16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko otsailak 7, ostirala • 2. aldia • 450. zenbakia Sakanako Bardoak lanera. Nafarroako taldekako bertso ekimeneko saioa gaur, 22:00etan, Arbizuko Argibidea elkartean Garalurrek ikastaro eskaintza berria egin du Kultura >> 15 Sakanerria >> 5 Sakanan gehiago birziklatzen ari gara >>9 Mank-ek D ereduaren aldeko gonbitea luzatu du D ereduan matrikula- tzera animatu ditu gurasoak >>7 Ikasketa berriak Lanbide Heziketan >>5 Mendi ertaineko kirol-teknikaria, zikloko ikasleak eta irakaslea LHko sarreran. Kintoak Burundan eta ihoteak Irañetan >>6 Hiru hondakin bilketa sistema erabilita pasa den urte akaberan Sakanan gaikako bilketa %45,49ra igo zen Legediak %50a markatzen du. Irurtzunen eta Altsasun gaia landuz gero datua hobetu egin daiteke

450 guaixea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 450 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko otsailak 7, ostirala • 2. aldia • 450. zenbakia

Sakanako Bardoak lanera.Nafarroako taldekako bertsoekimeneko saioa gaur, 22:00etan,Arbizuko Argibidea elkartean

Garalurrekikastaro eskaintzaberria egin du

Kultura >> 15Sakanerria >> 5

Sakanan gehiagobirziklatzen ari gara

>>9

Mank-ek Dereduarenaldekogonbitealuzatu du D ereduan matrikula-tzera animatu ditugurasoak >>7

Ikasketa berriakLanbide Heziketan

>>5

Mendi ertaineko kirol-teknikaria, zikloko ikasleak eta irakaslea LHko sarreran.

KintoakBurundan eta ihoteakIrañetan

>>6

Hiru hondakin bilketa sistema erabilitapasa den urte akaberan Sakanan gaikakobilketa %45,49ra igo zen

Legediak %50a markatzen du. Irurtzuneneta Altsasun gaia landuz gero datuahobetu egin daiteke

Page 2: 450 guaixea

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

Musika Nekez+Kauta. Otsailaren 7an,ostiralean, 23:00etan OlatzagutikoMaisuenea gaztetxean. OGA.

Txarros txilapastrosos. Otsailaren8an, larunbatean, 19:30eanOlatzagutiko Clinkerren.

ZinemaHijos de la media noche. Otsailaren7an, ostiralean, 21:45ean eta otsailaren2an, domekan, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Tres bodas de más. Otsailaren 7an,ostiralean, 22:00etan eta otsailaren9an, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

Jelly T, Tarzan eskasa. Otsailaren 9an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Txirrindula irteerakSakana. Otsailaren 9an, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregiplazatik. 50 km. Burundako mendibizikleta taldea.

Erakusketak Oleos. Otsailaren 14ra arte Urdiaingo

Kaluxa tabernan. Patricia Paats.

Orainetik iragana eta geroaeraikitzen. Otsailaren 16ra arteAltsasuko Iortia kultur gunean. HelenaSantano Cid.

BertsolaritzaHarrapazank eta Bizkorratxiko.Otsailaren 7an, ostiralean, 22:00etanArbizuko Argibidea elkartean. Bardoak2014.

HitzaldiakNola lagundu etxeko lanekineuskaraz ez badakigu? Otsailaren 7an,ostiralean, 15:30ean, IrurtzungoAtakondoa ikastetxean. Euskaraz ezdakiten gurasoendako. SakanakoMankomunitatea.

Gaztainondoak: zer egin dezakegu?Otsailaren 7an, ostiralean, 18:30eanBakaikuko udaletxean.

TailerrakZumba. Otsailaren 12an,asteazkenean, 18:00etan AltsasukoIntxotiapunta gazte gunean.

Bestelakoak Guraso eskola. Otsailaren 7an,

ostiralean, 15:00etan Altsasukoludotekan.

Zorri azoka, merkatu soziala.Otsailaren 7an, ostiralean, 17:00etatik21:00etara Etxarri Aranazkoestalopean.

Gaztainondoak: zer egin dezakegu?Otsailaren 7an, ostiralean, 18:30eanBakaikuko udaletxean. Mahaingurua.

Eskubide sozialak, bizitzarenmantentzea (osasuna, hezkuntza,etxebizitza). Otsailaren 13an,ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko kultur etxean. Euskal Herrikoeskubide sozialen karta.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!

Otsailaren 7an, ostiralean, 20:00etanIrurtzungo, Lakuntzako, Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak. Otsailaren 9an,domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Otsailaren 11n, astelehenean,15:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean.

June ZORIONAKJune!! Azkene-an iritsi da eguna! Ongi pasafamilia eta lagunekin, sor-gintxo. Ama eta Aitatxorenpartez. Muxu erraldoia.

AraitzZorionak!zure 8.urtebetetzean!Oso ongi pasa ezazula.Asko maite zaitugu. Etxeko guztiak.

IbaiZORIONAK Ibai! 3 urte!Segi beti bezain salsero, potxolo!!! Etxarri eta Legaz-piko familiak, aita, ama etaMattin.

Irati AldasoroZORIONAK!!

Dagoeneko 6 urte beteditu gure etxeko xaxak.Izugarri maite zaitugu.Etxekoak.

IxaZorionak Ixa!! Beti bezin alei ta xalxe-ra segi zazu!!!Muxu haundibet fameliguzian partetik!!

Eider MuñoaGoikoetxeaZORIONAKpixpiri-ta!! Kontuz ibili bizikle-ta berriarekin, e!! Muxuasko denon partez.

JuneZORIONAKJune!! Ongi pasa6 urte betetzen dituzunegun berezi honetan. Muxuhandi bat familia guztiarenpartez.

otsailak 7-13Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Jose Luis Zorionak. Ea maris-kada batera gonbida-tzen gaituzun. Urte as-kotarako. Etxekoak.

Page 3: 450 guaixea

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a 3

ezkaatza >>

Sakanako Enpresarien Elkarte-ko (SEE) ordezkariak astelehene-an Yolanda Barcina NafarroakoLehendakariarekin eta LourdesGoikoetxea lehen lehendakarior-de eta Ekonomia, Ogasun, Indus-tria eta Enpleguko kontseilariare-kin bildu ziren. Sakanara eginda-ko bidaia Arbizuko BaikorWorldwide eta Ziordiko LazaroEcheverria harrobia bisitatzekobaliatu zuten bi gobernu kideak.

SEEren kezkakPasa den urtean SEEko ordezka-riak ibarreko 80 enpresa bainogehiago bisitatu zituzten eta zituz-ten arazoen bilduma egin zuten.“Duela urte eta erdi Yolanda Bar-cinarekin egindako azken bilera-tik ditugun arazoak ez dira alda-tu” adierazi dute SEEtik. Berriroere Sakanako enpresek aspalditikjasaten ari diren egiturazko ara-zoak konpontzeko neurriak har-tzea eskatu zieten Barcinari etaGoikoetxeari.

Gobernuko buruei jakinarazi-

tako arazoen artean daude: enpre-sek Sakana bertako erakundeenaldetik duten babes falta; Sakanazkanpora zabaldu den irudi txarra;enpresarien eta sindikatuen arte-ko lan-erlazio ez-egokiak; energiaarazo larriak izaten diren argin-dar mozketa txikiengatik; langa-bezia handia badago ere, gaituta-ko langile falta; tokiko erakunde-ak enpresa arloan duten inplikazioeskasa; Lanbide Heziketa indar-tzea, eskualdeko industria-ehune-ra egokituz; Sakanako enpresa-pentsaera falta eta enpresariaren

irudi gutxiesgarria. Egoera samurtzeko zenbait pro-

posamen ere eman zizkieten. Gogo-ra ekarri zuten azken hauteskun-deen ondoren 175 enpresen sina-durak bildu zituztela. Krisiareneragina enpresetan arintzeko bere-halako neurri zehatzak hartzeaeskatu zieten udalei eta gober-nuari, “ibarreko berezko arazoen-gatik larritu egiten dena”. Saka-nan dagoen industria tradizioamantendu eta berritzeko egunerolanean jarraitzeko konpromisoaberretsi zuten ere SEEko kideek.

Hartzekodunen konkurtsoaren-dako errudun izendapena nahidute Inasako langile ohiek, jubi-latuek eta alargunek. 600 bat per-tsonek guztira. Eskaera horrekinIrurtzungo lantegiaren itxieraekarri zuen konkurtsoaren ardu-ra guztia Baikap-ena da. Enpresagaizki kudeatu izanagatik zigor-tzea eskatzen dute. Horrekin bate-ra, gizarte-aurreikuspeneko fun-tsa mantentzea eskatu dute. Harenbidez gizarte segurantzak eman-dako jubilazioak osatzeko, Inasakdiru ekarpenak egiten zituen. 600

pertsona horiek euren interesakdefendatzeko auzibidea jorratu-ko dute.

Nafarroako Parlamentuko Boze-ramaileen Batzordeak, bestalde,Baikap eta bere kudeatzaileek, nahi-ta edo axolabekeriagatik, Inasa kon-kurtsora eta itxierara eraman dutenikertu eta aztertzeko eskatu dietemerkataritza-arloko epaitegiari,fiskaltzari eta hartzekodunen-lehia-ketako kudeatzaileari. Aldi berean,haiei eskatu diete Inasakoen gizar-te-aurreikuspeneko eskubideakbabestu ditzatela.

SEEk ibarreko defiziten berrieman dio Barcinari

SAKANA

Hasitako zerga-erreformaren prozesuan parte hartzera gonbidatu zituzten.

Langileak itxieraren ondoren ere euren eskubideen alde borrokan daude.

Irurtzun»

Inasako langile ohiek Baikap itxieraren errudunizendatzea eskatu dute

Page 4: 450 guaixea

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a4 iritzia

Azken aste hauetan sinbolo bihur-tu da estatuan Burgosko Gamonalauzoa, hiritarrek korrupzioarenaurrean duten haserrearen etaaldi berean hiritar horien elkar-tasunak duen indarraren sinbo-lo. Egun batzuk beranduago,madrildarrek beste garaipengarrantzitsu bat ospatu dute : eskupribatuetan utzi nahi ziren osasun

zerbitzuak esku publikoetanjarraituko dute momentuz. Berri-ro hiritarren batasunak lortuta-ko garaipena. Hipotekak kaltetu-takoen plataformak erabali duenlema,“sí se puede” hori, egia bihur-tzen ari da.

Sakanan izan ditugu baita gure“gamonaltxoak”, modu bake-tsuan eta kalera ateraz gelditu

dira zentzurik gabeko proiektubatzuk (ditxosozko “makropoli-gonoa”, hirigintza proiekturenbat...). Baditugu beste hainbat, eradesberdinetakoak, oraindik gureindarrak eskatzen dituztenak:autopista elektrikoaren proiek-tua edo D ereduaren kontrako era-soa, besteak beste.

Baina aste honetan festarako bil-

duko gara Sakanan. Santa Age-dak ospatuko ditugu mahaiareninguruan eta dantza eta farreugari ere egingo dugu. Pare bategunetan ahaztuko ditugu aurre-an ditugun erronka borobilhoriek, arnasa pixka bat hartze-ko eta biziak ematen dizkigunmomentu onak gozatzeko. Halaere bizi behar da elkartasuna.

Eta festa pasa ondoren, lanariekin beharko zaio berriro. Dato-zen erasoak gelditzeko lanari etaherria eraikitzeko lanari. Azkenhoni lotuta, zorionak eta animohandiena luzatu nahi diet Guai-xen, azken aldi honetan, azaldudiren gure arteko ekintzaile des-berdinei. Beraiek ere beharkodute denon elkartasuna.

Psikoestimulazio lantegien hel-burua da ezagutza-gaitasunakindartzea eta bizkortzea eta ende-katze prozesua geldiaraztea, ahalden neurrian. Terapia ez-farma-kologikoen barrenean sartzendira eta dementzien esku-hartzeintegral gehienetan aholkatzeneta garatzen dira.

Gure zentroan duela 10 urte bai-no gehiago antolatu ziren, modupribatuan. Gehienez 6 edo 7 lagu-neko taldeak dira. Lantegietanparte hartzen duten pertsonekezagutza-endekatzea edo demen-tzia arina izan ohi dute. Zerbitzu

honetara igortzen dituzte ebalua-zio mediko eta kognitiboarenondoren. Gidaritza lanetan kli-nikako neuropsikologoa aritzenda. Astean bi saio izaten dira, etazenbait ezagutza-alor lantzen dira:atentzioa, oroimena, hizkuntza,kalkulua, ikusmen-espazialita-tea, arrazoitzeko gaitasuna, abs-trakzioa edo antolamendua.Bakarka zein taldeka egiten da lan,idatziz, ahoz eta material batzukerabiliz. Xedeak dira parte-hartzeaeta errefortzu positiboa. Etxekolanak ere egin ditzake nahi due-nak.

Lantegien beste helburugarrantzitsua da gizarte harre-manak sendotzea, kontuan har-tuta partehartzaileek harremansareak alde batera utzi ohi dituz-tela eta etxetik kanpoko jardue-retarako gogogabeturik egotendirela askotan. Funtsezkoa dahori guztia giro atsegin eta gozo-an egitea eta umore onean. Horre-la, parte-hartzaileak mintza dai-tezke beren sentimendu, bizipenedo kezkez, maiz antzekoak iza-ten dituztelako.

