24
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 22, ostirala • 2. aroa • 509. zenbakia Arakama eta Arnanz Yoseikan Budoko Europako onenen artean. Bratislabako txapelketan Euskal Selekzioarekin aritu ziren Kirolak >> 17 Gizartea >> 5 Frigo Time, S3DAren lehen film laburraren mustutzea >>23 Binakako lasterketa bihar Etxarrin >>17 Dantza integral eta kontakt dantza saioak Irurtzunen >>22 Aldaketa. Izan edo ez izan >>14-16 Altsasuarrak hauteskunde iragarkien aurretik pasatzen joan den astean. Valorg proiektuko bileraren balorazio ona egin dute >>3 Gazteriaren aldeko apustu konprometitua eskatu dute >>5 Mediku zerbitzu euskalduna eskatzen Etxarri Aranazko osasun etxeko osasun zerbitzu guztiak eus- karaz jasotzeko esku- bidea aldarrikatzen duen kanpaina aurrera doa >>3 Irañetako araztegia aurten eginen dute >>7 Iganderako udal eta foru hauteskundeak daude deituak. Nafarroako Gobernua eskuz aldatuko den edo ez da igande gauean argitzen hasiko den zalantzetako bat. Sakanan, bitartean, 15 udal eta 13 kontzeju berrituko dira. Udaletarako 34 zerren- da aurkeztu dira, 14 kontzejuetarako. 416 hautagai guztira Uharteko eskolan gela berria eginen du udalak Haur Hezkuntzako ikasleen matrikulazio- aren ondorioz sortu- tako premiari eran- tzunen zaio horrela. Patioko zati bat pasa- bide izanen da >>16 Urbasako saroian eraildakoen ondorengoen bilera

509 guaixe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 509 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 22, ostirala • 2. aroa • 509. zenbakia

Arakama eta Arnanz YoseikanBudoko Europako onenenartean.Bratislabako txapelketan EuskalSelekzioarekin aritu ziren Kirolak >> 17Gizartea >> 5

Frigo Time,S3DAren lehenfilm laburrarenmustutzea >>23

Binakakolasterketa bihar Etxarrin >>17

Dantza integraleta kontaktdantza saioakIrurtzunen >>22

Aldaketa. Izan edo ez izan

>>14-16

Altsasuarrak hauteskunde iragarkien aurretik pasatzen joan den astean.

Valorg proiektukobileraren balorazioona egin dute >>3

Gazteriaren aldekoapustu konprometituaeskatu dute >>5

MedikuzerbitzueuskaldunaeskatzenEtxarri Aranazkoosasun etxeko osasunzerbitzu guztiak eus-karaz jasotzeko esku-bidea aldarrikatzenduen kanpaina aurrera doa >>3

Irañetakoaraztegiaaurten eginendute >>7

Iganderako udal eta foru hauteskundeak daude deituak. Nafarroako Gobernuaeskuz aldatuko den edo ez da igande gauean argitzen hasiko den zalantzetako bat.Sakanan, bitartean, 15 udal eta 13 kontzeju berrituko dira. Udaletarako 34 zerren-da aurkeztu dira, 14 kontzejuetarako. 416 hautagai guztira

Uhartekoeskolan gelaberria eginendu udalakHaur Hezkuntzakoikasleen matrikulazio-aren ondorioz sortu-tako premiari eran-tzunen zaio horrela.Patioko zati bat pasa-bide izanen da

>>16

Urbasako saroianeraildakoenondorengoen bilera

Page 2: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaKaotiko eta Los Tronchos.Maiatzaren 22an, ostiralean,22:30ean Altsasuko gaztetxean.

Alerta Gorria. Maiatzaren 23an,larunbatean, 23:00etan Arbizukoargibidea elkartean.

Dr Infierno. Maiatzaren 23an,larunbatean, 24:00etan LakuntzakoSorginak tabernan.

Dj Bertxo & kontaktpeople.Maiatzaren 24an, igandean, 00:30eanIrurtzungo Pikuxar euskal txokoan.

Las guindillas. Maiatzaren 24an,igandean, 19:00etan Etxarri Aranazkoplazan.

Bastards on parade. Maiatzaren28an, ostegunean Altsasukogaztetxeko plazan, akustikoan.

DantzaII. Euskal Herriko Kontakt Inprotopaketa. Maiatzaren 22tik 24ra,ostiraletik igandera, Irurtzunen. (Ikus22. orria).

AntzerkiaTres sombreros de copa. Maiatzaren23an, larunbatean, 20:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.Atarapanta antzerki taldea.

Film laburrak Film-laburren lehiaketako saribanaketa. Maiatzaren 22an,ostiralean, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Frigo time. Maiatzaren 22an,ostiralean, 20:00etan Irurtzungokultur etxean. S3DA.

Mendi irteerakBorregil. Maiatzaren 24an, igandean,goizean. Iratxo mendi taldea.

Bizikleta irteerakAltsasu-Xabierko gaztelua.Maiatzaren 23an, larunbatean,8:00etan Altsasuko kultur guneparetik. 120 km. Zikloturista taldea.Aurretik izena eman.

Mirutegi eta harrespila. Maiatzaren24an, domekan, 8:30ean AltsasukoZumalakarregi plazatik edo 9:20anUrbasako kanpinean. 53 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

ErakusketakHerriko margolarien, eskulangileeta jostunen lanak. Maiatzaren 23aneta 24an, larunbatean eta igandean,Lakuntzako kultur etxean.

Emarock. Maiatzaren 31ra arte EtxarriAranazko tabernetan. Saioa Cabañas.

Itziar Nazabalen arte eskola.Maiatzaren 31ra arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean.

Hitzaldiak Pausoz pauso, mendiz mendihelmugaraino. Mendi lasterketenprestaketa Jokin Lizeagarekin.Maiatzaren 22an, ostiralean, 19:00etanEtxarri Aranazko liburutegian.

Donbas. Maiatzaren 23an,larunbatean, 18:00etan Arbizuko ArgiBidea elkartean. Hizlaria: Lur Gilkazetaria.

Nekazaritza biziberritzailea.Maiatzaren 26an, asteartean,19:00etan Etxarri Aranazko kulturetxean. Hizlaria: Jairo Restrepo.

LiteraturaAlizia lurralde miragarrianliburuaren irakurketa publikoa.Maiatzaren 28an, ostegunean,18:00etan Olatzagutiko liburutegian.

TailerrakLarraindantza. Maiatzaren 22an,ostiralean, 19:00etan Lakuntzan.

Elkartasun brotxe tailerra.Maiatzaren 22an, ostiralean,maiatzaren 26an, asteartean etamaiatzaren 28an, ostegunean,19:00etan Altsasuko gaztetxean.Edurnerekin bat.

Donbasekin elkartasun eguna.Maiatzaren 23an, larunbatean,18:00etatik aurrera Arbizun. ArgiBidea elkartea.

Haurren eguna. Maiatzaren 23an,larunbatean, Etxarri Aranatzen.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 22an, ostiralean,20:00etan Lakuntzako, Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 24an, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Egoitz Arbizu eta Aguraingofamiliaren partetik,egun ona pasa eta muxu handi bat.

Izadi GarciaGurutxarriGue tutuk danekos urtiat!!! Zorionak

eta muxu haundi betfameli guzian partes.

Lorea LacalleEtxarriZORIONAKpotxola!! 3 urte!!Egunetik egunera gero etahandiagoa!! Ongi pasa zureegunean eta muxu pila batetxekoen partetik.

Zorionak

amiña Akux!!!Iye tarta goxuat ettekojartzen zan listo.Besarkada erraldoiadenon partes.

EgoitzZORIONAKbitxito!!2 urte!! Ongi pasa zureegunean, Oihan, aita etaamaren partetik. Muxu potolo bat.

maiatzak 22-28Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

JosebaZORIONAKgure al-baitariari!!! Ongi pasazure 10. urtebetetzeanzure lagunekin. Muxuhandi bat Ane, aita etaamaren partez.

Gaur Kaotikoz gozatzeko aukera izanen da Altsasuko gaztetxean 22:30etik aurrera.

Page 3: 509 guaixe

Enplegu berdea deitzen den horre-tan lanpostu potentzial gehien sor-tzeko arloa hondakinen kudeake-ta dela diote hainbat azterketek.Materia organikoaren kudeaketaklanpostuak sortzeko zein baldin-tza behar dituen aztertzeko elkar-tu ziren Valorg proiektuko kide-ak Altsasun asteburuan.

Europako Batasunaren proiek-tu horretan Frantzia, Belgika, Txi-pre, Eslovakia eta Sakanako ordez-kariak urte eta erdiz ariko dira.Sakanako Garapen AgentziakoIker Manterolak jakinarazi digu-nez, materia organikoaren kude-aketatik lanpostuak sortzeko bifaktore nabarmendu dira: presta-kuntza eta legedia.

Manterolak azaldu digunez,“denok prestakuntza proiektuakditugu. Horiek egokitasuna nolabaloratu zehazten ari gara. Ikas-tarora joan aurretik eta ondorenlortzen diren jakintzak alderatzeaeta lortutako prestakuntzak ikas-leei lanpostuak sortzeko laguntzaematen dien baloratzeko tresnak

zehazten ari gara”. Eskainikodituzten prestakuntzek lanpos-tuak sortzeko duten balioa azter-tuko dute proiektua indarreanden bitartean.

Alde horretatik, Manterolakjakinarazi digu proiektuko bosteskualdeetako prestakuntza plan-gintza anbizio handikoena Saka-nakoa dela: “sei hilabeteko enple-

gu tailerra, Nafarroako Unibertsi-tate Publikoko uda ikastaroa etaauzo-konpost maisu-maistrenda-ko trebakuntza”.

LegediaValorg proiektuaren lan bilere-tan parte-hartzaileek legediareninguruko proposamenak eginbeharra sumatu dute. Sakanara eta

Nafarroara ekarriz, Manterolakazaldu digu Nafarroako Honda-kinen Partzuergoari proposame-nak eginen dizkiotela. Bestalde,Nafarroako Hiri Hondakinen PlanIntegrala idazteko prozesuaz eregogoratu da garapen agentea etalanpostuak sortuko dituen honda-kinen kudeaketa politika aktibo-en alde agertu da.

ezkaatza >>Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a 3

Nafarroako Gobernuarizuzendutako eskabidea sinatu ezdutenek maiatzaren 31ra artekoepea dute. Lakuntza eta Urdiainbitarteko herritarrek sinatudezakete eskaera, baitaEmakumeen Arreta Zerbitzuaerabiltzen duten sakandar guztiak,larraundarrak eta leitzarrak ere

Apirilaren erdialdetik martxandago Etxarriko Mediku euskal-duna nahi dut kanpaina. EtxarriAranazko osasun etxeko osasunzerbitzu guztiak euskaraz jasotze-ko eskubidea aldarrikatzea da hel-burua. Etxarri Aranazko Udalak,EHEk, UEMAk eta Sakanako Man-komunitateko Euskara Zerbitzuaksustatu dute kanpaina. Herrita-

rren eta erakundeen orain artekoharrerarekin pozik daude.

Nafarroako Gobernuak EtxarriAranazko osasun eskualdean eus-karazko osasun asistentziarakoeskubidea bermatzen ez duelakojarri zen kanpaina martxan. Hirueskaera zehatz egin dizkiote foruadministrazioari: osasun etxekolanpostuak plantilla organikoaneuskara eskakizuna izan dezate-la; dagoeneko lanean ari diren etabeharra duten langileek euskal-duntze plan bat izatea eta, azke-nik, idatzizko euskarriak ere eus-karaz egotea bermatu dadila (hiz-kuntza paisaia, agiriak, zitazioak,

txostenak, aholku-zerrendak…).Sinatutako idatziak NafarroakoGobernuari, Hizkuntza Eskubi-deen Behatokiari eta Arartekoa-ri aurkeztuko dizkiote.

Non sinatuHiru eskaerak jasotzen dituen ida-tzia sinatu nahi duenak Etxarri-ko udaletxeko bulegoan, liburute-gian, osasun etxean, eskolan, ikas-tolan, Leku Ona tabernan etaAEKn ditu. Gainera, larunbathonetan eta hurrengoan, HaurrenEgunean eta Euskal Festan, pla-zan sinadurak biltzeko mahaiakere jarriko dira Etxarri Aranatzen.

Birziklatzetailerreko irakaslea behar daHondakinen kudeaketa integralera-ko enplegu eskola tailerrerako irakas-lea kontratatzeko deialdia egin du Saka-nako Mankomunitateak. Hiri honda-kinak eta hondakin industrialakbirziklatzearen inguruko eskolak ema-nen ditu irakasleak. Sei hilabeterakokontratua izanen du, lanaldi osoan.Mank-ek ezinbesteko baldintzatzatjo ditu irakaskuntza eskumena iza-tea eta euskara jakitea (C1, EGA edobaliokidea), bestela maila froga pasabeharko du. Interesa dutenek eurencurriculuma [email protected] hel-bidera bidali beharko dute. Mezua-ren gaian Oferta F1183 jarri behar-ko dute. Bestela, Nafarroako Enple-gu Zerbitzuak Altsasun duen bulegoraeraman dezakete.

Sakana erdialderako mediku zerbitzu euskalduna eskatzenSAKANERRIA

Mediku zerbitzu euskalduna eskatzeko sinadura bilketa egiten ari dira.

Frantzia, Belgika, Txipre, Eslovakia eta Sakanako ordezkariak bildu ziren Valorg proiektuaren lan bileran.

» »

Valorg proiektuaren lan bilerarenbalorazio ona

Page 4: 509 guaixe

Haurrak salgaiGuaixe • 2015eko maiatzaren 22a4 iritzia

astekoa

Aingeru Mikeo

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi Garzia MauleonARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Azkenaldian, mundu globaliza-tuko salerosketa merkatuan, badaindar izugarrizko produktuberria: haur jaio berria. Gaine-ra, txakur eta besterekin bezala,hobekuntza genetikoa nahierarabermatua. Aurreko urtean baka-rrik, ehundik gora haur jaio berrieuskal erosleek inportatuta.

Jakina, oso produktu freskoabehar denez, ez dago azoka edo

dendarik. Abokatu-bitartekaribidez gauzatzen da erosketa.Horrela, erosgaia prest dagoene-an, zuzenean eroslearen eskue-tara. Sinplea.

Alabaina, saltzaile eta erosle-aren arteko harreman komer-tziala ez da orekatua. Batek ahal-men ekonomiko handia, egoeralarrian dagoen emakumea bes-tea. Emakumea ez, ‘alokatutako

sabela’ bestea, ama batek ez bai-luke onartuko bere seme-alababesteren eskuetan jartzea. Tar-tean, haur jaio berriaren duin-tasunerako berezko eskubide-ak.

Dagoeneko, haur baserriez hitzegiten da, India eta Peru bezala-ko herrialde txiroetan eta Ame-riketako Estatu Batuetako gizar-te geruza apalenetan. Dirutza

mugitzen duen produktu berria,dena merkatu bihurtzen duenkapitalismo basatiaren azokan.Aita-ama berrien harrotasuna,ama zaharraren hutsunearennegar gazia.

Frantziak eta Ingalaterrak argierrefusatzen dute jarduera horiinportazioari zailtasunak jarriz;estatuan, berriz, ekoizpena gala-razita dago, ez kontsumoa. Bes-

talde, gaia gori-gori dago Bruse-lako auzitegian.

Legediaz eta etikaz haratago,ekonomia sozial justiziadun bate-an, amak ez leudeke seme-alabaksaltzera kondenaturik, ezinez-koa izanen litzateke haurren sale-rosketa.

[email protected]

Sakanako langabezia tasen azkendatuek (apirila) langabeziak behe-ra egiten jarraitzen duela aipa-tzen digute, %18-19ko langabeziatasak izanik. 2013ko martxokodatuekin alderatuta, %8 gutxia-go. Aldiz, 2008ko datuak kontuanhartzen baditugu, %8-9an egin dugora.

Argi dago krisi sozioekonomi-ko hau denbora luzean gelditukodela gure artean. Aurretik aipa-tutako datuak negatiboak izaten

jarraitzen duten arren, azkenurtetako bilakaerak esperantzaematen digu bide beretik laneanjarraitzeko. Kontuan eduki behardugu, langabezia tasen beheraka-da, batik bat, eskualdeko enpre-sak sortu dituzten enpleguenga-tik dela, edota sortu diren enpre-sa berrien efektuengatik.Sakana 2020 Plan Estrategikoa,bide orri bikaina daIndustria zein zerbitzu sektore-ak sustatzen jarraitu beharra

daukagu. Askotan ahaztu egitenzaigu duguna baloratzea!

Bestalde, ezin gara ahaztu lehensektoreaz. Nekazaritza zein abel-tzaintza azpi sektoreak, urte asko-tan zehar gure familien diru itu-rri nagusiak izan dira. Etorkizu-na du, baina gure esku dago!

Turismoa eta energia aldiz, etor-kizuneko bi sektore dira. Arlohauetan gutxinaka eskualdekoeragile eta enpresen artekoarmiarma sarea eratzen gabiltza.

Azkenik, ezin gara ahaztueskualde honen iragana, orainaeta etorkizunaren zutarri nagu-siez: komertzioa eta hezkuntza.Alde batetik, eskualde honen etor-kizuna hezkuntzatik eratuko da,argi dago! Eta bestalde, zer izan-go ginen gu, Sakana, komertzio-rik gabe? Pentsatu nolakoak izan-go ziren gure herriak, kaleak…

Honakoan, azken hilabeteanEtxarriko zein Bakaikuko herri-tarrekin garatutako akzio bana

konpartitzera gatoz. Herritarreniritzia eta parte hartzea sustatunahi izan dugu, Bakaikun zeinEtxarrin, eskualdean ditugunindargune, ahulgune, aukera zeinmehatxuak konpartitu eta haue-kin hausnartzeko. Hausnarketazein ideia bikainak atera dira etaprozesu honek, jarraipen bat izan-go du, seguru! Nor gehiago ani-matzen da?

Sakantzen Sarea

Nafarroan atera berriak dira dro-ga eta gazteriaren inguruan egin-dako azken inkesten emaitzak, etagaurkoan datu batzuk erakutsinahi dizkizuegu, gaztetxoek egi-ten dituzten drogen kontsumoakdirela eta. Nerabeekin bildutakodatuak ikusita, ez dugu, ez, lasaiegoteko motiborik eta hurrengolerroetan aipatuko dugu honenzergatia.

Gaurko gazteak, informatuakbadaude ere, ez du esan nahi sen-tsibilizatuak daudela drogen kon-tsumoek dakarren arriskuekin.Oso nabarmena da jaitsi egindela lehen aldiz kontsumitzenhasteko adina. Nahiz eta alkoho-la, tabakoa eta beste drogen kon-tsumoa jaitsi egin den beste urte-otan egin diren inkestak ikusita,adin tarte honetan, kezkatzekoadena da “kontsumo konpultsi-boa” –astean zehar alkoholik ez

probatzea eta asteburuan, kanti-tate handia edatea denbora txi-kian, azkar mozkortzeko helbu-ruarekin– deituriko kontsumoaigo egin dela. Kontsumo hauekoso arriskutsuak dira nerabeza-roan memorian eta ikasteko gai-tasunean eragin zuzena izan deza-keelako.

Inkestarekin jarraituz, badagodatu bat bereziki kezkatzen gai-tuena; emakumezkoen kontsu-moak. Nesken kontsumoak etamutikoenak ikusita, parekatuegin dira baina ez hori bakarrik,kannabisaren kontsumoarenkasuan igo ere egin da.

Lasaigarrien kasuan, igo eginda kontsumoa bai nesken etamutilen artean, baina berezikinesketan. Hau ere kezkagarria da,kontuan izanda, gainera, kontro-lik gabeko kontsumoak direla eta“etxeko botikinetik” lortzen dire-

la, medikuen kontroletik kanpo.Kontsumo hauek, gaur egun,nerabeek jasaten duten estresa-rekin lotuta egongo litzateke.

Baina noiz ematen dira kontsu-mo hauek? Inkestak dioenez ordutxikietan bereziki, gaztetxoakbaimena baitute berandu artekalean egoteko. Eta honek bestegaldera batera eramaten gaitu:nola ordaintzen du gaztetxo batekalkohol kantitate hori?

Tartetxo bat utzi beharko dugugogoratzeko, nahiz eta gurasoekseme alaben kontsumoetan ardu-ra zuzena ez ezin, badutela, ordea,ordutegia adosterakoan, diruaematerakoan eta etxean arauargiak jartzeko orduan. Jakinbaitakigu, etxean prebentzioaegiteko modu bakarra heziketadelako.

