Upload
others
View
0
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
BERRIA
1620. Nafarroako Lo(r)aldia jardunaldiak antolatu dituzte bihar, Donapaleun bFrantziako erregearenanexio ediktua, Nafarroako arduradunen errefusa eta garai hartako ideien loraldia aztertuko dituzte b4-5
Itzalpekohistoria argiraekartzeko
Etxegabeak Atherbeako karrika hezitzaileek kalean den
jendearen errealitatea aipatu dute
8Oihangintza Iratiko pagadiaazkarki ustiatuko lukeen segeria
handi baten xedeak kezkak piztu ditu
2Ostirala
2020ko urriaren 2aXI. urtea461. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 2aEkonomia
Joanes Etxebarria Ozaze
Florian multinazio-nalak Lanneme-zan (Okzitania)hirian egin nahilukeen segeria in-dustrialak arran-
gura anitz piztu ditu azkeneko hilabeteetan. Okzitanian egite-koa bada ere, Italian plantatuaden enpresa taldeak Pirinio guz-tietako oihanetatik hornitu nahiluke segeria hori. Hastapen bate-an pagoa eta haritza aipatzen zi-tuen, baina, azken bertsioarenarabera, pagoa bakarrik lantzeaaitzin ikusten du proiektuak.Aipatzen diren egur kantitate-
ek dituzte bazterrak asaldatu:ekologistak, oihanzainak, ofizio-ko beste profesionalak eta ardu-radun politiko batzuek bat egindute proiektuaren kontrako ko-lektibo batean: Touche pas à ma
forêt (Ez hunki ene oihana). Xe-dea neurri handikoa baita: Piri-nioetako pagadietatik 50.000metro kubiko segatu nahi lituz-kete. Komertziorako kalitateoneko pagoa da datu horretan ai-patua, baina hori kausitzekogehiago moztu beharko litzateke;200.000 eta 250.000 bat metrokubiko artean, kalitate onekoegur guti ateratzen baita Pirinoe-tako oihanetan egiten den moz-keta batetik —mozten direnzuhaitzak oro ez dira aski lodiak,eta zuhaitz bakoitzetik ez da eguroro baliagarri zura egiteko—. Kantitate horren berri ukaitean
dute kontrakoek boza altxatu,pagoaren merkatu bat sortzearenideia bera ona baita eragile guz-tien iritziz. Baina Snupfen Soli-daires sindikatuko ordezkari etaONF erakunde publikoan oihan-zain Ramuntxo Teletxearen esa-netan, «ez da aski lehengai Piri-nioetan halako kantitatea atera-tzeko». Gaur egun mozten denabaino bi edo hiru aldiz gehiago
moztuko litzateke proiektua gau-zatuko balitz.
Kudeaketa iraunkorra xedeLannemezango Herri Elkargoapagoa ustiatzeko bide berriakikertzeko gogoeta betean zelarikjin zen Florian Italiako enpresasegeria industrialaren xedea aur-keztera. 2019ko abenduan aur-keztu zen Herri Elkargoaren sos-tenguarekin, eta, geroztik, Okzi-
tania eskualdeak ere finantzatze-ko nahia agertu du, milioika euroezarriz mahai gainean. Oihanakdituzten herrietako elkarteak(Cofor) ere baiezkoa eman dio,berme batzuk eskatuz, MilouCastan, Atharratzeko hautetsiaeta Cofor elkarteko departamen-duko presidenteak erran duenez.«Itun bat izenpetu genuen xedealaguntzeko, eta zehaztu duguados garela ONFren kudeaketasistema plantan ezartzen bada»,dio, oihanaren kudeaketa iraun-korra bermatzeko gisan. ONFbaita oihan publikoen kudeatzai-lea, eta haren ibilmoldean ondo-ko urteetarako kudeaketa planaaurkeztu eta herri bakoitzak deli-bera lezake sinatzen duen edo ez.Ibilmolde bera nahi luke elkarte-ak multinazionalarekin ere.Castanek hirugarren ikerketa
bat egitea eskatu dio xede eramai-leari —beste bi egin ziren, bainaemaitzak ez ziren «aski zeha-tzak» haren gustuko—, jakitekoPirinioetan aski baliabide badenezeta oihanaren kudeaketa iraun-korrarekin bateragarria den. Kolektiboan antolatu diren
eragileentzat, begi bistakoa da ezdela posible izanen. RamuntxoTeletxea: «Pirinioetako egurerreserba azkarki deskapitalizatudugu azkeneko hamarkadetan.Oihana orekatzen dugu, halere,baina egur lodienak kenduakizan dira. Beraz, kalitate handikoegur gehiena jadanik ateradugu». Sindikatu bereko kideCome Pettier oihanzainaren us-tez, «halako ustiapen batekin,oihana pobretua aterako litzate-ke, eta soilik diametro txikiko pa-goak geldituko lirateke»; hareniritziz, diametro handikoak lira-teke segatzeko interesgarrienak.Oihana epe luzean kudeatzen
denez, oihanzainek argitu dutemoztu ondotik 30 eta 40 urte ar-tean behar dituztela pagoek «lo-ditu eta ontzeko». Ondorioz, Pi-
rinioetako gune gutitan dira sega-tuak izateko tamaina onekoak di-ren zuhaitzak, «biodibertsitatehandiko guneetan», Teletxearenarabera, eta hara doazen biderikez dutenak. «Badira arrazoiakgune horietan biderik ez bada».
