15
Aizkora hiztegia Alfredo López de Sosoaga López de Robles Jose Luis Ormaetxea Lasaga «Txipi» Aizkora hiztegia.indd 5 16/7/10 11:21:45

Aizkora hiztegia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aizkora hiztegia

Citation preview

Page 1: Aizkora hiztegia

Aizkora hiztegia

Alfredo López de Sosoaga López de RoblesJose Luis Ormaetxea Lasaga «Txipi»

Aizkora hiztegia.indd 5 16/7/10 11:21:45

Page 2: Aizkora hiztegia

Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, bai eta berorri tratamendu informatikoa ematea edo liburua ezein modutan transmititzea, dela bide elektronikoz, mekanikoz, fotokopiaz, erregistroz edo beste edozein eratara, baldin eta copyrightaren jabeek ez badute horretarako baimena aurretik eta idatziz eman.

Edizio honek UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasun Errektoreordetzak emandako dirulaguntza jaso du

© Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

Egileak: Alfredo López de Sosoaga López de Robles, Jose Luis Ormaetxea Lasaga «Txipi»

Argazkiak: Alfredo López de Sosoaga López de Robles

Azala: Lucia Onzain Barcena

I.S.B.N.: 978-84-9860-437-5Lege gordailua: BI - 2.549-2010

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. - BilbaoZurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimatzea: Itxaropena, S.A.Araba kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Aizkora hiztegia.indd 6 14/10/10 16:17:18

Page 3: Aizkora hiztegia

7

Aurkibidea

Eskerrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

Aitzinsolasa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13

Hiztegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

Zerrenda alfabetikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 145

Euskara. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 147Gaztelania-Euskara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 155Frantsesa-Euskara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 163Ingelesa-Euskara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 171

Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 179

Aizkora hiztegia.indd 7 13/9/10 09:18:09

Page 4: Aizkora hiztegia

Aizkora hiztegia.indd 8 16/7/10 11:21:48

Page 5: Aizkora hiztegia

9

Eskerrak

Gure berriemaileei, haien laguntzarik gabe ez baitzen hiztegi hau inoiz argitara-tuko:

— Koldo Alduntzin kazetariari,— Patxi Astibia aizkolari ohiari,— Luismari Bengoa antolatzaileari,— Donato Larretxea aizkolariari,— Fausto Mugertza aizkolariari, — Ignacio Ortiz de Guinea epaileari,— Fernando Vélez de Mendizabal herri-kirolariari.

Alizia, Angel, Jone, Julen, Karlos, Maider, Maricarmen, Markel, Mirari, Pablo, Pili, eta Usueri, emandako laguntzagatik.

Lucia Onzaini, argazkiak moldatzean egindako lanagatik.

Gerardo Mendazonari, emandako informatika-aholkuengatik.

Federazio guztien idazkariei (Arantxa Aristegi, Eli Etxaniz, Idoia Etxeita, Lorena Ibañez eta Belen Plaza), aizkolari federatuen izenak emateagatik.

M.ª Vega Fernández de Bobadillari, argitalpena kudeatzeagatik.

Egileak

Aizkora hiztegia.indd 9 10/9/10 09:23:05

Page 6: Aizkora hiztegia

Aizkora hiztegia.indd 10 16/7/10 11:21:48

Page 7: Aizkora hiztegia

11

Aitzinsolasa

Urte dezente eman dut kirol-kazetaritzan, idatzizkoan zein ahozkoan. Ahozkoan diodanean, irrati eta telebistaz ari naiz. Irratian eta telebistan aritu nintzenean, kirol gehienak jorratu nituen; idatzizkoan jardun nuenean, berriz, errugbiaz eta herri-kirolez jardun nuen nagusiki. Horrekin adierazi nahi dut ezinbestean menperatu behar nuela euskarazko terminologia, txukun jarduteko hautua egin bainuen.

Zorionez, hainbat kiroletako hiztegia ez zitzaidan zaila egin, beste kazetari kide ba-tzuek ireki eta jorratu zutelako bidea. Hortaz, gainerakoek egin zuten bezala, neuk ere tarteka hitz batzuen taxuzko esapidea aurkitu besterik ez nuen egin behar izan.

