Upload
tecnalia-research-innovation
View
561
Download
4
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Informazio gehiago http://www.tecnalia.com/ webgunean
Citation preview
www.tecnalia.com 2011. URTEKO TXOSTENA
LEHENDAKARIAREN GUTUNA
TECNALIA Research & Innovation sortu izana -2011ko urtarrilaren 1ean- Euskadiko eta Espainiako Zientzia eta Teknologiako
Sistemaren historia teknologikoko gertaera nagusia izan da. Martxan daramagun lehen urte honetan, hala dela erakutsi
dugu, eta are garrantzitsuagoa dena: erakutsi dugu TECNALIA beharrezkoa dela gizartearentzat, oro har, eta enpresentzat, bereziki.
Handiagoak gara, ia 1.500 langile ditugu, baina, badugu beste berezitasun bat: desberdinak gara. Ikerketaren mundua goitik
behera aldatu dugu gure lan-filosofiarekin, “Inspiring Business” delakoarekin, zeinak ezin hobeki laburbiltzen baitu gure xedea
eta ikuspegia: “Ezagutza BPG bihurtzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz”.
Eta horrelaxe adierazi dugu gure lehen Plan Estrategikoan 2012-2014, zeinak bost oinarri baititu: ekonomia- eta finantza-
jasangarritasuna, nazioarteko hedapena, ikerketaren bikaintasuna, inpaktu ekonomikoa eta soziala, eta pertsona konprometituak.
Asmo handiko plana da, eta plan horrekin 1.750 pertsona baino gehiago izatera eta 170 milioi euro fakturatzera iritsi nahi dugu.
Izan ere, ziur gaude berrikuntza dela eredu ekonomikoa aldatzeko lanabesa. I+G+Baren aldeko apustua sendotu behar dugu,
Europako aurrendariek egiten duten moduan.
Gero eta gertuago gaude Europako aitzindari horiengandik.
TECNALIA 24. lekuan dago EBko VII. Esparru Programan parte hartzen duten milaka erakunde publiko zein pribaturen artean,
eta Espainiako lehen erakunde pribatua da. 2011. urtearen amaierarako, 229 proiektutan hartu genuen parte, baina are
garrantzitsuagoa zera da: proiektu horietako 51ren buru izan ginen; hala, beren sektorean aitzindari diren ikerketako enpresek eta
bestelako erakundeek gugan jarritako konfiantzari erantzun diogu.
Horregatik guztiagatik, eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiet gure langileei, bezeroei, administrazioei, bazkide zein kolaboratzaileei eta
TECNALIA gaur egun dena izaten lagundu duten guztiei. Eskerrik asko guztioi.
Javier Ormazabal TECNALIAko Lehendakaria
ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA
Esan dezakegu 2011n “emaitza onak lortu ditugula, testuinguru ekonomiko oso konplexuan”. Guztira, 116 milioi euro fakturatu
ditugu. Diru-sarreren % 56 merkatutik etorri da, eta gainerakoa, % 44, ikerketa estrategikoko proiektuen bidez lortu dugu.
Cash flowa positiboa izan da (9,1 milioi), eta horrek jasangarritasun ekonomikoa bermatzen digu. Horri esker, TECNALIAk 17 milioi
euro inbertitu ditu, eta horrek aukera eman digu proiektuen kalitatea hobetzeko, gure bezeroei -4.000 baino gehiago dira-
ematen dizkiegun zerbitzuei balio erantsi handiagoa emateko, eta azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko gizartearen onurarako.
2011n, nazioarteko salmentak bikoiztea ere lortu dugu. Nazioarteko merkatuan 2,9 milioi kontratatzetik 6,2 milioi kontratatzera pasatu gara. Eragin-eremu geografikoa zabaltzeko TECNALIAk egin duen ahalegin hori ezinezkoa izango litzateke nazioartean ditugun sare
zientifiko-teknologiko guztiak gabe, ezagutza sortzen eta balio erantsia handitzen laguntzen baitute.
