12
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 Txapelduna • 2-3 Maialen Lujanbio: «Poza dut ofizioetan ere asmatu nuelako» Bertsoak • 6-7 Txapeldunak kantatutako bertso puntuagarriak Txapeldunordea • 8 Aitor Mendiluze: «Antolakuntzak oso ondo zaindu gaitu» Finalistak • 10-11 Publikoaren bultzada eta BECen bizitako giroa laudatu dute bertsolariek TXAPELDUNA. Maialen Lujanbio, txapela eskuan, Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi ostean. ALBERTO ELOSEGI / BERTSOZALE ELKARTEA Txapela, «buru ahaltsuan» Maialen Lujanbiok bigarrenez irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia; Aitor Mendiluze izan da bigarrena. 2017ko abenduaren 19a

Bertsolari - BerriaTxapelduna • 2-3 Maialen Lujanbio: «Poza dut ofizioetan ere asmatu nuelako» Bertsoak • 6-7 Txapeldunak kantatutako bertso puntuagarriak Txapeldunordea •

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • BertsolariTxapelketa

    Nagusia2017

    Txapelduna • 2-3

    Maialen Lujanbio:«Poza dut ofizioetanere asmatu nuelako»

    Bertsoak • 6-7

    Txapeldunakkantatutako bertsopuntuagarriak

    Txapeldunordea • 8

    Aitor Mendiluze:«Antolakuntzak osoondo zaindu gaitu»

    Finalistak • 10-11

    Publikoaren bultzada etaBECen bizitako giroalaudatu dute bertsolariek

    TXAPELDUNA. Maialen Lujanbio, txapela eskuan, Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi ostean. ALBERTO ELOSEGI / BERTSOZALE ELKARTEA

    Txapela,«buru

    ahaltsuan»

    Maialen Lujanbiok bigarrenezirabazi du Euskal Herriko

    Bertsolari Txapelketa Nagusia;Aitor Mendiluze izan da

    bigarrena.

    2017ko abenduaren 19a

  • BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a2 b Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

    Miren Garate Villabona-Amasa

    Finalean egoera perfektuan ego-teko zer egin behar izaten den ezdakiela dio Maialen Lujanbiok(Hernani, Gipuzkoa 1976), «zo-rionez»; bestela aspergarria izan-go litzatekeela. Aldarte onean igozen oholtzara herenegun, eta ba-zuen saio ona egiteko itxaropena.Lortu zuen, jakina. Txapela «langogor baten emaitza» izan zelakontatu zuen saioa amaitutako-an. Finalean gogotik egin beharizaten baitute lan bertsolariek:«Alanbre gainean zaude, ez duzuerori nahi, tarteka salto eder ba-tzuk egin nahi dituzu, benga etabenga, eta azkenean ailegatzenzara, eta batez ere izaten duzu bu-kaerara iritsi izanaren deskan-tsua». Kontatu zuen herenegunbaino poz handiagoa zuela atzo. Saioa ahalik eta biribilena eta er-

    tzik gehienekoa egin nahi ze-

    nuela esaten zenuenean, here-

    negungo moduko saio bat esan

    nahi zenuen?

    Saio biribil bat egiteko gogoa neu-kan, ze ez Irungoa eta ez Doniba-nekoa ez zitzaizkidan atera biribi-lak, eta txapelketan nahi nuenegin halako bat. Eta finala esandaiteke gerturatu zela. Ertzak ereahal nituenak utzi nituen; gai ba-tzuetan ez zen hain erraza zeresan nahi zenuen jakitea ere, bai-na geratu ziren ale batzuk.Finalaren aurretik aipatu ze-

    nuen bertsoa ez zela zuretzat

    ariketak ebaztea bakarrik, nahi

    izaten duzula zerbait utzi eta

    esan ere. Finalean, non iruditzen

    zaizu utzi zenituela urratu ho-

    riek?

    Urratua era ezberdinetara ulerdaiteke: zortziko handikoa etatxikikoa ez nuke esango urratuakzirenik, baina hori ere bazen utzinahi nuena, hau da, umore etaironia jolas horiek. Urratua esan-dakoan, ez du ezinbestean zeri-kusia izan behar gai sakonekinedo serioekin. Esaterako, zortzikotxikian, gustura aritu nintzen, eta

    handian ere, gaia aseptiko sama-rra izaki, uste dut ondo atera zi-tzaidala. Bakarkakoekin ere, orohar, gustura geratu nintzen, etasaioa bere osoan hartuta ere bai.Nire helburua bazen saio biribilaegitea, eta saio biribila egiteakesan nahi du bai umorean, bai bi-zitasunean, bai sakonean ondosamar egitea, denetan. Saioangauza diferente horietan asmatunuelako nago gustura.Oso sendo hasi zinen goizean.

    Tenple aldetik-eta ondo senti-

    tzen zinen, ezta?

    Nik banekarren grina kantatze-ko, eta Irunen baino argiago sen-titzen nuen burua, baneukan es-perantza hobeto hastekoa, etaegia esan, ondo atera zitzaidangoiza. Finalean egotearen lasaita-sunak ere asko egiten du, finalau-rrekoak guretzat ardura handiadirelako. Behin finalera sartuta,saiatzen zara gauzak erreprodu-zitzen zure buruan, han egotekoplazako aldartearekin, kontzen-tratuta baina ez estu, baina zailada lortzen. Badago zerbait, ez da-kit nerbioak diren, lanbroa den,baina ezin duzu jakin nola lortzenden egoera perfektua, zorionez,ze bestela aspergarria litzateke. Bazkalostean ere eutsi zenion

    egoerari, eta arratsaldean ere

    saio ona egin zenuen. Jendeak

    ia ziurtzat jotzen zintuen buruz

    burukoan. Zeuk ere ikusten ze-

    nuen zeure burua lehia horre-

    tan?

    Iruditzen zitzaidan saio ona eginnuela, eta asmatu nuela ia dene-an, eta gero kideek ere esan zida-ten normalean ni bat izango nin-tzela. Aukera ikusten nuen, bainahan goitik zaila da neurtzen.Hiru bakarkako lan egin behar

    izan zenituen, eta oso ezberdi-

    nak izan arren, hiruretan asmatu

    zenuen.

    Hirurekin geratu nintzen pozik,Argiena ikusi nuena, eta nire us-tez finena egin nuena, hirugarre-na izan zen. Hala ere, lehen esanbezala, poza dut bakarkakoetan

    ere gustura geratu arren, ofizioe-tan ere asmatu nuelako, batzue-tan behintzat. Aitor Mendiluze izan zenuen

    kantukide buruz burukoan.

    Poz handia eman zidan Aitor ereburuz burukoan izateak. 11 urtegenituenetik gabiltza elkarrekin,eskolartekoetatik hasi eta plazaeta txapelketa guztietan. Uste dutAitorrek azken txapelketa kristo-rena egin zuela, eta aurten erekristorena egin duela. Orduan,sari bat izan da bere bertsokerari,bere planteamenduari eta bere

    kalitateari. Merezita zuen buruzburukorako pasatzea. Horrelako-etan, gero, baten poza bestearenpena izaten da. Nik Amets neu-kan ondoan eserita, eta penaeman zidan Amets ez pasatu iza-nak, Sustraik ere bai. Baina txa-pelketa hori da. Amets Arzallus aipatuta, orain

    dela lau urteko finala ere ekar-

    tzen zuen gogora egoerak, zeu

    ere antzera sumatu zintugulako

    orduan, kostata goizeko arike-

    tetan.

    Niri ere izugarri gogorarazi zidanAmetsek aurreko finala, ze senti-tzen nuen orain dela lau urte ni

    ere halatsu egon nintzela, etaasko enpatizatu nuen harekin.Pena handiena da Amets, beradena, ez entzun izana guk, eta be-rarentzat ere pena halako plazaizan eta ez eman izana bera denadina, ez edukitzea eguna. Lehenesandakoa, saiatzen zara perfektoailegatzen, baina gero hor badagogauza kontrolaezin bat zorionezez dizuna uzten dena kontrola-tzen, eta Ametsi hala tokatu zi-tzaion. Saioaren osteko prentsaurreko-

    an, galdetu zizuten nola sentitu

    zinen txapelerako bide

    horretan, eta nabar-

    mendu zenuen «lan go-

    gor baten emaitza» izan

    zela. Neketsua izan da

    txapela lortu arteko bi-

    dea?

    Prentsaurrekoak harra-patu ninduen oso neka-tuta, uste dut artean poz-tasunaren sentipena ezinnuela bizi. Lanarenemaitza esan nueneanbatez ere atzokoaz arinintzen: goizetik hasi etailuntzera arte kristorenkontzentrazioan egonginen, kristoren senti-menduak kontrolatunahia, buruari eutsinahia, asmatu nahia, dis-frutatu nahia... Zentzuhorretan, izugarrizko

    lana da, zaudelako alanbre gaine-an, ez duzu erori nahi, tarteka sal-to eder batzuk egin nahi dituzu,benga eta benga, eta azkenean ai-legatzen zara, eta batez ere izatenduzu bukaerara iritsi izanarendeskantsua. Pozik baino gehiagozaude tentsioaren ondorengoegoera horretan. Gaur oso gustu-ra nago, gaur nago gustura. Mendiluzek ere, amaierako agu-

    rrean, «aparra pasatzen dene-

    an» aipatzen zuen. Datozen egu-

    netako aparraldia pasatzen de-

    nean, zer geratuko zaizu zuri

    txapelketatik edo zer nahi zenu-

    ke geratzea?

    Hainbeste jendek esaten dizkizu-nez gauza ederrak eta hainbestelore jasotzen dituzunez, pixka batitota bezala sentitzen zara, bainabueno, bestelakoak ere entzutenditugu, eta nik jakin nahi dut ho-riek entzuten ere, ze espero dut ezdirela hutsalak, badutela zentzubat, atzora arte egindakoak ba-daukala funtsa, eta funts hori delageratuko dena. Aparra bai: oraingaude esne mamitan eta emozio-natuta bai antolakuntza eta baiparte hartzaileok. Momentu ede-rra da, lau urtean behin da, eta go-zatu dezagun aparraz pixka bat.Ez nau kezkatzen, ze apar hau ezda faltsua, likidoa badago, ez daapar bat pasako dena eta hutseangeratuko dena: geratuko da gureproiektu guztia, geratuko dirasaioak, guk kantatutako bertsoaketa kantatuko ditugunak, bertso-gintza eta herrigintza geratukodira. Bihar bertan, Azpeitian duzue

    saioa finalistotako bostek. Be-

    rriro martxan hastea tokatzen

    da?

    Txipa aldatu eta berriz plazara ja-rri beharko dugu bai, bi egun ba-karrik pasatu dira, eta oraindikdenen burutan txapelketa dago,eta asko aipatuko dugu saioetanere. Nekosoa izango da, bainaederra ere bai, orain tentsio horidena erlaxatuta dugulako eta aldiberean forman gaudelako bertso-tarako. Gabonetan saio mordoaizaten dugu, eta gainera politak,urterokoak. BECen, Aitor Sarriegik nahiz

    Igor Elortzak iragarri zuten ez

    dutela gehiago parte hartuko

    txapelketan. Nekea aipatu zu-

    ten. Zeuk ere sentitzen duzu ha-

    lakorik?

