Upload
others
View
2
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
otsaila2012
1www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
BuletinInformatiboaElkarrizketa...Eneko Atxa, sukaldaria
Hurrengo azokak► ProWein 2012
► Salón de Gourmets 2012
► Alimentaria 2012
► European Seafood
Exposition 2012
Sektorearentzat interesgarri diren jardunaldiak► Jardunaldia: “Klima aldaketaren
eragina elikagaien segurtasunean”
Gure euskal produktuarekiko fideltasuna
SEED 2012 lehenengo Nekazal Elikagaietako Biltzarra
Gaurkotasuna► Euskadiren Eguna, Berlingo
Nazioarteko Zinema Jaialdian
► Tresna berria Euskal Herriko
upategietako karbono-arrastoa
kalkulatzeko
► 2011ko lehenengo hamaika
hilabeteetako euskal
esportazioen igoera
► Vinordic-ek Vinordic Wine
Challenge 2012 lehiaketa
hartuko du
► Systembolaget-ek herrialdeko
laugarren postuan kokatu ditu
Espainiako ardoak 2011n
Komunikabideetan agertuta“Mundura irteteko tresna egokia bilatu behar da, denek
ezagut gaitzaten eta gu ikustera etor daitezen. Askotan irten gara, eta irteten jarraituko dugu, beti; gure
onena erakutsiko dugu, baina ezinbestekoa da zirkulu horretan guztian kanpoko horiek denak erakartzeko,
etorri eta errealitatea erakutsi dieguna baino askoz ere erakargarriagoa dela ikus dezaten”
Eneko Atxa, sukaldaria:
ITSASOKO FEREKA; Ostra, salicornia, tremella iodatua, algak eta itsas-asun kurruskariak itsas lurrinarekin.
IradokizunakZure iritziak, beharrak eta abar jakin nahi ditugu…
2www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Elkarrizketa...
Zure karrera meteorikoa izan da; lehenengo Michelin izarra 2007an lortu
zenuen, eta bigarrena, 2011n. Zein da zure arrakastaren giltza?
Lana eta pribilegiatua izatea. Aparteko inguru batean bizi naiz; inguru lehiakorra
da, eta produktu zoragarriak ditu. Nire ustez, beharrezkoa den guztia duzun
tokia da lana.
Irabazteko teknika ezagututa, nola estrapola liteke lorpen hori euskal
elikadura industriara?
Horretan ari gara guztiok, gure nekazarien, arrantzaleen eta abarren produktuez
eta lanaz harro egotearen aldeko apustua egiten. Gero guk mahaian ere badugu
gure lana. Produktu bikaina da, baina ezagutarazi egin behar dugu. Denon
artean aldarrikatu behar dugu harro gaudela geureaz; tokikoa dena unibertsal
bihurtu behar dugu.
Zur eustez, zeintzuk dira euskal elikadura industriaren indargune eta
ahuleziak?
Indargunea, itsasotik hurbil egotea eta oso lur emankorra edukitzea, oso lur
ona; horregatik dugu produktu bikaina. Gure ahuleziari dagokionez, mundura
irteten ikasi behar dugu. Zer egiten dugun ikusi, eta harro erakutsi behar diogu
gu ikustera etortzen den jendeari.
Zer ekintza egin beharko lirateke hobetzeko?
Zaila da, baina nire ustez, bikaintasuna bilatu behar dugu etengabe. Gure lana
interesgarri egin behar dugu, gure produktuak goi mailakoak izan daitezen
eta mundu osoari erakusteko, hori baita zailena. Erakartzeko gaitasuna da jendeari zerbait garrantzitsua eta desberdina dugula esatea,
munduan beste inon aurkituko ez dutena. Egiteko modu bat da. Esatea: “Hau ez duzu munduko beste inongo hiri handitan aurkituko, ezta
New Yorken ere; hau hemen bakarrik aurkituko duzu, eta orain besterik ez, sasoi bakoitza desberdina baita”. Beti dugu zerbait desberdina
eta ona eskaintzeko. Nire ustez, produktua hara eraman ordez, haiek etorri behar dute hona. Oso ondo dago proiektuak eramatea, ►
Eneko Atxa, Sukaldaria
“Japonian, nekazariak diseinatzen zituen jatetxeko menuan egongo ziren produktuak. Asko markatu ninduen nekazariaren eta sukaldariaren arteko loturak”
3www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Elkarrizketa Eneko Atxari
baina elurrezko paisaiak islatzen dituzten kristalezko bolak
gogorarazten dizkidate pixka bat, benetan hilda daudenak. Hona
etorri, eta benetako errealitatea ezagutu behar dute. Benetako
esperientzia.
Nortasunezkoa dena aldarrikatzen duzunez, euskal ekoizleak
dira zure kide nagusiak. Horiek bisitatuz, behin baino
gehiagotan bururatuko zitzaizun, segur aski, horien produktuak
sustatzeko modurik. Esango zeniguke horietakoren bat?
Gauza asko daude. Jatetxean produktu zoragarri horiekin egiten
duguna erakusteaz gainera, batzuentzat polita da esperientzia
jatetxe on batean eduki aurretik jatorria eta nekazaria bera
ezagutzea, itsasora joan eta arrantza ikustea… Esperientzia osoa
bizitzen duzu, zirkulua ixten dugu.
Ekoizleak gauza pila batera daude
zabalik. Ondo azaldu behar zaie, noski;
haiekin konprometitu behar da, baina
aukera-nitxoak ere ikusten dituzte gai
horietan. Errezeta ez da sukaldean
hasten, landan baizik, haiekin.
Heredad Ugartek upategiko gastronomia-aholkulari fitxatu
zaitu. Zein da zure zeregin nagusia, eta zer asmo duzu upategi
horri dagokionez?
Upategi horren inguru, produktu eta lan egiteko modu bikainean
pentsatuta, ezagutza pixka bat eskaintzea eta horren inguru
gastronomikoa are goragoko mailakoa izan dadin laguntzea.
Printzipioz, landa-lanean ari gara, aukerak, dituzten produktuak,
dituzten gauza onak eta zer hobetu dezakegun ikusten…
Sukaldaritzan aurretiazko prestaketa litzatekeena egiten ari gara.
Zure ustez, mahaian egiten den produktu-uztartzearen antzera,
negozioetan ere egin behar da halakorik, zure kasuan bezala?
Azurmendi proiektua Larrabetzun dugun txakolin-upategiari lotuta
hasi da. Nire ustez ez da fusioa, elkarbizitza baizik, gastronomia
ulertzeko modu bat. Bata ez da ezer bestea gabe.
