16
z HERNANI Astearte goizetan ere, hitzorduak Plax! zerbitzuaren «harrera ona» nabarmentzeaz gain, zerbitzua zabaldu egin dutela jakinarazi zuten atzo Udalak eta Plax! zer- bitzuaren arduradunak. /2 z ASTIGARRAGA Aiztondo eta Iraurgi abesbatzak, gaur Kontzertua izango da gaur, Andre Maria elizan, bi abesba- tzaren doinuekin: Astigarragako Aiztondok eta Azkoitiko Iraurgik kantatuko dute, elkarrekin. /11 z GOIZUETA Hodei Magoak hasiera, agendari Otsailetik apirilera bitarteko kul- tur agenda prestatu du Udalak, eta datorren ostiralean emanen diote hasiera, Hodei Magoa kon- painiaren ikuskizunarekin. /14 z EREÑOTZU Auzo Batzarra gaur, 2019rako asmoez Gaur goizerako deitu du Auzo Ba- tzarra, Ereñotzuko Auzo Udalak. 2018ko kontuak, eta 2019rako proiektu eta asmoak azalduko dituzte. Maiatzeko hauteskundeei buruz ere ariko dira. /15 EH MUS TXAPELKETA Probintziakoan, lau bikote /8-9 2019ko otsailaren 16a, larunbata ::: 6.662 zk. ::: www.kronika.eus ::: DATORREN ostiralean izango da Bertso Gutiziak ekitaldia, Basque Culi- nary Centerren. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai Agirre eta Onintza Enbeita arduratuko dira bertsoen zatiaz; eta afariaz, BCCko ikasleak. Horietako hirurekin, Jeongsoo Lee, Juan Campillo eta Marcos Lópezekin, hitz egin du Kronikak. «Jendea pozik ateratzea» dute hel- buru, «eskuzabaltasun ekintza» baita sukaldaritza, beraientzat. /6 z BERTSO GUTIZIAK Basque Culinary Centerreko ikasleak arduratuko dira, datorren ostiralean, Bertso Gutiziak ekitaldiko luntx-afariaz. Haietako hiruk, aurreratu dute nolakoa izango den. Sukaldaritza, «eskuzabaltasun ekintza» GAUR KRONIKAN Hernani /2-7 Urumea Herrigunea, Jasota Bezala, kirolak, eskelak... Astigarraga /10-12 Gazteria Plana, odol ematea, zinea, Korrika, kirolak... Goizueta /14-15 Ereñotzu /15 Arano /15 Hernaniarren artean zabaltzea dute helburu AGIAC elkarteko hainbat kidek, baita autokontrola ezagutaraztea ere. / 4-5 Oinarrizko ezagutzekin, bizi kalitate hobea

BERTSO GUTIZIAK Sukaldaritza, «eskuzabaltasun ekintza» · 2019. 10. 17. · buru, «eskuzabaltasun ekintza» baita sukaldaritza, beraientzat./6 z BERTSO GUTIZIAK Basque Culinary

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • z HERNANI

    Astearte goizetanere, hitzorduakPlax! zerbitzuaren «harrera ona»nabarmentzeaz gain, zerbitzuazabaldu egin dutela jakinarazizuten atzo Udalak eta Plax! zer-bitzuaren arduradunak. /2

    z ASTIGARRAGA

    Aiztondo eta Iraurgiabesbatzak, gaurKontzertua izango da gaur,Andre Maria elizan, bi abesba -tzaren doinuekin: AstigarragakoAiztondok eta Azkoitiko Iraurgikkantatuko dute, elkarrekin. /11

    z GOIZUETA

    Hodei Magoakhasiera, agendariOtsailetik apirilera bitarteko kul-tur agenda prestatu du Udalak,eta datorren ostiralean emanendiote hasiera, Hodei Magoa kon -painiaren ikuskizunarekin. /14

    z EREÑOTZU

    Auzo Batzarra gaur,2019rako asmoezGaur goizerako deitu du Auzo Ba - tzarra, Ereñotzuko Auzo Udalak.2018ko kontuak, eta 2019rakoproiektu eta asmoak azaldukodituzte. Maiatzeko hau tes kundeeiburuz ere ariko dira. /15

    EH MUS TXAPELKETA

    Probintziakoan,lau bikote /8-9

    2019ko otsailaren 16a, larunbata ::: 6.662 zk. ::: www.kronika.eus :::

    DATORREN ostiralean izango da Bertso Gutiziak ekitaldia, Basque Culi -na ry Centerren. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai Agirre etaOnin tza Enbeita arduratuko dira bertsoen zatiaz; eta afariaz, BCCkoikasleak. Horietako hirurekin, Jeongsoo Lee, Juan Campillo eta MarcosLópezekin, hitz egin du Kronikak. «Jendea pozik ateratzea» dute hel-buru, «eskuzabaltasun ekintza» baita sukaldaritza, beraientzat. /6

    z BERTSO GUTIZIAK

    Basque Culinary Centerreko ikasleakarduratuko dira, datorren ostiralean, BertsoGutiziak ekitaldiko luntx-afariaz. Haietakohiruk, aurreratu dute nolakoa izango den.

    Sukaldaritza, «eskuzabaltasun ekintza»

    GAUR KRONIKANHernani /2-7Urumea Herrigunea, JasotaBezala, kirolak, eskelak...

    Astigarraga /10-12Gazteria Plana, odol ematea,zinea, Korrika, kirolak...

    Goizueta /14-15

    Ereñotzu /15

    Arano /15

    Hernaniarren artean zabaltzea dute helburu AGIAC elkartekohainbat kidek, baita autokontrola ezagutaraztea ere. /4-5

    Oinarrizko ezagutzekin,bizi kalitate hobea

  • // 22019-02-16 larunbata

    z UNIRAID RALLY SOLIDARIOA

    Uniraid rally solidariorako, laguntza bilaMarokoko basamortuan zehar egiten den Uniraid rally solidarioan har-tuko dute parte Axel Jauregi eta Jon Zarautz hernaniarrek hilaren 23tikaurrera. Lasterketan zehar, bidean zehar pasako dituzten herrietakoeskoletan material solidarioa uztea da helburua; material hori jasotzeneta beren partehartzea ekonomikoki laguntzeko dirua biltzen aritukodira gaur Nafar kalean. Kixkal eta Garin tabernen artean jarriko dutepostua 11:30etatik 14:30etara eta 17:30etatik 20:30etara. Aporta -zioa egiten dutenen artean, gazta eta afariak zozketatuko dituzte. yy

    z GAZTELEKUA

    Aerorunba saioa gaur, Jenny PerlazarekinOtsaileko egitarauari jarraituz, aerorrunba saioa izango dute gaurGaztelekuan, Jenny Perlazaren eskutik. Bihar, aldiz, makillaje tailerraizango da gaztetxoentzat. yy

    z PEÑA OTAÑO ELKARTEA

    Urteko batzarra, biharBihar egingo du urteko batzarra, Peña Otaño elkarteak. Goizeko10:00etan izango da aurreneko deialdia, eta orduerdi beranduago,10:30etan izango da, bigarren deialdia. Elkartean egingo dute. yy

    z ZINEA

    Bi pelikula gaur, BiterinBi pelikula jarriko dituzte gaur Biterin. 16:30etan, Dragon Ball SuperBroly jarriko dute, euskeraz eta denentzat; eta 19:30etan eta22:30etan, aldiz, El Vicio del Poder. yy

    Lizeaga auzoko bizilaguneiAzken aldi honetan zenbaitiritzi eta zalantza iritsi zaizki-gu Auzo Plazari buruz, alegia,“Lizeaga 3.0” prozesuaren le -hen egitasmoaren egungo ego-erari buruz, eta une honetanproiektua zein puntutan dago-en argitu nahi dugu.

    Plazako lanak 2017ko urria-ren 2an hasi eta 2018. urtehasiera aldera bukatu ziren lo -rategien zati baten berronera -tzearekin batera. Handik aurre-ra bilera pare bat izan zi renGibelalderen eta Udalaren arte-an, hain zuzen, lorategien be -rroneratze-lan horiek osa zi te -zen eskatu eta elkartearen al -detik ezadostasuna azaltzeko,esku-hartze batzuk zirela-eta.

    Bilera haien harira, auzola-nean egiteko asmoa daukagun

    lorategien diseinua jasoko zu -en planoa egiteko eskatu zi -tzai gun, baita eskalan garatube har izan genuen altzarienaere; azken horiek aukeratzeko,Udalak berak iradokitako hiruenpresaren katalogo digitalakizan genituen oinarri. Eskatu -ta ko guztia 2018ko apirilaren24an helarazi zitzaion Udalari.

    Handik gutxira, udal-tekni-karien eskariz, aldaketa ba tzukegin genituen lorategien disei-nuan, eta uztailaren 11n aur-keztu genien proiektu egokitua.

    Udalaren erantzunik ez ge -nuela-eta, irailaren 18an eska -era bat erregistratu genuenbertan beste bilera bat eskatze-ko; gai-zerrendan hainbat ur -tetatik hona erantzunik gabeutzitako zenbait zeuden, beste-ak beste, Auzo Plazaren egoera.

    Bilera urriaren 1ean egin zen.Geroztik, gaur arte, ez dau-

    kagu beste berririk. Lorategienberroneratzea bideratzeko la -nak besterik ez.

    Gure aldetik, bi hilabetetanzehar, aurreikusitako hirumu raletako bat egin dugu, etaudaberriaren hasieran lorate-gien auzolanean hasteko as -moa dugu.

    PD: Plaza bat txukuntzekobi urte behar baditugu, zerbeharko da auzo osoa eralda -tzeko?, ikusiko al dugu?

    Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea.

    Domingo Pavón Largo,Sebastián Arratibel

    Plazaola, Javier EsparzaAbalde eta Juan José

    Sagarna Clemente

    1 JASOTA BEZALA

    4 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen, NAN edo EHNA erakustea eta telefonoa 4 Gehienez 1.800 karaktereonartuko dira 4 Kronikak beste hizkuntzetan jasotako kartak euskeratzen ditu 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten direnak, edo itzultzeko garaian izan daitezkeen gaizki ulertuak.

    HERNANI

    MAKINA bat jarduera antolatuditu Urumea Herri Guneak,aste honetan ere. PalestinianAnimal League (PAL) taldekokideek eskaini zuten hitzaldiaasteazkenean intersekziona li -tatearen inguruan, eta gaurbazkari begano musikatuaizango da, familia osoaren -tzat.

    Haur, guraso, gazte zeinhelduek bazkaldu ahal izango

    dute Herri Gunean, 13:00etatikaurrera, 5 euroren truke. Baz -karia, gainera, Erroka Taldeakgirotuko du.

    Arratsaldean, tailerrakArratsaldeko 15:30etan hasita,haurrentzat tailerrak izangodira: buztina, mural margoke -ta, kolagea, eraikuntza... egin -go dute. Parte hartzeko, 3 euroordaindu beharko dira. yy

    Familia osoarentzakobazkari beganoa, gaurOndoren, 15:30etan, haurrentzat tailerrakegingo dituzte, Herri Gunean bertan.

    z URUMEA HERRIGUNEA

    PAL taldeko kideek eskaini zuten hitzaldia asteazkenean.

    2015etik 200 arreta bainogehiago eskaini ditu Plax!ekBerrikuntza gisa, «ordutegia zabaldu dugu», azaldu zuen NereaSancho arduradunak atzo; astearte goizean ere artatuko dute.

    z UDALA BERDINTASUNA

    2015EAN jarri zuen martxanHernaniko Udaleko Berdinta -sun sailak Plax! sexu eta bi -kote aholkularitza zerbitzua,Arremanitz kooperatibareneskutik. Lau urte pasa diraordutik, eta horien balorazioaegin zuten atzo Garazi EtxarriBerdintasun zinegotziak; Ne -rea Sancho Arremanitz koo pe -ratibako kide eta zerbitzuarenarduradunak; eta Itziar Bar -banchok, Hernaniko LehenMailako Arretako UnitateBuruak.

    Sanchok azaldu zuenez,«zerbitzua sortu zenetik, 200arreta baino gehiago eskainidira». Gainera, goranzko joeranabarmendu zuen: «azken ur -teetan joera nagusia izan dazerbitzua gehiago erabiltze -koa, eta itxaron zerrenda ohi -koa izan da».

    Zerbitzuak «harrera ona»izan duela ere aipatu zuenGarazi Etxarri Berdintasunzinegotziak, eta beraz, Udalakzerbitzua eskaintzen jarraitu -ko duela iragarri zuen.

    Berrikuntzekin, gainera:«ordutegia zabaldu dugu»,jakinarazi zuen Sanchok.Hortaz, ostegun arra tsal detan

    eta larunbat goize taneskaintzeaz aparte, aste ar tegoizetan ere izango dahitzordua hartzeko aukera.

    30-50 urtekoei zuzenduta Batik bat 30-50 urte bitarte -koei zuzendutako zerbitzuada: «a din-tarte horretan ger ta -tzen baitira bizitzan alda ketaga rran tzitsu asko: hau rrakizatea, senideen zaintza, ez -kon tzak, banaketak...», onar tudu ar du radunak.

    Sexuari dagokionez, aldiz,emakume zein gizonezkoenkopurua «oso antzekoa» izandela adierazi zuen.

    Osakidetza bidez, herritarrakHerritarrek zerbitzuaren berrinondik izan duten ere, aztertudute: «Osakidetzaren bidez etahedabideetan eta sare so zia -letan egiten diren kanpainenbidez hurbiltzen dira herritargehienak gure zerbitzura»,Nerea Sanchoren hitzetan.

    Bitartekari lan hori berretsizuen Itziar Barbanchok: «zer bi -tzuaren hasieratik parte hartudugu eta pazienteren batek gaihoriekin lotutako arazo batduela antzeman dugunean,zerbitzu horretara bideratuizan dugu, zerbitzu profe -sionala eta doakoa». yy

    Nerea Sancho, Garazi Etxarri eta Itziar Barbancho, atzo.

  • // 3 2019-02-16 larunbata HERNANI

    ADITUAK ESANA

    Kumeen zaintzarako etaheziketarako aholkuak

    Kume baten etorrera beti dapozgarria; izan ere, kide berribat gehitzen dugu familiara.De na den, ba tzuetan, hainbategoeraren au rrean nola jokatuez jakiteak arazotxoak sortu di -tzake. Canexioneko kideok lagunga-rriak izango zaizkizuen go men -dio batzuk eskaini nahi dizki-zuegu:l Kalitatezko alimentazioa au - keratu, txakur arraza eta ta -ma i na horri dagokiona.l Bakunazio eta desparasitazio

    protokoloa jarraitu. Egin kon -tsulta albaitariari, eta go goratuotsaila eta martxoan zeharCane xio nen egiten baduzu, Kitinteresgarri bat jasoko duzulaopari.l Bainatzekotan, ur berotanegin, eta ondo lehortu gero.

    l Kumearen sozializazioarekinazkar hasi, estimulu eta egoeraberri posibleak ezagutzen utziz:soinuak, autoak, haurrak, bestetxakurrekin harremantzen...Eta saiatu beti positiboa izaten.l Eguneroko ohiturak lehenbai-lehen sortu, baina kontuan izanikasteko denbora ere beharduela. Gauzak ondo egiteansaritu.l Oinarrizko obedientzia orde-nak erakutsi. l Edozein zalantza edo arazoizanez gero, kontsultatu profe-sional batekin.Gai horien inguruan doako hi -tzaldi bat emango dugu Cane xi -o nen, otsailaren 23an, goizeko11:00etatik 12:00etara.

    AlbertoFernandez

    HERRIZ herri deitu zituen kon -tzentrazioak Gure Esku Dagok,asteartean, Kataluniako poli -ti karien epaiketa hasi zenegu nean; eta atzo, FrancescMatas Sallaren hitzaldia izanzen Biterin, epaiketaren ga -ko ak emateko.

    Elkartasun ekintza horiek,Donostian izango dute segi da,bihar. Izan ere, manifes ta zioaegingo dute, Groseko Ka ta lu -nia plazan, 12:00etan hasita.

    Bertaratzeko deia luzatu die -te, hernaniarrei ere.

    Konponbide politikoarenalde, manifestuaIldo beretik, manifestua argi -taratu zuten astelehenean,Konponbide politikoaren alde,arlo ezberdinetako 68 herritarezagunek sina tu ta. Horienartean daude, besteak beste,Jesus Uzkudun eta KattalinMiner herna nia rrak. yy

    Donostian segida bihar,elkartasun ekintzekManifestazioa egingo dute Kataluniaplazan, eguerdiko 12:00etan hasita.

    z GURE ESKU DAGO

    INAUTERIEI emango die hasie -ra, beste urte batez, Inude etaArtzainen konpartsak. Hurren -go igandean aterako da, otsai -laren 24an, goizeko 11:45etanUrumea ikastolatik.

    Bertatik, Sandiusterrira igo -ko dira, gero Elkano kaletik jai -tsi eta Plazan sartzeko. Hortikaurrera, Kaxkoan barrena ibi -li ko dira, Zinkoeneara jaitsi etaberriro Plazara bueltatuta, eki -taldi nagusia antzezteko. Egu -ral di txarra egingo balu, Atse -gindegin izango da ekitaldia.

    170 bat haur, konpartsanHaur askok hartuko dute partekonpartsan, urtero bezala. Guz -tira, 170 inguru izango dira, etahorietako 46, dantzariak, Inudeeta Artzainak, hain justu.

    Haien aurretik joango dira,garai bateko hainbat eta hain -bat pertsonaia: globeroak, piru -leteroak, barkileroak, umezai -nak, alkatea, udal-idazkaria,sen dagileak, erizainak, argaz -ki lariak... Baina pertsonaiak

    ba karrik ez, musikariak ereizango dira, konpartsan: txa -ran ga, eta 50 bat ikaslek osa -tutako danborrada.

    26garren edizioa izango duaurtengoa, Inude eta Artzainenkonpartsak. yy

    Jaioberriak eta makilak hartuta,badatoz Inude eta Artzainak!Hurrengo igandeanaterako da konpartsa,goizeko 11:45etan,Urumea ikastolatik.

    z URUMEA IKASTOLA

    Zinkoenean ere dantzatuko dute, Inude eta Artzainek.

    ORAIN urtebete hasi zuenHer naniko Udalak, 2018 urte -aren hasieran, hilobiratzeunitateen errolda egunera -tze ko prozesua. Horretarako,«hilerriko errolda xahutzekolanak» hasi zituen, eta jaki -na razi du, bukatzear daudela.

    «Lanak hasi genituenetikurtebete pasa den honetan,lehenik eta behin, eskertunahi dugu herritarrek eginduten ahalegina eta izan du -ten jarrera, lan honetan la -guntzeko, eta prozesua aurre -ra eraman ahal izateko», na -barmendu du Udalak.

    Eta horrekin batera, jaki -narazi du hilabete eta erdikoepea bukatuko dituztela la nak:«martxoaren 31n bukatuko

    dugu hilerriko errolda egu -neratzeko prozesu hau. Etabehin aldaketa guztiak eginondoren, publiko egingo dugueguneraketa, hilabeteko epeautziz edozein errekla mazio -ra ko», aurreratu du.

    Aldaketak egiteko aukeraoraindik, zita hartutaEdozein kasutan, gogorarazidute, aukera dagoela orain dik,aldaketak egiteko. Eta horre -ta rako, derrigorrezkoa da zitahartzea, «denontzat ahaliketa erosoena izateko».

    Zita hartzeko, bi bide jarridituzte aukeran: 943 33 70 00telefonora deitu; edo emailabidali, [email protected] elektronikora. yy

    Laster bukatuko duUdalak, hilobien erroldaeguneratzeko prozesuaMartxoaren 31ean bukatuko ditu lanak,eta herritarren ahalegina eskertu du.

    z UDALA HILOBIRATZE ERROLDA

    Hitzaldia eskaini zuen atzo, Biterin, Francesc Matas Sallak.

  • // 42019-02-16 larunbataHERNANI

    GIPUZKOARRON artean 400 baz-kide inguru dauzka AGIAC Gi -puz ko ako Antikoa gulatu en El -kar te ak; horien artean, dozenabat dira hernaniarrak, nahizeta gaixoak gehi ago direla usteduten. Horietako bat da TomasOsam bela, egun Gipuzkoako el -karteko idaz karia dena.

    Baldintza patologikoengatik,odola koagulatzea«Antikoagulatua egotea daodo la ohikoa baino likidoagoaizatea», azaltzen du TomasOsam be lak.

    Ildo beretik azaltzen duteadituek: normalean, «o dolakoa gulatu gabe da bil zirkula-zio-sistematik. De na den, na -tu ralki koagula tze ko ahal me -na ere badago kasu zehatze-tan», esaterako, mozten gare-nean edo zauriak es tal tzeko.

    Beste kasu batzuetan, or -dea, «odola koagulatu daitekeodol zirkulazioaren barruanbaldintza patologikoengatik.Bal dintza horietan sortutakokoaguloak tronboak deritzo,eta zainak edo arteriak oztopa-tu ditzakete, odol-fluxua ozto-patuz». Normalean, bihotzekogaitzen bat daukaten pertso-nak izaten dira.

    Azkeneko kasu honetandau denek osatzen dute, hainzuzen, AGIAC elkartea.

    Autokontrola sustatzea, helburuGipuzkoan 14.000 pertsona in -guru dira antikoagulatuak,hau da, odola likiadoago egite-ko Syntrom bezalako medika-mentua hartu behar dutenak:«K bitamina da odola koagu-latzen duena; bitamina horidenok daukagu barruan etaetengabe sortzen dugu. Medi -ka mentu horrek K bitamina-ren aurkakoa da, koagulazioaazkartzen du», elkarteko idaz-kariaren hitzetan.

    Zailtasunen artean, eba-kuntzak nabarmentzen dituz-te: «odoltsuak izaten direlako»,onartzen du.

    Horiek hobetu egiten diramedikamentuarekin: «TAOakedo ahozko tratamendu anti-koagulanteak ebakuntzetako

    zailtasunen pronostikoek %76hobetzen du; [...] autokontro-lak %16 hobetzen du pronosti-ko hori, TAOaren sistema tra-dizionalekin alderatuta», argi -tzen dute AGIACen web-orrial-dean.

    Pronostikoaren hobekun -tzan zerikusia duten faktoreakbi dira, Elkartearen ustez: bate-tik, «kontrolen maiztasuna, etabe raz, tratamenduaren egoki -tza pena»; eta bestetik, «interes-dunaren partehartzea bere tra-tamenduan eta kontrolean».

    Horiek kontuan hartuta,autokontrol hori sustatu etaHernaniko bizilagunen arteanzabaltzea da AGIAC elkartekohernaniarren asmoa. Baina ez

    bakarrik herrian, baita Gi puz -koan zehar ere: «Elkartearenhelburua indarrak batzea da,baita autokontrolaren bidezgaixoa ahalduntzea ere», dioOsambelak.

    Elkartearen sorrera, EduardoTamayori esker2012an hasi zuen Eduardo Ta -mayo medikuak AGIAC elkarte-aren ibilbidea: «kontrola hobe-tu zite keela erakutsi nahizuen». Orduan sortu zen auto-kontrolaren ideia: «talde batsortu zuen eta autokontrolaegitea proposatu zien».

    Lan horretan, gainera,Roche farmazeutikaren lagun -tza jaso zuen, autokontrolera-

    ko aparatuak egiten dituenare-na, hain justu.

    Proba horren emaitzak es -kuetan zituztela, autokontrola-rekin jarraitu nahi zutela era-baki zuten probetan partehartu zuten gaixoek, Osam -belak adierazi bezala. «Osaki -detzak esandakoan egin beha-rrean (2-3 astetik behin), nahi -ago baitzuten astero etxeankontrolak egin».

    Eta halaxe sortu zuten El -kartea 2013ko maiatzean,nahiz eta azaroan inskribatuzuten, ofizialki.

    Bi mediku, kontrolean partehartzenEgun ere, nahiz eta jubilatutaegon, Eduardo Tamayok la -nean jarraitzen du Elkartea -rekin, boluntarioki. Autokon -tro laren jarraipenean dabil,Osa kidetzak jarritako besteme diku batekin batera: «ja -rrai pena egiten digute», dio.

    Lan hori egiteko, autokon-trolerako aparatuak egitendituen farmazeutikak berakgaratutako aplikazioa erabil -tzen dute: «INRa da neurtu

    behar dena. Horreta rako, pin -txatu egiten zara, odol-tantajartzen duzu tira batean, etaaparatuak ematen dizu INRa.Normalean, 2 eta 3 arteaneman behar du», azaltzen duElkarteko idazkariak.

    Aparatuak ematen dizunzenbakiaren arabera, AGIACelkarteak, kasu honetan, etaOsakidetzak, bertaratzen dire-nen kasuan, taula batzuk ditueginak. Bertan zehazten da,INRaren arabera hartu beha-rreko Syntrom kopurua zeinden, eta gaixoak zenbat egune-tara egin behar duen hu rrengokontrola.

    Kontrola egiteko tirak,Osakidetzaren eskutikMedikua bakarrik ez, odolaneurtzeko tirak ere Osakide -tzak ematea lortu dute: «duelaurte eta erdi guk erosi behargenituen». Hortaz, pixkanakaaurrerapausoak ematen aridira.

    INRa, bizitza erritmoarenaraberakoaAntikoagulatua izateak egune-

    AGIAC elkarteko kideetako batzuk hernaniarrak dira; tartean da Tomas Osambela, ezkerretik hasita lehenengoa, da idazkaria.

