8
18 Batasunaz Zarauzko Ezker Abertzalearen aldizkaria 2010eko urtarrila PSE-EE eta PPren mesederako itun berria udalean Berdintasunerako udal kontseilua Aterpe eskeak eta eskaintzak 2 urteko agintaldiaren argitzalak

Batasunaz 18. alea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

PSE-EE eta PPren arteko itun berria udalean

Citation preview

Page 1: Batasunaz 18. alea

18BatasunazZarauzko Ezker Abertzalearen aldizkaria

2010eko urtarrila

PSE-EE eta PPrenmesederako itun berria udalean

Berdintasunerako udal kontseilua

Aterpe eskeak etaeskaintzak

2 urteko agintaldiarenargitzalak

Page 2: Batasunaz 18. alea

Zarauzko Ezker Abertzalearen agerkaria

Lau ezezko horiekin batera baiezkohau: alderdi bakoitzak bere botere-guneak eta liberatuak izango ditu,bakoitzaren beharrak asetzekobezainbeste.

Bi urte hauek begien bistan jarridigute Zarauzko gobernu itunarenoinarriak PSE-EE eta PP alderdienestrategia politikoaren mesedekoakdirela. Euskal Herria menderatuaamesten dutenen iritzia atera dagaraile, irtenbide politikoaren etaburujabetzaren kaltetan.

Gobernu itunareniruzurraAldez eta moldez beren artekobatasuna aldarrikatu arren, nagusikiez da herriaren inguruko proiektuadostu batek ongarritutako ituna,interes alderdikoiek behartutakoabaizik. Diotenaren arabera, gobernuituna ez da ez ezkerrekoa ezeskuinekoa, ez abertzalea ezespainola. Zer da bada, orduan?

Itxurazko batasuna irudikatubeharrak higaturik, bere buruareniraupena ziurtatzeaz gain besteegitasmorik ez duen ituna dugu.Gobernu kideen arteko kontraesanaketa kalapitak agertu daitezkeela eta,

ezin dute proposatu batasun horiarriskuan jarriko lukeen gairik, ezindute aintzat hartu batasun horrenahulezia agerian jar dezakeen herriekimenik.

Zinegotzi arduradun bakoitza berebotere-gotorlekuan babestutadagoenez, itunak ez du proiektubateraturik, kontrakoa adierazi nahiizaten duten arren. Eta gutxiagoetorkizuneko proiektu pizgarririkZarauzko herriarentzat. Izan ere, ezezkerreko ez eskuineko, ez abertzaleez espainol, ez omen den itunaeskuinekoa eta espainola da azkenburuan, itunaren giltzak PSE-EE etaPP alderdien esku utzita daudenez.

Ezker Abertzalekohautetsiak lanean

Gobernu itunaren ezezkoarenaurrean, baiezkoaren politikaaldarrikatu dugu: bai udal politikanparte-hartze ireki eta zabalari; baiherriko arazoak beren gordineane z t a b a i d a t z e a r i ; b a i e z k e ri k u s p u n t u k o p r o p o s a m e n e zatondutako aldaketari; bai eskubidezibil eta politikoak guztientzataldarrikapenari; bai Euskal Herriarenburujabetzari.Salbuespenak salbuespenen,apartheid gordinenaz erantzun zaigu

Apartheida eta gobernuituna PSE-EE eta PPrenmesedetan

Udal honetan ez zaie inolakoaurrerabiderik eskainiko udalhauteskundeetan botoa EzkerAbertzalearen hautagaieieman zien herritarrei

Udal honek ez du ezer egingoEuskal Herriak bizi dueng a t a z k a r e n i r t e n b i d epolitikoaren alde

2

Page 3: Batasunaz 18. alea

eta testuinguru horretan egin beharizan dugu lana. Horregatik, gaiguztiak ezin izan ditugu nahibezainbeste jorratu ahal izan, bainagarrantzitsuenetan nabarmendu daEzker Abertzalearen ahotsa, udaldinamikan oposizioko ahots bakarrabihurtzeraino.

I z a n e r e , u d a l e t x e k o a t e a kgiltzarrapoz itxi nahi dizkigutenhorien aurrean ez dugu etsiko,zorretan baikaude herritar guztiekineta, bereziki, beren botoa EzkerAbertzaleari eman ziotenekin.Zorretan baikaude etorkizunlaburrean beste testuinguru politikobat amesten dutenekin.

Horregatik, orain arte jorratu ditugungaiak eta beste batzuk jorratukoditugu aurrerantzean ere, herrib o r o n d a t e a k e m a n d i g u nerantzukizunari erantzuteko moduegokiena delakoan. Hauek dira gaihorietako batzuk.

Udal honek ez ditu EuskalHerriaren burujabetza politikoe t a s o z i a l a r e n a l d e k oekimenak bultzatuko

Udal honek ez du sakonekoeztabaidarik piztuko Zarauzkoherriaren oinarrizko arazoeiburuz

18. Alea - 2010eko urtarrila 3

Eskubide zibil eta politikoakHainbat mozio sartu ditugu, dela ilegalizazioei buruz, dela Igor Portuk etaMartin Sarasolak pairatutako torturei buruz, dela Txuri zarauztar presoarenegoerari buruz. Gobernu itunekoek ez dute bat bera ere aintzat hartu, eztaeztabaidatzeko ere. Haiek ere mozio andana sartu eta aho batez onartu dituzte,PPrekin batera, ETAren jarduna gaitzat hartuta. Denak hartu ditugu aintzakotzateztabaidarako.

Alkate makilaEsan daiteke alkateak PSE-EEko bozeramaileari eman diola alkate makila. Maizaskotan nork egiten du, bada, udal batzarrera eramaten diren gaien aurkezpenformala? Inoiz udal batzarraren dinamika zangotrabatzen denean, norkadierazten du, bada, hartu beharreko bidea, alkatearen oniritziarekin? Zergatik

Gobernu itunaren zamaAstuna herriarentzat (2009ko datuak):Politikarien soldatak (585.963 ), Idazkarien soldatak(219.235), GizarteSegurantza(181.079), Alderdi politikoak(80.550), Funtzionamenduko gastuarruntak(68.700) --> Guztira: 1.135.527 euro

Politikariek beren soldatak izoztu izanak ez du batere arintzen gobernu itunarendiru-karga bidegabea.

Nazio eraikuntzaGobernu itunaren egiazko sustatzaileek eskatuta, Euskal Herriaren nazioeraikuntzak ez du inolako lekurik legealdi honetako aurrekontuetan. Atzerapausogalanta, Udalbiltzak erakutsi bezala euskal herrien arteko lankidetzan sinestendugunontzat. Nazio ikuspegiko proiektuen aldeko diru partidak eskatzenjarraituko dugu aurrekontuetan.

Partaidetzaren ardura noren esku?Herritarren erdia eta gehiago gorrotatzen dituenaren esku? Patxi Elolari Partaidetza Sailaren ardura kentzea eskatu genuen,ez dituenez lan hori betetzeko behar diren ezaugarriak. Hitzetik hortzera iraintzen duenak zer partaidetza bultzatuko du,bada? Hark esana da: txosnak lapurren, bortxatzaileen eta terroristen topaleku dira.

Page 4: Batasunaz 18. alea

Berdintasunerako Udal Kontseiluaeratu da, udalerri mailako planagauzatzeko tresna izango dena.H e l b u r u n a g u s i a h o n a k o a :udaletxean, politikan, kulturan,aisialdian, lanean, ekonomian.....e m a k u m e o k g u r e t o k i aerreibindikatu eta irabaztea.

Kontseilua helburu hori lortzekourrats bat dela deritzogu. Ez bakarra,ez nahikoa, baina gure beharrak etaegoerak aztertuko dituen bilgune batizatea nahi genuke, udaleko organo

g u z t i e t a n e r a g i n g o d u e n a :berdintasuneko plan orokorrak egineta garatu dadin lan egingo duena,udalean aztertzeko mota guztietakoproposamenak egingo dituena.

Kontseilu horren erregelamendua ereonartu da. Bertan jasotzen dirakontseiluaren izaera, helburuak etafuntzioak; baita nork osatuko duenere, partaide izateko zer egin beharden eta funtzionamendua ere.Ekarpen ugari aurkeztu dira taldeireki horretan, eta, guztiak ez bada

Berdintasunerako udalkontseilua eratu da

K o n t s e i l u a h e r r i k oemakumeok parekidetasuneraheltzeko urrats berri bat deladeritzogu. Ez luke bakarra izanbeharko, ez baita nahikoa.

E z k e r A b e r t z a l e a kemakumeon beharrak etaegoerak aztertuko dituenbilgune bat izan dadin lanegingo du.

Zarauzko Ezker Abertzalearen Agerkaria 4

ere, horietako asko adostu dira etaerregelamendu honetan jasotadaude.

Udal Kontseiluaren erregelamenduaonartzeko prozesua oasi bat izan daZarauzko Udaleko parte hartzeareneremuan; hainbat emakumen o r b a n a k o k e t a t a l d e e t a k oordezkarik osatutako lan taldeirekiak landutakoaren ondorio da,eta hori ez da ohikoa udal honetan.

Guk begi onez ikusi dugu bide hori.

Genero ikuspegiaaurrekontuetanKomeni zaigu jakitea herritarrek zeronura ateratzen dieten aurrekontuetanerabakitzen diren proiektuei, baitageneroaren ikuspuntutik ere. Jakinikoso zaila dela urte batetik besteraegitea aurrekontu osoaren generoazterketa, zera proposatu genuen2009ko aurrekontu proiektuan:

“Genero Azterketa” izeneko diru poltsabat sortzea, aztertzeko ea zer neurritanbalitzen diren nola gizonezkoak halaemakumezkoak kirolera bideratutakoaurrekontu baliabideez. Uste duguinteresgarria dela bide hori jorratzea.

Page 5: Batasunaz 18. alea

Gazteen espazio beharrak ikusirikudalak orain 10 urte “ Gaztelekua”jarri zuen martxan. Zauriak ongiixteko aukera baliatu beharrean,G a z t e l e k u a r e n p r o i e k t u a r e nkudeaketak udala eta gazteen artekoarrakala handitzea baino ez zuenlortu.

10 urte beranduago Gaztelekuak hordirau, makina bat ekintza egiten dirabertan, baina ez hasieran eskaininahi zitzaion publikoari zuzenduta.

Gaztelekuak hasierako helburuak ezbete izanak baditu bi adibide argiherrian. Alde batetik gazteenekimenez datorren “PutzuzuloGaztetxea” eta bestea udalarenekimenez datorren “AbendañokoGazte ekipamendua”.“Putzuzulo Gaztetxea” 4 urtekoibilbidea duen ekipamedua da,gazteek beren ekimenez lortutakoa.Ibilbide honetan makina bat ekintza eta jende bildu du bere inguruan.

“Abendañoko Gazte Ekipamendua”,berriz ere gazteen espazio beharrakasetzeko borondatearekin dator,baina “Gaztelekua”rekin egin zirenakats berdinak egiten ari da udala,proiektuaren erabaki sakonetan( l e k u a , f u n t z i o n a m e n t u a … )benetako interesatuak kanpo utziz.

Gure kezka da, “abendañoko gazte

Gazteek beren ekimenakgaratzeko herrian behar dutene s p a z i o a r e n i n g u r u a nbetidanik egon da eztabaida.

Gazteek beren ekinbidez lortudituzte hainbat espazio:Estazio zaharra, Manuela,P u t z u z u l o . . . b a i n a b e t imehatxupean egon dira.

Aterpe eskeak etaeskaintzak

18. Alea - 2010eko urtarrila 5

ekipamendua” eraikina bera egiteaez ote den helburu, benetakoh e l b u r u a g a z t e e n e k i m e n a kgaratzeko bitarteko izan beharrean.

Berriz ere, gazteen espazioarenbeharraren eztabaida behar bezalabukatu edo zauria irekita jarraitzekoarriskuan aurkitzen gara.

Etxebizitzak eta KortazarEtxebizitzen politikan, lehentasunez bi bide jorratzea eskatzen dugu: lehenik, etxebizitza hutsak betetzea etxe berriak eginbaino lehen, justizia sozialarengatik eta Zarautzek lurrak soberan ez daukalako; eta bigarrenik, etxe berririk egitekotan, gehienbatbabes publikokoak eta, bereziki, errentakoak egitea. Horregatik, duela urte batzuk Kortazar eremua kalifikazioz aldatu etabertan etxebizitzak egitea proposatu zenean, errentakoak egitea aldarrikatu genuen, kalifikazio aldaketak zer arazo ekarzitzakeen behar bezala neurtu gabe, seguru aski.

