24
ELGOIBAR - 998. zenb. XXIV urtea - 2016-06-24 Udari ongi-etorria

998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

  • Upload
    votu

  • View
    231

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ELGOIBAR- 998. zenb. XXIV urtea - 2016-06-24

Udari ongi-etorria

998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1

Page 2: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 2

Page 3: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ZOZOAK BELEARI 3

GARAZI AYESTA

NORA HADI

“Berehala gara Gabon Zaharretan, beraz gozatu su-gaineko jauziak”

Ai, Garazi, aspaldi ikasia dut gure amek eta aregehiago amamek beti izan ohi dutela arrazoi, denbo-raren poderioz jasotako esperientzia izango da. Gukere asmatuko ote dugu horrenbeste ama edo amama

garenean? Momentuz, gure lehenengo zutabea idatzi genueneanbaino urtebete gehiago daukagu, eta badirudi gauza asko ez di-rela aldatu. Aurten gure bigarren San Joanak. Bigarrenak, urte be-rean. Beste behin urratu dugu eztarria lagun artean, beste behinastindu dituzu kitarraren sokak zure ahotsarekin eta beste behindisfrutatu dugu suaren berotasunaz eta musikaren majiaz. Eta biha-ramunean hemen gaude, paper zuri baten aurrean inspirazio bilaedo, lehen aldia balitz bezala, orain urtebete bezala.Eta zer ote du denborak, majia apur bat ez badu! Zer ote da

denbora zerbait berezia eta aldakorra ez baldin bada! Zuri motzegin zaizula lehen zutabea idatzi genuenetik, eta nik politikari batedo beste sutara botako nuela esan izana ahaztuta dudala.Egia da, badu zerbait berezia denborak, denok urduritu eta

kezkatzen gaituena. Izan ere etengabe eta bueltarik gabe aurreradoa, guztiontzat berdin: aberats, pobre, emakume, gizon, politi-kari zein irakasle… Beti denbora falta dugula kexuan gabiltzanokdenbora dugunean galduta sentitzen gara. Ezer ez egiten, den-

bora preziatua gastatzen, alferrik kontsumitzen. Horregatik dugu,agian, aurrera begiratzeko joera hori. Etorkizuneko gure bizitzairudikatuz eta planifikatuz. Maiz, arazoak aurreikusiz eta hauekgainditzeko prestatuz. Hein batean beharrezkoa ere izango da,baina ez al gara askotan momentua, presentea, bizitzeaz apurbat ahazten, Garazi? Honekin nire amamak hainbatetan emanizan didan aholkua datorkit burura: ez sartu muturrik zorionik gor-detzen ez duten lekuetan. Eta ez preokupatu gertatu gabekoez,zentratu orain gertatzen ari denaz. Ez aurreratu gehiegi existitzenez diren arazoak asmatuz, izan ere, soluziorik ez badu alferrikakosufrimendua eragingo dizu, eta baldin badu, datorrenean kon-ponduko duzu. Batzuetan, denboraren prismatikoak alde baterautzi eta presentea bizi, bai denboran eta baita espazioan ere.Unean dagoena, daudenekin.Izan ere, teknologian aurrerakuntzen espazioaren barrera

iraultzea lortu dute, baita hau dominatzea ere. Hemendik urtebatzuetara agian denbora kontrolatzeko gai izango gara. Es-pero dut ezetz, pentsatze hutsak beldurra ematen baitu.Bueno Garazi, eutsi diezaiogun luzaroan aurtengo Ekigainekutzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta.

Gure amak, urteroko abenduaren 31n eta urterokoSan Joan egunean gauza bera kontatzen du. Bereamamak, San Joanak iristean esan ohi zuela “tiraba, laster Gabon Zaharrak!”; eta urtearen azken

egunean “berehala San Joan suak!”, errepikatzen zuela. Gureamari istorio hori estreinakoz entzun nionean, duela hiruzpalauurte, barrez lehertu nintzen. A ze lelokeria, pentsatu nuen. Orain-dik urte erdia falta da horretarako, oraindik zenbat eskola egun,zenbat udako bainu, zenbat putzu kaleetan, zenbat hozka boli-grafoei azterketetan, zenbat disgustu, zenbat barre… Eta, Nora,bat-batean hemen gure burutazioak trukatzen pasatuko dugun bi-garren San Joanak ospatzen ari gara dagoeneko ale honekin…Agian, ama ez zebilen, ez, hain oker… Juan zaigu beste urte bat

lehen idatzi hartatik, lehen aldiz nik zozoaren maskara jantzi nue-netik, eta belez mozorrotu zinenetik zu. Akorduan dut Ekigain jaiazhitz egin genuela apur bat, suaz, magiaz eta hamaika kontuz.Akorduan dut esan zenidala botako zenituela sutara hainbatgauza, tartean politikari bat edo beste. Eman ditu bueltak mun-duak ordutik, baina gauza batzuk ez dira apenas aldatu, ezta,Nora?Iritsi dira, aurten ere urteko egunik luzeenak, iritsi zaio eguzkiari

ere lan kargarik handiena, eta iritsi da beste urte batez udak be-rarekin dakarren eternitatearen sentsazio hori. Baina, Nora, gureamama hark esaten zuen moduan, berehala gara Gabon Zaha-rretan, beraz gozatu su-gaineko jauziak, eta baita gero datorrenguztia ere!

“Denbora falta dugula kexuan gabiltzanok denbora dugunean galduta sentitzen gara”

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 3

Page 4: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KA-ZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA OierNarbaiza PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa ArnaizATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor LauzirikaADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABO-RATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, ArkaitzIrureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, Andoitz Agirre-gomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre,Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Eider Iriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, EnetzEzenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, AnderMujika, Ander Soraluze. INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Edozein gerraren galtzaileak irabaz-learen jazarpena eta ezarpena iren-tsi behar izaten du. Urte batzuk

igaro ondoren, gainera, armez inposa-tzen dena, normaltzat onartzen hasten da.Irabazleen eredua barneratu egiten dujendarteak, eta unibertsal gisa agertzenda, izaera neutrala, ohikoa eta bestemodu batekoa ezin izan daitekeenalegez.Orduan bai gerraren irabazleek,

jada, irabazten dutela: eurak ere irabazlegisa agertu beharrean, ongile bihurtzendira. Disidentzia guztia suntsitu ostean,botere osoa izanik, jendarteari garatzen

“lagundu” egiten diote eta. Eurak di-seinatu duten egituraren kontrol-pean, noski.Gotzon Osoro Aberri Mutrikua-

rra zen, baina Elgoibarrekin oso lo-tura handia zuen. Idazle, poeta,antzerkilari eta kazetaria izan zen.1910eko hamarkadan hainbat aldizkari-tan idatzi zuen, Euzkadi-n, El dia-n, Argia-n, eta abar. Lauaxeta eta beste batzuekin.Euskaltzaleak elkartea sortu zuen Elgoi-barko Sallobente auzoan egindako ekital-dian, 1927an. Elgoibarko Batzokiareninguruko herritarrekin antzerkiak antolatuzituen, bai eta JELtzaleekin ekitaldi politi-koak ere.Abertzale sutsua zen, eta langile zen

aldetik, STVkoa. Uztailaren 18ko estatukolpea eman zutenean, Osoro´tar Go-

tzon, Gipuzkoa defendatzera joan zen,CNTko anarkistekin eta Amuategi batai-loiko sozialista gazteekin.Elgoibarren faxistak sartu baino hiru

egun lehenago, Aberri eta haren lagunPeli Gastesi, pilotaria, baserriz baserri ibiliziren leihoak nola babestu, ateetan kol-txoiak eta bestelakoak jartzeko iragarriz,faxisten etorrera berehalakoa zela abisa-tuz.Larruskainen harrapatu zuten erreke-

teek, 1936.eko urriaren hasieran. Kala-muako frontean zebilen, Markina aldetikgudariekin borrokan. Elgoibarko kartze-lara ekarri zuten, Gastesirekin batera, etahemendik Donostiara eraman. Hernaninfusilatu zituzten, egun batzuk geroago.Gotzon Osorok, esaterako, merezi

zuen, bada, gure herrian kalea, bainahemen guztion askatasunarengatik biziaeman zutenen kaleak egon beharrean,ongiletzat hartuak diren ideologo falan-gista eta alkate faxistenak bakarrik dauz-kagu. Galtzaileen zoria da ahaztuakizatea. Noiz arte?