    «Elkartearen helburua indarrak batzea da, baitaautokontrolaren bidez gaixoa ahalduntzea ere»Gipuzkoan 14.000 pertsona dira antikoagulatuak; medikamentua hartzen dute K bitaminaren aurkakoa, etakontrolak egiten dituzte haren eraginak neurtzeko. Gehiengoak Osakidetza bidez egiten ditu, eta horietatik, 404pertsona autokontrolatzen dira, AGIAC elkarteak eskaintzen duen aukeraren bidez. Batzuk hernaniarrak dira.

    z GIPUZKOAKO ANTIKOAGULATUEN ELKARTEA

    2012an hasi zuenEduardo Ta mayomedikuak AGIACelkartearenibilbidea: «kontrolahobetu zite keelaerakutsi nahi zuen».

    Odola neurtzekotirak Osakidetzakematea lortu du:«duela urte eta erdiguk erosi behargenituen».

  • roko bizitzan eragina daukalaonartzen du Tomas Osam -belak, «baina ez jendeak pen -tsatzen duena bezainbeste».«Gertatzen dena da, adibidez,barazkiek bitamina K daukate-la, eta beraz, Syntromak era-gin gutxiago izatea egiten du.Txokolatea eta alkohola ere, ezdira onak», azaltzen du.

    Dena den, «zure gorputzakegunero gutxi gorabehera gau -za bera egiten badu, INRa ema-ten dizunean, zure gorputzakbizitzen duen egoeraren arabe-ra ematen dizu. Hortaz, badagobarazkiak jaten ditunik, bainaastero barazki berak jatenditu», onartzen du.

    Ondorioz, dio: «ohitu egitenzara hala bizitzera».

    Egoera aldatu egiten da,aldiz, egunerokotasuna alda -tzen denean: «ohiturak alda -tzen direnean, denoi gertatzenzaigun bezala: Gabonetan, opo-rrak direnean...». Baina baitaebakuntzak daudenean ere:«interbentzio kirurgikoen au -rrean medikamentua uzteariutzi behar diozu interben tzio -ak odoltsuak izaten baitira».

    Dena den, egoera hauen au -rrean, «2-3 astetan normaltasu-

    nera bueltatzen zara, INRarenrango normaletara, alegia», az - pimarratzen du.

    Goiz Eguzki jubilatuen elkartearekin bilera, aurreragoEta hori guztia azaltzeko lane-tan dabiltza momentu honetanAGIAC elkarteko kideak, unehonetan, bereziki, autokontro-laren aukera egon badagoelazabaltzeko asmoarekin: «horibaita idealena, gure gaixotasu-na guk geuk kudeatzea, dauz-kagun ezagutza gutxiekin».

    Zabalkuntza hori beraienesku dagoela onartzen dute:«gaixotasun bera daukateneiguk azaldu behar diegu aukerahau daukatela». Dena den, argidaukate autokontrola egiteko,«nahi izatea» garrantzitsuadela.

    Ildo horretatik, beren bizi -tzan autokontrolak suposatuduen aldaketa azaldu nahidiete herritarrei, eta horretara-ko, jo dute Goiz Eguzki jubila -tuen elkartera. Haiekin bilerabat egitekotan dira, AGIACelkartearen berri eman, etaautokontrolaren aukera aur-kezteko asmoarekin. yy

    // 5 2019-02-16 larunbata HERNANI

    Definitu apur bat zure burua: non egin dituzu orain arteko ikasketak?, baduzu hobby edo zaletasunik?Unibertsitatean hasi baino lehen, Herna-ni ko BHI Institutuan burutu nituen nire ikasketak. Zaletasunei dagokionez, kiro-lak oso gustoko ditut, batez ere arrauna, eta bidaiatzea. Zergatik aukeratu zenuen myGADE gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatea?Batxilergoan nengoenean ekonomia zen nire ikasgairik gustukoena. Enpresaren eta ekonomiaren munduak asko erakar-tzen ninduen eta Batxilergoa amaitzean gai honi buruz gehiago jakin nahi nuela erabaki nuen; beraz, Enpresen Adminis-trazioa eta Zuzendaritza gradua ikastea erabaki nuen. Mondragon Unibertsitatea aukeratu nuen gradu guztian zehar en-presa batean lan egiteko aukera eskain-tzen zuelako. Nola baloratzen duzu orain arte bizitako esperientzia?Esperientzia ezin hobea izan da. Jende be rri ugari ezagutu dut eta kanpora ikas tera joatean esperientzia berriak bizi di tut. Uste dut orain askoz presta-tuago nagoela lan munduan sartzeko.

    Nola definituko zenuke myGADEn ja-sotzen duzun ikasteko metodologia?Talde lanean oinarritutako metodolo-gia da. Gradu guztian zehar talde lanak egi ten ari gara eta, nire ustez, hau oso baliagarria da gero enpresa munduan lan egiteko. Gainera irakasleekin du-gun erlazio oso gertukoa da. Arazo bat izan dudanean beti egon dira prest irtenbidea bilatzeko. Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna?Gehien gustatzen zaidana da lehen ur-tetik lan egiteko aukera ematen duela. Nire ustez hau oso garrantzitsua da; izan ere, badaude gauza asko klase batean irakasle batek irakatsi ezin ditzakeenak, lanpostu batean bakarrik ikasi daitezkeenak.Lanean ari zara ikasten duzuen bitartean, Dual ereduan. Non ari zara jardunean?Nire praktikak BASMODEC S.L. enpre-san ari naiz burutzen, Hernanin, lehen mailatik. Enpresa honek pintura eta dekoraziorako produktuak saltzen ditu. Hasiera batean biltegian egiten nuen lan, bezeroei arreta ematen, fakturak eta albaranak egiten… Bertan hasi nintzen

    benetako enpresa munduari buruz ikas-ten. Gaur egun berriz, bulegoan egiten dut lan, telefonoari arreta emanez, faktu-razioa egiten, produktuei sarrera ematen biltegian…Zer nolako ekarpena egiten dizu eredu dualak?Eredu duala Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen abantailarik onena da. Enpresan nagoen bitartean klasean ikasten ditudan gauza asko praktikan jar ditzaket. Gainera, lanean nagoen bitar-tean klasean ikusten ez ditugun gauza eta kontzeptu berri asko ikasten ditut. Bikaina da ikasten nagoen bitartean lanean egotea, nahiz eta batzuetan oso gogorra izan.Atzerrira joateko aukerarik izan duzu?Bai, aurreko urtean Erresuma Batuan egon nintzen, Sheffielden, sei astez. Aur-ten Budapestera (Hungaria) noa, bost hilabetez. Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak?Gradua amaitzean master bat egitea gustatuko litzaidake, baina oraindik ez daukat erabakita zeri buruz. Gainera, beste hizkuntza bat ikasi nahiko nuke, seguruenik alemana.

    “Eredu duala Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen abantailarik onena da”Iker Imaz Gonzalez (21 urte, Hernani) myGADE (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, duala) graduko laugarren maila ikasten ari da Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean.IKER IMAZ GONZALEZ

    2012AN aurreneko probak egineta emaitzak aurkeztu ondo-ren, autokontrolaren bueltanan tolatu da AGIAC elkartea. Etahura hobetzea da haien helbu-rua: «zure tratamendu antiko-agulatzailearen kalitatea ho -be tzea. Etorkizuna eta eran -tzun kizunaren artean», dioha ien leloak.

    Egun, 2019ko au rreneko da -tu en arabera, 404 pertsonadauz kate autokontrolpean; etahorietatik, %71ak kon trol ezinhobea dau ka.

    Datuak hobetzea, helburuKalitatea hobetzearekin batera,autokontrolatzen den gaixoenkopurua ere areagotu eginnahi dute, «bizitza kalitatea erehobetzen» duelako.

    Bazkide egitea eta ikastarobat burutzea, ezinbestekoaSyntroma hartu eta ohikokon trolak betetzen dituztenekhar tu dezakete parte, betiere,gaixoak autokontrolatzekogo goa izanez gero. Horrezgain, AGIAC elkarteko bazkideegin beharko du gaixoak, eta

    ikastaro bat egin, autokontro-laren, aparatuaren eta aplika-zioaren ingurukoa; horieidagozkion kuotak ere ordain-du beharko dira.

    Aurreneko proba egin zute-netik, Roche farmazeutikare-kin elkarlanean aritu dirahorretarako. Hain zuzen, apa-ratua eta baita gaixoa etamedikua ha rre manetan jar -tzen dituen apli kazioa (mugi-korraren bi dez edota ordena-gariluaren bidez erabili daite-ke) ere, harek eginak dira.

    Autokontrola, bizi-kalitatearen alde

    Autokontrola hedatzea eta harenkalitatea hobetzeaizan da AGIAC elkartearen helburua, sortuzenetik.

    Autokontrola «daidealena, guregaixotasuna gukgeuk kudeatzea,dauzkagun ezagutzagutxiekin»

    Goiz Eguzkijubilatuen elkartekoordezkariekinbiltzekotan dira,elkartearen etaautokontrolarenberri emateko.

    Autokontrolatuen%71ak kontrol ezinhobea dauka.

  • // 62019-02-16 larunbataHERNANI

    BASQUE Culinary Centerrekoikasleak dira Jeongsoo Lee he -gokorearra (Suri deitzen dioteeskolan) Joan Campillo valen -tziarra, eta Marcos López san -turtziarra. Eta hiruek har tu kodute parte, «ilusio haun diz»,Ber tso Gutiziak ekitaldiko biga -rren zatia prestatzen, guti zie na,sukaldari eta zerbitzari lane tan.Datorren ostiralean izango da,BCCn bertan, Kronikak an to la -tuta, Insa lusen laguntza re kin.Arra tsaldeko 19:00etan ha si koda bertso saioa, Maialen Lu -janbio, Aitor Mendiluze, UnaiAgirre eta Onintza Enbeita re kin;eta gutizia bereziz osatu ta koafariaz gozatuko dute gero.

    «Ekitaldi bakoitza erronkabat da guretzat, guztiak dire la -ko ezberdinak. Eta Bertso Guti -ziak ekitaldiak, ilusio haundiaegiten digu, urteekin BCCkotra dizio bilakatu delako. Urterosaiatzen gara hobetzen, jen -deak ahalik eta gehien gozatude zan», azaldu du Lópezek.

    Sukaldaritza tradizionala,ukitu moderno batekinBertan eskainiko dutenari bu -ruz, aurrerapen bat egin dutehiru ikasleek: «sukaldaritzatradizionala egiten dugu, bai naukitu moderno batekin. Horiizaten da jendeak bilatzen due -na. Hori bai, ekitaldi bakoitzaezberdina izan dadin, plater be -reziak prestatzen ditugu bakoi -tzean», dio Campillok. Leek na -barmendu du, euskal ekitaldibat izango denez, hori izangodela «oinarrizko inspirazio itu -rria». Hori horrela, «tradizioaneta euskal produktuetan» oina -rrituko dira, Lópezek azalduduenez: «kalitate ezin hobea -ren eta zapore onenaren adi bi -de dira bertako produktuak».

    Jeongsoo Leek dioenez, «ber -tso saioaren ondoren, afari batmomentu ederra da, konpai -niaz eta giroaz gozatzen jarrai -tzeko». Eta jendea errepika tze -ko gogoz atera dadin saiatukodira: «eskuzabaltasun ekintzabat da sukaldaritza, guretzat.Gure onena ematen dugu, jen -deak ahalik eta gehien goza -tze ko. Eta lortu dugula ikustendugunean, gure sentimenduadeskribaezina da», dio Lópezek.

    Bere hitzak berretsi dituztebeste bi ikasleek: «sukaldariizatea ez da lanbide erraza, bai -na hala ere, gauza asko era -kutsi dizkit. Poz haundienak,lan gehien dagoen momen tu enondoren iristen dira. Platerekbezeroak asebete dituztela iku -si dezakezu, eta horrelako gau -zekin konturatu nintzen, su kal -daritza zela nire bizitzako bidea.Jatea zerbait gehiago izateanahi dut; esperientzia parega -bea», dio Leek.

    Campillok, bere aldetik, na -barmendu du: «presiopean lanegitearen txispa hori gustatzenzaigu; azkar egitea baina ondo.Eta benetan asebetetzen gai -tue na da, ikustea komentsalakpozik geratu direla».

    20 bat laguneko taldea,zerbitzu onena ematekoBertaratuak gustora atera tze ko,talde haundia ariko da lanean,

    20 bat lagunekoa: «gutxienezzortzi sukaldari izango gara,eta 10-12 zerbitzari egongelan,platerak zerbitzen eta edariakeskaintzen», azaldu dute.

    «Erronka nagusia da, egon -gela eta platerak prest izatea,komentsalak iristen diren mo -menturako. Horretarako, ondoantolatzea funtsezkoa da», na -barmendu du Campillok.

    Sukaldariak, bi egun lehe -nago hasten dira lanean: «per -tsona bakoitza plater bat edo bipres ta tzeaz arduratzen da, etaaurreko bi egunetan aritzengara lanean, egunerako denaprest izateko», dio Lópezek.

    Dena puntu-puntuan izanbehar dute egongelakoek ere,eta ekitaldia hasi aurretik, «ten -tuz begiratzen dugu, ontziak,mahai-tresnak eta kopak txu -kun-txukun daudela», azaldudu Jeongsoo Leek. Egongelanaurreneko esperientzia izango

    du berak, eta honetatik askoikastea espero du.