Zaila izango da, baina esan: zein euskal produktu da
ezinbestekoa zure sukaldean?
Hori “Nor maite duzu gehiago, aita edo ama?” galdetzea bezala
da. Sasoi bakoitzak produktu zoragarri bat eskaintzen du, eta
ekoizleari kasu egin behar zaio. Japonian egon nintzenean,
jakin-min handia nuen Muraka jaunarengana nola iritsi jakiteko,
sukaldaritza japoniarreko izar handienetakoarengana, eta goizeko
lauretan jarri zidan hitzordua, hotelean; furgoneta batera igo, eta
nekazari baten etxera joan ginen, hark ezartzen baizituen oinarriak:
“Gaur produktu hauekin lan egin dezakezu, hilabete honetako
onenak izango baitira; honekin ez, ez baitago prest oraindik…”.
Hark diseinatzen zituen, pixka bat, menuan egongo ziren
produktuak. Asko markatu ninduen horrek. Ez Japonian aurkitu
genituen produktuek, baizik lan egiteko
moduak, nekazariaren eta sukaldariaren
arteko sinbiosiak edo loturak.
Azken kontsumitzaileari begira,
zer aholkatuko zenuke erosketa
zerrendan euskal produktuak
ezinbestekoak izan daitezen?
Ez dute zertan erotu. Begiak ongi ireki, ingurura begiratu, gure
inguruan ditugun gauza onez eta garrantzitsuez jabetu eta horien
aldeko apustua egin behar dute.
Merkatu nazionalaren egungo egoera aintzat hartuta, euskal
elikadura industriarentzat ezinbestekoa da esportatzea. Zure
sukaldaritza ezagutzak ere mundu osora eramaten dira. Zer
garrantzi du esportazioak?
Garrantzitsua da gure produktuen eta gure sukaldaritzaren
bikaintasuna ezagutarazteko. Italiako sukaldaritzak, adibidez,
mundu osora zabaltzen jakin du, eta guztiz ziur nago guk haienak
bezain produktu onak edo hobeak ditugula. Beraz, mundura
irteteko tresna egokia bilatu behar da, denek ezagut gaitzaten eta
gu ikustera etor daitezen. Askotan irten gara, eta irteten jarraituko
dugu, beti; gure onena erakutsiko dugu, baina ezinbestekoa da ►
“Zailtasunaren ikuspegitik, uste dut sormena lantzen dela, hobetu egiten
dela, eta bikaintasuna bilatu”
4www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Elkarrizketa Eneko Atxari
“Denon artean aldarrikatu behar dugu harro gaudela geureaz; tokikoa dena unibertsal
bihurtu behar dugu”
Gure oiloen arraultza, trufaz betea eta alderantziz egina
zirkulu horretan guztian kanpoko horiek denak erakartzeko, etorri
eta errealitatea erakutsi dieguna baino askoz ere erakargarriagoa
dela ikus dezaten.
Nolakoa izan zen euskal gastronomia, produktuak eta kultura
sustatzeko Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiaren harira
antolatutako Euskadiren Egunean parte hartzeko esperientzia?
Zer iritzi duzu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde
Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatutako
horrelako ekimenei buruz?
Ondo iruditzen zaizkit. Beti dago gurea sustatzeko eta erakusteko
prest dagoen jendea. Han bildutako jendearen artean pertsona
garrantzitsuak zeuden, ezagutaraziko gaituztenak. Horrek jendea
erakarriko du.
Aurrera egiteko zure irrikan, jatetxean bertan “esperientzia
gastronomikoak sortzeko” gune baten proiektua lantzen ari
zara. Zertan datza?
Esperientzia gastronomikoak baino gehiago, kontzeptu berri bat
sortu dugu Larrabetzun, jatetxe gastronomikoa genuen lekuan;
kontzeptu moderno eta unibertsal bat, baina jende guztiarentzat
modukoa (enpresa, familia…), arrazoizkoa baita. “Prêt-à-porter”
deitu diogu. Sukaldariek zuzenean prestatzen dituzte platerak;
etengabe gertatzen dira gauzak jantokian, eta 36 euroren truke
bizi dezakezu esperientzia hori. Baina kontua ez da hor amaitzen;
upategi kontzeptua ere badugu. Bizkaian, kanpora irteteko eta
upategiez edo esperientzia gastronomiko batez gozatzeko ohitura
izan dugu, eta Larrabetzun ere eskaintzen dugu hori. Gainera,
eraikin berri bat egin dugu pixka bat gorago, gure inguruak
garrantzi handia duen leku batean; eraikin iraunkorra da, eta
naturarekin harremanetan dago. Planeta txiki bat da, eta batek
hainbat eskaintza aurki ditzake bertan: inguruarekin lotutako
esperientzia gastronomikoa, prêt-à-porter-a, jende guztiarentzat
arrazoizkoa dena, eta enogastronomikoa.
Aditua zara mahaikidearentzat giroak sortzen. Zer giro dugu
egun, eta zer giro espero behar dugu?
Ni errealista naiz beti. Diotenez, baikor handienak dira beti
errealista onenak. Zailtasunaren ikuspegitik, uste dut sormena
lantzen dela, hobetu egiten dela, eta bikaintasuna bilatu. Baikor
beti, eta lan egiteko gogo handiarekin.
5www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Hurrengo azokak: PROWEIN
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantza Sailaren erakusmahaian
(Pabiloia 6, Erakusmahia 6H21).
Izenburua: “Basque Country, Rioja Alavesa – Txakoli”.
• Euskadiko erakusmahaiaren korporazio-
irudiarekin bat datorren katalogoa.
– Azoka horretan ikusiko da lehen aldiz
irudi berria. 2012-2013 azoketan
ikusiko den diseinua eta muntaketa.
Katalogoak sartzen du:• Arabar Errioxaren eta txakolinaren
aurkezpen orokorra, alemanez eta ingelesez.
• Upategi bakoitzaren fitxa tekniko bat.
• Erakusmahaiak esparru instituzionalean duen kokalekuaren plano bat.
• Upategi bakoitzaren inguruko datuekin batera, Tasting Zone
edo dastatze-lekuko ardoen ezaugarriak eta bisitariek dastatze-
leku horretan dastatutako ardoen inguruko oharrak idazteko
lerro batzuk.
ProWein 2012
PrentsaoharraKomunikabideetarako zabaltzea:• Prentsa-oharra gastelaniaz / euskaraz / ingelesez / alemanez
ProWein 2012Egunak: 2012ko martxoaren 4tik 6ra.