Europako proiektuei dagokienez, 2007. urtean hasi eta iazko urtera arte, 229 proiektu kontratatu ditugu guztira, eta proiektu horietatik
51tan izan dugu lidergoa. Lau urte hauetan, 86 milioi euroko diru-itzulkina ekarri digu horrek, eta, hala, I+G+Bko Espainiako
lehenengo erakunde pribatua bihurtu gara.
Oinarri teknologikoko 28 enpresa berriri lagundu diegu guztira, eta horietako 21etan partaide gara oraindik ere. Enpresa horiek 10 milioi
euro fakturatu dituzte eta 158 lagunek dihardute haietan lanean.
TECNALIA osatzen dugun ia 1.500 langilerekin dugun erantzukizuna dugu abiapuntu 2012. urteari ekiteko, baita
ikerketa aplikatuaren bitartez egungo krisi ekonomikoa gainditzen lagunduko dugulako konfiantza ere, gizarteak TECNALIA
existi dadin nahi dezan gerora ere.
Joseba Jauregizar TECNALIAko Zuzendari Nagusia
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
FUNDAZIOAREN PATRONATUA
28 ENPRESA-PATRONO
TECNALIA Research & Innovation Fundazioaren Patronatua
ACCIONA, S.A. Pedro Antonio Párbole
ALMAVIVA, S.p.A. Luigi Viscione
BATZ S.COOP. Bingen Aranzabal
CEMENTOS LEMONA, S.A. Ignacio Manuel Machimbarrena
CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES S.A. Eduardo Etxeberria
ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA A.I.E. José Javier Arteche
EUROPEAN SOTWARE INSTITUTE- CENTER EASTERN EUROPE George Ivanov Sharkov
FAGOR EDERLAN, S.COOP. Juan María Palencia
FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE ASOCIACIONES DE FUNDIDORES Ignacio Sáenz de Gorbea
FUNDACIÓN BBK - BBK FUNDAZIOA Fernando Irigoyen
FUNDACIÓN METRÓPOLI PARA LA INNOVACIÓN Y DISEÑO DEL TERRITORIO Alfonso Vegara
GAMESA CORPORACIÓN TECNOLÓGICA, S.A. José Antonio Malumbres
GRUPO IGUALMEQUISA, S.A. José Andrés Gorricho
GUARDIAN LLODIO UNIO, S.L. María Pilar Veiga
IBERDROLA DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, S.A. Javier Morrás
IBERDROLA, S.A. Asís Canales
IBERMÁTICA, S.A. Iñaki Rementería
INDRA Heliodoro Ruipérez
INGETEAM, S.A. Miguel Gandiaga
LANTIK, S.A. Roberto Ibarretxe
NICOLÁS CORREA, S.A. José Ignacio Nicolás Correa
ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY A.I.E. Javier Ormazabal
SEA EMPRESARIOS ALAVESES Pascal Gómez
SDAD. FINANCIERA Y MINERA, S.A. - CEMENTOS REZOLA José María Echarri
ULMA HORMIGÓN POLÍMERO, S. COOP. Mikel Izurieta
VICINAY, S.A. Luis María Cañada
W.E.E. - HAIZERROTA A.I.E. José Manuel Sorazu
ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA, S.L. Norberto Santiago
LEHENDAKARIORDEA
IGNACIO SÁENZ DE GORBEAFederación Española de Asociaciones de
Fundidores
IDAZKARIA
FÉLIX IRAOLA
LEHENDAKARIORDEA
ASÍS CANALES
Iberdrola, S.A.
LEHENDAKARIA
JAVIER ORMAZABALOrmazabal Corporate
Technology A.I.E.