Prebentzio Programak

hara zer dien

Drogen kontsumoak nerabezaroan

barrutik kanpora

Gizartea, Sakanako Garapena Sozioekonomikoaren parte

Euskal hedabideak, zenbakibat baino gehiagoAlberto Barandiaran, Hekimeneko zuzendaria

Iristea eskatzen zaie euskalhedabideei. Zabaltzen dituztenedukiek izan ditzatela kontsu-mitzaileak. Normala: hedabi-deek komunikatu egin behardute, eta bestaldean hartzaile-rik ez badago, bozgorailumutuak dira. Baina iristea ez danorabide bakarreko bidea. Iris-tea eztabaida eragitea da,mezuei oihartzuna ematea, hiz-tun komunitatea elikatzea, sare-ak ehuntzea. Horregatik, bai,zalantzarik gabe: euskal heda-bideak iristen dira. Balio sozia-la hor dute.

Eta Hekimen osatzen duten eus-

kal hedabideetan sinetsita gaude-nez administrazioen ahaleginaezinbestekoa dela sendoagoak etahobeak izateko eta, ondorioz,gehiago eragin eta jende gehiago-rengana iristeko, bilera dinami-ka bultzatu dugu Hizkuntza Poli-tikarako Sailburuordetzarekin,politika eraginkorragoei buruzeztabaidatzeko.

Gure dimentsioen eta gureekarpenaren diagnostikoa eginnahi dugu. Irakurketa adostuaegitera iritsiko bagina, dirulaguntzez hitz egiteari utzi etainbertsioez hitz egiten has gin-tezke. Zenbakiez ez ezik, balioezere mintza gintezke.

Ezin baitugu kezka ezkutatu.Lan baldintza prekarioetan aridira euskal kazetariak, eta sek-toreak lanak ditu urtea gaindi-tzen duten inbertsio edo susta-pen egitasmoetan sartzeko. Poli-tika iraunkorragoak beharditugu administrazioetan, begi-rada luzekoak. Horretarakomodu bat izan daiteke helbu-ruak eta bideak partekatzea.Lehen urratsa egin dugu.

gutunak

Page 5: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a 5

SAKANAAltsasu»

SAKANA

Toki erakundeetako eta NafarroakoGobernuko gazteria arlokoprofesionalek 2011n onartutakoGazteria Legearen premiazko araudigarapena eskatu dute, “gazteriapolitka publikoak eraginkor etaerreal bihurtzeko”

Gazteria arloan Nafarroan hurren-go legegintzaldian landu beharkoliratekeen gutxienekoak zehaztudituzte toki erakundeetako eta Nafa-rroako Gobernuko gazteria arlokoprofesionalek. Altsasuko gazteriateknikari Blanki Torresek esandigunez, “aurreko legegintzaldie-tan gertatu dena ez errepikatzekoeta talde politikoek Nafarroako gaz-teriaren bizi kalitate hobearen aldearduratsuago aritzeko deia da”.Gaineratu duenez, “krisiak larri-ki kaltetu duen gazterian inberti-tzeko garaia orain dela uste dugu,gure gizartearen etorkizuna baita”.

Torresek gazteria teknikarien

proposamenak aletu dizkigu. “Gaz-teria politikak kudeatuko dituenNafarroako Gobernuak, gutxie-

nez, krisi aurretik zuen 8 milioieuroko aurrekontua izan behar-ko luke. Herrialdeko aurrekon-

tuaren %0,7ra handitzen joanbeharko litzatekeela uste dugu,hau da, 25,9 milioira”. Gaur egun-

go aurrekontua 1,2 milioikoa da.

AntolakuntzazTeknikariek gazteriarena Zuzen-daritza Nagusia izatea eskatu dute.“Lidergo funtzioa izan behar dugazteendako intereseko gaietanbaita hezkuntza, etxebizitza, enple-gu edo osasun arloetan ere. Lider-goa Gazteriaren Behatokiareninformazioan oinarritua egonbehar du” zehaztu digu Torresek.

Toki erakundeetako gazteriazerbitzuei dagokionez, gobernuakhaiek koordinatuko dituen sareegituratu eta funtzio jakinak ditue-na sortzea proposatu dute . Baitaudal eta mankomunitateetan gaz-teria zinegotzi karguak sortzekoerreztasunak emateko ere. Torre-sen arabera, “Gazteria Legea gara-tzeko gazteria planak eta diagno-siak egiteko laguntza beharrezkoada. Horrekin batera, teknikariakkontratatzeko, programak garatze-ko, ekipamendurako, InformazioZerbitzuetarako edo gazte egoi-tzetarako diru-laguntzak berres-kuratzea edo indartzea ere”.

Nafarroakogazteriaren argazkia- Nafarren %17,3k 14 eta 30 urteartean dituzte. - Gazteen arteko langabezia tasa%27koa da eta behin behineko-tasuna %54koa. - Langabe gazteen %53,3k bereetorkizun profesionala atzerrianikusten dute. - Unibertsitate ikasketak %38,4kdituzte eta graduondokoak %21,8k.Eskola uztea %13,3koa da. - 30 urtez azpiko gazteen %76,5gurasoen etxean bizi da, %14,5euren etxeetan bizi dira eta %6,5etxea partekatzen du.

Nafarroako Gobernuak berrikijakinarazi zuen 25.000 euro bide-ratuko zituela 1936ko estatu kol-pearen ondoren hildakoen gor-puak hobietatik ateratzeko.2015erako deialdia da NafarroakoGobernuak egin duena. Beraz,gobernuak Urbasako saroian hil-dakoak lezetik ateratzea eta haienDNAren bidezko indentifikazioaez du diruz lagunduko, lezetik2013an atera zituztelako. Horrega-tik, kexu azaldu dira eraildakoensenideak.

Urbasako saroiko lezetik 10gizonen hezurdurak atera zituzten.Haien DNA bidezko identifikazio-ak 10.500 euroko kostua izan zuen.Faktura hori ordaintzeko Artola,Garcia Albisu eta Urkizuren seni-deen artean 1.500 euro jarri dituz-

te. Etxarri Aranazko, Altsasuko etaOlatzagutiko udalek 1.500 eurona

ekarpena egin dute eta Eulate,Aranaratxe, Larraona eta Behe

Ameskoak 1.125 eurona.

TopaketaAltsasuko jatetxe batean saroikolezean eraildakoen bost familiaelkartu ziren maiatzaren lehene-an. Clemente Araña, NarcisoArtola, Paulo Garziandia, Balbi-no Garcia de Albizu eta AntonioMaizaren ondorengoak elkartuziren. Andres Gonzalezen senide-ak ezin izan zuten hitzorduanizan. Bai, ordea, ustez Otsopor-tillon hildako Victor Urkijorenondorengoak. Balbino Garcia deAlbizuk eta Amaia Urkijok iker-ketaren berri luze eta zabal emanzieten. Bileran familia horieneuren senideen hezurdurak Urba-sako saroiko lezean uzteko nahiaberretsi zen.

Neguan 20 baso-sutebaino gutxiagoAltsasuko suhiltzaileen parketik 20baso-sute baino gutxiago itzali dituz-te neguan, ilbeltza eta apirila bitar-tean. Halako esku-hartze gutxien izanduten parkeetako bat izan da Altsa-sukoa. Nafarroan neguko baso sute-en kopurua %30 jaitsi bada ere, kal-tetutako hektarea-kopurua % 10 igoda joan den urtearekin alderatuta(2014an 329,58, eta 2015ean361,14,).

Gobernuaren deialdiak ez ditu Urbasakosaroiko hildakoen identifikazioak hartzen

Ikerketaren xehetasunak jaso zituzten senideek. Utzitakoa

Suhiltzaileak sutea itzaltzen. Artxiboa

Gaztea taldea Irurtzungo gazte txokoan. Artxiboa.

Legegintzaldi berrian gazteriaren aldeko apustu konprometitua eskatu dute

sakanerria >>

Page 6: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a6 sakanerria

Olatzagutia»

SAKANA

3 Mugak Batera (3MB) plataformakhondakinak erraustearen aldekoalderdiei (UPN, PSN eta PP) botobakar bat ez emateko eskatu du.Hala, porlandegietan erraustea-ren aurkako estatuko plataformenVI. topaketan adostutakoa bereegiten du 3MBk. Topaketa hartanzementu-fabrikei haien instalazio-

etan erraustu ahal izateko honda-kin kudeatzaile izateko emandakobaimenak bertan behera uztekoeskaera egin zuten ere.

Plataformatik gogora ekarridute Bartzelonako IkerkuntzaBiomedikoen Institutuko irakas-le Ingurumen Neurotoxikologiataldeko buru Eduard Rodriguez

Farrek esandakoa: “baditugunahikoa datu instalazio haueninguruan bizi diren herritarren-gan zenbait minbizi mota ugari-tzen direla, eta asaldura hormo-naletan eta endokrinoetan etafetu-prozesuan funtzio kogniti-boen burmuineko garapeneaneragina izateko arrisku handia-

goa dutela frogatzeko”. CarlosIII.a Unibertsitateko ikerketak -zementu-fabriken inguruan min-biziaren eraginez heriotza-tasa

handitzen dela diotenak- zorro-tzak eta serioak direla esan zuen,zementugileek erabiltzen dituzten“lan mertzenarioak” ez bezala.

Gogoz kontra inor bere herritikurrun bizitzera behartuta izan ezdadila, “are gutxiago arrazoipolitikoengatik”. Horixe eskatuzuten Olatzagutian 300 batpertsonek, Hilario Urbizu SanRomanen atxiloketa salatzeko etahura aske uzteko egindakomanifestazioan

Frantziako eta Espainiako esta-tuei gatazkaren ondorioen kon-ponbidean pausoak ematekoborondaterik ez izatea leporatuzieten. Ziurtatu zutenez, “herria-ren eta nazioartearen babespeanemanen dira pausoak”. Gainera-tu zutenez, “egun, geroz etagutxiago dira Euskal Herrian etanazioartean Estatuaren jarreraerrepresibo ankerra ulertu eta

konpartitzen dutenak, eta horrenaurrean konponbideari ekinbeharrean, erasoan tenkatu nahidute bere buruak Estatuek”.Horren arrazoia “denbora irabaz-tea eta herritarron artean ezin-tasun sentsazioa zabaltzea” litza-teke.

Urbizuren osasun arazo larriektratamendu zorrotza eskatzen dio-tela eta hura bermatzeko etxeanegon beharko lukeela adierazizuten. “Bai Mexikon bai EuskalHerritik horretarako lanean arigara, baita estradizio eskaera atze-ra botatzeko ere”. Gaiarekin sen-tiberatasuna duten Sakanakoalderdi, sindikatu, elkarte eta bes-telakoekin elkartzeko asmoa ira-garri zuten. Olatzagutian Urbizu-rekin sortu den babes eta elkarta-sun sarea Sakana guztira zabaltzeada asmoa, babes dinamika indar-tsuagoa sortzeko.

3MBk errausketaren aldekoalderdiei botorik ez ematekodei egin du

Parodiaren ondoren errausketaren kontrako kontzentrazioa egin zuten.

Makina bat sakandarrek Hilario Urbizu San Romanen askatasuna aldarrikatu zuten.

Iheslari politikoak herritar libre gisabizitzeko eskubidea aldarrikatu dute

Etxarri Aranatz / Urdiain / Altsasu»

Joan den udan Espainiako Auzi-tegi Nazionalak herriko tabernensumarioan auzipetutako 34 eus-kal herritarretatik 20 zigortuzituen, herriko tabernen bitartezETA finantzatzea leporatuta.Juan Kruz Aldasorori hiru urte-ko espetxe zigorra eta sei urtekoinhabilitazio zigorra jaso zuen eta

Jaione Intxaurragari urtebeteeta hiru hilabeteko espetxe zigo-rra eta 4 urteko inhabilitazioa eza-rri zioten.

Zigor horien kontrako helegi-teak aztertzeko saioa egin zutenasteartean. Defentsak epaitegiari20 pertsonen kontrako ebazpenabertan behera uzteko eskatu zion.

Aldi berean, 103 herriko tabernenabokatuek haiek bahitzeko agin-dua bertan behera uzteko eskatuzuten. Itxi zituzten elkarteen arte-an dago Altsasuko Herria Eginezelkartea. Fiskala eta Terrorismo-aren Biktimen Elkartea eta Dig-nidad y Justicia akusazioak,berriz, kontra agertu ziren. Auzipetuak izan ziren Aldasoro eta Intxaurraga. Artxiboa

Defentsak herriko tabernen epaiabertan behera uzteko eskatu du

SAKANA

Ertzaintzak bortizki atxilotu zituenSegiko kide egotzita zigortutakogazteak

Espainiako Auzitegi Nazionalakepaitutako 28 euskal gazteak askebehar zutela eta haietako zazpirenkontrako zigorra salatzeko mani-festazioa egin zen Gasteizen igan-de eguerdian. Haren ondoren,zigortuak baina atxilotuak izan ezziren hiru gazteak babesteko Gas-teizko Andra Mari Zuriaren pla-

zan Aske Gunea eratu zuten. Zigortutako hiru gazteak atxi-

lotzea astelehen goizean joan zenErtzaintza eta indarrez atxilotuzituen, herri harresia osatu zute-nen kontra gogor joz. Hainbatsakandar ziren tartean. Atxilotu-takoen auzi berean absolbitua izanzen Imanol Salinas olaztiarrak,esaterako, jipoia jaso zuen. 60 batlagun zauritu ziren.

Han izan ziren altsasuarrek

Hitzondo agerkari digitalari azal-du diotenez, “izugarrizko bortizke-ria” erabili zuten ertzainek; “gurekideei eusten ari ginela esku etabesoetan borrakada ugari jaso geni-tuen, gutako batek buruan. Ubel-dura ugari ditugu”. Haietako batbesoa tolestu ezin zuelako osasunzerbitzuek hartatu zutela gainera-tu dute. Zehaztu dutenez, hasieranpintura goitik behera bota zuten gaz-teen artean hiru sakandar zeuden. Gasteizko Aske Gunearen ikuspegia.

Sakandarrak Gasteizko herri harresian

Page 7: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a sakanerria 7

Irañeta»

NUEVA IMAGENA L T S A S U

%10eko deskontua

ARRUAZUKO OSTATUAA R R U A Z U

Asteburuko menuarekin,kafea edo txupitoa doan.

LOGUREA L T S A S U

%20ko deskontua (eskaintzaberezietan izan ezik).

ML MODAA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan, 10 €tako deskontu-balebat hurrengoan erabiltzeko.

NEREA ILEAPAINDEGIAL A K U N T Z A

Garbitu, moztu eta apaindu26 €.

MARTXUETAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua irakurke-tako liburuetan.

MENDILOREB A K A I K U

30 €ko erosketarengatik,landarea doan, % 5eko des-kontua lorontzietan.

LEKU ONA OSTATUAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doan.Bestelako menuetan, %10ekodeskontua.

REDIN LURRINDEGIAETA KOSMETIKA

A L T S A S U%5eko deskontua osagarrie-tan.

LIZARDI ESTETIKA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua depilazio-etan.

HOSTO GORRI ALTZARIAK

E T X A R R I A R A N A T ZDendako produktuetan % 5eko deskontua.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Nilsa enpresa publikoak Irañetakour beltzen araztegia egiteko lanendeialdia egin du. Lanek 287.938,45euroko (BEZ kanpo) aurrekontuadute eta urte erdian lanak despedi-tuak egon behar dute. Enpresa inte-resatuek euren eskaintza ostegune-ra arte aurkeztu dezakete.

Gaur egun Irañetako ur beltzakhobi septiko batean jasotzen dira.Hura ibai bazterrean, zubi ondo-an dago. Ubeldeak gainezka egi-ten duenez, urez betetzen da etahobi septikoaren funtzioa ezin dubete. Nilsako teknikariek hobitik20 bat metrora aurreikusi dute uraraztegia, hobia baino metrobatzuk altuago dagoen lur sailbatean. Hobiak ur beltzak jasotzensegituko du eta punpa batek araz-tegira eramanen du. Han urakgarbitu eta ibaira botako dituzte.

Ur biltegiaIrañetako Udalak aspalditik ur

biltegia berritzeko asmoa du.Herria hornitzeko iturburuak uremari nahikoa du. Horregatik,Irañeta da Sakanako Mankomu-nitatearen Ur Zerbitzuan ez dago-en herrietako bat. Baina ur bilte-gia ez dago egoera onenean etaberritu beharra dago. Urteak dara-matza Irañetako Udalak Nafarro-ako Gobernuari eskaera egiten.Orain arte ezezkoa izan da eran-tzuna, hala ere, berriki premiaz-ko lanen zerrendan sartu du foruadministrazioak. Baina dirurikez duenez, lanak noiz eginen direnez daki Pedro Beraza alkateak.Udalaren ekonomia bestelakoabalitz bere gain hartu eta gerogobernuari faktura pasatzekoaukera luke. Hori egitea ez duoraingoz aurreikusten.

Berazak, bestalde, jakinarazidigu autobus geltokian konponke-tak eginen dituztela. “Sarbidekoegurrak usteltzen hasiak dira eta

legean irisgarritasuna bermatze-ko arranpa bat egitea eskatzen du.

Egurra kendu eta porlanezkoa egi-nen dugu”.

Udalak enkantebidez bi lote saldukodituEtxarri Aranazko Udalak bi basoaprobetxamendu enkante bidezsaltzeko iragarpena egin du,2013ko planekoak dira. Haietakobat Epelen dauden 1.740 zuhaitzdira. Pinu gorria, larizio pinua,izeia eta laritza dira aprobetxamen-dua osatzen duten zuhaitzak, 1.614metro kubiko zur eta 403 metrokubiko egur txiki egiten dutenak.Haiengatik 41.560 euro eskatuditu udalak. Beste aprobetxamen-duan Goikolan dago. 3.327 pagozosatuta, 82 metro kubiko eta 2.267metro kubiko egur txiki egiten du.19.776 euro eskatzen du haien-gatik udalak. Eskaerak garagarri-laren bostera arte aurkeztu dai-tezke Etxarriko udaletxean.

Etxarri Aranatz»

SAKANA Etxarri Aranatz»

Aurten eginen dute ur araztegia

Irintarrak jolas parkean jolasten. Artxiboa

Ofizial administrarien lanpoltsarako deialdia ere egin du

Etxarri Aranazko Udalak musikaeskolan bete nahi dituen lanpostuakgitarra klasiko eta elektriko etakantu irakasleena da. Lanaldi par-tzialeko kontratuak izanen dira. Biirakasleak irailaren batean hasikodira lanean eta arratsaldez emanendituzte eskolak. Interesatuek dago-kion musika titulua eta euskara titu-lua izan beharko dute. Azken horiez badute euskara proba eginen zaie.Hautaketa prozesuan interesa dute-nek eskaerak garagarrilaren 11rakoaurkeztu beharko dituzte Etxarri

Aranazko udaletxean. Bestalde, lehiaketa oposizio

bidez ofizial administrariaren lanpoltsa sortu nahi du Etxarri Ara-nazko Udalak, etorkizunean behin-behineko kontratazioak egin ahalizateko. Nafarroako Enplegu Zer-bitzuak lanposturako baldintzakbetetzen dituztenen zerrendabaliatuko du udalak eta ondorenhautespen probak gainditzen dute-nekin eta puntuazioa kontua iza-nik zerrenda osatuko du udalak.Interesatuek instantzia aurkezte-ko epea garagarrilaren 4ra artedute zabalik.

Nafarroako ipar mendebaldekozati handi baten errepide eta auto-bien mantenuaz arduratzen daIrurtzunen dagoen errepideenmantenu zentroa, tartean Sakana-koak. Nafarroako Gobernuakharendako 12.437.184 euro bidera-tu ditu aurten. Haietatik 6.595.476euro errepideetako mantenu lane-tarako izanen dira eta gainontze-ko 5.841.708 euroak autobietarako.Irurtzungo zentroaren kudeaketakontratua aurten despeditzen da.Gobernuak berak jakinarazi due-nez, haren kudeaketarako deial-dia heldu den hilabetean eginenduela eta uda akaberarako ema-na izanen dela aurreratu du.

Udalak musika eskolakobi lanposturako deialdiaegin du

12,4 milioi errepide etaautobien mantenurako

Autobia Bi Ahizpen.

Page 8: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a8 sakanerria

Uharte Arakil»

Altsasu»

Aralarren erromeria Urtero moduan, igandean hainbatarakildarrek eta irurtzundarrekAralarko santutegirako bidea har-tuko dute. Behin santutegian,13:00etan Aralarko aingerua gur-tuko dute. Gurtzearen ondoren,13:15ean hasiko da elizkizuna.Meza bukatutakoan izena emanduten 65 bat pertsonendako herribazkaria izanen da. Bi udalek Ara-larrera joateko autobusa antolatudute.

Arakil / irurtzun»

Altsasuko Udalak udarako etaikasturte berrirako prestatu dueneskaintzaren berri ematen duenesku orria etxeetara banatzenari da egun hauetan. Izen ema-tea 012 doako telefonora hots egi-nez egin beharko da maiatzaren25etik 29ra.

Musika eta Dantza Eskolaren,kirol-eskolen, kiroldegiaren, gaz-teria zerbitzuaren eta ludotekareneskaintzek altsasuar askorennahiak eta beharrak asetzen dituz-te. Horren jakitun Altsasuko Uda-

lak udarako eta heldu den ikastur-terako eskaintza egin du, zenbaitberritasun sartuz.

Bazkide egiteko eskaintzaZelandiko kiroldegiko bazkideegin nahi duenak matrikula dohai-nik izanen du, garagarrilaren 1etik21era kidetzen bada. Horretarakoaurretik kiroldegiko bazkide denpertsona batekin joan behar du etaazken horri urteko kuotetako batkenduko diote. Informazioawww.altsasu.net web gunean.

Udako eskaintza

Gazteria Intxostiapunta gazte guneak ordu-tegia aldatuko du eta garagarrila-ren 8tik irailaren 30era arte, aste-gunetan, 18:00etatik 20:00etaraegonen da zabalik. Udara begira, joanden urtean mustu zen UdaGazte hirikanpamenduak segida izanen du.12 eta 16 urte bitarteko gazteen-dako hiri-udalekua garilaren 13 eta24a bitartean eginen da. Bestalde,gazteek batukada tailerra izanen dutegarileko ostegunetan. Agorrilekoostegunetarako gazteendako eskain-tza berria izanen da: gaueko pulun-pa. Ostegun horietan, 21:00etatik23:00etara Dantzalekun gazteeizuzendutako ekintzak eginen dira.

LudotekaLehen aldaketa orain arteko pro-gramen izenean dago. Aisiz blaiizena hartu dute Bateragarria-Dibertigarria eta Udan Euskarazprogramek. Hala, ikasturtea buka-tu ondorengo asterako TxantxariLudotekak Aisiaz Blai Ekainaeskaintza egin du. Haurrak ludo-tekan 8:30etik 13:30era egotekoaukera izanen dute, astegunetan,ordutegi erdiko aukerarekin. Ohikoa denez 3 eta 12 urte bitar-tekoendako Aisiz Blai Uda eskain-tza izanen da garileko astegune-tan 10:00etatik 13:00etara hau-rrei makina bat jarduera eskainikodiena. Garilerako hilabete guzti-rako izen ematea egin beharko da.Baina agorrilean hamabostaldi

bakarra aukeratzeko aukera erebadago. Kirolaz Blai Uda progra-ma kiroldegian garatuko da gari-lean, 9:00etatik 13:00etara. Kiroleskaintzako lehen ordura joan etagero Aisiz Blai Udarekin bat egi-teko aukera ere eskaini du Altsa-suko Udalak. Ordainketa errentaren araberakoaizango da. Udalak aurreikusitakohobariak eskuratzeko haurrengurasoek edo tutoreak 2013koerrenta aitorpena aurkeztu behar-ko du.

KirolaUrteroko igeriketa, aqugym etagaur egungo dantzak ikastaroeskaintzei berriak batu zaizkieuda honetan. Aquadance da haie-

tako bat. Igerileku txikian, uretan,ariketak eta musika batzean datza.Garilean, astero hiru egunez egi-nen da. Hipopresiboak jardueraastean bi egunetan eginen da. Saiohorietan sabelaldea, pelbis-zoruaeta gorputz eskema lantzen da pre-sioa baretzen duten ariketak egi-nez. Kirol entrenamendua da aurten-go udako beste berritasunetako bat.15 urtetik gorakoek korrika, bizi-kleta, igeriketa eta bestelakoekin,oinarrizko gaitasun fisikoak lan-duko dituzte.Garilean, astean bitanizanen da. Azkenik, 12 eta 16 urtebitartekoei eskainitako kirol prak-tika saioak izanen dira garilean.Helburua kirol eta kirol jardueraezberdinak ezagutaraztea da.

Kirol eskolak

Heldu den ikasturterako izenematea maiatzaren 25etik gara-garrilaren 5era bitartean eginbeharko da. Haur eta gazteak taek-wondo, yoseikan budo, gimnasiaerritmikoa, saskibaloia, areto fut-bola, Futbol 8, zelai futbola, atle-tismoa, pilota, tenisa, irristaketaeta multi-kirol eskoletan izenaemateko aukera izanen dute. Ikasturte berrirako berritasunaemakumezkoen futbol 8 eskain-tza izanen da, 2000 eta 2005urteen artean jaiotako nesken-dako. Bestalde, gimnasia errit-mikoaren eskaintzaren barruan2006tik aurrera jaiotako neska-to eta mutikoen taldeari bultza-da eman nahi zaio. Astean biorduz ariko dira eta gimnasiaerritmikoa, eta bere aparatuakezagutzera eman eta lantzeaizanen saio horien helburua. Ezda lehiaketetara bideratutakojarduera izanen. OharrakAltsasuko Udalak kirol eskolenmatrikula familiaren errentarenarabera ordainduko dela jakina-razi du. Bestetik, udaletik gogo-rarazi dute ikastaroetako plazakmugatuak direla eta izen-emateordena errespetatuko dela par-te-hartzaileak hartzerakoan. Bestalde, ikastaroak probatze-ko lastailaren 15era arteko epeada. 012ra hots eginez izen ema-tea ezabatzeko aukera dago.Egun horretatik aurrera kuotaosoa ordaindu beharko da.Kobratzeekin lotutako edozeingaietarako Kirol Zerbitzura jo.

Itxesian autokarabanendako 15tokiak prest daude jada eta guneguztia hesituta dago. Bisitarien-dako bi mahai eta zenbait aulkiere jarri dira. Gunea mugatzenduten sarreran eta irteeran zurez-ko bi ate jarri dira, eta hainbat lan-dare inguruan. Eta, herrian bar-na autokarabana gunea adieraz-ten duten hainbat seinale ere jarridira. Bisitariek Itxesin bertan

turismo guneko informazio panelbat dute.

Guneak bi baliabide eskain-tzen dizkie autokarabanetakoei:elektrizitatea hartzeko hartuneaeta lotara gelditzeagatik ordain-du beharreko tarifa ordaintzekobeste bat. Elektrizitateko hartuneafitxa batzuen bitartez funtziona-tzen du. Fitxa horiek herriko den-da eta tabernetan eskuratu behar-

ko dituzte erabiltzaileek. Udal lan-gileek zainduko dute bertan gel-ditzen diren autokarabanek tasaordaintzen dutela. Visa txartela-rekin ordainduko beharko dutegau bat edo bi gaurengatik ordain-du beharreko tarifa.

Turisten ibilgailuek Itxesiauzoa zeharkatu behar dute. Hego-aldeko zatian sareak eta zoladuraberritzeko lanak berriki despedi-tu dira. Tartean, obran aurreiku-sirik ez zegoen hobekuntza bategin da, izan ere, futbol zelaikolubakia oso egoera txarrean zego-en eta berria eraiki da.

Udarako eta ikasturte berriko udal eskaintza buzoian

Uretan makina bat jarduera egiteko eskaintza egin du Altsasuko Udalak.

Autokarabanendako gunea Itxesia auzoan dago.

Autokarabanenzerbitzu gunea prest

Page 9: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a sakanerria 9

Altsasu»

»

Aniztasunaren Astea hartu zuenZelandi eskola publikoak pasa denastean. Sakanako Mankomunita-teko Immigrazio Zerbitzuko BegoZestau Baraibarrek esan digunez,“450 ikasleek munduko bazter ani-tzetako hainbat kontu ezagutzerikizan zuten, bertako jendeak zuze-nean erakutsiak”.

Ikastetxeak ekimenarekin izan-dako inplikazioa aipagarritzat jodu Zestauk : “gela bakoitzak, aniz-tasuna eta elkarbizitzarekin zeri-kusia duen esaldi bana prestatubaitzuen aniztasunaren astera-ko”. Inplikazioaren adibidetzatjarri du ere gurasoek eta irakas-leek astean zehar munduko kon-dairak, mitologia, ospakizunak,hizkuntzak eta jakiak ezagutu etadastatzeko aukera izan zuten(Maroko, Brasil, Portugal, Erru-

mania, Euskal Herria, Galizia,Madril, Kantabria, Bulgaria,Tunez, Frantzia…)

Zestauk jakinarazi digunez,antolatzaileak, parte-hartzaileaketa zuzendaritza egindako lanare-kin “oso-oso pozik” gelditu dire-la; “elkarri eskerrak emanez emanzitzaion bukaera aste berezi etaaberasgarri honi, eta datorrenurterako bidea, asmoa, gogoa etaerronka agerian geratu ziren”.Immigrazio Zerbitzutik antola-kuntzan ibilitakoei eta parte-har-tzaile guztiei eskerrak eman etazoriondu egin dizkiete.

Ikasleek landutakoakBulgariako zorte ona ematen duteneskumuturrekoak, Marokoko hen-naren zergatia eta moduak, Migra-zioen prozesuak, jatorriak eta

munduko hara honako mugimen-duak; ikasleen izenak hizkuntzaezberdinetan nola den jakitea eta

(euskara, gaztelera, frantsesa,ingelera, bulgariera, araibera, etatxinera) munduko txoko anitzeta-

ko gauzen erakusketa (jantziak,jakiak, tea egiteko pote eta ontziak,txokoetako argazkiak…).

Aniztasun ikasgaian, oso ongi

Gurasoek ere parte hartu zuten Aniztasun Astean. Zelandi eskola publikoa

Bilduren eta Aralarren aldeko bostbotoak eta PSNren, IU-ren, PP-reneta UPNren kontrako botoak izanzituen. Geroa Baik ez zuen bozketanparte hartu. Alkatearen kalitatezkobozarekin onartu zirenaurrekontuak

Altsasuko Udalak 5.387.628 euro-ko aurrekontua izanen du. Gainon-tzeko 1.207.340 euroak Aita Baran-diaran adinduen egoitzako, kirol-degia kudeatzen duen Ataboenpresa publikoko eta Udal Musi-ka eta Dantza eskolako martxaziurtatzeko izanen dira. Alkatetza-ko taldeak egindako ahaleginanabarmendu zuen, udalaren diru-sarrerak txikitu zirelako (egurloteak ez saltzeagatik eta harro-biaren kanon faltagatik).Urresta-razuren arabera joan den urteko-en ildoari jarraipena ematen dioaurtengoak. Alkateak azaldu zuenaurrekontuak berandu onartuzirela aurreko legegintzaldietakokontrako epaiak jaso zirelako. Bes-tetik, aurrekontuak onartuz udalberriari eguneroko kudeaketa

errazteko asmoa adierazi zuen. Altsasuko Udalak aurten inber-

tsioetarako 32.000 euro bideratu-ko ditu. Hala ere, alkateak jakina-razi du joan den urteko kontue-tan superabita aurreikusten delaeta diru hori ere inbertsioetarabideratuko dela. Dagoeneko zen-

bait inbertsio zehaztuta daude:kirol azpiegituretan hobekuntzakegiteko 9.000 euro izanen dira;artxiborako altzariak erosteko7.600 euro aurreikusi ditu udalak;etxegabeen aterperako 3.900 etaIntxostiapuntako ekipamendura-ko 2.200 euro.

Iritziak

Geroa Baiko Unai Hualdek aurre-kontuak hauteskunde kanpainabete-betean eta korrika onartze-ko alkatetzako taldearen temasalatu zuen. Sakanako Mankomu-nitateari egindako 500.000 euro-ko diru ekarpenak Altsasuko

aurrekontuak lotzen dituela adie-razi zuen. IUko Arturo CarreñoMank-i egindako ekarpena gehie-gizkotzat jo zuen. Ikastolari egin-dako ekarpenaren kontra azalduzen eta enpleguaren sustapene-rako diru-saila falta nabarmen-du zuen. Alkateak Mank-erakodiru-saila txikitu zela argudiatuzuen. PSNko Juan Migel PerezHurtadok kontuak erretiratzeaeta udalbatza berriak aztertzeaproposatu zuen.

Geroa Baik memoria historiko-aren arloan senideekin hartutakokonpromisoa betetzeko 4.000 euro-ko diru-saila sortzeko emendaki-na aurkeztu zuen. Udalak ahobatez, onartu zuen. Horregatik, Bil-duk Urbasako saroiko lezean erail-dakoak identifikazio gastuakordaintzen laguntzeko eskatutako1.500 euroko emendakina erreti-ratu zuen. Bestetik, kultur erakun-deei zuzendutako diru-saila 3.300eurotan handitzeko eskaera onar-tu zuen udalak.

Altsasuko Udalak aurten 6.594.968 eurokoaurrekontua onartuko du

Altsasuko zinegotziak aurreko bilkura batean bilduta.

Page 10: 509 guaixe

Robert Grenier Altsasun izan zenatzo. Quebektarra izan zenondoratutako San Juan baleontziaopatu zuena

Han zerbait bazela bazekiten. Oña-tiko agiriek kokapenik ez zutenematen baina kostan euskaldunekbalearen koipea urtzeko labeenarrastoak zeuden. 1978ko irailekoastelehen eguerdi hartan Kanada-ko Red Bayko urak zeropeko ten-peratura zuten. Robert Grenieritsaspeko arkeologoak hondarrakendu eta barrika puskak agertuziren. Eskularrua kendu eta hankoipe moduko bat atzeman zuen.Euskaldunek XVI. mendean erai-kitako San Juan baleontzia aurki-tu berri zuen Grenierrek. Huraikertzen 30 urte eman ditu.

37 urte geroago Grenier EuskalHerrian da. Pasaian Albaola egi-ten ari den San Juan baleontzia-ren kopia ikustera eta hitzaldiakematera etorri da. Atzo Altsasunizan zen, Dantzalekun, hariztiareninterpretazio ibilbidean. Itsaspe-ko arkeologian aditua denak SanJuan baleontziaren modukoak egi-

teko euskaldunek nolako basokudeaketa egiten zuten ezagutunahi izan zuen, bertatik bertara.Grenierrek aipatu du San Juanbaleontzia euskal teknologiarenberri ematen duela: “inglesek eus-

kaldunen eraikuntza teknikakkopiatu zituzten”.

Grenierrek azaldu zuenez,orduko euskal arrantzaleak hotza-rekin nabigatzen eta arrantzatzenzuten. Horretarako hobekien janz-

ten zirenak omen ziren. “Horriesker goizean ateratzen zirenbakailaotara. Besteak eguerdira-ko. Ordurako euskaldunek itsason-tzia beteta zuten”. Adituak azal-du zuenez, euskaldunek Ternua-rako lehen bidaiarekin itsasontziaamortizatzen zutela eta gero Sevi-llan saltzen zituztela. “Horregatik,Kariben opatzen dituzten galeoigehienak euskal galeoiak dira.San Juan baleontziari esker daki-gu hori”.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a10 sakanerria

Etxarri Aranatz»

Altsasu»

Altsasu»

Altsasu»

Arbizu»

Etxarri Aranatz»

Donbasekinelkartasun egunaArgi Bidea elkarteak Ukraniarekingatazkan dagoen Donbas eskualde-arekin elkartasun eguna antolatu du.Gora herri erresitentzia! Donbase-tik ez dira pasako! lelopean anto-latu dute egitaraua. Lur Gil kazeta-riaren Donbasi buruzko hitzaldia-rekin hasiko dira ekitaldiak,18:00etan. 20:30ean elkartasunargazkia eginen dute. 21:00etanbokata jatea izanen da eta, 23:00etan,Alerta Gorriak diskoa aurkeztekokontzertua eskainiko du.

Asteartean, 19:00etan, EtxarriAranazko kultur etxean hartuko duhitza Jairo Restrepok

Etxarri Aranazko herri baratzakkudeatzen dituen Mandoibaielkarteak baratzeekin lotutakoinformazio hitzaldiei segida ema-

nen die asteartean. Atzo EtxarrinJakoba Errekondo paisajistak bereazken liburua aurkeztu bazuen,hitza hartzen hurrengoa JairoRestrepo kolonbiarra izanen da.Nekazaritza erregeneratiboarenmundu ordezkaririk ezagunetari-

koa, nekazaritza ekologikoa moduaskatzaile batean planteatzen du:burujabetza elikagaiak sortzeko,burujabe bizitza birsortzeko.Antzinako ezagutzak eta egungo-ak uztartzen ditu modu erakarga-rri batean.

Loteriak 600.000euro utzi dituLarunbateko loteria zozketak lehensaria 94.891 zenbakiari eman zion.Zenbaki hori zuten hamar txartelsaldu zituzten Zumalakarregi pla-zako loteria administrazioan. Seriesoltea zenez, txartelak zeinek esku-ratu zituzten ez dakite.

Haurren eguna ate jokaEtxarri Aranazko Gazte Asanbladakantolatuta, bihar Haurren Egune ospa-tuko da. 11:00etarako jarri dietehitzordua txikienei, haiendako pro-pio jokoak izanen baitira. Jokoen ondo-ren, 12:30ean Bordetxe abere zirkoaizanen dute txikiek. Arratsaldean,berriz, Andra Mari ikastolak antola-tutako bikotekako krosa jokatuko da.Lasterraldien ondoren, 18:00etan,Irrien Lagunak-ek Euskararen taupa-dak ikuskizuna eskainiko dute. Des-peditzeko, 20:00etan, haurrendakoauzatea izanen da.

Inauteriaren berriGranollersenematenGranollersgo Jasokundearen feriaeta festak ospatu dituzte asteburuan.Ongia eta gaizkia festan lelopeankalejira egin zuten gonbidatutakobost taldek. Haien artean Altsasu-ko inauteriko segizioa zegoen. Igan-dean parte hartu zuten segizioan.Etxera bueltakoan autobusa matxu-ratu eta gauerdia ongi sartua iritsiziren Altsasura. Inauteri batzorde-koak, bestalde, apirilaren 25eanRiezun izan ziren, Altsasuko inau-teria ezagutzera ematen.

»

Segiziokoak dantzan. Reusdigital.cat

Jairo Restrepo Etxarrin izanen da.

Albaolako Raul Perez eta Manu Izagirre, Robert Grenier, Garazi Urrestarazu eta Iker Manterola atzo Usolarrainen.

Nekazaritza organikoko adituhandi baten hitzaldia

Zuzendaria

Quebectarra Unescoren urpekoarkeologiako nazioarteko zien-tzia batzordeko lehendakariakizan zen hamar urtez. 1979tik2010era bitartean Parcs Cana-da urpeko arkeologia taldeazuzendu zuen.

Xurrut elkarteko sei tabernekpintxo berezi bana eskainiko duteasteburuan

Ohi baino mugimendu gehiagoeragin zuen pasa den asteburuanPintxo Feriak. Alde Zaharrekotabernariak elkartzen dituen

Xurrut elkarteak antolatuta, seitabernetako sukaldeetan presta-tutako gutizia bana dastatzekoaukera izan zen aurreko astebu-ruan. Galdu zuenak asteburuhonetan du aukera. Beti ere,19:00etatik aukera. Gainera, pin-

txo goxoak dastatzearekin bate-ra zozketetan parte hartuko dute.Xurrutetik Arkangoa, Gautxori,Koxka, Lezea, Xume eta Urtzitabernetatik pasatu eta miniatu-razko gastronomiarekin gozatze-ko gonbita egin dute.

Pintxo Feriaren bigarren itzulia

Itsaspeko arkeologoa haritz artean

Page 11: 509 guaixe

Maiatzaren 30ean, 11:00etan,larunbatean Ezkio-ItsasokoIgartubeiti baserri museoabisitatuko dute. Itsasi euskaltegitik,autotan, 10:00etan abiatuko dira.Joan nahi duenak hona jo: 948 468258 edo [email protected]

Sakanako Mintzakide programanari direnak heldu den asterako pla-na proposatu dute: garai batekobaserria eta garai bateko bizimo-dua ezagutzea. Sakandar euskal-dunei luzatu digute txangora joa-teko gonbitea: “lagunekin, fami-liarekin, euskaltegiko lagunekin…Helburua, egun politaz gozatzea,euskaraz”. Sakanako mintzakide-ekin batera Lizarra eta Larraunaldekoak joatera animatu diradagoeneko.

ProgramaEuskara jakin baina hitz egitekoerraztasuna ez duten pertsonaketa euskaraz ederki moldatzenden beste batekin batzen dituMintzakidek. Lauzpabosteko tal-de txikitan. Astean ordu batezeuskaraz hitz egiteko hitzorduajartzen dute, dela paseatzen, kafeahartzen, mendira buelta egiten…Jakin bai baina aritzen ez direnhoriek euskaraz hitz egiteko tre-

betasuna hartzea da helburua.Euskaltegiko ikasleak, euskaragaldu eta berreskuratzen ari dire-

nak… horiek ari dira Mintzaki-de programaren bidez mihiaaskatzen.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a sakanerria 11

SAKANA »

Irurtzungo mintzakide taldea. Artxiboa

Abian komunikazio enpresak bilizentzia lortu zituen eta bera daNafar Telebista aireratuko due-na. Larunbatean hasi zituen bereemanaldiak Nafar Telebistarenlehen katea, NTB1. Nafarroa guz-tirako emanaldiak eskainiko ditu,ele bitan (26. kanala). NTB2 Iru-ñerrirako euskaraz emititzenhasiko da bi aste barru. Irailera-ko telebista “gihar guztiarekin”martxan izatea espero dute. NTB-

tik aurreratu dutenez, AnabelArraizak astero saio bat gidatu-ko du. Lakuntzarrak NTBrakoeuskal eskola publikoaren festa-ren berri ematen zuen saioa eginzuen igandean.

