16
BIZKAIKO HITZA LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Datorren astetik, gehienezko abiadura orduko 30 kilometrokoa izango da Bilbo osoan b Kutsadura gutxitzea eta istripuak saihestea dira helburuak b Gidari elkarteak ezkor dira; txirrindulariak, pozik b 2-3 Arin joatea galarazita Berbetan Ruben Natividad kardiologoak uste du udaberrian ospitaleetan jazo zena ez dela ezagutzen 7 Politika Krisiak gogor astindu duen arren, proiektu estrategikoei eutsiko diela iragarri du Aburtok 5 Ostirala 2020ko irailaren 18a XI. urtea 459. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

BIZKAIKOHITZA

LUIS

JAU

REG

IALT

ZO

/ F

OKU

Datorren astetik, gehienezko abiadura orduko 30 kilometrokoa izango da Bilbo osoan b Kutsaduragutxitzea eta istripuak saihestea dira helburuak b Gidari elkarteak ezkor dira; txirrindulariak, pozik b 2-3

Arin joateagalarazita

Berbetan Ruben Natividadkardiologoak uste du udaberrian

ospitaleetan jazo zena ez dela ezagutzen

7Politika Krisiak gogor astinduduen arren, proiektu estrategikoei

eutsiko diela iragarri du Aburtok

5Ostirala

2020ko irailaren 18aXI. urtea459. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

Page 2: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aAstekoa

IIbai Maruri Bilbao Bilbo

Uztailean urte bi bete ziren Bilbo-

ko Udalak hiriburuko hainbat

kaletan ibilgailuentzat abiadura

muga orduko 30 kilometrora jai-

tsi zuenetik. Hain zuzen ere, kale-

en %87an egon da muga hori in-

darrean. Gainontzekoetan ordu-

ko 50 kilometrokoa izan da.

Datorren martitzenetik aurrera

—irailaren 22a, Autorik Gabeko

Eguna—, 50eko muga zuten ho-

rietara ere zabalduko da 30ekoa.

Hartara, Bilboko kale guztietan

ezingo da orduko 30 kilometroko

abiadura gainditu. «Mundu oso-

an 300.000 biztanle baino gehia-

go dituen lehen hiria izango gara

abiadura muga hori ezartzen»,

ohartarazi du Bilboko bigarren al-

kateorde eta Mugikortasun zine-

gotzi Alfonso Gilek. Abuztutik

ibili dira udal beharginak seinale-

ak aldatzen, datorren astean dena

prest edukitzeko.

Gilek azaldu du hasiera batean

ez zutela 30eko muga hori hiri

osoan ezartzeko asmorik izan.

«Bilboko sarreretan eta irteere-

tan eta auzoen arteko loturetan

50eko muga nahi genuen. Baina

ikusi dugu 30ekoak onura itzelak

ekarri dituela. Eta zerbait ona

bada, hiri osora zabaldu behar

da». Hain zuzen, urte biotan iga-

rritako lau onura aipatu ditu Mu-

gikortasun zinegotziak: «Ibilgai-

luek eragindako zarata edo ku-

tsadura akustikoa apaldu egin da,

kutsadura eragiten duten parti-

kulen isurketa ere txikitu da,

istripuak gutxitu dira, eta bizikle-

taren erabilerak gora egin du».

Horrez gainera, herritarrei mugi-

kortasuna erraztu gura izan die-

tela ere esan du: «Asko izan dira

non joan behar duten 30era eta

non 50era ez dakitela-eta kexuka

etorri zaizkigunak».

Europako hiri nagusi guztiak,

hau da, 150.000-200.000 biztan-

letik gora dituztenak, trafikoa eta

mugikortasuna lasaitzeko neu-

rriak hartzen ari direla esan du

Gilek. Bilbok «aitzindari» izan

gura du. 41,6 kilometro koadro

ditu Bizkaiko hiriburuak. Eremu

horretan, ibilgailuen batez beste-

ko abiadura orduko 29,7 kilome-

trokoa da. «Izatez, lehendik ere

nolabait betetzen ari gara lortu

nahi dugun hori. Baina batez bes-

tekoak esan nahi du batzuetan

goitik eta besteetan azpitik zabil-

tzala. Orain helburua da hiri oso-

an abiadura bertsuan ibiltzea.

Guk azeleratzeak eta galgatzeak

leundu nahi ditugu. Izan ere, ba-

dakigu abiadura egonkor batek

istripuak saihesten laguntzen

duela, eta airera isurtzen diren

partikulak gutxitzen dituela».

Azpimarratu du Bilboko Udala

2015ean lantzen hasi zen Mugi-

kortasun Planak jasotako lehen

helburua osasuna dela.

Bilboko Udalak jasotako da-

tuen arabera, abiadura muga be-

rriari esker, trafikoak behera egin

du azken bi urteetan. «Horrelako

neurriekin jendeak autoa gutxia-

go hartzen du, eta mugikortasun

ohiturak aldatzen hasten dira.

Izan ere, abiadura muga horrekin

herritarrak autoz baino azkarra-

go mugitu daitezke bizikletaz edo

garraio publikoan». Gilek ibilgai-

lu pribatua bilbotarren eta bisita-

rien azken aukera izatea gura du.

Eta gaur egun dagoeneko hala da:

udalak egindako neurketen ara-

bera, Bilbon egiten diren joan-

etorrien %64 oinez edo bizikletaz

egiten dira; %24, garraio publiko-

an; %11, ibilgailu pribatuan. Falta

den %1 horretan daude patinete-

ak eta gaur egungo gailu berriak.

«Gure helburua da oinez dabil-

tzanak gero eta gehiago izatea,

eta, era berean, bizikleta bihur-

tzea garraiorako baliabide nagu-

sia. Horretarako, errepideak se-

guru bihurtu behar ditugu».

Zinegotzia bera bizikletaz joaten

da beharrera, Bilboko udaletxera.

«2015ean mugikortasuna alda-

tzen hasi gineko Alfonso Gil eta

gaur egunekoa ez dira bera: orain

ez dut beldurrik, trafikoa askoz

lasaiago dabilelako». Edonola

ere, argi utzi gura izan du aldake-

ta honek ez duela ekarriko bide-

gorri gehiagorik ez eraikitzea:

«Egingo dira, baina ez dira lehen-

tasuna izango, bizikletak seguru

eta lasai ibiliko direlako errepide-

etatik».

Eta kanpotik datozenak zer?

Udalak Bilbora garraio publikoz

joatea gura du, eta hori sustatuko

du. Gilek uste du hiriburuak ko-

munikazio onak dituela. «Hirira

etorritakoan, garraio publiko sare

osatu bat eskainiko die-

gu bizkaitarrei, prezio

onean. OCU kontsumi-

tzaile elkartearen arabe-

ra, estatuko sare onena

daukagu». Dena den,

nabarmendu du Bilbon

leku batetik bestera oi-

nez joan daitekeela.

Kaleak seguruago egi-

teko, abiadura mugatze-

az gain, espaloiak zabal-

tzen jarraituko du Bilbo-

ko Udalak. Datorren

urtean, probak egingo

dituzte Moyua plazan eta

inguruan. Eta joan den udaberri-

ko konfinamendu osteko asteeta-

ko «esperientzia ona» ikusita,

kale batzuk tarteka soilik oinez-

koentzat bihurtzeko asmoa dute;

esaterako, Kale Nagusia domeka

eta jai egunetan.

Mantsoagoibiliko da BilboMartitzenetik Bilbon ezingo da orduko 30 kilometrokoabiadura gainditu b Kutsadura eta istripuak gutxitzeaz gain,oinezko eta bizikletazko mugikortasuna sustatzea da xedea

50 30

ITURRIA: BILBOKO UDALA

ABIADURA MUGA ALDATUKO DUTEN KALEAK

Orduko

50 kilometroko

abiadura mugatik 30

kilometrokora

pasatuko diren

kaleak

Bilbo

Ikusi dugu 30 kilometrokomugak onura itzelak ekarridituela. Zerbait ona bada, hiriosora zabaldu behar da»

«Bidegorriak egingo dira,baina ez dira lehentasunaizango, bizikletak seguruibiliko direlako errepidean»Alfonso GilBilboko Mugikortasun zinegotzia

‘‘

Abiadura muga berria adierazten

duen seinalea, Unibertsitateen etor-

bidean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Page 3: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

3Astekoa

I. M. B. Bilbo

«Helburuarekin bat egiten dugu,

baina ez hori lortzeko hartzen ari

diren neurriekin». RACVN Real

Automovil Club Vasco-Navarro

gidarien elkarteak ez du begi onez

ikusi Bilboko Udalak hiri osoko

abiadura muga orduko 30 kilo-

metrora jaistea. Duela urte bi,

kale gehienetan ezarri zenean ere

kritiko agertu ziren; orain, are

gehiago: «Propaganda hutsa da.

Hiriko bide nagusietan abiadura

hainbeste mugatzea artifiziala eta

arriskutsua da». Mario Garcia el-

karteko komunikazio arduradu-

naren esanetan, gaur egungo tek-

nologiak «neurri adimentsuago-

ak» hartzeko aukera ematen du.

Eta uste du abiadura era horretan

mugatzeak ez duela bermatzen

ipini dituzten helburuak lortzea.

Uste du errepideak unean

uneko egoeraren arabera egokitu

beharko liratekeela. «Autobidee-

tan orduko 130 kilometroko

muga egon arren, euria egiten

duenean, 110era jaisten da auto-

matikoki. Eta eskolak dauden

kale batean jar daiteke 20ko edo

30eko muga ikastetxera sartzeko

eta irteteko momentuetan, baina

gainontzekoan abiadura handia-

goa».

Ukatu egin du kutsadura

gutxitzen lagunduko duenik.

Azaldu du azeleratzean eta galga-

tzean isurtzen dela gas gehien.

«Ibilbide berean motelago joan

behar baduzu, semaforo gehiago

harrapatuko dituzu gorrian.

Hala, gehiagotan azeleratu eta

galgatu beharko duzu, gehiago

kutsatuz». Gainera, esan du

orduko 50 kilometroko abiadu-

ran joateko hirugarren martxan

eroaten dela autoaren motorra.

«30eko abiadurara jaisteko,

martxa txikiagoan sartu eta bira-

keta abiadura handitu behar

duzu; ondorioz, gehiago kutsatu-

ko duzu». Horrez gainera, «epe

laburrera begira» hartutako era-

bakia dela salatu du: «Hamar bat

urte barru, ibilgailu elektrikoak

izango dira nagusi, eta ez dugu

kutsadura eta zarata arazorik

izango». Ukatu egin du ibilgai-

luak direnik «kutsaduraren

erantzule bakarrak».

Garciak ez du uste 30eko mu-

gak segurtasuna handitzea daka-

rrenik. Iruditzen zaio gidariak

errepideari eta gainontzeko ibil-

gailuei begira baino gehiago ibili-

ko direla «abiadura kontrolatu

ezinik». Gainera gaitzetsi egin du

helburua istripuen larritasuna

arintzea izatea, «istripuak

saihestea izan ordez».

