12

2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

  • Upload
    lokarri

  • View
    215

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Citation preview

Page 1: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia
Page 2: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

2

Aurkezpena

2009ko uztailaren 23an aurkeztu zuen Lokarrik, hau da, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak,bake-prozesuaren egoerari buruzko txostena, iazko udaberriari zegokiona. Horrenbestez, bakeranzko prozesuarenBehatoki Sozialak lanari ekin zion berriro. Behatokiaren eginkizuna da herritarrek parte hartzeko gune bat sortzea,bakeari eta elkarbizitzari buruz dituzten iritzi aberasgarriak, ideia eta proposamen berriak askatasun osoz azalditzaten, hartara giza eskubideak bermatzeko eta auziak bake-bidez eta demokratikoki konpontzeko bideaeraikitzearren.

Azken urtebete honetan, bost galdetegi banatu ditu Lokarrik, guztiak ere bakea lortzeko prozesuari buruzkoak. Lautxosten argitaratu ditugu harrezkero (bost, 2010eko udaberriari dagokion honako hau zenbatuz gero). Bost milaerantzun inguru jaso ditugu, eta jasotako ekarpenak aintzat hartuta egin dugu txosten bakoitza. Ez da, berez,galdeketa zientifikoa, baizik eta milaka lagunen iritzi-bilketa eta horien azterketa. Galdera-sortak erantzundituztenek, bestalde, 11.500 ideia zehatzetik gora proposatu dituzte, guztiak ere egoeraren azterketa egiteko osolagungarriak.

Banatu ditugun galdetegiak ez ezik, Tokiko Behatokiak ere tresna oso baliotsua izan ditu bakeranzko prozesuarenBehatoki Sozialak. Lokarriren jardueretan laguntzen duten elkarrizketa- eta entzute-taldeetan 120 lagunekdihardute, eta hainbat gai jorratu dituzte, bakeari eta elkarbizitzari laguntzeko ezinbestekoak: biktimak etaberradiskidetzea, Ezker Abertzalearen barruko eztabaida, eta egoera desblokeatzeko eta indarkeria elkarrizketa bidezamaitzeko proposamenak.

Zenbait ikuspegitatik azter daitezke bakeranzko prozesuaren Gizarte Behatokiko herritarren partaidetza-esperientziak eta haien emaitzak:

- Gizarteari dagokionez, herritar guztientzako partaidetza-eremu bat sendotu da, non bakeaz eta elkarbizitzaziritzia eman nahi duen edonork duen aukera hitz egiteko eta bere ideiak besteei jakinarazteko.

- Komunikazioari dagokionez, bakeranzko prozesuaren Gizarte Behatokia erreferentzia bihurtu da gai honekiko(bakea lortzea) interes handiena ageri duten gizarteko sektoreen iritzia jasotzeko.

- Alderdi politiko eta erakundeei dagokienez, guztiei bidali zaizkie Lokarriren egoera-azterketak etagomendioak. Honenbestez, ideia eta proposamen zehatzak sortzen dituen ekimena dugu bakeranzko prozesuarenBehatoki Soziala, bakea lortzeko eta elkarbizitza hobetzeko ekarpenak egiten dituena.

- Barne-ikuspegitik begiratuta, oso aberasgarria zaio Lokarriri Behatoki Sozialaren lana, gure herritar-sarehonen lana interesatzen zaienen iritziak hobeto jasotzen laguntzen baitigu. Horri esker, egoera bakoitzeanhelburuak zehaztasun handiagoz finkatu ahal izan ditu Lokarrik. Bestalde, jasotako proposamen guztienirakurketak eta azterketak ideia berriak ekarri dizkiote Lokarriri, hobeto lan egiteko lagungarriak guztiak ere.

Page 3: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Aski dugu adibide bat Behatoki sozialaren balioaz jabetzeko: argitaratutako txostenak ikuspegi ezin hobea dituguazken hamabi hilabeteotan egoera nola aldatu den ohartzeko. 2010eko udaberriko txostenean aztertu dugu ideiahori. Izan ere, 2009ko udaberrian zaila zen egoera, eta are gehiago hondatu zen udan; udazkenean, ordea, aukeraberri batzuk azaldu ziren, eta gizartearen itxaropena suspertu egin da horiei esker.