Sektorea: Ardogintza.
Lekua: Dusseldorfeko Azoka Esparrua
(Alemania).
Izaera: Profesionala.
Maiztasuna: Urtean behin.
20 enpresa Euskadiko erakusmahaian
Bodegas de La Marquesa
- Valserrano -
Bodegas Luis Alegre
Bodegas Covila
Bodegas y Viñedos
Zuazo Gastón
Bodegas Valdemar
Grupo Piérola
Pagos de Leza
Bodegas Medrano Irazu
Txakoli Rezabal
García de Olano
Bodegas Muro
Señorío de Las Viñas
Tierra Agrícola Labastida
Bodegas Landaluce
Luberri Monje Amestoy
Bodegas Loli Casado
Bodegas Ostatu
Viñaspral
Bodegas Mitarte
Asociación de Bodegas de Rioja
Alavesa -ABRA-
Azokan izango diren Euskal Herriko ardo katalogoa
6www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Hurrengo azokak: GOURMETS
Sustapenjarduera espezifikoak:• lIkusgai dauden euskal produktuekin zuzenean egindako
sukaldaritza erakusketak Gamarrako Hostalaritza Eskolaren
eskutik. Hamabost minutuko erakustaldiak izango dira, eta
orduro egingo dira.
• Ardoaren Galeria: bisitariak Arabako Errioxako ardoak,
Txakolina, Sagardo Naturala eta erakusketan parte hartzen duten
upategietako Patxarana dastatu ahal izango ditu. Sommelier
batek zaindutako gunea.
Eusko Label online dendaren aurkezpena.Asteartean, martxoak 6 an.
Goizeko 11:00etan.
www.euskolabeltienda.com
• Kalitate ziurtatua duten Euskadiko produktuen erakusleiho ofiziala.
• Eusko Label eta Euskal Baserri produktuak eta beste marka
bermedun batzuk, baita Euskadin dauden bost Jatorri Deituren
barruan sailkatuta dauden produktuak ere, beren Kontseilu
Arauemaileek kudeatuta.
• HAZI fundazioak kontrolatua eta kudeatua dago.
Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deituraren 25. Urteurrenaren ospakizuna.Asteazkenean, martxoak 7an.
Eguerdiko 13:30ean.
• Erakunde hau 1987. urtean sortu zen latxa ardien eta Karrantzako
ardien artzaina eta benetako Idiazabal gaztaren ekoizlea
babesteko, eta bide batez, kontsumitzaileari horren jatorria eta
kalitatea ziurtatzeko.
• Gaur egun 500 ganadutegi eta 100 gaztandegi baino gehiago
atxikita daude Jatorrizko Deitura honi.
Programatutako jarduerak:
Gourmeten Klubaren Nazioarteko Azoka 2012Egunak: 2012ko martxoaren 5tik 8ra.
Sektorea: Kalitateko eta gama altuko elikagai
eta edariak -gourmet/delicatessen-.
Lekua: Madrilgo IFEMA Azoka Esparrua
(Espainia).
Izaera: Profesionala.
Maiztasuna: Urtean behin.
26 enpresa Eusko Jaurlaritzako erakusmahaian
Lumagorri
Hamburguesas Eizaguirre
EUSKO LABEL
C.R.D.O.P. Queso Idiazabal
Bacalao Giraldo
Gourmeki
Sukiker
Heredad Ugarte
Bodegas Luis Alegre
Urkabe
Sal de Añana / Añanako Gatza
Salica
Bacalaos Alkorta
Alma de Cacao
Conservas Ortiz
Conservas Zallo
Patxaran Barañano
Bodegas y Viñedos Labastida - Solagüen
C.R.D.O. Getariako Txakolina
Bodegas Gómez de Segura
Conservas Serrats
Altún
Gorrotxategi
Pates Zubia
Geltoki
Conservas Nardin
Enpresa partehartzaileen katalogoa
Egitaraua Euskadiko erakusmahaiaren barruan
7www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Hurrengo azokak: GOURMETS
Txokolatea ardoarekin harmonia
bikainean.
Albiker 2011.
Gatzgabetutako bakailao-solomoak
beratuta eta bakailao-carpaccioa oliotan.
Gómez de Segura 2007ko Erreserba.
Tolosako Teilak, Zigarroak eta Xaxuak.
Bakarrik behikiaz egindako 30 gramoko
hanburgesa.
Eusko Labeldun sagardo naturala.
Berdelaren Arrabak eta Hazia.
Gatz likido minerala, Arbekina
gatz-lorea, ardo gatz-lorea.
S de Solagüen.
Antxoak landare-olioetan, Galiziako
itsasadarretako muskuiluak eta sardina
txikiak.
MSC-Campos Hegaluze Sorta.
Esperientzia:
Guillermo GarcíaGourmet Okin Taldeko Marketin eta Komunikazio arduraduna(Rentería y Zumaia | Gipuzkoa)
“Urkabe markak garrantzi handiagoa lortzea nahi genuke aurtengo estrategiaren barruan. Bereziki Gipuzkoan ospe handia duen marka da, merkatuaren %40ko kuota baitu, eta produktu horiek Madril eta Bartzelona bezalako hiri handietako gourmet denda eta jatetxeetarako jauzia egitea nahi genuke, sartzen joateko.
Gourmets azokan Okin (ogiak) du lagun Urkabek, dagoeneko ordezkaritzak eta banaketa-puntu ezberdinak baititu Madril eta Bartzelonan. Urkabera datorren bezeroa, lagun duen Okin erreferentziaren bila ere badator.
Gourmets azokara ez ezik, Conxemar izenekora ere joango gara, Benetan markarekin. Gourmets kalitaterik handieneko produktuen azoka da eta Urkabek zerikusi handiagoa du azoka horrekin. Oso interesgarria da stand instituzionalaren barruan esku hartzea, askoz errazagoa baita azokaren inguruko oro antolatzea ”.
Gourmets azokan aurkeztutako produktu berriak:Alma de Cacao:
Altún Upeltegiak:
Alkorta Bakailaoak:
Gómez de Segura:
Gorrotxategi:
Eizaguirre Hanburguesak:
Eusko Label:
Nardín Kontserbak:
Sal de Añana/Añanako Gatza:
Solagüen:
Zallo Kontserbak:
Salica:
Enpresa partehartzaileen nobedade katalogoa
8www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Hurrengo azokak: ALIMENTARIA
Alimentaria Barcelona 2012Egunak: 2012ko martxoaren 26tik29ra.
