24
Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C) Festaburua GAUERDIKO MEZA Otoitza Egiazko argia den Kristoren jaiotzaz argitzen duzu, Jauna, gau santu hau; iguzu, lurrean argi honen distirak ezagutu ditugunok zeruan Haren aintzaren ederra goza dezagula. Zurekin eta Espiritu Santuarekin. I. IRAKURGAIA: Is 9, 2-4. 6-7 Seme bat eman zaigu. Isaias Profetaren liburutik Ilunbetan zebilen herriak argi haundi bat ikusi zuen; herio itzalean bizi zirenak distira batek argitu zituen. Gehitu zenuen poza eta haunditu, atsegina; pozetan dabiltza zure aurrean, igitai aroan izaten den pozez, harrapakinak banatzekoan izaten den atseginez. Puskatu baituzu haren uztarri astuna, haren bizkar makila, eta zapaltzailearen zigorra, Madiango egun hartan bezala. Haur bat jaio baitzaigu, seme bat eman zaigu; aginpidea sorbaldan darama; eta haren izena: Kontsejatzaile harrigarri, Jaungoiko indartsu, Betiko Aita, Bake errege. Bere erregetza zabal dezan, amairik gabeko bakea ezarriz, Dabiden aulkian eta bere herrian. Sendotu eta indartu dezan, zintzotasunez eta zuzentasunez, gaurdanik eta betiraino. Diren guztien Jaunaren maite minak egingo du hau.

Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

Abenduaren 25eanJAUNAREN JAIOTZA (C)

Festaburua

GAUERDIKO MEZA

Otoitza

Egiazko argia den Kristoren jaiotzazargitzen duzu, Jauna, gau santu hau;iguzu, lurrean argi honen distirak ezagutu ditugunokzeruan Haren aintzaren ederra goza dezagula.Zurekin eta Espiritu Santuarekin.

I. IRAKURGAIA: Is 9, 2-4. 6-7

Seme bat eman zaigu.

Isaias Profetaren liburutik

Ilunbetan zebilen herriakargi haundi bat ikusi zuen;herio itzalean bizi zirenakdistira batek argitu zituen.Gehitu zenuen pozaeta haunditu, atsegina;pozetan dabiltza zure aurrean,igitai aroan izaten den pozez,harrapakinak banatzekoan izaten den atseginez.Puskatu baituzuharen uztarri astuna,haren bizkar makila, eta zapaltzailearen zigorra,Madiango egun hartan bezala.Haur bat jaio baitzaigu,seme bat eman zaigu;aginpidea sorbaldan darama;eta haren izena: Kontsejatzaile harrigarri,Jaungoiko indartsu,Betiko Aita, Bake errege.Bere erregetza zabal dezan,amairik gabeko bakea ezarriz,Dabiden aulkian eta bere herrian.Sendotu eta indartu dezan,zintzotasunez eta zuzentasunez,gaurdanik eta betiraino.Diren guztien Jaunaren maite minakegingo du hau.

Page 2: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

2

ERANTZUN SALMOA: Sal 95, 1-2. 3 eta 11-12a. 12bcd-13

R/. Salbatzaile bat jaio zaigu gaur:Mesias, Jauna.

Kanta Jaunari kantu berri,kanta, lur osoa, Jaunari.Kanta Jaunari, bedeinka Haren izena,iragarri egunez egun, Haregandiko salbamena. R/.

Zabaldu Haren ospea atzerrietan,Haren mirariak herri guztietan.Poztu bedi ortzia, alaitu lurra,orro egin beza itsasoak bertan bizi direnekin,txalo egin beza landak bertan dauden guztiekin. R/.

Poztu bitez basoko zuhaitzak,Jaunaren aurrean, badatorrelako,lurra epaitzera datorrelako.Zuzenbidez epaituko du lurbira,eta leialtasunez herriak. R/.

II. IRAKURGAIA: Tt 2, 11-14

Agertu zaigu Jaungoikoaren grazia,gizon-emakume guztion salbamenerako.

San Paulo Apostoluak Titori

Agertu zaigu Jaungoikoaren grazia, gizaki guztion salbamenerako. Jainkorik gabeko bizitzari etamunduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, zuzentasunez eta jainkozaletasunez mundu honetanbizitzen erakusten digula; zorioneko itxaropenari begira, Jesu Kristo gure Salbatzaile etaJaungoiko haundiaren agertze ospetsua itxaroten dugula. Hark guregatik eman zuen bere burua,gu gaiztakeria guztietatik ateratzeko eta bere herri garbi eta egintza onen zale egiteko.

EBANJELIOA: Lk 2, 1-14

Aleluia: Lk 2, 10b-11a

R/. Aleluia.V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet:

salbatzaile bat jaio zaizue gaur:Mesias, Jauna. R/.