Eredu ekonomikoaFlorianen eredu ekonomiak eregaldera anitz eragiten ditu. Chris-tian Lapassade enpresaburuakurtean 6.000 eta 10.000 metrokubiko pago segatzen ditu —urte-en arabera—, besteak beste Iratikooihanean moztu zuhaitzekin.Kantitate horietan ari den baka-rra da, abantzu beste nehork ezbaitu pagoa moztu eta transfor-matzen azken urteetan. Lapassa-dek argi du: «Ez dituzte bolumenhoriek atzemanen, ez bada oiha-na xehakatuz. Mendi zinez gore-tan gelditzen dira zuhaitz ede-rrak, baina ustiatzeko ezinezkoakdirenak, ezin delako haraino iri-tsi. Pagoa mozteko behar diraxendak egin, dinamita baliatu,mendiko ustiapena konplikatuada». Bere segeriak pago gutxi sal-
tzen duela zehaztu du enpresabu-ruak —haritza eta egur erretxina-dunekin ere ari da—. Ondorioz,ulergaitza zaio xedearen logika:«Ez da merkatu ona; nehork ezdu pagorik nahi. Pixka bat saltzendiegu arabiar eta txinatarrei, bai-na Frantzian ez dugu bezerorik».Florian taldeko lantegien hiru
laurdenak ekialdeko herrialdee-tan dira, Lapassadek dioenez, etagehitu du eredu ekonomiko des-berdinean jokatzen duela: «Zersoldatarekin ari dira han? Euro-pan diren soldata desberdintasu-nak ikustea aski da... Nik gutiene-ko soldatan ari den langile baten-tzat 2.000 euro pagatzen ditutkarguekin. Beraz, nazioartekomerkatuan talde hori lanjerosada», trenkatu du. Oihan jabe pribatuak badiren
bezala, eremu anitz erakunde pu-blikoen esku dira, eta horiekintratuan aritzea ezinbestekoa zaiomultinazionalari 50.000 metrokubiko segatu ahal izateko. MilouCastanek ziurtatu du bere elkar-tearen sostengua lekuko profe-sionalen errespetuan bermatzen
Lannemezango Herri Elkargoak 2019ko abenduan aurkeztuzuen Florian multinazionalak duen segeria industrialarenxedea. Pagadietatik zuhaitz kopuru handiak hartu nahilituzkete Ipar Euskal Herriko oihanetan ere.
Multinazional batpagadietara so
Oihanaren babes elkarteen arabera,
Pirinioetan hartu nahi duten pago
kopurua handiegia da. J.E.
Nahi duten egurkopurua ez dago, gureustez, eta baliabideakustiaturik zerratu etajoanen dira»Ramuntxo TeletxeaOihanzaina
«Ez dituzte bolumenhoriek atzemanen, ezbada oihana xehakatuz.Mendi goretan gelditzendira zuhaitz ederrak»Christian LapassadeLapassade segeriako enpresaburua
«Itun bat izenpetu dugu,zehaztuz ados garelaONFren kudeaketasistema plantanezartzen bada»Milou CastanOihan jabe diren herrietako ordezkaria
«Oihana pobretuaaterako litzateke, etasoilik diametro txikikopagoak gelditukolirateke»Come PettierOihanzaina
«Inguruko herriak ezdira oraino agertu, bainagure argumentuekinespero dugu lasterarranguratuko direla»Louis LabadotMauleko auzapeza
‘‘
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 2a Ekonomia
J.E. Ozaze
Atlantikotik Medite-rraneora, Pirinioeta-ko mendi bazterretanpagoa lantzen zuten
segeria gehienak desagertzenikusi ditu Pierre Sanguinet Egu-rraren Federazioko Okzitaniakoordezkariak, besteak beste «le-hengaia eskas» zelakoan. Garaibatean, alta, anitz baziren Biar-non eta Ipar Euskal Herrian . Hargatik, Florian multinazio-
nalaren xedeak profesional anitzmesfidati utzi ditu; batetik, pagoatransformatzea ez baita hautuekonomiko eraginkorrena, eta,gainera, Florian bera haritzare-kin ari delako munduan dituenenpresetan. Baliabide ahulekopagadia da Pirinioetako oihane-koa, Sanguinetek dioenez: «Zurbilakatzen den egurra AB hautu-koa dela erraten da, eta pagadiederrenetan ez da %30 edo %35baizik izaten sailkapen horreta-koa». Beraz, 50.000 metro kubi-ko landu ahal izateko, nahi ala ez,oihana «masakratu» beharkodela trenkatu du. Elkarte ekolo-gista andana bat sartu diraproiektuaren kontrako kolekti-boetan, argumentu horretanzentraturik.
Diru laguntza publikoakPierre Sanguinet egurreko profe-sionala da, eta haren argumentunagusiak arlo ekonomikoan ko-katzen dira. «Guk urte osoan negar egin behar dugu ekipa-menduarentzat laguntza tristebatzuk ukaiteko, eta sozietate ho-rri tapiza gorria atera zaio», plei-nitzen da. Haren erranetan,«gordeak» diren diru laguntzapublikoak proiektuaren %60rahelduko lirateke, instituzio des-berdinenak kontaturik. 12 bat miloi eurokoa litzateke
inbertsioa, eta horietarik «hiruz-palau» Florian taldeak ekarrikolituzke. Gaineratekoa, sistema«perbertso» batek finantzatua,beti federazioko ordezkariarenarabera: enpresa pribatuei emandiru laguntzak %30era mugatuak
dira, baina kolektibitateenak ez,eta «erraten da [Lannemezango]Herri Elkargoak eginen dituen in-bertsio guztien truk Florianekalokairu bat pagatuko duela, bai-na txiste bat da hori». Salaketahorrekin oihangintzan ari direnbeste enpresekiko «parekotasu-nik eza» kritikatu du.
Pagotik haritzaEkonomikoki pagoa lantzea zen-tzugabekeria denez galdeturik,«libreki» mintza daitekeela ziur-tatu du Sanguinetek, ez baitupagoarekin lan egiten bereenpresan, eta ez baita konku-rrentziaz mintzo. Pagoaren mer-katua «hutsaren parekoa» delaerran du, eta gehitu du mundumailako pago transformatzailehandienek erritmoa apaldu dute-la, kasu batzuetan segeria han-diak zerratuz. Ondorioztatu du Florianentzat
pagoa «Troiako zaldia» dela: ar-teka bat litzateke pagoa. «Lapas-sade izan ezik pagoarekin laneanari ziren aktore guztiak desagertudirenez, salbatzaile gisa iritsi dirabotere publikoei erranez: ‘Ezar dirua mahai gainean, eta iritsikogara deusetarako baliatua ez zenegur mota hori lantzera’». Logikak segida badauka: Flo-
rian transformatzailea da, ezoihan ustiatzailea, eta, beraz,egurra segeriara eraman beharkodiote harekin tratua egin dute-nek. Oihanetako jabe diren ko-lektibitate gehienak Cofor —oihanjabeak diren herri eta elkargoeta-ko—, elkartean federatuak dira,eta, hain zuzen, itun bat izenpetuzuten Florian enpresarekin.Adostu duten pago kantitateaekartzen ez badiote, auzibideaireki daiteke. Hala, engaiamen-dua ez bada betetzen auziarenerabakia «argi izanen da», San-guineten ustez; Cofor elkarteakdiruz pagatu beharko du tratuanbete ez duten partea. Diruz, edoOkzitaniako ordezkariaren hitze-tan, «beren oihanetako haritze-kin, hori baita Florianen xedea.Beste herrietan haritzarekin aridira, ez pagoekin».