Josefina Arregui Zentroa

“EUSKARAK 365 EGUNTopagunearen deiari jarraituta,eta Aizpeak bultzatuta, Irurtzu-nen Mosaiko bat eta bideo bat gra-batu ziren kanpaina honetarako.Euskarak 365 egun kanpainak,gure hizkuntza egunero erabilibehar dugun zerbait dela oroita-raztea du xede. Publicado el 18/12/2013 Irurtzunen 365 kanpainarenbarruan grabatutako bideoa. Aiz-

peak bultzatutako ekimena etaItziar Matxainek egindako mun-taia.”Orain artekoa, Irurtzun Euska-raz blogetik kopiatu eta itsasia.Hitzez hitz. Astelehenean, goize-ko 10:10ean 769 erreprodukzio1:33ko bideo laburrak. Esan deza-dan, gainera: erabiltzaile berakbideoko play gezitxoa bost hamaradiz sakatu eta grabaketa ikusiarren, zenbakia tenkor: 769.

Harrigarria benetan (bisitarikopuruaz ari naiz). Irurtzun beza-lako herri koskor batean halakoarrakasta!!

Askotan bururatzen zaigu eus-kararen erabilera indartzeko kan-painek deustarako balio oteduten. Bistan da baietz. Zorionakegile eta “Guk euskaraz” abestueta dantzatu duten artista haur,gazte eta heldu guztiei. Irurtzun-go Oscarra, zuena.

Azpian, komentario edo iruz-kinak jasotzeko gelaxkak, zuri,hutsik. Aukera alperrik galdua?“Bai, baina...”-ren seinale adie-razgarria. Idazteko garaian,behintzat, motz geratu garenseinale. Nahiago omen aho hiz-kuntza bizi eta goxoa. Zuzena.Zergatik ez, ordea, sareakeskaintzen dizkigun leiho zabalhauetan ere, euskara ikusgarribihurtu, “euskara mundura jal-

gi”? Eta lehenengoa neroni izan-go banintz? Zergatik ez? “Bide-oa zoragarria iruditu zait, fres-koa eta bizia....

You Tube klikatu dut, badaez-pada. Zenbaki bera: 769. Biharberriro sartuko naiz.

Aizpea euskara taldea

barrutik kanpora

Arrakasta itzela

astekoa

Rosa Otxoa-Errarte Goikoetxea

hara zer dien

Psikoestimulazio lantegiakJosefina Arreguin

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Gamonalak eta Santa Agedak

Atseden hartzen:

Herenegun hartutako irudia. Altsasuko kintoen edertutako gorosti maki-

la atseden hartzen. Eta, bide batez, nola dantza egiten zuten begira. Atse-

dena eta loa, gutxi bada ere, beharrezkoak izanen baitituzte, bai kintoek

bai makilek aurretik dituzten jai-egunak primeran pasatzeko.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 450 guaixea

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a 5

Uharte Arakil» Bakaiku»

SAKANA

»

Ostegunean hasi zirenmendi ertaineko kirol-teknikaria ziklokoikasketak

Astelehenero eta asteartero 21ikaslerekin handitzen da SakanaLanbide Heziketako IkastetxeIntegratu Publikoko ikasleria.Mendi ertaineko kirol-teknika-ria zikloko ikasketak egiten hasiberri diren ikasleak dira horiek.Ostegunean kurtsoko aurkezpe-nean bildu ziren estreinakoz etaostiralean aurreneko klase egu-na izan zuten.

Maila ertaineko prestakuntzaziklo horretan interesa 56 pertso-nek azaldu zuten. Zerrendarenlehen orrazketaren ondoren, hau-tagaiek sarrera proba gainditubehar izan zuten: 10 kiloko motxi-larekin Beriainen gora eta behe-ra eta Aralarrera igo behar izanzuten, baita beste hiru proba gain-ditzearekin batera. 24 izan dirahautatuak. Lana opatu dutelakoedo bestelako arrazoiengatik hiru

hautagai ez dira hasi. Amaia Rezusta irakasleak esan

digunez, oraingoz elkar ezagutzenari dira ikasleak. Azaldu digunez,haietako batzuk aspaldi ez zirelaklase batean sartzen eta “nabarida, baina gogotsu daude”. Ikasle-etako bi Uharteko Itziar Retegi etaEtxarrin bizi den Jon Goñi dira.Retegik mendia gustatzen zaiola-ko eman du izena. Goñik, berriz,Elizondon, mendia eta zaldieninguruko beste ziklo bat egina dueta haren jarraipena egin nahi izandu. Biek ere helburu bera dute, titu-lua ateratzea eta arlo horretan lanegin ahal izatea. Ikasketez galde-tuta aitortu digutenez, “pixka batkostatzen da baina hartuko diogu”.Haien ikaskide batzuk Elizondoedo Iruñekoak direla jakinda, ikas-ketak Sakanan bertan egitea gau-za handia dela esan digute.

ZikloazIkasketa berriek aurreneko kur-tsoan 420 orduko iraupena dute.Aste Santua bitartean komunekoprestakuntza eta osagarria jaso-

ko dute. Horretarako irakasleberri bat etorri da ikastetxera.Oporraldiaren ondoren, maiatze-an, mendira aterako dira, klase-an ikasitakoa mendian prakti-kan jartzeko. Horretarako LH ins-titutura 3. mailako kirol teknikarititulua duten espezialistak etorri-ko dira, eta haiekin ibilbideak etabestelakoak eginen dituzte. Espe-zialista bakoitzak 8 ikasle izanenditu bere ardurapean. Saio horienondoren, garagarrilean, ikasleak

enpresetan praktikak egitekoprest izanen dira.

Ikasketak despeditzeko helduden urtean bigarren kurtsoa eginbeharko dute (555 ordu, guztira975). Behin gradu ertaineko men-di ertaineko kirol-teknikaria ziklo-ko titulua eskutan dutela ikasle-ek ikastetxe, klub, federazio edo-ta enpresetan lan egiteko aukeraizanen dute. Ikasketetan sakondunahi duenak goi mailako ikaske-tak egin ditzake.

Cederna-Garalurrek Nafarroakoestatuari buruzko ikastaroaantolatu du langabetu eta turismo-eta zerbitzu-establezimenduetakoeizuzenduta

Nafarroaren historia Sakananturismo baliabidea izan zitekeelaohartu ziren hainbat eragile etakezka horri erantzunez Cederna-Garalurrek ikastaroa antolatu du.

Prestakuntza saio hori arlohorretan interesa izan dezaketenlangabetuei eta turismo- eta zerbi-tzu-establezimenduetako langileeizuzenduta dago. Ikastaroan Nafa-rroako estatuaren historiaren berri

emanen da VIII. mendetik XVI.mendera arte eta aparteko tratae-ra izanen du Sakanan garai hartanbizi izandakoak. Ikastaroa helduden asteko asteazkenean hasiko daeta 9 saio izanen dira (otsailak 12,19, 26; martxoak 5, 12, 19, 26 eta api-rilak 2, eta 9). Saioak GaralurrekArbizun duen egoitzan izanen dira(19:00etatik 21:00etara).

GehiagoGaralurrek aurtengo 20 ikastarozosatutako prestakuntza progra-ma eskaini dio Nafarroako Men-

dialdeari. Prestakuntza-eskaintzaberri horren xedea da herritarrakgaitzea haien lanbide-profilak lan-da-eremuko garapen jasangarri-rako eskakizunetara egokitzeko,eta, horrela, lehiakortasuna are-agotzeko eta enplegu- eta lan-auke-rak hobetzeko.

Sakanan beste bi ikastaro ereaurreikusi ditu Garalurrek. Bate-tik, nire zaletasuna nire lanpostu

bihurtu ikastaroa. Bestetik, zuze-nean saltzeko estrategiak ikastaroa.

Argibideak:[email protected] edo948 567 010. Sakanaz kanpo-ko ikastaroen berri ere.

Gaur, 18:30ean, Bakaikukoudaletxean

Garai batean aparteko garrantziaizan zuen gaztainak bakaikuarrenbizitzan. Gaztaina mozte egunaospatu izan zen pasa den mendeko60ko hamarkadara arte. Familiabakoitzak hainbat gaztainondozituen. Egun bat zehazten zutenBakaikun gaztainak hartzeko.

Kultura Batzordeak azken urte-etan Gaztaina biltze eguna berres-kuratu du. Horietan parte hartuduten bakaikuarrek bertatik ber-tara ikusi dute gaztainondoak gai-xo daudela. Eta hainbat galdera

sortu ziren: zergatik gaixotu ziren?Sendatzerik dute? Berriak landa-tu edo zaharrak kimatu? Nola etanon egin?

Galdera horiei guztiei erantzu-na opatu nahi dute Kultura Batzor-deko kideek eta, horrela, “basoannola esku hartu zehazten hasi”.Baina horretarako “herri jakintzaaberastea garrantzitsua” dela iri-tzita gaurko mahainguruan bakai-kuarrak parte hartzera gonbida-tu dituzte. Gaztainondoen gaitzennondik norakoak ezagutzera ema-teko Berako baso ingeniari bat eto-rriko da ere bai.

Uharte Arakilgo Udalak haur hez-kuntzako lehen zikloko Pausokazentroko haur hezkuntza eta gar-biketa zerbitzuak emateko deial-dia egin du. Heldu den ikasturte-rako deialdia egin du, baina kon-tratua gehienez ere lau urteraluzatu daiteke.

Udalaren deialdian jaso denez,Pausoka 7 orduz egon beharko duzabalik heldu den ikasturtean. Hurakudeatzeko beharrezko jotzen ditulanaldi osoan ariko den zuzendarieta hezitzaile bana eta egunero 1,75ordu ariko den garbitzaile bat. Guz-

tira 63.550,21 euroko aurrekontuaaurreikusi du udalak ikasturtebaterako (254.200,84 euro luzapenakbetetzen badira). Eskaintzak hila-ren 18ra arte aurkeztu daitezkeUharteko udaletxean.

Pausokako haur eskolakozerbitzua kudeatzeko deialdia

Umeak gelan.

Bakaikuarrak gaztainak biltzen.

Etxeberriko Aixita gazteluan mugarria jarri zutenekoa.

Gogoz ekin diote ikasleek eta irakasleek ziklo berriari.

Gaztainondoen etorkizunaz mahainguruan

Bertako historia turismorako baliabide bihurtuta

Ikasketa berria mustu du Lanbide Heziketak

Sakana LH IIPkoeskaintzaHorretaz aparte, honako ikas-ketak egin daitezke: motorrenmekaniko laguntzailea (DBHgainditu ez duten ikasleei zuzen-dutako programa); mantenuelektromekanikoa (gradu ertai-na); sodadura eta galdaragintza(gradu ertaina) eta mekatroni-ka industriala (goi gradua).

sakanerria >>UHARTEKO HAUR ESKOLA KUDEATZEKODEIALDIA: Uharteko Udalak heldu denikasturterako Pausoka zentroko haur hez-kuntzako eta garbiketa eman nahi ditu.

Kontratua gehienez lau urtera luzatu dai-teke. Eskaintzak hilaren 18ra arte aurkez-tu daitezke udaletxean.

Page 6: 450 guaixea

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a6 sakanerria

Bat ez beste, Sakanako ikastetxepublikoetako Guraso Elkarte guz-tiak Sortzen elkarteko kide dira.Guztien artean maiatzaren 10era-ko ibarreko eskolen festa antola-tzen ari dira. Laugarren edizioa-ren ardura Zelandi eskola publi-koak izanen du. Foru plaza etainguruak hartuko dituen egunosoko egitaraua prestatzen aridira. Batasunaren eta elkarrera-ginaren ideia bulkatzeko SakanaHerri Eskolekin Sortzen leloa

aukeratu dute festarako. Zelandiko Guraso Elkarteko

Begoña Cidek ostiralean eginda-ko bileran jakinarazi zuenez, ospa-kizuna antolatzeko Altsasuko kul-tur talde guztiak parte hartzeragonbidatu dituzte. Aurreratu zue-nez, ibarreko eskolek euren txo-koa izanen dute garatzen ari direnlana erakusteko.

Bilkuran Nafarroako Sortzene-ko koordinatzaile Iker Morenoizan zen eta elkarteak azken urte-

etan jorratutako ildoak errepasa-tu zituen. Genaro Paniaguak,Zelandiko irakasleak, SortzenekSakanan izandako bilakaerarenberri eman zuen eta batasunarenbeharra eta abantailak azpima-rratu zituen. Azkenik, bilkuranZelandiko Euskaraz Mintzaproiektua beste ikastetxeetarazabaltzeko aukera eman zen. Joko-en bidez atsedenaldietan euska-raren erabilera sustatzen duproiektuak.

Nafarroako Ingurumen Baliabide-en Zentroak (CRANA) tresna elek-triko eta elektronikoen hondakinenbirziklatzeari buruzko NafarroakoI. Mikroipuin lehiaketa antolatuzuen. Aralarko Mikel Donea Insti-tutuko DBH 1 eta DBH 2 mailako13 ikaslek hartu zuten parte eta Ira-txe Flores lakuntzarrak gazte mai-lan bigarren saria lortu zuen.