Salbatzaile bat jaio zaizue gaur.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Egun haietan, mundu guztiaren izenak hartzeko agindua atera zen Zesar Augustorengandik. Hauizan zen, Kirino Sirian buruzagi zelarik egindako lehenengo izen hartzea. Eta denak izen ematera

Page 3: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

3

zihoazen, bakoitza bere herrira.Jose ere, Dabiden etxekoa eta jatorrikoa izanik, Galielako Nazaretetik Judeara igo zen, Belenderitzan Dabiden herrira, han bere emazte Maria haurdunarekin izen ematera.Han zeudelarik, haurra izateko egunak bete zitzaizkion Mariari. Eta bere lehen semea izan zueneta, oihaletan bildurik, ganbela batean etzan zuen; ez baitzen ostatuan haientzako lekurik.Baziren inguru hartan artzain batzuk, mendian gaua igaroz, beren artaldeak txandaka zaintzenzituztenak. Honetan, Jaungoikoaren aingeru bat agertu zitzaien; Jaungoikoaren aintzak argizinguratu zituen, eta beldurrak jota gelditu ziren. Aingeruak, ordea, esan zien: «Ez izan beldurrik;begira, poz haundi baten berri ona dakarkizuet, herri guztiarentzat izango dena: salbatzaile batjaio zaizue gaur Dabiden herrian: Mesias, Jauna. Honetan ezagutuko duzue: oihaletan bilduriketa ganbelak etzanik aurkituko duzue haurra». Eta bat-batean aingeruari zerutar talde bat bilduzitzaion, Jaungoikoa goresten zutela, esanez: «Aintza zeruetan Jaungoikoari, eta bakea lurreanHaren gogoko gizonei».

Oparigaien gainekoa

Atsegin bekizkizu, Jauna, gau santu honetako gure dohain hauek;eta ospakizun honetan izango ditugun harremanen bidez,zure Semearen antzeko egin gaitzazu,Bera gure antzeko egin den bezala.Errege bizi baita.

Prefazioa: Eguberrialdikoa

Jaunartze ondorengoa

Pozez gainezka ospatzen dugu, Jauna,Kristo gure Salbatzailearen jaiotza;emaguzu, orain santuki bizitzea,eta egunen batean Kristorekin bat egitea.Errege bizi baita.

Page 4: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

4

Abenduaren 25eanJAUNAREN JAIOTZA (C)

Festaburua

EGUNEKO MEZA

Otoitza

Jainko Jauna, miragarriak egin dituzu,gizakia zeure antzeko eginez,eta miragarriagoak,Kristoren bidez berau goimailara goratuz;iguzu, gizatasunean gurekin bat egin den zure Semeak,bat egin gaitzala Berarekin jainkotasunean.Zurekin eta Espiritu Santuarekin.

I. IRAKURGAIA: Is 52, 7-10

Lurbiraren bazter guztiek ikusiko dutegure Jaungoikoaren salbamena.

Isaias Profetaren liburutik

Bai ederrak direla mendi gainetan,bakea hotsegiten duen mezulariaren oinak!Berri ona zabaltzeneta salbamena iragartzen dabilenarenak!Sioni «gure Jaungoikoa errega da»esaten dionarenak!Entzun: zure zaintzaileak oihuka ari dira,irrintzika, guztiak batera;aurrez aurre ikusten baitute Jauna,berriro Siona datorrela.Ekin kantari, guztiok batera,Jerusalengo horma zahar eroriok;poztu baitu Jaunak bere herria;eta berrerosi du Jerusalen.Herri guztien aurrean erakutsi du Jaunakbere beso santuaren indarra;eta lurbiraren bazter guztiek ikusiko dutegure Jaungoikoaren salbamena.

ERANTZUN SALMOA: Sal 97, 1. 2-3ab. 3cd-4. 5-6

R/. Ikusi dute lur muga denekgure Jainkoagandiko garaipena.

Kanta Jaunari kantu berri,

Page 5: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

5

egin baititu hainbat harrigarri.Bere eskuinak eman dio garaipena,bere beso santuak. R/.

Ezagutarazi du Jaunak Beragandiko garaipena,agertu du atzerrien aurrean bere zuzentasuna.Oroitu da bere maitasunaz,Israel etxeari dion leialtasunaz. R/.

Ikusi dute lur muga denekgure Jainkoagandiko garaipena.Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,egin oihu eta irrintzi, egin eresi. R/.

Eresi Jaunari kitarakin,kitara eta salteri ozenarekin;turuta eta adar hotsean,egin txalo errege den Jaunaren aurrean. R/.

II. IRAKURGAIA: He 1, 1-6

Jainkoak Semearen bidez hitzegin digu.

Hebertarrei egindako epistolatik

Askotan eta era askotara hitzegin zien Jaungoikoak Profeten bidez aspalditik gure arbasoei; etaazkenak diren egun hauetan, Semearen bidez hitzegin digu. Seme hau egin zuen gauza guztienoinordeko; eta Beraren bidez egin zuen mundua ere.Bera da, Aitaren aintzaren argi distiratsu eta Haren izatearen irudi. Berak eusten die gauza guztieibere hitz indartsuz. Eta bekatuen garbikuntza egin ondoren, goienean Guztiz Haundiaren eskuinaldean jarririk dago: zenbat eta aingeruak baino goragoko izena jaso duen, hainbat eta haiek bainogorago jarria.Izan ere, zein aingeruri esan dio inoiz:«Nire Seme zara Zu;Nik zaitut gaur Zu sortu»?Eta beste behin:«Aita izango nau Ni, Harketa Hura Seme izango dut Nik»?Eta beste behin, bere Semea munduan sartzerakoan, honela dio:«Gur bezate BeraJaungoikoaren aingeru guztiek».

EBANJELIOA: Jn 1, 1-18

Aleluia

R/. Aleluia.V/. Egun santu bat zabaldu zaigu:

zatozte, herriak; gur ezazue Jauna;argi haundi bat jaitsi da gaur lurrera. R/.

Page 6: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

6

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Hasieran bazen Hitza;eta Hitza Jaungoikoarekin zen;eta Jaungoiko zen Hitza.Hitz hau haiseran Jaungoikoarekin zen.Dena Hitzaren bidez egina da;eta egindakoetan ez da ezer Hura gabe eginik.Harengan zen bizia.Eta bizia gizakien argia zen.Argiak ilunbetan argi egiten du;baina ilunak Hura ez zuen onartu.[Agertu zen gizon bat, Jaungoikoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen: argiarenaitormena egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Bera ez zen argia, argiaren aitormen eginbehar zuena baizik.] Hitza zen, mundura etorritako gizon oro argitzen duen egiazko argia.Munduan zegoen;eta mundua Haren bidez egina da;baina munduak ez zuen ezagutu.Bereetara etorri zen,eta bereek ez zuten onartu.Onartu zuten guztiei, berriz,Jaungoikoaren seme-alaba izateko eskubidea eman zien,Haren izenean sinesten badute.Hauek ez dira odoletik sortu,ez haragiaren nahieratik,ezta gizakiaren nahieratik ere;Jaungoikoarengandik baizik.Eta Hitza haragi egin zen,eta gure artean jarri zuen bizilekua;eta geuk ikusi dugu Haren aintza,Aitaren Seme bakarrari dagokion aintza,graziaz eta egiaz betea.[Joanek Hartaz egin zuen aitormen, oihuka esanez: «Hau zen, nik esan nuen Hura; Nire ondorendatorrena nire aurrean jarria izan da, ni baino lehenagokoa baitzen».Eta Haren betearen betetik,grazia graziaren gain hartu dugu guztiok.Legea Moisesen bidez emana izan da; grazia eta egia, berriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira.Jaungoikoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoen Seme bakarrak eman digu Harenberri.]

Oparigaien gainekoa

Onar, Jauna, Eguberri jai hauetan,Zurekin baketzen gaituen oparia,hau baita Zuri gizakiak eskain diezazukeen gorespen betea.Jesu Kristo.

Prefazioa: Eguberrialdikoa

Page 7: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

7

Jaunartze ondorengoa

Jainko guztiz errukitsua,munduaren Salbatzaileak, gaur jaioz,Jainkoaren seme-alaba sortarazten gaituen bezala,hilezkor ere egin gaitzala.Errege bizi baita.

Page 8: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

8

FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE (C)Jaia

Otoitza

Jainko gure Aita,Familia santua eman diguzu jarraibide eder;egizu, gure familietan erefamili bizitza zintzoan eta elkarren maitasunean hari jarraituz,betiereko zoriona izan dezagula zeruetako etxean.Zure Seme Jesu Kristo.

I. IRAKURGAIA: Si 3, 3-7. 14-17a

Jaunaren beldur denakgoresten ditu bere gurasoak.

Siraken liburutik

Goresgarriago egiten du Jaunak aita,seme-alabak baino;eta amari eskubidea ematen diobere umeen gainean.Aita goresten duenakbere bekatuak ordaintzen ditu;eta ama goresten duenakondasunak pilatzen.Aita goresten duenakpoz izango du bere seme-alabetan;eta otoitz egunean entzun egingo zaio.Aita goresten duena luzaro biziko da;eta Jaunak entzuten dio,amari atsegin ematen dionari.Ene seme, iraun zeure aita goratzen,eta ez utzi bizi daino.Burua galtzen badu ere,izan zakizkio bihotz haundikoeta ez gutxietsi bizi zareino;aitari emandako laguntza ez da ahaztuko,bekatuen ordain izango duzu;zoritxar egunean,gogoan hartuko dizu Jaunak.

ERANTZUN SALMOA: Sal 127, 1-2. 3. 4-5

R/. Dohatsu, Jaunaren beldur dena,Haren bideetan dabilena!

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,

Page 9: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

9

Haren bideetan dabilena!Zure eskuen lana baituzu jango,zoriontsu izango zara eta ongi zaizu joango. R/.

Zure emaztea, mahasti emankorraren antzean,zure etxe barnean;zure seme-alabak badirudite olio kimuak,zure mahai inguruan. R/.

Begira, hala izango da bedeinkatua gizakia,Jaunari beldur diona.Jaunak Siondik bedeinka zaitzala,Jerusalen dohatsu ikusiz beti bizi zaitezela. R/.