    Igorrek komentatu zuen ustezbazuela lanerako grina eta keme-na, eta gero kosta egin zitzaiola. Niez naiz Igorrengandik oso urrunsentitzen. Urte piloa daramatza-gu honetan. Niri lanerako grinapizten dit txapelketak, eta horiederra da, zer lan egiten duzun,

    «Saioan gauza diferenteetanasmatu nuelako nago gustura»Maialen Lujanbio b Txapelduna

    Hiru bakarkako bikain egin zituen Maialen Lujanbiok BECen, baina saio «biribila» atera izanak pozten du gehien, hau da, erregistro guztietan eta ariketa molde ezberdinetan asmatu izanak.

    Izugarri gogorarazi zidanAmetsek aurreko finala, ze sentitzen nuen orain lau urte ni ere halatsu egon nintzela»

    «Ez nau kezkatzen aparrak, ez da faltsua, likidoa badago,ez da apar bat pasatuko dena eta hutsean geratuko dena»

    «Niri lanerako grina pizten dittxapelketak, eta hori ederra da;baina gogorra da, kosta egitenda, eta gero eta gehiago»

    «Nahiko urruti ikusten dutorain dela zortzi urteko ‘ni’ hori,eta bertsokera hori; orain ez zait gustatzen lehengoa»

    ‘‘

  • Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala b 3BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a

    JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

    baina ez txapelketarako, baizik

    eta txapelketaren aitzakian. Bai-

    na gogorra da, kosta egiten da, eta

    gero eta gehiago kostatzen da,

    Amurizak ere esaten zuen txapel-

    ketara joateko kemena behar

    dela, eta kemena ez da beti izaten.

    Seigarren edo zazpigarren txapel-

    ketan ere zeure buruari beti jar

    diezazkiokezu helburuak, eta

    helburu horiek dira kemena

    ematen dizutenak; ni motibazio

    horretatik aritu naiz, ez hainbeste

    berritasuna eta lortu nahiaren ke-

    menetik, baizik eta gehiago nire

    lanketa horrek ematen didan ke-

    menetik eta motibaziotik. Egia da

    txapelketa ederra izanik gogorra

    dela, eta gogorrak izanik ederra.

    Gero, hemendik lau urtera zer

    izango den ikusiko dugu.

    Seigarren finala zenuen, eta bi-

    garren txapela duzu. Batetik

    bestera zerbait aldatzen da esa-

    nahi aldetik?

    Igual esanahi bera dute niretzat,

    baina nire bizi eta bertso ibilbide-

    aren momentu ezberdinetan ha-

    rrapatzen naute. Nahiko urruti

    ikusten dut orain dela zortzi urte-

    ko ni hori, eta bertsokera hori.

    Praktikan ez da hainbeste aldatu,

    ñabarduratan aldatzen gara, bai-

    na diferente ikusten dut nire bu-

    rua. Orain, ez zait gustatzen le-

    hengoa, beste zerbaiten bila nabil,

    eboluzionatu dudala ikusten dut,

    eta hori notizia ona da, orain zor-

    tzi urtekoarekin konforme ba-

    nengo, seinale txarra izango litza-

    teke.

    Txapel eskaintzan, besteak bes-

    te, bizikidetza, euskalduntzea

    eta geroko bertsolariak aipatu

    zenituen.

    Txapelketa honetan, asko aipatu

    da belaunaldi berria ez dela sartu

    finalera, eta hor datorren jendeari

    keinu bat egin nahi izan nion. Pa-

    ralelismo bat eginez, Euskal He-

    rrian ere askotan aipatzen da im-

    passeegoeran gaudela, politikoki

    eta linguistikoki: garai politiko

    bat eta gatazka pasatu dira; igual

    40 urteko proiektu horiek ez dute

    uste izan genuena eman... Horri

    ere keinu txiki bat eginez, gehiegi

    sakondu nahi izan gabe, eta ber-

    tsolaritzara ekarrita, ez dakit Eus-

    kal Herrian, baina bertsolaritzan

    hau da kasua: belaunaldi hori txa-

    pelketan egon da, eta plazan oso

    fuerte dabil. Eta aurten ez bada

    sartu ere, hemendik lau urtera fi-

    nala izango da oso ezberdina, eta

    hemendik lau urtera arteko plaza

    horietan jende gazte hori bere

    planteamendu eta ideia berri eta

    anitz horiekin hor izango da. Bide

    batez, esan nahi nuen, kontrako

    bide horretan ere, gazteagoen-

    gandik alegia, asko ikasten dela.

    Oso egoera interesgarrian gaude.

  • BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a4 b Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

    Maialen Lujanbio Aitor Mendiluze

    Goizean Arratsaldean

    ITURRIA: BERTSOZALE ELKARTEA

    BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

    Maialen Lujanbio

    Aitor Mendiluze

    Aitor Sarriegi

    Sustrai Colina

    Igor Elortza

    Amets Arzallus

    Beñat Gaztelumendi

    Unai Agirre

    153 155 145 135,5 158 746,5

    140 135 141 140 148 704

    133 140 130,5 143,5 141,5 688,5

    135 136 140,5 138 138,5 688

    133 155 128 141 129,5 686,5

    138,5 132 145,5 137,5 125,5 679

    127 132,5 123 136 137 655,5

    138,5 137 123 127,5 126,5 652,5

    Goizeko saioa

    Bilakaera

    MaialenLujanbio

    1

    1.756

    2 3 4

    5 6 7 8

    AitorMendiluze

    SustraiColina

    AmetsArzallus

    IgorElortza

    AitorSarriegi

    BeñatGaztelumendi

    UnaiAgirre

    1.680,5 1.137,5 1.136

    1.124 1.107,5 1.076,5 1.072,5

    8H 8Tx PE 10Tx Kar

    8H

    160

    155

    150

    145

    140

    135

    8Tx PE 10Tx Kar

    Guztira

    Amets Arzallus

    Maialen Lujanbio

    Sustrai Colina

    Igor Elortza

    Aitor Mendiluze

    Beñat Gaztelumendi

    Unai Agirre

    Aitor Sarriegi

    143,5 164,5 149 457

    138 156 156,5 450,5 559

    146,5 161,5 141,5 449,5

    131 159 147,5 437,5

    137 146 151 434 542,5

    137 138 146 421

    123,5 153,5 143 420

    137 139,5 142,5 419

    Arratsaldeko saioa6M P GE

    6M P GE

    Guztira Buruz-burukoa

    Buruz-burukoa

    8H: Zortziko handia. 8Tx: Zortziko txikia. PE: Puntua emanda. 10Tx: Hamarreko txikia. Kar: Kartzela.

    6M: Sei puntuko motza. P: Puntuka. GE: Barkarka gaia emanda.

    55

    9

    54

    2,5

    Miren Garate Barakaldo

    Dagoeneko topiko ere bihurtuta

    dago bertsolaritzaren eta magia-

    ren arteko konparazioa, baina ba

    ote dago hitz egokiagorik herene-

    gungoa deskribatzeko? Noski,

    batez ere bertsolariek erakutsita-

    ko mailagatik. Koska bat gorago

    aritu zen Maialen Lujanbio. Xiste-

    ratik bezala atera zituen ideiak eta

    gaien heldulekuak, eta bertso ba-

    koitzean, banaka-banaka zukutu

    haiek, ohi duen ikuspegi zorrotz

    eta propioarekin, argi utziz zer

    esan nahi zuen bertsotan «ahalik

    eta ertz gehienekin eta ahalik eta

    biribilen» egin nahi zuela esaten

    zuenean.

    Bertso eder mordo batekin ba-

    tera, sentsazio eta emozio olde bat

    ere bere-bereak izaten ditu fina-

    lak, eta aurten ere asko izan dira

    iltzatuta geratzeko moduko mo-

    mentuak: hasteko, bertsolariek

    oholtzaraino burrunban eginda-

    ko ibilbidea, txapela kentzekoa

    izan zelako 14.600 bertsozaleek

    eraman zuten txalo jotzeko eta

    gozatzeko intentzioa; Sebastian

    Lizaso Lujanbiori txapela jartzera

    igo zenekoa; Aitor Sarriegik eta

    Igor Elortzak txapelketak uzten

    dituztela iragarri zutenekoa;

    prentsa aretoan, Iñaki Muruak

    Bertsozale Elkarteko lehendaka-

    riak kazetariak agurtu zituene-

    koa, lehendakari gisa hurrengo

    txapelketara ez delako «sailkatu-

    ko»; nola ez hunkitu antolatzai-

    leen malkoekin, halako lana har-

    tu eta dena ondo atera zela ikusi-

    takoan hartu zuten lasaitua

    ikusita. Eta aipatzen hasita, erkin

    hitza ere aipatu behar, hainbeste

    aldiz entzunda jendearen lexiko-

    an geratu delako.

    Agurrean bota zuen gogoan

    hartzeko moduko lehen esaldia

    Lujanbiok, «hau borroka neurtu

    bat da/ barkatu apustuzale/ gure

    buruaren kontra/ gure mundua-

    ren alde», esan zuenean. Goizeko

    saioan, zortziko handian, txikian

    nahiz kartzelan atera zien koska

    Final biribila, zentzu guztietanKoska aterata irabazi du Maialen Lujanbiok txapela, bainagainerako bertsolarien lana ere oso ona izan da b Emoziohandiko momentu ugari izan dira BECeko finalean

    gainerako bertsolariei. Unai Agi-

    rrerekin egokitu zitzaion lehen

    ofizioa, edozer iragartzeko prest

    zegoen kirolari profesionalaren

    rolean. «Real Sociedad SA-ri ta/

    txinoei salduta nago/ ta honezke-

    ro zer inporta zait/ pixka bat sal-

    duxeago», amaitu zuen lehen

    bertsoa. Zortziko txikian, birritan

    esnatu zuen Igor Elortza sexu jo-

    lasetan zebilela, eta biharamune-

    an igogailuan egin zuten topo.

    «Baino bart zeure kabuz/ al ze-

    nuen ekin/ gure etxeko efektu/

    espezialekin?», galdetu zion bi-

    garren bertsoan.

    Puntuei erantzun beharreko

    ariketa gorabeheratsu samarra

    izan zen, nahiz eta ale onak ere

    entzun ziren. «Kontuan hartzen

    al da gure osasuna?» puntuari,

    «ez, kontuan hartzen da/ diru

    ondasuna/ baina landu beharko/

    da etorkizuna/ pertsona da zinez-

    ko/ aberastasuna», erantzun

    zion Sustrai Colinak; eta «Egube-

    rrietako/ argiak piztuta» pun-

    tuari «ta argindar fakturak/ etxe-

    an eztulka/ hola sortzen dituzte/

    hamaika disputa/ gu tranpan

    jausi eta/ beraiek disfruta», Arza-

    llusek.

