2
06/11/15 18:33 Bizitza Claude Debussy Frantziako eta Europako musikaren berritzailea izan zen; bere belaunaldiko teknika inpresionistak eta sinbolistak ezarri zituen musika-sorkuntzan, eta adierazteko modu berri bat sortu zuen, sentimenduen adierazpen-askatasuna aldarrikatzen zuena. Richard Wagnerren mireslea zen, eta hura izan zen Debussyren maisu nagusia; izan ere, Wagnerrek, bere «arte lan orohartzailea»ren kontzeptuarekin, musikagileen, poeta sinbolisten eta margolari inpresionisten nahiak betetzen zituen. Wagnerrez gainera, Alexandr Borodin eta Modest Musorgski errusiar musikagileak zituen gogoko. Hamaika urte zituela hasi zen musika ikasten Parisko Kontserbatorioan, eta berehala erakutsi zituen bere dohainak, musikagile handiaren estiloa agertzen zutenak. 1884an Erromako lehen saria eman zioten, L'enfant prodige obragatik. 1887an Parisa itzuli zen, eta musika- estetika berri baten bila saiatu zen, «arimaren sentimenduen adierazpena» bideratu nahian. Hala, laster idatzi zituen hainbat lan bikain: La Demoiselle élue (1888, Andereño hautatua), Dante Gabriel Rosettiren testuarekin; Prélude à l'après-midi d´un faune, Mallarméren poeman oinarritua, askorentzat XX. mendeko musikaren hasiera dena (1894, Fauno baten siestaren preludioa); eta Pélleas et Mélisande opera, Maeterlincken libretoarekin, eta 1902an Parisko Opera Komikoan lehen aldiz eman zena. La Mer poema sinfonikoa (1905, Itsasoa), olatuen hotsa gogorarazten duten eskalekin, Douze préludes (1910-1913, Hamabi preludio), eta En blanc et noir bi pianorako obra (1915, Zuri- beltzean), dira heldutasuneko maisulan batzuk. Ohiko analisi- eta egitura-legeen aurrean, haien arauak ordura arteko musika-sorkuntza mugatu baitzuten, Debussyren lanak adierazpen-mota berriak bideratu zituen.

Bisita

  • Upload
    dibamar

  • View
    222

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

3

Citation preview

Page 1: Bisita

06/11/15 18:33

Bizitza

Claude Debussy Frantziako eta Europako musikaren berritzailea izan zen; bere

belaunaldiko teknika inpresionistak eta sinbolistak ezarri zituen musika-sorkuntzan,

eta adierazteko modu berri bat sortu zuen, sentimenduen adierazpen-askatasuna

aldarrikatzen zuena. Richard Wagnerren mireslea zen, eta hura izan zen Debussyren

maisu nagusia; izan ere, Wagnerrek, bere «arte lan orohartzailea»ren

kontzeptuarekin, musikagileen, poeta sinbolisten eta margolari inpresionisten nahiak

betetzen zituen. Wagnerrez gainera, Alexandr Borodin eta Modest Musorgski errusiar

musikagileak zituen gogoko.

Hamaika urte zituela hasi zen musika ikasten Parisko Kontserbatorioan, eta berehala

erakutsi zituen bere dohainak, musikagile handiaren estiloa agertzen zutenak.

1884an Erromako lehen saria eman zioten, L'enfant prodige obragatik. 1887an Parisa

itzuli zen, eta musika-estetika berri baten bila saiatu zen, «arimaren sentimenduen

adierazpena» bideratu nahian. Hala, laster idatzi zituen hainbat lan bikain: La

Demoiselle élue (1888, Andereño hautatua), Dante Gabriel Rosettiren testuarekin;

Prélude à l'après-midi d´un faune, Mallarméren poeman oinarritua, askorentzat XX.

mendeko musikaren hasiera dena (1894, Fauno baten siestaren preludioa); eta

Pélleas et Mélisande opera, Maeterlincken libretoarekin, eta 1902an Parisko Opera

Komikoan lehen aldiz eman zena. La Mer poema sinfonikoa (1905, Itsasoa), olatuen

hotsa gogorarazten duten eskalekin, Douze préludes (1910-1913, Hamabi preludio),

eta En blanc et noir bi pianorako obra (1915, Zuri-beltzean), dira heldutasuneko

maisulan batzuk. Ohiko analisi- eta egitura-legeen aurrean, haien arauak ordura

arteko musika-sorkuntza mugatu baitzuten, Debussyren lanak adierazpen-mota

berriak bideratu zituen.

Page 2: Bisita