Sektorea: Elikadura produktuak eta edariak.
Lekua: Bartzelonako Fira –Gran Vía esparrua (Espainia).
Izaera: Profesionala.
Maiztasuna: Bi urtean behin.
• Intervin Pabiloia (24)
• Interpesca Pabiloia (10)
• Erkidegoak Pabiloia (13)
47 Euskadiren erakusmahaian
Alimentaria 2010
Bodegas
Heredad de Aduna
Bodegas Diosares
Bodegas Covila
C.R.D.O. Getariako
Txakolina
VGNoster Brewery
Bodegas Muriel
Bodegas Eguia
Gipuzkoako Sagardogileen
Elkartea / Asociación de
Sidra Natural de Gipuzkoa
Luberri Monje Amestoy
Txakoli Talai Berri
Arabarte
Bodegas Zugober
Txakoli Txomin Etxaniz
Bodegas Gómez de Segura
Señorío de Arana
Asociación de Bodegas
de Rioja Alavesa -ABRA-
Bodegas de La Marquesa
-Valserrano- (ABRA)
Bodegas García de Olano
(ABRA)
Bodegas Larchago (ABRA)
Bodegas Loli Casado
(ABRA)
Bodegas San Prudencio-
Envite (ABRA)
Finca de La Rica (ABRA)
Heredad Ugarte
Altún
Bodegas Marqués
de Vitoria
Ostatu
Artuke Bodegas y Viñedos
Bodegas Itsasmendi
Bodegas Estraunza
Saizar
24 enpresa Intervinen
10 enpresa Interpescan 13 enpresa Erkidegoan
Cusumano
Marcas de garantía: bonito
y anchoa del Cantábrico
del País Vasco
Conservas Ohitura
Conservas Ortiz
Bacalaos Alkorta
Conservas Serrats
Nortindal Sea Products
Arroyabe –
Conservas La Gaviota
Salica
Conservas Zallo
Gorrotxategi
Casa Brigitte
Sal de Añana / Añanako Gatza
Corpa
Lurlan
Conservas Olasagasti
Ameztoi
Txogitxu
Delicass
Vascolac
Eusko Label
Casa Eceiza
La Mutrikuarra
9www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Hurrengo azokak
Show cookinga edo zuzeneko sukaldaritza,
Artxandako Goi Mailako Sukaldaritza Eskolarekin.
Hamabost minutuko erakustaldiak izango dira, eta orduro
egingo dira. Azokan ikusgai dauden euskal elikadura eta
aterakuntzazko arrantza industriako produktu eraldatuekin
egingo dira erakustaldiak.
“San Pedro” Arrantzale Kofradia
Corpa – Corp.Pascual Hnos.
Comercial Alkorta Anaiak
Donibane Fish
Pescados Llorente
Hijos de José Serrats
Baxurako Arrantzako Ekoizleen Gipuzkoako Elkartea
Arrankoba 08
Monte Kalamua
La Bacaladera
European Seafood Exposition 2012Egunak: 2012/04/24-26
Sektorea: Arraina (transformazioa,
prozesatzea, banaketa eta salmenta).
Lekua: Bruselas.
Izaera: Profesionala.
Maiztasuna: Urtean behin.
10 enpresa Eusko Jaurlaritzako erakusmahaian
Alimentaria Barcelona 2012
azokan euskal enpresa
partehartzaileen katalogoa
Alimentaria Barcelona 2012
azokan izango diren enpresen
nobedade katalogoa
Alimentaria Barcelona 2012
azokan Eusko Jaurlaritzako
jarduera egitarauaren
aurrerapena
Alimentaria Barcelona 2012
Programatutako jarduerak:
10www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Sektorerako jardunaldi eta ikastaro interesgarriak
Gure produktuarekiko leialtasuna
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen,
Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Elika eta
Ihoberekin batera.
Eguna: 2012ko martxoaren 7a
Ordua: 09:30etik 13:35era
Lekua: Euskalduna Jauregia | Bilbon
Jardunaldia: “Klima aldaketaren eragina elikagaien segurtasunean”
Lurraren berotzearen dagokion fenomenoak nekazaritza-, abeltzaintza-
eta arrantza-ekoizpenean eragingo du; izan ere, horiexek dira giza
kontsumorako elikagaien iturriak. Horregatik, beharrezkoa da azterketa
eta hausnarketa bat egitea zerari buruz:
• Ba al dakizu zer-nolako eragina izan dezakeen fenomeno horrek
elikagaiek sor ditzaketen arriskuetan?
• Ba al dakizu zein diren nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan izan
ditzakeen eragin zehatzak?
• Ba al dakizu EAEn zer ikerketa egiten ari diren gai horren inguruan?
• Jakin nahi al duzu zein diren ikerketa horren azken ondorioak?
Egitaraua eta izen-ematea
“Etxean, erosketak egiten ditugunean, ezin dira falta Eusko Labeldun haragia, babarrunak eta tomatea, Idiazabalgo gazta, Ibarrako piperrak, baratze hurbilenetako barazkiak eta Pescados de Bermeo bezalako merkataritza tradizionaleko arraina. Euskal produktuen kalitatea ez dago bakarrik etiketan, kalitatezko produktuak
dira benetan. Horregatik eta hemengo industriaren alde egiteagatik hobesten ditugu. Orain, Eusko Labeldun sagardoa dastatu nahi dugu eta produktu gehiago baleude ere dastatuko genituzke”.
Iñigo Mendiguren, 37 urte (Vitoria-Gasteiz | Araba/Álava)
11www.euskadi.net/elikagaiensustapena
SEED 2012, Nekazal Elikagaietako I. Biltzarra
Arrantza eta Elikagaietako sailburuordeak, Jon Azkuek, pasa den otsailaren
16an amaiera eman zion SEED 2012 Nekazal Elikagaietako I. Biltzarrari,
zeinetan nekazal elikagaietako sektoreak dituen etorkizuneko erronka eta
aukerak aztertu ziren.
Patxi Lopez lehendakariak inauguratu eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantza Sailak Hazi Korporazioaren, Azti-Tecnaliaren eta
Euskadiko Elikaduraren Klusterraren laguntzaz antolatutako biltzar honek,
gaur egungo nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen ikuspegi zabala eskaini
du. Estatu zein nazioarte mailan son handia duten adituek egindako disekzioa.
Lehendakariak azpimarratu zuen aditu guztiek zera adierazi dutela egungo
krisialdi ekonomikoa gainditzeko gakoaren inguruan, "inoiz baino gehiago
ideia berriak eta estrategia berriak exijitzen dituela lehiakorragoak izateko
eta balio-kate positibo baino positiboagoa duen sektorean beharrezkoa den
konfiantza helarazteko".