Xaloa Telebistak Iruñerrirakootsailaren 2tik emititzen du (38.kanala). Larraitz Amadoz Lazka-no kazetari lakuntzarrak XaloaTelebistako Egunez egunelkarriz-keta saioa aurkezten du.

Larraitz Amadoz Lazkano Egunez egun saioan ari da.

Aurkezle lakuntzarraktelebista nafarretan

Mintzakideen txangorako gonbitea

Sakanako eskaintza

Irurtzun:Ostegunetan, 17:30ean, IratxoelkarteanOstiraletan, 17:10ean, Pikuxareuskal txokoanLakuntza:Astearteetan, 18:15ean, Ogiberrikafetegian

Etxarri Aranatz:Ostiraletan, 15:00etan, estalope-an eta geroago Xapatero taber-nanAltsasu:Astearteetan, 10:00etan, AkeitanOstegunetan, 17:00etan, KoxkanOlatzagutia:Astearteetan, 15:30ean, kirolde-giko tabernan

Page 12: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a

12 Maskoten gehigarria

Maskotak etxean izateak hainbat ardura hartzera behartzen gaituAnimaliak etxean izan aurretik eta bitartean kontuan hartzeko hainbat gomendio

eta zerbitzuren berri izango duzu hemen

Maskoten heziketa eta zaintza

2009. urtean zabaldu genuen Ba-sajaun. Txakurrendako hotel batda. Asteburu, opor, aste santu, egu-berriak… txakurrak ez dira luzera-

ko etortzen. Jabearekin duen lotu-ra galdu gabe, esperientzia hautraumatikoa ez dadila izan saia-tzen gara. Protokolo batzu ezarritaditugu, hobe moldatu daitezen.Lan-ohituren bitartez, pausoz pau-so,egonkortasuna eskuratzea etaorekatua egotea lortzen dugu. Ho-rrek ziurtasuna ematen dio; egoe-ra kontrolpean baldin badu, segu-ruago sentitzen da, autoestimoaeta konfiantza irabazten du. Paseoak emateari garrantzi han-dia ematen diogu, etengabe pasie-ran egoten dira, kanpoan, atsede-na ahaztu gabe noski! Txakur batdatorrenean, ez dago korrekzio-rik, ezta entrenamendurik ere,besteekin gozatzera eta ongi pa-satzera etor dadila. Jabeekin egu-nero komunikatzen gara. Besteegoitzetan lotuta eta bakarrik iza-

ten dituzte eta beste batzuetantxakur guztiekin batera lan egitendute. Guk tarteko zerbait egitendugu, gurean elkarrekin ateratzendira paseora. 24 orduko arreta es-kaintzen dugu, egoitzan egotengarelako txakurren bat baldin ba-dago, etxetik jaso eta etxera era-maten ditugu.Txakurren heziketa zerbitzua es-kaintzen dugu, jarrerari buruzkoasesoreak gara. Etxean bertanadiestramentua eskaintzen dugu,oinarrizkoa iruditzen bait zaigujabeek ere txakurrak hazita izandiren kontestua ezagutzea, jarrai-pen on bat emate aldera. Gurekinikasi dutena galdu ez dadin, jabe-ak ere formatzen ditugu. • Txakur heziketa.• Haurrak eta txakurrak.• Txakurkumeen heziketa.

• Jokaera aldaketak.• Clickerraren bitarteko adiestra-mentua.• Trebeziak (laguntza,terapia eta

antzematea).• Ikastaroak egoitzan ematen di-tugu, bai teoria baita praktika ere,5 laguneko taldeetan.

Amaia eta MitxelArbizu BASAJAUN TXAKUR EGOITZA

Zeintzuk dira zuen helburuak?Animalien bitartez pertsonaren bizikalitatea hobetzea. Batetik, hau-rrentzat zuzendutako terapiak, au-

tismoa, Down sindromea, garun pa-ralisia edo diagnostikorik gabekohaurrentzat estimulazioa garatzendugu. Bestetik, hezkuntzaproiektuetan jarduerak txertatzenditugu. Batez ere haur hezkuntzanegiten dugu lan, beti profesionalenardurapean. Azkenik, ekintzakdauzkagu, aisialdi ekintzak.

Zer dira laguntzarako txakurrak?Gizarteratze lana egiten dutenak di-ra. Laguntza tekniko bat da, autono-mia handitzen laguntzen dute. Txa-kurrek trebezia asko dauzkate etakalean zein etxean autonomiarengarapenean aurrerapausu handiaeskaintzen dute. Gure lana da zerbi-tzu txakurrak eskaintzea, ezgaita-sun fizikoa duten pertsonen kasuaneta autismoa duten pertsonendakotxakurrak, lo egiten laguntzen dute,

kaleko segurtasunean laguntzen du.

Irisgarritasun eta noraezeko iza-tezko txakurren legea onartu da.Aurten onartu da, denbora bateman genuen hau lortu nahian etaazkenean Nafarroan legea onartuegin da. Itsuendako txakurrek be-zala, bermatuta daukate sarrera,zineman, garraio publikoan, den-dan, erietxeetan...Lege hau dago-elarik orain hau ezagutzera emannahi dugu. Honekin batera Nafa-rroan 2014ean laguntzarako lehentxakurra eman genuen eta esanbehar dugu haurrei eta familiaribizitza erabat aldatu zaiela.

Ekainaren 13rako eta 14rako zerprestatu duzue?Bosgarren urtez jarraian, ezgaita-sunaren aldeko elkartasun festa

antolatu dugu. Proiektu sozialakfinantzatzeko bi egun hauek ba-liatzen ditugu. Altsasuko kaputxi-noetan ospatzen dugu eta jardue-

ra asko egongo dira egunean ze-har. Informazioa gure web orrianaurkituko duzue, www.bocalan-biakbat.org-en.

Josu eta JosuneAltsasu BOCALAN BIAK BAT

Page 13: 509 guaixe

Zelai albaitaritza klinikan 20 urte-ko esperientzia dugu eta animalitxikiendako zerbitzua eskaintzendihardugu.

Zein lan egiten dituzue?Zerbitzu orokorrak ematen ditu-gu, txertaketak, medikuntza oro-korra, identifikazioak (txipa edotatuajeak), desparasitazioetanaholkatu eta kasuan kasu, analisiklinikoak, trikina analisiak, etb.egiten ditugu.

Kirurgiak eta ospitalizazioakbertan egiten dituzue?Bai, eta beste batzuetan espezia-listengana desbideratzen ditugu.Ospitalizazioak eta ekografiazerbitzuak ere eskeintzen ditugu,eta laister Rx digitalak eta trauma-tologo baten kontsulta eta kirur-giak eskaintzen saiatuko gara.

Zer gehiago eskaintzen duzuedendan?Osagarriak orokorrean, ilea zain-

tzeko behar den guztia, lepokoak,arnesak, sokak, txakurrarekin ko-rrika egiteko sokak, flexiak, tras-portinak, oheak, jostailuak, ziraketa berokiak, pentsu ezberdinak,tratamenduetarako dietak, etb.Eta, bestetik, autogarbiketarakobainontzi bat kanpoan baita Ven-ding makina bat ere hainbat pro-duktoekin.

Udarako hainbat aholku emangozenituzkete?Kontuz prozesionariarekin, adiparasitoekin, animali alergikoekintratamendua jartzen hasi… Txakurrek belarra gustuko izatendute, baina leku garbietan jan de-zatela, udan putzuetako ura eda-tearekin batera arazo digestiboaksortzen baitira. Eta, jakina, kontuz bero kolpeekin,

zuen maskotak maiztasunez bustierreketan edota putzuetan. Azkenik, soroetako belarra moz-tean, kontuz galburuak ez daite-

zela txakurren gorputzean sartu.Uda lasaia eta zoriontsua pasaanimaliekin aholku hauek kon-tuan izanda.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a

Maskoten gehigarria 13

Gure zerbitzuen artean bereziki es-timatua KIROLA ETA AISIA da.Hainbat aktibitate antolatzen ditu-gu, guztiak heziketari begira. Agilit-

ya, pertsona eta objetuen bilaketa,trebeziak… gisa honetako jardue-rek ematen digute aukera markubat ezartzeko aisiaren bitartez txa-kurrak kasu egin dezan eta elka-rren arteko harremana sendotze-ko. Txakurra guri begira egon be-har da, adiestramentuarenhelburua eta oinarria hori baita.Gure inguruan edozer egonda ere,autobusa, jendea, pilota, autoa,txakurrak... estimulazio handipe-an, txakurra guri begira jartzearengaitasuna garatzean datza. Aisia-ren bitartez primeran lantzen da.Txakurrarekin paseatzera eta kiro-la egitera datorrenik ere badugu.Horretaz gain, hainbat jendek es-katu digute zertxobait aurreratuahal izatea. Agilityan urratsa emandugu eta konpetizioan hasi gara.Taldetxo bat prest dago, kirol hori

ezagutzeko, kirola baita, jakina!Euskal Herri mailan gutxi gara agi-litya praktikatzen dugunok. Txaku-rrarekin ongi pasatzako aukera pa-regabea da; era oso egituratuan,obedientziapean, trebezi asko lan-tzen dira, bidenabar. Tarteka era-kustaldiak egiten ditugu. Ikasleakeramaten ditugu, hastapenetakoakere, ikastera, erakustera ez garelainondik inora fenomenoak, etxekotxakur horiek ere nola bihur dai-tezkeen arreta handiko txakurrak,trebeak, motibatuak… Harremanasendotzea. Pistak bakoitzarenmaila eta beharretara moldatuz,txakurra hartu, sartu eta gozatzera! Bailarara begira, oso garrantzi-tsua da guretzat ateak zabalikdaudela transmititzea, astelehe-netik igandera, goizeko 10:00eta-tik 14:00etara eta arratsaldeko

16:00etatik 20:00etara, sarrera li-brea dela, jendeak pistetan nahiduena egiteko aukera dagoela.Txakurrekin arlo emozionala da

gehien landu behar dena. Ongiizatea, sozializazioa oso garran-tzitsua da ere, baita arlo kogniti-boa ere, eta motibazioa ere.

Mikel BalentziagaDorrao OTSANDA TXAKUR ESKOLA

Urte guztian zehar gure lagun ile-tsuen parasitoak zaindu behar di-rela jakina da, baina lehenengoberoak hastean lan hori findu be-

har da.Bizi garen zonalde pribile-giatu honek, hainbeste maite du-gun baso eta berdetasunarekin,badakar arazo bat: arkakuso etakaparrez betetzen direla gure ani-maliak eguzkia somatzen denean.Oso garrantzitsua da, derrigorrez-koa ez esateagatik, adi egotea etaudaberria hasi bezain laster albai-tariarengana jotzea, parasitoeiaurrea hartzeko, gure esku dau-den hainbat produktu naiz triki-mailu erabiltzeko, gure maskota-ren ongi izatea ziurtatzeko.Bestalde, oporrak iristear daude-la, badaude hainbat gauza kontu-tan izan behar ditugunak, anima-liekin bidaiatzeko naiz katu/txa-kur egoitzan uzteko: txertoakeguneratuak egon behar dira etadesparasitatuak egon behar dira.Paperak ere eguneratuak eta

atzerrira bidaiatzeko pasaporteanaiz beste ziurtagiri batzuk den-borarekin egin behar dira. Ga-rraiobide ezberdinetan animaliaseguru eta legalki bidaiatzeko ko-rreak, arnesak, transportinak…prest izan behar dituzue momen-tua iritsi baino lehen. Beti ere ho-berena, albaitariarengana jotzeada, bakoitzaren kasuistika bereziaaztertzeko eta behar adina mol-daketa egiteko garraiobidean.Gaixotasunei dagokionez, opor le-kuaren arabera moldatu beharkoditugu prestakuntzak: penintsula-ko ia leku guztietan, gure txaku-rrak “Leishmaniaz” babestu beharditugu, gero eta zabalduago baitdago gaixotasun parasitario larrieta sendagaitz hau. Eltxo jakin ba-tek, gaixo dagoen txakur bat ziz-tatu ondoren gurea zizta dezake

eta bere gaitza kutsatu. Badauz-kagu gure esku estrategia ezber-dinak, baina arriskua sortu aurre-tik eraman behar dira aurrera,

opor onak pasatzeko eta nahi ezdugun “oparirik” ez ekartzeko.Osasuntsu egon gaitezen, gu etagure maskotak ere!

Maria GoikoetxeaEtxarri Aranatz URGAIN ALBAITARITZA

Maite eta AinaraAltsasu ZELAI KLINIKA

Page 14: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a14 sakanerria

Hauteskundeak

UPNk Goikoetxearenetxean egindakopintaketak salatudituNafarroako presidenteordeak esanduenez, “halako egkntzakerrepikatzeaz nekatuta gaude,nahikoa da. Laugarren aldia da”

Lourdes Goikoetxearen etxean AgurUPN! Erregimena kanpora ziotenpintaketak agertu dira asteburuan.Haiek salatu ditu UPNk. Goikoetxea-ri eta haren familiari babesa emate-ra atzo alderdi erregionalistako lehen-dakarigai Javier Esparza eta alder-diko presidente Yolanda Barcina etorriziren, alderdiko hainbat kargu eta hau-tagaiekin batera. “Nafarroan ez aska-tasuna ezta demokrazia ere errespe-tatzen duen jendea egotea” deitora-tu zuen Esparzak. UPNko kideekezker abertzalearen inguruko erakun-deei egotzi die erasoa.

Olatzagutia»

SAKANA

EH Bilduk bere botopaperak banatzekoauzolanera deitu duKoaliziotik azaldu dutenez, “gureparlamenturako boto-txartelak etxeguztietara helarazteko oztopoakizaten ari gara”

EH Bildutik salatu dutenez, “Hautes-kunde Batzorde ezberdinek boto-txar-telak behin betiko onartzeko ozto-poak baino ez dituzte jarri eta era-baki horiek banaketa prozesu osoaatzeratu du”. Posta bidezko boto txar-telak hainbat tokitan ez direla aile-gatzen gaineratu du koalizioak. “Argidugu aldaketa Nafarroan abian jar-tzeko behar beharrezkoak direnbozak ekidin nahi dituztela”. Hori eki-diteko “EH Bilduren boto-txartelak etxeguztietan egon daitezen, auzolanaantolatu dugu. Herriz herri, auzoz auzo,atariz atari eta etxez etxe antolatzenari gara auzolan hau”. Herritarrak norbere herrian auzolan horretan partehartzera deitu du koalizioak.

Nafarroan une historiko batenatarian gaudela dirudi. Kale-an sumatzen da. Azken urte-

etan UPNren kudeaketa-mota guz-tiz gainbehera etorri da eta hau-teskunde garaian nafartasunarentxapeldunak bezala agertzen dire-nek zerbitzu publikoak suntsitueta gure lurralde honen marka iaezezaguna utzi dute. Hor dago,besteak beste, Nafarroako Aurrez-

ki Kutxaren bukaera edota Osasu-na (eta osasun zerbitzua) kolokan.Eta hau guztia, gainera, ustelkeriakiratsaz bustia.

Sakanan, ongi aski badakiguUPNk urte luze hauetan Nafarro-an eraman izan duen politika etakudeaketa. Politika baztertzaileaerabat; gure bailara eta bere gizar-tearen gehiengoaren pentsamoldeaeta izaeraren aurrean UPNren joka-

era lurralde honetan zigor-politi-ka bat aplikatzea izan da.

Oraingo honetan Geroa Baikhainbat aldiz posible izan ez denaldaketa burutzeko erronka dau-ka. Heldu da unea. Aldaketa ezinda gehiago luzatu. Nafarrok, etabatez ere Sakanan bezalako lurral-detan bizi garenok, den-denok,zentzuz eta egonarriz jokatu behar-ko dugu aldi honetan.

Horretarako, Geroa Bai koalizio-an beharrezko tresnak ditugu: arlosektorial bakoitzean beste politi-ka mota bat egiteko neurriak dituenprograma serioa; neurri horiekaurrera eramateko gai diren per-tsonak eta honekin guztiarekinbatera gizarte mailan Gobernu berribaten buru izateko pertsona pare-gabea: Uxue Barkos.

Horregatik, azkenik, aldaketaposible egitea bermatzen duenbotoa Geroa Bai koalizioarena duzu.Aukeratu benetako aldaketa.

Igandean hautetsontziak irekikodira nafarrondako funtsezkoakdiren hauteskunde batzuetan.

Egun, eskuina hainbeste urtez agin-tean egonda, murrizketa sozialak etaaldi berean diru-xahuketa hondaga-rriak izan ondoren eta gehiengoa-ren kontrako politikak gauzatu etagero, posible da aldaketa politikoa.Aldaketa bat jendearengan eta jen-

dearen alde, aldaketa fidagarri etairaunkor bat, gutxi batzuen pribile-gioen alde lan egin beharrean, hona-ko lehentasun hauek izanen ditue-na: langabeziaren, desberdinkeria-ren eta pobreziaren kontrako lanaegitea eta elkarbizitza eta gehiengosoziala defendatzea. Nafarroan era-bakitako aldaketa bat, lurralde honen-dako baita.

UPNren gobernuak porrot egindu, baita alderdi-bitasunak ere.Aro soziala heldu da, enplegu, jus-tizia sozial eta aukera-berdintasungehiago ekarriko duen garaia.

Elkarbizitza plurala posible da,eta Izquierda-Ezkerra da horren era-kusgarri. Parlamentuan erakutsidugu lan egiteko eta adostasunaklortzeko gaitasuna, ideia desber-dinak batzen jakin baitugu krisia-ren biktimak defendatzeari begi-ra. I-Ek bere koherentzia eta pro-

posamenak jartzen ditu bermegisa, egiten duguna garelako eta esa-ten duguna egiten dugulako.

Nafarroak aro berri bat zabaldubehar du, pertsonak eta haien ara-zoak erabateko lehentasun bilaka-tuta, eta, horretarako, ezinbestekoada ezkerreko gizon-emakumeenprotagonismoa eta mobilizazio masi-boa. Nafarroan, eman botoa aldake-ta plural eta ezkertiarraren aukerafidagarrienaren alde, eman botoaIzquierda-Ezkerraren alde.

Igandekoak ez dira hauteskun-de arrunt batzuk izango: alda-keta sakonaren aldeko hautes-

kundeak izanen dira. Garai berri batiateak eta leihoak irekitzeko garaia.UPN eta PSN beraien besaulkieta-tik kanporatzeko garaia!

PODEMOS-AHAL DUGUn urte-bete daramagu beste politika bategiteko proposamena jorratzen etajendearen jabekuntzarako tresnaden esparru zabal eta anitza era-

tzen. Herritarron partaidetzara ire-kitako espazio gisa sortutako mugi-mendua gara eta erabakiak herri-tarren partaidetza, gardentasunaeta jendearen azken hitza kontuanhartuz adosten ditugu.

Nafarroan aldaketa soziala gida-tzeko helburua dugu. Halaber, ustel-keriak puskatutako erakundeenga-nako konfiantza berreskuratzekokonpromisoa daukagu, elkarbizi-tzan eta integrazioan, pertsoneki-

ko errespetuan eta oinarrizko zer-bitzuen horniduran oinarritua (ura,argia, janaria, arropa, berogailua,etxebizitza eta kultura). Hau da,denon artean beste jendarte ere-du bat eraiki behar dugu.

Gure aniztasunarekiko eta sines-menekiko errespetutik elkarrekinbizi gaitezke eta gure kulturaz etahizkuntzaz harro egon behar dugumunduan bakarrak direlako. Horre-gatik, zabaltzen eta defendatzen

dugun proposamena oso argia da:pertsonei boterea ematea, Gober-nuaren ekintzei gardentasuna ema-tea eta Giza Eskubideen Aldarrika-pen Unibertsala bermatzea.

“Amets egiteko adorerik ezduenak ez dauka borrokarako inda-rrik” oihukatu genuen… eta gu,ameslari ausartak izan ginelako,gaur PODEMOS-AHAL DUGU inoizbaino posibleagoa dela erakutsikodugu.

Sakanan bizi, lan, ikasi eta ero-si nahi dugu. Herrietatik bai-lara eraikitzea da hautatu

dugun bidea, herriok bakarka ezinduguna indarrak bilduz eginez.Herritarrak oinarri hartuta ezinbestean. Herritarron gehiengoa-ren behar, iritzi eta nahiak jasoeta parte hartze zuzenaren bidezeraiki nahi dugu Sakana. Gainon-tzeko nafarrekin batera, oinarriz-

ko eskubideen errespetuan oina-rritutako jendartea da, harriz harrijaso nahi duguna: euskaraz bizi-tzeko eskubidea, gure ikurrenerrespetua, parekidetasuna, tokiantokiko garapen sozioekonomi-koa, ingurumena zaindu, aberas-tasuna banatu, ezberdinen arte-an zubiak eraiki... tokian tokiherritarrok erabakiz, herritik Uda-lerako eta Parlamenturako ibilbi-

dea eginaz.Nafarroan erregimen aldaketa

daukagu jokoan eta honek zuze-nean eraginen dio Sakanari bereegitasmoetan eta herritarron bizibaldintzetan. Hasiak gara udal etaMankomunitatetik lan ezberdinakegiten, baina hobetzeko asko dagoeta egiteko ideia berriak bildu ditu-gu, herri zein bailara mailako pro-grametan. Auzolanez egin nahiko

genituzke, ekarpenak jasoz eta par-te hartu nahi duten herritarrakbatzorde ezberdinetan egotekoateak zabalduz, parez pare.

