6
ELKARRIZKETA MADELEINE Lau hormen arteko oihartzu- nean bildu gara Madeleine tal- deko Itzal Uranga eta Jagoba Salvador gazteekin. Zirrima- rratzen duten musikaren de- taileak asmatu eta deskubritu nahian aurkitu ditugu. Lau la- gunek osatzen dute taldea, do- nostiarrak guztiak, musikariak. Euren berezitasunen gogoetak eskaini dizkigute, hitzetatik haratago, musika ulertzeko ha- maika moduri ateak irekiz. Nola sortu zen taldea? Itzal Uranga: Duela lau pa bost urte hasi ginen jotzen. Gartxot eta horien kontzertu bateta- ra joan ginen Mogambora, eta nik gogoa neukan taldetxo bat sortzeko. Gartxoti komentatu nion, Gartxotek Benitori, eta ia hiru elkartu ginen. Benitok ere berehalaxe galdetu zion Jagoba- ri, bere lagun bati. Nahiko azkar egin genuen. Hasiera batean lau pertsona hasi ginen pare bat urtez, eta gero bosgarren bat gehitu zitzaigun: Egibar, tekla- tuarekin. Bost pertsonek osatu genuen taldea urte batzuetan, eta gero Egibarrek beste bide bat hartu zuen; beraz, berriz ere lau pertsonekin jarraitzen dugu. Ze asmorekin sortu zen? Zer zegoen taldearen atzean, edo zein zen taldearen Filosofia? 2013ko martxoaren 14a | 9. zenbakia “Ez dugu ahotsik behar” Xalba Ramirez myspace.com/madeleinemusika

Elkarrizketa: Madeleine

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Elkarrizketatzailea: Xalba Ramirez / Elkarrizketatua: Lau hormen arteko oihartzunean bildu gara Madeleine taldeko Itzal Uranga eta Jagoba Salvador gazteekin. Zirrimarratzen duten musikaren detaileak asmatu eta deskubritu nahian aurkitu ditugu. Lau lagunek osatzen dute taldea, donostiarrak guztiak, musikariak. Euren berezitasunen gogoetak eskaini dizkigute, hitzetatik haratago, musika ulertzeko hamaika moduri ateak irekiz.

Citation preview

Page 1: Elkarrizketa:  Madeleine

ELKARRIZK

ETA

MADELEINE

Lau hormen arteko oihartzu-nean bildu gara Madeleine tal-deko Itzal Uranga eta Jagoba Salvador gazteekin. Zirrima-rratzen duten musikaren de-taileak asmatu eta deskubritu nahian aurkitu ditugu. Lau la-gunek osatzen dute taldea, do-nostiarrak guztiak, musikariak. Euren berezitasunen gogoetak eskaini dizkigute, hitzetatik haratago, musika ulertzeko ha-maika moduri ateak irekiz.

Nola sortu zen taldea?Itzal Uranga: Duela lau pa bost urte hasi ginen jotzen. Gartxot eta horien kontzertu bateta-ra joan ginen Mogambora, eta nik gogoa neukan taldetxo bat sortzeko. Gartxoti komentatu nion, Gartxotek Benitori, eta ia hiru elkartu ginen. Benitok ere berehalaxe galdetu zion Jagoba-ri, bere lagun bati. Nahiko azkar egin genuen. Hasiera batean lau pertsona hasi ginen pare bat urtez, eta gero bosgarren bat gehitu zitzaigun: Egibar, tekla-tuarekin. Bost pertsonek osatu genuen taldea urte batzuetan, eta gero Egibarrek beste bide bat hartu zuen; beraz, berriz ere lau pertsonekin jarraitzen dugu.

Ze asmorekin sortu zen? Zer zegoen taldearen atzean, edo zein zen taldearen Filosofia?

2013ko martxoaren 14a | 9. zenbakia

“Ez dugu ahotsik behar”

Xalba Ramirez

myspace.com/madeleinemusika

Page 2: Elkarrizketa:  Madeleine

Jagoba Salvador: Hasi ginenean ez zegoen inongo filosofiarik, ez ginen elkartu eta esan “hau egingo dugu”, edo holako ezer. Bertsio batzuk jotzen hasi ginen, jotzeagatik, gustatzen zitzaigulako, eta kantak ateratzen joan ziren era naturalean, besterik gabe.I.U.: Gustuko taldeen abestiak jotzen hasi ginen, eta etxean genituen gauzak lokalera eramaten hasi ginen; batek baxua gehitu, besteak gitarra... Eta horrelaxe, pixkanaka sortzen joan ziren kantak. Hasieran ahots pixka batekin, baina berehala alboratu genuen, ez zitzaielako gustatzen nola kantatzen nuen [irrika]. Egia esan instrumentala izatearena nahiko era naturalean atera zen.