II. IRAKURGAIA: Kol 3, 12-21

Familiako bizitza, Jaunarengan bizia.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei

Senideok: Jantzi zaitezte bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasunez, egokitasunez, eramanonez, Jaungoikoaren herri aukeratu, santu eta maitea zaretenez gero. Eramazue ondo elkar etabarkatu batak besteari, inork inorentzat ezer baleuka. Jaunak barkatu dizuen bezala, barka zuekere.Guzti horien gainetik, ordea, izan ezazue maitasun; hori baita lokarririk bikainena. Kristorenbakeak agindu beza zuen bihotzetan, bake horretara deituak zaretenez gero gorputz batean; etaizan esker onekoak. Oparo bizi bedi zuengan Kristoren hitza: jakinduriarik osoenean elkar argituzeta berotuz; salmoak, goratzarreak, eta goi arnasezko abestiak Jaungoikoari bihotzez etaeskerronez kantari. Edozer esaten edota egiten duzuela, egizue dena Jesu Kristo Jaunaren izenean,Beraren bidez Jaungoiko Aitari eskerrak emanez.Emazteok, zaudete zeuen senarren menpean, Jaunarengan egoki den bezala. Senarrok, maitaitzazue zeuen emazteak, eta ez izan gogorrak haiekin. Seme-alabok, egin zeuen gurasoen esanagauza guztietan, hori nahi du eta Jaunak. Gurasuok, ez sumindu zeuen seme-alabak, gogoa galez dezaten.

EBANJELIOA: Lk 2, 41-52

Aleluia: Kol 3, 15a. 16a

R/. Aleluia.V/. Kristoren bakeak agindu beza zuen bihotzetan;

oparo bizi bedi zuengan Kristoren hitza. R/.

Gurasoek irakasleen erdian aurkitu zuten Jesus.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Jesusen gurasoak Jerusalena joaten ziren urtero Bazko jaietan. Jesusek hamabi urte betezituenean, Jerusalena igo ziren jaietara, ohitura zen bezala. Jaiegunak bukatu zirenean, etxeraitzuli ziren; Jesus haurra, ordea, Jerusalenen gelditu zen, bere gurasoek ez zekitela. Eta lagunenartean zetorrelakoan, egun bateko bidea egin ondoren, Haren bila hasi ziren taldeko ahaide eta

Page 10: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

10

ezagunen artean. Baina aurkitzen ez, eta Jerusalena itzuli ziren Haren bila.Hiru egunen buruan, jauretxean aurkitu zuten, irakasleen erdian eserita, haiei entzuten etagaldezka. Entzuten zioten guztiak txunditurik zeuden Haren adimenarekin eta ematen zituenerantzunekin. Gurasoak, ikusi zutenean, harriturik gelditu ziren.Amak honela esan zion: «Seme, baina zergatik egin diguzu hori? Horra nolako atsekabez ibiligaren aita eta biok zure bila!» Hark orduan: «Zergatik ibili zarete nire bila? Ez al zenekiten, Nikneure Aitaren etxean egon behar nuela?» Haiek, ordea, ez zuten ulertu Jesusek esan nahi zuena.Jesus Nazareta jaitsi zen haiekin, eta haien menpean jarraitu zuen. Haren amak bere bihotzeangordetzen zituen gauza guzti hauek.Jesus, berriz, aurrera zihoan jakintzan, gorpuzkeran eta grazian, Jainkoaren eta gizakien begietan.

Oparigaien gainekoa

Bakezko opari hau eskaintzean, Jauna,apal-apal eskatzen dizugu:Jainkoaren Ama Maria Birjinareneta Jose dohatsuaren otoitzez,gure familiak zure adiskidetasunean eta bakeansendo ezar ditzazula.Jesu Kristo.

Prefazioa: Eguberrialdikoa

Jaunartze ondorengoa

Aita guztiz ona,sakramentu honen bidez indarberritu gaituzunokFamilia santuaren antzera bizi gaitezela,lur honetako estualdien ondorenBerarekin batean betiko zoriona irits dezagun.Jesu Kristo.

Page 11: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

11

Urtarrilaren 1eanEguberri zortzigarrena

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTA BURUA (C)

Otoitza

Jainko Jauna, Maria Birjina ama eginez,betiko salbamena eman diozu gizakiari;iguzu, biziaren iturria denJesu Kristo zure Semea ekarri diguna,laguntzaile ere izan dezagula zure aurrean.Zurekin eta Espiritu Santuarekin.

I. IRAKURGAIA: Zen 6, 22-27

Honela aipatuko dute nire izena israeldarren gainean,eta Nik bedeinkatuko ditut.

Zenbakien liburutik

Jauna honela mintzatu zitzaion Moisesi: «Hitzegiozu Aaroni eta haren seme-alabei, eta esan:Honela bedeinkatuko dituzue israeldarrak:"Bedeinka zaitzala Jaunak, eta zaindu.Ager diezazula Jaunak bere aurpegi argia,eta erruki dadila zutaz.Ager diezazula Jaunak bere aurpegia,eta eman bere bakea".Honela aipatuko dute nire izena israeldarren gainean, eta Nik bedeinkatuko ditut».

ERANTZUN SALMOA: Sal 66, 2-3. 5. 6 eta 8

R/. Erruki bekigu Jainkoa, bedeinka gaitzala.

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinka gaitzala,ager diezagula aurpegi alaia;ezagutu dezaten lurrean zure bidea,herri guztietan Zugandiko salbamena. R/.

Poztu bitez kantari atzerriak,zuzenbidez baitaramazu izadia;zintzo baitituzu gidatzen herriak,eta zaintzen lurrean atzerriak. R/.

Ene Jainko, ospa zaitzate herriek,ospa zaitzate herri guztiek.Jainkoak bedeinka gaitzala,lur bazter guztiek beldur diotela. R/.