Eskerrak ematen dizkie Lokarrik Behatoki Sozial honetara beren ideiak bidali dituzten guztiei. Gure iritzian, beteditu bakearen aldeko ekimen honek, hein handi batean, duela urtebete ezarritako helburuak. Denen iritzia entzuneta jasotzen duen lekua izatea Behatokia nahi genuke.

2010eko Udaberriko txostena

Oraingo honetan, bakeranzko prozesuaren Behatoki Sozialaren txostena egiteko oinarritzat galdetegi bat erabilidugu. Ekainean banatu genuen, eta 1.057 lagunek erantzun zuten. Tokiko Behatokiek ez dute bilerarik egin,Lokarriren sarea Bruselako Adierazpenaren aldeko kanpainan aritu baita buru-belarri, hura hedatzen eta harenaldeko atxikimenduak bilatzen.

Hiru atal ditu txostenak:

1- Bakeranzko prozesuaren egoera. Galdetegiak emandako emaitzen azterketa.

2- Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa.

3- Lokarriren gomendio eta konpromisoak bake prozesu berri bat bultzatzeko.

Txosten hau argitaratu egingo du Lokarrik, eta alderdi politikoei, erakunde publikoei eta eragile sozialei ere bidalikodie, galdetegia erantzun dutenek bake-prozesuaren egungo egoeraz duten iritzia eta egiten dituzten proposamenakbertatik bertara ezagut ditzaten.

3

Page 4: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

4

Bakeranzko prozesuaren egoera

Galdetegiak emandako emaitzen azterketa

1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoeraz?

“Hala-moduzkoa” da bakerako prozesuaren batez besteko balorazioa, lehenbizikoz Lokarrik Behatoki Sozial haususpertzeari ekin zionetik. Duela urtebete, 3,5 zen batez besteko nota; oraingoan, 5era igo da. Goranzko joera izandu balorazioak hiruhilekoz hiruhileko.

Emaitzen xehatzeari dagokionez, parte hartzaileen %63k uste du egungo egoerak 5a edo hortik gorako puntuazioamerezi duela; egoera txartzat/oso txartzat (1etik 4rako puntuazioa) dutenen portzentajea, berriz, %37 da (NegukoTxostenean, %43). Igoerarik handiena egoera ona/oso ona dela (7-tik 10-erako puntuazioa) deritzon portzentajeakizan du, eta %22ra iritsi da oraingoan. Nabarmena izan da igoera: duela urtebete, %4 zen portzentajea; azkenekotxostenean, %12ra igo da.

Bakerako bidean pausoak ematen ari direla edo itxaropentsu egoteko arrazoirik badagoela uste dutenetatik gehienekdiote hiruhileko honetako aurrerapen handiena hau izan dela: ETAtik bereizteko Ezker Abertzaleak egindakomugimenduak. Aitzitik, kezkagarria iruditzen zaie Bruselako Adierazpenari ETAk erantzunik eman ez izana.Bestalde, nolabaiteko itxaropena mantentzeko, positibotzat jotzen dituzte EA eta Ezker Abertzalearen artekoelkarlan-estrategia berria, bake-prozesu berri bati buruz Jesus Egigurenek eginiko adierazpenak eta iazko abuztuazgeroztik ETAk atentaturik egin ez izana, besteak beste.

Aldiz, ikuspegi ezkorra (1-etik 4-ra arteko balorazioa) azaldu dutenek arrazoi hauek aipatu dituzte: inolakomugimendurik ez dela atzematen azken hilabeteotan bake-prozesuan; eragile politiko nagusiek mesfidati jarraitzendutela elkarrekiko; benetako elkarrizketa-borondaterik eza, itxurakeriaz gaindi, eta Ezker Abertzalearenmugimenduen ostean Espainiako gobernuak duen jarrera itxia.

2. Duela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko?

Baikortasun handiagoa nabari da gai honi dagokionez. 2009ko udaberriko txostenak zioenez, %21ek uste zutenbakea lortzeko aukera gehiago zegoela; oraingo txostenaren arabera, ordea, hiru aldiz handiagoa da uste horrekinbat datozenen portzentajea (%66). Duela urtebete baino aukera gutxiago dagoela dio %25ak (2009ko udaberrian,%62k; neguan, %37k). Ez dakite edo erantzun ez dutenen portzentajea %9koa da.