Egurraren Federazioko Okzitaniako ordezkariaFlorian multinazionalak jaso lezakeen laguntzapublikoaz kexu da. Haren ustez, xedeak epe luzekoestrategia luke, pagoaren ustiapenaz harago.
Interes handikoestrategia
Oihanaren defentsa elkarteaketa oihangintzako profesionalensindikatuak biltzen dituen SOSForet Pyrenees kolektiboak gu-tun bat igorri zien joan den otsai-lean Pirinioetako instituzio des-berdinetako hautetsiei, deiadarrajo eta kontzientziak pizteko.«Florian lantegi horrek eskatzenduen egur kantitateak Pirinioeta-ko pagadien ondarea arriskuanezarriko luke, biodibertsitateankalte garrantzitsuak eraginez. Le-kuko egitura industriala eta arti-sautza ahultze edo desagertze bi-dean ere ezarriko luke», kolekti-boaren arabera.
Mauleren urratsaPirinio hegietako beste herri ba-tzuetan bezala, Mauleko HerrikoEtxeak bilkura publiko bat anto-latu ondotik segeriaren xedearenkontrako delibero bat bozkatuzuen. Louis Labadot, Mauleko au-zapeza: «Iratiko oihana hunkialitzatekeenez, beste hautetsiekinere harremanetan sartu gara. In-guruko herriak ez dira orainoagertu, baina gure argumentue-
kin espero dugu laster arrangura-tzen hasiko direla». Ipar Euskal Herriko hautetsien
belarrietara heldu da xedearenoihartzuna, nahiz eta oraino delibero edo arrapostu guti en-tzun —Euskal Elkargoko haute-tsiek ez diete Hitza-ren galdereiihardetsi—. Teknikari baten erra-netan, Elkargoko hautetsi des-berdinen alorrak hunkitzen ahallituzke xedeak, sekula gauzatzenbalitz: garraioak, trantsizio ener-getiko eta ekologikoaren saila,Euskal Mendia... Oposizioa pira-mide azpitik abia daiteke, Laba-doten ustez: «Elkargoa osatzendute zuberotar hautetsiek ere, etaxedearen kontrako kolektiboa-ren argumentuak heldu zaizkie.Etxean gertatuko da. Kontzien-tzia hartu beharko lukete». Mobilizazioak berehala hasiko
dira karriketan, Touche pas à ma
forêtkolektiboak antolaturik: hi-laren 10ean hiri batzuetan ibilaldibat antolatu dute, eta hurrengoegunean deialdi bateratua egindute Lannemezanera joateko, se-geria egin nahi luketen gunean.
dela: «Galdegin ditugun bermee-tan da bigarren transformazioa[hondarrak berotzeko egur gisa,biomasa edo papera egiteko ba-liatzea] lekuan lekuko sareanziurtatu beharko dela, lekuko enpresak lagundu eta lanpostuaksortzea ahalbidetzeko».Multinazionalak Lannemezan-
go Herri Elkargoa eta Okzitania-ko eskualdea konbentzitu ditu,besteak beste, lanpostuak hitze-manez: ehun bat lanpostu sortu-ko lituzkete segerian berean etaazpi-kontratuan oihanetan moz-keta lanak eginen lituzketenakzenbatuz. Ramuntxo Teletxearenustez, lanpostu horiek ez liratekehain duinak: «Mundu zaharrekoerrezetak dira: sirena kantua dasortuko diren lanpostuena, bainalanpostu horiek baldintza txarre-koak izanen direla asma daiteke.Nahi duten egur kopurua ez dago,gure ustez, eta hamar urteko pro-grama bat dute, baina hamar urteren buruan baliabideak ustiatuak direlarik segeria zerratueta joanen dira, eta oihanaz futi-tzen dira».
XEDEAREN DATUAK
Florian Italiako enpresak, bere
segeria xedea aurkeztearekin,
datu batzuk iragarri ditu:
PAGOA DATUETAN
Segeria atzin eta ondotik
150.000. Metro kubiko pago
mozten dira azken urteetan Pi-
rinioetako oihan publikoetan.
Florian enpresaren aurreikus-
penen arabera, 200.000 edo
300.000 metro kubiko moztu
behar lirateke urtean, kalitate
hobereneko 50.000 metro ku-
biko segatu ahal izateko.
Oihanetik 1.200 futbol zelai
moztuko lirateke urte oroz,
SOS Foret Pyrenees kolekti-
boaren arabera.
50.000. Segeria industrialak
segatu nahi lituzkeen pagoen
%45 ez lirateke berehalako
baliabideetan, ONF erakunde
publikoaren arabera. Pagoak
ontzeko eta behar bezala lodi-
tzeko 30 eta 40 urte artean be-
har lituzkeela kalkulatzen da.
Horregatik, xedearen kontra-
koek diote pagadientzat pre-
sioa «handiegia» litzatekeela
eta ez lukeela utziko oihana
«behar bezala berritzen».
12. Milioi euroko inbertsioa
beharrezkoa litzateke, azken
datuen arabera, segeria eraiki-
tzeko. Kopuru horren %60 la-
guntza publikoek ziurtatuko
lukete, iturri batzuen iritziz.
