16
ELENE ETA HAIZEA GO!AZEN 2017ko urtarrila 165

ELENE ETA HAIZEA GO!AZEN · eta Elene bikien erantzunak. IZENAK PAULA ETA AITANA ABIZENA Etxeberria JAIOTERRIA Ordizia JAIOTEGUNA Ekainak 10 elkarrizketa. 8 2017ko URTARRILA erreportajea

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

ELENE ETA HAIZEA

GO!AZEN

2017ko urtarrila

165

2017ko URTARRILA2

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberri, AinhoaLuz eta Ana Aizpurua.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

KULTURA SAILA

� - Doktore jauna! Ezin dut bururikaltxa, bakarrik egiten dut barre, ezdut jendearekin hitz egiten.Norbaitek hitz egiten badit ez dutarretarik jartzen, kaikua ematen dut!Zer daukat???- Whatsappa!

� Neska txiki bat kaletik doa eta gizonhandi batekin topo egiten du:- Aizu, jauna, esango zenidake,mesedez, zenbat falta zaidanmetrorako?- Ba, hamar bat zentimetro edo…

� Hippyitxurako gazteiletsua dendabatean sartzenda:- Prakabakeroak nahiditut.- Nolakoak nahi dituzu?Udakoak ala negukoak,estuak ala zabalak?- Jantzita ditudanbezalakoak!- Barkatu, baina hemensaltzen ditugunak denakgarbiak daude.

� Arrain batek esatendio besteari:- Guk, arrainok, bisegundoko oroimenadugu?- Zer?- Zer?

2017ko URTARRILA 3

� - Josetxo! Aldatu al diezu uraarrainei?- Zera aldatuko nien! Oraindik ez duteamaitu joan zen astekoa-eta!

� Ume batek lagunari:- Nire aitak 10 urtetan ez duilea moztu.- Zer da ba? Artista?- Ez, burusoila!

� Ume batek esaten dio bere aitari:- Aita, aita, utziko aldidazu telebistaikusten?- Bai, baina ezpiztu!!!

� Ume batek bere aitari:- Nik handitan torero izannahi dut, baina zezenanik eraman behar dut,edo han emango didate?

� Gizon bat medikuarenerajoan zen eta esan zion:- Mediku jauna, arazo larribat daukat! Nire puzkarrekez dute usainik!!- Hori ez da posible! Bota ezazu oraintxebertan bat.- PPPPPRRRRR!!- Hori oso larria da. Ebakuntza behar duzu!- Ipurdian???- Ez, gizona, ez, sudurrean!

� Nola esaten da argalatxineraz?- FLA KU TXIN

� - Zergatik daramatxakurrak hezurraahoan?- Ez duelakopoltsikorik!

� Jaimito eta andereñoa:- Jaimito, badakizu igeri egiten?

- Bai andereño!- Non ikasiduzu?- URETAN!!

4 2017ko URTARRILA

Koloreatu

Labirintoa Zazpi desberdintasunak

AURREKO HILEKO IRABAZLEAOraingoan ere langile jardun duzue, eta aurreko

hileko lehiaketako erantzun asko jaso ditugu.

Zozketa egin eta gero, irabazlea IRATI DORRIOizan da. Argazkian duzue saria jasotzen. Liburua

eta Coliseoan “Goazen” ikusteko 4 sarrera

eraman ditu Iratik etxera. Zorionak!

Izen-abizena .............................................................................................................................

Adina .....................................................................Tel...............................................................

BIDALI ERANTZUNAK OTSAILAK 21 BAINO LEHEN....ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar.

7 desberdintasunak

lehiaketa

2017ko URTARRILA6

Zazpi desberdintasunak

Labirintoa Labirintoa

Nahia Eguren Paule Badiola

2017ko URTARRILA 7

- Itsasoa ala mendia? Neguanmendia, udan itsasoa.

- Gazia ala gozoa? Gozoa.

- Telebistako saio bat? Goazen.

- Uda ala negua? Uda.