Hiru arrazoi nagusi aipatzen dituzte bakea lortzeko duela urtebete baino aukera gehiago dagoela orain diotenek,batik bat “Zutik Euskal Herria” agiriaren onarpenarekin eta bide hutsik politikoen aldeko konpromisoarekin EzkerAbertzaleak irekitako bidea, “Lortu arte” agirian adierazitako EArekin gauzaturiko akordioarekin osatua. Jasotakoekarpenetako askok diote, bestalde, estrategia berri horrek zaildu egiten diola ETAri indarkeria erabiltzen jarraitzea.Aurreko txostenetan bezala, beste arrazoi batzuk ere aipatzen dira: ETAk atentaturik egin ez izana azkeneko urtebetehonetan, eta Bruselako Adierazpenean adierazitako nazioarteko elkartasun-mugimendua.

Bakea lortzeko duela urtebete baino aukera gutxiago dagoela diotenek, berriz, arrazoi hau aipatzen dute: ez ETAkez Espainiako gobernuak ez dutela inongo mugimendurik egin ezker abertzalearen azkeneko adierazpenen ostean.Aipatzekoa da, halaber, jende askok uste duela kontuz ibili beharra dagoela, aurreko bake-prozesuaren hausturakeragin zuen frustrazioa gogoan baitute oraindik.

Page 5: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

5

3. Bake eta normalizazio gaia orain dela urte bat baino gehiago edogutxiago interesatzen zaizu?

Aldaketa handirik ez da izan bakeaz euskal gizarteak duen ardurari dagokionez, eta 2009ko udaberrikotxostenean jasotakoen oso antzekoak dira emaitzak: %71k dio lehen adina arduratzen duela gaiak; %26k,lehen baino gehiago arduratzen duela orain, eta %3k, lehen baino gutxiago. Azkena aipatutako portzentajehorrek egin du gehien behera (2009ko udaberrian, %9; udan, %6; udazkenean, %3).

4. Seinala itzazu zure iritzian bakea lortzeko dauden oztopo nagusiak

Errepikatu egiten dira aurreko galdeketetako erantzun-joerak: elkarrizketarik eza (%69) eta ETAren indarkeria(%56). Bigarren gai horri dagokionez, aipatzekoa da asko jaitsi dela 2009ko udaberritik hona oztopo nagusitzatzeukan herritarren portzentajea, orduan %72a zelarik. Hirugarren oztopoari —ilegalizazioak— dagokionez, goraegin du oztopotzat daukatenen portzentajeak ( %47, 2009ko udaberriko txosteneko %30aren aurrean). Horrenatzetik datoz presoen sakabanaketa (%15) eta tortura (%10), eta zerrendaren amaieran ageri dira hautetsi publikoenaurkako mehatxuak (erantzunen %7).

Azkenik, “Beste zenbait” atalean oztopo hauek daude, %17aren iritziz: alderdi politikoen interesak, alderdien etaETAren borondaterik eza, nortasun-gatazka behar bezala ez kudeatzea, liderrik eza, Ezker Abertzaleko zenbaitkideren espetxeratzea, eta Euskal Herriko eragileen arteko konfiantza edo enpatiarik eza.

5. Zure iritzian, badago giro egokirik beste bake-prozesu bati ekiteko?Balorazio positiboak gora egin du, pixkanaka, alor honetan ere: inkestatuen erdiak uste du badagoela giroegokirik beste bake-prozesu bati ekiteko; %26k, aldiz, ez du hala uste. Datu positibo honek bere biziko garrantziadu aurreko txostenen emaitzekin alderatzen badugu: inoiz ez da izan %35etik gorakoa baietz erantzun dutenenehunekoa, 2009ko udarako datua, %24koa alegia, portzentajerik baxuena izan zelarik.

Page 6: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

6

Beste bake-prozesu bat abiarazteko giro egokirik badagoela diotenek uste dute Ezker Abertzalearen jarrera berriaaurrerapauso garbia dela bakearen bidean, eta nazioarteko babesak (Bruselako Adierazpena) sendotu egin duelaurrats hori. Iazko udaz geroztik ETAk atentaturik egin ez izana eta borroka armatuari gizarteak ematen dionbabesa murriztu izana ere alderdi positibotzat jotzen dituzte baikorrek.