Pilar Unzalu sailburuaren hitzetan, “elikagai industria modernoa dugu
Euskadin, gero eta berritzaileagoa eta horrela izaten jarraitu behar du”.
Horregatik, zuzentzen duen departamentuak, I+G+B inbertsioa mantendu du,
“beharrezkoa baita jakintza arloa handitzeko eta lanpostu gehiago sortzeko,
beti ere, ekoizle txikitik hasi eta azken kontsumitzailea kontuan hartuz”.
Euskadi mailan, Elikagai eta Edarien Industrien sektorea, BPGren %6,5 da, 2.300 enpresak osatua, hau da, Espainiako sektorearen %6,5.
Kongresuaren arrakasta emanda, 2014ako SEEDaren bigarren edizioan lantzen da.
SEED 2012, Nekazal Elikagaietako I. Biltzarrak modu arrakastatsuan itxi du bide berri eta etorkizuneko erronken inguruko hausnarketa
Nekazal Elikagaietako industriak, 3.700 milioi euroko salmentak ditu eta 15.500 lagunek egiten dute lana bertan.
+ info
12www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Gaurkotasuna
+ info
Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiko Basque Dayaren ospakizunaEneko Atxak eta Elena Arzakek eskainitako
dastatzeak, eta Felipe Ugarte eta Beñat Iturrioz
musikarien nahiz Mikel Aristegi dantzariaren
ikuskizuna izan dira Alemaniako hiriburuko
Nazioarteko Zinema Jaialdiaren barruan Espainiak
Berlinen duen enbaxadan izandako Euskadiren
Eguneko ekintzetako batzuk. Otsailaren 13an,
euskal gastronomia, euskal produktuak eta euskal
kultura izan ziren nagusi Alemaniako hiriburuan,
Eusko Jaurlaritzari eta Basque Culinary Center (BCC)
eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza
eta Arrantza Sailaren Berrikuntza eta Elikagaien Industriako
Zuzendaritzak garatutako Karbono Aztarnaren Arloko Planak honako
hau du xede: Euskadiko upeltegietan sortutako negutegi-efektuko
gasak murriztera zuzendutako klima-estrategiaren alde egitea eta
janari-produktuen ingurumen-komunikazioaren fidagarritasuna
Euskadiko upeltegietan karbonoaztarna kalkulatzeko tresna informatikoa garatu dute Eusko Jaurlaritzak eta AZTIk
hobetzea. Zentzu horretan, AZTI-Tecnalia teknologia-zentroak,
upeltegiei Bizi Zikloaren Analisiaren teknika aplikatzea ahalbidetuko
dien softwarea garatu du, karbono-aztarna erraz eta merke,
baina, aldi berean, modu zorrotz eta egiaztagarrian, kalkulatzeko.
Martxoko bigarren hamabostaldian aurkeztuko dira arloko plana eta
tresna Laguardiako Koadrilan.
+ info y fotografías
13www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Actualidad
Euskal Herriko ardoesportazioak %19,2 igo dira 2011ko lehenengo hamaika hilabeteetanEuskal Herriko ardo-esportazioak %17,6 igo ziren 2011ko lehenengo hamaika
hilabeteetan balioari begiratuta, eta %19, 2 berriz, bolumenari dagokionez.
Horixe erakusten dute Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiak aztertutako
aduana-datuek, eta horietatik ondoriozta daitekeenez, %-1,3 egin zuen behera
batez besteko prezioak, litroko 3,33 eurora arte. Guztira, 135,2 milioi eurokoak
eta 40,6 milioi litrokoak izan ziren esportazioak 2011ko azarora arte. Gainera,
aztertutako datuen arabera, sor-marka babestuko ardoak dira nagusi, oraindik,
euskal ardoen esportazioen artean, eta horien ondoren, ontziratutako sor-marka
babestuko ardoak eta soltekoak. Igoeren artean Suitzakoa -bigarren merkatua
balioari dagokionez- nabarmendu behar da, bai eta Kanadakoa, Belgikakoa eta
Norvegiakoa ere, eta aurreko hilabeteetan bezala.
2012ko apirilaren 25etik 28ra izango da Vinordic, Stockholmen, eta Vinordic Wine Challenge 2012 lehiaketa hartuko duVinordic-en hurrengo edizioa 2012ko apirilaren 25etik 28ra izango da,
Stockholmen, Gastronord-ekin eta Skandinaviako eta Europa Iparraldeko elikagai
eta edari jaialdi handiena den Stockholm Gastronomic Week-arekin batera.
Espainiako Nekazaritza eta Elikadura Industria FIAB Espainiako Elikagai eta Edari
Industrien Federazioan bildutako talde batek ordezkatuko du, azoka horretan.
Systembolagetek, 2011. urtean herrialdean gehien saldu diren ardoen artean laugarren postuan kokatzen ditu ardo espainiarrakSuedian edari alkoholdunak banatzeko
Systembolaget monopolioak argitara emandako
datuen arabera, laugarren da Espainia, 2011
urtean herrialde horretan gehien saldutako ardoei
dagokienez. Espainiako ardoen kontsumoari begira,
21.692.825 litro saldu ziren; beraz, %6,5eko
jaitsiera izan du 2010. urtearen aldean, eta %11,7ko
merkatu kuota dute; Hegoafrikako, Italiako eta
Australiako ardoak bakarrik daude horien aurretik.
Espainiaren ondoren honako herrialde hauek daude,
hurrenez hurren: Frantzia, Txile. Amerikako Estatu
Batuak, Alemania, Argentina eta Portugal.
+ info
+ info
+ info
14www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Komunikabideetan agertuta
FESTIVAL DE CINE
La gastronomía y la cultura vasca llegan a la Berlinale EITB - 14/02/2012
Se ha realizado el estreno internacional de "Mugaritz BSO" dentro de la sección "Cine y gastronomía- Kulinarisches Kino" de la Berlinale. VÍDEOS (1)
La Berlinale tiene sabor vasco
AUDIOS (1)
Basque Day en Berlin
Berlin ha celebrado el "Basque Day" en el marco del Festival de Cine de Berlín. Se ha presentado la industria alimentaria vasca y se han ofrecido para su degustación productos de calidad de la mano de Elena Arzak y Eneko Atxa.
El evento lo han organizado el Gobierno Vasco, el Basque Culinary Center y el Instituto Etxepare y es fruto de la colaboración entre las secciones "Culinary Cinema"del Festival de Cine de San Sebastián y "Kulinarisches Kino" de la Berlinale.