- Dantza egiteko lekurik onena?Etxea.

- Kolore bat? Paula: berdea. Aitana:horia.

- Animalia bat? Paula: txakurra.Aitana: katua.

- Ametsetako oporrak nora?Hawai.

- Umetan udalekuetara joatenzineten? Bai, 5 aldiz egon gara,ingeles eta frantsesezkoetan.

- Zer 3 gauza eramangozenituzkete irla batera? Labana,janari asko eta etxea.

- Kontatu gertatu zaizuen gauzabarregarri bat: Antzerkian Paulaerosi egin zela.

- Birziklatzen duzue? Bai.

- Euskara osasuntsu dago? Nahibaino gutxiago.

- Zer egin bultzatzeko? Eskoletaneta familietan erabili eta bultzatu.

- Euskaldunak dantzari onak gara?Bai.

- Zerk pozten zaitue? Abesteak, dantzatzeak etalagunekin egoteak.

- Zerk haserretu? Bizitzako injustiziek.

- Abesti bat? It was beautiful.

- Umetan gehien gustatzenzitzaizuen irakasgaia?Paula: euskera. Aitana: geografia.

- Eta gutxien? Matematikak.

- Nolakoa da zuen egun perfektua?Deskantsatu, abestu etaGoazeneko antzerkia egitendugunean.

- Gogoan duzuen egunik onena?Familia eta lagunekin gaudenedozein egun.

- Txisteak kontatu ala entzun?Entzun.

- Jatekorik gustokoena? Paula:xerra patatekin eta purea. Aitana:purea.

- Gutxien gustatzen zaizuen? Paula:lekak. Aitana: ketchup.

- Basakabiko gauzarik onena?Esperientzia eta lagunak egitea.

- Eta txarrena? Lo gutxi egitea.

- Zer ikusiko dute Eibarren zuekikustera doazenek? Antzerki polita.

- Aktore ez bazinate, zer izangozinatekete? Abeslari.

PAULA/ AITANA

Datorren otsailaren 11n Eibarren izango ditugu Goazen telesailekoneska-mutilak. Bi saio eskainiko dituzte Coliseoan, 15:00etan bata eta17:00etan bestea. Ume eta gazteen artean arrakasta itzela lortu duteBasakabiko abeslari/dantzariek eta Txikitto!-k eurekin hitz egiteko au-kera izan du. Zintzo-zintzo erantzun diete guk egindako galderei, bainabakarra sartu behar genuenez, zozketa egin eta goian dituzue Haizeaeta Elene bikien erantzunak.

IZENAK PAULA ETA AITANA

ABIZENA Etxeberria

JAIOTERRIA Ordizia

JAIOTEGUNA Ekainak 10

elkarrizketa

2017ko URTARRILA8

erreportajea

Berba hori erabiltzen dugu gutakobaten baten etxera datorrenari esa-teko, ezta? Ba horixe da, hain zuzen,kanpotik Eibarrera datozenei esannahi dieguna. Ongi etorri!

Eibar, gure herria, betidanik izan daanfitrioi ona. Eibartarrok atseginezeta begirunez hartu izan ditugu kan-potik zetozenak, eta azkeneko urte-etan, etorrera hori handitzeaz gai-nera, kolorez ere jantzi da. Jaioterrieta kultura ezberdinetako jendeugari ikusten dugu gure herriko ka-leetan. Eta eurak eta gure arteko el-karbizitza erraztu eta hobetze al-dera, …eta kitto! Euskara ElkarteakOngi Etorri Berbetanera izeneko pro-grama berria jarri du martxan, Ei-barko Udalarekin batera.

Helburua zein da? Eibartarron ohitu-rak, hizkuntza eta kultura etorkineiezagutaraztea, hau da, nora dato-zen eta bertan zer aurkituko duten,

euskarara nola hurbildu eta gure he-rrian nola integratu daitezkeen era-kustea. Horrekin batera, guk ere, eu-renak ezagutzeko aukera izangodugu, elkartrukea izango da-eta.