25. Lanpostu sortuko lituzke
Florianek segerian berean,
eta, iragarpenen arabera,
ehun lanpostutik goiti zehar-
ka. Kontrakoek diote enpre-
sak itxiarazi eta lanpostuak
galduko direla.
4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2020ko urriaren 2aAstekoa
kontsumo arduratsua
energia berriztagarriak eta
Produktu ekologikoak, bioeraikuntza,
DOAN
haundiena azoka EKO
Euskadiko
Urriazuzenean!Ficobara,
oan
FICOBA
dSarrera
Iñaki Etxeleku Hozta
Donapaleun es-
t r e i n a t u k o
dute bihar Na-
farroako Erre-
nazimendua
erakusketa, Bi-
deak gunean; erreforman sartu
zen Nafarroako erresuman garai
hartan garatu zen pentsamen-
duaren eta estetikaren irudika-
tzeko nolabait.
Asisko Urmenetak zuzendu du
erakusketa, eta XVI.-XVII. mende
arte hartan gertatu aldaketak
aipatu ditu. Erdi Aroa ordukotzat
iragana zen, eta beste aro batera
pasatuak ziren erresumak. «Kan-
bio ikaragarri handiak izan ziren;
erlijioan, dudarik gabe. Kristauen
artean izan ziren zisma handiak.
Erresuma bateko partaidea bal-
din bazinen, erresuma hartako
erlijioko behar zen izan. Kon-
tzientzia askatasuna gauza berria
da». Horrekin, monarkia absolu-
tista katolikoak gogortzen hasiak
ziren, eta Erreformak beste bide
bat jorratu nahi izan zuela dio Ur-
menetak: «Erreformak ekarri
zuen beste manera bat bizia kon-
prenitzeko, beste parte hartze bat.
Konstituzionalismo bat sortu zen,
eta hori, Vatikanoaren ikuspegi-
tik, antipodetan da». Erlijio gerla
bortitzak iragan ziren. Horien ar-
tean, Nafarroa zatitua. «Inbaditu
berria; eskualde bat espainolek
okupatua, ekartzen duten guztia-
rekin: inkisizioa —Nafarroan eza-
rri zen 1513an—; tribunal erlijioso,
baina politikoa ere bai. Arras ongi
ikusi zuten Ameriketan zein ongi
martxan zen herriak eta kulturak
suntsitzeko jainkoaren izenean.
Euskal Herria gelditu zen zatika-
tua, parte batez Europako monar-
kia integrista katolikoenaren es-
kuetan». Nafarroako erresuma-
ren hondarrak Baxenabarren zi-
ren, zeina Frantziako erresumak
beretzat baitzeukan. Europa ipa-
rraldeko erresumetan ukan zuen
arrakasta Erreformak, eta Nafa-
rroako zati hori hegoaldekoena
zen horretan sartua.
Aldaketa horren akuilatzaile
agertzen dira Nafarroako hiru
erregina: Katalina Foixkoa, Joana
III.a eta Margarita Nafarroakoa.
Hirurak agertuko dira Donapa-
leuko erakusketan. Agertzen ez
den laugarren emazte bat azpi-
marratu du Urmenetak: Katarina
printzesa, Henrike III.aren —gero
Henrike IV. bilakatuko zenaren—
arreba. «Kalbinista egon zen bizi
guzian Katarina. Amak ez bezala,
libertatea utzi zuen kultua hauta-
tzeko Biarnon eta Nafarroan».
Estetika ezberdin bat
Pentsamenduari askatasun han-
diagoa irekitze horrek halako lo-
raldi bat ekarri zuela diote jardu-
naldiaren antolatzaileek. «Hiz-
kuntzetan. Garai hartan, latina
zen kultuzko hizkuntza erlijio ka-
tolikoan, eta, Erreformarekin, or-
dura arte gutxietsiak ziren hiz-
kuntza nazionalak hasi ziren le-
hen lerrora pasatzen; horrekin,
harrotasun nazional edo kultura-
Frantziako Erresumak Nafarroakoa bereganatzeko 1620an egin ediktua eta horren kontra Peir Lostaukidatzia gogoratuko dituzte bihar, Donapaleun, Nabarraldek eta Zabalik-ek. Erreformak garai hartanekarri errenazimentua itxuratzen duen erakusketa bat estreinatuko dute, halaber, Bideak gunean.
Historia ofizialak gorde estetika
Erreforma garaiko estetikaren lekuko, Oihenarten etxea izan zen Erdoitzeko zizelketa bat, Donapaleun. HITZA
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 2a Astekoa
Erakusketa HAZPARNE
Pierre Espil MediatekaIRAILAREN 25etik - AZAROAREN 7ra
la». Martin Lutherrek itzularazizuen Biblia alemanera, eta «be-rak zuen finkatu alemana araumodernoekin. Gauza bera eginenzuen Leizarragak 30 urte beranta-go euskararekin». Funtsean, Do-napaleun kokatu Nafarroako Es-tatu Nagusiek deliberatu zutenkargudun izateko behar zela eus-kalduna izan. Leizarragak, Nafa-rroako erakundeen manua bete-tzeko, lurralde osorako baliokozuen euskaran landu zuen Testa-mentu berria, bere inguruan IparEuskal Herriko lurralde orotakolaguntzaileak bildurik.Erreformaren balioak baliatuz,
Margarita Nafarroakoak jinarazizituen mota orotako pentsalariakbere gortera. «Aterpetu zituenSorbonatik eta bertze leku auni-tzetatik ihesean zihoazen pentsa-lariak, humanistak, libertinoak».Nafarroako konkistatik 1620raehun urte iraganik, Urmenetakdio beste antolaketa bat garatuzela. «Garatu zen estetikoki —ezbakarrik arkitekturan—, eta osogutxi ikertu da. Nafarroako kon-kistaren inguruan beti ari garaErdi Aroko iruditeria batekin».Hain zuzen, Euskal Herrian gain-di ibiliko den erakusketak hori duhelburu: orduan berezitu zen es-tetika hartarik abiatuz iruditeriabat berriz ekartzea. «Estetika bir-sortua, irudi bat emateko mendeoso batean izan zen bilakaeraz;erakusteko zer ezberdintasunzuen horrek Felipe II.aren Espai-niatik eta Medicitarren Frantzia-tik. Katolizismo barroko, jesuitenestetika ilun, rokoko, superkar-gatu horretatik ezberdina. Erre-formak ekarri zuen biluzte bat».Donapaleuko eliza erreformista —barnetik xehatua izan zena—dauka horren lekuko Urmene-tak. Deitoratu du nola eraikin ka-tolikoak atxiki diren historia ofi-zialak manaturik eta besteak ez.«Zergatik birrintzen da historio-grafia ofizialetik ateratzen denguztia? Ikusten ez badugu, ez daexistitzen. Horregatik, polita egi-ten zait erakusketa».
