16
Euren ustiategiak modernizatzeko laguntza jasoko dute Sakanako zazpi abeltzainek Abeltzainek inbertsioak egin ondoren, 2016an eta 2017an kobratuko dituzte diru-laguntzak Sektoreko lehiakortasuna eta jarraipena bermatu nahi ditu diru-laguntzare- kin gobernuak SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 16, ostirala • 2. aldia • 463. zenbakia Nafarroako goma gaineko 4x4 sokatira txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean Etxarri Aranatzen Olatz Azazetaren taldea errege kopakotxapeldun- orde Kirola >> 10 Kirola >> 12 Bost gaztek lehen sektorean hasteko laguntzak dituzte >>3 Nafarroako Bertso-eskolen eguna bihar Altsasun >>14 Gure Esku Dago Arakilen >>8 Ibarreko eskolak eskuz esku lanean >>5 Eskuetan kantuaren doinura flashmoba grabatu egin zuten. Utzitakoa Erraldoi txikien bilkura Altsasun >>8 Hiru ekitaldi memoria historikoaz >>6 Gazteendako eskaintza Altsasun >>7 Tximeleta taldeak Mugitu! diskoa kalean du >>13

463 guaixea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 463 guaixea

Euren ustiategiak modernizatzeko laguntzajasoko dute Sakanako zazpi abeltzainek

Abeltzainek inbertsioakegin ondoren, 2016an eta2017an kobratuko dituztediru-laguntzak

Sektoreko lehiakortasunaeta jarraipena bermatunahi ditu diru-laguntzare-kin gobernuak

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 16, ostirala • 2. aldia • 463. zenbakia

Nafarroako goma gaineko 4x4sokatira txapelketako bigarrenj a rd u n a l d i a j o ka t u ko d alarunbatean Etxarri Aranatzen

Olatz Azazetarent a l d e a e r re gekopako txapeldun-orde Kirola >> 10Kirola >> 12

Bost gaztek lehen sektoreanhasteko laguntzak dituzte

>>3

NafarroakoBertso-eskoleneguna biharAltsasun >>14

Gure Esku DagoArakilen >>8

Ibarreko eskolakeskuz esku lanean

>>5

Eskuetan kantuaren doinura flashmoba grabatu egin zuten. Utzitakoa

Erraldoitxikien bilkuraAltsasun >>8

Hiru ekitaldimemoriahistorikoaz >>6

GazteendakoeskaintzaAltsasun >>7

TximeletataldeakMugitu! diskoakalean du >>13

Page 2: 463 guaixea

MusikaAske!+Kituka Burundi. Maiatzaren17an, larunbatean, 23:00etanAltsasuko Intxostia gazte gunean.

The Sparteens. Maiatzaren 18an,igandean, 19:00etan Etxarri Aranazkoplazan.

Haize Berriak banda. Maiatzaren18an, domekan, 19:00etanOlatzagutiko San Migel plazan.

AntzerkiaTximino jakintsua. Maiatzaren 16an,ostiralean, 22:30ean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean. JonBarbarin.

Fuera de quicio. Maiatzaren 17an,larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Complexus teatro.

Pailazoak Bizipoza. Maiatzaren 21ean,asteazkenean, 17:00etan AltsasukoBurunda pilotalekuan. Pirritx, Porrotxeta Mari Motots.

Proiekzioak Jinbar, explorando el abismo Etiope.Maiatzaren 16an, ostiralean, 19:30ean

Lakuntzako udaletxeko ganboikoan.

Mendi irteerakZabalarte eguna. Maiatzaren 17an,larunbatean, 9:00etan eta 9:30ean(familiak) Lakuntzako plazatik.Zabalarte kluba.

Madalen haitz. Maiatzaren 18an,igandean. Irurtzungo Iratxo elkartekomendi taldea.

Albiko trikuharria-Bustaizko bordak.Maiatzaren 18an, igandean. Sakanakoikastolen mendi taldea.

Lakuntza-Amezketa. Maiatzaren18an, domekan. AltsasukoMendigoizaleak kluba.

Bizikleta irteerakVIII. Iruñerriko mendizerrak.Maiatzaren 18an, domekan, 7:30eanAltsasuko Burunda klubeko mendibizikleta sailaren bajeratik. 70 km.

ErakusketakMendiak batzen gaitu (Baltistan).Maiatzaren 16tik 18ra, ostiraletikigandera, Lakuntzako udaletxekoganboikoan.

Koldo Arnanz arte eskola. Maiatzaren16tik maiatzaren 31ra arte,

astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Literart. Maiatzaren 17an,larunbatean, 18:00etatik 20:00etaraeta maiatzaren 18an, domekan,11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik19:00etara Olatzagutiko kultur etxean.Burundako ikastolen arte proiektua.

Lentzeria. Maiatzaren 17an,larunbatean, 18:00etatik 20:00etaraeta maiatzaren 18an, domekan,11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik19:00etara Olatzagutiko kultur etxean.Olatzagutia eta Ziordiko ikastaroetakoikasleen lanak.

Hitzaldiak Zamorako landan (liburu

aurkezpena). Maiatzaren 16an,ostiralean, 18:30ean Etxarri Aranazkoudaletxeko goiko aretoan. Hizlariak:Jon Etxabe (idazlea) eta Josu Chueca(historialaria).

BertsolaritzaNafarroako Bertso Eskolen Eguna.Maiatzaren 17an, larunbatean,12:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Bestelakoak Altsasu memoria I (76-1950).Maiatzaren 16an, ostiralean, 19:30eanAltsasuko Iortia kultur gunean. AltsasuMemoria taldea.

Lore eta landareen azoka. Maiatzaren

18an, domekan, 10:30etik 14:00etaraOlatzagutiko San Migel plazan.

Guaixe.net-eko komunitatearenaurkezpena. Maiatzaren 20an,asteartean, 18:30ean Olatzagutikokultur etxean.

Erraldoi eta buruhandi txikientopaketa. Maiatzaren 17an,larunbatean, 12:00etan AltsasukoIortia kultur gunetik abiatuta.

Deialdiak Gure Esku Dago ekitaldia. Maiatzaren16an, ostiralean, 17:00etatik aurreraIhabarren.

Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Maiatzaren 16an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 16an, ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazkoplazetan elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 18an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Maiatzaren 19an, astelehenean,15:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean.

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bakarra:

Bikoitza:

Bazkideek deskontua

EgoitzZORIONAK txikito!!Zure lehen urtea iritsida. Muxu handi bat aita,ama eta Oihanen parte-tik.

Egoitz ZORIONAKmaitea!!Egun ona pasa eta mu-xu pila bat Aguraingoeta Arbizuko familiarenpartez.

Elai Gomez Maiz12 urte maiatzaren16an. ZORIONAK

preziosa. Asko maitezaitugu.

UsuaZORIONAKpresios-saa! 2 urte!!!! Hobe be-randuuu… Muxu handi-handi bat Iraia, Oier etaizebaren partez!

JosebaZORIONAK Batman!! 9 urtedagoeneko!! Opari asko iza-tea espero dugu eta osoegun dibertigarria pasa de-zazula!! Ane, ama eta aita.

maiatzak 16-22Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Zorionak gerlari! Hi, Luis, Oihan ta gainontze-ko gerlari denak etxeratuarte... gurie de badek BURRUKE! Besarkadat! Maitasunez, hi launek!

Page 3: 463 guaixea

Euren ustiapena jartzekoNafarroako Gobernuarendiru-laguntza jaso dute

Nekazari gazteek lehen sektoreanjarduera hasi ahal izan dezaten

diru-laguntzak eman ditu Nafarro-ako Gobernuak. 153 egitasmorieman die laguntza eta haietakobost Sakanan daude. Aldi berean,foru administrazioak lehen sekto-reko ustiategiak garatu eta moder-nizatzeko diru-laguntzak ere eman

ditu. Onartutako 389 eskaeretatik7 sakandarrak ziren. Aurrenekoek,bataz beste, inbertsioaren % 35,1ekolaguntza jasoko dute, bigarrenek,berriz, % 37,5.

Enplegua sortuLanda Garapen Departamentuak59.800.988 euro bideratu ditu bi sailhorietara eta 1.709 enplegu ingurusortzea aurreikusi du. Abeltzai-

nek inbertsioak egin ondoren,2016an eta 2017an kobratuko dituz-te diru-laguntzak. NafarroakoGobernuak laguntza horiekin sek-toreko lehiakortasuna eta sektore-aren jarraipena bermatu nahi ditu.Laguntzak ematerakoan kontuanizan da ogibide nagusi nekazaritzaduten nekazariei eta inguru kalte-tu eta menditsuetan dauden ustia-tegiei lehentasuna ematea.

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a 3

ezkaatza >>

III. Amalurra azokakeguraldia ez zuen lagunizan, bai ordeaherritarrak

Sakanako nekazari eta abeltzai-nak izan ziren Etxarri Aranatzenprotagonista. Eurak, eta euren pro-duktuak. Hirugarrenez Amalurraazoka kalera atera zuten eta herri-tarrengana euren produktuakzuzen-zuzenean erakutsi zituzten.25 postu izan ziren Etxarriko pla-zan: barazkiak, marmeladak, ogia,Idiazabal gazta, jogurtak, eztia,txerrikiak eta abereak ere eramanzituzten. Kalitate oneko lehengaiakaukeran. Saltzailearen eta erosle-aren arteko harremanetan sakon-tzea da azokaren egitekoa, eta horilortu zuten parte-hartzaileek. "Jen-detza hurbiltzea baino, nahiagodugu hurbiltzen den horrekinharremana sortzea, zalantzak argi-tzea eta kultura hori transmiti-tzea" adierazi zuten antolatzaileek,EHNE-k eta Belardik.

Transgenikorik gabe"Ekoizle eta jendartearen artekoharremana indartzea da azokarenxedea, kontsumo kate motzak bul-tzatzea eta Sakanako nekazari zeinabeltzain taldeak ekoizpen ereduanematen ditugun pausoak azalera-

tzea", hala azaldu zuen ArruazukoAritz Ganboa artzainak. "Aurten,azokan izan diren berrikuntzenartean, transgenikorik gabeko eli-kadura bultzatzeko pausoak ema-ten ari garela erakutsi nahi izandugu, eta horri eman diogu inda-rra, herritarrei zertan ari garenazaltzeko" gehitu zuen. Sakanakoenpresak eredu jasangarri horre-tan ere ari dira lanean, Unamunopentsuak esaterako. Euren pen-tsuak ahalik eta naturalenak iza-teko transgenikorik gabe lan egi-ten ari direla azaldu zuten.

Ekoizpen eredua aldatuBelardi ekimenak, kontsumo ere-dua aldatzea eta bertatik bertaraproduktuak kontsumitzea du hel-buru, ez hori bakarrik, ekoizpeneredua aldatzea ere baduelakoerronka: "Industria ekoizpene-tik, eredu iraunkor eta jasanga-rri batera joan nahi dugu", esanzuen Ganboak. Azoka, BelardikEHNE sindikatuarekin bateraantolatzen duen ekimen bat da,baina ez da horretan geratzen,urte osoan zehar prestakuntza,esperientziak elkar banatu eta

ikastaroak egiten baitituzte Saka-nako abeltzainek eta nekazariek."Norberaren esperientziak elkarbanatzen ditugu, batzarrak osa-tzen ditugu eta ikastaroetan par-te hartzen dugu nahi dugun ere-dua lortu ahal izateko lanean segi-tzeko asmoz", azaldu zuen.Aurten, landa eremuaren kudea-keta egokia bultzatzeko teknikakikasi dituzte bereziki.

Pausoz pauso aldaketarantzBestelako eredua lortzeko bide luzeadute nekazari zein abeltzainek

aurretik, baina abiapuntua hasiadute. Duela hiru urte eman ziotenhasiera Amalur azokari. Ordutik,urratsak egin dira baina lan askodago egiteke Sakanan: "Abanguar-dia sortua dago, eman ditugun pau-soak azaleratzen ditugu eta lehensektorea indartzeko beharra dago"esan zuen Arruazuko artzainak.Horregatik, Ganboak uste du kuan-titatiboki gehiegi lortu ez bada ere,kualitatiboki aurrera egin delanabarmen.

Belardi ekimenean 9 ekoizledaude. Lurra landatzetik bukae-rako produktua egin arteko lanaegiten dute. Nafarroan eta EuskalHerrian gero eta jende gehiagokegiten du bat eredu horrekin.

Gazte abeltzainen aurreneko instalazioaUdalerria Ustiapen kopuruaIrurtzun 1Uharte Arakil 1Arruazu 1Etxarri Aranatz 1Altsasu 1Guztira 5

Ustiategien modernizaziorakoUdalerria Ustiapen kopuruaArakil 2Irañeta 1Uharte Arakil 1Lakuntza 1Etxarri Aranatz 2Guztira 7

Sakandarren uzta kalera, harrera ona izandaEtxarri Aranatz»

SAKANA

Bost gazte lehen sektorera

Lehen orduan lasai egin zitekeen erosketa. Eguerditik aurrera jendetza ibili zen postu artean.

Urritik aurrera, ekimen gehiagoIkastaroak antolatu dituzte udaz-kenerako. Orain arteko norabi-dean, landa eremuaren kudea-keta egokian eta iraunkortasu-nean oinarr i tuta ,biofertilizanteen inguruansakondu nahi dute, lehengaiakmodu errentagarrian nola era-bili jakitea eta bertako produk-tua ahalik eta gertuen saltzekoerronka dute aurretik.

Page 4: 463 guaixea

Sakanako cheerleader-ak Bruselara

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a4 iritzia

Dagoeneko Osasuna denboraldiosoan desagertutako Ama Birji-naren agerraldi kosmikoren batitxoiten dago, eta miraria espe-ro du bigarren mailara ez jaiste-ko. Horretarako, Real BetisBalompie-ren kontrako partidairabazteaz aparte, izugarrizkokaranbola bat behar du maila sal-batzeko. Futboleko jakintsuakdiotenez, fedea da geratzen zaienbakarra. Fedea. Javi Graciak,Osasunako entrenatzaileak, zelaierdigunea indartzeko San Ferminzentral moduan jarriko duela

hasi da esaten eta, dirudienez, bes-te batzuek San Frantzisko Xabierikusi dute Taxoaren, aste osoan,penaltiak sartzen saiatzen etabandan gora eta behera, gora etabehera ziztu bizian.

Aste hasieran pentsatzen egonnintzen posible litekeela gureSakanako herritik Erkuden,Aitziber eta beste Ama Birjinaguztiak bidaltzea Cheerleedersbezala, gure elkartasuna adie-razteko, eta Iruñako Artzapezpi-kutzari proposamena egiteko ten-tatuta egon nintzen atzo. Bene-

tan. Hori bai, ponpoiak eskuar-tean izanik, kolorezko minifaldaeta top-arekin jantzita, koreogra-fia bat eginez. Tira, afizioa ere poz-teko. Baina Artzapezpikuari dei-tzeko telefonoa eskuan izandagogoratu nuen hurrengo astebu-ruan Europako ParlamenturakoHauteskundeak ditugula, nonhurrengo bost urtetarako Euro-pako Legisladoreak hautatukoditugun. Beraz, asteburu hone-tarako eskatzen badut SakanakoAmabirjinak El Sadarrera joateaOsasunarengana, murrizkete-

kin, hurrengo astean Bruselaraez bidaltzea arriskatzen ari garaeta, benetan, ziur egon han hemenbaino gehiago beharko ditugulagure aldeko koreografia dantza-tzen. Argi daukat nahiago duda-la nire eskakizuna Bruselarakobidaiarekin agortzea. BarkatuOsasuna, baina zuk bakarrikkonpondu beharko duzu. Zorte onmutilak.

Kexak, iritziak, iradokizunak:[email protected]

Nerabezaroa bizitzan gertatzenden trantsizio prozesu edo trans-formazio aldi bat da. Nerabeakez dira haurrak, baina ez diraoraindik helduak ere. Urte gutxi-tan, haurra izatetik gazte batizatera pasatzen da. Aldaketahaundiak izaten dira prozesuhonetan: gorputzean, maila emo-zionalean, mentalean, baitasozialean ere.

Balore eta esperientzia berriakbilatzen ditu familiatik kanpoeta lagun taldeari garrantzihaundia ematen dio. Nerabeakaldaketak behar ditu; baina, aldiberean, nahastuta sentitzen dabatzuetan. Prozesu horretan,identitatearen bila aritzen da:nor naiz ni? Askotan, zailtasu-nak ditu zein den ohartzeko etabere etorkizunerako zer nahiduen erabakitzeko. Beste batzue-tan, bere buruarekiko ziurtasu-na falta du eta honek autoesti-muan eragiten du.

Eriksonen arabera, identitatenahaste bat gertatzen den bizi-tzako momentu bat da, eta iden-titatearen bilakuntza baten hasie-ra. Bere ustez, nerabearen erron-ka nortasun psikosozial bateskuratzea da, bere ezaugarripropioak barneratuko dituenaketa munduan bere papera zeinden argi duena. Nerabea zein denohartu behar da.

Batzuengan, integrazio proze-su hau mailakatua eta lasaiaizan daiteke eta beste batzuen-dako, berriz, krisi zailagoa izandaiteke. Identitatea garatzen denheinean, krisi hau pasatu egi-ten da. Momentu garrantzitsubat da bere ustez, nerabeak bereerabakiak argitzeko eta identi-fikazio berriak sentitzeko.

Familiaren barruan batzuetangatazkak edo zailtasunak sor dai-tezke aldaketa hauek guztiakdirela eta. Baina, aldi berean,horiek aukera onak izan daitez-ke helduontzat; garapen edo haz-kuntzarako aukera bihur dai-tezke, eta iraganeko arazoak bide-ratu edo ordenatu ditzakegu.Bizitzako momentu horretan,mugak jartzea eta irmotasunabezain beharrezkoak dira elkarulertzea eta afektua.

Naroa Iraurgi Arrieta.Psikologoa. Gestalt terapeuta

Etxeratek martxan jarri dituenbi herri dinamika ditugu orain-goan mintzagai.

Batetik, pilotakadaz pilotakadaherri dinamika dugu, sakabana-ketaren salaketa eta honek eus-kal preso eta iheslari politikoen-tzat eta haien senide eta lagunen-tzako dituen ondorioak EuskalHerriko pilotalekuetara eramateahelburu duela. Helburua, dinami-ka hau erabat herrikoia eta par-te hartzailea izatea da. Horren adi-bide ditugu Bortzirietako eta Lei-

tzako pilotalekuak, lepo bete zireneuskal preso eta iheslarien alde-ko ekimen honetan.

Ahalik eta parte hartze zabale-na lortzeko, kirol honen modali-tate guztietan jokatzeko aukeradago: eskuz, sarez, palaz, fronte-nisean…. Honela, herri eta auzoguztietako jendarte anitzenerairitsi nahi da, giza eskubideenurraketaren aurkako mezua pla-zaratuz. Ekintza honek amaie-ra bateratu bat izango du ekai-naren 29an, zeina Euskal Herri-

ko bost pilotalekuetan egingoden ekitaldi banarekin.

Bestetik, Larrabetzun burutu-ko den elkartasun lasterketaren2. edizioa ere gertu dugu, maia-tzaren 18an burutuko dena. Iazsortutako lanari jarraiki, indar-tsu dator aurtengoa ere. Iaz jen-de andana bildu zen arren, aur-ten arrakastatsuagoa izatea espe-ro da. Lasterketaz gain, egunosorako egitarau zabala presta-tu da, txoznak, bazkari herri-koia, kontzertuak, haurrentzako

gunea… Bi lasterketa izanen dira, bata

luzea, 7.600 metrokoa eta besteaherrikoia, 3.200 metrokoa. Beraz,ez da aitzakiarik, edozeinek par-te hartu dezake, elkartasuna seni-de eta lagunen arnasa baita.

Kirola gustuko baduzu hauxeduzu elkartasuna adieraztekoaukera paregabea. Beraz, ani-matu eta parte hartu!

Etxerat

barrutik kanpora

Kolpez kolpe eta pausuz pausu

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun

guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunakasteazkeneko goizeko

hamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da astehorretan publikatuko. Guaixealdizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien

erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko:Foruen plaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Etxarri Aranaztik Gure eskudagora!Mikel Mundiñano Larraza, A13 ekime-naren izenean

Apirilaren 13tik hilabete pasadenean beharrezkoa ikustengenuen balorazio hori publiko egi-tea (…) Herritar denak eskertueta zoriondu nahi ditugu proze-su osoan jasotako laguntza etababesagatik. Hasieratik genionherria bera aterako zela garaileeta hala izan dela uste dugu. (…)

UPNk zentsuaren %24rekinagintzen du Nafarroan, PSNkzentsuaren %11ren babesa duNafarroan, PPk Etxarrin %8,65kobabesa du… Horiek guztiak erres-petagarri eta kontuan hartzeko-ak badira, zergatik ez zentsuaren%42,76 lortu duen kontsulta? (…)

Berme guztiekin eman den boz-keta izan dela nabarmendu nahidugu (…) Nabarmendu nahi duguzalantzarik gabe oztopoz beteri-ko ibilbidea izan dela (…) Bainalorpenek oso zapore ona utzi duteherrian. (…) Euskal Herrian

independentziaren inguruanegin den lehen galdeketa gauza-tzea lortu dugu, erabakitzekoeskubidearen gizarteratzea,herri galdeketa ariketa demo-kratiko gisa demokraziaren fes-ta bihurtzea (…)

Sinbolikoki aurrera eraman-dako ariketa demokratikoak badubere garrantzia. Denok ateradugu ikasgaia prozesu honetatik.Herritarrok badakigu ez dugulazertan egon behar instituzio zeinalderdien zain gure iritzia adie-razteko. Ez badigute ahotsa ema-

ten, guk geuk har dezakegulaerakutsi dugu (…) Gizartearengaraia da, herritarron garaia,erabakitzeko eskubidea lau hai-zetara zabaltzeko garaia.

Gure eskuak lotuko ditugu ekai-naren 8an, Durango eta Iruñeaarteko giza katean. Herri hau osa-tzen dugun gizon emakumeok bes-te hitzordu garrantzitsu bat duguherri honen etorkizunarekin.

Etxarriarrak ere hor izanengara! Gure esku dago!!!

Osorik www.guaixe.net-en

hara zer dien

Nerabezaroa

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Felix AlzelaiARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Eduardo Galan

Page 5: 463 guaixea

Sakandar guztiei zuzendu zaiogonbitea. Izurdiaga eta ibarrekobeste pertsona batzuk ezagutzekoaukera emanen du irteerakSakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak jatorriezberdinetako sakandarrak elkarezagutzeko txangoa antolatu duhilaren 25erako, igandea. “Jatorrianitzeko sakandarrek elkar eza-gutzeko aukera dute egun ederrapasaz eta ibarra pixka bat gehia-go ezagutuz”, azaldu digu Bego Zes-tau immigrazio teknikariak. Txan-goan parte hartu nahi duenakhilaren 19ra arte eman dezake ize-na. Horretarako 648 070 710 telefo-nora edo [email protected] helbidera jo behar du.

Zestauk azaldu duenez, txan-gora ogitartekoak, ura eta ongi

pasatzeko gogoa besterik ez diraeraman behar. Txangoa Irurtzunaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbi-tzuek, Immigrazio Zerbitzuak etaIzurdiagako Kontzejuak antola-tu dute, Nafarroako Gobernuarenlaguntzaz.

Ezagutzarako txangoa

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a 5

Bakaiku» SAKANA

SAKANA

sakanerria >>

Eguraldi ederra lagun larunbate-an ospatu zen Sakanako herrieskolen festa. Antolakuntzan ari-tutako Zelandi eskolako EdurneRuizek esan digunez, “espero bai-no jende gehiago etorri zen Altsa-sura eta ezin gara kexatu. Oso giropolita egon zen”. Ruizek etorrita-ko guraso eta irakasle guztienlaguntzeko prestutasuna erenabarmendu digu. “Horri eskernahiko erraza egin zitzaigun anto-lakuntza”.

Ospakizunaren helburuetakobat Sakanako topagunea izateazen eta Ruizek esan digunez, “eza-gutzen ez genuen jende pila eza-gutu genuen. Horrek aurreanzehar tinkoago jarraitzeko gogo-ak ematen ditu”. Euskarari ere bul-tzada eman zion festak, D eredupublikoaren aldeko festa izanik.“Eskolak Sakanan euskararenda-ko arnasguneak dira eta hori era-kutsi genuen guztia euskaraz izanzelako”. Altsasun larunbatean eus-

kara asko erabili zela nabarmen-du zuen Ruizek.

Altsasuko makina bat kultureragileren laguntzaz goiz etaarratsaldeko egitaraua prestatu

zuten Zelandiko amek. Eskolabakoitzak antolatutako tailerre-tan parte hartu zuen jendeak,artisauen postutan ere arituziren, Pirritx eta Porrotx paila-

zoen Eskuetan doinuarekin kore-ografia prestatu eta ibarrekoeskoletan entseatu ondoren,larunbatean flashmob-a grabatuzuten eta makina bat kontu gehia-

go izan ziren. Esaterako, 300 per-tsonendako bazkaria.

Ibarreko eskolen plaza

Tailer eskaintza zabala, musika, bazkari eta giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Utzitakoak

Aurrera begira

Sakana herri eskolekin sortzen,lelo hori gauzatzen segitzekoasmoa dute ikastetxe publiko-etatik. Bitartean Sortzenen bidezguztiak koordinatzen segitukodute. Ruizek igandean Uharte Iru-ñean ospatuko den XIX. EuskalEskola Publiko Berriaren festanparte hartzeko gonbitea luzatudu. Uharte batean itsas zabale-an leloa du ospakizunak eta fes-ta gunea hiru eremutan bana-tuta izanen da, 10:30etik aurre-ra egitarau zabal eta anitzahartzeko prest. Pirataz jantzitajoateko gonbitea egin du Sor-tzenek. Aldi berean jakinarazidu Ollokin bezperatik karaba-na eta furgonetendako aparka-lekua izanen dela.

Pasa den urtean Irañetan egon ziren kulturartekotasun txangoan.

Begirale izan nahi dutenek ereCurriculumak aurkezteko epeazabalik dute

Hirugarren urtez udalak Bakai-kun Euskeraz aisialdi programamartxan jarriko du. 3 eta 12 urtebitarteko haurrei zuzenduta dagoprograma eta bere helburua txikien

artean euskararen erabilera susta-tzea da. Bakaikuko Udalak jakina-razi du dagoeneko izen emate epeazabalik dagoela eta udaletxetik pasadaitekeela horretarako. Progra-man lan egin nahi luketen begira-leek euren Curriculumak udaletxe-an aurkezteko epea garagarrila-ren 6ra arte dute.

23an batzarraBakaikuko Udalak herrirako epeluzeko plangintza osatu nahi izandu herritarren parte hartzearekin.Maiatzaren 23an, 19:00etan, batza-rra eginen da Auzoan. Erantzunda-ko inkesten eta udalak erakundee-kin izandako bileretako ondorioenberri emanen dute batzarrean.

Udan Euskeraz programarakoizen ematea zabalik

Haurrak puzgarrian jolasten.

Egitaraua9:00etan Irurtzundik Izurdiagara. 11:30ean Ongi etorria Izurdiagako elizan. 12:30ean Forjaren interpretaziogunera bisita. 14:00etan Bazkaria15:30ean Jolasak. 17:30ean Etxera bueltatzea.

Page 6: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a6 sakanerria

Olatzagutia»Uharte Arakil»

Arakil / Arbizu»

Etxarri Aranatz»

Altsasu»

Irurtzun»

Arkeologia indusketa sasoi berriagaragarrilean hasiko da

Igandean zabaldu zuten Zamartze-ko monasterioan aldamenekoindusketaren berri ematen duenerakusketa. Mikel Gartziandiakazaldu digunez, gela bat prestatudute eta han jaso dute Zamartze-ko indusketa arkeologikoan opa-tu dituzten aztarna nabarmene-nak. Ikusgai daudenen artean dau-de txanponak, berunezko piezakedota zeramika zatiak. Bost indus-keta sasoien emaitzen fruitua jaso-

tzen da erakusketan. Igandeko erakusketaren mus-

tutzean elizako, udaleko eta indus-

keta egiten ari den Aditu enpre-sako ordezkariak izan ziren.Aurrenekoen artean aipatzekoa

Fernando Sebastian kardinalarenpresentzia, monasterioa zaharbe-rritu ondoren 2005ean egin zen bir-zabaltzean egona zen.

Gaur, 18:30ean Etxarri Aranazkoudaletxeko goiko aretoanaurkeztuko du

Zamorako landan (Intxorta 1937kultur elkartea) liburua argitara-tu du Jon Etxabe Garitazelaiak.Apirilaren 8an Eibarren aurkez-tu ondoren, gaur Etxarri Arana-tzen izanen da Etxabe, aldamene-an Josu Chueca historialaria due-la. Elizak eta Frankismoak

hitzartutako apaizendako Zamo-rako Konkordatuko Kartzelanegon zen Etxabe 1968tik 1976raarte eta liburuan bere oroitzapeneta iritziak jaso ditu. Argitara-tzaileek esan dutenez, “liburuakate bat gehiago izan nahi du, ahaz-tuen eta axolagabetasunaren hor-mak apurtzeko eta Memoria His-torikoa ezagutu eta bilatzen lagun-tzeko”.

Gaur, 19:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean 1976 eta 1950 urteenarteko Altsasuko hainbat gertakarierrepasatuko dira

Altsasu Memoria taldea herrikohistoria osatu eta berreraikitzekolanean ari da. Egiteko horretan“historia ofizialaren bazterrean,ezpondetan zokoratuak izan direnAltsasuko protagonista eta gerta-kariei” buruz lana prestatu du.Martxoaren 28an aurkeztu zutenestreinakoz eta asko izan zirensarrerarik gabe gelditu zirenak.Eskaera ikusita aurkezpena biga-rrenez egitea erabaki du taldeak.

Iosu Imazek, Ainhoa Corcue-rak, Mikel Claverrek, OihaneZelaiak, Aser Imazek, Jokin Una-

munok eta Iker Agirrek osatzendute Altsasu Memoria taldea.Aurreneko atal horretan herria-ren lehen aipamenetik 1.950 urte-ra arteko tartea hartzen du. Hala,Gaztelaren konkistagatik Nafa-

rroako erresumaren muga izate-ra pasatu zenekoa, Gaztelaren1512ko konkista, karlistadak edo-ta 1936ko gerra zibilaren berri

ematen du lanak. Datu horiek,argazki, bideo, elkarrizketa etaBide Ertzean taldearen zuzenekomusikarekin osatuko da.

Txinparta, memoria historiko tal-deak antolatuta aste honetan SanKristobal fuerteari buruzko memo-ria astea ospatzen ari da Antsoai-nen. Iruñerriko Ezkaba mendiandagoen gotorleku-espetxean gerrazibilaren ondoren gertatutakoakgogorarazteko egitaraua prestatudute. Hala, igandean, 12:00etan,Ezkabako gotorlekuan bertan pre-so egon zirenei eta haien senide-ei omenaldia eginen zaie.

Sakandarrak EzkabanAsko izan ziren espetxe hartan

preso izan zirenak. Baita han hilzirenak ere. Sakandarrak barne.

Manuel Torrano Senar (Dorrao),Vicente Uharte Mercero (EtxarriAranatz) eta Victor De la Fuente

Manzano (Altsasu). Espetxea eza-gutu zuten beste sakandar batzukere izan ziren: Braulio Itxaso Bera-

za (Errotz), Jose Abaiza Garmen-dia (Etxarri Aranatz), Juan JoseGoñi Aristegi (Altsasu), Rafael LasaOtegi (Olatzagutia) eta Tomas Ara-mendia San Roman (Olatzagutia).Bestalde, garai haietan soldaduskaegitea tokatu zitzaien gazte sakan-darren artean Rafael Ijurko Mun-diñano etxarriarra zegoen, espetxe-ra soldadu bidali zuten eta ihes han-dia izan zenean han zegoen,gertakari latzen lekuko izanik.

Iratxo elkartearen festaBihar osatuko du Iratxo elkarteak berebazkide eguna. Goizeko bederatziakaldera mendi irteera eginen dute. Herriinguruan mendi buelta eginen duteItsesi, Egiarreta eta Bi Aizpetik pasa-tuz. 18:00etan musikariak lagunpoteo animatuan ibiliko dena Iratxo-ko kideak eta eguna afari ederrare-kin despedituko dute. 50 bat kidedaude izena emanda eta Quinteroakordeoilariak alaituko die gaua.

Errausketagaitzesteko seinaleakendutaUdalerri honek errausketa gaitzes-ten du testua duen trafiko seinale-ak Bakaikuko eta Etxarri Aranazkoherri sarreretan jarri dira aurten. Ola-tzagutiko Udalak ere ostiralean jarrizituen, udal bilkuran erabaki beza-la. Jarri eta bi egunetara seinaleaklurrean agertu dira.

ITBren saioberria ikusgaiIrurtzun Telebistak apirileko berrijasotzen duen saioa igandean aur-keztu zuen. Oraingo honetan aurre-ko hileko gertakarien berri Lorekbesterik ez du eman ITBn, Marti-na Ibilaldi Handian parte hartzerajoan eta galdu egin zelako. Gerta-erak sortutako kezkaz aparte, Lore-ren bidez hilabetearen errepasoa,Irurtzundarrak munduan eta beka-rio bila azpiatalak ikusteko aukeradago ITB 2.0ren hirugarren saioan,betiko moduan www.irurtzuneuska-raz.com-en.

»

Ezkerreko seinalea bota dute.

Espetxean zela Burgosko prozesuan epaitu zuten Jon Etxabe Garitazelaia.

Arkeologoak heldu den hilean etorriko dira Uharte Arakilera.

Memoria historikoarekin lotutako ekitaldiak

Etxabek Zamorakoespetxealdia liburuan jaso du

ArakildarrakItxasperrinSan Isidro eguna dela eta hainbatarakildar bilduko zen atzo Egiarre-tako Itxasperri ermitan, nekazarienpatroia ospatzera. Eguerdian San-tiagori eskainitako ermita erroma-nikoak Arakilgo hildakoen aldekomeza hartu zuen . Hura despedituondoren, ibarreko soro eta larreakbedeinkatuko zituzten. ArakilgoUdalak elkartutako arakildarrei ota-mena eskainiko zien eta hala des-peditu zen ospakizuna. Bestalde,atzoko egunez, arratsaldean, Arbi-zun auzatea izaten zen plazan, bai-ta afariak ere.

Informazio gehiago: www.guaixe.net/sakana/1386950954197

Ezkaba mendiko gotorleku-presondegiko ikuspegia.

Hizlariekin batera, bideoak eta Bide Ertzean taldea ariko da.

SAKANA

Memoria historiko ariketaDeia

Gaur bildutakoa erakutsiko duAltsasu Memoriak taldeak, bai-na altsasuarrek emandakopasarteekin osatu nahi du tal-deak bere lana. Horregatik, tal-detik altsasuarrei herriarenmemoria historikoa osatzekogonbitea luzatu dute.

Indusketaren berri ematen duen erakusketa Indusketa gehiago

Arkeologoak garagarrilean buel-tatuko dira Zamartzera eta irai-la bitartean historia azaleratze-ko lanean segituko dute. Arke-ologoak etorri eta aurrenekoastean boluntarioak beharkodira, indusketa gunean pilatu-tako lurra kendu ahal izateko.

San Kristobal gotorlekuari buruzko memoria astea

Page 7: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a sakanerria 7

Bakaiku» Altsasu»

Olatzagutia»

Gaztainondoeninguruko aurrenekolanak Gaztainondoen Lan Taldea sortu daBakaikun. Basoan dauden gaztai-nondoak zaindu eta berreskuratze-ko lanak eginen ditu etorkizunean.Aurreneko lanak larunbatean eginzituzten. Baso garbiketa lanak eginaurretik gaztainondo zahar eta gaz-teen kokapena eta egoera zehaztunahi zuten. Horretarako GPS tres-naren bidez markatu zituzten hain-bat boluntariok, baina lan erdiak egi-tera ere ez ziren iritsi, beraz, aurkideialdi berria eginen du Gaztainon-doen Lan Taldeak.

Plazaloretuko daDomekan, 10:30etik 14:00etara,lore azoka

Zazpigarrenez Olatzagutiko Uda-lak lore eta landare azoka antola-tu du. Etzi 11 postuk beteko duteOlaztiko plaza. Haien artean ibil-tzen denak garaiko landareak,lore lehorrak, bonsaiak, baratze-rako landareak, lorontziak, uken-duak eta bestelakoak opatuko ditu.Udaberri garaian etxeak loreekinedertzeko ohitura baliatuta anto-latu du udalak azoka. Gainera, txi-kienak lorezaintza tailer bateanparte hartzeko aukera izanen duteSarasate plazan.

Parte hartzea Postua EskaintzaInvernaderos Segura Baratze landareak, loreak, loreontziak.El Bosquecito Bonsai eta paisaia txikiak.Taller Alivia Aromaterapia.Mendi Lore Garaiko landareak, lore lehorrak, jarroiak, belar eta lore usaintsuak.Viveros El Montañes Garaiko landareak eta lorezaintza.Hostoak Lorezaintza.Larrosa Lore-sortak, garaiko landareak,barruko landareak.Sara sendabelarrak Ukenduak, tinturak, olioak, lozioak, ezpainetakoa.Urretabizkaia loredenda Urte-sasoiko landareak, zuhaixkak.Aritzkurengo tienduka Kosmetika naturala, erlezaintza eta sendabelarrak.Viveros Landarbaso Garaiko landareak.

Gazteek eskaintza zabala dute aukeran Intxostiapuntan. Artxiboa

Landare eta lore eskaintza zabala izanen da Olatzagutian. Artxiboa

Gaztainak biltzen. Artxiboa

Abian da Gazte 2 Asteegitaraua

Altsasuko Udalaren Gazteria Sai-lak zortzigarrenez Gazte 2 aste pro-grama antolatu du. 12 urtetik gora-ko gazte altsasuarrek makina batjarduera izanen dituzte eskura.Jarduera guztiak Intxostiapunta

gazte gunean izanen dira eta dohai-nik, biharko mus txapelketakoparte-hartzea eta afaria izan ezik.Bestela, tailerretan eta afarianizena emateko Intxostiapunta gaz-te gunetik pasatu beharko da edoarduradunekin harremanetanjarri: [email protected] edo 948564 785. Gazteria Sailetik partehartzeko gonbitea luzatu dute.

Atzo arratsaldean aurkeztuzuten Intxostiapunta gazte gune-an Gazte 2 aste programa etahorren ondoren dantza ikuskizu-na izan zen. Euskal dantzak, dan-tza modernoa, erritmikoa eta zum-ba dantza ikusteko aukera izan zen.Egitarauak bai asteburu honetan,bai asteartean, bai hurrengo aste-buruan izanen du segida.

Gazteendako eskaintzaEgitaraua

>> Maiatzak 16, ostirala22:30ean Tximino jakintsua. JonBarbarin. Kafea eta pastak ere.

>> Maiatzak 17, larunbata17:30ean Mus txapelketa. +16 urte. 5euro bikoteko.21:30ean Afaria. 3 euro. 23:00etan Kontzertuak: Aske! EtaKituka Burundi.

>> Maiatzak 18, igandea17:00etan Sukaldaritza tailerra. 17:30ean Areto futbol txapelketa. 20:00etan Txokolatada.

>> Maiatzak 20, asteartea18:00etan Konbo kontzertua. 19:30ean Ur-jokoak.

>> Maiatzak 23, ostirala18:00etan Mahai joko txapelketa.