Page 12: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

12

II. IRAKURGAIA: Ga 4, 4-7

Bere Semea bidali zuen Jaungoikoak,emakumearengandik jaioa.

San Paulo Apostoluak Galaziarrei

Senideok: Garaia bete zenean, bere Semea bidali zuen Jaungoikoak, emakumearengandik jaioa,Legepeko egina, Legepean zeudenak erostera, guk semeordetza har genezan. Eta seme-alabazaretelako, bere Semearen Espiritua bidali du Jaungoikoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!»deikaari dena. Beraz, gehiago ez zara morroi, seme baizik; eta seme bazara, baita oinordeko ere,Jainkoari esker.

EBANJELIOA: Lk 2, 16-21

Aleluia: Heb 1, 1-2

R/. Aleluia.V/. Askotan eta era askotara

hitzegin zien Jaungoikoak Profeten bidezaspalditik gure arbasoei;eta azkenak diren egun hauetan,Semearen bidez hitzegin digu. R/.

Han aurkitu zituzten Maria, Jose eta haurra...Zortziurrena bete zenean, «Jesus» ezarri zioten izen.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Aldi hartan, artzainak lasterka joan ziren, eta han aurkitu zituzten Maria eta Jose, eta haurra askanetzana. Ikusi zutenean, jakin erazi zuten, haur hartaz esan zitzaiena.Entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren, artzainek esaten zutenarekin. Mariak, berriz, gogoanjasotzen zituen gauza guzti hauek, bere bihotzean hausnartuz.Eta artzainak Jaungoikoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, entzun eta ikusi zutenarengatik.Haurra erdaintzeko zortziurrena bete zenean, «Jesus» ezarri zioten izen, sabelean sortu bainolehenago aingeruak esan zuen izen bera.

Oparigaien gainekoa

On guztien hasiera eta betetzailea zaren Jauna,Jainkoaren Ama dohatsuaren jai honetan eskatzen dizugu,gaur salbamenaren hasierak pozten gaituenokegunen batean salbamen horren betea irits dezagula.Jesu Kristo.

Prefazioa: Andre Mariarena

Jaunartze ondorengoa

Page 13: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

13

Pozik hartu ditugu, Jauna, zeruko sakramentuak;balia bekizkigu betiko bizitzarako,Maria BirjinaJaungoikoaren eta Elizaren Amaaitortzen dugunoi.Jesu Kristo.

Page 14: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

14

EGUBERRI ONDORENGO II. IGANDEA (C)

Otoitza

Jainko ahalguztidun betierekoa,Zugan sinesten dutenen argia,bete ezazu zeure aintzaz mundua,eta argi distizari horrek eraman ditzala herrialde guztiakZu ezagutzera.Zure Seme Jesu Kristo.

I. IRAKURGAIA: Si 24, 1-4. 12-16

Jaungoikoaren jakinduriabere herri aukeratuaren erdian bizi da.

Siraken liburutik

Jakinduriak bere burua goresten du,bere herriaren erdian aintzaz betetzen da.Goigoikoaren batzarrean bere ahoa irekitzen du,eta Haren indardunen aurrean aintzaz betetzen da.Bere herriaren erdian goratua izango da,eta santuen batzar osoak ospe emango dio;aukeratuen taldeek gorespenak emango dizkioteeta bedeinkatua izango da bedeinkatuen artean.Orduan, guztien Egileak agindu zidan,ni sortu ninduenak etxola eraiki zidan,eta esan: «Jakobenean bizi zaitez,eta Israel izan bedi zure ondare».Hasieran, gizaldiak baino lehenagotik, sortu ninduen,eta inoiz ere ez dut amairik izango.Etxola santuan, Haren aurrean, egin dut zerbitzu,eta Sionen ipini dit bizitoki.Hiri santuan eman dit atseden,eta Jerusalenen dago nire agintzaritza.Izen haundiko herrian bota ditut sustraiak,Jaunaren ondarean, Haren lurrean.

ERANTZUN SALMOA: Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20

R/. Hitza haragi egin zen,eta gure artean jarri zuen bizilekua.

Edota: Aleluia

Page 15: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

15

Jerusalen, ospa ezazu Jauna,Sion, goretsazu zure Jainkoa.Zure ateen sarrailak indartu baititu,zure semeak zure barnean bedeinkatu ditu. R/.

Zure mugetan bakea ezarri baitu,gari-mamiz ase zaitu.Bidaltzen du lurrera bere mintzoa,eta Haren hitza bizkor eta arin doa. R/.

Iragarri dio bere hitza Jakobi,bere erabaki eta aginduak Israeli.Ez dio egin horrelakorik beste herriri,bere aginduak ez dizkio agertu besteri. R/.

II. IRAKURGAIA: Ef 1, 3-6. 15-18

Aurrez aukeratu gintuen bere semeorde izateko,Jesu Kristoren bidez.