I. Etxeleku
Nabarralde, Zabalik eta HernaniErrotzen elkarteak batu dirabiharko jardunaldien antolatze-ko. Zabalik elkarteko Mattin Iri-goienek (Ainhize-Monjolose,1963) esplikatu du nola muntatuden ekitaldia. 1620ko ediktua eta Peir Lostauk
horren kontra idatzi erantzun
instituzionala lantzeko egun ho-
rren ideia nola sortu zen?
2012an egin zen Deskonkista Egu-na, gaztelarrek egin anexio mili-tarraren bostehungarren urtebu-rua baitzen. Bagenuen, beraz, ha-rreman hori, eta joan den larraz-ken hondarrean Nabarraldekoaketorri zitzaizkigun, 1620koa dela-eta 2020an laurehungarren urte-burua dela eta ea prest ginenezparte hartzeko, eta guk baietz, be-rehala. Urriaren 3koa ekintzaorokorrago baten barnean sar-tzen da —jardunaldiak, liburu ar-gitaratze, dokumental, komikieta erakusketa—, abiatze gisa. Ediktua eta Peir Lostauren erre-
fusa ez dira hain ezagunak?
Orokorki erraten dute historialarimunduan ere 1620koa eta horreningurukoa biziki guti landuak izandirela. Helburuetarik bat bezalada azterraraztea eta berriz argita-rat ekartzea. Aski ezezaguna baita;1512an Nafarroa gelditu balitz be-
zala; baina 1620 arte bere gober-nantza subiranoa zuen erresumabat da, eta gauza batzuetan segituzuen berantago ere. Frantziakoiraultzak zien azken aizkora ukal-dia eman gelditzen ziren gober-nantza gune batzuei. Lostau gaskoia zen, eta Nafarro-
aren subiranotasunaren defen-
datzailea?
Gaskoia zen. Donapaleun bizi zen,eta Nafarroako erresumako kan-tzilerordea zen. Erregea zen justi-zia gorena, baina Lostauk zuenaplikarazten lurraldean; Justiziatitulu gorenetan zen. 1620tik ha-rat auzitegia Pauera [Okzitania]eramana zelarik, seneskal bilaka-
tu zen; erran nahi baita justiziaapalago eta arruntagoa. Ehun urte berantago salatu zuen
Nafarroaren anexioa.
Ez zuten irentsi indar armatuenokupazio hori. Pentsa daiteke Na-farroako administrazio zentralhura, Iruñekoa, Donapaleurat jinzela eta administrazio gorako jen-de andana bat hemen plantatu.Baina, Poverelek [Etienne Pove-rel, 1740-1795], 1789an, gisa ho-rretako diskurtsoa jalgi zuenFrantziako iraultza denboranerranez: «Ez gaituzue irenstenahal, zeren eta estatu subiranoagara, ez gara frantsesak; ez dugudeusik ikustekorik zuen aferan!».
«Donapaleuk badituestatu baten boteregorenak bere historian»
Mattin Irigoien b Zabalik elkarteko kidea
Nabarralde eta Hernani Errotzen elkarteei juntaturik antolatu du Zabalikelkarte amikuztarrak ‘1620. Nafarroako Lo(r)aldia’ biharko jardunaldia,mendeak iraun duen Nafarroako Erresumaren historia ezagutarazteko.
HITZA
Hirurehun orrialdeko diskurtsoaatera zuen. Beraz, urrun iraun du. Zuen helburua da zabaldua ez
den historia itzalpetik jalgitzea?
Historiaren afera oso estrategikoada. Guk ez dugu ikasi gure histo-riarik. Ikasi dugunak erakustendigu historia biziki lineala, fran-tses historia, zentzu batera doana.Euskal historiari buruz nahi dela-rik zerbait jakin, badira historiala-ri probintzialak, frantses ikus-puntutik tokiko gauzak ikertzendituztenak; ez da nehongo zen-tzurik, ez bada erakusteko gertatudirela partikulartasun batzuk.Gero, bada ez dakigun hori. Bila-tzerat joan behar dena. Horretangara ari, begirada guziak erakus-teko. Historia ez da neutroa; geo-grafia bezala, biziki politikoa da.Gurea ere bai, baina guretzat ga-rrantzitsua da erakustea hemenizan dela zerbait, ez aspaldi orai-no, eta froga guziak hor dira. Do-napaleuk baditu estatu baten bo-tere gorenak bere harrietan, his-torian; armadarena da bakarrikfalta, eta hortik konprenitzen daaise nolaz galdu den burujabetza.Beste guziak hor ziren: justizia,monera eta gobernantza. Tokiko hautetsiengana joan za-
rete. Nola hartu zaituztete?
Aitzineko herriko etxearekin ezingenuen harremanik izan; kontra-ko pareta bat genuen, ahal zuenoroz kanporatzen gintuena. Al-diz, gaurko auzapeza interesatuada Donapaleuko historiaz, eta berehala harreman sanoa izandugu. Bideak gunea eta denak gu-re esku utzi ditu egiteko. Bide batez, Zabalik elkartea itzu-
li da bere lehengo egoitzetarat.
Aitzineko auzapezak hustu zuenetxe hori, ez baitzituen gustukobarnean ziren jendeak. Ekitaldihorrekin arra lotzen dugu etxea-ren historiarekin: frantziskota-rrena zen, baina bilakatu zen mu-gimendu alternatiboen bil-leku.Betidanik, Euskal Herri guzikojendearen bil-lekua izan da. 15 urteko etenaldi bortitzaren ondo-tik, berriz du bokazio hori.