Bidegorriak baino guragoTxirrindulariak, ostera, pozik

daude neurriarekin. Biziz Bizi

plataformako Javi Umaranen

arabera, «neurri positiboa» da.

Esan du eurek igarri dutela dago-

eneko 30eko muga zuten kalee-

tan seguruago dabiltzala: «Ibil-

gailuak eta bizikletak abiadura

bertsuan ibiltzeak arriskua txiki-

tzen du». Baina zalantza egin du

muga aldatuko zaien kale batzue-

tan neurria beteko den: «Deustu-

ko zubian, esaterako, 50eko

muga ere ez da errespetatzen. Uz-

tailean neurketak egiten ibili gi-

nen, eta asko ziren 70eko abiadu-

ran igaro zirenak. Nork beteko du

kale horietan 30eko muga?».

Umaranek bidegorriak baino

gurago ditu 30eko kaleak. «Bide-

gorriak ondo daude esperientzia

gutxi duten txirrindularientzat

edo zirkulazio arauak ezagutzen

ez dituzten gazteentzat, baina bi-

zikletaz ibiltzera ohituta gaude-

nok nahiago ditugu errepide la-

saiak». Dena den, 30eko muga

duten kaleetan aldeak daudela

esan du. Norabide bakarrekoak

direnetan trafikoa lasaiagoa iza-

ten dela iruditzen zaio, norabide

bi eta norabide bakoitzean errail

bat baino gehiago dituztenekin

alderatuz gero.

Gainera, Bilbon bidegorri

«asko ondo pentsatu gabe» di-

seinatuta daudela esan du, txi-

rrindularien segurtasuna «arris-

kuan jartzeko beste». Ohartarazi

du bizikletaren erabilera sustatu

nahi bada, neurriak ondo disei-

natu behar direla, eta, batez ere,

erabiltzaileekin adostuta.

Gidariek etatxirrindulariekzalantzak dituzteRACVN elkarteak adierazi du kutsadura handituegingo dela b Biziz Bizik «positibotzat» jo du

BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a

Page 4: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

I. Maruri Bilbao Getxo

«Orduko 30 kilometroko abia-

duran dabiltzan hiriak geratzeko

etorri dira, eta guk ere ezin ge-

nuen horretatik ihes egin». Ha-

sierako asmoa 30eko, 40ko eta

50eko abiadura mugak zituzten

kaleak jartzea izan bazen ere, CO-

VID-19aren pandemiak mugi-

kortasunean eragindako gogoe-

taren ondoren, Getxoko Udalak

udalerri osoan orduko 30 kilome-

troko muga jartzea pentsatu zuen

ekainean: «Udaberrian bizi izan-

dakoak argi utzi zigun oinezkoek

ibiltzeko leku gehiago behar di-

tuztela, eta seguruak izan behar

direla. Eta ikusi da, baita ere, ku-

tsadurak pandemiei mesede egi-

ten diela, eta gutxiago kutsatzen

duten mugikortasun ereduak

sustatu behar ditugula», azaldu

du Joseba Arregi Getxoko Mugi-

kortasun zinegotziak. Udalean

ordezkaritza duten talde politiko-

ekin hitz egin zuten, ados zeuden,

eta uztail hasieran jarri zuten

martxan neurri berria, Bilbori bi

hilabete eta erdiz aurrea hartuta.

Aldaketak duen garrantzia az-

pimarratu du. «30eko muga

duen udalerri batean segurtasuna

nabarmen handitzen da». Horrez

gainera, abiadura motelagoan gas

kutsagarrien isuriak eta zarata

sorrera gutxitzen direla ere gogo-

ratu du. Urtero neurtzen dute is-

tripuetan izandako bilakaera,

baina Arregik esan du zaratari da-

gokion aldaketa dagoeneko na-

baritzen dela. Airera isurtzen di-

ren partikulak neurtzeko esku-

mena Eusko Jaurlaritzarena da,

baina Getxoko Udalak txosten bat

lantzeko asmoa du, abiadura be-

rria ezarri aurreko eta ondorengo

egoerak alderatuta.

Ia hiru hilabete egin dituzte

eredu berriarekin, eta zinegotziak

uste du herritarrak hasi direla

egoera berrira ohitzen. Dena den,

aitortu du badagoela zer hobetu-

rik. «Bide zabaletan oraindik

kosta egiten zaie abiadura motel-

tzea. Batez ere, auzoen arteko bi-

deetan igartzen da hori». Orain-

dik neurtu ez duten arren, ohartu

dira Getxoko batez besteko abia-

dura moteldu dela. «Zugazarten,

Areetarako sarreran, ia lortu

dugu 30era jaistea, eta irteeran

oraindik gehiago falta zaigu. Ar-

tatzatik Fadurara arteko tartean

ere oraindik jendeak ez du muga

betetzen, baina badakigu prozesu

baten ondorioa dela egokitzape-

na». Horregatik, datorren astean,

Mugikortasunaren Astean, abia-

dura muga berrian egingo dute

indar Getxoko Udaletik.

Aldaketa honen beste helbu-

ruetako bat bizikletaren erabilera

sustatzea da. «Kale hauetan bizi-

kleta da lehentasuna duen ibilgai-

lua. Txirrindulariak segurtasun

osoz joatea lortu nahi dugu». Bi-

degorriak ere sustatuko dituztela

esan du. Hori da mugikortasun

planaren hirugarren oinarria. Zi-

negotziaren arabera, aisialdiari

baino, lanerako, ikasketetarako

eta eguneroko zereginetarako

mugikortasunari lotuago egongo

da bidegorrien sarea. Bizikleta

publikoen zerbitzua ere indartu

nahi du Getxok, eta etorkizunean

alokairuan eskainiko dituen ibil-

gailu horiek guztiak elektrikoak

izatea aztertzen ari dira.

20ko muga ere baiGetxo ez da izan Bilbori aurrea

hartu dion Bizkaiko herri baka-

rra. Uztailean bertan euren auzo-

kide Berangok ere 30 kilometro-

ko muga ezarri zuen, eta kale ba-

tzuetan 20koa ere bai; esaterako,

Sabino Arana etorbidean eta Si-

mon Otxandategi kalean ezin

daiteke orduko 20 kilometrora

baino azkarrago ibili. Dena den,

Uribe Kostako herri biok ez dira

lehenak izan Bizkaian. Duran-

gok, kasurako, duela lau urte eza-

rri zuen muga berria udalerri oso-

an. Mungian 20ko muga dago he-

rrigunean, herria nazioarteko

Sloow City mugimenduaren par-

te izatera igaro zenetik.

Bada eredurik BizkaianGetxoko eta Berangoko kaleetan orduko 30 kilometroko abiadura mugadute uztailetik b Durangon eta Mungian aspalditik dabiltza motelago

4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aAstekoa

Herritarrak ohitzen hasidiren arren, auzoenarteko bideetanoraindik egokitzekobeharra dute Getxon

Page 5: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

Natalia Salazar Orbe

«2020rako aurreikuspen onakzeuden alor askotan: orain artekoaurrekonturik handiena genuen,hainbat proiektu genituen haste-ko prest, nazioarteko ekitaldiakegin behar genituen udaren ata-rian...Eta COVID-19ak suntsituegin ditu aurreikuspen on horiekguztiak». Hala mintzatu da JuanMari Aburto (EAJ) Bilboko alkateahiriaren egoerari buruzko udal-batzarrean. Hala ere, argi utzi duez dutela hiriko proiektu estrate-gikoak alboratzeko asmorik, ba-tzuen gauzatzea geldotu egingobada ere. Pandemiak utzitakoegoera horren aurrean, oposizio-ko alderdien babesa eta laguntzaeskatu zituen astearte goizeanegin zuten udalbatzarrean.Aurtengo aurrekontua egokitu

egin behar izan dute, aurreikusi-takoa baino diru gutxiago bildudutelako eta datorren urtera be-gira ere diru sarrerak txikiagoakizango direla aurreikusi dutelako.Hala azaldu du Aburtok: «Eran-tzukizunezko ariketa bat egin be-harko dugu urte hau bukatzeko,eta datorren urtean ahalik eta au-rrekontu onenak izateko». Ez dubaztertu aurreko urteetako sobe-rakinak erabiltzea edota zorpe-tzea. «Gure soberakinak erabil-tzeko eta bilbotarren zerbitzurajartzeko baimena eskatzendugu». Gainerako alderdiei dato-rren urteko aurrekontuak babes-teko eskatu die.Osasun krisiak gogor astindu

arren, Bilbok aurrera jarraituduela adierazi zuen alkateak.Hori hala dela erakusteko, mar-txan dauden proiektuak aipatuzituen: besteak beste, AHT, Zo-rrotzaurre, Zorrotza Punta eta2020-2021erako enplegu plana.Azken horretarako 10 milioi eu-rotik gora eta 1.000 kontratu bai-no gehiago aurreikusten dituzte.Nazioarteko ekitaldiak Bilbon

egiteko udalak lanean jarraitukoduela ere iragarri zuen. Besteakbeste, Eurokopa txapelketa dato-rren urtean ekarri nahi dute hiri-ra; eta Frantziako Tourra, «ahaldenean», esan zuen.

2030. urtera begira, herritarrekzer-nolako Bilbo izango duten ereiragarri zuen alkateak: «Auzoenarteko hiri orekatua izango da;osasuntsua, jasangarria, segurua,solidarioa, ameslaria eta sortzai-lea; kalitatezko oinarrizko zerbi-tzuak izango ditu; haur, gazte etaadinekoekiko lagunkoia izangoda; kultur eta sormen arloetanerreferentea; emakume izenaizango du; euskaldunagoa izangoda, eta balioetan oinarrituko da;bakea eta elkarbizitza nagusitukodira bertan».Helburu horiek lortzeko, Abur-

tok laguntza eskatu zien oposi-zioko alderdiei. Gogora ekarrizuen martxoan udal talde guztiekbabestu zutela Bilbo Aurrera pro-grama. 15 milioi euro bideratu zi-tuzten, haren bidez, pandemia-ren ondorioak arintzeko. Aurrerantzean ere proiektu es-

trategikoak bultzatu nahi dituudalak, gizarte politikak hobetueta auzoak hobetzeko lanean ja-rraitu. Aburto: «Osasuna zaindueta, berriz ere, 2025 eta 2030erabegira nahi dugun hiria presta-tzeari ekin behar diogu». Horre-tarako, batasuna eskatu die bestealderdiei.

Hiriaren norabideaz

Aburtoren hitzaldia entzun on-doren, oposizioko taldeek emanzuten euren iritzia. EH Bilduko zi-negotzi Jone Goirizelaiak lagun-tzeko prestutasuna adierazi zuen,eta eskua luzatu zion udal gober-nuari «hausnarketa partekatubat egiteko eta udal politika sakonaldatzeko». Haren esanetan,«betiko errezeta politikoek ez di-tuzte konpontzen Bilboko egitu-razko arazoak». Egoerari aurreegiteko, «komunitate izaera hur-bil, solidario eta anitza» aldarri-katu zuen. Pertsonak erdiguneanjartzeko ekonomia eskatu du.Elkarrekin Podemosek «pro-

paganda hitzaldia» egin izana le-poratu zion. Ana Viñalsek Abur-tori esan zion ezkutatu egin di-tuela osasun krisiak eragindakokalteak: «29.000 familia bainogehiagok elikagaiak jasotzeko la-guntza eskatu behar izan dute

pandemia garaian». Bilbo Aurre-ra plana «iragana» dela uste du,eta datorrenari aurre egitekoneurri zehatzak eskatu ditu. Ho-riek diseinatzeko gizarte osoarenparte hartzea eskatu zuen.PPko ordezkari Raquel Gonza-

lez ere gogor mintzatu zen. Aka-tsak ezkutatu izana leporatu zienalkateari eta udal gobernuari.

