16
Hiru keinu iraganari Hiru keinu iraganari Hiru keinu iraganari Hiru keinu iraganari Hiru keinu iraganari Hiru keinu iraganari Sakanako turismo eragileak elkartzeko deia Ikastetxetik euskara ikasi gabe aterako dira SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko azaroak 7, ostirala • 2. aldia • 484. zenbakia San Martin festak hartuko ditu gaurtik asteartera Irurtzunek. Musika eta antzerki eskaintza zabala, artisau azoka eta beste Bakaikoa Nafarroako txapeldun Sakanerria >> 6 Kirolak >>10 >>5 Altsasuk Garapen Agentziari atxikitzea aztertzen segiko du >>5 Ekintzailetzari buruzko informazio saioak heldu den astean >>7 Euskararen erabilera eta sustatze ordenantza Altsasun >>9 Folk ametsetan musika zikloa Irurtzunen >>13 Tricicle eta Bou Altsasun Pausoz pauso oroimena gal ez dadin >>8 >>13 Hiru keinu iraganari Hondakinen bilketaz kontsulta Etxarrin >>14 >>9 >>7

484 guaixe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 484 guaixe

Hiru keinu iraganariHiru keinu iraganariHiru keinu iraganariHiru keinu iraganariHiru keinu iraganariHiru keinu iraganari

Sakanakoturismoeragileakelkartzekodeia

Ikastetxetik euskara ikasi gabe aterako dira

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko azaroak 7, ostirala • 2. aldia • 484. zenbakia

San Martin festak hartuko ditugaurtik asteartera Irurtzunek.Musika eta antzerki eskaintzazabala, artisau azoka eta beste

BakaikoaNafarroakotxapeldun

Sakanerria >> 6Kirolak >>10

>>5

AltsasukGarapenAgentziariatxikitzeaaztertzensegiko du

>>5

Ekintzailetzariburuzkoinformaziosaioak helduden astean

>>7

Euskararenerabilera eta sustatzeordenantzaAltsasun

>>9

Folk ametsetanmusika zikloaIrurtzunen

>>13

Tricicle eta BouAltsasun

Pausoz pausooroimena galez dadin

>>8

>>13

Hiru keinu iraganari

Hondakinen bilketazkontsulta Etxarrin

>>14

>>9>>7

Page 2: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaAkort, Demokrazia Zero, Jarel Babel etaShock Waves. Azaroaren 7an, ostiralean,22:30etik aurrera Irurtzungo Larrazpi gazteelkartean.

Maria Salgado. Azaroaren 8an,larunbatean, 19:00etan Irurtzungo kulturetxean. Folk ametsetan.

Ruper Ordorika. Azaroaren 9an, igandean,19:00etan Irurtzungo kultur etxean. Folkametsetan.

IV. Larrazpitek. Azaroaren 8an,larunbatean, 21:00etan Irurtzungo Larrazpigazte elkartean.

Banda Basotti. Azaroaren 9an, domekan,20:00etan Altsasuko gaztetxean.

AntzerkiaKomeria antzerkia. Azaroaren 7an,ostiralean, 20:00etan Irurtzungo San Martinjubilatu elkartean. La nueva compañia.

Izu pasabidea. Larunbatean, 20:00etatik22:00etara, Satrustegin. Iruñeko GurutzeEnparantza institutuko arte eszenikoetakoikasleak.

Clownic. %100 Tricicle. Azaroaren 8an,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Tricicle.

Clinc! Azaroaren 9an, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean. Pep Boukonpainia.

En busca del tesoro. Azaroaren 10ean,astelehenean 18:00etan Irurtzungo kulturetxean. Sergio de Andres eta konpainia.

Proiekzioak Ferietako argazki rallyko emanaldia.Azaroaren 8an, larunbatean, 19:30eanAltsasuko Iortia kultur gunean. AltsasukoMendigoizaleak.

ZinemaLe week-end. Azaroaren 7an, ostiralean,21:45ean eta azaroaren 9an, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

La isla minima. Azaroaren 7an, ostiralean,22:00etan eta azaroaren 9an, domekan,

20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Mendi irteerakEtxauri. Azaroaren 9an, igandean.Irurtzungo Iratxo elkartea.

Irati. Azaroaren 9an, domekan. AltsasukoMendigoizaleak taldea.

Bizikleta irteerakOrdozko saroia. Azaroaren 9an, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazatiketa 9:50ean Bioitza kanpinean. 54 km.Burunda klubeko mendi bizikleta taldea.

ErakusketakZiza eta sendabelarren erakusketa.Azaroaren 9an, igandean, 10:00etatik14:30era Irañetako frontoian. 12:00etanpintxo dastatzea.

Ferietako argazki rallya. Azaroaren10etatik 23ra arte, 19:30etik 21:00etaraAltsasuko Gure Etxea eraikinean. AltsasukoMendigoizaleak.

Hiru keinu iraganari. Azaroaren 30eraarte, astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Pintura detritus. Abenduaren 20ra arteAltsasuko Basoko Mari dendan.

Ziordiko liburutegiko azken 15 urteetakoekintzak. Abenduaren 29ra arte,astegunetan, 16:00etatik 20:00etaraZiordiko liburutegian.

Bestelakoak Arakilgo haurren jolas eguna. Azaroaren8an, larunbatean, 15:00etatik aurreraEtxarrengo Aranburu frontoian.

Ziber lehiaketa. Azaroaren 7an,

larunbatean, arratsaldez AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

SNEINN II programa. Informaziojardunaldia. Azaroaren 12an,asteazkenean, 11:30etik 13:00etaraAltsasuko enplegu bulegoan.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Azaroaren 7an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Azaroaren7an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako,Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Azaroren9an, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

IvanZure izarraren gailurre-raino, txapeldun!! ZORIONAK!!

Idoia eta ArhaneZORIONAK Arhane eta ama-txo!! Espero dugu ondo pasaizana zuen urtebetetze egu-netan. Muxu handi bana, fa-milia osoaren partez.

azaroak 7-13Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

IoarZORIONAK Ioar!!Muxu haundi bat Olatz,ama eta aitaren partez.

Basottitarren biltzarra

Igandean, 20:00etan, Altsasuko gaztetxean joko du Erromako taldeak. Banda Basotti taldea 80ko hamarkada hasieratik dabil ska eta punk doinuak egiten.Haien bidez ezkerreko ideiak zabaltzen ditu, arrazismoaren eta faxismoaren kontra eginez. Ezkertiar iraultzaileak, bandak berak sortutako kantuekinbatera garai bateko iraultza himnoen edota bakarlarien eta taldeen bertsioak jotzen dituzte. Euren engainamendu politikoak Nikaragua, El Salvador,Palestina, Irlanda edo Euskal Herriari elkartasuna adieraztea eraman ditu. Aurten Ukraniako Donbas eskualdean ere izan dira musika zabaltzen.Altsasuko gaztetxean Banditi Senza Tempo (Gridalo Forte, 2014) diskoa aurkeztuko dute.

Page 3: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a onddo astea 3

Page 4: 484 guaixe

Gaur duela 191 urte hil zutenMadrilgo plazako urkamendibatean Rafael del Riego izenekogizona. Urte askoren ostean sor-tuko zen Errepublikako ereser-kiaren sortzailea. Behin urka-turik, nahikoa ez, eta buruamoztu zioten herritarren mutu-rren aurrean odola isuriz.1820an Fernando VII.aren aur-

ka altxatu zen gizon hura, hiri-tarren askatasunaren bila. Ame-rikako iraultza zapaltzera ziho-an armada osoa bere esku iza-nik, ozeanoko bi aldeetan ideialiberalen arrakasta bideratuzuen gizon hark. Alde honetan,ezpataren mehatxuaz estu etalarri jarri zuelako Borboi abso-lutista hura, beste aldean berriz,

hemen gelditu ziren tropek ezzutelako latinoamerikarrengogoa zapaltzerik izan.

Riegoren hiru urteko abentu-ra liberala, ordea, atzerrikoarmada atzerakoi batek zapal-du zuen. Giza eskubideak, bote-re banaketa eta herriaren subi-ranotasuna aldarrikatzenzituen gizon hura gertukoenek

abandonatuta erori zen berehiltzaileen eskuetan. Halako-rik berriz inork egin ez zezan,haren memoria debekatua izanzen Espainiako erreinuan.Debekuak debeku, ordea, iraul-tza liberalak ezin izan zirengelditu.

Herriaren borondatea zapalduarren, sarri jaiotzen dira hilo-

tzaren inguruan kimu berriak.Errealitatea ikusi nahi ez due-nak, hura zanpatu eta bistatikaldentzea nahi izaten du. Igan-de honetan kontsulta ezaguna-ren hilotzaren inguruan gerta-tuko denak erakutsiko duenbezala, zaila da errealitatea debe-katzen saiatzea Espainiakoerreinuan.

Debekuak debeku

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a4 iritzia

Urtebete eman dugu SakanakoPlan Estrategikoa definitzen.Plan Estrategiko honek hainbatonura ekarri dizkigu: i) zehaztudugu datozen urteetan alor ezber-dinetan egin beharreko lana; ii)partaideen arteko konfiantza etaelkarlana sendotu egin da; iii)definitutako 180 ekintza horiekgauzatu ahal izateko gobernan-tza eredua finkatu dugu, eragile-

en arteko lan eraginkorra izandadin; eta iv) Plan Estrategikohonek inoiz egon den adostasunhandiena lortu du, SakanakoUdal Batzar guztietan alderdiguztiek babestu dutelako.

2011ko Azaroan Krisi Mahaianadostutako bide orria gauzatudugu (Sakantzen Sarea eta Saka-nako Garapen Agentzia sortuz etaPlan Estrategikoa definituz).

Sakanak bere etxeko lanak eginditu, denbora laburrean eta elkar-lanean. Eta adostasun maila han-ditu da. Gainera, lan molde pro-aktiboago eta kolaboratzailea-goa dugu, bai PlanEstrategikoaren motorra direnSakanako Garapen Agentzia etaCederna-Garalur-en artean, baiborondatez dihardugun eragileeta pertsonen artean ere. Emai-

tzak lortzen ari dira, baina ezinahaztu epe luzerako apustua delahau. Ulertzeko begira dezagunGoierrin Goiekiren bitartez zereta nola lortu duten, adibidez.

Behin bidea marrazturik, orainPlana garatzeko tresnak indar-tzeko ordua da, eta horretan Nafa-rroako Erakundeen inplikazioaezinbestekoa da. LarrialdiMahaian ere adostu zen hori.

Nafarroako Gobernuak askoz eregehiago egin dezake, baina horilortzeko gakoa 15 udalerrien etaeragileen arteko batasuna da.Hiru urte hauetan landutakobatasuna eta elkarlana ez ditza-gun zapuztu, guztion ardura da.

Sakantzen Sarea

barrutik kanpora

Arduraz joka dezagun!

Erlaxazioa, lasaitasun edo atse-den egoera bat da. Erlaxazio tek-nika ezberdinak erabilita, mus-kuluak lasaitu eta moteltzea lor-tzen da, tentsio fisikoa gutxituz.Organismoa eta muskuluak lasai-tzeaz gain, egoera mentala erelasaitzen du eta ondorio positi-boak ditu maila fisiko, psikolo-giko eta emozionalean:

- Entzute kalitatea hobetzen du.- Kontzentrazio, arreta eta oroi-

tzapen gaitasunak hobetzen ditu.- Gorputz eskemaren garapene-

an laguntzen du: gorputz eskema-ren ezagutza hobea eta sakona-goa lortuz.

- Norbere buruaren ezagutzasustatzen du, konfiantza areago-tuz.

- Oreka egoera eta ongizateamantentzen laguntzen du.

- Erlaxazioa ez da helburu batbakarrik, egoteko modu bat erebada, ikaskuntza prozesu bat da.

Erlaxazioak haurtzaroan suer-tatzen diren arazo ezberdineiaurre egiten lagundu gaitzake;

antsietatea sentitzean, eskolanarazoak sortzen direnean, beldu-rrak daudenean, arretarako zail-tasunak, loezinean…

Haurrak jaioberriak edo txi-kiak direnean, hainbat modu era-biltzen ditugu hauek lasaitzeko:kontaktu fisikoa, besotan kulun-kak, sehaska kantak, masajeak…Masajeen artean, gaur egun eza-guna egin dena, Shantala masa-jea deiturikoa da. Teknika hauIndiatik dator. Tradizioz, India-ko amek erabiltzen dute beren

seme alaba jaioberriekin. Onu-ra ugari ditu eta haurra lasaitze-az gain, ama eta jaioberriarenarteko lotura afektiboa areago-tzen du.

Haurrak handitzen doazen hei-nean, modu edo teknika ezberdi-nak erabili ditzakegu hauek erla-xatzeko. Hasiera batean, batez ere,erlaxazio jolasak erabili daitez-ke: arnasketa jolasak, ipuinak,motrizitate eta yogako ariketaezberdinak, Jacobson erlaxazioteknika (gorputzeko atal ezber-

dinak tentsionatzen dira etajarraian, tentsio hori askatzen daerlaxazioa lortu ahal izateko)…

Eta bukatzeko, irudikapenmetodoa aipatu nahi dut. Haurra-ri, landu nahi dugun gaiaren ara-bera, istorio ezberdinak kontatuahal dizkiogu, berak istoriohoriek bere buruan irudikatzenbaititu. Gaur egun, teknika honeninguruan liburu interesgarriakaurki ditzakegu.