Bestelako kontua izan zen errugbiari buruzko jarduna, kasik terminologia osoa frantsesetik edo gazteleratik baitzetorkigun. Nire ahalegintxoa egin nuen, baina oso lagungarri gertatu zitzaidan Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietako lankide eta zuzentzaileen laguntza. Halaber, Ipar Euskal Herriko euskal irratietan aurkitu nuen iturria ere aproposa suertatu zitzaidan. Izan ere, haiei laguntzen jardun nue-nean, aukera izan nuen errugbi-partidak zuzenean entzuteko, batez ere, Baigorri eta Garazitik; hitz asko ikasi nituen haien jardunetik: uztartzea, uztartze-laxoa, punpa lasterrez…

Herri-kirolez dihardugunean, berriz, hain zabala eta oparoa da terminologia, ezen oso jardun entretenigarria gerta baitaiteke hemezortzi kirolen hiztegi eta esaeren azterketa egitea. Horrez gain, lekuan-lekuan eta batak eta besteak hitz bat nola era-biltzen duen aberatsa ere bada. Edonola ere, dezente ibili behar da azterketa sakona egin ahal izateko, eta, egia esanda, zoritxarrez ez dago liburu asko idatzita herri-kiro-len inguruan, eta idatzita daudenak, historia egiteko, kirolari bat edo bestearen ingu-ruko bizitza eta xehetasunak emateko, marken bildumak eskaintzeko eta ez askoz gehiago.

Hiztegigintzari dagokionez, berriz, oso lan gutxi egin da, ez behintzat argitaratua txukun-txukun. Horregatik, begi-bistan dugun aizkoraren inguruko lan honek aukera

Aizkora hiztegia.indd 11 29/9/10 09:21:25

Page 8: Aizkora hiztegia

12

egokia eskainiko digu gure zalantzak argitzen laguntzeko, oso bilduma landua irudi-tzen baitzait. Gainera, ziur naiz entretenigarria ere izango dela askorentzat, aukera emango baitigu han eta hemen nola erabiltzen diren hitzak eta esaerak jakiteko eta ez-tabaidatzeko.

Hortaz, txalo-zarta bat egileei, eta goza dezagula denok.

Koldo AlduntzinKazetaria

Aizkora hiztegia.indd 12 16/7/10 11:21:48

Page 9: Aizkora hiztegia

13

Sarrera

Euskal Herrian baditugu hainbat kirol mota («herri-kirolak» deituak), gehienak jatorria lanean daukatenak, baserri-giroko lanean zehatzago esateko. Kirol horiek herritik bertatik sortu diren arren, gaur egun ez daude oso indartsu eta gure gizarte gero eta hiritartuagoan ez dute oihartzun handirik. Laguntza beharrean daude, desagertzen utzi nahi ez baditugu.

Herri-kirolak, bestalde, oso lotuak daude bertako berezko hizkuntzarekin, euskara-rekin. Herri-kirol bakoitzean mugitzen den jendea (kirolari, epaile, entrenatzaile, anto-latzaile, zale…) nagusiki euskalduna da eta euskaratik bizi du kirol hori. Ikusi besterik ez dago kirolariek berek zein euskara naturala eta aberatsa egiten duten.

Herri-kiroletan aizkora dugu nagusietakoa, tradizio handikoa, batez ere Nafarroan. Aizkoran txapelketak eta apustuak tartekatzen dira, eta bi eremu horiek aski islatuak dau-de hiztegian. Txapelketetan aizkora kirol bihurtu da; apustuetan, ostera, aizkorak jatorriz-ko giroari eusten dio. Horrez gain, hiztegian egurrari ere tarte handia eskaini diogu. Az-ken batean, aizkolariak ezin du guztiz jakin zer egongo den enborraren barruan: «Egur gozoa izango ote da? Agian eutsia, eman beharrekoa? Adar zikinen bat aterako ote zait?». Horrela, egurra nolakoa, epaia modu batean edo bestean bideratuko du aizkolariak.