    «Ikuspegia zabaltzenlaguntzen digu BCCk;sukaldeko lana baino askozere gehiago da sukaldaritza»Egongelako lan hori da, BasqueCulinary Centerren deskubritudutenetako bat. «Gastrono mia -ren inguruko ikuspegia za bal -tzen laguntzen digu BCCk. Era -kusten digu, pentsatzeko etaego era jakin bati heltzeko mo -du ezberdinak daudela. Kon tu -ra tzen gara, sukaldatzea zatibat bakarrik dela, eta ez duzertan zabalena izan», adierazidu Marcos Lópezek.

    Hala uste du Jeongsoo Leekere: «chef baten egiteko nagu -sia ez da teknika kulinarioakikastea bakarrik; baita pro duk -tu, zerbitzu eta negozio berriaksortu eta garatzea ere. Produk -zio kulinariotik harago doaz,bai na ezinbestekoak dira, aha -lik eta ondoen garatzeko».

    Ikasturtearen hasieran, Mu -garitz jatetxeko Joserra Calvokeman zien hitzaldi bat daukagogoan, Joan Campillok: «egon -gelaren alderdia zabaldu zigunberak, askok buruan ez ge neu -kana. Sukaldeko lana bakarrik

    ikasten dugula pentsatzen du -gu askotan. Horrelako hitzaldiasko izaten ditugu, eta klaseanere sortzen dira gaiak, erakus -ten digutenak sukaldeko lanakbaino askoz ere gehiago delasukaldaritza, eta asko dau ka -gu la deskubritzeko, oraindik».

    «Produktu berarekin, biplater ezberdin bezain goxoprestatuko dituzte, kulturaezberdineko sukaldariek»Munduko txoko guztietatik eto -rritako ikasleak daude BCCn;eta guz tiak datoz bat, hori osoaberas ga rria dela denentzat.

    Leek berak azaldu du, «osobestelako» gastronomia aurki tuduela hemen, Hego Korea ko a -ren aldean: «uste dut oso au ke -ra ona izan zela hona etortzea,ikastera. Ez dut sukaldaritza ba -karrik ikasten; egunero daukataukera, bertako kultura, hiz -kun tza eta ohiturak ezagu tze -ko, eta horrek oso zoriontsuegiten nau», azpimarratu du.

    Gertuagotik, Valentziatik eto -rria da Campillo, eta nabar -men du du, sei herrialdetakoikasleak daudela bere taldean:«horrek asko aberasten dugure kultura gastronomikoa».

    Izan ere, osagai berberekinsukaldatzeko aukerak asko za -baltzen ditu, herrialde ezber di -netako kultura eta gastro no mi -ak ezagutzeak: «sekulako aniz -tasuna dago munduan, eta osomodu ezberdinetara ikusi etaulertzen dugu produktu bera.Eman patata bat Limako bati,eta gero Bilboko bati; bi plateroso ezberdin prestatuko di tuz -te, eta biak oso goxoak», na bar -mendu du santurtziarrak. yy

    Talde lana eta antolaketa ona ezinbestekoa dute sukaldean, Bertso Gutiziak bezalako ekitaldietan.

    «Eskuzabaltasun ekintza bat da sukaldaritza; gureonena ematea, jendeak ahalik eta gehien gozatzeko»Datorren ostiralean izango da Bertso Gutiziak ekitaldia, Basque Culinary Centerren; eta sukaldari zein zerbitzarilanetan ariko dira Jeongsoo Lee, Marcos López eta Joan Campillo, bertako ikasleak. «Ilusio haundia» egiten dieekitaldiak. «Sukaldaritza tradizionala, ukitu moderno batekin» izango da, prestatuko dutena.

    z BASQUE CULINARY CENTER BERTSO GUTIZIAK

    «Presiopean lan egitearen txispa horigustatzen zaigu; azkar egitea, baina ondo.Eta benetan asebetetzen gaituena da,ikustea komentsalak pozik geratu direla»

    BERTSO GUTIZIAKOtsailak 22, ostirala, BCCnArratsaldeko 19:00etan, bertsosaioa: Maialen Lujanbio, AitorMendiluze, Unai Agirre eta OnintzaEnbeita. Unai Elizasu gai-jartzaile.

    Ondoren, gutizia bereziz osatutakoluntx-afaria.

    Sarrerak: Dobera-Kronikako bazki -deek eta Kronikalariek 20 euro; gainerakoek, 25 euro.

    l Hernanin: Kronikaren bulegoan, etaKixkal eta Aralar tabernetan.l Astigarragan: Ikatza tabernan.

  • // 7 2019-02-16 larunbata HERNANI// KIROLAK

    z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

    EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    z ERRUGBIA

    Santboiana bihar,aurreneko finaleanAstebeteko atsedenaren ondoren,Santboiana hartuko du Hernanikbihar, 12:00etan, Lan daren. Seipartidu falta direnean, bakoitzafinal bat izango da trikoloreentzat,mailari eusteko lehian. yy

    z FUTBOLA

    Bi talde nagusiakZubipen, gaurEtxean ariko dira, asteburu hone-tan, CD Hernaniko neska zein mu -tilen talde nagusiak. Euskal Ligan,Tolosa hartuko dute Zubipen,18:30etan. Aurretik, 16:30etan,Aretxabaletaren kontra ariko diraOhorezko Erregional mailako muti-lak. Ez dute sarrerarik kobratuko. yy

    z ATLETISMOA

    Sagar Lasterrarako,azkeneko asteaDatorren larunbatean izango daSagar Lasterra, 11:00etan Ibarluzepoligonotik abiatu eta Ave Mariaparkera, 8,9 kilometroko ibilbidean.11:00etan hasiko da lasterketa.Izena emateko epea, ostiraleanbukatuko da, www.kirolprobak.cometa www.rockthesport.com weborrietan, 10 euroan. yy

    XXX. URTEURRENA

    Javier Alberdi“PASTELERO”

    Togon, deportazioan hila

    ETXEKOAK

    Hernanin, 2019ko otsailaren 16an

    30 urte pasa diren arrenegunero zaude aita, gure bihotzetan.

    Maite zaitugu.MARIA TERESA

    ARBIZA UGALDE- Goian Bego -

    Zure ilobak: Mari Pili, Maribel eta Iñaki, Ana Jesus, Miren etaErnesto, Martintxo, Jose Luis, Maria Rosa eta Jose; iloba-bilobak: Leire eta Arkaitz,Eunate eta Urko, Gorka, Ilune eta Uxue.

    Hernanin, 2019ko otsailaren 16an

    Tristea izan bada zu galtzea,tristeagoa izango zen zu ez ezagutzea.

    = MARIA TERESA ARBIZA UGALDE(Faustino Elizetxearen alarguna)

    Herenegun hil zen, 95 urte zituela - Goian Bego -

    Seme-alabak: Maria Rosa eta Rufino Elizalde, Iñaki eta NekaneArostegi, Javier eta Montserrat Lopez; bilobak: Jon eta Leire,Aitor, Mikel eta Mirari, Ane, Xabier eta Alba, eta Mireia; birloba:Laia; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etorzaiteztela GAUR, LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN,SAN JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik,mila esker.

    Hernanin, 2019ko otsailaren 16an

    Helbidea: Izpizua kaleaOHARRA: Gorputza Hernaniko ORBEGOZO EHORZKETA TANATORIOAN egongo daeguerdiko 12:00ak arte.

    MARIA TERESA ARBIZA UGALDE

    - Goian Bego -

    Zure bilobak: Jon, Aitor, Mikel, Ane, Xabier, Mireia eta Laia.

    Hernanin, 2019ko otsailaren 16an

    Amoña maitia, zuk emandakoagurekin gelditzen da.

    ESTEBAN ETXEBERRIAURREAGA

    DOBERA-KRONIKAKO ZUZENDARITZA ETA LANTALDEA

    Hernanin, 2019ko otsailaren 16an

    Besarkada bat familiari.

    I. URTEURRENA

    Feli Echegoyen Larrarte2018ko otsailaren 12an hil zen, 74 urterekin

    -Goian Bego-

    Ahizpak: Faustina eta Mari Carmen, ezkon anai-arrebak,ilobak, iloba txikiak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

    Urteurreneko meza, BIHAR, IGANDEA, eguerdiko 12:00etan, SANJOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2019ko otsailaren 16anHelbidea: Urbieta kalea

    =

    MIKELI MURGIA ILLARRETA

    EVAREN LAGUNAKRakel, Ana, Amaia, Rakel, Vero, Cris, Ainhoa eta Amaia

    Hernanin, 2019ko otsailaren 16an

    Besarkada handi bat familiari.

  • // 82019-02-16 larunbataURUMEA

    URUMEA bailarako ordezkarigazteenak izango dira Iker Zu -rutuza eta Borja Tejedor herna-niarrak, probintziako finaletan.Bigarren izan ziren Hernanikokanporaketan, Txintxua hotele-an, eta beteranoen kontra gal duzuten finala: «karta onak edobe te rania izan ote zen? Dene tikpixka bat. Beteraniak beti la -gun tzen du horrelakoetan»,kon tatu dute bi gazteek.

    Edozein kasutan, finalerairis tearekin pozik dagoeneko:«esan ziguten, finalista izandabi bikoteak geundela sailkatuta

    Gipuzkoakora, eta beraz, lasaihartu genuen finala. Ordurakopar tida asko ziren jokatutako-ak, eta dagoeneko nahiko ne ka -tuta, katxondeoan jokatu ge nu -en finala bi bikoteek, presiorikgabe», diote.

    Izan ere, Gipuzkoakora sail-katzearekin «pozik» zeuden Zu -rutuza eta Tejedor: «egunpasajoango gara Zaldibiara, ondopasatzera. Eta ea zorte pixka batdaukagun han. Partida ba tzukjokatu, eta karta onak to ka tuzgero, saiatuko gara zerbaitgehi ago egiten». Hori bai, urruti

    iristeko presiorik ez dau kate,eta ez dijoaz «ezer be rezirik egi -teko asmoarekin».

    «Esaten dute aurrenekoanzortea izaten dela... Ea aurreraino iristen garen!»Hasiberriaren zortea da, bi her -naniarrek espero dutena: «la -gu n artean jokatu izan dugubiok, soziedadean eta; baina bi -ko te bezala, ia inoiz. Ez dakit ezote den aurreneko aldia izan...»,kontatu du Zurutuzak: «esatendute aurrenekoan zortea izatendela... Ea aurreraino iristen ga -

    ren, orduan!».Gainera, herriko mus txa-

    pelketetan bai, baina horrelakotxapelketa batean aurrenekoaldia zuten biek: «ez zaigu gaiz-ki atera estreinaldia. Osti raleanbertan, kanporaketaren egune-an, jakin genuen joka tze koazela; eta animatu egin ginen,elkarrekin apuntatzera».

    Aurretik bikote bezala ez ari -tu arren, ondo moldatu zirenbiak, elkarrekin: «hiru partidajokatu genituen guztira, etakartak tokatuta eta lasai joka-

    tuta, ondo aritu ginen», diote.Jokatzeko modua, gutxienekoaomen... «Ez dakit ba nik, buruaskorekin jokatzen dugun!», dioZurutuzak: «Borja akaso segu-ruagoa da, eta niri gehiago gus-tatzen zait arriskatzea. Bai nahorri buruz ez genuen hitz egin,jokatzen hasi aurretik. Bakoi -tzak, nahi zuen bezala». Azkenbatean, «trago bat hartu, jokatueta ondo pasatzea» zu ten hel-burua, kanporaketa jo ka tzeraanimatu zirenean; «eta ondoatera zitzaigun». yy

    EZ dira hasiberriak musean,Garikoitz Pascual eta JoxemiAyerbe; ezta bikote bezala ere:«betidanik ezagutzen duguelkar, koadrilakoak gara, etaaskotan aritu gara elkarrekinmusean», diote. Hori horrela, ezda harritzekoa, bikote bezalaprimeran moldatzea: «ez dau -ka gu ohiturarik keinurik egite-ko, baina begirada batekinuler tzen dugu elkar, askotan»,nabarmendu dute.

    Bikote ona osatzen dutela,orain bi urte ere erakutsi zuten.

    Izan ere, aurten bezala, Her na -niko kanporaketa irabazi zutenorduan ere: «Aralar tabernanjokatu zen, eta irabazi egin ge -nuen. Joan den urtean ez zenkanporaketarik jokatu Herna -nin. Beraz, gure kasuan, bialdiz jokatu, eta bietan irabazidugu. Efektiboak bagarela esandaiteke, behintzat».

    Aurtengo kanporaketan, au -rreneko partida izan zen, bera -iei gehien kosta zitzaiena: «gerokarta onak tokatu zi tzaizkigun,eta haiek agindu zu ten, baita

    finalean ere». Eta azaldu dute,gustora aritu zirela finalean:«par ti da hori polita izan zen, bibikoteak Gipuzkoakora sailka-tuta geun denez, umore ederre-an aritu ginelako».

    «Jakinda zer topatuko dugunGipuzkoakoan, gogotsu goaz»Gipuzkoakoan duten esperien -tzia, lagun izango dute Zaldi bi -an: «Ibarran aritu ginen orainbi urte, eta sekulako esperien -tzia izan zen guretzat. Hura zerzen ezagutzeko balio izan zigun.

    Eta aurten, jakinda zer topatu-ko dugun, gogotsu goaz. Gaine -ra, ikusita formatua aldatukodutela, eta lau bikoteko mul -tzotan ariko garela hasieran,gutxienez hiru partida ziurta-tuta dauzkagu». Edozein kasu-tan, ahal duten urrutien iritsinahi dute: «ondo pasatzea dahel burua, baina ahal den urru-tien iritsi nahi dugu, eta posible

    bada, finala irabaztera joangogara. Musean ez bazaizu gus-tatzen irabaztea...».

    Eta saltsa ere jarri nahi izandu Garikoitzek: «loiolatarra daJoxemi; eta ni ere bai, izatez,baina 20 urte daramazkit Her -nanin bizitzen. Txispa jartzekoona da hori, bi loiolatar izangogarela Hernaniren ordezkari,Gipuz koa ko finalean!». yy

    Probintziako finaletan, bailarako lau bikoteBIGARREN fasean sartu da Eus -kal Herriko Mus Txapelketa, etaprobintziako finalak jokatukodituzte datorren larunbatean,otsailaren 23an.

    Horrela, Gipuzkoako eta Na -

    farroako finaletan ariko dira,Urumea bailarako muslariak.Juanito eta Iban Eskudero aita-seme goizuetarrek, Iruñan dau -kate zita, Alde Zaharreko Arra -no elkartean, goizeko 08:30etan

    hasita. Eta Zaldibian ariko dira,beste hiru bikoteak: HernanikoGari koitz Paskual eta JoxemiAyer be, eta Iker Zurutuza etaBorja Tejedor; eta EreñotzukoJoxan eta Hodei Egaña aita-se -

    meak. Arratsaldez jokatuko di -tuzte partidak gipuzkoarrek,15:00etan hasita, ZaldibiakoHerri Antzo kian.

    Haietakoren bat Euskal He -rriko finalera iritsiko ote? yy

    Gipuzkoako etaNafarroako finalakjokatuko dituzte,gaur zortzi.

    Garikoitz Pascual eta Joxemi Ayerbe.

    z EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

    «Keinurik ez; begirada batekinulertzen dugu elkar»Bigarren aldiz irabazi dute Hernaniko kanporaketa, GarikoitzPascualek eta Joxemi Ayerbek: «Zaldibian, ondo pasatzea izango dahelburua; baina posible bada, finala irabaztera joango gara».

    z HERNANI GARIKOITZ PASCUAL ETA JOXEMI AYERBE

    Borja Tejedor eta Iker Zurutuza.

    «Ez dakit ba, buru askorekinjokatzen dugun!»Bigarren izan ziren Iker Zurutuza eta Borja Tejedor, Hernanikoan:«jakinda dagoeneko sailkatuta geundela Gipuzkoako finalerako, lasaiaritu ginen denak finalean, katxondeoan», kontatu dute.

    z HERNANI IKER ZURUTUZA ETA BORJA TEJEDOR

  • // 9 2019-02-16 larunbata URUMEA

    BIAK etxe berekoak, Portolokoakizanda ere, gutxitan aritu diraelkarrekin musean, Juanito etaIban Eskudero aita-semeak. Mu -se ra ko ohituraik ez dute falta,batak zein besteak, baina lagu-nekin aritzen dira gehienetan.

    «Aurreneko aldietakoa» zu -ten bikote bezala, Euskal Herri -ko Mus Txapelketaren kanpora -keta, Goizuetan: «joan den ur -te an Alain Goizueta lagunarekinaritu nintzen ni», dio Iba nek,«eta aurten ere berarekin ari -tzekoa nintzen. Baina azkeneanezin izan zuen, eta elkarrekin

    apuntatu ginen aita eta biok».Eta ederki atera zitzaien!

    Irabazi egin zuten elkarrekin:«aurten bikote gutxi xamar izangara, sei bakarrik. Hala ere, ezgenuen espero irabaztea, bainazortea alde izan genuen!», azal -du dute. Eta kontatu dute, fina-la baino gehiago kosta zitzaiz-kiela aurreko kanporaketak:«finalean nahiko erraz irabazigenuen. Aurreneko ustela lortu,eta bigarrena irabaztear ginela,ezustean galdu genuen ordagobat. Baina azkenekoan, kartaonak etorri zitzaizkigun berri-

    ro. Finala baino, aurreko parti-dak izan ziren zailagoak».

    «Jokatzeko modu desberdina»,Juanitok eta IbanekIrabazterik ez zuten espero...eta elkarrekin hain ondo mol-datzerik ere ez, azaldu dutenez.«Espero baino hobeto moldatuginen. Jokatzeko mo du desber-dinak dauzkagu biok... Segu ras -ki horregatik moldatuko ginenhain ondo!», diote. Izan ere,Jua nito aita nahiko segurola dajokoan, eta Iban semea, be rriz,gehiago arriskatzea gus tatzen

    zaion horietakoa.Desberdin jokatuta ere, mus

    jokalari trebeak direla eraku -tsita daukate biek. Juanitokira bazi izan du Goizuetako txa-pelketa, eta Ibanek, joan denurtean, Goizuetako kanporake-ta ira bazi bakarrik ez, EuskalHerrikoan oso urruti iritsi zen,Alain Goizuetarekin: Nafa rroa -ko finala gainditu, eta EuskalHerriko 128 muslari onenenartean aritu ziren, final haun-dian. Bertan, ligaxkako hirupartidak irabazi, eta 32 onenenartean sartu ziren, gerora txa-peldun izanen zirenen kontra

    galtzeko azkenean. Iazko balen -tria errepikatzerik ez du esperoIban Eskuderok, eta horretarakopresiorik, behintzat, ez du sen-titzen. Baina behin Nafa rroakofinalera iritsita, ahal den urru-tien iritsi nahi dute: «saiatukogara goizeko kanporaketetatikaurrera egiten, eta arratsalde-koak jokatzeko sailkatzen».

    Hasierako plana, edozeinkasutan, egun polita pasatzeaizanen dute: «eguna pasatzerajoanen gara Iruñara, eta aurre-ra egiten badugu, primeran.Baina bikote pila bat gara, etazaila da», diote. yy

    GABONETAN jokatu zuten kan-poraketa Ereñotzun, abendua-ren 23an, Irrintzi tabernan.Bai larako aurreneko kanpora-keta izan zen, eta Joxan etaHodei Egaña aita-semeak, bai-larako aurreneko sailkatuak,probin tziako finaletarako.

    Beraiek nagusitu ziren, be -deratzi bikoteren artean: «hirupartida jokatu genituen, eta fi -nala erraz irabazi genuen,Pello eta Jabier Oskozen kon-tra, kar ta onak etorri zitzaizki-gun eta», azaldu dute.Finalean bakarrik ez, kanpora-keta osoan izan zu ten zorteona, beraiek diotenez, eta«kar ten laguntzarekin» lor tuomen zuten pasea.

    «Seguru jokatzea gustatzenzaigu bioi»Askotan aritzen dira museanelkarrekin: «astean behin jo -

    ka tzen dugu, elkartean; etaho rre kin nahiko. Baina txapel-ketarik apenas jokatzendugu». Joan den urtean bai,jokatu zu ten Ereñotzuko kan-poraketa, baikoitzak lagunbanarekin: «orduan ez ginenhain urruti iritsi, aurten hobe-to atera zai gu. Baina tokatzenden egunaren arabera da».

    Jokatzeko moduan, antze-koak dira Joxan eta Hodei:

    «seguru jokatzea gustatzenzai gu bioi. Eta gauzak ondodijoazenean, ondo moldatzengara; baina gaizki dijoazene-an... el ka rri aguantatzea besteerremediorik ez daukagu!».

    Orain, Zaldibiara, «egun ez -berdin bat pasatzeko asmoz»joango dira, baina helbururikez diote jartzen bere buruari:«bazkaldu, eta partida batzukjokatuko ditugu behin tzat!». yy

    Joxan eta Hodei Egaña, erdian, Ereñotzuko kanporaketa irabazi ondoren.

    «Gauzak ondo dijoazenean bai,ondo moldatzen gara...»Joxan eta Hodei Egaña aita-semeek irabazi zuten Ereñotzuko kanporaketa, «kartek lagundu» egin zietelako. Antzekoak dira musean,seguru jokatzea gustatzen zaie. «Egun desberdin bat» bizitzera joangodira Zaldibiara, datorren larunbatean.

    z EREÑOTZU JOXAN ETA HODEI EGAÑA

    Iban eta Juanito Eskudero aita-semeak.

    «Polita izan da elkarrekin irabaztea, gutxitan jokatu dugu bikote bezala»Goizuetako kanporaketa irabazi zuten Juanito eta Iban Eskudero aita-semeek. «Espero baino hobeto» moldatu ziren elkarrekin: «desberdinjokatzen dugu... horregatik moldatuko ginen ondo!».

    z GOIZUETA JUANITO ETA IBAN ESKUDERO

  • // 102019-02-16 larunbataASTIGARRAGA

    «Astigarraga herri gaztea da eta beste euskaldunenardura berdinak dituzte; prekarietatea eta etxebitza»

    «GAZTERIA funtsezko ardatzbat da», adierazi zuen UrkiriSalaberriak, Astigarragan eginden Gazteria Plan berriarenDiagno siaren aurkezpenean.Asti garragan egin zen azkena1990 urtekoa da eta gaur egun-go gazteen errealitatera hurbil-du eta hobeto ezagutzeko, geroplanak abian jartzeko, beha-rrezkoa ikusi du Udalak.

    Honela, Aztiker Ikerketasozio logikoan espezializatuta-ko kooperatibarekin kontaktu -an jarri eta diagnosia egitekoes katu zaio Mikel Arostegi gaz-teri teknikaria eta Gaztelo ka -leko langileen elkarlanarekin.Ostegunean aurkeztu zu tenlana.

    Aztikerreko Xabier Lukekeman zituen datuak. «Hiruadin tartean banatu ditugu (12-17, 18-25 eta 26-35 urte) galdeke-tak eta maila kuantitatiboan(datuak lortuz) eta kualitatibo-

    an (elkarrizketak eginez)».Emaitzek datu esanguratsu

    batzuk utzi dituzte. Kuan ti ta -tiboki kontuan hartu beharomen da Astigarraga, Euska -direkin alderatuz, askoz erehe rri gazteagoa dela. Pira mi -dea asko zabalagoa da gazteenadin tartean. Biztan leria erebi koiztu egin da azken bihamar kadetan. «Horrek esanna hi du hurrengo bi hamar -kade tan gazteek protagonismohaundia edukiko dutela he -rrian eta herria oraindik eregehi ago haziko da», adierazizuen Lukek.

    Antzekotasunak EAErekinKualitatiboki ordea Astiga rragaeta Euskal Auto nomi Erki -degoaren artean antzekotasu-nak askoz ere haundiagoakdira. «Euskerari dagokionezgazteenak dira gehien erabil -tzen dutenak, baina gazteek,

    batez ere 18 urtetik gorakoek,gehiago ezagutu arren gutxia-go erabiltzen dute». Etxebizitzaeta lana dira gehien ardura -tzen dien bi gai nagusiak.«Gainera jakitun dira lana eginnahi duten arlo horretan pre-karietatea gero eta haundiagoadela eta horrek emantzipazioanahi baino beranduago egingodutela».

    Aisialdiari dagokionez, bi

    adin tarte helduenetan Asti -garragan gune falta nabaritzendute eta Donostia aipa tzen dahori aurkitzen duten lekubezala. «Musika entzutea etazi nea aipatzen dituzte. Kiroljarduera ohikoagoa da mutilenartean».

    Arduratzen duen beste gaiakohesio falta da. «Hazkundedemografikoari lotua dagokohesio falta. Bizikidetza ez

    dago arriskuan, baina ez dagoduela urte batzuk zegoen kohe-sio hori gazte eta helduen arte-an Astigarragan». Datu haueketa gehiago kontuan hartutaUdalak Gaz teri Plana du abianetorkizunean. Auto no mia etaemantzipazioa bultzatu, bizikalitatea hobetu, Udala etagazteak hurbildu eta nortasunkolektiboa erdigunean jartzeaproposatu zuen Lukek. yy

    Udalak Gazteria Plana jarri du abian etalehendabiziko pausoa, diagnosia, aurkeztudu Aztikerrren eskutik. «Euskera gutxiagoerabiltzen dute eta herri kohesioa galdu da».