Ostiralean CRANA-k AralarkoMikel Donea institutua eskertunahi izan du aipatu lehiaketanikasleen parte hartzea sustatu iza-nagatik. “Eneritz Beldarrainekkoordinatu du hau guztia, Agen-da 21eko Aralarko Mikel Donea ins-titutuko arduradunak, baina Jose

Luis Mendoza irakaslea izan dasustapen lana egin duena. Mendo-zak gaztelaniako klaseak ematendizkie DBH 1 eta DBH2ko ikasle-ei, eta klase horietan, abenduan,tresna elektriko eta elektroniko-en hondakinen birziklatzeariburuzko gaia landu zuten. Gero,hala nahi izan zutenek, eurenmikroipuina CRANAko lehiake-tara bidali zuten” esan zigun zuzen-daritza taldeko Erkuden San Mar-tin etxarriarrak.

Ekitaldian, Mendozaz gain,CRANA zentroko Elena Cerecedaeta Sakanako Mankomunitatekoordezkari Beñat Agirre izan ziren.Agirrek Mank-ek etxetresna elek-

trikoen birziklapenerako dituenzerbitzuen berri eman zien ikas-leei. Birziklapenak arrakasta iza-teko heziketaren garrantzia azpi-

marratu zuen Agirrek. “Ildo hone-tan CRANAkoek egiten dutengizarteratze lana nabarmentze-koa da. Nafarroako Gobernuaren

murrizketengatik kolokan dagoCRANA eta gure babesa azaldunahi diegu” gaineratu zuen.+www.guaixe.net

SAKANA

Mikroipuin lehiaketan parte hartu duten Institutuko ikasleak

Ander Agirre (Lakuntza), Alicia Cabezudo (Lakuntza), Leire Chamorro (Altsasu), Ander Chamorro (Altsasu), Iratxe Flores (Lakuntza), XabierGasko (Lakuntza), Hodei Hiraldo (Uharte Arakil), Kepa Hiraldo (Uharte Arakil), Ricardo Jiménez (Arbizu), Irati Morentin (Etxarri Aranatz),Amaia Olmo (Altsasu), Amaia Vicente (Bakaiku) eta Eider Zia (Altsasu). Hiruren ipuinak irakurri ziren. Guztiek sari bana jaso zuten.

Birziklatzeamikroipuinetara

»

Herri eskolak egun osoko festa ari dira prestatzen

SAKANA

Ikasturtean zehar naturahondamendiei buruzko lana egindute, baita robotika tailerra ere

Domeka goiz guztia Baluarten emanzuten Urdiaingo eskolako bi taldek.First Lego League lehiaketako Nafa-rroako lehiaketa horretan ikasle-ek ikasturtean zehar natura hon-damendiei buruzko lanketa bategin behar zuten. Programazio horidomekan aurkeztu zuten eta sariaeskuratu zuten. Horretaz aparte,Lego piezekin haiek diseinatutakoerrobotek hainbat egiteko betebehar zituen. Aurreneko ekinal-

dian, urduritasunagatik, ez zirenfin ibili. Bai, ordea, hurrengo bie-tan. Domina banarekin eta kopa-rekin pozik bueltatu ziren etxera.

Urdiainen uholdeak egoten dire-nez, haietan zentratu ziren ikasle-ak. Eta lana egiteko hainbat ate jozituzten: Urdiaingo errota, udale-txea, David Lizarragarena, Migeleta Julianena, Nafar Erreskate Txa-kur Taldekoena eta suhiltzaileena.Guztietan uholdeei buruzko argi-bideak jaso zituzten eta uholdeakeragozteko proiektua landu zuten,Iruñean aurkeztu zutena.Ikastolan euskararen erabilpena

sustatzeko asmoz egin zena,ikastolako mugak gainditu ditu

“Egin dezagun euskaraz, Kanta-tu lan eta jolas, Euskara da Eus-kal Herri…” Iñigo Aritza ikasto-lan auzolanean sortu den Euska-ra da Euskal Herri kantaren leloada. Mezu sakona eta doinu itsas-korra, hala euskararen erabilpe-naren garrantziaz jabetu nahi izandute ikasleria.

Ilusio, inplikazio eta sormenhandiarekin egin da, dagoeneko,4.600 ikusle baino gehiago izan ducup song-eko bideoak. Eguneroko

laneko filosofian oinarrituz, auzo-lana izan da oinarri. Guraso, ikas-le eta irakasleen artean, letra, musi-ka eta moldaketak egin dituzte.

Sortzetik izatera0 eta 16 urte arteko ikasleek osa-tzen dute gure ikastola eta honelaadierazi nahi izan da bideo hone-tan. Mezua lau haizetara luzatunahian, bideoa ikastoletan lantzendiren lau hizkuntzetan azpititula-tua ikus daiteke.Norbaitek ikusi,entzun, irakurri edo deskargatunahi badu, www.inigoaritza.comatarian eskuragarri dago.

» Urdiain»

Euskara da Euskal Herri…

Sakanako herri eskoletako ordezkariak ostiralean bildu ziren.

Urdiaindarrak sariekin. Guaixe.net-eko komunitatean azaldu dute esperientzia.

Eskola First Lego Leaguenprogramazio onenaren saritua

Ikurrak arautzekoHerri EkimenLegegilea aurkeztuduteNafarroako Parlamentuan aurrekoostegunean aurkeztu zuten Nafa-rroako ikurren erabileran herrita-rren erabaki demokratikoa eta aniz-tasunarekiko errespetua bermatze-ko Foru lege proposamena. Hainbatideologia, oinarri eta kultura des-berdinetako pertsonek osatutako tal-de eragile batek aurkeztu zuenHerri Ekimen Legegilea (HEL), haienartean dago Etxarri Aranazko alka-te Jose Ignazio Bakaikoa. Nafarroako banderarekin bateraherrietako eraikin publikoetan herri-tarren babes zabala duen beste iku-rrak jartzeko bidea eman nahi duHELek. Horregatik, herritarrek sin-boloen gainean iritzia emateko toki-entitateek herri-galdeketak susta-tzea proposatzen dute.Parlamentuko Bozeramaileenbatzordeak HEL proposamenaonartu aurretik txosten juridikoaeskatu zuen. Behin Parlamentuanoniritzia jaso ondoren, sustatzai-leek sei eta zortzi hilabete artekoepea izanen dute 5.000 sinadurabiltzeko.

Page 7: 450 guaixea

Hilaren 20tik 26ra zabalik egonenda ikastetxeetan 2 eta 3 urteeta-ko haurrak aurrematrikulatzekoepea. Gurasoek euren seme-ala-barendako nahi duten hizkuntzaeredua aukeratzeko garaia da.Horregatik, Sakanako Manko-munitateak gurasoak animatudituzte haien txikiak D ereduanmatrikulatzeko.

Haurren gurasoei bidalitakogutun baten bidez Mank-ek jaki-

narazi die D ereduak soilik ber-matu dezakeela euskara eta gaz-telania erabat menperatzea, etaatzerriko hizkuntza batean oina-rri sendoa eskuratzea. Gutunare-kin batera D ereduaren kalitatea,eraginkortasuna eta emaitza aka-demikoen berri ematen dituztenbost pertsonen testigantzak hela-razi zaizkie esku-orri baten bidez.Haien artean Oier Lakuntzaurdiaindarra dago.

Joan den urtean jaiotakoengurasoei ere banatu zaie esku-orrihori. Hartan D ereduaren arrakas-taren formula hala laburbiltzen da:esperientzia+bikaintasuna =emaitzak. Besteren artean Oier Lakuntzak eta Jone Blanzakok parte hartzen dute kanpainan.

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a sakanerria 7

Testigantzen bideoawww.vimeo.com/modelod/tes-timonios

SAKANA

Mank-ek D ereduaren aldeko gonbitea luzatu du

Bigarren urtez jarraian eta elkar-tasun helburuarekin, Urte Zahararratsaldeko poteoa kobratu eginzuten Altsasuko Alde ZaharrekoXurrut elkarteko tabernetan(Lurrazpi, Urtzi, Xume, Gautxori,Koxka eta Arkangoa). Gastuakkenduta lortutako dirua 3.370 euroizan ziren. Horietatik %70 (2.639euro) Guaixe astekariari emandizkio Xurrutek. Altsasuko Xurru-

teko tabernarien izenean Igor Min-tegik Guaixeko eta Beleixeko Enei-da Carreñori eta Eroskiko Josu-ne Bonori eman zien dirua atzo.

Elkartasun poteoan lortuta-ko diruaren beste %30a (1.131euro) Nafarroako Jakien Banku-rako bideratu du Xurrutek. Altsa-suko tabernariek Eroskiren bidezproduktuan eman diote diruaNafarroako Jakien Bankuari.

Eroski berak Altsasuko taberna-rien ekimenaren berri izatean bategitea erabaki du eta emandakodirua baino balio handiagoa duenproduktu gehiago eman du Nafa-rroa Jakien Bankurako (792 packKaiku esne erdigaingabetua,Eroski ekilore olioko 100 botila,Coosur olioko 90 botila, 40 kilobarazki poteetan eta 120 eurokolaguntza).

Bilduk mehatxu horiek salatu ditueta harekin zerikusirik ez duelagaineratu du

Etxarrin Alderdi Popularrekozinegotzi den Juan Antonio Extre-merak Guardia Zibilaren aurre-an salaketa jarri du gutun bidezjasotako mehatxu batengatik. Dia-rio de Navarrak zabaldu duenez,Extremerak lantokian jaso zuengutuna. Idatziak irainekin batera9 mm-ko bala baten marrazkia dueta akaberan Euskadi eta Bildu

goratzen dituen esapideak. Zinegotziak aipatu egunkaria-

ri egindako adierazpenetan esandu ez duela beldurrik. “Botoaindarkeria justifikatzeko erabil-tzen dutenen salaketa egiten segi-tuko dut”. Boluntario aurkeztuzenean erraza ez zela izanen baze-kiela ere gaineratu du popula-rrak. Igandean, bestalde, El Paisegunkariak PPko zinegotziekSakanan bizi duten egoeraz erre-portajea argitaratu zuen eta zabal-

du zuenez PPko hautetsi guztiekbizkarzaina dute.

ArbuioaBildu Etxarrik ohar baten bidezjakinarazi du PPko zinegotziakjasotako mehatxuarekin, “ageri-koa denez”, ez duela ezer ikusteko-rik. Koalizioak Extremerak jasota-ko mehatxuak arbuiatu egin ditueta gogora ekarri du hala egin due-la aurretik ere, Bilduko zinegotziekmehatxuak jaso dituztenean. Meha-

txu horiek guztiak ere “elkarbizi-tza demokratikoaren kontrako egin-tza” direla adierazi dute Bildutik.

Koalizioko Etxarriko kideekazaldu dutenez, “bake prozesuarenalde, normalizazio politikoarenalde eta askatasunaren alde lan egi-ten jarraituko dugu”. Aldi berean,Bilduk etxarriar guztiei dei egindie “elkarbizitzaren alde eta gizar-te demokratiko bat eraikitzearenalde lan egin dezaten, irainak etaprobokazioak alde batera utzita”.

PPko zinegotziak mehatxuak salatu dituEtxarri Aranatz»

Etxarri Aranatz»

Satrustegi»

Altsasu»

Xurrutek elkartasun poteoko 3.370 euroak eman ditu

Deialdi berriairakaslearen etxeaalokatzekoSatrustegiko Kontzejuak eskatzenduen hileroko errenta 350 €-koa da

Aurretik egindako deialdian eska-erarik ez zen jaso. Satrustegiko kon-tzeju-etxearen lehen solairuan dagoetxebizitza eta 137,87 m

2ditu. Joan

den urtean hainbat lan egin zituz-ten etxebizitzan. Informazio gehia-go nahi duenak Jose Antonio Angu-lo Bachillerrekin jarri behar duharremanetan ([email protected] edo 609 422 268).

Herrialde Katalanetako herri gal-deketen esperientzia jaso dute dago-eneko etxarriarrek. Areys de Mune-ko herri galdeketa nola joan zen etanola antolatu zituzten ezagutzekoaukera izan dute, batik bat mailateknikoan nola aritu diren azaldubaitie Josep Manel Ximenisek.

Izan ere, “Katalunian herrien%75ak egin du herri galdeketa”,Ximenisek azaldu duenez. ManuGomez A13 Ekimeneko kideakazaldu du, Etxarrin, eurek anto-latu behar dutenaren antzerako-ak eginak dituztela Katalunian:“Uste dugu posible dela hangoherri galdeketaren esperientziahona ekartzea”, esan du.

Kataluniakoa adibidetzat har-

tu arren, nazioarteko ikuspegia ereeman du hitzaldian Arquek. Era-bakitzeko eskubidea nazioarteannola landu den hain zuzen ere.

“Motibazio eta komunikaziokanpainaren barruan kokatzenden ekimena da hitzaldiarena”,azaldu du Gomezek. “Herri galde-ketak hobekien ezagutzen dituz-ten pertsonak dira Ximenis etaArques eta azalpenak ematera eto-rri izana lagungarria da etxarrion-dako”.

Herritarren parte hartzeare-kin, kontentJendearen erantzunarekin pozikdaude A13 Ekimenekoak: “Eginditugun ekitaldietan hurbildu da

jendea eta interesa adierazi du”.Aurkezpen ekitaldiak asko egindituzte; bilerak kultur etxean eta

herri elkarteetan ere bai.Ekimen xume gehiago ere egi-

nen dituzte datozen egunetan, bai-

ta beste bi herri batzar ere. Lehenekimenak hasi du bere bidea. Leku-ko bat ari da herrian barna, etxezetxe, herritarren konpromiso eske.Lekukoak mezua du barruan. Horiirakurri eta eskuz esku joan behar-ko du. Komunikazio kanpainaberezia da, deigarria eta erakar-garria aldi berean.