Elkarlan eskeankrisiari aurre egiteko Aburtok eskua luzatu dio oposizioari, elkarrekin neurriak etaproiektuak adosteko b EH Bilduk beste politika eredu bat eskatu dub Elkarrekin Podemosek eta PPk datuak ezkutatzea leporatu diote

Juan Mari Aburto Bilboko udaletxean, asteartean. BILBOKO UDALA

5BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2020ko irailaren 18a Gaiak

Page 6: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aIritzia

RTRANPEROAPatxo Telleria

Melanomanoa

Ez dakigunari buruz

idaztea ez omen da

zuhurra, baina ni ez

naiz idazlea, nik pertso-

naiak ehizatzen ditut. Ez eskatu

niri pertsonaiok ulertzea.

Atzo harrapatu nuen azken

hau, ezustean. Basurtuko ospita-

lera joan nintzen izeba bati bisita

egitera. Etxean erori, eta aldaka

apurtu du. Zaharrak, badakizu…

Batere gogorik ez nik, baina bere

etxean hartu ninduen txikitan,

bakarrik geratu nintzenean, eta

bisita egitera behartuta nengoen.

Kontsolamendu handirik ez nion

eskainiko, halere, solaskide eska-

sa naizelako eta berba askorik

egin gabe pasatu nituen pasatu

beharreko orduak.

Erizaina sartu zen zundak

errebisatzera: nire izebarenak eta

ondoko ohean lo zegoen emaku-

mearenak. Ohe bien arteko kor-

tina ireki zuen erizainak, eta

emakumea ikusi nuen. Ezur ba-

tzuk apurtuak zituen. Lo zegoen,

lasaigarrien eraginez. «Badakizu

andrari gertatu zaiona?», galde-

tu zion erizainak izebari, irribarre

batez. Ezagun zen kontatzeko

gogoa zuela.

«Mendiko errepide batetik gi-

datzen ari omen zen, bihurgunez

jositako errepide batetik. Irratian

kanta bat. Ezaguna zuen, eta

kantatzen hasi zen, «Tell me so-

methin', girl, are you happy in

this modern world?...», ahots

goran, oihu batean, euforiaz…

Maite zuen kanta hura. Kanta

amaierarantz hurbiltzen ari zen,

parterik gogokoena, «In the sha-

llow, shallow, In the shallow,

shallow...» Eta, halako batean,

ezustean, errepidean tunel bat.

Sartu ahala hasi zen galtzen irra-

tiko seinalea. Tunelaren amaiera-

ko argiunea txiki ikusten zen

oraindik, urrun. Azeleragailua

sakatu zuen, kantaren amaiera

entzuteko grinaz, galtzeko bel-

durrez, abiadurari erreparatu

gabe. Tunelaren amaieran bihur-

gune bat zegoen ezkerretara. Au-

toak zuzen jarraitu zuen, errepi-

deko hesi babesgarria aurretik

eramanda, amildegirantz. Hegan

hasi zen autoa, hegan ere emaku-

mea, irratiko seinalea berresku-

ratu zuelako pozik, kantariarekin

batera kantatuz, ahots goran,

oihu batean, euforiaz. «In the

shallow, shallow, In the sha-

llow, shallow…» Miraria izan zen

autoak lur hartze leun samarra

egitea; miraria emakumea onik

irtetea».

Hola bukatu zen erizainaren

kontakizuna. «Ene, hori da hori

musika maitatzea», esan zuen

izebak, miresmenez. Ni isilik ge-

ratu nintzen, ez nuen mira hura

konpartitzen. Kanta zuztarbako

bategatik bizitza arriskuan jar-

tzea... Halere, andre hark nire

pertsonaien galerian toki bat izan

zezakeela pentsatu nuen. Ez di-

date ordaintzen pertsonaiak

ulertzeagatik.

Istorioa ez zen horrela bukatu,

dena den. Nire bisita amaitutzat

eman eta alde egitera nindoane-

an, gizonezko bat sartu zen gelan.

Ordurako emakumea esna zego-

en. Gizonak, emakumeari esku-

tik oratu, eta: «Gure kantagatik

gertatu dela entzun dut». Ema-

kumeak baietz egin zuen buruaz,

irribarrez. Gizonak ere irribarre

egin zuen. Eta biak kantatzen

hasi ziren: «In the shallow, sha-

llow, In the shallow, shallow…».

Ikaragarri deprimitu ninduen

irudi azukrezko horrek. Musika-

gatik ez, okerrago, maitasuna

deitzen dioten fikzio zentzugabe-

agatik jokatu zuen bere bizia

andre zoro horrek. Edo, agian,

eszena horregatik hunkitzeko

ezintasunak deprimitu ninduen.

Auskalo. Neure burua ere ez dut

ezagutzen.

Agur esan nion izebari. Bikote-

ari begira zegoen, bera ere irriba-

rrez. Masailean negar malko bat.

Musikagatik ez,okerrago,

‘maitasuna’ deitzendioten fizkio

zentzugabeagatikjokatu zuen bere bizia

andre zoro horrek

«Frustrazioak ere»eragin du alkatealdaketa

VILLAVERDE TURTZIOZbHiru

urte egin ditu Javier Perezek

(PCR Kantabriako alderdi erre-

gionalista) Villaverde Turtzioz-

ko alkatetzan. 2017ko apirilean

hartu zuen aginte makila, ordu-

ko alkatea hil zenean. Iazko

hauteskundeetan, zinegotzi

guztiak lortu zituzten. Orain, di-

misioa eman du, eta Esther Go-

mez alderdikideak hartu dio le-

kukoa. Perezek esan du batez

ere familiarekin gehiago egote-

ko hartutako erabakia izan dela,

baina aitortu du «frustrazioak»

eragindakoa ere izan dela. Osa-

sun arreta hobetzea izan du hel-

buruetako bat, eta ez du lortu:

astean behin baino ez dute me-

dikua. Gomezek esan du berak

ere borroka hori izango duela

lehentasun nagusia.

Irudiab Bilbo

Poliziaren abusuak, berriz ereEuskal Herriko Arrazakeriaren Aurkako Mugimenduak uztailaren 5ean jazotako polizia abusu kasu baten berri

eman du. Erasoak zantzu arrazistak zituen. Poliziak emakume talde arrazializatu eta queer bati oldartu zitzaiz-

kion. «Joan zuen herrialdera, hona zatozte soilik gauzak aldrebestera» eta gisako irain arrazistak egin zizkieten

erasoa jasan zutenei, baita «errekara jaurtiko zaituztegu» mehatxu oihuak ere. Erasoa salatzeko asmoz, marti-

tzenean egin zuten elkarretaratzea, Bilboko Buenos Aires kaleko epaitegietan —irudian—. ECUADOR ETXEA

BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea

du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko

Hitza. Uribitarte, 18. 3-C. 48001, Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

«Zerga bilketa %20 jaitsi da.Egoera honetan, oso zailaizango da datorren urterakoaurrekontuak osatzea, baina osatuko dugu»

Unai RementeriaBizkaiko ahaldun nagusia

Makina-erremintabiurtekoa: azaroanbarik, 2022an

BARAKALDO bJoan den maia-

tzean egitekoak ziren BEC era-

kustazokan makina-erreminta

bihurtekoa. Pandemia betean,

azarora atzeratzea erabaki zuten

Bizkaian egiten den azokarik ga-

rrantzitsuena. Baina, azkenean,

2022ra atzeratzea erabaki dute.

Auzitegi Nazionalakaske utzi du IbonGoieaskoetxea

BUSTURIA bIbon Goieaskoetxea

preso busturiarra aske utzi du

Espainiako Auzitegi Nazionalak.

11 urte egin ditu Frantziako kar-

tzeletan; azkenaldian, Mont-de-

Marsango espetxean. Eguaztene-

an utzi zuen Frantziak Espainia-

ren esku. Frantziak ezarritako

zigorra beteta, aske geratu da.

Page 7: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

Ibai Maruri Bilbao Barakaldo

Ruben Natividad Andres kardio-logoak (Barakaldo, 1980) hainbatargazki egin zizkien BarakaldokoSan Eloy ospitaleko lankideei,COVID gaixoei eta haien senideei,eta hil amaiera arte ikus daitezkeBilboko Metroaren geltokietan.Udaberrian egin zituen, lankidebatzuekin elkarlanean, pande-miaren gogorrenean: «Herrita-rrok hedabideen bitartez jasotzendugu errealitatearen berri. Bainaorduan kazetariok zuen etxeetanzeundeten, isolatuta. Osasun lan-gileak elkarrizketatzen zenituz-ten. Baina ezin zenuten bertatikbertara ikusi zer gertatzen zen.Guk hori erakutsi nahi izan dugu,gizarteak jakiteko benetan zergertatu den, eta, neurri batean,oraindik gertatzen ari den».Ohikoa da zu argazki kamerare-

kin ospitalean ikustea?

Zaletua naiz betidanik. Argazkila-ritza ikastaroak egiten ari naiz Bil-boko akademia batean. Bakoitzakbere zaletasunak ditugu. Badagotriste edo larri dabilenean musikaentzun edo poesia irakurtzenduen jendea, beste batzuek kirolaegiten dute, eta nik argazki kame-ra hartzen dut. Lanera ez dut eroa-ten; bizitza pertsonalean sarriegiten ditut argazkiak, baina ezospitalean. Garai hartan, nire lan-kideak oso ahul zeuden, nekeakjota, baina, aldi berean haien aur-pegiek adierazten zuten edozeinerasori aurre egiteko prest geun-dela. Lankideen artean sortu zenideia: une larri hura betikotu be-har genuela pentsatu genuen, tal-dea sendotzen laguntzeko eta gu-re ogibidea duintzeko. Azken ba-tean, pertsonak gara, nahiz etahedabideetan gerrako soldadu-tzat hartzen gintuzten. Bai, nikMedikuntza ikasi nuen jendeazaindu nahi nuelako, baina seku-la ez nuen pentsatu neure buruaeta nire familia arriskuan ipiniko

nituenik. Irratian entzun nuennorbait esaten Medikuntza ikasiduenak badakiela zer arrisku di-tuen. Bai, baina ez tamaina horre-takoak. Hura gerra frontean ego-tea bezain arriskutsua zen, etaguk ez dugu gerrarik bizi izan. Gu-re lana ahalik eta ondoen egitensaiatu diren pertsonak gara. Baina dena zen berria zuentzat.