10 ERAKUNDE-PATRONO
EUSKO JAURLARITZA Juan Ignacio Goicolea Pedro Gómez Edorta Larrauri Xabier Garmendia Olga Isabel Rivera Pedro Luis Arias
ARABAKO FORU ALDUNDIA Luis Viana
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA Jesús Peña
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Iñaki Errazkin
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Iñaki Goirizelaia
6 BANAKO PATRONO
Andoni Lorenzo
Carlos Olabe
Félix Iraola
Iñaki López
Luis Goenaga
Pedro Miguel Etxenike
3 PATRONO OSO
DONOSTIAKO UDALA Ordezkari bat, izendatzeko
BILBOKO UDALA Jon Andoni Aldekoa
VITORIA-GASTEIZKO UDALA Iñigo Bilbao
ZUZENDARITZA NAGUSIA
ZUZENDARI NAGUSIA Joseba Jauregizar
ZUZENDARIONDOKO NAGUSIA Iñaki San Sebastián
TECNALIA ESPAINIAKO IKERKETA APLIKATUKO LEHEN ZENTRO PRIBATUA DA, ETA EUROPAKO GARRANTZITSUENE-TAKOA
Apustu bakar bat, aukera bat, erronka bat.
Xedea:ezagutza BGP
bihurtzea.
PERTSONEN BIZI-KALITATEA
HOBETZEKO, ENPRESETAN
NEGOZIO-AUKERAK SORTUZ
Negozio-aukerak identifikatu eta garatzen ditugu TECNALIAn, abantaila lehiakor bihurtzen ditugu gure bezeroentzat, jarrera egokiarekin eta metodoarekin: intentzioarekin behatzen dugu, grinaz eta irmotasunez ikertzen dugu; imajinazioarekin eta eraginkortasunez sortzen dugu; ausardiaz, zehaztasunez eta malgutasunez aritzen gara; esperientzia eta espezializazioa oinarri hartuta eginten dugu lan; ikuspegi orokorretik ikusten ditugu erronkak eta soluzio integralak partekatzen ditugu.
BALIOAK
Aritzen garen merkatu guztietan, esperientzia eta espezializazioa oinarri hartuta egiten dugu lan, jarrera eraginkor eta
proaktiboaz, soluzio integralak eskeiniaz gure negozio-dibisioen zeharkakotasunari esker.
7 NEGOZIO- DIBISIO
ETORKIZUNAREKIKO KONPROMISOA
NEGOZIO-IKUSPEGIA
IKERKETA-ERANTZUKIZUNA
MALGUTASUNA
KONEKTAGARRITASUNA
SORMEN ERAGINKORRA
ERAIKUNTZA JASANGARRIA
ENERGIA ETA INGURUMENA
ZERBITZU TEKNOLOGIKOAK
OSASUNA
ICT - EUROPEAN SOFTWARE INSTITUTE
INDUSTRIA ETA GARRAIOA
BERRIKUNTZA ESTRATEGIAK
TECNALIA, ZENBAIT ZIFRA(2011ko abenduaren 31n)
192 27DOKTORE HERRIALDETAKOAK
1.475LANGILE
MILIOI EUROKO DIRU-SARRERAK
30%Finantziazio
Publiko Lehiakorra
56% Kontratupeko Fakturazioa
14%Finantziazio Publiko Ez-lehiakorra
116
4.059BEZERO OTEBren
28SUSTATZAILE
PATENTE 93ZORROAN
17MILIOI EURO INBERTSIOTAN
9,1 MILIOI EUROKOCASH FLOWA
VII. Esparru Programako Espainiako lehen erakunde pribatua da TECNALIA, parte-hartzeari, lidergoari eta itzulkinei dagokienez.
European Research Ranking-en arabera, VII. Esparru Programako parte-hartzaileetatik 24.a da TECNALIA Research & Innovation, eta 14.a Ikerketa Erakundeei dagokienez.
TECNALIAk Europako Partaidetza Publiko eta Pribatuko lau ekimen handietako batean, Etorkizuneko Fabrikazioan, parte hartzen du, eta hala nabarmendu du CDTIk.