Otsailaren 20an, ostegunare-kin, arratsaldeko zortzietan herribatzarra eginen dute. Protokologuztiak ongi zehaztu nahi dituz-te: zeinek izanen duen aukera gal-deketan parte hartzeko adibidez,xehetasun guztiak finkatzeko etabestelako zalantzak argitzeko ere.Bigarren batzarrean galdeketa-ren eguna bera antolatuko dute.

A13 Ekimena: “Katalunian izandako herri galdeketenberri izatea lagungarri zaigu etxarriarroi”

Josep Manel Ximenis eta Anna Arqué azalpenak ematen.Maialen Huarte Arano

Page 8: 450 guaixea

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a8 sakanerria

Bakaikutik Ziordira bitarteankintoen eta kintada guztienospakizunak izanen dira

BakaikuAurten 5 bakaikuar dira kintoak:Ander Zelaia, Eneko Larraza, IbanCerezo, Irune Lopez de Zubiria etaLaida Etxeberria. Baina ospakizu-nera beste hamar elkartuko zaiz-kie, kinto-gazteak eta kinto zaha-rrak. Gaur, ostiralean, elkartean bil-duko dira bazkaltzera, etaarratsaldean poteoa eginen dute,akordeoia lagun. Atzera ere elkar-tean afalduko dute eta ondorenparrandaren txanda helduko da.Larunbatean goizeko 9:00etanjarri dute hitzordua, hamaiketakoaegin ondoren, musika lagun, etxezetxeko eskea egiteko. Herrian jaso-takoarekin Ikaztegietako sagar-dotegi batera joanen dira bazkal-tzera eta parranda Altsasun des-pedituko dute. Kinto ospakizunak domekan des-pedituko dituzte. Elkartean afari-merienda eginen dute eta oraindikere parrandarako gogoa dutenekazken ahalegina egingo dute.

Iturmendi Bost dira aurten kintoak Iturmen-din: Iñigo Galarza, Aritz Gabirondo,Eneko Lopez, Sarai Aramendia etaMarina Arbizu. Baina kinto-gazte etakinto-zaharrekin batera 20 bat batu-ko dira. Gaur, ostiralean, Aritzagaelkartean afaltzeko elkartuko diraeta DJ Sergueirekin parranda egi-nen dute. Bihar 10:00etan elkartean gosal-tzera bilduko dira. Ondoren, bon-boa eta herriko trikitilari eta pan-derojoleen doinuek iragarriko dutehaien presentzia, hala ibiliko bai-tira etxez etxe, eskean. Elkarteanbazkaldu eta karaokean kantatu-ko dute. Afalduta parranda Altsa-sun jarraituko dute.

Urdiain Bost kinto dira aurten Urdiainen: Unai

Azkona, Alain Urrutia, Maialen Gar-larza, Ane Razkin eta Nerea Beras-tegi. Haiei kinto gazteak, zaharraketa beti kintoak batuta, 15en batbilduko dira. Domekara bitartekobazkari eta afariak Kaluxan etaMareon eginen dituzte. Gaur bazkaltzera bilduko dira.Ondoren, trikitilarien laguntzazetxez-etxe axuri baten zozketa-rako txartelak saltzen ariko dira.Lanak eginda afaria eta parran-da zain izango dituzte. Bihar, larun-batean, gosaldu ondoren, eskeanibiliko dira. Baserrietara ere jokodute eskatzera. Afaldu eta geroordu txikitaraino luzatuko duteparranda. Larunbatean ereUrdiaingo gainontzeko kintadakbazkaltzera edo afaltzera atera-ko dira, eta jai giro ederra izanenda herrian. Domeka eguerdian, kintoek eta kin-to gazteek, 6 mutikik guztira, zor-tzikoa dantzatuko dute plazan.Horretarako zortzikoa entseatzeneta ikasten aritu dire Ipi Zelaiare-kin. Bazkariaren ondoren errondaegingo dute, eta afariarekin despe-dituko dute festa.

AltsasuDomekara arte festako protagonis-tak izaten jarraituko dute aurtengo44 kintoak. Santa Ageda egunetik,iluntzero, kinto eta kinta guztiak pla-zatik banaka-banaka pasatuko dirazortzikoa dantzatzeko. Aurten nes-kak eta mutikoek, guztiek bateraeskatu zuten dirua Santa Ageda egu-nean, eta guztiek prestatu zituztenopilak. Sabin Aramendiak eramanzien zahatoa. Saldutako opil eta eskatutako dirua-ri esker, igandera bitarteko bazka-ri, afari eta festa egunez gozatu ahalizango dute. Bestalde, herenegun, Santa Agedaegunean zilarrezko, urrezko eta pla-tinozko ezteiak betetzen dituztenkintadak ospakizunetara bildu ziren.Eta, bihar, larunbatean, herri guztiabatuko da festara, nor bere kinta-darekin bazkaltzeko elkartuko bai-ta. Udalak bere azpiegiturak eskai-ni zizkien kintadei herrian bazkal-tzeko, eta haietako hiruk eskaintzaonartu dute. 90 pertsonek bazkal-duko dute Burunda pilotalekuan. Bes-talde, aurtengo kintoek dantzaldiaantolatu dute plazan.

OlaztiAsteartean hasi eta domekan, bazka-riarekin despedituko dituzte Olazti-ko aurtengo 13 kintoek Santa Ageda-ko ospakizunak. Egun hauetan eske-an aritu dira kintoak, txaranga lagun,eta Santa Ageda egunean, elizara joanetorria egin ondoren opilak banatuzizkieten alkateari, medikuari, apeza-ri eta herriko gazteenari eta adindue-nari. Baserritarrez jantzita eta muti-lak apaindutako makila lagun. Aurtengo kintoez gain, bihar Olaz-tiko kintada guztiek ospatuko duteSanta Ageda. Aspaldiko herritarre-kin biltzeko eguna da biharkoa. Pla-zan dantzaldia egongo da, 20:00eta-tik 22:00etara eta 00:30etik 3:30eraLisker taldearekin. Euria eginezgero, frontoian izanen da.

ZiordiaLau kintok, hiru kinto zaharrek etakinto zahar zahar batek ospatuko dutefesta asteburuan. “Aurten ez dago kin-to berririk, eta horregatik 3 kinto zaha-rrekin batera kinto zahar-zahar batekospatuko du festa, kintoekin batera”esan digu Irati Flores kinto zaharrak. Gaur, ostiralean, elkartean bilduko dira

zortzirak, bazkaltzera. Poteoan ibiliondoren elkartean bertan afaldukodute eta Altsasura joanen dira. Larun-bat eguerdian etxez etxeko eskea egi-nen dute, trikitilariak lagun . Elkar-tean bazkaldu eta poteoan ibili ondo-ren kinto ziordiarrek Altsasuko bideahartuko dute, han afaldu eta parran-da bertan despeditzeko. Ziordikogainontzeko kintadek ere bihar baz-kari-afariak egin dituzte. Domekan, guztiak bazkaltzera bildu-ko dira Ziordiko Urbasa tabernan. Arra-tsaldean poteoan ibiliko dira eta afal-du eta ondorengo parrandarekin des-pedituko dituzte ospakizunak.

Kintoak

Kintoak: Eider Saez, Ander Mendo-za, Asier Ormazabal eta Unai Lasa.Kinto zaharrak: Irati Flores, JaioneCalvo eta Mirena Cristobal. Kintozahar-zaharra: Ana Iturriaga.

Burunda»

Kintoen jai egunak

Olaztiko kintoak. UtzitakoaAltsasun kintoak zortzikoa dantzatzen.

Argazki gehiago

Kintoen argazki gehiago ikus-teko aukera www.guaixe.net-en.

Atxun Zarkoa izango daprotagonista

Burunda aldean kintoen eta San-ta Agedaren ospakizunetan mur-gilduta dauden bitartean, Saka-nako lehen inauteriak ospatukodira Sakanako beste puntan.Larunbatean ospatuko dituzteIrañetako ihoteak. Goizeko10:00etan elkartean ardi tripo-txak gosaltzera bilduko dira irin-tarrak, eta gosaldu ondoren inau-terietako pertsonaia, Atxun Zar-koa, prestatuko dute etamozorrotu egingo dira. Txurizjantziko dira, bizkarrean zintak

dituztela, gerriko gorria eta zin-tadun txanoa jantzita. Segidan,musika lagun, kalejiran ibilikodira, ezkongai dauden emakume-en etxeetan ezpel adartxoz etazinta batez bildutako paxoak utziz.

Arratsaldean kalejiraArdikia bazkaltzera 50 irintaringuru bilduko dira. 18:00etaninauteri kalejira abiatuko da elkar-tetik, gurdian Atxun Zarkoa era-manen dutela, eta trikiti doinuaklagun. Errondaren ondoren, sutanbukatuko du Atxun Zarkoak. Afa-riarekin ordu txikiak arte luzatu-

ko da ihote ospakizuna. Bestalde, irintarrek aipatu

digutenez, geroz eta jende gehia-

go biltzen da batetik Santa Agedabezperako koroak kantatzera eta,bestetik, ihauteriak ospatzera.

Azoka sozialaberriro bueltanGaur, ostirala, 17:00etatik21:00etara Etxarri Aranazkoudaletxeko estalopean

Hileko lehen ostiralarekin baterabueltan da Zorri Azoka, azoka sozia-la. Etxarriko udaletxeko estalope-tik pasatzen denak bertako baraz-ki ekologikoak, artisautza, bertakoproduktuak, artea eta musika opa-tuko ditu. Gainera, Zorri Azokarenproduktuen zozketa batean partehartzeko aukera izanen du bisita-riak. Ohi bezala, 19:00etatik20:00etara gauzak trukatzeko auke-ra izanen da azokan bertan. ZorriAzokako ilbeltzeko gonbidatua Lasmil vidas del carton da.

Sakanako lehen ihoteak martxan

Gero eta gazteagoak parte hartzen dute festan.

Irañeta» Etxarri Aranatz»

Page 9: 450 guaixea

Konposta Gaur egun Sakanan 184 metrokubiko auzo konpostagailu daude.Horietaz aparte, etxeko konposta-gailuek 104 metro kubiko osatzendituzte. Auzo konpostari jarraipenberezi bat egiten ari dira gauregun Mank-eko langileak, “beharduela uste dugu”.

Lakuntzan plastiko birziklatuzegindako auzo-konpostagailu berribat probatzen ari da Mank eta horrenemaitza baloratu ondoren, auzo kon-posta Irurtzunera eta Altsasurazabaltzeko asmoa du Mank-ek, orain

arteko egurrezko konpostagailuekinedo plaztikozko berriarekin.

Hiru hondakin bilketa sistemaerabilita pasa den urte akaberanSakanan gaikako bilketa %45,49raigo zen. Nafarroako eta Europakolegediak ezarritako %50ekoabetetzeko pausu batera dago gauregun ibarra

“Sakandarrek esfortzu bat eginizan dute eta ahaleginak mereziizan du”. Hitz horiekin eskertuzituen atzo Mank-eko presidenteAitor Karasatorre Muguruzasakandarrak. Bi datu eman zituenesker oneko hitz horiek arrazoi-tzeko: abenduan gaikako bilketan%83,4koa izan zela atez atekoan eta4.109 familia ari direla konpostaegiten. Karasatorrek Mank-ekogerente Adolfo Araizekin baterajoan den urteko hondakin bilke-taren datuen berri eman zuenprentsaurrekoan.

Zabor bilketa hobetzea izan daMank-ek egin dituen aldaketenhelburua eta lortzen ari direlanabarmendu du presidenteak.Hala, gaikako bilketa aurreko urte-etan %25aren bueltan zegoen. Lauedukiontzien sistemarekin segi-tzen duten Irurtzunen (2.279 biz-tanle) eta Altsasun (7.655 biztan-le) kopurua antzeko mantentzenda. Herri txikietan (2.049 biztan-le) jarri den bilketa sistema mis-toarekin hondakinen gaikako bil-keta % 57,9 izan zen abenduan eta%83,4ra iritsi zen azken hilabete-an atez atekoa dagoen zortzi herrie-tan (8.793 biztanle).

Pozteko arrazoiakJarritako helburuak bete direla-

ko pozik dira Mank-en. Atez ate-ko sistema garilean jarri zen mar-txan zortzi herrietan eta iraile-tik gaikako bilketa %80tik gora-koa da. Joan den urteko azken seihilabeteetako ibar guztiko gaika-ko bilketa datuak kontuan har-tuta %48,40 da. Egungo legediakjarritakoaren %50etik gertu. EtaIrurtzun eta Altsasun ohiko sis-temarekin jarraitzen dutenez,Mank-ek datu hori hobetzekomargena ikusten du.

Eta gainera, Sakana osoangai organikoekin konposta egi-ten duten familiak 4.109 dira.Araizek azaldu zuenez, “aldeizugarria dago materia organi-koa bereiztearekin eta ez bereiz-tearekin”. Horrek errefusagutxiago sortzea eta Tuterakohondakinde gira hondakingutxiago eramatea ekarri due-lako, ia 1 ,5 tona gutxiago(%22,62ko jaitsiera).