Euskal Herria herrietatik erai-kiko da, eraikitzen ari da. Zereginhorretan, denok dugu zer esan, zeregin. Igandean bozkaren bidezjarraituko dugu aldaketa sozial etapolitikoari haize ematen. Herrita-rrok garaile izateko, ametsa egiabihurtzeko, EH BILDUren bozka dazure aukera. Alkate hoberena,herria!

Oharra >>Sakanako udaletan zerrendaaurkeztu duten alderdi guztieiegin zaie idatzia argitaratzekoeskaintza. Hemen agertzen dire-nak onartu dute berau.

Podemos-Ahal dugu »

Izquierda-Ezkerra »

Geroa Bai »

EH Bildu »

Zalantzarik gabe... herritarrok garaile!

Podemos-Ahal dugu inoiz baino posibleago

Nafarroa, lehentasuna

Orain bai. Aukeratu benetako aldaketa

Page 15: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a sakanerria 15

Urdiaingo EH Bilduk hurrengolegegintzaldirako dituen erronka etaildo nagusiak aipatzerakoan udalgardenarena da lehena. Udaletikparte hartzean eta komunikazioanurrats berriak eman nahi dituzte.Batzorde irekiak, auzolanari bultza-da eman eta komunikazio iraunko-rra mantentzea da aipatu dituzte-nak. Bestetik, hizkuntza politika era-ginkorra egin beharra eta euskaldunizatearen kontzientzia , euskarabizitzeko nahia eta herri gogoa eli-

katu beharra ikusten du EH Bilduk.Urdiainen euskarak duen egoera-ren eta erabileraren inguruko haus-narketa bulkatuko dute.

Parte hartzean oinarrituta, koa-lizioak herriaren neurrirako ego-kia izanen den hirigintza planasustatu eta kanpo santuan eginbeharreko moldaketak proposatu-ko ditu. Bestetik udal eraikinen era-bilera aztertuko da, herriak dituenbeharrak ikusi eta haiek asetzeko,esaterako gazteen toki premia. Bes-

tetako herriko kultura eta festenberreskurapenean zein prestaketaparte-hartzailearen aldeko lana egi-nen dutela esan dute EH Bildutik.

Koalizioak Urdiainerako eginduen programa Sakanakoarekinlotu du; “biak ezinbestekoak baiti-ra gure herri eta eskualdearen kolo-reak marrazteko. Herriak Sakana-ren parte garelako eta herri bakoi-tzeko proiektuek Sakana indartzendutelako”. Horregatik, UrdiaingoEH Bilduk Sakanako Tokiko Gara-

penari aparteko garrantzia emandio, “udalerri indartsuak eta eskual-de kohesionatua” lortzeko. Horre-tarako, tokiko sektoreak indartzea

lehentasunezkoa jotzen dute, Saka-nan bizi, lan egin, kontsumitu etagozatu ahal izatea, bertako baliabi-deak erabiliz.

Izquierda-Ezkerrako hautagaitza-tik altsasuar ezkertiar, errepubli-kazale eta progresista guztiei deiegin diete aldaketa ekarriko duenproiektuan haiek laguntzeko. Koa-lizioko kideek ziurtatu dutenezpertsonak dira haien interes nagu-sia. Jendea entzun eta haien alde-ko lana egitea helburu dutelanabarmendu dute.

I-Ek hirigintza, etxebizitza,obrak eta zerbitzuen atalean Altsa-surako dozena bat proposamen

egin ditu: zaharberritzeen sustape-na, etxebizitza hutsak alokairusozialera bideratzeko hobariak,jolas parkeak egokitzea, txakurren-dako eremu itxiak, hondakinenerrekuperazioa eta berrerabilpena,Mank-en lana gainbegiratzea ema-ten den dirua Altsasun itzulia iza-teko edo energia xahuketa murriz-tea. Osasuna, gizarte ongizate etaelkartasun arloko zazpi neurrikosatzen dute I-Eren programa. Bes-teak beste Aita Barandiaran egoi-

tzan medikuak goiz eta arratsaldezegotea eta han eguneko zentroaegotea, tutoretzapeko etxebizitzakedo jantoki soziala sortzea ere.

Ekonomia garapena bilatze-ko zazpi neurri daude koalizioa-ren programan: udal enplegu pol-tsa sortu eta txandakako sistemaezarri; administrazio tramiteakarindu enpresa txiki eta koope-ratibei laguntzeko; kontsumo tal-deak ezartzea edota lehen sekto-rean ekoizpen ekologikoa bulka-

tzea eta enplegu berdea sortzekoplana garatzea. Gizarte eta kul-turan arloan bederatzi proposa-men jaso ditu koalizioa: etxebi-zitza sozialen aldeko politikak,

hezkuntza (kalitatezko hezkun-tza publikoa, sukaldaritza esko-la zabaltzea, emakumeen ahal-duntzea…), gazte plana, anizta-sunerako foroa eta euskara.

Goazen Altsasuren programa“hautagaitza sustatzen duten per-tsonen hausnarketa kolektiboa-ren, altsasuarren eta elkarteenekarpenen emaitza da”. Horreta-rako herriaren eta udalaren egun-go egoeraren analisitik abiatuziren. Programa hainbat atal izan-da ere, haiek guztiak elkarrekinzerikusia dutela nabarmendu duteGoazen Altsasutik.

Herritar erreskatea gauzatze-

ko gizarte-larrialdi egoeran dau-den pertsonei berehalako arretaematea proposatu dute, baita oina-rrizko hornikuntza zerbitzuakbermatzea ere. Altsasuar guztienelikadura bermatzeko erakunde-en arteko elkarlana sustatuko dute,besteak beste. Bestalde, erabakiakhartzeko garaian herritarren par-te hartzea sustatu nahi du GoazenAltsasuk, gaiak landuz, eztabaida-tuz eta udal organoei proposame-

nak eginez. Horri lotutako bede-ratzi neurri zehaztu ditu: batza-rrak, bozketak, udal auditoria,Mank-i ekarpena aztertzea…

Altsasu elkarbizitzarako guneizan dadin udal eraikinen, kaleeneta berdeguneen hobetzearen eta,hondakinen kudeaketaz eta gar-bitasunaren gaineko proposame-nak jaso ditu GAk. Euria egitenduenerako estalpeko gune bat,Zumalakarregi plaza konpontzea

jaso ditu ere. Bestalde, udala altsa-suarren ongizatea bermatukoduen lanabes gisa jotzen du Goa-zen Altsasuk. Horregatik, udalzerbitzuen esternalizazioa ahalik

eta txikiena izateko lan eginendute, baita beste hainbat neurrigauzatzeko ere. Enpleguaren arlo-an 11 proposamen egin ditu Goa-zen Altsasuk.

Juan Antonio Extremerak hiruurte egin ditu zinegotzi gisa etadenbora tarte horretan jabetu daEtxarrik “aldaketa behar duela,ekonomia eta moral arloan hain-beste kalte egin duen abertzaleta-sunaz aparte”. Errespetuan etaaskatasunean oinarritutako poli-tika egin asmo du Extremerak.

Bere proposamenen arteanalkate soldatari uko egitea, trafi-ko seinaleen egoera errebisatzeaeta herriaren premiazko irudi gar-bitzea “biolentoak kaleez ez jabe-tzeko eta eraikin publikoak bor-tizkeriaren apologia egiteko era-bil ez dezaten”. PPk enpresaksortzeko lur publikoa prezio one-

an eskaintzeaproposatu du,beti ere, etxa-rriarrak kon-tratatzen badi-tuzte. Merkata-ritzari bultzadaematea premiazko jotzen du.

Ele bitasunaren alde azaldu da,“inposiziorik gabe eta errespetu-tik”. Atez ateko hondakin bilketasistema kentzea eta Nafarroakoidentitate ikurren sinboloei erres-petua eskatu du, udaletxea etaerrotonda Nafarroa, Espainia etaEuropako banderak jartzeko eska-tuz. Baita erregearen argazkiapleno gelan ere.

PP, abertzaletasunazaparteko aldaketa

Urdiain»

Etxarri Aranatz»

Altsasu»

Goazen Altsasu: guztiaren ardatzean pertsonak eta haien aldeko kudeaketa politikoa

Hauteskundeak

EH Bilduk parte hartzean sakondu nahi du

»

I-Ek herrirako 35 lehentasun zehaztu ditu

Page 16: 509 guaixe

Uharte Arakilgo Udalak 963.793euroko aurrekontua onartu duaurtengorako. Kopuru horren %32ondasun eta zerbitzuen gastueta-ra bideratuko du Udalak; %26 lan-gileria gastuetara eta, bestehorrenbeste, inbertsioetara. Hauda, 255.610 euro izanen ditu uda-lak hainbat lan egiteko. Bestalde,Nafarroako Enplegu Zerbitzua-ren diru-laguntzaren bitartez, hiruhilabeteko kontratazioak eginendira igerilekuak martxan jartze-ko. Lau gazte kontratatuko dira: 2sorosle lanak egiteko, eta beste 2sarrerak kobratzeko eta garbike-tak lanak egiteko.

Hobekuntzak eskolan eta Ze-rradoanSan Migel eskolan gero eta haurgehiago matrikulatzen dituztelaikusirik, Uharte Arakilgo Udalakikastetxe publikoan gela berri batsortzea erabaki du. Ikasturte berri-rako 12 haur matrikulatu dituzteeskolako Haur Hezkuntzan etaeskari horri erantzuteko leku fal-ta dago San Migel ikastetxe publi-koan. Hori dela eta, patio zati bathartuko da bi eraikinen arteanlotura berri bat egiteko. Horrela,

orain arte pasabidea izan denaHaur Hezkuntzako gela izanenda. Egokitzapen lan horietarako40.000 euroko baliatuko ditu uda-lak. Hezkuntza Departamentuandiru-laguntza eskaera egina du.Udalaren asmoa da lanak udabe-rri bukaeran esleitzea eta uztaila-abuztuan obra egitea, ikasturte

berrirako lanak despedituak egondaitezen.

Zerradoa auzoan, bestalde, ezdago espaloirik eta autoak osoazkar pasatzen dira. Uharte Ara-kilgo Udalak hori kontuan iza-nik, autoen abiadura mantsotze-ko eta oinezkoen segurtasunabermatzeko, bost pasa-bide gora-

tu jarriko ditu. Sustapen Depar-tamentuaren baietza jaso du uda-lak eta, iragarri duenez, aurkijarriko ditu. Haietako hiru egun-goak dauden tokian berean jarri-ko dira. Beste biak, berriz, batatren geltokiaren parean, eta bes-tea, Zerradoa akaberan. Zereginhorretarako 5.000 euro aurreiku-si ditu udalak.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a16 sakanerria

Altsasu»

Uharte Arakil»

Pasabide berriari esker gela berri bat izango du eskolak ikasle berriendako.

HAUTESKUNDEAGENDA *

Programaren aurkezpena.Maiatzaren 22an, ostiralean,19:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Goazen Altsasu.

Hautagaitzaren eta taldeprogramaren aurkezpena. Afaria.Maiatzaren 22an, ostiralean,19:30ean Izurdiagako kontzeju-etxean. Arakilgo Independenteak.

Kanpaina akaberako afaria.Maiatzaren 22an, ostiralean,22:00etan Etxarri Aranazko Harzabalelkartean. EH Bildu.

*Alderdiek eta koalizioek jakinarazitakodeialdiak.

Hauteskundeak

Doneztebek igandean NafarroakoFolklore Egunaren aurreneko edi-zioa hartu zuen. Nafar Folklorea-ren Funtsak egun guztirako egi-taraua antolatu zuen. Folklorea-ren makina bat her riadierazpenekin osatu zuten egita-raua: zanpanzarrak, trikitilariak,erraldoi eta buruhandiak, txistu-lariak, dantzariak, txalaparta, jotakantariak, akordeoilariak, bertso-lariak eta abesbatza. EkitaldiaEnrike Zelaiaren emanaldiak des-peditu zuen.

Zelaiak berriki bi omenaldijaso ditu. Bata iparraldeko akor-deoilariek eskaini zioten Azkai-

nen. Omenaldian, jakina, denekakordeoia jotzen bukatu zuten.Bestalde, maiatzaren 10ean Men-dabian elkartu zen ZainzuriarenKofradiak eta Enrike Zelaia oho-rezko kofrade izendatu zuten.

Zatoz, AgurHaize Berriak bandak berrikiEnrike Zelaia omendu zuen.Joseba Salegi zinema zuzenda-riak saioa grabatu zuen eta orainsarean omenaldiaren unea jarridu: https://youtube/tE9w_TN7uJE

Uharte Arakil»

Olatzagutia»

PPk atezatekoarekinbukatuko duAlderdi popularraren Olatzgautikoalkategaiak, Jose Luis Miñesek esanduenez, alkatetza lortuz gero atezateko hondakin bilketa sistema ken-duko luke. “Legegintzaldi honetansalatu dugu sistema horrek gure kale-ak zikindu eta osasun arazo larriaksortu ditzakeela. Gainera, kostu han-dia du eta olaztiarrek egunerokoaeta pribatutasuna zailtzen ditu”.Horretaz aparte, popularrak lauurtean behin udal kontuen audito-ria egitea eskatu du.Langabeziaren erruaren zati bat kri-siak eta besteak enpresen garape-na oztopatzen duen Bilduren uda-larena da Miñesendako. PPkoakenpresariekin erlazioak berriro har-tzeko konpromisoa hartu du, “dau-denak segitzeko eta berriak erakar-tzeko”. Elebitasunaren aldeko apus-tua egin du, “inposiziorik gabe”. Ildohorretan, uudal eraikin guztiak ele-bitan errotulatzea proposatu du.Herriko sarrera-irteerak seguruago-ak izateko haiek konpontzea eta argi-teria egokitzea eskatuko dio Nafa-rroako Gobernuari. Merkatari txikieilaguntzeko nahia azaldu du. PPkoak udal bilkura gelan errege-aren argazkia, Nafarroa eta Espai-niako banderak jarriko ditu, “Nafa-rroa foral eta espainiarrean sinis-ten dugulako”.

PPko alkategaia:herri honen aldeongi lan egiteraetorri naizMaria Valez Amok PPren alkate-gaiakadierazi du Uharterendako “onena”nahi duelako aurkeztu dela. Erron-kari “handiari konpromisoz, ahale-ginarekin eta zerbitzu bokazioare-kin” helduko diola adierazi du. Bere proposamenen artean daude:industrialdea piztea; enpleguari bul-tzada ematea; kale, saneamendu etaargiteria publikoaren hobekuntza;bere egunean egin zen inbertsio han-dia amortizatzeko udal igerilekueialternatiba bideragarriak ematea;kultur ondarearen sustapena man-tendu eta hobetzea eta zorra ber-finantzatzea.

Zelaia Nafar Folklorearen Egunean

Nafar Folklorearen Egunean parte hartu zuen Enrike Zelaiak.

Udalak gela berri bat eginen du eskolan

Komunaleko lanak

Ata ibarrean larreak garbitu (54,37 hektareatik 14,27), basoko bidea konpondu eta erabil-tzen ez den 1.110 metro itxitura kenduko ditu udalak 10.950 euroko aurrekontua duenpartidarekin. Lanak egiteko diru-laguntza eskaera egin dio Ingurumen Departamentuari;hala ere, diru-laguntza jaso ala ez, lanok eginen dira, udalak ezinbestekoak jo dituelako.Haiek baitira herriko larrerik onenak. Bestalde, hegoaldeko dermioko biderik erabiliena den Auzasobururako bidea konpondu-ko da, kontuan izanik, gainera, hurrengo hiruzpalau urteetan etxeetarako emanen direnegur loteak handik atera beharko direla.

www.uhartearakil.com

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak herritarrei gerturatzeko asmoz sortu da web orriberria. Interneteko atariari esker udal informazioa eta zerbitzuak herritarren eskura egu-neko 24 orduetan jarri nahi izan dira. Web orrian daude bandoak, ordenantzak, herrikozerbitzuen zerrenda gaika sailkatuta, herriko historia, argazkiak eta beste asko jarri dituz-te ikusgai. Zerbitzuen atalean, berriz, hainbat motatako ziurtagiriren on-line eskaera egindaiteke (katastroa, errolda eta bestelako ziurtagiriak). Atal horren bitartez beste tramitebatzuk ere egin daitezke, baita, udal ikastaroetan izena eman ere. Eskualdeko enpresa batekin sortu du Udalak bere web orri berria. Udal web orritik loturazuzena egin dute bertatik Artzai Egunaren eta, Km Bertikal lasterketaren orrietara eta esko-laren blogera ere.

Artxiboa, gora

Udal artxiboaren digitalizazioari eta egune-ratzeari esker, dokumentuak digitalki esku-ra daude eta ez da beharrezkoa dokumen-tuak fisikoki bulegoan bertan egotea. Hori delaeta, udalak udaletxeko espazioa berrantola-tzea erabaki du: ganbaran udal artxiboa jar-tzeko gela bat egokiko da. Ganboikoan beha-rrezko lanak egin ondoren, lau lerrotakoartxibo-armairua jarriko da. Lan horietara10.000 euro bideratu ditu udalak.

Page 17: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a 17

AtletismoaAtletismoa

Sokatira Yoseikan budo

kirola >>ESKALADA

ESKALADA IKASTAROAREKIN POZIK:Man-ek antolatutako eskalada hastapenekoikastaroan 8 eta 10 urte bitarteko 6 haurrek

eman zuten izena. Ion Gurutz Lazkoz moni-torearekin Rocopolisen eta Lizarraldeko Pi-kutxis sektorean murgildu ziren eskaladan.

Andra Mari ikastolak II. Binakako Lasterketa-Naparpellet Saria antolatudu bihar, larunbatean,16:00etan, EtxarriAranatzen

Kirolzaletasuna eta elkartasunabulkatzeko eta Andra Mari ikas-tola laguntzeko bihar, larunbate-an lasterketa antolatu du AndraMarik, arratsaldeko 16:00etatikaurrera: Andra Mari ikastolarenII. Binakako Lasterketa-Naparpe-llet Saria. Horretarako EtxarriAranazko Udalaren, DYAren etaBerriaren laguntza izan dute etaNaparpelleten babesa. Aurrekourtean antolatu zen estreinakozaipatu lasterketa eta arrakastatsuaizan zen. 105 bikotek eman zutenizena. Aurreko urtean igandeare-kin antolatu zuten ekimena, bai-na aurten larunbatera ekarri dute.

Binaka Lasterketaren berezitasun nagusiabinaka korrika egin behar izangodela da, hau da, haurrak heldu

batekin batera egingo du laster. Beregurasoa, osaba-izeba, lehengusua,bizilaguna, laguna edo dena dela-koa izan daiteke.

5 mailaAdin guztien parte-hartzea susta-tzeko 5 maila desberdin egongodira: haur hezkuntza (200 m), lehen

hezkuntzako 1.go eta 2. mailak(400 m), lehen hezkuntzako 3. eta4.mailak (800 m), lehen hezkuntza-ko 5. eta 6. mailak (1200 m), eta azke-na, 12 urtetik gorakoen maila (1280m). Azken kasu honetan, 12 urte-tik aurrerakoetan, haurrakberaien artean elkartu daitezkebikotea egiteko.

Lehenengo lau lasterketakEtxarriko udaletxe aurreko plazanizango dira. Azken ibilbidea, 12urtetik aurrerakoena, ikastolaberrira joan etorria izango da,Utzubar Txikiraino hain zuzen.Izan ere, lasterketa honen helbu-ruetako bat ikastola berria erai-kitzen laguntzeko baliabideak bila-tzea da. Aurten, gainera, eraikinazutik ikusteko aukera izango da,Andra Marik azken urteetan egin-dako lanak emaitza izan baitu.“Binakako lasterketa honekinegindako guztia ospatu nahi dugu,urteetako guraso eta lagunen aha-leginak eta ametsak gauzatutaikusten ari garelako Utzubar Txi-kiko ikastola berrian. Gainera,egun honetan ere haurren egunaantolatu dute gazteek. Gazteakere animatzen ditugu lasterketanparte hartzera” adierazi duteAndra Maritik.

Argazki erakusketaAurreko urteko Binakako Laster-ketan ateratako argazkien era-kusketa eginen da udaletxeko esta-lopean eta aurten ere, parte har-tzen duten bikote guztiei argazkiaegingo zaie. Gainera, Aitor Zubie-tak eta Joseba Ezkurdiak sinatu-tako kamisetak zozketatuko dira.