>> Maiatzak 24, larunbata18:00etatik 21:00etara Pantailak:play 3, wii, xbox… eta zezen mekanikoa.

Gaur, 22:30ean AltsasukoIntxostiapunta gazte guneanGazte 2 Aste egitarauaren barruan,Jon Barbarinek gaur Tximino jakin-tsua antzezlana ekarriko du Altsa-sura. Ihabardarrak tximino batenpapera jokatuko du. Oihaneanharrapatu eta Europara ekarri dutetximinoa. Ikuskizunen batean buka-tu aurretik tximinoak hitz egitenikasi eta kultura maila itxurakoalortuko du. Horren berri izanen dute zientzienakademiako kideek, tximinoahitzaldia ematera deituko dute etatximinoa giza kondizioaz, gizar-teaz eta beste gai filosofikoez ari-ko zaie. Barbarinek gazte gune-ra eramanen duen lana Franz Kaf-karen Akademia baterakotxostena (1919) idazlan laburradu oinarri.

Tximinoa gizakondizioaz

Egitaraua10:30etik 14:00etara Lore etalandareen VII. azoka, San Migel plazan.*10:30etik 14:00etara Landatzen etaloreak sortzen, Sarasate plazan.*11:00etatik 14:00etara Lentzeriaerakusketa, kultur etxean.

17:30etik 19:00etara Lentzeriaerakusketa, kultur etxean.19:00etan Haize Berriak bandarenkontzertua, San Migel plazan.*

*Euria eginez gero Erburua kiroldegian.

Page 8: 463 guaixea

Gure Esku Dago Arakilgo ekitaldiaeginen da gaur

Gaur, 17:00etan, Ihabarren hasikoda Arakilgo Gure Esku Dago eki-taldia. Ondoren, kalejiran abiatu-ko dira Hiriberrira. Haurrenda-ko jolasak, musika eta dantza iza-nen dira, festa giroan antolatuduten ekitaldian. Hark irautenduen bitartean ekimeneko kami-setak eta metroak erosteko auke-ra izanen da.

DenetatikGiro ona izango da gaur arratsal-

deko 17:00etan Ihabarren: haurren-dako jolasak prestatu dituzte bai-ta txokolate beroa ere, eta musikaeta txalaparta ez dira faltako. Biorduz festa giro polita izango da.Ondoren, 19:00etan, kalejiran abia-tuko dira Hiriberrira. Hiriberrikoplazan musika egonen da, eta dan-tza saioa eskainiko dute; ondorentxistor jana egonen da. ArakilgoGure Esku Dago ekimeneko anto-latzaileak arakildar guztiak gonbi-datu dituzte ekitaldian parte har-tzera eta ekimenaren aldeko metro-ak eta kamisetak erostera.

Burundari 83. kilometroa dagokio

Festa giro alaian egin zuten aurreko ostiralean Burundako Gure Esku Dago ekitaldia Altsasun. Zubiondo abesbatzak eta Zangitu fanfarreakhasierako giroa alaitu zuten. Ondoren ekimeneko ordezkariek hartu zuten hitza eta bertaratutakoak animatu zituzten erabakitzeko eskubi-dea aldarrikatzen duen ekimenean parte hartzera. Bukatzeko, Enrike Zelaiak jarri zituen bertaratutako guztiak dantzan, kalejira luze-luze-an. Antolatzaileek kamisetak eta 83. kilometroari dagozkion metroak saltzeko deia egin dute.

Asteartean, 18:30ean Olatzagutikokultur etxean Komunitatean partehartzeko eman beharreko pausuakerakutsiko dira

Astekari honen web orriak,www.guaixe.net-ek, berritu dene-tik hainbat aukera eskaintzenditu. Horien artean dago Komu-nitatea, zuzeneko parte hartzeaeskaintzen duena. Haren bidezsakandarrek edo ibarreko talde etaerakundeek euren profilak sortuditzakete eta, haren bidez, eurenargazkiak, testuak, bideoak etaaudioak partekatu. Gainera,www.guaixe.net-eko Komunitate-ko profiletara igotako guztia Guai-

xeren Facebook eta Twitter kon-tuetan ere zabaltzen da. Hala, Inter-neteko Sakanako euskarazkokomunitatea sortzen da.

Bierrik fundazioko kideak aste-artean Olatzagutian Komunitate-aren berri ematen ariko dira. Web-

orriak eskaintzen duen aukerahorretan parte hartzeko egin beha-rrekoak azalduko dituzte. Hala eginzen pasa den asteazkenean Irurtzu-nen. Dozena erdi bat egon ziren azal-pen-saioan eta profil bana sortuzuten. Irurtzunen eta Olatzagu-

tian bezala, Bierrik fundazioarenasmoa da halako aurkezpenak herrigehiagotan egitea. Baina, bitarte-an, interesa duenak www.guaixe.netweb orrian sartu eta Komunitateatalean sartzera gonbidatzen dituBierrik fundazioak.

San Migelak pasata Asteburuan ospatu dituzte iturmen-diarrek San Migel festak. GazteAsanbladak ostiralera aurreratuzuen ospakizunen hasiera eta estrei-nekoz Ximona gaztetxeak kontzer-tuak hartu zituen. Gazteek larunbatarratsaldean haurrendako jolasakantolatu zituzten. Bestalde, erakus-keta, auzateak eta dantzaldiak ezziren falta izan Iturmendin.

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a8 sakanerria

Arakil / Altsasu»

Olatzagutia» Iturmendi»

SAKANA

Bihar eguerdian Sakanako topaketaeginen da Altsasun

Ba dira bi urte Juan ManuelHerrero, Zapa, erraldoi etaburuhandi txikiak egiteko taile-rrak ematen hasi zela. Ikastarohorietan sortutako erraldoi etaburuhandiak han-hemenka era-bili dituzte bere sortzaileek. Guz-tiak batzeko asmoa zeukan, bai-na erakusketa gela batean hau-tsa jaten egon beharrean irudieidute erabilera ematea egokienalitzatekeela pentsatu zuen Zapak.

Hala, bihar erraldoi etaburuhandi txikien kontzentra-zioa izanen da Altsasun. Iortia

kultur gunean jarri dute hitzor-dua. Handik Zumalakarregi pla-zara abiatuko dira eta kalejiraForu plazan despedituko da. Eska-la txikiko erraldoiekin bateraAltsasuko erraldoiak eta gaitero-

ak aterako dira. Segizioaren ondo-ren Zubiondo elkartean bazkal-

tzera elkartuko dira. Dagoeneko25 helduk eta 18 haurrek eman

dute izena.

Guaixe.net-eko Komunitatea hemen da

Giza katerakokatebegiak lotzen

Herenegun Irurtzunen www.guaixe.net-eko Komunitatea ezagutu zutenak.

Olaztiarrak buruhandiak eta erraldoiak egin dituzte. Artxiboa

Haurrek primeran pasa zuten. Utzia

Azalpena zure herrian

www.guaixe.net Komunitateaninteresa duenak eta bere herrianaurkezpena egitea nahi [email protected] helbideraidatzi beharko du. Gutxienezsei pertsonako taldea behar da.

Erraldoi txikiakere badira

5 ikastaro

Aurreneko urtean Altsasun 5ikasle eta Olatzagutian 10 izanzituen Zapak. Aurten UharteArakilen 6, Altsasun 15 eta Ola-tzagutian 10. Arbizuarrek Uhar-te eta Altsasuko ikastarotan par-te hartu dute.

Page 9: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a oharrak 9

JexuxMendiola Garziandia

Ez nau izutzen negu hurbilakuda betezko beroan

dakidalako irauten duelaoraindik ere geroan.

Zu familiye, Kaxetakuek

Hil berria

Mª AngelesAsarta Arana andrea

Familiak emandako laguntza etamaitasun guztia eskertzen du.

Mila esker guztioi.

IosuAnduaga Goñi

IV. urteurrena

Gu biyotzetan zaude.

Zu fameliyek

Mayetzien 20an.

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Liburudenda bat eskualdatzen da. Sakanan.Telefonoa: 661 26 46 51.

Lizarragako elkartea alokatzen da.Lizarragako San Adrian festetan, ekainaren 14an,15ean eta 16an, “Aziturri Txokoa” elkartea aloka-tuko dugu. Ekainaren 1ean arratsaldeko18:00etan enkantea eginen dugu. Gutxienekoalokairua 600 €koa izanen da.

Galdutakoak / OpatutakoakGALDUTAKOAK

2 hilabeteko artzai txakurkumea. Galdu daArbizutik Andia mendira bitartean. Opatu due-nak, mesedez, hots egin dezala 636 44 47 76telefonora.

OPATUTAKOAK

Giltza urdin bat soka urdina duena. Arbizunopatu da. Galdu duena Almenteren etxera joandadila bila.

IkastaroakAES. “Enpresa ingelera II”, Arbizun, 70 ordu, irai-la-azaroa; “Ingelera elkarrizketa praktikak”, Arbizun,40 ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplikatutako treba-tasun pertsonalak, Arbizun, ekaina “Planoen inter-pretazioa eta ordenagailuz lagundutako diseinua”,Altsasu, 60 ordu, urria-abendua; “Adimen emozio-

nala”, Arbizun, 30 ordu, iraila-urria; “ETEei aplika-tutako trebatasun pertsonalak”, Arbizun, 35ordu,ekaina; Informazio gehiago: 948 46 83 07 [email protected]

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta 29, ekainak 5;Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun, urria/aza-roa zehaztu gabe. Argibide gehiago: Oskia [email protected] – 948 56 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketaETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oroko-rreko galderei erantzun beharko diete. Interesatuekeuren datuak eta kontakturako modua [email protected] e-postara bidali beharko dute.

Oharrak Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 39

2290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea. Nahi baduzu, deitu 661- 59 04 20telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Filosofia – trukea. Informazio gehiago [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publiko-en inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. EgoitzaIruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburuaargitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotze-ko ondoko kontu korrontea zabaldu dute NafarroakoKutxan: 2054/0142 68 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko par-taide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearen

parean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia,ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokola-tea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia,arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina…Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Amaiur Andueza Martinez deApellaniz, apirilaren 30eanAltsasun.• Haroun Douife Chaabi,maiatzaren 4an Irurtzunen.

Heriotzak

• Jesus Lizarraga Lakuntza,maiatzaren 11n EtxarriAranatzen.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Page 10: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a10

Pilota

PilotaGoxua-Frontenisa

Sokatira Frontenisa

Buruz Buruko lehen jardunaldian,Joseba Ezkurdiak 22-10 irabazi zionIker Arretxeri partida oso gogorre-an. Bestalde, Jose Javier Zabaletak5 tantotan utzi zuen Alvaro Unto-ria. Sakez 11 tanto egin zituen.“Sakearekin asmatu dut eta horiizan da gakoa. Aurreko koadroetanaritzea kostatu egin zait eta tantoabukatzen ere ez naiz oso fin ibili”esan zuen.

Joseba Ezkurdiak Julen Rete-

giren kontra jokatuko du BuruzBuruko final-zortzirena. Orainarte Buruz Burukoan ez dira elka-rren kontra aritu. Retegi Bik adie-razi du orain arteko sentsazioakez direla oso onak. “Ezkurdiaksekulako partida jokatu zuen Arre-txeren kontra” nabarmendu zuen.Arbizuarrak azaldu zuen orduasko sartzen ari dela entrenatzen.“Nire jokoa egiten jarraituko dut.Hori da bidea” adierazi du.

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Etxarriko Gure Pilotaklubaren eta Olaztiko Pala ardura-dunen laguntzarekin, SakanakoEmakumeen Frontenis Txapelke-ta antolatu du. Txapelketa maiatza-ren 30etik aurrera jokatuko da,ostiraletan eta larunbatetan arra-tsaldez eta igandetan goizez, Etxa-rri Aranazko pilotalekuan.

Txapelketa herrikoia da, eta,hortaz, emakume guztiak anima-tu nahi ditu MankomunitatekoKirol Zerbitzuak. Orain arte oso

harrera ona izan du frontenis txa-pelketak, eta aurten ere hala iza-tea nahiko lukete. 3 mailatan joka-tuko da: 1. maila, 2. maila eta 3.maila (hasi berriendako eta hel-duendako).

Izena ematekoMaiatzaren 21era arte: 948 464 866edo [email protected](Amaia, Mank) edo 638 138 231(Migel, Etxarri Aranatz). Bikotebakoitzak 20 euro ordaindu behar-ko ditu.

Larunbatean hasi zen goma gaine-ko Nafarroako 4x4 Sokatira Txapel-keta, Jauntsarasen.

Kadete mailan parte hartzen aridira talde sakandarrak, AndraMari ikastolatik sortutako AndraMari eta Putterri, Berriozar etaUltzama taldeekin batera. AurtenSakana Sokatira Taldeak ez du tal-derik plazaratu. 4 jardunaldikoligaxka jokatu eta gero, bi talde one-nek finala jokatuko dute Lesakan,maiatzaren 31n.

Bihar EtxarrinKadeteetan Ultzama izan zen one-na 1. jardunaldian (4 puntu), AndraMari 2.a (3 puntu), Berriozar 3.a (2puntu) eta Putterri 4.a (puntu 1).

