16
XV 2015eko abendua

Bipuntuzero XV

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Bipuntuzero XV

XV 2

015e

ko a

bend

ua

Page 2: Bipuntuzero XV

Koordinazioaeta Diseinua

Testugintza

Argazkiak

Zuzentzailea

Inprimategia

Iker Moreno

Inder BhattiMaider IriarteItsaso LopezKoldo Los ArcosIker MorenoIrene NarbarteKlaudia OyarzunEneko Villegas

Karrikaluze ElkarteaBruno Michelet (12.13)Ainhoa Resano (14.15)

Miren Munarriz

Ultzama

LG NA 742-2012 Eusko Jaurlaritza etaAtarrabiako Udalarendiru laguntzazargitaratua.

XV 2015eko abendua

Page 3: Bipuntuzero XV

Kafkaren Prozesua libururako adibide bikaina izan da Euskalerria Irratiak emititzeko baimena lortzeko pairatu duen gurutze bidea. Le-hen unetik beretik, Euskalerria Irratiak ez zuen garai hartan oso mo-dan zegoen irrati libreen eredua segitu; sustatzaileek irrati komertzial bat sortu nahi zuten, euskararen normalizaziorako egokiena izanen zela iritzita. Kontran zeudenek ere gauza bera pentsatu zuten: eus-kararen normalizazioan trabak jartzeko unean hoberena zela irratia marjinatzea, baimena ukatuta.

Baimena ez da kontu hutsala bideragarritasun ekonomikoa ziurta- tzeko unean; hala, diru laguntzak lortzeko, publizitatea kontratatzeko edota erakundeen publizitatea eskuratzeko, ezinbesteko langa baita. Areago, aldaketa teknologikoa heldu zenean (analogokotik digitale-ra alegia), emititzeko baimenik ez zuen irratiak ez zuen proiektua aurkezteko aukerarik. Ikusten denez, era horretan, irratiak bazituen zailtasun handiak aurrera egiteko eta zozketako zenbaki guztiak egi-tasmoak porrot egiteko eta galbidera joateko.

Baina ez da hala gertatu, Euskalerria Irratiak entzule, lagun, kola-boratzaile, langile eta konplize sare itzela eratu duelako. Irratia sor-tu zenean, Iruñerrian gutxi batzuk baino ez ziren mikrofono baten aurrean gai batez euskaraz egiteko gauza, ulertzeko gauza zirenak askoz gehiago baziren ere. Pazientzia ikaragarriaz eta han-hemenka bilatuta, telefono agenda miragarri bat osatu zuten, gai bakoitzaren inguruan mintzakideak aurkitzeko. Poliki-poliki eta ausardiaz, jendea-ren intereseko gai asko jorratu zituzten, irrati estilo bizia sortuaz; eta horren bitartez, hainbat helburu bete zituzten: entzuleria fidela, publi-zitate komertziala eta profesional motibatuak... Gainera, urte hauetan guztietan, irratiak ez dio baimenaren borrokari iskin egin, eta adorez aurre egin dio prozesu judizialari.

Arestian aipatu dugu aldaketa teknologikoari aurre egin diola, bai-na ez bakarrik irratia izanda; izan ere, www.euskalerria.eus webgu-nearen bidez, Iruñerriko komunitate euskaldunaren agerkari digitala bilakatu da irratia, eta irratia sarean entzuteko aukera ere badago. Gainera, euskal irratien sarean eta tokiko hedabideen sarean parte hartzen duenez, aukera dauka bere mezua eta besteena partekatze-ko. Langintza mota hauetan ezinbesteko konplizitatea eduki du gure federaziotik, Topagunearen eskutik alegia.

Pozten gara Euskalerria Irratia legala delako eta aunitz urtez bi-delagun edukiko dugulako Nafarroan euskararen normalizazioaren zereginetan. Zorionak, bihotzez!

[+] EUSKALDUNON ZOZKETA ZENBAKI SARIDUNAK· 1. saria: 0897· 2. saria: 0449

[+] BATERA HIRI TAILERRAK· Abenduak 23, 24, 28, 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 4, 5 eta 7· HH2-LH6· Atarrabiako kultur etxean· 9:00etatik 14:00etara· Prezioa: 90€ (bazkideak 72€)· IZEN EMATEA:azaroaren 30etik abenduaren 11ra(Atargin, Paz de Zigandan edo Karrikaluzen)

[+] ANTZERKI TAILERRA· 16 urtetik gorakoentzat· Astelehenero, 20:00etatik 21:30era· Prezioa: 30€ (bazkideak 25€)· IZEN EMATEA:[email protected] helbidean edo 948.355.739 / 685.115.756telefono zenbakietan

Euskalerria Irratia: uhinezko sarea

Page 4: Bipuntuzero XV

Haurrei zuzendutako Batuziklatu tailerrak eman zion hasiera euskaldun ON asteari. Asmoa bitxia zen: pilatutako material birziklatuarekin batuka-da bat sortzea. Adin eta gaitasunen araberako hiru talde osatu genituen: lehenengoak marakak egin zituen, bigarrenak tanborinak eta hirugarre-nak surdoak. Sortze lanak amaituta, hiru taldeak batu eta batukada erritmoak ikasi zituzten. Haurrek ez zuten entsaiatzeko nahikoa astirik izan, eta tokata ez zen nahi bezain ongi atera. Hala ere, dinbi-danba eta kriski-kraska, gustura aritu ziren zarata sortzen.

Ismael Yagüek, kontsumo arduratsua egiteko alternati-bak aurkezteaz gain, eskura ditugunak zeintzuk diren azaldu zizkigun saio arin eta parte hartzaile baten bidez. Kontsumo arduratsua zer den ikusleekin eztabai-datu ostean, oligopolioari buruzko zertzelada batzuk eman eta alternatibak zehaztu zituen. Proiektu alternatibo hauek hiru alor nagusitan banatu zituen: finantzak, energia eta konektibitatea. Gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sarean duzu Ismaelek Bipuntuzero aldizkarirako idatzi zuen artikulua:

http://issuu.com/bipuntuze-ro/docs/bipuntuzeroxiv/10

Benidormetik Atarrabiako plazaraino etorri zen Pantxika antzerki bat ikustera. Urduri zegoen, ez baitzen antzezlerik agertu. Bere bakarrizketa aztoratuan, ikusleok bera agertokira igotzeko hautatu genuela ulertu zuen, eta ahalegin handirik gabe atera zen fokuen argitara. Hitz egiten hasi zen unetik bukaera arte barrezka izan gintuen. Ez dakigu nortzuk ziren huts egin ziguten an-tzezleak, baina Pantxikari esker euskaldunON asteak aurrera egin zuen.