    Gaiak irakaslearen azalean jarri

    zuen Aitor Sarriegi, hamarreko

    txikian, Lujanbiorekin. Murriz-

    keten aurka greba egin eta biha-

    ramunean, lanean ari ziren. Ira-

    kaslea da beasaindarra, eta bikain

    asmatu zuen gaiari lotutako ele-

    mentuak sartzen «ez logopeda

    eta/ ez behar berezi/ horrela ezin

    dugu/ gizarterik hezi», amaitu

    zuen bigarren bertsoa. Kartzela-

    koan, propio hautatu zuen ira-

    kasle izatea, eta finalaurrekoeta-

    ko saioetan bezala, publikoaren-

    gana iristea lortu zuen. «Atetik

    sartu zarenean, isildu egin dira

    denak», zen gaia, eta ikastolako

    irakasle gelan irudikatu zuen

    egoera. «Askotan gela honetan/

    erdaraz egiten da hitz/ eta hala

    esan nien/ irrifar aurpegia jarriz/

    ez litzake hain grabea/ ikastola

    bat ez balitz».

    Oso sinesgarria izan zen Coli-

    naren lana ere ariketa horretan.

    Kuadrillako bazkarian isildu zi-

    ren denak. «Haiek isilik geratu

    dira/ distantzia laburrean/ eta ni

    berriz, urtuta nola/ panpintxo bat

    elurrean/ ai euskaldunak zer mo-

    tzak garen/ heriotzaren aurre-

    an», azaldu zuen lehen bertsoan,

    eta gero kontatu zuen aurreko as-

    tean bihotzekoak jota hil zitzaiola

    aita, «baina begira dauzkat hilo-

    tza/ neu izango banintz eran»

    izan zen puntuetako bat. «Baina

    dolua erakusten du/ bakoitzak

    Maialen Lujanbio eta Aitor

    Mendiluze iritsi ziren buruz

    burukora. ARITZ LOIOLA / ARP

  • Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala b 5BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a

    RANALISIAGorka Azkarate

    Gustuko habiara

    Orain lau urte Maialen

    Lujanbioren burutik

    Amets Artzallusenera

    jauzi egin ostean, az-

    ken hamarkadan gustukoen duen

    habiara itzuli da berriro txapela,

    bertatik zergatik alde egin zuen

    bere buruari galdezka bezala,

    agian. Santu Guztien Egunean

    Irungo Artalekun Lujanbiok eman

    zuen erakustaldiaren ondoren,

    txapelerako hautagai sendoena

    bera zen, eta BECen bere nagusita-

    suna berretsi zuen. Txapelketa ho-

    nek entzulearen memorian iltza-

    tuta geratu ohi diren bukaera edo

    arrazoi antologiko horietakoak

    baino gehiago, bertsoaldi beteak

    eta zenbait gairi erantzuteko bide

    berriak utziko zituen bere bidean,

    Lujanbio izanik, ertzak bilatu eta

    azaleratzeko ahalegin horretan,

    irabazle. Txapelketa lehia den al-

    detik, lehen posturako behintzat

    ez zen lehia handirik izan igande-

    an: saioa aurrera joan ahala, ziur-

    tzat jotzen zen Lujanbio buruz bu-

    rukoan arituko zela, eta ez hori ba-

    karrik, edozein izanik ere bigarren

    bertsolaria, ia ezinezkoa izango

    zuela bigarren horrek hernaniarra

    gainditzea. Eta hala gertatu zen.

    Hortik atzera, borroka latza. Ai-

    tor Mendiluze, Sustrai Colina,

    Amets Artzallus eta Igor Elortza-

    ren artean berdinketa, Aitor Sa-

    rriegi ere hortxe, eta Beñat Gazte-

    lumendi eta Unai Agirre oso urrun

    ere ez. Puntuaketaren misterioak,

    egun osoko jardunaren ostean,

    1.100 puntuko eskalan, gezurra

    dirudi 0,5 edo 1,5 puntuko aldeak

    egotea bertsolarien artean. Aitor

    Mendiluzeren aldera erori zen

    txanpona, eta bera izan zen Lujan-

    bioren bidaide azken txanpa ho-

    rretan. Ohi bezala, bertsotan serio

    jardun zen andoaindarra, eta poli-

    ki-poliki koxkak igotzen ari da.

    Bertso on asko kantatu zituen, eta

    oso onak ere bai, bat baino gehia-

    go. Bere kasuan, Durangon ofizio-

    tan eta puntu erantzunetan osatu-

    riko lan txundigarriak betiko ge-

    ratuko dira bertsozaleon oroime-

    nean.

    Sustrai Colina saioan oso sartuta

    aritu zen kantuan. Esango nuke

    txapelketa hau mimoz prestatu

    duela, eta kalitate jauzi nabarme-

    na eman ostean, buruz burukotik

    puntu erdi ziztrinera geratu zen.

    Arratsaldeko puntukakoan Elor-

    tzarekin egindako saioa, edo segi-

    dan osatu zuen bakarkakoa, es-

    kola garaian klasekideen irainen

    jomuga izandako Iñigo Urkullu-

    ren larrutik kantatuz, antologiko-

    ak izan ziren. Amets Artzallus lau-

    garren, buruz burukotik oso gertu

    hau ere, goizean bere mailatik

    urrun baina arratsaldean pixka

    bat berpiztu zena. Ez zuen bere

    egunik onena izan. Txapelduna

    zuzenean hurrengo finalerako

    sailkatua egote hori bere kaltera-

    ko ez ote den... Igor Elortzak agur

    esan zion txapelketetako bere

    ibilbide emankorrari, elegante

    eman ere. Ofiziotan aritu zen

    igandean bakarkakoetan baino fi-

    nago, ohi duenaren kontra.

    Arrastoa utzi du bertso jokoaren

    saltsa honetan, eta aurrerantzean

    jolasean segituko du, plazaz plaza.

    Aitor Sarriegik egingo duen mo-

    duan, eskiak eta mendiak uzten

    dioten heinean behintzat. Bea-

    saindarrak buruz burukoa behatz

    puntekin ukitu zuela esatea ez da

    gehiegikeria. Askotan esan izan

    da, txapelaz gain beste sari asko

    ere banatzen dituela txapelketak.

    Sarriegik entzule asko poltsikora-

    tu ditu, hasi Irunen, segi Iruñean

    eta Barakaldon bukatu. Estilo

    propioa landuz bere bidea urratu

    du, eta puntan dagoela erabaki du

    trenetik jaistea. Ba ote gidoi hobe-

    rik idazterik? Koxka txiki bat be-

    herago, baina ez oso behean,

    Beñat Gaztelumendi eta Unai Agi-

    rre. Añorgarrak, finalerdietako il-

    doari leial, bertsotan zuzen egin

    zuen, baina BECeko plazak eska-

    tzen duen plus hori eman gabe.

    Finalera iritsi den bertsolari batez

    ari garela kontuan hartuz arinke-

    ria dirudien arren, esango nuke

    txapelketa gris xamarra osatu

    duela, ez behintzat berak irudika-

    tuko zukeen modukoa. Izango di-

    tu txapelketa gehiago, oraindik

    gazteada eta... Unai Agirrek gaz-

    taroa ahaztua izanagatik, itxita

    zeukan atea irekita utzi zuen, lau

    urte barru berriz ere parte hartu-

    ko duela iradokiz bezala. Ez da

    gutxiagorako. Finalera iristea gu-

    txi ez, eta zenbait bertsoaldi ede-

    rretan protagonista izatea lortu

    zuen. Beretik kantatuz, baina

    guztiontzat. Ez dago gehiago es-

    katzerik.

    bere modura», esanez amaitu

    zuen bertsoaldia.

    Goizeko saioa amaitu zenerako

    argi samar ikusten zen buruz bu-

    rukoan izango zela Lujanbio. Hi-

    ruzpalau lagun ikusten ziren ha-

    rekin batera aritzeko aukerekin.

    Mendiluze zen bat, ofizioetako

    ariketetan oso erregular aritu ze-

    lako. Erregulartasun horri gehitu

    behar zaio kartzelakoan, gainera,

    asmatu egin zuela. Gabon afarian

    kokatu zuen gaia, «gonbidapena

    egin bai baina /ez ninduzuen es-

    pero», amaitu zuen lehen ber-

    tsoa.

    Azkenean, goizetik zekarren

    koskari esker lortu zuen buruz

    burukora sartzea. Ez behera egin

    zuelako eguneko bigarren zatian,

    baizik eta beste batzuk goizean

    baino dezente hobeto aritu zirela-

    ko. Amets Arzallus izan zen ho-

    rietako bat. Aitortu zuen sentsa-

    zio «gazi-gozoekin» amaitu zue-

    la eguna, bere burua hobeto

    aritzeko gai ikusten zuelako.

    Colina ere oso sendo aritu zen

    arratsaldean, eta Gaztelumendik

    eta Agirrek ere gora egin zuten.

    Elortza, berriz, gorabeheratsuago

    aritu zen; goizean nahiz arratsal-

    dean egin zituen ariketa oso onak,

    baina behera ere gehiago egin

    zuen. Hain zuzen, arratsaldean

    Colinarekin puntuka egin zuena

    izan zen eguneko ofizio oneneta-

    ko bat. Txapelketan ikusi da pun-

    tukako ariketa ondo ateratzea ez

    dela erraza izaten, baina herene-

    gun bai hark eta bai Arzallusek

    eta Agirrek egindakoak oso onak

    izan ziren. Goizean beza-

    la, arratsaldean ere Lu-

    janbio eta Mendiluze

    izan ziren bakarkakoan

    nabarmendu ziren bi

    bertsolariak.

    Hala, beraz, ez zegoen batere

    argi norentzat izango zen buruz

    burukorako bigarren txartela.

    Eta puntuazioak erakutsi zuen

    oso estu egon zirela gauzak.

    Puntu erdi batengatik Mendilu-

    zek izan zuen aurrera egiteko

    aukera. Eta hirugarren geratu zen

    Colina. Harengandik puntu eta

    erdira amaitu zuen Arzallusek

    ere. Eta nahiko jarraian sailkatu

    ziren Elortza, Sarriegi, Gaztelu-

    mendi eta Agirre ere.

    Euren izenak entzun zituztene-

    an besarkada estua eman zioten

    elkarri Lujanbiok eta Mendilu-

    zek. Buruz burukoan, bizi egin

    zuten zortziko txikiko ariketa, eta

    lagun imajinarioa bezalako gai

    abstraktu bati zukua ateratzeko

    gai izan ziren. Bederatzi puntuko-

    an izerdiahitza izan zuten gaitzat,

    eta hau izan zen txapeldunaren

    bertsoa: «Izerdiak lehenago/

    fama ona zekarren/ pixka bat

    moteldu da/ urteetan barren/ le-

    hen lana ta izerdia/ zen balore au-

    rren/ gaur egunera arte/ lagunak

    elkarren/ izerdia zer den/ zail da

    esaten zeren/ jai eta astelehen/

    hartuta atseden/ besterenetik

    asko/ bizi da hemen».

    Txapela hurrengo «gerokoei»

    eskaini zien:

    Herri hau herri egin al dugu?

    Ze eman du bizikidetzak?

    Zenbat eman du euskalduntze-

    ak?

    Ez behar beste guretzat

    berrogei urte ta garaia da

    egurasteko ametsak

    akaso hortan bertsolaritza

    ona da adibidetzat

    beti ez du goitik behera egiten

    transmisioaren trentzak

    guk behetik gora ikasi dugu

    ta zabaldu muga ertzak

    lehengoekin ta gaurkoengan-

    dik

    txapel hau gerokoentzat.

