin, tradizio aberats batekin lotzea komeni da,

 bizitzako emozio indartsuez elikatzea.Puntu honetan sortzen zaigu eredu estetikoen beharra, eredu estetiko ugariren beharra; testu

mota ugari eskaintzea ongi dago irakurtzen eta idazten erakusteko, baina psikean barrurasartuko diren testuak ere behar ditugu, ondo hautatuak.

Hor ere koxka agertzen zaigu, ordea: ondo hautatuak. Batzordeak osatzen dira

irakurzaletasun.plangintzetarako testu egokiak hautatzeko. Talde horien artean berebiziko

aldeak ikusten dira batzuetatik besteetara. Egoera horren aurrean, batzuen erantzuna

erabatekoa izan ohi da: gustatzen zaidalako, eta kito; gustatzen ez zaidalako, eta kito. Hasiera batean, joera sanoa da gainera, baldin eta irakurle gisa ibilbide taxuzko bat egina badu iritzi-

emaileak.

Dena dela, kontu horretan, neure buruagan izan den bilakaerak berak zalantzakor uzten nau,gustuen kontu horrek gorabehera ugari izaten baititu. Zalantzaren aurrean, munduko adituei

kasu egiteak berme handia ematen du, egia da; baina, haiek ere zenbat idazle arbuiatu dituzte,eta hurrengo belaunaldiren batek gorenera igo?, zenbat idazle goratu dituzte (askotan arrazoi

ideologiko-soziologikoak tartean direla, horiei ere ezin baitiegu ihes egin), eta handik urte

 batzuetara goitik behera etorri dira, globo lehertuen antzera?

 Ni umetan Kapitan Truenorekin eta Estefaniarekin irakurzaletu nintzen, baina, Salgari eta

Verne ezagutu nituenean, aurreko haiek aspertu egiten ninduten, eta gaztaroan Aresti,

Stevenson, García Márquez, Gorki, Turgeniev eta abar dastatu nituenean, Salgari eta Verne

ez nituen arbuiatu, baina ezta ere lehen bezainbat gozatu. Eta, orain, Steiner-en saiakera

 batekin gozatzen dut, eta Danteri lehen aurkitzen ez niona aurkitzen diot, eta Shakespearerizer esanik ez, eta lehen bertsolaritzari gehiago, eta orain gutxixeago…

Esan nahi dut gustu estetikoa aldatu baino gehiago garatu egiten dela, eta baten gustuek eta beste batenek bide desberdinak jorratzen dituela. Horregatik, kanon eta eredu estetikoen

kontu honetan, zerbait gaitzesgarririk egotekotan zurruntasuna da, hots, iritzi fanatikoa, behin

 betiko deskalifikazioa edota behin betiko goresmena. Eta ez noa erlatibismo antzu baten

 jarrera bultzatzera. Aitzitik, eredu estetikoen zenbait ibilbide jorratzea proposatuko nuke,

aukera bat baino gehiago eskaintzea, kanon zurrun baten ordez bide estetiko desberdinak eta

are kontrajarriak aurkeztea, eta haien azterketa bultzatzea. Lan hori ez da kabitzenerreseinatxo batean edo izar kopuru bat jarriz liburu gomendatuei. Nire ustez, erreseinak 

 beharrezkoak izango dira liburugintza bultzatzeko, baina, irakurzaletasuna bultzatzen dutentaldeak beste pauso bat aurrera eman beharrean daude, eredu estetikoen ildo serioak ireki

 behar dituzte, zerrenda eta gomendio batzuk ematetik harago.

 Neure buru zalantzati honetan ikusten ditut kontraesan horiek guztiak, alter egoa lo dagoelaaprobetxatuz; nik neuretzat oso gomendagarritzat joko nukeen liburu bat agian ez diot

gomendatuko haur jakin bati, edo talde jakin bati. Eta haur batentzat oso gomendagarritzat jotzen dudana, beste batentzat agian ez dut joko, beste irakurle mota batekoa delako, beste

ibilbide bat egin duelako, beste giro batekoa delako, auslako…

Aditu batek, bere zalantza guztiekin, irakurzaletasuna bultzatzeko zerbait funtsezkoa egin

nahi badu, hasteko klasikoak irakurri beharko lituzke; bestela, zer eskarmenturekin ari dagomendioak ematen, eskarmentua duena ere zalantzaz beterik egon ohi da eta, batik bat