Jendeak esaten du nahiko talde berezia zaretela, esperimentala… Zerk egiten du Madeleine berezi?J.S.: Ziurrenik hori izango da, ez daukagula ahotsik. Jendea

ohituta dago abeslariak dituen taldeak entzutera. Jotzen hasi ginenean ez genuen ia ezagutzen mundutxo hori. Hasi ginen hori egiten, eta handik aurrera hasi ginen interesatzen talde horien inguruan. Baina, ez dakit, esperimentala edo… Ez nuke esango hala denik; gu ez ginen saiatu esperimentatzen, guk atera zitzaiguna egin genuen, eta uste dut abeslariaren kontuagatik dela hori. I.U.: Bai, askotan izaten da influentzia asko dauzkazula eta hortik abiatuta sortzen dituzula halako kantak. Gure kasuan, aldiz, alderantziz izan zen. Hasi ginen halako musika sortzen, gero agian ahotsa sartuko geniona, eta horretantxe geratu zen. Eta, hortik aurrea edo bitartean hasi ginen halako taldeak entzuten. Berezi izate horrena… ez dakit. Agian da gu instrumentazioan oinarritu ginelako eta saiatu ginelako horrela gorpuzten. Halaxe atera zitzaigun; ez dakit ongi

edo gaizki, gure gustura atera zitzaigun.

Esan liteke ez abesteko hautua gehiago dela estetikoa filoso-fikoa baino?J.S.: Argi dago hautu bat da-goela. Momentu batean erabaki genuen ez genuela ahotsik sar-tuko, baina ez dakit den este-tikoa edo. Guk erabaki genuen

musikari ematea garrantzia, uste genuelako kantek horrela transmititzen zutela helarazi nahi genuena.I.U.: Azkenean gure errebin-

ELKARRIZK

ETA

“Erabaki genuen musikari ematea garrantzia, abestiek horrela transmititzen zutela helarazi nahi duguna”

Page 3: Elkarrizketa:  Madeleine

dikazioa hori zen guk egin ge-nuela dena instrumentala, ez ge-nuen ahotsaren beharrik eduki, eta esan genuen “ez dugu ahotsik behar”. Hau da guk sortu dugu-na, hau izango da guretzako, eta hau eskainiko dugu. Gustatzen zaionari ondo, eta gustatzen ez zaionari ez. Egon liteke gure inguruan gehiengo bat ohituta dagoena beti ahots bat izatera, eta alde horretatik bai izan zela “hau eskainiko dugu, eta jendea-ri gustatzen bazaio ba hobeto”.

Zer esaten da orduan, ezer esaten ez denean? Hitzek esan ezin lezaketen zer esan lezake musikak?J.S.: Agian ez da horren mezu esplizitua edo zuzena, edo are gehiago, ez nuke esango mezu bat denik ere. Esango nuke bakoitzak sentitzen duena askatzeko musika dela, bakoitzarentzat ezberdina dela mezua. Ez da helburu bat, baina nik uste dut hori dela transmititzen duena: zure

barruan daukazunari buruz pentsatzea.I.U.: Ideia nahiko irekita uzten dugu. Taldean bertan ere lau pertsona gara eta bakoitzak diferente sentitzen ditu gauzak. Letra ez edukitzeak horrekin jokatzeko askatasuna ematen du. Sortzen ari garen kanta berrietan ahots pixka bat

sartuko dugu, baina izango da lagungarri moduko bat soilik, eta inolaz ere ez du izango ikaragarrizko garrantzia. Izango du, baina bere neurrian.

Guztien sentimenduak daude musika eratzeko prozesuan, baina ez hitzetan… Gauzak

aldatu egiten dira hitzetan?I.U.: Hitzek daukatena da, askotan, zuzenegiak direla. Bueno, noski, segun nolakoak diren hitzak, hitz asko izan litezke oso anbiguoak. Egia esan guk orain egingo ditugun letrak ere horrelako zerbait izango dira: badaukate zentzu bat, baina interpretatu ahal izango dira modu askotara. Musikarekin bidea irekita uzten dugu, ez delako hain esplizitua; edo, agian, izango da, eta norbaitek interpretatu ahalko du modu bakar batean, baina musikari buruz ez daukagu puta ideiarik. Orain, ahotsak sartuta, agian zehatzagoa izango da interpretazio hori, baina jokoa emango du bakoitza pentsatzen duen horretan mugitzeko.