Bihar, larunbatean, txapelketa-ko 2. jardunaldia hartuko du Etxa-rri Aranatzek, 18:00etan. Gizonez-koen 320 kiloko txapelketako 2. jar-dunaldia, emakumezkoen 265kiloko 2. jardunaldia eta kadeteenmailako 2. jardunaldia egongo dirajokoan.

kirola >>BAKAIKOA TXAPELDUNORDE: Nafar KirolJolasen jubeniletako Eskuz Binakako fina-lean Espinalek eta Sarasak (Huarte) 22-15irabazi zieten Joanes Bakaikoa etxarria-

rrari eta Medinari (Erreka). 2. mailako fina-lean Sanchez eta Gilek (Esteribar) 22-15irabazi zieten Zudaire-Ustarrozi (Irurtzun).

Aurreko edizio batetako sari ematea.

Mank-ek antolatutako txapelketa arrakastatsua izaten da.

Irurtzungo 22. Pilota

Txapelketa

Pilotaz beterikoasteburua

Asteburuko partidak

Ostirala (18:00etan Irurtzunen)Kadeteak-Exposito-Orbegozo (Añorga) /Etxeberria-De la Cruz (Irurtzun)-Merino-Aristegi (Txaruta) / Sala-berria-Mariezkurrena (Erreka)-Gurrea-Etxegia (Huarte) / Gar-cia-Cordon (Oberena)-Mugiro-Bidaurreta (Zugarralde)/ Zubizarreta-Oiarbide (Lapke)

Igandea (10:00etan Irurtzunen)Gazteak-Chiapuso-Aburuza (Aurrera Saiaz)/ Jamar-Andueza (Oberena)-Petit-Altzuarra (Titin) / Sevilla-Nafarrete (Zaramaga)-Albiasu-Ruiz (Zugarralde) / Egi-guren-Eskudero -Zalduendo-Aramendia (San Migel)/ Zudaire-Ustarroz (Irurtzun)

Asteartea (19:15ean, Irurtzunen)Seniorrak-Armendariz-Mitxelena (Irurtzun)/ Rekalde-Telletxea (Paz Ziganda)Jubenilak:-Albiasu-Ruiz (Zugarralde) / Egi-guren-Eskudero (Zazpi Iturri)Biak

aurreraEzkurdiak Retegi Bi eta

Zabaletak Jaunarena izanen

dituzte aurkari Buruz Buruko

final zortzirenetan

Buruz Burukoa. Final-zortzirenakRetegi Bi – Ezkurdia (ostirale-an, 22:00etan, Bergaran. ETB1)Jaunarena – Zabaleta (larunba-tean, 16:45ean, Labriten. Zuzene-an www.atresmedia.com-en etaigandean, 10:00etan, La Sextan)

Erraketak hartzera!Neska, eman izena Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketan

Tiratzaileak EtxarrinNafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako 2. jardunaldia bihar

Irurtzungo Goxua eta FrontenisTxapelketako finalak jokatuko dirabihar, 17:00etan, Irurtzungo Bi Aizpepilotalekuan

Irurtzungo Goxua eta FrontenisTxapelketa azken txanpan dago.Txapelketak 53 bikote bildu dituIrurtzun eta Etxarrengo frontoianjokatu diren partidetan.

Nesken frontenis txapelketan20 bikotek hartu dute parte, etagizonezkoen goxua txapelketan,aldiz, 33 bikotek. Parte hartzailegehienak sakandarrak izan dira,Irurtzun, Etxarren, Etxeberri,Uharte edo Etxarri-Aranazkoak,baina Iruñea, Olloko bailara, Goñi-ko bailara, Ororbia, Berrobi etaLekunberrikoak ere izan dira.

Sari banaketa eta gaupasaSari banaketa Irurtzungo Atakon-doa ikastetxeko jangelak hartukodu. Ekitaldian gonbidatu bereziek

hartuko dute parte. Ondoren, 100pertsonentzat afaria egonen daeta, jarraian, gaupasa.

Olazti-UrbasaRallysprintarenkartela aurkeztu dute

Proba maiatzaren 24an

izanen da

Astebete pasa falta da II. Olazti-Urba-sa Rallysprinterako. Maiatzaren24an jokatuko da, 14:00etan. Saka-na Motorsport taldeko kideak guz-tia prestatzen ari dira, atzera ereOlaztikoa proba arrakastatsua iza-teko. Berriki probaren kartela aur-keztu dute. Pilotu sakandar onenakII. Guaixe Saria jasoko du. Pilotuekizena ematea zabalik dute maiatza-ren 19ra arte, Nafarroako Auromo-bilismo Federazioko web gunean:www.fenauto.com.

Automobilismoa

Esperotako finalakFinalak

Bihar, larunbatean, 17:00etanIrurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan.

Goxua3. maila: Markel-Aitor / Ion Mikel-Celi2. maila: Muñoa-Flores / Iragi-Martija1. maila: Iñaki-Aritz / Asier-Pedro

Frontenisa2. maila: Eunate-Iranzu / Maider-Leonor1. maila: Mireia-Arantzazu / Edurne-Vanesa

Zabaleta: “Partida perfektua egin beharko dut”

Zabaletak Jon Jaunarenaren kontra jokatuko du Buruz Buruko final-zortzirena. “Orain artejokatutako bi partidetan irabazi egin dit. Bere kontra partida perfektua egin beharko dut,apenas akatsik gabekoa” aitortu du Zabaletak. Jaunarenak, bestalde, faboritoaren etiketakendu nahi du. “Denok esaten didate aurreko partidetan berari irabazi niola, baina horrekez du ezertarako balio. Untoriaren kontra ongi aritu zen Zabaleta. Asko atera zuen eta osoarerio gogorra da” onartu du leitzarrak.

Page 11: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a kirola 11

Areto futbola

Mendi lasterketak

Futbola

Futbola

Mendi lasterketak

Magna Xota talde irurtzundarrakMarfil Santa Coloma hartu zuenIruñean, areto futboleko lehen mai-lako titulua erabakitzeko play off-etako final laurdetako joaneko par-tidan. Anaitasunan bildu ziren2.200 zaleen laguntzarekin irabaz-tea zuten buruan Imanol Arregi-ren mutilek, baina kolpe handiahartu zuten, talde kataluniarrak 3-6 irabazi baitzion Magnari.

Imanol Arregik partida buka-eran argi eta garbi adierazi zue-nez “Marfilekoak hobeak izan diraeta horregatik irabazi dute”.

Santa Coloman irabaztera be-hartutaPlay off-etan aurrera egin nahibadute, larunbatean Santa Colo-man jokatuko den itzuliko parti-da irabazi eta igandean toki bere-an berdinketa hausteko jokatukolitzatekeen hirugarren partidangailendu beharko litzateke Mag-na Nafarroa Xota. “Gogor lehia-tzea. Ez dago besterik. Egoera askokonplikatu zaigu baina ostiraleanBartzelonan irabazten saiatubehar gara” azpimarratu du Arre-gik. Ea posiblea den.

2. B mailara talde nafar bat igotzenbada jarraituko du 3. mailan. Bestela,preferentera jaitsiko da

3. mailari eusteko borrokan, azkenjardunaldian irabazi beharreanzegoen Lagun Artea. Eta lortu zuen,Beti Onak taldeari 1-2 irabazi bai-tzion, Unai Bakaikoak sartutako bigoli esker. Baina 3. mailan jarrai-tzeko, Valtierranok ez zuen puntua-tu behar. Tamalez, ez zen hala ger-tatu.

Izarrak irabazi du liga (85 pun-tu), San Juanekin puntutara ber-dinduta. Valtierrano 16.a sailka-

tu da (39 puntu), 3. mailan man-tenduz, eta Lagun Artea 17.a (38

puntu), postu oso arriskutsuan.Izan ere, Nafarroako talderenbatek 2. B mailara igotzea lortzenbadu, 3. mailan jarraituko lukeLakuntzako taldeak. Bestela, pre-ferente mailara jaitsiko litzateke.

Nafarroako ondoko taldeekjokatuko dute 2. B mailara igotze-ko fasea: Izarrak, San Juanek,Mutilberak eta Osasuna B-k, Esta-tuko beste 17 talderekin batera.

Izarrak Cornellá-ren kontrajokatu beharko du igandean Mer-katondoan, 17:00etan. Itzuliko par-tida Bartzelonan jokatuko da. SanJuanek Mar Menor izango du aur-kari, Mutilberak Europa eta Osa-sunak Yeclano.

Sociedad Deportiva Alsasuanpozik egoteko arrazoiak badituz-te, Nafarroako kadeteen 2. mailandabilen Altsasu lehen mailara igodelako. Larunbatean Dantzalekun

jokatutako azken jardunaldianArrotxapea izan zuen aurkariAltsasuk. Mailaz igotzeko irabazibeharrean zeuden altsasuarraketa lortu zuten.

Partida ikusgarria izan zen etaDantzaleku betetzen zuten zaleenbabesa izan zuten altsasuarrek.Partida bukaerara hirunako ber-dinketarekin iritsi ziren bi talde-ak. Imanol Lobok, Ander Galar-zak eta David Diazek sartu zituz-ten Altsasuren golak. Partidabukatzear zegoela, deskontuan,Ander Kortxerok Altsasuren 4.gola, garaipenarena lortu zuen,Altsasuko kadeteak datorren den-boraldian lehen mailara eraman-go dituena. Jokalariek eta zaleek,gogoz ospatu zuten garaipena,pankarta eta guzti. Lehen mailanaritzeaz gain, Coca Cola Kopan par-te hartzeko aukera izango duteAltsasuko kadeteek.

Etxarrik atzera ereAgoitz arerioJubenilen 2. mailako liga irabazi ondo-ren, lehen mailara igotzeko faseajokatzen ari da Etxarri Aranatz. Larun-batean 0-1 irabazi zion Agoitzek Etxa-rriri San Donato zelaian. Asteburu hone-tan Etxarri Aranatzek Agoitz izangodu atzera ere aurkari, Agoitzen.

Erregionaleko Kopa

Asteburuan Erregional Mailako Kopahasiko da. Hasierako kanporaketan,Lagun Artea B-k Aurrera Liedenaizango du aurkari. Irabazleak Hura-canen kontra jokatu beharko du. Irun-txikiren kontra jokatuko du EtxarriAranatzek, eta irabazleak Lagunaktaldea izanen du zain. Altsasuk ezdu kopa jokatuko.

Futsalsakana Kopako 5. jardunal-dia jokatu zen asteburuan, hasie-rako ligaxkako azkena.

SailkapenaSailkapena aintzat hartuz, A mul-tzoan Racing San Migelek eta Leo-nes del Atlasek 10 puntu lortudituzte, Arbizuko jubenilek 3 pun-tu eta Iturmendik eta EtxarrikoGaztetxiek ez dute punturik bil-du. B multzoan, Arbizuk 10 pun-tu lortu ditu, Aralar Mendi 69-k 7,Bil tokik 3, Auzomotojorikek -3 etaBunkerrek -6 puntu. Multzo bakoi-

tzeko lehen bi taldeak sailkatudira gaur, ostiralean jokatukodiren final erdietarako. Final han-dia maiatzaren 24an jokatuko da,20:30ean, Uharte Arakilen.

Beñat Katarain 26.aIzarraitzenIgandean X. Izarraitz mendi laster-keta jokatu zen Azpeitian (21 km).150 mendi korrikalari iritsi ziren hel-mugara, Imanol Goñi buru zela(1:56:03). Beñat Katarain lakuntza-rra 26.a sailkatu zen (2:15:42).

Erlaitz-Aia

Igandean IV. Erlaitz-Aiako harriakmendi erdi maratoia jokatu zen Iru-nen (22 km). 292 korrikalarik osa-tu zuten Aritz Egeak irabazitako pro-ba (1:43:26). Alatz Agirre arbizua-rra 53.a izan zen (2:13:00) eta IraitzSenar lakuntzarra 89.a (2:20:14).

Iker Flores 22.aMartin Fiz herrilasterketanIgandean Martin Fiz maratoia (42km), Martin Fiz maratoi erdia (21,097km) eta Martin Fiz herri lasterketa(10 km) jokatu ziren Gasteizen.Herri lasterketa Julio Basterretxe-ak irabazi zuen (31:42). Iker Flores22.a izan zen (37:40) eta Iban Gon-zalez 28.a (38:51). Maratoi erdian,aldiz, Felix Angel Alcalde nagusituzen (1:13:56). Fernando Ganuza158.a iritsi zen helmugara (1:30:29).

Mendi txirrindularitza

»

Altsasuko kadeteak goraAltsasuko kadeteak 1. mailara igo dira eta jubenilak 2. mailara jaitsi

Altsasuko kadeteek ederki ospatu zuten mailaz igo izana. Guzman Lobo

Lagun Arteaitxoitera

»

BideoaAltsasuko kadeteen garaipena laburbiltzenduen bideoa: www.youtube.com/watch?v=IBvSgaM5lxA&feature=youtu.be

Irabaztera bai hala baiPlay off-etako final laurdenetako joanekoan marfilekin galdu

eta gero, itzulikoan irabazi behar du Magnak

Arbizuko jubenilak Kopatik kanpogeratu dira.