Eritasun berri bati egin behar izandiogu aurre. Dena izan da berria.Kontraesan asko izan dira. Hasie-ran, oxigenoa zen gure tresna ba-karra. Ezin genien besterik eman.Ez zegoen antibiral baliagarririk.Lehenengo esan ziguten kortikoi-derik ere ezin genuela eman; geroikusi genuen hobetzen laguntzenzutela. Hiesaren aurkako senda-gai bat ere probatu zen, baina ezdu balio. Halako asko egon dira.Eta, apurka, nola jokatu ikasiz jo-an gara. Ni kardiologoa naiz, etapneumoniak eta arnasbideetakoinfekzioak sarri ikusten ditut, bai-na hura ezohikoa zen erabat.Sei hilotan zer ikasi duzu?

Nik argi dut: orain lehen bainogehiago sinesten dut pertsonen-gan. Baikorra naiz. Lankideengangizatasun handia topatu dut. Zer helburu zenuen argazkiak

egitean? Zeren bila ibiltzen

zinen?

Ahalegindu nintzen errealitatea

erakusten. Ez nien ezer eskatzen.Gelara sartu aurretik, edo irtete-an, esaten nien gela huts bateraetortzeko, eta han egiten genituenargazkiak. Ohazal bat atzean ipi-nita egiten genituen. Baldintzaprekarioak genituen argazkilari-tza lan on baterako. Nik ez nien eskatzen tristura aurpegirik jar-tzeko; esaten nien sentitzen zirenbezala agertzeko. Ohartu ginenaurpegi batzuek bakardadeaz egi-ten zutela berba, beste batzuekerresilientziaz, beste batzuk taldelanaz... Gauza bakarra nahi nuen:maskararen eta betaurrekoenmarka erakustea. Ordu askotanerabiltzen genituen, eta hori islatunahi izan nuen. Segurtasun han-diko maskara haiek eta urpekaribetaurreko haiek min ematen ziguten. Argazkiekin batera, erakuske-

tan protagonisten bizipenak eta

gogoetak ezagutu daitezke.

Argazki bakoitzak QR kode bat duazpian, eta Bizkaiko Medikuen El-kargoaren webgunera sar zaitez-ke. Haiek izan dira gure bidelagu-nak eta erakusketa sortzeko ku-deaketa egin dutenak. Bideo batikus daiteke, Jose Bautista WorldPress Photo saridunak egindakoa.Berak konposatu duen musikare-kin bilakaera bat egiten du; hasie-rako aurpegiera minduetatik bu-

kaerako baikorragoetarako jau-zia. Eta lekukotzak ere bildu ditu-gu. Kritika ere badago, bai era-kundeekiko, bai gizartearekiko,askok erakutsi duten kontzien-tzia faltagatik. Protagonistekin elkarrizketak egiten genituen, etaazkenean hori zen irudia bera bai-no interesgarriagoa. Sekulakoirakaspenak eman dizkigute. Or-duko esperientzia surrealista hura ez zen amesgaizto bat izan;benetakoa izan zen, eta hori era-kutsi nahi dugu. Orain zelan zaudete?

Kasu gutxiago daude, dezente gutxiago. Ospitaleratzeak ere gu-txi dira lehengo aldean. Lasaiagogaude.Gutxiago dira, baina gora hasi

dira. Lehengo egoerara itzultze-

ko kezkarik duzue?

Argi dago bigarren olatuan gau-dela. Ez dakigu olatuak zipriztin-duko gaituen edo aurretik eroan-go gaituen. Asko ikasi dugu gaixo-tasunaren inguruan. Asko hobetuda arazoari aurre egiteko modua.Baina oraindik ere ezinbestekoada gizarteko kideok elkar zain-tzea. Ez du ezertarako balio Osa-kidetza positibo bila ibiltzea geroez badute bakartu nahi. Aztarna-riei gezurretan ere badabiltza. Badira segurtasun neurriak har-tzen ez dituztenak. Gure aitita-amamek gerra bat bizi izan zuten;guri pandemia bat tokatu zaigu,eta batzuk ez dira larritasunazohartu. Talde berekoak gara.Martxo-apiriletako espiritua be-rreskuratu behar da, eta ulertunorbanakoen jokabideek taldea-ren ongizatean duten eragina.

«Pandemia bat tokatuzaigu, eta batzuk ez diralarritasunaz ohartu»

Ruben Natividad Andres b Kardiologoa eta argazkilari zaletua

San Eloyko langile eta pazienteei egindako argazkiekin, pandemiakeragindako sentimenduak bildu nahi izan ditu Ruben NatividadAndresek. Gauza bakarra eskatu die: maskararen arrastoa erakusteko.

SILVIA GARCIA MARTINEZ

7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Berbetan

Page 8: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aGaiak

Natalia Salazar Orbe

«Irailaren 8ko goiz honetan hau

da Zorrotzan aurki dezakeguna.

Saderren lantegiak, ohikoa de-

nez, zerbait deskargatu du, ez da-

kit zer, baina ezin da arnasarik

hartu». Bilboko auzoko bizilagun

batek egindako bideoa zabaldu

du Zorrotzako auzo elkarteak.

Bertako kide Fernando Ramosek

euren kezka azaldu du, ingurue-

tako bizilagunek eztarriko mina

eta azkura izaten dituztelako. Bo-

tagura ere ematen omen du. On-

garriak egin eta biltzen dituen Sa-

der enpresaren isuriei buruz ari

da. Urteak daramatzate bertako

eta inguruko bizilagunek enpresa

handik kentzeko aldarrikapena-

rekin. Enpresatik ateratzen den

keak eragin diezaiekeen kaltea-

ren beldur dira. Eta usaina «jasa-

nezina» dela diote. Mobilizazioei

ekiteko asmoa iragarri dute.

2018rako aurreikusita zegoen

hondakinak inerte bihurtzeko

Sader planta Zorrotzatik kentzea.

Bilboko Udalak hirigintza hitzar-

mena sinatu zuen 2015ean Sade-

rrek auzo hartan duen jarduna

eteteko. Zorrotza Puntarako Hiri

Antolamendurako Plana molda-

tzea onartu ondoren, bi urteko

muga ezartzen zuen akordioak

enpresa Zorrotzatik kanpora era-

mateko. Plana 2016rako prest

egotea espero zuten. Beraz, en-

presa, gehienez, 2018rako Zorro-

tzatik kanpo egotekoa zen.

Plana ez dago indarrean, ordea.

Hala ere, Zorrotzako eta ingurue-

tako bizilagunek enpresaren jar-

duera behingoz eten dadin eskatu

dute. Ramosek eman ditu argu-

dioak: «Plana egin zein ez egin,

epea ezarrita zegoen: bi urtekoa

zen. Bi urte horiek pasa-

tu dira. 2018an bete zen

ezarritako epemuga.

Atera dezatela Zorrotza-

tik! Pasatu da denbora

hori. Gainera, udalak bi

milioi euro ordainduko

ditu enpresa desegite-

ko».

Udalak eta Agaleus

Medio Ambiente y Ener-

gia SM enpresak —horren

barruan daude Zorro-

tzan kokatutako Sader

eta Profersa enpresak—

sinatutako hitzarmen

horrek 2,7 milioi euroko kalte-or-

daina aurreikusi zuen enpresak

planta lekualdatzeko gastuetara

bideratzeko.

6.000 metro koadroko azalera

Sader enpresa behingozZorrotzatik kentzekoeskatu dute bizilagunekOngarriak egin eta biltzen dituen enpresatik ateratzen den usaina«jasanezina» dela diote Bilboko auzoko kideek b Azterketa bateskatu dute, isurien ondorioz minbizi tasa handiagoa delakoan

Sader enpresaren kea Bilboko Zorrotza auzoan sartzen, apirilean. ZORROTZAKO AUZO ELKARTEA

Enpresak isurtzen duen keaedo usaina agertzen bada,eztarriko mina jartzen zaizu.Eta begietako azkura»

«Egun batzuetan konturatzenginen kutsadura oso handiazela; hain justu, ez ziren egunhorietako datuak agertzen»Fernando RamosBilboko Zorrotzako auzo elkarteko kidea

‘‘

Page 9: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

9BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2020ko irailaren 18a Gaiak

hartzen duen plantak Zorrotzanjarraitzen du. Eta bizilagunekegoera jasanezina dela salatudute. «Enpresak hemen jarrai-tzeko beldur gara. Inguruan zau-dela enpresak isurtzen duen keaedo usaina agertzen bada, eztarri-ko mina hasten zaizu. Eta begie-tako azkura. Beste batzuek bota-ka egin dute. Etxeko leihoak ezindira zabaldu; itxi egin behar dira,kiratsa jasanezina delako. Ingu-ruan parke berri bat ere badago,baina ez dabil inor». Landa edoPunta ingurua bezala ezagunaden eremuko parkeari buruz arida Ramos. «Batez ere, Zorrotzansufritzen dugu, baina baita SanIgnacion (Elorrieta aldean), Deus-tuko erriberan, Olabeagan eta Ba-surtun ere. Haizearen norabidea-ren arabera beste leku horietarairisten da edo hemen geratzen da,Zorrotzan».

Isurien neurketak

Usainak sortzen dien eragozpe-naz gain, bizilagunak kezkatutadaude plantaren jarduerak eurenosasunari kalte egiten diola sine-tsita daudelako. Hori dela eta, az-terketa epidemiologikoa eskatuzioten Eusko Jaurlaritzari. «Sus-moak ditugu Zorrotzan minbiziatasa altuagoa dela. Horregatik es-katu genuen azterketa. Hala ere,Osakidetzak Bilbo osoan eginzuen, eta Bilbo osoko datu oroko-rrak eman zituen, ez zehazki gurebarrutikoak. Hori ez da guk alda-rrikatzen duguna». Isurien eragina neurtzeko beste

elementu bat airearen kalitateaneurtzeko estazioak dira. Jaurla-ritzako Ingurumen sailak Airea-ren Kalitatea Kontrolatzeko Sareadu. Kutsadura mailak kontrola-tzeko eta zaintzeko tresna gisaaurkezten du Jaurlaritzak, eta,horri esker, lurraldeko airearenkalitatea ebaluatzeko betebeha-rrari erantzuten diola dio. Ramo-sek salatu du Jaurlaritzak kenduegin zituela Elorrietan eta Zorro-tzan airearen kalitatea kontrola-tzeko zeuden estazioak. «San Ig-nacion Elorrietakoa eta guk Zo-rrotzan geneukana kendu eginzituzten. Gero esaten dute Bilbo-ko airearen kalitatea ona dela.Noski, arazo bat duzuen lekuanez duzue jarri-eta kalitatea neur-tzeko estaziorik!».Estazioak martxan zeudenean,

urteko neurketen batez besteko-aren arabera, parametroak lege-ak onartutakoak ziren. Hala ere,bizilagunak ez zeuden konforme.«Pikoak egoten ziren. Egun ba-tzuetan, konturatzen ginen ku-tsadura oso altua zela, eta, hainjustu, egun horietako datuak ezziren agertzen. Hain justu, egunik

txarrenak zirela nabaritzen ge-nuenean gertatzen zen hori. Etanoizbehinka azaltzen zen pikoakgertatu zirela. Gero esaten zutenbatez besteko neurketek ondoematen zutela. Bai, baina pikoakegon diren egunetan zer gertatuzaio bizilagunon osasunari?».

Beste beldur bat ere badute.Enpresak ebakuazio edo larrialdiplanik ez duela salatu du Ramo-sek. «Ongarrien lantegia da, etaez daukate ezer. Ondo-ondoanetxeak ditu, gainera».Egoera horren aurrean, San Ig-

nacioko, Deustuko erriberako,

Olabeagako eta Basurtuko bizila-gunekin batera mobilizazioakegin zituzten. Azkena konfina-mendu betean egin zuten, mar-txoan. Aurrera begira, bide bere-tik jarraitzekoak dira: «Asmoadaukagu iraila bukatzean edourrian ere horrelako beste mobi-

lizazio bat egiteko elkarrekin.Oraindik ez dugu zehaztu data-rik, baina ezin da horrela jarraitu.Eusko Jaurlaritzak edo BilbokoUdalak ez badute neurririk har-tzen gure osasuna babesteko, itxiegin beharko dute. Ezin dugu ho-rrela jarraitu».

Page 10: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

Natalia Salazar Orbe

Milaka ikasle ikastetxeetara itzuli

dira, sei hilabeteren ondoren;

Haur Hezkuntzakoak eta Lehen

Hezkuntzakoak joan den astean,

eta asteon, berriz, DBHko hiruga-

rren mailatik aurrerakoak ere.

COVID-19ak zaildu egin du itzu-

lera. Ikastetxe batzuetan lehena-

gotik zituzten gabeziak areagotu

egin dira, eta beste batzuetan, ara-

zoak sortu. Egoera horretan dau-

de, besteak beste, Bilboko Garcia

Rivero ikastetxeko eta Mujika es-

kolako hezkuntza komunitateko

kideak. Espazio eta langile gehia-

go eskatu dituzte ikasleen osasun

fisikoa eta mentala babesteko eta

kalitatezko hezkuntza duina al-

darrikatzeko.

Atxuriko Garcia Rivero ikaste-

txean aldarrikapen otordu baten

bidez kaleratu zituzten eskariak,

ostiralean. Ikastetxearen aurreal-

dean, metroa ondotik igarotzen

zitzaiela eta bidean eserita bazkal-

du zuten irakasleek, ikasleek eta

familiek, jantokiko langileak ere

bertan zeudela. Eusko Jaurlari-

tzak asteon onartu die beste begi-

rale bat kontratatzea jantokirako.

Baina ikasturteko lehen astean

langabezian egon ziren jantokiko

beharginak. Eta haiek lau hezi-

tzaile gehiago eskatzen zituzten,

bai eta denbora gehiago ere sukal-

derako, prestaketa lanetarako eta

desinfekzioa egiteko.

Igor Uribe irakaslea da, eta baita

Garcia Rivero ikastetxeko ikasle

baten aita. Barrutik ezagutzen di-

tu, beraz, sistema, haren egoera

eta Atxuriko eskolaren beharrak.

Lehenago ere espazio falta alda-

rrikatu izan dute. Orain, behar

hori areagotu egin da. Konponbi-

de bila ari dira erakundeekin. In-

guruan dituzten eraikin publiko-

ak erabili ahal izatea eskatu du:

«Aurrez aurre Campuzano insti-

tutua daukagu, eta hamar metro-

ra, berriz, Atxuriko antzinako gel-

tokia. Atxuriko gizarte etxea gure

eskolatik bost minutura dago.

Atxuriko parke eta kantxa esta-

liak ere erabili ahalko genituzke.

Espazio eta langile gehiago alda-

rrikatzen ditugu».

Baliabide gehiago nahi dituzte,

baina, horrez gain, Uribek uste du

«irizpide pedagogikoa» eta

«umeen ongizatea» lehenetsi be-

har direla une oro. «Jakin

badakigu —eta gurea ez da eskola

bakarra— Lehen Hezkuntzako

umeak ari direla gela barruan

musukoarekin gorputz hezkun-

tza egiten. Horrek ez dauka inola-

ko logikarik ez irizpide pedagogi-

korik. Ez dauka inolako azalpenik

ez justifikaziorik».

Gimnasioari ere ez diote ohiko

erabilera ematen, jantoki modura

erabiliko dutela espero baitute.

«Atxuriko liburutegia ere itxita

dago; ez du mailegurik ematen.

Hemengo ume askok ez dute eus-

karazko materialera gerturatzeko

beste modurik. Hemengo ume

batzuek ez dute euskararekin ha-

rremanik izan martxoaz geroz-

tik». Musika saioetarako musika

gelarik ere ez dutela salatu du.

Era horretako hainbat adibide

aipa daitezkeela azaldu du. «Se-

gurtasun faltsu baten izenean,

neurri ez-pedagogiko batzuk ari

dira hartzen, eta COVID-19a eta

egoera bera baino okerragoak

dira». Gogora ekarri du Eusko

Jaurlaritzak ezarritako protoko-

loa euren kontingentzia planera

egokituta bete behar dutela ikas-

tetxeek. Hala ere, eskaera zuzena

egin du: «Ez dezagun kontingen-

tzia planetan protokolo horren

interpretaziorik zurrunena egin,

inolako justifikaziorik ez duten

neurriak hartuta».

Mujika eskolakoen kezkaZazpikaleetako Mujika eskola

publikoko hezkuntza komunita-

tea ere kezkatuta dago. Eskola

txikia da, eta COVID-19 birusak

sakondu dituen gabeziak kon-

pontzen laguntzeko eskatu diete

erakunde publikoei. Asteartean

eskola saio bat irudikatu zuten

aire zabalean, leku gehiago eska-

tzeko. Bilboko Udalari Santa Ma-

ria kalea egokitzeko eta ordutegi

zehatz batzuetan jolasleku mo-

dura erabili ahal izateko eskatu

diote, eskolak ez baitu kanpoan

horretarako lekurik. Horretarako

zirkulazioa eten beharko luke

udalak. La Bolsa eraikina erabili

ahal izateko eskaera ere egin dio-

te, leku faltari irtenbidea emate-

ko.

Eusko Jaurlaritzari, besteak

beste, jardunaldi jarraitua egiteko

aukera eskatu diote.

«Oso zaila da gutxiene-

ko distantzia eta segurta-

sun neurriak bermatzea.

Lanaldi jarraituak auke-

ra emango lieke familia

askori seme-alabak

etxera bazkaltzera era-

mateko. Horrek jantokia

arinduko luke, eta lana

eta familia uztartzea

erraztuko», adierazi du

Ines Egino guraso elkar-

teko ordezkariak. Horrez

gain, Hezkuntza Sailari

zuzendu zaie langile ko-

purua handitzeko eska-

tzeko. «Geletako ratioak bai-

mendu baino handiagoak dira.

Hezkuntzak badaki, baina ez dio

erantzun eskaera horri», esan du.

Herriz herriko ikastetxe asko-

tako komunitateek kezkaz bizi

dute ikasturte hasiera hau. Ho-

rren adierazgarri, asteartean gre-

ba egin zuten hezkuntza komuni-

tateko langileek aurrez aurreko

hezkuntzarako itzulera segurua

eta adostua aldarrikatu zuten.

Sindikatuen arabera, %70eko

oihartzuna izan du grebak; Jaur-

laritzak esan du %41,9koa izan

zela. Garraio, jangela eta garbike-

ta alorretan azpikontratatutako

langileak ere batu zitzaizkion gre-

bari.

Garcia Riveroko eta Mujika es-

kolako hezkuntza komunitateak

bat egin zuten grebarekin, eta

deialdi bateratua egin zuten. Ho-

riekin batera atera ziren Luis

Briñas eskolakoak eta Karmelo

ikastolakoak ere. Azkeneko ho-

rretan giza baliabideak eta balia-

bide fisikoak eskatu dizkiote Hez-

kuntza Sailari, «jantoki zerbitzu

segurua eta osasungarria eskaini

ahal izateko».

Ikasleentzako leku eta langilegehiago eskatu dituzte BilbonGarcia Rivero ikastetxean umeen beharrak kontuan hartuko dituzten neurriak ere nahidituzte b Mujika eskolak kaleko eta eraikinetako espazioak erabiltzeko eskaera egin du

Garcia Rivero Bilboko eskolako irakasle, ikasle, guraso eta jantokiko langileak, joan zen ostiralean, otordua kanpoan egiten. ARITZ LOIOLA / FOKU

10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aGaiak

Segurtasun faltsu baten izeneanneurri pedagogiko batzukhartzen ari dira, eta COVID-19abaino okerragoak dira»Igor UribeIrakaslea eta Garcia Rivero ikastetxeko gurasoa

«Ratioak baimendubaino handiagoak dira.Hezkuntzak badaki, baina ez dio erantzun eskaera horri»Ines EginoMujika eskolako guraso elkarteko ordezkaria

‘‘

Page 11: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

Peru Azpillaga Diez

Gaur emango diote hasiera azken

urteetan egin den Sopela Kosta

Fest jaialdirik berezienari. Pande-

miaren eraginez, jaialdia osasun

neurri berriei egokitu behar izan

dute antolatzaileek, eta, horreta-

rako, ekitaldi bakoitza moldatze-

az gain, jende pilaketa handiak

eragozteko apustua egin dute.

Hori dela eta, gutxienekora mu-

rriztu dituzte jaialdian izango

diren kontzertuak —bi baino ez

dira egongo—, eta garrantzi bere-

zia eskaini urtero antolatzen di-

tuzten tailer, ikastaro, erakusketa

eta lehiaketak mantentzeari.

«Udan antolatutako ekintze-

tan, protokoloak eraginkorrak

direla frogatu ahal izan dugu, eta,

beraz, horiek bermatuz gero,

jaialdia ere mantendu genezake-

ela ulertu genuen», azaldu dute

udaleko kultur teknikariek.

«Distantziak mantentzeko espa-

zioak izatea, sarreretan eta irtee-

retan pilaketak ekiditea, artisten

osasuna bermatzea, gunea desin-

fektatzea... hori guztia betetzeko

gai ginela ikusi genuen eta, beraz,

programa murriztuta bazen ere,

jaialdia mantentzea erabaki ge-

nuen», erantsi dute.

Izan ere, hasieratik izan zuten

argi hainbat ekintza utzi beharko

zituztela aurtengo egitarautik

kanpo. Janariarekin lotutako

guztiak, esaterako, bertan behera

utzi behar izan dituzte, eta kon-

tzertuak murriztu eta egokitu

egin dituzte. «Lau edo bost ego-

ten ziren gaueko, baina horrek

arazo asko ekarriko zizkigun aur-

ten, bai artisten arteko kontak-

tuagatik, baina baita jendearen

pilaketari erreparatuta ere». Ho-

rregatik, bi kontzertu izango dira

aurten, eta bietarako sarrerak bi

orduan amaitu zirela jakinarazi

dute antolatzaileek.

«Aurtengo egitaraua laurdena

izan daiteke aurrekoekin konpa-

ratuta, azkenean, neurriek asko

mugatzen dutelako dena». Hala

ere, arlo bakoitzeko ekitaldiak

mantentzen saiatu direla azaldu

dute: skate saioak, kayak, surfa,

argazkilaritza, tailerrak... «Ekin-

tza askotan herriko elkarteek ere

hartzen dute parte, eta hain zuzen

ere, hori izan da jaialdiarekin au-

rrera jarraitzeko arrazoi nagusie-

tako bat», adierazi dute. Elkarte

horientzat ere «garai txarrak»

direla gogorarazi dute, eta ekin-

tzak mantentzeko lan handia

egin dela azpimarratu, besteak

beste, «protokolo oso zorrotzak»

zehaztuz. Horrekin batera, jaial-

diarekin aurrera eginez, kirol eta

kultur jarduerak oraindik ere

egin daitezkeela erakutsi nahi

dute antolatzaileek.

Hori bai: oso adi egongo dira,

osasun neurri guztiak bete daite-

zen. Kontzertuetan, esaterako,

mugatu egin da bertaratu ahalko

den jende kopurua; emanaldi

osoan zehar, publikoa eserita

egon beharko da, eta, bai sartzeko

zein irteteko, antolakuntzako

kideen baimena izan beharko

dute ikusleek, pilaketak eragoz-

teko asmoz.

Umeentzako begiraleakAurtengo jaialdian, gainera, aldez

aurretik eman beharko da izena

edozein ekintzatan parte hartze-

ko. «Tailerrak, bisita gidatuak,

erakusketak... guztientzat izango

da beharrezkoa sarrera izatea

edota aurretiaz izena ematea; ho-

rrela, momentu oro kontrolatu

ahalko dugu bertan parte hartzen

ari den jende kopurua». Horre-

kin batera, umeei zuzendutako

ekintzetan begiraleak egongo di-

rela nabarmendu dute, neurriak

betetzen direla bermatzeko. Era

berean, jaialdiak dituen espazio-

ak zabalak izanik, ez dute distan-

tziak mantentzekoa arazo handi-

rik aurreikusten. Baina ekintze-

tako gune guztiak estali egin

beharko dituztela jakinarazi dute,

inguruan jendea pilatzen ez dela

ziurtatzeko.

Gaur abiatuko da Sopela KostaFest, osasun neurriei egokitutaOsasuna bermatzeko, ia laurdenera murriztu dute jaialdiko egitaraua b Txapelketak etatailerrak izango dira nagusi, eta bi kontzertu baino ez dituzte eskainiko asteburu osoan

Hareazko eskulturen tailerra egiten dute urtero Sopela Kosta Fest jaialdian. SOPELA KOSTA FEST

11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Gaiak

Ekitaldi guztietan partehartzeko, beharrezkoaizango da aldez aurretikizena ematea edotasarrera eskuratzea

EGITARAUA

Tailerrek eta lehiaketek osatuko

dute aurtengo ezohiko Sopela

Kosta Fest jaialdiaren egitarauko

zatirik handiena.

Gaur

16:00. Instagrameko argazkigin-

tza ikastaroaren hasiera.

21:30.Kontzertua: Afrika Bibang.

Udaletxeko plazan.

Bihar

8:30-14:30.Sopelako II. Argazki

Rallya.

8:30-20:30.Euskal Herriko Surf

Txapelketa, Arriatara hondartzan.

Euskal Herriko Surf Beterano Txa-

pelketa, Arriatarako aldapan.

9:00-21:00.Bizkaiko eta Euskadi-

ko Kayak Surf Txapelketa, Barina-

txa hondartzan.

9:00-11:00.Surf egokituko ikasta-

roa, Arriatara hondartzan.

11:00-14:00.Harezko eskultura

tailerra, Arriatara hondartzan.

Tailerrak, udaletxean.

11:00-13:00.Flyschera bisita

gidatua, Peña Txuri surf eskolatik

abiatuta.

11:00-14:00.Harezko eskultura

tailerra, Arriatara hondartzan.

Tailerrak, udaletxean.

11:30-15:00.Kometa tailerra,

Arriatara hondartzan.

18:00-19:30.Eusko Riders 2020

skate erakustaldia, Zipiriñe esko-

lako patioan.

21:30.Kontzertua: Travellin

Brothers, udaletxeko plazan.

Bihar

8:30-19:00.Euskal Herriko Surf

Txapelketa eta Euskal Herriko

Surf Beterano Txapelketa, Arriata-

ra hondartzan.

10:00-11:30.Tai Txi ekialdeko

kirolen erakusketa itsasoari begi-

ra, Arriatara hondartzan.

11:00-13:00.Flyschera bisita

gidatua, Peña Txuri surf eskolatik

abiatuta.

11:00-14:00.Tailerrak, udaletxeko

plazan.

15:00. Instagram argazki lehiake-

taren amaiera.

19:00-20:00.Amico on the beach

familientzako ikuskizuna, udale-

txeko plazan.

20:30. Instagram argazki lehiake-

taren eta argazki rallyaren sari

banaketak, udaletxeko plazan.

Page 12: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aProposamena

tatu nahi dugu, bertoko zein kan-poko balio artistikoak oholtzanjarriz», azaldu du Amagoia Ga-raizabal Arrigorriagako kulturteknikariak. Helburu hori bete-tzeko, ordea, egoera sozialarenarrakala handietara moldatu be-

har izan dute: «Orain arte, Arri-gorriagako kaleak izan dira kul-tur jaialdi honen espazio natura-la; euria egiten zuenetan baino ezginen kiroldegira joaten», konta-tu du. Aurten, ordea, ikuslemuga, higienea eta bestelako se-

gurtasun neurriak bermatu ahalizateko, salbuespenetarako era-biltzen zuten kiroldegian antola-tuko dituzte ikuskizunak. «Le-kua, ikusle kopurua murriztea,aurretiazko erreserbak ezartzea,eserlekuen kokapena... gauza

Iazko jaialdiko ikuskizun bat.

ARRIGORRIAGAKO UDALA

Asteburu honetan egingo dute Arrigorriagako clown etapailazoen nazioarteko jaialdia. Gizarteak bizi duen egoeraberriak arrakalak eragin ditu kultur ikuskizunetan, baina eredu «berritzaileak» diseinatu, birmoldatu, eta pitzaduretatik arnasten ikasi dute jaialdikoek.

Arrakaletatikateratakoirribarreak

Maialen Arteaga Bilbo

Kulturak hormapitzatuetatikarnasten ikasibehar izan duaskotan, eta lurarrakalatuetan

eraikitzeko ere moldatu beharizan du sarri. Hala egin dute Arri-gorriagan, clown eta pailazoennazioarteko jaialdian. Orain artemaiatzean egin izan dute, baina,koronabirusaren pandemia delaeta, aurten 25. urteurreneko jaial-dia irailera atzeratzea erabaki zuten. Azkenik, oztopoak pitza-tuz, asteburu honetan egingodute. Gaur hasiko dute jaialdia,18:00etan, Maromas Argentinakotaldearen ikuskizunarekin. Jaial-dia igandean bukatuko da,20:00etan, Aureo Murtziako (Es-painia) taldearekin.Jaialdiaren helburuak betetze-

ko apustua egin dute Arrigorria-gan: «Herriko kaleetan artea sus-

asko birmoldatu behar izan ditu-gu. Bagenekien ez zela errazaizango, baina egoera honen gai-netik kultura bermatzea da gurelana», aitortu du Garaizabalek.Herriko eskaintza kulturala ber-matzeko premiazko gauza batargi izan behar dela azpimarratudu: «Ikuskizunez gozatzeko, se-gurtasun arauak bete behardira». Neurriak betetzea ahalbi-deratzeko, lau saio egingo dituzteegun bakoitzean: bi goizean, etabeste biak arratsaldean. «Seguruasko ez da beste urteetan bezainfreskoa izango, baina clown jaial-dia kulturaz elkarrekin gozatzekoaukera paregabea da», argitu du. 25. jaialdiaren bereizgarri gisa,

haienera joango den publikoahurbilagoa izango duela uste duteantolatzaileek: «Ikuskizunetanhartu behar izan ditugun neu-rrien ondorioz, giroa ohi baino familiarragoa izango da; horrega-tik, mamia aukeratuta eta egoki-tuta dago».

Page 13: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Proposamena

Orain arteko jaialdiak «kalee-

tako topagune» gisara deskriba-

tu ditu Garaizabalek, baina, aur-

tengo arrakala berrien aurrean,

«hurbiltasun» fisikoaren faltan,

esaterako, ikuskizunen edukian

sakondu dute: «Saioen aurkez-

pena goitik behera aldatu behar

izan dugunez, kalitateko ikuski-

zunak taularatzera bideratu ditu-

gu ahalegin guztiak». Nazioarte-

ko jaialdia da, baina COVID-19ak

eragindako egoera berriak artis-

ten mugikortasuna eta bidaiak

oztopatu ditu. Ondorioz, aurten

ohi baino parte hartzaile gutxiago

egongo dira. Euskal Herriko kon-

painiek «lehentasuna» dutela

kontatu du Garaizabalek: dato-

zen 11 konpainietatik, lau euskal

herritarrak dira; bi, argentina-

rrak; beste bi, Herrialde Katala-

netakoak; eta hiru, espainiarrak.

Diziplina askoGaraizabalek dio lehen begira-

tuan giroa «hotza» dela pentsa

daitekeen arren, jaialdia hasi be-

zain pronto «beroa» sumatuko

dela. «Artisten lehen keinuak jaso

eta ondoan daudenen irriak en-

tzuten hastean, giroa asko berotu-

ko da. Berotasun horrek ikusleak

erlaxatzea erraztuko du, eta, horri

esker, artistekin batera ikuskizu-

nean murgildu ahalko gara».

Jaialdiaren izenean eta kartele-

an pailazoak ageri arren, ez dira

jaialdiko artista mota bakarra;

Garaizabalen ustetan, «diziplina

anitzeko artista» asko bilduko

dira: «Akrobatak, umoristak,

ekilibristak, antipodistak, musi-

kariak eta beste hainbeste propo-

samen eszeniko berritzaile».

Jaialdiko egunetako bakoitza

ikuskizun ezberdinez osatu dute.

«Artista itzelak dira; emakume

zein gizon, Euskal Herrikoak zein

kanpokoak. Horietako batzuek

istorioak kontatuko dizkigute;

beste batzuek poesia egingo dute

gorputzaren bitartez», zehaztu

du Garaizabalek. Ikuskizun ez-

berdinak badira ere, berdintzen

dituen ezaugarri bat nabarmen-

du du: «Datozen artista denak

teknikoki oso onak dira, eta, aste-

bururako, ordu luzeak pasatu di-

tuzte entseguetan eta lanean».

M.A. Bilbo

Arrigorriagan ez ezik, Bilboko

Zorrotza auzoan ere clown jaial-

dia egingo dute asteburu hone-

tan. Auzo honetan ere maiatzeko

lehen asteburuan ospatu ohi

dute, baina egoera korapilatsua-

ren ondorioz irailera atzeratu be-

har izan zuten.

