1
Patata garrantzitsua izan da historian; horregatik izendatu dute 2008 patataren nazioarteko urtea. Patata landarea ( solanum tuborusum) belarkara da. Bi zati desberdin ditu: lur- azalaren gainaldekoa eta behealdekoa, hau da, tuberkulua. Azken hau loditutako zurtoin zatiak dira, berez landarearen erreserba gaiak gordetzeko balio dutenak eta hauxe da elikagai bezala erabiltzen den zatia. 200 barietate baino gehiago ezagutzen dira. Amerikako Andeetan du jatorria. 1530ean Iberiar penintsulara ekarri zuen Pizarro konkistatzaileak. Hala ere ez ziren elikagai bezala erabiltzen hasi XVIII. Mendera arte, toxikoa zela pentsatzen baitzen. Balio energetiko handikoa da, bere balio proteinak (%2) eta gatz mineralak (%2) 2008: Patataren nazioarteko urtea Patataren landareak solanina deitutako sustantzia toxikoa dauka bere hosto, lore, zurrtoin eta tuberkuluetan. Patata gordinik eta kantitate handitan janez gero, hesteetako arazoak eta arazo neurologikoak sor ditzake. “Patata, zorionez gure artean” Klima epelekoa da, erraza da landatzeko eta baita kontserbatzeko ere. Hori dela eta munduko leku askotan kontsumitzen da, arrozaren atzetik gehien jaten den elikagaia baita. XVI. mende bukaeran ailegatu zen patata Irlandara, bertako klima oso egokia zenez patata hazteko, erraz ugaldu zen. 1845ean onddo bat azaldu zen Irlandan, bere izena Phythphthora Infestans zen eta patata guztiak kutsatu zituen. Uzta txarrak gosea ekarri zuen eta honen ondorioz 1000000 Irlandar hil ziren eta beste horrenbestek emigratu beharra izan zuen. Patata landarea sustrai, zurtoin eta tuberkuluekin Ikastetxea: Izena izena izena Gela:

32_mantangorri.doc

  • Upload
    binovo

  • View
    219

  • Download
    6

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 32_mantangorri.doc

Patata garrantzitsua izan da historian; horregatik izendatu dute 2008 patataren nazioarteko urtea.

Patata landarea ( solanum tuborusum) belarkara da. Bi zati desberdin ditu: lur-azalaren gainaldekoa eta behealdekoa, hau da, tuberkulua. Azken hau loditutako zurtoin zatiak dira, berez landarearen erreserba gaiak gordetzeko balio dutenak eta hauxe da elikagai bezala erabiltzen den zatia. 200 barietate baino gehiago ezagutzen dira.

Amerikako Andeetan du jatorria. 1530ean Iberiar penintsulara ekarri zuen Pizarro konkistatzaileak. Hala ere ez ziren elikagai bezala erabiltzen hasi XVIII. Mendera arte, toxikoa zela pentsatzen baitzen.

Balio energetiko handikoa da, bere balio nutrizionala karbohidratoek (%20) osatzen dute, gainerakoa ura (%75), proteinak (%2) eta gatz mineralak (%2) dira.

Ba al zenekien patata hilgarria izan daitekeela?

2008: Patataren nazioarteko urtea

Patataren landareak solanina deitutako sustantzia toxikoa dauka bere hosto, lore, zurrtoin eta tuberkuluetan. Patata gordinik eta kantitate handitan janez gero, hesteetako arazoak eta arazo neurologikoak sor ditzake.

“Patata, zorionez gure artean”

Klima epelekoa da, erraza da landatzeko eta baita kontserbatzeko ere. Hori dela eta munduko leku askotan kontsumitzen da, arrozaren atzetik gehien jaten den elikagaia baita.

XVI. mende bukaeran ailegatu zen patata Irlandara, bertako klima oso egokia zenez patata hazteko, erraz ugaldu zen. 1845ean onddo bat azaldu zen Irlandan, bere izena Phythphthora Infestans zen eta patata guztiak kutsatu zituen. Uzta txarrak gosea ekarri zuen eta honen ondorioz 1000000 Irlandar hil ziren eta beste horrenbestek emigratu beharra izan zuen.

Patata landarea sustrai, zurtoin eta tuberkuluekin

Ikastetxea: Izena izena izenaGela: