30
1 ARISTOTELES SARRERA Baietz Aristoteles jakintsu grekoaren izenak belarrietan aspalditik durundi egin. Honako hauen izenak ere etxekotzat hartzen ditugu, alegia, Tales eta Pitagoras euren teoremengatik, Arkimedes bere printzipioagatik, Descartes -latinez Cartesio deitua- koordenatu cartesiarrengatik, Koperniko, Galileo eta Newton fisikaren eta astronomiaren eremuko euren legeengatik Darwin teoria eboluzionistagatik… Aristotelesek, bere aldetik, durundi egiten du gure oroimenean ordena eta harmoniaren paradigma den aldetik, mutur bien arteko erdigune egokia, gauza errealen mailaketa logikoa, naturako fenomenoen behaketaren gainean eraikitako arrazoizko sen ona. Gure ulermenaren muineko ehuneko berrogeita hamar osagai aristotelikoez egina dago. Denbora-pasa logiko bati edo teorema matematiko baten garapenari ekiten diegunean, K. a. IV. mendean Aristoteles proparoxitono itzaltsuak jadanik sistematizar zituen urratsak banan-banan errepikatu besterik ez dugu egiten. Eta bidenabar, arrautza edo oiloa, lehenbizi zein den galdetzen duen arazo filosofiko bereziaren barruan arakatzen dugu. Bai: pentsamena (oiloa) mintzairaren (arrautza) bidez adierazten da, baina, era berean, mintzairak (arrautza) pentsamena (oiloa) hornitu eta artikulatzen du. Eta hori gutxi balitz, errealitateko gauzak azaltzen zaizkigu, aurpegira euren eskularrua botatzen digutela, sesio bila: «Beno, eta gu, zer? Ez al dugu akaso zerikusirik arrautza eta oiloaren kontu horrekin, ala?» Aristotelesen filosofia hiru alderdi dituen gatazka horri eman zekiokeen ebazpiderik logikoena da.

ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

1

ARISTOTELES

SARRERA

Baietz Aristoteles jakintsu grekoaren izenak belarrietan aspalditik durundi egin. Honakohauen izenak ere etxekotzat hartzen ditugu, alegia, Tales eta Pitagoras euren teoremengatik,Arkimedes bere printzipioagatik, Descartes -latinez Cartesio deitua- koordenatucartesiarrengatik, Koperniko, Galileo eta Newton fisikaren eta astronomiaren eremuko eurenlegeengatik Darwin teoria eboluzionistagatik… Aristotelesek, bere aldetik, durundi egiten dugure oroimenean ordena eta harmoniaren paradigma den aldetik, mutur bien arteko erdiguneegokia, gauza errealen mailaketa logikoa, naturako fenomenoen behaketaren gainean eraikitakoarrazoizko sen ona.

Gure ulermenaren muineko ehuneko berrogeita hamar osagai aristotelikoez egina dago.Denbora-pasa logiko bati edo teorema matematiko baten garapenari ekiten diegunean, K. a. IV.mendean Aristoteles proparoxitono itzaltsuak jadanik sistematizar zituen urratsak banan-bananerrepikatu besterik ez dugu egiten. Eta bidenabar, arrautza edo oiloa, lehenbizi zein dengaldetzen duen arazo filosofiko bereziaren barruan arakatzen dugu.

Bai: pentsamena (oiloa) mintzairaren (arrautza) bidez adierazten da, baina, eraberean, mintzairak (arrautza) pentsamena (oiloa) hornitu eta artikulatzen du. Eta hori gutxibalitz, errealitateko gauzak azaltzen zaizkigu, aurpegira euren eskularrua botatzen digutela,sesio bila: «Beno, eta gu, zer? Ez al dugu akaso zerikusirik arrautza eta oiloaren kontuhorrekin, ala?» Aristotelesen filosofia hiru alderdi dituen gatazka horri eman zekiokeenebazpiderik logikoena da.

Page 2: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

2

1. ARISTOTELES: Filosofoa eta zientzialaria.

1.1. Aristotelesen heziketa

Aristoteles Estagiran (Mazedonia) jaio zen K.a. 384an. Aita, Nikomako, Mazedoniako AmintasII.a erregearen medikua izan zen, eta gure filosofoa haurra zelarik hil arren, zientziarekiko etapolitikarekiko bere jarreraren gainean arrasto sakona utzi zion, ezaugarri bi hauek, hain zuzen:batetik, behaketa zientifikorako grina, eta, bestetik, mazedoniar herriaren aldeko jarrerapolitiko nabaria.

Hamazazpi urte zituela, bere familiak Atenasen hartu zuen bizilekua, eta Aristoteles PlatonenAkademian sartu zen. Platonen ikaslea izan zen ia 20 urtez. Horregatik, gure filosofoarenpentsamoldearen muina irakaspen sokratiko-platonikoen lurretan ereinda dago, eta,berak esanda, arimaren hilezkortasunaren eta oroitzapenaren doktrinek erakargarritasun apartasortu omen zioten. Garai hartan atondutako Arimari buruz titulua duen idazlana liluramenduhorren erakusgarria da, nahiz eta maisuarenganako jarrera kritikoaren zenbait ñabardura sumadaitezkeen bertan. Baliteke, gainera, Platonek berberak Aristotelesen halako iruzkinak kontuanhartu izana zahartzaroko zenbait idazkitan.

Platon hil ostean (K.a. 347an), Aristotelesek Akademiako zuzendari kargua maisuarengandikjaraunsteko asmoa bazuen ere, ez zuen lortu -gogoan hartu Aristoteles atzerritarra zela,meteko-a-. Dezente nahigabeturik, Atenas uztea erabaki zuen. Kontuan hartu behar da FilipoMazedoniakoari, Grezian barrena lortu zituen konkistak zirela eta, ikusiezin franko sortuzitzaizkiola ingurukoen aldetik, Aristotelesek mazedoniar herriaren aldeko bere jarrera ezinbaitzuen ezkutatu.

Ikasle talde batek jarraitua, lehenbizi Assos-en geratu zen (Asia Txikia), eta ondoren, Mitelene-n(Lesbos-ko uhartean). Hiri bi horietan, ikerlan garrantzitsuak burutu zituen, politikaren etanatur zientzien gaineko tratatuetan gauzatu zirenak.

1.2. Filipo II.aren gortea eta Lizeoa

Mazedonia Greziako gainerako hirien artean lortzen ari zen nagusitasun eutsi ezinaren aldian,Filipo II.ak, Mazedoniako Amintas erregearen semeak, Aristotelesi deitu zion bere oinordearenheziketaren ardura har zezan, Alexandro Handia enperadorea izango zen semearena, hainzuzen. Aristotelesek onartu zuen eta sei urtez jardun zuen irakasle gorte hartan. Zereginhorretan aritu ondoren eta Naturaren Historiari buruzko ikerkuntza batzuk diruz laguntzea lortuondoren, gure filosofoa familiak Estagiran zuen etxaldera joan zen bizitzera, harik eta Filipo II.ahil arte (K.a. 335ean). Urte hartan koroatu zuten Alexandro errege.

Aristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzazjabetzeko, Halaz guztiz, hartan ere hautatua suertatu ez zenez gero, Akademiaren antzekoeskola bat sortzeari ekin zion. Alexandroren babesa eta dirua alde zituela, Atenasko ekialdeanlortu zuen unibertsitate gisako bat eraikitzea, Apolo Lizeori sagaratutako tenplu baten ondoan.Hortik datorkio fundazio horri egokitutako izena, Lizeoaren eskola, alegia. Zientzialari,historialari, literato, filosofo eta antzeko jendearentzako elkargune bihurtu zen. Diotenez,estagirarrak ikastetxeko patioetan barrena pasieran zebilela ematen zizkien eskolak ikasleei;horregatik, peripatetiko hitzez ere ezagutzen dira.

Page 3: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

3

Garai hartan gorpuztu zituen Aristotelesek bere pentsaera filosofikoaren edukirik gehienak,Platonen eraginetik erabat aske. Logika, Fisika eta Psikologia, Lehen Filosofia edo Metafisika,zientzia praktiko eta poetikoak diren alorrei buruzko bere idazlanak plazaratu zituen.

1.3. Aristotelesen ihesaldia eta heriotza

Alexandro Handia hil zenean, K.a. 323an, Atenastik milaka kilometrora, Aristoteles egoera zailsamarrean gelditu zen. Demostenesek kinatutako mazedoniarren aurkako alderdikoekAristoteles euren etsaien artean zeukaten, eta eskuark¡, ez zuen batere estimurik atenastarrenaldetik. Fedegabeziaz salatu zuten, Sokratesen kasuan bezala, eta auzipetzen saiatu ziren.Aristotelesek, ordea, sasoiz laga zuen Atenas -itxura denez, -atenastarren aldetik filosofiarenaurkako bigarren erasoa saihestearren-, eta filosofoak eta ikasleek babesa lortu zuten Kaltzisen(Eubeako irlan). Ezbairik gabe, Aristotelesek ez zuen Sokratesek erakutsi zuen hiriarekikoatxikimendua, hark polisaren epaia bere gain hartu eta zigorra onetsi baitzuen, Aristoteleshirurogeita bi urterekin hil zen, urdaileko gaixotasun larri baten ondorioz (K.a. 322an).

2. Aristotelesen ekarriak: jakintza motak eta idazlanak

2.1. Aristotelesen irakatsiak eta ikerkuntzak

Antzin Aroko beste pentsalari askori gertatu zitzaien bezala, Aristotelesen idazkiak ere ez diraeuren osotasunean iritsi guregana. Lizeoan ematen zituen irakatsiak eta gidatzen zituenikerkuntzak ondo zehaztutako multzo bitan banatzen bide ziren:

2.1.1. Jendarteari begirako testuak

Alde batetik, jendarteari begirako testuak, elkarrizketa platonikoaren moldean atonduak.Oro har, Aristotelesen lehenbiziko saiakerei dagozkie, eta berak eman zituen argitara. Idazlanexoterikoak deritze. Lizeoa zabalik egon zen artean, dibulgazio-idatzi horiek Aristotelesenekarpenik ezagunenak izan ziren. Alabaina, K.a. I. mende aldera, galdu bide ziren, dirudienez,estagirarraren jaraunspenaren administrazioaren arazoak zirela eta.

2.1.2. Eskolako apunteak

Bestetik, ematen zituen eskoletako apunteak biltzen zituzten idatziak. K.a. 50 edo 60.urtean, Androniko Rodasekoa liburuzaleak bildu, antolatu eta argitaratu zituen Aristotelesenidatzi guztien artetik geratzen zena, hain zuzen, bere ikergaiei buruzko eskoletarako erabiltzenzituen oharrak. Idazlan multzo horri dagozkionak testu esoterikoak edo akroamatikoakizenez ezagutzen dira, eta gorde diren bakarrak dira.

2.2. Andronikoren sailkapena

Lizeoan burutu ziren jarduerak oso kontuan hartuta, Androniko Rodasekoak testu aristotelikoensailkapena ezarri zuen, fundatzaileak xedatutako jakiteen artikulazioari berari jarraiki. Eskolanlandutako azterlanek, teorikoek nahiz analitikoek, edo zientzia eta ikerkuntza-entseguekhonako talde hauetan sailkatzen diren jakiteak bildu zituzten:

2.2.1. Zientzia teoretikoak

Filosofia naturala, matematika eta metafisika. Euren xedea ezagutza da.

2.2.2. Zientzia praktikoak edo arau-emaileak

Etika, politika, ekonomia eta erretorika. Euren xedea ekintza da.

Page 4: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

4

2.2.3. Zientzia poietikoak edo ekoizkorrak

Arteak. Gauzakien ekoizpenari buruz dihardute.

Aristotelesen ustez, zientzia horiek guztiak -elkarren artean autonomo samarrak-, bat datozprozedura moduan, arrazoimenaren tresnan, alegia, eta ondorioz lanabes arrazional horiere ikertu beharra dago. Zeregin osagarri horretarako logikaren diziplina dugu.