Naroa Iraurgi

hara zer dien

Erlaxazioa haurtzaroan

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Larraitz

Amadoz Lazkano eta Eñaut Arribengoa ApaolazaZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Page 5: 484 guaixe

Ikasturte honetan A ereduan %15,1ari dira ikasten. B ereduan, %4. Dereduan, euskarazkoan, %80,9;inoizko daturik onena

Sakanako Mankomunitateko Eus-kara Zerbitzuak 1997-1998 ikastur-tetik egin bezala ikasturte berrikoSakanako ikastetxeetako matriku-lazio datuak jaso ditu. Haietan ikus-ten denez, Sakanan A eredua (gaz-telaniaz eta euskara ikasgaia) desa-gertzeko joerarik ez dago aurrekoikasturtearen pare baitago. B ere-dua (ikasgai batzuk euskaraz bes-teak gaztelaniaz) egonkor manten-du da. D ereduak, berriz, (euskarazeta gaztelania ikasgaia) %0,9 ira-bazi du, ikasturtez ikasturte apur-ka goranzko bidea duelako. Mank-ek 17 urteetan jasotako inoizkodaturik onena lortu du D ereduakkopuru erlatiboetan. Hezkuntzaeta soziolinguistikako adituekbehin baino gehiagotan nabarmen-du dute A eta B ereduek ez dutelaeuskara ikastea bermatzen.

ZiklokaIkasturte berrian Haur Hezkuntzan696 ume daude izena emanda, aurre-koan baino 21 gutxiago. Hezkuntzaereduei dagokienez 5 ikasle berrie-tatik 4k D ereduan ekin diote ikas-

ketei (%84,7; 585 ikasle, %0,5 eta 2ikasle gehiago). Aurreko bi ikastur-teetako beherako joera eten da. Gai-nontzeko hezkuntza ereduei dago-kienez, Haur Hezkuntzan A ere-duak ikasle bat eta %0,1 irabazi du(69 eta %9,9), baina aurreko urte-an bezala %10etik behera geldituz.Behera egin du B ereduak ere, 4ikasle gutxiago eta %0,6 beheraeginez (41 eta %5,9).

Lehen Hezkuntzan (LH) zazpi-garren urtez gora egin du D ere-duan ikasten ari diren ikasleenkopurua, %80,9ra iritsiz (%0,9 eta

30 ikasle gehiago). DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzan (DBH)hamargarren ikasturtez gora egindu D ereduko ikasleen kopuruak

%77,9ra iritsiz (%1,3 gehiago, 11ikasle gutxiago).

A ereduak LHn inoizko mailatxikiena du, %13,9 (%1,1 eta 11 ikas-

le gutxiago). B ereduak, berriz,gora egin du LHn (%0,2 eta 4 ikas-le gehiago), maila horretako ikas-leriaren %5,2 hartuz. DBHri dago-kionez, A ereduak 1,3 egin du behe-ra %22,1ean kokatuz (16 ikaslegutxiago, 161 guztira).

Bestalde, Batxilergoan 137 ikas-le ari dira. Haietatik 109 D ereduan(% 76,7) eta 38 A ereduan (% 23,3).Lanbide Heziketan dauden 110ikasleak gaztelania hutsean ikas-ten ari dira (G eredua).

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a 5

SAKANA

»

»

sakanerria >>MERKATU ZIRKUITU LABURRAK:Horietanostalaritza eta dendetan dituen aukerak az-tertzeko Cederna-Garalurrek jardunaldiaantolatu du astearterako, 10:00etatik

13:00etara, Doneztebeko Herri Ostatuan.Lehen sektoreko ekoizleei, ostalaritzako or-dezkariei eta dendariei zuzenduta dago.

Sakanako turismo elkarte berriaabian jartzeko bilera deitu duteazaroaren 13an, ostegunean,18:00etan Utzuganen (Arbizu)

Sakana 2020 Plan Estrategikoazehazteko egindako hausnarkete-tan, Sakanako turismo arloko era-gileen artean ezagutza falta zegoe-la geratu zen agerian. Egoera zuzen-tzeko beharra ikusi zen, eta guztionelkarlanaren bidez Sakana hobetoezagutarazteko premia dagoelajabetu ziren aipatu hausnarketetan.

Horrela, landetxe eta alojamen-duak biltzen dituen Bidelagunelkarteak turismoko beste eragilebatzuetara irekitzea erabaki du.Elkarte berritua abian jartzeko,Sakanako Garapen Agentziarekinbatera hainbat turismo eragile –lan-detxe, turismo zerbitzuak, arti-sauak, jatetxeak…– elkarlaneanaritu dira urte honetan.

Horrela, turismo elkarte berriaabian jartzeko, Sakanako turismo

eragile guztiak elkartzeko bilera dei-tu dute ostegunean, azaroaren 13an,18:00etan Utzugane Sakanako Gara-pen Gunean, Arbizun. Bilera horre-tara gonbidatu dituzte Sakananturismoarekin zerikusia dutenenpresa guztiak –alojamenduak,jatetxeak, artisauak, turismo zer-bitzuak…– eta interesatu guztiak.Informazio gehiago ondoko telefo-noetan: 687 424 839 (Idoia Uhalde )eta 674 146 472 (Iker Manterola).

Sakanako turismo eragileak elkartzeko deia

Turismo eragileak Zamartzen elkartu zirenekoa. Artxiboa

Ikasleak motxilekin ikastetxerako bidean. Artxiboa

Hizkuntza ereduen bilakaera Ikasturtea Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza DBH

A B D A B D A D% % % % % % % %

97/98 126 24,1 - - 396 75,9 365 32,5 - - 758 67,5 168 35,8 301 64,201/02 111 20,9 - - 420 79,1 320 28,8 - - 792 71,2 262 38,7 419 61,305/06 97 18,2 - - 437 81,8 278 24,7 - - 876 75,9 235 34 456 6606/07 98 17,5 16 2,9 445 79,6 272 23,3 14 1,2 883 75,5 216 32 460 6811/12 79 11,7 29 4,3 568 84 200 15,8 89 7 974 77,1 176 24,5 542 75,512/13 85 11,6 34 4,6 616 83,8 201 15,9 67 5,3 995 78,8 178 24,2 557 78,513/14 68 9,8 45 6,5 583 83,7 195 15 65 5 1.039 80 177 23,4 578 76,614/15 69 9,9 41 5,9 585 84,2 184 13,9 69 5,2 1.069 80,9 161 22,1 567 77,9

Ikastetxetik euskara mederatu gabeateratzen segituko dute

Guztira

Sakanako MankomunitatekoEuskara Zerbitzuak bildutakomatrikulazio datuen araberaibarrean 2.725 ikasle daude hiruhezkuntza zikloetan (Haur Hez-kuntza, Lehen Hezkuntza etaDerrigorrezko Bigarren Hezkun-tza), aurreko ikasturtean baino25 gutxiago. Ikasleen %80,77,2.201, D ereduan ikasten du(ikasle 1 eta %0,77 gehiago).

Asteazkenera arteErrigorako saskiakeskatzeko aukeraErriberako ekoizleen produktuzosatutako saski bat 50 eurotan ero-si eta, horrekin, gainera Nafarroahegoaldeko euskalgintza lagundu.Asmo hori du Errigora ekimenaksustatu duen Nafarroa hegoalde-ko uzta, euskarari puska kanpai-nak. Errigoraren elikagai zareak aza-roaren 12ra arte eskatu daitezke.Sakanan 19 tokitan.

+ www.guaixe.net

Page 6: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a6 sakanerria

Udazken festa talo arteanLarraitz Amadoz Lazkano

Aurtengo udazken festak talo, txis-torra eta txokolate usaina izan zuen.Eguerdiko 12etatik aurrera herri-tar ugari gerturatu ziren frontoira,musika eta talo artean giro bikai-naz gozatzeko asmoz. Talogileek lanagoizean goiz hasi zuten arto opilakeguerdi aldera prest uzteko. Horre-la, eguerdiko 14:00ak bitarte arituziren taloak banatzen herriko fron-toian euria dela eta. Dena dela, talo-ak eskatzeko ilara hazitzen joan zendenbora pasa ahala. Horretaz gain,gerturatu ziren sakandarrek hain-bat jaki zozketatzen zituen saskialortzeko aukera izan zuten.

Igandean, 10:00etatik 14:30eraIrañetako frontoian ikusgai izanendira. Gainera, eguerdian zizapintxoen dastatzea izanen da

Bi urtean behingo hitzorduarihuts egitekotan egon da kasik aur-ten Irañetako zizen eta sendabe-larren erakusketa. Lastaila leho-rretik joan da eta ziza gutxi ateradira. Aste honetako euriak zerbaitmugituko zuen esperantzaz, Ira-ñetako Euskara Kultur Taldeakerakusketari eustea erabaki du.Igande goizean eta eguerdian,beraz, herriko frontoian zizak eta

sendabelarrak ikusteko aukeraizanen da. Gainera, haiek dasta-tzeko aukera ere izanen dute harabertaratzen direnek.

Irañetako Euskara Kultur Tal-detik dei egin diete erakusketarenantolaketan parte hartu nahi dutenguztiei. Bihar 9:00etan Txapel Azpielkartean biltzeko deia egin dute.Handik zizak jasotzera joanendira. Haiek hartu ondoren,17:00etan, udaletxean sailkatu egi-nen dituzte. Laguntza guztia ongietorria izanen da.

Iturmendi»

SAKANA

Irurtzun»

Arakil» Irurtzun»

Taloak egin eta egin.

Aurreko urteetan fronotiak hartu izan du igandeko artisau azoka. Artxiboa

Zizen eta sendabelarren frontoia

Etzi zizak eta belarrak ezagutzeko aukera aparta dugu Irañetan. Artxiboa

Irañeta»

Egitaraua>> Azaroak 7, ostirala 20:00etan Antzerkia, jubilatu elkartean22:30ean Rock kontzertuak, Larrazpigazte elkartean.

>> Azaroak 8, larunbata11:00etatik 13:00etara Jostailuentrukaketa eta haurrendako jolasak. 19:00etan Maria Salgadoren kontzer-tua, kultur etxean. 21:00etan Larrazpitek, Larrazpi gazteelkartean.

>> Azaroak 9, igandea10:30etik 14:30era Artisau azoka. 17:30etan Sakanako harrijasotzeeskolaren erakustaldia, plazan. 18:00etan Gozogintza txapelketa etadastatzea. Erga Larreak elkartea. 19:00etan Ruper Ordorikarenkontzertua, kultur etxean.

>> Azaroak 10, astelehena18:00etan En busca del tesoro,haurrendako antzerkia kultur etxean.

>> Azaroak 11, asteartea10:00etan Dianak, Irurtzungo gaitatailerra. 11:30ean Erraldoi eta buruhandienkonpartsa. 12:00etan Meza. 14:00etan Adinduen bazkaria. 16:30ean Mus txapelketa Iratxoelkartean, 16:00etaraino izen ematea. 17:00etatik 20:00etara DantzaldiaRubi Berriak taldearekin. 18:00etan Haurrendako txokolatejatea.20:00etan Zezensuzkoa.

Artisauak

Ehoziri taldea (ehoziriak, Irurtzun),Fina eta Francisco (espartzua, Irur-tzun), Sanau (Senegalgo artisautza,Irurtzun-Senegal), Boutzakht Saffa(Marokoko artisautza, koadroak,loreak, Irurtzun-Maroko), MariaEsparza (bitxigintza, Izurdiaga),Daniel Flores (umeendako osaga-rriak, Irurtzun), Jose Antonio Rekal-

de (egur taila, Irurtzun), Saralegi-Nagore (taloak, Irurtzun), Amalur(artisau hezkuntza materiala, Ara-kil-Irurtzun), Mikel Lasarte (moto-zerraz eginiko eskultura, Irurtzun),Felix Barbero (zahatoak eta narruak,Errioxa), Marino (eztia eta garrapi-ñatuak, Iruña), Galburu (ogia, Lekun-berri), Juan Carlos Esain (landareeta loreak, Tafalla), Zapatari (oine-takoak, Eraso), Joseba Jokin Ordo-

ki (ukenduak, Lekunberri), Artzelu-ze (egur taila, Lekunberri), Mañeko(gozogintza, Mallabia), Maria Her-nandez (zumea, Ibero), El hada blan-ca (mineral-bitxigintza, Rasal-Hues-ka), Lizardi (harri lanak, Arbizu), Ges-hia (euskal panpinak, Donostia),Luisa Ortiz (bustingintza tailer didak-tikoa, Ihabar), Repi (larrua, Arizkun),Albi gazta (gazta, Arruazu) eta Ame-tsen tailerra (kilikiak, Zizur).

San Martin festetarako egitarau zabalaUdazkeneko festak gaur hasi etaasteartera bitarte luzatuko diraIrurtzunen, hain zuzen saindua-ri eskainitako egunean despedi-

tzeko. Adin eta gustu guztietara-ko musika eta antzerki eskain-tzarekin batera, 25 artisau elkar-tuko dituen azoka, tarta eta gozo-

gintza lehiaketak edota erraldoieta buruhandien urteko azkenirteera iragarria daude festeta-rako.