Aurten 11. jaialdia izango da

Zorrotzan. Gaur arratsaldean ha-

siko da, eta bihar arte iraungo du;

bina ikuskizun antolatu dituzte

egun bakoitzerako. Orotara, lau

ikuskizun izango dira: hiru Eus-

kal Herrikoak, eta bat Galiziakoa,

eta denak Zorrotzako azoka par-

kean egingo dituzte.

Gaur 18:30ean hasiko da, Maite

Guevararen ¡Qué buen día! an-

tzezlanarekin. Martina izeneko

pertsonaia da ikuskizun honeta-

ko protagonista. Protagonistak,

umorea eta tristura elkarrekin jo-

sita, metafora bidez helarazten

die mezua ikusleei: egun kaska-

rrak izan arren posible dela amets

egitea.

Horren ostean, 19:30ean,

Hortzmuga antzerki taldearen

Jule ikuskizuna egingo dute; eus-

kara hutsean izango da. 50 minu-

tu iraungo du, eta, Martinaren

antzera, ikuskizun osoan bizitza-

ren analogia bat aurkeztuko du;

kasu honetan, erortzear dagoen

eraikin baten bitartez. Bertan bizi

den maitzerrak ez du eraikin za-

harra utzi nahiko, eta erronka

hori mugarri duela, bizitzako

ametsak gauzatzera animatuko

ditu ikusleak.

Larunbatean ere, irailaren

19an, 18:30ean hasiko dira an-

tzerkiak. Lehenengoa Galiziako

Sempre Arriba antzerki taldeak

egingo du, C’est pas Possible ize-

neko ikuskizunarekin. Akrobazia

saio horrek ikuslearekiko zuze-

neko harremana landuko du pai-

lazoen lengoaiarekin uztartuz,

eta herritarren identitate askota-

rikoak azaleratuko ditu.

Azkenik, Malas Compañias tal-

deak emango dio amaiera clown

jaialdiari, Prozak izeneko ikuski-

zunarekin. Hor ere, ikusleek har-

tu-eman handia izango dute ar-

tistekin. Akrobazien, objektuen

kontrolarekin eta zirkuko beste

hainbat teknikarekin, antzerkila-

riek «konbentzionala» ez den fa-

milia batera eramango dituzte

herritarrak. Horrek sortutako

emozioen bitartez, alderik «giza-

tiarrena» landu nahi dute.

Neurri berrien beharraAntolatzaileek jakinarazi dute

Zorrotzako clown festibalean ere

ezinbestekoa izango dela segur-

tasun eta higiene neurriak man-

tentzea, eta neurriak «zorrotz»

bete beharko direla ekitaldiak

arriskurik gabe gauzatu ahal iza-

teko.

Horregatik, beste urteetan ez

bezala, gaur eta biharko saioetan

ikusle kopurua mugatua izango

da. Urtero bezala, sarrera doakoa

izango da, baina eserleku kopu-

rua betetzean ezin izango dute

ikusle gehiago hartu. Horrez

gain, saio guztiak eserita ikusi

beharko direla jakinarazi dute,

eta denbora guztian maskara

erabiltzea beharrezkoa dela

nabarmendu dute antolatzaileek.

Zorrotzako irrienasteburuaClown jaialdia egingo dute asteburu honetanBilboko Zorrotza auzoan ere b Euskal Herrikohiru antzerki konpainiak eta Galiziako taldebatek koloreztatuko dute aste bukaera

Ohi baino familia girohandiagoa egongo deladiote antolatzaileek;horregatik, mamiaegokituta dago

Jaialdiaren izenean eta kartelean pailazoak ageri dira, baina ez dira jaialdiko artista mota bakarra

Hortzmuga antzerki taldearen Jule ikuskizuna. BIZKAIKO HITZA

EGITARAUA

Arrigorriagako clown eta pai-

lazoen nazioarteko jaialdiko

ikuskizunetarako, beharrez-

koa izango da aldez aurretik

izena ematea. Segurtasun

neurriak bermatzea derrigorra

izango da.

Gaur

18:00.Kronopia antzerki tal-

dearen Maromas ikuskizuna,

Barruko frontoian; zirkuko

akrobazietan oinarritutako

pertsona bakarreko ikuskizu-

na da. 50 minutu iraungo du.

19:30.Prodigia konpainiaren

Gala Mágica ilusionismo ikus-

kizuna, kanpoko pista esta-

lian. 60 minutu iraungo du.

Bihar

12:00.Eden konpainia eus-

kaldunaren Arriera ikuskizun

mutua; musikarekin, objek-

tuekin eta maskarekin, Karri-

kan proiektuak zuzenduta.

45 minutu iraungo du.

13:00. Zapatos nuevos filma-

ren proiekzioa. Mende alda-

ketan izan diren pailazoen in-

guruko dokumentala.

90 minutu iraungo du.

13:30.Euskal Herriko Gabe

konpainiaren Oihulari klown

ikuskizuna. Etxerik gabeko

bi pailazok pobrezia salatuko

dute umorearen bitartez.

60 minutu iraungo du.

19:00.Entre Sueños Cabaret

konpainiaren Cia. Bambolea

ikuskizuna. Madrilgo bost ar-

tistaren eskutik, akrobaziak,

malabarrak eta zirkuetako

beste hainbat ikuskizun.

50 minutu iraungo du.

20:30. De todas las bellas, las

mas bellotas ikuskizuna He-

rrialde Katalanetatik iritsiko

da. Hiru emakumeren bitartez,

bizitzaren eta heriotzaren

gaiak landuko dituzte, musi-

kaz eta umorez. 60 minutu.

Etzi

12:00. Kanaria uharteetako

The Pestoff konpainia, Clown-

baret izeneko ikuskizunarekin.

Bi pailazoren antzerkia; paila-

zoen atzean nor dauden era-

kutsiko dute. Hego Euskal He-

rrian lehen estreinaldia izango

da. 60 minutu iraungo du.

13:00. Foot Ball Show ikuski-

zuna, Argentinako Mencho

Sosa artistaren eskutik. Futbol

jokalari ohi batek malabarrak

egingo ditu baloiekin. Ikuslee-

kin harremana izango du artis-

tak. 50 minutu iraungo du.

18:30. Yes, We Art ikuskizuna,

euskara hutsean, Gag Street

Boys bikotearen eskutik. Ikus-

kizuna eskaintzeko, beldurra

gainditu eta ikusleen laguntza

beharko dute bi kideek.

55 minutu iraungo du.

Page 14: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

MUSIKA

BILBODouleurDolor eta Suave.

bGaur, 20:00etan, Bilborocken.

BILBOMiguel Poveda.

bBihar, 20:00etan, Euskaldunan.

BILBOCarmen Cepero taldea:

Flamenkoa gure ama lurrean.

bBihar, 20:00etan, Inkarnazio

elizan.

BILBOFoyone.

bBihar, 22:00etan, Santana 27n.

BILBOSally Rous.

b Igandean, 13:00etan,

ZAWPeko La Terminalen.

BILBOPrimal Fear + Freedom Call.

b Igandean, 19:00etan,

Santana 27n.

BILBOAmyjo Doh & The

Spangles.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Fnacen.

BILBOBilboko Orkestra

Sinfonikoa.

bOstegunean, 20:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

DURANGOLa Noche Boluda.

bGaur, 21:00etan, Plateruenan.

DURANGOMusbike Ensemble.

bBihar, 20:00etan, Andra Mariko

basilikan.

DURANGORadio Crimen,

State Alerta, LDH eta Alta Lakra.

bBihar, 21:00etan, Plateruenan.

ERANDIOKing Sapo eta Lomo-

ken Hoboken.

bGaur, 19:30ean, Txakoli

Motaganen. Unben.

GETXORevolver: 30 años.

bGaur, 20:00etan, Muxikebarrin.

GETXOBilboko Orkestra

Sinfonikoa.

b Igandean, 19:30ean,

Muxikebarrin.

GETXOAfrika Bibang.

bOstegunean, 21:00etan,

Andres Isaski musika eskolan.

MARKINA-XEMEINAfrika Bibang

& Nomadak Bandak.

bBihar, 19:30ean, Uhagon.

SANTURTZIBilboko Orkesstra

Sinfonikoa.

bGaur, 20:30ean, Serrantesen.

ZIORTZA-BOLIBARLa Grande

Chapelle.

bBihar, 18:00etan, Kolegiatan.

ZORNOTZAEleizetan 2020:

Ali Boulo.

bBihar, 20:00etan, Andra Mari

elizan.

ZORNOTZAOlatz Saitua

sopranoa, Beñat Egiarte tenorra

eta Elena Cadierno pianista.

b Igandean, 19:30ean, Larreako

San Joan Bataiatzailearen elizan.

ANTZERKIA

ARRIGORRIAGALuna Llena:

Tupper XXX.

bOstegunean, 19:30ean,

Lonbo aretoan.

AULESTIAulestiko Antzerki

Topaketak.

bHilaren 26ra arte, 21:00etan,

udal aretoan.

AULESTITabernaria. Mikel

Martinezen bakarrizketa.

bOstegunean, 21:00etan,

parkeko txiringitoan.

BARAKALDOEl Mono Habitado:

Ave, osos!.

bBihar, 20:30ean, Barakaldo

antzokian.

BERRIZZaguando Teatro:

Al otro lado.

bGaur, 20:00etan, Olakueta

plazan.

BILBOLa función que sale mal.

bGaur eta bihar (17:00etan eta

21:00etan) eta igandean

(19:00etan), Arriagan.

BILBO¿Qué fue de Ana García?

b Igandera arte, 19:30ean,

Pabiloi 6n.

BILBOClown Zorrotza jaialdia:

Maite Guevara, Hortzmuga

Teatroa, Malas Compañias

eta Sempre Arriba taldeak.

bGaur eta bihar, 18:30ean eta

19:30ean, azoka parkean.

BILBOHutsun eta Ortzi: Urbasa.

bGaur, 19:00etan, Ugarte plazan.

BILBOLa sillas.

bGaur, 19:30ean, Bilborocken.

20:00etan bigarren saioa.

BILBOHortzmuga Teatroa: Jule.

bGaur, 19:30ean, Ferial parkean.

BILBOSabias ellas.

bGaur, bihar eta igandean,

20:00etan, Pabiloi 6n.

BILBOHortzmuga Teatroa:

C’est pas possible.

bBihar, 18:30ean, Ferial parkean.

BILBO Jamming on Tour.

bBihar, 20:00etan, Campos

Eliseosen.

BILBOA Guuusssto.

bBihar (20:00etan) eta igandean

(19:00etan), Euskaldunan.

BILBOHomenaje a una

desconocida. Teatro de La Catrina

taldea.

bBihar, 20:00etan, La Fundicion

aretoan.

BILBOErre Produkzioak: El Chef.

bBihar, 20:30ean, Campos

Eliseosen.

BILBOCabaret Txirene.

bOstegunean, 22:30ean,

Badulaken.

ELORRIOHermanas Picohueso:

Excalibur y otras historias de

animales muertos.

bGaur, 20:30ean, Arriolan.

ERMUAContra la democracia.

bGaur, 22:15ean, antzokian.

GETXOContra la democracia.

bBihar, 20:00etan, Muxikebarrin.