Galtzaileen zoria

IÑAKI ODRIOZOLA

“Gotzon Osorok, esaterako,

merezi zuen, bada, gure herrian kalea”

Elgoibar1936 taldekoa

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 4

Page 5: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

GUTUNAK 5

u 200 EUROKO ISUNA!Badakit bizi guztiko kontua dela

multa edo isunen gai hau baina duelabi aste autoa 15 minutuz gaizki uztea-gatik 100 euro ordaindu behar izanditut, por pronto pago. Ez naiz hasikoisunak jartzerakoan erabiltzen dituztenkriterioak baloratzen edota multarenzenbatekoa gehiegizkoa den kritika-tzen. Bakoitzak bere erreflexioa egindezala, besterik ez dut nahi.

I.P.

u OHARRA Domekako Hauteskunde gauean

BARRENek zuzeneko jarraipenaegingo die Elgoibarko eta Mendaroko

emaitzei. Iazko abenduan bezala,22:00etatik aurrera barren.eus webgu-nean bi herrietako emaitzak zehatzakeskainiko dizkizuegu. en moduan ezbada zaintzen gero?

BARREN

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo ditugu

identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 5

Page 6: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

MOTZIAN6

Eskola Arrakasta proiektua aurkeztukodu Gazteen Gurutze Gorriak bihar,zapatua. 11:00etatik 13:00etara

Kalebarren plazan mahai informatiboa ja-rriko dute herritarrei proiektuaren berriemateko. Era berean, egitasmoan bolun-tario moduan lagundu nahi duten guztiekizena emateko edo informatzeko aukeraizango dute.Eskola Arrakasta proiektuaren bidez,

Gurutze Gorriak eskolako errefortzuak es-kaini nahi dizkie ikastetxean zailtasunakdituzten umeei eta nerabeei. Gurutze Go-rriak artatzen dituen familietako umeekparte hartuko dute proiektuan. Eskola erre-fortzu hauen bidez, gizarte bazteketa pre-benitu nahi dute.Hainbat faktorek haurren ikasketak

baldintzatzen dituzte, modu batera edobestera: inguruneak, norberaren izaeraketa abar. Gazteen Gurutze Gorriak fak-tore horiexengan eragin nahi du. Horreta-rako zenbait zerbitzu eta baliabide haienesku laga nahi ditu, eskolan aurrera egi-teko erraztasun handiagoa izan dezaten. Hortaz, Eskola Arrakastaren bidez, es-

kola-laguntza eskainiko diete Gurutze Go-rriak artatzen dituen familietako umeei,etxerako lanak egiten. Haurren errendi-mendu akademikoa hobetzeko laguntzakonkretua eskainiko dute. Horrekin batera,zenbait aktibitate ludiko eskainiko dituzte.Zerbitzua arratsaldez eskainiko dute, es-kolatik irten ondoren. Umeentzako jar-duera horiek guztiak euskaraz eman nahiditu Gazteen Gurutze Gorriak. Behar han-diena duten umeek merienda hartzeko au-kera izango dute.

7-12 urteko haurrakElgoibarko hamar umek parte hartuko

dute Eskola Arrakasta egitasmoan. 7tik 12urte ingurura arteko umeek jardungo dutelehen urte honetan Elgoibarren. Pauso txikibaina sendoak eman nahi dituzte proiek-tuak aurrera egiteko. Gazteen Gurutze

Gorriko Amelia Almeidaren esanetan,“poliki hasteko gogoa dugu”.Proiektua irailean hasiko da eta ikas-

turteak iraun bitartean jardungo dute.Hala ere, uztailean umeekin eta haien fa-miliekin lehen kontaktua izango dute. Gu-rutze Gorriak Aita Agirre eraikinean duenlokalean emango dituzte errefortzuak.Ojmar eta Danobat enpresek proiektuariemandako laguntza eskertu dute antola-tzaileek.Gipuzkoako beste leku batzuetan jarri

du martxan Gazteen Gurutze Gorriak erahonetako proiektua eta harrera ona izandutela nabarmendu du Amelia Almeidak.

BoluntarioakAstelehenetik barixakura bitartean jar-

duteko zortzi boluntario dauzka GurutzeGorriak. Ikasturte osorako dela kontuanhartuta, lan handia aurreikusten dute.Horregatik, prest dauden boluntarioekatea zabalik daukate. Hori bai, perfilkonkretu bateko boluntarioak nahiago di-tuzte, aurreikusten duten lana hobetoegin ahal izateko. “Batez ere, irakas-leak, psikologoak eta gizarte laguntzaileperfila dutenak behar ditugu”, azaldudu. Boluntario izateko 675 847 307 te-lefono zenbakira deitu dezake ekime-nean lagundu nahi duenak.

Elgoibarko hamar umeri eskola errefortzuak eskainiko dizkie Gurutze Gorriak datorren ikasturtean

ARDURA, HAUR AHULENEZEskola Arrakastaren proiektua Gipuzkoako zenbait herritan gauzatu da. 2012an

jarri zuten abian proiektu hau. Ordutik hona, proiektua beste herri gehiagotara za-baltzen ari dira. Gazteen Gurutze Gorriko boluntarioek eskola-laguntza eskaintzendute lurraldeko hainbat udalerritan.Gazteen Gurutze Gorriaren ekintza nagusia haur eta gazte ahulenez arduratzea

da eta helburu horren barnean dago Eskola Arrakasta proiektua. Erakundearen ara-bera, herritarrak baliabide ekonomikoen falta pairatzen ari dira, batez ere seme-alabak dituzten familiak. “Gabezia materiala hazteak haurren eta gazteenurrakortasuna areagotzen du oinarrizko beharretan: hezkuntzan zein elikaduran”.

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 6

Page 7: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

MOTZIAN 7

I. URTEURRENA

Luis Elustondo Gorriti 2015eko ekainaren 30ean hil zen, 88 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, ekainak 25, arratsaldeko 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Epaimahaiak Viento Surren pintxoa saritu du, eta herritarrek San Rokerena

AEKren uztaileko eta iraileko eskolak

Elgoibarko AEK euskaltegiak uztailean eta irai-lean eskolak emango ditu EGA, Irale, IVAP, Osaki-detza zein HABE azterketak prestatzeko. Udalakjarritako baldintzak betetzen dituztenek matrikulaerdia baino ez dute ordaindu behar izango. Izenaemateko edo informazioa eskatzeko, AEKra jo be-harra dago ekainaren 29ra bitartean (Gabriel Ku-rutzelaegi 10, Toletxeko tren geltokiaren bestealdean). Bestela 607 601 423 telefonora deituedo idatzi [email protected] helbidera.