Denon premia du programa honek,bertokoena zein etorkinena. Zuek,umeak, gaztetxoegiak zarete izenaemateko baina etxekoei esan ani-matzeko. Informazioa nahi izanezgero …etakitto!-ra deitu daiteke(943200918). Taldeak Urki, Urkizueta Amañako auzoetan elkartzendira bi astetik behin.

Umeak beti ume, han eta hemen

Eta esaldi hori kontuan hartuta ira-garri nahi dizuegu datorren Txikitto!-tik aurrera atal berezi bat sortukodugula, Munduko Jolasak izenekoa.Bertan, munduko bazterretako jola-sak proposatuko dizkizuegu. Gura-soak askotan kexu gara gaur egungoumeek jada ez duzuelako jolasetarajolasten. Ba, atal berri horren lagun-tzarekin ez duzue aitzakiarik izango.Hurrengo aletik aurrera izango dahori.

Ongi etorri Eibarrera!

Urte Berri on denoi, ARRATEKO ANDRA MARI ikastetxetik! Atzean gelditudira oporrak eta lanean murgilduta gaude jada. Urtarrilaren 27an LHko 3.zikloko ikasleak San Andres eskolara joan ziren antzerki bat ikustera.Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte matrikulazio-garaia izango denez,gure eskolako ateak zabalik egongo dira ikastetxea ezagutu nahi duten

guztientzat. Urtarrilaren 30ean, 6. mailakoikasleak eta euren gurasoak Mogel Isasirajoan ziren ikastetxea ezagutzera. Horrezgain, gure eskolako guraso taldetxo bat,asteartero eta ostegunero elkartzen da,09:00etatik 11:30era, euskara ikastekoeskolan bertan, eta Huhezi-renlaguntzarekin, Aniztasunaren inguruanaurrera eramaten ari garen proiektuan ereparte hartzen ari dira.

Urtero moduan, aurten ere, liburutegiko saioetan Euskal Mitologiaritartetxo bat eman diogu ITURBURUko ikasleek. Maila guztietakohaurrek gozatzen dute jeinu horien istorioak eta ezaugarriakentzuten eta irakurtzen. Pertsonaia gehienak ezagunak izan arren,berriak ere agertu zaizkie, esate baterako: Inguma, Gizotso edoMateo Txistu.Argazkietan 4. mailako ikasle batzuk ipuina entzun eta irakurriondoren, pertsonaiak margotzen.

URKIZU eskolakoak igeriketa-ikastaroan ibili dira,abenduan hasi eta otsailera arte. Bestetik, urtarrilaren 27an3. ziklokoak San Andres eskolara joan ziren antzerki batikustera. Otsailaren 7an, 3. mailakoek, Herri Kirolak izangodituzte eta otsailaren 8an, 5. mailakoen txanda izango daHerri Kirolak praktikatzeko.

2017ko URTARRILA 9

SAN ANDRES ikastetxekoak hiru egun egonziren Aroz Eneako barnetegian, EtxarriLarraunen, Nafarroan, eta oso ondo pasatuzuten.

ikastetxeetako berriak

AMAÑA Ikastetxeko 6. mailako ikasleak ingeleseko barnetegian egonziren urtarrilaren 16tik 20ra. Barnetegia Nafarroako Beire herrian dago etabertan primeran pasatu zuten. Nahiz eta eguraldi hotza eduki, ez zenoztopoa izan hainbat tailer, jolas, ekintza… burutzeko eta ingelesaikasteaz gain lagun berriak egiteko.

LA SALLE ikastetxean Bakearen Asteaospatu dugu. Astean zehar egunerogogoetatxo batekin ekin diogu egunari etaostiralean eskolan ospakizuna egingenuen. Orain aratosteak prestatzen arigara buru-belarri.