Orain, Elizelaiko eta Laurgaineko auzokideek errekurtsoa jarri diote proiektuari, ukatu ezineko zilegitasunez. Auziak bi irakaspenematen dizkigu. Lehena, proiektu bat ez dela besterik gabe bideragarria udal ordezkari guztiak ados daudelako, proiektuakeragiten dietenak ez badira hasieratik bertatik kontuan hartzen. Eta bigarrena, ezin dela karta bakar batera jokatu, hark hutsegiten badu partida galduta dagoelako. Kortazar eremuko bezalako egitasmoak promozio guztietan gauzatu behar dira. Esatebaterako, Salbardinen.

Page 6: Batasunaz 18. alea

Zarauzko Ezker Abertzalearen agerkaria 6TxaparroUdalak eskatuta, Hedabideak etaeuskara Zarautzen izeneko azterketaegin zen 2006an. Bertan, zera esatenda, besteak beste, Txaparrori buruz:e t x e a n j a s o t z e n d u t e b o s tzarauztarretatik bik baino gehiagok (%43); Txaparro inoiz irakurri izand u t e n Z a r a u z k o e u s k a l d u n e k

(hamarretik) 7,2 puntuko balorazioaeman diote, batez beste. Eta ordutikhona, hain xuxen, Udalak 20.000eurotik 4.000ra jaitsi du Txaparroa l d i z k a r i a r e n t z a k o l a g u n t z a ,argiratatzen dutena zinegotzi batzuekez dutelako gogoko.

Tokiko komunikabide euskaldunaksendotzea ez al da, bada, helburuestrategikoetako bat? Eta adierazpenaskatasuna?

PolikulturalaGuztira 26 milioi euroko aurrekontua.Eta, dagoenekoz, 2.352.925 euroxahutuak. Proiektu eztabaidatu etaerraldoi horrek herriko beste inbertsioeta kultur egitasmoak zer neurritanbaldintzatuko zituen aztertu behar zelaeskatu genuen. Dakigula, ez da inongoazterketarik egin, eta proiektuakaurrera darrai, herritarrei bizkaremanda. Zarauzko herriaren neurrikokultur proiektuak aldarrikatzen ditugu,bertako bizi indarrei egokituak.

Hirigintza antolamenduaren plangintzaorokorraPlangintza adostu gabea; kanporabegirakoa, ez herriko beharrizanenbegirakoa; desorekatua; lur-jalea;

herriko sektore jakin bati ahotsakenduz prestatutakoa... dela esangenuen, Udalak handikiro aurkeztuzuenean Golf Klubean, 2008komartxoan.

Gobernu ituneko hainbat zinegotzi gureesku-hartzea galarazten saiatu ziren,ekitaldian egindako baieztapen batzuk

zalantzen jartzen genituelako edo.Aurkezten ari ziren plangintzarenhelburuak hauek zirela adierazibaitzuten: Garapen eta hazkundeorekatua lortzea, gaurko etaetorkizuneko beharrei erantzutea, etahori guztia ingurumena kaltetu gabeegitea». Horregatik jarri ote dute abianTalaimendiko proiektua?

Zabor bilketaren beste eredu batHondakinen bilketan, beste sistemabaterantz urratsak ematea eskatudugu. Izan ere, Zarauzko hirihondakinak biltzeko kontratua berrituda aurten, beste hamar urterako, eta,gure ustez, egokiera ona zen bilketasistema buruz eztabaida sortzeko.Inguruan bagenuen non begiratu,Usurbilgo etxez etxeko bilketaksistemak bere bidea egina baitzuenordurako. Ez dute enbidoa onartu.Beste batean!

Udal zergen eta tasen eredua aldatunahianSalbuespenik gabe, udal zergak etatasak 2010ean ez igotzea eskatu dugu,kontsumoko prezioen indizeak ezduenez igoerarik izan. Eta horrez gain,aldaketa batzuk egitea. Batetik,etxebizitza unitateko kide kopurua etadiru sarrerak kontuan hartuta,hobarien sistema orokor bat ezartzeaderrigorrean ordaindu beharreko udaltasetan (zaborra; ura; estolderia:azpiegitura hidraulikoak), gehiagodaukanak gehiago ordain dezan, etagutxiago daukanak gutxiago, zerbitzu

berarengatik. Eta bestetik, etxebizitzahutsik dutenei % 50 igotzea OndasunHigiezinen gaineko Zerga, etxebizitzakmerkatura ateratzera akuilatzeko.

Egin beharreko aldaketak direla ustedugu, udal zergen sistema zuzenagoaizan dadin.

TAO nonahiTAO ustiatzen duen Gertek enpresari2010eko bukaera aldean bukatuko zaiokontratua eta testuinguru horretanzera proposatu genion Udal Batzarrari:erabakitzea enpresari ez zaiolaberrituko kontratua eta, bien bitartean,aztertzea mugikortasuna antolatzekobeste sistema bat.

Uste dugu TAOk ez dituela betetzenhasieran jarri zitzaizkion helburunagusiak: mugikortasuneko arazoakkonpontzea eta jendea merkataritzatxikira hurbiltzeko erraztasunakematea. Alabaina, arazoak sortzen ditusistema ezarrita dagoen eremuen auzomugakideetan eta, horregatik, aparrabezala zabal daiteke herrian barrena,auzoan aparkatzeko eskubidea ematenduen txartelarekin erdi salbu garelairitzita. Gaia sakon aztertu behar delauste dugulako eskatu dugu eztabaidaprozesu zabala eta parte hartzaileaabiatzea.

Udaltzaingoa polizi bideanEzker Abertzaleko hautetsiek (Amalda)zera ohartarazi zion Udal Batzarrari2006an, ertzainak udaltzain buru ahalizateko hartu zen erabakiari jarritako

2 urteko agintaldiarenlaburpena

Page 7: Batasunaz 18. alea

18. Alea - 2010eko urtarrila 7erreklamazioan: Udaltzaingoko ateakertzaintzari irekiz gero, luzatu egingoda Udaltzaingoa polizi politikoa izandadin amesten dutenen eragin-itzalaeta biziki arriskuan jarriko daherritarren arteko bizikidetza. Kontuada Zarauzko udaltzaingoarenburuzagitza ertzaintzaren esku utzidutela, udaltzainek Arkauten egitendituztela prestakuntza ikastaroak, etaudaltzaingoaren udaleko ordezkaritzapolitikoa polizi jokamoldearen miresleadela. Gauza onik ez herritarrekingertutasunez jokatu beharko lukeenudaltzaingoarentzat.

Udal zerbitzuak enpresen bidez emateaZerbitzuak pribatizatzeko joera duZarauzko Udalak, aurrekontuko datuhauek erakusten duten bezala:

Azpi kontraten gastua2008: 6.632.949 2009: 7.161.414

Aldea: +528.465 Udal langileen gastua

2008: 8.496.006 2009: 8.856.260Aldea: +360.254

Ezker Abertzaleak, oinarrizkozerbitzuak administrazio publikoakematea aldarrikatzen du, herritarguztien eskubideak bermatuak izandaitezen. Hori dela eta, bi ekimenhauek gauzatu ditugu:

Batetik, Zarautz-Lur sozietatearensorrera eta funtzionamenduaerrekurritu ditugu. Izan ere, zereginpublikorik baldin bada, Zarautz-Lursozietateari eman zaiona da,laburbilduta hau baita: Zarauzkoudalerriko hirigintza planeamenduaegitea, kudeatzea eta haren jarraipenaegitea. Zeregin hori betetzeko,alabaina, sozietate anonimoareneredua aukeratu da, kapital pribatuariateak zabal-zabalik utziz. Gainera,sozietateko langileak enpresapribatukoak dira, enpresa pribatubatek aukeratuak. Zertarako daude,bada, udaletxeko bulego teknikokolangileak?Bestetik, ikusirik udal kiroldegikoharreran dauden langileetatik batzukudal langileak direla eta beste batzukazpi-kontratatuak, zerbitzu osoa

Udalak bere gain hartzea eskatu dugu.Dakigunez, zerbitzu bera baldintzadesberdineko langileen bidez emateakarazoak sortzen ditu.