Europako 22 plataformatan parte hartzen du (haietatik bederatzitan, Steering Comitee-ko kide da).
TECNALIA EARTO-EUROTECHeko kide da, eta, 2011n, Europako Berrikuntzaren EARTO saria eskuratu zuen, SINTEF eta TNOrekin batera, hondakin elektronikoak detektatzeko Hyperspectral izeneko proiektuagatik.
Iturria: www.researchranking.org
TECNALIAREN PARTE-HARTZEA VII. EP-N (2007-2011)
Onartutako proiektu-kopurua 229 TECNALIA buru den
proiektuen kopurua 51 Itzulkin ekonomikoa 86 M€
EUROPEAN RESEARCH RANKING
1. CENTRE NATIONAL DE LA RECHERCHE SCIENTIFIQUE
2. FRAUNHOFER GESELLSCHAFT ZUR FOERDERUNG DER ANGEWANDTEN FORSCHUNG E V
3. COMMISSARIAT A L’ENERGIE ATOMIQUE
4. MAX PLANCK GESELLSCHAFT ZUR FOERDERUNG DER WISSENSCHAFTEN EV
5. THE CHANCELLOR MASTERS AND SCHOLARS OF THE UNIVERSITY OF CAMBRIDGE
6. THE CHANCELLOR MASTERS AND SCHOLARS OF THE UNIVERSITY OF OXFORD
7. CONSEJO SUPERIOR DE INVESTIGACIONES CIENTÍFICAS
8. CONSIGLIO NAZIONALE DELLE RICERCHE
9. IMPERIAL COLLEGE OF SCIENCE TECHNOLOGY AND MEDICINE
10. EIDGENOESSISCHE TECHNISCHE HOCHSCHULE ZUERICH
11. NEDERLANDSE ORGANISATIE VOOR TOEGEPAST NATUURWETENSCHAPPELIJK ONDERZOEK TNO
12. TECHNICAL RESEARCH CENTRE OF FINLAND
13. UNIVERSITY COLLEGE LONDON
14. KATHOLIEKE UNIVERSITEIT LEUVEN
15. ECOLE POLYTECHNIQUE FEDERALE DE LAUSANNE
16. DANMARKS TEKNISKE UNIVERSITET
17. THE UNIVERSITY OF EDINBURGH
18. DEUTSCHES ZENTRUM FUER LUFT UND RAUMFAHRT EV
19. UNIVERSIDAD POLITÉCNICA DE MADRID
20. KARLSRUHER INSTITUT FUER TECHNOLOGIE
21. WAGENINGEN UNIVERSITY
22. UNIVERSITY OF COPENHAGEN
23. LUNDS UNIVERSITET
24. FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
25. UNIVERSITY OF AARHUS
26. STICHTING DIENST LANDBOUWKUNDIG ONDERZOEK
27. TECHNISCHE UNIVERSITEIT DELFT
28. UNIVERSITAET STUTTGART
...
TECNALIA,ERREFERENTZIA EUROPAN
ESPAINIAKO ERAKUNDE PRIBATUA
1.
VII. ESPARRU PROGRAMAKOPARTE-HARTZAILEETATIK
24.aIKERKETA-ERAKUNDEEI DAGOKIENEZ
14.a
Nazioarteko agerpen horrek ez du egitura propioa izatea eskatzen beti; harreman-sareen eta lankidetzarako formula berritzaileen bidezkoa ere izango da, kanpoan TECNALIAren agerpenaren tipologia desberdinak izateko, eta, horren bidez, salmentak igotzeko, interes-merkatuetan hurbiltasuna lortzeko, eta gure bezeroei laguntzeko (egungoei eta etorkizunekoei).
