5
1 Sonia , Ane J, Asier eta Paula TXOSTENA Kultura Zientifikoko bi klase erabili genituen, ADNaren molekulen erauzketa bi praktika egiteko. Lehenengo praktikan animalia zelula batekin aritu gara, eta oilasko- gibela erabilita, animali zelula baten ADNaren molekula erauzi dugu. Bigarrenean illarrak erabilita, landare zelula baten ADNa erauzi dugu. MATERIALAK(1º PRAKTIKA) Praktika hau egiteko hainbat material beharrezkoak dira, ADN-a atera behar baita eta ikusgai egon behar direlako. Hauek izan dira erabili ditugun materialak: 1. Oilasko-gibela (Super Amara) 2. Saiodiak; saiodien euskarria 3. Pipetak Alkohola 4. Morteroa Mistola NaCl 5. Alkohola, 96 ºC-koa 6. Beira-nahasgailua 7. Hauspeakin-ontziak 8. Probeta 9. Kloruro sodikoa (NaCl), 2 M 10. Harea 11. Iragazpen-zapia (pusketa bat) 12. Mistola

Asier txostena

  • Upload
    asier

  • View
    218

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Asier txostena

1

Sonia , Ane J, Asier eta Paula

TXOSTENA

Kultura Zientifikoko bi klase erabili genituen, ADNaren molekulen erauzketa bi praktika egiteko. Lehenengo praktikan animalia zelula batekin aritu gara, eta oilasko-gibela erabilita, animali zelula baten ADNaren molekula erauzi dugu. Bigarrenean illarrak erabilita, landare zelula baten ADNa erauzi dugu.

MATERIALAK(1º PRAKTIKA)

Praktika hau egiteko hainbat material beharrezkoak dira, ADN-a atera behar baita eta ikusgai egon behar direlako. Hauek izan dira erabili ditugun materialak:

1. Oilasko-gibela (Super Amara)

2. Saiodiak; saiodien euskarria

3. Pipetak Alkohola

4. Morteroa Mistola NaCl

5. Alkohola, 96 ºC-koa

6. Beira-nahasgailua

7. Hauspeakin-ontziak

8. Probeta

9. Kloruro sodikoa (NaCl), 2 M

10.Harea

11. Iragazpen-zapia (pusketa bat)

12.Mistola

PROZEDURA

Page 2: Asier txostena

2

Sonia , Ane J, Asier eta Paula

Praktikarekin hasteko, oilasko-gibela morteroan ezarri eta hau txikitzen hasi ginen. Segituan, hondartzako harea gehitu eta txikitzen jarraitu genuen, nukleoak aske geratzeko. Nahasketa honi, 50ml ur gehitu genion, eta berriro ere, astindu egin genuen, pure antzeko zerbait lortu genuen arte.

Nahasketa hau, zenbait alditan iragazi egin genuen, zapi fina erabiliz, eta lortutako bolumena, probeta txiki batean sartu eta, hau, neurtu egin genuen. Neurtu eta gero, hauspeakin-ontzi batean ezarri genuen, eta bolumen berdina zuen kloruro 2 M gehitu genion, eta hau egin eta gero, 1ml mistol gehitu genion.

Gero, pipeta batean 50ml alkohol 96 jarri genuen, eta hau eginda, hauspeakin---ontzian genuen nahasketari gehitu genion, ontziaren paretetatik eta oso poliki-poliki jaisten uzten. Honen ondorioz, ontzian bi geruza sortu ziren, eta interfasearen ondorioz, ADN-a agertu zen alkohola zegoen geruzaren barrualdean.

EMAITZAAzkenean, oilasko-gibela astindu ondoren eta, honekin ura, harea, sodio kloruro 2M, eta mistola gehituta sortzen den nahasketari, gutxinaka 50 ml akohol 96, botatzerakoan, oso garbi ikusi beharko zen bi kapa sortzen direla, behean nahasketa, eta goikaldean alkohola geratzen den bitartean. Bi kapa sortuta eta alkohola isurtzen bukatzerakoan ADN-a nahastetik nola banantzen den eta alkohola dagoen lekurantz nola igotzen den ikusi ahal izan genuen, horrela animalia baten zeluletatik ADN-a erauzi egin genuen.

MATERIALAK(2º PRAKTIKA) Ilarrak Gatza (erdi koilarakada) 100ml ur Bikarbonatoa (6 koilarakada) Detergentea (Mistol) 96º Alkohola Irabiagailua Iragazkia Probeta Hauspeakin-ontziak Matrazea

Page 3: Asier txostena

3

Sonia , Ane J, Asier eta Paula

Koilakara eta beirazko zotz luzea

PROZEDURALehendabizi, hauspeakin-ontzi batean, hainbat gauza jarri behar dira, hala nola, 100 ml ur-minerala, 6 kolaratxo bikarbonato, 2 koilaratxo gatz eta, beste 2 zorrotada detergente. Ondoren, oso ondo astindu behar dira material hauek ontzian nahasita gelditzeko. Horren ondorioz, detergentea eta bi koilaratxo gatz lagunduko dute zelula-mintzak apurtzeko. Gainera, bikarbonatoa ADN-a degradatzea saihesten du.

Bigarren pausoa da ontzi batean beste material batzuk jartzea; 200g ziazerba edo ilarra(gure kasuan ilarrak) eta 50ml ur mineral. Materialak ontzian edukiz gero, oso ondo txikitu behar dira irabiagailuan, nahaste homogeneo bat eduki arte, hori eta gero, beste ontzi batera likidoa bota behar da. Honen emaitza da dena nahasita egotea, ilarrak ondo txikituta. Horren ondorioz lortzen da landare-ehunak apurtzea.

Hirugarren pausoa izango litzateke matraze batean nahastea lisiko disoluzioaren 30ml-ak iragazitako ilarren 15ml-ekin. Gero, nahastea 5 minutu ezer egin gabe utzi behar da. Honekin lortzen dena da lisiko disoluzioak mintzak haustea.

Hurrengo pausoa da aurreko laginaren 5ml erantsi hodi batean 10ml etanolekin. Azken hau eranstean, goikaldean etanola geldituko da eta behekaldean berriz ADN-a.

Azkeneko pausoa da beirazko zotza bat sartu aurreko pausoak eratutako bi geruzen arteko mugaraino. Zotzarekin birak eman eta zeluletatik ateratako ADN-aren harizpiak bilduko ditugu. Pauso honen ondorioz, ADN-ko harizpiak ikus daitezke.

EMAITZA

Page 4: Asier txostena

4

Sonia , Ane J, Asier eta Paula

Emaitzan ADN-a goikaldean gelditu behar izango litzake, hau da, begiekin garbi ikus izan behar genuen ADN-aren molekulak. Gure kasuan bi praktika egin izan behar genuen, lehenengo praktikan ADN-a oso ondo bereizten ez zelako. Bigarren praktikan ADN-a hobeto bereizten da, nahiz eta praktika bikain bat atera ez zitzaigun.

Lehenengo praktikan ikus daiteke ADN-molekulak ez zirela oso goruntz joan, baina ikus dezakegu erdialdean dagoela.

Bigarren praktika honetan, ADN-a oso ondo bereizten da, aurrekoan baino askoz gehiago, ADN-a goruntz joan zelako.