16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 5, ostirala • 2. aroa • 539. zenbakia Bakaikun herri galdeketa garagarrilaren 19rako >>5 Aritz Ganboa eta Askapena absolbituak izan dira >>5 Indar Gorriko bi altsasuar atxilotuak eta auzipetuak >>6 Etxarriko abesbatza La Pamplonesarekin Iruñean >>15 Iker Irigoien 2. Euskal Herriko Igeriketa txapelketan >>12 Altsasurako suhiltzaile eta foruzain gehiago eskatu dituzte Mª Jose Beaumont kontseilaria astearte- an bisitan izan zen eta langile gehiago- ren premia zutela jakinarazi zioten >>3 Altsasuko Udala eta Nafarroako Gobernua udaltzaingoaz hizketan Plantilla eskasa du eta handitzeko deial- dia errekurrituta dago. Konponbidea aztertzen ari dira aldeak >>4 Autoak harrapatuta gazte arbizuarra hil zen Auto gidariak ihes egin zuen >>5 eta kinto! >>7-9 Inauteriak

539 guaixe

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: 539 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 5, ostirala • 2. aroa • 539. zenbakia

Bakaikun herrigaldeketagaragarrilaren19rako >>5

Aritz Ganboaeta Askapenaabsolbituak izan dira >>5

Indar Gorriko bi altsasuaratxilotuak etaauzipetuak >>6

Etxarrikoabesbatza LaPamplonesarekinIruñean >>15

Iker Irigoien 2.Euskal HerrikoIgeriketatxapelketan>>12

Altsasurako suhiltzaileeta foruzain gehiagoeskatu dituzteMª Jose Beaumont kontseilaria astearte-an bisitan izan zen eta langile gehiago-ren premia zutela jakinarazi zioten >>3

Altsasuko Udala etaNafarroako Gobernuaudaltzaingoaz hizketan Plantilla eskasa du eta handitzeko deial-dia errekurrituta dago. Konponbideaaztertzen ari dira aldeak >>4

Autoakharrapatutagaztearbizuarra hil zenAuto gidariak ihesegin zuen >>5

eta kinto! >>7-9

Inauteriak

Page 2: 539 guaixe

Ingurumen Batzordeak deialdi ire-kia egin zien herritarrei larunbate-rako: borden ibilbideko pintura sei-naleztapena berritzea. Dozena batarbizuarrek erantzun zioten deialdia-ri. Arbizuko plazatik Aralar alderantz9:00etan abiatu ziren. Behin basoanhiru taldetan banatu ziren eta taldebakoitzak borden ibilbideko zati bana-ko pintura seinaleztapena errepasa-tu zuen. Basoan lanean, baita baso-

az gozatzen eman zuten goiza. Eguraldiak ez zien lagundu eta ez

zituzten pintura seinale guztiak mar-gotu. Ingurumen Batzordeak faltadiren seinaleak margotzeko beste deial-di bat eginen du aurrerago. Hala ere,argitu digute urtero ez dela seinalez-tapena errepasatzea beharko. Bestal-de, batzordekideen asmoa da urteanbarna deialdi gehiago egitea, jendeakbasoa ezagutu eta hartaz gozatzeko.

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaKatez, Skarmentu eta Desperdizio.Otsailaren 5ean, ostiralean, 23:00etanIrurtzungo Larrazpi gazte elkartean.

Oihan Vega. Otsailaren 5ean, ostiralean,23:30ean Olatzagutiko Barandi tabernan.

Txarros Txilapastrosos. Otsailaren 6an,larunbatean, 19:30ean Olatzagutiko ClinkerJatetxean.

Iker Allo, DonJon, UnaiKox & Krashtek,AseptikNoise, Ander Garaiar, Mike Villas.Otsailaren 6an, larunbatean, 22:30etikaurrera Irurtzungo Larrazpi gazte elkartean.

MagiaEl libro mágico. Otsailaren 7an, igandean,18:00etan Irurtzungo kultur etxean. Olivermagoa.

ZinemaEl desafío. Otsailaren 5ean, ostiralean,22:00etan eta otsailaren 7an, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Joy. Otsailaren 4an, ostegunean, 19.00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Bizikleta irteerak Txurruko punta. Otsailaren 7an, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazatik.46 km. Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

Erakusketak1991ko kintoen argazkiak. Otsailaren 5etik8ra arte, 19:30etik 21:30era, AltsasukoGure Etxean.

Altsasuko inauteriak. Otsailaren 2tik 11raarte, astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Hitzaldiak Gure inauteriak ezagutzen. Otsailaren 6an,larunbatean, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Siriako gerra, errefuxiatuak eta harrera

hiriak. Otsailaren 10ean, asteazkenean,19:30ean Irurtzungo kultur etxean.

BertsolaritzaBardoak: Einnekin & Barakina. Otsailaren6an, larunbatean, 18:00etan EtxarriAranazko gaztetxean.

TailerrakSukaldaritza+afaria. Otsailaren 6an,larunbatean, 20:30ean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Otsailaren5ean, ostiralean, 20:00etan Arbizuko etaEtxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Otsailaren7an, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

ZORIONAK BIHOTZ!!Zu ere zahartzen ari zara,eta gu, zure ondoan mo-mentu horiek konpartitze-ko prest. Egun ona izan ma-jetona. Lagunak!!

EnekoGui itxeko kirolaiek 10URTE!!! Eman bostekoabi aldiz!! Egun ona pasa.Asko maite zaitugu.

otsailak 5-11Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Eider MuñoaGoikoetxeaZorionak pixpirita!! 5 urte zurekin eta zurenebekin. Asko maitezaituztegu guztiok!!!!

Euskal Herriko mus txapelketakoherrietako kanporaketak jokatzensegitzen dute. Irurtzungo Pikuxar eus-kal txokoan. Mikel Ollok eta Txutxu-rrinek finalean Peio Martinez de Eula-teri eta Ekhiotz Lakastari irabazi zie-ten. Kontsolazio finalean, berriz, PatxiGalartzak eta Asier Galartzak osatu-tako bikoteak Zapa Iturriotzi eta Kol-do Erbitiri irabazi zieten. Muslariziordiarren artean Jose Mari Ruiz de

Luzuriaga eta Gerardo Mendia izanziren Nafarroako finalerako txartelaeskuratu zutenak.

Bestalde, Etxarri Aranazko kanpo-raketan zazpi bikote neurtu zirenilbeltzaren 23an. Iraitz Goñik eta Kol-do Barandallak osatutako bikoteaizan zen onena, finalean Oier Hui-tzi eta Xabi Agirre gazteei garaituz.Irabazleak Nafarroako finalerakosailkatu dira.

Arbizu»

SAKANA

Muslariak enbidoka

Borden ibilbidekoseinaleztapena errepasatzen

Skarmentu musika taldea.

Page 3: 539 guaixe

Langile premia guztizaseko ez duen laneskaintza publikoa deitubitartean Iruñekoenerrefortzuak izan daitezkekonponbidea

Presidentzia, Funtzio Publiko, Bar-ne eta Justizia kontseilari Mª JoseBeaumont Altsasun egon zen aste-arte arratsalde-iluntzean. Nafa-rroako suhiltzaile parke eta Foru-zaingoaren polizia etxeetan bar-na egiten ari den bilera errondarenbarruan kokatzen da. Beaumon-tekin batera, Barneko zuzendarinagusi Agustin Gastaminza, Foru-zaingoaren buru Torcuato Muñozeta Nafarroako Suhiltzaileen Zer-bitzuko zuzendari Victor Rubioizan ziren.

Beaumontek azaldu zigunez,“hasieratik garbi nuen egin beha-rra nuela. Topatu nuen dokumen-tazio guztia irakurtzeari eta nik bar-ne zuzendari nagusi eta Foruzain-goko eta suhiltzailetako zerbitzuburuetarako aukeratu nituenakesaten zidatenari entzuten utzigabe, ez da gauza bera zuri gauzakkontatzea edo jendea zuzeneanentzutea. Nik jendea zuzenean eza-gutu nahi nuen. Zuzenean haienarazoen berri izan nahi nuen. Aldiberean, ni ezagutu nazatela nahi dut.Argi utzi dugu hau lehen hartu-ema-nerako erronda dela”.

Altsasun lehenik suhiltzaile-en parkean izan ziren eta, ondo-ren, polizia-etxean. Bateko eta bes-teko kideei garaiz jakinarazizitzaien Beamount kontseilariaeta bere lantaldea noiz etorrikoziren bisitan. Beuamontek jakina-razi duenez, “guk ez dugu inola-ko baldintzarik jarri. Bisitak anto-latu genituen eta toki guztietaneguneko operatiboan zeudenaketa lanean ez zeudenak ere etorridira”. Bilerekin “oso pozik” zego-en Beaumont: “jendeak luze etazabal azaldu ahal izan dituzte sufri-tzen eta pairatzen ari diren arazo-ak, zuzenean”. Entzundakoak, lan-taldearekin, “Nafarroako larrial-diek, suhiltzaileak etaForuzaingoak, dituzten premieninguruan gobernuari planteamen-

du zuzenagoak eta sinesgarriago-ak egiten laguntzen digu”.

Eskaera eta konponbideakAltsasuko foruzainek eta suhiltzai-leek Beuamonti langile gehiagoizatea eskatu dizkiote. “Bi kolekti-boen eskaera hori konstante bat da.Baina Altsasun, agian, intentsita-te gehiagorekin. Lurralde handiahartzen dute eta langile premiahandia dago. Lan eskaintza publi-koari itxaron gabe konponbiderenbat bilatu behar dugu”. Aurtengokonponbidea Iruñetik etorritakoerrefortzuak izan daitezkeela aipa-tu digu kontseilariak.

Beuamontek azaldu zuenez, laneskaintza publikoa deitzeko asmoadute, “baina aurtengo deialdian sar-tu ahalko dugun foruzain eta suhil-tzaile plaza kopurua ez dugu zehaz-tu”. Estatuak deialdia ez errekurri-tzeko, ber meekin etasegurtasunarekin egiteko, Nafarro-ako Gobernuak estatuarekin plazakopurua zehaztu beharra du. Aurre-ko gobernuaren plantilla dekretuaerrekurritu zuen eta halakorik erre-pikatzea ez dute nahi. “Nahiko genu-ke, baina, horregatik ezin izanendira departamentu guztien eta niremenpeko bi kolektibo hauen beha-rrak bete ahal izanen. Denak entzu-nez, sindikatuak barne, ahalik etagehien asmatzen saiatu behar dugu,lan eskaintza deialdia zehazteko”.

Horrek aurtengo arazoak ezdituela konponduko argi du kon-tseilariak, lan eskaintza eginda ere,hautatutako pertsonak 2017ra arteezin izanen dutelako lanean hasi.Horregatik, jendearekin aurten-go bestelako konponbideetan pen-tsatzen ari dira.

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a 3

ezkaatza >>

Kamineroen etxeak

Beamountek Guaixeren bidezjakin zuen kamineroen etxeakizandako bi etxebizitza blokehutsik daudela eta AltsasukoUdalak aurretik han etxegabe-koen aterpea kokatzeko eska-era egin izan duela. Gobernuangaiaz hitz eginen dutela gazti-gatu zuen.

Suhiltzaileeketa foruzainekBeaumontilankide gehiagoeskatu dizkiote

SAKANA

Page 4: 539 guaixe

Afrikatikgutuna

Angela Merkel Europako Bata-sunaren Presidente andre gore-nari eta europar herritarrei:

Adanna Kwei naiz. Nire ize-nak ‘aita maitagarriaren alaba’esan nahi du. 42 urte ditut etaGhanako Ashanti eskualdekoKumasi hirian bizi naiz. Niresemea Ahlam zen. Bere izenak‘utopiazko ametsa’ esan nahi du.22 urte zituen eta altua, bizko-rra, eta batez ere, alaia eta uto-piaren ameslaria zen, bere ize-naren esanahia bezalakoa.Kumasiko Unibertsitateannekazaritzaren teknologia ika-si zuen. Baina, zorigaitzez, Sizi-liako parean hondoratutakoitsasontzitik desagertutako 700lagun horietako bat zen.

Betidanik, bere ametsa Euro-para joatea izan zen, duintasu-naren bila, hemen, itxaropena-rentzat zirrikiturik ez dagoe-lako. Orain, inoiz bainogehiago, esklabutza eta kolonia-lismo berria jasan behar dugu.Europarrek Afrika harpilatzensegitzen dute: meategi hilga-rriak ustiatzen, gerra anke-rrak xaxatzen, nekazariak lur-gabetzen, baso tropikalak mor-tutzen, eta landak, ibaiak etaitsasoa kutsatzen. Horregatik,ghanatarrontzat eta oro harafrikarrentzat etorkizuna hilikdago; ordea, Europa aberatsada, neurri handi batean Afri-ka txiroa delako.