El director de este último apartado, Thomas Struck, y el director del certamen donostiarra, José Luis Rebordinos, han participado en una mesa redonda que, bajo el título "Gastronomía, arte y sociedad", ha contado también con los cocineros Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak y Eneko Atxa, y el máximo responsable del Basque Culinary Center, Joxe Mari Aizeaga.
Además, ha llegado el estreno internacional en la Berlinale del documental "MugaritzBSO", sobre el restaurante del cocinero Andoni Luis Aduriz, quien ha ofrecido después una cena para 200 asistentes a esta cita cinematográfica.
Precisamente, el "Basque Day" programó una audición del músico Felipe Ugarte,autor de la banda sonora y codirector de la película.
La consejera vasca de Cultura, Blanca Urgell, se ha desplazado también a Berlín, donde ha tenido contactos con personas relacionadas con el mundo del cine y distribuidores en Alemania de productos vascos.
Estatu eta nazioarteko hedabideek Berlingo
Nazioarteko Zinema Jaialdiaren baitan antolatutako
Basque Day egunaren berri eman dute.
Gobierno vasco y BCC organizan el Día de Euskadi en la Berlinale Cinevasco.com - 07/02/2012 Dejar un comentario
El Gobierno vasco, el Instituto Vasco Etxepare y el Basque Culinary Center (BCC) han organizado el ‘Día de Euskadi’ en el Festival de Cine de Berlín-Berlinale para dar a conocer la gastronomía, productos y cultura vasca. La jornada tendrá lugar en la Embajada de España el próximo lunes y es fruto de la colaboración entre las secciones ‘Culinary Zinema’ del Festival de Cine San Sebastián y la sección de ‘Kulinarisches Kino’ de la Berlinale
El País Vasco contará con un espacio propio en la BerlinaleCrónicas de la Emigración.com Redacción, Bilbao09 de febrero de 2012
La cultura y la gastronomía vascas ocuparán, a través del Instituto Etxepare, un espacio
propio en la Berlinale de este año, con la celebración el 13 de febrero del Día de Euskadi.
Previamente, el 11 de febrero, Ruper Ordorika ofrecerá además un concierto en Berlín.
En palabras de Aizpea Goenaga, directora del Instituto Vasco Etxepare, “es muy positivo
ver que somos capaces de exportar nuestra cultura de forma conjunta y coordinada: el
Festival de Cine de Donostia, cine, música, gastronomía… todos vamos de la mano y eso
es algo de lo que debemos sentirnos muy orgullosos, ya que esa unión nos permite hacer
visible nuestra cultura en el exterior de forma mucho más efectiva”.
En el concierto que ofrecerá el sábado a las 19:30 en el espacio Mediengalerie de Berlín
(Duddenstrasse, 10), Ruper Ordorika presentará su último trabajo, Hodeien Azpian. Es un
recital organizado por Deutsch-Baskische Kulturverein, con apoyo del Instituto Vasco
Etxepare. Además, Ruper seguirá en Alemania para dar otro recital, el 13 de febrero, en el
Werkstatt del Teatro de la ciudad de Konstanz. El evento ha sido organizado por la
Universidad de Konstanz y también ha contado con la colaboración del Instituto.
El Día de Euskadi en la Berlinale, el 13 de febrero, arrancará en la Embajada de España
en Berlín, con presencia del embajador de España en Alemania, Rafael Dezcallar de
Mazarredo; la consejera de Cultura del Gobierno vasco, Blanca Urgell; y la directora del
Instituto Vasco Etxepare, Aizpea Goenaga. A las 11:30 horas tendrá lugar la mesa
redonda ‘Gastronomía, arte y sociedad’, en la que participarán Joxe Mari Aizega, director
del Basque Culinary Center; José Luis Rebordinos, director del Festival de Cine de San
Sebastián; los cocineros Andoni Luis Adúriz, Elena Arzak y Eneko Atxa; y Thomas Struck,
director del
programa Kulinarisches Kino.
A las 12:30, Amaia Barrena, directora de Innovación e Industrias Alimentarias del Gobierno
Vasco, realizará una presentación de la industria alimentaria vasca. Y a continuación
Felipe Ugarte, autor de la banda sonora y codirector de la película ‘Mugaritz BSO’, ofrecerá
un concierto junto a Beñat Iturriotz. Con ellos actuará también el bailarín y organizador del
Festival de Coreógrafos Vascos en Berlín Mikel Aristegi, que interpretará el solo Euskal
Herria.
La mañana finalizará con un ‘lunch’ elaborado con productos vascos, a cargo de Elena
Arzak y Eneko Atxa.
Por la noche llegará el momento del estreno internacional, en el marco de la sección Cine
y Gastronomía, Kulinarisches Kino de la Berlinale, de la película de Andoni Luis Adúriz,
‘Mugaritz BSO’. Asistirán al estreno la consejera de Cultura del Gobierno Vasco, Blanca
Urgell, y la directora del Instituto Vasco
El Gobierno y el Basque Culinary llevan el sabor de Euskadi a la Berlinale
La cita es el próximo lunes
El País Donostia-San Sebastián 6 FEB 2012 - 16:04 CET
Un momento de la presentación de la jornada de gastronomía vasca en la Berlinale. / J. HERNÁNDEZLa Berlinale, el Festival de Cine de Berlín, que arranca el jueves, acogerá el próximo lunes bajo el eslogan Basque Day, y ante la sede de la Embajada de España, un despliegue de los encantos culturales, gastronómicos y de productos de calidad de Euskadi. El Basque Culinary Center (BCC) ha organizado junto con el Departamento de Agricultura y el Instituto Etxepare esta celebración. El acto se enmarca en la colaboración entre las secciones Culinary Zinema del Festivalde San Sebastián y Kulinarisches Kino de la Berlinale, colaboración fruto de que el Zinemaldia donostiarra se hermanó en su última edición con el Basque Culinary Center para crear Culinary Zinema, una sección dedicada a la gastronomía que contará con su propio hueco fijo en la muestra de la capital guipuzcoana. Dentro de la jornada berlinea se organizará una presentación de la industria alimentaria vasca, cuya presentación correrá a cargo de la directora de Innovación e Industrias Alimentarias, Amaia Barrena. Junto a ello, se celebrará una mesa redonda bajo el título Gastronomía, arte y sociedad, en la que participarán el director del Basque Culinary Center, Joxe Mari Aizega; el responsable del Zinemaldia, Jose Luis Rebordinos; y los cocineros Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak, Eneko Atxa y Thomas Struck, director de Kulinarisches Kino. El Instituto Etxepare organizará una audición del músico Felipe Ugarte, autor de la banda sonora del documental Mugaritz BSO y codirector de esta cinta, junto a Beñat iturrioz, a la txalaparta, y el bailarín Mikel Aristegui. La consejera de Cultura, Blanca Urgell, se dirigirá a una audiencia internacional de personas relacionadas con el mundo del cine y distribuidores en Alemania de productos vascos. La jornada matinal concluirá con un almuerzo para más de 100 asistentes oficiado por Elena Arzak y Eneko Atxa, quienes además elaborarán pintxos en directo delante de los invitados. Ya por la noche, y tras el pase de Mugaritz BSO en el ciclo Cine y Gastronomía-Kulinarisches Kino de la Berlinale, Aduriz ofrecerá una cena para 200 comensales en la Berlinale.