2.3. Idazlanen sailkapena

Aurreko irizpideari jarraiki, beraz, liburu aristotelikoen sailkapenik ohikoena honako hau da:

- Logika edo Organon aristotelicum: 6 liburu.

- Metafisika edo Lehenengo Filosofia: 14 liburu.

- Fisika edo filosofía naturala: 4 liburu.

- Biologia: 2 liburu.

- Etika:

> Eudemorena: 7 liburu.

> Nikomakorena. 10 liburu.

> Magna moralia edo “Etika Handia”: 2 liburu.

- Politika

- Artea:

> Erretorika: 3 liburu.

> Poetika: 2 liburu.

> Olerkiak.

Aristotelesen idazlan multzoa Corpus aristotelicum izenaz ezagutzen da. Edonola ere, argisuma daitekeenez, ez dute inolako osotasun sistematikorik eratzen, baizik eta aldi etainteres desberdinei erantzuten diete. Ulergarria da, hortaz, doktrinen artean hausturak etakoherentziarik ezak agertzea sarritan.

3. Aristotelesen testuinguru historikoa

3.1. Grezia K.a. IV. mendearen hasieran

Peloponesoko gerren ondorioz (K.a. 431-404), Esparta hiri nagusi bihurtu zen Atenasen ondoan,eta, oro har, lurralde greko osoaren ondoan. Alabaina, espartarrek iraganean “atenastarinperioa” izan zena gobernatzeko nahikoa sistema okerra jarri zuten abian: Espartarenbotereari atxikitako oligarkia gisakoak ezarri zituzten denbora luze ez zela zeharo demokratikoakizandako estatu-hirietan.

Espartarren erregimen hori, ondorioz, etsaitzat hartu zuten, behinola Atenasen Liga edo Ligadelikoaren mende egon ziren hiri guztiek. Eskasia ekonomikoa nagusi izan zen aro hartan,eta klaseen arteko borrokek giro soziala eta politikoa inarrosi zuten. Ustelkeriagatikoprozesuak etengabe izaten ziren, eta agintari judizial eta politikoek ebazpide demagogikoetarajotzen zuten sarri, arazoaren muina ezertan ukitu gabe. Espartak, beste alde batetik, herri

Page 5: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

5

grekoek eurekiko zuten harrera eta aintzatespena gainbehera zihoala ikusirik, Pertsiarideklaratu zion gerra (K.a. 396), arerio komunaren aurrean ahaleginak bat egiteko asmoz, bestegarai batzuetan egin zen eta etorkizunean ere egingo zen bezala.

Espartar gudarosteak urrun zeudela baliatuz, Atenas, mendekuaren egarriz, garai batekobere etsaiekin elkartu zen (Tebas, Korinto, Megara) Espartako uztarpetik askatzeko. Aldebietarik bat ere zeharo garaile atera ez zen borrokaldi batzuen ostean, Espartak -berarizegokion aldetik-, Erregearen Bakea izenekoa sinatzea lortu zuen Pertsiarekin, eta lurraldegrekoen gaineko nagusitasuna eurekin partitzera heldu zen. Pertsiarentzat Asia Txikiko hiriakizan ziren, eta Espartarentzat, berriz, Greziako gainerakoak.

Gauzak horrela, Tebasek eta Atenasek indarrak batu zituzten eta liga delikoa eta beoziarraberriro sortu zuten, Espartari aurre egiteko asmoz. Baina Atenasek, bere kasa, Tebas iaarriskutsu bihurtzeraino sendotzen zebilela susmatuta, eta haren nagusigoari aurka egitearren,Espartarekin itundu zuen bakea. Tebasek, aitzitik, borrokan jarraitu zuen Espartarekin,garaitu zuen arte. Une gorena izan zen hura Tebasentzat: Pelopidas eta Epaminondas jeneralospetsuen agindupeko gudari-taldeei zor zitzaien halako nagusigoa. Alabaina, aldi horrenostean izan ziren hiru lehiakideen arteko borroketan (Tebas, Esparta eta Atenasen artekoetan)denak geratu ziren arras ahulduta. Estatu-hiriek, ahiturik, bakea behar zuten.

3.2. Mazedoniar inperioa: Filipo II.a eta Alexandro Handia

Mazedonia, Greziako iparraldeko eskualdea, herri basatitzat zeukaten kultura garatuagoazhornituak zeuden gainerako hiri helenikoek. K.a. 359an erregetu zen Filipo II.aren agintepean,ordea, potentzia militar indartsu legez azaldu zen, Mazedoniako eta Traziako kostaldeetatikatenastarrak egotzita. Aurrerago esan bezala, Nikomako, Aristotelesen aita, mazedoniargortean medikua izandakoa zen.

Hiri grekoek zuten ahultasunaz eta elkarren artean zituzten liskarrez baliatuz, Filipo II.anagusitzen hasi zitzaien. Atenas izan zen zelatan zuen mehatxuaz ohartzen lehenengoa; harahor Demostenes mintzalari omentsuak atondutako Filipikoak, edo herri grekoei Mazedoniariaurre egiteko elkartzeko beharraz ohartarazi nahi zieten hitzaldi luzeak. Demostenesenjarraitzaileek azalarazi ere egin zuten Aristoteles estagirarrak Mazedoniaren alde zuen jarrera,eta etsai-giroa sortu zuten haren inguruan.

Atenas eta Tebas, aliaturik, Filiporen armadari jarki zitzaizkion, baina berealdiko porrota izanzuten Keroenako zelaietan, K.a. 338an. Mazedoniar errege garaileak Liga Panhelenikoa sortuzuen orduan; bere agintepean hiri greko guztiak bateratu ziren, Esparta salbu, eta ondoren,Pertsiari deklaratu zion gerra, greziarren batasuna lortzeko bere proiektu politikoari kohesioaematearren. Alabaina, Filipo hilik gertatu zen -eraila- K.a. 336an.

Oinordeak, Alexandrok, Aristoteles maisu izan zuenak, biltzar batera deitu zituen Ligako kideak,aitari aitortutako eskubide guztien jabe egiteko, eta haien aurrean, Filiporen proiektuarekinjarraitzeko konpromisoa hartu zuen. Ondoren, Mazedoniara itzuli zen, baina, bertakomuga-borrokaldietan hil zelakoan, tebastarrek Atenas eta Peloponesoko hiriei deitu zieteninperio hasiberriaren aurka gudukatzeko. Alexandro ustekabean agertu zen eta garaitu zituen,eta ondoren, Tebas suntsitzea agindu zuen. Atenasko hiriari barkatu zion, baldintza batekin:Demostenes deserriratu behar zuten.

Alexandrok mazedoniar inperioa hedatzeko Filiporen proiektua burutu zuen. Pertsia inbadituzuen eta bere nagusitasuna ekialdean barrena zabaltzen jarraitu zuen: Babilonia, Egipto

Page 6: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

6

(Alexandria hiria sortu zuen han), Jerusalem, Libia eta India. K.a. 323an hil zen, 33 urtezituela.

Alexandroren heriotzaz jakitun, Atenasek liga helenikoa antolatu zuen ostera ere Mazedoniariaurpegi emateko. Mazedoniar kulturaren aurkako giro sozio-politiko hartan,Aristotelesek Atenastik alde egiteko erabakia hartu behar izan zuen, bizia salbatuko bazuen.Gure filosofoa ez zen ikustera iritsiko, baina, etsai-giro hartan ere, Alexandrok Grezian agintariutzi zuen Antipater gobernariak jaikialdia zanpatu zuen, eta bake-baldintza laidogarriakezarri zizkien atenastarrei. Demostenes entregatu behar izan zioten; hura, ihes egin ezinik,buruaz beste egitea erabaki zuen, pozoia erabiliz.

Alexandroren jeneralak (diadokoak) elkarren aurka ibili ziren inperioa partitzeko; horrela,Mazedoniako tronua Kasandrori egokitu zitzaion, eta Zikladak eta Peloponeso PtolomeoEgiptoko erregeari. Grezia Mazedoniaren uztarpean egon zen luzaro, nahiz eta, batzuetan, ligaakeo eta etoliarrak suspertu ziren, burujabetasunaren alde borrokatzeko. Hala ere, greziarestatu-hirien arteko betiko norgehiagokek zapuztu zituzten halako saialdiak.

4. Aristotelesen testuinguru filosofikoa

Aristotelesen pentsaera greziar tradizio filosofikoan errotuta dago eta dakarren emaitzarenikuspuntutik, giza arrazoimenaren nagusitzaren gailurra da, unibertsoan dagokion tokiaxerkatzeko historian zehar gizakiak erabili dituen gainerako ahalmenei gailentzen zaiena.

Aristotelesek esanahi berria eman zien jakituriari eta zientziari, eta hertsiki lotzen dizkio,bere ustez, giza gogamenaren gaitasunen artetik bereziki nabarmentzen den baliabideari, hots,arrazonamendu diskurtsiboari. Aristotelesen eskutik, magia, mistika, erlijioa, poesia edoarte-inspirazioa arrazoimenaren bahetik pasatu ziren, eta ondorioz, gure filosofoaktaxututako jakiteen eta kultur produktuen hierarkiaren barruan zegokien tokian kokatu ziren.Zientzia, filosofía, jakintza, oro har, giza arrazoimenaren produktu esklusiboak dira, etagainerako gaiek, jakitetzat har daitezen, arrazoimenezko kalitatearen irizpideen mende egonbehar dute orobat.

Aristoteles izan zen, bestalde, filosofiaren historia eta filosofoaren zeregin autonomoa ulertzenlehena. Filosofoak hausnarketak mahaigaineratzen ditu, aurrekoei helarazitako kritikaren ondoriozuzenak diren aldetik. Filosofiaren ibileraren, “bilakaerazko” planteamendu hori, gaur egun hainbarneratua duguna, mazedoniar jakintsuak estreinatu zuen.

Aristoteles Greziako estatu-hiriak egoera kritikoan egon ziren garai berezian bizi izan zen,Mazedoniako Filiporen eta Alexandro Handiaren inperioak haien burujabetza bereganatubaitzuen. Historiaren bilakaera lerratzen ari zen bidearekin bat eginik, estagirarrakunibertsalismoa aldarrikatu zuen bertako lokalismoen aurrean. Mundu grekoak bere nortasunkomuna aurkituko zuen, behingoz, Alexandroren inperioaren mende. Unibertsalismoaristotelikoak, bere proiekzio filosofikoan, giza pentsamenduaren batasuna taxutzeraeraman zuen, eta aurki ekin zion pentsamenaren baldintzak, irismena, lanabesak eta mugakaztertzeari.

Sokratesen aurreko pentsalariek Platoni helarazi zioten naturaren dinamismoari etazerizanari buruzko arazoa, Heraklito eta Parmenidesen kontrajarritako ikuspegietan mamituabatik bat, Aristotelesen gogoeta-gaien artean garrantzitsuenetako bat izan zen. Ageri gertatukoden moduan, metafisika aristotelikoa idealismo platonikoan dago zuzeneansustraitua. Hogei bat urtez izan zen Aristoteles Akademian, Platonen doktrinarikesanguratsuenak bereganatzen. Platonen ldeia-Formen teoriaren zirritu guztiak ezagutu zituen,baita ezagutzearen eta izatearen arloetan maisuak proposatzen zuen dualismoa ere.

Page 7: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

7

Teoria platonikoek goitik behera hartuta ikusten dugun Aristoteles akademikoak, bestalde,beharbada aitarengandik -Nikomako medikua- jarauntsiko zuen jarrera erakutsi zuen, hots,behaketa enpirikoarekiko interesa. Horrela, aintzat hartu zituen errealitatetik jasotzenditugun sentimenezko datuak, jakintza eraikitzen laguntzen duten aldetik. Interes horrekAristotelesen pentsaera osoan izan zuen eraginak aldendu zuen Platonengandik, hain zuzenere; maisuaren ondoan, ordea, mendebaldeko filosofiaren eraikuntzak oinarri hartu zuen bestezutabe bat bihurtu zuen.