Jakin badakit afrikar etorki-nen “arazoa” saihesteko hesieneraikitzea eta polizia-presioahanditzea beste burubiderik ezduzula. Baina, migratzeko era-bakia irmoa da. Datozen egune-tan abiatuko naiz bidaian, hilenmunduan egonik ere, Ahlamsemeak nire begiez lurraldehura ikus dezan, eta, bide batez,Afrikarentzat itxaropenezkoetorkizuna aldarrikatzera.(Adanna Kwei /Kumasi, data)

Datondoa: gutun hau Almeria-ko itsasertzean erreskatatuta-ko edozein andrezkok eginaizan liteke.

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a4

astekoa

Aingeru Mikeo

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

sakanerria >>

Altsasuko Udalak, Udaltzaingoaindartzeko asmoz, hiru lanpostu-ren deialdia egin zuen duela urtebat, baina gobernuak errekurri-tu eta deialdia geldiarazi zuten.Udalak, beraz, ezin ditu lanpostuberriak sortu. Horrek udal poliziak“agente kopuru eskasa” izatea eka-rri du, Altsasuko alkate JavierOllok esan duenez. Gaur egun binaagentek eta laguntzailek osatzendute Altsasuko Udaltzaingoa.Haiek astelehenetik ostegunera,goizez eta arratsaldez, aritzen diralanean eta ostiraletik domekara,normalean, soilik goizez.

Udaltzaingoaren agente faltarengaia Presidentzia, Funtzio Publi-ko, Barne eta Justizia kontseila-ri Mª Jose Beaumontekin azter-tu zuen Ollok ilbeltzaren 22an.“Herritarren arazoekiko gertuta-sunagatik Udaltzaingoak egitenduen lan garrantzitsua” azpima-rratu du alkateak.

Beaumontek Altsasuko Udal-tzaingoaren egoeraren berribadu: “udaletik gau askotan Foru-zaingoaren presentzia eskatzenda udaltzainik ez dagoelako. Etabatzutan egunez ere, udaltzai-nak bi direlako. Zangozan antze-ko arazoa dute”. Kontseilariak gaihori marko orokorrago bateanlanduko dutela jakinarazi du.

2017ko apirilaren aurretik Nafa-rroako Parlamentuan tokiko poli-zien lege proiektua aurkeztu behardute. Departamentuan lantzen ari

dira, baina udaltzaingoa dutenudal guztietako alkateekin bileraegin nahi du Beaumontek, “legeaegiteko lantalde bat sortu eta koor-dinatzeko, denen onurarako iza-teko”. Udalek interes kontraja-rriak dituztela azaldu digu kon-tseilariak: “batzuk udaltzainakForuzaingoan sartzea nahi duteeta, beste batzuk, udaltzain gehia-go eskatzen dituzte; gelditutakooposizioak daude”. Hilaren aka-beran edo martxoaren hasieranlitzateke.

Aurtengo egitekoak

Ollok jakinarazi duenez, Udal-tzaingoaren aurtengo egitekonabarmenenak honakoak izanendira: pasabideen kudeaketa etakontrola, eta dagokionean ibil-gailua erretiratzea; azokarenkudeaketa eta kontrola; SOSNafarroarekin eta beste erakun-deekin elkarlana; galdutako etautzitako animaliak jaso, zaindueta ematea; trafikoa kudeatzeaikastetxeen irteeretan, kirol pro-betan, kultura ekitaldietan, kon-

tzentrazioetan…; industrialde-en eta aldirietako auzoen kon-trola; udal ordenantzen betetzeabermatu; galdutako objektuenkudeaketa eta kontrola; ezgai-tasun, txakurren eta pistetakotxartelen kudeaketa eta kon-trola; osasun etxearen kontrolaeta zaintzako medikuari eta eri-zainari laguntzea; trafiko seina-leztapenaren antolakuntza etakalteen kontrola eta sonometriazerbitzua, alkoholemia, lehenarretak, kaletik ibilgailuak ken-tzea eta dokumentazioa jasotzea.

2015eko datuak

249 salaketa oinarri informati-koan.Herritarren 1993 dei jaso ditu. Arlo sozio-kulturaleko 89 pro-batan izan zen. Trafikoari lotutako 395 gaitanaritu da. 106tan animaliekin zerikusiaduten gaietan aritu da. Familia edo auzotarren artekoarazoetan 474 kasutan parte har-tu du. 23 trafiko istripuetan izan da. Lapurreta, galtze, jasotze edojabetzaren kontrako kalteenga-tik 186 salaketa. Zaratek eragindako kexengatik11 sonometria egin ditu.Galdutako 117 objektu buelta-tu dizkie jabeei.

Frontoiko lanakdespedituta2015eko haizete batek frontoikosabai aizunean kalteak eragin zituen,plaketako bat erori egin zen. Hurakonpontzen eman dute pasa denastea udaleko hautetsiek eta bakai-kuarrek ere. Horretarako obretakoaldamiozko egitura handia jarrizuten kantxan. Bestalde, pilotei eus-teko sarea eta argi foku bat kon-pondu dituzte. Lanengatik udalak2.400€ inguruko inbertsioa egin du.Udala seguruarekin harremanetandago bere gain har dezan konpon-ketaren kostua.

Geroa Baik panelenkontrako ekintzakgaitzetsi dituAltsasuko Udalak garbitasun berti-kalari buruzko mozioa onartu etahan aipatzen ziren informazio-pane-lak joan den urteko azken asteanjarri ziren. Haietako bat lurreanagertu zen eta beste bat oinarritikhautsi zuten aurreko astean. Altsa-suko Geroa Baik informazio-pane-len kontrako ekintzei “gaitzespenosoa” azaldu die. “Ekintza horienaurrean tinko jokatuko dugu, Altsa-su hobe bat eraikitzea gure helbu-ru izanda”.

Altsasu»

Altsasu»

Bakaiku»

Udaltzaingoaren langile faltaren arazoarendako konponbidea bilatu nahian

Udaltzainen ibilgailua udaletxe parean.

Eskola-kontzentrazioendakodiru-laguntzakHerrikoez aparte beste herri batzue-tako ikasleak hartzen dituzten esko-la publiko batzuk eskola-kontzen-trazio direlako. Hezkuntza Depar-tamentuak aparteko diru-laguntzaematen die udalei.

Diru-laguntzakUdala Ikasleak Laguntza Irurtzun 204 32.706,72Etxarri Aranatz 73 11.703,88Olatzagutia 5 801,64Guztira 282 45.212,24

SAKANA

Enneco, eragileeiaurkeztutaSakanako hainbat arlotako eragile-en 50 bat ordezkari Enneco, hari-tzaren memoria egitasmoaren aur-kezpenean izan ziren ostegunean.Sakanako hainbat udaletako etaelkartetako ordezkariak, garapenagentziak, herri mugimenduak,alderdi politikoak, sindikatuak etaturismo batzordeko kideak izanziren. Etxarri Aranatzen egindakoaurkezpenean Enneco proiektuarenurratsen aurkezpenera eta egitas-moarenganako interesa eta elkar-tasuna erakutsi dute.

»

Page 5: 539 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a sakanerria 5

Bakaiku»

Etxarri Aranatz» Arruazu»

Bakaikuko Gure Esku Dago-kdeituta larunbatean 60 bat bakai-kuar elkartu ziren batzarreaneta herrian galdeketa antolatzeaerabaki zuten. Dagoeneko lan-talde bat lanean dago, bakaikua-rrekin batera galdeketako galde-ra eta metodologia adosteko.“Gune irekiak sortuko ditugu,bakaikuarrek parte hartzeko”.

Galdeketaren ikur gisa herrigainean, Urbasan, dagoen Hiruhaitzeta hartu dute. Herriarensinboloa dena galdeketako leloa ereizanen da: gure h(a)itzak. “Gureeta hitzak/haitzak hitz-jokoarenbidez, gure herriaren nortasuna-rekin lotzen dugu galdeketa, eraberean, haitz horien gerizpea iri-tzi anitzen topaleku bilakatuz”.

Garagarrilaren 19an Bakaikuzaparte Euskal Herriko beste 23herritan galdeketak eginen dituz-

te: Goierriko 22tan eta Diman.Aste bat lehenago Azpeitian egi-nen dute. 2014ko apirilaren 13anetxarriarrek egin zuten aurrene-ko herri galdeketa. Euskal Herriindependente baten herritarra izannahi duzu? galderari %94k baiez-koa erantzun zion. Parte hartzea%41ekoa izan zen.

130 sinadura

Bakaikuko erroldan 290 pertso-na daude. Herri galdeketaren aldesinadurak biltzen aritu dira azkenasteetan eta 130 babes jaso dituz-te dagoeneko. “Babes anitza” delagaztigatu dute. “Bilketa ez dabukatu eta sinadura kopurua han-ditzea da gure helburua”.

Auto gidariak ezbeharraren lekutikihes egin zuen

SOS Nafarroak igandean, 6:00akaldera, jaso zuen deia: Etxarrin,Eragan, errepidean auto batekharrapatutako eta hildako batengorpua zegoen. A.J.R. 19 urtekogazte arbizuarra zen hildakoa.Etxarriko kinto ospakizunetatiketxera bueltan oinez zihoazen bes-te gazte arbizuar batzuen deia zen.Hildakoa ordu bat lehenago Etxa-rrin zegoen.

Eragara joan zen Etxarri Ara-nazko osasun etxeko medikuakheriotza ziurtatu zuen. Gorpuaanbulantzian Lege-Medikuntza-ko Nafarroako Institutura era-man zuten, autopsia egiteko. Jen-detza hunkituak gaztea astearte-an agurtu zuen.

Etxarri Aranazko alkate EnekaMaiz Ulaiarrek gertatutakoa larriazela eta argitzea espero zuela adie-razi zuen. Familiari elkartasunaadierazi zion, Juan Antonio Extre-

mera PPko zinegotziak bezala.

112Ezbeharraren inguruko argibide-ren bat duenak SOS-Nafarroarentelefonora, 112ra, hots egiteko deiaegin du Foruzaingoak. Istripukoautoa zein izan zen identifikatze-ko zuzeneko lekukorik ez dagoe-la eta inguruan kamerarik ez dago-ela gaztigatu du Foruzaingoak,“horregatik, edozein arrastok ger-taerak argitzen lagundu dezake”.Bitartean foruzainak ikerketare-kin segitzen dute, berritasunikgabe. Hildakoaren senide eta laneideklarazioa hartu zieten. Baitaetxera bueltatzea erabaki aurre-tik berarekin egon zirenei ere.

Herri galdeketa garagarrilaren 19an izanen da

Batzarra egin ondoren bakaikuarrek herri galdeketaren berri eman zuten. Utzitakoa

Gazte arbizuarraautoak harrapatutahilda

Espainiako Auzitegi NazionalakAritz Ganboa De Migel eta Askape-nako beste lau kide absolbitu ditu.Horretaz aparte, erakunde interna-zionalista eta haren menpeko era-kundeak ez ditu legez kanpo utzi-ko. “ETAren nazioarteko frontea”izatea leporatuta epaitu zituztenudazkenean, baina epaileek ez duteAskapenaren eta ETAren arteko“inolako harreman zuzenik” aur-kitu. Halako loturarik ez dagoenez,ondorioztatu dute Askapenako“zuzendari” izateak ez dakarrelainolako deliturik. Auzipetuek sei-na urteko espetxe zigorrari, 7.200euroko isunari eta 14 urteko inha-bilitazioari ixkin egin diote.

Askapenatik adierazi dutenez,“absoluzio sententzia garaipenbat da, dudarik gabe, eta bereziki,garaipen politiko bat da. Bai Eus-kal Herriko eta baita lagun ditu-gun beste herrietako pertsona etaantolakundeen garaipena da, esta-tu espainiarra bere politika erre-presiboan mantentzearen aurka-ko bidean herri borrokaren alde-ko apustua egin dugunona”. Aldiberean, Askapenak “esker ona”

adierazi die “eskubide zibil eta poli-tikoen defentsan, zein guk defen-datu eta garatzen dugun proiektuinternazionalistan haien elkarta-sun eta konpromiso militanteaadierazi diguten kide, antolakun-de eta instituzio guztiei”.

Auzipetuek azken bost urteetan“sufritutako kalteak” (atxiloketa,espetxea, dispertsioa, baldintzape-ko askatasuna, ondasunen bloke-oa, hipotekak, pasaporteak ken-tzea eta kontrol judiziala) absolu-zioak ez dituela ordaintzen salatu

dute. Bostek salatu dutenez, “oina-rrizko eskubide zibil eta politiko-en urratzeak, zein espainiar bote-re publiko eta faktikoek abiatuta-ko kriminalizaziopolitiko-mediatikoak drastikokibaldintzatu dute gure egunerokobizitza pertsonal zein militanteaeta ez gaude prest eskubideenurratze hauek guztiak oharkabe-an pasa eta ahanzturara pasa dai-tezen”. Euren militantzia interna-zionalistan ez dutela etsiko adie-razi dute bostek. +www.guaixe.eus

Askapenako bostak Iruñeko Kaldererian. ASKAPENA

Ganboa eta Askapena absolbituak

Page 6: 539 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a6 sakanerria

Alde hemendikaldarrikatzekokandela hegalariakPolizia-errepresio indarrak alde egi-tea aldarrikatzen duen Ospa mugi-menduak gaur arratsalderako hitzor-dua jarri du. Kintoen zortzikoen dan-tzen atsedenaldian alde hemendikaldarrikatuko duten kandela hega-lariak aireratuko dituzte. 18:30etikaurrera Foru plazan haiek saltzekopostua izanen da eta denak bateraaireratuko dituzte. AurkezpeneanOspa mugimenduko kideek adiera-zi zutenez, “gauaren iluntasuneanargi gera dadila: alde hemendik!”Ospako kideek gaineratu dutenez,“herritarren gehiengo zabal batekindar okupatzaile eta errepresibo-en inguruan nahikoa da ozen alda-rrikatzeko eta desmilitarizazioa-ren borrokan pausuak eman daite-zen eskatzen ari da”. Mugimendukoordezkarien iritziz “elkar-bizitzaeta egunerokotasuna baldintzatu-ta dugu, kontroletan, egunerokopatruilajeetan, katxeo edo identi-fikazioetan. Onartezina da eta naz-katuta gaude, horregatik gauak argi-tzera goaz”.

Altsasu»

Irurtzun»Altsasu»

Kurdistan-Siriakoerrefuxiatu eremueiburuzko zikloaSakana Harrera Hiriak-ek antolatu-ta, Siriako gerraren ondorioz erre-fuxiatuak dauden pertsonei, haiekhartzen dituzten eremuei eta harre-ra hiriei buruzko hitzaldia izanenda asteazkenean, 19:30ean, Irurtzun-go kultur etxean. Horretaz aparte,Gani Mirzok, Alepoko artista kur-duak, Irurtzunen kontzertua eskai-niko du otsailaren 13an, larunba-tean, 20:00etan. Ondoren Irakendagoen Domiz errefuxiatu eremua-rekiko elkartasun afaria izanen daIratxo elkartean. Txartelak ostegu-nera arte Iratxon, Monkloan, Piku-xarren edo 669 126 99 telefono-an (Peio) erosi daitezke. Koalizioak heldu den urteko

aurrekontuak egiterakoanherritarren partehartzea lantzeaproposatu du: azalpen hitzaldiak,subentzioak jasotzen dituztentaldeekin bilerak, herritarrekfinkatzeko partidak...

“Behin udalak aurreko legegin-tzaldietako finantza-kargak atze-an utzi dituela eta Nafarroakoaldaketari esker, 2009rako murriz-ketek aurrekontuan izan zuteneragina desegiteko plan bat mar-txan jarri dezakegu. Lana ez duguurte honetan bukatuko, baina bailegegintzaldi honetan izateko pau-suak eman” . Arantza Bengoetxe-aren hitzak dira, Altsasuko Uda-lean EH Bilduren eledunarenak,aurrekontuei aurkeztutako emen-dakinak azaltzerakoan esandako-ak. Eta gaineratu zuen: “anbizio-arekin jokatzeko garaia da”.

Emendakinei dagokienez, koa-lizioak kirol elkarteekin daudenhitzarmenetarako diru saila %10handitzea eta 11.000 euro gehiagobideratzea eskatu du. Ehunekobera handitzea eta kultura talde-endako diru-laguntzen poltsa 4.000euro gehiagorekin betetzea eska-tu dute. Bi arlo horietan %30ekomurrizketak izan ziren 2010ean etahiru urteetan %10eko igoerak egi-tea eskatzen du EH Bilduk,“2010eko egoerara bueltatzeko”.

Bideen konponketara 5.000 euro

gehiago zuzentzea eskatu du koa-lizioak. Horrekin batera, bideenkonponketarako hainbat urtetara-ko plangintza egitea beharrezkojo du. Gainontzeko emendakinakhonakoak dira: kaleen konponke-tara 3.000 euro gehiago; gizarte koo-perazio proiektuetara, liburutegi-rako eta Eguberarendako 2.000naeuro gehiago eta peñendako 1.000euro gehiago. Guztira 30.000 euro-ko emendakinak aurkeztu dituEH Bilduk. “Udaleko kontu-har-tzailearekin kontrastatuak daude,egin daitezkeen emendakinakdira”, ziurtatu zuen Bengoetxeak.

Diru-sailen bat handitzea posi-ble balitz EH Bilduk honakoetanegitea proposatu du: jaietako ekin-tzak, bestelako jaietako ekintzak,jubilatuei diru-laguntzak eta Olen-tzero. “Izan ere, aipatutako sailek%30ko murrizketa jasan zuten2010ean”. Nafarroako Gobernua-ren musika eskolarako ekarpenahandituko balitz familien ekarpe-na txikitzea edo aurreko lau par-tidak handitzea proposatu du.

Inbertsioak Soberakinarekin egin daitezke-en inbertsioak udaleko batzorde-etan lantzea eta denen artean ados-tea proposatu du EH Bilduk, aurre-ko lau urteetan egin den bezala. +www.guaixe.eus

Altsasuarrek azaldu dutenez,“muntaia bat da, deserosoakgarelako egin dute”

Iruñeko Bigarren Instrukzioko-Epaitegiko Fermin Otamendi epai-learen aginduz astelehenean IndarGorriko 18 kide atxilotu zituztenNafarroan barna, tartean bi altsa-suar. Bi egun polizia etxean etaGuardia Civilaren komandantzianegon ondoren epailearen aurretikpasa eta aske gelditu ziren. Epai-leak guztiei “talde kriminalekokide izatea” leporatzen die, ustez“kide edo aurkari diren beste zaleerradikal batzuekin borrokaldibortitzetan parte hartzeagatik”.Epailearen arabera ikertuen hel-burua “beste zalego erradikalbatzuetako kideak jotzea zen. Fut-bola lesio delituak egiteko aitza-kia zen”. Haren arabera ikertuta-koetatik sei buruak lirateke. Epai-leak argi utzi nahi izan du ikerketaez dela Indar Gorriren kontra bai-zik eta pertsona jakin batzuenkontra.

Epaitegian erakutsi dietenorganigramarekin “erabat harri-tuta” gelditu direla azaldu dute bialtsasuarrek. “Kriston pelikulaegin dute”. Adierazi dutenez,“azken aldian hainbat neurri erre-presibo hartzen dira zenbait espa-rruetan eta kirolean eta futbole-

an ere” Gaineratu zutenez, “fut-bolean aldarrikapenerako tartebat dago, eskubideak eta askata-sunak aldarrikatzeko” .

A Coruñako zale bat Madrilenhil eta gero futbol taldeetako peñekbehar bezala eratu eta elkarteenzerrenda batean izen ematerabehartu zituzten. Indar Gorriko-ek uko egin zioten. “Hainbat esta-mentuen neurri murriztaile etaerrepresiboak jasan izan ditugu.Guk horri aurre egin diogu: ezindugu Indar Gorriren pankartarikatera; ezin dugu materialik atera;presoen aldeko ikurra eramatenbadugu 9.000 euroko isuna jasotzendugu; Sadarrekoa kriston apart-heid egoera da, futbol-Gaza bat bizidugu”. Horren aurrean, “gureeskubideen eta askatasunen aldekanpaina bat hasi genuen etaaurrekoan polizia batek esan zuen:hori pagatu egiten da”. Gainera-tu dutenez, “nor bere esparrutikgizarte hobe baten alde borrokansaiatzen da. Zaleok gure eskubi-de eta askatasunak ditugu etahoriek aldarrikatzen ditugu. Esku-bide guztia dugu”.

Abokatuak esan dienez, auzi-bideak “luze” joko du eta epaike-ta “agian bi urte barru” izanendela. Banda kriminaleko kide iza-teagatik urte bateko eta hiru urtearteko espetxe zigor eskaerei aurreegin diezaiekete. Madrilgo Valle-cas auzoko taldeko Bukaneroszalegoko kide batzuei ere halakosalaketa egin zieten eta epaiketaez zen egin. Esperantza hori dutehaiek ere. +www.guaixe.eus

Epaileak Indar Gorriko bikideri “talde kriminalekoak”izatea egotzi die

Asteleheneko batzarra eta gero atxilotuen askatasuna eskatu zuten.Javier Paz, Arantza Bengoetxea, Jose Luis Ojer eta Saioa Erro.

EH Bilduk aurrekontuetarakoemendakinak aurkeztu ditu

»

Page 7: 539 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a kintoak 7

Kintoak Sakanan

UHARTE ARAKIL Kintoen festa, atzotik

Uharte Arakilgo aurtengo 11 kinto-ek atzo hasi zituzten ospakizunak.Ondokoak dira aurtengo kintoak: SuaHerrador, Leire Fernandez, MikelMartiarena, Jon Arenaza, Ane Men-dinueta, Sara Baigorri, Olaia Agirre,Andoni Zazpe, Nahia Lakuntza, AritzGuillerme eta Luis Beraza. Atzo baz-kaltzera bildu ziren eta arratsalde-an baserrietan aritu ziren eskean.Ohitura denez, udalak mojen etxe-ko gela bat utzi die eta ospakizunegun hauetan bertan lo eginen dute.Gaur goizean fabriketara joanendira eskatzera eta arratsaldean etalarunbatean herriko kale guztieta-tik barna ibiliko dira. Larunbateanihoteekin bat egingo dute.

LAKUNTZA Aurten 11 kinto daude Lakuntzan, 8mutil eta 3 neska: Lorena Cerezo, Mira-ri Imaz, Leire Fernandez, Josu Cere-zo, Gorka Arbizu, Xabier Maiza, UnaiZubiria, Ander Cartagena, AgustinImaz, Aitor Turumbai eta Oier Larum-be. Haiekin batera kinto gazteak ego-nen dira ere, 17: Cristina Añazco, Neka-ne Mendieta, Ariane Andueza, MariaZubillaga, Leire Meaza, Leire Berje-ra, Rosmery Ozoria, Saioa Aranzasti,Miren Agirre, Munia El Marhoum, Cris-tian Jimenez, Gaizka Sagarzazu, JavierLopez, Migel Gomez, Andoni Escude-ro, Mikel Agirre eta Joseba Galindo.Astelehenean etxez etxe eta lante-giz lantegi festarako diru eskean ari-ko dira. Tximonenan bazkaltzeko gel-dialdia eginen dute eta afaltzekoaSorginaken. Gauean Tolosako iho-teetara joanen dira. Asteartean eske-an jarraituko dute, eta ospakizunakAltsasun despedituko dituzte.

ARBIZU Kintoek astearteraarte festaArbizuko aurtengo kintoak JosuEtxabarri, Andrea Ganboa, Aroa

Petriati eta Miren Lazkoz dira. Agoz-beyez (ikustezinak arbizueraz) ize-na hartu dute . Beste bost kinto zaha-rrekin ospatuko dituzte hurrengo egu-nak. Gaur gauean Argi Bidea elkarteanparranda eginen dute eta bihar Arbi-zuko ihoteetan murgilduko dira.Igandean musikaren laguntzaz etxez-etxe eskean ariko dira. Gauean Tolo-sako bidea hartuko dute. Astelehe-nean lantegietara eskean joanendira, atzera ere Tolosara joateko. Aste-artean kintoek herri inauteriarenantolakuntzan lagunduko dute: hau-rrendako jolasak eta txokolate-janaprestatu, aittun handiya eta amiñ txi-kiya atondu eta Aldabide elkarte-an herri afaria prestatu.

ETXARRI ARANATZIkus azken orrian, 11 galderak.

BAKAIKU Hiru egunez kintoak nagusiBakaikuko aurtengo kinto segizioa

10 gaztek osatzen dute. Haietakobi, Adur Senar eta Olatz Agirre, dirakintoak. Gainontzekoak kinto gaz-teak eta kinto zaharrak dira, launazehazki. Gaur Bakarrekoetxea elkar-tean bazkaria eta afaria izanen dute.Tenplearen arabera, Altsasura joa-nen dira. Bihar, 9:30etatik aurrera,kinto-eskean ariko dira. Trikitilariakizanen dituzte lagun. Ondoren, auto-busez sagardotegira joanen dira. Ibil-gailua beti-kintoekin beteko dute.Bueltan parranda Altsasun segitukodute. Domekako afariaren ondoren,posible da Altsasun bukatzea.