5. eta azken jardunaldiko emaitzak:

A multzoa:Racing San Migel 3 / Iturmendi 0 (jokatugabe)Arbizu jubenilak 3 / Etxarriko Gaztetxie 0(jokatu gabe)Atsedena: Leones del Atlas

B multzoa: Arbizu 9 / Biltoki 3Aralar Mendi 69 5 – Auzomotojorik 9Atsedena: Bunker

FutsalsakanaKopa: finalerdiak jokoan

Final erdiak

Maiatzaren 16an, ostiralean,Uharte Arakilen20:00etan: Racing San Migel – Ara-lar Mendi 6921:00etan: Arbizu – Leones del Atlas

Amurrioko SanMigeleko ur jauziraSakanako Mankomunitateak, Burun-da Txirrindulari Taldearen laguntzaz,BTT ibilaldia antolatu du maiatza-ren 25ean, igandearekin, Amurrio-ko San Migeleko ur jauzira. 28 km-ko ibilbidea izango da, zailtasuna-ren aldetik maila ertain-altukoa.Autobusa goizeko 7:30ean aterakoda Altsasuko autobus geltokitik etabazkaltzeko etxera itzuliko dira txi-rrindulariak. Izena ematea zabalikdago maiatzaren 20ra arte (948 464866, 686 457 048 edo [email protected]). Prezioa: 10 euro.

Ruben Morillas gogoan

Lagun Arteako futbolariek Ruben Morillas taldekidea izan zuten gogoan Lakuntzako ZelaiBerrin jokatutako azken partidan. “Animo Ruben, eutsi gogor” leloko kamisetekin atera zi-ren zelaira. Ilbeltzaren 25etik lesionatuta dago gaztea. .

Jubenilak behera

Guztia ez da poza Altsasuko fut-bol taldean. Jubenilen lehen mai-lako lehen multzoan aritzen denAltsasu 14. postuan sailkatu da(28 puntu) eta kategoria galdudu. Hurrengo denboraldian 2.mailan jokatuko du, Lakuntzare-kin batera. Aurten 5.ak sailkatudira lakuntzarrak (45 puntu).Etxarri Aranatz izan da txapel-duna eta une hauetan igoerafasean murgilduta dago. Bukatzeko, gogoratu haurrenlehen mailan lehiatu den Altsa-su bere multzoko txapeldunaizan dela eta Nafarroa mailan txa-peldunordea.

Page 12: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a12 kirola

Triatloia

Irristaketa

Mendia

Atletismoa

Asteburuan, Valentziako Canetd`en Berenguerren EspainiakoTriatloiko Errege Kopa jokatu da.Emakumezkoen eskola mailanOlatz Azazetaren Saltoki taldeaksekulako lana egin zuen eta biga-

rrena sailkatu zen (35:58), TriatlonConsulta Sergio Saiz txapeldunen-gatik 19 segundo eskasera (35:39).300 metro igerian, 10 km bizikle-tan eta 2 km korrikan osatu beharizan zituzten. Azazetarekin bate-

ra Naia Lopez, Laura Aparicio,Uxue Seminario eta Amaia Nava-

rrok parte hartu zuten Kopan.Zorionak!

Binaka korrikaegiteko lasterketaEtxarrinMaiatzaren 25ean jokatuko da AndraMari Ikastolaren I. BinakakoLasterketa-Naparpellet Saria

Andra Mari ikastolak lasterketaberezia antolatu du maiatzaren25ean, 11:00etan, Etxarri Aranatzen:Andra Mari ikastolaren I. BinakakoLasterketa-Naparpellet Saria. Las-terketaren berezitasuna da binakaegin beharko dela korrika. Kasuhonetan, haurrak heldu batekinbatera egingo du laster. Bost maila ezberdin izango ditu pro-bak: haur hezkuntza (200 m), lehenhezkuntzako 1.go eta 2.mailak (400m), lehen hezkuntzako 3. eta 4.mai-lak 800 m), lehen hezkuntzako 5. eta6. Mailak (1200 m), eta azkena, 12urtetik gorakoen maila (1280 m,ikastola berrira joan etorria). 12 urte-tik aurrerakoen kasuan beraien arte-an elkartu daitezke bikotea egiteko.Lasterketa herrikoia eta irekia da, nahiduen guztiak parte hartu dezake.

Aurretik ikastolan

Izena ematea Andra Mari ikastolanegin beharko da, maiatzaren 20raarte. Bikote bakoitzak 2 € ordaindubeharko ditu. Maiatzaren 20tik aurre-ra eginez gero 4 € ordaindu behar-ko dira. Egunean bertan ere izenaeman ahal izango da .

Asteburuan Nafarroako Irristake-tako Abiadura Txapelketa jokatuzen Iruñeko Antoniutti zirkui-tuan. Txapelketa, maiatzaren 31neta ekainaren 1ean Antoniuttinbertan jokatuko den EspainiakoIrristaketako Abiadura Txapelke-tarako puntuagarria zen.

Sakana Irristaketa Klubeko 12irristalarik hartu zuten parte etalan bikaina egin zuten. “Balora-zioa primerakoa da, 12 irristala-rietatik 7 sailkatu baitira Espai-

niako Txapelketetarako. Horretazgain, 5 domina lortu genituen”adierazi du Sakana IrristaketaKlubeko Juli Acebes entrenatzai-leak.

7 sakandar sailkatutaOlaztiko Sutegi eskolako Anne LaPuentek urrezko bi domina kolko-ratu zituen 1.000 metrotan eta 2.000metrotan. Eta Altsasuko eskolakoAnder Villalobosek 3 domina eka-rri zituen: urrezko bi domina 500

metro sprintean eta 3.000 puntue-tan, eta brontzezkoa 1.500 metrolinean.

Anne La Puente eta Ander Villa-lobos irristalariez gain, Sakana

Klubeko ondoko irristalariak sail-katu dira Espainiako txapelkete-tarako: Unai Villalobos, AnderChamorro, Ines Moreno, CristinaAldeano eta Maialen Unanua.

Noveleta eta Makeda irurtzundarrenespedizioaren dokumentala ikusikoda gaur, ostiralean, 19:30eanLakuntzako udaletxeko ganboikoan

Azaroan 5 espeleologo nafarrekEtiopiako bidea hartu zuten, Afri-kako bigarren ur-jauzi handienaden Jinbar ur-jauzia jaisteko asmo-arekin. Tartean zeuden EvaristoNoveleta eta Ismael Makeda irur-tzundarrak. Haiekin batera JoseJavier Ruiz, Iñigo Barbarin eta IkerGarcia abiatu ziren.

Aipatu boskoteak historianlehen aldiz 500 metro inguruko sal-to bertikala duen Jinbar ur-jauziajaistea lortu zuen, eta, segidan Mon-te Ras Dashen ikusgarria (4.533 m)eskalatzea. Egindako lana filmatuzuten eta “Jinbar, explorando el abis-mo etíope” izeneko dokumentalasortu zuten, gaur Lakuntzan era-kutsiko dutena. Bestalde, asteburuguztian Baltistanetik “Mendiakbatzen gaitu” izeneko erakusketaikusgai dago udaletxean.

Urrezko dominak AnneLa Puente eta AnderVillalobosendakoAsteburuan Nafarroako Abiadura Txapelketan lan bikaina egin

dute sakandarrek

Nafarroako Abiadura Txapelketan parte hartu zutenak. Juli Acebes

Olatz Azazeta Valentzian, Saltokiko taldekideekin batera.

Albiako trikuharriraSakanako ikastolekinIgandean, 9:30ean, Etxarriko AndraMari ikastolan jarri dute hitzordua

Sakanako Ikastolen Mendi Taldeakhaurrekin batera egiteko mendi ibi-laldia antolatu du igandean, maia-tzaren 18an. Hitzordua goizeko9:30ean jarri dute Etxarriko AndraMari ikastolan, eta bertatik Arala-rrera joango dira kotxez. Behin Ara-larren, asmoa Aralarko Albiako tri-kuharrira eta Bustaizko bordetarajoatea da, oinez. Ibilbidearen ondo-ren Arbizuko elkartean bazkaria egi-teko asmoa dago. Bazkaltzera joannahi duenak izena eman beharkodu ikastolako idazkaritzan. Ekitaldia irekia da, edonork hartu ahaldu parte. Hori bai, antolatzaileek ezdute haurren ardura beregain hartu-ko. Euren guraso edo esandako hel-duren bat izango da ume bakoitza-ren arduraduna.

Lakuntza-Amezketa eta

Madalen haitz

Altsasuko Mendigoizaleak taldeakiganderako ibilbide ederra antolatudu. Lakuntzatik aterata Amezketaraheltzea da helburua. Bestalde, Irur-tzungo Iratxok Irañetako Madalen hai-tzera joateko asmoa du.

Jinbar uz-jauziko jaitsieraerakutsiko dute Lakuntzan

»

Olatz Azazetaren SaltokiErrege KopakotxapeldunordeaTxapeldunengatik 19 segundo eskasera sailkatu ziren

Altsasuko CBASK Bodegon Alsa-sua haurren mailako emakume-en taldea Nafar Kirol Jolasetakolehen mailako Final Fourra joka-tzeko sailkatu zen, liga bigarrenpostuan despeditu eta gero.

Larunbatean Final Fourrekofinalerdia jokatu zuten GonzaloRuedak entrenatzen dituenCBASK-eko neskek Zizurko Ardoi-ren kontra, eta 3 puntu eskasen-gatik galdu zuten (49-46). Goi mai-lako partida izan zen, oso estua,eta nahiz eta ligan Zizurkoen kon-tra jokatutako bi partidetan altsa-suarrak gailendu eta Pirinioeta-ko Torneoko finalerdian Altsasuk

Ardoi menpean hartu, kasu hone-tan ezinezkoa izan zen. Final Fou-rreko final handia jokatzeko ame-tsa zapuztu da, baina denboraldibikaina egin eta gero merezitakoatsedena hartuko dute neska altsa-suarrek.

Saskibaloian aritzera animatuCBASKek denboraldi honetakobalorazio positiboa egin du. Aur-ki zabalduko da, Altsasun, hurren-go denboraldiko kirol eskoletara-ko izena emateko epea. etaCBASK-ek saskibaloi eskolan ize-na ematera animatu ditu neska-mutikoak.

CBASK-eko neskenametsa bukatu da

Bihar Zabalarte eguna

Lakuntzako Zabalarte mendi klubak bere eguna ospatuko du bihar. Goizeko 9:00etan mendiirteera eginen dute eta ondoren bazkaltzera bilduko dira elkartean. Familian egiteko mendi buel-ta antolatu du ere Zabalartek biharko. Goizeko 9:30ean abiatuta, Arrospide, desagertutako herribaten aztarnak bisitatuko dituzte, eta gosaldu ondoren Trosketa iturria eta Mezaingo borda eza-gutuko dute. Zabalartek ekainaren 8an Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatuko du.

Atletismoa

Page 13: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a 13

kultura >>

Tximeleta plaza taldeakMugitu! diskoa argitaratu du

Haien kantuekin osatuta-ko diskoarekin “konten-tu” daudela esan duBeleixe Irratian (FM

107,3)Mikel Mundiñanok, Zatok.Hamar kantek osatzen dute Mugi-tu!diskoa. Aurretik argitaratu laukantu jasotzen ditu lanak. “Eska-kizun ezberdinei erantzunez sor-tutakoak dira: Etxerat, Aurrerabegira, Lurrari lotueta Sorgin batgehiago. Kataluniatik ekarritakoGora herri askeak ere diskoandago. Hala, aurretik zituzteneibatzeko kantu berriak sortu etahorrela diskoa ontzea erabakizuten Tximeletako kideek.

Sorkuntza lanaz galdetuta Mun-diñanok azaldu du azaro-aben-duan bukatzen dutela plaza den-boraldia eta, gainera, nork berelana duela. Sortzeko “bakoitzaketxean ideia batzuk landu ditu etagero hori entsegu tokira eramanditu”. Gaur egun teknologiakhorretarako erraztasuna ematenduela nabarmendu du Zatok. Kan-po iritzi bat ere eskertu dute. JosuErbiti aritu da “ekoizle” lan horiegiten eta gero harekin grabatudituzte kantuak. Etxekoa da Erbi-ti, sei edo zazpi urtez taldeko bate-

ria izan zelako. Haiek sortutako kantuei letra

jartzea eskatu diete hainbat ber-tsolariri. “Bertsolariek hainbattalderendako letrak sortu dituz-te, Euskal Herriko musikarekinduten loturari aitortza egin nahidugu. Ez da erosotasunez eginda-ko zerbait, aitortza egiteko baizik”,halaxe azaldu du Zatok BeleixeIrratiko (FM 107,3) mikrofonoan.Letra bakoitza bertsolari batekidatzia da.

Diskoaren izenburuaz galde-tuta etxarriarrak erantzun du gau-za askorengatik aukeratu dutelaMugitu!: “joaten garen tokira joa-ten garela Tximeletaren filosofiaizan da jendea dantzarazteko, ongipasatzeko mugiaraztea. Baina bai-ta aldarrikatzeko ere. Horrega-tik, alde guztietatik mugitu”.

ZabalkundeaZuzenekoetan salduko dituzte dis-koak. Hala ere, hainbat tokitaneskuratu daiteke: Irurtzunen,Pikuxar; Etxarri Aranatzen, Xapa-tero eta Leku Onan; Iruñeko hain-bat tokitan eta Elkar dendetan.“Zenbat eta gehiago saldu hobe,baina diskoaren helburua da Txi-meleta taldearen sustapena egitea.Gure izaera eta kantak zabaltzenjoatea da helburua”. Mundiñanokaitortu du beti nahi izan dutela

euren musikaren lekukotza izateaeta diskoarekin lortu dute hori.

Uda sasoiaz galdetuta ez dakie-la erantzun du musikariak. “Kri-si garaian azkeneko hondarrakkulturarako gelditzen dira etaherri askorendako aurrekontuakasko igotzen direla”. Baina geldi-geldi datak betetzen ari direla azal-du du Zatok.

Kontzertu Erraldoia eman zutenherenegun Aralarko Mikel

Doneko eta Alaitz institutuetako210 ikaslek Zelandi kiroldegian.Sakanako ikastetxeko DBH 1., 3. eta4. mailetako 170 ikaslerekin bateraBarañaingo Alaitzeko 40 ikaslekosatu zuten Kontzertu Erraldoiera-

ko banda. Musika taldean txirulaknagusi izan ziren eta saxofoi, piano,akordeoi, gitarra eta baxu elektri-ko, bateria eta ahotsaren laguntzaizan zuten errepertorio anitza ale-tzeko. Harmaila bete zuten ikusle-ek atzerriko rock eta eta euskal doi-nuez gozatzeko aukera izan zuten.

Tximeletadoinuak

Kantuak

Mugitu jaietan(Arkaitz Estiballes):Diskoaren izenburuaren azalpenada. Jaietan mugitu eta aldarrikatu. Sorgin bat gehiago (Miren Amu-riza): Elkartasun hondartza ize-na zuen kantuari letra aldatu dio-te. Emakumeek taula gainean izanbehar duten protagonismoa alda-rrikatzea. Festa eta emakumea. Minutu bat (Beñat Gaztelumen-di): Maitasuna, azken gaua. Gaijakin bat lantzea eskatu ez zio-ten bertsolari bakarra izan da. Etxerat(Xabier Silveira): Maite zai-tuztegu. Aurrera begira (Julio Soto): Mimo-en enkargua. Hiru pertsonaia asma-tu eta bakoitza lotura izatea ihe-sian zihoan gazte batekin, espetxe-

an bukatzen duen batekin eta zigo-rra beteta ateratzen den batekin. Kide zorabiatuaren kunbia (Jose-ba Andoni Beltza): Gaur egun ezkerabertzaleko kide batek egunero-ko borrokan izan dezakeen zalan-tza. Gauzak etortzen diren moduanetortzen dira eta asimilatzea kos-tatzen da eta aurre egitea. Gora Herri Askeak(Manu Gomez):Etxarriko lipdub-erako egin zen.Kataluniako kantu ezagun batenmoldaketa. Lurrari lotu (Eneko Lazkoz eta Jose-ba Andoni Beltza): Nafarroako kon-kistaren inguruan Etxarri 2012kenkargatutako kantua izan zen. Tximeleta gara (Iker Zubeldia):Dantzatzeko eta aldarrikatzekogonbitea. Tximeleta gara kantua-ren ondoren sorpresa bat dago.

Doinu handiak

Historia

Plaza taldea izanik kantu eza-gunen bertsioak egitea izan dataldearen filosofia, azaldu duZatok. “Egia da, noizean behingure kanturen bat atera dugulabakarren batek eskatu digula-ko. Baina gure lana bestea izanda”. Jendeak Tximeletakoeieuren diskoa noiz aterako zuengaldetu izan dietela aitortu duMundiñanok. “Baina horrek den-bora eta horretara jartzea eska-tzen du. Eta gu urte guztia gau-de jotzen eta orain arte ez garahorretan aritu”. Tximeleta 2000 urte akaberanelkartu eta hurrengo urteanhasi zuen plazaz plazako hegal-dia. Tartean taldekide aldake-ta asko izan dira. Zatok azalduduenez, “seikotea izan garabeti. Gaur egun soinu teknika-ria ere badugu”. Tximeleta gauregun dira: Gorka Otamendi(bateria), Fabian Tapia (baxua,kontrabaxua, txirula eta gaita),Rafa Moya (gitarra akustiko etaelektrikoak), Jose Olaizola, Ani-mal (teklatuak), Mikel Mundi-ñano, Zato (trikitixa eta ahotsa)eta Maider Ansa (ahotsa eta pan-deroa).

www.guaixe.netBideoa ikusgai dago www.guaixe.net-en.

Page 14: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a14 kultura

Ehun abizenBurundakoak

Gaur bertan, Mikel Belasko ikertzai-le eta lagunarekin egon naiz berebulegoan toponimiaz hitz egiten(bera horretan berezilaria baita) eta,halako batean, berak idatzitakoliburu txiki bat luzatu dit bihar, hilak17, nire urtebetetzea baita etazoriondu nahi izan dit honela.Nire erroak Altsasun daudela dakie-nez, jakin ere badaki liburua gus-tuko izango dudala. Liburuarenizenburua: “100 abizen Burundan”.Eta elkarlan baten ondorioa da, libu-rua Fernando López Permisán gene-alogistarekin batera idatzi baitu.

Bai, atsegin handiz hartu dut opa-ri-liburua eta hasi naiz gainetik ira-kurtzen. Aitortu behar dut ez nue-la gaur arte liburuaren berri, aspal-dian argitaratua izan arren(2005ean) eta gaia hain gurea izanarren; izan ere, normalean Saka-naz edo argitaratzen den guztia ira-kurri baino gehiago, jan egiten dut,eta hau zaharra izanik ere, guztizberria gertatu zait niri, eta jatekogogoa piztu dit.Nire lehenengo gainbegirada honeniritzia oso kritikoa izan da, oso: “Mikel,zuen liburua txarra da.” Bota diotitsumustuan. “Zer ba?” erantzun ditberak, ongi ulertu ezinik, nola bihotzonenarekin egindako opari hau

mespretxa eta gutxiets nezakeenaurpegia gorritu gabe. “Nire abize-na ez da agertzen, mutiko.” Eta berakorduan: “Zurea 101.a izango daagian.” Irrifarrez hasi gara biok. Bai,horregatik izango da.Honela ba, hemen ez dira Burun-dako abizen guztiak jasotzen, gehie-nak ordea bai. Egileen iritziz Burun-dan abizen gutxi sortu dira, ozta-ozta jatorrizko 50 abizenetarairisten da; gainerakoak aldamene-ko eskualdeetatik etorri omen dira.Jakina, egileek diotenez beren libu-ruska honen sarreran, abizen horiek,jatorrizkoak izan edo beste lekue-tatik eratorriak, denek egin dutemendeetako ibilbidea hemen, Saka-

nan, “batzuetan, sortu ziren lekuanbaino ibilbide luzeagoa.”Egileek diotenez, Burundako abizenaskok eta askok jatorri toponimikoadute eta oso bitxia da hauetakobatzuek gure ibarraren beraren ize-nari egiten diotela erreferentzia; esa-terako, Burunda, Borunda, Burunda-rena eta Furundarena. Konturatu alzarete inoiz Gasteizko aireportuarenizena, Foronda, ‘Burunda’ dela? Etaarabarrekin dugun lotura ez da horre-tan bukatzen, gure artean ere ohi-koak baitira osagarri bikoitzeko abi-zenak: Lopez de…, Fernandez de…,Saez de…, Martinez de…, Gartzia de…,etab.Baina Euskal Herriko gainerako

herrialdeekin dugun lotura ez dahemen bukatzen, “lau haizeetatik eto-rririko abizenak” ditugu eta. Gipuz-koako Goierritik eta Tolosaldetik abi-zen asko etorri zaizkigu eta bestebatzuk Gipuzkoako kostaldetik ere.Ekialdetik, Sakanako herri hustuedota despopulatu askoren izenakgorde dira abizen bilakatuta. Liza-rraldetik ere abizen asko etorri zaiz-kigu. Zeintzuk? Horretarako liburuairakurri behar duzue.Eta, jakina, zuen abizena ez badaagertzen liburu honetan, lasai egon.Hemen 100 abizen baizik ez dirakontuan hartzen, eta zuena, agian,ez da sartu 102.a delako, nirea 101.baita!

bazterretik

Juankar Mugartza

Irurtzun festetarakokartel bilaBi maila daude eta lanak hilaren 30eraarte aurkeztu daitezke udaletxean

Festetako egitarauko azala auke-ratzeko kartel lehiaketa anto-

latu du Irurtzungo Udalak. 14 urteartekoen mailan edo helduenda-ko mailan parte hartzeko aukeraizanen dute sortzaileek. Guztiekere jatorrizkoa eta argitaratu gabeaden kartela aurkeztu beharko dutelehiaketara. Guztietan honako tes-tua agertu beharko da: Irurtzun-go jaiak. Uztailak 16-20 Julio 2014.Fiestas de Irurtzun.

Lanak kartulina gainean aurkez-tu beharko dira, Helduen mailan42 cm zabala eta 60 cm luzeko tamai-narekin. Txikien kasuan kartuli-naren gainean A3 tamainako orriaegon beharko da. Plika sistemare-kin aurkeztu behar dira lanak. Hel-duen mailan 400 euroko saria dagoeta haurren mailan 150ekoa.

Xaiko, Fran Idareta eta Los delRayoren doinuei irudia jarri dizkieibarrak

Sakanako irudiak dituztenhiru bideoklipek bestehorrenbeste musika propo-

samen zabaltzeko balio izan duteberriki. Besteak beste altsasuarrezeta ziordiarrez osatutako Xaiko tal-de berriak bere aurreneko diskoamartxoan karrikaratu zuen, The-rapy. Apirilaren 14an argitaratuzuten Zure begiek kantuko bideo-kliperako irudiak, besteak beste,

Ziordiko gazteluan hartu zituztenXaikokoek.

Egun bat lehenago Fran IdaretaUrdiaingo eta Altsasuko San Pedro-

zelain egon zen. Garagarrilaren6an argitaratuko du Festival vasco2.0. A Enrike Zelaiadiskoa irurtzun-darrak eta Burundako hariztianlanari buruzko argibideak ematendituen bideoa grabatu zuen.

Haien doinuei irudia jartzenazkenak Los del Rayo izan dira.Noche de bares kanturako bideo-klipa asteburuan grabatu du bos-koteak. Larunbatean Tolosan har-tu zituzten irudiak eta domekanSan Pedrozelain eta Lurrazpitabernan. Oier Albiztur zuzenda-ri altsasuarraren esanetara arituziren musikariak eta bideoan ate-rako den jende guztia. Albiztur tal-deari buruzko erreportajea ereegiten ari da.

Gaur, 19:00etatik, maiatzaren 31raarte Altsasuko Iortia kultur gunean

Ikasturtean egindako lanakerakusteko garaia iritsi zaieKoldo Arnanzen ikasleei. Bere

tailerrean ikasten ari diren 6 eta70 urte bitarteko ikasleek sortu-tako lanak bi astez ikusgai izanendira Iortia kultur gunean. Auke-ra zabal horretan denetariko esti-loak ikusteko aukera izanen da.Arnanzek esan digunez, “bakoi-tzaren estiloa eta gustua errespe-

tatzen ditut eta teknika da bide-ratzen diedana”.

Erakusketan txikiek papera,kartulina edo kartoi gainean ten-pera edo argizariekin egindakomargolanak ikusteko aukera iza-nen da. Helduek, berriz, batez ereolio eta pastel teknikak erabilidituzte batez ere koadroak sortze-ko. Baina baita ikatzak, grafitoak,txinatar tinta eta teknika mistoaerabili dute ere. Uharte ArakildikAraia bitarteko margolarien lanakbildu dira erakusketan.

Sakana bideoklip platoa

Arnanz Arte Eskolatikjendaurrera

Bihar, eguerdian, Iortia kultur guneanekitaldi irekia izanen da

Nafarroako Bertso-eskoleneguna ospatuko da biharAltsasun. Nafarroako ber-

tsolaritzaren baratzaren osasunazein den ikusteko aukera izanendu nahi duen guztiak eta, horre-tarako, Iortia kultur gunetik pasa-tzea besterik ez du izanen. Bortzi-riak, Baztan, Leitza, Iruñerriko etaSakanako bertso-eskoletako kide-ek hainbat ariketa eginen dituzteoholtzan gainean.

Biharko hitzorduan 15 urteraarteko 50 bertsolari gazte izanendira. Haien artean, izanen dira

Etxarri Aranatz eta Altsasuko ber-tso-eskoletakoak ere. Aurreneko-an Uharte Arakil, Arbizu eta Etxa-rri Aranazko zortzi neska-mutilaritzen dira. Astelehen goizetanelkartzen dira, atsedenaldian,Etxarriko San Donato eskolan.Altsasuko bat-bateko taldeak dago-eneko lau urteko ibilbidea du.Etxarriar bat eta hiru altsasuarelkartzen dira. Ikasturte honetan,gainera, beste talde berri bat hasida Altsasuko bertso eskolan. Seiikasle dira eta astearte eta ostiralarratsaldetan biltzen dira AEKrenItsasi euskaltegian.

Saioa despeditu ondoren, Nafa-rroako bertso-paper lehiaketakosariak banatuko dituzte. LehenHezkuntzako 3. mailatik DBHko4. mailara arteko ikasleei zuzen-dutako lehiaketa da hori. Goize-ko saioaren ondoren, 15:30ean,ikasleendako saio berezia izanenda. Hartan Aimar Karrika eta ira-kasleren bat ariko dira ikasleekprestaturiko ariketak egiten. Ikus-teko dago Altsasuko bat-batekotaldeak parte hartzen duen.