Hiru galdeketaZalantzan jarri genuen malekoianbizikletak bai/ez galdeketa, gehienbatprozesua eramateko moduarengatik.Izan ere, Udal Batzarrari adierazigenion bezala, udal arduradunek zeraerabaki zuten, trakets: nik, Udalak,proposamen batzuk jarriko ditut mahaigainean; nik erabakitako taldeetakoordezkari eta norbanakoak eztabaida-mahaira gonbidatuko ditut; mahaihorretan eztabaidatu eta hautabidebatzuk proposatu ondoren, herritarreigaldera egingo diet; eta, azken buruan,galdeketan ateratakoa zehatz-mehatznola gauzatu nik erabakiko dut.Aurrekoaz gain, beste bi galdeketa egind i r a , g o r a b e h e r a b i t x i e k i n .S a l b e r d i n e k o h i r i g i n t z a -antolamenduari buruz egindakoan,herritarren botoak erabakiaren % 30balio zuen. Berdin Gurmendiko plazaproiektuari buruz egindakoan, beste% 30. Gurmendiko kasuan, gainera,ingurukoei bakarrik galdetu zitzaien,plazaren azpiko aparkalekuei buruzzer iritzi zuten ezer askorik galdetu ezzitzaienei, alegia.

Udalak zertaz galdetzen duen eta,batez ere, zertaz ez duen galdetzenahaztu gabe, uste dugu galdetzeakprozesu zabalago eta aberatsago batenondorioa izan behar duela. Eta,horretarako, udaletxeko ateakherritarrei zabaltzea da lehen erabakia,ardura sailen bileretara eramatendutenetatik hasita. Berdintasun Sailakegin du bere esperientzia, emaitzaonekin, gure ustez.

Dirua bidean galtzen daForu Aldundiak dio arazoak dauzkaladirua biltzeko, aurten % 23 batgutxiago jasoko duela zergetan.Onartzen du langi leek zintzoordaintzen dituztela beren zergak,baina asko daukatenek iruzur egitendiotela eta, gainera, kendu egin beharizan dietela Ondarearen gaineko Zergaeta apaldu Elkarteen gainekoa, bestelaez dutela inbertituko mehatxu egindiotela-eta. Gaineratu du diru askobehar duela beste instituzioekin bateraegundoko proiektuak gauzatzeko, kasuPasaiako portu berria eta abiadurahandiko trena, eta diru gutxi daukalap r o i e k t u i n t e r e s g a r r i a g o t a n

inbertitzeko, kasu tokian tokiko garraiopublikoan, eta gutxiago udaleiemateko.

Ondorioa: Aldunditik datorrenarekingero eta zailago osatzen da udalaurrekontua (2009ko aurrekontuosoaren % 48) eta gero eta gehiagojotzen da, berriro, herritarrenpoltsikora, zergen, tasen eta preziopublikoen bidez (2009ko aurrekontuosoaren % 39,7). Ez da bidezkoa.

Mirariak aurrekontuanEzin sinistuko proposamena ikusigenuen 2009ko aurrekontuan: 13.297euro bakarrik aldi baterako langileeiordaintzeko, 778.118 euro gutxiagoaurreko urtean baino. Erreklamazioajarrita, zera galdetu genion Udalari: ezal da aldi baterako langilerikkontratatuko? Esate baterako, udasasoian ez al da udaltzain gehiagojarriko, beste urteetan egin den bezala?

Ez genuen erantzunik jaso, bainaagerian geratu dena zera da:kontabilitateko trikimailu bat izan daaldi baterako langileen aurrekontuahainbeste gutxitzea, sarrera arrunteneta gastu arrunten artean halako orekabat irudikatzeko egin den trikimailua,hain zuzen. Zeren kontratatu, kontratudira aldi baterako langileak. Ezdakiguna da nondik atera den horieiordaintzeko dirua.

Diru laguntzak txosneiTxosnen gunearentzat 12.000 eurobirjartzea eskatu genuen 2009koaurrekontuan, festa gunearenantolatzaile Gurekin Jai batzordeari zorzitzaiona ukatzea erabaki baitzuenudal gehiengoak, gobernu itunarenalde zitalenak eskatuta.Gurekin Jai batzordeko taldeekelkargune sendo bezain irekia osatzendute. Beren arteko elkarlanak uztaoparoa eman du azken urteotan:egitarau koloretsua, festetan gozatueta parte hartzeko aukera zabala. Ezd i r a b a k a r r a k h e r r i a n , b a i n amaitasunez hartu beharrekoak, bestefestazaleekin batera. Nahiz etagobernu ituneko hainbat indarbaztertzailek kontrakoa zabaldu.

Page 8: Batasunaz 18. alea

www.ezkerabertzalea.info [email protected]

ZUEKGABEEZ DAGO