    Puntu erdiko abantailagatiksartu da Mendiluze buruzburukora; Colina ez ezik, gertu zuen Arzallus ere

  • Maialen Lujanbio txapeldunak 33 bertso kantatu zituen finalean;

    15 goizean, eta 18 arratsean. Puntuka8 osatu zituen Aitor Mendiluzerekin

    batera. Hona haren bertsopuntuagarriak.

    Txapelarenbertsoak

    Transkripzioak: Xan Alkhat eta Irati BraboIturria: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

    GOIZEKO SAIOA

    Zortziko handia

    M. Lujanbio eta U. Agirre:Doinua: Beste bateko inularretanGaia: Kirolari profesionalakzarete, eta publizitatea egitekoeskaintza asko jasotzen dituzue.Zu, Maialen, edozer iragartzekoprest zaude. Unai, ordea, ez.

    M. Lujanbio:Hemen dirua baita kontuanola ez esan akabofutbol zelaian egiten deguizerdi eta ur tragoReal Sociedad S.A.ri tatxinoei salduta nagota honezkero ze inporta zaitpixka bat salduxeago. (bis)

    U. Agirre:Real Sociedad S.A. jarridegu zerura bidiangauza hoiekin larritu xamardago Unai aspaldianedozer gauza egin leikela tanago beldurrak aidiandiru beharrik izango banuegingo nuke agian. (bis)

    M. Lujanbio:Bederatzia bizkarrean taorain oparo zabiltzapromesa eta errealitatedena parra, dena bitsabaina hautsiz gero belauna edozartatu izterreko mintzaUnai, esnatu, laburra da tafutbolarion bizitza. (bis)

    U. Agirre:Barkatu baina hau izango dasegun nun jarri tamainani familia xume batetiketorri naiz alajainagure bizitza oso laburradegu futbolean bainaurtebetean irabazi detnornahik bizi osoan aina. (bis)

    M. Lujanbio:Nahikoa diru badezu behintzathortan ez zera labaintzennik hala ere segitu nahi detbanku kontua bikaintzenta hor azaltzen naiz kremekin edotxanpuaz ilea zaintzenfutbolarioi ez digute tapentsatzearren ordaintzen. (bis)

    U. Agirre:Berak zipitzik ez du pentsatzengogorra izan da geronere burmuinak kontu honekinorain daude bero-berobaina sekula saldu ez naizenikere ez zazu esperosagarduana igual eingo detUnaik eskatu ezkero. (bis)

    Zortziko txikia

    I. Elortza eta M. Lujanbio: Doinua: Orioko balearenaGaia: Bizilagunak zarete. Igor,bart gauean birritan esnatu zaituMaialenek sexu-jolasetanzebilela. Gaur goizean, igogailuanegin duzue topo.

    I. Elortza:Egun on ustez atzozenbiltzan ta ongini logureak nagota zu berriz grogihori bai bart gaueanzu zenbiltzan jorikendu ezazu tontoirriparre hori. (bis)

    M. Lujanbio:Sexua suertea daeta ez da luxubart gauez dena irrintzita izerdi putzuzuk berriz behakoaserioa duzuduzun inbiri horrekzimeldu zaitu zu. (bis)

    I. Elortza:Batzuentzat bizitzabero ta maitasunbesteontzako berrizsasi eta asunsexua suerte delahala dizut entzunta antza dena zeuritokatu zitzaizun. (bis)

    M. Lujanbio:Izan ere zu zaudehain muker ta erkinez dezu ligatukojarrera horrekinbaina bart zure kabuzal zeneukan ekin gure etxeko efektuespezialekin. (bis)

    I. Elortza:Logure nintzen bainabelarriak arinalboan bazen zenbaitsexu joko gordindiozu nik gozatunezakela berdinta zeinek esan dizuez nuela egin? (bis)

    M. Lujanbio:Zu tristetzeko ez dethainbeste interesbaino irribarre bategizu mesedezzer-nolatan zabiltzanbisaia da juezegin igual ein zendunbaina gozatu ez. (bis)

    Lehen puntua emanda

    M. Lujanbio:Doinua: Haizeak bidali du

    Bizitzaren aurreanbaikorra al zara ?Ni saiatzen naiz irrizirteten plazaraminek eta tristurekhamaika pasaraematen dute bainapozik bizi gara.

    Etorkizunak dakarhainbeste sorpresabatzuetan arrosabesteetan beltzanahiz eta zilegi dendenontzat ametsaetorkizun txarrenaetorkizun eza.

    Unea bizitzeagenuke onenaadibidez gaur etahementxe gaudenagozatu lagunak taahaztu zure penagero etorriko dagero datorrena.

    Hamarreko handia

    A. Sarriegi eta M. Lujanbio: Doinua: Ai gure antzinakoGaia: Irakasleak zarete.Murrizketak direla-eta, grebaegin zenuten atzo ere. Gaur,lanera bueltatu zarete.

    A. Sarriegi:Atzo pankarta atzeandenok indarrean (bis)lagun bat eskubianta zu ezkerreanazken aldi honetangaude beharreanbegiratu gaur eremuturren aurreanhogeita hamar ikaslegela bakarrean. (bis)

    M. Lujanbio:Ta hogeita hamarrekinez dakit zer egin (bis)ze erramintarekin nola ta zerekinbaina greba bihurtudugu ia errekinkostatuko zaigu lortzennahiz joan elkarrekinhemen ezer berririkforma hain zaharrekin. (bis)

    A. Sarriegi:Gaur egungo hezkuntzanhorrenbeste hesi (bis)integraziorakohamaika gabezita politikariakgugandik ihesiez logopeda etaez behar berezihorrela ezin dugugizarterik hezi. (bis)

    M. Lujanbio:Hezkuntzak ez dauka ezhamaika bertute (bis)Heziberri ta LOMCEhortxe dihardutebaina ikaslea datorzeozerren trukePakistan Marokotikpentsa ze ittuteguk greba egindakoannora joan ez dute. (bis)

    A. Sarriegi:Ta gainera bihurtugara puntu-mira (bis)dianan jarri etaharriak nork tirahau ez da baldintza onaegia hori daeta etorkizunerajarrita begirahonen ondorioakantzemango dira. (bis)

    M. Lujanbio:Guk umeak hezi nahieta hezi ezin (bis)nahiz tratatzen ditugunmaiteenak bezinhezkuntza kondiziozdago nahiko erkinbaina gizarte hontakopanoramarekinnork enpatizatzen dufuntzionariekin? (bis)

    Kartzelako lana

    M. Lujanbio:Doinua: Zuek famili afari hontanGaia: Atetik sartu zarenean, isilduegin dira denak.

    Zuek famili afari hontangaur bildurik elkarrenaGabon gaueko betiko ohituramingots honek dakarrenanere aulkirik ez zegon hutsikta horixe da txarrenabaina hemen nator alaba ardi beltzmespretxatua, herrenaaspaldi ikusi ez nauzuenaez da hori zuen penanahiko arazo eman nizuenesan behar bada denata luzerako alde egin nuenbanun ta aski problema

    kasu batzutan ihesa baitaaukera zentzuzkoena. (bis)

    Jada ez dira ez larogeiakbaina neri erreparaazala zimel kolore zuriai inork ez nau anparabadakizue ze hauts horiztasartu ohi den zainetaraharen bila ta harekin betiberdintsu zein eratarahainbeste oker egin dut hemenhau jakina ez al da baburua makur ta lotsaz gorrijo dut etxeko aldabaamari hainbeste gauza lapurtunizkion lehen eta harazure pitxirik ez dakart bainahemen da zure alaba. (bis)

    Gaztea nintzen, ederra nintzengure herriko erregindena lorea behar zuenabilakatu zen erreminta bizioa ta desioabatzutan bereizi ezinkontrolatzen dut neuk neurtuko dutnik neronen baitara zinbaina zorteak bizkarra emanfamiliek ere muzinetxera bueltan gaur umil natorirribarretsu, atseginbarkamen eta azalpen beharrikez daukazue nerekinta neri ere mesedez utziisilik geratu nadin. (bis)

    ARRATSALDEKO SAIOA

    Sei puntuko motza

    Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus: Doinua: Aresoarren banderaGaia: Santurtziko portukozamaketariak zarete. Armazbetetako kontainerrak kargatubehar dituzue atzerrira doanitsasontzi batean. Maialen, ukoegitea proposatu dizu Ametsek.

    M. Lujanbio:Ai, gerraren gerizpeaze bizileku tristea!Halare zaila dugu gu biokhori eraistea

    txarra dela sinisteaeta liskarra piztea baino hobea ez ote dugu begiak ixtea? (bis)

    A. ArzallusBarku horretan sartzean ta gero bidaiatzean deskargatuko dira Riaden nahiz Qatar ertzeanta gero noraezean agian geure etxeanez dezagula eskurik jaso Parisen lehertzean! (bis)

    M. LujanbioNahiz gu gerarazi nahiinkoherentziak hor darraieta Parisen gertatzen bada gu ez gaude lasaiSiria, Arabia, ai!Han kargamentu honen zainik han gerrarik ez dut nahi bainaetxean jana bai. (bis)

    A. ArzallusGerra eta gerraondoitsaso ta itsas hondonik gaurko lana ukatzen dut taegingo dut tongogero Daexeko frango hemen baitira izangoeta zuk hil da gero ez duzuzer janik emango. (bis)

    M. LujanbioDáesh hainbeste urteko kontu gordin entzutekohori gugana helduko danik

    Bertsolari TxapelketaNagusiko finala 2017

    AR

    ITZ

    LO

    IOL

    A /

    AR

    GA

    ZK

    I PR

    ES

    S

  • ez dezu ustekoni kapaza naiz eustekota lanari ez uztekohorma eraikitzen ari dira ta hau ez ikusteko. (bis)

    A. ArzallusTa hola goaz itsutzennahiz tantak diren isurtzenta nahiz zaila den gure munduabi hitzez laburtzen han zernahi dugu lapurtzenta armaz ditugu egurtzenbiktimarena eginez gabiltz piztia laguntzen. (bis)

    Zortziko txikia

    Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio: Doinua: Maritxu nora zoaz IGaia: Segurtasun lanetarakokontratatu zaituztete. Herrikoplazan jarri duten jaiotza erraldoiazaindu behar duzue gauez.

    A. M: Maialen hau lana daedo ez da lana?M. L: jaiotza bat zaintzeaze nolako planaA. M: ordu luzea bertan beraz iraganaM. L: Jesusek bi mila urteholaxe darama.

    M. L: Ta hori honezkero ez da mugitukoA. M: utzita ere ez du inork lapurtukoM. L: astoa eta behia biziak gertukoA. M: zenbait lan nik ez ditut inoiz ulertuko.

    A. M: Zeinek ikusten du bahonen arriskua?M. L: Gabonetan jaiotzan argia piztuaA. M: zertan deitu gaituztenezin sinistuaM. L: San Jose ere dago dena berriztua.

    M. L: Gaur arte argitara ez zuten ateraA. M: gaur atera dute ba idiaz bateraM. L: Espiritu Santuaz lotsatua beraA. M: hori dator milagrobatzuk egitera.

    A. M: Eta San Josek gaizki begiratzen dioM. L: amantetzat besteek ez dute balioA. M: ume hori jaio zen hau dela medioM. L: Ama Birjina isilik ze erremedio!

    M. L: Hori lehen hala zen ta orain ere halaA. M: uste al dezu benetanhau birjina dala?M. L: sexu harremana izan zen espiritualaA. M: horren santua badaaitortu dezala!

    A. M: Horrelaxe ikasigenuen dotrinaM. L: ahaztu ere halaxe ein zaigu jakinaA. M: onartu behar omen da aurretik eginaM. L: erne! Mugitzen ari da Ama Birjina!

    M. L: Ta bera mugitu ta gu guazen hemendik!A. M: baina beste lau ordu dauzkagu oraindikM. L: ta beste izkinatik ardiak irten ditA. M: gu inork ikusteko zai gaudela lehendik.

    Bakarka

    Maialen Lujanbio: Neurria: Hamalauko handiaDoinua: Lurraren pean sarnindaitekeGaia: Ama izan zara. Denek diotepozik egon behar zenukeela,baina ez zara hala sentitzen.

    Gizartearen joera batekote nindun hona bultza?nere bizitzan egiterainohorrenbesteko doikuntzaama bakarra izan nahi nueneta jaso dut laguntzatratamentutan nekea etaosasuna ta dirutzata azkenean zabaldu da, banire ametsaren kutxa

    ume txiki bat bilakatu dutnere bizitzaren funtsalehen ezaren hutsa nuen tagaur izan ondoko hutsa (bis)

    Hain pozgarria behar zuenaizan zitekeenik hitsabera negarrez, bera oihukaberak ezpainetan bitsaeta nik nola ondo ez dakidannola den ama langintzaumearekin nabil nolabaitezin aurkiturik giltzanere lagunek ta medikuekai, ze aholkularitza!Ia lau urte eta erditantratamentuan gabiltzanik ez dakit ze puntutara artebehartu behar den bizitza. (bis)

    Ez dut esango ume txikiakegiterik enbarazubaina batzutan erotzen nau, bainegar egiten du gartsunola liteke izan hain txikihain handi ta hain ahaltsuegunen baten haziko zarata egingo didazu kasutriste ta pozik, pozik ta tristemila sentipen jo ta suxiringa baten genea bainanere aurpegia daukazuta luze gabe adiskide izanbeharko gara ni ta zu (bis)

    BURUZ BURUKOA

    Zortziko handia

    Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze: Doinua: Begiak itxi badator eta(Naiari)Gaia: Bake artisauak zarete.Lehengo larunbatean, laneanaritu zineten Parisen. Astebetepasatu da, eta etorkizunari begirajarri zarete.

    A. MendiluzeOraindik hango oihartzun hots batbesterik ez det aditzenherriak zerbait behar zuelalehengo astean argi zeneta nahiz eta saiatu gerangu bide hori argitzenbidea ez zen Parisen hasita ez da amaitzen Parisen.

    M. LujanbioParisekoa bakarrik baizenabiapuntu, pretestualderdi danek onartu dutealderdi danek babestubaina ez dakit hegoaldeandauden hontarako prestudesarmea eskuz egin genuen ta bakea eskuz esku.

    A.MendiluzeBidea horrek izan behar dugure aldetik argi dabeste aldearen joera berrizatera arren argiraberriz baldintzak, berriz legeakbeti ateratzen dirabaina ez gera eurentzat aribaizik barrura begira.

    M. LujanbioBaina barruan ere guztiakez dira gure hitzekojendea dugu hemen kolore ta iritzi anitzeko«ezinezko da» saltzen digute guk ezer ez ukitzekolaborariak gai izan garabi gobernu mugitzeko.

    A. MendiluzeBakea baita gure helburueta ahalegina arau

    bai gobernu bat ta bai bestealehengoak lehengoan diraubaina jendeak konprenitzekomomentu polita da haugu ez gerala, ilusioak egiten gaitu artisau.

    M. LujanbioKonpon ditzagun lehengo biktimata lehengo bonba zartadaekar ditzagun behingoz presoakherrira, euren etxeetaraeta goazen bada bakerantzortzemuga den hartarabakea ez da inoiz heldukobakea joatea da.

    Zortziko txikia

    Maialen Lujanbio eta AitorMendiluze: Doinua: Maritxu nora zoaz IGaia: Zu, Maialen, Aitor sei urtekoumearen lagun imajinarioa zara.Gaur esan dizu dagoeneko ezduela zure beharrik.

    M. LujanbioAdin hontara heldu ta hau da pikea!Kostatu zait nor nintzen ere jakitea!Uste al dezu zureadela agintea?Orain kostako zaizuni desegitea!

    A. MendiluzeBaina ez da alperrik pasatzen denboraia ez zaitut behar ta ez zaude gustorasortu zinen begiak itxi ta gerorata berriz zabaltzea aski izango da.

    M. LujanbioPixka bat heldu da taharrotu da dena!Erabat juan zaioumearen senaaizu, helduaroa da denik ta tristeena!Gero ere beharko dezu zuk irudimena.

    A. MendiluzeBeti babes aurkitu ohi da laguneanbaina sobran da adin gehio deguneanez naiz bakarra izango zure jardueanzenbatgarrena nintzencurriculumean?

    M. LujanbioZu lehenengoa zinen sinistu benetanni fidelena bainaiz aizu fideletan!Ez baldin banauzu nahizure ondoan, bertanazalduko natzaizu amets gaiztoetan.

    A. MendiluzeLehenago ere ez zaude gutxi eragindata aurreratzean ezgehio eragin ba!Agurtu behar zenuke gauza bat jakinda:ez da zure erruz baina bukatu egin da.

    M. LujanbioGero ez zazula ba malkorikan xuka!Gero ez zazula izanlehengoan gomuta!

    Pena da bukatzea eta nola bukabehin horrelako gauza ederra sortuta!

    A. MendiluzePena dela zenionpenaz al zaude zu?Aurrera begiratuz asma dezakezudenei berdin eskaintzen baldin badiezulasai beste lagun bat aurkituko dezu.

    Kartzela

    Maialen Lujanbio: Doinua: Betroiarena AHitza: Izerdia

    Izerdiak lehenago fama ona zekarrenpixka bat moteldu da urteetan barrenlehen lana ta izerdiazen balore aurrengaur egunera arte lagunak elkarrenizerdia zer denzail da esaten zerenjai eta astelehen hartuta atsedenbesterenetik asko bizi da hemen (bis)

    Neurria: Hamaseiko berdina, 8puntuz eta 8 silabazDoinua: Norbere mundu intimoGaia: Bada ordu-erdi auto beraatzetik duzula.

    Esan ziguten hau zalapagotxaren erresumabaina gaueko laneanhemen gabiltza ze sumanegu hotzean jantzi gutxizdijoa gure jardunalanerako da gaua ta lanerako da egunanolabait salbatzen degugure presente zurrunabiharra etorkizunaguretzat beti lurrunagizon dijoa txofernigatik ordaindu dunaez dakit bera ala nihemen nor den erruduna (bis)

    Miribillako rotondan errekarriz errekarribezalaxe egin ditutmila buelta errukarrigeratzen dira kotxeak ta guk begira elkarriberaiek «etorri!» esanta guk: «dirua ekarri!»Nahi bezalako bezeroatseginik ez da sarrita askotan gisan orainautoan estu ta larriertzain auto bat atzetiketa sirenak aldarribaietz bera libre utzi ta neri isuna jarri. (bis)

    Nerbioi ertza, San FrantziskoMercedetik ta Somerahor doa gure ihesata ihesaren erroberanere animoak dabiltz orain gora, gero beheranere ezkerreko jaunak ez dirudi oso onberata ertzainak harrapatzenez bagaitu ere zera:pentsa zenbaterakoaizango dudan plazera!Horrelakotxea baitagu prostituton paperairabazten dugula eregaltzen ateratzen gera. (bis)

  • BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a8 b Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

    RIRITZIAJon Maia

    Bertsolaria

    Kutxa magikoa

    Bizitza oso bateko, hila-beteetako, asteetako,azken egunetako, bostminutu lehenagora

    arteko prestakuntzaren lurpekoerreka azaleratzera doa, tunel ba-tetik, erdiko korridoretik, BECenitsasoratzera. «Goazen, animo!»,esaten du norbaitek, eta taldeaabiatu egiten da. Badatoz, esan genuen besteok.

    Eta lehenengo zutiketa egin ge-nuen eserlekuetan ginen guztiok.Jende arteko behe laino zarata-tsuan, iritsi zara eszenatokira.Bularra estu, adrenalina goian,kontzentrazioari eutsi nahirik.Ondo zaudela sinistu nahi duzu,baina oraindik ez dakizu. Nireeguna izango da. BEC. Finalaren eguna, lehena

    bezala, azkena bezala bizi duzu.Ez dakizulako inoiz itzuliko za-ren. Hori idatzi nuen Barakaldorabidean. Hori da egon naizen fina-letan, gehiago gutxiago, izan du-dan sentipenik behinena. Ez da-kizu inoiz berriz itzuliko zaren.Dena eman nahi duzu.Saioa hasi da. Agurretatik, aur-

    pegiera bakoitzak, dar-dar ba-koitzak, jarrera bakoitzak esatenzidan zerbait nire lagunez. Nordagoen bete-betean saioan sar-tua, nor ez. Nor eroso, nor barneborrokan. Elkar gehiegi ezagu-tzen dugu eta pantailak handiakdira. Urduritu egiten nintzen. BEC erresonantzia kutxa bat

    da. Keinu bakoitzarena, bertsobakoitzarena, mezu bakoitzare-na, bertsolari bakoitzarena etahan bildutako kolektiboarena.Han botatakoa betirako gera dai-teke. Bertsolaritzari eta egun horijarraitzen dutenen unibertsoimaginarioari egindako ekarpe-nak dira. Errekarri horiek hor ge-ratuko dira, baita erkinak ere.Esan nahi dugunaren eta esaterairisten garenaren arteko borro-ka-eremuan jaio dira guztiak.Urkullu umearen gerorako men-dekua edo erdaraz egiten dutenikastolako irakasleen gela hori.Izar gorri hautsia, eztulka ari denargindar faktura, jatetxeko ex-ak, etxera itzuli den alaba yonkia.Hor geratuko dira kutxa magiko-ari esker. Eta hitz, objektu etapertsonaia errimatu horiek bestefinal batzuetan sortutakoekin etasortuko direnekin bat egingodute bertsolaritzaren memoriahistorikoan. Atzo, Maialenenanti-heroi guztiak sartu zirenmundu horretara.Han bertsotan egitea soilik

    han bertsotan egitearen parekoada. Eta esan dezadan, plaza horiez da BEC alokatuta lortzen.Elkartearen garaipena da, trans-misioarena. Herrigintzarena.Bertsolariontzat, erronka bat iza-teaz gain, opari bat da, sari bat,eta aukera bat. Final bakoitzarenatzean bertsolari bakoitzarenurtetako bizipena dago, zalan-tzak, erorketak, itzulerak, barneorekak, bilaketak, zauriak,pozak eta gehienontzat, haurtza-roa eta gaztaroa. 300.000 tele-ikusle baino

    gehiago bildu ziren atzo bertsoakentzutera, XXI. mendeko Euro-pako zoko honetan. Egia da, bai-na ez da errealitatea. Erresonan-tzia kutxa bat da BEC. Errealita-tea, eta ederra baita ere, datorrenasteburua da, eta Euskal Herriguztian arituko diren bertsolariguztiak.Igandean Maialen Lujanbiok

    irabazi zuen. Bere hitzei segika,bat-batekotasunean esploratugabeko lurraldeetara eramangintuen. Atzo esan nion. Maialen,duela 300 urte jaio izan bazina,erre egingo zintuzten.