Nafarroa Oinezek“Benignoren taldea”omendu duIñigo Aritza ikastolako gurasotaldeak 10 urte daramatza NafarroaOinezeko paella erraldoiaprestatzen

“Urdiaingo paelleroak” ziren hasieran.Haiei Olaztikoak gehitu zitzaizkien.Eta Sakanako beste herri batzuetakolagunak ere bai. Gehienek, hala ere,“Benignoren taldea” moduan ezagu-tzen dituzte. Izan ere, Benigno Men-dia da Sakanako eta Sakanatik kan-poko hainbat txokotan egiten direnbazkari eta afarien arimetako bat. Horibai, makina bat laguntzaile fidelenlaguntza duela. Tartean, talde honek,Iñigo Aritza ikastolako guraso taldemoduan, 10 urte egin ditu NafarroaOinez egunerako paella goxo-goxoaprestatzen, Iñigo Aritzak bere azkenjaia hartu zuenetik, 2005 urtetik.Sakanako beste eragile batzuen lagun-tzarekin, tartean Olaztiko Gazte Asan-blada, Oinez eguneko paella presta-tu dute Altsasun, Beran, Vianan, Etxa-rri Aranatzen, Atarrabian, Tafallan,Zizurren, Tuteran eta Zangozan. Etaaurtengo Nafarroa Oinez egunean ome-naldi beroa jaso zuten Zangozako ikas-tolaren eta Nafarroako Ikastolen Elkar-tearen partetik. +www.guaixe.net

Larunbatean, 15:00etatik aurrera,Etxarrengo Aranburu pilotalekuan

Arakilgo Udalak makina bat eki-taldi antolatu ditu 2014ko Udaz-keneko Kultur Agendarenbarruan. Eta, jakina, ezin etxe-ko txikienak ahaztu. Arakilgoneska-mutikoek eta euren lagun-txo guztiek ongi pasatzeko hau-rren jolas eguna antolatu dularunbat arratsalderako Arakil-go Udalak, Edurne Unanuareneta Izaskun Mujikaren eta Ama-lur eta Itxipuru taldeen laguntza-rekin.

Etxarrengo Aranburu pilota-lekua izango da bilgunea, 15:00eta-tik aurrera. Bertan, haurrenda-ko makina bat ekitaldi antolatu

dituzte: puzgarriak, energiaberriztagarrien tailerra, asto-jokoa, musika, zentzumenen tai-lerra, txokolatea eta ipuinak.Antolatzaileek bertara hurbil-tzeko gonbitea egin diete haur etaguraso guztiei.

Larunbatean, 11:00etatik14:00etara, jostaluen trukaketaazoka antolatu dute Irurtzungoplazako arkupeetan

Atakondoako Guraso Elkarteak,Itxipuruk, Irurtzun aldeko Gizar-te Zerbitzuak eta Sakanako Immi-grazio Zerbitzuak, Atakondoakoeskolaren laguntzarekin, erabili-tako jostailuen trukaketa azokaantolatu dute larunbatean,11:00etatik 14:00etara Irurtzungoplazako arkupeetan.

Jostailuen azokan parte hartu-ko dutenek egoera onean daudenjostailuak eraman dituzte astehonetan Atakondoako eskolakosarrerara. Gaur, ostirala, izan duteazkeneko eguna. Eskolan eurenjostailuak uztearekin batera txar-tel bat jaso dute trukean. Txartelhau biharko azokara eraman

behar dute, eta bertan dagoen jos-tailu batengatik aldatzeko auke-ra izango dute. Jakina, aste hone-tan guztian eskolan jaso dituztenjostailuak azokan jarriko dira,trukagai. Haurrek denetatik aur-kituko dute azokan: pelutxeak,panpinak eta mota guztietako jos-tailuak.

Jostailuak truka ditzagun

Haurrak jostailuak uzten.Utzitakoa

Arakilgo haurren jolaseguna Etxarrenen

Egitaraua15:00etan Puzgarriak.15:00etan Energia BerriztagarrienTailerra (8 urtetik gora). Itxipuru.16:00etan Joko dinamikoak (adinguztiak). Edurne Unanua.17:00etan Zentzumenen zirkuitutailerra (3-8 urte). Amalur.18:30ean Txokolate jana.19:00etan Izaskun Mugika ipuinkontalaria.

Sonia Senosiain

Page 7: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a sakanerria 7

SAKANASAKANA

Etxarri Aranatz»

Udaleko Hondakin Batzordeakhondakinei buruz etxarriarrekduten iritzia hilaren 13tik 30era jasonahi du

Dagoneko 16 hilabete pasatu diraSakanako Mankomunitateak hon-dakinak biltzeko sistema berriamartxan jarri zuela. HondakinenBatzordearen proposamenez,Etxarriko Udalak konpromisoahartu zuen behin sistema proba-tuta etxarriarrei kontsulta egite-ko. Beraz, euren esperientziatikabiatuta, etxarriarrek sistemaberriaz zer iritzi duten eta honda-kinen bilketa hobetzeko zer pro-posamen dituzten jakiteko eginendu kontsulta udalak.

Galdeketa egiteko Etxarri Ara-nazko Udala enpresa espezializa-tu batekin harremanetan jarri da.Hark egin du galdeketa, Nafarro-ako Estatistika Institutuaren ahol-kularitzarekin. Mank-ek prozesu-rako bere lankidetza ere eman du.Izan ere, galdeketa despeditu ondo-ren, Etxarrin jasotako emaitzakibarreko erakundeari jakinarazi-ko zaizkio. Baita etxarriarrei ere,herri batzar batean.

Hondakin Batzordeak etxarriarguztiei kontsulta parte har dezatendei egin die. Azaldu dutenez, “hon-dakinen sistema aldaketak etxa-rriar guztion inplikazioa eskatu du,eta orain da aukera herritar bakoi-tzak sistemaz zer iritzi duen esate-ko”. Denen parte hartzea “osoinportantetzat” jo dute; “kontsul-taren emaitzak kontuan hartukodelako etorkizuneko hondakinen

gestioa hobetzeko erabakietan”.Azaldu dutenez, “emaitza oso abe-ratsa izanen da, kontsulta honetaneguneroko etxeko praktikatik abia-tutako balorazio eta iritziak jaso-ko direlako”. Batzordea udalekoordezkariak (Joxi Bakaikoa, alka-tea, Eneka Maiz, Bildu, eta Aran-txa Artieda, NaBai, zinegotziak) etaherritarrek (Idoia Artieda, PedroArtieda, Aiert Lizarraga eta JonGarziandia) osatzen dute.

OharrakEtxarrin erroldatuta dauden 18urteko edo zaharragoko etxarriarguztiek galde-sorta bati erantzunahal izanen diote. Galdetegia lor-tzeko eta erantzuteko bi aukera

daude. Bata, udalaren web orriada: www.etxarriaranatz.com. Nor-tasun agiria idatzi ondoren hasidaiteke erantzunak ematen. Bes-tea, erantzunak paperean emateada. Paperezko galdetegia udaletxe-an (10:00etatik 14:00etara) eta libu-rutegian (16:30etik 20:30era) jasodaiteke.

Etxarriar bakoitzak galdetegibakarra bete dezake, horregatikeskatzen da nortasun agiri zenba-kia. Udaletik jakinarazi dutenez,erantzunak anonimoak izanen dira,Datuen Babeserako Legea estukibeteko da. Hala ere, beste norbai-ten galde-sorta ere entregatu dai-teke, baina betiere haren nortasunagiria erakutsita. Mugikortasun

arazoak dituztenek, hala eskatuzgero, udaletxera hots egin (948 460004) dezakete eta galdetegia etxeanjasoko zaie. Azaroaren 20a bainolehen egin beharko dute eskaera.

Bestelako eskaeraPPk Etxarri Aranatzen duen zine-gotzi Juan Antonio Extremerakgaldetegia babestu du, “baina sis-tema berria indarrean jarri aurre-tik egin behar zen”. Popularrak

ere galdera bakarreko galdeketaegitea eskatu du: “atez atekoarenalde edo kontra zaude? Gainontze-koa botatu nahi duten herrita-rrak nahastea eta asmoa kentzeabesterik ez da”. Altsasun galdeke-ta bera egitea ere eskatu du.

%56 gehiagoEtxarrin hondakinak gaika%24ko jasotzetik %80 ingururapasatu dira.

Hondakin bilketa sistemari buruzko iritzi bilketa

Hondakinen Batzordeko kideek proposatu zuten kontsulta.Utzitakoa

Galdetegia

Etxarriarrei egindako kontsul-tak bost atal eta 17 galdera ditu,bakoitzari erantzuteko lau auke-ra ematen dira. Lehen atala,orain arteko norberaren espe-rientzia baloratzeko da eta,horregatik, galdera gehiendituen atala da, bederatzi. Nolamoldatzen diren, etxeko anto-laketaz, ordutegiaz, konposta-gailuez, maiztasunaz, larrialdiguneaz, garbigunez eta pertzezgaldetzen zaie. Bigarren atalaren bidez (hiru gal-dera), hondakinekiko kezka, kude-aketa sistemaz eta tasen konpen-tsazioaz galdetuko da. Hirugarrenatala (galdera bakarra), jasotakoinformazioaren ingurukoa da.Laugarrenean (bi galdera), berriz,lortutako emaitzen inguruko iri-tzia eskatzen da, baita probatuondoren sistema berriari buruz-ko ideia aldatu ote zaien ere. Azkenatalean (bi galdera), aurrera begi-ra jartzea eskatzen da, sistemaberriari buruzko iritzia emanezeta proposamen eta iradokizu-nak eskatuz.

Heldu den asteazken eta ostiraleanSNEINN programari buruzkoinformazio saioak eginen dira

SNEINN programaren bidez espe-rientzia berritzaile batean partehartzeko gonbitea luzatu dieteSakanako langabetuei. Ekintzaile-tza beste aukera bat dela ikusaraz-teko sentsibilizazio eta kontzientziahartzea lantzen dira Finlandiakometodologia batekin, eginez ikasizhain zuzen ere. Jarrera pro-aktibobaterako aldaketa sustatzea, azkenbatean. Dagoeneko 500 ekintzaile-tik gorako komunitatea osatuta

dago. Programaren bidez bilatzenden beste helburua ekonomikokierrentagarriak eta iraunkorrakdiren proiektuak sortzea da.

Pasa den urtean 15 sakandarrekparte hartu zuten programan Batu-ta taldea sortuz. Haietatik bi biz-pahiru proiektu garatzen ari dira,Sakanan bertan euren egitasmoagauzatu asmoz. Batutako kideekeuren esperientziaren berri emanzuten herenegun Altsasuko enple-gu bulegoan eta asteazkenean gau-za bera eginen dute, 11:30etik13:00etara. SNEINN programa

gauzatzeko 15 eta 20 pertsona arte-an lortu nahi dira.

Abendua bitartean ariko dirahorretan. Ondoren, programa hasiaurretik, abenduan zehar hainbataktibitate ezberdin antolatuko dira.Batik bat, metodologietara lehensarrera eginez. Bigarren fasea,ilbeltzetik aurrera, lau hilabetekoprograman zentratuko da. Bertan,taldea eratu eta programaren hel-buruak lortzen saiatuko dira. Per-tsona bakoitzaren unea izanen da,taldean lan eginez eta “eginez ika-si” metodologiaren bitartez, ideiak

hartu eta ekonomikoki errentaga-rriak eta iraunkorrak diren proiek-tuetan bihurtuz.

Sakana 2020 Plan Estrategiko-an lantzen diren akzioen ildoberean kokatzen da programa.Bestalde, eskualdeko agente sozio-ekonomiko ezberdinen babesa etainplikazioa dute. Hala nola,Sakantzen Sarea, Sakanako Gara-pen Agentzia, Cederna Garalur,Bierrik Fundazioa, SakanakoMerkatarien Elkartea, AltsasukoLH. zentroa, Abian Plataforma,Langabetuen Asanblada, Saka-nako Enpresarien Elkartea,ANEL, eta abar.

Ekintzailetasunaren esperientzia bizi nahi?Egutegia

>> Azaroak 14, ostirala 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik13:00etara SNEINN II programaren jinformazio jardunaldia.

>> Azaroak 21, ostirala10:00etatik 11:30era eta 11:30etik13:00etara Jardunaldi praktikoa.

>> Azaroak 28, ostirala10:00etatik 11:30era eta 11:30etik13:00etara Talde ariketak.

Informazio [email protected] eta 685 75 90 56(Jon).

SNEINN programako aurreneko edizioko kideen lan bilera bat. Artxiboa

Gobernua salatutaikur frankistak ezkentzeagatik EHBilduko 26 alkatek NafarroakoGobernua salatuko dute. Haietakohainbatek agerraldia egin zuten Iru-ñean, tartean Uharte Arakilgoak,Etxarri Aranazkoak eta Arbizuko-ak. Azken horrek, Miren Mendinue-tak azaldu zuen Nafarroako Jaure-giko fatxadan Franco diktadoreak1936ko estatu kolpearen ondorenNafarroari eskainitako laureada,gurutze ereinozduna, dagoela. Men-dinuetak gaineratu zuenez, “hori ken-tzeko hainbat ekimen aurkeztu etaonartu dira, baina UPNk ez ditu ain-tzat hartu. Jokaera hori beraien bene-tako izaeraren adierazle garbia da”. EHBilduko alkateek salatu zuten fran-kismoko ikurrekin ez bezala zen-bait ikurren kontrako sorgin ehizaareagotu dela. “Ikur frankisten kon-trako inolako ekimenik gauzatzenez den bitartean ikurrina jartzea-ren kontrako mehatxuak eta inda-rra erabiltzen dira”.

Page 8: 484 guaixe

Larunbatean, 17:30ean, IruñekoAnttoniuttitik abiatuta. Halakoauzietan auzipetuta dauden 40nafarretatik 6 sakandarrak dira, etabeste bik epaia errekurrituta dute

Iruñeko herri harresiak deitu dularunbateko mobilizazioa, Libredinamikaren barruan eta Laranjazblaitulelopean. Mobilizazioarekinsalatu nahi dute “gaur egun politi-ka egiteagatik jendea jazarri, epai-

tu, kondenatu eta espetxeratua daNafarroan”. Auzipetuei Segi, Herri-ra, Batasuna, Askapena eta Ekinenkide izatea leporatzen zaie. Mobi-lizaziorako deialdia egiterakoanhaietako batzuk adierazi zutenez,“militante politikoak gara, ekintzai-le sozialak. Herri mugimenduan edoezker abertzalean aritu gara publi-koki eta gure konpromiso hori gar-

tzelarekin zigortu nahi dute, gubidetik kendu asmoz”.