Aizkora Hiztegia egiteko Estropada Hiztegian erabili genuen metodologia berbera jarraitu dugu. Gure asmo nagusia izan da arlo honetan erabili izan diren eta gaur egun erabiltzen diren terminoak biltzea, antolatzea eta hiztegi moduan ematea. Bilketa-lanaz gain, aukeratze-lana ere egin dugu, eta azken emaitza euskara estandarrean erabilgarri iruditzen zaizkigun kontzeptuen proposamena da. Ondorioz, gure xedea da lana erabil-garria izatea, kontuan izanda hartzaile izan daitezkeenak: kazetariak, aizkolariak, fede-razioetako arduradunak, ikasleak (gehienbat Soin Hezkuntzakoak), ikerlariak, itzultzai-leak, etnografi an aritzen direnak...

Corpusa osatzeko, bi iturri mota baliatu ditugu: idatziak (egunkari-aldizkarietako kronikak, artikuluak, elkarrizketak, liburuak...) eta ahozkoak (irrati- eta telebista-saioak, baina bereziki kirolariekin beraiekin eta zenbait aditurekin egindako elkarrizketa ma-mitsuak). Oinarrizko corpus idatzia jaso ondoren, eta corpus hori oinarri harturik, adi-

Aizkora hiztegia.indd 13 16/7/10 11:21:48

Page 10: Aizkora hiztegia

14

tuengana jotzea erabaki dugu. Eta adituak, jakina, aizkora-munduan ibilitakoak eta une honetan dabiltzanak dira. Hala, batez ere aizkolariak elkarrizketatu ditugu. Elka-rrizketa horiek guztiak, esan beharrik ez dago, baliagarri gertatu zaizkigu aurretik ge-nuen oinarrizko corpusa baieztatzeko, zehazteko eta zabaltzeko.

Azkenean, 650 sarrera inguru bildu ditugu, ordena alfabetikoz. Holako hiztegi terminologikoetan ohi den bezala, sarrera asko hitz bakarrekoak badira ere, beste asko bi hitzez osatuak dira (askotariko egitura dutenak: izena + izenondoa (aizkora txiki), izena + aditza (aizkora zorroztu), izenlaguna + izena (barruko aizkora), etab.

Sarrera bakoitzean honako eremu hauek bereizi ditugu: 1) Terminoa, gorriz; 2) Terminoaren gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak; 3) Sinonimoak, letra etzanez; 4) Testuingurua. Atal honi garrantzi handia eman nahi izan diogu, termi-noaren erabileraz informazio ona ematen duelakoan. Saiatu gara termino gehienak tes-tuinguruan kokatzen. Adibide ia guztiak iturri idatzi eta ahozkoetatik jasoak dira. Ba-kar batzuk, eta kontzeptuaren defi nizioa zehazte aldera, geuk sortu edo egokitu ditugu. Jatorrizkoak ahalik eta gehien errespetatuz, testuak euskara batuan eman ditugu. Ber-tsoak, halere, zeuden-zeudenean eman ditugu, euskara batura pasatu gabe.

Osagarri eta lagungarri gisa, amaieran zenbait eranskin sartu ditugu: euskarazko terminoen zerrenda, lexema nagusien arabera antolatua; gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko zerrenda alfabetikoak, eta bibliografi a.

Amaitzeko, hiztegi batek zerbait bizia behar du izan, eta denborarekin aizkoran erabiltzen diren hitzak aldatuko dira, gizarteak balore, teknika eta tresna berriak asma-tzen baititu, eta aizkorak ere aurrera egingo du Euskal Herrian eta mundu osoan.