Odol emaileen zozketako lehen saria Elgoibarrera

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak egin-dako zozketako lehen saria 1.471 izan da eta El-goibarren tokatu dela jakinarazi du. IrabazleakAkelarre jatetxean bi pertsonentzako afaria etaAmara Plaza Hotelean gaua irabazi du. Bestalde,gaur, odola emateko aukera izango dute nahiduten guztiek Odol emaileen lokalean.

Viento Sur tabernaren Hau ez da landare bat izeneko pintxoak irabazi dupintxo onenaren saria, eta bigarrena Lagun Artea tabernako Porru sor-presi-k. Epaimahaikideen arabera, “lehia estua” izan da pintxo lehiake-

tako zortzigarren edizio honetan. Herritarrek, berriz, San Roke tabernarenTxanpiñoi betea pintxoa saritu dute.”Asko kosta zaigu irabazleak aukeratzea eta bi pintxori sari bera eman ala

ez zalantza eduki dugu azken unera arte", azaldu du Fernan Calvo epaimahai-kideak. Tabernariek kalitate handiko pintxoak aurkeztu dituztela nabarmendu du,eta lehen aldiz parte hartu duten tabernek egin duten lan bikaina goraipatu du.

Alderdiak ate jokaHauteskunde kanpainaren barruan EAJk

ekitaldia eskaini zuen Elgoibarren martitze-nean. EH Bilduk, berriz, atzo arratsalderakoantolatu zuen hitzaldia Kalegoen Plazan. Es-painiako Kongresuko eta Senatuko hauteskun-deen Elgoibarko eta Mendaroko emaitzakdomeka gauean eskainiko ditu BARRENek,22:00etatik aurrera barren.eus webgunean.

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 7

Page 8: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ELKARRIZKETA8

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 8

Page 9: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ELKARRIZKETA 9

“Parapentean ibiltzea bizikletaz airetik ibiltzea bezalakoa da”

u IOSU JUARISTI ZABALA PARAPENTELARIAw Nola bururatu zitzaizun parapenteanibiltzea?Txikitatik hegan egiten duen edozerk

atentzioa eman dit eta beti izan dut heganegiteko ilusioa. Zumaiatik pasatu etaArroa parean hegan egiten ikusten nitueneta Urazanditik orain dela hamabost-hogei urte-edo ikusten nuen Karakatenhegan egiten zutela parapenteekin. Zien-tzia-fikzioa iruditzen zitzaidan. Parapen-tean zailena haiek egin zuten, orduanparapentean ibiltzen ziren ausart eta ado-retsu haiek. Materiala eta teknologia askogaratu da. Oraingo parapente arruntakdira orain dela hamar urte lehiaketetarakoerabiltzen zirenak bezalakoak, oso segu-ruak. Lehen aitzindari izateaz gain, ausar-dia erakutsi eta segurtasun gutxiagorekinsalto egiten zutela esan liteke, orain bideaurratu zigutenez errazagoa da guretzat.Garai batean Karakatetik salto egitenzuten batzuek eta zoroak iruditzen zitzaiz-kigun, orain niri eta nire lagunei buruzesango dute erotuta gaudela.w Nola ikasi zenuen?Orain dela bi urte Hechon (Huesca)

egin nuen parapente ikastaroa. Astebe-teko oporrak hartu eta Mendaroko Go-tzon Zulaikarekin joan nintzen, emazteariezer esan gabe, arduratu ez zedin.Gorka Lizaso izan nuen irakasle eta, eskieta snow monitorea izanik, aurrez ezagu-tzen nuen. Teoriako irakaslea, berriz, AsierGarate izan zen eta ikasle ona nintzela

esan zidan. Lehenengo hegaldia Pantico-san egin nuen lurretik 1.000 metrora-edo.Parapentean hegan egitea, berez, osoerraza da. Horretarako diseinatuta dagoeta eguraldi ona tokatuz gero, primeran,gainera irratitik gidatu gintuzten. Hegaldihark engantxatu egin ninduen.w Non ibiltzen zara?Haizearen norabidearen arabera au-

keratu behar da hegan egiteko lekua. Iparaldetik datorrenean kostan hegaldia osolasaia eta polita da haizea fina eta kons-tantea baita. Zarautzen, Zumaiako flys-chean, Deban (umetan gizon bat ikustennuen han hegan eta berreskuratzekomodua izan da), oro har kosta guztianegiten dugu hegan. Hego haizea dagoe-nean, aldiz, Izarraitzera edo Herniora jo-aten naiz. Karakaten ipar-haizearekin.Karakateko lehen hegaldia berezia izanzen niretzat. Aireratzea bai, baina gero eta zaila-

goa da parapentean ibiltzea, batik bat lur-

hartzea. Toki lau eta zelai gutxiago daudeeta kable gehiago. Turismorako polita daparapenteak hegan ikustea, baina trabaedo arrisku ere bagarela dirudi eta base-rritar batzuei ere ez zaie gustatzen haienlurretan ibiltzea. w Zailena zer iruditu zaizu?Norberak baino esperientzia handia-

goa duen norbaitekin egonez gero, osoerraza da, berak erabakitzen baitu heganegin daitekeen ala ez. Erabaki hori dahartzen zailena. Bakarrik joaten banaizgehiago kostatzen zait erabakitzea saltoegitea ala ez.Gainontzean aireratzea eta lur-hartzea

dira delikatuenak. Hegan bi, hiru edo lauordu ematen ditugunez trebetasuna har-tzen da, baina aireratu eta lur-hartu he-galdi bakoitzean behin egiten dira.Eskalatzera edo eskiatzera joandakoan iri-tsi orduko hasten da jendea; parapen-tean, berriz, iritsi eta haizeari, lainoeierreparatzen egon ondoren baliteke erre-tiratu behar izatea.w Zer sentitzen duzu parapentean zabil-tzanean?Hegaldi bakoitzean oso erlaxatuta jo-

aten naiz, urduri ere, gero pozik, hurrengobeldurtuta... Gozatzen dut urduri egonarren hegan egitera noalako. Era berean,seguru sentitzen naiz kontrolatzen duda-lako. Logura ere sentitu dut noizbait, agianurduritasuna pasatu ondoren. Sentsazioakasko dira. Gero lur hartu eta pozik egon

“Haizearen

norabidearen

arabera aukeratu

behar da hegan

egiteko lekua”

Haizea dator iparraldetik, dio kantuak eta parapentean ibiltzeko haizearen norabideari asko erreparatu behar zaio. Iosu Juaristi Zabalaparapentean ibiltzen da eta kostaldeko ikuspegiei begira ez ezik barruko mendietatik ere egiten du salto. Horietako bat da Karakate.Maiz ikusten ditugu parapenteak zeruan, baina jakin ez dakigu zer behar den horietako batean ibiltzeko, ezta hegan ari direnek zersentitzen duten ere. Parapenteko kontakizunetan aireratu eta lur-hartu arteko abenturan azaldu ditu askorentzat tela zati hutsa duenakazpian doanaren baitan sortzen duena.