2017ko URTARRILA10

KANDELA-ONTZIBIRZIKLATUA

Sartu globoa inbutuaren ahoan. Arkatz batez lagundurik irinagloboaren barruan sartzen joan. Globoa luzatu irin guztiasartzeko. Ahalik eta irin gehien sartu, baina kontuz, eztandaegin gabe. Globoa beteta dagoenean inbutua atera, soberakoairea kendu eta korapiloa egin. Begi mugikorrak itsatsi eta listo!Nahi duzuen itxura eman ahal diozue aurpegitxoari.

GLOBO-PANPINAK

MATERIALA

� CD bat.� Kanika-poltsa bat.� Itsasgarria.

1.- CD-a hartu eta itsatsi kaniken lehenengo ilara.Itsasgarri larregirik ez eman, kanikak ezdaitezen zikindu. Behin lehenengo bueltaamaituta utzi lehortzen.

2.- Bigarren ilara egiteko gauza bera, eta behinbigarren ilara lehortu denean hirugarrenaegin. Nahi beste ilara egin ditzakezue,altuagoa edo baxuagoa, nahi duzuenarenarabera.

3.- Zirkulua biribil-biribila izateko botila bat jardezakezue erdian laguntzeko.

4.- Kandela txiki bat jarri erdian eta piztu.

Ti-ta!

PAUSOAK

etxeko artista

Birziklatutako materialekin kandela-ontzi polita etaberezia egingo duzue; ondorengo pausoak jarraitubesterik ez duzue egin behar. Guk kandela-ontzimoduan proposatzen dugu, baina bitxiak edobestelakoak gordetzeko ontzi moduan erabiltzeko ereegin dezakezue.

2017ko URTARRILA 11

OSAGAIAK �4 LAGUNENTZAT�:

PAUSOAK

Marrubiak, esne-gain harrotua, azukre pixka bat eta esnea.Horixe besterik ez duzue beharko errezeta gozo, fresko etaerraz hau egiteko. Irabiagailuarekin nahastu marrubiak, esne-gaina eta azukrea. Ondo nahastu dena eta sartu hozkailuan 20minutu. Bol edo katilu batera bota eta apaindu nahi duzuenbezala.

Ti-ta!

HARAGIZKO BOLATXOAK

MARRUBIZKO MOUSSEA

Zartagina eta labea erabili beharko dituzuenez,heldu batekin egin ezazue errezeta hau.

sukal-kitto

� Pizza-masa freskoa� 400 gr haragi

xehatu� Tipula bat� Oliba-olioa� Gatza

� Piperbeltza� Tomate frijitua� 100 ml ardo txuri� 150 gr mozzarela-

gazta birrindu� Azeituna beltzak

1.- Zartaginean olioa berotu eta txiki-txiki moztutakotipula jarri. Bitartean gatza eta piperbeltza botaharagiari, eta tipulak urre kolorea hartu dueneangehitu haragia. Utzi sutan.

2.- Gehitu gazta eta ardoa, eta ardoa lurrundu deneanharagia prest egongo da.

3.- Sukaldeko mahaiaren gainean zabaldu pizzarenmasa eta zati txikiak egin, irudikoak bezalakoak.Haragi pixkat jarri erdian eta itxi bolatxoak.

4.- Labea aurrez berotu 180 gradu eta labekopaperaren gainean joan bolatxoak jartzen.Tomatea eta azeituna jarri gainean eta berotu 30minutuz 180 gradutan, bolatxoek urre kolorea izanarte.

ARATOSTEAK EIBARREN“Aratosteetako koadrilen kalejira” lehiaketaotsailaren 25ean, zapatua, 13:00ean.Izen-ematea otsailaren 9tik 23ra Pegoran.

Otsailak 18, zapatuaKoko-dantzak eta koko-eskea

08:30: Lehen agerraldiamerkatu plazan.

09:00-16:00: Mandiola eta Gorosta auzoetakobaserrietan jardungo dute.

19:00-21:00: Koko-dantzak Eibarko kaleetan.

Otsailak 23, Eguen Zuri15:30: Eskoletako ikasleenkalejirak.