Alfredo López de [email protected]

Jose Luis Ormaetxea Txipi [email protected]

SARRERA

Aizkora hiztegia.indd 14 10/9/10 09:23:05

Page 11: Aizkora hiztegia

Hiztegia

Aizkora hiztegia.indd 15 16/7/10 11:21:49

Page 12: Aizkora hiztegia

Aizkora hiztegia.indd 16 16/7/10 11:21:49

Page 13: Aizkora hiztegia

17

abantaila. G: ventaja F: avantage I: advantagealde, bentajaAizkolari ba tzuek diote besteek lagun tzailea izatea abantaila li tzatekeela, aizkoran gu txiago dakitelako.Bi gazteak oso ongi ikusten ditut, eta zutik ere oso ondo molda tzen dira; hor txanda librean arituko direnez, abantaila dute.Otaegi abantaila hartuta zihoan, baina adar handi be-zain i tsusia atera zi tzaion, eta hor denbora asko gal-du zuen.Lehen enborretik abantaila hartu zuen, eta Zu-biagak estutu ez zuenez, berak ez zuen bere burua gehiegi behartu beharrik izan.Peñagarikanok hasieratik hartu zuen abantaila, eta amaierara bitarte eu tsi zion.

abantaila atera. G: sacar ventaja F: tirer profi t, profi ter de I: to take advantagealdea atera, aldea egin, aldea kenduNahiko erraz irabazi zuen apustua, enbor-erdi bat baino gehiago atera zion abantaila.Biek kanako enborretik eman zioten hasiera, eta hori bukatutakoan Luxiak hiru minutu baino gehia-goko abantaila atera tzen zion Kortaberri gazteari.Otaegik gogor ekin zion lanari, eta berehala hasi zen abantaila atera tzen.

Baliteke gaurko jokoa kolpe handi horiei esker ira-bazi izana, abantaila han txe atera baitiot.

abantaila eman. G: dar ventaja F: donner l’avantage I: to give advantagealdea emanBera prest legoke berrogei kana-erdikotara joka tze-ko, eta abantaila emanez, gainera.Eta apustuetan ez dago Nafarroara joan beha-rrik kontrarioak aurki tzeko, hemen jendea badago lehian ari tzeko, eta ni prest nago; besteari abantaila emanda ere, nik hamar enbor ekarri eta zuk bost, apustua egingo nizuke, ziur egon!Luxiaren aurka jokatu eta gero, hor ibili zen Latasa apustuak egiten kontrarioari abantaila emanez.Dirua parean atera zen, bai bai tzegoen beldurra La-tasak abantaila handia emana ote zuen.

abantailari eu tsi. G: mantener la ventaja F: conserver l’avance I: to hold the advantagealdeari eu tsiLehen enborrean, lehen 45 on tzakoan, hemere- tzi segundo atera tzen zizkion, eta bigarren enbo-rrean, lehen kana-erdikoan, abantailari eu tsi egi-ten zion.Aurrea hartu igual lehenengo egurretan, eta: «Eu- tsi abantailari!».Gipuzkoarrak azkeneko probara aurretik heldu zi-ren, iraupeneko probara, hain zuzen, baina hor ezin izan zioten aurretik zuten abantailari eu tsi.Lehen zatiko azken enborrean ere gipuzkoarrak abantailari eu tsi zion, eta lau segundoko abantaila zuen oraindik.

abiadura. G: velocidad F: vitesse I: speedAizkolariak txanda librean, erlojuaren aurka eta buruz buru abiaduran ikusteak ikusmina sorrarazten du.Orain aizkoran ikusten ari garen saioak zeharo des-berdinak dira, proba mo tzak eta abiadura handi-koak, a tzerritarrek egiten dituztenen an tzekoak.Pa txi Mindegiak sekulako erakustaldia eman zuen, sekulako kolpea eta abiadura eraku tsi bai tzituen.Orain lan mo tzak dira, eta sekulako abiaduran egin behar izaten da lan; eta gorpu tzak astindu handia har tzen du.Erdozia oso gogo tsu ari da eta bere abiadura bizia-rekin osagarri egokia suerta tzen ari da urduritasu-nak alde batera uzten dituenean.