LEKEITIOLosers (Galtzaileak).

Txalo Produkzioak. Zuzendaria:

Begoña Bilbao. Aktoreak: Aitziber

Garmendia, Jon Plazaola.

bGaur, 20:30ean, Ikusgarrin.

SESTAOPerigallo Teatro:

La mudanza.

bGaur, 19:30ean, musika eskolan.

BERTSOLARITZA

BERANGOBizkaiko Bertsolari

Txapelketa. Sailkapen fasea. Bittor

Altube, Imanol Arrutia, Ion

Barrocal, Enare Muniategi,

Ana Pikallo, Maite Sarasola.

Gai jartzailea: Beñat Vidal.

bGaur, 18:30ean, antzokian.

BERRIZBizkaiko Bertsolari

Txapelketa. Sailkapen saioa.

Maider Altuna, Iruri Altzerreka,

Aitor Esteban, Axier Goñi, Mikel

Goiriena, Nahia Ibarzabal.

Gai emailea: Itxaro Juaristi.

bAsteazkenean, 18:30ean,

kultur etxean.

DERIOBizkaiko Bertsolari

Txapelketa. Sailkapen fasea. Iker

Apraiz, Josune Aramendi, Eneko

Barruetabeña, Aissa Intxausti,

Lurdes Ondaro, Mikel Retolaza

Gai emailea: Olatz Larrinaga.

bOstegunean, 18:30ean,

Gurea aretoan.

GALDAKAOAmets Arzallus,

Oihana Bartra, Andoni Egaña,

Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea:

Arkaitz Estiballes.

bBihar, 20:00etan, Ardantza

plazan.

MARKINA-XEMEINBizkaiko

Bertsolari Txapelketa. Sailkapen

fasea. Ibai Amillategi, Irune

Basagoiti, Beñat Bilbao, Xabier

Enbeita, Mikel Galarza, Iñaki

Iturriotz. Gai emailea:

Zihara Enbeita.

bGaur, 18:30ean, Esperantzan.

MUXIKABizkaiko Bertsolari

Txapelketa. Sailkapen fasea.

Eneko Aldana, Nagore Beitia, Peru

Irastorza, Jone Larrinaga, Iñaki

Lersundi, Arkaitz Zipitria.

Gai emailea: Leire Garatxena.

bAsteazkenean, 18:30ean,

Ariatza eskolan.

ZALDIBARMaialen Lujanbio,

Julio Soto. Gai jartzailea: Idoia

Anzorandia.

bGaur, 19:00etan, udaletxeko

plazan.

ZALDIBARBertso afaria.

Maialen Lujanbio, Julio Soto.

bGaur, 21:30ean, Goierriko

auzo etxean.

ZALLABizkaiko Bertsolari

Txapelketa. Sailkapen fasea. Igor

Galartza, Illart Gumuzio, Javier

Martinez Guti, Koldo Muñiz,

Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka

Pagonabarraga. Gai emailea:

Igor Menika.

bOstegunean, 18:30ean,

Capilla aretoan.

DANTZA

BERRIZMudaixa konpainia:

Mulïer.

bOstegunean, 20:30ean,

Eskolako patioan.

BILBOTio Teronen semeak:

Festamentua.

bGaur, 20:20etan, Karmelo

plazan.

BILBOKukai: Gelajauziak.

b Igandean, 13:00etan,

Karmelo plazan.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BILBOBlanco. Zinekluba.

Krzysztof Kieslowski:

La conciencia del cine europeo

zikloan.

bGaur, 19:00etan, Bilabo Arte

fundazioan.

LARRABETZUZumiriki.

Filmaren ondoren, solasaldia

Oskar Alegria zuzendariarekin.

bBihar, 19:00etan, Jeuntzeko

ermitan.

BESTELAKOAK

BILBOTrakamatraka:

Matraka ma non troppo.

bBihar, 13:00etan, Ugarte plazan.

BILBOKuko, Truko eta

Bolenwaider pailazoak.

bBihar, 17:30ean, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOMalas Compañias: Prozak.

b Igandean, 13:00etan, Ugarte

plazan.

DURANGOLa Baldufa: Safari.

b Igandean, 18:00etan,

San Agustin kultur etxean.

SOPELAPirritx, Porrotx

eta Marimotots: Bizi dantza.

bOstegunean, 16:30ean,

udaletxe plazan. 19:00etan,

beste saio bat.

Getxo b Musika

Klasikoa eta folklorikoaBOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak denboraldi berriari ekin dio, eta hasi

da hiriburutik kanpoko emaldiekin. Domekan, Getxoko Muxikebarrin

joko dute kontzertua, 20:30ean, Iker Sanchezen zuzendaritzapean. Bar-

token, Piazzollaren y Stravinskiren piezak joko dituzte. BOS

14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aAgenda

Page 15: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko
Page 16: BIZKAIKO HITZA...2020/09/18  · en %87an egon da muga hori in-darrean. Gainontzekoetan ordu-ko 50 kilometrokoa izan da. Datorren martitzenetik aurrera —irailaren 22a, Autorik Gabeko

Peru Azpillaga Diez

Euskal Herrian Jamai-

kako kultura musi-

kala sustatzen duen

kolektibo autoges-

tionatua da Pantx

Records. 2007an sortu zen, Bil-

bon; hainbat musika proiektu-

tan, binilo saiotan, fanzineen

munduan eta irratsaiotan ibilita-

ko hainbat kide elkartu zirenean.

«Betidanik mugimendu alterna-

tiboetan ibilitako pertsonok

osatu genuen proiektu hau, gure

ibilbideen jarraipen edo batura

moduan», zehaztu du Beñat

Gabiña kideak.

Kideen aniztasun horren isla

garbia da Pantx Recordsen lana.

Izatez diskoetxe bat bada ere, hori

baino askoz gehiago biltzen du

proiektuak. «Uste genuen gure

inguruan hutsune bat zegoela

musika jamaikarrari deritzone-

an, bai diskoak ekoizteko proze-

suan baina baita gauzak antola-

tzerako orduan ere; horregatik,

diskoetxe bat sortzeaz harago,

bestelako jarduerak ere jorratuko

zituen kolektiboa jarri genuen

martxan: Pantx Records».

Gabiñak adierazi duenez, ha-

sieratik izan zuten argi diskoetxea

izan behar zela proiektuaren ar-

datza. Betiere, «diskoetxe arrunt

eta komertzial batetik aldenduz,

eta autogestioan oinarritutako

bestelako eredu horizontal eta

asanbleario baten alde eginez».

Ideia politiko konkretuen ingu-

ruan eraikitako proiektua da, be-

raz, Pantx: antiautoritarioa, eus-

kalduna, antirrazista... «Musika

erabiltzen dugu gure ideiak pla-

zaratzeko, eta gure praktikaren

bidez, argi utzi nahi dugu badau-

dela mundu komertzialetik kan-

po jarduteko aukerak».

Azken urteetan, arrakastaPantx Records diskoetxeak bini-

loak baino ez ditu ekoizten.

Azken urteetan argitaratutako

lanek arrakasta izan dutela esan

du Gabiñak: «Justu konfinamen-

dua baino lehen, Subsitak and

the Aggromondarrak taldearen

LPa atera genuen, eta, orain dela

gutxi, Suaia eta Ama Rebel talde-

aren single bat kaleratu dugu».

Horretaz gain, «geldirik egoten

ez dakiten horietakoak» izanik,

esku artean proiektu berriak

dituztela jakinarazi du. «Batetik,

euskal talde baten single bat dugu

kaleratzeko prest. Bestetik, bil-

duma berezi ba prestatzen ari

gara beste kolektibo batzuen

laguntzaz, euskal musika folklo-

rikoa jamaikar estilora eramate-

ko. Azkenik, idazle jamaikar

baten poemen antologia bat ere

argitaratu nahi dugu; ea dena egi-

tea lortzen dugun!».

Diskoetxeaz gain, Gelboe’s

estudioa, Pagasarri All Stars tal-

dea eta Selektorren pintxadak

emanaldiak antolatzen ditu

Pantx Records kolektiboak. Gel-

boe’s, estudio ibiltaria izatetik

—hasieran grabagailu eramanga-

rria eta mikrofonoa eramaten

zituzten musikarien txokoetara—,

estudio egonkorra izatera pasatu

da. Manba Beltza espazioa eraiki

dute beste kolektibo batzuekin

elkarlanean, eta bertan ekoizten

dituzte haien lanak. «Gure hel-

burua beti izan da herri estudioa

sortzea. Baliabide ekonomiko

nahikorik ez duten taldeek gure-

ra jo dute askotan, batez ere, per-

tsonalki ezagutzen gaituztelako

eta badakitelako jasoko duten

harreran oinarritzen dugula gure

lana», nabarmendu du Gabiñak.

Pagasarri Ska All Stars duela

hiru urte sortutako banda da,

Pantx Records kolektibotik jaio-

tako taldea, Pantx Recordsen soi-

nuak islatu nahi dituen zuzeneko

banda. «Ez da talde finko bat, eta

kideak aldatuz joaten dira»,

erantsi du. Horretaz gain, Erre-

mentarian’s deituriko estudioko

taldea ere bada Pantxen parte,

kolektiboaren soinu propioa

garatzea helburu duen taldea,

hain zuzen.

Baina Pantx Records sortu

zenetik, Selektorrak izan dira

kolektiboaren izena Euskal

Herrian zehar gehien zabaldu

dutenak. Bizitza oso aktiboa izan

dute eta ehunka izan dira orain

arte egin dituzten emanaldiak.

Besteak beste, hainbat jaialdi eta

egitasmotan parte hartuz. Izan

ere, Pantx Recordsen beste ezau-

garrietako bat gainontzeko elkar-

te eta kolektiboekin izaten duten

elkarlana baita. Horren adibide

diren bi egitasmo nagusi azpima-

rratu ditu Gabiñak: The Reggae

Train eta Mundialito Antirrazista.

«The Reggae Train Euskal

Herrian zehar musika jamaika-

rraren inguruan batzen garen

kolektiboek elkarlanean antola-

tutako egitasmoa da, gure lanari

bultzada emateko». Desberdina

da oso Mundialito Antirrazista.

Pantx Records kolektiboak beste

hainbat eragilerekin batera anto-

latutako kirol eguna da. Karmela

gune autogestionatuan jokatzen

dute azken urteetan arrazismoa-

ren aurkako futbol txapelketa.

sBIDELAGUNAK

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko irailaren 18a

Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Bilboko Pantx Records kolektiboak doinu jamaikarrak hedatzea du helburu. Hortaz,hainbat ardatz ditu proiektuak: diskoetxe batetik hasita, musika talde bateraino.

Doinu jamaikarren irla

Bilboko Karmela gune okupatuan egindako Mundialito Antiarrazistan musika jartzen aritu ziren Pantx Recordseko kideak, iaz. ARITZ LOIOLA / FOKU

Diskoetxe «arrunt etakomertzial» batetikaldenduz, bestelakoeredu «horizontal» batsustatzen du Pantxek

Musika jamaikarrarilotuta, diskoakekoizteko eta gauzakantolatzeko hutsunebatetik jaio zen Pantx