Araizek azaldu zuenez, “Nafa-rroako beste mankomunitatebatzuetan gaikako bilketa datuakbehera egin duten bitartean Saka-nan, berriz, gora egin du”. Beira-ren edukiontzian 29 tona gehiagobildu dituzte, papera eta kartoian13 tona gehiago, pisu arinekoontzietan 68 tona gehiago (batezere atez ateko herrietan) eta 43 tonagehiago arroparenean (79 guztira).Hala ere, sistema berriak urteabetetzen duenean benetako balo-razio eginen dutela adierazi zuenlehendakariak.

Herritarrengandik babes han-

dia jaso dute eta ahalegin handiaegin dutela ere nabarmendu dute.Orokorrean atez ateko sistemaongi hartu dela esan zuten Mank-eko ordezkariek. Zenbait herritanbatzordeak sortu direla eta Mank-i hobetzeko proposamenak egindizkietela jakinarazi dute. Denadela, badira bilketa ereduarekikozalantzak dituztenak eta boikota-tzaileak ere. Olatzagutian jarrai-pen berezia egiten ari direla aitor-

tu zuten: “badaude pertsona kon-kretu batzuk sistema kaltetzenibili direnak. Askok oso ongi egi-ten dute, gutxi batzu bazterraknahasten ari dira”.

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a sakanerria 9

Familia kopurua konpostean Herria Auto Auzo GuztiraArakil 317 146 463Irurtzun 45 0 45Irañeta 65 21 86Uharte A. 108 149 257Arruazu 28 32 60Lakuntza 187 200 387Arbizu 169 159 328Etxarri A. 243 652 895Bakaiku 102 28 130Iturmendi 66 87 153Urdiain 103 93 196Altsasu 57 0 57Olatzagutia 124 439 563Ziordia 28 185 213Guztira 1.598 2.409 4.109

2013ko bigarren sei hilabeteaHerri Urdina Horia Errefusa Organikoa Konposta Beira Kg guztira Bilketa selektiboa Altsasu 175.354 61.999 1.063.706 -- 11.396 121.970 1.439.092 %26,08Irurtzun 54.838 22.810 289.770 -- 4.830 30.212 404.177 %28,31Mistoa 48.860 26.186 222.328 -- 113.050 38.836 451.231 %50,73Atez ate 191.308 110.859 291.096 144.440 413.533 166.015 1.317.252 %77,90Besteak 6.500Sakana 470.360 228.354 1.866.900 144.440 542.809 357.033 3.618.252 %48,40

2013ko lehen sei hilabeteaHerria Urdina Horia Errefusa Organikoa Konposta Beira Kg guztira Bilketa selektiboa Sakana 462.980 165.521 2.967.860 -- -- 285.547 3.881.908 %23,5

Bilketa 2013anHerria Urdina Horia Errefusa Organikoa Konposta Beira Kg guztira Bilketa selektiboa Sakana 933.340 393.875 4.834.760 144.440 687.249 642.580 7.491.804 %35,47

2012ko eta 2013ko bigarren sei hilekoen bilketan aldeaHondakin AldeaBeira +29.992Errefusa - 1.359.420Papera +13.640Ontzi arinak +68.790Organikoa +687.2492012an eta 2013an Tuterara eramandako hondakinakBerdea 4.448.660Errefusa-atez ate+mistoa 363.220Errefusa-poligonoak 195.5402013an errefusa guztira 5.007.4202012an errefusa guztira 6.471.100Aldea -1.463.690 -%22,62

2013ko bigarren sei hilekoan errefusa kiloak biztanlekoAltsasu 138,96Irurtzun 127,15Mistoa 108,51Atez ate 33,11Sakana 89

Irurtzunek eta Altsasuk oraindikez dute zabor bilketa berririk eza-rrita, eta horien herrietan bereiz-keta bere horretan mantendu da.Datozen hilabeteetan herri horie-tan aldaketak ezartzea da erron-ketako bat. Bi udalekin hizketanari da Mank, “hondakin organi-

koari nola heldu aztertzeko behin-tzat” esan zuen Araizek.

Baina, aurrera begira ere, hiruegitasmo dituzte eskuartean. Lehe-na, konpost planta eraikitzea litza-teke. Bigarrena, enplegu tailerra-ren bitartez 16 lagun birziklatzeanprestatu eta trebatu nahi ditu Mank-

ek, gero lanpostuak sortzeko. Horre-tarako laguntza eskaera luzatu dioNafarroako Gobernuari.

Azkenik, Frantziako, Belgika-ko, Espainiako, Eslovakiako etaTxipreko erakundeekin baterahondakin organikoen balioztatze-aren inguruko proiektu batekokide da ibarreko erakundea.Eskualde bakoitzean hondakinorganikoei ematen ari zaien kon-

ponbidea aztertzen ari dira etaboluntario sare baten bidez mai-su konpostatzaileak heztea litza-teke helburua. Erakunde publiko-ak, pribatuak eta unibertsitateakdaude proiektuan. EuropakoEnplegu, Gizarte Gaiak eta Inklu-sio Batzordetik zuzentzen duproiektua. 1,2 milioi euroko aurre-kontua du proiektuak. Haietatik180.000 Sakanakoak.

Hasiera batean zalantza zutensakandarren dei asko jaso zituztenMank-en. Baina horiek gero etagutxiago dira. Herritarren zalan-tzak errazago argitzeko Mank-ekAndroid plataformako adimenduntelefonoendako aplikazio bat mar-txan jarri du: Zer non. Azarotik dagomartxan. Eta 24 orduz dei daiteke-en telefonoa ere badago, 900 730 450.

Hondakinen hiztegi osoa jarridute kontsultatzeko. Euskarri horiherritarrek Mank-i intzidentzienberri emateko ere erabil dezake-

te, “guk lehenbailehen intzidentziahoriek zuzendu edo bideratzeko”,esan zuen Karasatorrek.

Gune berde finkoaGune berde finko bat jartzeko pro-ba pilotua eginen du Mank-ekEtxarri Aranatzen. HorretarakoEcogras enpresaren lankidetzaizanen du ibarreko erakundeak.Etxola bat jarriko da Etxarrin etahan atez ateko bilketan jasotzenez diren beste hondakinak jasotze-ko aukera izanen da.

Hondakin sistema berriaren datuak

SAKANA

Gehiago birziklatzen dugu

Konposta nola egiten den azaltzeko Etxarri Aranatzen egin zen saioa.

»

»»

Erronka berriak

Probako auzo-konpostagailua.

Auzo-konpostagailuak Urdiainen.

Zer non aplikazioa

Page 10: 450 guaixea

HigiezinakLURSAILAK

SALGAI

Altsasun hiru lursail salgai. Bat Dermaun etabeste biak Ulaiar aldean. Interesatuek hots egindezatela 948- 46 74 29 telefonora.

Galdutakoak/ opatutakoakOPATUTAKOAK

Txakurkume bat opatu da Altsasun. lbeltza-ren 30ean. Hots egin 600- 41 15 62 telefonora.

Etxarriko Uholde Kortan graduatutakobetaurrekoi ilunak opatu dira. Deitu 630 47 4786 telefonora.

IkastaroakCederna. Nafarroaren historia, turismo baliabi-dea, Arbizun, otsailak 12-19 eta 26, martxoak 5-12-19 eta 26, apirilak 2 eta 9; Nire zaletasuna nirelanpostu bihurtu, Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta29, ekainak 5; Zuzenean saltzeko estrategiak,Arbizun, urria/azaroa zehaztu gabe. Argibidegehiago: Oskia [email protected] – 948 56 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es.

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org.

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es.

LehiaketakSahari kantari 2014. Saharar herriaren egoerazsentsibilizatzea helburu duen kantu lehiaketa.Talde eta bakarlariek euren kantak martxoaren28ra arte aukeztu ditzakete. Informazioawww.saharaikantari-2014.saharaelkartea.org.

ETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oroko-rreko galderei erantzun beharko diete. Interesatuekeuren datuak eta kontakturako [email protected] e-postara bidali beharko dute.

Oharrak

Etxarriko irakurle taldea. Martxoaren 13an,ostegunean, Andu Lertxundiren “Zoaz infernuralaztana” liburuaren inguruan hitz egitera bilduko da.

Nafarroako herri komunikabide bat sortze-ko. Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelo-pean. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 39

2290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a10 oharrak

NORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Susana Vergara ElorzaLaura Santiago Aristu

Juan Jesus Caro CapellanAgustina Piedra Onieva

Luciano Grados Rodriguez

Beti gogoan izango zaituztegu

Olaztiko 1970eko kintoak

FelipeZeberio Maiza

I. urteurrena

Beti egongo zara gurekin.

Zure emaztea, Aitziber eta Iker

Urdiain - Etxarri Aranatz

Felipe Ceberio MaizaI. urteurrena

Urtiat zube eta geruen ta geruengeyo botatzen dakizu faltan.

Etxekuek

2014ko otsailaren 4a.

Juan Lazkoz Sukia(1934-08-23 / 2014-02-01)

Izarren hautsa egun bateanbilakatu zen bizigai...

Beti egonen zara gure bihotzean.

Etxekoak

Esther Irisarri GarasaCarlos Flores Galarza

Eta bizirik ez dauden 71n jaiotako guztiak.

Zuen kintoak

jaiotzak

• Nerea Ganuza Lopez, ilbeltzaren29an Altsasun.• Simone Flores Agirre, ilbeltzaren30ean Altsasun.• Leire Lazkoz Etxarri, ilbeltzaren30ean Egiarretan.• Hegoi Artieda Lanz, otsailaren1ean Iturmendin.

Ezkontzak

• Iker Eraso Otegi eta EneritzSanchez Ugartemendia, otsailaren4an Etxarri Aranatzen.

Heriotzak

• Andres Ciruelos Garcia, ilbeltzaren

27an Altsasun.• Maria Mateo Larraza, ilbeltzaren30ean Unanun.• Inocencia Goñi Lakuntza, otsailaren1ean Arbizun.• Juan Lazkoz Sukia, otsailaren 1eanArbizun.• Juana Goikoetxea Mendiluze,otsailaren 2an Olaztin.• Bernarda Lizarraga Migel deEtxarri, otsailaren 2an EtxarriAranatzen.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Naiara GoikoetxeaArteta

Denbora pasa ahala beti gure artean egongo zara.

Zure alaitasuna, zuk zenuen poztasuna

gure artean geldituko da beti

Zure kinta

Page 11: 450 guaixea

kirola >>Guaixe • 2014ko otsailaren 7a 11

Pilota

Binakako txapelketa ez da orain-dik erabaki, inola ere ez. 7 jardu-naldi jokatu dira eta sailkapena estudago. Olaizolak eta Aretxabaletak6 puntu dituzte, Irujok eta Barrio-lak 5, Berasaluze II.a-Albisuk, TitinIII.a-Merino II.ak, Xala-Zubietak,Bengoetxea VI.a-Zabalak eta Urru-tikoetxea-Beroizek hiruna puntueta Ezkurdia-Zabaletak 2 puntu.Hortaz, guztiz zabalik dago txapel-keta. Emozioa pil-pilean dago hasie-rako ligaxkako bigarren itzuliahastear den honetan. Beste 7 jar-dunaldi geratzen dira eta edozergerta daiteke.

Ezkurdia-Zabaleta bizirikdaudeEzkurdia eta Zabaletak larunbate-an sekulako sorpresa eman zuten,20-22 irabazi baitzieten Aimar Olai-zola eta Aretxabaleta ordezkatzenzuen Beginori.

Zabaletak sekulako errezitaldiaeman zuen. Pilota gogoz astinduzuen, erreboteraino bidaliz. Jokoaatzera bideratzea izan zen sakanda-rren estrategia eta bete betean asma-tu zuten. Gozamen hutsa izan zenZabaleta lanean ikustea. Olaizolakez zuen aukera gehiegorik izanerrematerako eta izan zituen auke-rak ez zituen ohi duen bezain ongiaprobetxatu. Ezkurdiak, gainera,ondo defendatu zuen. Erasoan ez zen

gehiegi luzitu arbizuarra, bizpahi-ru bi pareta ikusgarri izan ezik. Bai-na bi sakandarrak bikain ulertu etalagundu zuten elkar eta erritmo han-dia ezarri zioten partidari.

Bi bikoak parez pare aritu zireneta tantoak luzeak izan ziren, osolehiatuak. 16-12 aurreratu zirenOlaizola eta Begino baina sakan-darrek buelta eman zioten. 20ko ber-

dinketaren ondoren, Zabaletak bizartako ikusgarri eman zizkionpilotari eta horrela irabazi zutenpartida. Sakandarrek lehian jarrai-tzen dute.

Aitor Zubietaren eta Yves Xa-laren krisialdiaArraroa izan zen igandean Ada-rragan jokatutako partida. Hasie-ran errioxarrak 4-2 aurreratuziren, baina Xalak eta Zubietak,mugitzea gehiago kostatzen zenpilota batekin, koska ederra ate-ra zieten errioxarrei, 5-11 aurre-ratuz, lapurtarraren errematebikainei esker. Ongi aritu zen Xalaaurrean. Baina errioxarrek 15eraberdindu zuten eta hortik aurre-ra Xala eta Zubieta gainditu zituz-ten. Aitor Zubietak ez zuen asma-tu Titini airea kentzean eta horhasi zen Titinen erremate festa,euren pilota biziagoari esker. Nahizeta aurrean Xala Titin baino hobe-to aritu, atzeko koadroetan Meri-nok maila bikaina eman zuen etaetxarriarra dominatu zuen. Zubie-tak akats gehiegi egin zituen etabadirudi oraindik ez duela berejokoa berreskuratu. Hala ere, 20-19ra gerturatzea lortu zuten Xalaketa Zubietak, baina zortea errio-xarren aldekoa izan zen, eta, azke-nean, 22-19 gailendu ziren.