Larunbaterako deialdia eginzutenek adierazi zuten ez dutelainolako espetxeratze agindurikonartuko beren militantzia poli-tikoagatik. Epaiketa politikoakbukatzeko herri eta auzoetan anto-latzeko deia egin zuten ere.

Osorik: www.guaixe.net

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a8 sakanerria

SAKANA

»

Pisuko suteak ezzuen kaltepertsonalik sortuKeak toxikatuta NafarroakoOspitale Gunera eraman zituztenama-semeak. Gainontzekoauzokideak, 20 bat, bi orduz egonziren etxetik kanpo

Larunbatean, 6:33an, sua piztu zenBehetiko Erreka kaleko lehen zen-bakiko 2. solairuko pisu batean.Antza egongelan piztu zen sua etahan kalte handiak eragin zituen;pisuko gainontzeko gelak keakbelztuta gelditu ziren. Etxeko seme-ak bere kabuz ateratzea lortu zuen.Amak balkoian bilatu zuen babe-sa eta bi auzokidek lortu zuten han-dik ateratzea.

Irurtzun»

Auzi politikoekin bukatzekomobilizazioa deitu dute

AuzipetusakandarrakAskapena erakunde internazio-nalistan militatzea leporatutaAritz Ganboa arbazuarra dagoprozesatuta. Segiko kide izatealeporatuta gaur egun Espainia-ko Auzitegi Nazionalean ImanolAinara Ladron arbizuarra eta Sali-nas olaztiarra epaitzen ari dira.Ekineko kide izateagatik auzi-petuak eta epaiketaren zain dau-de Joxe Aldasoro eta Patxi Arra-tibel etxarriarrak. Herrira mugi-menduaren auzian Fran Baldaarbizuarra dago. Azkenik, Herri-ko Tabernen auzian zigorra jasoeta Espainiako Auzitegi Gorene-an helegitea aurkeztu dute Jaio-ne Intxaurraga arbizuarrak (15hilabeteko espetxe zigorra) etaJuan Kruz Aldasoro etxarriarrak(3 urteko espetxe zigorra). Horretaz aparte, kartelak jartze-agatik, web orriak edo saresozialetako profilak kudeatze-agatik, presoen aldeko ekitaldie-tan parte hartzeagatik... terro-rismoari gorazarre egiteagatikhainbat sakandar auzipetutadaude. Beste hainbatek protes-ta ekimenetan parte hartzeaga-tik isunak jaso dituzte.

Salinas aske

Segiko kide izateagatik auzipetuta dauden 28 gazteetako bost Loiolako aske gunean epaiketa salatu eta ez ziren Espainiako Auzitegi Nazio-nalera joan. Haien artean zen Imano Salinas olaztiarra. Epaileak haiek atxilotzeko agindua eman zuen irailaren 22an. Ihes egiteko arris-kua argudiatu zuen haiek espetxeratzeko. Arrisku hori pasa delakoan ostiralean bost gazteak askatzeko agindua eman zuen epaileak. Bes-talde, Salinas bera eta makina bat olaztiarrek larunbateko manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Igandean Josefina Arregi klinikakolagunen elkarteak hirugarrenurteurrena ospatu zuen. Ohorezkobi bazkide izendatu zituzten,Vicente Madoz mediku psikiatra etaGuillermo Nagore kazetaria

Larraitz Amadoz

Josefina Arregi klinikaren lagu-nen elkarteak argi eta garbi daukahelburua, aurrera egiteko asmoabultzatzen ari dira egitasmo honensorreratik. Ospakizun honetanburututako ekintzek klinikarekikoelkartasuna islatu zuten. Elkarte-ko kide Genaro Paniaguak azalduzuen moduan, elkartasun egun batospatu zuten klinikari babesa ema-teko, eta bide batez, Alzheimerra-ren eremuan lan egiten duten bi per-tsona omendu nahi izan zituzteneuren laguntza eskertzeko. “Bate-tik Vicente Madoz, Nafarroan gai-xotasun hauetan erreferentzia denmediku psikiatra, eta bestetik, Gui-llermo Nagore kazetaria, honek ibi-laldi bat egin zuen Finisterre etaJerusalem artean estatu mailanlegearen aldaketa aldarrikatzeko”.

Paniaguak adierazi zuen “gaihonen inguruan edozein gauza sor-tzen delarik, hor egoten diren per-tsona batzuk dira eta horregatik era-baki dugu ohorezko bazkide egitea”.Elkartetik erreferentzia gisa ikus-ten dute bi omenduen lana, eta sin-bolikoki ere hainbat eta hainbat per-tsona eta boluntarioek ematen dutenlaguntza eskertu nahi izan zuten.

Elkarteak aurten hiru urte beteditu eta dagoeneko 410 kide dauz-

ka. Hala ere, Josefina Arregirenproiektua 1995ean hasi zen. “Jose-fina Arregi klinika gaur egunzuhaitz sendo bihurtu da” aipatuzuen Ines Frances Nafarroakogeriatria eta gerontologia elkar-teko presidenteak. “Hasiera bate-ko proiektu txikiak geroz eta indarhandiagoa hartu du, urtez urtehanditu egin da klinika eta gerozeta babes handiagoa dauka”.

OmenduakInes Francesi egokitu zitzaionVicente Madoz ohorezko bazkide-aren aurkezpena egitea. Horrela,Klinikaren hastapenetan Madozekegindako esfortzuaren berri emanzuen, Felipe Lecea altsasuarrare-kin batera proiektuaren sortzai-leak izan baitziren 1995ean. Horre-taz gain, Madozek Nafarroa oso-an gaixotasun mentalen arloanegin duen lana nabarmendu nahiizan zuen Francesek eta, berezi-ki, klinikarekin izan duen inpli-kazio zuzena goraipatu zuen.

Umiltasun handiarekin hartuzuen ohorezko bazkidetza Mado-zek eszenatoki gainean. “Klini-kak ematen duen maitasunakharritu egin ninduen lehenengomomentutik” adierazi zuen medi-ku psikiatrak. Madozek bere buruaklinikarekiko maitale bezala sen-titu du, asko jaso duelako hanlanean egon den neurrian, eta aldiberean, eskerrak eman zizkienproiektu horretan lanean aritzendiren guztiei. Vicente Madozek

honelaxe bukatu zuen, “maitasu-na da familia eta gaixoei eman die-zaiekegun gauzarik onena, etahori ez dugu galdu behar, klinika-ren izaeraren berezitasun garran-tzitsuena delako”.

Kepa Aulestiari (EspainiakoAlzheimerra duten familia eta per-tsonen konfederazioko presidentea)egokitu zitzaion ohorezko bazkideGuillermo Nagoreren aurkezpe-na. “Ez dugu tristezia edota erru-kirik nahi, konpromisoa eta kon-plizitatea eskatzen dugu” adierazizuen Aulestiak. “ 65 urtetik gora-koen % 27 Alzheimerra edukitze-ko hautagaiak dira eta 85 urte bai-no gehiago dituztenen kasuan

%50a” aipatu zuen. GuillermoNagoreren elkartasuna eta lanagoraipatu zituen batez ere Finiste-rre eta Jerusalem artean eginda-ko ibilbideagatik. Nagorek Altsa-su herriaren elkartasuna nabar-mendu nahi izan zuen, “7.000

biztanleko herri batek Alzheime-rrari aurre egiten dion 400 kidekoelkartea dauka”. “Alzheimerraaztertu beharra dago, inbertsiogisa ikusi behar dugu etorkizune-an arazo larriago bat egin ez dadin”adierazi zuen Nagorek.

Pausoz-pauso oroimena gal ez dadin

Elkarteko kideez inguratuta, Nagorek eta Madozek oroigarria jaso zuten.

Makina bat sakandar erakarri zuen elkartearen urteurren ekitaldiak.

Page 9: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a sakanerria 9

Euskarak eta gaztelaniakberdintasun soziala izan dezaten,euskararen urteetako bazterketagainditzeko, Altsasuko Udalaktratamendu berezia eta lehentasunaemanen dio euskarari

Altsasuko Udalaren eskumenekoesparru guztietan euskararen era-bilera eta sustapena arautzekoasmoz aurreko asteazkenean orde-nantza onartu zen. Helburu horilortzeko udalak altsasuarrei hela-raziko die euskara integrazio etakomunikazio elementua dela. Aldiberean, ordenantzaren bidez ber-matu nahi da altsasuarrek erabi-li nahi duten hizkuntza ofiziale-

an kasu eginen zaiela. Horretara-ko araudiak euskarak idatzita etamintzatuta duen erabilera zehaz-ten da. Ordenantzaren asmoekinbat egiten duten euskara sustatze-ko bestelako jarduerak bultzatu-ko ditu udalak. Alderdi guztiekalde bozkatu zuten, abstenitu zirenPSN eta PP izan ezik.

Herritarrei euskarazko zerbi-tzua bermatzeko hizkuntza daki-ten udal langileek lehen hitza eus-karaz egin beharko dute. Euska-raz ez dakitenek langile elebidunbat bilatu beharko dute. Inprima-kiak elebitan argitaratuko ditu

udalak, euskarari lehentasunaemanez. Eta komunikazioa ere bihizkuntzetan eginen da. Bakarrenbatek udalarekin euskarazkoharremanak nahi baditu eta halaadierazten badu, hala izanen da.Horretarako, udalak euskaldunenerrolda osatuko du. Hartan altsa-suarrek borondatez eman dezake-te izena.

Lan hizkuntzari dagokionez,udaleko aktak bilera izan denhizkuntzan jasoko dira, bainaerabakiak euskaraz ere jasokodira. Ordenantzak ez du zehaz-ten lanpostu bakoitzaren hizkun-

tza profila zein izanen den, horiplantilla organikoan zehaztukodu Altsasuko Udalak. Hala ere,udalaren eta haren mendeko era-kundeetan langileek euskarazlan egin eta zerbitzua hizkuntzahorretan emateko plangintzakegokituko dituzte.

Ordenantzan ere informatikatresna eta aplikazioak, kanpo iru-dia, komunikazioa, argitalpenak,Internet, diru-laguntzak ematekobaldintzak, kontratazioak, toponi-mia, hizkuntzaren sustapena etaekitaldi publikoen nondik norako-ak zehazten dira.

Asteazkeneko udal bilkuran puntuaerretiratu egin zuen Bildukbeharrezko adostasuna lortzeko

Aurki udaleko Ekonomia SustapenBatzordea eta Garapen Agentziakoadministrazio kontseilua bildukodira kontrol eta jarraipenbitartekoak zehazteko

Sakanako MankomunitateakSakanako Garapen Agentzia era-kunde publikoa sortu du ibarre-ko ekonomia garapena sustatuasmoz. Mank-ek eratutako era-kunde publikoari atxikitzea azter-tu behar zuen pasa den asteazke-nean Altsasuko Udala, baina auke-ra hori bertan behera gelditu zen,gutxieneko adostasunik ez egote-an. Mank-ek sortutako egituraberriak Altsasuren aurrekontuanurtez urte izan dezakeen eraginaeta kontrol bitartekoak aztertukodituzte udalean, baita SGAn ere.

Hasier Gonzalezek (Bildu) bil-kuratik puntua kendu eta gaiabatzordean berraztertzeko propo-satu zuen: “proiektuarendakoberarendako interesagarriago iru-ditzen zait ez gelditzea, eztabaida-tzen segitzea eta falta litezkeenkontrol bitartekoak onartzea. Uda-lak izan ditzakeen zalantzak argi-tzea”. Aldi beren, gaztigatu zuen:

“ezin dugu proiektu hau geldiara-zi ekonomia egoera ez delako ona.Akordioak lortu behar dira.

Proiektuaren neurria eta Saka-narako duen garrantzia kontuanhartzea eskatu zuen, “estrategikoaeta ezinbestekoa” dela nabarmen-duz. Juan Carlos Orellana (Bildu)zinegotziak, bestalde, gaineratuzuen: “ibarreko ikuspegitik ari garalan egiten eta Altsasuri bai edo ezesateko eskumena ematea ez dabidezkoa”. Gonzalezek ohartarazizuenez, “argi izan behar da emai-tzak ez direla berehalakoan etorri-ko eta pazientzia izan beharko da”.

KezkakGeroa Baiko Unai Hualdek SGAkudalarendako zein gastu izanenlukeen eta udalak kontrolerakozein bitarteko izanen lituzkeengaldetu zuen. Mank-etik emanda-ko argibideak eskastzat jo zituenHualdek: “Etorkizunean SGA kan-poko diru iturriekin ahalik etagehien finantzatutako akzioak egi-ten saiatuko direla dio. Zehatzadugun bakarra aurtengo gastua da,langileak ordaintzekoa dena, gau-za nabarmen gutxi egin behardirelako”. Udaleko interbentore-

aren txostenean kezka bere eginzuen Hualdek: “epe motz eta ertai-nera udalak proposatuko direnohiko eta inbertsio gastuei aurreegiteko gaitasunik izanen duen ezdakigu”.