ITURMENDI Kintoak gaur eta bihar jaiIturmendiko aurtengo kintada 10gaztek osatzen dute: Oihan Artola,Josu Gabirondo, Aitor Lopez, IgoneOlmos, Iñaki Olmos, Sliman Bouja-ja, Ainhoa Lopez, Nahia Nuñez,Nuria Lanz eta Oihane Gabirondo.Kinto segizoa, berriz, haiek bainobi urte gazteagoak eta helduagoak

diren iturmendiarrek osatuko dute,guztira 29. Aritzaga elkartean afal-tzera elkartuko dira eta ondoren Ser-gey dj-rekin dantzaldia izanen dute. Bihar, 10:00etan, gosaltzeko hitzor-dua dute jarria. Trikitilariak, pande-rojoleak eta bonboa aldean dituz-tela, eskean ariko dira. Iturmendia-rrei, esker onez, pastak eta moskatelaeskainiko dizkiete. Arratsaldeankaraokearekin primeran pasa etagero, Altsasuko kintoak ikusterajoanen dira eta han afalduko dute,parranda luzatuz. Kinto iturmendiarrak urteko lehenminututan kalera atera ziren eta Urte-berri abesten kantu-eskean arituziren. Jasotako dirua kinto ospaki-zunetan gastatzeko gorde zuten.

URDIAINProtagonistak, 10kintoHamar urdiaindarrek osatzen duteaurtengo kintada: Jon Mendia, UxueMendez, Amaia Galartza, Hugo Osti-za, Sarabe Arakama, Iratxe Urrutia,

Asier Pardo, Bingen Galartza, EnekoVillar eta Ander Galartza. Denak baz-kaltzera elkartuko dira gaur. Ondo-ren, trikitilarien laguntzaz, kalejiranibiliko dira. Ibilbidean axuri baten zoz-ketarako txartelak salduko dituzte.Afaldu eta parranda pixka bat egi-nez despedituko dute eguna. Larunbatean, 11:30ean Benignorenomenezko gosaria egonen da pla-zan, eta 12:30ean 25 urteko kinto-ek zortzikoa dantzatuko dute. Aur-tengo kintoak, bazkaldu eta gero,baserrietara joanen dira boletoaksaltzera. Arratsaldean gainontzekokintadekin bildu eta parranda ordutxikietaraino luzatuko da. Domekan, 10:30ean, kintoek txis-tulariekin batera gosalduko dute.12:30ean plazan, frontoian egural-diak laguntzen ez badu, zortzikoadantzatuko dute. Aurten bost muti-lek eta neska batek eginen dute. Huraerrege bezperatik entseatzen ari diraJavier Zelaiaren, Ipiren, esanetara.Ondoren axuria zozketatuko duteeta eskean ibiliko dira.

ALTSASU Kinto ospakizunluzeak hastera doaz Gaur hasi eta asteazkenean despe-dituko dira Altsasuko kinto ospaki-zunak, asteartean ihoteendako gel-dialdia egin eta gero. 59 gaztek osa-tzen dute aurtengo kintada, 34 neskeketa 25 mutilek. Haien guztien buruMelany Morales eta Imanol Lobo Yere-gi (erregina eta erregea) eta PaulaDiaz Diego eta Alberto Barrikarte Cal-vo dira (erregina-ordea eta errege-ordea). Hirugarren urtez segidanguztiek batera eskatuko dute. Aur-ten 25 urte beteko dira neska taldebat Santa Ageda eskean aritu zena. Kinto altsasuarrek atzo hasi zituz-ten euren ospakizunak. Haietakobatzuk Santa Agedaren omenezkoelizkizunean izan ziren iluntzean.Hala ere, gaur dute egun handia.7:00etarako kintoak kalean izanendira, festarako dirua eskatzen. Nes-kak baserritarrez jantzita eta muti-lak goitik behera txuriz, bularra

Olaztin, astelehenera arte kinto!

Herenegun afaltzera elkartuz hasi zituzten aurtengo kinto ospakizunak Olatzagutian. 11 kinto dira, 2 mutil eta 9 neska: Iban Imaz, MarkelGalbete, Irantzu Imaz, Lorena Lopez de Goikoetxea, Leire Vilariño, Maider Vilariño, Naroa Gurmindo, Amaia Zubikoa, Jessica Aristu, AlbaMarin eta Cristina Lucero. Atzo, txaranga lagun zutela, dirua eskatzen ibili ziren. Gaur goizean, meza eta gero, herriko medikuari, apezari,gazteenari eta adinduari opil bana banatuko dizkiote. Azken bi horiek Imanol Arregi eta Jacinto Perez Lezea dira. Bazkaria eta afariare-kin borobilduko dituzte gaurko ospakizunak. Olatzagutiko kintada guztiak bihar festarako hitzordua dute. Kintoak 11:00etarako txaran-garekin herrian barna ibiliko dira eta eguerdia pasata talde argazkia aterako dute. Eta haiekin aurten 45 urte eta 60 urte betetzen dutenkintadek ere. Arratsaldean plazan dantzarako aukera izanen dute guztiek, 19:00etatik 23:00etara, Drindots taldearekin San Miguel pla-zan dantzatzeko aukera izanen da; eguraldi txarra eginez gero frontoira lekualdatuko da. 20:00etan, bestalde, gaztetxean Eingo al deu tal-dearekin erromeria izanen da. Domekan, kintoak bazkaltzera elkartuko dira. Arratsaldean, txaranga lagun, musika doinuak herrian bar-na zabalduko dituzte, afaltzeko garaira arte. Kinto olaztiarrek astelehenean despedituko dituzte ospakizunak, afaria eta parranda eginez.

Page 8: 539 guaixe

IRURTZUNGaur herri inauteria,bihar hiri inauteriaEskolako ikasleek gaur goizean abia-raziko dituzte ihote ospakizunak.Arratsaldean herri ihotearen txan-da izanen da eta horrek, bihar, leku-koa hiri inauteriari pasako dio.

>> Otsailak 5, ostirala 10:15ean Mozorroen desfilea, hamaiketa-koa, kalejira Irurtzunen barna, Marigorrirenerretzea eskolan. 18:00etan Herri inauteria, plazatik: joaldunhandi eta txikia, mitologia-pertsonaiak(Iskidi). Txitorr-jatea, Mielotxinen erreketa.Otamena, Larrazpin. 23:30ean Kontzertuak Larrazpin: Katez,Skarmentu eta Desperdizio.

>> Otsailak 6, larunbata13:30ean Kalejira Jarauta 69 txarangare-kin. 14:00etan Bazkaria jubilatu elkartean. 14:30ean Herri bazkaria eskolakojantokian. 17:00etan Inauteri kalejira, txarangarekin,eskolatik abiatuta. 18:00etan Mozorratutako pertsonen etakoadrilen kontzentrazioa, plazan. 18:30ean Inauteri desfilea, plazan. 19:30ean Musika eta txistorra-jatea. 22:30ean Techno gaua Larrazpi elkartean.

>> Otsailak 7, igandea18:00etan Oliver magoaren Liburumagikoa ikuskizuna kultur etxean.

IRANETA Inauteria ate jokaSanta Ageda koruak atzo Irañetan bar-na ibili ondoren, inauteri segizioarentxanda izanen da bihar. Hala ere, segi-zioko protagonista den Atxun Zarkoaprestatzeko txapel Azpi elkartean gaur,18:30ean, dute hitzordua. Inauteriospakizunak, bihar, hamaiketakoare-kin hasiko dituzte. Ohiko ardi tripo-txak gosaldu ondoren mozorrotuakherrian barna kalejiran ibiliko dira. Goi-tik behera txuriz jantzita joanen dira,bizkarrean koloretako zintak dituzte-la, gerriko gorriz eta zintadun txanoz. Musikaz lagundutako segizioakezkongai dauden emakumeen etxe-etan geldialdiak eginen ditu, haie-tan zinta batez lotutako ezpel adar-txoz osatutako paxoak utziko dituz-te. Kalejira elkarteko mahaiandespedituko da, bazkal garaian. 40bat irintar eseriko dira mahaiarenbueltan. Ardikia bazkaldu ondoren,

18:00ak aldera, mozorrotuak, atze-ra ere, kalera aterako dira. Orain-goan, Atxun Zarkoa lagun dutelaherrian barnako kalejira eginendute, trikitilariak lagunduta. Ibilbi-dea elkartearen parean despeditu-ko da eta Atxun Zarkoak han bereazkena ezagutuko du, sua. Ihote afa-riarekin irintarrek ospakizuna ordutxikiak arte luzatuko dute.

UHARTE ARAKIL Goiz goizetikmozorratutakoenfesta UhartenBihar, larunbat goizetik ospatuko dirainauteriak Uharte Arakilen. Goize-ko 10:00etan gosarian bilduko dira,eta, hortaz, goizetik murgildukodira uhartearrak inauterietan. Goi-zean gosaltzera bilduko dira koa-drila batzuk. Ondoren, herriari buel-ta emango diote fanfarrearekin.Uharte Arakilgo joaldunak ere batuegingo dira kalejirara. 15:00etan bazkaltzera bilduko dira,Aralar Mendi elkartean. Majo baz-

kaldu ondoren, 17:30ak aldera kale-jira koloretsua abiatuko da handik,musika lagun, herria zeharkatukoduena. Jakina, parrandak ordu txi-kiak arte segituko du.

ARRUAZUMoxorruek kaleraUrtero moduan, etxeko txikienak iza-nen dira Arbazuko moxorroen pro-tagonistak. 17:00ak aldera aterakodira mozorrotutako haurrak plazara.Moxorroak herri ihoteko Arruazukopertsonaiak dira, burua estalita etazigorra eskuan, jendea berotu nahianibiliko direnak. Etxez etxe egindakoerrondan bildutako jaki eta diruare-kin, txikiek Itur-Gain elkartean merien-da ederra eginen dute.

LAKUNTZABihar mozorro festa,astearteanzatamarroekhartuko dituzte

kaleakLarunbatean mozorro festa antola-tu dute Lakuntzan. Eguerditik aurre-ra hasiko dira lehen mozorrotuakateratzen, eta bazkari herrikoian bil-du eta gero, arratsalde eta gau par-tean parranda ederra egiteko auke-ra izango da Lakuntzan.Ihoteek jarraipena izanen dute aste-artean. Etxeko txikienak mozorro-tuko dira eta eguneko protagonis-tak, zatamarroak, aterako dira kale-ra. Soinean arropa eta zaku zaharrakjantzita, aurpegia zapi batekin esta-lita, buruan lastozko txapela etaeskuan erratza, sardea edo urritzmakila dutela, jendearen atzetikibiliko dira, izutu eta haiek berotze-ko asmoz. Haiek zirikatzeko “Zata-marro begi-gorri urtien behin eto-rri” kantatuko diete haurrek.

>> Otsailak 6, larunbata13:00etan Salda plazan.14:00etan Bazkari herrikoia Kultur Etxean.(Txartelak Gure Nahia elkartean salgai).Ondoren musika eta dantza!

>> Otsailak 9, asteartea17:00etan: Txokolatada plazan, musika etadantza.18:30ean Zatamarruek.

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a8 ihoteak

Inauteriak Sakanan

Badatoz ihoteak!Kintoak Sakanan

gurutzatzen dien zapiekin, kaikue-kin eta txapelarekin. 9:00etan kin-tadako lau buruak, Maider eta Axiozahato-eramaileak lagun, udaletxe-tik abiatuko dute santa-eskea, opi-lak bilduz. Mutilek, gainera, zintazedertutako gorosti makila eta diruajasotzekoo zilarrezko erretilua iza-nen dituzte aldean. Bildutako dirutzarekin kinto ospa-kizuneko bazkari-afariak eta bes-telakoak ordainduko dituzte. Gaue-ro taberna batean ordu txikiak arteegonen dira. Gaur Gautxorin, dome-kan Koxkan, astelehenean Xumeneta asteazkenean Arkangoan.

Dantza

Gaur, 19:00etan lehen zortzikoadantzatuko dute. Bost egun dituz-te denak dantza egiteko. AndoniBeramendi eta Txetxo Claver izandira aurten dantza irakasleak.

Ezteiak

Alsasuko kintada guztiak bihar elkar-tuko dira. Baina gaurko egunez fes-ta egun handia dute kinto gisa zila-rrezko, urrezko eta platinozko ezteiakegiten dituztenak. Aurten 60 urteegiten dituen kintadak bere ospa-kizuneko oroitzapen berezia du.Izan ere, Kunkunak zinema amateurtaldeak ospakizun haien grabazioaegin zuen. Gaur egun Interneten ikusdaiteke bideoa: https://www.you-tube.com/watch?v=RHkgtVk7--0

ZIORDIA Hiru festa egun 5kintorendako Aurten bi ziordiar dira kintoak: Aia-ra Fernandez eta Gorka Mujika.Haiekin batera hiru kinto gazte ibi-liko dira: Amaiur Bengoetxea, Mai-te Cristobal eta Leire Berjera. Erre-kakartea elkartean bazkalduko duteeta gauean Altsasura joanen dira. Larunbatean hamaiketakoa eginendute. Santa eskean abiatuko diraondoren, trikitiak lagun. Esker onez,ziordiarrei ardoa edo tabakoa eskai-niko diete. Jasotakoa zenbatu ondo-ren, euren gurasoek prestatutakobazkariarekin berdinduko dute tri-pa zuloa. Iluntzean Altsasuko kin-toak dantzan ikustera joanen dira,4 kinto zaharrekin. Ordu txikiak arteluzatuko da gaua. Domekan tabernan bazkalduko duteeta kinto ospakizunak Altsasun des-pedituko dituzte.

Page 9: 539 guaixe

ARBIZULarunbateanmozorro festa etaasteartean Aittunhandiya eta AmiñtxikiyaArbizuarrek bi egunetan ospatzendituzte ihoteak. Larunbatean mozo-rro festa izanen da eta asteartean,berriz, ohitura zaharrak berritu etatxatarren eguna ospatuko dute.Arratsaldean, Arbizuko iyoteetakoprotagonista Aittun haundiya etaAmiñ txikiya erreko dituzte plazan.

>> Otsailak 6, larunbata12:00etan Aatea plazan.13:00etan Mozorrotuen kalejira.15:00etan Herri bazkaria Alda-Biden(Sarrerak Karrikan salgai).

>> Otsailak 8, astelehena17:00etan Zinea udaletxean: PippiGaltzaluze.

>> Otsailak 9, asteartea11:00etan Pixkeet eskien.17:00etan Haurrendako jolasak (plazanedo kiroldegian).19:00etan Txistorra plazan. 20:00etan Aittun Haundiya, Amiñ txikiyaeta txatamorroak.21:00etan Herri afaria Alda-Biden.

UNANUIgandean etaasteartean, badatozMamuxarroak!Nork ez ditu Unanuko mamuxarro-ak ezagutzen? Kamixeta eta galtzon-tzilo luze zuriak, gerriko beltza edogorria, paxpalinak eta zatak soine-an dituztela eta aurpegia metalez-ko katolaz estalita, kalera aterakodira igandean eta asteartean, Una-nun bildutako guztiak izutzera. Maki-la arin-arin mugitzen dute eta inorgutxi libratzen da hanketan maki-lakada majoa hartzeaz. Igandean mamuxarro txikiak iza-nen dira protagonista, eta astear-te-ihotean mamoxarro handiak. Biegunetan arratsaldeko 16:30 edo17:00ak aldera aterako dira mamo-xarroak, eta 18:00ak arte Unanu-ko karriketan gora eta behera ibi-liko dira, jendea berotzen. Ondo-ren auzatea eginen da eliza atean,musikak lagunduta. Ohi bezala,astearte ihotean herriko emakume-ek prestatutako piperropil goxoakez dira faltako. Gauean, herritarrekafaria eginen dute eskean aterata-koarekin.

LIZARRAGABihar denokmozorrotuta!!!Bihar, larunbatarekin, ihoteetanmurgilduko dira lizarragatarrak.Duela gutxi berreskuratu zutenospakizuna, arrakasta handiz.Bihar eguerdian haur, gazte etaheldu guztiak mozorrotuko dira.Azi Iturri elkartean bapo bazkal-du, eta arratsaldean herrian bar-na eskean ibiliko dira mozorrotu-tako lizarragatarrak, musika lagun.Etxeetan eskean jasotakoarekin,gainera, afaria eginen dute atze-ra ere elkartean.

ETXARRI ARANATZ Ihoteetako azken biegunakAzken hiru ostegunetan gizakunde,andrekunde eta garikunde ospatuondoren, Etxarrin ihoteetako hurren-go protagonistak haurrak izanen dira.Igandean zalduniyotea ospatukodute. Txatarraz jantzita mozorrotu-ko dira txikiak eta plazan elkartu-ko dira, 17:30ean. Herrian barna-ko kalejira eginen dute musikaklagunduyta eta hura despeditzekotxokolate-jana izanen dute, Udabe-rri elkarteak eskainia. Astearteyoterekin despedituko daEtxarriko mozorro garaia (festeta-ko astelehenera arte). Libre dina-mikak egun horretarako laranjakolorez mozorrotzeko deialdia egindu. Iyote batzordeak, bestalde,urtero moduan egitaraua presta-tu du.

>> Otsailak 9, asteartea10:00etatik 14:00etara Kalejiratrikitilariekin, kintoen eskutik. 12:00etan Gaur Jaia, haurrendakoanimazioa eta dantzaldia. 14:30ean Herri bazkaria Karrikestuelkartean, Librek antolatuta.17:30ean Txokolate-jana. 18:00etan Kalejira, Librek antolatuta. 18:00etatik 22:00etara Dantzaldia Orotstaldearekin.

BAKAIKUAstearteantxikienakprotagonista Asteartean, Bakaikuko gurasoekantolatuta, haurren ihotea ospatukoda. Eguerdirako mozorrotuta egonendira bakaikuar txikiak, eta elkarte-an bazkalduko dute. Santa Ageda kan-tuan eta eskean bildutakoarekinordaintzen da bazkaria. Arratsalde-an, kalejira koloretsuak zeharkatu-ko du Bakaiku, plazan despeditukodena, txokolate beroa edanez. Bestalde, aipatzekoa da aurtenkamarroen ihoteak otsailaren 20anospatuko direla Bakaikun.

ITURMENDIIgandean txikienmozorroak etaastearteanjitomotxorroak

Iturmendin domeka dute inauterie-tako egun nagusia. 17:00etatikaurrera mozorroen kalejira izanenda, buruhandiekin, eta festarekin bateginen dute herritar guztiek, hau-rrek bereziki. Urtero bezala, kaleji-ran parte hartuko du dragoi mira-garriak. Mozorro giroan, iturmen-diarrek buelta emanen diote herriari.Festa borobiltzeko, 18:00etan txo-kolatada eginen dute frontoian. Egu-raldiak laguntzen ez badu Aritzagaelkartean babestuko dira. Asteartean ihote giroak jarraipe-na izanen du Aitzkozar elkartean.19:00ak aldera jitomotxorroenkalejira zaratatsua eginen dute

herrian barna, eta, ondoren, Aitz-kozar elkarteko beroan elkartukodira afaltzera.

URDIAINMantaguna,momoxarro txikiaketa handiakAurten ihoteek eta Santa Ageda ospa-kizunak bat egiten dute. Larunba-tean Urdiaingo kintada guztiak bapobazkaltzen egongo dira, baina txi-kienek ihoteei hasiera emanen dio-te. Izan ere, larunbatean Mantagu-na ospatuko da Urdiainen. Arpile-razko mantak edo zakuak soineanjantzita, ikusi ahal izateko bi zuloeginda, inguruan dituztenak zirika-tu eta berotuko dituzte mozorro-tuek. “Mantaguna guna, guna, guna,zakuan kunkuna” kantatuko diete. Domekan momoxarro txikien txan-da izanen da. Iluntzen duenetik,aurrera eta atzera ibiliko dira momo-xarro txikiak, jendearen atzetik,haiek berotzeko asmoz. Horretaz

gain, mozorro ezberdinez jantzitaegongo dira txikienak. Txokolatadaizaten da Urdiaingo plazan, eta egu-raldi txarra eginez gero, frontoian. Momoxarro handien eguna astear-te arratsaldekoa da. Momoxarroekkorrikaldi ederrak eginaraziko diz-kiete 18:00etatik aurrera, iluntzenduenetik aurrera, kooperatiba pare-an bilduko direnei. “Momoxarroxirrikiti xarro, esportero molinero,zaia janda putza gero, arre konpa-ñero" kantatuko diete. Bestalde,sorgin afaririk ere izanen da aste-artean. Momoxarroak, bai txikiak bai han-diak, goitik behera janzten dira, aur-pegia bera ere estaliz. Hainbat itxu-ra har dezakete: ardi-narruak dituz-te batzuek, buruan txano konikoajantziko dute besteek, ohe-estalkiak,farak eta beste. Arratsalde osoamozorrotuta egon eta gero,20:00etan aurpegiko tapakiak ken-tzea da ohitura.

ALTSASU Txikienekabiaraziko dituzteihote ospakizunakHaur altsasuarrek hiru data dituenihote ospakizunari hasiera emanendiote. Domeka arratsaldean haiekizanen dira nagusi. Asteartean herriihotea ospatuko dute eta heldu denlarunbatean, hiri inauteriaren txan-da izanen da. Astearteko ihoteko segizioa hona-ko pertsonaiek osatuko dute: momo-txorroak, ereintza, juan-tranposo-ak, maskaritak, akerrak eta sorgi-nak, ezkontza eta matxin gaiztoak.Eta berritasuna Zumalakarregi pla-zan ikusteko aukera izanen da. Dan-tzarima dantza konpainiako kide-ak, sorginez mozorrotatuta, akela-rrea antzeztuko dute. Bestalde, inauteri batzordeak hain-bat ohar zabaldu ditu ihote segizioabehar bezala segitzeko. Batetik, jaki-narazi dute momotxorroak eta bes-te pertsonaiak Zelandin janzten diren

bitartean bisitariek hori ikustekoaukera izanen dutela, baina frontoi-ra sartzeko deia egiten zaienean,Zelandiko eremutik ateratzea eska-tu dute. Momotxorro txikiak segizio-aren irteeraren ezkerreko aldeanegoteko eskaera luzatu dute, aurre-ko urteetako istripuak ez errepika-tzeko. Ibilbidean hiri-altzariak erres-petatzeko eskatu dute inauteri batzor-deko kideek, baita artzainen esanakkontuan hartzeko ere.

>> Otsailak 7, domeka17:30ean Haurren maskarada, Iortia kulturguneko zabalgunean. Txokolate-jana,dantzaldia, eta mozorro festa DantzaKasting taldearekin. 20:30ean Zezensuzkoa.

>> Otsailak 9, asteartea. Herriinauteria14:30ean Herri bazkaria, Burundapilotalekuan. 16:30ean Puska biltzea, Alde Zaharrean. 16:30ean Momotxorro txikien elkarreata-ratzea eta txokolate-jana, Zumalakarregin. 17:00etan Momotxorro txikien irteera. 17:30ean Auzatea, Gure Etxea eraikinean. 18:00etan Inauteri txikiaren etorrera etaMomotxorro txikien dantza, Foru plazan. 18:20an Momonzuskoa. 18:30ean Kalejira, Foru plazatik Zelandirai-no. Torrada dastatzea, Gure Etxea eraikinean. 18:45ean Odolaren erritoa eta herriinauteriko elkarretaratzea, Zelandin. 19:00etatik 21:00etara Dantzaldia BetiJai bikotearekin, Foru plazan. 19:30ean Herri inauteriaren irteera,Zelanditik. Sorginen itzulera, akelarrea, Dantzarimakonpainiaren emanaldia Zumalakarregiplazan. Ezkontza eta gozagarria, Gurutze Sainduaauzoan. 21:00etan Foru plazara iristea etaMomotxorroen dantza. Ezkila-jotzea, mozorroak kentzea etamomotxorroen akaberako dantza. 22:00etatik 24:00etara Dantzaldia BetiJai bikotearekin, Foru Plazan.

OLATZAGUTIA Haur ihoteaastearteanOlatzagutiko haurren mozorro fes-ta asteartean izango da. 17:00etanpilotalekuan elkartuko dira mozo-rrotu txikiak. Han merendu ederrazgozatzeaz aparte diskotekea izanendute. Otsailaren 13an herri inaute-ria ospatuko da Olaztin, eta otsai-laren 20an hiri inauteria. Egun hone-tarako Udalak Inauterietako I. Karro-zen Lehiaketa antolatu du. Eguneanbertan eman behar da izena. Lehensaridunak 200 euro jasoko ditu etabigarrenak 100 euro.

ZIORDIAHaurrenmozorro festaZiordiarrek asteartean haurren inau-teria ospatuko dute. Hitzordua17:00etan jarrita dute. Mozorrotu txi-kien segizioa osatu bezain lasterkalejira abiaraziko dute. Herrian bar-na euren mozorroekin eta musika-rekin ibili eta gero Errekakarteaelkartean txokolate-jatea eta ogitar-tekoak izanen dituzte zain. Helduek,berriz, hurrengo larunbatera itxaronbeharko dute mozorrotzeko. Triki-poteoa eta elkartean afaria iragarridituzte ordurako. Afarirako txarte-lak salgai daude Urbasa ea Etxalekutabernetan etaErrekakartea elkarte-an, otsailaren 8ra arte (hau barne).

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a Ihoteak 9

Inauteriak Sakanan

Page 10: 539 guaixe

Alex Jaka Razkin

Eskerrak eman nahi dizkizuegumomentu latz hauetan, gure ondoan

egon zareten guztiei.

Familia

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a10 eskelak

Alex Jaka Razkin

Gogoan izango zaitugu.

Biyotzes, dolumiñek fameliyai.

Argi Bidea Gazte Elkartea

Alex Jaka Razkin

Betiko gurekin.

Zure gurasoen Etxarriko koadrila

Alex Jaka RazkinAmets bat baldin bada

betiko biziaamets ederrena da,

amets da guztia.

Andra Mari Ikastolako guraso, langile eta ikasleak

Alex Jaka Razkin

Gogoan dugu gure artean zure lehen eguna,

gogoan urteetan zehar eskainitako bizipoza eta alaitasuna.

Adiorik ez, eskerrik asko laguna!

Andra Mari ikastolako zure gelakideak

Alex Jaka Razkin

Gogora ekartzeko garaianduzu poza begietan.

Horrela oroituko zaitugubeti gure bihotzetan.

96ko kintuek

Jaiotzak

• Imanol Arregi Estevez,ilbeltzaren 18an Olaztin.• Maialen Leitza Errazkin,ilbeltzaren 25ean Arbizun.• Emily Chamba Maiorga,ilbeltzaren 29an EtxarriAranatzen.

Ezkontzak

• Juan Ramon Imaz Galbete etaMaria Eugenia Aierdi Gozalo,ilbeltzaren 22an Olaztin.

Heriotzak

• Francisco Galan Canales,ilbeltzaren 28an Altsasun.• Maria Zabalo Urizar, ilbeltzaren29an Altsasun.• Alex Jaka Razkin, ilbeltzaren31n Arbizun.• Pablo Arza Lezea, otsailaren1ean Altsasun.• Esteban Diaz Tadeo, otsailaren2an Altsasun.•Maria Flores Lanz, otsailaren2an Lakuntzan.• Alfredo Urteaga Sagasti,otsailaren 3an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Alex Jaka Razkin

Egunak argittu ez arren, luze iraungo du zure itzalak.

Zure lehengusuak

Alex Jaka Razkin

Gau ilunean izar berri bat piztu da.

Jaka Karreran amiñaan etxekuek

Page 11: 539 guaixe

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALDU

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

ERRENTAN EMAN

80 m2 dituen etxebizitza alokatzen duguEtxarri Aranazen. 3 logela, sukaldea, komunaeta egongela. Altzariz horniturik. Garajea eta 30m2 ko lorategia barne. Tel 609 84 55 99.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdu-tako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsaketa nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak: 19.Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak,erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak etaoinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Besteobjetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

IkastaroakEmakumeendako oinarrizko defentsa per-tsonaleko ikastaroa. Irurtzungo OinarrizkoGizarte Zerbitzuen mankomunitateak antolatu duikastaroa. Otsailaren 17tik 27ra izanen da ikastaroa,asteazken, ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik11:00etara. Astegunetan kultur etxean eta astebu-ruan gimnasioan. Otsailaren 12ra arte eman daitekeizena mankomunitatearen bulegoan edo 948 600694 telefonora hots eginez. 5 euro.

Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongi-zatea bermatzen duen proiektu euskalduna.Harremanetarako 620 25 42 30 [email protected]

Liburu aurkezpena. “¿Quién con fuego?” ele-berria aurkeztuko du Carlos Ollo RazkinekZiordiko liburutegian otsailaren 25ean, 18:30ean.

Irurtzungo irakurle taldea. “La madre” -Maximo Gorki. Martxoaren 3an, 18:00etan liburu-tegian.

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisiaduen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korron-te honetan sartu dezake dirua: ES 33 2100 53652301 0002 9770.

Lamias, Nafarroako Emakume Gazteak.Atzerrian dauden Estatu Españoleko gazteendakokonpetentzia digitalak on line eta doan ikastekoaukera. Prestakuntza-programa 2016ko martxo-aren 7an hasiko da eta bukatu ekainaren 5ean,140 ordu izanen dira. Plaza mugatuak. Argibidegehiago: [email protected]. Izenematea: http://ow.ly/Xgg9Y

Benigno omentzeko auzolana. Apirilean egunosoko omenaldia eginen da Urdiainen.Proiektatuko den ikusentzunezkoa egiteko argaz-kiak behar dira. Baita egunean bertan lan egiteko.Harremanetarako: [email protected]

Berria Beka. Berria Hedabideen Fundazioak, BerriaTaldearen eta Laboral Kutxaren laguntzaz, Berriabekaren hirugarren aldirako deialdia egin du, euskara,hedabideak eta teknologia berriak kontuan hartutaproiektu berriak sortu eta martxan jartzeko.Proiektuak 2016ko apirilaren 1erako aurkeztu beharko

dira eta proiektu irabazleak 12.000 euroko laguntzajasoko du proiektua martxan jartzeko.

Lakuntzako elkartasun zozketa. Zenbaki sari-tuak, hauek dira: Egur berogailua, 1244; Gurutzsaskia, 828; Brindi saria, 681; Eder saskia, 2393;ardo loteak, 121, 1886 eta 2376.

Sakanako Belenzaleen zozketa. 324 zb.Egoitzara joan saria jasotzera.

Etxarriko irakurle taldea. Ilbeltzaren 28an,ostegunean, 19:00etan liburutegian elkartuko daJose Luis Asensio “Ixa asap!” liburuaz hizketatzeko.

Irurtzungo irakurle taldea. Otsailak 4, 18:00etan,“Un armario lleno de sombra – Antonio Gamoneda

Arropa bilketa. Calais-eko errefuxiatuendako:

mantak, lo zakuak, kanpin dendak, neguko arro-pa. Bilketa puntuak: Beheko Benta, 3. Altsasu.Astelehenetik ostiralera 15:45tik 17:45era. Besteordutegiak: 660 89 05 45.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a oharrak 11

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Tomas Lezea FernandezManolo Cortés Cerro

25. urteurrena (1991-2016)

Hain urrun, hain gertu.

Zuen kintoak

Naiara gure artean egongo zara beti

zuk zenuenirrifarrarekin eta zu zinenalaiarekin.

Zure kintoak

76ko Kintoak

Beti gure gogoanizanen zaituztegu.

Altsasun.

Fidel ZalduaJose Migel Razkin

Migel Angel Berastegi

Kintuek gogoan zaituztegu.

Arbizun.

Alfredo Urteaga Sagasti

Eskerrak eman nahi dizkizuegumomentu latz hauetan, gure ondoan

egon zareten guztiei.

Familia

Page 12: 539 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a12

Mendia

Igeriketa

Pilota

ZURE EKO DENDAI R U R T Z U N

€10 eko deskontua kontsul-ta terapeutikoetan.

HOTEL OLATZEAA R B I Z U

Eguneko menuarekin, kafeadoan, menu bereziarekin,txupitoa doan.

ETXARRI HORTZ KLINIKA

E T X A R R I A R A N A T Z%10eko deskontua garbike-tetan.

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua, eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAINURDEIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

URREZKOA BITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €ko erosketaegitean, %10eko deskontua.

ETXARRI KOMERTZIALA

E T X A R R I A R A N A T Z% 10eko deskontua koltxoie-tan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

200 m bularretan bigarrena sailkatuzen

Asteburuan Euskal Herriko hau-rren mailako Neguko IgeriketaTxapelketa jokatu zen TolosakoUsabal kiroldegian. Gipuzkoa,Araba, Nafarroa eta Bizkaiko 300igerilari inguru lehiatu ziren ber-tan, eta Euskal Herriko lehenen-go mailari eustea zuten jokoan.Txapelketan parte hartzeko gutxie-neko batzuk behar dira, SakanaIgerilari Taldeko Iker Irigoien Cla-verrek betetzen dituenak, eta txa-pelketan parte hartu zuen sakan-darrak. Iker hiru probatan arituzen: 400 m estilo, 400 m libre eta200 m bular. Oso ongi aritu zen Iker:200 m bularretan bigarrena sail-katu zen (2:56), 400 m libretan 11.a(4:43) eta 400 m estilotan 9.a (5:36).

Urrezko puntua lortu zuten Ezkurdiaketa Barriolak Irribarriari eta MerinoI.ari 22 eta 19 irabazi eta gero.Txapelketan bizirik diraute etaasteartean Irujoren eta Rezustarenkontra bosgarren puntua lortu nahidute

Joseba Ezkurdiak eta Abel Barrio-lak Binakako Txapelketako lauga-rren puntua lortu zuten igandeaneta finalerdietara pasatzeko sail-katzeko borrokan jarraitzen dute.Hori bai, izugarri sufritu beharizan zuten Irribarria eta MerinoI.a irabazteko.

Partida erabakita zutela ziru-dien, 15 eta 8 aurreratu baitzirenEzkurdia eta Barriola. Ezkurdiafin zebilen aurrean eta Irribarriaeta Merino I.a ezinean zebiltzan.Baina abiadura gehiago zuen pilo-ta bat aukeratu zutenetik –Ezkur-diak eta Barriolak hautatutakoa–egoerari buelta eman zioten. Errio-xako atzelaria atzean gailentzenhasi zen eta Irribarria aukerak iza-ten hasi zen. Horrela, airez 8 tan-to lortu zituzten, eta 17 eta 18aurreratu ziren Irribarria etaMerino. Ezkurdiak eta Barriolaksakea berreskuratu zuten eta pilo-ta motelago bat aukeratu zuten.Izugarri sufritu zuten eta Irriba-rriak egindako 3 akats jarraiei

esker bukaeran 22 eta 19 irabazizuten eta euren laugarren puntualortu zuten, oraindik ere finaler-dietara sailkatzeko aukerak izateaahalbideratzen diena.

Asteburuan jokatuko den Bina-kako Txapelketako 10. jardunal-dian Ezkurdiak eta Barriolak Iru-jo eta Rezusta izanen dituzte aur-kari, asteartean, ihauterietanmurgilduta egongo den Tolosan.Irujo eta Rezusta txapelketakoliderrak dira (8 puntu). Irujok ezzuen azken jardunaldian jokatu,Xala aritu zen bere ordez bainaTolosan Iberokoa aritzea aurrei-kusten da. Nahiz eta Irujo etaRezusta faboritoak izan, dena ema-tera aterako dira Ezkurdia etaBarriola, aukerak izaten segitze-ko bosgarren puntu hori beha-

rrezkoa dutelako. Partida gogorraeta lehiatua espero du katedrakBeotibarren.

kirola >>FUTBOLA

SAKANAKO FUTBOL 8 TOPAKETEN ATSE-DENALDIA: Sakanako Futbol 8 Topaketekatsedenaldia hartuko dute, Santa Ageda

eta inauteriak direlako, besteak beste. Api-rilaren 10ean jokatuko da topaketetakohurrengo jardunaldia, hamabigarrena.

Iker Irigoien bigarrena Euskal Herriko Txapelketan

Iker Irigoien Euskal Herriko txapelketakobigarrena, 200 m bularretan. utzitakoa

Binakakoa. Sailkapena:

Irujo-Rezusta 8 puntuOlaizola II.a-Urrutikoetxea 6 puntuArtola-Albisu 6 puntuBengoetxea VI.a-Untoria 5 puntuEzkurdia-Barriola 4 puntuAltuna II.a-Merino II.a 3 puntuIrribarria-Merino I.a 2 puntuBerasaluze II.a-Beroiz 2 puntu

Bosgarrena lortzera

Binakakoa. 10. jardunaldiaBengoetxea VI.a-Untoria / Irri-barria-Merino I (larunbatean,17:45ean, Iruñean.ETB1, ntb)Berasaluze II.a-Beroiz / Arto-la-Albisu (igandean, 17:00etan,Tafallan. ETB1, ntb)Olaizola II.a-Urrutikoetxea /Altuna II.a-Merino II.a (astele-henean, 16:30ean, Tolosan)Irujo-Rezusta / Ezkurdia-Barriola (asteartean, 16:30ean,Tolosan)

Barriola, Ezkurdia, Irujo eta Rezusta, Altsasuko partidarako aukeraketan.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa18. jardunaldia

Etxarri Aranatz 1 - Castillo Tiebas 1

Lagun Artea 2 – Beti Casedano 1

Etxarri eta Castillo Tiebas parez pare arituziren. Etxarriarrek gol aukera ederraksortu zituzten, baina baloia ez zenkontrako atean sartzen. Etxarrik Castillogehien estutzen zuenean gola sartu zutenTiebasekoek, 78. minutuan. Zorionez,azken unean berdintzea lortu zuenEtxarrik, Josebak sartutako golari esker. Bestalde, sufritutako garaipena lortu zuenLagun Arteak Beti Casedanoren kontra.Partida oso borrokatua izan zen, hasieratikbukaerara arte. Atsedenaldia baino lehenDavilak Lagun Artea aurreratu zuen, etabigarren zatia hasi bezain pronto SalgadokLagunen bigarren gola sartu zuen. Betikgola sartu zuen, baina lakuntzarrek ongidefendatzen jakin zuten eta 3 puntuaklortu zituzten. Egun, puntutara berdindutadaude Etxarri eta Lagun Artea.

Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40 p4. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .31 p5. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p

Asteburuko jardunaldiaBidezarra – Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 16:30ean, Noainen)Burlades – Lagun Artea

(Igandean, 17:45ean, Erripagainan)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa18. jardunaldia

Pamplona 4 – Altsasu 1

Markagailuak ez du islatzen Pamplonaketa Altsasuk izan zuten lehia estua,bukaeraraino parez pare ibili baitziren bitaldeak. Altsasu aurreratu zen, bainaatsedenaldia baino lehen berdintzea lortuzuen Pamplonak. Pamplona dominatzenhasi zen, eta azken bost minutuetan 3 golsartu zizkion Altsasuri.

Sailkapena >>1. Lezkairu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20 p

Asteburuko jardunaldiaAltsasu – Amaya

(Larunbatean, 12:00etan, Altsasun)

Futbola

Mendian lehensorospenak egitekoikastaroaOtsailaren 24an, AltsasukoInstitutuan

Sakanako Mankomunitateak men-dian lehen sorospenak egiteko ikas-taroa antolatu du otsailaren 24an,16:00etatik 20:00etara, AltsasukoInstitutuan. Ikastaroa irakasleei,mendizaleei edo interesa dutenguztioi zabalik dago eta euskarazizanen da, DYA-ko kideek eskainia. Landuko diren gaiak: zauriak etahemorragiak; beroak eta hotzakeragindako osasun arazoak; zizta-dak eta hozkadak; praktikak: zau-rituaren lehen laguntza, zaurituensalbamendua eta ebakuazioa.

Izena ematea

Otsailaren 18a baino lehen Mank-en ([email protected] edo948 464 866). Gehienez 30 pertso-nendako tokia egongo da eta izenaematearen txanda errespetatuko da).

Page 13: 539 guaixe

Olaztiarra 2015eko Nafarroako etaZona Norteko Supermotardtxapelduna da

Fernando Urra moto gidariak pri-merako denboraldia egin zuen iaz:2015eko Nafarroako eta Zona Nor-teko (Euskadi eta Aragoi) Super-motard txapelduna izan da olaztia-rra. Egindako lanaren fruitua ilbel-tzaren 23an jaso zuen Urrak, LosArcos zirkuituan 2015eko motozi-klismoko sari banaketa egin bai-tzen. Fernando Urra bi aldiz igo zenpodiumaren gorenera, Nafarroako

txapeldunaren kopa eta Zona Nor-teko (Euskadi eta Aragoi) txapel-dunaren kopa jaso baitzituen.

Iaz jokatutako lasterketa guz-tiak irabazi zituen olaztiarrak,bat izan ezik; bigarrena izan zenproba horretan. Fruitua jaso du:supermotardeko Zatika Team tal-deko kide izatera pasa baita etaRamos Industrial taldearen babe-sa izango baitu. Horrela egingo dioaurre 2016 denboraldiari. Tartean,Espainiako eta Kataluniako Txa-pelketa osatu nahi du.

Pilota Berria taldeko hautagaietako batzuk, Arruti eta Lopetegi tartean. utzitakoa

Fernando Urra supermotardean aritzen da. Goian, txapeldunaren kopa jasotzen. utzitakoa

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a kirola 13

Atletismoa

Motoziklismoa

Pilota

Nafarroako Euskal PilotaFederazioko Hauteskundeetaraaurkeztuko dira

Otsailaren 17an Nafarroako Eus-kal Pilota Federazioko Hautes-kundeak izanen dira. Aurkeztukodiren hautag aien ar tean,FNPV/NEPF Hautagaitza-Cam-bio de Pelota / Pilota Berria ize-neko taldea dago eta talde horre-tan hiru sakandar daude, Arbizu-ko Aldabide Kirol Elkarteko LinoArruti eta Josemari Berastegi etaLakuntza Kirol Elkarteko zuzen-dari Ander Lopetegi. Haiekin bate-ra, besteak beste, Berriozar klu-beko Angel Gamarra, TuterakoImanol eta San Juaneko Jon Rovi-ra daude. Nafarroako federazioanaldaketa baten beharra ikustendute.

Bost puntu nagusi ditu eurenprogramak. Lehenik eta behin“pilotaren eta kluben egoerarendiagnosi bat egitearen beharra”ikusten dute. Bigarrenik, uniber-tsitateekin hitzarmena sustatunahi dute, “pilota formazio elemen-tu bezala sartzeko”. Hirugarre-nik ekonomia, marketing etakomunikazio estrategia bat egite-aren beharra ikusten dute “sarre-ra pribatuen eremua garatu gabedagoelako”. Laugarren puntuakluben kudeaketarekin lotutadago. “Federazioak 21.000 eurobideratzen ditu klubak finantza-

tzeko eta gehiago behar da. Gureproiektu izarra klubak bulkatzeada, eremu guztietan. Eta eurenfinantziazioa antolatzen dituztenekitaldien araberakoa izango da”zehaztu dute. Programaren azkenpuntuan “pilotaren sozializazioaeta eskola promozioa” landu nahidute. Horretaz gain, emakumepilotariaren figura sustatu nahidute, emakumezkoen txapelketaksustatuz.

Pilota Berria hautagaitzatikuste dute klub bakoitzak boto baka-rra izango balu “hauteskundeakirabaziko genituzkeela”. Izan ere,egungo araudiaren arabera klubbakoitzak boto bakarra du, bainaklub bakoitzaren lizentzia kopu-ruaren arabera, gehienez 6 botoizan ditzake klub batek.

Egora ekonomikoaz galdetuta,Pilota Berria taldeak dio pilotarabideratutako aurrekontua 715.000eurokoa dela “eta horretatik erdiasoldatetara bideratua dago”. Hau-tagaitza berriaren iritziz, “solda-ten kopurua aurrekontuaren here-na ez gainditzea da normalena,horregatik hemen gastuak murriz-tu ahal izanen genituzke”. Buka-tzeko, egungo Federazioak eginda-ko injerentzia bat salatu zuten.“Federazioko langileria ofizialakHauteskunde Batzordeari eginda-ko galdera bat erantzun zigun, etalegalki ezin da hori egin”.

Raul Audikana 11.aIdiazabalgo herrikrosean555 korrikalarik osatu zuten proba,tartean 20 sakandarrek

Arrakastatsuaizan zen Idiaza-balgo herri kro-sa (10,2 km).Guztira 555korrikalarikgurutzatu zutenhelmuga etaazkarrenak Javier Nagore zizurta-rra (31:38) eta Izaro Rubio ordizia-rra (39:13) izan ziren. 20 sakanda-rrek osatu zuten proba, eta azka-rrenak Raul Audikana olaztiarra, 11.a(35:42) eta Marijo Arza altsasuarra,322.a (46:34) izan ziren.

Sakandarrak PilotaBerria hautagaitzan

Urra, txapelduna

Sakandarrak 36. Idiazabalgo krosean:

Gizonezkoak1. Javier Nagore (Zizur.) 31:38

11. Raul Audikana (Olaz.) 35:4215. Jose Luis Beraza (Uhar.) 36:0124. Sergio G. de Eulate (Alts.) 36:4537. Iban Gonzalez (Urd.) 37:2951. Beñat Katarain (Lak.) 38:0852. Felix Benjumea (Alts.) 38:0986. Mikel Astiz (Arakil.) 39:1690. Andoni Azanza (Alts.) 39:24

106. Egoitz Aldaz (Olaz.) 40:05209. Juantxo Azurmendi (Alts.) 43:09216. David Oroz (Urd.) 43:33234. Santi Agirre (Itur.) 44:09284. Carlos Mañeru (Etx.) 45:35299. Asier Larrion (Alts.) 46:01306. Unai Razkin (Irur.) 46:18376. David Trevejo (Olaz.) 48:21423. Aingeru Azazeta (Alts.) 49:49

Emakumeak:322. Marijo Arza (Alts.) 46:34422. Jone Pelaez (Alts.) 49:49455. Silvia Perez (Alts.) 51:17490. Ixa San Martin (Etx.) 53:23

Page 14: 539 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a14

kultura >>

Narako oreinak

Nara Japoniako hiri oso ezaguna da,behin Japoniako hiriburua izan zena.Kansaiko eskualdean kokatua, Japo-niako irla handienaren hegoaldean,350.000 biztanletik gora bizi da ber-tan. Tenplu ugari ditu eta antzinakoohiturak mantentzen saiatzen dira,hori baita turismoa erakartzekoduen gaur egungo aitzakia.Narako tenplu ederrenek 1998. urte-an gizon-emakume guztien ondaretitulua jaso zuten Unescoren eskutik.Besteak beste, Hÿry-ji, Tÿdai ji,Kÿfuku-ji, Santuario Kasuga,Gangÿ-ji, Yakushi-ji, Tÿshÿdai-jieta Heijÿko jauregiko aztarnek ere. Baina Nara famatua egin da, batezere, tenpluen inguruan oreinaklibre bizi direlako, turisten arteankorrika. Sika familiako mila orei-netik gora, babestuta hazi eta bizidira tenpluen inguruan, eta hone-la, jendea otoitz egitera erakar-tzea lortzen dute, edo gutxienez,txanpon batzuk saskian uztera.

Negozio ederra egin dute beraiekin.Jakina da Japonian edozein aitza-kia aproposa bilakatzen dela kon-tsumismoa bultzatzeko. Oreinenmarrazkia duen arropa, oreinenitxura duten kutunak eta apainga-rriak, jakiak, liburuak, kapelak…denetarik aurkitu daiteke Naran. Gainera, bertan zaudela, oreineijaten emateko litxarreriak ere sal-tzen dituzte, normalean gailetatxogaziak. Turistak oreinak erakarri etaukitu ditzake txanpon batzuen tru-ke, parke tematiko batean bezala.Narako biztanleek dituzten tradizioenartean, 300 urtez mantendu dena,Shika no Tsunokiri dugu: orein arrenadarrak moztea, alegia. Oreinenongizatea mantentzeko sortu zen ten-plu batek egiten du, udazkena iris-tean. Oreinen ugaltzeko denboral-dian beroan sartu eta arriskutsu bihur-tu daitezke. Udazkena da adarrakgogortu eta zorrozten diren denbo-raldia, eta orein arrek borroka egi-teko erabiltzen dituzte. Gainera, erai-kuntzen kontra igurtziz, zorroztu eta

garbitu nahian, txikizio ugari sor-tzea ere arrunta zen.Udaberrian, adarrak galdu egitendituzte modu naturalez –arrek baka-rrik–, eta udazkenean bertan gatibubizi diren orein arrei adarrak moz-ten dizkiete. Ixiltasun eta errespetuhandiz monjeek egiten duten erri-toa da Shika no Tsunokiri. Hasieran,kaleak itxi eta bertan egiten zen, publi-korik gabe. Baina jendeak, ikustekogura ezin asetuz, etxeetako teila-tuetara ere igotzen zen eta egoeraarriskutsuak sortzen ziren.Gaur egun zona pribatu batean egi-ten da, ia osotasunean, baina egunzehatz batean hiru oreinen adarrenmozketa publikoarekin egiten da,jakinmina, errespetua eta tradizioa-ren oreka mantenduz. Adarrak moz-tu ondoren, tenpluko Kami edo jain-koari eskaintzen zaizkio, salmentanjarri aurretik. Oreinei etekina atera-tzeko beste modu bat.

bazterretik

Jose Luis Asensio

Bihar, 18:00etan, Etxarri Aranazkogaztetxean

Bardoak, Nafarroako talde-kako bertso ekimenak, aste-buru honetan bere aurre-

neko fasea despedituko du. Igan-derako 16 taldeak bi saiotan partehartu izanen dute eta hurrengofasera zein 16 talde pasatzen direnjakinen da. Altsasuko Bota Lasaitaldeak herriko saioko puntuaeskuratu zuen, baina ez Lesaka-koa. Azken horiek galduz gerobanako berdinketa legoke, etaagian horrela, taldeko multzo burugisa aurrera eginen lukete.