Ordezkaritzak atzerrian ∙ Mexiko (Monterrey) ∙ Portugal (Kaparika)
Nodo Teknologikoak ∙ Frantzia (Montpellier) ∙ Italia (Pisa) ∙ Serbia (Belgrado)
Berrikuntza Zentro Partekatuak ∙ Kolonbia (Bogota) ∙ Bulgaria (Sofia) ∙ Egipto (Kairo) ∙ Frantzia (Angelu)
Sare Komertziala ∙ Kolonbia ∙ Korea ∙ Txile ∙ Brasil ∙ Panama ∙ Uruguay ∙ Argentina ∙ Bulgaria ∙ Peru ∙ Portugal ∙ Frantzia ∙ Finlandia ∙ Hungaria ∙ Italia ∙ Kanada
Aliantzak ∙ JIIP: Brusela ∙ KEMEN: Latinoamerika, Afrika eta Ekialde Ertaina
TECNALIA NAZIOARTEAN
ETORKIZUNEKO ERRONKAK
ENERGIAETA
INGURUMENA
INDUSTRIA ETA GARRAIOA
BERRIKUNTZAESTRATEGIAK
OSASUNA
ERAIKUNTZA JASANGARRIA
ICT-EUROPEANSOFTWAREINSTITUTE
EtorkizunekoEnergia-sistema
Biltegiratze eta mugikortasun elektrikoa
Sare elektriko adimendunak
Energia berriztagarriakEnergia itsasoan
Eguzki-energia
Hondakinetatatik sortutako material berriak
Iragartze-sistemak
Uraren zikloa
Garraio-sistema adimendunak
Ibilgailu elektrikoa: garraioaren elektrifikazioa
Garraio jasangarria
Prozesu adimendunak, materialen eraldaketan
Sistema eta fabrikazio-prozesu adimendunak
Robotika adimenduna
Robotika kolaboratzailea
Ekoizpenaren eta bizi-zikloaren optimizazioa
ETEen berrikuntza errazteko estrategiak, tresnak eta metodoak Internet of Things
Laguntzarako teknologiak
E-Health
Birgaitzea
BiomaterialakBioteknologia
Inplanteak
Botika berriak
Energia-eraginkortasuna eraikuntzan
Eraikuntza jasangarri eta adimenduna
Ingurune eraikiko aztarna ekologikoa murriztea
Etxean autonomia handiagoa izateko teknologiak
Segurtasuna
Belaunaldi berriko sareak
Friendly Cities
Nonahiko softwarea
Eduki interaktiboakEten digitala txikitzea
Erakundeei laguntzea haien berrikuntza-politikak diseinatu eta hedatzen
Enpresetan berrikuntzako plan estrategikoak egin eta gara ditzaten bultzatzea
Fabrikazio-material berriak
Ingurumenaeta
klima-aldaketa
Garapen jasangarria garraiorako
Material eta ekoizpen-prozesu berriak
Mundu interkonektatu
eta interaktiboa:“a friendly Planet”
Etorkizuneko produkzioa
Minusbalio-tasunen
bat duten pertsonak
Zahartzea
Bizitza osasungarria
Hiri-ingurunea
Enpresak
Berrikuntza politikak
JASANGARRITASUNA MEGAJOERA GISA
JASANGARRITASUNA MEGAJOERA GISA
PRODUKTU JASANGARRIAK MEGAJOERA GISA
DIGITALIZAZIOA MEGAJOERA GISA
PERTSONEN BIZI-KALITATEA
MEGAJOERA GISA
PERTSONEN BIZI-KALITATEA
MEGAJOERA GISA
Lehen egunean, apirilaren 13an, lehen aldiz elkartu ziren TECNALIAko langile guztiak, “TECNALIA berriaren” aurkezpenean. Han erakutsi zen nola egiten den lan, egunero, TECNALIAren helburu nagusia lortzeko, ikerketa aplikatuaren bidez ideiak BPG bihurtzeko, alegia.