Berretsi zuen Sakanako gara-pen estrategia egon behar duela.“Baina eskualde barruan Altsasukarazo ekonomiko propioak ditueta, horregatik, SGArako proposa-tzen diren proiektuak eta gastukonpromisoak aurretik ekonomiasustapen batzordean aztertu behardira”. Batzorde horretan gai horieklandu eta kontrolatzea proposatudu Geroa Baik, hau da behetik gora-

ko eredua. Bestalde, kuotak zehaz-terakoan populazioaz aparteherrien sozio-ekonomi egoera kon-tuan hartzekoa zela ere aipatuzuen. SGAko administrazio kon-tseiluan dago Hualde: “udalekobatzordean hitz egin ez den proiek-tuen inguruan ez dut inolako jarre-rarik hartuko. Kontseiluan udala-ren ordezkaria naiz”. AltsasukoGeroa Baiko ordezkariak eta Mank-eko buru Aitor Karasatorre Mugu-ruza astelehenean trukatu zituz-ten ikuspuntuak.

Ezker Batuko Arturo Carreñoere kontra azaldu zen: “uste duguAltsasun garapena eta enplegua sus-tatzeko Mank-etik ez ditugula nahi-koa zerbitzu jasotzen”. Aldi bere-an, erabakiak Altsasuko Udalarenekonomia gaitasuna neurri bateanhipotekatu lezakeela adierazi zuen,gaineratuz: “garapen partidakbikoiztu eginen lirateke, dagoene-ko Cederna-Garalur dagoelako”.Azkenik, Carreñok esan zuen ez zue-la ulertzen Altsasuk Mank-en aurre-kontuaren %52 ematea altsasua-rrak populazioaren herena direne-an. Azken hori ukatu egin zuenGonzalezek, gehiago ordaintzenbada ur ihesengatik dela adieraziz.

Aralarreko Asun Fernandez deGaraialdek kontrol bitartekoei etaazaldu zen gainontzeko guztiariburuzko kezkak benetakoa ziren edoSGA oztopatzeko aitzakia zen gal-detu zuen. “Hamar urte daramatzatSakanako garapenaz hitz egitenden bakoitzean Altsasuren zentra-lismoa, zilborra, aldarrikatzen delaikusten. Ez dakit hori dagoen atze-an, ibar eta herri klabea”.

Bilkurako bozketa bat. Bestalde, Claudio Salvador hautetsi sozialista hil berria gogoan izan zuten bilkura hasieran zinegotziek, minutu bateko isilunea gorde zuten.

Udalaemakumeenganakoindarkeriaren aurkaAzaroaren 25 emakumeenganakoindarkeriaren aurkako nazioartekoeguna dela eta, Altsasuko Udalakadierazpena onartu du aho batez.Udalak adierazpenean gaitzetsi egindu ageriko eta ezkutuko sexu indar-keria. Aldi berean, udalak gizon-ema-kumeen arteko ezberdintasunei etadesorekei modu eraginkorrean aurreegiten jarraitzeko konpromisoa har-tu zuen. Aldi berean, elkartasunaadierazi zien udalak erasoa paira-tu duten emakumeei eta eraildakoemakumeei. Azkenik, AltsasukoUdalak herritar guztiak gonbidatuditu sexu indarkeriari gaitzespenaadieraztera, emakumeekiko indar-keria errotik kentzeko konpromi-soa hartzera eta emakumeen kon-trako indarkeria salatzera.

Altsasu»

Udalak euskararen erabilera eta sustapenaarautzen duen ordenantza onartu du

»

»

Udalak Garapen Agentziari atxikitzeko erabakia aztertzen segituko du

Erabakitzeko

Udalak aurtengo aurrekontue-tan 41.000 euro bideratu ditu aur-ten SGArako. Diru hori ematekoibarreko erakunde publikoariatxiki behar zaio. Gonzalezekudalaren aukerak zehaztu zituen:aurtengorako atxikimendualehenbailehen ematea eta gerohurrengo urteetarako martxanola egin adostea.

Sexu indarkeriarenkontrako bilkuraAtzo iluntzean Altsasuko udaletxeaurrean elkarretaratzea egin zen.Astelehenean bortizkeria zantzue-kin eraildako emakume baten gor-pua opatu zuten Gasteizen. Emaku-meen Mundu Martxatik mobiliza-tzera deitu zuten: “emakumeonaurkako indarkeria adierazpeniklarriena dela deritzogu, baina, indar-keria sexistak mila aurpegi, ahotseta adierazteko forma ditu eta ezin-bestekoa da erasoen aurrean sala-tzea, eta gogor erantzutea”.

»

Umeendako etahaurrendakopremiazko laguntzabanatuko duUmeendako elikagai eta garbike-ta kitak eta haurrendako eskolamaterialeko kitak banatzen hasi-ko da aurki Gurutze Gorria Altsa-sun. 750 €ko errenta baino gutxia-go eta umeak edota haurrak dituz-ten familiei zuzendutako laguntzakdira. “Egungo ekonomia egoera-ren efektuak murrizteko neurriada. Laguntzak Oinarrizko Gizar-te Zerbitzuen bidez eginen diraeta Gurutze Gorriak banatukoditu”, azaldu digu Unai Hualdek.

Page 10: 484 guaixe

kirola >>IRRISTAKETA

IOSEBA FERNANDEZ MUNDIALETAN:Gaurtik azaroaren 15era Abiadurako Irris-taketako Munduko Txapelketa jokatuko da

Argentinan, Rosarion. Bertan lehiatuko daIoseba Fernandez txapeldun iturmendia-rra. Helburua podiumeko lehian egotea da.

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a10

Atletismoa

Pilota

Futbola

»

Kimuen Futbol 8Topaketak3. jardunaldia igandean Altsasun

Mank-ek antolatutako SakanakoKimuen Futbol 8 Topaketetako 3.Jardunaldia jokatuko da igandeanAltsasuko Dantzalekun. 10 taldelehiatzen ari dira txapelketa moduanjokatzen den topaketan. Helburuatxikienengan kirola eta futbola sus-tatzea da, eta horregatik ez da sail-kapenik egiten.

Ezkurdiak ia ezinezkoa du sailkatzeabaina dena ematera aterako da

Lau t´erdiko final laurdenetakoligaxkako 2. jardunaldian hil ala bizi-ko partida jokatu zuten EtxebarrinJoseba Ezkurdiak eta Oinatz Ben-goetxeak. Bi pilotariek min handiaegin zuten sakearekin, baina pilo-teoan leitzarra nagusitu zen. Ezkur-diak ez zuen bere maila eman, etabere buruarekin haserre bukatuzuen partida. Partida hasi eta 8 tan-toko errenta lortu zuen leitzarrak,saketik 5 tanto eginez. Arbizuarraksakea berreskuratu eta 8-6 hurbil-du zitzaion. Baina Bengoetxeak 7-1eko partziala lortu zuen, 17-9 aurre-ratuz. Ezker pareta erabili zuenhorretarako. 18-10 hurbildu zenEzkurdia, baina Bengoetxeak 4 tan-to egin zituen jarraian eta partidairabazi zuen.

AtzerapenaAimar Olaizolaren kontra ariko daJoseba Ezkurdia Lau t´erdiko finallaurdenetako ligaxkako 3. etaazken jardunaldian. Aurreko bijardunaldiak galtzetik dator arbi-zuarra, eta nahiz eta finalerdieta-ra pasatzeko aukera urriak izan,irabaztera derrigortua eta gainon-tzekoek egiten dutenaren menpe

baitago, dena ematera atera behar-ko da.

Saralegik ezker eskuko hatzluzeko puntan haustura du, eta Iru-joren kontrako partida azaroaren15era arte atzeratu dute. EnpresekOlaizolaren eta Ezkurdiaren par-

tida azaroaren 16ra atzeratzea era-baki dute ere. Gainontzeko bi par-tidak asteburu honetan jokatukodira. Olaetxea eta BengoetxeaVI.ak larunbatean jokatuko dute,Labriten, eta Xalak eta Retegi Bikigandean, Eskoriatzan.

Igandean jokatuko da herrilasterketa ezagunaren 50. edizioa

Fortuna Kirol Elkarteak antolatu-ta, igandean jokatuko da 50. Beho-bia-Donostia lasterketa entzute-tsua, korrikalariek zirkulu gorrizborobilduta duten proba. Antola-kuntzatik adierazi dutenez 34.022korrikalarik hartuko dute parteaurtengo edizioan: 30.700 korrika-lari, 221 irristalari, 15 gurpildunaulki, 22 handbike eta beste modubatean ariko diren 29 ezgaitu.Horretaz gain, aurten, nobedademoduan, Behobia txikia eta Beho-bia gaztea antolatu dira, katego-ria txikiendako. Behobia txikian2.800 korrikalarik eman dute ize-na eta Behobia Gaztean 225 korri-kalarik. 50. edizioa ospatzeko osti-raletik hasita izanen dira ekital-diak. Ibilbidean aldaketatxobatzuk sartu dituzte. 140 m gehia-go ditu aurtengo ibilbideak eta des-nibel gehiago, aurreko urteko 164metrotik aurtengo 192 metrorapasa da.

Aurreko urtean 97 sakanda-rrek lortu zuten Behobia etaDonostia batzea: 30 altsasuarrek,

28 etxarriarrek, 7 lakuntzarrek, 6uhartearrek eta 5 irurtzundarrek.Olaztitik 4 korrikalari aritu ziren,Irañetatik, Arbizutik, Ergoienatiketa Urdiaindik hiruna korrikala-ri, Bakaikutik bi eta Arruazutik,Iturmenditik eta Ziorditik bana.Aurten ere sakandarren parte-hartze handia espero da.

Gurpildun aulkian parte har-tuko dutenek 9:30ean hartuko duteirteera, Behobia Gaztean arikodirenak ere 9:30ean, irristalariek9:40ean eta korrikalariek 10:00etan

lehenak eta 11:30ean azkenak.Behobia Txikia larunbatean joka-tuko da, Anoetan, 15:30ean.

ZerbitzuakAntolakuntzak makina bat zerbi-tzu jarriko ditu indarrean: irteeraeta helmugarako kontsigna, komu-nak ibilbidean barna, korrikalarieisegimendua egiteko App Run Loczerbitzua, erretiratuendako zerbi-tzu berezia eta abar. Horretaz gain,RENFEk eta Euskotrenek tren zer-bitzua indartu dute.

3. jardunaldia

Igandean, Dantzalekun10:30ean: Urdiain – Kaixo11:30ean: Txartel – Dantzaleku11:30ean: Tipi Tapa – Sutegi12:30ean: Mediolanum – Arbizu12:30ean: Lagun Artea – Sayas

Ezkurdia-Olaizolarenpartida, atzeratuta

A multzoan, Mikel Olaetxeak etaAimar Olaizolak dituzte finaler-dietarako sailkatzeko aukerarikonenak. Oinatz Bengoetxea ira-baztera derrigortua dago, eta mul-tzo honetan Joseba Ezkurdiare-na da egoerarik konplikatuena.Arbizuarrak Olaizolaren kontra 16tantoko aldearekin irabazi behar-

ko luke eta Bengoetxeak Olaetxe-aren kontra galdu beharko lukearbizuarra finalerdietara sailka-tzeko. B multzoan Saralegik etaXalak dituzte aukerarik onenak.Irujo aldearekin irabaztera derri-gortua dago eta Julen Retegik 17tantoko aldearekin irabazi behar-ko lioke Xalari.

Finalerdian egoteko karanbolak

Behobia-Donostiara

Aurreko urtean 97 sakandarrek osatu zuten proba.

www.behobia-sansebastian.comEtengabe eguneratutako informazioa.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa8. jardunaldia

Lagun Artea 1 – Baztan 1

Baztan aurreratu zen eta Cristianekberdintzea lortu zuen. Garaipena eskuraizan zuen Lagunek, baina markagailua ezzen gehiago mugitu. Baztan liderrarenkontra puntu bat ateratzea ez dago gaizki.

Sailkapena >>1. Baztan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20 p8. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p

Asteburuko jardunaldiaMutilvera B – Lagun Artea

(Igandean, 16:30ean, Mutiloabeitin)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa9. jardunaldia

Altsasu 0 – San Jorge 1

Etxarrik atseden jardunaldia zuen.Nahiz eta Etxarri Aranatzek atsedenjardunaldia izan, lider jarraitzen du, 19punturekin, San Jorgerekin berdinduta.Hain zuzen ere San Jorgeren kontra jokatuzuen Altsasuk larunbatean Dantzalekun.Partida gogorra izan zen, eta nahiz etaAltsasu saiatu, gorritxoek kontrako ateanez zuten asmatzen. Bukaerarako 15minuturen faltan, eta nahiz eta 2 txartelhorirekin jokalari bat gutxiagorekin geratu,San Jorgek gola sartu zuen. Altsasuk ezinizan zuen erantzun. Horrela, urrezko 3puntu galdu zituzten altsasuarrek eta 5.postutik 9. postura jaitsi dira.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .19 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Beti Kozkor

(Igandean, 15:45ean, Etxarri Aranatzen)Aurrera – Altsasu

(Igandean, 16:00etan, Leitzan)

Futbola

Jubenilen Mailako Nafarroako BuruzBuruko Txapelketako finaleanetxarriarrak 18-2 irabazi zion JulenJuankorena taldekideari

Emozioz betetako finala izan zenasteazken arratsaldean IruñekoLabrit pilotalekuan jokatu zena.Izan ere, Erreka klubeko bi talde-kidek lortu zuten Nafarroako Jube-nilen Mailako Buruz Buruko Txa-pelketako finalera sailkatzea: Joa-nes Bakaikoa etxarriarrak etaJulen Juankorenak. Bi pilotariekbikain ezagutzen dute elkar etalehia estua espero zen, baina par-tidak ez zuen saltsarik izan. Joa-nes Bakaikoak egin zuen lehen

tantoa, eta Julen Juankorenak banaberdindu zuen eta segidan 2-1 aurre-ratu zen bi pareta eder bati esker.Hurrengo tantoa piloteatua izanzen, eta Juanikorenak ezin izanzuen zazpitik erantzun. Bakaiko-ak sakea berreskuratu zuen eta hor-tik aurrera partidako jaun eta jabeizan zen etxarriarra. Bere sakezitalak min izugarria egin zionJuankorenari eta etxarriarrak batabestearen atzetik egin zituen tan-toak, zuzenera 18ra helduz. 18-2 ira-bazita, Nafarroako jubenil maila-ko txapelduna dugu Joanes Bakai-koa. Zorionak!