Etxeko saioa jokatzeko duenaEinnekin talde etxarriarra da.Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre,Oier Lakuntza, Joseba Beltza etaUnai Artieda bertsolariak Berrio-zarren puntua eskuratu zuten etaetxeko saioa irabaztearekin aurre-ra eginen lukete. Barakinak tal-dearen kontra neurtuko dira,bihar. Maider Ansa izanen da ber-tso-merenduko aurkezlea.

Aurreko saioakBerriozarko Taupada gaztetxeanizan ziren Etxarri Aranazko Ein-nekin taldekoak ostiralean. Berri-zozar-Barañaingo Hiru garabardoeta pintxo bat taldearekin bertso-neurketa izan zuten. Saio arina etaumoretsua izan zen, ikuslegoa-ren algarak piztu zituen bertsoal-di ugarirekin. Etxarriarrek esku-ratu zuten puntu irabazlea.

Igandean, berriz, LesakakoArrano elkartean aritu ziren ber-tako Unibertsolariak eta Altsasu-ko Bota lasai taldeak neurtu ziren.Etxeko taldeak lortu zuen puntuirabazlea.

Einnekin bardoakzuzenenan

MARI FILM LABURRERAKO SARRERAKSALGAI: Otsailaren 14an, 19:00etan, Altsa-suko Iortia kultur gunean Mari film laburra

emanen dute. Altsasuko artistek auzolaneanegina da. Sarrerak euro batean daude salgai.

Page 15: 539 guaixe

Guaixe • 2016ko otsailaren 5a kultura 15

Igandean, 19:00etan, Iruñeko Gaiarreantzokian euskal kantekin osatutakoerrepertorioa eskainiko dute

Igandea iritsi eta kontzertu ederbat eskaintzeko “irrikitan” dau-dela gaztigatu digu Juana Jakak,

Etxarri Aranazko abesbatzako pre-sidenteak. Azaldu digunez, “duelahilabete batzuk La pamplonesa Ban-da gurekin harremanetan jarri zeneta elkarrekin kontzertu bat ema-teko prest ote geunden galdetuzigun”. Baiezkoa eman zuten, “osokontzertu polita eta zirraragarriadelako. Tenorrek eta sopranoek osotesitura altuak ditugu. Beste aho-tsek ere gauza politak dituzte. Nikuste kontzertu deigarria dela”.Jakak aitortu digunez, orkestra edobandarekin kantatzea tokatzen zaie-nean “izugarri disfrutatzen da”.

Jakak azaldu digunez, “guk gurekontura entseatu dugu. Ilbeltzeanhasi ginen emanaldia prestatzen.Eta aste honetan La pamplonesaBandarekin bi entsegu egin ditu-gu Iruñean, haien egoitzan”. JesusGarisoain izanen da banda etaabesbatza zuzenduko dituena. Gari-soainen eta abesbatzako zuzenda-ri Alicia Armendarizen arteanzehaztu dute errepertorioa, euskalkanten aukeraketa dena.

Gonbitearen zergatiazEtxarriko abesbatza La pamplone-sa Bandarekin aritzen den aurre-neko aldia da etzikoa. Baina aurre-tik abesbatza banda eta orkestrekinaritu da: Sakanako Haize Berriakbandarekin behin baino gehiagotan,Pablo Sarasate orkestrarekin (Nafa-rroako Orkestra Sinfonikoa egun)eta Euskadiko orkestrarekin ere.Halako gonbiteak jasotzeko arra-zoiez galdetuta, Jakak hiru arrazoiaipatu ditu. Lehenik, abesbatzakduen potentzia; “edozein abesbatzakezin du guk ematen duguna eman.Normalean halako kontzertueta-rako orfeoiak aritzen dira. Lagunasko behar dira halako potentziaemateko. Orkestra baten aurrean

edozein abesbatzak ezin du eran-tzunik eman”. Bestetik, abesbatzakduen maila: “joan den urtean Ejeade los Caballerosko lehiaketa ira-bazi genuen”. Eta, azken arrazoia:“euskal kantak abesteko errazta-suna dugun abesbatza bat gara”.

Emanaldi bera Etxarri aldeaneskaintzea nahiko lukete, baina“La pamplonesa mugitzeko diruasko behar da”. Lekua ere eragoz-pena da, areto handia behar baita.

Errepertorioa Koral bat gara Xabier Sarasola (mus.)

Iñaki Urkizu (mold.) Kantaldia Iñaki UrkizuTxoria txori Mikel Laboa (mus.)

Iñaki Urkizu (mold.)Eusko irudiak Jesus GuridiGernika Pablo Sorozabal

Altsasuko Mendigoizaleak taldeakekimen ez lehiakor batekin gonbitehori luzatu du

Negua, hitzordua. Eta gaia.Bitartekoak: argazki maki-na eta ez galtzeko balio duten

mapak, GPSak, iparrorratzak etabestelakoak. Elementu horiekinguztiekin Urbasaren orografiarentxoko bereziez eta gordetakoez goza-tzeko gonbitea luzatu du Altsasu-ko Mendigoizaleak taldeak. Biga-rren aldia da ekimen ez lehiakorhori martxan jartzen dutena.

Urbasako “paraje zoragarriei,baina tarteka nahasiei, non bideagaltzea erraza izan daitekeen,argazkiak ateratzea” proposatzendu taldeak, lokalizaziorako egun-go baliabideak erabiliz beti ere.Argazki ekimenaren beste helbu-ruetako bat “egungo teknologiazgure inguruaz gozatzea” baita.

Arauak Altsasuko Mendigoizaleen argazkiekimenean parte hartu nahi due-nak www.altsasukomendigoizale-ak.com web orrian izena emanbeharko du. Ordutik aurrera argaz-kiak ateratzeko aukera izanen duteparte-hartzaileek. Epea otsailaren26an despedituko da. Argazkilaribakoitzak 6 argazki aurkeztu behar-ko ditu, .jpg formatuan eta erreso-

luzio orijinalean. Lanak [email protected] e-postara bidali beharko dira(www.wetransfer.com bidez bidal-tzea aholkatu dute). Argazki bakoi-tzak izenburua izan beharko du, bai-ta atera den tokiaren izena, topo-nimoa. Bidalketarekin bateraargazkilaria zein den adierazibeharko da.

Jasotako argazki guztiak Aki-lasen bordan (Eskizako saroia,Otsoportilloko bidean 5. km)proiektatuko dira, martxoaren12an, 16:30ean. Bidea elurragatikitxita balego, kanpinean. Argazkiemanaldiaren ondoren auzateaeta parte-hartzaile guztiendakotxaloak izanen dira.

Gonbitea42 50 09 37N—2 08 25 37W)DATUM (WGS 84) geografia-puntuan dagoenari argazkia ate-ratzera gonbidatu du taldeak,“derrigorrezkoa ez bada ere”.

Argazkiak, Urbasako neguazgozatzeko aitzakia

Etxarri Aranazko abesbatza LaPamplonesa bandarekin batera

Page 16: 539 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 5, ostirala • 2. aroa • 539. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 13 . . . . . . . . . 0.5 . . . . . .16.8Etxarri A. 12.4 . . . . . . . 0.3 . . . . . .20.5Altsasu 11.5 . . . . . . . 0 . . . . . . . .25.3Aralar 12.2. . . . . . . -1.5 . . . . . .28.4Urbasa 8 . . . . . . . . . 3.5 . . . . . . .7.5

: eguraldiaasteko >>

Min: 1 Max: 11 Min: 5 Max: 12 Min: 4 Max: 9 Min: 6 Max: 12 Min: 6 Max: 9 Min: 3 Max: 8 Min: 4 Max: 10

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 7% euria: 13% euria: 90% euria: 28% euria: 94% euria: 96% euria: 87%

Bazkide sarituak1.- Encarnacion

Arrese Ezker(Olazti)

2.- Alberto UrkiaMendinueta(Iturmendi)

3.- KarmeleAnso Eguren (Bakaiku)

4.- Ana KaiuelaIturriza(Bakaiku)

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

8 15 22 1

1.Zenbat kinto zarete aurtenEtxarrin? Guztira 23. 10 mutil eta 13 nes-ka. Gu –Ariane Huizi, ArianeAtxa, Leire Ijurko, Irati Lasa,Adriana Ansotegi, Garazi Jakaeta Sonia Morentin– eta IñigoMaiza, Xabi Markotegi, AndreaAnsotegi, Ane Leza, Garazi Artie-da, Ane Eskala, Aitor Maiz, IzarParot, Aaron Arbizu, Alex Nei-ra, Alex Unzilla, Miriam Agirre,Olatz Agirre, Adrian Joao, Isra-el eta Garat Flores.

2.Noiztik hasten zarete biltzeneta antolatzen?Ez ditugu soilik kintoen festakospatzen. Abenduan elkartzengara, Olentzero prestatzeko. Olen-tzeroren karroza prestatu genueneta egunean bertan Olentzerorenondoan joaten gara, suziak era-maten eta antolakuntzan lagun-tzen. Gabon zahar egunean eske-an atera ginen. Izan ere, dirua ate-ra behar dugu kintoenbazkari-afariak ordaintzeko etaastearte inauterietan txarangarengastuak ordaintzeko.

3.Astelehen eta astearteanospatuko dituzue kintoak.Astelehenean kinto zaharrekinbilduko gara afaltzera. Gero auto-busa hartuko dugu Tolosakoinauterietara joateko, gaupasaegitera. Kinto zaharrekin bate-ra goaz, eta badago urtero Tolo-sara etortzera animatzen den“beti kinto”-ren bat. Tolosatikbuelta egin ondoren, astearte goi-zean, kaxeraz jantzi eta Etxarri-ko etxeetan dirua eskatuko dugu,

txarangak lagunduta. Eta ondo-ren bazkaltzera bilduko gara kin-to zaharrekin.

4. Kintoen ospakizunez aparteasteartean inauteriak dira ere,ez?Bai. Astearteiyotean etxarriarrakmozorratzen dira baina gu ez, gukinto ospakizunetan gaude, kaxe-roz jantzita. Astearte arratsalde-an txarangarekin kalejira egingodugu eta gero parranda.

5.Etxarrin kintoek txanobereziak eramaten dituzue,txano konikoak, joaldunenantzekoak. Prestatu al dituzue?Txano horiek neskek eta mutilekeramaten ditugu. Baina oraindikez ditugu prestatu! (kar kar).Azken egunotan prestatu behar-ko ditugu, azken orduan. Urteroegiten dira txano hauek, kintobakoitzak berea.

6.Kintoak Etxarriko inauterienospakizunetan buru-belarriibiltzen zarete, ezta?Bai, kintoek iyoteetan parte har-tzeko konpromisoa dugu. Astear-teiyote aurreko azken hiru oste-gunetan Gizakunde, Andrekundeeta Garikunde ospatu ditugu. Txa-tarraz mozorratzen gara kintoak,neskak eta mutilak. Gizakundenmutilak jendea izutzen eta bero-tzen ibiltzen dira eta neskak pus-kak biltzen; Andrekunden, alde-rantziz, eta Garikunden guztiakelkarrekin. Aurten ongi doaz iyo-teak, jende asko atera da.

Igandean haurrek zalduniyo-te ospatuko dute, mozorrotu egi-

ten dira eta txokolate jatea ego-ten da. Udalak prestatzen du eki-taldia. Eta astearteiyotean bakoi-tza nahi duen bezala mozorratzenda, gu izan ezik.

7. Etxarriko aurtengoerromerietan Dantzakiadantzatzea tokatzen zaizue ere. Bai, San Kirikon, San Adrianeneta Ama Birjina egunean dantza-tuko dugu Dantzakia. GarbiñeKarasatorrek erakusten digu; ezda oso konplikatua.

8.Beste zerbait antolatzeatokatzen zaizue?Etxarriko udako festetako ostegu-na Kintoen Eguna izaten da etaegun horretarako egitaraua pres-tatu beharko dugu, txaranga etabeste. Bazkaria ere izaten dugu.

9.Eskean zaudeteneanetxarriarrak eskuzabalak dirazuekin? Orokorrean bai, baina denetarikdago.

10.Ikasleak zarete gehienak.Egunotan azterketak izatendituzue?Egunotan ez, baina bueltan bai.Astelehenetik asteazkenera festadugu Altsasuko institutuan, inau-teriak direlako. Aste horretan ezdugu azterketarik, baina otsaila-ren 15etik aurrera etorriko diraazterketa guztiak.

11. Zuen festak ospatzekoirrikitan egongo zarete. Ongi pasa!Bai, gogotsu gaude. Milesker!

>>11galdera

Ariane, Leire, Irati,Ariane, Adriana,Garazi eta Sonia

Etxarriko kintoak

Testua: Maider Betelu Ganboa

Gaur goizean