Pailazo ezagunak bisitanAsteazkenean, 17:00etan, AltsasukoBurunda pilotalekuan

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototspailazoak asteazkenean Altsa-

sura Bizipoza ikuskizuna ekarri-ko dute. Hirukotea Chernobyldiketorriko den lagun baten bila Pan-poxa furgonetan abiatuko dira,baina bidean matxura izanen dute.Jendearen laguntza izanen duteaurrera egiteko, laguntzarik gabedenak ezgaituak garela adieraziz.Emanaldia Altsasuko Gazte Asan-bladak antolatu du. Sarrerekinjasotako dirua puzgarri berri baterosteko erabiliko du. Sarrerakaldez aurretik Iortia kultur gune-an daude salgai.

Altsasu Nafarroako bertsoeskolen topaleku

Page 15: 463 guaixea

Guaixe • 2014ko maiatzaren 16a kultura 15

ETXARRI KOMERTZIALAE T X A R R I A R A N A T Z

% 10eko deskontua koltxoie-tan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

%5eko deskontua zerbitzuguztietan eta produktuetan.

PINPILINPAUSAA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

TEXARTUI R U Ñ E A

Eskaintza kanpainaren ara-bera.

CLINKERO L A Z T I

Menuarekin kafea eta kopadoan.

SORKUNDE HARATEGIAA L T S A S U

50 €ko erosketetan etxekoproduktoa doan

BERRIA EGUNKARIAHarpidetza eginez gero%50eko deskontua.

IKER KIROLAKA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

URGAIN ALBAITARITZA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z% 20ko deskontua kontsul-tan.

BASOMUTURA L T S A S U

Menuan eta kartan %6kodeskontua.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Giro ederra izan zen Etxarrin BertsoAfari Txapelketako edizio berezian

Bertsolari gazteendako sari-keta bat martxan jarri zuenduela bost urte Karrikestu

elkarteak: Euskal Herriko BertsoAfari Txapelketa (BAT). 21ek Etxa-rriko plazan aritzeko aukera emanondoren, zikloa ixteko garaia hel-du zaie aurten elkartekoei. Eurenasmoari helduta hurrengo urteanbelaunaldi berriko bertsolariakgonbidatzeko asmoa baitute. Bitar-tean, garai bat despeditzeko sari-ketaren saio berezia prestatu zutenlarunbatean.

Bertso Afari Txapelketa (BAT)elkartetik herri guztira zabalduzen larunbata arratsaldean. Tri-kitilariak lagun taberna batetikbestera ibili ziren (Iratxo, Xapate-ro, Leku Ona, Derry, Larraza etaKarrikestu) bertsolariak eta zale-

ak. Dozena erdi tabernetan egin-dako ordu-erdiko saio bakoitzekoonena sailkatu zen finalerako.

NeurketaGaztetxeko azken txartela Arra-te Illarok, Oier Lakuntzak, Jone

Uriak, Beñat Gaztelumendik,Julio Sotok eta Eneko Lazkozekeskuratu zuten. Finaleko lehenfasean, hasierako agurren ondo-ren, zortziko handian eta txikianhiruna bertso abestu zituzten ofi-zioka bertsolariek. Bakarka bina

bertso abestu zituzten eta binaka,Iparragirreren doinuan, hirunabertso egin zituzten ofizioka Jose-ba Andoni Beltza gai-jartzailearenesanetara.

Buruz burukorako Jone Uriaeta Beñat Gaztelumendi sailkatuziren. Kartzelako ariketarekinhasi zen buruz burukoa eta jarri-tako gaiari bina bertso abestu ziz-kieten. Librean kantari despedi-tu zuten saio puntuagarria. JosuEtxanobek, Josema Leitzak etaNerea Bruñok osatutako epaima-haiak Gaztelumendiri eman ziontxapela, Karrikestu elkarteakeman ziona. Gainontzeko bertso-lariek ere saria izan zuten, Etxa-rri Aranazko Udalak, NafarroakoBertsozale Elkarteak, EtxarrikoBertso Eskolak, Gazte Asanbladaketa Bierrik Fundazioak emanda-koak. Ondoren goizaldera arteluzatu zen festa.

Larunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean

Taldekide guztiak NafarroakoAntzerki Eskolako helduen-dako ikastaroetan ezagutu

zuten elkar. Han zenbait urte eginondoren euren kezkak azaldu etaantzerkiaren harra asetzeko tal-dea sortzea erabaki zuten iruinda-rrek. Lau urteko ibilbidea egin duComplexus Teatrok.

Haien hirugarren muntaia daAltsasura ekarriko dutena: Fue-ra de quicio. Lo-curas y monjas.Akzioa emakumezkoen psikiatri-ko batean kokatzen da. Hara ondo-ko gizonezko psikiatrikoko bi gai-xo sartzen dira, maitaleekin topoegiteko. Hilketa bat izanen da etaezohiko metodoak erabiltzendituen komisario bat hura argitzensaiatuko da. Errealitate paranoi-koa agerpen eta desagerpen mis-teriotsuekin nahasiko da.

Jon Barbarin zuzendari ihabar-darraren zuzendaritzapean Com-plexusek komedia lotsagabea pres-tatu du, umorez, musikaz eta gai-nezka egiten duten egoerez beteak.

Galdera ugari eginen dira barre etabarre artean: non dago eromena?Eroaren zentzuan edo zentzuduna-

ren parodian? Mustu berri duteobra, hilaren batean eman baitzu-ten estreinakoz Iruñean.

Musika plazan zikloa

The Sparteens. Maiatzaren 18an,igandean.Demode Quartet. Maiatzaren25ean, igandean.La Jodedera. Garagarrilaren1ean, igandean.Udal Musika Eskolako ikasle-ak. Garagarrilaren 8an, igande-an.

Komedia lotsagabea antzerki zikloan

Zozketa Zikloko saio bakoitzean TarimaBeltza talde antolatzaileak Altsa-suko Dendari Elkarteak emanda-ko 50 euro erosketa txartel bateta Xurrut tabernarien elkarte-ak (Arkangoa, Gautxori, Koxka,Xume, Urtzi eta Lurrazpi) eman-dako ardo botilak zozketatukoditu. Aurreneko emanaldiko sariakTere Arnedok eskuratu zituen.

Musika plazaraHeldu diren lau igandeetan, 19:00etan,musika izanen da Etxarri Aranazkoplazan

Etzi ekinen zaio igandeetakomusika zikloari Etxarri Ara-

natzen. Udalak antolatutako musi-ka eskaintzan ye-ye, kuba eta eus-kal musika eskaintza tartekatukoda musika eskolako ikasleen doi-nuekin batera.

Zikloari hasiera emateko ye-yemusika egiten duen Iparraldekotalde bat etorriko da etzi Etxarri-ra: The Sparteens. Laukoteak Eus-kal Herriko eta atzerriko kantuezagunak hartu eta melodia berrieta aberatsak jarri dizkiete, gua-tekeen garaiko giroa, estiloa etamoldaketak erabiliz. Pasa denmendeko 60. hamarkadako ye-yemusika da, beraz, igandean Etxa-rrin entzuteko aukera izanen dena.

Bosgarrena Gaztelumendirendako

Page 16: 463 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 16, ostirala • 2. aldia • 463. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 23.2 . . . . . . . 1.8 . . . . . . .1.3Altsasu 22 . . . . . . . . . 4 . . . . . . . . .4.1Aralar 15.7 . . . . . . . 0.7 . . . . . . .7.4Urbasa 20 . . . . . . . . . 2 . . . . . . . . .5.5

: eguraldiaasteko >>

Min: 5 Max: 17 Min: 6 Max: 18 Min: 6 Max: 25 Min: 10 Max: 19 Min: 10 Max: 17 Min: 8 Max: 16 Min: 8 Max: 18

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 5% euria: 4% euria: 25% euria: 75% euria: 73% euria: 20%

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

21 28 5 13

1. Loreak eta landareakezagutzeko ibilaldia antolatuduzue Irurtzunen. Zu izan zaragidari. Zer ezagutu duzue?Askotan erritmo arinean pasea-tzen dugu eta ez diogu gure ingu-ruari erreparatu ere egiten. Etaez gara konturatzen zer ari garengaltzen. Sakanako landaredia osoanitza da. Txoko bakoitzak bereadu, bakarra eta ezberdina.

2. Interes handia piztu al du?Hamarreko taldea elkartu gara.Lehenengo aldia da Irurtzun ingu-ruan martxa hau antolatzen dugu-la eta jendea oso gustura izan da.Lore aniztasuna zenbaterainokoaden konturatu eta identifikatzekogai izan dira. Helburua nik daki-dana eurei kontatzea bada ere,herritarrek ere asko dakite zenbaitloreen inguruan eta hortaz, jakin-duria guztion partetik jartzen dugu.

3. Noiztik duzu botanikazaletasuna?Duela 30 urte anaiak landare batoparitu zidan. Begira-begira geldi-tu nintzaion eta pentsatu nuen, iazertarako ote zen lore hura. Gal-derak egiten hasi nintzaion nireburuari eta erantzun bila abiatunintzen. Hortik tiraka, gero eta lan-dare gehiagoren berri izaten hasinintzen. Eta anekdota huts bate-tik sortutakoa, orain, aberastasunzabala bilakatzera pasatu da.

4. Zer nolako landare eta loreakditugu Sakanan?Aralar inguruko izkinak aztertuakditut nik batez ere. Eta hitz bateandeskribatzeko eskatuko bazenit,esanen nizuke, aniztasuna delahemen dugunaren ezaugarri nagu-sia. Toki batetik bestera alde han-

dia dago; leku batzuetan koloreguztietako loreak topa ditzakegu,eta hezetasuna nagusi den tokian,kolore berdea nagusitzen da.

5. Iruñean, Arrotxapea auzoarenlandareak aztertu ondoren,liburu batean bildu dituzu.Guztira 16 ibilbide bildu ditut libu-ruan. Zuhaitz landatuak identifika-tu ditut batez ere, baina landareakzein loreak ere bildu ditut. Jende-ak oinez ibili nahi badu, eta bienbitartean ingurumenaz gehiagojakin nahi badu liburua lagunga-rri zaio, bidean ikusten dituen lan-dareak identifikatu ahal izateko.

6. Sakanako landareekin gauzaberbera egiteko asmorik bai?Liburua osatu baino, orain Inter-netek ematen duen aukeraz balia-tu naiz. Atakondoa eskolako web-gunean daude ikusgai zenbaitlore eta landare eta informazioaere badago. 500 landaretik goradaude identifikatuak.

7. Ibilaldi gehiago egitekoasmorik ba al duzu?Lehenengoarekin oso kontent gel-ditu naiz. Bertan elkartutako herri-tarrek galdera asko zituzten egite-ko eta interes handia erakutsi dute.Gehiago antolatu daitezkeela ustedut. Gainera, oso aproposa da uda-berriarekin batera egin izana lehe-na, orain baitaude landare eta lore-ak euren egoerarik emankorrene-an. Dena dela, urtaro bakoitzakbadu zerbait berezia eta bateanedo bestean egin, ikasteko eta daki-gun horretan sakontzeko aukeraemanen luke edozein sasoik.

8. Landareez gehiago jakiteak,eurengandik probetxu handiagoa

ateratzea ekar dezake? Landareek ematen ahal dutenaasko da. Ni gehiago zentratua nagobakoitza zer den eta nor den iden-tifikatzen. Baina, egia da ibilaldihauen bidez, batzuen eta besteenesperientziarekin jakiten ahal delanola eta zertarako erabil daitezke-en landare batzuk eta besteak. Sen-dabelar gisara asko erabiltzen diraloreak, zauriak estaltzeko adibi-dez edo giltzurruneko mina bare-tzeko. Sukaldean ere erabiltzekomaiz biltzen dituzte loreak.

9. Egindako ibilbidean, zeinlandare da nagusi?Irurtzundik irten gara eta Bi Ahiz-pen mendien magalean egin dugumartxa. Parte hartu dutenak harri-tuta gelditu dira adibidez, jakite-an, lau motatako geranio basatiakdaudela, eta guztiak ikusi ditugu-la metro gutxian. Mota askotakoloreak eta zuhaitzak daude.

10. Irakasle zara Irurtzungoeskolan. Haurrekin partekatzenduzu landareez dakizun guztia?Historia eta geografia irakasgaiakematen ditut, eta landareez gehie-gi azaltzeko aukerarik ez dugunarren, gehiago jakiteko dudan nahiaigortzen diet.

11. Landarediaz ezer gutxidakienarentzat aproposa daibilaldia, edo gaian oinarrirenbat izatea ezinbestekoa da?Ez da behar oinarririk izatea. Jakin-mina eta interesarekin etorri beharda halakoetara eta dakiguna elka-rri kontatzean ez dakiten oinarriz-koen hori ikasteko aukera eskain-tzen dugu. Eta oinarrizko horijakinda, dauden zalantzak argi-tzen saiatzen gara.

>>11galdera

Felix ReyBotanika zalea

Testua: Maialen Huarte Arano

MAIATZEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Magna Navarrarako 2 sarreraeta Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza.2. Artazako kanpinean %10eko deskontu balea,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako 2sarrera eta Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko

harpidetza. 3. Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako2 sarrera, Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko har-pidetza eta Donostiako Aquariumerako 2 sarrera. 4. Lacturale esnea eta yogurtak, MagnaNavarrarako 2 sarrera,Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako 2 sarrera.

Maiatzekobazkide zozketa