Page 7: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 7/12

liburu garaikideen aurrean, denboraren perspektiba falta zaiolarik? Norberak gustuko dituen

klasikoak, klasikoen ibilbide pertsonal bat, aukera handia baitago, ezinbestekoa iruditzen zaitgomendio-emaile gero eta jantziago bihurtzeko. “Gomendio-emaile zorrotzago” etorri zait

 burura lehenik, baina zorroztasuna askoren eskuetan ez da sakonera jotzeko bide bat, baizik 

eta azalean zizta egiteko arma baino ez. Gomendio.emaile jantziak bi mutur saihestu behar 

ditu, eta oso konplikatua da erdibidea: alde batetik, ez koiperik eman, baina miretsi beharrekoa seinalatu; ez debaldeko minik eman, baina alde ahulak agerian jarri, eta betiere

 jakinik berak ahul jotzen duen alde bat preseski beste ikuspuntu batetik oso ahaltsua gerta

daitekeela. Malgutasun eta buru-askatasunik gabe ezin da modu egokian gomendiorik eman,

eta are gutxiago haurrentzat.Irakurzaletasuna bultzatu nahi duenak, literatura unibertsaleko klasikoekin batera ahozko

tradizioa ezagutu eta erabili behar luke, batez ere gure eremuan. Gure ahozko tradizioa alde batera utzita, haurrari eskain diezaiokegun erakusleiho literarioa oso mugatua da, hankamotz

geratzen da. Irakurzaletasuna bultzatu nahi duenak gure tradizioaren zaku bete hautsetan

eskua sartu, eta eskukadaka atera behar luke tradizio hori. Izan ere, hizkuntzaren dardarizoa

 barruraino iritsi ez zaiona erraz bereganatuko du axaleko edozein lilurak.

Lilura, bai. Arteak badu liluratik, estasi edo sorgortasunetik. Baina lilura hutsak lurretik deserrotzen gaitu. Liluritisa literaturaren tranparik arriskutsuenetariko bat da, bai

idazlearentzat, bai irakurlearentzat. Liluritisak zozotu egiten ditu hala idazlea nola irakurlea.

Jakina, liburu bat lilurak jota goraipatzen denean, zer egingo du idazlearen egotxonartzisistak? Bada, liluritisak kutsatuta geratu. Liluritisak jota dagoena txinpartatxo batek ere

liluratuko du azkenean, eta ez du besterik nahiko. Liluratzen ez banau, liburu txarra da.Horretan ere neure buruari begira jarrita, lotsa emango lidake aitortzeak zerk liluratzen

ninduen hamalau urte nituela, eta hogeita hamarrekin ere izan nituen lilura batzuk orain

lotsagorritzen nautenak, eta oraintxe bertan ere ez dakit ba… Liluritisaz jabetzeko sufritu

egin behar da pixka bat, bazterturik sentitu, lan handia egin eta porrota jasan, serio jardun eta

 barregarri sentitu.

Orduan, mirestea kaltegarria da? Hori ere ez da kontua. Zaputzetan jartzea da beste muturra;

horretatik ere erruz dugu literaturan. Zein idazle sentitzen da ba benetan onartua? Horretan,

egia esan behar bada, irakurlea askoz ere esker onekoagoa izaten da. Baina, har dezagunkritikaria. Erraza da ba kritikaria asetzea! Berak beti badaki zuk ez dakizun zerbait,

antzematen dizu zu konturatu ez zaren zerbait, Beti haren begi zorrotzaren mende zaude.Eta, jakina, orduan zapuztu egiten zara, misantropokeriatan hasten zara. Horrelako zulo

 batean erortzean, miresten hastea eta inozotasun pixka bat xurgatzea ezinbestekoak iruditzen

zaizkit irteteko. Bestela, akabo, egingo nuke apustu, betiko baietz zapuztu.

Itzul gaitezen, ordea, irakaskuntza-sisteman irakurketa literario-estetikoari eman beharko

litzaiokeen lekuaz mintzatzera. Irakasle batek baino gehiagok esaten du, batik bat Bigarren

Hezkuntzan: “Nire betebeharra hizkuntza erakustea da, eta literaturaz oinarrizko informazio bat eskaintzea, ez irakurzaleak edo literaturazaleak egitea”. Horrela jarrita, ez dago zer 

erantzun; arrazoi du. Irakaskuntza-sistemak ez dio gehiago eskatuko. Ez da gutxi, gainera, bere lana ondo egiten badu.

