4

Catálogo Urratsbat

  • Upload
    ernesto

  • View
    220

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Catálogo Urratsbat en Euskera

Citation preview

Page 1: Catálogo Urratsbat
Page 2: Catálogo Urratsbat

ZER DA URRATSBAT PROGRAMA?

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendarit-zak sustatu du eta Justizia, Lan eta Gizarte Seguran-tza Sailak eta Europako Gizarte Funtzak lagundutako fi nantzaketa du, LHko ikasleei nork bere enpresa sor-tzen laguntzeko.

Kontua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan dauden baliabideak enpresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea, baliabide guztiak, bai langileak bai baliabide teknikoak. Azken batean, ikastetxe horiek enpresa-mintegiak izatea nahi dugu, eta aldi berean tutore-lana (bideragarriak ote diren, non kokatu, beha-rrezko baliabide teknikoak eta halakoak aztertzea) eta aholku-laguntza teknikoa eskaintzea.

2 | PROGRAMA URRATSBAT

Page 3: Catálogo Urratsbat

URRATSBAT PROGRAMA | 3

NORENTZAT DA PROGRAMA HAU?Azken kurtsoetan dauden Lanbide-Heziketako ikastetxeetako ikaleentzat.

Zentro horietako ikasleak izandakoentzat.

Arautu gabeko prestakuntza-ikastaroen edo bertaratu beharrik gabeko pres-takuntza-ikastaroen bidez zentroarekin loturaren bat duen edonorentzat.

PROIEKTUAREN GARAPENA

Hasteko, gogoa behar.Azken kurtsoeetako ikasleentzako informazio hitzaldiak, kultura ekintzailea gai dutela.

Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa.Hasierako gogo hori badutenen artean, ikasten jarraitzeko interesa dutenentzako. Ikasleek egitasmoak aurkeztu, eta egitasmo horietarako oinarrizko bideragarrita-sun-planak egitea.

Nork bere enplegua sortzeko ikastaro aurreratua.Hasierako egitasmo horretatik enpresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Bideraga-rritasun-azterketak egitea eta aztertzea.

Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea.Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-lana eta aholku-lana. Finantzaketa, legezko eraketa eta dirulaguntzak.

Enpresaren jarraipena.Martxan jarri eta hurrengo hiletan, egitasmoaren tutore-gidaritza egitea, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantzak argituz.

ZER DUGU ESKAINTZEKO?Prozesua hasi eta bukatu arte, zentroan arduradun bat zure eskura izango

duzu.

Ikastetxean, Ekinbiderako Bulegoa jarriko dugu, beharrezko gauza guztiekin, enpresa sortzeko prozesuan egin beharreko lana egiteko.

Aurrera ateratzeko aldi horretan, zentroko ekipoak erabiltzeko aukera izango duzu (ahal bada behintzat, eta eskolak betiko moduan eman behar direla ahaztu gabe).

Kanpotik ere izango duzu nork aholkuak eman. Enpresa-munduari lotu-rik dagoen antolakunde bat ikastetxearekin lankidetzan ari da eta hark ere la-gunduko dizu bai zure enpresa sortzen eta garatzen bai geroko jarraipenean.Egun, Ikastetxeak lankidetza-hitzarmenak ditu Ajebask eta Gastempresarekin.

1|2|3|

1|

2|

3|

4|

Page 4: Catálogo Urratsbat

ORAIN ARTE SORTUTAKO ENPRESA

4 | PROGRAMA URRATSBAT

ANIMAGICAisialdirako proposame-nak, neurrira egindakoak eta benetan harrigarriak.

VISUALPROIrudia eta Soinua.Ikus-entzunezko ekoizpena eta publizitaterako euskarriak.

ARABATEKFabrikazio mekanikoaCAD/CAM delineazioko zerbitzu teknikoak.

AMETS KARAKTERIZAZIOAMakillaje eta ile-eranskingintza profesionala: antzerkirako, zinemarako, etab.

BACK FOCUSIrudia eta Soinua.Bideoa grabatzea eta editatzea.Industrietarako bideoak.

STFEnergia berriztagarrien instalatzai-leentzako materialen hornikuntza.Galdaragintzako diseinua eta. fabrikazioa.

CALDENOBA.Fabrikazio mekanikoa.Galdaragintza fi n herdoil-gaitza.

IPG ARABACAM programazioa eta makina-erreminten erabil-penen optimizazioa.

DOITU OFIMATIKAOfi matika-sistemen man-tentze-lanak, salmenta eta alokairua.

PAINTBALL ITURGUTXIKirol-jarduerak Galarretan (Araba).

HIRUDESIGNDiseinu grafi koa.Web-zerbitzuak eta multi-mediako proiektuak..

LAUTADAIbilgailuak konpontzea eta mantentzea.

LA DEBACLEDiseinu grafi koa eta argital-pen-diseinua.Web zerbitzuak.

INFORMAZIOA ETA EGITASMO-AURKEZPENA

Beste informaziorik nahi baldin baduzu, Urratsbatek ikastetxean duen arduradu-

narengana jo.

Mendizabala institutuaLasarteko atea z.g.

01007 Vitoria-GasteizTLF. 945 060 679

FAXA: 945.000.439

[email protected] www.mendizabala.com