Bigarren egunean, apirilaren 14an, 600 bat bezerok, enpresak eta erakundek “TECNALIA berria” ezagutzeko aukera izan zuten, eta egun horretarako prestatu ziren zazpi tailerretan parte hartu zuten, etorkizuneko erronketatik abiatuta guztien artean teknologian oinarritutako negozio-aukerak bilatzeko eta aurkitzeko.
Horrez gain, TECNALIAk garatu dituen 70 negozio-aukera ikusteko aukera ere izan zuten, teknologia-erakusketan.
2011KO APIRILAREN 13AN ETA 14AN, BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN
NAZIOARTEKO BIKAINTASUN-CAMPUSA
Tecnalia Korporazio Teknologikoa -AZTI-Tecnaliak, NEIKER-Tecnaliak eta TECNALIA Research & Innovationek osatua-, DIPCrekin batera (Donostia International Physics Center), Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu da EUSKAMPUS proiektua, Nazioarteko Bikaintasun Campusa, garatzen.
EUSKAMPUSen helburua da trebakuntza-, ikerketa-, transferentzia- eta berrikuntza-gune bat osatzea, mundu osoan aintzatetsia, eta kontzeptu berri hori Euskadiko gizartea eta ekonomia eraldatzeko muin bihurtzea.
Helburu horri gehitu zaio Europako ardatz atlantikoko ikaskuntza-, zientzia- eta teknologia-erreferente ere bihurtzeko proiektua. Horretarako, mugaz gaindiko campus honen oinarriak definitu ditugu, «pôle de recherche et d’enseignement supérieur» osatzen duten Bordeleko unibertsitateen partzuergoaren lankidetza estuan jardunda.
EUSKAMPUS ezagutzaren balio-kateko proiektu integratzaile bat da, “hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza” ezagutzaren triangelua nazioartera begira sustatzeko.
euskampus.ehu.es
INSPIRING DAYS TECNALIA
EUSKAMPUS
2011n hasi zen TECNALIA Sare Elektriko Adimendunak (Smart Grids) ikertzeko Europako lehen instalazioak eraikitzen, Bizkaiko Parke Teknologikoan. Ekipo elektrikoen fabrikatzaileen sektorerako ikerketak egingo dira han.
Ikerketa horiei esker, energia elektrikoa modu ahalik eta eraginkorrenean mugitu eta gorde ahal izango da, eta, hala, sorgailuen eta kontsumitzaileen eskakizunei (gero eta konplexuagoak) denbora errealean erantzun ahalko zaie.
•Energia berriztagarrietarako sistema elektrikoak•Energia elektrikoaren kontsumoaren kudeaketa adimenduna•Sare elektrikoetarako ekipamenduak eta osagaiak•Sare elektriko adimendunak
SARE ELEKTRIKO ADIMENDUNAK IKERTZEKO INSTALAZIOA
IRTENBIDE ENERGETIKOKI EFIZIENTEAK, MERKATURATZEKO PREST
3.500M2-KO ERAIKINA
7PLATAFORMA
10.000M2-KO LURSAILA
14MILIOI EURO
Gaur egun, energia-kontsumo oso txikiko erakinak eraiki behar dira, nahitaezkoa baita karbono-emisio baxuko hiri (low carbon city) izatea lortzeko.
TECNALIA etxebizitza eta zerbitzu-eraikin jasangarriak diseinatzeko, eraikitzeko, kontrolatzeko eta erabiltzeko metodologia bat garatzen ari da, eta helburua da eraikin berriek mota horietako gaur egungo eraikinen energia erdia baino gutxiago kontsumitzea.
Metodologia balioztatzeko, 11 erakin pilotu egingo dira, eta horrek erreferente bihurtuko du TECNALIA Zero Energiako Eraikinen (Zero Energy Building) diseinuan (Europako direktiba berriak aplikatzearen ondorioz sortzen ari den merkatua da Zero Energy Building).