Sorpresaren bi aurpegiakEzkurdiak eta Zabaletak Olaizola eta Begino menpean hartu zituzten partida ikusgarrian. Aldiz, Titin eta Merinoren kontra galdu

zuten Xalak eta Zubietak, partida arraroan

8. jardunaldia

Urrutikoetxea-Beroiz / Ezkurdia-Zabaleta (ost ira lean,20:15ean,Arrigorriagan. ETB1)Olaizola II.a-Aretxabaleta / Xala-Zubieta (larunbatean, 17:15ean,Gasteizen. NITRO)Berasaluze II.a-Albisu / Irujo-Barriola (igandean, 17:00etan,Bilbon. ETB1)Titin III.a-Merino II.a / Bengoe-txea-Zabala (igandean, 17:30ean,Tafallan)

Zabaletasukarrarekin

Asteazkenean material aukeraketa eginzuten, Arrigorriagan, Urrutikoetxea-Beroi-zek eta Joseba Ezkurdiak. Jose Javier Za-baleta ez zen aukeraketan egon, sukarrazuelako, dezima gutxi batzuk. Ezkurdiakaipatu zuen 2 puntu dituztela eta txapelke-tan aukerak izaten jarraitzeko irabazi be-harrean daudela, 5 biko baitaude berdin-duta 3 punturekin. Ea sakandarren boladaonak jarraitzen duen.

Binakakoan ongi hasi ziren Xalaeta Aitor Zubieta etxarriarra bai-na krisialdian daude, azken lau par-tidak galdu baitituzte. “Ongi, ongi…ez ginen ongi hasi. Emaitza one-kin bai, hiru garaipen lortu geni-tuelako, baina txapelketa hasi bai-no hilabete bat lehenago eskue-tan arazoekin hasi nintzen. Partidagogorrak jokatu genituen eta emai-tzak alde genituen, baina ni ez nen-goen nire onenean. Bi aste emannituen frontoitik kanpo, eskuakberreskuratzeko, baina oraindik eznaiz guztiz ongi aritu” onartu duatzelari etxarriarrak. Sentsazio onekinDena den, aste honetan positibo-ago dago Aitor. Nahiz eta igande-an Titin eta Merinoren kontra gal-du, sentsazio onekin geratu zenetxarriarra, eskuak hobe zituela-ko. “Orain arte ez naiz eroso ari-tu. Ezin ongi jokatu, ezin gusturaentrenatu, juxtu-juxtu, deseroso ibi-li naiz. Baina eskuak hobeto ditut

eta aste honetan gustura entrena-tu dut. Sentsazio onak ditut” adie-razi digu etxarriarrak. Gora egingo dutela uste duAitor Zubietak azpimarratu duorain arte ez dutela euren maila-rik eman “inondik inora. Baina pen-tsatzen dut gure jokoa berresku-ratuko dugula, gorakada emangodugula. Zorte pixka bat behardugu, Xala eta biok ongi funtzio-natzen hasteko. Alde horretatikmoralarekin gaude, badakigulakoorain arteko emaitza kaxkarrenarrazoia zein den, zerk baldintza-tu gaituen. Hobeto nago, eta Xalaausart eta konfiantzarekin bada-go, eta partidetara garantiekinateratzen bagara, hau da, gure mai-la emanez, lasai aterako gara gurejokoa egitera eta gora eginen dugu,ziur”. Galtzetik datozen Aimar Olai-zola eta Aretxabaleta izanen dituz-te aurkari. Aimarren kontra aritze-ak ez du Zubieta kezkatzen. “Gukgure jokoa egiten badugu kontra-

rioa zein den berdin da. Ongi joka-tuta eta gure jokoa eginda irabaz-ten bagaituzte, kontrarioa zorion-tzea besterik ez dago, baina orainarte ezin dugu ongi aritu eta horrekematen dizu amorru gehiena. Bai-na pentsatzen dut gure jokoaberreskuratuko dugula. Aimarrekbolada ona darama, lesiorik gabe,eta horrek ahalbideratzen dizumodu jarraituan jolastea, ongi ibil-tzea. Aparte bera fenomeno batda, baina guk gurea ematen badu-gu, jakinda eman ahal dugula, osozail jarriko dizkiogu gauzak” gai-neratu du etxarriarrak. Partidalehiatua izango dela aurreikustendu “txoke polita, ikusgarria, biokirabazi nahiko dugulako”. Txapelketa oso irekia ikusten duZubietak. “Bigarren buelta osoa fal-ta da eta txapelketa zabal-zaba-lik dago”. Denok dituzte aukerak,eta ea Xalaren eta Aitor Zubieta-ren itzulera iristen den. Ate han-ditik.

Jokoa berreskuratuko dutela espero du Zubietak

Page 12: 450 guaixea

Futsal Sakana areto futbol txapel-ketako 14. jardunaldia jokatu zenostiralean. Racing San Migel tal-de uhartearrak lidergoa sendotuzuen, Bunker taldea 20-4 menpe-an hartu eta gero. Bunkerrek bajaugari izan zituen eta ahal izan zuenmoduan egin behar izan zion aurreliderrari. Racingeko Jose MariaGorritik 11 gol sartu zituen.

Arbizu eta Iturmendiren kon-trako lehian 0-2 aurreratu ziren itur-mendiarrak, baina Arbizukoakerremontatzeko gai izan ziren eta5-3 nagusitu ziren bukaeran. Etahirugarren partidan, EtxarrikoGaztetxiek gutxigatik irabazi zionAltsasuko Biltokiri, 4-3, partidaestu eta lehiatuan. Jurgi etxarria-rrak 3 gol sartu zituen, hat tricka.

Racing San Migel da liderra (25

puntu), Auzomotojorik 4 punturaduela (21 p.). Arbizu da hirugarre-na (18 p.). Atzetik daude EtxarrikoGaztetxie (10 p.), Biltoki (9 p.) etaIturmendi eta Bunker (seina pun-tu). Golegile edo pitxitxi sailkape-nari dagokionez, Racingeko AsierTurunbai da pitxitxia (22 gol), Etxa-rriko Gaztetxeko Jurgi Kintana(20 gol) eta Racingeko Jose MariaGorriti (16 gol) gertu dituela.

Jardunaldia atzeratuko da

Santa Ageda ospakizunak direlaeta, asteburu honetan jokatzekoa zen12. Jardunaldia hurrengo asteburu-ra atzeratu da, otsailaren 15era.

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a12 kirola

Areto futbola

Futbola / Saskibaloia

Sakanako KimuenFutbol 8 Topaketaneta I. SakanakoSaskibaloi Topaketanez dago jardunaldirikSanta Ageda ospakizunak direlaeta, asteburu honetan ez da Saka-nako Kimuen Futbol 8 Topaketariketa I. Sakanako Saskibaloi Topake-tarik jokatuko. Otsailaren 16an jokatuko da aipa-tu bi txapelketetako hurrengo jar-dunaldia.

Futsal Sakana Txapelketa

Racing San Migelen gol festaUhartearrek jarraitzen dute lider. Asteburu honetako jardunaldia atzeratu da.

11. jardunaldiko emaitzak

Racing San Migel 20 – Bunker 4Arbizu K.T. 5 – Iturmendi 3Etxarriko Gaztetxie 4 – Bil Toki 3Atsedena: Auzomotojorik

www.futsalsakana.esTxapelketako informazio guztia, kronikak bar-ne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.

Bunkerrek galdu egin zuen liderraren kontra.

Atletismoa

Oihan Pérezek kadeteen probairabazi zuen

Larunbatean San Blaseko X. Kro-sa jokatu zen Lodosan, La Tejeria-ko motokros zirkuituan. Kategoriaguztiak kontuan hartuta 150 korri-kalarik hartu zuten parte. Dantza-leku Sakanako Javi Morenok ira-bazi zuen 4 km pasa zituen probanagusia (14:30), Xabier Fernandez(15:05) eta Francisco J. Lopez (15:11)korrikalarien aurretik. Emaku-mezkoetan Naiara Casi nagusituzen (17:59). Beteranoen mailan Juan-txo Azurmendi altsasuarra 11.asailkatu zen (16:49) eta Juan CarlosPérez altsasuarra 14.a (17:42).

EtorkizunaKadeteetako lasterketa (2,4 km)Dantzaleku Sakanako Oihan Pére-zek irabazi zuen (11:06). Kimuenmailan (850 m) Ekaitz Pérez 8.a sail-katu zen (3:54). Zorionak guztioi!

Trinketea

Nafarroako Trinkete

Txapelketa

Aristorena garaileNafarroako Trinkete Txapelketako 4.jardunaldia jokatu da asteburuan.Emakumezkoen paleta goman, Obe-renako Aristorena etxarriarrak etaZamorak 30-12 irabazi zieten eurentaldekide Leunda eta Maite Urtasu-ni. Asteburu honetan Etxarri-Conti-nen kontra ariko dira Aristorena etaZamora. Bestalde, eskuzko binaka-koan, Oberenako Koldo Murgiondoeta Etxeberria etxarriarrek garai-penaz gozatu gabe jarraitzen dute,Erreka taldeko Bendoiro-Zabalzak40-5 irabazi baitzieten.

Javi Moreno garaile Lodosan

Espainiako kluben artekoa

Irurtzun eta AltsasutxukunAsteburuan Espainiako Kluben Arte-ko txapelketako 5. jardunaldia joka-tu zen. A multzoan, eskuzko moda-litatean, Irurtzunek Paz Zigandahartu zuen menpean. BanakakoanArmendarizek 10-4 eta 10-9 iraba-zi zion Rekalderi, eta, binakakoan,Ongay-Bergera 10-6 eta 10-2 gai-lendu ziren Zuasti eta Telletxearenaurrean. Altsasuk Oberena izan zuen aurka-ri. Banakakoan, Oberenako Vidan10-2 eta 10-0 nagusitu zitzaionAltsasuko Aiestari. Binakakoan,Arrieta eta Peñas altsasuarrek Diaz-Iturriagaren kontra berdindu eginzuten (8-10 eta 10-2), baina ber-dinketa hausteko hirugarren joko-an 5-4 gailendu ziren altsasuarrak.

Pilota

federatutako txapelketa

3. MAILA23. jardunaldia

Lagun Artea 1 – Murtxante 2

Gauzak asko zailtzen ari zaizkio LagunArteari 3. mailan. Barkatzen duenak galduegiten du futbolean eta hori gertatu zitzaionLaguni. Lakuntzarrek lehen zatian bospaseigol aukera argi izan zituen eta barkatu eginzuten. Aldiz, Murtxante behin iritsi zenkontrako atera eta gola sartu zuen. Hala ere,Lagun Arteak berdindu egin zuen, 40.minutuan, Arratibelen golari esker. Bigarren zatian egoera bera errepikatu zen,Lagun Arteak behin eta berriz huts eginzuen. Gainera, 78. minutuan, Adrian Vicenteeta Laguneko Orrio atezainaren artekozorigaiztoko jokaldi batean, baloia Lagunenatean sartu zen. Hortik aurrera, etengabesaiatu zen Lagun Artea, baina ezin izanzuten ezer lortu eta 3 puntuak Murtxanterajoan ziren. Jaitsiera postuak oso gertudituzte lakuntzarrek, eta, gainera, RubenMorillas galdu dute, lesioagatik.

Sailkapena >>1. San Juan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .53 p

16. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .23 p

Asteburuko jardunaldiaCorellano – Lagun Artea

(Igandean, 16:15ean, Corellan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa18. jardunaldia

Beti Onak B 2 – Lagun Artea B 2

Altsasu – Beti Kozkor (Bertan behera)Etxarri – Lagunak (Bertan behera)Altsasu eta Beti Kozkor taldeen artekolehia jokatzen hasi zen Dantzalekun, baina20 minutu pasa eta gero, markagailua 0anzegoela, bertan behera utzi zuen partidaarbitroak, elurragatik. Etxarri Aranatz etaLagunak taldeen arteko partidan lehenzati osoa jokatu zen, baina ondoren bertanbehera utzi zuen partida arbitroak, EtxarriAranatz 2-0 irabazten zihoala. Bestalde, Beti Onak B-k eta Lagun Artea B-k bina berdindu zuten Atarrabianjokatutako partidan. Beti Onak 2-0aurreratu zen eta gol aukera gehiago hutsegin zituen. Aldiz, Lagun Artea B-kberdintzea lortu zuen kontrako aterairitsitako bi jokaldietan, puntu bat lortuz.

Sailkapena >>1. Lekunberriko Beti Kozkor . . . . .39 p4. Lagun Artea B . . . . . . . . . . . . . . . .31 p8. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25 p

15. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .16 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea B – Kirol Sport

(Larunbatean, 16:00etan, Berriozarren)Doneztebe – Altsasu

(Ostiralean, 20:00etan, , Donezteben)Ardoi – Etxarri Aranatz

(Igandean, 16:30ean, Zizurren)

Futbola

Goian Javi Moreno eta behean Oihan Pérez, podiumaren goian.Utzitakoak

Page 13: 450 guaixea

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a kirola 13

Txirrindularitza

Aurreko ostegunean Rural Kutxa-Seguros RGA taldearen aurkezpe-na egin zen bete betea zegoen Iru-ñeko Baluarten. Juan Mari Gua-jardo altsasuarrak egin zituenaurkezpen lanak. NafarroakoGobernuko eta Iruñeko Udalekoordezkariak izan ziren ekitaldianeta baita taldeen babesleak etazale ugari.