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 9

Page 10: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ELKARRIZKETA10

naiteke, harro, urduri jarraitu dezaket…Jendeari parapentean ibiltzera etortzekoproposatu eta denek esaten dute ezetz,beldurra ematen diela. Binaka ere joandaiteke parapentean, baina nik ez dutinor eraman, teknika bera izan arren ezdut materialik, eta nahikoa dut nire burua-rekin arduratzen.w Parapentea probatu nahiko lukeenarizer esango zenioke?Parapentean ibiltzea biziketaz airetik

ibiltzea bezalakoa da. Bi lagunentzakoparapenteak badaude eta probatzeko he-galdi bat egin daiteke, esperientzia lasai-garria da. Zailena erabakiak hartzea da,eta hori besteak eginez gero… 30-35 ki-lometro orduko abiaduran joan eta berti-gorik ere ez da sumatzen. Lasaia da.

w Zer hartu behar dakontuan?Parapentea bera

eta haizearen kontrolaezinbestekoak dira,noski, baina garrantzi-tsuena da ez pentsa-tzea norbera denabaino gehiago dela,oso umila izan beharda norbere buruarekin.Bestela sekulakoa har-tzeko arriskua dago.Meteorologiari buruzasko jakin edo para-penterik onena dau-kala pentsatu arren ezda nahikoa. Airean,eguneroko zure me-dioa ez den toki ba-tean, aritzea da, eta badakigu eguraldiazein denbora gutxian aldatu daitekeen.w Edozein egun aprobetxatzen duzu pa-rapentean ibiltzeko?Hegan egiteko moduko eguna bada

joaten naiz, bai. Udan, normalean, iparekialdeko haizea, brisa, izaten da kostan,nahiz eta Elgoibarren hego haizea egon.Brisa horrekin oso ondo hegan egiten dut

normalean. Ia uda guztian kostan egitendut hegan edo kostatik gertu, Karakaten,izan daiteke. Abuztu eta irailean aldaketaegoten da eta gero hego haizera pasa-tzen denean barru aldera joaten naiz:Hernio, Izarraitz…w Zuretzat zein da tokirik politena?Ez dut toki askotan hegan egin: Pirinio-

etan (Candanchun, Hechon), Lanzaroten

“Parapentean ibiltzeko

garrantzitsuena da

ez pentsatzea

norbera dena baino

gehiago dela”

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 10

Page 11: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ELKARRIZKETA 11

eta inguru hauetan. Baina Debakoa edoKarakatekoa dira niretzat bi hegaldi poli-tenak, txikitatik dudalako oroitzapen hori.Orduan ikusten nuen irudi hori nik prota-gonizatzea lortu dut.w Bistak deigarriak dira parapentetik?Ikuspegiei begiratzen diet momentu

batzuetan, baina etengabe kontrolatubehar da hegaldia nola doan eta haize-aren arabera zer egin erabaki.w Beldurrik sentitu al duzu noizbait?Bai, gehien Karakateko hegaldi ba-

tean orain dela hilabete inguru, eguer-dian. Orduan ikasi nuen udaberrian,eguerdian, termikak oso potenteak direla.Mila metrora nengoen Karakateko ante-naren gainean ezin jaitsita. Beste bat se-guru aski egoera horretan gozatzenegongo litzateke, niri, ordea, ez jakite ho-rrek beldurra sortu zidan eta ahalik eta las-terren jaistea zen nire gogoa.Parapentean ezin da edozein momentu-tan jaitsi, ez da bizikletan bezala frenatueta gelditzea bezalaxe.w Karakatetik nora jaisten zara?Orain dela 15 urte Karakatetik salto

egiten zutenean Alkortako aparkalekurajaisten ziren eta alda-meneko zelaira. Orain,ordea, kable eta poste-ekin ezin da. Begira-tzen egon ginen zeinizan zitekeen lur har-tzeko toki egoki bat etaMintxeta baserriko ze-laiaren atzeko aldeanlehen pinudi bat ze-goen, eta oso txarrazen ondoko zelaia era-biltzeko. Gero pinudiamoztu zuten eta zelaihori primerakoa da lurhartzeko. Behin han lurhartu eta baserritarraetorri zenean barka-mena eskatu genion.Ondoren, guk han lurhartzea axola al zi-tzaion galdetuta, ezetzesan eta baimenaeman zigun. Orain, hi-

labete batean-edo belarra hazten utzi etagero han izango dugu zelaia. Hegan ga-biltzala ikusten dira lur hartzeko bestehainbat toki, baina Mintxetan baimenaizanda hobe.w Askotariko kiroletan aritu zara, jarrai-tzen duzu guztiekin?Ilusioz hasi nintzen ea bizikletarekin

noraino heltzen nintzen ikusteko, bainaorain bizikletan oso gutxi ibiltzen naiz.Korrika egiteko atakea ere izan nuen...Baina sobera hartzen duenak, gaizkiestutzen du. Gainera, bizikletan ibiltze-ari utzi arren ez da ahazten, korrika biz-korrago edo polikiago baina badakiguegiten; parapentean, ordea, konstan-

tzia behar da. Ez dakit horregatik den,baina engantxatu egin nau. Orain parapentean ibiltzeaz gain,

eskiatzen ibiltzen naiz gehien bat snowzein eskiekin, noizbait egin izan dut bo-arder cross probaren bat eta free ride-n bat. Lagunekin Candanchu inguruanbeti saltsa horretan ibiltzen naiz. Eskiada zaletasun handienarekin egitendudan kirola. Elurretan bizi ez garenez,hemen zerbaitekin entretenitu behardugu eta horretarako egiten ditut bestekirolak.w Zein dira zuk dauzkazun beste za-letasunak?Argazkilaritza. Aita argazkilari izan

da, baina batik bat Maiterekin gehituzait zaletasuna. Maite Maiora korrika-laria da nire emaztea eta lasterketetaralaguntzera joaten naiz. Inork argazkirikateratzen ez zionez, horrela hasi nin-tzen berari eta besteei ere ateratzen. Airetik ere, ateratzeko moduko mi-

lioi bat argazki ikusten ditut eta badutasmoa noizbait ateratzeko. Oraingoz,ordea, nahikoa lan daukat airean man-tendu eta gero lur hartzen.

“Parapentean,

konstantzia behar da.

Ez dakit horregatik

den, baina engantxatu

egin nau”

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 11

Page 12: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ASTEKO GAIA12

Udaren etorrera suaren bueltan ospatzeko ohiturarekin bat egin dute aurten ere hainbat herritarrek. Martitzenean, solstizioarekinbatera, Ekigain jaia ospatu zuen Elgoibarko Izarrak Sallobente-Ermuaranen bigarren urtez. Argazkietan ikus daitekeen moduanjai giroa nagusitu zen (argazki gehiago barren.eus). Ez da, baina, suaren inguruko ospakizun bakarra: Altzolan atzoko

(eguena) San Juan suaren ostean, jai egitarau mardula antolatu dute asteburu osorako (egitaraua, 20. orrialdeko agendan); Mendaron,berriz, atzo iluntzerako akelarrea antolatu zuten Ludotekak eta Gaztelekuak, suaz gain, txalapartaz, perkusioaz, akerraz eta dantzez go-zatzeko asmoz. Bestalde, Elgoibarko Udalak San Juan sua pizteko bi leku baimendu zituen, Goikoerrotako zubi ondoan eta Basarten.

u Suaren bueltan

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 12

Page 13: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

KULTURA 13

“Maala beteta ikustea eta jendea gusturasentitzea izan da satisfazio handiena”

