12
UGAO.MIRABALLESKO HISTORIA EZAGUTZEKO ZENTROAREN X. MARRAZKI LEHIAKETA (2013) "ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK"

ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

UGAO.MIRABALLESKO HISTORIA EZAGUTZEKO ZENTROAREN

X. MARRAZKI LEHIAKETA (2013)

"ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK"

Page 2: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

Musika-bidaia Erdia aroan zehar, tutoreentzako informazio-dosierra.

Erdi Aroa Europako historian, hirugarren garaia da, Antzinaroa eta Aro Modernoaren artean dagoena. Gutxi gorabehera, V. mendetik XV.

mendera luzatzen da, nahiz eta milurteko horretan historialariek beste azpiaro batzuk, Behe Erdi Aroa eta Goi Erdi Aroa hain zuzen ere,

sailkatzen dituzten.

Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomia arloetan.

Erdi Aroko musika Erdi Aroan kulturak eskaintzen digun gai liluragarrienetariko bat da. Baina erabat ezezaguna dugu. Denbora igaro arren

irauten duten beste adierazpen artistiko batzuen aldean, musika jo ahala desagertu egiten da eta beronek irauteko era bakarra musika-notazioa

egitea da. Notazio hau ez zen egiten Erdi Aroan edo informazio gutxirekin egiten zen, kasurik gehienetan erreprodukzio fidela egiteko

informazio eskasegia eskaniz.

Erdi aroko musika bi genero garrantzitsutan sailkatzen da:

MUSIKA ERLIJIOSOA: Monasterio eta katedraletako musika. Oso genero garrantzitsua, garai honetan artea erlijioaren menpe baitzegoen.

Musika honen funtzioa Jainkoa gorestea zen.

Musika Monodikoa (Kantu gregoriarra) Musika Polifonikoa (Lehen asmakizun pilofonikoak)

MUSIKA PROFANOA: Gazteluetan eta jauregietan musikari-gortesauak (trobalariak, troberoak), olerkariak eta herrixketan juglareak edo

ministrilak.

Page 3: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

KANTU GREGORIARRA

Page 4: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

TROBALARIAK

Page 5: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua
Page 6: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

MUSIKA-TRESNA BATZUK

HARIZKO INSTRUMENTUAK

ARPA SALTERIOA

Page 7: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

RABELA ZANFOÑA

Page 8: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

HAIZEZKO INSTRUMENTUAK

TXIRULA AÑAFILA

Page 9: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

PERKUZIOZKO INSTRUMENTUAK

DANBORRA ZINBALOAK

Page 10: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA

Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua den esatea oso zaila da, baina badakigu artzain kulturan duela jatorria eta haizezko

instrumentua dela. 1443an, Arrasaten kantu eta dantzarako, danbolina, panderoa eta alboka erabiltzen ziren. Beraz, aintzinako dela esan

genezake.

Jotzaileari “albokari” edo “albokerue” deitzen zaio. Bizkaia da azken garaian albokaren lurraldea eta kalean jotzen bada ere, baserritar giroan

bizi izan da erabat festa eta erromeriak alaituz. Panderoa eta koplarekin lotua doa alboka.

Alboka jotzerakoan, haizea botatzeko teknika berezia erabiltzen da. Etengabe bota behar da haizea. Albokak ez du zaku ez poltsarik eta masaila

puztuek egiten dute funtzio hori. Sudurretik haizea hartzen den bitartean erreserba hori, masailaren presioz ateratzen da. Kainaberazko 2 hodi

eta haien buruetan itsatsitako 2 behi adar zatiz osatuta dago. Hodi batek 5 zulo ditu eta besteak 3.

Errepertorio urria iritsi zaigu, ez baizegoen magnetofoirik, alboka oso zabaldurik zegoen garaian eta albokariek ere ez zekiten partiturak egiten.

Fandangoa, buelta edo porrusalda, eta martxa dira albokaren errepertorioan

ezagutu ditugun erritmoak.

Page 11: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

Ideak marrazkiak egiteko:

- Monasterio bat fraileekin abesten

- Bufoiek txirula jotzen

- Printzesak gazteluko egongelan arpeekin

- Musika talde bat erdi-aroko tresna ezberdinekin

- Artisau batek egurrezko instrumentu bat egiten

- Azoka batean trobali batek salterioa jotzen

- Jauregi batean ospatzen den jaia musikariekin

- Bizkaiko erromeri bateko albokaria

……ez dakizu ondo zer egin????

ORDUAN JOAN ZAITEZ UGAO-MIRABALLESKO HISTORIA EZAGUTZEKO ZENTRORA (JANE JAUREGIA-946480704) ETA HAN LAGUNDUKO

DIZUTE.

GOGORATU ERE LIBURUETAN ETA INTERNETEN INFORMAZIO ASKO DAGOELA IDEAK HARTZEKO.

ANIMA ZAITEZ, NAHIZ ETA LEHIAKETA EZ IRABAZI ERDI AROARI BURUZ ASKO IKASIKO DUZU ETA SOILIK PARTE HARTZEAGATIK SARITXO BAT

LORTUKO DUZU!!!!

Page 12: ERDI AROKO MUSIKA ETA MUSIKA-TRESNAK · 2013-01-23 · Gure BIZKAIA MAITEAN beste Erdi Aroko musika-tresnen artean…..ALBOKA Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lanak aurkezteko epea: Martxoaren 4a, 17:00ak arte Jane Jauregian.

Baldintzak:

·Gaia: Erdia Aroko musika eta musika-tresnak ·Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. ·Lana Din-A4 tamainako folio batean egin beharko da. ·Lana kartulina batean itsatsita joan beharko da, honda ez dadin.

·Atzeko aldean egilearen izena eta abizenak, helbidea, jaiotze-data, telefonoa, eskola- maila agertu behar dira.

·Teknika librea da: Nahi duzun moduan egin dezakezu marrazkia, zerak, akuarelak, ikatz-ziria, eta abar erabil ditzakezu; esaldiak eta hitzak izan daitezke.

·Historia Ezagutzeko Zentroan (Jane jauregian) laguntza eska dezakezu.

Lehiaketaren mailak:

1go maila: Haur hezkuntzako ikasleak.

2. maila: Lehen hezkuntzako aurreneko zikloko ikasleak (1. eta 2. mailak).

3. maila: Lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak (3. eta 4. mailak).

4. maila: Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak (5. eta 6. mailak).

Irabazleen izenen zabalkuntza eta lan guztien erakusketa martxoaren 7an izango da, Jane Jauregian.

MARRAZKI GUZTIEK OPARITXO BAT IZANGO DUTE!

Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroko arduradunek, oinarri hauetan edozein aldaketa egiteko aukera izango du, beti ere aldez aurretik abisaturik.