12
ELHUYAR 13/11 EAE-KO INTERESGUNE GEOLOGIKOEN INBENTARIOA OSATU DA Bego Zubia Gallastegi Elhuyar Zientzia Bego Zubia Gallastegi Elhuyar Zientzia AITORTZA BAZTER MIRESGARRIEI AITORTZA BAZTER MIRESGARRIEI

EAE-KO INTERESGUNE GEOLOGIKOEN INBENTARIOA OSATU DA … · 2013. 11. 4. · Ura, eguzkia eta gizakiaren lan isila nahikoa izan dira Gesaltzan mendeetan zehar gatza lortzeko, eta lan

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • ELHUYAR 13/11

    EAE-KO INTERESGUNE GEOLOGIKOEN INBENTARIOA OSATU DA

    Bego Zubia GallastegiElhuyar ZientziaBego Zubia GallastegiElhuyar Zientzia

    AITORTZABAZTERMIRESGARRIEI

    AITORTZABAZTERMIRESGARRIEI

  • ELHUYAR 302 29

    Sakonetako mareartekozabalguneaSakonetako marearteko zabalguneak interesgeomorfologiko handia du. Flysharen higaduradiferentzialaren ondorioz, itsasertzaren geometriairregularra da, eta kalak (margak) eta lurmuturrak(kareharriak eta harearriak) tartekatzen dira.

    Kostaldeko higadura-agenteek ez dituzteerritmo berean eragiten aldaketak itsaslabarretakoestratu geologiko guztietan. Material batzukerrazago higatzen dira, eta, ondorioz, kostaldearenatzerapena azkarrago gertatzean, badiak,itsasadarrak eta era horretako elementugeomorfologikoak sortzen dira. Beste materialbatzuk, ordea, nekez higatzen dituzte higadura-agenteek, eta, horregatik, uharteak, lurmuturraketa era horretako elementu geomorfologikoakagertzen dira. Sakoneta eta Mendatako kalakeredugarriak dira higadura diferentzialarenprozesua ulertzeko. ARG.: ASIER HILARIO.

  • “Lurraren historia arroketan idatzita dago. Ka-pitulu bat galduko balitz, historiaren zati bat be-tirako galduko litzateke”. Miren Mendia geolo-goaren hitzek ondare geologikoa ezagutu etababesteko premia aditzera ematen dute, eta,hain zuzen, behar horri erantzuteko osatu duteEuskal Autonomia Erkidegoko Geologia Interes-guneen Inbentarioa.

    Mendia irakasleak adierazi duenez, “ezagutzenduguna maite dugulako”, inbentarioa egitekohelburuetako bat izan da ondarearen ezagutzalortzea. Hala ere, hori ez da izan asmo bakarra.Jakintza zabaltzeko tresna ez ezik, administra-zioek erabakiak hartu ahal izateko baliabideaizango da, eta ekoturismoa sustatzeko langaierabilgarria ere izango dela espero dute egileek.

    Aditu-talde zabal baten lanaren emaitza izan dainbentarioa. Euskal Herriko Unibertsitateko ira-kasle Miren Mendiak, Asier Hilarioren lankide-tzarekin, zuzendu duen lantaldea hogeitalaupertsonek eratu dute, eta haien lana izan da Eus-kal Autonomia Erkidegoko ondare geologikoaidentifikatzeko, deskribatzeko eta baliosteko hel-burua duen inbentario sistematizatua osatzea.

    EAEko interesgune geologikoen inbentarioarenaurrekaria Urdaibaiko Biosferaren Erreserbanabian jarritako egitasmo-pilotoa izan zen. Ur-daibain egindako lanari esker, metodologiaprestatu, eta balorazio-parametroak finkatu zi-ren. Metodologia horren arabera, inbentarioaosatzeko irizpide nagusiak interesguneen be-rezko balioa, dibulgaziorako ahalmena eta tu-rismo erabilerarako gaitasuna izan dira.

    Mendia irakasleak azaldu duenez, hainbat alda-gai hartu behar dira haintzat interesguneen ba-lioa erabakitzerakoan: “Ugaritasuna edo urrita-suna da horietako bat. Hau da, azaleratze jakinbat ingurune geologiko jakin batean arraroaden, ala, aldiz, oso zabaldua den kontuan izanbehar da. Horrez gain, jakin behar da testuingu-ru geologiko baterako adierazgarria den, hots,garai batean gertatutako prozesuen berri emandezakeen”. Era berean, zientifikoki duen garran-tziaren araberakoa izango da interesguneen ba-lorazioa, eta, horretarako, kontuan izango daalorreko aldizkari zientifikoetan aipatzen den,hau da, nazioartean ezaguna den. Nazioarteanaipamen berezia duen gune horietako bat daGorrondatxeko hondartzako estratotipoa. Izan

    ere, Bizkaiko itsasertzean dagoen Gorrondatxehondartzako itsaslabarrean dauden estratuakLutetiar aroko munduko erreferente dira Geo-logia Zientzien Nazioarteko Batasunaren eraba-kiz.