XI. Aitzkozar herrikrosa ate jokaMaiatzaren 30ean jokatuko da,Iturmendin, eta izena ematea zabalikdago www.dantzalekusakana.comweb gunean

Aurten Iturmenditik abiatuko da XI.Aitzkozar herri lasterketa. Maiatza-ren 30ean izanen da. 17:00etatikaurrera txikien probak jokatukodira eta 18:30ean proba nagusia (8,1km). Izena ematea zabalik dago,www.dantzalekusakana.com webgunean (helduek 5 euro, haurrekdohainik). Nahi duenak ere ondo-ko telefonoetara hots egin dezake:948 562 034 eta 606 398 802.

Ziordiko probarako ere

Ekainaren 7an jokatuko da ZiordikoII. Herri Krosa. Izena ematea zabalikdago www.dantzalekusakana.comweb gunean, dohainik. Antolakun-tzak Paris 365 jantoki sozialerakojaki bilketa eginen du.

Sakandarrak Lantzeluzen

Igandean 213 korrikalari lehiatu zirenBerriozarko 30. Lantzeluze Krosean(7,8 km). Cristobal Galera izan zen azka-rrena (26:48). Sakandarrei dagokie-nez, Francisco Perez 38.a sailkatuzen (34:05), Kike Aldasoro 58.a(37:19) eta Migel Yerro 64.a (38:11).

Nafarroako 4x4 Sokatira Txapel-ketako laugarren eta azken jardu-naldia jokatu zen larunbateanEtxarri Aranazko pilotalekuan,giro bikainean. Zehazki, gizonez-koen 300 kiloko bigarren jardunal-dia jokatu zuten Beti-Gaztek,Berriozarrek, Amaiur A-k,Amaiur B-k eta Kaskalluetak, ema-kumezkoen 235 kiloko bigarren jar-dunaldia Berriozarrek, Txantre-ak eta Kaskalluetak, eta kadeteen280 kiloko laugarren jardunaldia7 taldek: Berriozar A-k, UltzamaA-k, Andra Marik, Araxesek, Iñi-

go Aritzak, Berriozar B-k eta Ultza-ma B-k. Ondoren, kategoria bakoi-tzeko lehen bi sailkatuen artekofinalak jokatu ziren.

EmaitzakGizonezkoen 300 kilotan Beti Gaz-te izan zen txapelduna, Amaiurreneta Berriozarren aurrean. Emaku-mezkoen 235 kilokoan Berriozarizan zen txapelduna, Txantreareneta Kaskalluetaren aurretik etakadeteetan Berriozar gailenduzen, Ultzamaren eta Andra Mari-ren aurretik.

Euskal Selekzioarekin EropakoTxapelketan parte hartu zuten etapodiumera igo ziren

Asteburuan Europako YoseikanBudo Txapelketa jokatu da Bratis-lavan. Yoseikan Budoko EuskalSelekzioarekin Sakanako Txuixootaldeko bi sakandar lehiatu dira, JonArakama eta Oihan Arnanz. Lehenaldia zen Euskadiko SelekzioakEuropako txapelketan parte hartzenzuela eta euskaldunek sekulakomaila erakutsi zuten.

Jon Arakama sude B 65 kiloazpitik 2.a sailkatu zen eta Oihan

Arnanz sude B 70 kilo azpitik 3.a.Hortaz, podiuma zapatu zutensakandarrek. Euskal selekziokogainontzeko kideek ere lan bikai-na egin zuten. Belen Ihidoy sude B55 kilo azpitik 2.a izan zen, GorkaIhidoy sude B 70 kilo azpitik 2.a etaemono3.a eta Paco Saint Marc sude80 kilo azpitik 3.a. “Sekulako mai-la erakutsi zuten, borrokalari, epai-le eta irakasle askoren txalopean.Txuixootik borrokalari gehiagoaterako dira, ziur. Beraz, entrena-tzera eta aupa Euskal Selekzioa”adierazi dute Txuixoon.

Arakama eta ArnanzEuropako onenen artean

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Gorka Ihidoy, Jon Arakama, Oihan Ar-nanz, Belen Ihidoy, Paco Saint Marc, Koxe Perez (Euskal Selekzioko zuzendaria),Hiroo Mochizuki (Yoseikan Budoko sortzailea) eta Mitchi Mochizuki haren semea.

Etxarrin elkarrekin korrika

Andra Mari hirugarrenaNafarroako txapelketan

Izena ematea zabalik

Lasterketa herrikoia eta irekia da, eta nahi duen guztiak parte hartu dezake. Andra Marikbertan aritzera gonbidatu ditu sakandarrak. Izena ematea zabalik dago (4 euro). Etxarrikoikastolan egin beharko da. Egunean bertan, larunbatean, udaletxeko estalopean eman dai-teke izena. Lasterketa bukaeran auzatea izango da parte-hartzaile guztiendako.

Mitxelenak etaMazkiaranek EuskalHerrikoari ekin dioteEuskal Herriko Sega Liga hasi da etabertan lehian ditugu Bixente Mitxe-lena eta Ainhoa Mazkiaran bikotealtsasuarra. Asteburuan lehen jar-dunaldia jokatu zen Azpeitian. Ema-kumezkoetan 6 partaide izan ziren.Alaitz Imaz izan zen onena (1:43)eta bigarrena Ainhoa Mazkiaranaltsasuarra (1:56). Atzetik sailkatuziren Irati Astondoa, Galarraga, Etxa-burua eta Otamendi. Gizonezkoe-tan 24 segalari lehiatu ziren eta Altsa-sun bizi den Bixente Mitxelena oiar-tzuarra izan zen txapelduna. Lanbikaina egin zuen (2:56). Bere atze-tik Koldo Artzelus sailkatu zen, 16segundora eta hirugarrena AndoniUrrutia, 21 segundora. Euskal Herriko Liga despeditzeko bes-te bi jardunaldi jokatuko dira. Liga-ko segalari onenek agorrilean Azpei-tian jokatuko den Europako Txapel-ketan aritzeko txartela lortuko dute.

Sega

Mazkiaran eta Mitxelena Altsasun.

Andra Mari taldea hirugarrena sailkatu zen kadeteetan.

Page 18: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a18 kirola

Mendi lasterketak

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa33. jardunaldia

ardoi 2 – Etxarri Aranatz 4

Altsasu 2 – Itaroa 5

Zizurren jokatutako lehian, lehen zatianArdoik dominatu zuen. Ardoi aurreratu zenbaina Etxarrik berdindu zuen, Javierriesker. Atsedenaldia baino lehen bigarrenasartu zuen Ardoik. Bigarren zatian Etxarrikhiru gol sartu zituen Gentza, Xabat etaEduardori esker eta 2 eta 4 irabazita itzulizen liderra etxera. Altsasun, aldiz, 2 eta 5 gailendu zen Itaroa.Uharte Iruñekoak berehala erasoan hasiziren eta ordu erdirako 0 eta 3 aurreratzealortu zuten. Atsedenaldia baino lehenAitorrek Altsasuko lehen gola sartu zuen.Bigarren zatian Itaroak laugarrena sartuzuen eta nahiz eta Aitorrek Altsasurendakobigarrena lortu, ez zen erreakzioa iritsi etaazkenean 2 eta 5 irabazi zuen Itaroak.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .77 p

10. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Lezkairu

(Larunbatean, 18:00etan, Etxarrin)Universidad de Navarra – Altsasu

(Igandean, 18:00etan, Iruñean)

FutbolaTiro olinpikoa

Mendi lasterketaknola prestatuazalduko du JokinLizeagakGaur, ostiralean, 19:00etan, EtxarriAranazko liburutegian

Etxarri Aranazko Udaberri elkarte-ak Mendira Joan Etorria antolatzendu urtero, lastailan, Etxarriko ferie-kin batera. Urbasako bargaraino iris-ten den lasterketa hau bi herritarrenarteko apustutik sortu zen eta aur-ten 40. edizioa beteko du. Euskal Herri-ko mendi lasterketarik zaharrena deladio Udaberrik, eta urteurren berezihonen harira ekitaldi bereziak pres-tatu ditu, Etxarriko Udalaren, Nafa-rroako Mendi eta Eskalada Federa-zioaren, Baltistan Fundazioaren etaBierrik fundazioaren laguntzarekin.Lehenengoa gaur gauzatuko da, osti-ralean. 19:00etan Jokin Lizeaga men-di korrikalariak hitzaldia eskainikodu Etxarri Aranazko liburutegian“pausuz pausu, mendiz mendi, hel-mugaraino” lelopean, mendi laster-keten prestakuntzaz aritzeko. Izan ere, mendi lasterketen gero etazaletu gehiago ditugu gurean. Saka-na Bizirik taldean, esaterako, mul-tzo polit bat bildu da, Dantzaleku-Sakana, Aralar Mendi, Zabalarte etaSakanako beste hainbat klubetanbezala. Jokin Lizeaga (Urnieta) Eus-kal Selekzioko mendi korrikalariada. 2014an Zegama Aizkorriko his-torian korrikalari euskaldun batekinoiz egindako denborarik onena eginzuen (3:59:11). Aurtengoan ezin daaritu, lesio bat tarteko.

Euskadiko Foso Unibertsaleko 3.mailan bigarrena sailkatu zen JoseCarlos Jimenez “Kali” altsasuarra

Jose Carlos Jimenez “Kali”-k urteasko daramatza tiro olinpikoan.Modalitate asko daude, baina fosounibertsalean murgildu da etafoso unibertsaleko 3. mailan dabilaltsasuarra. Emaitza paregabee-kin, gainera.

Maiatzaren 3an Euskadiko fosounibertsaleko txapelketa jokatuzen Amurrion. 47 tiratzaile lehia-tu ziren. 3. Mailan lehiatu zenKali. 50 plateretako tiraldia zen.Zegoen maila handiaren isla, hirutiratzailek 48 plater erdibitu zituz-ten: Iñaki Renteriak, Nicasio More-nok eta Kalik. “Berdinketa haus-

teko 25 plater bota behar genitueneta hirurok 24 plater bota genituen,atzera ere berdinduz. Eta berdin-keta hausteko “muerte subita”delakoan, tiro batera, Iñaki Ren-teriak irabazi zuen eta ni bigarre-na sailkatu nintzen. Gijoneko Erre-ge Kopa irabaztetik zetorren Nica-sio Moreno hirugarrena izan zen.Egun dagoen maila izugarria dabaina ni bolada onean nago etapozik nago egindakoarekin” adie-razi digu altsasuarrak.

Maiatzaren 10ean Nafarroakominifosoko kopa jokatu zen, etaKali 1-2 mailan lehiatu zen. 25 pla-teretara jokatzen zen eta bere kate-goriako irabazlea izan zen. Aurre-tik, apirilean, Arabako minifoso

Kopan aritu zen, 25 plateretara. “6tiratzailek 24 plater bota genituen,eta berdinketa hausteko tiroetanhirugarrena sailkatu nintzen” gai-neratu du.

Espainiako Txapelketa hel-buruBolada onean, sasoian dago altsa-suarra. Asteburuan EspainiakoKopa jokatu zen Valladoliden etaezinezkoa izan zuen bertan aritzea.“Pena ematen dit bolada oso one-an nagoelako, baina aurrekontuhandia eskatzen du eta ezinezkoazait. Babesleak bilatzea zaila da.Agorrilean Espainiako Txapelke-ta jokatuko da eta han egoten saia-tuko naiz, ea posiblea den”.

Etxarriarrak 4 ordu laurden pasakodenbora behar izan zuen mendimaratoi ezaguna burutzeko

Igandekoa azken urteetako Zegama-Aizkorri maratoi lehiatuenetakoaizan zen. Proba mitikoak 14 ediziobete zituen eta proba jarraitzeramendizale asko gerturatu zirenOtzaurtera, San Adrianera, Aratze-ra, Aizkorrira eta proba burutzenzen txokoetara, tartean sakanda-rrak. Azken 7 urtetan proba iraba-zi duen Kilian Jornetek azken une-an parte hartzea erabaki zuen,Nepaletik itzuli berritan. Probahasi eta berehala Ionut Zinca koka-tu zen aurrean eta probako liderraizan zen tarte handi batean. Baina20. kilometroan Kilian Jornetekeraso gogorra jo zuen eta ManuelMerillas, Tadei Pivk, Pere Rullaneta Aritz Egea bere atzetik ateraziren. Andraitzen Jorneten erasoaguztiz kontrolatu zuten bere arerio-ek, eta ihes egindakoen artean hasizen borroka estua. 30. kilometrotikaurrera Jornetek urdail-hesteeta-ko arazoak izan zituen eta ezin izanzuen garaipenagatik borrokatu.Hala ere, erretiratu ordez bestebehin ere handia dela erakutsi zuenkatalanak, proba despeditu bai-tzuen, 23. postuan (4:19:20). Bestal-de, probari dagokionez, bukaeran,jaitsiera gogorrean, Tadei Pivk ita-

liarrak lehia estua izan zuen ManuelMerillasekin eta Pere Rullanekin,azken unera arte erabaki ez zena.Azkenean, italiarra gailendu zen(3:51:11). 36 segundora sartu zenManuel Merillas leondarra eta 57segundora Pere Rullan bartzelona-rra. Emakumezkoetan AzaharaGarcia izan zen txapelduna (4:41:23),sekulako sorpresa eman zuen 20urteko Paula Cabrerizo madrilda-rraren (4:43:44) eta Oihana Korta-zarren (4:44:57) aurretik.

Sakandarrei dagokienez, 9 iri-tsi ziren helmugara. Aritz Muna-rriz izan zen azkarrena, proba 85.postuan despedituz (4:46:31). Juan-jo Goikoetxea uhartearrak ere lanbikaina egin zuen (96.a, 4:52:38).Gainonteko sakandarrek 5 ordubaino gehiago behar izan zituztenproba despeditzeko. Bestalde,Angel Arrieta erretiratu eginbehar izan zen.

Kepa Paniagua Junior TraileanZegama-Aizkorri maratoiarekinbatera Junior Trail proba jokatu zen(10,4 km), 16 eta 18 urte artekoen-dako. 46 korrikalarik osatu zutenproba eta Jan Margari gailendu zen(45:08). Kepa Paniagua urdiainda-rra 40.a sailkatu zen 1:03:20).

Rubio eta Jimenez bikain Ki-lometro BertikaleanOstiral arratsaldean Zegama-Aizko-rri Kilometro Bertikala burutu zen.165 mendi korrikalarik osatu zutenZegamatik Aitxurira igotzeko pro-ba (3,2 km, 1.015 metroko desnibe-la). Josep Viñas izan zen azkarre-na (34:27). Bi sakandar aritu ziren.Mikel Rubio irurtzundarra 17. pos-tuan sailkatu zen (39:16) eta FidelJimenez etxarriarra 34.a (41:37).

Francisco Codonlaugarrena Iratin

Igandean Iratiko maratoi erdia joka-tu zen (21,2 km eta 987 m). 161korrikalariren artean Celestino Aran-guren (1:52:52) eta Maria Irigoien(2:31:16) izan ziren azkarrenak.Francisco Codon irurtzundarra lau-garrena sailkatu zen (1:58:50) etaJuanjo Armendariz irintarra hamai-kagarrena (2:07:14). Gainontzekosakandarrek ere lan polita eginzuten.

Julen Paniagua hamaika-

garrena Kontrabandis-

tetan

Larunbatean Kontrabandisten Las-terketa jokatu zen Urdazubi-Urda-xen (15 km). Mikel Beunza (1:09:55)eta Sara Peña (1:23:43) izan zirenazkarrenak. Tartean, Julen Pania-gua urdiaindarra 11.a sailkatu zen(1:17:46) eta Juan Pedro Ariz bakai-kuarra 46.a (1:33:58).

Oroz II. Goizutrailen

Larunbatean II. Goizutrail mendilasterketa jokatu zen. Bi aukerazeuden: 25 km-ko proba eta 10 km-koa. Proba luzean Endika Gartzia(2:11:51) eta Laida Elizegi (2:54:00)nagusitu ziren. David Oroz 89.asailkatu zen (3:12:46).

» »

Kali, ezkerrean.

David Oroz Goizutrailen aritu zen. Aritz Munarriz.

Beñat Katarain.

Joseba Satrustegi helmugan.

Arratibeli txapela jarri zioten.

Hitzaldia iragartzeko kartela.

Euskadiko txapeldunordea dugu Kali

Iratiko maratoi erdia (21,2 km)

1. Celestino Aranguren 1:52:524. Francisco Codon 1:58:5011. Juanjo Armendariz 2:07:14

30. Xabier Zabalza 2:23:36125. Juan Carlos Cano 2:54:45128. Jon Perez de Villarreal 2:55:58

Sakandarrak XIV. Zegama-Aizkorrin (42 km):

1. Tadei Pivk 1:51:1185. Aritz Munarriz 4:46:3196. Juanjo Goikoetxea 4:52:38

125. Beñat Katarain 5:02:08184. Juan Felipe Lizarraga 5:24:49191. Alberto Razkin 5:26:52

208. Joxeja Maiza 5:31:24329. Joseba Satrustegi 6:10:54336. Joxan Salgado 6:13:56360. Julen Arratibel 6:26:21

Aritz Munarriz lehen sakandarra Zegama-Aizkorrin

Page 19: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a kirola 19

Maiatzaren 31n, izanen da, Altsasun.Maiatzaren 26a baino lehen emanbehar da izena

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak eta Immigrazio zerbi-tzuak bizikleta festa antolatu duteAltsasun, maiatzaren 31rako. Eki-mena antolatzeko ondoko taldeeta entitateen laguntza izan dute:Altsasuko Udala, Barranka Txi-rrindularitza Taldea, Berri Bikesdenda, Muruzabal bizikletak etaAltsasuko, Urdiaingo eta Olaztikoikastetxeak, Zelandi, Iñigo Ari-tza, Jesusen Bihotza, DomingoBados eta Urdiaingo herri eskola,hain zuzen.

Ibilbidea, herri jolasak etatailerrakAltsasuko Iortia plazan burutukoda bizikleta festa, maiatzaren 31n.Eguraldi txarra egiten badu, aldiz,Burunda pilotalekuan. Goizeko

9:30ean 2 orduko bizikleta ibilbi-de erraza prestatu da. Kaskoa,mendiko bizikleta eta ogitartekoaeraman beharko dira eta aurretikbizikleta puntuan jartzea eska-tzen da. Ondoren, 11:30ean, LehenHezkuntzako 5. eta 6. mailendakoikasleendako herri jolasak anto-latu dira. Aldiz, DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzako lehen etabigarren mailakoek bizikleta kon-pontzeko tailerrean parte hartze-ko aukera izango dute. Jarraitze-ko, 12:30ean jostailuen eta kirolmaterialaren trukea egiteko auke-ra izango dute guztiek, eta, buka-tzeko, 13:00etan auzatea izanen daeta partaide guztien artean opa-ria zozketatuko da.

Aurretik izena eman behar daMaiatzaren 26a baino lehen, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866) edoimmigrazio zerbitzuan (648 070 710).

Gipuzkoako Emakumeen Itzulikokadeteen erlojupekoa irabazteazaparte, maiatzaren 9an Galizianirabazitako Maringo probari esker Espainiako Kopako kadeteenlider da

Maialen Aramendia txirrindula-ria ez da geratzen. CAF TransportEngineering taldean dabilen itur-mendiarra denboraldi bikainajosten dabil. Apirilaren akabe-ran Bizkaiko loreak Txallengeanetapa bat irabazteaz aparte, Biz-kaiko loreak Txallengea irabaz-tea eta Emakumekoen Euskal-dun Torneoko kadete mailan liderjartzea lortu zuen.

Bestalde, maiatzaren 9an Ema-kumezkoen Espainiako Kopara-ko puntuagarria zen lasterketajokatu zuen Marinen, Galizian.Lasterketa gogorra zen, azkentxanpan bi portu gogorrekin.Azkeneko portuan erasoa jo etaihes egin zuen Maialenek, helmu-gara bakar-bakarrik iritsiz. Las-terketa irabazteaz aparte, Espai-niako Kopako kadete mailakolidergoa lortu zuen.

Gipuzkoakoan aurretiko er-lojupekoa irabazi zuenAsteburuan Gipuzkoako II. Ema-kumeen Itzulian lehiatu da Maia-lena. Ostiralean 2 km-ko erlojupe-koa jokatu zuten Bergaran etaMaialen Aramendiak irabazi zuenkadeteetan (2:39), bere taldekideSaioa Gili 5 segundo aterata.Larunbateko lehendabiziko etapaTolosan jokatu zuten (33 km). CAFTransport Engineering taldekoAroa Gorostiza gailendu zen(57:52), eta bere taldekide MaialenAramendia 10.a iritsi zen helmu-gara, 1:41era. Bigarren eta azkenetapa igandean jokatu zen, Zizur-kil eta Billabona artean (30 km).Guttranseko Isabel Martinek ira-bazi zuen etapa (49:42) eta Maia-len bosgarrena sartu zen helmu-gara, 38 segundora, beste lau txi-rrindularirekin batera. Sailkapenorokorra kontuan hartuz Gipuz-koako II. Emakumeeen Itzulian Caftaldeko Aroa Gorostiza izan dagarailea kadete mailan (1:51:35) etabere taldekide Maialen Aramen-

dia bigarrena sailkatu da, 57 segun-dora. Gainera, Aramendiaren CAFtaldea izan da talde onena. Gipuz-koakoa Emakumezkoen Euskal-dun Torneorako baliagarria zeneta Maialenek jarraitzen du tor-neoko kadete mailako lider.