    Xabier Luke Aztikerreko arduraduna, Uikiri Salaberria zinegotzia eta Mikel Arostegi gazteri teknikaria.

    z GAZTERI PLANA

    Astigarragak CIOT nazioarteko kongresuan hartuko duparte, bere paisaiaren ekintza plana ezagutarazteko

    ASTIGARRAGAK Lurralde Anto la -menduaren Nazioarteko Kon -gresuan parte hartuko du mar -txoaren 13, 14 eta 15ean San tan -derren, Kantabriako Uni ber tsi -tateko kanpusean.

    Zorione Etxezarraga alkateaizango da ordezkaria eta pasaden ostegunean udaletxeanaurkeztu zuten CIOT kongresuaFUNDICOT-Lurralde Antola men - du aren Profesioarteko el kar tekoRaoul Servert lehendakari orde-arekin batera.

    Bede ratzigarren kongresuaizango da eta lehenengo aldizparte hartuko du AstigarragakoUdalak. Kongresua CantabriakoGobernuaren eta Eusko Jaur la -ritzarekin batera antolatzen da.

    «Nahiz eta Eusko Jaur la ri tza etaForu Aldundiak parte har tu,aurreneko aldia da Eus kalHerriko udalerri batek par te har - tzen duena» aipatu zuenServertek.

    Guztira 98 txostengile egon-go dira Mundu osotik etorrita-koak. Eta beraien artean Asti -garragaren proiektuak, paisaiaeta lurraldearen antolamen-duaren inguruan, leku garran -tzitsua edukiko du.

    2015ean hasi zuen prozesuaSantiomendi-Landarbaso Pai -sa ia rako Ekin tza Planarekin.«Nork esango zigun urte horre-tan hain ibilbide oparoa egingogenuenik», aipatu zuen Etxeza -rragak. «Ikasi dugu lurraldea-

    ren ikuspegi berri bat proposa -tzen. Herri tarren partehartzeaere ezinbestekoa da, eta dato-rren astean bertan saio berribat dugu. Estrategia propioa daUdala rentzat eta udalerriaren -tzat. Lankidetza bat egingodugu kongresuan. Erronka etaohore haundi bat da guretzat.Zer urrats eman ditugun azal-duko dugu, kokatzeko gureburua txikitasunetik horrelakoitsaso zabalean. Benetan poz-garria da honelako aukera iza-tea, Udalak egin duen ahaleginhonek ekarpena egiteko auke-ra. Ekintza planarekin nolahasi ginen, herritarrei zabal -tzea, partehar tzea... nola izandiren erakutsiko dugu». yy

    Santanderren egingo da martxoaren erdialdean eta Astigarragak eman dituen urratsak erakutsiko ditu. «Ohoreeta erronka bat da, gainera kontuan izanda Euskal Herriko lehenengo herria garela partehartzen», dio alkateak.

    z KONGRESUA

    Raoul Servert eta Zorione Etxezarraga.

  • // 11 2019-02-16 larunbata ASTIGARRAGA

    Azkoitiko Iraurgi eta Aiztondoabesbatzek, kontzertua gaur

    AZKOITIKO Iraurgi eta Asti -garragako Aiztondo abesbatzakkontzertua eskainiko duteelkarrekin, 19:30etan, gaurAndre Mari elizan. IñakiMadagan eta Igor Arroyozuzendariek zuzenduko dituzteguztira zortzi abesti. Doinudesberdinak entzungo dituzte

    elizara hurbiltzen direnak. Javier Bustoren Lux fulgebi-

    tekin hasiko dira eta ondoren-go kantuak abestuko dituztejarraian hurrenez hurren: Ubicaritas (Ola Gjeilo); Oi amaEuskal Herri (Benito Lertxundi-harmonizazioa L. Ondarra);Mary did you know? (Clay

    Aiken-Moldaketa Pentatonix);Bésame mucho (ConsuelitoVelazquez-Moldaketa I. Gal -van); Alfonsina y el mar (ArielRamirez); Mutil txaleko gorri(Junkal Guerrero) eta S'NaniBog (Anonimoa 19garren men-deko ortodoxiako liturgia erru-siarra). yy

    Zortzi kantu abestuko dituzte elkarrekin Andre Mari elizan,19:30etatik aurrera Iñaki Madagan eta Igor Arroyok zuzenduta.

    Añarbe enpresa uraren hornikuntzanegiten ari den obraren aldaketak,Anuskako lanak luzatuko ditu

    AZKEN egunetan ustekabekoasortu da Anuska inguruneanAñarbeko uren horniketarenberriketan. Añarbek ohartarazidu, Kale Nagusia perpendiku-larki zeharkatzen duen hodite-rian jarri den giltzak, dardarakeragin ditzazkela eremuan,horregatik Kale Nagusia 51 zen -bakiko hoditeria 20 metromugitu behar izan dute Anus kaaldera.

    Hiru aste atzeratuko diralanak eta ur mozketa astelehen gaueanObran egon den norabide alda-ketak, eguraldi txarrari gehitu-ta, aurreikusita zegoena bainohiru aste gehiago atzeratu ara-ziko ditu lanak. Gainera, obrakirauten duen bitartean, Anus ka

    parean dauden bi aparkalekuakezingo dira erabili, horietakobat desgaitasuna dutenentzekodelarik. Oso posible da obrakauzoan dagoen skate parkekotubo erdiari eragitea, eta beha-rrezkoa izan ezkero kendu egin-go litzateke.

    Gainera, astelehenean,23:00 etatik, astearteko goizeko06:00ak bitarte ura moztuko da.

    Kultur etxeko lorategia berrituko daAñarbeko obrak aprobetxatuz,Astigarragako Udalak gauregungo kultur etxeko lorategikobeheko aldea berrituko du.Lanek auzorako irisgarritasunahobetuko du, eta aldi berean,lorategi-pasealekuko elementudesberdinak elkartuko dira

    ingurunearekin: udal gober-nuak lan egingo du hobetzekoondorengo elementuak; espaloiestuak, ikusmenarentzat talkahaundia sortzen duen harre-siak, hondakinentzako konte-nedoreak, lorategiko errefuxak,bi eskailera, eta zementuzkohodi-erdia.

    Argiztatutakoa eta irisgarriaden bide bat eraikitzea ahalbi-detuko du obrak, atsedenerakoelementu desberdinekin. Baitaere, bide berria eta Kale Na gu -siaren arteko eremua birplan-teatuko da, eta elementu be -rriak ere gehituko zaizkie: itxa-ron lekua, berritutako hiri al -tzariak, aisialdi gunea...

    Bizilagunek aldaketen berriizan dezaten, laister bilera batantolatuko da. yy

    z KONTZERTUA

    z UDALA

    Iñude eta artzaien konpartsa bueltan da Astigarragan

    ASTIGARRAGAN galdu zen ospa-kizun bat berreskuratuko dutedatorren astean. Inauterienbuel tan iñude eta artzaienkon partsa egoten da herri as -kotan eta herrian ere egingo daaurten 2002 eta 2012 urteenartean egin eta gero. Be reziaizango da, Asti garragako Inau -teri igan dea: iñude eta ar -tzaien konpartsa Astigar dan -tza taldeak antolatuko bai tuhu rrengo martxoaren 3an.

    Ergobiako plazatik abiatukoda desfilea, goizeko 11:30etan,eta herria zeharkatu ondoren,Joseba Barandiaran plazarairitsiko dira ordubetera, eguer -diko 12:30etan. Bertan, plazadan tza saioa eskainiko dute,herritar guztientzat.

    Astigar taldeko dantzariekantzeztu eta dantzatuko duteiñude eta artzaien paperean;baina kalejiran parte hartzea,irekia izango da, garaiko jan -tziekin mozorrotuta, zenbaitpertsonaia irudikatuz. Horre -ta rako, gainera, jantziak ba na -tuko ditu Astigarrek, nahi du -ten guztientzat, bere egoitzan.

    Antzerkiari laguntzeko, nos -ki, musikarik ez da faltako:txaranga, danborrada, txistu-lariak, trikitilariak...

    Azkeneko urteotan Goizue -ta, Oria eta Lantzeko inauteriakAstigarragara ekarri ondoren,Astigarrek berreskuratu nahiizan ditu iñude eta artzaiak,partehartze zabalagoa eskain -tzen baitute. yy

    z ASTIGAR DANTZA TALDEA INAUTERIAK

    Martxoaren 3an izango da, eta kalejiranateratzeko, jantziak utziko ditu Astigarrek.

    Azkoitiko Iraurgi Abesbatza Astigarragan egongo da gaur elizan abesten.

    Eremuan sortu diren dardaren ondorioz, hoditerian jarri den giltzaKale Nagusia 51 zenbakitik 20 metro mugituko da Anuska aldera. Odol ematea datorren

    ostiralean egingo da

    ASTIGARRAGAKO odol emaileekzita dute datorren ostiraleanotsailaren 22an, 18:30etatik20:30etara, herriko anbulate-gian. Odol emaileen elkartetikdei egiten die herritarrei hur-biltzera, odola behar baita.«Odola ematea beste batzueibizitzeko aukera ematea da.Emailearentzat une bat bainoez da, baina gaixo askorentzatbizitza izan daiteke. Odol-emate bakoitzetik hiru odol-osagai lortzen dira, berezko

    aplikazioak dituztenak, etaesan dezakegu hiru gaixorilaguntzen dietela. Dohaintza ezda izan behar tragedia edolarrialdiko egoerekin lotuta,baizik eta eguneroko eta ohikoekintza izan behar du gurebizitzan. Odola ezin da egin».

    Elkarteak eskerrak emannahi dizkie, emaile guztiei,Asti ga rra gako Odol EmaileenElkarteko Ordezkaritzak anto-latu du jarduera hau, etaUdalak babesten du. yy

    z ODOL EMATEA

    Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etaraanbulategian izango da.

    Odol emaileek zita berria dute datorren ostiralean anbulategian.

  • // 122019-02-16 larunbataASTIGARRAGA

    ‘Oihaneko kuadrilla’animazio pelikula, gaur

    ZINE saioa eskainiko da gaur,kultur etxean 17:00etan. Etaaukeratutako pelikula, Oiha ne -ko kuadrilla (The Jungle Bunch)izan da. Euskeraz emango daeta sarrerak 2 euro balio ditu.Ani maziozko pelikula da.

    Filmak txikienei balio onaketa garrantzitsuak erakustendizkie eta, horien artean, hona-ko hauek nabarmendu behardira: elkartasuna, adiskideta-suna eta taldearen indarra.Gainera, Indiana Jones, Misión:

    Imposible eta Rocky saga ezagu-nen erreferentzia zinematogra-fiko dibertigarriak jasotzenditu. Oihanaren bihotzeanbide gabekeriaren aurka borro-ka egiten duten animalientalde baten historia kontatzendu. Maurice, tigre boteretsuadela uste duen pinguinoa da.Alboan izango ditu Juniorsemea, tigre-arraina, Miguel,gorila indartsu eta maitagarria,eta Batricia, iluntasunari bel-dur dion saguzarra. yy

    z ZINEA

    17:00etan hasiko da kultur etxean etaeuskeraz eskainiko da 2 euroan.

    z HITZALDIA

    ‘Frustazioaren beharra’, osteguneanJuan Carlos Alonso psikologoak ostegunean, 18:30etan, hitzaldiaeskainiko du herri eskolako aretoan. Zer den frustrazioa eta moduegokian seme-alabak hezteko beharrezkoa dela azalduko du. Gauregun, zergatik den hain zaila ez esatea eta zein portaeren aurreanerabili behar den ere argituko du. yy

    z IKUSKIZUN MUSIKALA

    Sarrerak salgai ‘Epa txiki’ ikustekoDemodé Quartet taldearen Epa Txiki ikuskizun musikala ikustekosarrerak salgai daude. Musika umorea eta, beti bezala, abesti tradi-zionalen bertsio harrigarriak dira. Datorren igandean, otsailaren 24aneskainiko da kultur etxean, 17:00etan. Sarrerak salgai daude 2,5eurotan haurrentzat eta 5 euroan helduentzat. yy

    Kilometroak erosi eta laguntzaileegiteko aukerak zabalik daude

    KORRIKA 2019 apirilaren 13kogoizaldean pasako da Asti ga -rraga eta Hernanitik eta dagoe-neko motoirrak piztu dira etagiroa berotzen ari da.

    Antolatzaileek, aditzeraeman zituzten pasa den astean,harremanetarako bi deak, kilo-

    metroak eskura tzeko etaKorrika laguntzaile egiteko:[email protected],edo [email protected] kontaktuan jartzeko helbi-de elektronikoak.

    Horretarako epea zabalikdago, eta aurtengo Korrikaren

    kamixetak, bixerak, pinak...eskuragarri daude dagoeneko,AEKren euskaltegietan. Aur -tengo leloa Klika da eta, aukerabat erakusten du; «klik egiteaaukera bat delako. Eta euskera-ren alde egitea ere, au kera batda» diote antolatzaileek. yy

    z KORRIKA 2019

    Apirilaren 13ko goizaldean pasako da Astigarragatik eta kontaktuan jartzeko helbidea ‘[email protected]’ da.

    Agustin Otxotorena Zipoitzako hitzaldian.

    Agustin Otxotorenaeta VenezuelaAgustin Otxotorenak 20 urtedaramatza bizitzen Venezuelaneta azken hilabeteetako gertaereninguruan hitzaldia eman zuenZipotzan. Aberri hegoamerikarrakazken hamarkadetan izan dueneboluzio politikoa ere aztertuzuen hitzaldian. «VenezuelaEstatu Batuetako inperialismoa-ren jomugan dago eta estatukolpe baten aurrean gaude.Estatu Batueri aurre egiten dio-nak blokeo ekonomikoa jasatendu Kuba eta azken urteetanVenezuelari gertatzen ari zaionbezala. Mendebaldeko herrialde-ek jarraipena egiten diote». yy

    z HITZALDIA

  • // 13 2019-02-16 larunbata ASTIGARRAGA

    Euskadi aurrena jardunaldi batenfaltan, Espainiako Kopan

    JAIME Romero seigarren etaTelmo Semperena hamaikaga-rren daude sailkatuta pistakoEspainiako Kopan. Bigarren jar-dunaldia korritu zen MadrilgoGala pagar belodromoan eta biastigartarrak Euskadiko selek-zioarekin aritu ziren.

    Tempo, scratch eta puntua-ketan korritu zuten larunbataeta igandean. Romero hirufinaletara sailkatu zen eta hiru-garren, hamargarren eta lauga-rren amaitu zituen, hurrenezhu rren. Telmo tempo eta pun-tuaketako finaletan aritu zen

    eta hamabosgarren eta zortzi-garren geratu zen. Selekzioka,jardunaldi baten faltan, Eus -kadik irabazi zuen Galapa ga -rren Madrilen aurretik. Orainlehendabizi dau de sailkapene-an Balear irlak eta Valentziarenaurretik. yy

    z TXIRRINDULARITZA

    Jaime Romero seigarren dago sailkatua eta Telmo Semperenahamaikagarren Galapagarreko bigarren jardunaldia eta gero.

    z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK

    z XAGUXAR

    Ludoteka arratsaldez irekiko da gaurXaguxarrek antolatuta, 16:30etatik 18:00etara tailerrak, eskulanak,jolasak... antolatuko dira gaur 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat kul-tur etxean ludoteka irekian. yy

    z MUSIKA ESKOLA

    Ikasle helduen entzunaldia, ostiraleanIkasle helduen musika taldeek otsailaren 22an, ostiralean, entzunal-dia eskainiko dute, Norberto Almandoz musika eskolan, 20:00etan.Sarrera irekia da. yy

    z GAZTE LOKALA

    Eskalatzera irteera eta sukaldaritzaAsteburu honetarako bi ekintza antolatu dituzte gazte lokalekoek.Gaur eskalatzera irtengo dira eta bihar sukaldaritza tailerra antolatuda, Indiako janariekin. yy

    z GURASOLAGUN

    Beste saio bat, datorren osteguneanGurasoek elkarrekin euskeraz ari tzeko, Gurasolagun saioa egingo daostegunean, 16:45etatik aurrera ikastolako jangela txikian. Izenaeman behar da aurretik: 943 33 50 64 edo [email protected]. yy

    z PRESO ETA IHESLARIAK

    Astelehenean elkarretaratze berriaAstigarragako preso eta iheslarien senideek gogorarazi dute astero,astelehenarekin elkarretaratzea egiten dutela Joseba Barandiaranplazaren parean, iluntzeko 20:00etan. Etzi ere halaxe egingo dute. yy

    z MUNDARRO

    Iraupen eskia familian egiteko aukeraMundarrok iraupen eski jardueraz familian gozatzeko Somportera irte-era antolatu du, martxoaren 9 eta 10ean. Otsailaren 28a arte kirol-degian edo [email protected] webgunean eman daitekeizena. Martxoaren 1ean, 16:00etan, bilera egingo da kiroldegian irte-eraren xehetasunak argitzeko. Familientzat prezio bereziak daude etakotxe partikularretan joango dira. yy

    Ez da partidu erraza, Mundarrokgaur Billabonan jokatuko duena

    ASTEBURU garrantzitsua izangoda Mundarroko futbol taldeen -tzat. Erregional Preferentekotaldeak Billabonaren kontrajokatuko du gaur, 15:30etan,Arratzainen. Aurreko astean2019ko lehenengo garaipenalortu zuen etxean eta orain bidehorretatik jarraitu nahi dute

    aurkari zuzen baten aurka. Mundarro, hirugarren, eta

    Billabonaren, bosgarren, artekopuntu aldea seikoa da.

    Bost partidu jokatuko diraZarkumendeginAsteburuan zehar Zarkumen -degin bost partidu jokatuko dira

    eta garrantzitsuena jubenilenada. Lider daude ohorezko mai-lan, bigarrenarekiko bost pun-tuko aldearekin. Gaur, 15:30etanjokatuko dute Mariñoren kon-tra, eta irabazi ezkero lidertzasendotuko lukete. Igoera posibleda eta gaur irabaztea pausohaundi bat. yy

    z FUTBOLA

    15:30etan jokatuko du Billabonako Arratzainen; ordu bereanZarkumendegin, jubenilak Mariñoren kontra lidertza sendotzera.

    Euskadiko selekzioko txirrindulari gazteak eta ordezkariak Galapagarren. Tartean, Semperena eta Romero, eskuinaldean.

    Neskak liderraren kontra, kiroldegian

    MUNDARROKO neskek aurkarigogorra edukiko dute gaur,16:00etan, kiroldegiko pistan.Zast neskak liderrak egingo dubisita eta partida bakarra galdu

    dute denboraldi osoan. Azke -neko bi partiduak irabazi dituz-te astigartarrek, eta estu nahidituzte hartu aurkariak.

    Muti lek, berriz, Donostian

    jokatuko dute, gaur, 20:00etan,Benta Berriko kiroldegian. AldeZaharra da lehiakidea, eta asti-gartarrak dira partidua irabaz-teko faborito. yy

    z SASKIBALOIA

    16:00etan hasiko da partidua. Mutilak, berriz, Donostiako Alde Zaharraren aurka ariko dira, 20:00etan, Benta Berrin.

  • // 142019-02-16 larunbataGOIZUETA

    Hodei magoaren magia, inauterien xarmaeta zinea, apirilera bitarteko agendan

    BIGARRENEZ kaleratu du Goi -zuetako Udalak, herriko kulturagenda; oraingoa, otsaila, mar -txoa eta apirileko ekintzei da -gokiena. Eta hiru hilabete haue -tarako, bost zita jarri dituzte.

    Datorren astean izanen daestreinakoa, ostiralarekin, etamagia ikuskizuna ekarrikodute Goizuetara: Hodei Magoakonpainia etorriko da, eta uda-letxeko ganbaran eskainiko dusaioa Hodei Domingo magoak,Leire Tejero eta Erik Aldazenlaguntzaz. Hiru gazte nafarrekosatzen dute konpainia.

    Ordu magikoa emanaldiaizanen da eskainiko dutena,arratsaldeko 18:30etan hasita,adin guztietako herritarrentzat.

    Inauteriak, hiruhilekoarenzita garrantzitsuenaBaina ekintza bereziak ez, urte -roko zita bat izanen da aurtenere, hiruhileko honetako ga -rrantzitsuena: inauteriak. Mar -txoaren 3tik 5era ospatuko di -tuzte goizuetarrek, eta hilaren9an eginen dute Kontuen Eguna.

    Bi aste besterik ez dira ge ra -tzen inauterietarako, eta beraz,oraindik morrozorik prestatu ezduenak, badu pentsatzen has-teko garaia! Ohiko egitarauarijarraituta, gaztetxoen Zahagi

    Dantza aterako da igandean; etaafaria eginen dute mozorroek,egun horretan, hurrengo goi-zean ateratzeko, baserriz base-rri. Asteartean, berriz, he rri kokaleetan ibiliko dira mozorro-ak goizean, eta Zahagi Dantzaaterako da arratsaldean.

    Bi pelikula eta karaokea,martxoan eta apirileanEta behin inauterietako festagiroa atzean utzi eta kontuakeginda, azkeneko hiru ekintze-kin borobilduko dute kulturagenda, martxoan eta apirile-an. Zehazki, bi pelikula jarrikodituzte udaletxeko ganbaran,eta karaoke saio bat ere anto-latu dute bertan.

    Martxoaren 10ean jarrikodu te aurreneko pelikula, arra -tsaldeko 18:30etan, nerabe etahel duentzat: Campeones. Adi -men urritasuna duten jokala-riz osatutako saskibaloi taldebat da protagonista.

    Ordu berean jarriko dutebeste pelikula ere, apirilaren14an, hilabetea ixteko: Erremen -tari, 16 urtetik gorakoentzat.

    Eta karaokea, martxoaren16an egingo dute, arratsaldeko18:00etan hasita, ganbaran ber -tan. Haur eta gurasoentzakoizango da irekia. yy

    Otsaila, martxoa eta apirilerako kultur agenda eman du aditzera Goizuetako Udalak, eta inauterien lau egunekofestaz gain, beste lau ekintza ere izanen dira. Aurrenekoa, magia ikuskizuna, datorren ostiralean 18:30etan.

    z KULTUR AGENDA OTSAILA-APIRILA

    Erik Aldaz, Hodei Domingo eta Leire Tejero nafarrek osatzen dute Hodei Magoa konpainia.

    OTSAILAK 22Hodei Magoaren ikuskizuna: Ordumagikoa. Adin guztietarako. 18:30etan,udaletxeko ganbaran.

    MARTXOAK 3-5 ETA 9Inauteriak eta Kontuen Eguna.Prestatu zure mozorroa eta atera kalera!

    MARTXOAK 10Zinea: Campeones pelikula. Nerabeeta helduentzat. 18:30etan, udaletxekoganbaran.

    MARTXOAK 16Karaokea. Haur eta gurasoentzat.18:00etan, udaletxeko ganbaran.

    APIRILAK 14Zinea: Errementari pelikula. 16 urtetikgorako ikusleentzat. 18:30etan, udale -txeko ganbaran.

    Antolatzaileak: Goizuetako Udala, KulturTaldea, eta Euskara Zerbitzua.

    OTSAILA-APIRILA KULTUR AGENDA

    Lau familiaren bila, astebetez Lauroko ikasleak hartzeko

    EREMU euskaldunetako fami-lietan eginen dute egonaldia,astebetez, Lauro ikastolako gaz -tetxoek; eta horretarako, bostudalerri aukeratu ditu UEMAk,Udalerri Euskaldunen Manko -mu nitateak. Aukeratuen arteandago Goizueta, eta orain, lauha rrera familiaren bila dabilUdala, ikasleak etxean hartzekoprest egonen direnak.

    Pazko astean izanen da ego-

    naldia, apirilaren 22tik 28ra;eta gazte bat hartuko du, fami-lia bakoitzak. Horren truke, 150euroko diru saria emanen dioUdalak familiari, gaztearen ja -torduen gastuak estaltzeko.

    DBH3 edo DBH4 mailakoseme-alaba izatea, baldintzaHarrera familia izateko, horibai, zenbait baldintza bete be -harko dira. Hasteko, familiako

    kide guztiek izan beharko duteeuskaldunak, eta etxeko hiz-kuntza ere, euskera izanen da.Gainera, soilik DBH3 edo DBH4mailan dagoen seme-alabarenbat duten familiek izanen duteikasle bat hartzeko aukera. Etanoski, gaztea hartzeko logelabat izan beharko dute, edoadin bereko seme-alabarekinkonpartitzeko bitartekoak.

    Harrera familiei, eskatuko

    diete, gaztea bederatzi egunezetxean hartzeaz gain, egunekojatorduak ematea. Eta gaztea-ren adin bereko seme-alabari,eskatuko diote berarekin ibil -tzea, eta bere lagunartean txer-tatzea bisitaria, egun horietan.

    Loiun (Bizkaia) dago koka-tuta Lauro ikastola, eta UEMAeta Eusko Jaurlaritzarekin ba te -ra jarri dute martxan proiektuhau, inguru erdaldunetako gaz -

    teek ezagutu ditzaten euskerazbizi diren ere muak, gero be ra -ien inguru propioan euskera-ren erabilera areagotzeko.

    Nahi dute konturatzea, posi -ble dela etxean, kalean eta ba -tez ere lagunartean, euskerazaritzea. Proiektu pilotu honenemaitzen arabera, UEMAk etaJaurlaritzak ikusiko dute, nolazabaldu daitekeen beste eskolaeta udalerri batzuetara. yy

    Bost udalerri aukeratu ditu UEMAk, Lauro ikastolako gaztetxoak eremu euskaldunetako familietan hartzeko; etaGoizueta da horietako bat. Pazko astean izanen da egonaldia, eta 150 euro emanen dizkio Udalak familiari.

    z UDALA

  • // 15 2019-02-16 larunbata URUMEA

    Esperientziadun emakumea lan bila; etxeko lanak egiten, adineko pertsonak zaintzen, bulegoak garbitzen etab. Deitu: 653 73 36 20

    Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00. Deitu: 654 122 548

    ZUBI-LANALan bila dabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi badu, astero jakinarazibeharko dio Kronikari; mezuan azaldu beharko du zein lan mota bilatzen duen edozertarako eskaintzen duen bere burua. Aldiz, lana eskaintzen dutenek, iragarkimerke gisa argitaratu beharko dute lan eskaintza; eta Kronikak, Zubi-Lana txokoanargitaratuko die, debalde.