Zapatu gauean aurreikuspen guztiak gain-ditu zituen Elgoibarko Udal Musika Bandak.Maalako parkea txiki laga zuen jendetzak.Zaharrek eta gazteek gozatu ederra hartuzuten Gorka Mujikaren gidaritzapean es-kainitako rock doinuekin. Bandarekin elkar-lanean, gainera, eskarmentu handikozenbait artista elgoibartarrek jo zuten.Emanaldiaren arrakasta denon ahotan izanda aste honetan.

w Zapatuko kontzertua zuzendu ondo-ren, zer balantze egingo zenuke?Kristorena! Espero genuen jendea etor-

tzea eta kontzertua Maalan ondo irtengozela. Funtzionatuko zuela espero genuen.Baina kristorena izan da guretzat! Hasie-ran ikusi genuen zer jendetza zegoen. Jo-tzerakoan konturatu ginen ondo zihoala.Haluzinatuta gaude, harrera kristorenaizan da eta. Asmatu dugu.w Jende askoren zorionak jaso dituzue? Pila bat etorri zaizkigu. Kontzertua

amaitu eta jende asko inguratu zitzaidaneskertzera, ideia ona izan zela esatera,errepikatu behar genuela. Bandako kide-ekin egon naiz eta eurei ere etorri zaizkie. w Ez zenuten horrelakorik espero...Ez hainbeste. Esaten genuen produk-

tua ona zela, baina harrera kristorenaizan da. Elgoibarko herria oso ondo por-tatu da.w Zelan ikusi duzue zuen burua HerrikoAntzokitik kanpo eta formatu honetan?

Ondo. Kontzertuan oso gustura egonginen jotzen. Musikoak denak motibatutaikusi nituen. Gero, prestakuntzan ere ilu-sioa ikusten genuen, ideia gustatu zaieBandako kideei ere. Entseguetan, abestibatzuk guretzat zailak ziren musiko deneklan handia egin dute eta emaitza onaizan da. w Rocka jotzean, ikusleak gertuago sen-titu dituzue? Bai... publiko ezberdina izan dugu.

Herriko Antzokira etortzen direnak ezagu-tzen ditugu eta asko ikusi genituen. Bainajende gazte asko ikusi nuen Herriko An-tzokira ez dena hurbiltzen eta jende berriasko ikusi dut.w Azken batean, hori zen helburua, pu-bliko berria ere erakartzea.Elgoibarko Banda ez da bakarrik He-

rriko Antzokira mugatu behar eta kanporaateratzea beste ordutegi batean, bestetoki batean, ideia ona izan da. Lortu dugubanda ezagutzen ez zuen publikoa etor-

tzea eta pozik gelditu dira.w Prozesu honetan zein izan da zailta-sunik handiena? Luzea izan zen. Hasieran zaila zen

zer jo. Horrelako partiturak bandarentzatez daude. Orduan moldaketak eginbehar dira. Kide batek, Juanma Saezek,lan hori egin du. Entseguetan abesti ba-tzuk nahiko zailak ziren, eta prestatu eginbehar ziren. Kalitate musikala ere emanbehar da eta gero rock bandarekin ako-platu beharra dago: imaginatu flauta bateta ondoan gitarra elektrikoa. Detaile txikiasko dira, baina funtzionatu du.w Poz handiena zerk eman dizue?Abesti bat bukatu eta publikoa ikustea.

Maala beteta ikustea eta Elgoibarko jen-dea gustura. Niretzat hori da satisfaziorikhandiena.w Zerbait gehitu nahi duzu?Herriari eskerrak eman nahi dizkiot emanduen erantzunagatik. Maala horrela ikus-tea kristorena izan da.

u GORKA MUJIKA UDAL MUSIKA BANDAKO ZUZENDARIORDEA

- OIER NARBAIZA -

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 13

Page 14: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

KULTURA14

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Kandelak egiten ikastekoumeentzako tailerra

zapatuan Kalebarrenen

Elgoibarko hilaren azken zapatukoazoka bihar izango da. Goizean, he-rriko baserritarren saltokiak eta Sanloeskubalio taldearen pintxoak (herrikobaserri eta harategietako produktuekin)egongo dira Kalebarren plazan. Han-dik abiatuko dira baita ere Kale Kanta-riak 12:00etan. Ordu berean hasieta14:00etara bitartean, berriz, kande-lak egiten ikasteko haurrentzako tailerraegongo da Kalebarrenen. Tailer horre-tan kandelak egiteaz gain, txikienek er-leen inguruko azalpenak jasoko dituzte.Bestalde, eguerdian hasi eta arratsal-dera bitartean ganadu-erakusketaegingo da Aita Agirre plazan.

Uztailaren 1ean hasikodira aire libreko

zinema emanaldiak

Herriko Antzokiko zinema emanal-dien atsedenaldiaren ondoren, berrizizango da film berriak ikusteko aukera.Saioak ez dira zinema aretoan izangoordea, aire libreko zinema zikloa ha-siko baita uztailaren 1ean. Emanaldiak22:00etan egingo dituzte Kalegoenplazan. Iragarri duten lehenengo filmaOcho apellidos catalanes da. Neskaeuskaldun bat kataluniar batekin maite-mindu, aita horrekin konforme ez etahonek eta bere inguruak egiten dituenakkontatuko ditu filmak.

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dute Gureimajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroa. 10 orduko ikastaroan ira-kasleak Gotzon Barandiaran idazle eta musikazalea eta Rafa Rueda mu-

sikaria izango dira.Gotzon Garate zenaren oroimenez prestatzen duten zikloaren baitan an-

tolatu da ikastaroa, eta helburua da kantagintzak euskaldunon imajinarioaeraikitzeko izan duen eta daukan garrantziaz gogoeta egitea; gure idazleeta musikariek Euskal Herria nola kantatu duten erakustea; eta historiako libu-ruetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantekkontatzen dutenaren artean zein alde dagoen jakitea.Ikastaroa bost egunetan emango dute (urriak 5, 13, 19, 26 eta azaroak

2) eta bi ordukoa izango da saio bakoitza. 20:30ean hasiko dira KulturEtxeko hitzaldi-gelan eta toki mugatuak izango dira 30 lagunentzako. Prezioa30 euro da (27 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek). Izen-ematea zabalik dago eta horretarako Elgoibarko Izarrara idatzi edo

deitu behar da: [email protected] edo 943 741 626.

‘Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez’ ikastaroa urrian izango da

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 14

Page 15: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

KULTURA 15

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Jende asko bildu zuen Mikel Markezek Kultur Etxeko sotoko saioan

Eguaztenean Kultur Etxeko sotoanlagun asko elkartu ziren Mikel Mar-kez abeslariaren berbak eta kan-

tuak entzuteko. Tertuliak programakopartaideez gain, hainbat herritarrek adientzun zuten Markezek euskal kantugin-tzaz egindako errepasoa: abestien trans-misioa, doinuak, kantu biltzaileak,grabazio eta euskarriak, Ez dok ha-mairu, kontzertuak, baldintza egokiakprobestuz abeslari berrien sorrera, kan-taera berriak (pop, rock, folk...) eta eus-kal kantagintzaren aniztasuna. Horiguztia hainbat abesti ezagun tartekatuz:Atharratzeko gazteluko kantua, Eperra,Maritxu nora zoaz, Goizian argi has-tian, Gaztedi berria, Loretxoa, Hegoakebaki banizkio, Araban bagare, Xalba-

dorren heriotzean, Euskal Herrian euska-raz, Lau teilatu eta Zenbat gera. Emanal-diaren amaieran Mikel Markezek berebi abesti ere eskaini zituen: Zure begieketa Konplize ditut eta.

Bertaratutakoek gustura entzun zituz-ten Mikel Markezek kontatutako anek-dota eta bitxikeriak eta abeslariarekinbatera kantatu zuenik ere izan zen en-tzuleen artean.

Ohorezko matrikula lortu dute Elgoibarko Institutuko bost ikaslek

Amaitu da 2015-2016 ikasturtea batxiler-goan, eta joan den astean Selektibitatea eginostean, oporretan daude ikasleak. Elgoibar BHIInstitutuko arduradunen arabera, batxilergokobost ikaslek eskuratu dituzte ohorezko matrikulak.Joseba Lopez, Libe Garate, Ane Masach,Udane Oiartzabal eta Egoitz Maiora dira (ar-gazkian ezkerretik eskumara). Gainera, Institu-tuko ikasleen %99k gainditu du Selektibitatea.Elgoibar Institutuko batxilerreko diploma bana-keta astelehenean egingo dute Herriko Antzo-kian, 19:00etan.

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 15

Page 16: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

KIROLA16

Ane Zabaleta Espainiako txapeldun

100 metrotan

Kirol egokituaren Espainiako Atle-tismo Txapelketa jokatu zuten au-rreko asteburuan Alcorconen(Madril, Espainia), eta Dordoka kirolelkartea ordezkatuz hartu zuen parteAne Zabaleta Rojo elgoibartarrak.100 metroko proban lehiatu zen etaurrezko domina eskuratu zuen.

Concepto Egileko lau jokalari euskal selekzioarekin

Areto futboleko euskal selekzioaklagunarteko partida jokatu zuen Ka-taluniakoaren aurka, Martorellen.Kataluniarrak gailendu ziren, 5-3.Euskal selekzioarekin jokatu zutenpartida hori Concepto Egileko laujokalarik: Asier Gil, Mikel Treviño,Ramon Del Campo Motxo eta IñakiMollor. Azken bi jokalari horiek Con-ceptok 2016-2017 denboraldirakofitxatu ditu.

Euria zela-eta Ikastolako frontoian jokatu behar izan zituzten pala txapelketakofinalak, joan den barixakuan. Emakumezkoen finalean Jone Loiolak eta AmaiaLoiolak Olatz Txurrukaren eta Inma Mugerzaren aurka jokatu zuten eta lehen biekez zieten aukerarik eman bigarrengoei. Hasieratik hartu zuten aurrea markagai-luan eta 22-5 gailendu ziren. Jarraian lortzen duten hirugarren garaipena da Joneeta Amaia lehengusinentzat. Gizonezkoen finalean, elgoibartarren eta debarrenarteko lehian, Mikel Lopez Morcillo eta Sergio Saldago debarrek 22-15 irabazizieten Asier Jauregiri eta Unai Etxeberriari.

Gizonezkoen eta emakumezkoen pala txapelketak baditu irabazleak

Denboraldi amaierako ekitaldia Mintxetan

Atletismo denboraldia ere ailegatu da amaierara, eta Mintxeta Atletismo Taldekoarduradunek, entrenatzaileek eta atletek merienda batekin ospatu zuten eguaz-tenean, Mintxeta kirol gunean.

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 16

Page 17: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

KIROLA 17

Nahaste Borraste, gaur arratsaldean

Gaur arratsaldean jokatuko da Na-haste Borraste herri-lasterketa.19:00etan hasiko da Kalegoen plazan,eta partaideak hiru probatan leihatu be-harko dira: zazpi kilometro inguru eginbeharko dituzte bizikletan, eta ondoren,400 metro egingo dituzte korrika 25 ki-loko zakua bizkarrean hartuta, eta azke-nik, 1.500 metroko ibilbidea osatubeharko dute saltaka. Parte hartu nahiduenak proba hasi aurretxoan eman be-harko du izena, Kimetz elkartean.

Maite Maiorak irabazi du igoera bertikalen Espainiako txapelketa

Arte martzialen erakustaldia Maalan

Kilometro Bertikalen Espainiako Txapelketa jokatu zuten aurreko domekanFuente De-n (Europako Mendiak, Kantabria). Emakumezkoetan Maite Maioramendaroarrak irabazi zuen proba (39:46). Lesiotik sendatu eta lehiara itzuli

zenetik garaipenez garaipen dabil igoera bertikaletan. Zegama-Aizkorriko kilome-tro bertikala irabazi zuen lehenik, Zuzenien kilometro bertikala gero, eta igoerabertikalen Espainiako txapelketa orain. Paula Cabrerizok egin zuen bigarren FuenteDe-n, Maiorarengandik 45 segundora. Vanesa Ortega sailkatu da hirugarren pos-tuan, irabazlearengandik bi minutu eta lau segundora. Ainhoa Lendinez elgoibar-tarra seigarren postuan sailkatu zen, 45:25eko denborarekin. Gizonezkoetan OriolCardona kataluniarra izan zen azkarrena, 33 minutu eta 33 segundoko denbora-rekin. Bi euskal lasterkarik osatu zuten podiuma. Imanol Goñik egin zuen bigarren(34:35) eta Iñigo Lariz elgoibartarrak hirugarren (34:49).

Arte martzialen erakustaldia egingo dute zapatu honetan (hilak 25) Ma-alako parkean. Anaitasuna Kanku Eskolak arte martzialen zentroa irekikodu Elgoibarren (Pedro Mugurutza, 9), eta eskainiko dutenaren berri ematekoirtengo dira kalera. Kankuko arduradunek jakinarazi dutenez, 25 urte bainogehiagoko esperientzia dute arte martzialen munduan. Karatea, defentsapertsonala, Tai Chi, Cki kung… eta beste hainbat kirol eta modalitate ira-kasten dituzte. 12:00etan hasiko da erakustaldia, eta amaiaeran, eta zen-troa bisitatzeko aukera izango dute interesatuek.

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 17

Page 18: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

MERKATU TXIKIA

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Ni bizi naizen komunitatean, eraikinaren beheko aldeko nabean bandalismoekintzak izan dira, hain zuzen ere, pintadak portalean eta nabeko atean. Jakin nahinuke komunitateak ordaindu behar al dituen nabeko ateko pintadak kentzeko gas-tuak.

Nabeko atea pribatua da. Etxebizitza edo lokal bakoitzaren jabeak, legearen arabera, jabetza eskubideberezi eta esklusiboa du bere elementu pribatuentzat. Beraz, jabetza pribatu –etxebizitza zein lokal– ba-koitzeko ateak, kalerako sarrera-irteera zuzena dutenak, ezaugarri bereziak ditu etxebizitzatik kanpora-koak direlako.

Pribatuak izanik, txukun mantentzea eta zaintzea jabe bakoitzarena da. Legeak dio jabe bakoitza de-rrigortuta dagoela bere lokal edo etxea eta honen instalazio pribatuak egoera onean kontserbatzera. Be-raz, komunitatea ez dago derrigortuta kontserbazioa eta mantenimendua bermatzera eta jabe bakoitzaarduratu beharko da.

AHOLKUA: Komunitatea ez da komunak ez diren eraikineko elementuen kanpoan zein ba-rruan pertsonaren batek egindako ekintza bandalikoen arduradun.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

LANA................................EskaerakEdozein lanetarako prest. Garbiketa la-netan edo pertsona nagusiak zeinumeak zaintzen esperientzia. 602 193 095-----------------------------------------------------------------------------------Edozein lanetarako prest. Garbiketa la-netan edo pertsona nagusiak zeinumeak zaintzen esperientzia. 612 216 458-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzen lan egiteko prest nago.Esperientzia eta erreferentzia onak.632 747 703-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzeko prest, aste-buruetan. Esperientzia eta erreferentziaonak. 648 039 187-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zainduz egingo nukelan. Esperientzia handia daukat. Or-duka, gauak edo ospitaleko zaintzak.Etxeko garbiketak egiteko ere prest. 633 808 931-----------------------------------------------------------------------------------Geriatria laguntzailea adinekoak zain-tzeko prest. Orduka aritzeko eta pasea-tzera ateratzeko prestutasun osoa. 646 931 162-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzen edo taber-nen eta portalen garbiketan lan egitekoprest. 631 790 555-----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen, garbiketa lanetanedo sukaldari laguntzaile aritzeko prest.Interna edo orduka. 631 132 553-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko prest. Or-

duka, interna edo gauetan. 628 014 327-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest. 637 966 749-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-tzeko eta garbiketa lanak egiteko prest.625 857 164-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-tzeko eta garbiketa lanak egiteko prest.Orduka edo interna.631 212 497-----------------------------------------------------------------------------------Matematika, kimika eta fisika eskolakematen ditut, batxiler mailara arte. 943 743 926-----------------------------------------------------------------------------------Ingeleseko eskola partikularrak ematenditut. Bakarka edo talde txikietan. 685 706 001-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-tzeko eta garbiketa lanak egiteko prest.Etxeak, tabernak eta elkarteak garbitzenditut. 628 738 472-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona elgoibartarra adinekoakzaindu, paseatu, janaria prestatu etaetxeko lanak egiteko prest. Esperientziaeta erreferentzia onak. 660 511 781 edo 943 742 330-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-tzeko prest, orduka edo interna. Garbi-keta lanak ere egiten ditut. Esperientziadaukat. 616 457 254-----------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zaintzen

ditut. Garbiketa lanak egiteko ere prestnago. 632 564 679-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona elgoibartarra nagusiak zaindu,paseatu, janaria prestatu eta etxekolanak egiteko prest. Diplomatua naiz etainformeak dauzkat. 675 711 658-----------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetan aritzeko prest nago.Orduka. 612 458 762-----------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Okin lanetan eta sumer-merkatuan aritutakoa naiz. 631 363 056-----------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua orduka garbiketalanak egiteko edo zerbitzari aritzekoprest. 612 477 386----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Interna edo orduka. 631 417 922

EskaintzakNeska euskalduna behar da uztailean,goizez, bi ume zaintzeko. Harremane-tarako telefonoa: 665 720 335-----------------------------------------------------------------------------------Astean bi orduz, arratsaldez, irakurtzenerakutsiko lidakeen norbaiten bila nabil.632 279 996-----------------------------------------------------------------------------------Aisia Deba hoteleko harreran udan lanegiteko pertsona bat behar da. Harreranesperientzia izatea eta hizkuntzak jaki-tea kontuan hartuko dira. Bidali curricu-luma: deba@aisiahoteles.com-----------------------------------------------------------------------------------Zerbitzaria behar da Malape tabernanlan egiteko. Sukaldean lan egiten ere

jakin behar du. Curriculuma Malape ta-bernan laga.-----------------------------------------------------------------------------------Umeak zaindu eta etxeko lanak egingodizkigun pertsona bat behar dugu, be-rehala lanean hasteko. 636 193 807

ETXEBIZITZAK....................

AlokairuaAlokairuko pisu bila ari naiz. 3 logela-koa. Ahal dela Elgoibarko erdigunetikgertu. 655 712 021-----------------------------------------------------------------------------------Familia batek etxebizitza hartuko lukealokairuan Elgoibarren. 632 608 683-----------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. 605 322 824-----------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza bila nabil. Buhardilla bathartuko nuke alokairuan Elgoibarren.Gela bat edo bikoa. 602 490 595

GARAJEAK........................

SalgaiDebako hondartzan garaje itxia salgai.Lehenengo solairuan. 655 712 021

AlokairuaBi autorentzako garaje marraduna alo-kagai Pista Beltzean. 75 €ko alokairua.699 812 566

BESTELAKOAK....................Zilarrezko pultsera bat galdu dut. Baliosentimental handia du. Norbaitek aurkitubadu deitu, mesedez. 628 784 502-----------------------------------------------------------------------------------Lepoko bat aurkitu nuen ekainaren 4an,Txarriduna taberna kanpoaldean. Nor-baitek galdu badu deitu. 660 056 219

18

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 18

Page 19: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

1954koen ospakizunean 45 lagun elkartu ginen eta antolatzaileok denak eskertunahi ditugu, baita saria jaso zuten Eduardo Garcia eta Jose Vila zoriondu ere.

Bi urte gurekin korrika zure ahalegin, dedikazio eta maitasunez. Korrika ez bainaneskon artetik bazoazen honetan, eskerrik asko gure monitore Angel Lopez.

Z o r i o n a k ,Gorka! Gaur 2urte bete dituzu-lako. Muxu handibat familia guztia-ren partez.

Dagoeneko 4urte! Zorionak,Nora. Patxohandi bat etxekoguztion partez.

Z o r i o n a k ,Malen. Egunederra pasatu ge-nuen zure 9. urte-betetzean. Muxuasko, familiak etabereziki Junek.

Zorionak, gureUnax zaldunari.Astelehenean 5urte beteko di-tuzu. Patxo handibat familia guztia-ren partez.

Z o r i o n a k ,Ander, 5. urte-betetzean. Etxeko-aak eta berezikiasko maite zai-tuen Markelek,muxu haundi bat.

Zorionak, txa-peldun, 11. ur-tebetetzean! Askomaite zaitugu.

Z o r i o n a k ,Eneko! Larunba-tian urtetxo bat.Muxu potolo batfamiliakoen etabereziki Naroa-ren partez.

Maider, zorio-nak! Atzo 9 urte.Muxuak!

Zorionak, gure maittiak. 7 eta 4 ho-nezkero. Danon partez mila patxito.Muuuua!

Zorionak, Malen eta Aimar. Osoondo pasa gaur zuen zortzigarren urte-betetzean. Segi orain arte bezain jator.

Erretratu bakarrekoagurra: 4,50€.

Argazki bikoitza: 7€.

Hirukoitza: 9€.

Hiru lagunetik gorakotaldeak:15€

ELGOIBARKO

IZARRAKO

BAZKIDEENTZAKOPREZIOAK

Erretratu bakarrekoagurra: 3,50€.

Argazki bikoitza: 6€.

Hirukoitza: 8€.

Hiru lagunetik gorakotaldeak: 12€

Zorionak, Leire eta Gaizka. Helduda zuen eguna. Espero dugu mundialpasatzea. Zuen Lagunak.

Heldu da eguna! Ondo pasa ezazueGaizka eta Leire! Familia guztiarenpartez.

Zorionak, Maddi eta Ane, 8 eta 5urte beteko dituzuelako. Etxeko guztienpartez.

Azkenean zuei ere iritsi zaizue eguna!Disfrutatu eta zoriontsuak izan etapaberri honetan. Zuen famila eta kuadrilla.

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 19

Page 20: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

AGENDA

24 BARIXAKUA18:00-20:30 Odol-ematea. OsasunZentroan.19:00 Nahaste Borraste. Antolatzailea:Kimetz Elkartea. Kalegoen plazan.