900ESTIA ESKOLAN IKASTRURTEA HASI DUTEN IKASLEAK
Bidarteko Estia ingeniaritza eskolan 900 ikaslez goitik abiatu dute ikas-
turtea, sail guztiak kontuan hartuta. Bi master berri irekiko ditu Bidarteko
Izarbel teknopoloan kokatu eskolak: Big Data eta Adimen Artifiziala
masterra bata, Biharko Egin-moldeak eta Robotizazioa bestea.
«Hautetsiek, arduradun guziekbehar dute sozial arloaseriostasun eta ardurahandiagoz hartu, proiektuorokor baten eramateko»
Pantxika IbarburuAtherbea elkarteko zuzendaria
ipar euskal herriko hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta ipar euskal herriko hitzak moz-
teko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adie-
razita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: ieh@hi-
tza.eus.
%
Donibane Lohizuneko Surf Park xedearenkontrako herritar sarea handituz doa
GETARIA bRame Pour ta Planete elkarteak bilkura antolatu zuen aste-
lehen arratsean Getari Enea zinema gelan, Donibane Lohizuneko Surf
Park xedearen aurka, eta gela mukuru betea zen. Lea Bassy surflariak
eta Surfrider Foundation erakundeko ordezkariek hitza hartu zuten.
Mobilizazioa azkartu nahi dute egitasmo horri «Ez!» errateko. Parte
hartzeko helbide bat zabaldu dute: [email protected]
Irudia b Baiona
Paperik gabekoen erregularizatzekoManifestaziorako deia zabaldua du Etorkinekin taldeak Baionan, biharko. Lehenik, goizarekin, elkarretaratzea
eginen du Hendaiako atxikipen zentroaren aitzinean. Arratsaldean, berriz, manifestaldia Xaho plazatik abiatu-
ko da, 16:00etan, eta etorkinentzat inportanteak diren lekuetatik iraganen da, hala nola Pausa aterpetik eta su-
prefeturatik —paper eskaerentzat—. Etorkinekin elkarteak salatu nahi du «gobernuak paperik gabekoei ez
diela kasurik egiten ere, alta legez aitortuak izateko lan egin edota ikasketak segitu behar dituztelarik». BOB EDME
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 2aIritzia
MARRAZKIRITZIA: ‘BEHORRA, EUSKARA PATRIA-REN UHINETAN’ If
1620. L(O)RALDIA
DONAPALEU1620ko Ediktua,
Nafarroako Lo(r)aldia egunaren
egitaraua:
- Harrera, Donapaleuko
auzapezarengandik.
- Jean Louis Davant, jardunaldiko
zuzendariaren hitza.
- Paueko Ediktua. Garaia. Erregea.
Nafarroako Erresuma.
Alvaro Adot ikerlariaren hitzaldia.
- Paueko Ediktua. Gaurko ikuspe-
gia eta balorazioa. Luis M. Marti-
nez Garate ikerlariaren hitzaldia.
- Baxenabarreko erresuma.
Lau erreginen loraldia. Amaia
Nausia ikerlariaren hitzaldia.
- Atsedenaldia.
- Renotik (Nevada, AEB), bideoz,
Xabier Irujoren hitzaldia: 1620eko
Ediktua Polverelen diskurtsoan.
- Ediktuaren inguruko erlijio,
politiko eta kultur erronkak Biarno
eta Nafarroan (1609-1640). Thierry
Issartel ikerlariaren hitzaldia.
- 1620ko urria. Luis XIII erregea
Biarnora etortzearen ondorioak.
Joseph Miqueu idazlearen
hitzaldia.
- Paueko Ediktua. Gaurko Iparralde
eta Baxenabarreko ikuspegia.
Eneko Bidegain ikerlari, irakasle
eta idazlearen hitzaldia.
- Hizkuntza burujabetzaren
amaiera 1620ko Biarno eta
Nafarroan. Iñaki Lopez de
Luzuriaga irakaslearen hitzaldia.
- Jean Louis Davantek
hitzaldietarik atera ondorioak.
bBihar, 09:00etarik 13:30era,
zinema gelan.
1620. Nafarroa subiranoaren
azken hatsa ernazimentu betean
erakusketaren estrenaldia.
bBihar, 09:00etan, Bideak
gunean.
Donapaleuko karriketan gaindi
bisita gidatua.
bBihar, 15:30ean, Abere merkatu
plazatik.
Lostauren argumentuak,
diskurtso grafiko umoretsua
Asisko Urmenetaren eskutik.
bBihar, 17:00etan, Bideak gunean.
Jardunaldiko sartzea, 10 euro.
Izena eman behar da,
helbidera idatziz, edo
07.88.18.88.96 zenbakira deituz.
BERTSOLARITZA
AINHOAXilaba txapelketaren
hirugarren kanporaketa jokatuko
dute bertsolari hauek: Oneka Arte-
aga, Maddi Ane Txoperena
Iribarren, Iker Altuna, Battitt
Xilaba, ‘Zurriolako butaka’ eta
‘Harri salda’. Hiriburu eta Muskil-
diko Xilabako lehenbiziko bi kan-
poraketatako zatiak ikusgai dira
www.kanaldude.eus atarian. Zine-
maldian grabatu Zurriolako butaka
saio guziak ere bai. Baita azken
Harri salda emankizuna ere.
Gaur
10:00. Kantu eskaintzak
(05 59 28 29 87).
12:05. Ondaiziela Donapaulen:
Nafarroako jardunaldiez.
17:45. Ibilbide literarioa
Itxaro Bordarekin.
19:00. Aitzur eta Jorra.
21:00. Mestibull saioa.
Bihar
07:30. Berrisail nagusia.
07:42. Kirol aktualitatea.
12:15. Jokoak (05 59 37 14 11).
13:00. Punttuka, bertsolaritzaz
Xan Alkhatek egin saioa.
17:00. Erro ta Erri musika
emankizuna.
18:00. Kultur saioa,
Maia Muruagarekin.
19:00. Mestibull saioa.