    Bi kasuetan, ostiral eguerdia baino lehen, iragarkiak [email protected] helbiderabidali behar dira edo 943 33 08 99 telefonora deituta azaldu. Gehienez 235 karak-tere onartuko dira, hutsuneak barne.

    LAN-BILA

    2019ko proiektu eta asmoakazaltzeko, Auzo Batzarra gaur

    AUZO Batzarra egingo dutegaur Ereñotzun, urte hasierahonetan egindakoak azaldu,eta 2019rako dauzkaten pro -iektu eta asmoen berri ema-teko. Auzo Etxeko kultur are-toan egingo dute, eta goi zeko10:30etan jarri dute hitzordua.

    Landuko dituzten gaienzerrenda ere, aurreratu dute.Hasteko, 2018ko jarduerareneta diru kontuen laburpenaegingo dute. Eta ondoren hel-duko diote, 2019 urterako pro -

    iektu eta asmoak azaltzeari.Aurtengo aurrekontuari bu -ruzko azalpenak ere emangodituzte, bertan.

    Olak Auzo Elkartearenjarduera eta aurrekontua erelanduko dute batzarrean, etaonarpena ematea bozkatukodute. Eta azkenik, Auzo Uda -lerako hauteskundeei buruzariko dira; maiatzaren 26anizango dira, aurten. Eskarizerrenda izango da, gai orde-neko azkeneko puntua.

    «Komenigarria litzateke,ahalik eta auzotar gehienelkartzea batzarrean»Auzo Udaletik azaldu dutenez,«komenigarria litzateke aha-lik eta auzotar gehien elkar -tzea batzarrean, ikusita gaiekauzoarentzat daukaten inte-resa». Horregatik, auzotarreieskatu diete batzarrera azal -tzeko; eta horrekin batera,bai ta abixua pasatzeko ere,ba tzarrera joateko interesaizan dezaketen guztiei. yy

    Goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua, Auzo Etxeko kulturaretoan. Auzo Udalerako hauteskundeei buruz ere ariko dira.

    z EREÑOTZU AUZO UDALA

    Lehengo zabortegiaren tokian,makina bat zuhaitz berri

    AURTEN ere ez diote huts egi-nen, Xalto eskolako ikasleek,zuhaitz berriak landatzekozitari. Datorren asteazkeneaneginen dute landaketa peda-gogikoa, eskolak eta Goizue -

    ta ko Udalak elkarlanean; etalehengo zabortegia zegoengunera joanen dira, autobu-sean. Eskolako 70 haur ingu-ruk hartuko dute parte, eta be -raz, makina bat zuhaitz berri

    landatuko dituzte, zabortegizaharraren inguruetan, Go -ros tingo pistaren sarreran.

    Landaketa lanak bukatu-ta, oinez abiatuko dira alda-pa behera, herrira bueltan. yy

    Landaketa pedagogikoa eginen dute datorren asteazkenean,Xalto eskolako 70 ikasle inguruk eta Goizuetako Udalak.

    z GOIZUETA XALTO ESKOLA ETA UDALA

    Martxoaren 16an izanen da urtekobatzarra, bazkide berriak onartzeko

    URTEKO batzarrerako deial-dia egin du Umore Ona elkar-teak: martxoaren 16an izanenda, elkartean bertan, arratsal-deko 17:00etan, au rreneko de -ialdian; edo ordu erdi beran-duago, 17:30etan, bi ga rrenean.

    Sei puntuko gai ordenaprestatu dute, eta batzarreanbertan emanen zaie onarpe-na, elkarteko bazkide berriei.Hain justu, gaur da azkenekoeguna, bazkide berriak apun-tatzeko. Horretarako, elkar-

    tera jo behar da, eta bi bazki-deren babesa behar du, baz-kide berri bakoitzak.

    Komisio berriaren aukeraketa, batzarreanBatzarreko bosgarren puntuaizanen da bazkide berriena;eta aurretik, gai garrantzi -tsuak landuko dituzte. Au rre -ko batzarraren akta irakurrieta onartu ondoren, 2018kome moria, gastuak eta ba lan -tzea aurkeztuko dituzte, eta

    2019rako prestatu duten au -rre kontuari onarpena emateabozkatuko dute.

    Eta puntu horien ondo-ren, ko mi sio berriaren auke-raketa landuko dute. Eskarieta galderena izanen da az -keneko puntua.

    Jakinarazi dute, kontuakeskuragarri egonen direlaelkartean, batzarra baino as -tebete lehenago; eta eguneanbertan ere izanen dela auke-ra, horretarako. yy

    Hilabete barru jarri du hitzordua Umore Ona elkarteak, etagaur da azkeneko eguna, bazkide berriak apuntatzeko.

    z GOIZUETA UMORE ONA ELKARTEA

    Inauteriekin egunhaundia, gaur zortzi

    DENA prest daukate aranoarrek,Inauteriak ospatzeko. Urumeabailaran aurrenekoak izanendira, eta egun osoko festa anto-latu dute, datorren larunbate-an; otsailaren 23an.

    Puska biltzearekin hasikodute eguna zomorroek, Izer etaAlabier trikitilarien laguntzaz;eta bazkaria eginen dute gero,Kontsejun. Datorren ostegune raarte dago epea, apuntatze ko.

    Arratsaldean, berriz, ZahagiDantza izanen da, eta hori anto-latzeko, gaubela bat eginen dutedatozen egunetan, gaztetxoekin.Zahagi Dantzaren ondoren, txi-kien desfilea izanen da Maisu -e nean, Superheroiz jantzita,haur zein heldu.

    Eta festa borobiltzeko, elka-

    rrekin afaldu eta musika bere-ziaz gozatuko dute, OrkestriñaBand Jazpanarekin dantzan. yy

    Datorren larunbatean ospatuko dituzteInauteriak, Aranon, Superheroiz jantzita.

    z ARANO INAUTERIAK

    Umore ederrean ospatuko dituzte aurten ere, Aranoko inauteriak.

    Inauteriak 2019Otsailak 23, larunbatal Puska biltzea, goizean, Izer etaAlabier trikitilariekin batera.l Zomorroen bazkaria, Kontsejun.Izenematea, otsailaren 21a arte.l Zahagi Dantza, bazkalondoren.Gaubela bat eginen dute herriko gaz-tetxoekin, beraiek antolatu dezaten.l Txikien desfilea, Maisuenean. Gaia: Superheroiak. Helduei ere,Superheroiz janztea proposatu diete.l Afaria: ohiko menua; aukera bega-noa izanen da, aurrez abisatuta.l Afalosteko musika: Orkestriña BandJazpana. Atzoko eta gaurko doinuak,dantzarako.

    z GOIZUETA ERREMONTEA

    Ansa II urnietarrarekin gaur, ZubiriAste honetako bigarren partidua jokatuko du gaur, 16:00etanGalarretan, Aritz Zubiri goizuetarrak. Ansa II urnietarrarekin ariko da,Matxin III eta Agirrezabalaren kontra. Ostegunean, 23-30 galdu zuen. yy

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A. Arbelaitz, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur. Egoitza: Larramendi 11 (Hernani) % 943 33 08 99 - 688 660 714. Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-1469-2018.

    2019ko otsailaren 16a, larunbataUrumeako Kronika 6.662 zk.::: www.kronika.eus :::

    EGUR

    ALDI

    A Aldaketa gutxi, biharko. Hego haizeazakar ibiliko da, baina ahulduz joangoda. Zerua urdin egongo da goizean, bai -na fronte bat gerturatu, eta laino ba -tzuk sartuko dira. Min.10º / Max.18º (e

    uska

    lmet

    )GAUR BIHARGiro eguzkitsua izango dugu gaur ere, etahegoaldeko haizea ibiliko da. Gainera,indartu egingo da gauean, bolada oso go -gorrekin. Zerua garbi egongo da, goizetik.Min.10º / Max.18º

    & TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga)DYA: 943 464622 AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 3311039 Egunez: Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 Gauez: Aldabe Perkaiztegi, 8 (Antziola, Hernani) 943 336022

    IRAGARKI MERKEAK

    Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak,herritik kanpo, txikia etabar. Deitu: 655 715 943

    Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezerokartera haundia eta errentagarritasun frogagarria. Deitu: 656 709 251

    Salgai bi txakurkume ar, zoragarriak, BORDER COLLIE arrazakoak, 100 €-tan. Hilabete etaerdi dute eta denetik jaten dute. Harremana 696 773 161 (Whatsapp bidez)

    Hernaniko familia batek pisua erosiko luke Hernanin. Deitu: 692 785 250 / 656 747 023Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia,

    akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    HAUSER & Wirth arte-galeriakHernaniko Chillida-Leku mu se -oaren ateak irekitzeko ar du rahartu zuen 2017an, eta dagoe-neko apirilean irekiko dutelairagarri dute. Ordura arte,ordea, izango dira aukerakEduardo Chillida zenaren obra-rekin gozatzeko.

    Aurreko astean, otsailaren7an, inauguratu zuten erakus-keta berriena. Madrilen jarri duGuillermo de Osma galeriakEduardo Chillida-Pilar Belzun ceFundazioarekin eta BilbokoCarreras Mugica galeriarekinelkarlanean.

    Martxoaren 27ra arte egon-go da bertan ikusgai, eta ondo-ren, Bilbora lekualdatuko dute,aipatutako galeriara.

    Ibilbide artistiko osoko, 30obra inguruDenera, 30 obra inguru eramandituzte Madrilera; eskultura(burdinezko lanak, altzairuzko-ak, marmolezkoak eta buztin-egosiz egindakoak, batik bat),grabitazioa, collageak eta ma -rrazkiak, tartean. Ardura dunekazaldu dutenez, Eduar do Chilli -

    dak bere ibilbide artistiko oso -an zehar egindako lan osoarenislada izango da, garai ezberdi-netako lanak egongo baitira.

    ‘Tres I’ obra, nabarmendutaGaleriak ohar baten bidez azal-du duenez, «Chillidaren lanean,materialak euskarri huts izate-ari uko egiten dio; eta agenteaktibo bilakatzen du artistak, ha -rekin elkarrizketan jarriaz. Elka -rrekin lan liluragarriak sortzendituzte, beste euskarritan sor-tutakoekin oso ezberdinak».

    Ildo horretatik, Tres I lananabarmendu dute, 1952an bur-dinez egindako lan aparta:«burdinezko hiru igitai hartueta espazioarekin elkarrizketanjarrita eskultura bihurtzen

    ditu». Donostiako Haizearenorrazia lanean errepikatu zuenkonposizio hori, 1977. urtean.

    Altzairuarekin eta burdinegosiarekin egindako lanak,ere baiMonumentaltasunaren biladijoa, ordea, altzairuzko lane-tan. Hori argi eta garbi ikusikoda erakusketako hainbat obre-tan. 1988ko Topos, Estela VII dahorietako bat, baita Gure Ai -taren Etxea lana ere; Gernikandagoenaren altzairuzko azter-lana izango da bertan. Locma -riaquer VI (1989) izan da nabar-mendutako beste lanetako bat,bereziki, artista asko asetuzuen lana izan baitzen: xaflametaliko bat moztu eta geome-trikoki plegatu zuen Chillidak.

    Burdin egosiz egindako

    obrak Frantziako Saint Paul deVence herrian sortutakoakdira; pieza bakarrean uztartzenditu blokearen egoera bolume-trikoa eta marrazki geometri-koa uztar tzen ditu, inzisioarenbidez edota oxidoarekin batabestean inprimituz.

    Papera ere, elementu aktiboAipamen berezia egin diotepaperaren gainean egindakolanei; zirriborro izateaz harata-go, azterketa estetikoa gara tzendu bertan. Bertan eraku tsikodira 50 hamarkada buka erakoeta 60 hamarkada hasierakotintak; eskuen marrazki ak;brearekin egindako collageak;baita grabitazioak ere. Az kenhauetan, euskarria baino es -kul tura bihurtuko du papera,bolumena emanez. yy

    z ERAKUSKETA

    Martxoaren 27ra arte jarriko dute erakusketa Guillermo de Osmagalerian, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekinelkarlanean. Gero, Bilboko Carreras Mugican ikusi ahal izango da.

    Eduardo Chillidaren 30 obrainguru ikusgai, Madrilen

    ‘Gure Aitaren Etxea’ lanaren estudio bat ikusi ahal izango da Madrilen.«Chillidaren lanean,materialak euskarrihuts izateari ukoegiten dio; etaagente aktibobilakatzen du».

    Arga

    zkia

    : GAL

    ERIA

    GUI

    LLER

    MO

    DE O

    SMA