    Metodologiak finkatutako aldagaiak kontuanizanik, adituen lehen hautaketaren emaitza 300guneren identifikazioa izan zen, eta, balorazioirizpideak kontuan izan ondoren, 150 aukeratuzituzten. Inbentarioa Eusko Jaurlaritzako Ingu-rumen eta Lurralde Politika Sailaren eskarizegin zen; 150 interesgune jasoko zituen doku-mentua eskatu zuen.

    Inbentarioak izendatzen duen interesgune ba-koitzaren fitxa osatu da. Leku bakoitzaren des-kribapen zehatzari, kontuan izandako irizpi-deen araberako balorazioa gehitu diote egileek,eta kartografia zehatza ere eskaintzen da.Orain, Euskal Autonomia Erkidegoko GeologiaInteresguneen Inbentarioa ezagutzera eman etaetorkizunean eman daitezkeen urratsak eraba-kitzeko asmoz, administrazio, elkarte eta hiri-tarrei zuzendutako parte-hartze prozesua abianjartzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak.

    Interesguneen bildumatik haratago, geologiarenezagutzaren zabalkuntzan lagungarri izangodela ere espero dute egileek. Hutsune garrantzi-tsua beteko du dokumentuak alde horretatik,geologiari buruzko ezjakintasuna agerikoa bai-ta. “Normalean, jendeak ez du izaten arazorikbi zuhaitz bereizteko, inork gutxik daki, ordea,bi harri desberdintzen”, nabarmendu du Men-dia irakasleak. “Ez dugu Lurrak ematen dizki-gun gaien kontzientziarik. energia-iturriak,lehengaiak... Guzti hori geodibertsitatea da etagizateriaren historia baliabide horien eboluzioa-ri erabat lotuta dago”.

    ELHUYAR 13/11

    “normalean, jendeak ez duizaten arazorik bi zuhaitzbereizteko, inork gutxik daki,ordea, bi harri desberdintzen”

  • ELHUYAR 302 31

    Meñakozeko pillow-labakMeñakozeko hondartzaren mendebaldekomuturrean ageri diren labek Eusko-KantauriarArroko Goi Kretazeoko bolkanismoaren koladaadierazgarrienetako bat osatzen dute. Kuxin-laben (pillow-labak) kolada ikusgarri horrekegiten du aipagarri azaleratzea.

    Itxurak ematen die kuxin-labei izena, esferahandi zapalduen tankerakoak baitira. Formahoriek urpeko sumendien erupzioak ematenditu, eta Meñakozekoak urpeko labenezaugarri orokorren erakusgai bikainak dira.

    Fazie bolkanikoen elkarte benetan apartaikus daiteke Meñakozen: zutabe-disjuntzioaduen laba-kolada taulakara batetik, tamainahandiko pilowetara (mega-pillowak), eta,haietatik, azkenean, pillow-labetara doaneraldaketa osoa eta jarraitua ikusten da.Munduan oso leku gutxitan ikus daiteketransformazio hori, hiru fazie horiek elkarrekin.Meñakoz da horietako leku bat. ARGAZKIAK: MIREN MENDIA.

  • ELHUYAR 13/11

    Arritzagako haran glaziarraEuskal Autonomia Erkidegoko morfologia glaziarreko haranbakarra da, eta duela 30.000 urteko glaziar baten arrastoada. Bost kilometroko luzera zuen, eta 70-100 metrokolodiera; aztarna nabarmenak utzi zituen paisaian.

    Zirkulu glaziar nagusiek ipar-ekialdeko orientazioa dute,eta Ganboko gailurraren azpian kokatzen dira, haranarenmendebaldeko isurialdean. Goiko gune horretatik, izotz-oraska glaziar nagusirantz jaisten zen. Bertan daude izotzakutzitako arroka higatuak eta eskailera-maila glaziarrak.

    Haranaren morfologian transizio argi bat ikus daiteke.Goiko tartea U itxurakoa da, haran glaziarren ohikoezaugarria; haranaren beheko tarteak, ostera, V itxura du,ibaiek sortutako haranen bereizgarria. Bertan, ubideak ibaiarroil sakon bat hondeatu du. Buruntzunzi izenekomehatzaren ondoan dagoen morrena handia da (800 m-koaltuera) multzoaren ezaugarri garrantzitsuena. ARGAZKIAK: MIREN MENDIA.

  • ELHUYAR 302 33

  • ELHUYAR 13/11

    Barrika eta Txitxarropuntako tolesakBizkaiko itsasertzeko Sopela eta Plentzia herriak lotzen dituen errepidearen 24. kilometroan dagoenbiribilgunean, mendebaldera abiatzen den bideak Barrikako hondartzara darama. Hara hurbiltzen denak,itsaslabar ikusgarrietara abiatu baino lehen, mareak hartu beharko ditu kontuan. Ibilbidea itsasbeherarekin eginbehar da, eta marea igo baino lehen ibilaldia bukatutzat eman.

    Horma ikaragarri horietan hainbat egitura ikus daitezke: tolesak, zamalkadurak, ezkata-tektonikoak,duplexak... Flysch hareharritsuek eta flysch karetsuek osatzen dituzte hango arrokak, eta, toki jakinetan, arrokabolkanikoak ere aurkitu daitezke.

    Itsaslabarraren ebaki bertikalean, materialak eta egiturak agertzen dira plano bertikalean; mareartekozabalgunean, berriz, egitura horiek horizontalki ikus daitezke.

    Goi Kretazikoko Zenomiar eta Turoniar garaietako materialak (duela 100.000 eta 93.000 urte) dira Barrikantolestuta eta deformatuta ikusten direnak. GOIKO ARGAZKIA: J.C. ITURRONDOBEITIA. ESKUINEKO ORRIALDEKOAK: ANDER GOMEZ BLANCO.

  • ELHUYAR 302 35

  • ELHUYAR 13/11

  • ELHUYAR 302 37

    Gesaltzako gatzaren haranaAire zabaleko meatzaritza-ustiapena da Gesaltzakgordetzen duen geologia-interesgunea, bainahemen ez da makinen joan-etorririk, eztandabortitzik edo antzekorik sumatzen. Ura, eguzkia etagizakiaren lan isila nahikoa izan dira Gesaltzanmendeetan zehar gatza lortzeko, eta lan horrenondorio da Arabako herri honetako altxorgeologikoa.

    Gatz-ustiapena erromatar garaikoa da. Lurrazpikourek gatz-arroka higatu eta desegiten dute, etagatzarekin nahastutako ur hori iturburuetatik ihesiirteten da. Gorako bidean presio handia du urak, etaiturburuan bor-bor egiten du daraman gasendeskonpresioaren eraginez. Litroko 190 gramo gatzdu Gesaltzako gatzunak, eta, kantitatea oso handiadenez, iturri inguruan gatz-kristalak sortzen dira.

    Iturri nagusi baten emaria da gatzuna, hots, ur-gazitua, eta, kanal-egitura baten bidez, larrainetarazabaltzen da. Ortuetan ura berotu egiten da, eta 20graduko tenperaturara iristean, gazkinak behin etaberriz astintzen du, lehen gatz-geruzak sor daitezen.

    Ur-banaketarako sistema nagusiak hirukilometroko luzera du, eta, gaur egun, gatz-ustiaketarako 135 larrain erabiltzen badira ere, XX.mendearen erdialdera 5.000tik gora ziren. EZKERREKOARGAZKIA: MIKEL ARRAZOLA/IREKIA-EUSKO JAURLARITZA/CC-BY 3.0.

    FONDOKOA: ASIER HILARIO.

  • ELHUYAR 13/11

    Laia-El Saucoko burdin-filoiakBizkaiko burdin-hobiek garrantzi handia izandute historian zehar, eta herrialdearenindustrializazioaren giltzarri izan ziren. XX.mendearen hasieran, mundu osoko burdinekoizpenaren % 10ek jatorri bizkaitarra zuen.

    Ugariak dira Meatzaldean ustiapen haienlekukoak. Geologiaren ikuspegitik, Galdamesherrikoak dira Bilboko antiklinalaren hego-mendebaldeko mineralizazio garrantzitsuenak.Agerian daude geruzetan antolatutako haitzengoranzko bihurtzea duten lur-eremuak. Handaude, oraindik, ustiatutako burdin-filoiazpibertikalen hondarrak, eta indusketeklurrean eragindako orbanak agerikoak dirapaisaian.

    Aire zabaleko ustiapenez gainera, badaudesarbide-galeria batzuk, filoien norabideajarraitzen dutenak; galeriek meatzearenbeheko mailekin konektatzen dute. ARG.: MIREN MENDIA.

  • ELHUYAR 302 39