Bakaikoa, Nafarroakotxapelduna

Bakaikoa, txapelarekin, eta Juankorena. Erdian, federazioko Iriarte. twitter

Page 11: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a kirola 11

SaskibaloiaHarrijasotzea

Pala

Areto futbola

Areto futbola

Futsalsakanatxapelketako 2. jardunaldia jokoanBihar, larunbatean, 2. FutsalsakanaAreto Futbol Txapelketako 2. jardu-naldia jokatuko da Uharte Arakilgofrontoian.

Premini mailako taldeek partehartuko dute, astebururo. Ilbeltzerabitartean astebururo nahasitaarituko dira jokalariak, eta ilbeltzetikaurrera jokalari bakoitza beretaldearekin lehiatuko da

Aurreko urteko topaketen arrakas-taren ondotik, Sakanako Manko-munitateko Kirol Zerbitzuak Saka-nako II. Saskibaloi Topaketak anto-latu ditu, hainbat laguntzailerekinbatera -Irurtzun, Etxarri Aranatzeta Altsasuko Udalak, Altsasu etaIrurtzungo Saskibaloi Taldeak etaAndra Mari ikastola-. Aipatu topa-ketetan premini mailako taldeakariko dira, 8 urtetik 10 urtera bitar-teko neska-mutikoak, AltsasukoSaskibaloi Taldekoak, IrurtzungoSaskibaloi Taldekoak eta AndraMari ikastolako Saskibaloi Talde-koak. Helburua saskibaloia susta-tzea eta Sakanako talde eta neska-mutikoen arteko harremana bul-katzea da. Ez da txapelketalehiakorra, eta horregatik ez da

sailkapenik eginen.

BerrikuntzakAurten nobedadeak izanen dira.Azarotik ilbeltzera bitartean joka-lariak nahasita ariko dira. Hau da,astebururo talde ezberdinak sor-tuko dira eta euren artean lehiatu-ko dira. Eta ilbeltzetik aurrera tal-deen arteko partidak jokatuko dira.

Partidak igandetan jokatuko dira,Altsasuko Zelandi kiroldegian,Etxarri Aranazko San Donato ikas-tetxeko pilotalekuan edo Irurtzun-go kiroldegian. Zelandin jokatzendirenean bi partidak batera joka-tuko dira, goizeko 11:00etan. Aldiz,Etxarri Aranatzen eta Irurtzunenbata bestearen atzetik jokatukodira, goizeko 11:00etan eta 12:00etan.

Sakanako HarrijasotzeEskolaren erakustaldiaIrurtzunenIgandean, 17:30ean, plazan

Sakanako Harrijasotze Eskolak Irur-tzungo kiroldegian du egoitza. Ber-tan ematen ditu eskolak, asteartero,Mikel Lasarte harri jasotzaileak. Kla-sean lantzen dutena erakusteko, Irur-tzungo San Martin festetan harri jaso-tze erakustaldia eginen dute Saka-nako Harrijasotze Eskolan aritzendiren kirolariak, igandean, 17:30ean,Irurtzungo plazan. Pisu ezberdine-tako eta tamaina ezberdineko harrie-kin altxaldiak eginen dituzte.

Sakanako IX. Nesken Pala Txapelketaantolatu du Mank-ek

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Etxarri Aranazko Nes-ken Pala Eskolaren eta Altsasukoeta Etxarri Aranazko Udalen lagun-tzarekin Sakanako IX. Nesken PalaTxapelketa antolatu du. Txapelke-ta azaroaren bukaeran hasiko da

eta 4 mailatan jokatuko da: gazte-txoak, gazteak, helduen 1. maila etahelduen elite maila. Partidak Etxa-rri Aranazko eta Altsasuko pilota-lekuetan jokatuko dira, ostirale-tan (19:00etatik aurrera), larunba-tetan (15:30etik aurrera) etaigandetan (10:30etik aurrera).

Sakanako emakumezkoen palatxapelketa Sakanako kirol egute-gian guztiz errotua dago. 2013an 26bikote lehiatu ziren, 5 kategoriatan:5 bikote kimuetan, 4 bikote haurre-tan, 6 bikote kadeteetan, 5 bikotegazteetan eta 6 bikote helduetan.Aurtengoa 9. edizioa izanen da etaantolatzaileak txapelketan aritze-ra animatu dituzte palista sakan-darrak. “Etxarriko Nesken PalaEskolak lan izugarria egiten du palasustatzeko eta 30 neska inguru ari-tzen dira bertan. Horretaz gain,euren kabuz palara jokatzen dutenmakina bat neska daude. Anima dai-tezela guztiak” adierazi dute anto-latzaileek. Sari politak izanen dira.

Izena ematekoAzaroaren 14a baino lehen Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866,[email protected]) edoMigel Aristorenari hots eginez(638 138 231). Gaztetxoak eta gaz-teak dohainik, eta helduak 20 eurobikoteko.

Sakanako II. SaskibaloiTopaketak abian

Premini mailako neska-mutikoek gustura pasa zuten aurreko urtean.

Mikel Lasarte.

2. jardunaldia

Larunbatean, Uharte Arakilen15:00etan:Racing S. Migel – Bunker16:00etan: Auzomotojorik – Arbi-zu harrobia17:00etan: Hijos de perla – Arbizu18:00etan:Back Street Boys – Itur-mendi

Egiarretak Zalduahartu zuen menpeanderbianAsteburuan Elomendiko Futbol Txa-pelketako 7. jardunaldia jokatu zen.Bertan lehiatzen diren bi taldesakandarrek, Arakilgo Zalduak etaEgiarretak, derbia jokatu zuten.Egiarreta izan zen garaile, Zaldua-ri 4-1 irabazita. Sailkapen orokorrean Bar Poukasda liderra, 18 punturekin eta Egia-rreta 2.a da, 16 punturekin. Zaldua7. postura jaitsi da, 6 punturekin.Asteburuan Egiarretak eta Bar Pou-kasek lidergoa dute jokoan, Zizu-rren jokatuko den partidan. Aldiz,Apolok eta Zalduak jokatu beharre-ko lehia atzeratu egin da.

Magna ErregeKopatik kanpo,penaltietanPunteria faltak beste nahigabe bateman dio Magna Nafarroa Xotari. Irur-tzungo taldea Errege Kopatik kanpogeratu da, astearteko final laurdene-tan Santiago Futsalen kontra seinaberdindu eta penaltietan 5-4 galdueta gero. Magnak eta Santiago Futsalek ikus-kizun bikaina eskaini zuten. Gol fes-ta ederra izan zen. Roberto Martil,Javi Eseverri (2) eta Jesulito (2) joka-lariei esker bosna berdindu zuen Mag-nak. Irurtzungo taldea irabaztekotanizan zen, 44. minutuan Tolrák 5-6aurreratu baitzuen Magna, bainaberehala berdintzea lortu zuen San-tiagoko Quintelak. Orduan hasi zen penaltien loteria.Jokalari guztiek gola sartu zuten,Javi Saldisek huts egin arte. Penal-tietan 5-4 galduta, Errege Kopatikkanpo geratu dira irurtzundarrak.

Levanteren kontrako

partidan zentratu

Orain lehen mailako areto futbol txa-pelketan jarri beharko du burua Mag-nak. Aurreko ostiralean Palmarenkontra 5-1 galdu zuten Imanol Arre-giren mutilek. Inter Movistar da liga-ko liderra (20 puntu) eta Magna 9.ada (10 puntu). Atzo, Santiagokobidaiaz apenas errekuperatzekotarterik izan gabe, Valentziako bidaiaegin zuten irurtzundarrek. Izan ere,gaur partida garrantzitsua duteLevanteren kontra. Levante 8.a dasailkapenean (12 puntu), eta Mag-naren arerio zuzena da. Sailkape-neko postua dago jokoan. “Ligan ongijokatzen ari gara, baina akats indi-bidualengatik ari gara galtzen. Lanegiten jarraitu behar dugu, hobe-tzeko” adierazi du Imanol Arregientrenatzaileak. Bestalde, Samuel Carrillok ez du Mag-nan jarraituko. Bi aldeak jokalaria-ren kontratua etetea erabaki dute.

Futbola

Neskak, palei hautsakentzeko garaia da

Sakanan emakume palista bikainak daude.

Page 12: 484 guaixe

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a12 oharrak

PatxiOyarbide

Araña

Gu artienyonko yeiz beti.

Hire kuadrilla

Mikel Arregi MarinXXXV. urteurrena

Zure irrifarrazure alaitasuna,

gure artean bizirik.Zure familia

Lakuntzan, 2014ko azaroaren 11n.

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Errioxako enpresa batek. Lana emanen duordenagailuarekin etxetik lan egiteko. Adin guz-tietarako. Telefonoa 699 38 26 73.

Frantses klase partikularrak. Frantsesa nireama hizkuntza da eta maila guztietako klaseakematen ditut. Baita zientzia eta matematika kla-seak ere. Telefonoa 678 30 08 73.

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Jatetxe-taberna alokatzen da Arbizun.Telefonoa 948 46 04 04.

San Clemente festetarako Lizarragako elkar-tea hartzeko. Enkantea azaroaren 9an, arratsal-deko 17:00etan Azi Iturri elkartean bertan.Gutxieneko dirua 600 €.

IkastaroakZuzenean saltzeko estrategiak. Arbizun, aza-roak 7an eta 14an. Ordutegia: 9:00 – 18:00.Argibide gehiago 948 56 70 10 telefonoan [email protected] posta elektronikoan.

AES. Hainbar ikastaro: “Ingelera elkarrizketapraktikak”, Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua;ETEi aplikatutako trebatasun pertsonalak,Arbizun, abenduan; Informazio gehiago: 948 4683 07 eta [email protected]

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketaV. Gaztezulo bideo lehiaketa. Bideoek “Hi etahire munduak” gaia izanen dute oinarri.Gutxienez minutu bat eta gehienez 3 minutukoluzera izan beharko dute. 16 urtetik gorako gazteek parte hartu dezakete.Lanak azaroaren 6a eta 16a bitartean aurkeztudaitezke. Informazio gehiago:www.gaztezulo.com

Oharrak EHE ren zozketa. Edinburgon 2 lagunendakoegonaldia 348 zb txartelak eskuratu du. Zenbakisarituaren jabea [email protected] e-postara mezua bidal dezala.

CAF-ELHUYAR sariak. Hiru kategoria daude:Dibulgazio-artikulu originalak (2000 eurokosaria), zientzia-kazetaritzaren arloko lanak(2000 euro) eta zientzia gizartean sorkuntza-beka (5000 euro). Lanak 2015eko otsailaren 12aarte bidal daitezke, Elhuyarren egoitzara (ZelaiHaundi kalea 3), Osinalde industrialdea, 20170

Usurbil) edo [email protected] hel-bide elektronikora.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/laguntza

[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.cometa [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondarepublikoen inmatrikulazioei aurre egiteko sortuzen. Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenba-kian dago.

Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/014268 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota baka-rra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako dendan(Mankomunitatearen parean) salgai dagoena:fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta, arroza,pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behi esne etaesne begetalak, eztia, arrautzak, garagardoa, leka-leak, ozpina… Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Zaira Jimenez Fernandez,urriaren 24an Irurtzunen.• Annette Curiel Peña, urriaren25ean Altsasun.• Enai Garcia de Eulate Azanza,urriaren 28an Altsasun.

Heriotzak

• Aurelia Razkin Beraza, urriaren27an Uharte Arakilen.• Antonio Fernandez Perez,urriaren 28an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Patxi Oiarbide ArañaZuen saminarekin bat

egiten dugu.Zure emazte eta

arrebaren lankideakEtxarri Aranatz, 2014ko azaroa.

Patxi Oiarbide Araña

Bihotz beroa, atsegina, su eder bat bezalakoaneguko gau hotzean.

Beti gurekin.

SAPAko lankideak

Page 13: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a 13

kultura >>

Bihar Gaztela-Leongo Maria Salgadoeta etzi Ruper Ordorika, 19:00etan,Irurtzungo kultur etxean

Herri-musikari eskainitakozikloa Maria Salgadokzabalduko du bihar. Zamo-

rako Toro herrian sortua, joanden mendeko 70.eko hamarkadaakaberatik dabil kantari. Hainbategilerekin lehenik, bakarka ondo-ren, Gaztelako musika izan duoinarri. Argitara eman dituendozena bat diskoetan sorterrikodoinuak Kubakoekin, Portugal-goekin, Galiziakoekin, Sudango-kekin, sefardiekin, uztartu, aberas-tu eta eguneratu ditu, beti ereoinarria garbi izanda. Poesia gaz-telarra ere musikatu du eta Gaz-telako habanerak ezagutzera emanere bai.

Salgadok bere emanalditan,testuen poesiarekin batera, senti-beratasun handia erakusten du.Gai ugariri kantatzen dio zamo-rarrak eta kontzertuetan hainbat“harribitxi” eskaintzen ditu.