Rural Kutxa Sakanatik sortu-tako taldea da. Rural Kutxa-Segu-ros RGA talde profesionalaren 5.urtea izango da aurtengoa. Halaere, taldeak 1992tik ditu talde ama-teurrak eta kategoria txikikoak.Talde profesionala 20 txirrindula-riz osatuta dago eta 26 urteko batazbestekoa du. Gaztetasuna eta hel-dutasuna tartekatzen ditu. RubenFernandez, Francesoco Lasca edoFernando Grijalba bezalako gaz-teak, Luis Leon Sanchez, AmetsTxurrruka edo David Arroyorekinbatera ariko dira. Soilik txirrin-dulari nafar bat izanen du RuralKutxak: Javier Aramendia.

Aurkezpenean ezin izan zenRural Kutxako presidente FlorenEsquisabel egon, ebakuntza batdela medio. Bere tokian JuanmaHernandez managerrak hartuzuen hitza. Denboraldi berrirakotaldearen espektatibak “ilusioa”eta “baikortasuna” direla nabar-

mendu zuen. Taldearen helburunagusiak probetan “presentziaizatea” eta “Vueltan egotea” dire-la gaineratu zuen Hernandezek.“Ziur nago txirrindulariek %100aemango dutela. Espero dut zaleekzuen babesa ematea” eskatu zuen.Luis Leon Sanchezekin kalitatez-ko saltoa eman du taldeak. “Txi-rrindulari irabazle bat izatekofitxatu dugu eta badirudi denbo-rak eta lasterketek arrazoia eman-go digutela” esan zuen, bere alde-tik, Eugenio Goikoetxeak.

2013an UCIko rankingean taldeonena izan zen Movistar eta aur-ten ere asmo hori du EusebioUnzué-ren taldeak. Hiru handie-tako batean –Giroa, Tourra etaVuelta– garaipena lortu nahi lukeMovistarrek. Hori da bere helbu-ru nagusia. Alejandro Valverde eta

Nairo Quintana izango dira taldeburuak, eta aurtengo fitxaketainportanteenak Igor Anton, JuanJose Lobato eta John Gadret dira.27 txirrindulari ditu taldeak. Val-verde izango da Movistarren apus-tua Tourrerako eta aurreko urte-an Tourrean bigarrena izan zen

Nairo Quintana izango da taldeburua Giroan. Espainiako Vuelta-ra biak joango dira.

Taldeko sakandarrak: Erbitieta ArrietaImanol Erbitik bere 10. denboral-dia egingo du taldean, 2005ean

debutatu baitzuen EusebioUnzuérekin. Palmaresean hirugaraipen dauzka: 2011ko Errioxa-ko Itzulia, 2008ko etapa bat Espai-niako Vueltan eta 2010eko etapabat Espainiako Vueltan. Taldegizon bikaina da Hiriberrikoa,oso estimatua, eta Movistarrekobeteranoetako bat da. Aurten ereliderrak laguntzea izango da bereegitekoa.

Jose Luis Arrietak Movista-rreko kirol zuzendari lanetanjarraituko du. Txirrindulari pro-fesionala urte askotan, txirrindu-la utzi eta berehala onartu zuenMovistarrek kirol zuzendari iza-teko egindako eskaintza. Taldekogizon estimatuenetakoa da uhar-tearra, zuzendari handia, beregidaritzapean garaipen handiaklortu dituenak.

Pablo Urtasun Dalcahueko Itzulian

Chileko Chiloé irlak Dalcahueko Itzulia hartu zuen asteburuan. Temuco hiriko Gerson Zuñigaizan zen txapelduna, Curicóko Jose Gutierrezen eta Mauleko Mandel Marquezen aurretik. Pro-bari bere babesa eman zion PinoRoad taldeak. Chileko aipatu taldearen proba gertutik ikusizuen Pablo Urtasun urdiaindarrak, Dalcahuen, lizentzia ez baitzitzaion garaiz iritsi.

2014 denboraldiaRural Kutxa afizionatuakArnau Soé, Asier Unanue, Cris-tian Rodriguez, Daniel Lopez,David Civera, Francisco JoséMedina, Hector Sáez, Igor Rome-ro, Iker Azkarate, Jesus Alber-to Rubio, Josu Zabala, Juan JoséTamayo, Marcos Altur, MigelAngel Benito, Migel Indurain,Odei Juango eta Jonathan Las-tra. *2010ean 42 garaipen, 2011n55 garaipen, 2012an 25 garai-pen eta 2013an 20 garaipen

Rural Kutxa talde profesiona-laAntonio Piedra, Fabricio Ferra-ri, Francesco Lasca, Javier Ara-mendia, Karol Domagalski, Mar-cos Garcia, Amets Txurruka,David Arroyo, Omar Fraile, RubenFernandez, Ramon Domene, Fer-nando Grijalba, Antonio Molina,Angel Madrazo, Lluis Mas, PelloBilbao, Heiner Parra, DavideVigano, Iban Velasco eta Luis LeonSanchez. Zuzendariak: Eugenio Goikoe-txea eta Jaime Garzon. * Rural Kutxa talde profesiona-lak 5 garaipen lortu zituen2010ean, 2 garaipen 2011n eta8 garaipen 2012an. 2013anErrioxako Itzulia (Lasca), Astu-riaseko Itzulia (Txurruka) etaVueltako lehiakortasun saria(Aramendia) lortu zituen.

Odei Juango > Talde amateurrean Rural Kutxaren oinarria harrobiada; txirrindulariak sortzea dabere filosofietako bat. Horrela, tal-de nagusiarekin batera RuralKutxa afizionatuen taldea aurkez-tu zuten Baluarten. 17 txirrindu-larik osatuko dute taldea eta soi-lik 3 dira nafarrak: Josu Zabala,Migel Indurain, Indurain handia-ren semea, eta Odei Juango lakun-tzarra (argazkian, ezkerrean).

Rural Kutxa, ilusioa eta baikortasunaTalde profesionala eta amateurra aurkeztu zituzten Baluarten

Juan Mari Guajardo speaker altsasuarrak egin zituen aurkezpen lanak. Ekitaldian Indurain eta Perurena izan ziren.

»

Movistarrek handietako bat irabazi nahi duOstiralean egin zuen aurkezpena Madrilen. 27 txirrindulari izango ditu taldeak, Valverde eta Quintana buru direla.

Movistar 2014 taldeko argazkia, aurkezpen ekitaldian. Movistar

Page 14: 450 guaixea

Berriki Diccionario defotógrafos españoles(2014, La Fábrica etaAccion Cultural Españo-

la) argitaratu dute. XIX. mendetikgaur egun arte argazkigintzan ari-tu diren estatuko 600 sortzaile bai-no gehiagoren zerrenda jasotzendu lanak. Hainbat ilustraziozlagunduta argitaratu da. Estiloguztietan aritutako argazkilariakopatu daitezke liburuaren 660orrietan: argazkilaritza klasikoa,erreportajea, moda, publizitatea,artxiboa, prentsa, erretratua, arki-tektura eta paisaia.

Miguel Goikoetxea de JorgeLiburuan Migel Goikoetxea de Jor-ge dago (Altsasu 1894-Iruña 1983).Lizarrako gurasoak Burundara bizi-tzera etorri ziren, baina bera hau-rra zela Iruñera lekualdatu ziren.1914an anaia Eduardorekin bateraBordelera joan zen eta 1916 edo 17raarte han bizi izan ziren. Bordelenezagutu zituen kopia pigmentatuenedertasunak harrituta, argazkilariizateko erabakiarekin bueltatu zen.

Altsasuarrak piktorialismoa lan-du zuen. Hau da, argazkia eginondoren esku sartu eta pinturarenberezko itxura ematen zion. Tekni-

ka horretan ordezkari nagusietakobat izan zen. Datatuak dauden bereaurreneko argazkiak 1917koak dira.Hasierako argazki gehienak estere-oskopikoak dira. Baina berehalahasiko zen teknika piktorialistare-kin, pigmentu-prozesuekin esperi-mentatzen. Bere ibilbidean tekni-ka horren arlo guztiak landu zituen.

Iruñera joan zen bizitzera. Argaz-ki-lanek laster sariak eta aitortzaekarri zioten, estatuan eta nazioar-tean. 1920 eta 1936 artean sorkun-tza handieneko garaia izan zen etabere lanak Madril, Zaragoza, Bar-tzelona, Paris, Milan eta Londresenerakutsi zituen. Orduko argazkila-ri piktorialista garrantzitsuenekin

harremana izan zuen. Hainbat aldiz-karitan parte hartu zuen.

Gerra bukatzean eta ama hilondoren, Goikoetxeak bizitza sozia-la mugatu eta bere baitan bildu zen:paisaia eta eszenen tokia estudiokoerretratuek hartu zuten. Bergaminkaleko etxeko dorretako batean zuenestudioan egiten zituen argazkiak.

Goikoetxea de Jorgeestatuko argazkilarienbilduma batean

Miguel Goikoetxea de Jorge.

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a14

kultura >>

Helena Taberna zuzendari altsasuarraparte-hartzaileen artean

Asturiasko emakume talde-ek proposatuta, larunba-tean, Madrilen, Gallardon

ministroak sustatutako Abortoa-ren Legearen kontrako eta egun

dagoenaren aldeko manifestaziojendetsua egin zen Madrilen. Esta-tu guztitik joandako jendea bilduzen porque yo decido leloa zuenmanifestazioan. Baita zinemagin-tzan ari diren emakumeak. Zuzen-dari, gidoilari, muntatzaileak…guztira 60 emakumek bat egin

dute protestaldi horren ingurukodokumentala egiteko. Horien arte-an dago Helena Taberna zuzenda-ri altsasuarra.

Gaur, 23:00etan, Olatzagutikogaztetxean Nekez eta Kauta ariko dira

Melodiko adjektiboa jarridiete gaur Maisueneanariko diren bi taldeei. Kau-

tak itxiko du gaua. Andoaingo hiru-koak bere estudioko laugarren dis-koa, Agerre, aurkeztuko du gaur Ola-tzagutian. Lau urteko isilunearenondoren, azaroan argitaratu zutendiskoa da. Kautak Andoaingo Age-rre baserrian du bere estudio-entse-gu lokala. Taldeak atsedenaldi luzeahartu arren taldekideek hainbat

ordu sartu dituzte tarte horretaneta landutakoa diskora eramateaerabaki zuten. Ahotsaren melodiatxukunetan oinarritutako rock-popdoinuak eskainiko dituzte, abiadu-ra ahaztu gabe.

Aurretik Iruñerriko Nekez tal-dea ariko da. Laukoak pasa denurtean argitaratu zuen Zure eskudiskoa aurkeztuko du Olatzagu-tian. Haien hirugarren laneanrock-metal melodikoa eskaintzendute. Euren kantuen letrak gizar-te gaien inguruko salaketa etainformazioa zabaltzen dute.

Buruhandiaksortzeko aukera

Heldu den ostegunean, 18:30ean,Olatzagutiko ludotekan informazioaeta aurre-lanei buruzko bilera

Olatzagutiko Udaleko KulturaSailak buruhandiak egiteko

tailerra antolatu du. Helduei zuzen-dutako tailerra da eta martxan jar-tzeko gutxienek zazpik eman behar-ko dute izena. Martxoaren 15eanhasita, bederatzi larunbat goize-tan eginen da tailerra, egunero biordu eta ardiko saioetan.

Izena eman nahi duenak hila-ren 13a baino lehen egin beharkodu. Horretarako ludotekatik pasaedo 699 635 187 telefonora hotsegin behar da. Akelarre ludoteka-ko bazkide diren familiek izenematea dohainik dute, ez direnek33 euro ordaindu beharko dituzte.

Kinto ospakizunetarako melodiak Maisuenean

Abortoaren Legearen kontrako film kolektiboaSarean

www.facebook.com/trendelalibertad @trencineastas

Erkuden R. B.

Santanoren lanetangehiago murgiltzekoHelena Santanok bere erakusketarenbisita gidatua eginen du, ostegunean,19:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Gunean

Otsailaren 16ra arte dago zaba-lik, Altsasuko Iortia Kultur

Gunean, Helena Santano altsasua-rrarenOrainetik iragana eta geroaeraikitzenerakusketa. Bertan bereibilbide guztian barna egindakolanak topa daitezke. Artista altsa-suarrak bere erakusketa actionpainting arrakastatsuarekin mus-tu zuen: DJ Jurgi Oraak jarritakomusikak sorrarazten ziona mihi-sera eraman zuen.

Santanoren lana gertuagotikezagutu nahi dutenek aukera pare-gabea dute, ostegunean, otsaila-ren 13an, Helena Santanok bere era-kusketaren bisita gidatua eginenbaitu. Margolan bakoitzari buruz-ko azalpenak emango ditu artistak,eta bere lanak arte mugimendue-tan kokatuko ditu.