Baina konturatzen al zarete horren azpian zer dagoen? Pedagogiaren ikuspegi teknokratiko

industriala baino ez. Irakaskuntza-sistema produkzio-ereduen bidez antolatzea eta baliatzeaez da gaur goizeko kontua, baina teknikak findu eta birfindu egin dira, ingeniaritza didaktiko

katramilatsu bat inplementatuz (izugarri gustatzen zait hitz hori). Imajinatzen duzue literaturainplementatzea hezkuntza-sisteman? Bada, bai, horixe da irakaslearen betebeharra, literatura

inplementatzea. Eredu industrialak inplementatzen dira hezkuntzan eta irakaslearen

 produktibitatea eta ikaslearena eredu horien bidez neurtzen, eta ikastetxe zenbaitek ISO

kalifikazioak ere eskuratzen dituzte. ARRE kalifikazioak asmatu beharko genituzke, kontuaorekatzeko..

Page 8: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 8/12

Eta, pentsatzen jarrita, gazteak produkzio-sistemarako prestatzeko modu eraginkorra izango

da seguruenik. Nik, ordea, hezkuntza hitza edo  pedagogia hitzari errespetu handia diot; hitzhoriek erabiltzen ditudanean, agian zahartzen hasia nagoelako edo, burura azkena etortzen

zaidan kontua produkzio-sistema da, Agian inozoegia naiz, agian pedagogiaren ikuspegi

erromantikoegia dut. Baina, erromantizismoagatik eta idealismoagatik izan ez balitz, beldur 

naiz erabat robotizaturik ez ote geundekeen. Produkzio-sistema modernoari egin zaionkontrakotasun kultural eta espiritual gogorrena erromantizismoarekin jaio zen, eta geroko

 jokabide askatzaile gehienak haren sustraietatik datoz (egile ugarik aztertu dituzte halakoak,

Octavio Pazek, besteak beste)

Ez dut jarraituko bide horretatik. Ez dakit utopia berririk behar dugun, ez dakit bultzadaespiritual iraultzaile berririk behar dugun. Baina nora doa gizakia itxaropenik eta ametsik 

gabe? Robotizatzera ziztu bizian. Erlijioa, mendebaldean behintzat, oso desprestigiatua dagoitxaropen-bide gaurkotuak eta berriak bilatze horretan. Arteak, ordea, oraindik ere badu

gaurkotasunik eta indarrik barrua astintzeko, ustez behintzat. Eta,artearen barruan, literaturak,

eta literaturaren barruan poesiak: “Poesia para el pobre poesia necesaria como el pan de cada

día, como el aire que respiras cinco veces por minuto” zioen Leon Felipek. Nahiago dut

aldarri horren aldeko arrazoirik bilatzen ez hastea ere. Sentipen bat da, eta kito; eta nik  behintzat sentitzen dut hori, aldeko eta kontrako arrazoi guztien artean: “Poesía para el niño,

 poesía necesaria como el pan de cada día”. Haurrarentzat poesia, ezinbesteko poesia, nola

eguneroko ogia.Poesia ahozko adierazpenetan, poesia antzerki-lanetan, poesia ipuinetan ere, ez lilura hutsa,

 baizik eta eguneroko ogiaren antzeko poesia, honako ipuin honetan ikusten dena bezalakoa:Mari Errauskin euskaldun bat badugu, Mari Xor (hori baino izen poetikoagorik!), eta beste

 bat ere bai, Mari Errauts, (hori baino izen poetikoagorik!)… gordina, eguneroko ogiaren orea

 bezala, elikagarria, eguneroko ogia bezala:

Mari Errauts

Ama eta bi alaba bizi ziren etxe batean. Alaba zaharrena oso azkarra zen, eta amak asko maite

zuen. Alaba gazteena, Mari, oso ederra zen, eta amak ez zuen maite. (begira zer planteamendu potentea, Grimm anaiena baino ziztagarriagoa bere labur-zorrotzean, erradikalagoa).

Mari ederra txerritegian sartzen zuen amak, eta hondakinak ematen zizkion jateko. Etaerrautsa ipintzen zion ohetzat, bertan etzan zedin. Mari Errauts deitzen zion ahizpak, iseka

eginez. Mari Errauts gora eta Mari Errauts behera.