A

abantailaatera

Aizkora hiztegia.indd 17 16/7/10 11:21:49

Page 14: Aizkora hiztegia

ABIADURAKO PROBA

18

Latasak serio hartu zuen apustu hura eta presta tzen gogor aritu zen sei hilabete, zenbateko abilidadea zeukan eraku tsi nahi bai tzuen.Egurra ebaki tzeko abilidadea bai, eta egurrik ezin bukatu.

adabegi. G: nudo F: noeud I: knotadarAdabegirik eta adarrik ez dadila azaldu bistara.Gehienetan ez da egur bihurregia aukera tzen. Ez enbor-ipurdia eta ez enbor-burua aukera tzen dira, gerria baizik; haien azalez eta ageriko adabegirik gabe jarri ohi dira enborrak.Adabegirik ez dezatela izan kanpotik nabarmen tze-ko moduan.Peñagarikanok aitortu du errazegi ikusi zutela ga-raipena, eta kalte egin ziela, egurretan agerturiko adabegiez gain.Enborra oso txarra atera zaigu barrutik, adabegi as-korekin, eta aizkorak ere apurtu dizkigu.

adabegia atera. G: salir un nudo F: retirer un noeud I: take out the knotadarra atera, adarra irten60 on tzako egurrean adabegi bihurria atera zi- tzaion, eta nafarrak ongi baliatu zuen aurrea har- tzeko aukera, berari ere aizkora hau tsi arren.Lehen bi egurretan adabegia atera zait, eta ezin izan dut errekuperatu.Nazabalek ongi iraun zuen, eta primeran baliatu zuen 60 on tzako proban Olasagastiri adabegia ate-ra izana.

adar. G: nudo F: noeud I: knotadabegiLopezek denbora asko galdu zuen lehen kana-erdi-koan, adarragatik, eta Erdozia bete egin zen lan-er-dietatik aurrera.Nazabalek minutu bat eta 37 segundo gehiago behar izan zituen, baina, gu txienez, horren erdia hamargarren enborrean galdu zuen adarragatik.

abiadurako proba. G: prueba de velocidad F: épreuve de rapidité I: speed eventabiadura-probaAizkolari guztiek zioten gogorra izan zela abiadu-rako proba.Gainerako probetan, kolpeka eta abiadurakoetan alegia, nahiko ongi konpon tzen naiz.Abiadurako proban zorte apur bat behar izaten da. «Guk abiadurako probak egiten ditugu beti, ez iraupenekoak», adierazi zuen Jason Wynyardek, Zeelanda Berriko aizkolariak.Euskal Herrian ez daude ohituta abiadurako pro-betan, ez eta zutikako enborretan ere, eta euskal-dunek ez dute presta tzeko denborarik izan; hor izan dezakete arazorik handiena.

abiadura-proba. G: prueba de velocidad F: épreuve de rapidité I: speed eventabiadurako probaAbiadura-proban Arrospide eta Olasagasti bost egurretan nagusitu ziren, eta La-rre txea eta Mindegia hirutan.Abiadura-proban hamar egur ebaki beharko dituzte, eta txan-da librean, berriz, 80 on tzako bi.Hori amaitutakoan, abiadura-proba izango dute 60 on tzakoa-rekin, eta azkenik lau kana-erdi-ko moztu beharko dituzte.Denetarik egin beharko dute zor- tzi ordezkariek: abiadura-proba e tzanda eta zutika, erreleboak...

abilezia. G: habilidad, destreza F: habileté, dexterité I: ability, skillabilidadeErraten ahal dugu une horretan Mindegiak ez zue-la aurkaririk. Berak nahi zuen guztia egiteko abile-zia zuen.Zeukan abilezia guztia ez zuen eraku tsi, baina zen-bait per tsonak gaizki gidatu zutelako izan zen.Jendea orduan hasi zen kontura tzen zenbaiteraino-ko aizkolaria zen, inork gu txik baitauka adin ho-rrekin lan hori egiteko abilezia.

abilidade. G: habilidad, destreza F: habileté, dexterité I: ability, skillabileziaLatasarekin mendian ari tzen zirenak harriturik geldi tzen ziren aizkorarekin zuen abilidadea ikus-tean.Aizkolari handia izan zen, baina pena izan zen ez zuela eraku tsi zenbateko abilidadea zeukan.Bi kanako mozten saia tzera noa Aian, batere era-kuslerik gabe, nire abilidadez bakarrik.