Beste bake-prozesu baterako giro egokirik ez dagoela diotenen artean, berriz, zuhurtzia da nagusi. Izan ere, aurrekobake-prozesuaren hausturak itxaropen asko zapuztu zituen. Ezker Abertzalearen aurrerapausoen ostean ETAisilik geratu izana da ezkor ageri direnen beste arrazoietako bat, baita Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiakogobernuaren elkarrizketarako borondaterik eza ere.

6.1 Gobernuek bakeari eta normalizazioari eginiko ekarpenei buruzkobalorazioa

Beste behin ere, Nafarroako gobernuak jaso du baloraziorik eskasena: batez beste 1,8 nota eman diote, eta txartzatedo oso txartzat jo du haren ekarpena galdetegia erantzun dutenen % 93k.

Haren atzetik —eta hurbil— datoz Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza (batez besteko notak, 2,19 eta 2,47,hurrenez hurren). Horrenbestez, txartzat edo oso txartzat jo du Espainiako gobernuaren lana galdetutakoen %92k,eta %87k Eusko Jaurlaritzarena.

Gobernu horien lanarekin bat ez datozenek bakeari oztoporik ez jartzeko eskatzen diete, eta bereziki EuskoJaurlaritzari, beste bake-prozesu bat gidatzeko ausardia.

6.2 Alderdi politikoek bakeari eta normalizazioari eginiko ekarpeneiburuzko balorazioa

Eusko Alkartasunak (batez besteko nota, 6,72), Aralarrek (6,47), Ezker Abertzaleak (5,76) eta Ezker Batuak (5,65)jaso dituzte baloraziorik onenak bakeari eta normalizazioari eginiko ekarpenak direla eta.

Page 7: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

7

Nabarmena da, zenbait alderdien balorazio positiboaren (6tik 10era bitarteko puntuazioa) igoera eta beste batzuenbeherakada. Lehenengo kasuan ditugu, Eusko Alkartasuna, honek galdetutakoen %53en balorazio positiboa jasozuen 2009ko udaberrian; oraingoan, berriz, %75ena, balorazio onena jaso duen alderdia bilakatuz, eta EzkerAbertzalea, oraingoan alderdi honek % 53ren balorazio positiboa jaso du, eta 2009ko udan %64ren balorazio txarraedo oso txarra izatetik %30era jaitsi da udaberriko txostenean. Bigarren kasuan, balorazio positiboarenbeherakadarekin, dugu EAJ, 2009ko udaberrian izandako %48tetik %36ra jaitsi da oraingo txosten honetan. Beraz,% 66k uste du txarra/erdipurdikoa (3tik 5era bitarteko puntuazioa) izan dela haren ekarpena azkeneko seihilekoan,hortaz, 4,95 du batez besteko nota txosten honetan.

Baloraziorik okerrena jasotzen duten alderdiei dagokienez, berriz, ez dago aldaketa handirik: PSE-EE/PSNk, UPDketa PPk 2,53, 1,36 eta 1,30eko puntuazioa jaso dute, hurrenez hurren. Eusko Jaurlaritzari eta PSE-EEri buruzkobalorazioa oso antzekoa da, eta PPk jasotzen du baloraziorik txarrena.

Bake-prozesuaren eta normalizazioaren aldeko ekarpenak hobetzeko alderdiei egiten zaizkien proposamenetatik,bestalde, interes alderdikoien aurretik bakea lehenestea eskatzen zaie guztiei, eta gehiago pentsatzea irabaztekodugun horretan galdu litekeenean baino. Bazterketarik gabeko eta inposaketarik gabeko elkarrizketaren aldekoapostu argia eskatzen zaie, non alderdi politikoek behar diren arriskuak beren gain hartu ditzaten eta ausardiazaritu daitezen bakea lortzeko ekinean.

6.3 Lokarrik bakeari eta normalizazioari eginiko ekarpenei buruzkobalorazioa

Lokarriren lanari buruzko balorazioari dagokionez, 8,08 izan du batez besteko nota.Oro har, ontzat/oso ontzat (7tik 10era bitarteko puntuazioa) jotzen dute erantzunek Lokarriren lana (%84), baitabeharrezkotzat eta ikuspegi zabalekotzat ere; dena den, egiten dugun lanak eraginkortasun handiagoa izatea nahidute herritarrek. Azkenik, hainbat eskaera ere egiten dituzte galdetegiari erantzun diotenek: beste talde batzuekinaliantzak egitea, alderdi politikoen jarduera eskasa bizikiago salatzea, sentikortasun handiagoa ETArenmehatxupean bizi diren hautetsiekiko...