INGRID BUILDSMART
Energia ozeanikoak, baita off-shore eolikoak ere, asko ari dira hazten, eta etorkizunerako asmoak izugarriak dira. Erronka garrantzitsuenetako bat da -eta oraindik ez du irtenbide ekonomiko onargarririk- energia kostalderaino eramatea.
Horretarako, TECNALIAk ur azpiko gailu bat garatu du, energia-sorgailuetatik datozen zilbor-kableak energia kostaldera eramateko kablearekin lotuko dituena.
Ur azpiko gailu hori -KANPAI izena eman zaio- itsasoan balioztatzeko, hitzarmen bat sinatu du INGEINNOVArekin, eta horretarako, eskala errealeko eragiketa-prototipo bat eraikiko du, sistemaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzeko balioko duena, eta, hala, gero, industrializatzeko fasera pasatu.
ITSAS ENERGIA JASOTZEKO GAILUAK ELKARREKIN LOTZEKO SISTEMA
CMMI-ACQ: SOFTWARE-ZERBITZUEI BURUZKO NAZIOARTEKO KALITATE-ESTANDARRA
TECNALIAk eta nazioarteko Everis aholkularitza-enpresak CMMI-ACQ eredua, software-zerbitzuei buruzko nazioarteko kalitate-estandarra, ezarri dute. Lehenengo aldia da eredu hori Espainiako erakunde publiko batean -Trafikoko Zuzendaritza Nagusian (DGT)- jartzen dela.
Helburua zen DGTren barne-informatika guztia hobetzea eta arrazionalizatzea, haren prozesuak erraztuz, bizkortuz eta haien kalitatea ziurtatuz, DGTk urtero 25 milioi transakzio baino gehiago egiten baititu. Horrez gainera, DGTk lan egiten duen berrogeita hamar bat hornitzailerekiko harremanak bateratu eta sistematizatu dira.
Barne-prozesu horiek guztiak hobetzeari esker, erabiltzaileak sumatzen du, bai DGTko bulegoan aurrez aurreko kudeaketetan eta bai Internet bidezkoetan ere, bere kudeaketak errazago eta azkarrago bideratzen direla eta zerbitzua eta arreta hobeak direla.
ITSAS ENERGIAK
SOFTWARE-ZERBITZUEN
KALITATEA
TECNALIAk galdaketa-prozesuaren kostuak murriztu ditu Plasma Zuziarekin. Iraultza eragin du sistema horrek sektorean, metala berotzeko orduan doitasun handia lortzen baitu, eta horrek eragiketa-kostuak murrizten, kalitate metalurgikoa handitzen eta energia aurrezten baitu.
Sistema berritzailea da: potentzia handiko plasma termiko bat aplikatuz, behar adina metal berotu daiteke, behar den tenperatura zehatz horretan eta isurketaren une horretan bertan (hau da, metal galdatua labetik atera behar den une horretan). Programatu egin daiteke metala isuri nahi den tenperatura-tarte hori, eta automatikoki mantentzen du isurketak irauten duen denbora osoan.
Plasma Zuziak berehala lortu du arrakasta, eta SERT Metalen ahalegin komertzialari esker, Fuchosa enpresa bizkaitarrak eta Lingotes Especiales enpresa valladolidtarrak dagoeneko badute ekipo hori beren instalazioetan, eta haren errendimendu ona nabarmendu dute.
“Lingotes Especialesen eskaintza”
GALDAKETA-PROZESUETARAKO POTENTZIA HANDIKO PLASMA TERMIKOA
VARSTIFF: VARIABLE STIFFNESS STRUCTURE BASED ON DEFLATABLE STRATIFICATION TECHNOLOGY
VARSTIFF® erabat TECNALIAn garatutako ehun aktibo bat da, patentatua dago, eta presio-kondizioak aldatuz materialaren gogortasuna aldakorra delako da berezia.