    BEC erresonantziakutxa bat da. Keinubakoitzarena, bertsobakoitzarena, mezu

    bakoitzarena,bertsolari

    bakoitzarena eta hanbildutako

    kolektiboarena. Hanbotatakoa betirako

    gera daiteke

    Gurutze Izagirre Intxauspe

    Biharamunean ere ez du galdubertsotan erantzuteko duen az-kartasuna eta argitasuna. AitorMendiluze (Andoain, Gipuzkoa,1975) gogobeteta, gustura dago fi-nalean egindako lanarekin.Buruz burukorako zure izena

    esan zutenean, espero al ze-

    nuen?

    Ez eta bai. Sentsazioa neukan eznintzela gaizki ari, baina beste ba-tzuk ere ondo ari ziren. Maialene-na bai, garbiago neukan. Maiale-nen izena esan zutenean, alfabe-toaren arabera esan zutenez...pentsatu nuen Sarriegi edo ni. Etahalaxe etorri zen.Publikoarekin konektatu duzu.

    Mimatuta sentitu zarela ere esan

    duzu.

    Bai, baina ez publikoaren aldetikbakarrik. Antolakuntzak ere osoondo zaindu gaitu. Detaile guztiakgero eta hobeto zaintzen dira txa-pelketa osoan zehar. Oso eskertu-ta nago. Inoizko errespetu handie-na erakutsi digu entzuleak. Jendeaoso goxo, baina, era berean, erres-petuz egon da, bere lekuan.Zertan gauzatzen da mimo hori?

    Detaile asko dira: esate baterako,kartzeleroak txapelketa osoanberberak izan dira; zer esan nahidu horrek? Harreman berezi batsortzen da, eta haien kokapenaperfektua izan da. Ez gertuegi, ezurrunegi ere, oso distantziaonean. Denek jarri dute, norkberetik, guk geure onena emangenezan.Gorantz egin duzu txapelkete-

    tan. 4. eta 3. postuetan ibilia za-

    ra, eta txapeletik gertuen azken

    honetan egon zara.

    Gertuago bezala, urrutiago. Txa-pelketa honetan bigarren izannaiz, baina izan nintekeen bosga-rren. Uste dut txukun aritu naize-la, maila onean. Txapelarenak eznau kezkatzen. Etorri behar baduegunen batean, etorriko da, etaongi etorria izango da.Zertan iruditzen zaizu daukazula

    hobetzea?

    Txapelketa prestatzea oso konpli-katua da. Gauza asko daude lan-tzeko. Beharbada lan batzuk faltaizan zaizkit, koadernoko lan pixkabat edo. Aukeraketa bat egin dut,eta honaino iritsi naiz. Ez dakit hu-rrengo batean aukeraketa horieginda urrutirago iritsiko naizen.Koadernoko lanaz aritzean, zer

    esan nahi duzu?

    Beharbada teknifikazioa, errimajakin batzuk lantzea. Denbora bateskaintzen badiozu, bertso bategiteko orduan balio dizute hobe-to josteko bertso bat. Baina, eraberean, horretan zentratzen ba-zara, freskotasuna gal dezakezu,edo gaiari heltzeko modua. Gaiak zer iruditu zitzaizkizun?

    Orokorrean konforme nago. Egiada bat edo beste konplikatua zela,goizeko bakarkakoa [Atetik sartuzarenean, isildu egin dira denak]konplikatua zen; eskeletoena erekonplikatua egin zitzaidan. Nirepapera ez zen erraza, poliziarena. Igor Elortzak eta Aitor Sarriegik

    azken txapelketa izan zuten. No-

    la ikusten duzu zeure burua?

    Ez daukat txapelketara joatekomotiborik, baina ez joateko ere ez.Uste dut txapelketari ezezkoaematea hausnarketa pertsonalbaten ondorioa dela, eta Igorreketa Aitorrek oso argi daukate. Ba-dakit bertsolari gehiagoren buru-tik ere pasatu dela hori, baina ezdakit momentua iristean zer era-bakiko duten. Datorrenean era-bakiko dugu.Juanjo Uriaren aipamena egin

    zenuen agurrean. Haren eskola-

    ko hiru zineten finalean.

    Uste dut bazela modu bat eta mo-mentu bat eskertzeko Juanjo Uriaguztiak, motorra martxan jarridutenak eta bultzatu dutenak se-kula eskerrik eskatu gabe, isilpe-ko lanarekin. Uste dut hori denaJuanjorengan gorpuzten dela; guhan egotea bada Juanjoren lana-ren ondorio bat.Erronka nagusiak non ikusten

    dituzu aurrerantzean?

    Uste dut transmisioan lan ikara-garri bat egin dela; ikusi besterikez dago publikoaren nolakotasu-na, eta datozen bertsolariak noladatozen. Gauzek ondo jarrai de-zaten erronka daukagu kolektibomoduan.

    «Denek jarri dute,nork beretik,geure onenaeman genezan»

    Aitor Mendiluze b Txapeldunordea

    Bertsotan «txukun» eta «maila onean» aritu den sentsazio gozoarekin amaitu dutxapelketa. Esker oneko hitzak baino ez dituizan publikoarentzat eta antolatzaileentzat.

    ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

  • OIHANA BARTRABertsolaria

    «Ilusioak ilusio, finalarenostean ere, zentroanikusten ditut ardatzak»

    «Oso barruan

    daukagu, baina

    joan zen dome-

    kakoa ere. Hone-

    la agurtu gintuen

    Sustraik: «Euskal Herria

    gelditu/ ez dadin euskal erdian/

    bila ditzagun arnas ta/ ardatzak

    periferian». Periferia ardatz bihurtu

    zen egun batez, geografikoki

    behintzat. Baina ardatzak era as-

    kotakoak izan daitezke, ez lekuz-

    koak bakarrik. Eta bilatu behar

    duenak ez du topatu. Izan ere, ilu-

    sioak ilusio, finalaren ostean ere,

    zentroan ikusten ditut nik arda-

    tzak. Eta ardatzok mugitzeko aha-

    legina, erkin; zentrokoak, arnasari

    eusten, arnesari agian; ardatzak,

    eroso: eta, Euskal Herria, oraindik,

    euskal erdi».

    ITXARO BORDAIdazlea

    «Lan baino plazergehiago: berriz ere,milesker Maialen»

    «Gure hamar urte-

    ko iloba hasi da

    Arberoako ber-

    tso-eskolan ko-

    plak harilkatzen,

    eta igande arratsalde-

    an elkarrekin komentatuz ikusi ge-

    nuen Maialen Lujanbioren biga-

    rren garaipena: emozioa eta harro-

    tasuna. Iloba hunki zuen txapeldun

    berriaren azken agurreko etorkizu-

    nerako irekidurak!

    Gainerako zazpiek ez zuten

    ohore gutxiago merezi, bereziki

    Lujanbioren atzetik, pronostikoak

    uhertuz, buruz burukora hupatu

    zen Aitor Mendiluzek. Erran behar

    dut, ETBren pantailatik suharki ja-

    rraitu dudan lehiaketak, nehoiz ez

    bezala, pipitak utzi dituela bide he-

    gian, irabazlearen Irungo bakarka-

    ko saioa baizik ez aipatzeko.

    Lan baino plazer gehiago: berriz

    ere, milesker Maialen».

    IDURRE ESKISABELKazetaria eta EHUko irakaslea

    «Lujanbiori handitasunaematen dio ‘intelektual’hitza edukiz betetzenduen ibiltaribakanetakoa izateak»

    «Maialen Lujan-

    bioren handita-

    suna ez dago soi-

    lik adierazpide

    duen diziplinan,

    bertsolaritzan, tekniko-

    ki zein estilistikoki maistra-lanak

    egitean, edo, areago, diziplina be-

    ra teknikoki zein estilistikoki bila-

    karazten duen motorretakoa izate-

    an. Lujanbiori handitasuna ematen

    dio egun eta hemen intelektualhi-

    tza egiazko edukiz betetzen duen

    plaza publikoko ibiltari bakaneta-

    koa izateak. Hau da, jendarteko

    auziei zinezko begirada kritikoz,

    eta bereziki, autokrititikoz, heltze-

    ko sen eta gaitasunak, eta ahale-

    gin horren emaitzak jendartera

    itzultzekoak. Eraldaketaren bila

    arriskatzekoak. Hamarreko txikian,

    irakaskuntzako protesten harira,

    grebalariei autokonplazentziarik

    gabe begiratzeko hartu zuen posi-

    zio deserosoa adibide».

    JULEN GABIRIAIdazlea

    «Nik ez dut berdin ikusikoMiribillako errotondaaurrerantzean:errekarriak ikusiko ditutbueltaka han»

    «Sorkuntzan ari

    denarentzat, bes-

    te sortzaileen lan

    onak beti dira

    mugarri bikoitzak:

    gehiago sortzera bul-

    tza zaitzaketen bezala, paralizatu

    egin zaitzakete, maila horretara

    helduko ez zarela jakinda. Igande-

    an mugarri horietako baten aurre-

    an egon ginen: Maialen Lujanbio-

    ren egun osoko erakustaldiaz ari

    naiz, lehen bertsotik hasi eta azke-

    neraino, lurretik metro erdi gorago

    beti. Nik ez dut berdin ikusiko Miri-

    billako errotonda aurrerantzean:

    errekarriak ikusiko ditut bueltaka

    han. Bihotzez eskertzen diot Maia-

    leni ertza mugarri bihurtu izana,

    mugarri bikoitz eta ezin biribila-

    goa».

    JON GARAÑOZinemagilea

    «Asko gustatuzitzaizkidan Lujanbiorenbertso asko: ez bat, ez bi, ez hiru; asko»

    «Oso saio ederra

    iruditu zitzaidan.

    Maialen bikain

    aritu zen, bikain

    baino gehiago:

    merezitako txapela ira-

    bazi zuen. Asko gustatu zitzaizki-

    dan bere bertso asko: ez bat, ez bi,

    ez hiru; asko. Beharbada, banaka-

    koetan, hura da maistra. Irudiak

    egiten ditu eta asko gustatzen zait

    hori: istorio bat kontatzen du, ka-

    sik gidoi baten moduan, eta hori

    bat-batekoan botatzea harrigarria

    egiten zait. Uste dut justua izan

    zela Mendiluze finalean sartzea;

    oso bertso onak bota zituen. Asko

    gustatu zitzaidan bere goizeko

    kartzelakoa. Esango nuke Sustraik

    merezi zuela finalera iristea; Men-

    diluze eta biak pareko ibili ziren.

    Barre egin genuen, momentu hun-

    kigarri asko ere izan ziren, gogoe-

    ta egitekoak beste batzuk: denetik

    egon zen. Iruditu zitzaidan Unai

    Agirrek postu batzuk gorago gera-

    tzea merezi zuela, nahiz eta ez

    zuen saio borobila egin. Sarriegik

    ere merezi zuen, baina Unairen ka-

    suan, ez zitzaidan iruditu zortziga-

    rren geratzea merezi zuenik».

    JONE MIREN HERNANDEZAntropologoa eta EHUko irakaslea

    «Magoen antzera,bertsolariek denetikatera zuten xisteratik»

    «Bertsoaren bila,

    BECeraino iritsi

    zen publikoa.

    Bero eta gogo-

    tsu. Eta gozamena

    aurkitu zuen, era guz-

    tietako bertsoei esker: alaiak, jo-

    lastiak, trinkoak edota ezin sako-

    nagoak. Magoen antzera, bertso-

    lariek denetatik atera zuten euren

    xisteratik. Baina ez, ez da magia.

    Azpimarratzeko da hartutako lana

    eta ardura. Txapeldunak zein gai-

    nontzekoek egindakoa ereduga-

    rria da. Hitza eta hizkuntza euren

    gain hartu eta, opari forma zuten

    bertso andana utzi zituzten. Igan-

    dean, horren bila joan zena, ez zen

    esku-hutsik bueltatu».

    URTZI URRUTIKOETXEAKazetaria

    «Aitorren eta Igorrenaulkiak hartzendituztenekin ere berdin gozatuko dugu»

    «Zorionak, Maia-

    len, eta aitortza

    bat: beste nor-

    baitek irabaztea

    nahi nuen, inor

    magia hura hobetzeko

    gai izan zen seinale. Ezin ase,

    badakizue. Lehen BEC finala

    erdaraz dut gogoan, Elkarteko

    ordezkari astero Radio Euskadin,

    octava mayor, pie forzado eta

    antzekoak ikasten. 2009an Istan-

    bulen lanean, doi-doi heldu nin-

    tzen finalera. Duela lau urte ere,

    kazetari. Herenegun bertsozale

    arrunt gozatu nuen saioa aspaldi-

    ko partez. Azpimarratzekoa: ingu-

    ruan jesarritako asko saio parale-

    loa mugikorrean Twitterren

    segitzen. Paradoxa: sare soziale-

    tan zenbateraino hauspotu ote

    den bertsokera tradizional(egi)a

    (edo periferikoa egurtu). Horri

    lotuta bigarrena, Kataluniaren

    konparazio: Bartzelona indartsua-

    ren eta eskualdeen arteko jauzia:

    Beterriko zentroa, eta ale bakanen

    periferia Goierri, Durango eta

    Lapurdi/Iruñetik. Igorren eta Aito-

    rren (plazetara arte, mila esker

    biei!) aulkiak hartzen dituztenekin

    berdin joko dugu txalo eta emo-

    zionatuko gara. Baita euskara

    batuan kantatzen badute ere».

    JUANTXO ZEBERIOMusikaria

    «Ospatzeko egun bat da,behingoz hegemonikosentitzeko»

    «Batetik, euskal-

    dun gisa, harro-

    tasuna: nahiz eta

    Maialenek esan

    bezala, BEC

    barruan indartsu senti-

    tu arren, kanpora aterata kontura-

    tzen zaren euskal mundua zein

    ahul dagoen. Baina ospatzeko

    egun bat da, behingoz hegemoni-

    ko sentitzeko, hitz hutsarekin

    jolastuz. Bestetik, musikari bezala,

    inbidia sanoa: horrelako jai erral-

    doi bat egin ahal izateak, euska-

    raz, uste dut zerikusi handia duela

    Bertsozale Elkarteak urte luzeetan

    egindako lanarekin: mirari txiki-

    handia da. Azkenik, Maialen, hizki

    larriz. Koska bat gorago dago:

    hark esan bezala, ikusten da lan

    ikaragarria egina zuela aurretik».

    Maialen Lujanbioren lana goraipatu dute, batez ere, finalaikusi duten hainbat lagunek, baina bada arreta bestelakokontuetan jarri duenik ere. b Gorka Erostarbe - Maialen Unanue Irureta

    Maistraren lezioak

    Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak, arratsaldeko saioan. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

    Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala b 9BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a

  • BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a10 b Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

    Naiara Elola

    Nekea sumatzen zaio Bertsolari Txapelketa Na-gusiko final biharamunean Sustrai Colinari(Urruña, Lapurdi 1982). 2013ko txapelketare-kin alderatuta, nabarmen egin du hobera. Or-

    duan baino 55 puntu gehiago eskuratu, eta buruz buru-koan Maialen Lujanbiorekin batera sailkatzeko puntu er-dira gelditu zen. Matematika kontuetan sartu nahi ezduen arren, egindakoak aurrerantzean lanean aritzekoonerako eragingo diolakoan dago. «Puntu erdi hori lauurtean zapatetan eramango dudan hartxintxarra bezala-koa izango da, ez traba egingo didan gauza bat bezala, ho-betzen segitzeko tresna baten gisara baizik». Egindakoarekin, orokorrean, «pozik» dago, bukaera

    arte borrokan aritu zelako. Finalekoa egun osoko jardunadenez, erakutsi nahi den hori une oro erakustea zaila delaonartu du. Hasieratik argi zuen «konplexurik gabe» etaaurreko saioetan baino «libreago» kantatu nahi zuela.«Momentu batzuetan helburua lortu nuen, eta, beste ba-tzuetan, ez hainbeste». Hala ere, adierazi du igandekoakbalio diola bertsotan estilo propioa baduela frogatzeko.«Finalak lagundu dit ikusteko gauza batzuk egin ditzake-dala, badaukadala estilo bat, nirea dena, funtzionatu de-zakeena, jendeak estimatzen duena eta asetzen nauena». BECen bizitakoak eta erakutsitakoak konplexuetatik

    askatzeko bide horretan aurrera egitera bultzatzen lagun-duko diola irizten dio Colinak. «Badakit final baten oste-an triste esnatzea zer den, eta gaur [atzo] esnatu naizenpoza bestelakoa da».

    «Puntu erdihorihartxintxar batizango da»Sustrai Colina

    Iñigo Astiz

    Amorrua izan daiteke hitza. Bertsolari Txapel-keta Nagusian topatu ahal izan ez zituen ber-tsoen bila pasatu ditu txapelketa ostekoakAmets Arzallusek (Hendaia, Lapurdi, 1983).

    Aitortu du ez duela ongi lo egin, eta ez du ukatu bere nahi-gabea. «Ariketa askotan ez nintzen geratu neure buruarieskatzen diodanetik gertu». Urratsez urrats kontatu dubere barne igaroaldia telefonoz, orain.Malda gora hasi zuen goiza, dioenez. Estu sentitu zituen

    gaiak. Bere «pentsamenduen kontra» aritzea suertatu zi-tzaion, esaterako, bere lehen bertsoaldian, igandeetandendak irekitzearen alde egin behar izatean, eta artaldebat desbideratzen zebilen herritarraren paperean ere ezzuen bidea topatu. «Oraindik ez dut korapilo hori askatu:ez dut lortzen bisualizatzea egoera hori», onartu du. «Bialdapa handi izan nituen hor, nik erremontatzeko gaita-sunik izan ez nuenak, eta luze eraman nuen hori». Pun-tuari erantzuten «antsietate puntu batekin» joan, berrizborobildu ez, eta berriz haserre eseri. «Zauri dexenteneuzkan kartzelara iritsi nintzenerako», azaldu du.Arriskatzea erabaki, eta txikiko moldera eraman zuendoinua kartzelakoan, baina berriz ere asmatu ez eta berrizhaserre eseri. «Bukaeran erori egin zitzaidan».Bazkalordu «oso txarra» pasatu zuela dio, eta dutxa

    bat ere hartu zuen aldarteari buelta emateko. Arratsalde-an joan zen animatzen, baina arrastaka zeraman goize-koa. «Noski pena dudala», dio. «Baina pena hori nik gus-tura eramaten dut. Min horrek balioko dit ikasteko».

    I. Astiz

    Zalantza egin zuen duela lau urteko BertsolariTxapelketa Nagusiko finalean, baina igandehonetako finaleko agurrean jakinarazi du bereerabakia azkenik: utzi egingo ditu txapelketak

    Igor Elortzak (Durango, Bizkaia, 1975). «Zazpi txapelketaegin ditut, ibilbide gorabeheratsu bategaz, baina egin be-harrekoak egin ditut. Gure belaunaldia joan den pare bathamarkadan izan da belaunaldi ardatza txapelketetan,eta geroztik heldu dira beste bertsolari batzuk. Etorri denbelaunaldi hori esateko gauza berriekin dator, eta esatekomodu berriak topatzeko gogoz. Beraz, arrazoi pertsona-lak eta kolektiboak batzen zirela ikusita, garbi ikusi dut».Aste barruan izan zuen buruan agurreko agur esateko

    bertsoa. Eta txalo zaparrada eman zion publikoak BECen.«Jasotzen dugun indar eta esker on hori guztia ikaraga-rria da, eta joan-etorrikoa da, gainera».Saioa, bestelakoan, «gazi-gozo» joan zitzaiola dio. Oso

    gutxi egin zuen lo final aurreko gauean, eta igarri eginzuen. «Egun lanbrotsua neukan, eta momentu batzuetanez nintzen gustura geratu egindakoekin, puntua erantzu-ten eta kartzelan, bereziki». Sustrai Colinarekin bateraegindako puntukakoarekin bai, pozik, eta baita MaialenLujanbiorekin egindako zortziko txikiekin ere. «Bi saioumoretsuetan izan ziren nire aziertoak. Dena adinarekinlotzeko joera daukat azkenaldian, baina igual lehen ba-karkakoetan geneuzkan nahi batzuk, eta orain bizitzaribegiratzeko beste modu bat daukagu, eta umoretik atera-tzen zaizkigu gauzak ondo».

    «Arrazoipertsonalak etakolektiboakbatu dira»Igor Elortza

    «Min honekbalioko ditikastensegitzeko»Amets Arzallus

    ARITZ LOIOLA/ ARGAZKI PRESS ARITZ LOIOLA/ARGAZKI PRESS

    ARITZ LOIOLA/ARGAZKI PRESS

  • Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala b 11BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a

    I. A.

    Seigarren Bertsolari Txapelketa Nagusian emandu agurra Aitor Sarriegik (Beasain, Gipuzkoa,1976). Agurreko bertsoan azaldu zuen bere az-ken txapelketa zuela, eta azaldu du zergatia.

    «Aurreko txapelketan ez nekien etorriko ote nintzen ho-netara, baina banekien baldin banentorren azkena izan-go zela. Motxila kargatzen doa, urte mordoa badira, etafaktura pasatzen du horrek, eta ez nuen pasatzen utzinahi horrelako toki batean agur esateko aukera».Saioari dagokionez, goizeko kartzelako lanarekin gel-

    ditu zen gusturen. Euren artean erdaraz ari diren ikastola-ko irakasleei kantatu zien, eta nahiz eta ez zen erabat gus-tura geratu esateko moduarekin, pozik gelditu zen mahaigaineratutako gaiarekin. «Baten bat lotsagorritu baldinbazen, eta zerbait pentsarazi badiot, oso ondo, eta norbaitminduta sentitu bada, ba bere burua salatzen du». Puntuari erantzuten ikusi zuen bere burua ahulen, eta

    kartzelan ere erabat gustura ez. «Behin baino gehiagotanpasatu zitzaidan aurrez pentsatutako zerbait, gero mo-mentuan ezin ekarri aritzea, eta nahiko lardaskeria izanzitekeen zerbait sartu behar izatea».Gorputzaldi «xelebrea» izan zuela dio Sarriegik. Urdu-

    ri sartu zen, ez zen eroso egon, eta ez zuen sentitu bertsoe-kin asmatzen zebilenik ere. Publikoak bultzatu zuen unehorietan. «Gorabehera batean ibili nintzen, eta egin ni-tuen hanka sartze nabarmen batzuk, baina jendearenga-na iritsi nintzela uste dut, eta polita da azken saio batetikhorrelako oroitzapena eramatea».

    «Polita daazken saiotikoroitzapen haueramatea»Aitor Sarriegi

    N. Elola

    Sentsazio «gazi-gozoa» utzi dio igandeko lehiakBeñat Gaztelumendiri (Donostia, 1978). Gozoa,bertsolaritzarentzat «astinaldi handia» izandelako finala, eta hiru-lau bertsolarik mailarik

    «onenean» egin zutelako bertsotan. Batez ere, MaialenLujanbio txapeldunak egindako lana goraipatu du. «Pla-zako jardunagatik ere bazegokion txapel hori Lujanbio-ri». Baina, pertsonalki, sentsazio gazia du, saio osoan«nahi eta ezinean» aritu zelako, bertsotan bere tokia bi-latu ezinik. «Oso lotuta aritu nintzen, ez nuen nire ahotsaateratzen asmatu». Horrez gain, «BECeko olatua» har-tzea ere kosta egin zitzaiola uste du. Zenbaitetan olatuaaurka zetorkiola ere sentitu, eta horrek «txiki» bihurtuzuela dio. Hala ere, baikortasuna bidelagun duela, okerre-tatik ikasteko prest dago. Parte hartu zuten zortzi bertsolarietan gazteena da Gaz-

    telumendi, eta bigarren aldiz lehiatu da finalean. 2013kofinalean egotearekin nahikoa zuela dio, helburua betetairitsi zela, alegia. Herenegun jokatutakoan, aldiz, bertso-tan egiten dakiena erakusteko asmoa izan arren, ez zuelalortu dio. «Egun guztiak ez dira berdinak izaten. Bueltahandirik ez diot eman nahi. Irakaspen batzuk atera dituttxapelketatik, eta joango gara hobetzen», dio baikor. Txapelketa ez du zerbaiten hasiera edo amaieratzat, eta

    horrek zama arintzen dio. «Finala beste saioak bezalakoada. Tamaina eta pisu handia du, baina, azken finean, saiobat da». BECen gertatutakoa onartu eta txapelketa osoanegin duen lana errepasatu nahi du orain.

    N. E.

    Xehetasunetan egon dela Bertsolari TxapelketaNagusiko «gakoa» uste du Unai Agirrek(Hernani, Gipuzkoa, 1975). Saioan izandakozehaztasun faltaren eraginez egin zuela zor-

    tzigarren berak. «Brotxa lodiko pintore baten lana eginnuen zenbaitetan». Hala ere, abestu zituen bertsoekin«konforme» dago, nahiz eta gauzak gehiago «fintzeko»gai delakoan egon. Orokorrean, pozik dago bere bertso-kera erakusteko gai izan zelako eta agertokira igotzeansentitu zuen «beldur puntua» gainditu zuelako. Txapelketan zaildutako bertsolaria da Agirre, baina

    igandekoa izan zen haren lehenengo finala. Hasieratikpublikoa bereganatzea lortu zuen, eta horrek bertsotanasko lagundu ziola esan du. «Finalista berria nintzelakoedo, oso babestua sentitu nitzen, eta bertsotan txukunaritzea lortu nuen». Batez ere, goizean, ofizioetan sentituzen «erosoen», lagunari entzunez eta erantzunez. Dena den, BECeko finalerako bidea «oso luzea» egin

    zaiola adierazi du. «Bertso eskolan esan nuen hau azkentxapelketa izango nuela; ziur nengoen». Baina finaleanabestutako agurrean aitortu zuen erabaki hori ez duelaguztiz hartua. «Finaleraino iritsita, Txapelketa Nagusikoplaza ezagutu, eta ia ziurtzat nuen erabakia zalantzan jarridut». Lortu duena lortzeko egindako sakrifizioak «mere-zi» duelakoan dago. «Momentu gogor bezain ederrak bi-zitzen dira». Igandean bizitakoaren inguruan «azaleko»hausnarketa egina duela aitortu du: «Dena asimilatu etabaretzeko denbora beharko dudalako».

    «Brotxa lodikopintore lanaegin nuenzenbaitetan»Unai Agirre

    «Ez nuenasmatu nireahotsaateratzen»Beñat Gaztelumendi

    ARITZ LOIOLA/ARGAZKI PRESS ARITZ LOIOLA / ARP

    ARITZ LOIOLA/ ARGAZKI PRESS

  • BERRIA

    Asteartea, 2017ko abenduaren 19a12 b Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala

    Amagoia Iban Barakaldo

    Ordubete eta erdi

    finala hasteko,

    BEC parez pare,

    eta ibilgailu ilara

    gero eta luzea-

    goa, sarbideko biribilguneko bu-

    xaduragatik. Ordubete finala

    hasteko, eta BECeko ateak zehar-

    katu orduko, bertsozale ilara gero

    eta luzeago, sarreren barra kodea

    irakurtzeko makinen motelaldia-

    gatik. Zinta laranja eskumuturre-

    an, egun osoko bertso bufetean

    zerbitzatua izateko gosez jende-

    tza. Hamabost minutu finala has-

    teko, eta ez, sartu zenarentzat ez

    zen erraza originala izatea: koli-

    seo angelu-zuzen itxura zeukan

    Bizkaia Arenak. Aulkipeetan gor-

    detako ogien usaina, panem et

    circensis leloa burura, eta 15.000

    ikusleren orroa zortzi finalistak

    agertu zirenean. Ez zen erraza ori-

    ginala izatea, ez; ez zen erraza zi-

    rrara ez sentitzea.

    Entzuleen agurrak bertsolarie-

    na jaso zuen bueltan, bazetorrena-

    ren iragarle. Nork bere beldurrak

    konjuratu bitartean, gorputzaren

    pisua zango batetik bestera pase-

    az, kulunka arritmikoan ageri zi-

    ren pantaila erraldoian. Han ikusi

    ziren detaile osoz, errenkadan,

    Igor Elortzaren elastikoko Ertzai-

    nak-en izar gorri orbandua, Aitor

    Sarriegiren besoak enborrarekin

    lehen aldiz lerrokatuta, Maialen

    Lujanbioren begirada kontzentra-

    tua, Unai Agirreren matrailezur

    tenkatua, Beñat Gaztelumendiren

    aurpegi findua, Sustrai Colinaren

    ezkerreko begi keinua, Amets Ar-

    zallusen inkognita argitzeko or-

    dua eta Aitor Mendiluzeren urdu-

    ritasun tenplatua.

    Hasi zen, bada, hasi, bertso ma-

    ratoia, eta mikrora joateko eta

    erantzuteko moduan nabari zi-

    tzaion Maialen Lujanbiori gogo-

    tsu zetorrela. Arzallus, berriz, ohi

    baino lotuago suma zitekeen. De-

    nak ari ziren ahalegin betean, al-

    diroko barre eztandek ematen

    zuten pilatutako tentsio guztia-

    ren neurria. Duela lau urteko so-

    raionola, halaxe bihurtu zen er-

    kin goizeko hitz fetitxe. BECen

    bertan zein sare sozialetako kon-

    taketa paraleloan.

    Konturatzerako, goizeko azken

    lana sartu zen atetik, barruko de-

    nak isilik utziz. Ne me quitte pas

    doinua oholtzaratu zuen Elor-

    tzak, ikastoletan erdaraz mintzo

    diren irakasleak Sarriegik, Gabo-

    netan etxera itzuli den junkia Lu-

    janbiok, Puigdemont Agirrek,

    Marokotik etorritako haur bat

    Gaztelumendik, aita hil berri

    zaiona Colinak, Parisko mairua

    Arzallusek, zazpi urteren buruan

    Gabonetan etxera sartu dena

    Mendiluzek.

    Atsedenaldia. Jende uholdea

    bazkaltzeko, 6. pabiloian barrena.

    Mahaietara eserita milaka; lurre-

    an bertan beste asko. Buruz buru-

    korako hautagai dantza mokadu

    eta mokadu artean. Lujanbio han

    ez egoteko, ikaragarriren bat ger-

    tatu behar zuen, denen ustez;

    Mendiluze, Colina, Sarriegi... bi-

    kotekide izan zitzakeen.

    Arratsaldeko saioa. Bero ber-

    tsozalea, harmailetan olatuarena

    egiten. Lehen gaiekin akabo fan-

    dango, baina. Eskerrak umorea

    atzera etorri zen puntutako lane-

    an. Biba Berango. Umorea, berriz

    ere, tentsioarentzako ukendu.

    Eta zorua ostikatzea, eta eskuak

    zartatzea. Eta goxokiak ahora-

    tzea. Finalista guztientzako azken

    bakarkakoa. Palkoan ez zegoen,

    baina Iñigo Urkullu ere BECen

    agertu zen, Colinaren bertso kol-

    pe bati esker. Izan ziren gehiago

    pabiloi hartan ordura bitartean.

    Askoz gehiago, hartzaileen eran-

    tzunari erreparatuta.

    Buruz burukoaren txanda: Lu-

    janbio eta Mendiluze. Mendiluze

    eta Lujanbio. Izerdi ola BEC; la-

    gun imajinarioaren bueltan bil-

    dutako bola; auto zelatariaren

    aurkako oskola. Lujanbio garaile.

    Koliseoan orroa. Mendiluzeri ere

    orro koliseoak. Colina hiruga-

    rren. Orroa. Arzallus laugarren.

    Orroa. Elorza bosgarren. Orroa.

    Seigarren Sarriegi. Orroa. Zazpi-

    garren Gaztelumendi. Orroa.

    Zortzigarren Agirre. Orroa. Agur,

    Elorza eta Sarriegi. Orroa. «Gero-

    koentzat» eskainitako txapela

    hor doa. Lau urte barrura arte.

    BECen batutako milaka bertsozaleekintentsitate handiz bizi izan zutenBizkaia Arenako norgehiagoka. Umoreeta emozio eztandak eskertu zituen.

    Ate, isiltasuneta orro

    Ia 15.000 lagunek girotu zuten BECeko Bizkaia Arena, bertsoa ardatz izanik. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

    Itzultzaileek ere gogotik egin zuten lan, irribarrea ahoan. MARISOL RAMIREZ / ARP

    Sarreran eskumuturrekoak jarri zizkieten bertaraturikoei. ARITZ LOIOLA / ARP

    ‘Erkin’ bihurtu zengoizeko saioko hitzfetitxe, bai BECenbertan, bai saresozialetako jardunean

    Arratsaldeko saioagai trinkoekin hasi zen,eta puntukakoan itzuli zen umorea,guztientzako ukendu