Page 8: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

8

7. Zure ustez, ETAk su-etena aldarrikatuko du datozen hiruhilabeteetan?

Galdetegiari erantzun diotenen %23k uste dute su-etena aldarrikatuko duela ETAk, eta, horrez gain, ETAren zatibatek ez duela onartuko su-etena eta erakunde hori zatitu egingo dela. %22k, bestalde, uste du BruselakoAdierazpenari jaramon egingo diola ETAk. Laburbilduz, erantzun dutenen ia erdiak uste du laster su-etena izangodugula. Uste horrekin bat ez datozenetatik, berriz, %21ek diote su-etena ez dela izango hilabete gutxi barru; %5ek,azkenik, ETA ez dagoela prest indarkeria uzteko. Aipatzekoa da %19k “ez daki/ez du erantzun” laukia hautatuduela.

8. ETAk su-etena aldarrikatzen badu, gobernuak erantzun egokiaemango diola uste duzu?

Galdetegia erantzun dutenen %43k uste dute gobernuak ez diola erantzun egokirik emango ETAren su-etenaldarrikapenari, esana baitu jada ez duela indarkeriaren aurkako estrategia aldatuko. %34ren iritziz, berriz, su-etenabehin betikoa dela bermatzen bazaio emango du gobernuak erantzun egokia; %7k, berriz, ez daki/ez du erantzun,eta %5ak bakarrik uste du baliatuko dela gobernua su-etenak sor lezakeen aukeraz.

Azkenik, %11k “Beste hainbat” laukia hautatu du. Bi iritzi desberdin ageri dira multzo horretan: batzuen ustez,gobernuak erantzun egokia emango du, azkenean, su-etena mesedegarri gerta baitakioke hauteskundeetan; bestebatzuek diote, aldiz, bereari eutsiko diola gobernuak, PPren eta botoak galtzearen beldur delako.

9. Bakea lortzeko itxaropena egiaztatuz gero, prest zeundeke partehartzeko?

2009ko neguko txostenean, galdetutakoen %87 zegoen prest era batera edo bestera parte hartzeko prozesuan bakealortzeko aukera sendotuz gero; oraingoan, aldiz, %84ra jaitsi da portzentajea.

% 84 horretatik, %53 mobilizatzeko prest legoke aukera berria zapuztu ez dadin; %31k, berriz, gertatzen denazinformazioa behintzat izan nahi luke.

Ehuneko 8k dio agian hartuko lukeela parte, baina garbi diote prozesua bide onetik eramateko erantzukizuna ez delaeuskal gizartearena, baizik eta ETArena, gobernuarena eta alderdi politikoena; %6, berriz, prest legoke mobilizatzekobaldin eta zerbaitetarako balio duela garbi ikusten badu; %2, azkenik, ez dago ezertan parte hartzeko prest, nahikoaetsipen jasan omen dute-eta jada.

Page 9: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Batez ere konturatu horrelako momentuak ezin dirala bere honetanusteltzen utzi...mesedez!!!

Utopian sinetsi: bakea, hizki nagusiz, ideologia eta interes guztiengainetik jarri

ETAk suetena eman beharko luke

Alderdi bakoitzak bere identitatea eta egiteko moldeak atxiki beharbaldin baditu ere, gero eta gehiago bakea lortzeko estrategiaamankomunak jorratzera jo beharko lukete

Lokarri kanpora lehio bat da, argia sartze usten duena, baina airea erebehar dugu, hortan zabiltzatela usted dut, zulo txikiak izan arren itotzetiksalbatzen gaituztenak sortzen

Hitz egin eta akordioetara iritsi beharko lukete eta ez hortandabiltzatenak zigortu

Alde guztietako pertsona minduak zaindu, sufrimendua elkarrizketarenmuina bilakatu gabe

Atzera bueltarik ez duen egoera berri bat sortzen ari da

Bakea lehenengo helburua izan behar du beti

Egindako ekarpen batzuk

9

Page 10: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Bakeranzko prozesuaren egoerarenazterketa

10

Bakea lortzeko prozesuaren egoeraz hiru hausnarketa egiteko aukera eman digu bakeranzko prozesuaren BehatokiSozialaren txosten honetarako zabaldu genuen galdetegiaren azterketak. Lehenbiziko hausnarketa atzera begiraegin dugu, 2009ko udaberrian zegoen egoerarekin egungoa alderatuz; bigarrengoa, berriz, gaur egungo egoerariburuzkoa da; hirugarrena, azkenik, geroak ekar lezakeenaren aurreikuspena.