Aristotelesek beharrezkotzat jo zuen guztiz eztabaidagarriak iruditzen zitzaizkion PlatonenIdeia-Formen teoriaren alderdi jakin batzuk azpimarratzea. Oroz gain, Platonek erabiltzenzuen «izanaren» kontzeptuari berari zalantzazko zeritzon, eta horri buruzko ikerketa sakonaegiteko asmoa hartu zuen. Ezin onar zezakeen Platonen ebazpidea besterik ez izaterik: ezzegoen zertan mundu biak banatu (benetako esentzia aldaezinen eremua eta sentimenezkogauza partikularrena, non itxura eta aldaketa nagusi baitira).

Gauzen «izana» haietan bertan ez egotea errefusatuko lukeen ordezko arrazoibidearen bilaburu-belarri ariturik, zirriborratu zuen ebazpidea garatzeko ahaleginak egingo zituen unehartatik aurrera. Izan ere, doktrina aristotelikoak dioenez, ideia-formak ez duhezurmamitzen duen objektuaz aparteko existentzia autonomorik; ideia da gauzatikezin bana daitekeen konkrezioa, hau da, gauza eginda dagoen materiatik bereiztezina, etahartatik sentimenezko datuak hautematen ditugu. Ondorioz, eta metafisika aristotelikoaridagokion atalean azalduko den bezalaxe, benetako existentzia duten errealitateakbanako objektu sentigarriak dira. Etengabe aldatzen dira, baina aldaezinak dira eurenesentziei dagokienez. Kontzeptu unibertsala ez dago sentimen-mundutik aparte, banakokonkretu bakoitzaren baitan baizik.

Lizeoa, Akademia aristotelikoa, nolabait esateko, Platonek horrenbeste gutxietsi zuenzentzumenezko munduari «duintasuna» aitortzeko asmo aristotelikoaren taxutzea izanzen. Alde horretatik, Lizeoa mendebaldean sortutako zientzia ikerkuntzetarako lehengunea izan zela esan daiteke. Platonen Akademian ez bezala, kanpo munduaren behaketazuzena, zentzumenek jasotako datu hutsen bitartez, osagairik garrantzitsuenetakoa zen,Aristotelesen zuzendaritzapean Lizeoan gauzatzen ziren azterlanetan.

Diotenez, estagirarra, bere bizitzako azken urteetan, Leben Filosofia idazlanean (XII. mendeazgeroztik «Metafisika» izenez ezagutua) planteatuta zeuzkan hausnarketa eta espekulazioetatikzeharo urrundu zen, eta behaketa enpiriko zuzen eta zorrotzari ekin zion.

Page 8: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

8

5. Aristotelesen pentsamendua.

Lehendabizi, Metafisikaren lehen liburuaren berrikuspenetik abiatuta, egilearen doktrinaepistemologikoari ekingo diogu. Gero, zientziarako tresna den Logikaren laburpenarckinjarraituko dugu; ondoren, Zientzia Lehena eta Zientzia Bigarrenaren arteko desberdintasunaketa bakoitzaren ídeia nagusiak azalduko dira. Bukatzeko, egilearen antropologiaren laburpentxikia eskainiko dugu, psikologiari buruz, ezagutza teoriari buruz zein etika eta politikari buruzkoideien berri emateko.

5.1. Epistemologia

Aristotelesen epistemologia osoa ezagutzaren objektibismoaren sinesmenetik sortzen da,hots, objektuak bere nolakotasunak subjektuari ematen dizkiola eta horrek diren bezalaezagutzen dituela dioen sinesmenetik.

5.1.1. Jakin-mina

Jakiteko irrika, dio Aristotelesek Metafisika-ren hasieran, grina naturala dugu, jatekoa bezainnaturala. Bestalde, jakiteko lehia hori sentimenekiko maitasunean adierazten da. Ikusmenariematen diogun lehentasunak jakiteko irrika intelektuala dela frogatzen du, ikusmenak,intelektuala denak bezala, ezagutza sentigarririk seguruena, orokorrena eta handiena ematendu eta.

5.1.2. Ezagutza mailak

a) Sentipena

Inguratzen gaituzten errealitateak sentimenen bidez hautemateari dagokion ezagutza motaeta maila da sentipena. Animaliek zein gizakiok dugun ahalmen sentigarriak oinarrizkoharremanean jartzen gaitu munduarekin eta haren gainean eratzen da ezagutza oro, baitaezagutza intelektuala ere. Ez dago adimenean sentimenetatik lehenago pasatu ez den ezer.

Beraz, eta bere maisu Platonek ez bezala, Aristotelesek ez dio sentipenari balioepistemologikorik ukatzen.

Aristotelesentzat sentipena gaitasun potentziala da, kanpoko gauzaki sentigarrien aurreanbakarrik pasatzen baita aktora. Alabaina, pentsatu, nahi dugunean pentsatzen dugu, bainakoloreak, usainak, zaporeak etab. kanpoko gauzakiek estimulatzen gaituztenean bakarrikhauteman ditzakegu.

Zentzu horretan, dio Aristotelesek, sentipena gizakiaren eta bere nahimenaren mende erabat ezdagoen gaitasun pasiboa da; gauzakiak dira gizakiari eragiten diotenak, eta gizakiak,objekturik ez izatean, ez du hautematerik.

Giza sentimena pasiboa izan arren, Aristotelesek eginkizun garrantzitsua aitortzen dio: senaedo zentzu komuna, autokontzientziaren antzeko ahalmena, hain zuzen. Haren bidez,ikusi edo entzun ez ezik, ikusi eta entzuten dugula dakigu, eta, oro har, geure buruenkontzientzia dugu.

Sentikortasunaren eta ezagutzaren hurrengo mailaren arteko zubia oroimen eta irudimenahalmenak dira. Bi ahalmen horiek ez dute gauzaki sentigarriekiko horrenbestekomendekotasunik, sentipenek gugan utzitako oroitzapen eta irudiekin egiten dutelako lan, baita

Page 9: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

9

gauzaki sentigarririk ez dagoenean ere. Ahalmen horiei esker, dio Aristotelesek, ikasten duteanimalia batzuek eta gizakiok esperientziaren mailara pasatzen gara.

b) Esperientzia

Sentipen edo oroitzapenen koordinazio arrazionala da esperientzia, ez metatze hutsa,eta handik sortzen ditu gizakiak artea eta arrazonamendua. Animaliak, aldiz, oroimenarenaurreko mailara mugatuz, bertan finkatzen dira esperientzia maila gainditu gabe.

Kasu berdinentzako soluzio berdinak aplikatzea ahalbidetzen du esperientziak, gertaerenezagutza praktikoa delako, partikularretik partikularrera doana. Esperientzia ez da heltzen,ordea, gertaeren zergatiak ezagutzera.

Esperientziak trebea egiten du langilea, abila medikua, fina artisaua, zuhurra animalia; berebalio praktikoa, beraz, izugarria da.

Esperientziak, gogoratzen du Aristotelesek, halabeharretik aska dezake gizakia, hau da,esperientziarik gabe, kasualitatez edo halabeharrez gertatuko litzateke dena gure munduan: ezlegoke oroitzapena non aplikatu, ez ohiturarik, ez teknikarik. orobat, batzuetan, gizaki teorikoakbaino hobeto igartzen du esperientziadunak, partikularrarekiko harreman zuzenakdituelako.

Zein dira esperientziaren mugak? Esperientziaren prozesua gogoratzen diren kasu partikularberetatik kasu partikular beretara doa. Gizaki esperientziadunak kasu partikularretanarrakasta izan arren, ez daki arau orokorrak ezartzen, dio Aristotelesek. Egiazki, jakintsuagizaki zientziaduna da, ez esperientziaduna; hots, ez Kalias ez Sokrates gizon partikularraksendatu dituena, baizik eta Sokrates eta Kaliasen gaixotasuna sailkatzen dakiena, flematikoenklasean, adibidez.

c) Zientzia

Esperientziaren gainetik, gizakiaren ezagumena bereizten duena arrazoiaren bidezpentsatzea da, eta horrek berak ezaugarritzen du Zientzia.

Arrazoimena, pentsamena, adimena, ulermena, arima, intelektoa... Berez gizakiarena denahalmen horri izen ugari egotzi zaizkio. Nolanahi ere, Aristoteles, oraingo honetan, gaitasunhori zertan datzan zedarritzera dator:

1. Unibertsalaren edo orokorraren ezarpena Kasu partikular antzeko anizkunengaineko nozio orokorra ezartzen dugunean -«ur» kontzeptua, adibidez-, edopartikularrak sailkatzen diren klaseak ezartzen ditugunean – sukarra duten gaixoenklasea edo DBHO 2. mailako ikasleen klasea -, edo elkarrekin agertzen dirennolakotasunetako bat bereizten dugunean, hots, abstraitzen dugunean -txirringakdituzten gauzak, adibidez-, gizakiok kontzeptugintza edo gaitasun arrazionalaerabiltzen dugu kontzeptu unibertsalak edo orokorrak ezartzeko.

2. Kausen ezagutza

Aristotelesek ezagutza mailarik altuena gauzen zergatiak edo kausak ezagutzeadela esan zuen. Alegia, gauza bat ezagutzen dugu horrela dela eta ezin dela bestelaizan dakigunean edo, gauza bera dena, bere kausa ezagutzen dugunean. Gainera, dioAristotelesek, kausak ezagutzen dituenak, zientzia duenak, hobekien irakatsidezakeena da. Sentimenak zein esperientziak suak erretzen duela erakusten digute,

Page 10: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

10

baina ez digute zergatik erretzen duen esaten, ezin; zientziaren kontzeptugintzari eskersoilik heldu ahal gara azalpen printzipioen edo kausen maila abstraktura.

3. Kausa edo gauzen definizioa

Kausa, azken batean, definizioa besterik ez baita. Eskuarki gauza bat ezagutzea, berezerizana definitzea eta hura sortu duten kausen bidez azaltzea gauza berbera daAristotelesen hurrengo adibideetan ikusten denez:

Zer da eklipse bat bere zerizanean eta nola sortu da? erantzun bakarra duten galdera bidira: eklipsea lurra ilargi aurrean jartzen denean (delako) gertatzen den ilargiarendesagerpena da, eta horixe da zientziak emango lukeen definizioa eta azalpena.

Zer da akorde musikala eta zergatik datoz bat nota garaia eta apala? Galdera bi horiek ereerantzun bakarra dute: hots apalen eta garaien arteko zenbakizko erlazioa.

4. Zientzia motak

Zientzia alorrean, Aristotelesek hainbat maila bereizi zituen, egiazko jakinduriarekiko zutenhurbiltasuna dela eta.

- Betebeharrak asetzeko zientziak. Zientzia erabilgarriak dira, gizakion beharrakasetzeko bilatzen direnak edo ezagutzan oinarritutako teknikak, arkitektura edomedikuntza, esate baterako.

- Plazera lortzeko zientziak.

- Zientzia teoretikoak. Aristotelesen ustez, horiek dira zientzia perfektuenak, haienbidez ez delako ezer praktikorik bilatzen, aitzitik, egia berez eta jakite hutsa diraabiapuntua eta jomuga.

5. Aisia, zientzia teorikoen baldintza

Zientzia teorikoari berezkoa zaion jarrera kontenplatiboa sor dadin, Aristotelesek zuzenkigogorarazten digu beharrezkoa dela gizakiak bizirik irauteko modua bermatua izatea, halanola astialdia bermatuko dion giza bilakaera maila jakin bat ere: egiazki aisiarik gabekogizakiak ezin dio jakintza teorikoari eutsi bere oinarrizko behar materialak asetzen ez dituenartean. Bestela esanda, bizirik irautea arazo duen gizakiak ezin ditu gauzakiak haien baitanaztertu, gauzakiak euren kaltegarritasun edo onuragarritasun alderdietan bakarrik ikusditzake; hots, ez du ezagutzeko beharrezkoa den subjektuaren eta objektuaren artekobereizketa egiten.