OrdorikaGaztelako musikaren ondorenEuskal Herriaren txanda izanenda Folk Ametsetan zikloan. RuperOrdorika kantaria izanen da Irur-tzunen. Oñatiarra euskal kanta-gintzako bakarlari nabarmeneta-ko bat da eta bere ibilbidean fol-ka, herri kantuak eta rocka landuditu. Kantutegi zaharretik, oler-

karietatik, rock-etik eta blusetikedan du Ordorikak eta hala jasodu bere sormenean. 80ko hamar-kadan ekin zion ibilbideari doinuelektro-akustikoekin. Hamarka-da aldaketak rock-era hurbiltzeaekarri zuen. Garai hartan hasi zenHiru Truku taldearekin herri kan-tagintza lantzen. Ibilbide oparokokantaria etzi bakarka ariko daIrurtzungo kultur etxean.

ZikloazFolk Ametsetan zikloak 23 urtekoibilbide oparoa du. Baztango, Cas-tejongo, Irurtzungo, Lekunberri-ko eta San Adriango udalen eki-

menez aurrera egiten du. Urtehorietan makina bat herrialdeta-ko herri-musika ezagutarazi du,besteak beste, Afrikako eta Kari-beko erritmo biziak, gospel, jazzeta blues sakonak, musika zelta,countrya edota flamenkoa.

Larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Sarrerakagortuta.

%100 Tricicle ikuskizunariesker Bartzelonako klown

taldeari publikoak behin etaberriz eskatu dizkion esketxak

berriro ikusteko aukera izanenda. Izan ere, bihar Iortian ikus-gai izanen dena Triciclek sortudituen zazpi ikuskizunetakomomentu egokienez egindakoantologia bat da. Eguneroko per-tsonaia eta ekintzetan oinarritu-tako komedia egoerak.

Igandean, 17:00etan, Altsasuko Iortiakultur gunean Clinc! ikuskizuna

Pep Bouren hizkuntza pro-pioan beste urrats bat daClinc! Komikotasun handia

duten bi pertsonaia dira protago-nista. Antzerki bisuala baino gehia-go da Iortian ikusgai izanen dena.Ikuskizunean pertsonen arteko lan-kidetza oinarri duen jarrera posi-tiboaren aldeko apustua egiten da:isolaturik bizi beharrean, lankide-tzan hastean protagonistek munduaikusteko modua aldatuko dute, eta,

kontu ezezagunen beldur izan beha-rrean, kontu berriak aurkitzeazgozatuko dute.

Aldaketa horiek egunerokotresnak erabiltzean agertuko dira:ura, xaboia, hodiak, uztaiak eta kelurruneko makinak, besteak bes-te. Protagonistek inguratzen gai-tuenaren edertasuna ikustea lor-tuko dute. Aldi berean, errealita-tea eraldatzeko duten gaitasunazeta pertsonen arteko kolaborazio-aren onurez jabetu eginen dira.Isaias Antolin eta Eduardo Telle-txea izanen dira oholtzan.

Triciclerekin 10 segunduero barre egitera

Xaboi-burbuilen magia

San Martin folk ametsetan

EgitarauaMaria Salgado. Azaroaren 8an,larunbatean, 19:00etan Irurtzungokultur etxean. Ruper Ordorika. Azaroaren 9an,igandean, 19:00etan Irurtzungo kulturetxean.Desvarietes Orquestina. Azaroaren16an, igandean, 19:00etan Irurtzungokultur etxean.

IZU PASABIDEA: Larunbatean, 20:00etatik 22:00etara,Satrustegin. Iruñeko Gurutze Enparantza institutuko arte esze-nikoetako ikasleak parte hartuko dute. Satrustegiko Kontzejuakantolatu du emanaldia, “beldurra pasatzera” animatuz.

Page 14: 484 guaixe

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a14 kultura

Bardoitzako anderea

Sakana lur aberats eta emanko-rra da alde askotatik begiratuta,eta altxor kulturalen ikuspegitikbereziki. Mendietan eta ibarretan,milaka dira gure iraganaren aztar-nak. Horietaz hitz egin dugu behinbaino gehiagotan zutabe honetan.Baina gaur lerro honetara dakar-kizuedana ixil-ixilik egon da zara-ta askorik sortu gabe, mendetakoloaldian gure begien bistatik kan-po, Joseba Aurkenerenak, histo-ria irakasle eta euskal idazleadenak, kazeta.info aldizkari birtua-lean honen berri eman duen arte. Sakanan badugu, izan, altxormiresgarri bat Urbasako harrie-tan izkutatuta, eta berak loaldihorretatik esnarazi du denok par-teka dezagun.Berak kontatzen duenez, Urbasanmegalito eta historia aurreko aztar-na asko ditugu, baina bada bat guz-tiz bitxia eta menderen mende-tan hantxe egon dena inor erehorretaz konturatu gabe, JonZufiaurre basozaina egun elurtsubatean handik pasatu zen arte. Izan ere, elurte baten ondoko egunbatean, Otsoportillora doan bidetikigo eta handik ez oso urruti, JonZufiaurrek haurra egiten ari zen ande-re baten irudia antzeman zuen elu-rrean marraztuta Bardoitzako idoia-

ren ondoan. Elur gehiena joandabazegoen ere, han kare harrizko zulobatzuetan elurra eta ura gelditzenzen oraindik, irudi berezi bat osa-tuz. Emakume baten irudia argi etagarbi ikusi zuen: eskuetan megali-to batzuen aztarnak sostengatzenzituen eta haur bat erditzen ari zen…zilbor hestea eta guzti ikusi zuenbasozainak!Hego Ameriketako Naska aldekoirudien antzera, airetik baizik ezda ikusten. Lurrean bazaude, pasie-ran, ondo-ondoan egon zaitezkeeta, agian, ez zara konturatuko elu-rrak ez badizu laguntzen. Airetik,berriz (edo teknologia berriak era-biliz, Google maps adibidez), argieta garbi ikus dezakegu denok JonZufiaurrek lehenengo aldiz ikusizuena. Hortxe dago, Bardoitzakoanderea Urbasako haur jaioberriamunduratzen.Pasa den urriaren 26an, olerkari tal-de bat bildu zen leku hartanBardoi-tzako andereari eta bere haur jaio-berriari errezitaldi bat eskeintzeko.Hantxe egon ziren Auxtin Zamora,olerkari lapurtarra, eta beste asko,Jon Zufiaurre basozainaren ondo-an. Bardoitzara, igande hartan, eginzen ibilaldi eder haren oihartzun etaargazkiak blog honetan aurki ditza-kezue: http://olerkarieneguna4.blogs-pot.fr/. Aintza eta aintza Bardoitza-ko Andereari!

bazterretik

Juankar Mugartza

Erkuden Ruiz Barroso

Artearen munduan bi formamota daude: alde batetik,forma geometrikoak, lerro

zuzen eta egonkorrez osatutako gau-zak, katilua, patinetea edo aulki bat,esaterako; eta, bestetik, forma orga-nikoak, lerro makurrez edo kurbezosatuta daudenak. 3D objektuak egi-teko sailkapen berdina erabiltzen da,hortaz, forma geometrikoak indus-trialagoak izango dira –katilua, eser-lekua, jostailuak, aulkia, eta abar-,eta, bestetik, objektu organikoakanimaliak, pertsonak, eta abar egi-teko erabiltzen dira. Sakana Anima-tika 3D Enplegu Eskola Tailerreanbigarren urratsa objektu organiko-ak egiten ikastea zen.

Bigarren hilabetea, formageometrikoetatikorganikoetaraDagoeneko modelatzen badakigu.Loopak zer diren eta nola antola-tu behar diren ordenagailuanobjektuak sortzeko, gutxigorabehera, kontrolatzen dugu. Bainaez da gauza bera katilu bat egiteaedota eserleku bat egitea edo objek-tu organiko bat egitea. Objektuorganiko bat kurbak dituen objek-tu bat da, nahiz eta pantailaren bes-te aldean egon, bizitza duen zer-bait, pertsonalitatea duena.

Tailerra hasita zegoela jakingenuen ebaluazioak egon beharzirela, azterketak egin beharkogenituela. Enplegu eskola tailerraamaitu ondoren profesionaltasunziurtagiri bat jaso behar dugu, etaziurtagiria lortzeko gure lana ongiegiten dugun edo ez jakin behardute. Dena dela, gure lanaren emai-tzak jakiteko beste hainbat modudaudela uste dugu, azterketak edo

ebaluaketak eginbeharrean. Halaere, ez zituzten guree s k a k i z u n a kentzun eta ebaluake-tak egin beharizan geni-t u e n .

Modulu bakoitze-ko bi ebaluaketamota ditugu: aldebatetik, ebaluaketajarraiak, moduloa-ren barruan egitendiren ebaluaketak,eta, bestetik ebaluaketafinalak, modulua amaitzear dago-enean egiten diren azterketak.

Beraz, forma organikoekin hasibaino lehen forma ez-organikoenebaluaketa jarraia egin behar izangenuen, forma ez-organikoak egi-ten badakigula erakusteko. Aulkibat egin genuen. Ez zen aulki nor-mala, diseinukoa baizik. Guztiokgainditu genuen jarritako lehenen-go oztopoa.

Bigarren urratsari ekin genion:forma organikoak. Guztiok bate-ra marrazki biziduneko pandahartz bat sortu genuen. Modela-tzea zaila zela pentsatzen bage-nuen, pandaren gorputzarekinamorru mota guztiak ezagutu geni-tuen. Loop-ak modu zehatz bate-an jarri behar ziren sabela handieta borobilaren forma bilatzeko.

Desesperaziotik harridura aur-pegietara. Panda amaituta ikusigenuenean, hain pottolo, hain poli-

ta, hain mai-takor… iasufrimendu

g u z t i a ka h a z t u

zitzaizkigun.

Animatzaile,zuzendari, ekoizleTailerrean lan-martxa izugarriada. Hilabete batean modelatzenikasi genuen, bigarranean formaorganikoekin hasi ginen, eta, gai-nera, Animazioko ziurtagiriarenbeste bi moduluekin hasi ginen:Aurre-ekoizpena eta Ilustrazioa -modelazio moduluaren barneandagoen formazio unitatea-.

Aurre-ekoizpena film bat eginaurretiko prozesua da; gidoi litera-rioa, teknikoa eta storyboard-a egi-tea, besteak beste. Pixkanaka eta tal-deka lau laburmetrai sortu genituen.

Ilustrazioan 3D-tik 2D-ra pasa-tu ginen. Paperezko orri bat hartu,arkatza, koloreak eta marrazteneta margotzen hasi ginen. Lerro sin-ple batzuetatik formak osatzen hasiginen, eta, unitatea bukatu genue-nean pertsonalitatedun pertsonaiakmarraztu genituen, noizbait mode-latzeko nahiarekin.

Bihar, 19:30ean, Iortia kultur guneanferietako argazki rallyko argazkiakikusi eta saria banatuko dituzte

Lastailaren 19an ospatu zen Altsa-suko ferian 40 argazkilarik par-

te hartu zuten Altsasuko Mendigoi-

zaleak taldeak antolatutako argaz-ki rallyan. Epaileek euren lana eginondoren, bihar banatuko dirasariak. Baina horren aurretikargazkilariek egindako argazkiguztiak pantaila handian ikustekoaukera izanen da. Ferietako rallyan

ateratako argazkiak ikusteko auke-ra bakarra ez da larunbatekoa iza-nen. Zeren eta Altsasuko Mendigoi-zaleak taldeak astelehenetik hila-ren 23ra arte argazkiak Gure Etxeakultur gunean ikusgai jarriko ditu,19:30etik 21:00etara.

Feriako fototeka Etxepare sarikoalbuma jendartean

Nafarroako hainbat toki era-kundek, Sakanako Manko-munitateko Euskara Zerbi-

tzuak tartean, Pamiela argitaletxe-arekin batera antolatzen duten VII.Etxepare Sariko albuma aurkeztuzuten herenegun: Hiltzaileak. Lei-re Salaberria andoaindarrak biga-

rrenez irabazi du sariketa haurliteraturan ezohikoa den modubatean, “misterioa, beldurra etaegonezina sentiarazteko narrazioa”idatziz.

Hala ere, liburuaren akaberanirribarrea pizten du, hizkuntzare-kin jolastuz, halako alkimia batenbitartez. Akabera harrigarriak,gainera, liburua atzera ere irakur-tzera bultzatuko du irakurlea, bes-telako ondorioak atereaz. Salabe-rriak irudiak egiteko ohol gaine-ko pirograbatua erabili du.Ezohiko teknika, liburuaren edu-kiarekin lotua dagoena. Sei urte-tik gorako haurrendako lana daSalaberriarena.

Pertsonalitatea

Page 15: 484 guaixe

NUEVA IMAGENA L T S A S U

%10eko deskontua edozeinzerbitzutan.

ARRUAZUKO OSTATUAA R R U A Z U

Asteburuko menuarekin,kafea edo txupitoa doan.

LOGUREA L T S A S U

%20ko deskontua (eskaintzaberezietan izan ezik).

MARIA LUISAA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan, 10 €tako deskontu-balebat hurrengoan erabiltzeko.

NEREA ILEAPAINDEGIAL A K U N T Z A

Garbitu, moztu eta apaindu25 €.

MARTXUETAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

MENDILOREB A K A I K U

30 €ko erosketarengatik,landarea doan, % 5ko des-kontua lorontzietan.

LEKU ONA OSTATUAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doan.Bestelako menuetan, %10ekodeskontua.

REDIN LURRINDEGIAETA KOSMETIKA

A L T S A S U%5eko deskontua osagarrie-tan.

LIZARDI ESTETIKA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z50 €ko gastuarekin, %10ekodeskontu-balea.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Festarako musikaLarrazpinGaur, 22:30etik aurrera, kontzertuaketa bihar, 21:00etan Larrazpitek

Gaur lau talde igoko dira Larraz-piko eszenatokira: Akort

(Gares), Demokrazia Zero (Zizur),Jarel Babel (Ororbia) eta ShockWaves (Altsasu). Bihar, berriz,Larrazpitek-en laugarren urteu-rrena ospatuko da. Musika jartzenariko dira: Igor, Kirikol, Editer,David Dominguez, Krashtek , AitorFresan eta Eder Pardo.

Azaroaren 30era arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean. Gaur, 19:00etan

mustutzea.

Hiru alde behar dira hirukia osatzeko. Begoña Sala-zar Romo, Jose Mari Olmos Amillano eta KoldoArnaz Zufiaurre. Lagunak. Hiru adierazpide: libu-ruak, eskultura eta pintura, hurrenez hurren.

Markoa ere badugu: Altsasuko Iortia kultur gunea. Hiru-kia markoan, Hiru keinu iraganari erakusketa. Adie-razpide bakoitzetik iraganera begirada. Hiru erakus-keta bakarrean.

Erakusketa muntatzeko elkartu zirenean “hiru-rok gauzak atzera begiratuz lantzen ari ginela kon-turatu ginen. Hortik izenburua”. Koldo ArnanzZufiarreren azalpena da. Urte eta luzea eman duteerakusketa prestatzen. “Aurrera azkar egin dugueta gure iraganetik zati bat galdu dugu. Atzerabegira ari gara, baina logikoa denez aurrera-tu behar dugu. Gure asmoa beti aurrera joa-tea da. Horregatik, hirukia play moduko batere bada”.

Ez dute erakusketarako propio sortu.Bakoitzak bere lana egiten segitu du,jakinik zein adierazpide lantzen zuenbakoitzak. Hiru adierazpideak marko-an nahikoa ongi konbinatu dituztena-ren sentipena dute sortzaileek.

BegoñaSalazarRomo

Seigarren aldizerakutsiko du Salazarrek

Altsasuko gaiei buruzkoliburuak. Dozena bat argaz-

ki bilduma berri daude aurre-ko urteetako beste hainbatekin

batera (130 bat liburu eginak ditu).Pasa den urteko ilbeltzean erakutsi

zituen azkenekoz bere bilduma liburuaketa jendea “otsailetik beste erakusketa bat

noizko galdezka ari zitzaidan”. Salazar: “jendeari gehien gustatzen zaiona

argazkiak ikustea dela ohartu naiz. Di-da bateanpila ikus daitezke. Horregatik, argitalpenen moldake-

tak egiteari utzi diot. Historia eta bestelako gaiak lantze-ari utzi diot eta argazki albumak dira ekarri ditudanak”.

Bere erakusketetan hutsik egiten ez duen jendea dago. “Etaahal badute, egunero etortzen dira. Emakumeak gehienak. 70

urte ingurukoak”. Lehengo ohitura eta bizimoduen erakarmena. Bildumak egiteko zalantzak ditu. Urte asko dira. Pasa den urte-

an bukatu eta erakusketa berri honetarako materiala banuen. Jen-deak argazkiak ehunka ematen dizkit. Gero eta errazago da. Hasieran

lotsa moduko bat zuten familia ateratzeko eta. Baina erakusketak pasaahala hori galdu da. Hileta, ezkontza,… berdin du zein gaitako argazkiak diren,

pasa egiten dizkidate. Pasa den urtean ez beste guztietan Salazarrek beste egi-le batzuekin batera erakutsi ditu bere liburuak. Bere ohiturara bueltatu da.

Jose Mari Olmos Amillano

Salazarren liburuak hartzen dituen mahai bat, sendoena, Olmosek egindakoa da. Urtero Altsasuko maiatzeko artisau ferian bere tailak erakusten dituelako ezaguna-

goa da Olmos. Betidanik zurgina, taila ikastaroak ematen ditu. Tailekin eta kutxekin era-kusketa egina zuen, baina oraingoan eskultura jarri du ikusgai.

“Erremintak, aitzinako gauzak eta herriari lotutako gauzak asko gustatzen zaizkit, kutxaketa halakoak”. Tailarekin segitzen badu ere, aldatu beharrak eskulturara eraman du. Bolumen

handiko egurrezko eskulturak. Eskulturak lantzeko oholak kolatu, moztu eta beste egin behar du,tailatik guztiz ezberdinak diren teknikak. Gustura dabil bi adierazpideetan.

Tradiziotik eta banguardiatik dutenak. Iraganeko elementuak dira bere eskulturetako protagonis-tak. Beti izan ditu gustuko. Bukatu gabe dauka Leonardo da Vincideren Vitruvioko gizona, baina haren

markoa da ikusgai jarri duena.

Koldo Arnanz Zufiaurre

Zazpi bat urte erakusketa handirik egin gabe. Tabernetan eta erakutsi izan du. Ikusgai jarri duen seriea lantzenhiruzpalau urte daramatza. Joandako industria-ondarearen egiturak. Lantegi zaharren egiturak, aurriak. Etsipen eta

nostalgia begiratua. “Lana eta irabaziak sortutako lantegiak horma zahar bihurtuta. Irudipena daukat industria sarekoaktoreen artean harreman gertuagokoak izatea bultzatzen zuten printzipioak ere suntsitu dituela globalizazioak”.

Argazkiak egin eta estudioan landu: lehenik arkatzez bozeto modukoa egiten du argazkiko informazio guztia formatu txikianadierazteko. Ondoren, tamaina ertaineko mihisera pasa. Koadro gehienetan egunkariekin egindako collageak daude. “Nire obrarako

erabiltzen ditut batzuetan egunkarietako titular batzuk. Testua eta margotzen dudana lotuta daude. Teknika mistoa erabiltzen dut”. Gehie-netan olioa, baina harekin jolasten du. «Gustatzen zait bitartekoen bateraezintasunarekin jolastea eta hainbat efektu sortzea. Likido asko

botatzen dituzu eta haiek lehortu arte itxaron behar da lanean segitzeko. Sortzea asko luzatzen da baina teknika horrekin asko gozatzen dut». Koadro bakoitzaren aldamenean arkatzez egindako bere bozetoa dago ikusgai. “Asko gustatzen zait. Asko baloratzen ditut arkatzez

egindako lanak. Pixka bat utziak nituen. Kolorearekin eta beste margotzen hasten zara eta arkatza baztertzen duzu. Erakusketa honekinteknika hori berreskuratu dut eta asko gozatu dut bozetoak egiten”.

Guaixe • 2014ko azaroaren 7a kultura 15

Page 16: 484 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko azaroak 7, ostirala • 2. aldia • 484. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 21.5 . . . . . . . 5 . . . . . .102.2Etxarri A. 21.8 . . . . . . . 4 . . . . . . . .80.9Altsasu 22 . . . . . . . . . 4.5 . . . . . .65.4Aralar 20 . . . . . . . . -0.6 . . . . . .61.9Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 9 Max: 12 Min: 4 Max: 14 Min: 5 Max: 10 Min: 4 Max: 12 Min: 7 Max: 11 Min: 7 Max: 12 Min: 7 Max: 13

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 73% euria: 23% euria: 93% euria: 48% euria:60% euria: 75% euria: 78%

1. Zer da Bocalan Biak Bat?Josu: Bocalan Biak Bat, Bocalan fun-dazioaren delegazio txiki bat da.Duela hiru urte sortu ginen hemen-go gazteei zerbitzu bat ematekoasmoarekin, batez ere behar bere-ziak dituzten pertsonendako. Era-kustaldiak egiten ditugu, forma-kuntza eta beste. Josune: Gure helburua da gizarte-tik at geratzeko arriskuan daudenpertsonak edo behar bereziakdituztenen bizitzan laguntzea,batik bat integrazioan.

2. Nolakoa da zuen lan egun bat? Josu:Astean zehar terapia eta ekin-tza ezberdinak jorratzen ditugu.Astearte eta ostegunetan Ilundain-go baserri eskolan aritzen garalanean, bertako gazteekin. Bestal-de, hitzaldiak ematen ditugu, esko-letara bisitak egiten ditugu, gureegoitzara taldeak etortzen dira, for-makuntzan aritzen gara, eta txaku-rren prestakuntza egiten dugu.Josune: Eusko Jaurlaritzak anima-lien eskuhartzean teknikaria dei-turiko ikastaroa sortu du eta homo-logatutako lehena da. Ostiralero Bil-bora joaten gara ikastaroa ematera.

3 Zer nolako formakuntza beharda honetan lan egiteko? Josu:Gure taldea multidiziplinarrada. 3 psikologo dauzkagu, eta bakoi-tzak bere espezialitatea dauka,haur hezkuntzan teknikariak erebai. Bestalde, txakurrekin kontak-tu gehiago dugunak gaude, nirekasuan, txakur hezitzailea naizhainbat arlotan, gida txakurrak,laguntza txakurrak, defentsa etasegurtasun txakurrak, erreskate-koak. Talde honetako gehienakadituak ala teknikoak gara asisten-tzia animalietan.

4. Nola prestatzen dituzuetxakurrak?Josu: Erabiltzaile talde bakoitzaezberdina da eta horregatik txa-kur bakoitza behar horietara pres-tatu behar dugu. Horregatik hain-bat txakur dauzkagu eta bakoitzakheziketa jakin bat jasotzen du.

5. Zenbat txakur dauzkazue?Josu:Orain gurekin 8 txakurrek egi-ten dute lan, batzuek terapietan etabeste batzuek erakustaldietan.Josune: Baserri askotan beste ani-malia batzuekin lan egiten dugu,astoekin esate baterako.

6. Sakanan non aritzen zaretelanean?Josu: Josefina Arregin aritu gara,3 urte daramatzagu beraiekin kola-boratzen.Josune: Behar bereziak dituzten 0-6 urte bitarteko Sakanako umee-kin ere aritzen gara lanean.

7. Nafarroako Parlamentuanizan zarete berriki. Zergatik?Josu:Orain arte Nafarroan ez zego-en laguntza txakurren ingurukolegerik. Soilik 1995eko lege batdago gida txakurren ingurukoarauak biltzen dituena. Beste txa-kur eta erabiltzaileen inguruanhutsune handia dagoenez, legehonen aldaketa eskatu zen. Batezere, animalia hauek defendatzekoeta eraikuntza publikoetan sartze-ko babesa emateko. Lege berri hausortzeko lan mailan gaude.

8. Bocalan Biak Baten egoitzaAltsasun daukazue baina eremuzabalean aritzen zarete, ezta?Josu: Guk Euskal Herri osoan lanegiten dugu, baina Bocalan funda-zioaren delegazio bat besterik ez

gara. Bocalan fundazioaren egoitzanagusia Madrilen dago eta horre-taz gain, Katalunian eta Kantabrianere delegazioak dauzkagu, gureazgain. Nazioartean, berriz, Guatema-la, Txile, Kolonbia, Mexiko, Argen-tina, Peru, Texas, Australia etaJaponian daude delegazioak.

9. Zerk piztu dizue lan honekikointeresa?Josu: Nik betidanik izan ditut ani-maliak, txakurrak, zaldiak, ardiak,denetarik. Josune psikologoa izan-da eta animaliek daukaten berezi-tasun hori ere aprobetxatuz, horribuelta eman eta zerbait egin behargenuela bururatu zitzaigun.

10. Zer nolako harrera izan duzuen lanak?Josune: Orain arte gure lana zabal-du nahi izan dugu jendeak ezagu-tu dezan. Beste laguntza motabatzuk daudela azaldu, beste tera-pia batzuk, eta honen gainean esanemaitza oso onak ematen ari dire-la. Erein egin dugun guztia jaso-tzen ari gara; leku askotatik dei-tzen gaituzte terapia eta erakus-taldiak egiteko.

11. Krisiak gogor jo du? Josu: Arlo honetan oso-oso gogor jodu. Lan egiten dugun pertsoneknormalean oso behar bereziak iza-ten dituzte eta murrizketak osogogorrak izan dira beraientzat.Elkarte askori laguntzak kendu diz-kiete. Askotan lau egun lan egitendituzu eta bat ordaintzen dizute.Josune: Norbaitek interesa dueneanbidea lortzen dugu dirua ahal denneurrian ateratzeko. Ospakizunakegiten ditugu; berriki BarañaingoAuditoriumean izan ginen terapiabat aurrera eramateko dirua lortzen.

>>11galdera

Josu Mendezeta Josune Azpiroz Bocalan Biak Bat fundazioa

Testua: Larraitz Amadoz

Gaur, 11:00etan

Lastailekobazkide sarituak

AZAROKO SARIAK:1. 1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizkarian 3 hilabe-teko harpidetza, Artaza kanpinerako deskontubalea eta Magana Navarra Xotarako 2 sarrera.2. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana Navarra

Xotarako 2 sarrera.3. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera. 4. Artazako kanpinerako deskontu balea, Lacturaleesnea eta yogurtak, eta Gaztezulo aldizkarian 3hilabeteko harpidetza eta Magana NavarraXotarako 2 sarrera.

1.- Jose Luis Ulaiar Mendiola(Etxarri Aranatz)

2.- Lurdes MundiñanoGartziandia

(Arbizu)

3.- Javier Ollo Martinez(Altsasu)

4.- Jaime Sanzol Ihabar(Altsasu)

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

14 22 29 6

Elkarrizketa osorik www.guaixe.net-en.