Alderaketa eta azterketa

2009ko udaberriaz geroztik argitaratutako bost txostenen alderaketak garbi erakusten du azken urtebetean izanden aldaketa: egoera zaila, lehen; orain, itxaropenaren berpiztea.

2009ko udaberrian, izan ere, egoera ilunean zegoen bakerako prozesua, blokeatuta, ez aurrera ez atzera. Ikuspegiezkorra zuen gizarteak, eta ez zuen bakea iristeko aukerarik sumatzen. Inondik ere ez zuen uste gizarteak besteprozesu bat abiatzeko girorik zegoenik.

Udan, berriz, okerrera egin zuen egoerak; blokeoa areagotu egin zen, eta oztopoa besterik ez zegoen bidean, aukeraguztiak trabatzen. Gizartearen iritziz, gero eta okerragoa zen egoera, batez ere ETAren atentatu-kanpainagatik etaelkarrizketarik ezagatik.

Udazkenean, egoerak ez zuen nabarmen egin hobera, ez baitzen aurrerapauso aipagarririk izan, baina azaldu zenberrikuntzaren bat —Ezker Abertzalearen barruko eztabaida, ETAren atentaturik eza...— , eta, horrekin batera,aukera berriak.

2010eko neguan, areagotu egin berrikuntza-giroa, eta baikorrago ikusten zuen gizarteak bake-prozesua. Are gehiago:beste bake-prozesu baterako baldintzak zehazten hasiak ziren, Mitchell Printzipioak onartu egin baitzituen EzkerAbertzaleak, batetik, eta ETAk su-etena aldarrikatzeko itxaropena baitzegoen, bestetik. Gizarteak, ordea, aukeraberri horiek hornitzeko egintza zehatzak ere eskatzen zituen.

2010eko udaberriko egoera

Bakea lortzeko eta elkarbizitza hobetzeko aukeraren hobekuntza hori berretsi egin du jasotako erantzunenazterketak. Hiru ardatz hauek ditu gizartearen uste horrek:

Page 11: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

11

1- Egonkorra da bakerako prozesuaren egoera. Positiboa da egoera hori, batez ere duela urtebeteko hondamenarekinalderatuta.

2- Garrantzizkoena da duela urtebete baino aukera gehiago dagoela orain bakea lortzeko, eta horretarako giroagero eta hobea dela. Uste horren euskarri nagusi dira datu hauek: Ezker Abertzaleak bide hutsik demokratiko etapolitikoen alde egin izana; atentaturik eza; Bruselako Adierazpena (nazioartearen babesa) eta alde batzuen etabesteen arteko lankidetza-eremu berriak.

3- Beste bake-prozesu bat abiarazteko bidea irekitzen laguntzen du horrek guztiak. Nolanahi dela ere, zuhurtziazjardun behar dugu, berriro ere etsipenak itxaropenak lausotu ez ditzan. Horretarako, hiru eremuotan behar diraaurrerapausoak: 1) elkarrizketa (oraindik ere uko egiten baitiote hitz egiteari bi gobernuek); 2) indarkeriarenamaiera (ETAk ez du txintik ere esan Bruselako Adierazpenaz eta Ezker Abertzalearen erabakiaz), eta 3) EzkerAbertzalearen legeztatzea, inor bazterrera utzi gabe elkarrizketari ekiteko eta Ezker Abertzaleak gainerakoen pareanjarduteko politikagintzan.

Geroak zer ekarriko ote

Bruselako Adierazpenak —nazioarteko zenbait buruzagik eta gatazka-konponketan aditu diren hainbatek sinatua—bi urrats hauek proposatzen ditu bake bidezkoa eta iraunkorra izateko: ETAren su-eten iraunkor eta egiaztagarria,eta gobernuak erantzun egokia ematea su-eten aldarrikapenari.

Hilabete asko igaro baino lehen ETAk su-etena aldarrikatzea espero da, baina ETAko zati batek su-etenarekin batez egiteko eta erakundea zatitzeko arriskua ere hor daude. Dena den, ikusteko dago oraindik zer erantzuten dienETAk su-eten eskariei.

Gobernuen ekarpenari dagokionez, negatiboa izan da orain artean; oztopo gehiago ari dira jartzen bidean, eta ezdute beste bake-prozesu bati ekiteko batere asmorik edo gaitasunik ageri. Beraz, ez dago argi zer jarrera hartukoduten ETAk su-etenik aldarrikatzen badu. Indarkeriaren amaiera behin betikoa dela ikusten badute gobernuek,agian orduan egin lezakete ekarpen positiboren bat aukera berriez baliatzeko.

Page 12: 2010eko Udaberriko Txostena - Bake Prozesuaren Behatokia

Lokarriren gomendio etakonpromisoak bake prozesu berri batbultzatzeko

Bakea lortzeko aukerak sendotu egin dira udaberrian, eta emandako urratsek areagotu egin dute uste hau: bakeaerdiesteko aukera hurbilago dago. Dena den, apirilaren 3an (Behatokiaren 2009ko neguko txostenean) Lokarrikeginiko gomendioak berriz irakurtzen badituzue, oraindik ez direla bete ohartuko zarete. Proposatzen genuen,zehazki, Bruselako Adierazpenaren edukiak aintzat hartzeko ETAk eta gobernuak, hots, ETAk su-etenaaldarrikatzeko eta gobernuak erantzun egokia emateko. Bi urrats horiekin, tinko egingo genuke aurrera bakerakobidean.

Honenbestez, bakerako prozesuaren egoera aztertuta eta bakeranzko prozesuaren Behatoki Sozialak banatutakogaldetegiaren erantzunetako ideiak aintzat hartuta, gomendio hauek egiten ditu Lokarrik:

1- ETAren su-eten aldarrikapena

Bruselako Adierazpenaren aldeko 10.000 sinaduren aurkezpenean garbi esan zuen Lokarrik ahalik eta azkarrenerantzun behar liokeela ETAk Adierazpenari, su-eten iraunkor eta egiaztagarri batekin erantzun ere. Aukera garbiadago orain blokeoa gainditu eta bake-prozesu erabakigarri eta itzulerarik gabeko baterantz jotzeko. Erantzuna askoberandutzen bada, aukera hau galtzeko arriskua dago.

Lokarriren iritziz, lehenbailehen erantzun behar du ETAk, eta irailaren 30a baino lehen ez badu hala egiten, zailaizango da sortutako konfiantza eta ilusioari eustea handik aurrera, areagotu egingo baitira ETAren jarrerari buruzkozalantzak. Bestalde, ETA isilik egoteak ez lioke batere lagunduko Ezker Abertzaleari estrategia berria eraikitzen.

Bruselako Adierazpenari azkar eta baietz erantzuteko behin eta berriro eskatuko dio Lokarrik ETAri, hala nahibaitu gizarteak. Su-eten iraunkorra, egiaztagarria, da lehenbiziko urratsa behin betiko bakea lortzeko etakonponbide-garai berri bati ekiteko.

2- Gobernuen eginkizuna: prozesuari ekitea eta hura gidatzea

Espainiako, EAEko eta Nafarroako gobernuek oztopoak besterik ez dituzte jartzen konponbide-garai berri honetan:ez dituzte onartzen azkenaldi honetako aldaketak (Ezker Abertzalearen barrukoak, batik bat), eta lehengoestrategiari (bakeari batere laguntzen ez diona) eusten diote.

Estrategia aldatu eta bakearen eta elkarbizitzaren aldeko bidean gidari izan daitezen eskatuko die Lokarrik hirugobernuei, bi hipotesi hauek aintzat harturik:

1- ETAk su-eten iraunkorra eta egiaztagarria aldarrikatzen badu, gobernuen erantzun egokia lortzen saiatuko daLokarri, Bruselako Adierazpenak proposatzen duen legez: agiri bat bidaliko die gobernuei, non bakearen aldegogotsu zergatik jardun behar duten azalduko dien, eta gizartea mobilizatzen saiatuko da, aukera berriaz baliatzekoeska diezaien agintariei..

2- ETAk ez badu su-etenik aldarrikatzen, agiria bidaliko die Lokarrik gobernuei, jarrera proaktibo baten aldekozenbait proposamen zehatzekin.

12