17:00: UrkizutikUntzagaraino kalejira,Jainaga eta Narbaizareneskutik. Untzagan dantzaldia Lisker taldearekin.

17:00-19:00: Tailerrak Untzagan. Beldurrezkokaretak eta makillajea Astixaren eskutik.

Otsailak 24, AratosteBarixakua

20:00: UrkizutikUntzagarainoKaldereroen kalejira.

20:30: Kaldereroen abestiak eta dantzak Untzagan.eta ondoren Aratosteetako Pregoia.

otsaileko agenda

2017ko URTARRILA12

Otsailak 25, Aratoste Zapatua12:00: AnimazioaAratosteetako karpan.

12:30-14:00: Rockaleanemanaldia Untzagan.

13:00: Aratosteetakokoadrilen kalejira. Sari-banaketa 19:00etan karpan.

17:00: Mozorro-lehiaketaGaliziako etxean.

18:30-20:30: Umeentzakoberbena Karpan, Alaikitaldearen eskutik.

18:00-20:00: Brass Band kalejira.

Otsailak 26, AratosteDomeka

17:00: Play Backlehiaketa LH 5 eta 6.Karpan. Ondoren DJArno.

Otsailak 28, AratosteMartitzena

17:00-18:30:Umeentzako jolasakUntzagan.

18:30: Sardinarenentierru txikia.

18:30: Umeentzako diskoteka Karpan ArimaCool Tour taldearekin.

� Otsailak 3, barixakuaSan Blas opilen lehiaketa. 17:00etatik 19:00etaraArrateko Kultur Elkarteko Topalekuan entregatubeharko dira. Ebazpena 20:00etan.

� Otsailak 4, zapatuaSanta Ageda batzen. 19:00etatik aurrera. SostoaAbesbatza eta Musika Eskolako trikitilariak.

� Otsailak 17, barixakuaBiolin eta piano kontzertua. Nerea Arriola etaEsther Barandiaran. 20:30ean Coliseoan.

Air Hockey txapelketa Jazinto Olabe ludotekan18:00etan. LHko 3,4,5 eta 6.

JUAN

SAN

MARTIN

LIB

URU

TEG

IAN

EIB

ARKO

LIB

URU

DEN

DETA

N

ADA GOTH ETA SAGU MAMUA (8 urtetik aurrera)

Ada Goth neskatoa Ilunpe Jauregi bitxian bizi da bere aitarekin, edonolakozerbitzariekin, eta, gutxienez, dozena erdi bat mamurekin. Baina Adak ez daukalagunik bere etxe erraldoiko txoko sakonak eta misteriotsuak haiekin aztertzeko.Egun batean Ismael ezagutuko du, usaimenik eta goserik gabeko sagu mamua. Biakelkarrekin…

GURARIEN HARRIA (10 urtetik aurrera)

Gasteizen, XIV. mendean egiten ziren hainbat lanbideren berri ematen digu istoriohonek eta aldi berean erakutsiko digu desioak betetzeko magiarik eraginkorrenanorbere buruarenganako konfiantza eta lana direla.

AI, XIMUN, XIMUN! (6 urtetik aurrera)

Txirrixt sagua munduko animalia guztien lehendakaria da, eta Burkail Zuriizeneko mendi erraldoiaren oinera deitu ditu animalien ordezkariak, batzarhorretan garrantzizko gauza bat erabakitzeko. Ximun mutikoa beldurrak aireandago. Zertarako elkartu ote ditu Txirrixtek animalia guztiak?