Aurtengo euskaldunON astean ere pintxo lehiaketa izan genuen La Jodedera taldearen kontzertuarekin batera. 11 pintxok parte hartu zuten, eta haien arteko aniztasuna aipatze-koa da. Epaileek ez zuten lan erreza izan, eta zorrotz aritu ziren. Epaimahaia-ren erabakiak publikoak hartutakoarekin bat egin zuen eta Itsaso Lopezek eta Eneko Villegasek egindako “Udazken lorea” pintxoa izan zen garaile. Honekin batera La Jodedera talde euskokubatarra izan ge-nuen oholtzan, eta harritze-koa bada ere, gure hanka eta gerriak dantzan jartzea lortu zuten.

[MI]

Batuziklatutailerra

Kontsumoetikoa

PantxikaLamur

Pintxo goxoak doinukubatarrekin

Argazki gehiago ikusteko,

jo 7.orrialdera

Page 5: Bipuntuzero XV

Larunbatean, irailak 12, goi-zeko hamaikak aldera elkartu ginen euskaldunON asteko egun potoloari hasiera ema-teko. Eguraldia lagun izan ez genuen arren, hogei lagun in-guru bildu ginen muntaketa la-nak egiteko. Ez zen lan erraza izan, baina tarteka Karrika-luzeko zenbait kidek presta-tutako txistorra jan genuenez, azkar baina azkarrago pasa zitzaigun goiza.

Bazkalorduan, guztion ar-tean mahaiak prestatu, eta bakoitzak bere tokia hartu zuen. Adin guztietako ehun bat euskaldun elkartu ginen bertan. Bazkarian, gure sukal-dari Txipik argi utzi zuen pin-txo lehiaketako epaile postua ongi merezia duela, berak eta bere laguntzaileek prestatu-

tako paellak ikaragarrizko arrakasta izan baitzuen. Tripa ongi ase ondoren, Atarrabiako zenbait gaztek eskainitako gitarra joaldia entzuteko aukera izan genuen. Aurten bigarrenez, Jon Zapataren gitarra eta Mateo ahizpen ahotsak uztartu egin zi-ren bazkalostea atseginagoa egiteko.

Ondoren, arratsaldeko seietan, triki-bertso-poteoari hasiera eman genion, herriko kaleak musikaz, errimaz eta garagardoz betez. Saioa Alkaiza eta Amaia Elizagoien aritu ziren bertsotan, eta trebetasun handia erakutsi zuten gai mota guztietan. Ber-tsoen ildo nagusitzat zenbait atarrabiarren zurrumurruak hartu zituzten, bertan geunden batzuei barregura eta beste batzuei lotsa sorraraziz. Herriko bost tabernek parte hartu zuten tri-ki-bertso-poteorako prestatutako ibilbidean, eta tarteko bidean Berriozarko trikitilariak izan genituen giroa alaitzen. Haiei es-ker, euskal dantza batzuk dantzatzeko aukera ere izan genuen, batzuk besteak baino trebeago aritu baziren ere.

Behin poteoa amaituta, Udaletxe plazara gerturatu ginen Karrikaluzeko zenbait kidek prestatutako bokata beroak jatera. Aldi berean, kontzertuei hasiera eman zieten Zwekere taldeko lagunek. Haien musika estilo originalarekin dantzan jarri gin-tuzten berehala, talde honek batukada baitu musikaren ardatz nagusietako bat. Ordubetez egon ziren eszenatokian den-dena emanez. Joxe Replay izan zen oholtzara igo zen bigarren tal-dea. Iparraldetik etorritako talde honek kunbia, ska eta reggae estiloak nahasten ditu Joxe Ripiauren abestiei bizia emateko. Talde honen alaitasunak, indarrak eta estilo propioak ikusleak erakartzea lortu zuen.

Ohikoa den moduan, behin kontzertuak amaituta, guk geuk espresuki aukeratutako musika jarri genuen plazan. Bertan bildutako guztiak, bai kontzertuetako artistak bai ikus-entzule moduan ginenak ere, dantzari izatera pasa ginen, euskaldun ON eguneko azkeneko orduak probesteko.

Goizeko hiruak aldera hasi ginen egun osoan zehar erabili-tako materiala eta sortutako zabor guztia auzolanean biltzen. Dena txukun utzi eta egun osoko txutxu-mutxuen errepasoa egin ondoren, bakoitza bere etxera joan zen. Horrela amaitu genuen Atarrabiako euskaldunon indarraren erakusgarrietako bat den egun polit hau, jada datorren urteko euskaldunON as-tea buruan genuelarik.

[MU]

Hasteko, porruak eltze batean jarriko ditugu, urez estalita, eta irakiten utziko ditugu egin arte (10 bat mi-nutu). Ondoren, porruak eltzetik atera, apur bat lehortu eta hiru zatitan moztuko ditugu. Brick ore bat hartu eta erditik zatituko dugu, eta horrekin aurretik moztutako porru zatietako bat bilduko dugu (berdin egingo dugu gainontzeko porru zatiekin). Ondoren, zartagin batean frijituko ditugu ongi egin arte.

·························································

Saltsak egiteko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugu orain:

Pikillo saltsa egiteko, lehenik, pikillo piperrak zartagin batean frijituko ditugu baratxuri zati txikiekin. Piperrak prest daudenean, ontzi batean jarri, esnegaina gehitu eta irabiagailuarekin ongi nahastuko dugu dena.

Onddo saltsa ere berdin egiten da, baina baratxuririk gabe. Kasu honetan, baina, komeni da esnegaina onddo- ak egin ditugun zartagin berean gehitzea, onddoen za-porea har dezan.

Eta, azkenik, ganba bexamela. Ganbak zartaginean frijituko ditugu, eta eginak daudenean, irina eta esnea botako dugu, bexamela egiteko. Dena etengabe nahastu beharko dugu, bexamelak pikorrik izan ez dezan, eta prest dugunean, irabiagailuarekin nahastuko dugu dena, ganbak txikitzeko.

Hiru saltsa horiez gain, guk beste ukitu bat eman ge-nion: piper kurruskaria erabili genuen pintxoak zapore gehiago izan zezan. Piper kurruskaria merkatuetan sal-tzen dute, poltsatan. Guk motrailuarekin txikitu genituen ahalik eta txikien egiteko.

· Porruak· Brick orea· Pikillo piperrak (lata bat)· Onddoak· Ganbak· Piper kurruskaria

· Esnea· Esne-gaina· Irina· Gatza· Baratxuriak

Osagaiak:

Aurtengo euskaldunON asteko pintxo lehiaketako ga-raileak Itsaso Lopez eta Eneko Villegas izan ziren. Hemen duzue Udazken lorea pintxoaren errezeta.

Udazken lorea

Lixto, pintxoa prest duzu jada. Zorionak eta on egin!

Page 6: Bipuntuzero XV

Iazko jarraipen txukunaren ostean, aurten ere Atarrabiako festetako egun bat bera ere galduko ez zuela genekienez, gure kide Klaudia Oyarzun izen-datu dugu Karrikaluzeko parrandazale ofizial. Horrela bizi izan zituen berak gure herriko festak:

Atarrabiako festak

Aurten jaiak goizean goiz hasi ziren trikitixa doinuek alaitutako hamarretako batekin, eta eguerdiko hamabietan txupinazora joan ginen denak elkarrekin. Ondoren, urteroko tradizioari eutsiz, Mikelats dantza taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen, baita eguerdiko paella janarekin ere. Larunbat arratsaldeko plana aurreko urteko berdi-na izan zen: elektrotxarangarekin ibili ginen herriko kaleetan barna.

URRIAK 3, LARUNBATA

Igandea gazteentzako berandu hasi zen aurreko eguneko parrandaren ondorioz. Ba-tzuek herriko frontoian zegoen pilota partidua ikusteko aukera izan zuten; sekulako gi-roa izaten da bertan, Labriten sortzen den giroaren antzekoa. Beste batzuek, ordea, pa-tata frijituz betetako katxi bat eskuan, Urko bakarlariaren kontzertuaz gozatu genuen.

URRIAK 4, IGANDEA

Astelehenean, kolore askotako zirku bat bihurtu zen Atarrabia; pailazoak, animalia hezitzaileak, lehoiak eta emakume bizardunak ikusten ziren nonahi. Afariko zazpi al-bondigak jan eta gero (batzuek 17 jan zituzten) ginkanari ekin genion, eta 2010. urtetik 2015. urtera arteko jaietako kartelak ordenatu eta gero irabazleak azaldu ziren txos-nagunean. Aipatzekoa da mozorro lehiaketa ere kuadrilla horretako partaideek irabazi zutela; tongo izan ote zen?

URRIAK 5, ASTELEHENA

Atarrabiako jaietan euririk ez egitea arraroa izaten denez, lehenbiziko egunetan ateri eutsi zion arren aurtengo saiheski jana euri azpian ospatu zen. Kuadrillek dena prest zuten Ribed parkean, baina euri zaparrada hasi bezain laster karpa azpira mugitu ziren (azkarren ibili zirenak behintzat). Ondoren, eta berritasun gisa, mus txapelketa jokatu zen txosnetan, urteroko DJak musika ipintzen zuen bitartean.

URRIAK 6, ASTEARTEA

Iruñeko alde zaharrean ostegunero egiten den bezala, pintxo-potea antolatu zuten Atarrabiako txosnek. Risottoa, patata tortilla, ogi mamiak, krepeak, sandwichak eta bes-telakoak prestatu zituzten, eta arrakasta handia izan zuten. Agian jendea gose zelako edo agian pintxo gutxiegi egin zituztelako, baina kontua da ordu erdian pintxo guztiak amaitu zirela. Biluzik eta Freebeer taldeek alaitu zuten giroa.

URRIAK 8, OSTEGUNA

Azkeneko urteetan ez bezala, egun eguzkitsua izan genuen ostirala, eta eguraldi goxoak bultzatuta, kuadrilla nahikotxo bildu ziren txosnetako kalderete lehiaketan par-te hartzeko. Arratsaldean, Atarrabian dugun ohiturari eutsiz, bajeraz bajera ibili ginen karropoteoarekin, eta gauean Ingo al deu?, Kaotiko eta Scurro taldeen kontzertuekin gozatu genuen, guk eta beste ehunka pertsonak ere, herriko plaza inoiz baino beteago baitzegoen Kaotikok bere abesti ezagunenak jotzen zituen bitartean.

URRIAK 9, OSTIRALA

Txosnetako agertokia Atarrabiako gazteez josita agertu zen. Bertsio gaua zen eta, be-raz, juergetan ohikoak diren abestiak abestu eta interpretatu zituzten. Abestia aldatzen zen bakoitzean abeslaria edo instrumentuak jotzen zituztenak ere aldatu egiten ziren, eta horrela jende mordoa pasa zen agertokitik. Ondoren, herriko Bonbatu taldearen txanda izan zen; beraien azkeneko emanaldia izan zen, taldeari amaiera eman baitzio-ten jaietako kontzertu horrekin.

URRIAK 10, LARUNBATA

Batzuentzat jaiak amaituak ziren jada, beste ezertarako indarrik ez zutelako; beste batzuek, ordea, ez genuen festa giroa alde batera uzteko gogorik, eta garagardo mota desberdinak probatzen ibili ginen, txosnaguneko garagardo festan. Ondoren, txosnetako edari guztiak amaituta, gorputz osoa astintzeko aukera izan genuen Balber DJarekin.