Behin, auzoko etxean ezteiak zituzten, eta hara joan ziren ama eta alaba zaharrena, Mari

Errauts txerritegian utzita.

Mari bakar-bakarrik zegoela, andre eder bat agertu zitzaion, eta inoiz inork dastatu duen

 janaririk gozoena eman zion. Gero, zilarrez eta urrez jantzi zuen. –Zoaz orain ezteiak ospatzen ari diren etxera.

Etxe hartan, ez zuen inork ezagutu Mari. Gonbidatuen arteko mutilik ederrenak atera zuendantzara, printze batek alajaina.

Ilunabarrean, ama eta ahizpa etxeratu baino lehen, txerritegira itzuli zen Mari bizkor-bizkor,

eta arropa aldatu zuen. Andre ederrak gorde zion urre-zilarrezko jantzia.Ama-alabak iritsi zirenean, hala esan zion Mariri ahizpak:

 –Mari Errauts, Mari Errauts! Ez dakizu zer ikusi dugun! Denik eta neskarik ederrena, urrezeta zilarrez jantzia, erregearen semearekin dantzan!

 –Agian ni neu izango nintzen.

 –Bai noski! Nola ez! Gure Mari Errauts urrez eta zilarrez jantzia! Nola ez!

Garai hartan, ezteiek egun asko irauten zuten, eta hurrengo egunean ere ezteietara joan zirenama-alabak. Mariri, aurrekoan bezala, andre ederra agertu zitzaion, eta, urrez eta zilarrez

Page 9: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 9/12

 jantzirik, ezteietara eraman zuen, printzearekin dantza egitera. Ilunabarrean, ama-alabak 

etxeratu aurretik itzuli zen Mari txerritegira. Laster zuen ahizpa deika: –Mari Errauts, Mari Errauts! Ez dakizu zer ikusi dugun gaur ere! Atzoko neska berriro, denik 

eta ederrena, urrez eta zilarrez jantzia, erregearen semearekin dantzan!

 –Agian ni neu izango nintzen.

 –Bai noski! Nola ez! Gure Mari Errauts urrez eta zilarrez jantzia! Nola ez!Eta hirugarren egunean ere gauza bera gertatu zen, baina Mari pixka bat gehixeago ibili zen

 printzearekin dantzan, eta presaka etxeratu behar izan zuen. Eskaileretan behera korrika

zihoala, zapata bat galdu zuen, eta printzeak jaso zuen beretzat. Mari juxtu-juxtu iritsi zen,

ahizpa txerritegian deika agertu aurretik: –Mari Errauts, Mari Errauts! Ez dakizu zer ikusi dugun gaur ere! Atzoko neska berriro, denik 

eta ederrena, urrez eta zilarrez jantzia, erregearen semearekin dantzan! –Agian ni neu izango nintzen.

 –Bai noski! Nola ez! Gure Mari Errauts urrez eta zilarrez jantzia! Nola ez!

Amaitu ziren ezteiak, eta printzeak neska ederra ikusi nahi zuen berriro, kosta ahala kosta.

Orduan, erregeak dei bat zabaldu zuen; printzeak zeukan zapataren jabea bilatu nahi zuen,

 berarekin ezkontzeko. Neska askok probatu zuten zapata hura, baina, eginahalak eginda ere, inori ez zitzaion sartzen.

Mariren ahizpa zaharrak, azkenean, hatzak oker-oker eginda, hanka lehertu beharrean, lortu

zuen janztea. Orduan, harekin paseatzera joan zen printzea. Ibilian-ibilian, neskak gero etaherren handiagoa egiten zuen, eta printzeari txori txiki bat hurbildu zitzaion belarrira:

 –Printze, printze! –xuxurlatu zion–. Neska horrek ez dauka neurrira zapata!Orpoa agerian, oinetakoa ia aterean zeukan, eta arrastaka zeraman hanka. Une hartan,

txerritegiaren ondotik pasatzen ari ziren, eta Marik burua atera zuen, errautsez zikindurik.

Ezagutu zuen printzea, eta begira-begira geratu zitzaion.

Ahizpa zaharrak ezin zuen pauso bat gehiago eman, eta gelditu egin zen. Printzeak, berriz,

txerritegiko leihotik begira zegoen neska ikusi zuen.

 –Begi horiek, begi horiek… –esan zuen berekiko.

Ahizpa zaharrak ezin zuen gehiago, eta zapata atera zuen. Txori txikia berriro hurbildu zen

 printzearen belarrira, eta zerbait xuxurlatu zion. Orduan, printzeak honela galdetu ziontxerritegiko neskari:

 –Probatu nahi duzu zuk? –Horrek? –haserretu zen ahizpa zaharra–. Mari Errauts horrek?

Baina printzeak txerritegiko atea zabaldu zuen, eta Mari Errautsi eskaini zion zapata. Neurri-

neurrian zeukan. Orduantxe agertu zen ama ere, hondakinak eta errautsak zekartzala.

Ama eta alaba zaharra ahoa bete hortz utzita, printzeak berekin eraman zuen Mari Errauts.

Bidean, andre ederra agertu zitzaien, eta urrez eta zilarrez jantzi zuen Mari. Ezkondu, eta

zoriontsuak izan omen ziren. Hiru eguneko ezteiak ospatu zituzten, eta haietara joaterik ezzuten izan guk dakigun batzuek.

Iruzkin guztiak soberan dira. Hori poesiaz beterik ez badago, ia-ia usain daitekeen poesia, ia

dasta daitekeen poesia, eragin sinestesikoz betea, txerritegiarekin egin daitekeen txiste

sinestesikoa aparte utzita,

Amaitzeko, generoen auziaz zerbait esan nahi nuke. Urteak dira eskoletatik ahozkotradizioko piezatxoak desagertuz doazela, eta orobat tradizio idatzikoak ere. Badirudi ipuinen

edizioa orokortzearekin batera, beste generoak itzali egiten direla. Gaur egun liburuari eutsi

ezinik gabiltza eskoletan eta gizartean, baina kontuan izan behar dugu liburuaren erabilera

desegoki batek ahozkotasunaren erabilera izugarri atzeratu zuela. Ahoz kontatu eta besteeuskarririk gabe buruan norberak bere irudiak egiteko joera ahuldu egin zen, eta, inondik ere,

Page 10: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 10/12

zenbait adituren arabera, buruan norberak sortzen dituen irudi horiek garrantzi handia dute

 bai irudimenaren bai psikearen osaketan.Albumez arduraturik gabiltza, eta berebiziko ahalegina egiten da genero hori bultzatzeko.

Baina kontuan izan albumak testua irudiz interpretaturik ematen diola haurrari. Testu hutsetik 

irudimenerako bide zuzen hori eten egiten duela; poematxo soil bat entzute hutsak eragiten

duen buru barneko prozesu hori eteten duela. Ni ere albumen aldekoa naiz, hala ere, batik bat irudiak testuaren lagungarri soil ez direnean,

irudiek beste hizkuntza bat sortzen dutenean, irakurleak bi testu aurkituko balitu bezala, bata

idatzizkoa eta bestea irudizkoa. Horrek izugarri lantzen ditu lehen genioen eredu estetiko

horiek.Alabaina, orain irakurketa-ekintza guztia albumetara bideratzen bada eta beste bideak ahuldu,

etxea teilatutik egiten ari gara. Haurrak bere buruan egiten dituen irudi propioak suspertu behar direlakoan nago lehen buruan, eta gero eskaini albumak. Beste era batera esanda,

albuma da ahozkotasunaren osagarri, eta ez ahozkotasuna albumaren osagarri. Hala iruditzen

zait behintzat, nahiz badakidan Jainkoaren bideak ustekabekoak izaten direla beti, eta bati

 bide naturala iruditzen zaiona beste batek alderantziz eginda ere emaitza hobeak ateratzen

dituela.Baina, tira; gutxienez, behintzat, albumak ez dezala ahozkotasuna jan, zeren bere burua jaten

ari baita. Ahozkotasunak elikatu du historian zehar idatzizkoa eta irudizkoa (eta gero

alderantzizko prozesua gertatu da), eta oraindik ere aberasgarria iruditzen zait bide horrieustea, geroko irakurketa sakonagoa eta indartsuagoa izan dadin. Izan ere irakurtzea ez da

alfabetoa eta hitzak eta sintaxi-arau batzuk ongi konbinatzea; irakurketa jaiotzatik beretik hasten da. Negar egin eta inguruaren erantzunen araberako lehen adierazpen-harremanak 

sortzen direnean, seinale batzuen irakurketa gertatzen da. Haurrak usaimenarekin,

entzumenarekin, dastamenarekin, ukimenarekin eta dezente geroago ikusmenarekin hasten du

munduaren irakurketa, eta horrek emozio batzuk eragiten dizkio, eta emozio horiei doinua

 jartzen die haurrak, eta doinu horrek gero eta bariazio eta erritmo gehiago ditu, eta keinu-

adierazpen eta hizkuntza bihurtzen da, eta keinu-adierazpenetik zeinu-adierazpenera

igarotzen da, eta prozesuak aurrera jarraitzen du, tartean alfabeto bat sartzen da, eta gero

 beste kode konplikatuago batzuk, hala teknikoak nola estetikoak, eta munduaren irakurketak ez du amaierarik, eta interpretazioa inoiz ez da amaitzen, inoiz ez gaitu erabat asetzen.

Prozesu hori modu osoan, globalean, izan behar da kontuan, eta ez irakurketa alfabetikorasoilik mugatu edo genero batera edo adierazpen mota batera. Benetako literaturak, zirrara

eragin eta sakonera eramaten gaituenak, plazera eragiteaz aparte, jaiotzatik heriotzaraino

doan irakurketa horren bidean jartzen gaitu, bide hori argitzen edo ugaritzen (edo

noragabetzen, hori ere bizitzaren zantzu baita) digu.

Adierazpen-indarrari edo oinarrizko irakurketa-indarrari eusteko, narratzeaz edo kontatzeaz

gainera, garrantzizkoa da sentipen zuzenen hizkuntza lantzea, ñabarduraz betea, etahorretarako ez dago poesia bezalakorik; haurrari jaio berritan poesia eskaintzen zaio, lehen

 pieza literarioak sehaska-kantak dira, poesia hutsa; lehen hitz-jolasak poesia hutsa dira, jolassinbolikoa baino lehenagokoak, gerora jolas sinbolikoaren lagungarri ezinbestekoak; bide

hori ez moztea onuragarria delakoan nago.

Generoei dagokienez, aipaturikoez gainera, antzerkia ere kontuan izatekoa da, poesiaren etanarrazioaren zuzeneko adierazpen hori, ahozko adierazpena lantzeko beti bigarren aukera

 paregabe bat eskaintzen diguna.Eta azken kontu bat: Ikaragarrikeriak.

Ahozko tradizioko pieza hau egokia ote da haurrentzat?

Amak hil nauAitak jan nau

Page 11: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 11/12

 Nire arreba panpoxak 

Berpiztu nau.

 Natural-natural kantatzen zuten duela ez hainbeste urte haurrek pieza hori.

Eta honako ipuin hau kontatzen zieten baserrietan:

Gizon aberats batek umerik ez zuen, eta haren emaztea ez zen kontent.

Etxe ondoan bazuten baratze eder bat. Negu batez, dena elurturik, emazteak eskua ziztatu

zuen baratzean, ipuruaren arantzarekin, eta odola isuri zuen elurraren gainera. (konturatuko

zineten segituan Edurne Zuriren motibo bat ageri dela hemen) – Haur bat banu! –desiratu zuen–. Haur bat, odol hau bezain gorria, eta elur hori bezain zuria!

Denbora joan, denbora etorri, azkenean izan zuen izan haur bat, mutiko eder askoa.Hala ere, amak bazuen kezka bat bere barruan, eta, halako batean, honela esan zion senarrari:

 –Laster hilko banintz, baratzeko ipuru horren ondoan lur ematea nahi nuke.

 –Zaude isilik, emakumea! Ez zara hilko eta! Zahartu behar duzu ederki oraindik!

Ez, baina. Handik gutxira hil zen ama gaztea, eta baratzeko ipuruaren ondoan ehortzi zuten.

Gizon aberatsa bigarren aldiz ezkondu zen, eta alabatxo bat izan zuten. Hazi ziren umeak, etaanai-arrebak ezin hobeto konpontzen ziren elkarrekin. Ama berriak, ordea, mutikoa ezin zuen

 begien aurrean ikusi.

Halako batean, aita sorora joana zen lanera, eta ama labea zaintzen geratu zen. Adar puskaiharrak behar zituen labea pizteko, eta bi haurrak egur bila bidali zituen basora.

 –Lehenbizi itzultzen denak irabaziko du opilik handiena –agindu zien.Anai-arrebek bildu zuten, bada, egurra basoan, eta mutilak gorputzeko behar bat sentitu zuen.

 –Itxoin pixka batean –esan zion arrebari–. Galtzak askatu behar ditut.

 –Ez horixe! –erantzun zion arrebak–. Gero zuk apustua irabazteko, ezta?

Eta arin-arin abiatu zen neskatila.

Mutikoa, bere egitekoak eginda, korrika bizian abiatu zen, eta harrapatu egin zuen arreba.

 Neskatila izerditan zihoan, nekatuta.

 –Itxoin pixka batean! –esan zion anaiari–. Nekaturik nago.

 –Ez horixe! –erantzun zion anaiak–. Gero zuk apustua irabazteko, ezta?Eta, arreba atzean utzirik, aurrena iritsi zen mutikoa.

 –Ama! –deitu zuen, atea jotzen zuen bitartean–. Zabaldu atea! –Sartu eskua leihatilatik –agindu zion amaordekoak.

Sartu zuen eskua mutilak, eta ama gaiztoak aizkoraz moztu zion.

 –Sartu beste eskua! –agindu zion gero.

Eta hura ere moztu egin zion. Eta berdin zangoak, eta, azkenean, burua. Gero, atea zabaldu,

 pusketak pertz handi batera bota, eta egosten jarri zituen.

Arreba leher eginda iritsi zen, eta anaia non zen galdetu zion amari. –Amonaren etxean egongo da, txakur txikiak ikusten.

Joan zen neskatila amonaren etxera, baina han anaiarik ez. –Beste amonaren etxera joango zen –esan zion orduan amak–; txahal txikiak ikusten egongo

da.

Baina, une hartan, neskatilak pertzari begiratu zion, eta anaiaren hatz bat ikusi zuen, gol-gol- gol irakiten. Ez zuen gehiago galdetu anaia non zegoen.

Gero, aitari bazkaria eramateko agindu zion amak. Abiatu zen, bada, neskatila, aitari bazkariaeramatera, eta bide guztian negarrez joan zen. Bazekien anaiaren gorputza jango zuela aitak.

Bidean zihoala, hor agertu zaio emakume eder bat.

 –Zergatik zoaz negarrez? –galdetu zion andreak.

 –Amak anaia hil du, eta aitak jango du.Eta orduan emakume ederrak:

Page 12: 1. Eguna (J.K. Igerabide)

7/30/2019 1. Eguna (J.K. Igerabide)

http://slidepdf.com/reader/full/1-eguna-jk-igerabide 12/12

 –Jaso aitak botatzen dituen hezurrak, eta teilatuan ipini elkarren ondoan.

Hala egin zuen neskatilak. Egunero igotzen zen teilatura, anaiaren hezur gehiagorekin, etahaien ondoan negarrez urtzen zen.

Pixkanaka-pixkanaka, mutikoaren gorputz osoa janarazi zion ama gaiztoak aitari. Gau batez,

neskatilak azkeneko hezurrak igo zituen teilatura, eta bere negarrez busti zituen.

Hurrengo goizean, neskatilak bere gelatik honako kantu hau entzun zuen teilatu gainean.Amak hil nau, aitak jan nau

arreba poxpolinak piztu nau.

Sukaldean, aitak honela galdetu zion ama gaiztoari:

 –Zer kantu da hori? –Txorien abestia! Zer izango da ba? –erantzun zion emakume maltzurrak.

Gizona, hala ere, ez zegoen lasai, eta teilatura igo zen. Semea topatu zuen bertan, kantuan.Urrezko kate polit bat eman zion semeak aitari.

Une hartan, arreba irten zen atarira, eta anaiak soineko gorri eder bat bota zion teilatutik.

 Neskatila, orduan, soinekoa amari erakustera sartu zen, pozarren.

 –Begira, ama, zein soineko polita!

 –Neuk ere horrelakoxe soineko bat nahi dut! –zapuztu zitzaion ama–. Nondik atera duzu? –Teilatutik bota dit anaiak. Hantxe dago kantari, aitaren ondoan.

Ama gaiztoa kanpora irten zen, lotsagabe.

 –Bota niri ere soineko eder bat, mutiko!Mutikoak, orduan:

 –Tximiniatik behera botako dizut; jar zaitez parean.Eta jarri zen jarri. Orduan, mutikoak harri handi bat bota zion, eta hantxe amaitu zen andre

gaiztoaren bizitza.

 Neskatila eta mutikoa aitarekin bizi izan ziren aurrerantzean.

Komenigarria ote da halakoak haurrei kontatzea?