San Paulo Apostoluak Efesotarrei

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,Espirituaren era guztietako bedeinkapenez,zeruan Kristorengan bedeinkatu gaituena.Harengan aukeratu baikintuen,mundua sortu beino lehen,Haren aurrean, maitasunez,santu eta errugabe izan gaitezen.Aurrez aukeratu gintuen bere semeorde izateko,Jesu Kristoren bidez,bere nahiaren onberatasunez;bere Seme maitearenganhain ugari eman digun graziaren aintzakBera gorespenez bete dezan.Horregatik, Jesus Jaunarengan duzuen sinestea, eta santu guztienganako daukazuen maitasunaentzunda, etengabe ari naiz zuengatik eskerrak ematen, neure otoitzetan zuetaz oroituz. JesuKristo gure Jaunaren Jaungoikoak, aintzaren Aitak, eman diezazuela jakinduriazko eta goiargizko espiritua, Bera ezagutzeko. Argi bitza zuen bihotzeko begiak, horrela jakin dezauennolakoa den Haren deiaren itxaropena, nolakoak Haren aintzaren aberastasunak, Berak santueioinordekotzan emanak.

EBANJELIOA: Jn 1, 1-18

Aleluia: Ik. 1 Tm 3, 16

R/. Aleluia.V/. Aintza Zuri, Kristo,

hotsegina izan baitzara atzerriei;

Page 16: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

16

aintza Zuri, Kristo,sinetsia izan baitzara munduan. R/.

Hitza haragi egin zen,eta gure artean jarri zuen bizilekua.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Hasieran bazen Hitza;eta Hitza Jaungoikoarekin zen;eta Jaungoiko zen Hitza.Hitz hau hasieran Jaungoikoarekin zen.Dena Hitzaren bidez egina da;eta egindakoetan ez da ezer Hura gabe eginik.Harengan zen bizia.Eta bizia gizakien argia zen.Argiak ilunbetan argi egiten du;baina ilunak Hura ez zuen onartu.[Agertu zen gizon bat, Jaungoikoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen: argiarenaitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Bera ez zen argia, argiaren aitormen eginbehar zuena baizik.] Hitza zen, mundura etorritako gizon oro argitzen duen egiazko argia.Munduan zegoen;eta mundua Haren bidez egina da;baina munduak ez zuen ezagutu.Bereetara etorri zeneta bereek ez zuten onartu.Onartu zuten guztiei, berriz,Jaungoikoaren seme-alaba izateko eskubidea eman zien,Haren izenean sinesten badute.Hauek ez dira odoletik sortu,ez haragiaren nahieratik,ezta gizakiaren nahieratik ere;Jaungoikoarengandik baizik.Eta Hitza haragi egin zen,eta gure artean jarri zuen bizilekua;eta geuk ikusi dugu Haren aintza,Aitaren Seme bakarrari dagokion aintza,graziaz eta egiaz betea.[Joanek hartaz egiten zuen aitormen, oihuka esanez: «Hau zen, nik esan nuen Hura: Nire ondorendatorrena nire aurrean jarria izan da, ni baino lehenagoa baitzen».Eta Haren betearen betetik,grazia graziaren gain hartu dugu guztiok.Legea Moisesen bidez emana izan da, grazia eta egia, berriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira.Jaungoikoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoen Seme bakarrak eman digu Harenberri.]

Oparigaien gainekoa

Santu egizkizu, Jauna, zeure Seme maitearen jaiotzaz,

Page 17: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

17

orain eskaintzen ditugun dohain hauek,Berak erakusten baitigu egiaren bidea,eta Berak agintzen, zeruetako erreinu bizia.Jesu Kristo.

Prefazioa: Eguberrialdikoa

Jaunartze ondorengoa

Jainko gure Jauna, apalik eskatzen dizugu,sakramentu honen indarrezgure bekatuak garbi daitezelaeta gure asmo zuzenak bete.Jesu Kristo.

Page 18: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

18

Urtarrilaren 6anJAUNAREN AGERKUNDEA (C)

Otoitza

Jainko Jauna, egun honetanizar baten bidez agertu zenien atzerrieizeure Seme bakarra;sinesmenaz ezagutzen zaitugunokeraman gaitzazu zeure aintzaren ederra ikustera.Zure Seme Jesu Kristo.

I. IRAKURGAIA: Is 60, 1-6

Zure gainean ageri da Jaunaren aintza.

Isaias Profetaren liburutik

Jaiki zaitez, argitu, Jerusalen,badator zure argia;zure gainean ageri da Jaunaren aintza.Begira, lainoak estalirik dauka lurra,eta ilunbeak inguraturik dauzka herriak.Zure gainean, ordea, Jauna jaikiko da,eta Haren aintza agertuko zure gainean.Zure argitara etorriko dira herriak,zure egunsentira erregeak.Jaso itzazu begiak zeure inguruan, eta ikus:guzti horiek elkartu dira eta zuregana datoz;zure semeak urrutitik datoz,besoetan dakartza zure alabak.Hori ikustean, gainezka poztuko zara;harrituko zaizu bihotza eta zabalduko,itsasoko aberastasunak zuregana etorriko baitira,eta atzerrietako ondasunak zuri ekarriko dizkizute.Gamelu taldeek estaliko zaituzte,Madiango eta Efako dromedarioek.Sabatik datoz guztiak,urrea eta intzentsua dakartzatela,eta Jaunari gora eta gora diotela.

ERANTZUN SALMOA: Sal 71, 1-2. 7-8. 10-11. 12-13

R/. Ahuspez agurtuko zaituzte, Jauna,atzerri guztiek.

Emaiozu, Jainko, zure auzia erregeri,

Page 19: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

19

zure zuzentasuna errege semeari.Zaindu beza zure herria zuzentasunez,eta zure gizagaixoak zuzenbidez. R/.

Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,bakea ugari ilargia itzali artean.Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,Ibaitik lehor mugaraino. R/.

Tarsisko eta uharteetako erregeekekarriko dizkiote eskuikusiak,Arabiako eta Sabako erregeek emariak.Errege guztiek dute ahuspez agurtuko,atzerri guztiek zerbitzatuko. R/.

Onik aterako baitu, oihuka ari den jende xehea,eta laguntzailerik ez duen dohakabea.Apalarentzat eta behartsuarentzat izango du errukia,salbatuko du behartsuen bizia. R/.

II. IRAKURGAIA: Ef 3, 2-3a. 5-6

Orain agertua izan da,ondare beraren kide direla atzerritarrak ere.

San Paulo Apostoluak Efesotarrei

Senideok: Entzunik duzue, noski, Jainkoaren grazia zuen artean zabaltzeko eginkizuna emanzaidala. Goi agerpenez ezagutarazi baitzait niri Kristoren misterioa: Lehengo denboretan gizakieijakin erazi ez zitzaien misterioa, orain Espirituaren bitartez Haren apostolu santuei eta profeteiagertua izan zaien bezala: Jesu Kristorengan ondare beraren kide direla, alegia, atzerritarrak ere,berri onaren bidez: gorputz beraren atal eta agintzari beraren oinordekide.

EBANJELIOA: Mt 2, 1-12

Aleluia: Mt 2, 2

R/. Aleluia.V/. Haren izarra ikusi dugu sortaldean,

eta hemen gatoz Jauna gurtzera. R/.

Erregea gurtzera gatoz sortaldetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Herodes erregearen egunetan jaio zen Jesus Judako Belenen. Eta orduan Mago batzuk etorri zirensortaldetik Jerusalena, galdezka: «Non da jaioberri den judutarren erregea? Haren izarra ikusidugu sortaldean eta hemen gatoz Bera gurtzera».Hori entzunik, larritu zen Herodes eta Jerusalen guztia harekin batera. Eta apaiz nagusiak etaidazlariak bildu, eta Kristo non jaiotzekoa zen galdetu zien.

Page 20: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

20

Haiek erantzun: «Judako Belenen. Horrela dauka profetak idatzirik:"Eta zu, Belen, Judako bazter hori,ez zara inolaz ereJudako herri nagusietan txikiena;zuregandik aterako baita agintari bat,eta nire herri Israelen artzain izango da"».Orduan Herodesek, Mago haiei isilka dei egin zien, izarra noiz agertu zitzaien jakiteko ahalbezain ondo; eta Belena bidali zituen, esanez: «Zoazte, eta jakin arduraz haurraren berri; etaaurkitzen duzuenean, esadazue niri, neronek ere joanda gur dezadan». Haiek, erregeri entzunondoren, joan egin ziren. Eta bat-batean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri zitzaien, haurrazegoen lekuaren gainean gelditu arte. Izarra ikusitakoan, berealdiko poza hartu zuten. Eta etxeansarturik, haurra aurkitu zuten, Maria bere amarekin; eta ahuspez jarririk, gurtu egin zuten. Eta,beren kutxak irekita erregaliak eman zizkioten: urrea, intzentsua eta mirra.Eta Herodesengana ez itzultzeko albistea ametsetan harturik, beste bide batetik joan ziren berenlurraldera.

Oparigaien gainekoa

Begi onez begira, Jauna, zeure Elizaren dohain hauei;beroietan ez dizugu urre, intzentsu eta mirrarik eskaintzen,baizik eta Jesu Kristo gure Jauna,opari egina eta janari ematen zaiguna.Errege bizi baita.

Prefazioa: Agerkundekoa

Jaunartze ondorengoa

Etor bedi gure bidera, Jauna,nonnahi eta beti zeruetako argia,sakramentu honetan hartu dugunafede garbiz har dezagun eta maitasun zintzoz bete.Jesu Kristo.

Page 21: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

21

Urtarrilaren 6aren ondorengo igandeanJAUNAREN BATAIOA (C)

Otoitza

Jainko ahalguztidun betierekoa,Kristo Jordango uretan bataiatua izan zeneaneta Espiritu Santua Haren gainera jaitsi zenean,goraki aitortu zenuen Bera dela zure Seme maitea;emaiezu,uretik eta Espiritu Santuagandik jaio diren zure semetzakoei,zeure nahia betetzen irautea.Zure Seme Jesu Kristo.

Edota:

Jainko Jauna, zure Semea gizon eginik agertu zitzaigun;egizu, gizatasunean gure antzeko egin zenakbarrutik Beraren antzeko egin gaitzala.Zurekin eta Espiritu Santuarekin.

I. IRAKURGAIA: Is 42, 1-4. 6-7

Hona, nire zerbitzaria,atsegin zaidan nire aukeratua.