País vasco aprovecha la Berlinale para promocionar su gastronomía y cultura EFE - 13/02/2012
Berlín, 13 feb (EFE).- El Gobierno vasco aprovechó hoy la proyección del documental "Mugaritz B.S.O." dentro de la sección "Cine culinario" de la Berlinale para promocionar la cultura y la gastronomía de Euskadi.
La consejera de cultura del País Vasco, Blanca Urgell, señaló a Efe que "la gastronomía vasca tiene ya su lugar en el mundo y el Festival de San Sebastián comenzó a hacer el año pasado una experiencia de cine y gastronomía que salió muy bien y que va a tener continuidad".
"Es una aventura en la que también está la Berlinale. Esto es lo que nos ha hermanado en este momento. Pienso que es una manera muy agradable y muy potente para que nuestra cultura en general y el cine en particular acceda a Alemania y a Europa", subrayó.
Según el máximo responsable del Festival de Cine de San Sebastián, José Luis Rebordinos, cuando asumió el año pasado la dirección del mismo, se decidió crear una sección dedicada al cine y a la gastronomía.
"Conocíamos el "Culinary Cinema" de la Berlinale, lo admirábamos, lo veníamos siguiendo desde su creación. Decidimos hablar con la Berlinale para intentar establecer una colaboración para crear en San Sebastián otro "Culinary Cinema", en este caso con zeta, en un homenaje a nuestra propia lengua, el euskera", agregó.
Urgell recordó que Euskadi vive ahora un "proceso muy importante" y un "momento de esperanza".
"Acabamos de dejar atrás el terrorismo, esperamos que para siempre, y estamos convencidos de que la cultura tiene que ser el gran motor de ese cambio, que aprendamos a convivir y a entender a los demás", subrayó.
La directora de Turismo del Gobierno vasco, Isabel Muela, destacó, por su parte, que la gastronomía forma parte de la cultura, de la tradición y de la forma de vivir de los vascos, quienes -agregó- socializan comiendo y degustando la calidad de sus productos y de su materia prima.
"Alemania es uno de nuestros mercados prioritarios. El poder ofrecer esta degustación de nuestros productos y de nuestra calidad gastronómica de la mano de nuestros chefs con más estrellas Michelin es una gran oportunidad de promoción turística", indicó.
Aludía así a la presencia en la Jornada de Euskadi celebrada en la embajada de España del destacado cocinero Andoni Luis Aduriz, del restaurante Mugaritz, así como de la degustación de "pintxos" ofrecida por Elena Arzak (Arzak) y Eneko Atxa (Azurmendi).
Los productos que más se exportan, según la directora de Innovación e Industrias Alimentarias del País Vasco, Amaia Barrena, son los vinos de Rioja Alavesa, mientras que el "txakoli" está empezando con la exportación.
"El segundo producto más exportado son la conservas de pescado, por el volumen de empresas que tenemos y por el volumen que tenemos de productos, y seguido irían los dulces, básicamente", indicó.
Fuera de Europa, los mercados más importantes son Estados Unidos -para el vino-, Asia, que se está empezando a abrir, Rusia y en América Latina, Brasil y México están creciendo, añadió. EFE egw/ea (vídeo)
acto promocional en alemania
Euskadi, un destino turístico de cineEl Festival de Berlín dedica hoy la jornada al País Vasco, coincidiendo con el estreno del documental
protagonizado por el cocinero con tres estrellas Michelín Luis Aduriz
13.02.12 - 17:35 - VITORIA
La delegación vasca, con el cocinero con tres estrellas Michelín Luis Aduriz, posan en Berlín. /EC El Festival de Cine de Berlín dedica este lunes una jornada a Euskadi, el Basque Day, con la que el Gobierno vasco busca promocionar el País Vasco como destino turístico a nivel internacional,
convirtiendo a la gastronomía en su principal exponente. El Gobierno vasco, con representantes de diferentes departamentos, la Consejera de Cultura, Blanca Urgell, la directora de Turismo, Isabel Muela, y la directora de Innovación e Industrias Alimentarias, Amaia Barrena, ha viajado hasta el Festival de Cine
de Berlín para promocionar la cultura, Euskadi como destino turístico y los productos del País Vasco. En el marco de la Berlinale, se celebra este lunes el Día de Euskadi, jornada que ha arrancado con un
acto en la embajada de España en Berlín y que ha contado con la presencia del embajador de España en Alemania, Rafael Dezcallar de Mazarredo, además de Blanca Urgell, Isabel Muela y Amaia Barren, junto a la directora del Instituto Vasco Etxepare, Aizpea Goenaga. La consejera Urgell ha invitado a los presentes a conocer Euskadi, donde "encontrarán un retazo singular de la historia europea y una lengua distinta a todas las lenguas de Europa, pero sobre todo descubrirán una tierra trabajadora, que está haciendo una
gran apuesta por el futuro y la innovación". En su discurso, la consejera de Cultura ha recalcado que, "después de tantos años de lágrimas, de plomo
y sufrimiento, vivimos un nuevo tiempo, en el que el terrorismo ha pasado a la historia y tenemos la esperanza real de una paz para siempre". "En este tiempo de esperanza, no renunciamos ni vamos a renunciar a la memoria, al respeto total y perenne a quienes han y hemos padecido la violencia y la
intolerancia, pero sabemos que también es el tiempo de sumar, de buscar puntos de encuentro y caminos en común, espacios de convivencia", ha subrayado.