Etzi
09:05. Gure Bazterrak emanaldia
Iruña-Veleiatik, Lucien
Etxezaharretarekin.
12:05. Kultur bilduma,
Maia Muruagarekin.
18:00. Kirol magazina.
19:00. Adi, Panpi Merkapideren
musika emanaldia.
20:00. Zuria Beltzez.
Crouspeyre, Xumai Murua Berra
eta Bixente Hirigarai.
bBihar, 17:00etan, herriko gelan.
MUSIKA
DONIBANE LOHIZUNEAlbosax
kontzertua: lau albokalariren eta
lau saxofoilariren arteko topaketa,
gehi atal erritmikoa (gitarrapala,
gitarra, bateria). 8 edo 10 euro.
b Igandean, 17:00etan,
Harriet Baita karpan.
ZINEMA
HENDAIABi urte, lau hilabete
eta egun bat, Lander Garroren
dokumentala.
bBihar, 20:30ean,
Les Varietes zinema gelan.
MAULE-LEXTARREBi urte, lau
hilabete eta egun bat.
bUrriaren 8an, ostegunez,
20:30ean, Maule Baithan.
BESTELAKOAK
BAIONA Itxaro Bordak gidatu
ibilaldi literarioak: idazketa, irakur-
keta, kritika.
bLehen saioa, bihar, 15:00etan,
Jakinola hizkuntza etxean.
BIARRITZKattalin Minerren
hitzaldia transfobiaz:
EZEZTATUA.
bGaur 18:00etan egitekoa zen,
mediatekan.
DONIBANE LOHIZUNEEmakumeak euskal dantzetan:
gezur baten historia,
Oier Araolazaren hitzaldia.
bGaur, 18:00etan,
Dukontenia gelan.
URRUÑAPantzo Hirigarai
eta Kuxkuxtu.
bGaur, arratsean,
Pausuko Xaia ostatuan.
Irudiab Hazparne
‘Eleketa, ahozko oroimenak’ erakusketa HazparnenEKE Euskal Kultur Erakundeak 2007an hasi zituen ahozko oroitzapenen biltzeko bideo grabaketak. Paueko (Okzitania) Departamendu Kontseilua-
ren jabetza diren euskal memoria dokumentu horien zati bat erakusketa moldean ikusgai da Hazparnen, Pierre Espil mediatekan, azaroaren 7ra arte.
«Hazparnen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo sorkuntzen laguntzaz»,
dio EKEk. Eleketa, ahozko oroimenak izena jarri diote erakusketari. Irudiz, soinuz, bideoz eta testuz osatua da. JAKES LARRE/EKE
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko urriaren 2a Agenda
Iñaki Etxeleku Biarritz
Jean-Rene Etxegarai Baio-nako auzapezak ukatzendu hartu duen erabakiaetxegabeen kontrakoa de-
la. «Ez dut ukatzen etxegabe ba-tzuk hunki ditzakeela, baina ez danehondik ere etxegabeen kon-tra». Erran du «segurtasun falta-ren sentimendua» dutela ba-tzuek, eta sentimendu hori «erre-alitate forma batean oinarrituaizan daitekeela». Atherbea elkar-tean etxegabeekin lan egiten du-ten bi karrika hezitzailerenganajoan da HITZA, haien errealitateaaztertzeko. Roberteta Margarita
izengoitiz ihardetsi dute, segitzendituzten jendeen babesteko. Zergatik norbait karrikan gerta
daiteke egun batez? Ibilbide etahistoria pertsonal orotarik bada,baina ezaugarri batzuk agerikoakdirela dio Robertek: «Zerbaitamankomunean badute karrikandirenek: biziki bakartuak direnpertsonak dira. Horri gehitzenzaie trauma bat, edo batzuk. Biziizan dituzten bortizkeriak, kolpepsikologiko gogor bezala geldituzaizkienak». Kolpe horren gain-ditzeko baliabiderik gabe zirela-rik, Margarita: «Ez zuten ingu-ruan ahal eta zutabe aski sendoriktrauma horiei buru egiteko». Zerbitzua sortu zelarik, uste
zen lagundu nahi ziren etxegabe-ak gizartetik kanpo bezala zirela.Ohartu dira anitzetan ez dela egia.Robert: «Alderantziz, harremansozial anitz dituzte. Diotelariknahi dituztela jende horiek hirierdiguneetarik kendu -Biarritze-ko udalak Harrera Etxea hiri erdi-tik kentzeko hartu erabakia hor-tara doa-, biziki damugarria zai-gu, zeren eta ezagunak direnpertsonak baitira». Herritarrekinharremanean. Margarita: «Ani-tzek balio azkarrak erakusten di-tuzte: errespetua, jendetasuna.Etxegabe anitzek ez dute gehiagoharremanik harrera erakundee-kin, baina harreman franko badi-tuzte herritarrekin, saltegiekin». Erakundeekiko haustura ez da
baitezpada hautu bat, ezintasunbaten ondorioa baizik. «Dituzteneskubideak aipatzen badizkiezu,ezagutzen ez duten hizkera da,erakundeek eskatzen baitutekode batzuetan sartzea. Duelazenbait urte baldintza gutiago es-katzen zitzaien» dio Robertek.«Jende batentzat CAFeraino joa-tea, edo Gizarte Ekintzarako zen-troetara, zaila da». Erakundeenzurruntasunaren binperra daku-sa Margaritak: «Instituzioaren
batzuentzat, betirako toki bateanplantatzeak asaldatzen dituelako.Halako aterpe alternatiboak ongiibiltzen dira». Okupa auto-kude-atuen adibidea ere hor da, etxega-beentzat ongi ibiltzen direnak.