Euririk ezean egarriz hil daitekeen gizakiak bere bizitza osoa emango du ur bila, prozeduraketa teknikak asmatuko ditu ura aurkitu edo garbitzeko, baina ez da zientzien printzipioezinteresatuko ahalik eta behar hori ase arte gutxienez.

6. Zientzia teorikoaren nagusitasuna

Zientzia teorikoari lehentasuna eta nagusigoa eman zionean (esperientzia etaerabilgarritasun praktikoaren gainetik), jakinduria partikularrean kokatu ordez unibertsaleankokatu zuenean, hala nola obra-maisua langilea baino baliotsuagotzat hartu zuenean etalangileak, bizigabeek bezala,bere lana jakin gabe egiten duela esan zuenean, Aristotelesbere garaiaren isla kiskil bihurtu zen, bai eta lan fisikoa mesprezatzen zuen klasesozial esklabistaren ordezko ere.

Page 11: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

11

d) Jakinduria edo Lehen Zientzia

Hori da Aristotelesek bilatu zuen ezagutza gorena. Zalantzarik gabe, honaino azaldu direnarrazoiengatik, jakinduriak zientzia teorikoetako bat izan behar du.

Metafisikako lehen liburuaren II. atalean, jakinduriaren edo Lehen Zientziaren ezaugarriakzehaztu zituen Aristotelesek jakintsuari buruzko iritzi arruntetatik abiatuta.

1. Jakinduriaren ezaugarriak

Jakinduriaren ezaugarriak bost dira:

- Ezagutzarik orokorrena edo unibertsalena Zientzia baldin bada unibertsalarenezagutza, Zientzia Lehenak edo jakinduriak unibertsalena eduki beharko duikasgaitzat. Baina, zer ote da unibertsalena? Zientzia ororen lehen printzipioak -kontraesan printzipioa, mugimenduaren printzipioak, kausalitatea...- bai etazientzien axioma demostraezinak ere, baina beste zientzien garapenerakoabsolutuki ezinbestekoak direnak. Adibidez, izaki mugikorra eta kantitateaexistitzen direla, badirela eta zer diren, Fisikaren eta Matematikaren axiomaklirateke, hurrenez hurren.

Bestalde, kontzeptu unibertsalena edo hedadura gehien duena izatea da, errealitateoro izan, badelako; eta errealitate oro, horrelakoa edo bestelakoa izan baino lehen -hain zuzen besteetatik bereiziko duen ezaugarria- bada.Hortik, Lehen Zientzia izanaren zientzia da edo Ontologia, aurrerago deituko denbezala. eta Aristotelesen hitzetan zientzia horren aztergaia izana da eta horrela,izaki oro da izana duen aldetik.

- Sentigarritasunik gabeko ezagutza

Gauzarik zailenak eta sentipenetik urrunen dauden gauzen ezagutza. Gauza jakinada ezagutza partikularraren sentipenean hasten dela eta hortik aurrera,jakinduria gaineratuz doala, sentipenetik urrunduz unibertsalera heltzen denneurrian. Horrela gertatzen da, gure jarrera naturala delako guretzatezagunenak eta errazenak zaizkigun gauzetatik hastea -sentipenak- eta ondoren,gauza zailagoetara jotzea. Hala eta guztiz ere, jarraitzen du Aristotelesek,guretzako gauzarik zailenak beraien baitan eta izatez garbienak dira.

Ikuspuntu logiko eta ontologikotik, unibertsala da partikularra bainoaurreragokoa eta nabariagoa; ikuspuntu epistemologikotik, hala ere,sentipenak ditugu lehendabizi eta ondoren, haietatik abstraitzen ditugu nozioorokorrak.

- Lehen printzipio eta kausen ezagutza

Lehen printzipio eta kausei dagokienez, zientzia zehatzena eta ikasten errazena.Jakinduriak, Lehen Zientzia zehatza eta argia izatekotan, oinarrizko printzipiogutxieneko batzuei buruzkoa izan behar du, unibertsalenak izateagatik zientzia ororenbaldintzak eta abiapuntu diren printzipioei buruzkoa. Horrela, Aristotelesek azaldu zuenprintzipio gutxiagotatik abiatzen diren zientziak «gehitzaileak» deiturikoak bainozehatzagoak direla, hala nola Aritmetika zehatzagoa da Geometria baino, azken horrek

Page 12: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

12

Aritmetikak behar ez duen hedadura printzipioa gaineratu behar duelako. Bestalde,jadanik ikusi den bezala, kausen ezagutza izateak zientziaren irakaskuntza errazten du.

- Erabilgarritasun praktikorik gabeko ezagutza

Zientzia libre bakarra, bere baitarako eta ez bere erabilgarritasunagatik aukeratua.Jakintsua, dio Aristotelesek, irrikaz dago jakiteagatik jakiteko eta ezagutzeagatikezagutzeko, aintzat hartu gabe bere zientziaren erabilgarritasun praktikoa.

Bere baitarako jakiteak eta ezagutzeak filosofoaren interes gabeko jarrerabermatzen du, gainera: ez plazeragatik, ez ohoreagatik, ez irabazi asmoagatik,jakintsuak jakite hutsagatik ezagutu nahi du egia.

- Ezagutza gorena eta zientzia nagusia Lehen Filosofiaren azken ezaugarriaadierazi den lehen ezaugarritik ondorioz atera daiteke, hots, Lehen Filosofia zientzianagusia eta gainerako zientzia guztien oinarria, unibertsala delako. Eta baieztatu berridena honako arrazoi hauek frogatzen dute:

Zientzia axiomatikoa. Zientzia partikular bakoitzak izaki zatituaren alderdijakinak aztertzen ditu. Azterketa egiteko, ordea, izana badela aurresuposatubehar da eta ezaugarri jakin batzuk edo abiapuntu batzuk badituela, eta abiapuntuhoriek, hain zuzen ere, Lehen Zientziak gainerako zientzia guztiei eskaintzendizkieten axioma eta printzipio demostraezinak dira.

Ongia edo perfekzioa izaki ororen kausa xedezkoa da. Lehen Zientziakkausak ikertzen ditu eta erakusten du izaki ororen kausetako bat bere helburuaerabat betetzea dela, bere zertarakoa betetzea, eta hori ona dela.

Azkenik, hirugarren zentzu batean da kausen zientzia ezagutza nagusia eta besteguztien menderatzailea: kausa inkausatuaren edo kausarik gabekokausaren zientzia delako. Alegia, zientzia hau jainkozko zientzia izango da bizentzutan:

o Jainkoari buruzkoa da, Aristotelesek jainkoarekin identifikatzen baitukausa gabeko kausa edo motor ibilgea, hots, substantzia mugiezina etaimmateriala den hori.

o Jainkotiarra da, jainkoak bakarrik duelako maila gorenean, gizakiarenmugak kontuan hartuz.

2. Ontologia ala teologia?

Aristotelesek Metafisikan izan zuen kontraesan famatua honako honekin dago lotuta, hainzuzen:

Jakinduria substantzia jainkotiarrari buruzko zientziatzat hartzen bada, bere aztergaiarenduintasunagatik izango da Lehen Zientzia, baina orduan, Teologia bezala, objektu zehatzbatera murriztuko -Jainkoa-, litzateke, unibertsalitatea galduko luke eta ez litzatekegehiago Lehen Zientzia izango.

Aristotelesek berak ez zuen arazoa erabat ebatzi, eta horregatik, egin diren interpretaziohistorikoak desberdinak izan dira ikertutako lanen eta testuen arabera eta, jakina, ikertzaileeninteresen arabera.

Page 13: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

13

3. Filosofiaren sorrera harriduran dago

Filosofia, dio Aristotelesek, munduaren aurrean dugun mirespenetik edo harriduratik sortzenda: harritu egiten gara gauzak diren bezala ikusirik eta filosofatzen hasten gara.

Zer da munduaz harritzea, nahasmendu apur batekin zalantza egin eta galderak egiteabaizik? Zer gertatzen da? Zer da? Zergatik? Zertarako?

Bestalde, ez dakiguna eta ez dakigula onartzea ezjakintasun metodologikoa daAristotelesentzat, (Sokratesentzat bezala), arazoen aldez aurreko planteamenduakebazpena daramalako potentzian.

Jakinduria absolutua jainkoak soilik eduki lezake, baina gizakiok jakinduria osoa eskuratzenez badugu ere, ez gara ezjakintasun hutsean ere galtzen. Filosofia ikerkuntza bidea da,eta ezagutza eta jakinduria ditu helmuga.

Aristotelesentzat gauzak diren modukoak direlako harritzen gara baina hori gauzenzergatiak ezagutzen ditugun arte bakarrik gertatzen da. Behin kausak ezagutu ondoren,dio Aristotelesek, bestelakoak izango balira bakarrik harrituko ginateke.

5.1.3. Lau kausak

Egiazko ezagutzak kausei buruzkoa izan behar du. Kausak Lehen Filosofiaren objektuak dira.Geroago, zientzia partikularrek, kausalitate eskema horretan aurkitzen dute oinarrizko etabeharrezko orientabidea bakoitzak bere aztergaia azaltzeko.

a) Kausa motak

Lau dira kausak, zoria eta kausa akzidentalak kenduta: bi barrukoak, materia eta forma, etabeste bi kanpokoak: eraginkorra eta xedezkoa.

1. Kausa materiala

Zerbait sortzen den zera hori da, azpigaia edo zergaia. Aldaketen substratu materiala edopotentziarekin identifika daitekeen subjektua. Adibidea: estatua baten materiala, harria.

2. Kausa formala

Edo esentzia, zerizana. Materia aktualizatu eta mugatzen duena. Aktoarekin identifikadaiteke, beraz. Kausa formalak gauza bat gauza jakin bat eta ez beste bat izan dadilaegiten du. Ideia platonikoarekin pareka daiteke. Adibide berberarekin jarraituz: estatuarenforma, «ugalkortasun jainkosa..

3. Kausa eraginkorra edo motorra

Mugimenduaren edo aldaketaren eragile edo sorburua. Agente eragile edo eraginkorra.Materia forma batetik beste batera pasarazten duena. Adibidea: eskultorea.

4. Kausa xedezkoa

Mugimenduaren helburua edo zertarakoa, Egilearengan eragiten du kausa honek eta bereekintzaren zentzua edo jomuga mugatzen ditu. Aristotelesen arabera, mugimendu etaaldaketa oro xede bati begira egiten da beti. Adibidea: ugalkortasuna bermatzea etaospatzea kausa xedezkoak lirateke.

Page 14: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

14

Ezein kausak ezin du bere kabuz ondorio bat sortu. Lau kausak dira beharrezkoak ondorio batsortzeko.

b) Lehen Motorra

1. Kausalitatea

Munduko gauza guztiek kausa bat dute; hori da kausalitatea edo, bestela esanda, gauzakez dira zori hutsez gertatzen, beharrezko arrazoiren batengatik baizik.

Edozein izaki bere kausaren ondorioa edo aktoa da, bai eta, aldi berean, sortuko duenondorioaren kausa edo potentzia are. Horrela ikusirik, errealitatea bere osotasunean, kausa etaondorio kateatuen segida baten gisa agertzen zaigu, non izaki bakoitza, kate-maila bakoitzaaurrekoak kausatua den eta hura, aldi berean, aurrekoak kausatua, eta hura aurrekoak, etahorrela, infinituraino.

