Upload
others
View
5
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
1.
2011/03/15 56.zenbakia
www.urdanetaikastetxea.org
FM 108.0
1. AZALA: Musika Jaialdia Jubilatuen Etxean
2. INKESTA: Zuhaitz Eguna eskolan 3. 1. ZIKLOKO LANAK: Matematika 4. 2. ZIKLOKO LANAK: Asmatutako barre-
hiztegia 5. ESKOLA-KIROLA: Asteburuko futbol par-
tiduen emaitzak 6. GURE ESKOLA GAUR ETA HEMEN:
Zuhaitz Eguna eskolan eta irakasle berria
Atzo Musika Jaialdia ospatu genuen Ordiziako Jubilatuen Etxean. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasi zen eta bertan eskolako 5. Mailako Berdeak eta Beltzak izan ginen. Gurekin batera Jakintza ikastolako ikasleek eta Ordiziako Umore Ona abesbatzako jubilatuek
parte hartu zuten. Aurrena Jakintzako ikasleek bi kanta eskaini zizkiguten. Jarraian, guk gorputz perkusio lana aurkeztu genuen, gero koloretako tuboena eta azkenean Lauroba taldearen ‘Muxu batekin’ kanta txirulaz eta gitarraz jo genuen. Jubilatuek, berriz, hiru kanta abestu zuten. Emanaldia bukatzeko ‘Salbadoren heriotza’ abestu genuen denok batera. Jende asko etorri zen jaialdira eta denok primeran pasatu genuen.
Berriemaileak: Madalina eta Iraia Maketazio-lana: Madalina eta Iraia
EDITORIALA
Kaixo lagunok!!! Gaur Madalina, Iraia, Aitor eta Kevin gaituzue eskolako egunkaria egiten.
Bertan, beti bezala, oso gauza interesgarriak ditugu zuentzat: albisteak, inkesta, eskola kiroleko partiduen emaitzak, ...
Espero dugu gure egunkaria zuen gustukoa izatea.
Agur eta ondo pasa !!!
Musika emanaldia grabatu genuen.
Iraia, Madalina, Kevin eta Aitor
2. Maketazio-lana: Garazi eta Karla
Y 2. Maketazio-lana: Madalina eta Iraia
LOINAZ eta JULIETA
1. Bai. 2. Zuhaitzak landatu.
CRISTOFER eta ANGEL 1. Bai. 2. Zuhaitzak landatu.
Lehengo ostiralean Zuhaitz Eguna ospatu genuen eskolan. Goizeko 11:30etan 6. Mailako ikasle guztiok Oreja parkera joan ginen zuhaitzak landatzera. 1. Zuhaitz Eguna ospatu al zenuen ostiralean? 2. Zer egin zenuen ospatzeko?
IHERAI
1. Bai. 2. Zuhaitzak landatzea.
MARIA eta AINHOA
1. Bai . 2. Zuhaitzak landatu.
AITOR 1. Bai. 2. Zuhaitza landatu.
NAGORE
1. Bai. 2. Zuhaitza landatu.
ENEKO, AITOR eta ENEKO 1. Bai. 2. Zuhaitzak landatu.
JON eta IGOR
1. Bai. 2. Zuhaitza landatu.
zuhaitzak landatzen
Egilea: Amets (1. Maila/ Urdin taldekoa) Maketazio lana: Iraia eta Mada-lina
3.
Egilea: Nat (2. Zikloa / Laranja taldekoa) Maketazio-lana: Madalina eta Iraia
4.
5Berriemaileak: Aitor eta Kevin
Hemen ditugu joan den larunbatean, martxoak 12, eskolako kirolariok jokatu genituen futbol partiduen emaitzak:
BENJAMINAK 3. MAILA, MUTILAK
URDANETA 3A<<<<>>>>JAKINTZA 3A 2-2 12:00tan JAKINTZAn URDANETA 3B<<<<>>>>AITXURI 3 4-10 11:00etan URDANETAn URDANETA 3C<<<<>>>>LAIOTZ 3 1-5 11:00etan SEGURAn
BENJAMINAK 3. MAILA, NESKAK
URDANETA 3A<<<<>>>JAKINTZA 3A 8-0 10:30etan JAKINTZAn URDANETA 3B<<<<>>>>JAKINTZA 3C 0-4 12:00etan URDANETAn
BENJAMINAK 4. MAILA MUTILAK
URDANETA 4A<<<<>>>>UGARO A4 7-2 12:00tan LEGORRETAn URDANETA 4B<<<<>>>>LIZEO 4C 18-8 11:00etan URDANETAn URDANETA 4C<<<<>>>>SAN BENITO 4A 6-3 12:00etan URDANETAn
BENJAMINAK 4. MAILA NESKAK
URDANETA 4A<<<<>>>> ATSEDENA URDANETA 4B<<<<>>>>JAKINTZA 4D 0-9 9:45tan JAKINTZAn
MUTIL ALEBINAK
URDANETA 5A<<<<>>>>LA SALLE 5A 6-3 10:00etan ALTAMIRAn URDANETA 5B<<<<>>>>JAKINTZA 5B 7-5 10:00etan ALTAMIRAn URDANETA 6A<<<<>>>>LA SALLE 6C 5-1 10:00tan IGARTZAn URDANETA 6B<<<<>>>>IPARRAGIRRE 8-0 9:00etan ALTAMIRAn
NESKA ALEBINAK
URDANETA 5A<<<<>>>>JAKINTZA 5A 6-1 10:00etan URDANETAn URDANETA 5B<<<<>>>>JAKINTZA 5B 3-2 9:00etan JAKINTZAn URDANETA 6A<<<<>>>>JAKINTZA 6C 3-2 9:00etan ALTAMIRAn URDANETA 6B<<<<>>>>JAKINTZA 6A 0-7 11:00tan ALTAMIRAn
6.
ITXI ATEAK ETA LEIHOAK HOTZA EGITEN DUENEAN!!!
ZUHAITZ EGUNA ESKOLAN
Lehengo ostiralean Zuhaitz Eguna ospatu genuen eskolan. Goizeko 11:30etan 6. Mai-lako ikasle guztiok Oreja parkera joan gi-nen zuhaitzak landatzera. Aurrena monito-reak nola egin behar genuen landaketa azaldu zigun eta jarraian binaka egin genuen lana aitzurrak erabiliz. Zuloak eginda zeu-den eta bikote guztiok zuhaitz bana landatu
genuen. Denok oso ondo pasatu genuen. Espero dugu zuhaitzak politak, handiak eta zaharrak egitea.
Zuhaitzak landatzen
IRAKASLE BERRIA ESKOLAN
Aste honetan irakasle berri bat etorri da eskolara. Saioa du izena eta Marijose jangelako arduradunaren ordez etorri da. Gutxi gora bera 2 aste egongo da gurekin eta eskolako jangelaz arduratuko da.
Ongi etarri, Saioa, eskolara! Espero dugu gurekin gustura ibiltzea!
BERRIEMAILEAK: Aitor eta Kevin MAKETAZIO-LANA:Aitor eta Kevin
Saioa