Bere burua berriz eraikiAspaldian karrikan bizi direnak,karrikako biziak higatuak izateazgain, barne desegite handiarenmeneko dira. «Badira berrogeitahamar bat 40 edo 50 urtez goiti-koak, osagarriz azkarki andeatu-rik. Alabaina, produktu kontsu-
mo handia bada —bereziki alko-hola—. Eta gaizki izate mentalak.Karrikak eramaten zaitu arabera-ko defentsa sistemaren eraikitze-ra». Hezitzaileek argi utzi duteetxegabe guziak ez direla alkoho-laren meneko bizi; haatik, pro-duktu kontsumoa errealitate bor-titz baten ahanzteko moldea bila-
paradoxa horretan da: araua be-hartu nahi du araua aspaldi higa-tua den lekuan». Estatu industrializatuetako
lana/bizitegia eta araberako biziantolaketa arrotzegiak zaizkie be-harretan diren anitzi. «Uste da,maiz, pertsona bat gizarteratukodela lan eta bizitegi baten bidez,baina batzuetan guziz beste mailabateko arazoak dira». Bati egokialitzaioke bizitegi baten ukaitea indarren biltzeko denbora, bainabizitegiarenak ez du denentzatbalio: «Batzuentzat lau paretenartean izatea antsia sortzaile handia da». Aterabide egokiago bat baluke-
te proposatzeko hezitzaileek:«Batzuek behar lukete toki batnon geldi. Badira Europan gaindiibiltzen direnak, eta, balute gunebat atseden hartzeko artetan, askilitzateke». Beste eskualde ba-tzuetan egiten da funtsean, halanola Lyon (Frantzia) eskualdean,eremu bat etxola batzuekin. Ro-bert: «Bungalow batzuk dira,auto-kudeaketan, eta artetan gi-zarte langile bat heldu da artatze-entzat. Gune iragankorra hobe da
katu dela ezin uka. Margarita:«Izan alkohola ala beste, adikzioproduktu oro errealitatearen gai-nean ezarri oihal bat da. Errealita-tea bestelakotzeko. Zuzenki lotuada bizi ibilbide traumatikoari».Trauma horiek aipatzen dituz-
te karrikan aurkitu jendeekin.«Aski harrigarri da,15-20 urtehauetan karrikan diren batzueknola beren trauma aipatzen du-ten bezperan gertatu balitz beza-la. Duela hamabost urte hil zi-tzaien haurraren heriotzaz arikozaizkigu. Edo atzerrirat ikasterajoan zaizkion alabez ariko zaigubat, ‘itzuliko direnak’; alta, ha-mar urte baduelarik ez duela ba-tere haien berririk. Landua izanez den trauma batean kokaturikegon dira». Horregatik da mer-katu gizarteko erakundeen eran-tzuna jokoz kanpo, maiz; «Ezbaita errana trauma horiek landudaitezkeenik bururaino. Gizarte-ratzeko desmartxa ezin da eginpertsonaren bizi ibilbidea kon-tuan hartu gabe, erorikoaren ja-torria zinez aztertu gabe» dioMargaritak. «Artamendu proze-su psikiko oso bat da bidean eman
behar. Batzuetan, jokoan denabaita pertsonak desira bat, gogobat berriz adieraztea». Karrika hezitzaileen oinarrizko
lana lokiaren berriz egitea da, Ro-berten ustez: «Egiten da haiekinegonez, harremana ehunduz; ho-rri esker dute oihala doi bat altxa-tzen». Duela hamar bat urte ka-rrikan den gizon baten adibideaeman du. «Emaztearen galtzeaizan zuen trauma; haurrak bereamari utzi zizkion, eta anitz urtezeskutik joatera utzi zuen bere bu-rua. Ez da nehondik ere gai bereeskubideen betearazteko. Ahanz-teko, ez pentsatzeko, edaten zuenazkarki egunero. Lortu dugu zalekeria uzteko bidean sar da-din, pausatzeko. Ezin ibiltzerainozaurituak zituen zangoen arta-tzeko. Eta paperen egiteko».Dena arra-egitekoa baitzen: nor-tasun agiria, osagarri asurantzaeskubideak, RSA eskaera. «Bereburuari baimena ematen ahalkodio duen trauma lantzeko».
Metro karratuaren prezioaLapurdi itsasaldeko etxebizitzenprezioak jende franko bide bazte-rrean uzten duela baieztatu duteAtherbeako hezitzaileek. Baiona-ko hirigunean bizigune batenkausitzea ezinezkoa zaie gutxie-neko gizarte laguntzekin direnei.«Ezin dute etxebizitzarik lortuBABn. Trumilka dei eginik ere,RSA batekin eta alokairu lagun-tzak ukanik ere ezin da, jabeekprezio hirukoitza eskatzen dute,gehi berme emaile bat. Ezin da».Etxegabe gehienak gutieneko
laguntzetarik kanpo dira aspal-dian. Horientzat ere tokirik ez daaski urgentziazko aterpeetan,gaindituak baitira: «Bakarrik dengizon bat bazara, hiruzpalau hila-betez goaitatu behar duzu. Gizar-teratzeko egitura batean sartunahi baduzu, bederatzi hilabetezbeha egon behar duzu». Hortik,erakundeekiko harreman moz-tea. Margarita. «Horrek egiten dupertsona batzuek ez dutela gehia-go harremanik erakundeekin; ezdietela gehiago deus galdegiten». Margaritarentzat munta han-
dia du karrika hezitzaileen lanak:«Azkenean, inportanteena zaiguhor izatea, diren bezala hartzea,entzutea, ezagutza ematea, duin-tasun zerbait atxiki dezaten». Etalur bat aizolbean, edota etxolak,artetan pausatzeko, zaurien arta-tzeko. «Aterpe bat; edozein.Auto-kudeatua. Bederen pausadaitezen. Batzuen osagarri ahul-duarekin, dugun beldurra baitahilik atzematea biharamunean».
Etxegabeak hunkitzen dituzten Baiona eta Biarritzeko herriko etxeenerabakien ondorioz antolatu mobilizazioez gain, gizarte laguntzakoelkarteek politika orokor eta partekatua aldarrikatu dute publikoki.
«Biziki bakartuak direnpertsonak dira»
Etxegabeen alderako neurrien salatzeko egonaldia, irailaren 24an, Baionako herriko etxe aitzinean. BOB EDME
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2020ko urriaren 2a
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03.
www.iparraldekohitza.eus b [email protected]
Karrikako etxegabeakaspaldiko traumakonpondugabeekin bizi dira, frankotan,hezitzaileek diotenez