KARTOIZKO KAJA (8 urtetik aurrera)

Langile batzuk iritsi dira etxera, apalategi bat muntatzera; kartoizko kaja handibatean zetorren materiala, eta kaja hori beretzat gordetzen du Anartzek,jolasetarako tresna ezin hobea delako: baleontzi bihurtzeko edoestraterrestreen espaziontzi, Afrikako oihana nahiz lurra lantzeko traktore…

JAUREGIKO SEKRETUA (10 urtetik aurrera)

Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure amasarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz,hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuenjauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte. Amonakesan dio amari, sekretuan…

2017ko URTARRILA 13

GIOSEPPOREN SUDURRA (6 urtetik aurrera)

Gioseppo oso zapatari serioa zen. Halako batean, grano bat atera zaiosudurraren puntan, bitxi-bitxia: pinportatxoa. Beldurtu eta ospitalera joangoda, eta medikuak esango dio tumore bat atera zaiola, tumore on bat. Handikaurrera, bere sudurrarekin ospitaleko haurrak alaituko ditu.

zer irakurri

2017ko URTARRILA14

Hosto gehien kontatuzaizkion trebolak 56zituen. Japonian aurkituzuten, 2009. urtean.

Saguzarrak zirenZeelanda Berrian biziziren ugaztun bakarrak,jendeak ardiak etabestelako animaliakeramaten hasi zen arte.

Lainoek izotza dutebarruan, baita udan ere.Izotz gehiena urtu egitenda lurrera erortzean,txingorra egitenduenean izan ezik.

Kairo hiria da Afrikakohandiena. 10 milioibiztanle inguru ditu.

Iman bat bi zatitanmozten baduzu bi imanizango dituzu. Imanbakoitzak bi polo izangoditu, ipar eta hegoa.

Animaliek ere ametsegiten dute. Txakurrek,amets egiterakoan,ehizan ibiliko baliramoduan mugitzen dira,eta soinu ezberdinakegiten dituzte.

Islandia izena entzutendugunean hotz izugarriaetortzen zaigu burura. Bajakizue, ehundakasumendi daudela etabatzuetan etxeek suhartzen dutela labarenondorioz.

Hegaztirik pisutsuena etahandiena ostruka da.Autobus bat bezain altuada.

Ilargian erabatekoisiltasuna dago. Airerikez dago, eta beraz,soinua ezin datransmititu.

Landare askok dituztensubstantziakgaixotasunen kontrakobotika moduan erabildaitezke.

Bost ametsetatik laukoloretan dira, bainapertsona batzuek zuri-beltzean bakarrik egitendute amets.

Itsaso Hila izenekoanlasai asko egin daitekeigerian eta baitaegunkaria irakurri ere.Bertoko ura oso gazia da,eta egiten duzuna egindaere flotatu egingo duzu.

bitxikeriak

ulen txikia zenean, aitonakkontatzen zion bera txikiazenean gauza garrantzitsubat zegoela basoan. OrduanJulenek esan zuen haundia

egiten zenean gauza garrantzitsu horiaurkitu eta erabiliko zuela, nahiz eta ez jakinzer zen. Julenek 12 urte egin zituen etaeskolan basoari buruzko lan bat egin beharzuen. Horregatik, egun batean, basora joanzen. Eta han, zuhaitzen artean, esferamoduko gauza txiki bat aurkitu zuen, pixkatapurtuta zegoen. Konpontzea pentsatuzuen. Bukatu zuenean argi moduko batpiztu zen.

Julen, argi hori ikutzean, 1907. urterajoan zen. Hara ailegatzean Picasso ezagutuzuen eta harekin margo-lan asko eginzituen. Astebete pasa eta gero bere etxerajoateko gogoa zuen. Baina ez zekien nola.Makinaren atzekaldean orri bat zegoen,letra askorekin. Julenek irakurri egin zueneta nola bueltatu jartzen zuen. Baina gero,nahi gabe, 2047. urtera abiatu zen. Hanbere ezkontza ikusi zuen, gustoko zuenneskarekin. Oso pozik jarri zen horijakitean.

Bere urtera joan zen eta aitonari abenturaguztiak kontatu zizkion. Eta aitonak barreegin zuen eta esan zion berak ere makinahori aurkitu zuela txikitan baina etxerakobidaian makina apurtu zela.

Txapeldunak

2017ko URTARRILA 15

JDENBORAN ZEHAR

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

zu margolari!