2. Lehen kausa edo lehen motorra

Kausen segidan bi aukera daude: edo lehen kausa beste batek kausatua da eta orduan, jadanikez da lehena, edo inkausatua da eta orduan, kausa guztien kausa bihurtzen da. Lehen aukerakregressus ad infinitum batera garamatza baina gure arrazoimenak infinitua pentsatzeaonartzen ez duenez gero, beharrezkoa da lehen kausa inkausatu bat egotea, ahalguztiduna,perfektua eta hori jainkoarekin parekatzen du Aristotelesek.

Prozesu berbera gertatzen da mugimenduarekin, aurrerago ikusiko den bezala.

5.2. Logika

Logika hitza «logos» hitz grekotik dator. Besteak beste, legea, arrazoia eta hitza esan nahidu, Aristotelesek gizakia «hitz egiten duen animalia» balitz bezala definitu zuenean,animaliak logosa zuela esan nahi zuen, animalia arrazionala zela.

Aristotelesek Logikan giza arrazoimenaren analisia egin zuen hizkuntzaren azterketatikabiatuz, pentsamenaren eta hizkuntzaren elkarrekikotasun bat suposatuz eta sistema batekzein besteak errealitatea edo izatea zintzo islatzen dutela erabat sinetsirik. Aristoteles saiatuzen Logikan arrazoitzearen arauak, prozedurak eta mugak ezartzen, bai eta arrazoibidearenazken elementuak zehazten ere, anatomiak gorputzarekin egiten duen antzeraarrazoimenarekin eginez. Aristotelesen Logika «organon» deitua da, zientziaren aurrekotresna delako. Aristotelesek berak ez zuen Logika zientzien sailkapenean sartu, zientziapropedeutikoa dela azaldu ondoren.

Arrazoitzearen hiru oinarrizko elementuak, pentsamenaren anatomia, alegia, ezarriakdaude Aristotelesek K.a. III mendean bere Logikan zehaztu zituenetik: kontzeptuak, judizioaketa arrazoibideak.

5.2.1. Kontzeptuak

Gauza, animalia edo gizakien ordezkoak diren adimenaren irudi edo ikurrak dira.

Kontzeptuak judizioaren osagarriak dira, perpausaren subjektua eta predikatua, alegia,nori buruz esaten dugun zerbait eta zer esaten dugun.

Page 15: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

15

Kontzeptuak, Platonen ideiak bezala, unibertsalak dira, abstrakzioaren bidez landuak, ordea.Adibidez, emakumea, gizona, ura, kolorea, maitasuna.

5.2.2. Generoa eta espeziea

Zer dira generoa eta espeziea? Generoa espeziearen kontzeptuak baino orokortasun edohedapen handiagoa duen klasea da. Adibidez: «gizakia» generotzat hartuz gero,«emakumea» litzateke espeziea, aldiz, generotzat «animalia» hartuz gero, orduan «gizakia»litzateke espeziea.

Generoa espezietan zati daiteke beti, desberdintasunak erantsiz gero. Adibidez: «bizidun»generoa «animalia» eta «landare» espezietan banatzen dugu, bizidun generoak desberdinaduen mugimenduaren nolakotasuna gehituz gero.

5.2.3. Definizioa

Artifizialki eratutako kontzeptuari deitu zion definizioa Aristotelesek. Definizioak objektubaten zerizana finkatzen du eta horrek, aldi berean, beste objektuetatik bereiztea posibleegiten du.

Aristotelesek arau bat eman zuen genero eta espezie kontzeptuez baliatuz definitzeko: definitunahi dugunean, genero hurbilenari desberdintasun espezifikoa gaineratu behar diogu.Adibidez: «2» zenbakia «zenbaki» generoak mugatzen du, baina zein da 2aren desberdintasunespezifikoa? Lehenengo zenbaki bakoitia izatea. Horixe da, beraz, 2aren definizioa: lehenengozenbaki bakoitia da.

Definizioa zientzia ororen oinarrizko printzipioa da, zientzia bakoitzak aztergaitzat baitu, hainzuzen ere, ondo definitutako genero bat eta, bestetik, definizioak demostrazioak ahalbidetzenditu. Oro har, hartuta, ordea, definitzea kategoriak esatea da.

5.2.4. Kategoriak

Aristotelesek «kategoriak» deitzen die kontzeptuei. Hizkuntz ikuspuntutik, kategoriak predikazioerak dira edo subjektu bati buruz zerbait esateko erak. Kategoreo aditzak esan nahi du, hainzuzen ere, zerbaiti buruz zerbait esatea.

Kategoriak, ordea, kontzeptuak ez ezik, izanaren adierazpenak ere badira.

Nola eta zenbat modutan esan daiteke zerbait zerbaiti buruz? Giza diskurtsoan, dioAristotelesek, 10 dira zerbait enuntziatzeko oinarrizko erak edo kategoriak:

1. Substantzia: gauza bat zer den adierazten du eta beste edozein baieztapenareneuskarria da: emakumea, gizona.

2. Kantitatea: 2 metrokoa.

3. Nolakotasuna edo kualitatea: arrazionala, sinbolikoa,

4. Noiz: orain, beti.

5. Non: kalean, etxean.

6. Ekintza edo aktibotasuna: ebaki, busti.

7. Pasioa edo pasibitatea: ebakia, bustia.

Page 16: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

16

8. Erlazioa edo harremana: erdia, senarra.

9. Jarrera: indartsua.

10. Egoera: kolorez jantzia, pozik.

Predikatu orokorrenak adierazten dituzten kategoria hauek existitzen den ororen sailkapenprintzipio gisa balio dute.

Argi dago, kategoriak adierazten diren hizkuntzaren mende daudela, beraz, desberdinak izanlitezke beste hizkuntzaren batean. Hain zuzen, izen gutxi eta aditz ugari dituzten hizkuntzetan,zailagoa da kategoria aristotelikoak ezartzea.

5.2.5. Substantzia eta akzidenteak

Lehen kategoria, ikusi bezala, substantzia da eta gainerakoak akzidenteak dira.

Substantzia kategoria burujabe bakarra da, beste kategoria guztiek, akzidenteek, substantziariegiten diotelako erreferentzia beti, substantziari buruz esaten baitira. Horregatik esan zuenAristotelesek substantzia izatea dela bere baitan eta akzidentea, izatea beste batean.Substantzia proposizioen subjektua da.

Substantzia kategorian adierazten dena zerizana da.

5.2.6. Judizioa eta proposizioa

Judizioa bi kontzeptutik edo gehiagoren baturatik sortzen da. Judizio bat egiten dugu subjektubati buruz kontzepturen bat (zerizana edo akzidentea) predikatzen dugunean, baieztatuz edoezeztatuz.

5.2.7. Silogismoa

Silogismoa proposizio batzuk lotzen dituen adimenaren eragiketa edo arrazonamendu motada, judizio ezagunetatik ondorio berrira pasatzeko baliagarria. Silogismoa dedukzio prozesuedo inferentzia da, non ondorioa premisen beharrezkotasunaz ondorioz ateratzen den.

Silogismoan bi kontzepturen arteko lotura ezartzen da hirugarren kontzeptu batekin dutenharremanaren bitartez. Adibidez:

Hiri edo estatu oro komunitate forma bat da.

A oro B da SM

Komunitate oro ongi bat helburutzat duelarik eratzen da.

B oro D da MP

Hiri edo estatu orok ongi bat du helburutzat.

A oro D da SP

S = ondorioaren subjektua.

P = ondorioaren predikatua.

M= premisetan errepikatzen den «erdibideko» terminoa eta ondorioan agertzen ez dena.

Page 17: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

17

Aristotelesek silogismoen posibilitateen sailkapena egin zuen: nola eta zein mugarekinondoriozta daitekeen ondorio bat elementu komun bat duten bi baieztapen edo ezeztapenetatikabiatuta.

Silogismo zientifikoa (badira ere silogismo probabilistiko eta gezurrezkoak) demostrazioedo proba-mekanismo bat da, egiazko premisetatik (printzipio unibertsal etademostraezinak) abiatuz egiazko ondorioak atera eta frogatzen dituena.

Horregatik esan daiteke Silogistikari esker zientziak aurrera egin dezakeela egiten duen urratsbakoitzean, segurtasun osoarekin.

5.2.8. Kontraesanik ezaren printzipioa

Ezagutza orotan agintzen duen axioma dugu kontraesanik ezaren printzipioa.

«Ezin liteke gauza bat izatea eta ez izatea aldi berean», hau da, ezinezkoa da, aldiberean, izaki berari buruzko kontrako baieztapenak egiazkoak izatea.

Kontraesanik ezaren printzipioa izanaren zein logikaren printzipioa da. Izanarenprintzipioa dela esaten dugu, esate baterako, substantzia bat ezin delako aldi berean izan eta ezizan, edo irekia eta itxia egon.

Aristotelesek dio kontraesanik eza printzipioa ezin dela errealitatean demostratu, baina ukatzenduena kontraesanean jausten dela. Hots, kontraesanik printzipioa ukatzeak baieztatzeainplikatzen du.

5.3. Ontologia: Fisikatik Metafisikara

Asko dira Aristotelesek europar kulturari egin zizkion ekarpenak. Haien artean azpimarragarriakdira, besteak beste, zientzientzat sortu zuen hizkuntza, zientzia horien aztergaien bereizketa etahaiek sistema batean sailkatzea.

Arras garrantzitsua da Lehen Filosofiaren eta Bigarren Filosofiaren arteko bereizkuntza,naturalaren eremua eta azalpenezko printzipio abstraktuen eremuak mugatzen dituen neurrian.

5.3.1. Fisika, Bigarren Filosofia edo Bigarren Zientzia

Mugitzen diren izaki materialak edo physis (natura) delakoaren mundua du ikasgai, garaian izanzuen izena, alegia. Hortik datorkio ere zientzia teoriko horri Filosofia Naturala izena.

5.3.2. Metafisika, Lehen Filosofía edo Lehen Zientzia

Izanaren materiaz gaindiko azalpen printzipioak ditu ikasgai. Hauxe da jakinduria ematenduen zientzia. Beste ikuspuntu batetik begiratuta, izana, izaki orori dagokion kontzeptuunibertsalena du ikasgai. Horretan, hain zuzen, bereizi egiten da gainerako zientziapartikularretatik, haiek ez baitute izana bere baitan aztertzen, bere alderdiak baizik. Adibidez:Fisikak mugimendua; Matematikak kantitatea etab.

Page 18: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

18

5.4. Lehen Zientzia edo Metafisika

5.4.1. Metafisikaren ikasgaiak

a) Printzipioak eta kausak

Mugimendua azaltzeko printzipioak, kontraesanik ezaren printzipioa eta lau kausen teoriadira, besteak beste.

Aristotelesen Metafisikak arazo zailena du ikasgaitzat: egileak Metafisikaren lehen liburuanesaten duen bezala, «bilatzen dugun zientzia» da.

Metafisikan ez dago demostraziorik, lehenengo printzipioak eta kausak demostraezinakbaitira.

Hala ere, Metafisikaren printzipioak gainerako zientzien baldintzak dira eta horregatikgertatzen da zientzia partikularrek emantzat hartzen dituzten printzipio horiek Metafisikakbilatzen dituela bere baitan izango ez balitu bezala.

b) lzana, izana den aldetik

Izanaren kontzeptua jakintza teorikoaren eraikinaren oinarria da. Aristotelesek izanakontzeptua -izan- aditzaren partizipioaren bidez itzuli zuen, Erdi Aroan, «ens» edo «ente»teknizismoarekin izendatu zuten, euskaraz «izakia» hitzarekin itzuli dugu eta izaten denoro eta izaten den zentzuan hartu behar da.

Izana ez da kontzeptu unibokoa, analogikoa baizik eta era anitzetan adierazten da. Hainzuzen, ezin liteke izana definitu genero bat definitzen dugun bezala, izana ez baita genero.Honako proposizio hauek izanaren polisemiaren froga dira:

- Gaur osteguna da.

- Gaur ez da domeka.

- Ilargia polita da.

- Neska emakumea izango da.

- Emakumea gizakia da.

- 64ren erro karratua da 8.

- Egiazkoa da.

- Adreiluak dira etxearen izangai.

- Mina subjektiboa da.

- Ura lurruna izan daiteke.

Hala eta guztiz ere, esapide horiek badute zerbait komunean: izanean parte hartzen dutela.Horregatik da izana hitzik unibertsalena, gauza oro, izan, badelako.

Page 19: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

19

Izana pentsamenduaren hodeiertza bezala, beti presente eta inoiz ez erabat eskuragarri, gizapentsamenaren muga bera adierazten du.

Beraz, Metafisika izanaren zientzia da eta izanarekin harremana duten beste hainbat kontzeptuorokorren zientzia: identitatea, kontraesana, kausalitatea, aniztasuna, generoa, espeziea,beharrezkotasuna, potentzia etabar, zientzia guztien printzipioak.

c) Substantzia

1. Substantziaren ezaugarriak

Izana, erreala bezain unibertsala, ikuspegi anizkoitzekin agertzen zaigu; eta ikuspegi horiekguztiak ordenatzeko gizakiak bere arreta erdiratu eta gidatuko duen puntu fokala behar du.Erdigune fokal hori, hain zuzen ere, substantzia da Aristotelesentzat.

Substantzia printzipio bikoitza da. Substantzia izaki konkretu, indibidual etasentigarriarekin identifikatzen da, norbanako bakarra: pertsonak, landareak, animaliak etagauzakiak substantziak dira.

Baina norbanakoak, bakarra izan arren, berezko bikoiztasuna ageri du: Lara izakikonkretu hau da, bai eta emakume bat ere; Atxabiribil

Sopelako leku jakin bat da, bai eta hondartza ere; nire bioleta afrikarra lore bat da, eta horrelaizaki guztiekin. Haur guztiak berdinak izan arren, bakoitzak bere izateko modua du eta horrelaagertzen zaigu beti izatea bere alderdi bikoitzean.

Hortik, substantzia kontzeptuak errealitatea azaldu behar badu, izaki ororen barneko egiturabikoitza agertu beharko du:

- Defini dezakegun zerizan unibertsala.

- Seinala dezakegun banako partikularra.

Eta unibertsalak zein partikularrak, kontrako printzipioak izan arren, biok osatzen dute izana,errealitate bakarra.

2. Substantzia motak

Logikaren eta hizkuntzaren ikuspuntuetatik, substantzia izen bera duen kategoriari dagokio,subjektuari. Baina bi substantzia mota daude:

Substantzia lehenak. Beste subjektu batzuen predikatuak izan ezin daitezkeensubjektuei dagozkien banako errealak; adibidez: Peru eta Mar¡. Substantzia leheneanzerizan un¡bertsala haragitzen da banako konkretuarekin. Horixe da benetako izanaAristotelesentzat. Gizon hau, emakume hau.

Bigarren substantziak. Subjektu gisa nahiz predikatu gisa funtziona dezaketenak.Adibidez: «emakumea»; emakumea pertsona da; Mar¡ emakumea da. Bigarrensubstantzia, Platonek ideia deitzen zuen kontzeptu un¡bertsala da.

Page 20: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

20

5.4.2. Substantzia eta akzidenteak

Izakien artean, dio Aristotelesek, batzuk beharrezkoak dira; beste batzuk ohikoak; azkenik,badaude ez beharrezkoak ez ohikoak ez direnak eta horiek akzidenteak dira.

Akzidenteak bizitzaren egoera aldakorren mende daude; ustekabekoak dira eta horregatikaurresanezinak. Esate baterako, baliteke udan hotza egitea, baina ez da beharrezkoagertatzea, ez eta gehienetan gertatzen ere, ez dagokio udaren zerizanari. Horregatik daakzidentala udako hotza, eta akzidente oro bezala, zoriaren ondorioz gertatzen da.

Musikari bat altua edo baxua izatea, edo ekaitz baten erruz nahi genuen lekuan ez egotea, edoortuan belar txarrak kentzen gauden artean altxorra aurkitzea akzidenteak dira, beharrezkokausa gabeko gertaera kontingenteak, hots, beste era batera gerta zitezkeenak. Bestalde,akzidenteen kausa ere akzidentala denez gero, ezin da akzidenteei buruzko zientziarikegon.

Horrela, substantzia bat ezaugarritu eta beste batetik bereizten duena, esentziala da.Adibidez, sinbolikoa gizakiaren esentziari dagokio, beroa udari, etab. Aldiz, udako hotza bezalabeste modu batez izan zitekeena akzidentala da.

5.4.3. Materia eta forma

Izakiak = Substantziak = Formak eta materiak osatua

Munduko gauza guztiak forma konkretu bat hartu duen materiak osatzen ditu. Altzaribihurtzen den zura, hanburgesa bihurturiko osagaiak, irakurtzen ¡kasten duen analfabetoa...

Nola sortzen dira landareak, etxeak, jantziak, arte lanak?

Aurreko materiaren batetik: hazietatik, adreiluetatik, oihaletatik, mihise eta pinturetatik.Eta horrela dakusa errealitatea gure pentsamenak, forma eta materia modura, izan etabilakabide gisa.

Materian beti dago formaren bat lortzeko posibilitatea. Materiaren barnean dagoen posibilitateagauzatzea edo posibilitatetik errealitatera pasatzea da, hain zuzen aldaketa.

a) Materia

Bigarren materia. Forma jakin bat hartu duen izaki indibidualen osagai sentigarria.

Materia lehena. Printzipio zeharo potentziala, substratu mugagabea eta zehazgabea,kausa eragilearen ekintzagatik edozein forma edo determinazio har dezakeena edo edozer izandaitekeena. Buztina, adibidez, estatuaren materia da, baina uraren eta lurraren forma ere bai,eta lurra eta ura, halaber, materia lehen primitibo eta mugagabe baten formak dira.

Anaximandroren apeiron-arekin identifikatu dute batzuek; beste batzuentzat, materia lehenapresokratikoen arje-a da: Talesen ura, Heraklitoren sua, Anaximenesen airea edoEnpedoklesen lau elementuak, ura, sua, lurra eta airea. Formarik gabeko printzipioaizateagatik, adimenak bakarrik atzi dezake materia lehena intuizio antzeko batez eta ezsentimenek.

Page 21: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

21

b) Forma

Forma gauzaren edo izakiaren zerizana da. Formak izaki bakoitza zer den definitu etamugatzen du, materia izaki jakin bat izateko mugatzen edo aktualizatzen duelako.Adibidez, larrua panderoa izatea eta ez abarkak, formatik datorkio.

Formaren nagusitasuna izatea definitzean garbia den arren, forma materiarekin bat eginik soilikizan liteke, substantziaren barruan, eta horretan datza Platonen filosofiarekiko duen diferentzianagusia.

Aristotelesek ideia platonikoak, forma unibertsalak jaitsi zituen mundu honetara. Edertasunagauza ederretan existitzen dela zioen Aristotelesek. Mahaiaren forma, mahai konkretuan.

Platonek mundua ideian dagoela esan zuen; Aristotelesek, aldiz, ideia munduan dagoela.

c) Teoria hilemorfikoa

Izaki fisiko edo natural guztiak materiaren (hile) eta formaren (morfe) arteko konposatuak dira;konposatu hilemorfikoa eta sinolon ere de¡tzen da.

Konposaketa hau ez da bateratze soila, baizik eta batasun substantziala, non elementu batezin den besterik gabe izan. Forma materia mugatzen duena da eta materia formakmugatutakoa, biak ezin bananduzkoak.

Materiak eta formak bat egiten dute; materiak soilik ezin du etxea eraiki, baina berdin gertatzenzaio formar¡, eraikitzeko materialik ezean ezin du etxea altxa.

5.4.4. Zergatia l Egintza Akto l Potentzia

Izaki naturaletan, bi errealitate mota daude: izanean dagoena eta izangaia, hau da, aktoaeta potentzia.

Materiak ezin du edozein forma hartu, izangaiak edo potentzialak diren formak soilik. Formamaterian bertan dago, baina potentzia eran.

Zergaia = Izangaitasuna edo izaki bat izan daitekeena. Gorputz batek formaz aldatzeko duengaitasuna, edo izan daitekeena, posibilitatea, ahalgarritasuna. Printzipio determinatua,materiaren baliokidea.

Aktoa = jadanik izakia dena. Osatua den zergaia. Izanaren printzipio determinatzailea,formaren baliokidea.

Adibidez, sua, aktoa, izangaia da egurrean.

Eraikitzailea eta eraikitzen ez dakiena, erne eta lotan dagoena, dakusana eta begiak itxiakdituena, dio Aristotelesek, akto eta potentzia bezalako harremanean daude.

5.4.5. Mugimendua eta aldaketa

Mugimendua eta aldaketa potentziatik aktora pasatzea da eta aldaketa edo formenaktualizatze hori etengabe berriztatzen da. Mundu honetan dena gauza bat izatera heltzenda, gauza hori izateari uzteko beste gauza bat izatera pasatzen denean eta hura izateari uztekobeste gauza bat izatera pasatzeko, etab.

Page 22: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

22

Adibidez, landare osoa hazian dago potentzian, eta garatuz doan neurrian, hostoen, loreen,fruituen izangaiak akto bihurtzen dira.

Aristotelesek hainbat printzipio adierazi zituen mugimendua azaltzeko:

- Lehenik, kontrakoak, hots, alde batetik, aldaketa ekarriko duen forma berria eta,bestetik, formaren gabezia. Edo, beste ikuspuntu batetik, desagertzen dena etaagertzen dena; mugimenduaren abiapuntua eta helburua. Esate baterako, musikaz ezdakiena eta musikaria.

- Bigarrenik, aldaketaren subjektua edo forma ez edukitzetik edukitzera iragaten densubstratua; irauten duena, norbanako partikularra.

Adibidez, ur likidoa hoztuz gero, izotz bihurtzen da. Ura da irauten duena, hau da, subjektuaedo aldaketaren substratua. Uraren likido egoera da desagertzen dena eta uraren solidoegoera agertzen den forma berria.

Aldaketan forma izangai izatetik izanean egotera pasatzen da, hots, izanaren era batetik bestebatera, eta horrek aldaketa ez dela ez izanetik izanera gertatzen bermatzen du. Modu horretangainditzen du Afistotelesek kontraesanik gabe izatea eta bilakabidea bateratzekoerronka.

5.4.6. Motor ibilgea

Mugimenduaren auziak eraman zuen Aristoteles jainkoa baieztatzera.

Mugitzen den oro beste batek mugitu behar badu, bi aukera egon litezke orduan: batetik, hurabeste batek mugitzea eta hura beste batek, eta horrela infinituraino, edo bestetik, azkena ezerkez mugitzea eta orduan lehen motor ibilgea dugu.

Lehen motor ibilgea Jainkoarekin identifikatzen da.

Substantzia bakun eta betegina da, eta absolutuki beharrezkoa dugu. Forma eta aktohutsak eta gauza ororen kausa inkausatua. Entelekia, bere baitan duelako bere xedea;bere zerizana bere buruaz pentsatzea da; azkenik, existitzen den ororen kausa xedezkoa,ordena ideala eta harengana mugitzen dira gauza denak erakarpenez, maitaleak amoranteaerakartzen duen antzera.

Zeru-lurrak, unibertso osoa printzipio bakar honetan eskegita dago, gauza guztien euskarria da;hala ere, jainko teorikoa da, abstraktua eta intelektuala, erlijioaren jainko pertsonalarekinzerikusirik ez duena.

5.5. Zientzia Bigarrena edo Fisika

5.5.1. Aldaketa motak eta mugimendua

Aldaketak kategorien arabera sailkatzen dira Aldaketa esentziala substantzia baten heriotzaeta beste baten sorkuntzan datza. Aldaketa akzidentalak (kantitatea, nolakotasuna edotokia ere badaude: substantziak bere horretan irauten du haietan.

Aldaketa substantziala. Substantziari berari eragiten diona mugimendua baino gehiagoaldaketa da. Izatetik ez izatera pasatzean, substantziaren usteldura gertatzen da, etaalderantziz, sorkuntzak ez izatetik izatera eramaten du substantzia

Page 23: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

23

Aldaketa edo mugimendu kualitatiboa. Substantzia baten nolakotasuna aldatzen deneangertatzen da. Adibidez, haurrak heldu bihurtzen direnean

Aldaketa edo mugimendu kuantitatiboa. Mugimendu honek substantziari eragiten diogehikuntza edo murrizketa moduan.

Lekualdaketa edo translazio mugimendua. Mugimendurik garrantzitsuenaAristotelesen teorietan horren mende baitaude beste mugimendu guztiak, eta haien oinarri etasorrera baita.

5.5.2. Aldaketa naturala eta artifiziala

Lau aldaketa motak naturalki zein artifizialki gerta daitezke.

«Naturalki» mugitzea berez mugitzea da Aristotelesentzat, barne dinamismo baten edo physisbaten arabera.

Aldaketa naturala berez sortzen da gauzetatik edo izaki naturaletatik (naturalia), beren baitanbaitute aldaketaren aukera, mugimendu printzipioa edo pbysis-a. Pbysis-ak mugimenduarenkausa eragile gisa jarduten du.

Artifizialki mugitzea beste batek mugiaraztea da, izakiaren kanpoko arrazoiek eraginda;adibidez, gizakiak eraginda. Aldaketa artifiziala, berriz, mugitzen ez diren izaki artifizialei edoartificialia-ri, dagokio.

5.5.3. Berezko tokiaren edo toki naturalaren teoria

Natura kosmos ordenatua da eta bertan gauza bakoitzari toki «natural» bat dagokio bereezaugarrien arabera.

Izaki bizigabeak, lau elementuez eta haien konposaketaz osatuak, «naturalki» mugitzen dira,hots, beren naturaren (physis) eta osaketaren arabera, gorantz arinak eta beherantzastunak.

Naturala da harria (gehienbat lurra delako) lurrera erortzea eta kea (batez ere airea delako)gorantz igotzea, bakoitzak bere toki naturalera jotzea; horrela mugimenduak berak ordena etaoreka naturatak berreskuratzen ditu, mugimendu bortitzek (artifizialak) edo ez naturalekaldatu ondoren. Alegia, gauza bakoitzak badu bere toki naturala eta bortxatu arren, airera harribat botatzen dugunean bezala, bere mugimendu naturalak bere tokira itzuliko du askatu bezainlaster.

Toki naturala, kausalitatea, hilemorfismoa eta akto/potentzia teoriak bateragarriak dira:

Ura izatez jaisten da, kea, izatez igotzen den bezala; uraren toki naturala behean dago, lurgainean, eta kearena, goian, airean. Ura bere xedea burutzeko mugitzen da, hau da,behean egotea, bere zergaiak definitzen duen bezala; eta kea igo egiten da bere xedealortzeko, hau da, goian egotea, bere zergaiak definitzen duen bezala. Eta horrela, keaknahiz urak beren zergaiak aktualizatzen dituzte.

Page 24: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

24

5.5.4. Fisika lurtarra eta fisika zerutarra

Fisikaren ikasgaiak dira mugitzen diren izaki guztiak, baina, badirudi gure filosofoa, astroenmugimendu uniformeen edertasunaren aurrean liluratua geratu zela; haiek mundulurtarreko mugimendu kaotiko eta irregularrekiko duten kontrastea baieztatuz, 2 izakimugikari mota zeharo desberdinak bereiztu zituen: lurreko gorputz ustelgarriak etazerutarrak, mugitu arren aldatzen ez direnak, ustelezinak, alegia.

Beraz, Aristotelesengan bi Fisika daudela esan daiteke, Fisika lurtarra eta Fisika zerutarra,eta zerutarrak lurtarra menderatzen duela bere kausa denez gero, Kosmologia atalean azaltzenden bezala.

Fisika zerutarrean beharrak agintzen duen artean, lurtarrean patua eta akzidenteak diranagusi, eta horrela lege desberdinak daude esparru bakoitzean.

5.5.5. Kosmologia

Aristotelesen unibertsoari buruzko ikuskera geozentrista da eta Erdi Aroan zehar iraungo duapenas aldaketa barik, oro har Elizaren dogmekiko bateragarria izateagatik.

Lurrak, elementurik astunenak, unibertsoaren erdigunean dirau mugitu gabe; ondoren,tarteko esferetan ura eta airea, eta, ostean, goiko esferan, sua, elementurik arinena.

Lau esfera horien elementuen inguruan ilargia dago, eta ondoren, gainerako gorputzzerutarrak orbita biribil eta zentrukideetan biraka dabiltzala: lehenengo, planetenesferak eta azkenik, izar finkoen esferak, unibertsoa amaitzen den tokia.

a) Unibertsoaren egitura

Ilargipeko mundua. Lau elementu materialek, urak, lurrak, aireak eta suak, eta haienarteko konposaketa mistoek osatzen duten mundu fisikoa eta sentigarria.

Ilargipeko munduko izakiak substantzia ustelgarriak dira, sorkuntza eta usteldura aldaketasubstantzialaren mendekoak.

Mugimenduak bertikalak dira, kontrako faktorerik ezean, lau elementuak bertikalki mugitzenbaitira, eta baita bortitzak edo artifizialak ere.

Ilargiaz gaindiko mundua, Eterrak osatutako mundua, bosgarren elementu ustelezin etaaldaezina. Gorputz zerutarrak translazio mugimendu zirkular, uniforme, betiereko etaharmoniatsuen bidez higitzen dira, baina aldaezinak dira.

Zenbait lanetan, Aristotelesek aitortu zuen ilargiaz gaindiko munduko esferek arimadunakzirela, adimentsuak eta jainkotiarrak.

b) Ilargiaz gaindiko munduak agintzen du ilargipekoan

Izanak izan, gorputz zerutarren mugimenduek ilargipeko esferen mugimenduen kausa etajatorria dira, lau elementuen konbinazioan duten gobernuaren bitartez.

Adibidez, azaltzen du Aristotelesek: ekaitza sortzen da, gorputz zerutarrak hoztu direnez gerosua hodei artetik hedatzen delako. Azalpen honek interesik gabekoa ematen du, baina kontuanhartu beharra dago Zeusen haserreak eragindako ekaitzaren azalpenaren ordez egina zela.

Page 25: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

25

Unibertsoaren lehen esfera, izar finkoena, lehen zerua ere deitua, motor ibilgeak mugitzen duzuzenean eta lehen zeru delakoa, formak materia bezala, gainerako guztiak mugiarazten ditu.

Bestalde mundua, bere materia eta forma guztiekin, betierekoa da, garaiko sineskerarekin bateginez. Izaki partikularrak sortu eta hiltzen badira ere, espezieak, aitzitik, betierekoak dira,hots, betidanik eta betiko.

5.6. Antropotogia

Aristotelesek gizakiari buruz zuen ikuskera emakumearen kontrakoa da guztiz.

Emakumeen aurka zituen aurreiritzi sozial eta pertsonalek eraman zuten Aristoteles hainbataberrazio baieztatzera, esate baterako, emakumeak sortzen direla gizonezkoa horditua, gaixorikedo ahulduta dagoenean, edo emakumea, berez ahulagoa delako, gizonezkoa baino lehenagoiristen dela heldutasunera eta zahartzarora.

Izaki bizidunen sorkuntzaren kausa eragilea eta formala esperma edo gizonezkoen hazia da.Emakumeak materia pasiboa baizik ez du ematen, gizonezkoen formarentzako ontzia besterikez du jartzen.

Aristotelesen jenioa ez zen zoritxarrez arlo guztietara iritsi, baina, zorionez, gaur egun halakodeformazioak salatu eta gaindi ditzakegu.

5.6.1. Gorputzaren eta arimaren arteko batasun substantziala

Gizakia beste substantzia bat da, arimaren (forma) eta gorputzaren (materia) artekolotura substantziala, eta, hain zuzen, batasun substantziala den aldetik, giza ekintzak ez diraarimarenak soilik, ez eta gorputzarenak bakarrik ere, ekintzak gizatiarrak baizik, besterikgabe.

5.6.2. Psikologia edo arimari buruzko teoría

Arima, Aristotelesen arabera, bizitza potentzian daukan gorputzaren forma da.

Bizidunen artean hiru bizitza motari dagozkien hiru arima mota bereizten dira.

a) Arima motak

1. Arima begetatiboa. Landareei dagokie eta elikadura, hazkuntza eta ugalketa dueginkizun.

2. Sentimenezko arima. Animaliei bereziki dagokiena, oroimenez eta irudimenezhornitua.

3. Arima arrazionala. Giza bizitzari dagokio. Ezaugarri gisa ditu, aurreko bi arima motekdituztenez gainera, adimena eta nahimena edo borondatea.

b) Arima arrazionala

Adimena da gizakiak duen dohainik preziatuena, ikusi den bezala; adimenaren goi mailakoemaitza, Zientzia Lehena edo jakinduria zientzia jainkotiarra da, absolutuarekin harremanetanjartzen gaituena. Azal ditzagun arimaren ezaugarriak:

Page 26: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

26

1. Adimena: unibertsala gugan

Arima arrazionala jainkotiar samarra da, beraz; «jainkoa gugan» eta hori, ez bakarrikunibertsala edo ulergarria delako, baizik eta bereziki, bera delako aktiboki unibertsalamateriatik abstraitzeko ekintza burutzen duena, adimena bera ulergarria eta unibertsalarenahalgarritasuna edo potentzia izanik.

Ulergarria izaki, materiarekin nahastuta dago izaki partikularretan; adimen eragilearenekintzak bakarrik bereizten du abstrakzioaren bidez. Hortik esan daiteke urúbertsala izangaidagocia adimenean.

2. Adimen pasiboa eta aktiboa

Aristotelesek adimenean aktoa eta potentzia bereizi zituen, beste errealitate guztietan bezala.

- Adimen edo intelekto pasiboa. Forma un¡bertsalak jasotzeko potentzia edoposibilitatea.

- Adimen edo intelekto aktiboa. Ezagutza aktualizatzen duen kausa eragilea. Hauxeda «jainkoa gugan» aristotelikoa, hilezkorra.

3. Abstrakzioa

Ezagutza abstrakzioaren bidez gertatzen da. Abstrakzioa forma materiatik banatzekomekaiúsmoa da, edo, gauza bera baita, ulergarria materiaz gabetzea. Gure ulermenak,lotura substantzialean bertan, eta datu sentikorretatik abiatuz, formaren bereizketa egitendu.

Sentipen askotarikotasunetik abiatzen gara, adibidez, lore ugari ikustetik forma esentzialarenabstrakzioa egin eta «lore» kontzeptura iristeko.

Singularretik unibertsalera doan prozesu hori indukzioa da. Indukzioaren azken urratsakprintzipio unibertsal zatiezinetaraino garamatza, kategorietaraino, alegia.

5.6.3. Etika eta politika

Aristotelesen Etika zein Politika giza jokabide ona edo bertuteduna, justua etazoriontsua ¡kasten duten zientzia praktikoak dira; lehenengoa banakako mailan etabigarrena, komunitate edo estatu mailan.

Etikaren helburua eta xedea eta bere gauzatze osoa Politikan egiten da. Gizakia animaliapolitikoa da. Bere izateko modua soziala da eta polis-ean bakarrik aurki dezake zoriona. Ezdago, beraz, moral indibidualik polis-etik banandua. Hiritik kanpo, animaliak edo jainkoa soilikbizi daitezke.

a) Xedezko kausaren lehentasuna

Gizakien azken xedea zoriona da eta zoriona gure zerizana zintzo betetzean edo gureizangaia ahalik eta gehien aktualizatzean datza. Aristotelesek badu jadanik gizakiaren zerizanariburuzko teoria bat: gizakiak duen onena eta gizatiarrena adimena edo intelektoa da. Beraz,adimenari ematen zaiona izango da zoriontsua, hots, teorikoa eta kontenplatiboa, jainkoabezalakoa.