Eneko Aramendia garaileZangozanLarunbatean junior mailako 25.Zangoza Hiria Sari Nagusia joka-tu zen. Quesos Albeniz taldekoEneko Aramendia iturmendia-rrak sekulako ikuskizuna eskai-ni zuen eta bakar-bakarrik iritsizen Zangozako helmugara (1:59:09). 11 segundo atera zizkion Beola tal-deko Imanol Etxeberriari (1:59:20).Irabia taldeko Gorka Arbizu 12.asailkatu zen (2:03:25) eta multzo etadenbora berean sartu zen QuesosAlbenizeko Asier Etxeberria, 14.a.Bere taldekide Josu Gabirondo26.a izan zen (2:04:21) eta Aritz Iri-goien 43.a (2:05:28). Irabiako IzaiMauleon 46.a iritsi zen helmuga-ra (2:05:46

Txirrindularitza

Txirrindularitza Triatloia

Asurabarrenak eta Lakuntzak HalfTriathllon Iruñea erdi ironmanabukatzea lortu zuten

Larunbatean jokatutako HalfTriathlon Iruñea probak ironmanerdi baten distantzia zuen. Aritza-lekun 1,9 km igerian egin beharizan zituzten triatletek, gero bizi-kleta hartu eta Iruñeraino jo, 90km eginez, eta, bukatzeko, Iruñe-an 21 km-ko korrikaldia egin. Izu-tzeko modukoa.

500 triatletek hartu zuten parteeta azkarrenak Gustavo Rodriguez(4:00:59) eta Anna Noguera (4:41:19)izan ziren. Rodriguezek 4:41ekotartea atera zion Raul Amatriainieta Noguerak ia 8 minutukoa AnaCasaresi (4:49:13). Sakana TriatloiTaldeko Isidro Asurabarrenak eta

Mikel Lakuntzak proba osatzea lor-tu zuten. Asurabarrena 97.a izanzen (4:57:43) eta Lakuntza 198.a(5:18:35). Aldiz, Felix Benjumeakezin izan zuen proba bukatu.

Aipatzekoa da erreleboen moda-litatean Beasaingo Trigoi TaldekoIñaki Gallego triatleta altsasua-rrak, Iker Baztarrikak eta CesarPrietok irabazi zutela (4:20:00).

Maiza Gorlizen400 triatleta pasa lehiatu ziren IX.Gorliz Badia Triatloian (750 m ige-rian, 28,6 km bizikletan eta 5 kmkorrikan). Daniel Bayón (1:28:48)eta Tamsyn Moana-Veale nagusi-tu ziren (1:36:50). Sakana TriatloiTaldeko Juan Luis Maiza 172.asailkatu zen (1:51:26).

Aramendiatarrak bikain: Maialenek Euskaldun Torneokolidergoari eusten dio eta Enekok Zangozan irabazi zuen

Maialen eta Eneko Aramendia anaia arrebak bikain dabiltza. artxiboa

Txirrindulariak Sakanako Bizikleta Egunean. artxiboa

Iñaki Gallego, Iker Baztarrika eta Cesar Prieto sariarekin. utzitakoa

Bizikleta festa antolatu dute

Iñaki Gallego HalfTriathlon Iruñeakogarailea erreleboetan

Txirrindularitza

Arakilgo koloreaksoineanBizikleta gainean ibiltzeko Arakilgomailota eta galtzak eginen dituzteMaialen Huarte Arano

Arakilen ere bizikletan ibiltzeko bai-larako mailota eta praka izatea buru-ratu zitzaien bi ihabartarri. Mikel Astizeta Josetxo Ducar bizikletaz ibiltzendira maiz eta bai batak zein beste-ak beste herri bateko edo propagan-dako mailota eta prakak eraman ohidituzte. Biei bururatu zitzaien baila-rako trajea sortzeko ideia eta Uda-larekin jarri ziren harremanetan.Gustatu zitzaien proposamena etaaurrera egin dute. Ideia mailot etapraka bilakatu eta herritarrei eskai-ni diete. Udako jantzia eta negukoadaude aukeran. Bata aukeratu edobestea, arruntagoa den jantzia edokalitatez hobeagoa dena ere erosidaiteke. 50 jantzi inguru eginendituzte eta hilabete eta erdi barruemanen dizkiete eskaera egin dutenguztiei. Udalak beregain hartu du BEZaordaintzea eta gainerakoa jantziaeskatu dutenek ordainduko dute.Dagoeneko egina dute eskaera bai-na norbaitek gehiagok nahiko balu,Udalarekin jarri beharko litzateke kon-taktuan eta aukera izanen litzatekegehiago eskatzeko.

Page 20: 509 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a20 kirola

Olaztiko San MigelXLIV. PilotaTxapelketa: 3.Jardunaldia jokoan

Asteburu honetan 8 partida jokatukodira Olaztin

Asteburuan Olaztiko San Migel elkar-teak antolatutako XLIV. Pilota Txa-pelketa. Asteburu honetan hiruga-rren jardunaldia dago jokoan.

Herrien artekoa:Arbizuk atzera ereberdinduAtarrabiarekin

Larunbatean Arbizuk Ultzama izangodu arerio, 10:30ean, kiroldegian

Nafarroako Herrien Arteko PilotaTxapelketako 2. jardunaldia jokatuda. 2. mailan Atarrabiaren kontralehiatu zen Arbizu eta berdinketa-rekin despeditu zuten lehia bi tal-deek. Asteburuan 3. jardunaldiadago jokoan eta Arbizuk Ultzamaizango du aurkari, larunbatean,10:30ean, Arbizuko kiroldegian.

146 ikasle ariko diraSakanako orientazioprobanAsteartean jokatuko da, 10:00etan,Arbizuko basoan. AltsasukoInstitutuko, Aguraingo eta EtxarrikoAndra Mari ikastolako 146 ikaslekparte hartuko dute guztira

Arbizuko Zubaat eta Sandindegiinguruek beste behin ikasleendakoSakanako orientazio proba hartu-ko dute. Sakanako eta Aguraingo ikas-tetxeek antolatu dute, SakanakoMankomunitatearen laguntzarekin.Proba asteartean jokatuko da,10:00etatik aurrera. Altsasuko Ins-titutuko 75 ikaslek, Aguraingo 45ikaslek eta Etxarriko Andra Mari ikas-tolako 26 ikaslek parte hartukodute, 146 ikaslek guztira. Jarduera DBHko 4. mailako ikasleeizuzendua dago eta Andra Marirenkasuan 3. mailakoek hartuko dute par-te. Ondoko helburuak bulkatu nahidira: basoan segurtasunez ibiltzen ikas-tea, mapa bat interpretatzen jakiteaeta baita iparrorratza erabiltzen ikas-tea ere. Aldi berean, aisialdian natu-rak eskaintzen dituen aukerak etaSakanako naturguneak ezagutarazinahi dira eta Sakanako eta gertukoikastetxeen eta ikasleen arteko harre-manak bulkatu nahi dira.

Magna NafarroaXotak play-offei agurPlay-offetako final laurdenetakoitzulerako partidan El Pozok 5-3irabazi zion Magnari

Despeditu da aurtengo denboraldiaMagna Nafarroa Xotarendako. Lehenmailako titulua erabakitzeko play-offetako final laurdenetan agur esanbehar izan du talde berdeak, itzu-lerako partidan El Pozo Murciarenkontra 5-3 galdu eta gero. Baina buruaoso tente dutela. Izan ere, El PozoMurcia 3 eta 0 aurreratu zen, bai-na Imanol Arregiren mutilek hiru-na berdintzea lortu zuten. Berdin-keta hausteko 3 minutuetako bi tar-te jokatu behar izan zituzten. Hortalde berdeak ez zuen zortea aldeizan eta El Pozok 5-3 hartu zuenmenpean Magna.

“irabaztea merezi genuen”

“Justuena gukirabaztea izangolitzateke, bainahorrela gertatuda. Azken minu-tuan penalty argibat egin ziguten

eta arbitroak ez zuen ikusi. Talde han-dien kantxatan beti gertatzen dirahalakoak. Hiruna berdintzea lortu dugueta zorteak bakarrik eman dio garai-pena El Pozori” azaldu zuen bukae-ran Imanol Arregi entrenatzaileak. Hala ere, 2014-2015 denboraldiare-kin kontentu egoteko arrazoi asko duMagnak. Aurrekontu eskasarekin etaetxean sortutako jokalariekin seiga-rrena sailkatu da ligan, play-off pos-tuetan, inoizko puntuaziorik altuena-rekin: 52 puntu.

Elomendiko Futbol Txapelketako Amailako txapelduna Egiarreta izanda eta B mailakoa Zaldua

Despeditu da Elomendiko FutbolTxapelketako 2014-2015 denboral-dia. A multzoa osatzen duten 10taldeen artean Egiarreta izan datxapelduna (52 puntu) eta Bar Pou-kas txapeldunordea (41 puntu).Kiroltasun saria Bidezarrek jasodu. B multzoko 9 taldeen arteanArakilgo Zalduak irabazi du (38puntu), Modernillo (37 puntu) tal-dearen aurretik. Zorionak bi tal-de sakandarrei!

Areto futbola

Pilota

Mendia

Pilota

»

Emaitzak:

Kimuak: Agirre-Garralda (Atarrabia) 10 –Imaz-Gorrotxategi (Arbizu) 18Haurrak: Jubera-Romero (Atarrabia) 3 –Olaetxea-Petriati (Arbizu) 18Gazteak: Aiesa-Bidaurreta (Atarrabia) 22 –Nazabal-Goikoetxea (Arbizu) 13Seniorrak: Zuñiga-Garatea (Atarrabia) 22 –Arruti-Agirre (Arbizu) 17

Emaitzak:

2. maila: Ansotegi-Joao 17 / Barban-Zubieta 1822 urtez azpikoak: Santxez-Mujika 18 / Gartzia-Kintana 22Iturbe-Urrujola 22 /Arrasate-Bikuña 03. maila: Alustiza-Gonzalez 16 / Zubiria-Sergio 18Iñaki-Ibon 7 / Mendoza-Mendoza 181.maila: Etxeberria-Etxeberria 0 / Iurgi-Javier 18Mikel-Ioritz 18 / Flores-Martinez 7

Asteburuko partidak

Ostiralean, 20:00etan4 1/2: Etxeberria / Berat2. maila: Beñat-Pablo / Diaz deGereñu-Gonzalez22 urtez azpikoak: Astiz-Alduntzin / Zelaia-ImazLander-Lopez / Murgiondo-Mariezkurrena

Larunbatean, 17:00etan3. maila: Pleito-Ondatz / Salinas-AritzUrtzi-Grados / Lauzirika-Irisarri1.maila: Joseba-Unai / Nogueira-SueskunLoban-Arbizu / Etxeberria-Etxe-berria

Racing San Migelek aurten bi txapelketak irabazi ditu: liga eta kopa.

Beriainera Otxoa deOlza gogoanBihar, larunbatean, 10:00etanUnanun

Iñaki Otxoa de Olzaren Sakanako lagu-nek haren oroimenez Beriainerajoko dute larunbatean, maiatzaren23an. Goizeko 10:00etan Unanun jarridute hitzordua eta 11:00etan Anna-purnan hil zen mendizaleari ome-naldi txikia egingo diote, Beriainendagoen haren aldeko monolitoan.

»

Futbola

Egiarreta eta Zaldua txapeldun!

Goian Egiarreta taldea eta behean Zaldua. Biak garaile Elomendin.

Sei bikote SakanakoEmakumeen VIII.Frontenis TxapelketanAsteburuan hasiko da SakanakoEmakumeen VIII. Frontenis Txapel-keta. Sei bikotek eman dute izenaeta 2. mailako txapelketa izango dajokatuko dena.

Frontenisa

1. jardunaldia

Ostiralean, 20:00etanAne-Uxue / Irati-OihaneArantxa-Esther / Andrea-IzarJone-Amaiur / Leo-Maider

Uharte Arakilgo taldeak dobletealortu du: liga eta kopa irabaztea

Denboraldi borobila izan da aur-tengoa Uharte Arakilgo RacingSan Migelendako. Sakanako talde-ak hartzen dituen Futsalsakanatxapelketa irabazi zuten uhartea-rrek, Bunker talde altsasuarrare-kin launa berdindu eta gero, penal-tietan. Eta, orain, kopa altxatudute uhartearrek, atzera ere Bun-ker menpean hartu eta gero.

Zale asko joan ziren kopakofinala ikustera. Partida bikainaizan zen. Hasieran Bunker domi-natzen hasi zen. Racing San Mige-len atera iritsi zen behin eta berriz,baina Iñaki atezainak sekulakopartida egin zuen eta altsasua-rren erasoak gelditu zituen. RacingBunkerren atera iritsi zen lehenaldian Jose Marik gola sartu zueneta 1-0 aurreratu zen Racing. Halaere, Bunkerrek ez zuen etsi eta

Xabik berdintzea lortu zuten. Bai-na atsedenaldia baino lehen uhar-tearrek bi gol sartu zituzten eta 3eta 1 irabazten zeudela despedituzen lehen zatia. Bigarren zatianBunker behin eta berriz iritsi zenRacingen atera baina baloiak ezzuen sartu nahi. Aldiz, Racingekkontraerasoan arrisku asko sor-tu zuten eta laugarren gola sartuzuten. Bunkerrek bigarren golasartu zuen eta Uriz atezain-joka-lari jarri zuten, partida berdintzensaiatzeko. Baina uhartearren kon-tra ezin izan zuten eta kopakofinala irabazi zuen Racingek, 5 eta2. Aurten dobletea lortu izana eder-ki ospatu zuten uhartearrek.

Bukatu da Futsalsakanako aur-tengo denboraldia. Aurki Irurtzun-go areto futboleko 12+12 orduakjokatuko dira, eta izena emateazabalik dago. Informazioa: futsal-sakana.es.

Futsalsakana KopaRacing San Migelendako

»

Maiatzaren 24an, igandean,17:00etan, Irurtzungo pilotalekuan

23. Irurtzungo Pilota Txapelketaazken txanpara iritsi da. Astehonetan final laurdenak jokatudira, eta pilotariek ikuskizun ede-rra eskaini dute. Aipatzekoa da

Bakaikoa etxarriarra finalerdie-tatik kanpo geratu zela. Igandeanfinalerdien txanda izanen da. Laubikotetan sakandarrak daude,Ongay, Ezkurdia, Peñas eta Ber-gera tartean, eta, hortaz, txapelahemen geldituko da.

Irurtzungo Txapelketanfinal erdiak jokoan

Finalerdiak

Igandean,17:00etan, IrurtzunenOngay-Landiribar / Ezkurdia-TabarLansalot-Bergera / Azpiri-Peñas

Irurtzungo final laurdenetako emaitzak:

Ongay-Landiribar 22 / Bakaikoa-Lasa 15Ezkurdia-Tabar 22 / Rekalde-Sanchez 4Azpiri-Peñas 22 / Loidi-Esnaola 12Lansalot-Bergera 22 / Labaka-Sarasa 20

Page 21: 509 guaixe

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Pisua salgai Etxarri Aranatzen. 83m erabilga-rriak, oso eguzkitsua eta bista ederrekin, berogai-lua, berritua... 70.000 €. Tel 654 23 41 02.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Lakuntzako Kale Txiki taberna. alokatzen da.Hots egin 630 62 47 71 telefonora.

Aitziber elkarteko taberna alokatzen da.Uztaileko eta abuztuko festetarako. Esleipena subas-ta prozedura erabiliz egingo da, edozein bazkideklehentasunez hartzeko eskubidearekin. Alokairuarenirteeraren prezioa 2.000 €. Interesa duten guztiek,

Aitziber elkartean aurkeztu beharko dute, ekainaren18an, iluntzeko 20:30ean, eskaintza ekonomikoasobre itxi batetan sartuta. Informazio gehiago [email protected] helbidearen bitartez.

Urdiaingo igerilekuak errentan hartzeko.Interesatuek euren proposamenak maiatzaren 28abaino lehen bidali beharko dituzte ondoko e-maile-ra: [email protected]. Interesatu guztiakAitziber elkartean maiatzaren 28an 20:00etaneginen den bilerara agertu beharko dira.

LehiaketakErromantzatuaren koloreak. Nafarroako ekial-deko eskualdeko pintura lehiaketa antolatu da.Maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezke lanak.Informazioa www.restauranteromanzado.com

Irurtzungo festen kartela. Maiatzaren 29ra

arte aurkeztu daitezke lanak. Haur maila (14 urte-

ra arte) eta helduen maila daude. Informazio guz-

tia: www.irurtzun.es

Jaiotzak

• Inhar Zabala Beraza, maiatzaren12an Irañetan.• Mara Cambero Gonzalez,maiatzaren 13an Urdiainen.• Asier Betelu Ormazabal,maiatzaren 14an EtxarriAranatzen.

Ezkontzak

• Migel Javier Moreno Igoa etaMaddi Aldaz Oraa, maiatzaren16an Urdiainen.

• Eneko Larrañaga Flores eta LauraErdozia Lopez de Zubiria,maiatzaren 17an Bakaikun.

Heriotzak

• Maria Asunción Razkin Imaz,maiatzaren 11n EtxarriAranatzen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a oharrak 21

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskaintzaketa pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jesus Lizarraga LakuntzaI. urteurrena

Nahiz eta urruti egon,gure bizitzan beti gertu

sentitzen zaitugu.Zure emaztea, seme-alabak eta bilobak

Bere aldeko meza Arbizuko elizan izanen da,maiatzaren 24an, eguerdiko 12:00etan.

Jesus Lizarraga LakuntzaI. urteurrena

Ez dugu inoiz ahaztuko zure irrifar leuna

zu baitzaitugu bihotzeko kuttuna.

Muxu bat aittuna.

Saioa, Iker, Aintzira, Ekhiñe eta Kimetz

Jose Miguel OlanoV. urteurrena

Beti egonen zara gure bihotzean.

Zure familia

Meza Lakuntzako elizan, maiatzaren 24an,igandean, goizeko 11:00etan.

Silvestre GoikoetxeaFelix Mari Igoa

Madalena SenarJesus Mari Larraza

Alfonso UlayarJose Rodriguez

Txomin Etxeberria

Beti gurekin.58ko kintuek

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected]

edo hots egin 948 564 275 telefonora

Kontxi Morcillo Larraza

Zure begikotasuna eta alaitasunagure bihotzean gelditzen zaizkigu.

Zure senideak

Altsasu-Oñati.

Page 22: 509 guaixe

kultura >>Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a22

bazterretik

Aritz Viñas

Gogol Bordello

Kaixo lagunok, gaur Gogol Borde-llo taldeari buruz hitz egitea gus-tatuko litzaidake. Talde hau 1999anNew York-en sortutako ijito punktaldea da. Hauen ezaugarri esan-guratsuenetariko bat kontzertue-tan egiten dituzten irteera eta kon-tzertu teatralak dira, eta aipatze-ko beste ezaugarrietako bathaiengan ijito doinuak sumatzea da.Taldearen gehiengoa Europakoekialdeko immigranteak dira, etataldeak biolin eta akordeoiarendoinuak batzen ditu bere punk

musika egiterakoan. Gainera, dis-ko ezberdinetan ere saxofoi doi-nuak entzun ditzakegu, kabaretmusika ere punk eta dub musikaestiloekin nahasten da.National Public Radio irratian egin-dako elkarrizketa batean EugeneHütz, taldearen abeslari eta buruak,Band of Gypsys eta parliament-funkadelic aipatu zituen haienganeragina izan dituzten bandak beza-la. Eta Nikolái Gogolek, taldearenizenean agertzen denak, ideolo-gikoki eragina izan zuela dio. Bes-te eragin batzuk aipatzeagatikhemen agertzen dira Manu Chao,

Fugazi, Kalpakov, Rootsman eta TheClash.Haien lehen single-a 1999an aur-keztu zuten, eta orain arte 8 diskoatera dituzte merkatura. Hauetazaparte single ezberdinak ateradituzte, zuzenean egindako kontzer-tuen DVD/CD bildumak eta bestetaldeei egindako tributuak. 2005eantaldeak SideOneDummy disketxe-arekin sinatu zuen.Start Wearing purple abestiak,Voi-La intruder diskoan agertzenzenak, Erresuma Batuan ezagutze-ra eman zituen. Abesti hau haienlehen single internazionala dela esan

dezakegu. Gypsy Punksdiskorakoberriro grabatu zuten. Eta haien Nota crime abestia bigarren singlebezala aukeratua izan zen.Diskoak ateratzeaz aparte, hain-bat proiektu gehiagotan partehartu dute, esaterako haien Startwearing purple abestia 2005ekoEverything is illuminatedpeliku-laren hainbat eszenatan agertzenda eta kredituetan entzun deza-kegu abesti osoa. Gainera Euge-ne Hütz filmean paper garrantzi-tsua jokatzen zuen.Beste taldeekin ere proiektu ezber-dinak dituzte, Balkan Beat Box, tal-

dearen kide batzuekin batera dubeta musika elektronikoa biltzenduten talde bat dauka J.U.F. (Jewish-Ukranian Freundschaft) izenekoa.2007an Madonnarekin eszenato-kia partekatu zuten LondresekoLive Earth festibalean, elkarrekinLa isla bonita abestia abestuzutenean.Bukatzeko, 2012an haien Supertaranta abestiaren zati bat erabi-li zuten Eurokoparen hasierakoemanaldian.Guztiz gomendatzen dudan taldeada hau, soinu ederrak eta alaiaktransmititzen dituena.