Bizitzaren esparru askotan, de-taile txikietan jokatzen da dena. Madeleinen ere hala da? Zer daukate interesgarri detaile ho-riek? I.U.: Bai, egia esan, nahiko zo-

“Badago joera bat beti antzeko taldeak edo talde berdinak ekartzekoa”

Page 4: Elkarrizketa:  Madeleine

rrotzak gara gure buruarekin, bai konposizio osoan, baita de-taile bakoitzean ere. Nahiz eta orain arte bi gitarra, baxua eta bateria bakarrik izan, hemendik aurrera detaile gehiago sartuko ditugu. Zeren, ikusten dugu benetan garrantzia daukatela, eta benetan pisua hor joan li-tekela. Batzuetan nahikoa da abesti osoa detaile berberare-kin osatzea, agian hori eskatzen duelako. Baina, baita izan liteke gu geu burua hausten ari garela esateko. Posible da detaile bat egin eta norbait ez asebetetzea, eta ikusten dugu ez duela kanta guztiaren zentzua harrapatzen. Orduan, nahikoa denbora es-kaintzen diogu horri, eta ho-rregatik da garrantzitsua Ma-deleine bezalako taldeak ondo entzutea, ezta? Agian txosna batean edo ongi egokituta ez dagoen leku batean ezin da, ez dizu berdin transmititzen. Esaten duzu: “Hau zer da, den-bora guztian iguala da”. Ba, tira, suposatzen da detaileak zeudela. Horregatik da benetan garran-tzitsua soinua Madeleinen. J.S.: Azken batean detaileek mugitzen zaituzte, ukitzen zai-tuzte, eta guk hortik egiten dugu lan.

Nola ikusten duzue panorama musikala Euskal Herrian? Eus-kal eszenan bertan?J.S.: Orain talde pila bat gaude, eta gauza pila egiten ari gara. Kontua da, agian, ikusezinak be-zala gaudela. Betikoa da, festiba-letan eta herriko festetan batez ere, badago joera bat beti antze-ko taldeak edo talde berdinak ekartzekoa. Ez dut esan nahi guk hor jo nahi dugunik. Agian musika batzuk egokiagoak dira giro batzuetarako eta beste ba-tzuk ez. Baina bai ikusten dut eskaintza benetan zabala eta oso ona dagoela musikaren ingu-ruan.I.U.: Eskaintza zabala bai tal-deen inguruan, baita azpiegitu-ra aldetik ere. Euskal Herrian behintzat, ezin gara horretaz kexatu. Gaztetxe mordo bat dago, areto dezente… Guretzat, akustikoki, zailagoa da topatzea egokitasun maila hori: betikoa da, sala handitzen den heinean, izen pixka bat ez badaukazu… zaila da han jotzea. Baina, bes-talde, Jagobak esan duena dago, guk badakigula ez gaituztela deituko herriko festetan jotze-ko. Hasiera batean saiatu ginen edozein lekutan jotzen, baina ba-dakigu gure musika leku txikia-

goetarako dela, detaile bakoitza apreziatzeko. Kexarik ez, beraz, alde horretatik.

Zuloak dokumentalean, Fermin Muguruzak esaten du Euskal Herrian egiten ari direla gau-za oso berritzaileak, oso onak, baina ez direla gazteak. Berri Txarrak edo Lisabö jartzen ditu adibidetzat. Zer esango zenio-ten?I.U.: Oso ondo eh! [irrika]. Ez. Nire ustez ikaragarrizko tal-deak daude, bai gure adinekoak, bai gazteagoak, bai pixka bat zaharxeagoak ere. 35 urtetik behera, 30 urtetik behera… Ez dakit adin bat jarri behar den ere. Baina, talde pila bat daude gure inguruan, eskaintza ikara-garria da. Talde txikiak ikusten dituzu, batere izenik ez dauka-tenak, jendeak ezagutzen ez di-tuenak… Eta ematen du ez da-goela eszenarik, baina benetan badago. Betikoa da, azkenean ezagutzen dituzu bost, festibal eta jaialdi guztietan jotzen dute-nak, eta ematen du ezer ez dela mugitzen ari. Azpian badago aukerarik ematen ez zaion talde pilo-pilo bat. J.S.: Ados nago horrekin, ba-dago jendea kexatzen dela ho-

ELKARRIZK

ETA

Page 5: Elkarrizketa:  Madeleine

“Oso gauza pertsonala da musika, eta agian behar dena da musika hori are pertsonalagoa izatea”

rretaz, baina ez dago jende asko saiatzen dena musika bilatzen, deskubritzen… Esaten ari garen talde horiek ez dira ezagutzen zeren ez daukate baliabiderik izen bat lortzeko. Beraz, gehiago izan behar da jendeak bilatzea. Bilatzen badu ikusiko du talde pila daudela.