adabegia

Aizkora hiztegia.indd 18 16/7/10 11:21:49

Page 15: Aizkora hiztegia

ADARRA ATERA

19

adar i tsusi. G: nudo enrevesado F: noeud diffi cile I: complicated knotadar bihurri, adar zikinAzken enborrean Beizamakoari adar i tsusi bat atera zi tzaion eta Nazabalek ia aurrea hartu zion, baina azken ahalegina egin zuen Peñagarikanok eta garai-pena lortu zuen.Otaegi abantaila hartuta zihoan, baina adar handi bezain i tsusia atera zi tzaion, eta hor denbora asko galdu zuen.Baina hor hasi zi tzaizkion komeriak Larre txeari, lehen oinbikoetan adar i tsusiak atera eta denbora dexente galdu bai tzuen.

adar koskor. G: nudo pequeño F: petit noeud I: small knotEnbor bat moztera zen, eta hor adar koskor bat atera tzea nahikoa da ez irabazteko.Ordurako ikusten zen Nazabalek ez zuela orain arte eraku tsi duen freskotasun hori, eta hori gu- txi bali tz, lehen oinbikoan adar koskor bat ere izan zuen, eta akabo, Igeldokoak ihes egin zion, eta lehen postuak emozio guztia galdu zuen, garbi bai- tzegoen txapela nora joango zen.

adar zikin. G: nudo enrevesado F: noeud diffi cile I: complicated knotadar bihurri, adar i tsusiUrrezko Aizkoran ez zuen zorterik izan, adar zikin bat atera bai tzi tzaion.Galdu genuen adar zikin bat irten zi tzaigulako, bestela beharbada irabazi egingo genuen.

adarra atera. G: salir un nudo F: retirer un noeud I: take out the knotadabegia atera, adarra irtenAzken enborrean aldea bazuten, eta guri, gainera, adar bat atera zaigu, baina azkenean aurretik amai-tu dugu.

Otañok bigarren adar bat ere izan zuen, eta horrelako lan txikiak direnean, nahikoa izaten da saioa gal tzeko.Adarren bat egokituz gero, ez dago zer eginik, bai-na biok izango dugu arrisku bera.

adar bihurri. G: nudo enrevesado F: noeud diffi cile I: complicated knotadar i tsusi, adar zikinEgurrak antola tzaileek plazaratu zituzten, eta go-zoak irten ziren, txanda bakoi tzeko lehen kana-er-dikoek adar bihurria izan bazuten ere.Lehen enborrean adar bihurria atera zi tzaidan, eta nahikoa lan izan nuen saihesteko.Adar bihurriak oso gaiztoak izaten dira. Izaten dira hola adar ba tzuk, eta gero barrenean izaten dute hola ziri bat bezala, guru tzatua izaten dute. Eta kriminalak dira horiek. Deskuida tzen bazara, aiz-kora ere klask! hausten da.

Erasunek erabat haserre amaitu zuen, egur pare ba-tean adar bihurriak atera bai tzi tzaizkion.Nazabali adar bihurri bat irten zi tzaion hamarga-rren egurrean eta 4 minutu eta 26 segundo behar izan zituen ebaki tzeko.

adar handi. G: nudo grande F: gros noeud I: big knotAzkeneko lana lau kana-erdiko moztea izan zen, eta berriro ere Nazabal izan zen nagusi, eta berriro ere Olasagastiri adar handia egokitu zi tzaion.Laugarren 60 on tzakoan adar handi bat atera zi- tzaion, benetan egur gaiztoa, eta hor galdu zuen bai denbora asko eta bai indarrak ere.Adar handia irten zaidak. Horregatik aldea. Bestela irabaziko nian igual.Enborren batean adar handi bat atera tzea nahikoa da denbora asko gal tzeko.

adarra

adar bihurria

Aizkora hiztegia.indd 19 16/7/10 11:21:50