Upload
dangthuy
View
234
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
EGUZKIA ETA EUSKALDUNAK: LAUBURUA Lauburua beso kurboak dituen gurutze antzeko bat da. Lauburua (lau buru), arbasoengandik datorkigun ikur mitologikoa, zaharra da oso, duela lau mila urte ezagutzen baitzen Europa, Asia eta Ameriketako kultura anitzetan. Euskal mitologiak jasota duenez, Marik berak ere buruan zeraman. Adituen ustez, lauburuak eguzkia eta haren mugimendua itxuratzen du eta Kristautasuna iritsi aurreko euskal artzainek izadia irudikatzeko erabiltzen zuten sinboloa izan daiteke. Bai, zeren eta eguzkia munduko bazter guztietan gurtu da, antzinatik.
Ohikoak dira gure baserrietako ateburuetako harrietan zizelkatutako lauburuak. Zergatia erabat argi ez badago ere, irudikatzen duten eguzkiak gaizkiaren eta gaitzengandik uxatzen zituela sinesten zuten eta fede horri lotuta daudela dirudi.
Bi motatako lauburuak ezagutu ditugu: zuzena eta kurboa.
Lauburu zuzenak zaharrenak direla dirudi eta haien adibide ugari ditugu, Nafarroan batez ere: Iratxen, Iruñeko katedralean, Lizarraldeko Gastiainen… Euzko Alderdi Jeltzaleak berak ere askotan erabili zuen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik. Zoritxarrez, lauburu zuzena oso ezaguna egin zen geroago, tamalez, Alemaniako naziek ikurtzat bereganatu zutenean.
Lauburu motarik ezagunena, ordea, beso kurboak dituena da, aurrekoa baino beranduagokoa dela dirudiena. Euskal Herri osoan zehar antzeman daiteke, alderik alde, euskarari eutsi zaion ingurunetan batik bat. Oso ugariak dira, Nafarroa Beherean eta Garaian bereziki. Lapurdin eta Gipuzkoan ere ohikoak izan dira baina ez dugu laubururik ezagutzen Bizkaian edo Araban.
XVI. mendearen aurretik ez da aurkitu beso kurboa duen laubururik. XVII. mendekoak asko dira, baina guregana iritsi diren gehienak, ehunka, XVIII.ekoak dira. Horietako asko eta asko hilarriak dira, baina lauburuak ez dira falta, ez, ateburuetako irudikapenetan, habe eta gapirioetan, balkoietan, kutxetan…
Esan bezala, lauburua eguzki‐sinboloa dela esan daiteke. Hainbat adituk dioenez, ekintza ziklo eta etengabeko birsortzearen sinboloa ere da, bizitzaren betikotasuna irudikatzen duena. Haien ustetan, lauburua eskuinera edo ezkerrera bira daiteke. Eskuinaldera biratzen duen lauburua bizitzarekin lotzen dute eta ezkerraldera begira jartzen dena, aldiz, heriotzarekin. Hori izan daiteke, aditu horien aburuz beti, gure kanposantuetan ezker aldera biratzen duten lauburuen ugaritasuna.
7 zkia Zizurkil, 2011ko maiatza
Askaingo kanposan‐ tuko hilarria
Euzko Jaurlaritzaren posta‐seiluak (1937)
Gixuneko hilarria (XVIII.ekoa)
Bidarraiko gurutzea (XVII. mendea)
Azpimarratu beharko litzateke lauburua, eus‐ kal ikur zabaldueneta‐ koa izan arren, ez dela erabili inongo armarri edo banderan. Hau da, XX. mendea arte ez duela inolako erabilera instituzionalik izan. Gaur egun, ordea, oso ohikoa da lauburuaz baliatzea
euskaldunta‐suna adierazteko. Beraz, politikoa baino, balio kulturala luke.
Azken urteotan sinbolo modura oso modan jarri da eta jatorrian zuen balio sakratua galdu eta sinbolikoa bihurtu dela esan daiteke, dekoratibo hutsa ez denean. Kutxatan, armairuetan, ateburuetan, hilobietan, hilerrietan, lepokoetan urre zein zilarrean, etab. ikus dezakegu. .
EL LAUBURU VASCO
Este símbolo, que hoy en día identificamos con la cultura vasca ancestral, ha sido efectivamente utilizado desde muy antiguo por nuestros antepasados. Hoy creemos saber que fue también utilizado desde hace más de cuatro milenios por pueblos de otras antiguas culturas tanto europeas, como asiáticas y americanas.
En forma de cruz, su figura se representa fundamentalmente de forma recta ‐ caso de la esvástica alemana‐, y curva ‐ caso de nuestro lauburu (cuatro cabezas), así como orientadas tanto hacia la izquierda como a la derecha y la referencia al culto al Sol, como elemento creador de la vida y la fecundidad, tan extendido en las antiguas civilizaciones, parece evidente.
En Euskal Herria es frecuente encontrarlas en las dos Navarras, menos en Lapurdi y Gipuzkoa y no resulta fácil tanto en Bizkaia como en Araba. Aparecen como referencias a la identidad vasca en los cementerios y como elementos decorativos en la puerta de las casas y en los muebles (kutxas y demás).
Aunque entre nosotros el lauburu no ha sido nunca utilizado “institucionalmente” como bandera, sin embargo, hoy día está muy extendida su utilización como identificación de la identidad nacional vasca, teniendo con todo un valor más cultural que político.
Gehiago jakiteko:
• Zientzia.net ‐ http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=9477 • Wikipedia – http://eu.wikipedia.org/wiki/Lauburu • Auñamendi Eusko Entziklopedia http://www.euskomedia.org/aunamendi/87432/64716?idi=es#64716
Lauburua apaingarri gisa erabiltzen da, euskaldun‐
tasuna adierazteko.
Kutxetan, hilobietan eta beste hainbatetan ikus daiteke lauburua euskal sinboloa bihurtu dela.
Zizurkilgo baserri bateko seaskaren apaindura, lauburua tarteko.