16

Arratiako KT 13

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Arratiako katekesia aldizkariaren 13. zenbakia 2012. urteko abendukoa, gabonari eskeinia

Citation preview

Page 1: Arratiako KT 13
Page 2: Arratiako KT 13

2

Ondo etorria Arratiako KT webgunetxora

gidak, aldizkariak, kantak, barriak, bideoak

Katekesia etxean lantzeko laguntza pilo bat berton izango dozu esku eskura! Arratiako Elizaren zerbitzu bat

Etxean, gurasoen lagungarri katekesi emoteko orduan, material pilo bat batu dogu leku bakar baten: https://sites.google.com/site/arratiako/

Edo bestela klikatu biribil gorritan azpimarratu dogun tokian:

Lehen hiru mailetako gidak, katekesian emoteko edo etxean laguntzeko. Eta ganera, honako material honeek:

232 kanta Arratiako otoitz liburutxoa Donostiako otoitz liburutxoa Elizbarruti arteko otoitz liburutxoa Goazen guztiok batera Katekesian kantari Umeen Biblia marrazki bizidunetan

Lan pilo bat egin dogu hau zuen esku jartzeko. Hamaika laguneri eskerrak emon behar deutsaguz ahalegin honetan lagundu deuskulako. Material gehiago badozu, eskerrik asko gugaz konpartzitzeagaitik! Danon onmerako izango da eta”

Page 3: Arratiako KT 13

3

Arratiako KTko familia arteko gabon jaia

Abenduaren 22an, zapatua

Arrastiko 5etan, Igorren

a.- Euria balitz, artez artez joango ginateke danok Igorreko parrokiara

b.- Euririk ez bada:

1.- Bedia, Lemoa eta Dima: Beheko plazan alkartuko dira

2.- Artea, Areatza eta Zeanuri: Hostalean batuko dira

3.- Arantzazu eta Igorre udaletxean

Bostak puntuetan, musikaz lagundurik, ibilaldia hasiko dogu Kultura etxean batu arte, gero handik danok batera parrokiara joateko.

Parrokian: ospakizuna, abendu eta gabon girokoa, Bitoriano Gandiagaren eskutik.

Ondoren: txokolate bero beroa hotza kentzeko.

Eleizpean bidezko merkataritzako salmenta postua be egongo da egun horretan.

Gabon, haurtxo bat jaio da, bere etxetik kanpora,re ama pobre batengandik

ai, ai, ai, ai, ai eta ai eta aitak ez du lanik.

Aitak ez du lanik eta

erbestean aurkitzen da latza da hala beharra ai, ai, ai, ai, ai eta ai

eta haurraren negarra.

Inork ez du ulertu, premiak ditu behartu, nonbaitera behar eta ai, ai, ai, ai, ai eta ai

eta hain daude bakarrik.

Page 4: Arratiako KT 13

4

Abendu meza Gandiagaren eskutik: nondik norakoak

Arratia osoko 230 neska mutilek “Abendu meza

Gandiagaren eskutik ” prestatzen dabiz. Arratiako zortzi herrietako kideek kanta, bertso eta poesiak batuko dabez ikuskizun honetan.

Aukeratutako testuak Bitoriano Gandiga poetarenak dira, Pello Zabalak musikatuak, eta hitz eta doinuz kristau gabonaren zentzua sakontzen laguntzen deuskue.

Asteak daroez hain “ meza “ berezi hau prestatzen. Bedia, Lemoa, Dima, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko katekesiko neska mutilek Igorren aurkeztuko dabe ospakizun hau. Familiak buru belarri murgildu dira, seme alabei lagunduz, abenduaren 22an, zapatuz, arrastiko bostetan aurkeztuko dan

ospakizun honetan. Gabon Jai bateratu honen ohitura aspalditik dator. Gabon aurreko zapatu baten, urte

bakoitzean herri ezbardin baten, katekesi inguruko neska mutil, familia eta katekistek bat egiten dabe. Helburua jai hau alaitasunez ospatzea da, inguratzen gaituan giro kontsumistatik alde eginaz. Urteko gai eta bide ezbardin bat aukeratzen da: gabon kantak, ipuinak kontatuz, antzerki txikien bitartez…

Aurtengo ospakizuna Bitoriano Gandiaga frantziskotarraren lanen inguruan eratuko da, Arantzazun bizi dan Pello Zabalak musikaz jantzitako poemen bitartez.

Herri bakoitzak gai bat aukeratu dau, bere estilo eta baliabideekin aurkeztuteko asmotan. Areatzakoek, adibidez, pregoia aldarrikatuko dabe eta argien ibilaldi batez apainduko dabe berau. Igorre eta Arantzazutarrek, herri doinuak erabiliaz, Kongoko umeak izango dabez akorduan. Ez da aukera kapritxokoa. Kontuan izan behar dogu egunotan dagoela zabalik tonbola solidarioa Igorren, Kongon eta Perun lanean dabiltzazan misiolari arratiarrak laguntzeko asmotan: Maribel Egiluz eta Juanita Agirre.

Zeanuriztar gaztetxo talde bat Arantzazuraino joan da egunotan, kasurako, Pello Zabalari elkarrizketa bat egin eta Gandiaga bizi izan zan tokia eta bere lana ezagutzeko asmotan. Hori guzti hori kontuan harturik, bere aurkezpen ikus entzunezko bat egiteko ametsa daukie.

Zazpi pieza txikik osatuko dabe ospakizun hau. Bakoitza tonu eta estilo ezbardinaz aurkeztua, guztiak kristau Gabonak prestatzeko bidean.

Ospakizuna amaitzerakoan, Caritas Arratiak bidezko merkataritzazko produktuz osaturiko mahaia bete jarriko dau, inork gura izan ezkeroz, genero hau erosteko aukera izan dagian. Beste aurkezpen batzuk

Abenduaren 22ko zapatuko aurkezpena izango da nagusia. Halan da guztiz ere, beste aurkezpen bi be izango ditu ospakizun honek: Abenduaren 15an, zapatua, arrastiko 7etan, Igorreko parrokian, bertako ume, familia eta boluntarioen eskutik, eta abenduaren 23an, domekaz, goizeko 11.30etan, Zeanuriko parrokian, herri honetako ume, familia eta boluntarioen partaidetzaz.

Page 5: Arratiako KT 13

5

Misa de adviento acompañados por Gandiaga:

origen y objetivos

230 chavales de Arratia preparan la “Abendu meza Gandiagaren eskutik” uniendo cantos, bertsos y poesía en un espectáculo que une a ocho pueblos del valle.

Con textos del poeta Bitoriano Gandiga y música de Pello Zabala reflexionan sobre el sentido de la Navidad cristiana de la mano de la poesía y la música.

Llevan semanas ensayando la puesta en marcha de esta “misa” tan especial. Chavales de la catequesis de Bedia, Lemoa, Dima, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza y Zeanuri presentarán en la parroquia de Igorre esta celebración poli artística. Los padres de familia se han implicado en la puesta en escena de esta celebración apoyando a sus hijos que la presentan el sábado 22 de diciembre a las 5 de la tarde.

La costumbre viene de antiguo. Los chavales y las familias de la catequesis parroquial del valle se reúnen un sábado anterior a Navidad para celebrar en familia esta fiesta lejos del aspecto consumista que se quiere imponer. Otros años

han presentado villancicos, cuenta cuentos, representaciones teatrales… Este año han pensado organizar la celebración en torno a la obra del poeta

franciscano Bitoriano Gandiaga y sus poemas musicalizados por el también franciscano residente en

Arantzazu Pello Zabala. Cada pueblo ha escogido un tema y lo presentará según su estilo propio y sus recursos. Mientras los de Areatza leerán un pregón y realizarán una procesión de luces, los de Igorre, por poner otro ejemplo, utilizarán músicas populares para acordarse de los niños del Congo. No es

una casualidad, pues mucha gente de Igorre apoya también estos días, mediante la tómbola solidaria, a misioneras arratianas en Congo y Perú. Como anécdota de lo serio que se están tomando la preparación de este día, un grupo de jóvenes de Zeanuri ha viajado hasta Arantzazu para entrevistar a Pello Zabala, el famoso fraile del tiempo, pero en esta ocasión para conocer el sitio donde vivió Gandiaga y conocer detalles de su vida y obra. Con todo ello pretenden presentar al público una breve exposición audiovisual sobre el poeta y su obra. Un total de siete actuaciones darán cuerpo a esta presentación, con distintos ritmos y aires, todos en torno a la preparación de la Navidad. Aquellas personas que lo deseen, al salir de la celebración tendrán una exposición de productos de comercio justo a la venta, organizado por Caritas Arratia. Otras presentaciones Aunque la presentación del sábado 22 es la más participativa, la obra tendrá dos presentaciones mas: El sábado 15 de diciembre, a las 7 de la tarde, a cargo de los chavales y voluntarios de la parroquia de Igorre, y el domingo 23,a las 11.30 de la mañana en la parroquia de Zeanuri, a cargo de los chavales y voluntarios de este pueblo.

Page 6: Arratiako KT 13

6

Pello Zabalagaz Bittoriano Gandiagari buruz

Zeanuriko gazte batzuk Arantzazura joan ginan. Pello Zabalari alkarrizketea

egin geuntsan Bittoriano Gandiagaren ganean, bere bizitza hobeto ezagutzeko. Bitoriano Gandiaga Artetxe, 1928an jaio zan, Bizkaiko Mendatan, eta txiki txikitatik frantziskotar egin zan. Hamahiru urte zituala Arantzazuko seminariora joan zan. Abade ikasketak Arantzazuko, Foruko, Zarauzko eta Erriberriko komentuetan egin zituan. Frantziskotar 1940an sartu zan eta abadetu, ostera, 1954an abadetu zan.

Noz ezagutu zenduan Gandiaga? Ze harreman izan zenduan beragaz?

Mutikotan 10 urterekin hemen Arantzazun egon nintzen. Nik banekien hemen fraileak zebiltzala, baina fraile artean ez nuen inor ezagutzen. Estudiante gazte nintzela ezagutu nuen. Hemen, komentuan, abitua jantzita teologoak zeuden; eta bera, Gandiaga, kolegioan zegoen, eskola ematen eta hemengo Araotzen parroko, eta orduantxe ezagutu nuen. Gainera, sasoi horretan Elorri argitaratu zuen. Lehendik ere entzunda nuen haren berri; beti zerbait zegoenean euskara kontuetan, bagenekien Gandiaga horretan zebilela. Gero elkarrekin bizi izan ginen eta, orduan bai, orduan hurbileko harremana izan genuen.

Page 7: Arratiako KT 13

7

Zelangoa zan Gandiaga?

Oso ondo ezagutu zuten ikasleek. Berarekin eskola izan zuten eta haiek bai, ondo ezagutu zuten. Gogorra zen, oso gogorra irakasle moduan. Eta bere geroko krisi pertsonala hor egon zen: batetik, hezkuntza erlijioso zorrotzetik zetorren eta, bestetik, baserri mundutik. “Orbelaun” zan bere baserria. Gauzak egin, denbora aprobetxatu eta eskoletan ere beti puntual. Horretan bere buruarekin karratua zen eta ez zion ezer parkatzen bere buruari. Berarekin ikasi ikaragarri ikasten zen, baina oso exigentea zen, oso gogorra. Eta langilea ere bai, lanean demasa zen. Eta horrexek ekarri zion bihotzekoa. Ez zuen osasun txarra, osasuna oso ona zuen. Eta, hala ere, bihotzekoa eman zion, buruko estutasunagatik. Medikuek esan zioten denbora galtzen ikasi behar zuela eta Denbora galdu alde liburua orduan etorri zen. Orduan, imaginatu zenbateraino zen estua bere buruarekin. Esaterako, komentuan errezuetara joan behar izaten zuenean, ba errezuak izaten ziren 6:45ean eta berak mendira joan gura izaten zuen zizak-eta batzera. Orduan, goizeko 4,30etan jaiki, mendira joan, ekarri ziza pila bat eta gero errezuetara, zintzo-zintzo korura. Denbora galtzen ikasten zebilen. Mendi punta-puntara joan eta handik arbola gaztetxoren bat ekarri, gero hemen landatzeko eta beti zerbait egiten. Eta, bueno, lasaitzen joan zen, idazteak ere lasaitzen laguntzen zion. Bestetik, auzoan oso hurbilekoa eta maitagarria zen guztiekin. Eskoletako fama bat bereganatu zuen, baina klasetik kanpo ez zen holakoa.

“Berarekin ikasi ikaragarri ikasten zen, baina oso exigentea zen, oso gogorra. Eta langilea ere bai, lanean demasa zen”

Page 8: Arratiako KT 13

8

Zergaitik aukeratuko eban fraile izatea?

Gaur fraile izatera ez dator inor, ze fraile bizitzan egin daitezkeenak egin daitezke kanpoan ere; besteen onerako gauzak egin ditzakezu. Baina garai hartan, baserriko bizitzatik nora joan? Norbaitek nahi bazuen ikasi, ez zegoen unibertsitatera joaterik. Gaztelerarik jakin gabe etorri zen Gandiaga hona eta lanak izan zituen gaztelera ikasten. Gero ikusi zuen Arantzazun bazegoela zeregina. Gainera, Gandiaga baserriko bizimodutik zetorren eta inguruko jendearekin arin egin zituen harremanak. Inguruan gazteak zeuden, baserri ingurukoak, eta gazteekin batu eta beste herri batzuetara eramaten zituen, beste leku batzuetan baserriko lanak nola egiten zituzten erakustera. Horretan baserriaren alde asko egin zuen.

“Baserriaren alde asko egin zuen”

Zelango bizimodua daroazue hemen fraileak gaur egun?

Fraileak… Kanpotik begiratuta ematen du, hor ze ote dabiltza. Baina Gandiagari bezala, minutuak falta zaizkigu gauzak egiteko. Baina dibertitu eta umorea jarri, eta bertsoak kantatzeko denbora ere badaukagu. Lehenago asko ginen komentuan eta astia ateratzen genuen gustuko lanak egiteko. Asko ginenean egunean 8-9 ordu ateratzen genuen bakoitzak nahi zuena egiteko, gure gustuko lanak egiteko. Norberaren lanak egiteko denbora zegoen inork molestatu gabe. Hori lujoa zen. Orain gutxiago gara, edadeko jendea daukagu. 27 gaude eta 17 laurogeitik gorakoak eta gazteenak be hirurogeita gutxi; denok gara aititak, eta orain ez daukagu horrenbeste denbora geure lanak egiteko.

Page 9: Arratiako KT 13

9

Noz idazten eban?

Han kolegioan bizitzeak asko lagundu zion horretan. Guk hemengo (komentuko) martxa segitzen genuen: meza, otoitza eta gainerako fraile betebeharrak. Komentuko ordutegia itxia zen eta kolegioko erritmoa askeagoa zen. Eguen arrastian koadrilako meza deitzen zuena ospatzen genuen eta bertan parte hartzen zuen. Eta hor gustura ibiltzen zen; hortxe askatu zen eta bizitzari buelta eman zion. Hori, gero, produkzioan ere ikusten zen. Azkeneko urteetan kantuak idatzi zituen, abenduan ateratzen zituen. Garizumako kantak ere egin zituen, pila bat kanta egin zituen garizumakoak. Gero bere erronka izan zen piztuerari kantuak ateratzea, aleluiatxo bat ere lortu zuen. Buelta eman behar izan zion bihotzekoari, baina batez ere burukoari.

Gero kolegiotik hona etorri zenean komentura bere ilusioa zen idazteko denbora izatea eta gustura pasa zituen azken urte hauek, hamaika urte inguru. Hirurogeita gutxirekin etorri zen eta azken urteak lan eta lan eman zituen bere gogoko zereginetan.

Gaixoaldian ere, beti hain gauza guztiak puntu puntuan egitekoa zenez, beste guztiak baino lehenago iratzarri, argiak iratzartzen zuen hura, gu jaiki baino lehen. Gauzak ikusi eta beti pentsatzen; orduan esalditxo bat edo zeozertxo idatzi, gero zerbait gehitxoago idatzi eta horrela;

poesia osorik ez zuen idazten hasi eta amaitu. Paper punta batean zeozer apuntatu eta horrela egiten zuen. Menditik ibiltzen zenean ere pentsatu eta hitz edo esalditxo bat idazten zuen.

“Gauzak ikusi eta beti pentsatzen; orduan esalditxo bat edo zeozertxo

idatzi, gero zerbait gehitxoago idatzi eta horrela; poesia osorik ez zuen idazten hasi eta amaitu”

Gizarteagaz arduratzen zan?

Gizon konprometitua zen. Beti konpromiso gogorra, salatzailea eta horretan izugarria da bere olerkaritza guztia. Konpromisoa hartu zuen Hiru gizon bakarkan baina orduan euskararekiko eta Euskal Herriarekiko. Hiru gizon bakarka erdia baino gehiago musikatuta dago; kantari handiak erabilitakoa da. Natura ere oso maite zuen. Inguru hau guztiau berak zaindu zuen eta esan dudan moduan baserritarren munduak ere ardura handia ematen zion.

Page 10: Arratiako KT 13

10

Zer zan Arantzazu beretzat?

Orbela baino gehiago (barreka). Gandiagak hemen igaro zuen bere bizitza guztia. Hura beti zebilen batera eta bestera, ezagutzen zituen hemengo txoko guztiak… segituen bilatzen zituen trikuharriak… Bazekien non egon zitezkeen lehenagoko aztarnak. Arantzazu dena zen beretzat.

Gandiagak berak zaindu zituen inguru hauek denak, segarekin garbitzen zituen. Gaur ez lituzke gustura ikusiko desbrozadorarekin egiten diren lanak. Makinak akabatzen ditu bitxo guztiak, barraskiloak, bareak … Gandiagak disfrutatu egiten zuen natura behatzen, entzuten… natura maite zuen. Azken urte hauetan pena ematen du denak, ez dago bitxorik, eta txoriak ere gero eta gutxiago datoz inguru hauetara.

“Gandiagak disfrutatu egiten zuen natura behatzen, entzuten… natura maite zuen”

Orain bere hutsa sentitzen dozue? Non dago orain Gandiaga? Gabonetan, 24an erronda egiten dugu. Badaramatzagu 34 urte erronda egiten. Beti berarekin egiten genuen; berak hasi zuen ohitura hori. Azken 12 urteetan ez da izan gurekin eta berak eramaten zuen erritmoa jarraitzen ahalegindu gara. Bertso batzuk finkoak abesten ditugu eta beste batzuk, berak

egiten zuen moduan, urteko gauza printzipalak hartuz. 60 pertsona inguru batzen gara. Habanera musikarekin egiten ditugu letra berriak, urtean gertatzen direnekin.

Zuok Arratian egingo duzuena ere gauza ederra da; betiko ospakizunak herrira zabaltzeko beste modu bat da.Orain bera gogoratzen duen Gandiaga Topagunea dago hemen. Bere izena jarri diogu berak zaindutako lekua delako eta bere ekarri guztia Arantzazun dagoelako. Gandiaga beti hemen eta beti zeozer egiten. Hor ikusten diren zuhaitzak denak berak jarrita daude.

“Bere izena jarri diogu topaguneari, berak zaindutako lekua delako eta bere ekarri guztia Arantzazun dagoelako”

Eskerrik asko Pello, hain argi eta apal azaltzearren Gandiaga nor zan.

Page 11: Arratiako KT 13

11

Abendu meza Gandiagaren eskutik: kantak

Hitzak: Bitoriano Gandiaga Doinuak: Pello Zabala & herrikoiak Gabon dut anuntzio liburutik egindako aukerea Sarrera: Abenduko pregoia

Nork zerk estaltzen du eguzkia? Ala eguzkiak berak hartu du argia gordetzen dion estalkia? Ala begietan dugu gaitzen bat argia ikusten uzten ez diguna? Oilarrek bezala igarleek goiz jo zuten egunsentikoa eta eguna aspaldi bide da zabaldua. Zergatik ez dugu ikusten argirik? Zergatik ez naiz argitara atera? Zergatik ez naiz alaitzenargitan? Eguzkia ikusi zutenek odolez aitortu digute argitu duela. Beren bizimodua lekuko baieztatu digu eguna prantaturik dela santuen letani luze ta ederrak. Non, nola, nora irten dute, nondik ikusi dute dioten delako argi hori? Zer egin dute, non garbitu dituzte begiak, nola egin dira argia ikusteko gauza?

Page 12: Arratiako KT 13

12

Damu otoitza

Kongoko haurren zorian dator aurten Belengo umea, aurpegi goibel penagarria gaixoz ta larriz tristea. Atsekabea gainditu zaio, egarria ta gosea, amarentzat zein lazgarria den haurraren samin dongea. Ai, zer ez ote luke egingo hala den haurraren amak! baina ezertxo ezin du egin inola ezin duenak. Ama txiroak bere penez gain pena ditu haurrarenak; aurten Kongotik egiten digu deiadar gabon-Belenak. Pobretasunaz miseria ta gerra eta noraeza, Kongo, Ruanda eta hainbesteren premiazkoenen eza... Berriro ere Andre Mariak ez du ataka erraza, Jesus haurrari ezingo dio eman nahi lukeen babesa.

(egokitua)

Kongoko haurren lekuan dator aurten Belengo umea,

aurpegi goibel penagarria gaixoz ta larriz tristea.

Atsekabea gainditu jako, egarria ta gosea,

amarentzat zein lazgarria dan haurra holan ikustea!.

Ai, zer ez ete leuke egingo holako_ume baten amak

baina ezertxo ezin dau egin ezelan ezin dauanak.

Ama txiroak penaren haundiz zer pena umearenak;

aurten Kongotik egiten deusku deiadar gabon-Belenak.

Pobretasunaz miseria ta

gerra eta noraeza, Kongo, Ruanda eta_hainbesteren

preminazkoenen eza... Barriro ere Andra Mariak

ez dau ataka erreza, Jesus haurrari ezingo deutso

emon nahi leuken babesa. (Bizkaierazko bertsioa) Entzun berri hau

Entzun berri hau, anaiok, jarri erne belarria; pozarren dakarkizuet albiste salbagarria; entzun zuk ere, oi herri, degizudan aldarria: kunplitu dela sarritan profetek iragarria. Zeru ta lurrak zituen haseran Jainkoak egin; mendeak igaro ziren, zenbatzu kontatu ezin;

Page 13: Arratiako KT 13

13

poliki ari zen dena antzaldatu ta berregin; urak ernatu zituen arrain ta txori beredin. Bi mila urte, hor nonbait, horra Abrahamen fedea, Jaunak deituta utzi du asaben herrialdea; Haren hitzean da fido, Hura du bere xedea, herri bat eman dio Hark eta aitaren ospea. Mila ta berrehun bat urte, Moises dugu oraingoan, Abrahamen semez jabetuz Itsas Gorriko pausoan; horra herri hautatua libertatezko giroan bataiatuon irudi izan zedin gerokoan. Baziren zazpiehun urte horra Israel non datzan Babilonian gatibu izugarrizko morrontzan; sufrimen hartan jarri zen salbazio-esperantzan, profetek esan Mesias bazetorkeen konfidantzan. (aukeratuak bertso batzuk) Gogoeta 01 Gizakiaren alde Gabonak diona: eskuzabaltasuna, borondate ona, hobea izateko gauza da gizona. Jarrai dezagun luzatuz Gaboneko abiada; Gabonez gauza ederra dena, gerora ere ona da: elkarrentzako onginahia ta laguntzazko egitada. Bihotz banaren jabe da gizakiaren bularra. Nori ez zaio gauza mingarri edonoren ezbeharra?

Uxa ditzagun giza mundutik nahigabea ta negarra. Gabonetan on bagara, gaitezen on gero ere; on egitea behar genuke elkarren arteko lege: batak bestea onartuz, zabal egin nornahiri mesede. Gogoeta 02

Desagertu birtute ederrak hain baitira, ikus dezagun Belen; gagozkion begira. — Ikusi makusi. — Zer ikusi? — Ikusten, ikusten, a, a, a. Jaunak gugatik egin duen miraria: Hitza gizon egin da hartuz haragia. Hitza gizon egin da. Desagertu birtute... — Ikusi makusi. — Zer ikusi? — Ikusten, ikusten, e, e, e. Gezurra zabal dabil orain eta hemen. Egia bazterrean, Egia Belenen. Egia bazterrean.