Presio atmosferikoko kondizioetan, material moldagarri eta malgua da, baina hutseko kondizio jakin batzuetan (airea kenduta), ohiko plastiko baten antzeko gogortasuna lortzen du. Prozesu hori itzulgarria da, eta nahi adina aldiz errepikatu daiteke, eta forma desberdinak har ditzake kasu bakoitzean.
VARSTIFF® ehun aktiboak aplikazioen belaunaldi berri baterako aukera ematen du: automobilen barruko osagaietatik hasi -maletategiko erretiluaren ordezko gisa edo eserleku funtzionalak- eta osasungintzako aplikazioetara arte -ukondo-babesak edo immobilizatzekoak-, igeltsuaren edo ohiko materialen ordezko gisa.
Kirolerako edo segurtasun-arropak behar dituzten lanbide jakin batzuetarako aplikazioak ere baditu, zango-babes gisa, snowboard-a egiteko jantzi gisa, etab.
GALDAKETA ERRENTAGARRIAGOA
MATERIAL ADIMENDUNAK
LUIX argiztapen adimendunean espezializatutako oinarri teknologikoko enpresa bat da, ACR Taldeak, Eguzkitan-ek eta TECNALIAk sortua. LUIX sistemak unean-unean kalean dabiltzan pertsonen eta ibilgailuen arabera doitzen du farolen argiztapena. Sistemak farolak etengabe pizten eta itzaltzen ditu, sekuentzia eta norabide egokian, dauden pertsonen eta ibilgailuen mugimenduen eta noranzkoen iragarpenaren arabera. Farolean jartzen den gailuari esker lortzen da hori, presentzia eta mugimendua detektatzen baititu.
Gaur den egunean, dirua eta energia aurrezteak lehentasuna du udalentzat, argiaren gastua haien energia-kostuaren % 55 baita, gutxi gorabehera. Eskaera horri erantzun nahirik, sistema berria proban jarri dute dagoeneko, partzialki, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat udalerritan -hala nola Gabirian, Tolosan eta Uztarrotzen. Sistemaren eraginkortasuna egiaztatuta, Izaba eta Getze (Nafarroa) izan dira sistema kale guztiak argiztatzeko instalatu duten lehenengo herriak. 2011ko irailean instalatu zen, eta aurreikusten da udal horiek urtebetean 20.000 euro aurreztuko dituztela, eta energiaren % 80 inguru.
LUIXI ESKER, KALE-ARGIZTAPENEKO ENERGIAREN % 80RAINO AURREZTU DAITEKE.
ENPRESENTZAKO NEGOZIO-AUKERAK IDENTIFIKATZEN ETA GARATZEN DITUGU
“Nola identifikatzen ditugu enpresentzako aukerak? Estrategia pertsonalizatu bat garatzen dugu, enpresa bakoitza mundu bat baita, eta haren ahalmena eta aukerak bakarrak baitira.”
Enpresa eta ingurua aztertzen ditugu, haren etorkizuna irudikatzen dugu, eta guztia aukera-mapa batean (Opportunity Map) islatzen, hau da, enpresarentzako berrikuntza-erronka estrategikoei erantzuten dien ideien mapa batean.
Opportunity Map irtenbide malgu eta moldagarri bat da, zeinaz TECNALIA baliatzen baita enpresekin batera berrikuntza-estrategia sortzeko eta enpresen lehiakortasuna sendotzen duten negozio-aukerak identifikatzeko.
Helburu argi bat jarri dugu, teknologiaz dugun ezagutza, TECNALIAko negozio-dibisio guztien arteko lankidetza estua eta etorkizuneko ikuspegia oinarri hartuz enpresei negozio-aukerak identifikatzen laguntzea, eta aukera horiek errealitate bihurtzea.
JARDUN
OPPORTUNITY
MAP
AZTERTU FOKURATU
ARGIZTAPEN ADIMENDUNA
OPPORTUNITY MAP
IMAJINATZEA
EGIA BIHURTZEA
+
Inspiring Business hau da: