3
ORIGAMI IRAKALEA Alba Rodriguez (ikaslea), Usua Galarraga (tutorea), Ainhoa Berciano (EHU): "GUSTATU ZAIT BESTE PERTSONEI GAUZAK ERAKUSTEA" Origami Irakalean, ikasturte honetan zehar EHUko Irakasleen Eskolako matematika eta zientzia esperimentalen saileko arduradun batzuk Artatza ikastetxeko 6. mailako gelan izan ditugu, lau saiotan zehar oinarrizko geometria ezagutzak modu atsegin batetan partekatzen. Origamia paperak tolesteko arte eta teknika japoniarra da. Sonobe modulua eta modulu hirukiarra egiten ikasi dute, eta modulu horiek elkartuz figura geometriko ezberdinak osatu daitezke. Azkenik, zenbait ikasle/irakasle/gurasok ekainaren 13ko Zientzia Kalera Irakaleko saioan parte hartu dute, Leioako Boulevardeko Stoan beste hiritar batzuekin batera euren ezagutzak partekatuz. Ikasitakoa modu gustagarrian partekatzeko aukera izatearen plazerra dastatu ahal izan dute azken saio honetan, eta horretaz jardun dugu elkarrizketa honetan. ZELAN JOAN DA GAURKO EGUNA, ZER EGIN DUZUE? Jendeari erakutsi hirukia eta laukia nola egiten diren. Baita kuboa, tetraedroa... Piezak tolesten egon gara; eskolan egin genituen halako bi mural, non azaltzen diren zelan egin pausu guztiak, bai kuboa egiteko, bai tetraedroa egiteko, eta jendea berez pozik egon da. Bai, pozpozik!

Alba, Usua eta Ainhoarekin solasean

Embed Size (px)

DESCRIPTION

...Artatza ikastetxean eta Avanzadako bulebarrean Zientzia Kalera Irakalearen baitan burututako ORIGAMI IRAKALEAri buruz.

Citation preview

Page 1: Alba, Usua eta Ainhoarekin solasean

ORIGAMI  IRAKALEA  Alba  Rodriguez  (ikaslea),  Usua  Galarraga  (tutorea),  Ainhoa  Berciano  (EHU):    

"GUSTATU  ZAIT  BESTE  PERTSONEI  GAUZAK  ERAKUSTEA"    

 

Origami   Irakalean,   ikasturte   honetan   zehar   EHUko   Irakasleen   Eskolako  matematika  eta  zientzia  esperimentalen  saileko  arduradun  batzuk  Artatza  ikastetxeko   6.   mailako   gelan   izan   ditugu,   lau   saiotan   zehar   oinarrizko  geometria   ezagutzak   modu   atsegin   batetan   partekatzen.   Origamia  paperak   tolesteko   arte   eta   teknika   japoniarra   da.   Sonobe   modulua   eta  modulu   hirukiarra   egiten   ikasi   dute,   eta   modulu   horiek   elkartuz   figura  geometriko  ezberdinak  osatu  daitezke.    Azkenik,   zenbait   ikasle/irakasle/gurasok   ekainaren   13ko   Zientzia   Kalera  Irakaleko   saioan   parte   hartu   dute,   Leioako   Boulevardeko   Stoan   beste  hiritar   batzuekin   batera   euren   ezagutzak   partekatuz.   Ikasitakoa   modu  gustagarrian   partekatzeko   aukera   izatearen   plazerra   dastatu   ahal   izan  dute  azken  saio  honetan,  eta  horretaz  jardun  dugu  elkarrizketa  honetan.      ZELAN  JOAN  DA  GAURKO  EGUNA,  ZER  EGIN  DUZUE?  -­‐Jendeari  erakutsi  hirukia  eta  laukia  nola  egiten  diren.  -­‐Baita  kuboa,  tetraedroa...  -­‐Piezak  tolesten  egon  gara;  eskolan  egin  genituen  halako  bi  mural,  non  azaltzen  diren  zelan  egin  pausu  guztiak,  bai  kuboa  egiteko,  bai  tetraedroa  egiteko,  eta  jendea  berez  pozik  egon  da.  -­‐Bai,  poz-­‐pozik!  

Page 2: Alba, Usua eta Ainhoarekin solasean

-­‐...Ume  pilo  bat,  nagusi  pilo  bat...  denetarik  egon  da!  -­‐Margolariak  ere.  -­‐Bai,  margolari  bat  eduki  dugu,  kuboa  bukatu  dutenean  errotulkiekin  margozten  egon  dira.  Eta  gero  erakusketan  jarri  dugu  (ikasgelan  egindako)  tetrisa  eta  umeak  aritu  dira  saiatzen  piezak  enkajatzen  eta...  Oso  ondo!    

 PROZESUA  ORAIN  DELA  HIRU  HILABETE  HASI  ZENETIK,  ESKOLAN  LAU  ORIGAMI  SAIO  EGIN  DITUGU...  -­‐Nire  ustez  gutxi.  -­‐Berandu  ailegatu  garelako,  baina  hau  kurtso  hasieratik  planteatuta,  egia  esanda,  nik  uste  dut  proiektu  osso  polita  dala.  Eta  pena  izan  da  1056  piezako  figura  hori  egitera  ez  ailegatu  izana.  -­‐Menger  Belakiaren  bigarren  pausua.  Hiru  dimentsiotako  fraktala  da,  eta  gure  asmoa  izan  zen  horren  bigarren  pausua  egitea,  eta  horretarako  mila  eta  piku  pieza  behar  genituen.  Piezak  bai,  tolestuta  daude,  baina  azkenean  ez  dugu  haiekin  ezer  osatu.  ¡Hurrengo  batean  egingo  dugu...!    ETA  FIGURA  HORI  EGITEKO  ERRONKA  HORI  ZERGATIK?  KONPLEXUTASUNAGATIK?  MATEMATIKAK  IKASTEKO  BALIAGARRIA  DA...?  -­‐Bai,  azkenean  modu  erraz  batean  ikus  daiteke  zein  motatako  figura  geometrikoa  den,  zer  den  fraktal  bat,  nola  errepikatzen  den  irudi  bera  nahiz  eta  gero  eta  handiagoa  izan,  hori  dena  modu  sinple  batean  ikus  daiteke,  eta  gainera  ikasle  guztiek  parte  hartu  dezakete,  horrexegatik  da  interesgarria,  eta  gainera  polita  da.  -­‐Aste  Santuko  etxerako  lan  bat  zein  izan  da?  -­‐Piezak  egitea.  -­‐1056  pieza  zati  gelan  gaudenok...  bakoitzak  etxerako  lanak:  piezak  egitera  oporretan!    eta  oso  gustora,  ezta?  -­‐Ondo  bai.    

Page 3: Alba, Usua eta Ainhoarekin solasean

   ZER  NABARMENDUKO  ZENUKETE  PROZESUAREN  FASE  EZBERDINETATIK  PASATA,  LEHENENGO  GELAN  ETA  BUKAERA  HONEKIN  HEMEN  KALEAN  BELAUNALDIARTEKO  JENDEARTEAN  IKASITAKOA  PARTEKATZEN?  -­‐Gustatu  zait  beste  pertsonei  gauzak  erakustea.  Mandalak  egiten  ere  erakusten  ibili  naiz,  nere  kabuz  ikasi  nuen  eta  gaur  hori  ere  erakusten  egon  naiz.  -­‐Hori  da  politena:  guk  dakiguna  beste  batzuei  irakastea.  -­‐Balioa  ematen  dio  ikasten  dugunari.  Jendea  gainera  nahiko  pozik  egon  da,  animatu  da  nahiz  eta  euria  egin  eta  eskertu  behar  da  eguraldi  honekin  hona  etortzea,  eta  giro  polita  izan  dugu,  jendea  poz-­‐pozik  joan  da,  bai  gurasoak,  bai  txikitxoak...  guztiok!  -­‐Positibo!