Gozamenezko filmlaburrak

Gaur, 18:00etan, Altsasuko Intxostia-punta gazte gunean lehiaketako saribanaketa eginen da

Gozamene z prog ramarenbarruan, II. film laburren

lehiaketa antolatu da, gazte nafa-rrek sexualitatearen gainean haus-nartu eta ideiak adierazteko. Betiere, ikuspuntu integratzaile, plu-ral eta ireki batetik, erredukzio-nismoetatik urrun, zentzumenenbidezko gozamenaren, fantasienalde, pertsonen garapen globala-ren bila dauden lanak aurkeztubehar dira.

Nafarroako lehiaketari lotuta,Altsasuko Udal Gazte Zerbitzuaksariketa propioa antolatu du. Bi filmlabur aurkeztu dira lehiaketara:Amor Saludable eta RevoluciónSexual. Aurrenekoan bikote erla-zio batean osasungarria ez den guz-tia azalarazten saiatu dira. Bigarre-nean erlijiosoa den familia batekoneska batek bere inozentziatik sexuiraultza bizi du, baina etxeko giro-an hori azaltzea zaila zaio.

Gazteek udalaren web orriarenbidez boza emateko aukera izan duteeta gaur argituko da 100 euroko sarianorendako izanen den. Bi lanekNafarroako eta Altsasuko lehiake-tetan parte hartu dute. Bitartean,gaur izanen den sari banaketara,“emozio eta desirak adierazi etakonpartitzera” joatera animatudute Gazteria Zerbitzutik.

II. Euskal Herriko Kontak InproTopaketa hartuko du asteburuanIrurtzunek. Saio guztiak doakoak [email protected] helbideanizena eman daiteke

Euskal Herriko KontaktInpro Elkarteak (EHKIE)antolatuta, dantza integra-lean eta kontakt dantzarien

topagune bihurtuko da Irurtzunhiru egunez. EHKIEren helburuadantza mota hori ezagutzera ema-tea eta jendeak praktikatzea da.

Kontakt dantza aspaldi prakti-katzen da baina gure inguruanboom moduko bat dago. Halaxeazaldu du asteburuko topaketakoantolatzaileetako batek, OskarEstangak. Dantzan aritua izanbehar ote den galdetuta, Estangakazaldu digu bi aldeak daudela.“Zenbat eta gehiago landu azke-nean gauza gehiago joaten diraikasten. Auto-ezagutzari, orekari,grabitate zentroari eta abarriburuzko gero eta tresna gehiagodaude. Hori oso interesgarria etagomendagarria da”.

Bestalde, “bakarrik esplorazioeremu gisa, gela batean sartu jen-de multzo bat. Halako saio batean“denak balio du”, baldin eta zureburua eta besteak errespetatzenbaldin badituzu. Hortik sortzendiren egoerak, emozioak… ikara-garriak dira”. Horrek bakarrik“sekulako balioa” duela esan diguEstangak. Aldi berean, “esplorazio-rako bide handia” ematen duela etaharen interesa nabarmendu du.

Nolako saioak?Kontaktua beti presente dago, ezda beti egon behar elkarrekin.

Berez, mugimenduak ez dira azka-rregiak, entzumena oso garrantzi-tsua delako. Lehena norbere buruaentzutea eta horren arabera mugi-tzea. Egunaren arabera mantsosentitzen dena oso mantso mugi-tuko da. Edo azkarrago bestetan.“Norbere mugimendutik abiatu-ta eta ingurua behatuz, edozeingauza sortu daiteke: orekak, jola-sak, taldeak, korrika… Inbestiga-ziorako oso toki polita da”.

Ikastaroak ere badaude eta haie-tan teknikak irakasten dira; esa-terako: azal azpian zer daukagun,

leku ezberdinetatik mugimenduaknola sortu, ahalegin gutxirekinmugitu, oreka motak… “Neretakoikasgai nagusia auto-entzutea da.Nola nago ni, eta ondorioz ingu-rukoak nola entzuten ditut”.

Beldurrez eta besteEstangarendako “oso aberasgarriaizan da ikustea kontaktuari beldurgehiegi diogula. Halako beldurrakditugu”. Horiek bigarren edo hiru-garren maila batean gelditzen diraeta “emozioak, izaerak, gauza pilabat partekatzen dira”.

Egungo gizartean “abiadurabizian goaz eta, benetan, gauzaaskoz ez dugu hausnartu ezta prak-tikatu ere. Gauza batzuetan osoinguru aurreratuan gaude, bainabeste batzuetan ez gara jarri. Ezdiogu gure buruari benetan auke-ra eman pentsatzeko. Zer jarreradut kontaktuarekiko? Nerea da?Edo jaso dut? Gizateriari buruz-ko galderak egin litezke ere. Hala-ko gauzak horretan jartzeko dira”.

Prestatuak gaudela dio Estan-gak, baina lanketa egin behar dela.Azken batean gizarte osasuntsua-go baten bila joatea dela dio.“Batzuetan iruditzen zait oraindikbekatuaren itzala dugula edo gureburuaren beldurra. Azkenean ezda hainbesteraino ere. Azkeneanda, jende pila bat, umeak bezalajolasten batzuetan, mugitzen, iker-tzen eta ongi pasatzen. Ditugunbaliabideekin. Ez da asko beharbenetan gustura egoteko. Munduguztia etortzera gonbidatutadago”.+www.guaixe.eus

Dantza integrala

Gidatutako saioak dira, nongida batek proposatzen dituenmugimenduzko egoera ezber-dinak. Egoera horiekin hainbatgauza landu daitezke: taldeharremana, gorputzeko atalzehatz baten mugimendua…Zerbait gidatua eta zehatza da.

Kontakt dantza

Inprobisazioan oinarritzen da.Praktikatzeko ia ez da deusbehar, gorputza eta leku egokibat. Elkarren kontaktuarekineta inguruaren kontaktuarekininprobisazioaren bidez mugi-mendua bideratzea da. Oso-osogauza irekia da.

Dantza integrala eta kontaktdantza saioak Irurtzunen

Page 23: 509 guaixe

Larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean

Teatreves, Amateur AntzerkiZikloaren bosgarren edizioaDeikazteluko Atarapanta

antzerki tailerrak itxiko dut. Tressombreros de copaantzezlana eka-rriko du Altsasura.

Batetik, poetikoaren eta senti-mentalaren eta, bestetik, umorea-ren eta satiraren uztartze zorion-tsuaren bidez Miguel Mihurakkomedia horretan bi mundu kon-trajarri zituen: burgesa, hipokrita,zurruna eta itxurazko moral zurrun

batek mugatua, eta aurrekoarenerrutinarik eta konbetzionaltasu-nik gabea, askea eta bizi-gogoekin,baina engainagarria ere.

Bi mundu horien ordezkariakdira Dionisio eta Paula protagonis-tak. Lehenak ezkondu aurreko gaue-an, hotel batean hartuko du ostatu.Han Paula ezagutuko eta harekinmaiteminduko da. Dionisiorendakoguztiz ezezaguna zen mundua era-kutsiko dio Paulak, eta Dionisiok zeregin birpentsatu beharko du: ezkon-du ala Paularekin alde egin. Azke-nean, etsita, hoteletik abiatuko dabere ezkontzara. Ezkontza aurreko

ordu horietan zer gertatzen denjakin nahi duenak Iortia kulturgunetik pasa beharko du bihar.

TaldeazBrasilerako dirua biltzeko Dei-kazteluko hainbat elkartu eta

sosa lortzeko antzezlana presta-tzea otu zitzaien. Hala sortu zenDeikazteluko Atarapana antzer-ki tailerra. Ordutik ia urtero fes-ten aurretik antzezlan bat etaeguberrietarako obra txikiagoakprestatu ditu. Ibili eta ibili talde-ra gazteak batu dira. Altsasuraekarriko duten muntaia pasa denurtean mustu zuten.

Sari gehiago

Amateur Antzerki Zikloaren ema-naldi bakoitzaren ondoren ohiduenez, Altsasuko Dendari Elkar-tearen establezimendutan 30euro gastatzeko txartela eta Xurru-tek, Alde Zaharreko tabernarienelkarteak emandako ardo boti-lak zozketatu ziren. Migel Garziaunanuarra izan zen saritua.

Hiru kopa txanoenbi unibertsoak

Aragoiko musikapiperminak Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazkoplazan

Aragoiko Pirinioan sortutakotaldea da Las Guindillas, etzi

Emaplaza kontzertu zikloari segi-da emanen diona. Bluesa, regga-ea, ska, runba, rocka eta salsauztartzen dituen musika proposa-mena da haiena. Emakume lauko-te batek abiarazi zuen taldea2010ean, 2013an zazpira zabalduzena. Guztiak ere Aragoiko Piri-nioan hustutako herriak berres-kuratzeko bizi proiektuak dituz-te. Hasieran bertsioak egiten zituz-ten, gerora sormenaren bideansartzeko. Malabares con la vidadis-ko laburra aurkeztera etorrikodira Etxarri Aranatzera, “pentsa-tzera eta amestera gonbidatzenduten sei pieza” haiek dioenez.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 22a kultura 23

Gaur, 20:00etan, Irurtzungo kulturetxean

S3DAk, Sakana Animatika 3DEnplegu Tailerrak, sortuta-ko lehen film laburra da Fri-

go Time. Eskolako ikasleek sortuduten aurreneko film laburra da;hasi ideia sortzetik, gidoia idazte-ra eta hari itxura eman arte. Gaurlana ikusteko aukeraz aparte huragaratzeko prozesua erakutsiko duS3DAk. Ikasleek Altsasuko 2D-ko

taldearen laguntza izan dute, harkegin baititu kredituak. Aurkezpe-na gazteleraz izanen da.

Arte Gaztearen 2015eko Topa-ketan lan finalista, lehiaketaraaurkeztu ziren gainontzeko lane-kin batera Nafarroako Filmotekaneman zuten, apirilaren 30ean. Kar-telean ageri denez, hozkailubarruan dauden mahatsa batzukdira protagonistak. S3Dakoeksakandarrak haien aurrenekoobra ikustera animatu dituzte.

Larunbatean, 20:00etan, Grandakoelizan kantatuko du, XIV. Emcoretopaketan

Altsasuko abesbatzak biharmusika erregionaleko tal-de koralen topaketan par-

te hartuko du. Grandako abesba-tzak, Asturiasko Abesbatzen Fede-razioak eta Xixongo Udalakantolatutako topaketa horretanErkudengo Ama abesbatzarekin

batera Coral Padre Coll eta Coraldel Liceo de Naviako dira.

Altsasutik bost piezako erreper-torioa eramanen dute. Emanal-dia, hala ere, aurreskua kantatuzeta dantzatuz hasiko dute. Ondo-ren, Mendirik mendi euskal doi-nua, Swing low beltz espirituala,Rasmaninofen Ave Maria, Astu-riasko No llores ne sehaska kantaeta Andaluziako Zorongoabestiakkantatuko dituzte.

Hari laukoteaAsturiastik bueltan ErkudengoAma abesbatza heldu den hilekoemanaldia prestatzen hasiko daburu-belarri. Garagarrilaren 13an,elizan, musika sakroari buruzkomonografikoa eskainiko du Altsa-suko abesbatzak, erlijio musikarenbarnako ibilbidea eskainiz. Emanal-di horretan Gasteizko Ariadna harilaukotearen laguntza izanen duErkudengo Ama abesbatzak.

PintzelakOlatzagutiaraGaragarrilaren 14an, igandean, VIII.Pintura Azkarreko Lehiaketa jokatukoda Olatzagutian. Haurren (11 urteraarte), gazteen (12-15 urte artean) etahelduen mailan (16 urtetik gorakoak)banatuko dira parte-hartzaileak.

Parte hartu nahi dutenek izenematea udaletxean egin deza-

kete, astegunetan, 10:00etatik14:00etara. Telefonoz egin nahiduenak 948 562 446 zenbakira hotsegin beharko du edo bestela, [email protected] e-postara idatzidaiteke. Azken kasu horretan VIII.pintura lehiaketarako dela aipa-tu behar da. Haurren mailan ari-tu nahi dutenek garagarrilaren11ra arte dute epea zabalik. Hel-duek, berriz, lehiaketaren egunberean 9:00ak baino lehen ere ize-na emateko aukera izanen da.

Sariei dagokienez, haurrenmailan arte plastikoetako materia-lez osatutako hiru sari banatukodira. Gazte mailan 150 €ko baleaarte plastikoetako, argazkilaritza-ko edo kiroletarako materialean.Sari bera eskuratuko du gaztemailako margolari olaztiar one-nak. Helduen mailan 500 eta 200€ko bi sari izanen da. Eta herrikopintore onenarendako beste 200euroko sari bat izanen da.

Aliziaren abenturakelkarrekinkontatzeraOstegunean, 18:00etan, Olatzagutikoliburutegian Alizia lurralde miragarrianliburuaren irakurketa publikoa

Aurten 150 urte bete dira LewisCarrollek Alicia lurralde mira-

garrian liburua argitaratu zuela.Urteurrena dela eta Olatzagutikoliburuzainak, Eduardo Mayordo-mok, haren inguruko jarduerakantolatu ditu. Hala, heldu den oste-gunean liburutegian elkartzendiren haur guztien artean Alice-ren abenturak lurralde miresga-rrian (1989, Pamiela) liburua ira-kurriko dute. Irakurle gisa aritzendirenen artean, bukaeran, liburuzozketa eginen da.

Ostegunean Carrollen liburua-ren bertsio ezberdinez osatutakoerakusketa ikusgai izanen da.Egun horretan bertan despeditu-ko da ipuin lehiaketan lanak aur-kezteko epea. Lehiaketako baldin-tza da ipuineko protagonista Ali-zia izatea eta bere magiazkomundu miragarri hori Olatzagu-tian kokatzea. Azken finean, zergertatuko litzateke Alicia bat-bate-an iritsiko balitz? Haur, gazte etahelduek aurkeztu ditzakete eurenlanak lehiaketara.

Animatika 3D enplegutailerrekoen filmlaburraren mustutzea

Erkudengo Ama abesbatza Asturiasen

Page 24: 509 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 22, ostirala • 2. aroa • 509. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 24.5 . . . . . . . 6 . . . . . . . .36.8Etxarri A. 22.8 . . . . . . . 3.5 . . . . . .28.5Altsasu 21 . . . . . . . . . 5 . . . . . . . .33.8Aralar 18.7 . . . . . . . 0.6 . . . . . .64.2Urbasa - . . . . . . . . . 3.7 . . . . . .32.2

: eguraldiaasteko >>

Min: 6 Max: 11 Min: 7 Max: 12 Min: 8 Max: 14 Min: 9 Max: 13 Min: 8 Max: 12 Min: 6 Max: 14 Min: 7 Max: 14

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 20% euria: 40% euria: 50% euria: 26% euria: 55% euria: 50% euria: 30%

1. 3 dimentsioetako Sakanakolehen inprimagailua duzue. Lehena da Sakanan, bai. Berrikun-tzen alde egiten dut beti eta inte-resgarria iruditu zitzaidan inpri-magailu batekin lanean hastea.

2. Elkarlanean aritzen zarete. Inprimagailua eskuratu bezainpronto konturatu nintzen gaiagehiago kontrolatuko duen norbaitbehar nuela ondoan. Aritzek Indus-tria ingeniaritza bukatuko du aur-ten eta hiru dimentsioetako inpri-magailuekin asko ibili da.

3. Aritz, zergatik horrenbestekointeresa?Ingeniaritza industrialarenbarruan arlo asko landu daitezke.Hiru dimentsioetako inprimagai-luak oso gailu berriak dira etagero eta indar handiagoa hartzenari dira. Etorkizunean are garran-tzia gehiago izanen dutela ustedut. Oso baliagarriak dira.

4. Zertarako da baliagarria hirudimentsioetako inprimagailua?Ordenagailuan hiru dimentsioeta-ko edozein gailu sortu eta horixeegia bilakatzeko kapaz da. Make-tak egiteko baliagarria da edo disei-nuren bat eskuartean nolakoa denjakiteko. Baina haratago ere badoa.Medikuntzan hasi dira hiru dimen-tsioetako inprimagailuak eskain-tzen dituen baliabideak lantzen.

5. Zer nolako tresnak sor ditzake?Buruan dauzkagun edozein ideiaplanteatu diezaiokezu inprima-gailuari. Hau da, edozein enpre-sak adibidez, tresna edo gailuberri bat ateratzeko asmoa badu,lehenbizi probak egiten ditu etamaketak. Garestiak dira horiek

sortzea, baina, inprimagailuarenbidez, tresnaren tamainaren ara-bera merkeago eskura daitekesortu nahi duten hori. Inprima-gailuak plastikoarekin egiten ditugauza guztiak eta gureak adibi-dez, 20x20ko neurria duten tres-nak sor ditzake. Bi ordutan, zen-bait produktu sortzeko gai da.

6. Lehenbizi ordenagailuansortzen dira geroinprimagailuak eginen dituenak. Bai. Sortu nahi den produktua edotresna, lehenbizi ordenagailuanmarraztu behar da. Egiten denhori, xaflatan zatitzen du inpri-magailuak eta sistema horrenbidez sortu daiteke eskuarteanondoren izanen dugun hori.

7. Inprimagailu honek mugakere baditu. Bai. Tamainaz ez da oso handiaeta tresna edo produktu zilindri-koak ezin ditu sortu. Oraingoztresna txikiak egiten ditugu. Adi-bidez, etxeko tresnetan apurtzendiren piezak sortu ditzakegu.Demagun, arropa garbigailuarenpieza txikiren bat izorratzen dela.Guk hemen pieza hori ordenagai-luz kopiatzen dugu eta inprima-gailuak egiten du. Azkar eta mer-ke egiteko aukera eskaintzen du.

8. Jendeak jo du zuengana?Oraindik ez du jendeak ongi eza-gutzen zer egiteko gai den inpri-magailua. Baina, puskatzen direngailu txiki horiek erreproduzituditzakeela jakitean edo bestelakotresna txikiak eta bereziak sortze-

ko gai dela jakitean, bai, hurbiltzendira gugana. Bitxiak, bitxiak gor-detzeko kutxatxoak, apurtzen direnpiezak... sortzeak erraztasunakematen dizkiela ohartzen dira etagutxika etortzen dira galdetzera etaproposamenak egitera. Esperodugu hemendik aurrera eskarigehiago jasotzea.

9. Inprimagailu gehiago izatekoaukera aztertu duzue?Bai, laster iritsiko da gainera.Orain dugunak ez du gaitasuniktresna zilindrikoak egiteko, hor-taz, tamainaz handiagoa den bateta borobilak diren gailuak egi-teko gai dena ekarriko dugu.

10. Etorkizunean garrantziahandiagoa izanen du halakoinprimagailu batek. Zergatik?Efizientea, merkea eta azkarradelako. Edozein tresnaren piezapuskatuta eta ohiko dendetan esku-ratzen ezin direnak, zaharkituakdaudelako edo, sortzeko balio du.Industriek ere jo dezakete halako-etara: eurek sortzen dituzten pro-duktuak lehenengoz egiteko auke-ra hobea eskaintzen die. Medikun-tzan ere, herritarren batek galduduen eskua erreproduzitzeko baliodu eta egiten ari dira dagoeneko.

11. Zuek zertan zentratukozarete hemendik aurrera?Edozein eskari hartzeko prest gau-de. Norbanakoenak zein indus-trian sortu daitezkeen beharreiaurre egiteko ere. Bitxiak sor ditza-kegu, bereziak eta bakanak bainabaita edozein beste pieza ere.

>>11galdera

Javier Floreseta Aritz Baquedano

Arkitektoa eta ingeniaria

Testua: Maialen Huarte Arano

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

25 2 9 16

Maiatzekobazkide zozketa

MAIATZEKO SARIAK:1. SARIA: Ekainberri museorako 2 sarrera, Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea etaDonostiako Aquariumerako sarrera.

2.,3. ETA 4. SARIA: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturale lotea, Magna Xotarakosarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Donostiako Aquariumerako sarrerak. Flores arquitectura estudioak 3 dimentsioetako inprimagailua du.