URRIAK 11, IGANDEA

Page 7: Bipuntuzero XV
Page 8: Bipuntuzero XV
Page 9: Bipuntuzero XV
Page 10: Bipuntuzero XV

HEZITZAILE ASTEBURUA

2015·X·16,17Murillo Berroya

LRB · JZ · ISK

2015·XI·7

Atarrabia

ESKOLAZ KANPOKOAK2015·XAtargi (Atarrabia)

Page 11: Bipuntuzero XV

Zer da yoseikan budo?Japoniar jatorria duen borroka arte bat da, gorputzaren uler-

mena eta garapena helburu duena. Gorputz hezkuntzari lotutako hainbat lan arlo barne hartzen ditu, esaterako: oinarrizko gaitasun fisikoen lanketa (indarra, erresistentzia, abiadura, malgutasuna), motrizitate orokorra, gorputz adierazpena eta psikomotrizitatea. Gorputzaren askatasuna lortzea da helburu nagusia.

Kirolariaren garapen pertsonalean eta aurkariaren errespetuan oinarritzen da. Heziketa tresna bat dela esan genezake. Arte mar-tzial orokor bat da; beste diziplinen elementuak uztartzen dituen eta gorputzaren heziketa helburu duen borroka arte bat. Baina ez da nahasketa huts bat, gorputzaren erabilerarik hoberena bilatzeko modu bat baizik.

Horretarako, lehenik eta behin gorputza ezagutu eta landu behar da. Erlaxazioarekin hasten da, gero potentzia eta indarra lantzen ditugu, eta bukatzeko, borrokarako grina (ez zentzu txarrean edo agresiboan). Guk borroka gorputzaren onerako erabiltzen dugu.

Hauek dira helburuak: kontzentrazioa garatzea, nork bere burua-rengan duen konfiantza indartzea, aurrea hartzea, elkarren arteko laguntza sustatzea eta abar. Hori guztia segurtasuneko neurri ezin hobeak harturik.

Noiz hasi zen kirol hau Euskal Herrian praktikatzen? Ipar Euskal Herrian aspaldi hasi ziren kirol honekin. Seaska Ikas-

tolen Elkartearekin aspaldi lan egiten da. Gero, duela 14 bat urte

YOSEIKAN BUDOAtarrabiako gaztelekuan egiten den yoseikan budo bo-

rroka artearen berri jakin nahi izan dugu, eta horretarako, Atarrabiako Karlos Iñigo adituarekin egon gara.

gutxi gorabehera, Bizkaia aldera eta Sakana aldera hedatu zen, eta orain dela 3 urte Iruñerrira iritsi zen. Kirol hau Euskal Herrian zehar hedatzeko ardura AMETS elkarteak du (Arte Martzialak Euskaraz Taldeen Sareak).

Zer desberdintasun ditu gainontzeko borroka arteekin?Esanguratsuena da kirol honen bidez denon arteko berdintasuna

bultzatu nahi dugula. Horregatik ez ditugu kolore desberdinetako gerrikoak erakusten. Baditugu, baina kolore berekoak janzten ditu-gu denok: urdina eta zuria.

Bestetik, badira ukabilkadak, ostikoak, belaunkadak eta ukon-dokadak lantzen dituzten bestelako arte martzialak, edota kolpe-rik ez eta botaketak eta luxazioak lantzen dituztenak ere. Badira armekin aritzen direnak ere (makilak, labanak, ezpatak…). Yosei-kan budok, ordea, kolpeak, luxazioak, botaketak, armak eta abar lantzen ditu. Esan genezake borroka arte integral bat dela.

Edozein adin tarteko jendeak egin dezake kirol hau? Helburu berdinak lantzen dira talde guztietan?

Bai, noski, edozeinek egin dezake yoseikan budo. Dena dela, helburuekin hasi baino lehen, bi kontu garrantzitsu

aipatu beharko genituzke: lehena, helburu nagusiak eta zehatzak desberdindu behar direla; hau da, helburu nagusiak berdinak dira denentzat, baina helburu zehatzak desberdinak dira adina, pertso-na eta nahiaren arabera. Eta bigarrena, yoseikan budo AMETSen eskutik etorri dela Euskal Herrira. Horrek esan nahi du ez direla soilik kirolari dagozkion helburuak lantzen, baizik eta hizkuntza edota lurraldetasuna bezalako gaitasunak ere lantzen direla.

Beraz, nahiz eta hiru helburu nagusi izan, egoeraren arabera hel-buru jakin ugari lortu nahi ditugu: lehenik eta behin, euskararen erabilpena bultzatu; bigarrenik, garapen pertsonala; eta hirugarre-nik, auzotartasuna landu. Horretarako, balio batzuk lantzen ditugu: errespetua, diziplina eta autodiziplina bereziki.

Balio sozialak eta pertsonalak dira guk sustatu nahi ditugunak, berdintasuna bereziki.

Parte hartu nahi izanez gero, zer egin beharko genuke?Oso erreza da: 17 urtetik gorakoa bazara, Atarrabiako gazte-

lekura joan eta izena eman. Gainera, nahiko merke ateratzen da, Euskara eta Gazteria Sailek antolatu dutelako: Atarrabiakoek 25 euro ordaintzen dituzte hiru hilabetero, eta kanpokoek, 50 euro.

Pena bat da soilik helduen klasea atera izana; 12-16 urte bitarte-koentzako klaseak ere eskaini genituen, baina ez zuen inork izena eman. Ea hurrengorako gaztetxoak ere animatzen diren.

Dena den, norbaitek probatzeko gogoa badu, lasai asko etor daiteke gure saioetako batera (astelehen eta asteazkenetan, 20:00etan, gaztelekuan). Ateak zabalik daude beti eta oso jende xumea biltzen gara.

[IN]

Page 12: Bipuntuzero XV

LAID

A A

LDA

Z A

RR

IETA

(Etxa

rri A

rana

tz, 1

980)

Bost

urt

erek

in h

asi z

en d

antz

an. N

afar

roak

o D

antz

a Es

kola

Ofiz

ialek

o ik

aske

tak

amait

u os

tean

, Bru

selar

a jo

an z

en n

azio

arte

ko P

ART

S da

ntza

esk

olan

ikas

tera

. Hog

ei u

rte

zitue

n or

duan

, eta

ge

rozt

ik h

amab

ost e

man

ditu

etx

etik

kan

po. H

ainba

t art

ista

eta

dizip

linek

in la

n eg

in d

u, e

ta b

ere

obra

k na

zioar

tean

era

kuts

i ditu

.

Aur

ten,

El T

rast

ero

Cre

ativo

elk

arte

a so

rtu

du, b

erak

Naf

arro

an a

urki

tu e

z zu

en fo

rmaz

ioa

dant

za ik

asta

ro tr

inko

en b

idez

gur

era

ekar

tzek

o. D

avid

Zam

bran

o ek

arri

zigun

api

rilea

n, e

ta M

ark

Tom

pkin

s per

form

erra

, irail

ean.

Txikitatik izugarri gustatu zait dantza- tzea. Amak hori ikusi eta dantza klaseak jasotzera eraman ninduen. Baina garai hartan, Iruñean, umeentzat behintzat, balleta besterik ez zegoen. Gustatzen zitzaidan, baina dantza garaikidea eza-gutu nuenean, dantza mota horrek zo-ratu ninduen, eta audizioak egin nituen nazioarteko hainbat zentrotan. Bruselako (Belgika) PARTS Europako dantza esko-la onenetako bat da, eta hartu nindutela esan zidatenean ez nuen bitan pentsatu. Orduan hogei urte nituen, ez nituen frant-sesa eta ingelesa menperatzen, eta zerta-ra nindoan banekien arren, ez nekien non sartzen nintzen (kar, kar). Bizitza berri baten bila joateko familia eta lagunak uz-tea esperientzia gogorra izan zen.

HASIERA

Dantzatzeak poz handia ematen dit. Gainera, dantza egin ostean, beste mila gauza egiteko energia izugarria dudala sentitzen dut. Baina, batez ere, badakit ezin izan dudala behin ere utzi. Txikitatik egunero dantza egin dudala esan dezaket, eta gaur egun, behar bat dela sentitzen dut; arnasa hartzea bezala.

DANTZA

Dantza klasikoa oso hierarkikoa da. Horregatik zen hain militarra gure entrenamendua. Egin dut eta egin dezaket, baina ez dut gustuko.Dantza garaikidean kontsentsu gehiago dago. Parte hartzea handiagoa da. Ezin uka daiteke koreogra-foak duela azken hitza eta dantza garaikideko ko-reografo asko ere diktadore xamarrak direla. Baina, oro har, elkarlanean lan egiten irakasten da eta hie-rarkia hori ez dago hain markatua.Dantza klasikoan, koreografoak esandakoa ikasi eta errepikatzen du dantzariak, eta dantza garaikidean, aldiz, zuk sortu behar duzu zure dantza.Hortaz, talde lana eta sormena azpimarratuko ni-tuzke.

KLASIKOA vs GARAIKIDEA

Txikitatik dugun zerbait da. Ume

guztiak dira kuriosoak. Edozer

gauza begiratzen dutenean lilura

puntu batekin egiten dute. Hel-

tzearekin batera kuriositate hori

mantentzea da gerta dakizukeen

gauza onenetako bat. Mark Tomp-

kinsek 62 urte ditu, eta Iruñeko

erraldoiak ikustera joan ginenean

ume bat zirudien. Gaitasun horrek

artista gisa mila aukera ematen

dizkizu. Helduak garenean ume

gisa begiratzea eta kuriositatea

ez galtzea oso garrantzitsua dela

uste dut, beti ere helduak garela

eta gure ardurak ditugula ahaztu

gabe, noski.

KURIOSITATEA

Funtsezkoa da. Nere une dramatikoenetan ere

umorea izan dut. Putzutik ateratzen lagundu dit.

Bizitza serioegi hartzen dugunean berehala za-

hartzen gara, eta ideia hori ez zait batere gus-

tatzen.Izaera gogorra dut, eta haserretzen naizenean

umorea haserre hori kanalizatzeko eta esan nahi

dudana transmititzeko modu egoki bat izan dai-

tekeela konturatzen naiz. Umorearen bidez jende

gehiagorengana iritsi zaitezkeela uste dut.

UMOREA

Inprobisazioa (momentuan gertatzen den dantza)

sorpresarako duen gaitasunagatik gustatzen zait

hainbeste. Ez bakarrik nigan sortzen duen sorpre-

sagatik, baizik eta ikusleengan sortzen duenagatik

ere. Asko gustatzen zaizkit sorpresak. Eman eta

jasotzea. Hortaz, zoragarria iruditzen zait dantza-

tzen ari naizen horren oinarria harridura izatea.

HARRIDURA

Page 13: Bipuntuzero XV

Bruselan artista izateko erraztasun asko

daude. Estatuak gure lanaren jarraikorta-

sun eza onartu eta bizitza duina izaten

laguntzen digu, profesional gisa aritzea

ahalbidetuz.Nafarroako egoera oso bestelakoa da.

Hemen aritzen diren artistek beste lan

mota batzuk egin behar izaten dituzte oi-

narrizko diru sarrerak izateko, eta beraien

aisialdian, artea egiten dute. Kanpoan sol-

datapeko lana dena, hemen hobby izan

daiteke asko jota. Ez zaio duen funtzio

soziala onartzen, denbora-pasa gisa ikus-

ten da. Baina sormenean sakontzea ezin-

bestekoa da gure bizimodua hobetzeko.

Egoera hori aldatzea funtsezkoa da, bai-

na ez da erraza izanen.

ARTEA:PROFESIOA vs HOBBYA

15-16 urte nituenean, Nafarroatik kanpo

lanean zeuden dantzariak ez ziren behin

ere formazio saioak eskaintzera eto-

rri, eta, beraz, Nafarroatik kanpo joaten

nintzen ikastaroak jasotzera, banekielako

interesatzen zitzaizkidan irakasleak ez

zirela sekula Iruñera etorriko. Askotan

saiatu naiz hemen klaseak ematen, eta,

egia esan, ez da batere erraza izan. Ho-

rrexegatik sortu dut El Trastero Creativo

elkartea; alegia, atzerriko irakasle horiek

Iruñera ekartzeko, eta horrela, Nafarroan

ikasten ari diren dantzariek nik izan ez

nituen aukerak izan ditzaten.

EL TRASTERO CREATIVO

Deskolokatuta nago. Ez dakit zein den da-goen arte garaikidearekiko interes faltaren arrazoia. Badira talde eta artista ugari arte garaikidea sortzen, baina gero ez dute bes-te arlo eta diziplinekiko interesik. Hemen-dik kanpo, arte diziplinen arteko mugak ezabatzen ari dira. Arlo desberdinen arteko konfluentzia gero eta ohikoagoa da; dantza ikuskizun batean zirkua, bideo-artea edo instalazioa topa ditzakezu. Hemen, dizipli-nak oso banaturik daude oraindik ere, eta ez dut kolaborazio handirik ikusten. Uste dut beste arte arlo batzuekiko interesa handitu behar dela; horrek, gainera, izugarri inspiratu zaitzakeelako. Horregatik, jen-dearen kuriositate eta jakin-mina pizteko estrategien bila nabil.

KULTURA GARAIKIDEANAFARROANEskoletan ez dute arte garaikideari buruz asko hitz egiten, eta argi dut unibertso horretan sartu ahal izateko ikuslea hezi egin behar dela. Batzuetan arte garaiki-dea arraroa edo desberdina dela pentsa daiteke, eta horrek obrarekin konektatze-ko arazoak sor ditzake: arte garaikidea-rekin sekula harremanik izan ez duten ikusleek obra ulertzeko beharra izan ohi dute hasieran, zer den ikusten ari direna edo zer gertatzen ari dena alegia. Kontak-tu gehiago dutenean, ordea, jada ez dute ulertzeko behar hori sentitzen eta lehen-tasuna ematen diote arte esperientzia bizitzeari. Hori lortzeko bultzada txiki bat behar izaten da, eta, nire ustez, hezkun-tzak sustatu beharko luke arte garaikide-ra hurbiltzeko jarrera hori.

ULERTU vs BIZI

Dantzaz gain, instalazio edo bideoa bezalako beste diziplinekin ere lan egin dut, kuriositateagatik

nagusiki. Hain naiz kuriosoa, non zerbaitek nire arreta deitzen duenean, hori ezagutzeko sekulako

jakin-mina baitut: nolakoa den, zergatik egiten den, nola egin dezakedan nik, zer ideia sortzen dizki-

dan... eta hasten naiz; egiten saiatzen.

Une batean dantzaren munduaz pixka bat nazkatuta nengoen; beste gauza batzuk ikertu nahi

nituen, eta beste arte arlo batzuetatik jaso nuen inspirazioa. Ezagutzen ez nituen artista bikainak

ezagutu nituen, arte mota berri askotara hurbildu ninduten, eta berriz konektatu nuen dantzarekin.

MULTIDIZIPLINA

Gorputza nire betiko tresna da, guztiok duguna. Miresgarria da nola funtzionatzen duen, nola erabiltzen dugun eta nola ez dugun erabiltzen, zenbat adieraz daitekeen gorputzaren bidez.Objektuak, haien formagatik interesatzen zaiz- kidan arren, duten funtzio eta istorioengatik ditut gustuko batez ere: nola sortu zuten, zerta-rako balio duten, zein etxetan egon zen, zeinek eta zergatik erosi zuen...Espazioa da aurreko biak elkartzen dituena.Bizitza hori da: espazio batean objektu eta gor-putzek osatzen duten konposizioa. Oholtzan harreman hori islatzea gustatzen zait.

OBJEKTUAK.ESPAZIOAGORPUTZAObjektu baten erabilera eta espazioan duen kokapena al-datuz egoerak aldatzea asko gustatzen zait. Gorputzekin berdina gertatzen da. Nola mugitzen zaren aldatuz, egoe-ra horren esanahia guztiz aldatzen da. Eta orain horretan ari naiz, mugitzeko modu berriak esploratzen eta gure errealitateen esanahiak aldatzeko duten potentzialean sakontzen. Errealitateari buruz hitz egiteko, errealitatean gertatzen ez diren egoerak sortzen, alegia.Delivery performance obran, pertsona baten etxera joa-ten ginen eta gure interbentzioen bidez bere eguneroko etxea eszenatoki bihurtzen genuen. Sukaldea, komuna edo egongela bat-batean ez dira sukalde, komun edo egongela, antzoki baizik. Egoera jakin bat etengabe aldatzen saia-tzen ginen, kolokan jartzen. Zerbait guk pentsatzen dugu-na izan daiteke, baina baita beste mila gauza ere.

ALDAKETAK

ARG

AZKI

A BR

UN

O M

ICH

ELET

Page 14: Bipuntuzero XV

Dejabu Panpin Laborategia 2001. urtean sortu zuten Errenteriako (Gipuzkoa) Urko Redondo eta Ainara Gu-rrutxagak. Azaroaren 22an Arrastoak antzezlana eskaini zuten Atarrabiako kultur etxean. Redondorekin bildu gi-nen Dejaburi buruz hitz egiteko.

Antzerki konpainia sortu zenutenean Dejabu izena aukeratu zenuten, obrak behin eta berriz eginez erabil- tzen zenituzten panpinak déjà vu egoera batean biziko zi-rela pentsatu zenutelako. Bi galdera: zergatik “panpin”? Eta zergatik “laborategia”?

Karrera egin aurretik esperientzia desberdinak izandakoak ginen: Ainarak tailerrak eginak zituen inguruko taldeekin eta baita mun-taiaren bat ere; nik karrerako lan bat eta praktikak txotxongiloekin egin nituen. Momentu batean antzezlan bat sortzeko nahia izan genuen eta txotxongiloen munduak liluratzen gintuenez, 1999an taldetxo bat bildu eta proiektua martxan jarri genuen. Zein poli-ta den Panamá lanarekin Dejabu sortu genuen eta haurrentzako txontxongilo ikuskizunak egiteari ekin genion. Ikastaroak egin di-tugu ahal izan dugun tokietan eta nahi izan dugun jendearekin. Gaurdaino oso presente egon dira panpinak gure lanetan. Askotan esaten dugun bezala, gure antzerki lengoaian txotxongiloak maisu izan dira, gure antzezteko eta istorioak kontatzeko moduan eragi-nez. Azkenean, maskara lanean, antzerkian eta txotxongiloen mun-duan oinarriak berdinak direla deskubritu dugu.

Bestetik, antzerki sormena laborategi gisa ikusten dugu, non gau-zak probatzen joaten zaren. Intuizioz, elementu batzuk aukeratzen ditugu, lantzea gustatuko litzaizkigukeen gai eta objektuak. Esze-nan jartzen ditugu eta inprobisatzen hasten gara.

Sortze prozesua gehiago zehatz zenezake?Hasieran, gerturatze lan bat egoten da, ideiara edo gai nagusira

gerturatzeko. Buruan ideia argi bat izan dezakegu, baina sekula ez dakigu nora goazen. Hausnartu nahiko genukeen gai bat hartu eta haren inguruko ideia bat aukeratzen dugu, eta horrekin abiatzen gara. Orduan, obran egotea nahi dugun elementuak probatzen has-ten gara; pertsonaia, objektu edo giroren bat. Hor hasten da pixka bat inprobisazioen eta eszena gaineko lana, antzerkia azken finean. Eta, intuizioz, funtzionatzen duena eta ez duena banatzen hasten zara, balio dizunarekin geratzen: jorratu nahi duzun gaiari mesede egiten dioten harreman edota elkarreraginak, bat-batean ikaragarri hunkitzen zaituen giro bat... eta pentsatzen duzu «honek badauka zerbait kontatu nahi dudan horri buruz». Frogak, irudiak, entseguak, testuen inprobisazioak, pertsonaien aurkezpenak eta, azken finean, zeresana dutenak biltzen ditugu hurrengo pausura iristeko. Orduan, loturak egiten hasten gara berriz ere, zer gertatuko den jakin gabe. Horrela, oso modu poliedrikoan bazter desberdinak sortuzen eta elkarren artean harilkatzen joaten gara, istorio bat josten alegia. Eta kontatu nahi duzun hori poliki-poliki azaleratzen joaten da, gutxi gorabehera argi ikusten duzun arte, «bai, hau da nahi genuena». Eta hor hasten zara benetako joskerak, entseguak eta idazketak egiten.

Laborategi lana horretan datza; elementuak sartu, nahastu eta ikusi denak elkarrekin non eusten diren, non sortzen duten izaera edo gorputz bakar bat.

Horrelakoetan frustrazio momentuak bizi izaten ditu-zue?

Noski. Baina ezin aurrera egitea eta galduta egotea guztiz nor-mala dela ikasten duzu azkenean. Gerta daiteke obra estreinatzera zoazenean gauzak guztiz argi ez ikustea, estreinaldia baino ordu batzuk lehenago zure buruari «zer da hau?» galdetzea. Publikoaren aurrean jarri eta bere erantzuna jaso arte ez dakizu zein den zure lanaren dimentsioa. Hortaz, bai, frustrazio une asko egoten dira, izan ere, sormen prozesu osoan zehar egoten dira gorabeherak. Baina frustrazioak bezala, subidoiak ere egoten dira. Eta azkenean galduta sentitzea zure lanaren parte dela onartzen duzu.

Zaila da horrelako momentuetan talde gisa aurrera egi-tea?

Zaila baino, konfiantza ariketa erraldoia da. Momentu horietan lidergoa daramanak besteak gidatzeko ardura hartzen du; ideia batzuk planteatzen ditu eta besteok dena ematen saiatzen gara. Ardura horiek nork hartzen dituen aldatzen joaten da, nahiz eta normalean bakoitzak hobeto kudeatzen dituen funtzioak izaten di-tuen. Taldean lan egiteak zaildu baino gehiago babestu egiten zaitu horrelako momentuetan. Frustrazio momentu batean beste bide bat proposatuko duen inor ez izatea are gogorragoa da.

Estiloari dagokionez, estetika asko zaintzen duzue. Eszenografiaz gain, koreografiaturiko mugimenduak oso neurtuta dituzuela ikus daiteke. Era berean, horrek zuen estiloan hain bereizgarri den errealismo magiko hori sor-tzen laguntzen dizue.

Azken lanetan gauza nahiko ilunetatik abiatu gara. Hala ere, gero oso argitsu bilakatu dira. Kontraste batean jokatzea asko gustatzen zaigula uste dut, oreka hori topatzea.

Estetikari lotuta, guk mugimenduari garrantzi handia ematen dio-gu; ez soilik aktoreen gorputzenari, baizik eta baita elementu eta espazioen mugimenduari ere. Txotxongilo mundutik nahiko hurbil egon daitekeen zerbait da. Aktoreak bat-batean elementu bat izan-go balitz bezala jokatzen du; edo eszenan zegoen elementu baten esanahia guztiz aldatzen dugu eta ohea zena telefono kabina da orain. Antzerki jolas soilaren parte da hori, oso basikoa dena baina era berean ikusleengana iristen dena. Koreografia hori asko gusta- tzen zaigu sentsazioak sortzeko eta erritmo bat markatzeko.

Tragedia eta komedia uztartzeko joera ere aipagarria da. Ikusleak bidaia emozional gorabeheratsu batean sar-tzen dituzuela esan daiteke.

Suposatzen dut gure egiteko moduan oso sartuta dagoen zerbait dela. Baina ez dugu nahita egiten. Azken finean eszena lanak eta

Page 15: Bipuntuzero XV

hor deskubritzen duzunak agintzen du. Hasierako erabaki batzuk kontzienteak dira, drama edo tragediatik abiatuko zarela esaterako, baina gero inoiz ez dakizu zer eta nola kontatuko duzun. Gerta daiteke eszena bat kontatzeko abiapuntu tragikoa jartzea baina lanean hasi ondoren hori kontatzeko modurik onena komedia dela deskubritzea. Draman blokeaturik gaudela, aktoreetako batek giroa apurtu eta komedia egiten hasteak desblokeatzeko balio dezake. Eszenarekin aurrera egiten duzu eta konturatzen zara oso ongi pasatzeaz gain, istorioaren erritmoa ere biziagotu egiten duela. Apurketa horiek obra osoaren egiturari mesede handia egiten diote.

Hori guztia utzi egin behar da gertatzen eta eszenak esaten dizuna jasotzen. Balio badu, tragikoa edo komikoa den pentsatzeari utziz.

Eszenografia soila erabiltzen duzuela aipatu duzu, objektu gutxirekin gauza asko kon-tatzen saiatzen zaretela. Publikoari irudimena erabiltzea eskatzen diozue.Bai. Hori behar batetik sortzen da; izan ere, ezin ditugu sekulako eszenatokiak sortu eta gainean eraman. Hori ez da gure antzerki mota. Guk antzerki nahiko fisikoa egiten dugu, testuari uko egin gabe inoiz, baina koreografia eta mugimenduei erreparatuz. Oso parte inportantea iruditzen zaigu.

Era berean, ikusleak sortzaile bihurtzea ere interesgarria da guretzat. Guk proposamen bat egiten dugu eta publikoak osatu behar du, sinistu, ikusi eta bertara gerturatu. Edo ez; hori beti arrisku bat izango da.

Gainera, txotxongiloekiko hurbiltasunagatik, guri objektu lana asko gustatzen zaigu. Irudimenari ateak zabaltzeko modu inportantea da. Sorpresak eragiten dizkigulako da baliagarria guretzat. Eta baliagarria delako ez dizkiogu mugak jartzen. Balio digu, beraz aurrera. Gauza gutxirekin egiten duzuna zure ideia transmititzeko nahikoa bada, baliagarria iruditzen zaigu.

Objektuek har dezaketen maila sinboliko eta metaforiko hori ere asko interesatzen zaigu. Poeti-karako bide bat irekitzen digula uste dut.

Ebidenteegia den horrek poetika mugatzen du?Obraren arabera. Lan batzuetan testuak izango du karga poetikorik handiena eta beste batzue-

tan espazioek garrantzi handiagoa hartuko dute. Gure kasuan, mugatuko lukeela uste dut, bai.Nik ikusi ditudan antzezlan batzuetan, eszenografiak itxiegiak direnean, oso politak dira, baina

horri mugimendua ematea ia ezinezkoa da. Dejaburen ikuspuntutik, hilik jaiotzen diren eszenogra-fiak izan daitezke. Gero, beste jende batek hori lantzen jakingo du, noski.

Hamabost urte beteko dituzue laster, eta ibilbide aberatsa izan duela esan daiteke. Azken urteetan errekonozimendu ofiziala jaso duzue Donostiako hiru antzerki sari jasoz (Errautsak, 2011; Gure bide galduak, 2012; Arrastoak, 2015). Nola jaso dituzue?

Oso pozik. Sarien kontua azkenean zerbait anekdotikoa da. Guretzat garrantzitsua izan da, baina Euskal Herrian antzerkiak bizi duen egoera oso aberatsa izan arren bere mugak

ere baditu. Ez da jende nahiz konpainia gazte eta sortzaile berri ugarirekin etengabe borborka ari den gune bat.

Horregatik, sariak jasotzea baino, politagoa izan da besteak beste Artedrama edo Le Petit Theatre de Pain taldeekin lan egitea. Guretzat opari bat izan da Errautsak edo Hamleten parte hartzea, jende hori guztia ezagutzea, sare horretako parte izatea. Hori izan baita beti gure lan egiteko modua. Errenteriako Mikelazulo elkar-tea sortzaile askorekin elkarlana abiatzeko topaleku izan da, eta horrek asko aberastu ditu gure lanak, besteak beste, eszenografia, jantziak edo musikaren bitartez. Sare hori da guri babesa ematen diguna.Sarien bidezko errekonozimendua ere garrantzitsua da. Hemen hainbatetan

programatua izatea ez baita erraza. Eta antzezlan batek hori behar du: estreinal-dia egin eta hainbat emanaldi eskaintzea forma har dezan eta aktoreok oholtzan

arnasa har dezagun. Sari baten bidez norbaitek lupatxo bat jartzea zure antzezla-nean gozada bat da. Sariez gain, beste sistema edo leku batzuk beharko genituzke ikusgarritasun hori lortzeko.

Nola ikusten duzu euskarazko eszena?Ez dakit zer esan. Gustatuko litzaidake benetan euskaraz sortutako antzezlan

gehiago ikustea. Izan ere, badira antzezlan asko euskaraz ikus ditzakegunak baina gazteleraz sortu direnak. Eta guri abiapuntua euskaraz izatea asko interesatzen zaigu. Beste hizkuntza batera itzultzeak aldaketa asko ekartzen dizkiolako an- tzezlanari, ia beste antzezlan bat izateraino.

Bestalde, oso gogotsu dagoen jende on eta baliagarri asko ikusten dut. Propo-samen bikainak daude, baina lan horiek jasotzeko guneak eta uneak falta dira. Lehen esan dudan moduan, lan bat sortu ostean, emanaldi batzuk beharrezkoak dira lan horrek funtsa har dezan. Hori inportantea da sortzaileak emango duen hurrengo pausurako.

Zergatik joan Arrastoak ikustera?Antzerkia hor dagoelako, eta eserleku bat duzulako. Antzerki taldeak ezin

ditu ikusleen lekuak bete. Gure lana puntu bateraino iristen da. Borobila ixtea publikoaren esku dago. Antzezleak edo sortzaileak erabaki dezake zer iradoki nahi duen; ikusleak zer jasoko ote duen, ordea, ikusle bakoitzak ikusiko du bere begirada eta esperientzia propioetatik.[IM]

ARG

AZKI

A AI

NH

OA

RES

ANO

Page 16: Bipuntuzero XV