Page 15: 450 guaixea

Arbizuko Argibideaelkartean, gaur, 22:00etan,Leitzako Harrapazank etaSakanako Bizkorratxikotaldeak ariko dira

Gaur jarriko da martxanBardoak, Nafarroako tal-dekako bertso ekimena.Nafarroako Bertsozale

Elkartearen ekimenak bertsolarieta bertsozaleen harrobia berritu,gune berrietara zabaldu eta bertso-laritza gozamen gisa eskaini nahidu. Hala, lehiaketak iraungo duenbi hilabeteetan Nafarroako inoiz-ko bertsolari kopururik handienaaterako da plazara: 60, duela bi urtebaino 9 gehiago. Eskarmentu han-diko bertsolariekin batera hasiberriak ariko dira, taldekako lehian.

Bardoak ekimenean parte har-tzen duten 110 pertsonak 16 taldee-tan banatuta daude, eskualdekobertso eskolen arora (taldeko, gutxie-nez, hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezlea eta taldekoordezkaria). Bost multzotan bana-tu dituzte eta bi itzuliko ligaxka joka-tuko da gaurtik otsailaren 23ra arte.

Multzo bakoitzeko talde bana pasa-ko da bigarren fasera, sei guztira.Martxoaren 7tik 30era taldeak bina-ka neurtuko dira, joan-etorrian etaLesakan apribilaren 12an jokatukoden finalera hiru talde iritsiko dira.

TxapelketarenberezitasunakFinala salbu, saioak elkarte giro-koak izanen dira, “kalitatezkoak,hurbilak, gozoak eta berritzaileak”.Mahai inguruan edo bestelako eki-taldiekin osatuko dira. Bardoak eki-menean talde lana izanen da oina-

rria eta, beraz, denen artean bana-tu beharko dute lana. Taldeen egi-tekoa ere saioen antolaketa izanenda. Epaile lanetan ere ariko dira,talde bakoitzak beste multzo bate-ko saioak epaitu beharko ditu. Bai-na horretarako ez dute puntuazio-

rik jarriko. Ariketaz ariketa taldeonena aukeratuko dute. Entzuleekere saioan hobekien zein aritu denbaloratzeko aukera izanen dute. Biirizpide horiek kontuan izandaerabakiko dira lehen fasean saio-etako irabazleak.

Guaixe • 2014ko otsailaren 7a kultura 15

JAVIER AUTOESKOLAI R U R T Z U N

% 10eko deskontua matri-kulan.

PATXI GALARZAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua harategianeta supermerkatuan 100€rengatik txistorra opari.

JM AGIRRE HARATEGIAL A K U N T Z A

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

DANTZALEKU TABERNA

A L T S A S UBazkarietan eta afarietankafea edo kopa doan.

KAXETAE T X A R R I A R A N A T Z

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

KATE INFORMATIKAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua 30 €tikgorako erosketan.

BAIZA MOTORE T X A R R I

Eskaintza bereziak.

KALUXA TABERNAU R D I A I N

Menu edo plater konbinatua-rekin kafea edo txupitoadoan, menu bereziarekinkafea edo kopa doan.

CITROËN SAN MIGUELA L T S A S U

Total olioetan % 30eko des-kontua. Pneumatikoen alda-ketetan % 20 deskontua.

IRUBIDE JATETXEAA L T S A S U

Gosaria (kafea+pintxoa edobolloa+laranja zuku natura-la) 2,50€.

SAKANA OPTIKAA L T S A S U

%15eko deskontua betaurre-koen armazoian eta krista-letan, %10ekoa gainontze-koetan.

Nonerabili

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Sarean www.bertsozale.comwww.bertsoa.com

Euskaraz irakurtzeko ohitu-ra indartzea eta irakurrita-koaren gainean beste herri-

tar batzuekin hizketatzeko asmozsortu da ikasturte honetan Etxa-rri Aranatzen Irakurketa Taldea.Bi hileroko hitzordua jarrita dute.Hala, aurreko astean Kirmen Uri-beren Bilbao-New York-Bilbaolibu-rua izan zuten hizketa-gai talde-an. Hurrengo hitzordua Andu Ler-txundirenZoaz infernura laztanaliburuaren inguruan hitz egitekojarri dute. Martxoaren 13an iza-

nen da, osteguna, 19:00etatik20:30era, Victoriano Huizi udalliburutegian. Han bertan emandaiteke izena.

Bardoak lehiaketaren aurrenekoedizioan Etxarri Aranazko talde bataritu zen. Aritu ziren sakandargehiago baina ibarretik kanpokotalde ezberdinetan banatuta. Biga-rren edizioan Sakanako bi taldekparte hartuko dute lehiaketan:Bilixkorriko eta Bizkorratxiko. Bilixkorriko taldea Eneko Lazkoz,Oier Lakuntza, Alain Iriarte eta Unai

Artieda bertsolariek osatzen dute.Maider Ansa dute aurkezle etaordezkaria, berriz, Artzai Iraurgiizanen da. B multzoan ariko diraIruñeko Mirristi Drimtim (XabierTerreros, Unai Uberetagoena, AsierSaragueta) eta Malerreka-Baztan-go Etxeko Kontuk (Iker Goroste-rrazu, Egoitz Gorosterrazu, AmaiaElizagoien) taldeekin batera.

Bizkorratxiko taldean bertsotan ari-ko direnak Josema Leitza, JosebaBeltza, Saats Karasatorre eta AitorZubiria izanen dira. Taldeko aurkez-lea eta ordezkaria Jon Arratibel da.D multzoan Barañaingo Miluzekobarañetak (Ander Baiano, AnderPerez, Mintxo Astiz, Pablo Perez,Edurne Errea, Iker Mundiñano) etaLeitzako Harrapazank (Migel Mari

Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, JoanesIllarregi) taldeekin neurtuko dira. Horretaz aparte, Haizea Beruete ber-tsolari lakuntzarra Txantreako 12obario eta 11 pedrada taldean ari-ko da. Kide izanen ditu Erika Lago-na, Saioa Alkiza eta Irati Majuelobertsolariak. Haiekin batera EiderAzkoaga aurkezlea eta Idoia Saezordezkaria izanen dira.

Sakandarrak: Bilixkorriko, Bizkorratxiko eta Haizea Beruete

Sakanako Bardoak lanera

Lehen faseko lana

Taldeek egin beharreko lana:hasierako agurra, taldeka (pun-tuagarria); zortziko handian, bina-ka gaia emanda, hiruna bertso; zor-tziko txikian, binaka, ofizioka,hiruna bertso; hamarreko txikian,binaka, ofizioka, hiruna bertso;gaia eta oinak emanda habanera

doinuan bertso bana; objektu batibertso bana; azkena izanen ezden puntua emanda, bertso bana;koplak (launa kopla osatu arte);zortziko txikian hiru punturi eran-tzun; gaia emanda bi bertso osa-tu; puntukako saioa taldekideenartean (sei bertso osatu arte); etabukaerako agurra, banaka (ez dapuntuagarria).

Lertxundi irakurgai Etxarrin Taldearen irakurketa planaMartxoaren 13an,Zoaz infernu-ra, laztana, Andu Lertxundi.Maiatzaren 8an, Ezinezkomaletak, Juanjo Olasagarre.Garagarrilaren 26an, erabaki gabe(Durangoko azokako berriren bat).

Page 16: 450 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko otsailak 7, ostirala • 2. aldia • 450. zenbakia

G Min: 4 Max: 10 Min: 7 Max: 9 Min: 2 Max: 8 Min: 5 Max: 6 Min: 3 Max: 5 Min: 3 Max: 8 Min: 4 Max: 10

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna: eguraldia : tenperatura>>asteko >>

Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 11.4. . . . . . . -2.1 . . . . . .46.9Altsasu 8 . . . . . . . . -1 . . . . . . . .48.3Aralar 2.9. . . . . . . -4.2 . . . . . .21.5Urbasa 5 . . . . . . . . -5 . . . . . . . .38.4

euria: 45% euria: 78% euria: 25% euria: 85% euria: 90% euria: 96% euria: 83%

1. Isilpean gordetzen dengaixotasuna da. Zergatik?Fibromalgia duenarendako ez daerraza izaten azaltzea zer nolakoaden gaixotasunak eragiten duenmina. Askok ez dute ulertzen ger-tatzen zaiguna eta uste dute gai-nera kexuka aritzen garela. Mus-kuluetako mina eta nekea izatendugu, askotan, ohean sartuta bai-no pasatzen ez dena.

2. Norbanako bakoitzak moduezberdinean pairatzen du, gainera. Bai. Fibromialgiak gorputzeko 18puntutan eragiten ahal du. Horie-tako batzuk izaten ditu norbana-ko bakoitzak kaltetuta, ez dutezertan guztiak izan behar. Horrenarabera, batzuek eta besteek eradesberdinean pairatzen dute gai-xotasuna. Gaixotasun kronikoaeta jatorri ezezagunekoa da fibro-malgia, erreumatologoek nagusi-ki antzematen dutena, eta ezauga-rri psikiatrikoak dituena.

3. Ezaugarri psikiatrikoak erebaditu?Gaixotasun ezezaguna da, trata-mendu zaila duena eta detektatze-ko zaila dena. Mediku askorenaurretik pasa naiz ni eta zenbai-tzuek diote norberaren bizitzapertsonalean izandako edo jasan-dako bizipen traumatikoen eragi-nez sortzen dela fibromalgia. Hauda, egoera zailak izanagatik edopasadizo larriak izanagatik sor-tzen den eritasuna dela.

4. Diagnostikoak zure kasuanzein bide izan du?Mediku asko, proba asko eta bide-an ahalegin handia eginda lortunuen nire diagnostikoa. Erreuma-tologoak ikusi ninduenean zehaz-

tu zidan: gorputzeko 18 puntueta-tik 16 nituen kaltetuta. Besoetan etahanketan nuen minak eraman nin-duen proba guztiak egitera.

5. Zein tratamendu segitu duzu?Medikuek pilulak eman izan diz-kidate. Baina ni ez nago prest nirebizitza osoan pilula mordoa hartze-ko. Horregatik jo nuen bestelakoirtenbideen bila, nire medikuarenbaimenarekin.

6. Zerk laguntzen zaitu?Erlaxazioak eta nire burua kon-trolatzeak. Izan ere, meditazioaketa norberaren burua kontrolatze-ak asko laguntzen du. Burmuinaerlaxatua mantenduz gorputzaere bare egoten da eta hori lortzendudalarik minik ez dut izaten.Horrez gain, senda-belarrek dutenahalmenaz ere ohartu naiz.Harriak ere lagungarriak dira.Nik amatistarekin ura irakitendut eta harriaren ezaugarria har-tzen dut edaten dudan ur horre-kin. Min handia izaten dudane-an, marihuanaz egiten dudan olio-ak libratzen nau oinazetik.

7. Ariketa fisiko espezifikoaegiteak ere laguntzen du?Garrantzitsua da min egiten dizu-ten zonaldeak indartu eta mugia-raztea. Horretarako ariketa fisikoespezifikoa egitea oso gomendaga-rria da, luzamenduak batez ere.Ikastaroetan erakusten dizute zeregin hobeki sentitzeko eta minikez izateko. Gero norberak etxeanegin ditzakeen ariketak dira.

8. Irurtzunen sortu zen talderenbat. Baina orain ez da aurreraatera.Ikastaro horiek oso espezifikoak

izaten dira (Mank-eko Kirol Zer-bitzura hots egin, 948 464 866) etafibromalgia dugunok ez garahorrenbeste. Ariketa fisiko espe-zifikoa eskaintzeaz gain, medita-zioa eta norberaren burua kontro-latzea lantzen da bertan, eta horiedozeini etor lekioke ongi. Hortaz,ikastaroa beste modu batera for-mulatu beharko litzatekeela ustedut, jende gehiago apuntatzeko.

9. Ez zara Nafarroako FibromalgiaElkarteko kide. Zergatik?Garai batean jo nuen elkartera.Informazioa eskuratu eta gainera-ko gaixoekin hitz egiten nuen. Bai-na berehala ohartu nintzen horrekez ninduela laguntzarik ematen. Nibetidanik aritu naiz arazoari irten-bidea emateko saiakeran.

10. Irtenbidea bilatzeko, norkeman dizu laguntza?Kristaloterapia saio batzuetan iza-na naiz. Noemi Rosasek eskaintzenditu, Iruñean. Kristalaren bitartezoinazea kentzeko terapia da. Bai-na ez hori bakarrik, Rosasendakoezinbestekoa baita meditazioa lan-tzea ere. Horrek barneko emozio-ak kontrolatzeko ahalmena ematendu, eta gaixotasunak ezaugarri psi-kiatrikoak izanda, asko laguntzendu norberaren mina uxatzen.

11. Gaixotasun isila da. Zer egindaiteke oro har, irtenbide gisa?Medizina alternatiboa gehiagolandu behar dela iruditzen zait,batez ere kronikoak diren erita-sunekin, eta norberaren buruakontrolpean edukitzen ikastea.Ohiko botikak bizitza osoan har-tzeak baretzen ahal du mina, bai-na gorputzeko beste atalei eragindiezaieke.

>>11galdera

KontxiAmezketa

Fibromialgia gaixoa

Testua: Erkuden Ruiz Barroso

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

14 22 1 8

OTSAILEKO SARIAK:1. EKAINBERRI KOBAZULOTARAKO 2 SARRERA,GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA2. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-

TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA3. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA4. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA

Otsailekobazkide zozketa

Elkarrizketa osorik: www.guaixe.net-en.