CompartirUrgell ha concluido su intervención destacando que el País Vasco es "un lugar para descubrir, para compartir y para invertir, un lugar para disfrutar de experiencias increíbles, para probar productos
Prentsa idatzia
•»»BaskischeKüchegoesBerlinale•
6.Februar2012|Von|Kategorie:,
ImRahmendes6.KulinarischenKinosderBerlinaleorganisiertdiebaskischeRegierunginZusammenarbeitmitdemBasqueCulinaryCentereine„JornadaEuskadi“,einenBaskenlandTag,beiden62.InternationalenFilmfestspieleninBerlin.EineAbordnungbaskischerUnternehmenderLebensmittelbranchewirdbeidieserVeranstaltungvorOrtsein,umKontaktezuknüpfenundGeschäftsbeziehungenmitdemdeutschenMarktzuetablieren.
DiebaskischenProduktewerdenvertretenvon:•WeinederRiojaAlavesa(DOCaRioja),durchdasExportKonsortium“AraexExportGroup”unddieBodegaHeredaddeUgarte•TxakoliWeine,durchdenKontrollratderWeinbauregionDOGetariakoTxakolina•FischprodukteundKonservenmitdenFirmenCORPA(CorporaciónPascualHermanos)undHijosdeJoséSerrats•IdiazabalKäse(DOzertifiziert),vertretendurchBasqueCheese
AuchdiebaskischeGourmetkücheistaufdemFestivalpräsent:DerFilm“MugaritzBSO”,ErgebniseinesgastronomischmusikalischenGemeinschaftsprojekts,hatbeimKulinarischenKinoPremiere.DarinübersetztderMusikerFelipeUgartediekulinarischundoptischansprechendenGerichtedesbaskischenStarkochsAndoniLuisAdurizinMusik.MusikerundKochzeigen,wieüberallaufderWeltdieZutateneinesGerichtsunddieMusikineinerKonstellationausLandschaftundTraditionentstehen.
Festival de Cine de Berlín
Gobierno Vasco y BCC organizan el Día de Euskadi en la Berlinale para dar a conocer la gastronomía y cultura vasca EUROPA PRESS - Lunes, 6 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 16:37h
El Gobierno Vasco, el Instituto Vasco Etxepare y el Basque Culinary Center (BCC) han organizado el 'Día de Euskadi' en el Festival de Cine de Berlín-Berlinale para dar a conocer la gastronomía, productos y cultura vasca. (EP)
El Gobierno Vasco, el Instituto Vasco Etxepare y el Basque Culinary Center (BCC) han organizado el 'Día de Euskadi' en el Festival de Cine de Berlín-Berlinale para dar a conocer la gastronomía, productos y cultura vasca.
DONOSTIA. La jornada tendrá lugar en la Embajada de España el próximo lunes y es fruto de la colaboración entre las secciones 'Culinary Zinema' del Festival de Cine San Sebastián y la sección de 'Kulinarisches Kino' de la Berlinale.
La cita comenzará a las 11.30 horas, con la bienvenida del embajador de España en Berlín, Rafael Dezcallar de Mazarredo, y en el el marco de la jornada, se organizará una presentación de la industria alimentaria vasca, cuya presentación correrá a cargo de la Directora de Innovación e Industrias Alimentarias del departamento de Agricultura del Gobierno Vasco, Amaia Barrena.
Asimismo, se celebrará una mesa redonda sobre 'Gastronomía, arte y socieda', en la que participarán el director de Basque Culinary Center,
Von: "Latz-Weber" <[email protected]>Betreff: Belegnachweis Infodienst.de ID09.02.2012 Nr. 27 ++ Diageo bleibt an der Spitze ++ Bios kommt
bundesweit - Neu im BHI-Vertrieb,.., etc.Datum: 9. Februar 2012 12:30:57 MEZ
An: "'45'" <[email protected]>11 Anhänge, 31,4 KB
Getränke-‐Newsletter online -‐ ein Email-‐Service mit tagesaktuellen Nachrichten aus der Getränke-‐Szene, ISSN 1612-‐6319 von infodienst.de. Nur eingetragene Premium-‐Mitglieder erhalten diese News! EinigeNachrichten erscheinen zeitversetzt auf der offenen Website von infodienst.de. Herausgeber und Redaktion:Herbert Latz-‐Weber (HLW).
Stichtag: ID09.02.2012 -‐ Nr. 27 infodienst.de ® Belegnachweis – Abo gefällig oder Banner auf infodienst.de? Die Schlagzeilen des Tages ++++ Diageo bleibt an der Spitze++++ Bios kommt bundesweit - Neu im BHI-Vertrieb++++ Jack's Fruit ergänzt dauerhaft klassische Capri-Sonne Range++++ Weinparadies Ortenau unter neuer Leitung++++ Star Alliance Fluggesellschaft landet gut beim "Cellar in the Sky Awards"++++ Auftritt baskischer Weine in der spanischen Botschaft++++ Lageder Neuheiten aus Südtirol++++ Sensient Flavors hat neue Pilotanlage in Betrieb++++ Neue Verpackungsmaterialien am POS++++ KHS Corpoplast etabliert neues Ersatzteillager in Shanghai++++ Einzelhandel erwartet 2012 Umsatzwachstum - Problem Minijobs++++ Jung neuer Sustainability Director bei Rexam++++ Unternehmertag Lebensmittel - Wir schaffen Werte++++ Fresenius-Konferenz Health and Nutrition Claims++++ 20 Jahre Transportroutenplaner map&guide++++ Bierkultur des Südens auf der Intergastra 2012++++ Kennen Sie schon ... Grüne Smoothies? Aktuelle Getränke-‐Nachrichten:
++++ Diageo bleibt an der Spitze HLW – Deidesheim – Der weltgrößte Spirituosenkonzern Diageo aus Großbritannien hat sein 1.Geschäftshalbjahr 2011/2012 (Ende Juni) mit 3% Absatzwachstum abgeschlossen. Bis Ende2011erreichte das organische Wachstum beim Umsatz sogar ein Plus von 7%. auf 5,757 Mrd.
Sareko hedabideak
15www.euskadi.net/elikagaiensustapena
www.euskadi.net/elikagaiensustapena
Bisita gaitzazu…
Gainera...
Buletin Informatiboa jasoko duzu hilabete hasieran, honako gai hauei buruzko informazioa biltzen duena:
•Aktualitatea•Deialdiak•Jardunaldi eta ikastaro interesgarriak•Hedabideetan presentzia•Euskal Herriko ardoen esportazioak
(OeMV)•Sustapenerako laguntzak•Eta abar.
Zure iritziak, beharrak eta abar jakin nahi ditugu…
Iradokizunen postontzia