25 ZAPATUA9:00-14:00 Baserriko produktuen sal-menta Kalebarren plazan. 10:00-14:00 Barkamenari buruzkomintegia (euskaraz). Gidaria: IzanArregi. Upai Goiti baserrian. 11:00 Elgoibarko baserri eta harategie-tako produktuekin prestatutako pintxoak.Sanlo Eskubaloi taldearen eskutik. Kale-barren plazan.11:00-13:00 Eskola Arrakasta proiek-tua aurkezteko informazio mahaia. Kale-barren plazan.

12:00 Kale kantariak. Kalebarrenen.12:30-14:30 Argizariz egindako kan-delen tailerra umeentzako.Eguerditik arratsaldera, Ganaduerakusketa. Aita Agirre plazan.

26 DOMEKA10:00-14:00 Barkamenari buruzkomintegia (gaztelaniaz). Gidaria: IzanArregi. Upai Goiti baserrian..

27 ASTELEHENA9:00 Udako txokoen hasiera. Antola-tzaileak: Atxutxiamaika eta ElgoibarkoUdal Ludoteka. Kalegoen plazan etaMaalako parkean.9:30 Udako kirol kanpusaren hasieran.Antolatzailea: Udal Kirol Patronatua.Olaizaga kiroldegian.

19:00 Elgoibar BHI institutuko batxile-rreko diploma banaketa. Herriko Antzo-kian.

1 BARIXAKUA19:30 Sanlo eskubaloi taldeko bazki-deen urteko batzarra. Kultur etxeko hi-tzaldi gelan.22:30 Aire libreko zinea. Ocho apelli-dos Catalanes. Kalegoen plazan.

20

24 BARIXAKUA San Juan Eguna11:00 Prozesioa santuaren irudiarekin.Meza, abesbatzaren laguntzarekin eta SanJuan lore-sorten bedeinkatzea. Pilotalekuan.12:00 Dardo txapelketarako izen-ematea. 17:00 Umeentzako jolasak. 19:00 Niala magoaren ikuskizuna. 20:30 Txokolatada. 22:00 DJ saioa.

25 ZAPATUA San Juan Txiki12:00-14:00 eta 17:00-20:00Wipe–out (Egon adi eta egin salto!) eta adinguztientzako puzgarriak, pilotalekuan.15:00 Herri-bazkaria, pilotalekuan. 17:00 Karaokea. 22:00 DJ saioa. 00:00 Suak.

26 DOMEKA14:00 Sardina-jana.16:00 Dardo, mus eta tute txapelketa. 20:00 Sari-banaketa.21:00 Jai bukaerako txapliguak.

ALTZOLAKO SAN JUAN JAIAK Ekainak 24, 25 eta 26

..............................................

26 DOMEKA11:30 Euskadiko eta Nafarroako CrossCountry Motor Txapelketako lasterketa.

28 MARTITZENA19:00 Jai hasiera. Txapliguak eta kanpaiak.

29 EGUAZTENASan Pedro Eguna11:00 Prozesioa eta meza nagusia. Ondoren, Salda eta txorizoa Armuetak,Goikoetxek eta Zahatzuegik eskainita. 12:30 Pilota partida, Lagunak elkartea.

14:00 Auzotarren eta jubilatuen bazkaria.Egun guztian, Jon Ostolaza eta Unai An-donegi trikitilariak.

1 BARIXAKUA21:00 Lagun arteko afaria San Pedro elkar-tean. Izen-ematea: 600 789 790. 23:00 VII. Mus txapelketa.

2 ZAPATUA16:30 Ume-jolasak eta Niala magoa. 18:30 Giza proba. Tope natxiok taldea. 21:00 Lagun arteko afaria jatetxean.

23:30 Gaupasa, Iñaki Laja eta Andoni La-rrañaga trikitilariekin.

3 DOMEKA10:30 Meza. Ondoren, Salda eta txorizoa, San Pedroelkarteak eskainita. 12:00 Dantza, Euskal Dantzari Taldekoekin(auzoko umeak protagonista). 13:00 Bolo txapelketa. 17:30 Idi demak. Parte hartzaileak: Artaso,Soarte eta Kamiñoko.Egun guztian, Baltzola anaia trikitilariak.

IDOTORBE-SAN PEDROKO JAIAK

..............................................

Ekainak 26, 28, 29 eta uztailak 1, 2, 3

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 20

Page 21: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

AGENDA 21

Nabarmenduak Eibarko txosnak San Juanetan

San Juan jaiak ospatuko dira Eibarren asteburuan eta egitarau zabalaizango da herriko hainbat txokotan. Txaltxa Zelaiko txosnetan, esaterako,gauero egongo dira kontzertuak. 24an The Guilty Brigade, Sinnerdolls, Hexeneta Eroa Naizen taldeak arituko dira; 25ean Rude Pride, Nekez, DJ Mapatxeeta Left Hook, 22:30ean hasita. Mozorro egunean, 26an, berriz, erromeriaegongo da Erokomeri taldearekin 21:30ean eta Karaokea 23:30ean.

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK

09:00 - 22:0024 Barixakua GARITAONANDIA25 Zapatua YUDEGO26 Domeka YUDEGO27 Astelehena ORUESAGASTI28 Martitzena BARRENETXEA29 Eguaztena IBAÑEZ30 Eguena GARITAONANDIA1 Barixakua ETXEBERRIA

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 21

Page 22: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

HITZ ETA KLIK22

“Institutuan hasi eta gutxira, zure ondoan esertzea higuingarria bihurtzen hasi zitzaidan”

Unai Villena

Manu Sanchez

Txiki-txikitatik ginen lagunak, bainahalako batean, institutuan hasi etagutxira, zure ondoan esertzea hi-

guingarria bihurtzen hasi zitzaidan.Usain txarra zenuela esaten zutendenek eta, niri ere, aurretik garrantzirik

eman ez nion txikikeria hura enbarazu egiten hasi zitzaidan,modurik bortitzenean. Konturatzerako, zure ahoko hatsak ani-malia hilak zekarzkidan gogora: zizare zuriek jandako usteldu-tako arratoien haragia; eta zure gorputzaren izerdi-sundakokaztagarri bihurtzen zuen inguruko airea, ezin arnastuzko egu-

rats astuna bihurtzeraino. Kirats garratz hura sudur-zuloetaraitsasten zitzaidan eta zure besape, ipurdi eta hankarte iletsuakimajinatzen nituen lurrin trinkoa igortzen, zure baserriko simaur-metek igortzen zutena bezalakoa. Begiratzen zintudanean, be-tiko lagunaren ordez, simaur-meta bat ikusten hasi nintzenzugan. Baina ez nizun esan, ez nuen ezer esateko adorerikizan, eta haserre hura asmatu behar izan nuen zugandik alden-tzeko, zure laguna izanda, institutuko gainontzeko eskola-kideekni neu ere baztertuko nindutela beldur bainintzen. Onarpenarenusainera jo nuen, eroso, koldar- eta traidore-kiratsa neurekin era-manda. Ni bai simaur-meta!

998 alea:Maquetación 1 23/06/16 15:10 Página 22

Page 23: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 3

Page 24: 998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:08 Página 1 4 2 6 0 6 ... · utzi digun zaporeari, laster Gabon kantak izango dira prota-gonista eta. G ure amak, urteroko abenduaren 31n eta

998 azala:Maquetación 1 23/06/16 15:09 Página 4