Page 27: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

27

Hala eta guztiz ere, zorion osoa izateko, bertute etiko eta intelektualaz gain, kanpokoondasunak behar dira: jaiotza noblea, osasuna, eskulanetik askatua, edertasuna, kultura,estatus soziala, ondorengoak eta lagunak.

b) Bertutea erdibidean

Bizitza moralaren giltzarria neurrigabekeria baztertzen duen bide erdia da, latinez virtus semperin medio; alegia, bi mutur kaltegarrien arteko erdibide egokia, gehiegikeria eta gutxiegikeriarenarteko gune orekatsua, hain zuzen. Adibidez, ausardia koldarkeriaren eta ausarkeriaren artekoerdigune egokia da.

Politikan, erdigune egokiaren teoria klase ertainaren proposamenean gauzatzen da, ezpobreegia ez aberatsegia, klase sozialik zoriontsuena eta iraunkorrena.

c) Ohitura

Aristotelesentzat morala jakintza teorikoa baino askoz gehiago da: praktika bat. Hots, gizakiaez da automatikoki ona egiten jakintsua izateagatik, baizik eta behin eta berriz aktualizatubehar du bere bertutea.

Eraikitzen egiten da arkitektoa, musika tresna jotzen musikaria eta teknika bera errepikatzenegiten da atleta. Horrela, neurritasunez jokatzeko ohitura dugun neurrian edo zuzentasunariekiten diogun neurrian, gauza bera eginaren eginez bilakatuko gara neurritsuak eta zuzenak.

Eta zenbat eta gehiagotan egin ekintza onak, orduan eta errazagoa izango zaigu onak izatea.

Horrela, bertutea ohitura onen alaba da eta gizaki gaiztoa da ekintza gaiztoak egiteko ohituraduena.

d) Justizia

Justizia, alde batetik, legeari obeditzea da, horrek ohiturak sortzen baititu eta ohitura dabertuterako biderik errazena. Bestalde, justizia ondasunen banaketa ekitatiboa da.

Justizia gauzatzen da norberak merezi duena izaten duenean, baina Aristotelesek ez duaztertzen zer den norberak merezi duen hori, begi-bistakoa baiteritzo jaunak esklaboamenderatzeari, gizonak emakumea eta aitak seme-alabak menderatzen dituen neurri berean.

Eskema baztertzaile horiek hain zeuden gizartean errotuta ezen naturaltzat hartzen baitziren etaazalpenik gabe agertzen ziren teoria sozial eta etikoen abiaburu bezala.

Bere Politikan, Aristotelesek dio esklaboa gizaki librea baino apalagoa dela, animaliaren antzera;esklaboak tresna bizidunak direla bere nagusien xedeetarako eta hori guztia arrazoitzen duesanez, azken batean, naturala dela.

Page 28: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

28

HIZTEGIA

Abstrakzioa: Ezagutzara daraman prozesua. Antzeko ezaugarriak aurkezten dituztenindibiduo multzo baten aurrean, forma ulergarria sentimenez euren materiatik banatzean datzaabstrakzioa.

Adimen edo entelegu egilea (aktiboa): Arimaren goreneko ahalmen bietako bat, abstrakziomekanismoaren bidez ezagutza zertzen duena. Hilezkor eta eternala da. Bere baitan egiaguztiak biltzen ditu eta unibertsala atzematea egiten du posible.

Adimen edo entelegu jasailea (pasiboa): Arimaren goreneko ahalmen bietako bat. Egiakpotentzia gisa biltzen ditu bere baitan, adimen egileak aktualizatzearen zain.

Aktoa edo egintza: Formaren gauzatzea, dagokion materiaren baitan, non forma horipotentzian baitzegoen.

Akzidentea: Substantziaren esentzia aldaezinetik bereizten den ezaugarri aldakorra.Berezko existentziarik ez duenez, substantziari atxikitzen zaio.

Aristotelesek predikamentuen artean sartzen ditu akzidenteak, subjektuari - hots, substantziari -zehaztapenak eskaintzen dizkiotelako.

Apodiktikoa: Nabaria. Zerbait horrelakoa ezinbestez izan beharra erakutsi eta adieraztenduena.

Aporia: Irteerarik gabeko bidea. Arrazoibide batean, oztopo logiko gaindiezina adierazten du.

Arima begetatiboa edo nutrizio arima: Bizidun izaki organiko guztiak hornituta daudengaitasuna, zeinen eraginez izakiak elikatu, haz¡ eta ugaldu egiten baitira.

Arima espirituala edo adimen arima: Giza espeziearen arima mota bereizgarria. Aurrekomaila biak bere baitan sartzen ditu (begetatiboa eta sentimenezkoa). Giza funtzio gorenak(arrazoimena, nahimena etab.) zertzen ditu.

Arjea (arkhé): Greziar tradizio filosofikoari jarraiki, gauza guztiak hornituta dauden lehenekaia, zeinetatik sortu diren.

Artea: Gizakiek sortutako zerbait egiteko industria edo antolaketa. Hitz grekoari erreparaturik(tekhné), he¡buru praktikoak eskuratzera zuzentzen den teknika gisa uler genezake.

Bertute dianoetikoak: Aristotelesen etikan, adimen eta arrazoimenaren gaiekin zerikusiaduten bertute motak.

Definizioa: Modu artifizialean eratutako kontzeptuari deritzo Aristotelesek. Definizioak objektubaten zerizana finkatzen du beste objektuetatik bereizita.

Page 29: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

29

Entelekia: Aristotelesek asmatutako hitz honen bitartez, perfekziozko egoeran den zerbaitadierazten da. Horrela, izaki bat potentziatik aktora pasatzen da, bere posibilitateakaktualizatzen ditu. Alde horretatik, akto garbia, entelekía betegina «Jainkoa» da.

Epistemologia: Ezagutzaren printzipioak eta ahalbideak aztertzeari ekiten dion filosofiarenadarra.

Esentzia: Izaki konkretuek duten alderdi egonkor eta adigarria. Banako substantzienosagarria.

Esoterikoak: Aristotelesek Lizeoko eskoletarako prestatutako testuak eta apunteak.

Esperientzia: Sentipen eta oroitzapenen koordinazio arrazionala dakarren ezagutza maila.Kasu berdinetarako ebazpide berdinak aplikatzea ahalbidetzen du.

Espeziea: Ezaugarri komunak dituzten indibiduoen multzoari deritzo, jeneroa bainoorokortasun txikiagokoa; espeziea izendatuta, indibiduoaren izen substantiboa adierazten da(giza espezieari jarraik¡, Sokrates «gizakia» da).

Exoterikoak: Aristotelesek Lizeoz kanpoko jendeari eskaintzeko ondutako idazkiak.

Forma: Materiaren ekai mugagabeari izaki bakoitzaren neurri eta zedarri bereziak jartzendizkion substantziaren osagaia.

Hilemorfismoa: Substantzia indibidualak materiaz eta formaz osatuta daudela dioen doktrinaaristotelikoa (Hyle = materia; morphe = forma).

lnmanentea: Izakiaren izaerari berez datxekionaz esaten da, kanpoko ezeren mende ezdagoela.

Izakia: Izana duen edo izan dezakeen edozerez esaten da. Ezagutza prozesuan subjektuakatzitzen dituen gauzak izaki bihurtzen dira objektu legez agertzen direlako.

Izana: Izakiak hornituta dauden berezko ezaugarria, ezagutza objektutzat hartuta izateagatikdatxekiena.

Jakinduria: Ezagutza maila gorena. Zentzumenen datuetatik urrunen gertatzen direngauzak ikertzen ditu. Ezagutza unibertsala lortzera jotzen du, lehenbiziko kausak etaprintzipioak aztertuta.

Jeneroa: Espeziearen klaseak baino orokortasun handiagoa duen indibiduoen multzoa.

Judizioa: Substantzia lehena (subjektua) eta bera zehazteko atributuak (akzidenteak)uztartzen dituen baiezko perpausa.

Katarsia: Grinen edo sentimenduen garbitzapena, artelanak, eta bereziki, tragediak ikusteanlortzen dena.

Kategoriak: Predikazio figurak edo kontzeptu moduak. izakia izan daitekeen modudesberdinak.

Kausa: Gertakariak zergatik jazotzen diren azaltzea dakarren kontzeptua.

Kausa eraginkorra, eragilea edo higiarazlea: Gertakariaren mugimendua eragiten duenindarraren aldetik aditutako zergatia.

Page 30: ARISTOTELES - Navarradocentes.educacion.navarra.es/.../aristoteles.pdfAristoteles Atenasa itzuli zen orduan, eta berriro lehiatu zen Akademiaren zuzendaritzaz jabetzeko, Halaz guztiz,

30

Kausa formara: Gauzaren zerizana zedarritu -materia aktualizatu- eta beste gauzetatikdesberdin egiten duen zergatia.

Kausa materiala: Zerbait sorrarazí nahiz eratorri egiten duen materiazko oinarria.

Kausa xedezkoa: Mugimendu edo aldaketa orok jotzen duen zertarakoa.

Kontzeptua: Abstrakzio prozesuaren ondorioz atzemandako ezagutza objektu unibertsala.

Materia: Banako substantzien beste osagarria, formarekin batera. Gai da formak zedarritzeaeman diezaion.

Materia lehena edo lehen gaia: Formarik gabeko materia. Zentzumenek ere ez dutehautematen, eta substantziazko aldaketaren azken funtsa da.

Metafisika: Lehenbiziko kausez eta lehenbiziko printzipioez diharduen jakite mota.Aristotelesek «Lehen Filosofia» deritzo, eta erabateko jakinduriatzat dauka, izakiak izana duenaldetik ikertzen duelako.

Motor ibilgea: Jainkoa deskribatzeko erabiltzen den adierazpena, mugimendu ororenerabateko xedezko kausa den aldetik hartuta.

Objektibismoa: Objektuari darizkion ezaugarriak subjektuari berez ematen zaizkiola uste duenikuskera filosofikoa.

Ontologia: Izakien eta izanaren inguruko azterketari eusten dion filosofiaren adarra.

Potentzia edo zergaia: Materiak forma jakin bat jasotzean aurkezten duen ahalbidea.

Sentimenezko arima: Animalia guztiak hornituta dauden gaitasuna, zeinen eraginezbizidunek mugitu, oroitu eta irudikatu ahal duten. Aurreko arima mailaren gaitasuna(begetatiboa) barnean darama.

Sentimena: Animaliak eta gizakiak munduarekiko harremanetan sartzen gaituen ahalmena,inguruneko informazioaz ohartarazten gaituena.

Silogismoa: Zenbait gauza suposatuz gero, bere egite hutsez eta nahitaez zerbait berri sortzenduen argudioa. Kontzeptu biren arteko lotura ezarrita, hirugarren kontzeptu batekiko erlazioaondorioztatzen da silogismoaren bitartez.

Sorkuntza (poiesís): Arte lanak eratzea.

Substantzia: Banako subjektu partikularra, materiaz eta formaz osatua.

Transzendentea: Hautemandakoaren eremuaz haraindi kokatzen den izatearen maila.

Unibertsala: Gogoan hartzen diren izakien edo ideien multzo osora hedatzen den noziomota. Gauza partikular berdinen gaineko kontzeptu orokorra, eta banako konkretuak sailkatzendiren klasea.

Zientzia: Gertakarien kausak ikertzeari ekiten dion ezagutza maila.

Zientzia teoretikoak: Jakite hutsa abiapuntu eta jomuga duten ezagutza motak.