Nabaritzen al duzue, krisi eko-nomikoarekin, musika egiteko zein kontsumitzeko moduak al-datu egin direla?I.U.: Gu ez gara asko atera Do-nostia alde honetatik. Ez dakit, 50 bat kontzertu edo jo ditugu, baina gehienbat hemen inguru-ra mugatu gara. Bizpahiru urte daramagu jotzen, eta nahiko ant-zeko mantendu da kontua. Egia da azken aldian agian gehiago jotzen dugula, pixka bat ezagu-nagoak garelako hemen ingu-ruan. Kontsumitzeko eran, guk pentsatu izan dugu krisian eta hori, baina guk beti jarri dugu gure diskoa doan izateko auke-ra, inguruko talde txiki guztiek bezala. Nahi duenak doan, ba-dauka. Eta, seguru aski, doan entzun duenak diskoa erosteko aukera handiagoa izango du on-doren. Agian, zentzu horretan aldatu egin da kontua: lehen zen

diskoa erosi eta gero kontzertu-ra zoaz edo ez. Baliteke gazteen inguruan ekonomia gehiago zegoelako izatea, baina ikusten dut orain alderantzizkoa dela. Lehenbizi doan jasotzen duzu, eta gero erosiko duzu edo ez.

Krisiaz gain, badago musikaren gainean eraikitako industria oso horretatik ihes egiteko nahi bat, lehen talde txikiena zena, baina orain geroz eta jende ge-hiagorentzat urgentziazko beha-rra dena.J.S.: Gu guztiz ados gaude inter-neteko deskargekin eta horre-kin guztiarekin. Gu gara guztiz belaunaldi horretakoak, inter-neten belaunaldikoak. Guk ere jaisten dugu musika, gure ustez ate asko irekitzen dituen bide bat delako. Talde asko bide ho-rretatik ezagutu ditugu, eta gu ere horrela ezagutuko gaituzte. Nik uste dut etorkizuna hortik doala: musika sustatu doan, de-nentzako izatea, jendea hezteko edo. Gero ikusiko du norberak kontzertura dioan edo ez. I.U.: Guk musikaren merkatuan sartze hori ez dugu ezagutu eta ez dugu agian inoiz ezagutuko. Guretzako pentsaezina da den-detan eta edukitzea diskoa. Ez

dugu inoiz funtzionatu horrela: gure diskoaren saltoki bakarrak kontzertuak izaten dira, inter-netez gain.J.S.: Bi zirkuitu mota daude, argi dago. Hemengo talde gehie-nok industriatik aparte-edo jar-duten gara, eta nik uste dut bide

egokia dela hori; askoz askeagoa, bitartekari gutxiagorekin, zuze-nagoa.

Nola ikusten duzue musika eta gazteriaren arteko harremana? Kontsumitzeko eta ekoizteko moduak aldatzen ari dira; zer dago faltan, zer soberan?J.S.: Ez dut uste dagoenik ezer falta edo soberan. Bakoitzak hartzen du musika modu ez-berdinean. Batzuk hartzen dute kontzertuetara joateko eta ongi pasatzeko, beste batzuek arte

Page 6: Elkarrizketa:  Madeleine

bezala, edo haratago joateko. He-men, gehiena, festetan joateko erabiltzen da. Nik batzuetan hori botatzen dut faltan: sorkuntzan interesatutako jendea. I.U.: Oso gauza pertsonala da musika, eta agian behar dena da musika hori are pertsonalagoa izatea. Iruditzen zaiguna da oso sozializatuta dagoela, azkenean musika ere fenomeno bat de-lako. Indarra daukan foku batek hartzen du boterea, zabaltzen du bere ideia, eta inguru guztian kontsumitzen da. Gazteak hori dauka, ez? Sozializatzeko denek gauza berak entzun eta horixe…

Ezin uka liteke musika bizitze-ko modua pertsonala dela, bai-na ba al dago harremanik mu-sika eta jendartearen artean? Ba al du paperik musikak eral-daketa sozialean?I.U.: Jendartean baino, esango nuke era pertsonalean garatzeko balio duela. Talde bat edo kan-ta bat batzuetan nahikoa da esateko “begira, hau nintzen eta hau naiz, edo hau izango naiz”. Askotan, sei nota nahikoa dira esateko “ostras, hau ere horrela izan liteke”. Ez dakit, oso abstraktuki hitz egiten ari naiz ezta? [irrika]. Jendartea eraldatzeko ez dakit zein faktore behar diren… Dirua? Beraz, mu-sikak ez dakit zenbateraino la-gundu lezaken. Batez ere ikusita zer behar duzun, Euskal Herrian behintzat, masak mugitzeko: akorde tipikoak (guk ere jotzen ditugunak) eta letra zuzen bat, besterik ez. Gure kasuan nola letrarik gabe den, ba… paso! Guk ez dakit ezer mugituko dugun! [irrika]J.S.: Jendartearen eraldaketan musikak ez dauka uste adinako boterea. Nik uste dut ilusio bat bezala ulertzen dela musika, edo letren bidez jendearen pentsamendua garatzea edo. Zaila ikusten dut hortik jendar-tea eraldatzea.

ELKARRIZK

ETA