Isaias Profetaren liburutik

Honela mintzo da Jauna:«Hona, Nik eusten diodan nire zerbitzaria,atsegin zaidan nire aukeratua.Honengan ipini dut nire espiritua:berak ekarriko die zuzenbidea atzerriei.Ez da deiadarka ariko, ez du oihuka hitzegingo,ez du kaleetan entzun eraziko bere mintzoa.Kainabera pitzatua ez du hautsiko,doi-doi biztua dagoen metxa ez du itzaliko.Zuzenbidea ekarriko du;ez du etsiko, ez da hautsiko,zuzenbidea lurrean ezarri arte,uharteek itxaron duten Haren legea jarri arte.Nik, Jaunak, zuzentasunez dei egin dizut,eskutik hartu zaitut;herri baten elkargo izateko,atzerrien argi izateko aukeratu zaitut,itsuen begiak zabal ditzazun,giltzapetuak espetxetik atera,eta gartzelako ilunbetan daudenak aska ditzazun».

Page 22: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

22

ERANTZUN SALMOA: Sal 28, 1-2. 3ac-4. 3b eta 9c-10

R/. Bere herria bedeinkatuko dubake emanez Jaunak.

Eman, Jainko seme-alabok, Jaunari,eman ospe eta indar Jaunari.Eman ospe Jaunari bere izenaren ederrez,jauretsi Jauna apainduri deunez. R/.

Horra Jaunaren mintzoa ur gainean,Jauna ur ugarien gainean.Jaunaren mintzoa indartsu,Jaunaren mintzoa ospetsu. R/.

Jainko itzalgarriaren hostotsa durundan,Haren jauretxean denek diote: Gora!.Eresi da Jauna uholde gainean,Jauna errege eseriko betierean. R/.

II. IRAKURGAIA: Ap Eg 10, 34-38

Jaungoikoak Espiritu Santuaren indarrezgantzutu zuen Jesus.

Apostoluen Eginetatik

Egun haietan, Pedrok honela esan zuen: «Garbi ikusten ari naiz, Jaungoikoak ez duelabereizkeriarik egiten; baizik eta onartzen duela, Haren beldur dena eta zuzen dabilena, edozeinherritakoa dela ere. Berak bidali zien Israelgo seme-alabei bere hitza, eta guztien Jauna den JesuKristok ekarriko zuen bakearen berri ona eman zien.Badakizue zer gertatu zen, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek erakutsitako bataio ondoren:Nazareteko Jesusena, alegia, Jaungoikoak Espiritu Santuaren indarrez gantzutua; eta on egiteneta deabruak hartutako guztiak sendatzen igaro zena: Jaungoikoa Harekin baitzegoen».

EBANJELIOA: Lk 3, 15-16. 21-22

Aleluia: Ik. Mk 9, 6

R/. Aleluia.V/. Zerua zabaldu zen eta Aitaren ahotsa entzun zen:

«Hau da nire Semea, nire Maitea.Entzuiozue». R/.

Jesus ere bataiatu egin zen.Eta otoitzean ari zela, zerua zabaldu zen.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Aldi hartan, herria kezkatan zegoen, eta beren baitan galdezka, Joan hura ez ote zen Kristo bera.

Page 23: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

23

Joanek honela erantzun zien guztiei: «Nik urez bataiatzen zaituztet; baina badator ni bainoahaltsuago dena, ni ez bainaiz inor Haren oinetakoen lokarriak askatzeko. Hark Espiritu Santuazeta suz bataiatuko zaituzte».Herri guztia bataiatzen ari zen batean, Jesus ere bataiatu egin zen. Eta otoitzean ari zela, zeruazabaldu zen, eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera uso irudian. Eta zeruko mintzo batekhonela esaten zuen: «Zu zara nire Semea, nire Maitea; Zuregan dut neure atsegina».

Oparigaien gainekoa

Onar, Jauna, gure dohain hauek,zeure Seme maitea agertu diguzun egun honetan;eta iguzu, zure zerbitzarien eskaintza haumunduko bekatua garbitu zuenaren opari egin dadila.Jesu Kristo.

Prefazioa: Jesusen misterioaren agerpena Jordan ibaian.

V/. Jauna zuekin.R/. Eta zure espirituarekin.V/. Gora bihotzak.R/. Jaunagan dauzkagu.V/. Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.R/. Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzennonnahi eta beti Zuri eskerrak ematea,Jauna, Aita guztiz santu,Jaungoiko ahalguztidun betiereko Horri.

Seinale miragarriz ezagutarazi duzu gaurJordan ibaiko Bataio berria;zerutik jaitsitako hitzak jakin erazi duzure Hitza gizakien artean dagoela;eta Espiritu Santuak, uso itxuran agertuz, adierazi diguJesus, zure zerbitzaria, dela Mesias,behartsuei berri ona ekartzera bidalia.

Horregatik, zeruko talde guztiekin,lurrean beti eta beti goresten zaitugu,Zuri, Jainko guztiz haundi Horri,etengabe [esanez] kantatuz:

Santu, Santu, Santua...

Jaunartze ondorengoa

Dohain santu hauez aserik, Jauna,zure errukiari dei egiten diogu:egin gaitzazu zeure Semearen hitzaren entzule zintzo,izenez eta izatez zure seme-alaba izan gaitezen.

Page 24: Abenduaren 25ean JAUNAREN JAIOTZA (C ) Festaburua ...€¦ · EBANJELIOA: Lk 2, 1-14 Aleluia: Lk 2, 10b-11a R/. Aleluia. V/. Poz haundi baten berri ona dakarkizuet: salbatzaile bat

24

Jesu Kristo.