Page 14: Arratiako KT 13

14

Desagertu birtute... — Ikusi makusi. — Zer ikusi? — Ikusten, ikusten, i, i, i. Hemen harrokeria ari da nagusi. Egia apala da, pobre ta biluzi. Egia apala da. Desagertu birtute... — Ikusi makusi. — Zer ikusi? — Ikusten, ikusten, o, o, o. Egun injustizia bizi da oparo. Egia justua da, astanduta* dago. Egia justua da. Desagertu birtute... — Ikusi makusi. — Zer ikusi? — Ikusten, ikusten, u, u, u. Guk behingoan ohi dugu zuritu nahiz beztu. Egia zintzoa da, faltsiarik ez du. Egia zintzoa da. Desagertu birtute... Berrionaren berri emaile

Berrionaren berri emaile, agur, zuri, Abendua; esperantzaren atari zara, iraupen luzez ondua; betiraunera begira jartzen diguzu adimendua kunplitu zaren hortan bait zara kunplikizun-agindua.

Berrionaren berri emaile, agur, zuri, Abendua!

Etengabeko Abendu baten, horrelaxe bizi gara Jaungoikoaren erreinua noiz osotuko den hartara; espero eta nahi genuena jadanik etorri bada, Bere legamiz mundu guztia behar du ondu ta para. Etengabeko Abendu baten, horrelaxe bizi gara. Bakea

Jainkoaren bakea gizon apal egin da: gizon apal egin da ta geuganaino jaitsi da. Aleluia. Jainkoaren bakea bake amoltsua da; bake amoltsua da ta geure bake egin da. Aleluia.

Page 15: Arratiako KT 13

15

Jainkoaren bakea guztizko bakea da; guztizko bakea da ta geure esku jarri da. Aleluia. Bakea, ongia ta Bakea, ongia ta onespena denoi, Jaunagan pozez pozten zareten guztioi eta hurkoen arduraz bizi zaretenoi, bakea, ongia ta onespena denoi.

Bakea, ongia ta onespena denoi, pobreen aldeko kezkak bizi zaituztenoi ta justizia sendo maite duzuenoi bakea, ongia ta onespena denoi. Bakea, ongia ta onespena denoi, barkatzen duzuenoi ta bakezaleoi ta zintzo, otzan eta xalo zaretenoi, bakea, ongia ta onespena denoi.

Abenduko sehaska

Hona beste proposamen bat abenduko domekak ospatzeko krisi egoera honetan. Abendu hasieran sehaska bat hutsik, etxeko leku nagusi baten, jaiotzaren ondoan edo. Domekaz domeka, bertso bat kanta, eguneko ebanjelioagaz lotuta, eta ezaugarri bat sehaska inguratuz ipini.

Egin daiteke: etxean, mezatan edo otoitzaldi baten:familia bakoitzak egokitu leike. Abenduaren lehen domekan altza ta jaso burua, erne egonda, otoitz eginaz zabaldu jaku zerua: Lurrean, barriz, sehaska hutsik, noiz helduko umetxua: Abendu hontan, arratiarrok gabon dogu helburua.

Biblia bat zabalik: otoitza biblian oinarrituta Abenduaren bide honetan guk ezin egin etena, jaso pobrea eta apala, jaitsi harro dabilena. Bihotz barritu, elkar lagundu, indartu gure kemena: eta ikusi, arratiarrok, Jainkoaren salbamena. Ogia bat: danok eduki daigun zer jan.

Page 16: Arratiako KT 13

16

Abenduaren sehaska dogu zeregin eta opari, Biblia dauka, ogia dauka, falta jako gure argi. Joan Bautista eta Jesusek badabe euren gurari: Arratian be guk zabaltzea barri ona herriari! Argia, kandela edo kriseilu bat ixiotuta. Abenduaren azken domekan urrean dogu Gabona, Caritas dator ez daigun ahaztu pobre ta bakar dagona. Sehaskatxoa prestatu dogu Jaio dadin Ume ona: Jaunaren Berba entzun ta betez gurea da zoriona! Caritas eguneko kartela eta batu dan dirua. Natibitate egunean, sehaska horretan, Jesus umearen irudia jarriko genduke, beste ezaugarriak kendu barik, bigarren mailan itxita baino. Zorionak!